1
00:00:00,200 --> 00:00:03,360
"Donostiako bi gazte galdu dira
Balbemendiko parke naturalean".
2
00:00:03,440 --> 00:00:05,800
Lagundu! Lagundu!
3
00:00:07,440 --> 00:00:09,080
Kontuz ibili behar diagu, joder!
4
00:00:09,160 --> 00:00:11,400
-Hi lasai, Ertzaina
ere alde egiten hasia zegok.
5
00:00:11,480 --> 00:00:13,400
Zure semea bizirik dago.
6
00:00:13,480 --> 00:00:16,480
Nik nire ahizpa galdu nuen
Balbemendin orain dela 10 urte.
7
00:00:16,880 --> 00:00:18,320
Enara zuen izena.
8
00:00:18,400 --> 00:00:21,040
Gazte hauekin zer gertatu zen
jakitea lortzen badut,
9
00:00:21,120 --> 00:00:22,840
nire ahizparena ere argituko dut.
10
00:00:22,920 --> 00:00:25,960
Oraintxe bertan ari naiz
Balbemendin sartzen.
11
00:00:27,840 --> 00:00:30,000
Buelta bat ematera irten naiz,
12
00:00:30,080 --> 00:00:33,080
eta zer aurkituko
eta printzesa herren bat.
13
00:00:34,120 --> 00:00:38,880
Iruditu zaidak oso begi onez ikusten
duela etorri berri den neska hori.
14
00:00:38,960 --> 00:00:40,440
Jatorra ematen du.
15
00:00:40,520 --> 00:00:43,200
Ez haut gehiago neska horrekin
ikusi nahi.
16
00:00:43,280 --> 00:00:44,840
Izan dadila azken aldia.
17
00:00:44,920 --> 00:00:48,320
Herri honetako jendeak
sekretu asko gordetzen du.
18
00:00:55,000 --> 00:00:56,800
"Badakizu zer deskubritu dudan?".
19
00:00:56,880 --> 00:00:59,880
Enararen lekua
eta gazteena berdinak direla.
20
00:01:04,080 --> 00:01:06,040
(Musika misteriotsua)
21
00:01:18,000 --> 00:01:20,200
Zer gertatzen da?
Zugatik galdezka etorri da.
22
00:01:22,440 --> 00:01:24,080
Aizu, azkenean, zer?
23
00:01:25,120 --> 00:01:26,120
Zer, zer?
24
00:01:26,280 --> 00:01:29,040
Gorkarekin hitz egin duzu?
A, bai. Hitz egin dut.
25
00:01:29,120 --> 00:01:31,080
Eta?
Berak lagunduko dit.
26
00:01:31,160 --> 00:01:33,600
Ondo moldatuko zara berarekin.
Hala espero dut.
27
00:01:33,680 --> 00:01:35,400
Primeran ezagutzen ditu
hemengo parajeak.
28
00:01:35,480 --> 00:01:36,920
Horixe behar dut erreportajerako.
29
00:01:37,000 --> 00:01:39,000
Gainera, oso tipo jatorra da,
ikusiko duzu.
30
00:01:41,640 --> 00:01:43,920
Aupa, Ane, aspaldiko.
Zer egiten duzu zuk hemen?
31
00:01:44,000 --> 00:01:45,000
Lasai.
32
00:01:45,960 --> 00:01:48,360
Eskatutakoa ekartzera
etorri naiz.
33
00:01:48,440 --> 00:01:51,360
Hementxe dauzkazu denak,
ordenagailua, argazki kamera...
34
00:01:51,440 --> 00:01:54,320
Eta zergatik ez didazu bidali
garraio enpresa baten bidez?
35
00:01:54,400 --> 00:01:57,360
Zugatik kezkatuta nagoelako.
Zure kezkak jendearen niganako
36
00:01:57,440 --> 00:01:59,240
susmoa pizten badu,
ederra laguntza.
37
00:01:59,320 --> 00:02:00,320
Nahikoa da, Ane.
38
00:02:02,040 --> 00:02:04,520
Inork ez du jakin behar
zergatik etorri naizen hona.
39
00:02:04,600 --> 00:02:06,480
Badakizu ez zaidala
ideia ona iruditzen.
40
00:02:06,560 --> 00:02:08,000
Ba ez dut atzera egingo.
41
00:02:08,080 --> 00:02:10,360
Hori ere badakit,
ondo ezagutzen zaitut.
42
00:02:11,360 --> 00:02:13,080
Baina gauza bat jakin behar duzu,
43
00:02:13,600 --> 00:02:15,840
Ertzaintzak bertan behera
utzi du bilaketa.
44
00:02:16,160 --> 00:02:17,160
Zer?
45
00:02:17,400 --> 00:02:19,320
Ez dute neskaren arrastorik topatu.
46
00:02:19,400 --> 00:02:20,760
Alferrik zabiltza.
47
00:02:20,840 --> 00:02:22,280
Mila esker informazioagatik.
48
00:02:22,360 --> 00:02:25,040
Ane, bakarrik geratuko zara honetan.
49
00:02:25,120 --> 00:02:26,960
Begira, Eneko,
laguntzarekin edo gabe,
50
00:02:27,040 --> 00:02:29,680
desagertutako neskarekin
zer gertatu den jakingo dut.
