1
00:00:05,840 --> 00:00:08,560
"Aurreko atalean,
Mugika familiak mehatxu anonimo
2
00:00:08,600 --> 00:00:10,400
bati aurre egin
behar izan zion".
3
00:00:10,480 --> 00:00:12,720
-Onena, bizitza normala
egiten jarraitzea da.
4
00:00:12,800 --> 00:00:15,080
Hori familia honetan
ez da zuk uste duzuna.
5
00:00:15,120 --> 00:00:16,120
-(ERUCTA)
6
00:00:16,480 --> 00:00:19,680
-"Eta beste guztien artean,
benetako protagonitsa:
7
00:00:20,520 --> 00:00:21,720
Ni, Josean".
8
00:00:22,480 --> 00:00:23,480
Gezurra.
9
00:00:23,560 --> 00:00:24,560
"Ados, gezurra".
10
00:00:24,640 --> 00:00:26,760
"Buelta gaitezen
garrantzitsuenera:
11
00:00:26,840 --> 00:00:29,280
Familia oso gaizki pasatzen ari da".
12
00:00:29,360 --> 00:00:32,640
Begira, niri bots hiltzen banaute.
Nik ahal nuen guztia egin dut.
13
00:00:33,960 --> 00:00:37,360
"Eta norbaitek zerbait egin beharko
du berandu izan baino lehen".
14
00:00:37,440 --> 00:00:38,440
-Plan bat daukat.
15
00:00:43,520 --> 00:00:46,600
Askatu katua eta jarri
eskuak buru atzean!
16
00:00:47,080 --> 00:00:48,520
Goazen, goazen!
17
00:00:48,760 --> 00:00:52,160
-"Baina batzuetan familia
bat salbatu nahian,
18
00:00:52,680 --> 00:00:56,160
haien iraganak ere
sekretuak gordetzen dituela
19
00:00:57,000 --> 00:00:59,360
deskubritzera iritsi zaitezke".
20
00:00:59,560 --> 00:01:00,560
Elena...
21
00:01:05,440 --> 00:01:06,440
"Hasiko gara?".
22
00:01:25,840 --> 00:01:27,040
Zer moduz?
23
00:01:28,360 --> 00:01:29,880
Pasatu egin naiz, ezta?
24
00:01:30,120 --> 00:01:33,000
Oso gala kutrea da, jendea ez da
horren apainduta joango, seguru.
25
00:01:33,080 --> 00:01:36,480
Beno, egia esan, gaur ez daukazu
atso zahar baten itxura.
26
00:01:37,000 --> 00:01:38,120
Ondo zaude.
27
00:01:38,200 --> 00:01:40,160
Paulen hizkuntzan horrek esan
nahi du oso guapa zaudela.
28
00:01:40,240 --> 00:01:41,280
Bai, badakit.
29
00:01:41,840 --> 00:01:44,040
Nire mugikorra ikusi duzue?
Hemen dago.
30
00:01:44,880 --> 00:01:47,640
Zergatik deitzen dizu hainbeste
Paulen mutil lagunak?
31
00:01:48,080 --> 00:01:50,920
Ez da nire mutil laguna.
Neska laguna dauka.
32
00:01:51,240 --> 00:01:53,480
Igual harreman
poligamo bat nahi du.
33
00:01:53,960 --> 00:01:57,400
Lucia, ez nauzu ezagutzen?
Ni ezin naute elkarbanatu.
34
00:01:57,480 --> 00:02:00,120
Ni 100%a naiz. 1000%.
Jaungoikoa bezala.
35
00:02:00,520 --> 00:02:02,400
Jaungoikoak mundu
guztia maite du.
36
00:02:02,480 --> 00:02:04,560
Historiako poligamo handiena da.
37
00:02:04,600 --> 00:02:06,200
Zerri lizuna.
Horixe da Jaungoikoa.
38
00:02:06,320 --> 00:02:09,480
Testigantza eskatzeko deitu dit.
Ez dakit zer konturengatik.
39
00:02:09,600 --> 00:02:12,640
Ama, "ez dakit ze kontugatik" ez.
Zergatik esango zizun.
40
00:02:14,360 --> 00:02:16,840
Ez, ez dit esan
eta ez dakit ze kontu.
41
00:02:16,920 --> 00:02:19,240
Batzuetan "ez dakit ze kontu"
da eta punto, Lucia!
42
00:02:19,800 --> 00:02:22,360
Zer jakingo duzu zuk.
Zergatik hitz egiten didazu horrela?
43
00:02:22,440 --> 00:02:24,080
Ez zaituelako aguantatzen, Lucia.
44
00:02:24,200 --> 00:02:27,160
Mesedez, hitz egin dezagun garbi
behingoz familia honetan...
45
00:02:27,240 --> 00:02:29,680
Hori ez da egia. Ez gaitu
aguantatzen, ez zu eta ez ni.
46
00:02:29,760 --> 00:02:31,760
Arrazoi duzu,
ez zaituztet aguantatzen.
47
00:02:31,840 --> 00:02:33,240
Zorte on!
"Zorte on" zergatik?
48
00:02:33,320 --> 00:02:35,320
Zuk dituzu Txaplinak, ama.
Ya.
49
00:02:35,800 --> 00:02:37,760
Bai, baina zuek
gehiago beharko duzue.
50
00:02:38,480 --> 00:02:40,960
Zuen amonak deitu du,
bere etxera joateko.
51
00:02:41,040 --> 00:02:42,520
Ez, ezta pentsatu ere,
ni ez noa.
52
00:02:42,600 --> 00:02:44,920
Bai, zu jaongo zara.
Eta zu ere bai.
53
00:02:45,000 --> 00:02:47,120
Eta aita eramango duzue
hemen usteldu baina lehen.
54
00:02:47,200 --> 00:02:50,000
Ez da ustelduko, lehen ureztatu dut.
Eramateko!
55
00:02:50,520 --> 00:02:51,560
Agur.
56
00:02:55,840 --> 00:02:57,320
Ez gara joango, ezta?
