Stray - jokoa euskaraz

2026-08-05(e)an

Asko kostatu zait, baina azkenean "Stray" jokoa euskaraz itzultzea lortu dut!

Menuak, ezarpenak, elkarrizketak, azpitituluak, helburuak, lorpenak, oroitzapenak eta koadernoak: dena euskaraz. Orain arte 1.960 kate daude itzulita, %94,7.

Azalpenak eman baino lehen, hemen duzu behar duzuna jokoa euskaraz izateko:

Linux / Steam Deck:

Deskargatu stray_euskaraz.sh fitxategia, eta:

$ bash stray_euskaraz.sh

(Pak-a barruan darama, jokoa aurkitzen du eta Steam bidez pizten du. --kendu desinstalatzeko.)

Windows:

Deskargatu Hk_project-WindowsNoEditor_Override.pak eta kopiatu jokoaren karpeta honetan:

<Stray-ren instalazioa>\Data\Hk_project\Content\Paks\

Instalatu ondoren:

Jokoa ingelesez edo frantsesez baduzu, euskaraz aktibatuko da automatikoki. Bestela, hizkuntza-menuan aukeratu "English" (edo "Français").

Azalpenak:

Jokoak Unreal Engine 4 erabiltzen du, eta testuak Game.locres fitxategietan daude. Script batzuk sortu ditut (locres.py, build_mod.py) itzulpenak kudeatzeko:

Itzulpenak jokoaren barruko testuetatik lerroz-lerro hartu ditut, eta saiatu naiz aurkitu ditudan akatsak konpontzen.