51
00:02:31,760 --> 00:02:33,480
Galdera asko dago airean.
52
00:02:33,560 --> 00:02:34,960
Ez zaitez tematu.
53
00:02:36,200 --> 00:02:39,000
Hemen bertan daude
erantzun guztiak, Balbemendin.
54
00:02:42,600 --> 00:02:45,200
(Seriearen sintonia)
55
00:03:18,320 --> 00:03:20,200
Leizeren batean
eroriko zen neska hori.
56
00:03:20,280 --> 00:03:23,720
Oraindik ez dut ulertzen
nola heldu zen mutila hain urrutira.
57
00:03:24,440 --> 00:03:25,520
Zer esan nahi duzu?
58
00:03:26,360 --> 00:03:29,680
Tartean gehiegi dago kanpalekutik
mutila topatu zuten lekura.
59
00:03:30,360 --> 00:03:31,760
Ez al zaizu bitxia iruditzen?
60
00:03:32,320 --> 00:03:33,800
Zer da hain bitxia?
61
00:03:34,320 --> 00:03:36,320
Mutila inortxok ere ez ikustea.
62
00:03:37,040 --> 00:03:38,040
Baina, Ane...
63
00:03:38,120 --> 00:03:40,040
Eta hori gutxi balitz,
harriena dago.
64
00:03:40,120 --> 00:03:42,360
Ane...
Zulegoko harriak parkean?
65
00:03:42,440 --> 00:03:45,040
Horrelakoak haitzulo barruan
bakarrik topa daitezke.
66
00:03:46,520 --> 00:03:48,040
Zein da zure teoria?
67
00:03:51,520 --> 00:03:53,040
Desagertua egon zen bitartean,
68
00:03:53,120 --> 00:03:55,240
mutila leizetako batean
galduta ibili zela.
69
00:03:56,120 --> 00:03:57,120
Baliteke.
70
00:03:58,600 --> 00:04:00,480
Eta neskari berdin
gertatuko balitzaio?
71
00:04:02,480 --> 00:04:03,880
Eta bizirik balego?
72
00:04:04,120 --> 00:04:05,560
Neska hori hilda dago.
73
00:04:06,640 --> 00:04:07,880
Nola dakizu?
74
00:04:07,960 --> 00:04:11,040
Non egongo da, ba?
Leizeren batean amilduko zen.
75
00:04:11,880 --> 00:04:13,680
Neska gaixoa.
76
00:04:14,400 --> 00:04:17,040
Arrisku bila dabilenak
eria aurkitzen du.
77
00:04:18,960 --> 00:04:19,960
Io!
78
00:04:23,560 --> 00:04:25,200
Abilidadea galtzen ari nauk.
79
00:04:25,280 --> 00:04:28,800
(IRRATIA) "Erreskate taldeek
bertan behera utzi dute Balbemendik
80
00:04:28,880 --> 00:04:30,840
desagertu zen neskaren bilaketa".
81
00:04:30,920 --> 00:04:33,240
"Ikerketa taldeko arduradunak
aitortu duenez,
82
00:04:33,320 --> 00:04:35,080
ezin izan dute arrastorik aurkitu,
83
00:04:35,160 --> 00:04:37,120
eta kasuak ez du
argitasun handirik...".
84
00:04:37,200 --> 00:04:39,680
Ea putre horiek behingoz
herritik alde egiten duten.
85
00:04:42,160 --> 00:04:45,400
Kalte izugarria egiten diote
Balbemendiri, besterik ez.
86
00:04:45,480 --> 00:04:47,560
Batzuetan,
bihotzik ez duzula ematen du.
87
00:04:49,520 --> 00:04:51,560
Mugetatik kanpo
jarri zuten kanpina.
88
00:04:52,080 --> 00:04:54,800
Arauak ez betetzeagatik
gertatu zaie ezbeharra.
89
00:04:55,480 --> 00:04:58,920
Nola esan dezakezu halakorik?
Gaztetxo batzuk ziren.
90
00:04:59,000 --> 00:05:01,560
Gazteak, komeni zaienetarako.
91
00:05:02,360 --> 00:05:04,920
Beren gurasoen lekuan
ikusi nahi zintuzket.
92
00:05:07,560 --> 00:05:11,760
Eta, berririk ba al da mutilarekin?
Ez, berdin jarraitzen du.
93
00:05:11,840 --> 00:05:14,880
Ez du ezertxo ere gogoratzen.
Baina nola da posible?
94
00:05:14,960 --> 00:05:18,240
Drogaren bat hartu zutela dirudi.
Bai, drogak indartsua behar zuen.
95
00:05:18,880 --> 00:05:21,640
Drogarekin ala gabe, guretzat
bera da susmoaren nagusia.
96
00:05:23,040 --> 00:05:25,240
Ez dakit zergatik
kontatzen dizudan hau guztia.
97
00:05:26,480 --> 00:05:27,680
Konfidentziala da.
98
00:05:28,080 --> 00:05:30,160
Eta gainera...
Zer?
99
00:05:30,720 --> 00:05:32,320
Bilbora bueltatu beharko zenuke.
100
00:05:32,400 --> 00:05:34,920
Ez hasi berriro.