57
00:02:57,600 --> 00:02:58,840
Ezta pentsatu ere.
58
00:03:08,800 --> 00:03:11,120
Jangela soziala bi
kale gorago da.
59
00:03:12,040 --> 00:03:13,320
(BIAK) Kaixo, amona.
60
00:03:14,360 --> 00:03:17,480
Deitu berriz horrela
eta mingaina moztuko dizuet.
61
00:03:18,200 --> 00:03:19,200
Sartu.
62
00:03:32,640 --> 00:03:34,640
Atxilotu zuten norbait?
Ez.
63
00:03:34,720 --> 00:03:36,720
Ihes egin zuen.
64
00:03:37,280 --> 00:03:41,200
Gaur egun, kartzelak hala
moduko gaizkilez beteta daude,
65
00:03:41,240 --> 00:03:43,720
baina benetako
delinkuenteak kalean.
66
00:03:43,800 --> 00:03:45,320
Ez dira sekula erortzen.
67
00:03:45,560 --> 00:03:47,680
Lasaiago egongo zara behintzat.
68
00:03:48,040 --> 00:03:49,840
Lasaiago nagoela iruditzen zaizu?
69
00:03:50,840 --> 00:03:54,080
Ba ez dakit, kaukasiarrak
ez zarete bat ere espresiboak.
70
00:03:54,880 --> 00:03:56,640
Aurpegi berdina
jartzen duzue beti.
71
00:03:59,320 --> 00:04:01,000
Seguru hau dela helbidea?
72
00:04:01,560 --> 00:04:04,000
Hemendik joko etxe eta
putetxe bat ikusten ditut.
73
00:04:04,320 --> 00:04:06,320
Bikoizleen habitat naturala.
74
00:04:06,520 --> 00:04:07,600
-Ziortza!
75
00:04:08,600 --> 00:04:11,120
Jaitsi esku hori.
Nazia ematen dezu.
76
00:04:11,200 --> 00:04:12,480
Agurtzen ari nintzen.
77
00:04:12,880 --> 00:04:15,040
Hori esaten zuen Francok txikitan.
78
00:04:15,320 --> 00:04:17,880
Tira, Txaplina jaso
eta ni banoa hemendik.
79
00:04:17,960 --> 00:04:19,760
Eta ez badu irabazten?
80
00:04:20,040 --> 00:04:21,360
-Hobe otoitz egitea.
81
00:04:21,440 --> 00:04:23,360
-Ni ateoa naiz.
-Bai?
82
00:04:23,440 --> 00:04:25,560
-Bai.
-Budista zinetela uste nuen.
83
00:04:25,640 --> 00:04:26,960
-Non, Basaurin?
84
00:04:27,600 --> 00:04:28,800
-Aupa!
-Kaixo!
85
00:04:29,520 --> 00:04:30,920
-Kaixo Ziortza.
-Kaixo.
86
00:04:36,600 --> 00:04:38,960
Zergatik deitzen dira
Txaplin sariak?
87
00:04:39,400 --> 00:04:41,600
Txaplin ez zen zine
mutuko aktore bat?
88
00:04:41,840 --> 00:04:44,680
-Txaplin TX-rekin,
Karmele Txaplinengatik.
89
00:04:44,760 --> 00:04:47,680
Bikoizle oso ezagun bat.
Normala da nahasmena.
90
00:04:47,760 --> 00:04:50,440
Elenita,
zenbat denbora zu ikusi gabe.
91
00:04:50,520 --> 00:04:51,720
Kaixo, Maite.
92
00:04:52,600 --> 00:04:54,560
Maitetxu, mesedez.
93
00:04:54,920 --> 00:04:56,120
Zure seme-alabak?
94
00:04:56,720 --> 00:04:58,840
Ze handiak egin diren,
nola pasatzen den denbora.
95
00:04:58,920 --> 00:05:01,160
Eta ze begitxo jarri
zaizkion nagusienari.
96
00:05:01,240 --> 00:05:05,120
Ez, Maitetxu.
Hauek bi lagun dira.
97
00:05:05,200 --> 00:05:07,840
Nire seme-alabak etxean
geratu dira, ez dira animatu.
98
00:05:07,880 --> 00:05:09,320
Zer dago hau baino plan hobea?
99
00:05:10,520 --> 00:05:12,120
Ja, hori diot nik.
100
00:05:31,480 --> 00:05:33,880
Irratia piztuta utzi duzu.
101
00:05:34,880 --> 00:05:37,520
Irratiak.
Horrela gustatzen zait.
102
00:05:38,160 --> 00:05:39,560
Atso zaharren maniak.
103
00:05:41,600 --> 00:05:42,800
Zertara etorri zarete?
104
00:05:45,960 --> 00:05:47,160
E...
105
00:05:49,200 --> 00:05:50,200
Zuk deitu diguzu.
106
00:05:51,360 --> 00:05:54,040
Nik deitu dizuet,
zuek deitu didazue...
107
00:05:54,120 --> 00:05:55,200
"Who cares"?
108
00:05:55,280 --> 00:05:57,920
Nahi baduzu joan egingo gara.
109
00:05:57,960 --> 00:05:58,960
Non dago Julian?
110
00:06:00,840 --> 00:06:02,480
Zuk ez duzu ekarri?
111
00:06:03,320 --> 00:06:05,640
Bai, itxaron. Poltsoan begiratuko
dut ea bertan sartu dudan.
112
00:06:07,520 --> 00:06:09,120
Ze alaba txarra den.
113
00:06:09,200 --> 00:06:11,440
Badago mundu honetan ondo
egiten duzun zerbait, Lucia?
114
00:06:11,520 --> 00:06:13,840
Nik gutxienez ur katilu bat
utzi diot lastotxo batekin.
115
00:06:13,920 --> 00:06:15,760
Ur katilu bat utzi dio...
"Shut up"!
116
00:06:17,360 --> 00:06:19,960
Berdin zait.
Ez dut ikusi nahi.
