2026-11-13(e)an
Ergatiboa C1 mailan
Badakit,... aste gutxi baino ez daramat ikasten, eta oraindik errepasoak egiten ari garela.
Baina aurten, ikasleen maila ikusita galdetzen diot nire buruari ea C1 mailan izen ematen dutenek ba ote dakiten euskararen oinarrizko gramatika. Kontuz, ez naiz inondik inora esaten neuk haiek baino gehiago dakidala. Baina arraroa egin zitzaidan egin dituzten akatsak ikustea, eta aipu bat egin nahi izan nuen blog honetan.
Bi adibide ditut, bereziki esanguratsuak iruditu zaizkidanak: lehenengo klaseetan landu enituen ikasgaiak ergatiboa eta mugagabea izan dira. Bai bai, ergatiboa.
Hau da, noiz erabili behar dugun "K" , "AK" ala "EK", aditzaren eta perpausaren arabera. Hori A1 mailan ikusi nuen, duela 6 urte-edo, eta zur eta lur geratu nintzen C1 mailako ikastaroan berriro lantzen dela ikustean.
Tfe