Paraje hau tranpa bat da.
101
00:05:35,000 --> 00:05:37,720
Espeleologoek gurutze beltz batekin
markatzen dute.
102
00:05:37,800 --> 00:05:38,880
Kontuz ibiliko naiz.
103
00:05:38,960 --> 00:05:40,680
Basoak amildegiz josiak daude.
104
00:05:40,760 --> 00:05:42,680
Eta oso erraza da bateren batean
erortzea.
105
00:05:42,760 --> 00:05:45,000
Lasai, begiak zabal-zabalik
ibiliko naiz.
106
00:05:48,520 --> 00:05:50,880
Mutilek hil ez bazuen,
leizeren batean galdu zen.
107
00:05:50,960 --> 00:05:51,960
Hipotesietako bat da.
108
00:05:52,040 --> 00:05:53,840
Eta baten batek
behartu baldin balitu?
109
00:05:54,480 --> 00:05:56,560
Nola?
Hipotesi bat da.
110
00:05:57,600 --> 00:05:59,720
Hipotesi horrek
ez du ez hanka ez buru.
111
00:05:59,840 --> 00:06:02,320
Betiko logikak ere
ez digu gehiegi lagunduko.
112
00:06:02,400 --> 00:06:05,520
Zergatik diozu hori?
Zulegoko harriengatik.
113
00:06:06,520 --> 00:06:09,240
Eneko, bai bi hauek eta baita
Enarak eta bere mutilak ere
114
00:06:09,320 --> 00:06:11,560
harri berdinak erabili
zituzten sua inguratzeko.
115
00:06:12,280 --> 00:06:13,640
Kasualitatea izan daiteke.
116
00:06:13,720 --> 00:06:14,960
Ia, kasualitatea.
117
00:06:15,040 --> 00:06:17,600
10 urteren buruan gauza bera
errepikatzea, kasualitatea.
118
00:06:17,680 --> 00:06:20,960
Gainera, biek marrazki berdina
egin zuten lurrean,
119
00:06:21,040 --> 00:06:22,400
espiral perfektu bat.
120
00:06:22,480 --> 00:06:24,960
Hori ere kasualitatea
iruditzen al zaizu?
121
00:06:29,040 --> 00:06:30,040
Hobe duzu joatea.
122
00:06:30,920 --> 00:06:32,240
Nirekin bueltatuko zara?
123
00:06:32,320 --> 00:06:34,480
Badakizu zein den
galdera horren erantzuna.
124
00:06:35,680 --> 00:06:37,640
Bigarren aukera bat
eman dit bizitzak,
125
00:06:37,720 --> 00:06:39,160
eta ez dut alferrik galduko.
126
00:06:43,080 --> 00:06:46,000
Iritsi da orain dela 10 urte
egin zidaten zauria ixteko ordua.
127
00:06:47,920 --> 00:06:49,400
Itxita zegoela uste nuen.
128
00:06:51,520 --> 00:06:53,360
Denborak ez ditu
zauri guztiak ixten.
129
00:06:56,280 --> 00:06:59,120
Nire ahizpari zer gertatu
zitzaion jakin behar dut, Eneko.
130
00:07:01,920 --> 00:07:04,640
Eta, zertan geratu da
Isabari buruzko erreportaje hori?
131
00:07:05,080 --> 00:07:06,800
Azkenean, Begiristain bidali dute.
132
00:07:06,880 --> 00:07:08,600
Begiristain?
Joe, ederra egin dute.
133
00:07:08,680 --> 00:07:10,400
-Ane, barkatu,
zerbait hartuko duzu?
134
00:07:10,480 --> 00:07:11,840
Ez, eskerrik asko.
135
00:07:11,920 --> 00:07:14,360
-Barkatuko didazu, baina, komuna?
-Hantxe.
136
00:07:19,080 --> 00:07:21,320
Zure mutil laguna?
Ez, ez.
137
00:07:21,400 --> 00:07:24,400
Bueno, bikote izan ginen,
baina orain lagunak gara.
138
00:07:24,480 --> 00:07:25,480
Lagunak...
139
00:07:25,560 --> 00:07:27,640
Bai, elkarrekin egiten dugu lan
aldizkarian.
140
00:07:37,880 --> 00:07:40,040
"Eskatu dut
bainuetxerako subentzioa".
141
00:07:41,480 --> 00:07:43,720
Hitz egin al duzu Jesusekin?
Ez.
142
00:07:44,960 --> 00:07:46,560
Eta ez ibili kontuekin.
143
00:07:46,920 --> 00:07:48,720
Berarekin hitz egin beharko zenuke.
144
00:07:48,800 --> 00:07:50,320
Zenbat eta lehenago, hobe.
145
00:07:50,400 --> 00:07:51,880
Ahal bezain laster.
146
00:07:52,920 --> 00:07:54,560
Madarikatua!
147
00:07:56,200 --> 00:07:58,520
Balbemendi parke naturala
izendatu zutenean,
148
00:07:58,600 --> 00:08:01,200
ederki asko baliatu zituen
laguntxoen influentziak
149
00:08:01,280 --> 00:08:03,080
bere lurra parketik aparte uzteko!