117
00:06:20,440 --> 00:06:22,640
Nola dagoen jakin
nahi nuen bakarrik.
118
00:06:24,000 --> 00:06:25,400
Nazka pixka bat ematen du.
119
00:06:27,640 --> 00:06:30,320
Ze pena eman didan
beti nire seme honek.
120
00:06:30,800 --> 00:06:32,360
"How unfortunate".
121
00:06:33,320 --> 00:06:34,880
Banekien horrela bukatuko zuela.
122
00:06:36,280 --> 00:06:37,280
Gurpildun aulkian?
123
00:06:38,840 --> 00:06:40,440
Edo aulki elektrikoan.
124
00:06:40,520 --> 00:06:42,240
Baina aulki batean "for sure".
125
00:06:44,640 --> 00:06:46,440
Beti eskatzen zidan laguntza.
126
00:06:47,040 --> 00:06:48,160
Baina,
127
00:06:48,360 --> 00:06:51,320
nor naiz ni
beragatik zerbait egiteko?
128
00:06:53,680 --> 00:06:54,880
Bere ama?
129
00:06:56,760 --> 00:06:59,560
Suposatzen dut geratzen
zitzaion familia bakarra nintzela.
130
00:06:59,640 --> 00:07:01,640
Beno, gu ere hemen gaude.
131
00:07:02,960 --> 00:07:04,840
Baina zuek pobreak zarete.
132
00:07:05,040 --> 00:07:07,400
Julian beti mugitu da interesagatik.
133
00:07:07,480 --> 00:07:08,600
"Asshole".
134
00:07:08,680 --> 00:07:11,160
Amak badu dirua.
Askorik ez, baina zerbait.
135
00:07:13,680 --> 00:07:16,040
Zuen aitari, mundu honetan,
136
00:07:16,120 --> 00:07:18,120
ganorazko lan bat bilatzeak
137
00:07:18,160 --> 00:07:21,320
baino zerbaitek beldur
gehiago ematen badio,
138
00:07:22,680 --> 00:07:24,080
hori zuen ama da.
139
00:07:24,240 --> 00:07:26,800
Horregatik egin zuen alde?
Amari beldurra ziolako?
140
00:07:26,880 --> 00:07:29,360
Julian bezalako gizonek
beti alde egiten dute.
141
00:07:30,200 --> 00:07:33,040
Alergia diote bizitza egonkorrari.
142
00:07:34,640 --> 00:07:35,640
Baina bai,
143
00:07:35,720 --> 00:07:38,480
kasu honetan
zuen amagatik izan zen.
144
00:07:39,320 --> 00:07:42,960
Gero etortzen zen
eta deitzen zidan negarrez...
145
00:07:43,000 --> 00:07:46,160
Ez dakizute ze "cringe"-a
ematen zidan.
146
00:07:47,960 --> 00:07:50,640
Zurekin hitz egiten zuen gu
abandonatu eta gero?
147
00:07:52,200 --> 00:07:53,840
Guri ez zigun behin ere deitu.
148
00:07:53,920 --> 00:07:56,280
"Again..." Pobreak zaretelako.
149
00:07:56,960 --> 00:07:58,680
Baina bukatu dira galderak.
150
00:07:58,800 --> 00:08:00,560
Orain nire txanda da.
151
00:08:00,880 --> 00:08:02,880
Bale, eta zer jakin nahi duzu?
152
00:08:03,400 --> 00:08:04,880
Zutaz ezer ez, maitea.
153
00:08:05,400 --> 00:08:08,920
Duela gutxi ikusi zintudan
autobus baten kantuan.
154
00:08:09,000 --> 00:08:11,920
Eta dut ezer ez jakin nahi..
"Fucking embarrasing".
155
00:08:12,480 --> 00:08:13,880
Nire autobusean egon zinen?
156
00:08:13,960 --> 00:08:17,680
Hilabetean behin txango bat
egiten dut, plebearekin nahasteko.
157
00:08:18,720 --> 00:08:20,440
Inkognitoz, jakina.
158
00:08:20,960 --> 00:08:22,120
Baina zu.
159
00:08:22,800 --> 00:08:26,400
Azalduidazu nola funtzionatzen
duen gizonen arteko sexuak.
160
00:08:27,360 --> 00:08:30,560
Bideo batzuk ikusi ditut,
baina ez naiz ezertaz enteratzen.
161
00:08:31,480 --> 00:08:32,480
Kaixo.
162
00:08:37,600 --> 00:08:39,280
Zergatik dago hain jende gutxi?
163
00:08:40,120 --> 00:08:41,880
Negozioa ez doa ondo.
164
00:08:42,320 --> 00:08:45,280
Bikoizle gehienek beste lan
bat topatu behar izan dute.
165
00:08:45,360 --> 00:08:47,520
-Eta hemendik aurrera okerrago,
IA-rekin.
166
00:08:49,800 --> 00:08:53,120
Marisa, nire lankidea,
Amazonen dabil banatzaile.
167
00:08:53,200 --> 00:08:55,800
Ikusten dudan bakoitzean
sekulako pena ematen dit.
168
00:08:55,880 --> 00:08:57,840
Eta Eusebio flyer-ak botatzen.
169
00:08:58,480 --> 00:08:59,680
Zuekin eseri naiteke?
170
00:08:59,760 --> 00:09:01,440
Ez, okupatuta dago.
171
00:09:02,480 --> 00:09:03,880
-Eseri nirekin Ziortza.
172
00:09:06,440 --> 00:09:07,520
Ai!
173
00:09:09,200 --> 00:09:10,200
A!
174
00:09:17,720 --> 00:09:19,320
(Txaloak)
175
00:09:31,600 --> 00:09:32,880
Ongietorri denoi.
176
00:09:33,040 --> 00:09:35,720
Pozten nau hainbeste
aurpegi ezagun ikusteak
177
00:09:35,960 --> 00:09:38,160
jende hasiberriarekin
batera eserita.
