Tfe

Ongi etorri tfe-ren webgunera...

2026-10-28(e)an

Eta zuek, zenbat pisu daukazue?

Agian artikulu honen izenburuak harrituko zaitu. Agian ez, batek daki...

Azken bolada honetan gero eta jende gehiagok esaten dit pisu bat baino gehiago dituela. Azken adibidea duela oso gutxi, lankide batena. Webgune bat sortu omen du bere apartamentuak alokatzeko prozesua arintzeko. Zur eta lur geratu nintzen, noski. Zenbat pisu behar dituzu webgune bat sortzeko beharra izateko? Noski, galdetu egin diot...

Eta erantzuna are harrigarriagoa izan da. 3 lagun artean ia 100 pisu dituzte alokairuan!

Txikitatik gorroto izan dut pisuekin espekulazioa egiten dutenak. Agian, Hendaiakoa naizelako, eta sarri ikusi behar izan ditut hemengo alokatzeko arazoak.

100 pisu horiek epe motzeko alokairuan daude noski, etekin ahalik eta handien ateratzeko. Familia bati alokairua egitea jada ez duelako merezi.

Ez dakit nora goaz, baina bagoaz...


Gaiak: Bloga Pentsamenduak