150
00:08:05,320 --> 00:08:06,800
Baina itz egingo dut,
151
00:08:07,120 --> 00:08:08,320
oraintxe bertan gainera.
152
00:08:08,400 --> 00:08:10,040
Zurekin joatea nahi duzu?
153
00:08:10,120 --> 00:08:12,200
-Nork eman dizu aldizkaria
hartzeko baimena?
154
00:08:12,280 --> 00:08:13,280
-Nahi gabe izan duk.
155
00:08:13,360 --> 00:08:15,720
-Muturra ere nahi gabe hautsiko diat.
Nahikoa da!
156
00:08:17,720 --> 00:08:21,080
Gizonen arteko kontuak goizonen
artean konpondu behar dira.
157
00:08:21,920 --> 00:08:24,520
Kabroia!
-Antonio!
158
00:08:25,280 --> 00:08:26,280
-Kabroi halakoa.
159
00:08:26,600 --> 00:08:28,000
-Entzun al duzu?
160
00:08:28,360 --> 00:08:30,640
Etxe honetan debekatuta dago
horrela hitz egitea.
161
00:08:30,720 --> 00:08:31,920
-Min eman didak.
162
00:08:32,160 --> 00:08:33,840
-Zoazte kanpora jolastera.
163
00:08:43,800 --> 00:08:44,800
Koñaka.
164
00:08:52,520 --> 00:08:54,320
Hire aitarekin hitz egin nahi dinat.
165
00:08:54,840 --> 00:08:57,440
Laguntza behar baduzu,
badakizu non nagoen.
166
00:08:57,520 --> 00:08:58,520
Mila esker.
167
00:08:58,600 --> 00:09:01,080
Eta kontu handiz ibili.
Ez kezkatu.
168
00:09:03,080 --> 00:09:05,160
Kaixo.
Kaixo, Fermin.
169
00:09:05,240 --> 00:09:06,240
Egun on, Ane.
170
00:09:06,320 --> 00:09:08,320
Zer moduz orkatila?
Ba, hobeto.
171
00:09:08,400 --> 00:09:09,760
Pozten naiz.
172
00:09:10,040 --> 00:09:13,320
Ai, barkatu, hau Eneko da.
Nire lankidea.
173
00:09:13,400 --> 00:09:15,920
Eneko, Fermin,
nire aingeru guardakoa.
174
00:09:16,320 --> 00:09:18,680
Ongi etorri Balbemendira.
Mila esker.
175
00:09:18,760 --> 00:09:21,000
Berak salbatu ninduen
mendian galdu nintzenean.
176
00:09:21,080 --> 00:09:24,200
Beragatik izan ez balitz...
Tira, ez zen hainbesterako izan.
177
00:09:25,800 --> 00:09:28,640
Beno, ni banoa.
Hemen geratzekoa zinela uste nuen.
178
00:09:28,720 --> 00:09:29,960
Ez, bisitan etorri naiz.
179
00:09:30,040 --> 00:09:32,720
Orduan, ez dizuet enbarazu egingo.
Lagun zaharrak gara.
180
00:09:32,800 --> 00:09:34,280
Bai, zaharrak.
181
00:09:35,200 --> 00:09:37,560
Barkatu, uste nuen...
Ez, lasai.
182
00:09:37,840 --> 00:09:39,640
Beno, edonola ere,
joan egin behar dut.
183
00:09:39,720 --> 00:09:41,720
Ni ere aspaldiko
lagun batekin geratu naiz.
184
00:09:41,800 --> 00:09:43,560
Gero arte.
Agur, Fermin.
185
00:09:47,440 --> 00:09:48,640
Zer?
186
00:09:49,640 --> 00:09:51,160
Orain ulertzen dut.
187
00:09:51,640 --> 00:09:52,800
Ulertu zer?
188
00:09:53,120 --> 00:09:55,520
Badakit zergatik geratu nahi
duzun Balbemendin.
189
00:09:55,600 --> 00:09:57,680
Fermin horrek misterioa du, ezta?
190
00:09:57,760 --> 00:09:59,680
Zer diozu?
Ez esan txorakeriak, mesedez.
191
00:09:59,760 --> 00:10:01,600
Txora-txora eginda zauzkala
esango nuke.
192
00:10:01,680 --> 00:10:03,400
Bai zera!
Herriko apaiza da eta.
193
00:10:03,800 --> 00:10:04,920
Tira, tira.
194
00:10:05,480 --> 00:10:06,760
Utzi egingo dizut.
195
00:10:06,840 --> 00:10:08,520
Laguntza behar baduzu...
Baitez ba.
196
00:10:09,120 --> 00:10:10,320
Zer behar duk?
197
00:10:18,120 --> 00:10:19,760
Hirekin hitz egin nahi diat.
198
00:10:20,600 --> 00:10:21,800
Bakarka.
199
00:10:31,280 --> 00:10:33,040
Badakik zergatik nagoen hemen.
200
00:10:34,480 --> 00:10:36,240
Hire artek geratu nahi diat.
201
00:10:38,360 --> 00:10:42,040
Zergatik izorratzen nauk hainbeste?
Nirekin solasetara etorri haiz?
202
00:10:42,120 --> 00:10:45,360
Ez diat denbora
alferrik galtzeko gogorik.