178
00:09:38,280 --> 00:09:41,520
Bikoizle gazteak asko
sartu diren seinale,
179
00:09:41,800 --> 00:09:43,440
beteranoek, hortxe,
180
00:09:43,600 --> 00:09:46,480
tinko mantentzen zareten bitartean.
181
00:09:48,520 --> 00:09:51,120
Ahotsak ez du inoiz izan
182
00:09:51,160 --> 00:09:54,040
gaur egun duen pisu handia.
183
00:09:54,680 --> 00:09:56,360
Garai zailak bizi ditugu,
184
00:09:56,400 --> 00:09:58,960
hainbeste fatxa nazkagarri
kaleetan...
185
00:10:00,080 --> 00:10:01,080
Barkatu.
186
00:10:01,360 --> 00:10:03,000
Esan nahi dudana da
187
00:10:03,200 --> 00:10:05,280
iluntasunari aurre egiteko
188
00:10:06,960 --> 00:10:08,520
hau behar dugula...
189
00:10:08,920 --> 00:10:09,920
...eta hau.
190
00:10:11,760 --> 00:10:15,480
Isildu egingo naiz hamar sari
ditugu eta gaur banatzeko.
191
00:10:16,720 --> 00:10:18,640
Hasi egingo gara.
192
00:10:19,680 --> 00:10:24,520
Bikoiztutako angustia
onenerako lanagatik izendatuak...
193
00:10:28,600 --> 00:10:31,360
Eta horrela funtzionatzen du
gutxi gora behera.
194
00:10:32,320 --> 00:10:34,160
Uste dut ulertzen dudala.
195
00:10:35,240 --> 00:10:36,680
Eta non...?
Hau.
196
00:10:37,480 --> 00:10:39,760
Eta orduan besteak...?
Hemen.
197
00:10:39,800 --> 00:10:40,800
A...
198
00:10:41,040 --> 00:10:42,040
Amona...
199
00:10:43,040 --> 00:10:44,440
Barkatu, Concha.
200
00:10:45,640 --> 00:10:46,800
Galdera bat.
201
00:10:46,880 --> 00:10:49,320
Zure arreba hau beti hain...?
"Annoying", bai.
202
00:10:49,400 --> 00:10:51,440
Aitak amari beldurra
ziola esan duzu lehen.
203
00:10:51,480 --> 00:10:52,480
Zergatik?
204
00:10:53,080 --> 00:10:54,720
Batzuetan xelebre
samarra da, bai,
205
00:10:54,760 --> 00:10:57,280
baina aitak ezagutzen zuen
eta berarekin ezkondu zen.
206
00:10:57,360 --> 00:11:00,600
Mindutako emakumeak
oso arriskutsuak izan daiteke.
207
00:11:03,240 --> 00:11:04,320
Zer?
208
00:11:05,080 --> 00:11:07,560
Gure amak ez dauka
inongo arriskurik...
209
00:11:07,600 --> 00:11:09,440
besterik gabe... gure ama da.
210
00:11:10,520 --> 00:11:12,640
Zu pixka bat matxista
zara gay-a izateko.
211
00:11:12,680 --> 00:11:13,680
Ui!
212
00:11:13,760 --> 00:11:16,000
Zuen ama ez da bakarrik "zuen ama".
213
00:11:16,080 --> 00:11:19,320
Bere bizitza propioa du
zuengandik aparte, noski.
214
00:11:20,560 --> 00:11:22,400
Eta aguantatzen ez dudan arren
215
00:11:22,440 --> 00:11:26,240
eta bere ilearekin zerbait egin
beharko lukeela pentsatu arren,
216
00:11:26,600 --> 00:11:29,920
ez ahaztu nahiko bizitza
dexentea eman dizuela.
217
00:11:30,240 --> 00:11:32,560
Zuk badakizu non egon den
aita urte guzti hauetan?
218
00:11:33,640 --> 00:11:34,840
Bai, jakina.
219
00:11:37,080 --> 00:11:39,480
Eta... esango diguzu?
220
00:11:41,240 --> 00:11:42,240
Ahalko nuke.
221
00:11:42,960 --> 00:11:43,960
Ahalko zenuke?
222
00:11:44,040 --> 00:11:45,240
Nahiko banu.
223
00:11:46,320 --> 00:11:48,040
Baina ez duzu nahi.
Ez.
224
00:11:49,320 --> 00:11:51,320
Eskerrik asko zuen bisitagatik.
225
00:11:51,640 --> 00:11:53,720
Pare bat urte barru
hemen ikusiko gara berriz.
226
00:11:54,520 --> 00:11:55,800
Ea ordurako hilda zauden.
227
00:11:55,880 --> 00:11:57,720
Zer esan duzu?
Ea hiltzen zaren!
228
00:11:57,800 --> 00:11:58,920
Ui, Lucia.
229
00:11:59,160 --> 00:12:01,360
Lasai, lasai...
230
00:12:01,960 --> 00:12:06,040
Utzizazau, behin bere jenio
txar pixka bat atera du eta.
231
00:12:06,320 --> 00:12:07,760
Nazka ematen duzu.
232
00:12:07,840 --> 00:12:09,920
Ez diguzu inoiz deitu
gure urtebetetzetan.
233
00:12:10,200 --> 00:12:11,880
Sekula ez gaituzu parkera
eraman lotsa
234
00:12:11,920 --> 00:12:13,640
ematen zizulako jendeak
gurekin ikustea.
235
00:12:13,720 --> 00:12:16,280
Gu baino gehiago zarela
uste duzu etxe hau daukazulako...
236
00:12:16,360 --> 00:12:18,360
Bai, ikaragarria da, eta zer?
237
00:12:19,640 --> 00:12:21,560
Atso zahar usaina dauka.
238
00:12:21,640 --> 00:12:23,360
Munduko amonarik txarrena zara.
239
00:12:23,440 --> 00:12:25,280
Ez gara familiarik
eredugarriena izango,
240
00:12:25,320 --> 00:12:27,880
baina zu gabe moldatu gara
eta moldatzen jarraituko dugu.
241
00:12:28,800 --> 00:12:30,240
Eta zeri egiten diozu barre orain?
