2025-03-23-ean
Shadow Tactics: Blades of the Shogun - jokoa euskaraz
Asko kostatu zait, baina azkenean "Shadow Tactics: Blades of the Shogun" jokoa euskaraz itzultzea lortu dut!
Azalpenak eman baino lehen, hemen duzu behar duzun fitxategia jokoa euskaraz izateko:
Linuxen:
Deskargatu shadowtactics-eu.sh fitxategia, eta:
$ chmod +x shadowtactics-eu.sh
$ ./shadowtactics-eu.sh
Windowsen:
Deskargatu shadow_tactics_euskaraz.exe eta exekutatu.
Eskerrik asko ibaios!
Instalatu ondoren:
Aukeratu ezkuntza "Español" :
Azalpenak:
UABEA erabiliz, edozein datuak irakur ditzake bideojokotik.
resources.assets fitxategia irekitzean, datu asko daude ikusgai, besteak beste:
Jokoa itzultzeko, script bat sortu dut, datu horietatik 3 CSV fitxategi sortzeko:
- jsons_to_csv.php - jokotik testu arruntak erauzteko
- jsons_to_csv_levels.php - maila gutzien testuak itzultzeko
- jsons_to_csv_vo.php - bideo sekuentzien testuak erauzteko
Eta hori esker 3 csv fitxategi sortu ditut:
Fitxategiak testu guztiak dituzte, eta google translator bidez itzulpen arraunt bat egin dut.
Gero, lerroz-lerro irakuri dut googlen itzulpena, eta saiatu naiz aurkitu ditudan akatzak konpontzen.