203
00:10:58,560 --> 00:10:59,560
Epa.
204
00:11:02,000 --> 00:11:04,920
Estimatua dago, baina
ez dut laguntzarik beharrik, e?
205
00:11:06,160 --> 00:11:09,080
Zorionak eman nahi nizkizun.
206
00:11:09,360 --> 00:11:10,520
Zorionak?
207
00:11:10,600 --> 00:11:13,840
Bai, zuk aurkitu zenuen
galdutako mutila.
208
00:11:13,920 --> 00:11:18,080
Zugatik izan ez balitz, auskalo,
agian, agian hor hilko zen.
209
00:11:18,160 --> 00:11:19,440
Beharbada.
210
00:11:19,520 --> 00:11:21,400
Eta nola aurkitu zenuen mutikoa?
211
00:11:23,280 --> 00:11:25,520
Oso zaila omen da leku horretara
iristea,
212
00:11:25,600 --> 00:11:27,240
baina ederra dela esan didate,
213
00:11:27,320 --> 00:11:29,480
eta argazki batzuk
atera nahi nizkioke.
214
00:11:29,560 --> 00:11:32,080
Ertzainari kontatu nizkion
kontatu beharrekoak.
215
00:11:51,680 --> 00:11:53,120
Zer gertatzen da?
216
00:11:53,200 --> 00:11:55,200
-Antton eta aita...
217
00:11:55,280 --> 00:11:59,400
-Antton eta aita, zer?
-Eztabaidan ari dira tabernan.
218
00:11:59,480 --> 00:12:01,320
-Hori bakarrik behar genuen.
219
00:12:01,400 --> 00:12:03,240
Ez dut ulertzen zergatik gure aita
220
00:12:03,320 --> 00:12:05,680
moldatzen den hain gaizki
Anttonen aitarekin.
221
00:12:06,280 --> 00:12:08,560
Nahita egiten dutela dirudi,
ni izorratzeko.
222
00:12:09,520 --> 00:12:12,400
-Nahita?
-Bai, Antton eta biona zapuzteko.
223
00:12:13,320 --> 00:12:14,520
-Ez da horregatik.
224
00:12:14,600 --> 00:12:17,200
Leku ezin hobea duk
bainuetxea jartzeko.
225
00:12:17,880 --> 00:12:20,040
Lur azpiko urak
aprobetxatuko ditiagu.
226
00:12:20,120 --> 00:12:22,440
Beste azpiko ur batzuk
dituk gogoan.
227
00:12:23,280 --> 00:12:24,760
Ez haut engainatu nahi.
228
00:12:25,800 --> 00:12:28,080
Prezio onean
erosiko ditiagu lurrak.
229
00:12:28,960 --> 00:12:32,520
Ondo baino hobeto dakik lur horiek
ez ditek ezertarako balio.
230
00:12:34,640 --> 00:12:36,480
Sekulako aukera duk.
231
00:12:38,600 --> 00:12:39,680
Zer diok?
232
00:12:39,760 --> 00:12:41,840
Romero eta Julieta bezalakoak gara.
233
00:12:42,680 --> 00:12:44,240
Maitale klandestinoak.
234
00:12:44,880 --> 00:12:46,280
-Romeo eta Julieta?
235
00:12:47,320 --> 00:12:48,800
Ez ditut ezagutzen.
236
00:12:50,000 --> 00:12:52,840
Balbemendikoak al dira?
-Ez, tuntuna.
237
00:12:52,920 --> 00:12:56,320
Antzerki batean
bizi dira biak, hemendik oso urrun.
238
00:13:01,960 --> 00:13:02,960
Tori.
239
00:13:05,600 --> 00:13:06,600
-Zer da hau?
240
00:13:06,920 --> 00:13:10,280
-Emaiozu Anttoni nire partez,
baina ez zaitu inork ikusi behar.
241
00:13:11,960 --> 00:13:15,440
E, geldi! Mezu sekretua da,
ezin duzu irakurri, e?
242
00:13:16,440 --> 00:13:18,040
-Baina ez dago eskub...
-Ez!
243
00:13:18,400 --> 00:13:20,160
-Anttonek bakarrik irakur dezake.
244
00:13:20,800 --> 00:13:21,800
-Zergatik?
245
00:13:22,040 --> 00:13:24,480
-Romeo eta Julietako jokoak
horrelakoak direlako.
246
00:13:24,560 --> 00:13:26,160
Beste batean kontatuko dizut.
247
00:13:26,320 --> 00:13:27,320
-Ados.
248
00:13:27,560 --> 00:13:30,000
-Baina zin egidazu
ez duzula irakurriko.
249
00:13:30,080 --> 00:13:31,360
-Zin egiten dizut.
250
00:13:31,440 --> 00:13:33,080
Zingulu gurutze, zingulu.
251
00:13:39,680 --> 00:13:41,040
-Gustatzen al zaizkizu?
252
00:13:42,400 --> 00:13:43,400
-Ez.
253
00:13:44,320 --> 00:13:47,000
-Tira, zoaz Anttoni
mezua eramatera, azkar.
254
00:13:55,160 --> 00:13:57,520
Nire lurrak ez daude salgai.
Sentitzen diat.