242
00:12:32,320 --> 00:12:33,560
Zuri, maitia.
243
00:12:35,920 --> 00:12:38,240
Goazen barrura, "I'm freezing".
244
00:12:42,400 --> 00:12:43,640
Eta irabazlea da...
245
00:12:45,480 --> 00:12:49,440
Loli Barrena
"Hil nazazu azkar" lanagatik.
246
00:12:57,480 --> 00:12:58,480
Zorionak!
247
00:12:58,800 --> 00:12:59,800
-Tongo!
248
00:12:59,880 --> 00:13:02,680
-Ze galtzaile txarra izan
zaren beti, Martxelo.
249
00:13:04,520 --> 00:13:05,760
Erretzera noa.
250
00:13:07,040 --> 00:13:08,320
Lagunduko dizut?
251
00:13:08,600 --> 00:13:09,960
Zuk ez duzu erretzen.
252
00:13:10,400 --> 00:13:12,080
-Hurrengo kategoria:
253
00:13:12,680 --> 00:13:15,240
bikoiztutako orgasmorik onena.
254
00:13:33,240 --> 00:13:34,480
Oso jatorra naiz, Elena.
255
00:13:35,400 --> 00:13:37,840
Edukazio onekoa, sinpatikoa,
langilea, eta oso guapa.
256
00:13:37,920 --> 00:13:40,120
Kriston tipa naiz.
Badakit.
257
00:13:40,320 --> 00:13:42,400
Orduan zergatik gorroto nauzu?
258
00:13:45,360 --> 00:13:48,080
Elena, nire ametsa, betidanik
zu bezalakoa izatea izan da.
259
00:13:49,400 --> 00:13:52,600
Eta nik zure gaztetasuna nahi dut.
Eta zure energia.
260
00:13:52,960 --> 00:13:55,360
Eta bizitza osoa aurretik
daukadala sentitzea.
261
00:13:56,760 --> 00:13:57,960
Baina ez zaitut gorroto.
262
00:13:58,480 --> 00:14:00,560
Amorru handia ematen didazu,
Ziortza.
263
00:14:01,080 --> 00:14:04,200
Nik hogeita bat urte
gutxiago izango banitu...
264
00:14:06,200 --> 00:14:08,680
Zer, zerbait aldatuko zenuke?
265
00:14:10,800 --> 00:14:11,840
Dena.
266
00:14:13,560 --> 00:14:15,160
Seme alaba zoragarriak dituzu.
267
00:14:17,080 --> 00:14:18,280
Dena esan dut.
268
00:14:20,440 --> 00:14:23,680
Eta gaur bi lagunekin
etorri zara.
269
00:14:25,160 --> 00:14:26,840
Ez zutelako beste ezer egiteko.
270
00:14:28,560 --> 00:14:30,080
Badakizu nor etorri den nirekin?
271
00:14:31,880 --> 00:14:32,880
Inor ez.
272
00:14:34,680 --> 00:14:35,720
Bakarrik nago.
273
00:14:44,520 --> 00:14:46,320
Bizitza guztia daramat horrela.
274
00:14:48,200 --> 00:14:52,160
Zeren nigan jendeari atzera
ematen diot zerbait dago.
275
00:14:54,080 --> 00:14:55,120
Eta ez dakit zer den.
276
00:14:55,840 --> 00:14:56,840
Nik bai.
277
00:14:58,920 --> 00:15:00,320
Oso guapa zarela.
278
00:15:01,000 --> 00:15:03,360
Eta oso intelijentea.
279
00:15:04,960 --> 00:15:06,400
Nazka handia ematen duzu.
280
00:15:13,800 --> 00:15:15,160
Zerotik hasi gaitezke?
281
00:15:15,880 --> 00:15:16,880
Eta lagunak izan?
282
00:15:18,200 --> 00:15:19,640
Lehenengoa, bai.
283
00:15:20,000 --> 00:15:22,480
Bigarrena, ikusiko dugu.
284
00:15:31,080 --> 00:15:32,520
Barkatu, moztea.
285
00:15:33,840 --> 00:15:35,400
Sartu behar zara.
-Zergatik?
286
00:15:35,920 --> 00:15:38,880
-Irabazi duzu.
Debutik onena, Txaplina!
287
00:15:39,160 --> 00:15:40,920
Hija de puta...
Zer?
288
00:15:41,000 --> 00:15:43,960
Ezer ez.
Segi, zorionak Ziortza.
289
00:15:48,200 --> 00:15:50,040
Munduko istoriorik zaharrena da.
290
00:15:50,800 --> 00:15:52,440
Gizonezkoak
291
00:15:53,240 --> 00:15:55,280
atsekabe kronikoan bizi dira.
292
00:15:56,360 --> 00:15:58,560
30etako krisia deitzen diote,
293
00:15:59,040 --> 00:16:00,680
eta gero 40etakoa...
294
00:16:01,280 --> 00:16:03,360
eta gero 50etakoa...
295
00:16:03,840 --> 00:16:07,360
Hori dena justifikatzeko
lerdo batzuk direla.
296
00:16:08,240 --> 00:16:11,040
Eta zuen aita berdin
edo okerrago.
297
00:16:12,520 --> 00:16:14,560
Hala moduzko
emaztea bat zeukan,
298
00:16:16,320 --> 00:16:18,360
bi seme-alaba negargarriak,
299
00:16:19,400 --> 00:16:22,880
eta nobela txar bat
argitaratu berria...
300
00:16:23,760 --> 00:16:26,480
Ezin zuen horrekin konformatu?
301
00:16:26,920 --> 00:16:27,920
Ba ez.
302
00:16:28,840 --> 00:16:31,240
Denek egiten dutean egin zuen:
303
00:16:31,520 --> 00:16:34,520
emakume gazteago
batekin enkapritxatu.
304
00:16:36,520 --> 00:16:41,520
Gizonezkoek ez dute
pentsatzen "with their brains",
305
00:16:41,840 --> 00:16:43,960
pentsatzen dute
"with their dicks".