255
00:13:59,400 --> 00:14:01,480
Ni izorratzeagatik
ez dituk saldu nahi.
256
00:14:03,840 --> 00:14:04,880
Zenbat diru nahi duk?
257
00:14:07,680 --> 00:14:09,880
Dirua ez bada, beste zerbait?
258
00:14:10,320 --> 00:14:13,520
Ez zegok traturik.
Ez hadi putrea izan!
259
00:14:13,600 --> 00:14:16,720
Dudan diru guztia
inbertitu diat honetan!
260
00:14:19,760 --> 00:14:22,280
Naparizko urjale beltza!
261
00:14:23,000 --> 00:14:25,560
Madarikatua Balbemendira
etorri hintzan eguna!
262
00:14:25,640 --> 00:14:28,160
Kontuz zer erraten duan!
Nahikoa da!
263
00:14:32,200 --> 00:14:33,720
Burua galdu duzue ala?
264
00:14:33,960 --> 00:14:36,560
Hemen burua galdu duan
bakarra zure suhia da.
265
00:14:38,120 --> 00:14:41,200
Zer gertatzen da?
Balbemendik sekula izan duen
266
00:14:41,280 --> 00:14:44,200
aukerarik politena
pikutara bidali duela, horixe!
267
00:14:44,560 --> 00:14:46,240
Ez ditiak nire lurrak salduko.
268
00:14:46,320 --> 00:14:49,800
Ikusten duzu? Oparotasuna
ate joka, baina honi bost axola.
269
00:14:53,960 --> 00:14:56,720
Eta, alabaren etorkizuna
ez haut inporta?
270
00:14:57,920 --> 00:14:59,440
Esan beharrekoa esan diat.
271
00:15:00,840 --> 00:15:02,280
Hoa infernura!
272
00:15:08,640 --> 00:15:12,120
Tentuz ibili gizon horrekin,
oso tentuz.
273
00:15:22,800 --> 00:15:23,800
(Atea)
274
00:15:24,280 --> 00:15:26,480
Bai? Segundo bat!
275
00:15:34,480 --> 00:15:35,960
Zu zara?
Kaixo.
276
00:15:36,880 --> 00:15:38,680
Sar naiteke?
Sartu, sartu.
277
00:15:38,960 --> 00:15:40,600
Ez nuen bisitarik espero.
278
00:15:44,120 --> 00:15:46,920
Hau ez da hotela,
baina gustura bizi naiz hemen.
279
00:15:48,840 --> 00:15:50,080
Zerbaiten beharra duzu?
280
00:15:50,880 --> 00:15:52,400
Gidari bila etorri naiz.
281
00:15:52,680 --> 00:15:55,320
Bakarrik ere
ederki moldatzen zinela entzun dut.
282
00:15:55,840 --> 00:15:58,840
Sendatu al zaizu orkatila?
Bai, bai.
283
00:15:59,720 --> 00:16:03,440
Oso arriskutsua da basoan bakarrik
biltzea, hori errango zizuten.
284
00:16:03,680 --> 00:16:05,680
Ez dut besterik entzun
hemen nagoenetik.
285
00:16:06,200 --> 00:16:07,200
Eta?
286
00:16:11,160 --> 00:16:12,520
Nora nahi duzu eramatea?
287
00:16:13,080 --> 00:16:15,320
Leku berezien bila nabil.
Bereziak?
288
00:16:15,720 --> 00:16:17,480
Inork gutxik ikusi dituenak.
289
00:16:17,560 --> 00:16:19,520
Ederrak eta misteriotsuak.
290
00:16:19,960 --> 00:16:20,960
Arriskutsuak.
291
00:16:22,080 --> 00:16:23,080
Antzeko zerbait.
292
00:16:23,880 --> 00:16:25,440
Jakin dezaket zergatik?
293
00:16:26,080 --> 00:16:29,560
Erreportaje bat egiten ari naiz
Balbemendiko parkeari buruz,
294
00:16:29,640 --> 00:16:33,160
eta argazkiak atera nahi dizkiet
hemengo parajeei eta ehizei.
295
00:16:34,160 --> 00:16:35,160
Arriskutsuegia.
296
00:16:36,000 --> 00:16:38,160
Beno, horregatik etorri naiz
zure bila.
297
00:16:38,360 --> 00:16:40,600
Onena zarela esan didate.
Bai, ba.
298
00:16:41,320 --> 00:16:43,560
Eta? Noiz abiatuko gara?
299
00:16:44,320 --> 00:16:47,160
Nahi duzunean,
arratsaldean bertan nahi baduzu.
300
00:16:47,280 --> 00:16:48,280
Primeran.
301
00:16:48,360 --> 00:16:51,240
Eta aldizkariaren izena?
Euskal Herria.
302
00:16:51,480 --> 00:16:52,760
A, ezagutzen dut, bai.
303
00:16:53,200 --> 00:16:54,960
Lan interesgarria zurea, ezta?
304
00:16:55,800 --> 00:16:57,920
Beno, ez da dirudien
bezain erromantikoa.
305
00:16:58,480 --> 00:17:00,480
Dena den, lan zaila daukazu.
306
00:17:01,200 --> 00:17:02,200
Zer ba?
307
00:17:02,480 --> 00:17:07,360
Lur hauen misterioa argazki batean
agertaraztea ez da batere erraza.
308
00:17:07,440 --> 00:17:09,120
Beno, utzi hori nire kontu.
309
00:17:10,360 --> 00:17:13,360
Orduan, gero ikusiko zaitut?
Bai, gero arte.
310
00:17:16,120 --> 00:17:19,640
Barkatu kopeta, baina
zure lagunarekin etorriko zira?
311
00:17:20,400 --> 00:17:21,440
Zein lagun?
312
00:17:22,040 --> 00:17:25,600
Ez dakit, lehen ikusi zaitut
bikotearekin, eta iruditu zait...
313
00:17:26,000 --> 00:17:28,000
A, ez, ez da nire bikotea.
314
00:17:28,080 --> 00:17:30,360
Eneko da.
Baina lagunak gara, besterik ez.
315
00:17:30,840 --> 00:17:33,520
Ez zara inorekin kateatu?
Ez.
316
00:17:34,000 --> 00:17:36,760
Badirudi herri honetan ni
kateatzeko irrikatan zaudetela.
317
00:17:36,920 --> 00:17:37,920
Ez gaizki hartu.
318
00:17:38,880 --> 00:17:40,720
Orduan, bakarrik etorriko zara.
319
00:17:40,840 --> 00:17:41,840
Bai.
320
00:17:42,720 --> 00:17:44,640
Zain izango nauzu.
Gero arte.
321
00:18:18,760 --> 00:18:20,720
Esaiozu sorgin horri
hortik alde egiteko.
322
00:18:26,440 --> 00:18:28,320
Zer da hori?
-Olatzek eman dit.
323
00:18:28,400 --> 00:18:29,800
Ez al duzu irakurri behar?
324
00:18:39,160 --> 00:18:40,280
Esaiozu baietz.
325
00:18:40,360 --> 00:18:42,480
-Baietz zer?
-Azalduko naizela.
326
00:18:42,560 --> 00:18:44,440
-Nora?
-Ez al duzu irakurri?
327
00:18:45,080 --> 00:18:46,720
Esaiozu baietz eta kito.
328
00:18:47,640 --> 00:18:50,480
-Ez zait Romeo eta Marietaren jokoa
gehiegi gustatzen.
329
00:18:50,560 --> 00:18:52,120
-Romeo eta zein?
-Eta Marieta.
330
00:18:52,200 --> 00:18:53,920
-Marieta, ez, Julieta.
331
00:18:54,000 --> 00:18:55,920
-Bukatu duk? Lanera!
332
00:19:18,840 --> 00:19:22,120
Non arraio sartu zara?
-Buelta bat ematera joan naiz.
333
00:19:22,200 --> 00:19:23,760
-Bost ordu eman dituzu kanpoan!
334
00:19:25,320 --> 00:19:27,080
-Denbora konturatu gabe
pasatu zait.
335
00:19:27,160 --> 00:19:28,920
-Egunen batean, zurekin joango naiz
336
00:19:29,000 --> 00:19:30,880
zure paseo luze
horietako bat ematera.
337
00:19:30,960 --> 00:19:32,520
-Zuri ez zaizu mendia gustatzen.
338
00:19:32,600 --> 00:19:34,200
-Ez zait mendia gustatzen,
339
00:19:34,280 --> 00:19:36,800
ezta zure bost orduko
eskapada horiek ere.
340
00:19:36,880 --> 00:19:38,960
-Beno, pazientzia, ohituko zara.
341
00:19:39,240 --> 00:19:41,080
Urtebete ez da hona etorri ginela.
342
00:19:41,160 --> 00:19:43,520
-Urtebete, gutxi iruditzen zaizu?
343
00:19:43,600 --> 00:19:46,960
Herri madarikatu honetan
bizitzeko... Lau etxe eta taberna bat.
344
00:19:47,520 --> 00:19:49,520
-Beno, hartu lasai, poxpola.
345
00:19:50,520 --> 00:19:52,960
-Lasaiago hartuko nuke
ez banengo bakarrik.
346
00:19:53,840 --> 00:19:55,840
-Beno, ez zaude bakarrik,
ni zurekin nago.
347
00:19:55,920 --> 00:19:58,520
-Bai, nirekin?
Apenas ikusten zaitut.
348
00:19:58,760 --> 00:20:00,760
Nigandik ihesi zabiltzala ematen du.
349
00:20:00,840 --> 00:20:02,080
-Hori ez da egia.
350
00:20:02,960 --> 00:20:06,040
-Gauza asko utzi nituen atzean
zurekin hona etortzeko.
351
00:20:06,120 --> 00:20:08,040
Elkarrekin egongo ginela
esan zenidan.
352
00:20:08,120 --> 00:20:10,000
-Eta elkarrekin gaude, ez?
353
00:20:14,400 --> 00:20:15,520
Aizu,
354
00:20:17,000 --> 00:20:19,040
ez al zenuke dagoeneko...
355
00:20:19,120 --> 00:20:20,480
landetxean egon behar?
356
00:20:23,440 --> 00:20:25,040
-Ni bidaltzen ari zara, ezta?
357
00:20:25,120 --> 00:20:26,720
-Beno, mesedez.