306
00:16:45,000 --> 00:16:47,040
Eta horrela doakie.
307
00:16:47,440 --> 00:16:50,240
Nahi dutena egin
dezaketela uste dute,
308
00:16:50,880 --> 00:16:54,560
eta emakumerik tontoena ere
beriaek baino argiagoa da.
309
00:16:55,320 --> 00:16:57,320
Eta zuen ama
konturatu zen noski.
310
00:16:57,840 --> 00:17:00,040
Ez zekien oso garbi
nor zen bestea,
311
00:17:00,400 --> 00:17:03,120
baina bazekien
beste bat zegoela.
312
00:17:04,280 --> 00:17:07,720
Eta ederki ordainarazi
zion zuen aitari.
313
00:17:08,840 --> 00:17:10,240
Nola ordainarazi zion?
314
00:17:13,360 --> 00:17:15,240
Uste dut gehiegi
hitz egin dudala.
315
00:17:15,720 --> 00:17:19,320
Hemendik aurrera,
informazioa irabazi beharko duzue.
316
00:17:20,560 --> 00:17:22,320
Badakizute jokatzen?
317
00:17:22,920 --> 00:17:25,640
Nik bai. Txikitan
txapelketetara joaten nintzen.
318
00:17:25,720 --> 00:17:29,040
Pixa egiten zenuen gainean eta
ez zenuen bakar bat ere irabazi.
319
00:17:29,120 --> 00:17:31,880
Baina galdu ere ez. Ze partida
bertan behera geratzen zen.
320
00:17:31,960 --> 00:17:34,320
Beraz, teknikoki ez
naute inoiz irabazi.
321
00:17:34,400 --> 00:17:36,680
Oso ondo. Has gaitezen.
322
00:17:38,800 --> 00:17:41,840
Alfila eta zaldia.
323
00:17:42,360 --> 00:17:44,040
Bat, bi, hiru.
324
00:17:44,120 --> 00:17:47,840
Bat alde batera, hau bestera
eta hiru hauek kendu
325
00:17:47,920 --> 00:17:48,920
eta...
326
00:17:49,080 --> 00:17:50,080
xake!
327
00:17:51,600 --> 00:17:55,600
Barkatu, baina azken aldian
arauak ezberdinak ziren.
328
00:17:56,200 --> 00:17:59,680
Xakea, jende aspergarriarentzat,
joko aspergarria da.
329
00:18:00,000 --> 00:18:01,960
Nik neuk, nire arau propioak ditut.
330
00:18:02,200 --> 00:18:03,200
Xake!
331
00:18:03,280 --> 00:18:05,160
Baina erreginari
ezin zaio xake egin.
332
00:18:05,240 --> 00:18:08,040
E, e, e.
Ze erregina eta zer demontre?
333
00:18:08,360 --> 00:18:09,880
Hau CEO bat da.
334
00:18:10,600 --> 00:18:12,800
Etxe honetan monarkiaren
kontra gaude.
335
00:18:12,880 --> 00:18:14,360
Errepublikarra zara?
336
00:18:14,800 --> 00:18:17,040
Ni? Bai, zera...
337
00:18:17,120 --> 00:18:20,440
Zer daukat astean bitan
dutxatzen naizenaren aurpegia?
338
00:18:21,640 --> 00:18:22,800
Mesedez...
339
00:18:23,760 --> 00:18:25,960
Itxi aho hori eta bota dadoa.
340
00:18:26,000 --> 00:18:28,000
Baina azalduko dizkiguzu
arauak lehenengo?
341
00:18:28,040 --> 00:18:29,040
Ez.
342
00:18:29,800 --> 00:18:30,800
Oso ondo.
343
00:18:30,880 --> 00:18:32,320
Tira, dadoak hartu...
344
00:18:32,800 --> 00:18:33,800
Bota...
345
00:18:35,160 --> 00:18:36,360
Bost eta lau.
346
00:18:38,560 --> 00:18:39,560
Dorrea hartu.
347
00:18:41,280 --> 00:18:42,920
Erreginaren gainean jarri...
348
00:18:43,000 --> 00:18:46,360
Ez dela erregina. CEO-a da.
Zu bai erregina.
349
00:18:47,560 --> 00:18:48,760
Hori homofoboa da.
350
00:18:50,760 --> 00:18:53,320
Ze galduta ikusten zaituztet.
351
00:18:54,120 --> 00:18:56,040
Ze gutxi iraungo dizue arropak.
352
00:18:56,800 --> 00:18:58,000
Nola arropak?
353
00:18:58,400 --> 00:19:00,600
(Arnasestuka)
354
00:19:03,520 --> 00:19:05,920
(ARNASESTUA)
355
00:19:20,280 --> 00:19:24,120
Izugarria. Erditze gela
batean egotea bezala.
356
00:19:24,360 --> 00:19:27,560
Edozeinek esango luke
gure Dorleta antzua dela...
357
00:19:28,400 --> 00:19:29,920
Txalo bero bat berarentzat.
358
00:19:32,760 --> 00:19:35,320
Eta orain saririk
preziatuenetako bat:
359
00:19:35,480 --> 00:19:38,120
Bikoiztutako heriotzarik onena.
360
00:19:38,200 --> 00:19:39,400
-Zure txanda.
361
00:19:40,160 --> 00:19:42,520
Irabazten ez baduzu, lasai.
362
00:19:42,840 --> 00:19:46,680
Irabazten ez badut gora igo eta
zianak moztuko ditut denon aurrean.
363
00:19:46,760 --> 00:19:47,760
Izendatuak:
364
00:19:50,320 --> 00:19:53,880
Karmele Irigoyen
"Oinaze, oinaze" lanagatik.
365
00:20:01,160 --> 00:20:05,640
Igoitz Mayo
"Jaten dugun hori gara" lanagatik.
366
00:20:11,560 --> 00:20:14,200
Eta azkenik: Elena Mugika,
367
00:20:14,400 --> 00:20:17,440
"Ezin da ezer txarrik gertatu"
lanagatik.
368
00:20:25,040 --> 00:20:26,880
Eta irabazlea da...
369
00:20:32,760 --> 00:20:35,320
Ze gaizki pasatu duen
neska honek azkenaldian
370
00:20:36,120 --> 00:20:38,760
eta zenbat merezi
bizigarri pixka bat:
371
00:20:40,240 --> 00:20:41,840
Elena Mugika!
372
00:20:43,560 --> 00:20:45,480
Irabazi duzu!
Irabazi dut!
373
00:20:45,800 --> 00:20:47,240
Irabazi dut!
374
00:21:08,880 --> 00:21:10,080
Ai, ama...
375
00:21:10,800 --> 00:21:12,040
Eskerrik asko.
376
00:21:14,360 --> 00:21:16,320
Benetan ez nuen
espero inondik inora.
377
00:21:17,320 --> 00:21:21,600
Nire bizitza azkenaldian
nahiko konplikatua izan da.
378
00:21:22,560 --> 00:21:25,960
Beno, egia esan,
sekula ez da erraza izan.
379
00:21:27,680 --> 00:21:30,320
Eta horrek indartsuago
egiten zaitu.
380
00:21:31,080 --> 00:21:34,440
Baina esan behar dizuet
oso nekatuta nagoela.
381
00:21:36,360 --> 00:21:39,560
Bizi izandako kolpe bakoitza,
382
00:21:40,120 --> 00:21:41,680
zauri bakoitza,
383
00:21:42,200 --> 00:21:44,240
zulo bakoitza... nigan daramat.
384
00:21:47,320 --> 00:21:50,040
Mingarria da, oso mingarria.
385
00:21:50,800 --> 00:21:53,760
Eta min hori ez da pasatzen.
386
00:21:53,840 --> 00:21:55,640
Bizitza bera delako mingarria.
387
00:21:56,440 --> 00:21:58,160
Baina hala ere...
388
00:21:59,800 --> 00:22:03,800
bi seme alaba nazkagarri
hutsak ditut,
389
00:22:04,520 --> 00:22:06,760
eta bizitza osoa emango
nuke beraien alde.
390
00:22:07,800 --> 00:22:10,720
Lan zoragarria daukat,
soldata eskasekoa...
391
00:22:10,880 --> 00:22:13,360
baina zoriontsu egiten nauena.
392
00:22:13,840 --> 00:22:16,600
Nor naizen ahaztuarazten didana.
393
00:22:17,160 --> 00:22:18,760
Eta lagunak ditut.
394
00:22:19,360 --> 00:22:23,000
Dena den,
sari hau ez da beraientzat.
395
00:22:24,520 --> 00:22:26,040
Ez da seme alabentzat,
396
00:22:26,080 --> 00:22:28,440
ez familiarentzat,
ezta lagunentzat.
397
00:22:28,520 --> 00:22:30,520
Niretzat da. Nik irabazi dut.
398
00:22:30,600 --> 00:22:32,120
Eta badakizue zergatik?
399
00:22:32,440 --> 00:22:35,520
Onena naizelako
heriotzak bikoizten.
400
00:22:36,000 --> 00:22:37,240
Adibidez, zuk,
401
00:22:37,320 --> 00:22:40,320
egin hiltzen
ariko bazina bezala.
402
00:22:59,240 --> 00:23:00,320
Ikusten?
403
00:23:00,480 --> 00:23:02,160
Horretarako jaio nintzen.
404
00:23:02,840 --> 00:23:05,360
Behin eta berriro hil
eta berpizteko.
405
00:23:05,480 --> 00:23:08,360
Eta ez dut aitortza beharrik.
406
00:23:09,320 --> 00:23:11,080
Baina gauza bat esango dizuet:
407
00:23:11,160 --> 00:23:14,160
Bazen ordua niri
sari bat emateko.
408
00:23:14,360 --> 00:23:17,520
Zeren, herri honetako
bikoizlerik onena naiz.
409
00:23:18,160 --> 00:23:22,360
Horregatik, sari hau nire
buruari eskaintzen diot.
410
00:23:23,200 --> 00:23:27,120
eta nire bi bidelagun
leial eta onenei.
411
00:23:30,440 --> 00:23:31,440
Titiak ez...
412
00:23:47,200 --> 00:23:48,200
Xake mate!
413
00:23:51,320 --> 00:23:53,520
Badago ganoraz
egiten dakizuen zerbait?
414
00:23:54,320 --> 00:23:55,320
(BIAK) Ez.
415
00:23:55,600 --> 00:23:57,640
Ba ospa nire bistatik.
416
00:23:58,040 --> 00:24:00,080
Bestela botaka egingo
dut alfonbra gainean.
417
00:24:00,720 --> 00:24:02,880
Jantzi gaitezke aurrena?
Ez.
418
00:24:04,400 --> 00:24:07,320
Baina oraindik ez
diguzu ezer ez kontatu.
419
00:24:08,320 --> 00:24:10,120
Nor zen aitaren maitalea?
420
00:24:10,600 --> 00:24:12,400
Eta non egon da
urte guzti hauetan?
421
00:24:12,480 --> 00:24:16,200
Informazioa irabazleentzat da,
ez "loser"-entzat.
422
00:24:24,280 --> 00:24:26,920
Zergatik ez da hiltzen behingoz,
amona guztiak bezala?
423
00:24:27,320 --> 00:24:30,240
Concha ez da inoiz hilko,
Paul, deabrua da.
424
00:24:30,520 --> 00:24:33,680
Ez. Deabrua etxe
honetan sartuko balitz,
425
00:24:33,760 --> 00:24:37,120
jaungoikoari otoitz egiten egongo
zen ihes egiten laguntzeko.
426
00:24:38,640 --> 00:24:40,440
Eta irrati puta horiek!
427
00:24:40,880 --> 00:24:42,120
Erlauntza bat ematen du.
428
00:24:42,600 --> 00:24:43,800
Baina nondik dator?
429
00:24:44,960 --> 00:24:46,520
Uste dut hemendik datorrela.
430
00:25:00,200 --> 00:25:03,240
Baina zer dauka irrati
hilerri bat hor azpian?
431
00:25:15,800 --> 00:25:17,240
Ez, ni ez naiz hor sartuko.
432
00:25:17,320 --> 00:25:19,120
Ez daukazu kuriositaterik?
433
00:25:20,720 --> 00:25:24,320
Bai, Lucia badaukat, baina gehiegi
estimatzen dut nire bizitza.
434
00:25:24,360 --> 00:25:26,360
Beraz, joan zu eta
gero kontatuko didazu.
435
00:25:26,440 --> 00:25:27,680
Benga, goazen biok.
436
00:25:30,640 --> 00:25:31,840
Baina zu lehenengo.
437
00:25:32,840 --> 00:25:33,840
Biok batera.
438
00:25:33,920 --> 00:25:34,920
Joder...
439
00:25:37,360 --> 00:25:38,760
Zorionak eman behar dizkizut?
440
00:25:38,920 --> 00:25:42,360
Zer nahi duzu orain?
Esan dizut bideokoa ez naizela ni.
441
00:25:42,440 --> 00:25:43,920
Kontua da bazarela
442
00:25:43,960 --> 00:25:47,560
eta hobe duzula zure bertsioa
kontatzea ikerketa hasi aurretik.
443
00:25:47,640 --> 00:25:49,440
"Ezin dugu gehiago atzeratu, Elena".
444
00:25:49,520 --> 00:25:51,640
"Nire lanpostua
arriskatzen ari naiz".
445
00:25:51,720 --> 00:25:54,360
Bihar joango naiz
eta hitz egingo dugu.
446
00:25:54,640 --> 00:25:55,640
Beste zerbait?
447
00:25:55,720 --> 00:25:56,720
Bai.
448
00:25:57,320 --> 00:25:59,280
Julianen mobilera
sartzea lortu dugu.
449
00:25:59,840 --> 00:26:01,840
Argazki batzuk ikusi
beharko zenituzke.
450
00:26:03,360 --> 00:26:06,360
Bai, zer esango didazu
pornoa gustoko zuela?
451
00:26:06,400 --> 00:26:07,400
A ze sorpresa!
452
00:26:07,480 --> 00:26:10,000
Bai, badakit,
baina ez da hori. Segundu bat.
453
00:26:32,400 --> 00:26:33,400
"Elena?".
454
00:26:35,880 --> 00:26:36,840
-Elena!
455
00:26:37,800 --> 00:26:38,880
Elena!
456
00:26:40,520 --> 00:26:41,520
Dena ondo?
457
00:26:50,200 --> 00:26:52,480
Martin, goazen hemendik.
458
00:26:54,680 --> 00:26:55,880
Zer gertatzen da?
459
00:26:56,440 --> 00:26:58,320
Eraman etxera, mesedez.
460
00:27:03,360 --> 00:27:04,640
Ez didazu kontatuko?
461
00:27:06,960 --> 00:27:08,760
Orain ez, ezin dut.
462
00:27:11,960 --> 00:27:16,640
Beno, orain lasai etxera
eta deskantsatzera.
463
00:27:17,800 --> 00:27:20,560
Eta kontatu seme alabei
Txaplin bat irabazi duzula.
464
00:27:22,080 --> 00:27:23,080
Ez zaie inporta.
465
00:27:23,360 --> 00:27:25,880
Hortik ibiliko dira
nonbait lerdoarena egiten.
466
00:27:26,760 --> 00:27:28,160
Pozik eta alai.
467
00:27:34,600 --> 00:27:37,560
Lucia, honek kriston
atzeraka ematen du.
468
00:27:38,080 --> 00:27:39,520
Ba orain ezin da atzera egin.
469
00:27:39,920 --> 00:27:42,920
Noski baitez. Literalki buelta
erdia hartu eta ospa egin dezakegu.
470
00:27:43,000 --> 00:27:46,040
Ni ez noa inora amonak hemen
zer gordetzen duen ikusi arte.
471
00:27:46,960 --> 00:27:48,680
Oso ondo, baina orduan
morboagatik da, onartu.
472
00:27:48,720 --> 00:27:51,080
Baina ez esan ezin dela atzera
egin ze hemen bertan eskailera...
473
00:27:51,120 --> 00:27:52,120
Shhh...
474
00:28:03,960 --> 00:28:07,040
Joder...
Bai, joder...
475
00:28:09,080 --> 00:28:10,320
(Atea irekitzen)
476
00:28:14,280 --> 00:28:17,200
Ezin zenuten hemendik
alde egin erdi biluzik
477
00:28:17,240 --> 00:28:21,040
eta arropa besoetan mundu
guztiak egiten duen bezala. Ez.
478
00:28:21,680 --> 00:28:24,440
Muturrak sartu behar
zenituzten nire sotoan.
479
00:28:24,520 --> 00:28:25,720
Ez dugu ezer ikusi.
480
00:28:28,920 --> 00:28:30,840
Bagoaz, bale? Amona, mesedez.
481
00:28:30,920 --> 00:28:32,080
Ez deitu amona.
482
00:28:32,160 --> 00:28:33,520
Utzi alde egiten mesedez.
483
00:28:33,600 --> 00:28:35,400
Ez diogu inori ezer esango,
benetan.
484
00:28:35,480 --> 00:28:38,040
Inori, amari ere ez.
Ez amari, are gutxiago.
485
00:28:38,400 --> 00:28:40,600
Gainera, oso memoria txarra dugu.
486
00:28:40,680 --> 00:28:43,480
Bai. Nik justu-justu
gogoratzen dut nor zaren.
487
00:28:46,120 --> 00:28:47,120
Chonca?
488
00:28:48,320 --> 00:28:50,600
Ikusten?
Gogoratu ere ez gara egiten.
489
00:28:50,680 --> 00:28:51,880
"Shut the fuck up"!
490
00:28:56,360 --> 00:28:58,400
(Musika kezkagarria)