358
00:20:29,080 --> 00:20:32,920
-Ez al dizu beldurrik ematen
parkean bakarrik ibiltzeak?
359
00:20:33,000 --> 00:20:35,840
Paraje hauek oso arriskutsuak dira.
-Ez pasa.
360
00:20:35,920 --> 00:20:39,120
-Ni izututa nago neska hori
desagertu zenetik.
361
00:20:40,280 --> 00:20:41,760
Eta konturatu zara?
-Zer?
362
00:20:41,840 --> 00:20:44,480
-Inork ez du ezer esaten
desagerpenari buruz.
363
00:20:44,560 --> 00:20:46,440
Ez al zaizu susmagarria iruditzen?
364
00:20:46,520 --> 00:20:48,480
-Ez izan paranoikoa.
365
00:20:48,560 --> 00:20:50,360
Hirian ere galtzen da jendea.
366
00:20:50,440 --> 00:20:53,800
-Bai, baina hiriko zarata guztiak
ezagutzen ditut, baina hemen...
367
00:20:54,080 --> 00:20:55,440
ez nago lasai, Jon.
368
00:20:58,360 --> 00:20:59,480
-Ez zaude lasai.
369
00:21:02,200 --> 00:21:03,400
(BARRE EGITEN DUTE)
370
00:21:03,480 --> 00:21:05,080
Gorkarekin hitz egin al duzu?
371
00:21:05,160 --> 00:21:07,480
Bere zain nago, bai,
parkea erakutsiko dit.
372
00:21:07,560 --> 00:21:09,200
Primerako gida da, ikusiko duzu.
373
00:21:09,280 --> 00:21:11,720
Dena prest daukat,
ea orain argiak laguntzen duen.
374
00:21:11,800 --> 00:21:14,560
Eguraldiak ez du txarrera
egiteko itxurarik.
375
00:21:14,640 --> 00:21:16,920
Botila batzuen bila noa.
Kontatuko didazu gero.
376
00:21:24,600 --> 00:21:26,920
Kaixo, Ane, zer moduz?
Kaixo.
377
00:21:27,320 --> 00:21:28,320
Zain?
378
00:21:28,680 --> 00:21:31,120
Bai, Gorkaren zain,
parkea erakutsiko dit.
379
00:21:31,200 --> 00:21:32,400
Ez zaizu damutuko.
380
00:21:32,480 --> 00:21:34,400
Esan didate, bai,
Gorka gidari ona dela.
381
00:21:34,480 --> 00:21:36,880
Hemengo parajeengatik ari nintzen.
Beno.
382
00:21:37,760 --> 00:21:39,080
Zer dela eta aurpegi hori?
383
00:21:41,400 --> 00:21:44,680
Zera... sentitzen dut
aurreko egunekoa.
384
00:21:45,200 --> 00:21:46,880
Zer da sentitzen duzuna?
385
00:21:47,960 --> 00:21:49,320
Kamerarena...
386
00:21:50,160 --> 00:21:52,320
Zure bila joan nintzen, baina...
387
00:21:52,400 --> 00:21:55,600
Ez arduratu, beste batean konponduko
didazu traste zahar hori.
388
00:21:55,680 --> 00:21:58,360
Hori bai,
lehen argazkia zuri aterako dizut.
389
00:22:00,640 --> 00:22:03,520
Egia esan,
ezuste handia hartu nuen zu...
390
00:22:03,600 --> 00:22:04,600
Bai?
391
00:22:06,360 --> 00:22:08,240
Zu horrela jantzita ikustean.
392
00:22:08,720 --> 00:22:11,440
Ba, ikusten duzu,
Balbemendiko apaiza naiz.
393
00:22:11,520 --> 00:22:13,480
Beno, Balbemendikoa bakarrik ez.
394
00:22:14,000 --> 00:22:15,880
Nire kargu daude
inguruko herriak ere.
395
00:22:16,640 --> 00:22:18,720
Eta nola bizi daiteke
zu bezalako bat
396
00:22:18,800 --> 00:22:20,680
sineskeriaz betetako leku batean?
397
00:22:20,760 --> 00:22:22,680
Nik ez diet kasurik egiten
sineskeriei.
398
00:22:26,400 --> 00:22:28,120
Ibilaldirako prest?
Bai.
399
00:22:28,880 --> 00:22:30,920
Aupa, Fermin.
Kaixo, Gorka.
400
00:22:31,000 --> 00:22:32,840
Hemengo inguruak
erakutsi behar dizkiot.
401
00:22:32,920 --> 00:22:33,920
Esan dit, bai.
402
00:22:34,000 --> 00:22:37,160
Zenbat eta lehenago atera, hobe.
Eta? Norantz zoazte?
403
00:22:37,440 --> 00:22:40,560
Urtegi aldera, leku aproposa da
argazkiak ateratzeko.
404
00:22:40,640 --> 00:22:43,280
Lainoa sartzen ez bada.
Ez da itxurarik.
405
00:22:43,360 --> 00:22:44,920
Goazen?
Bai.
406
00:22:45,320 --> 00:22:47,080
Gero arte, Fermin.
Agur, bai.
407
00:22:47,560 --> 00:22:49,520
Eta kontuz ibili
non jartzen duzun oina.
408
00:22:49,600 --> 00:22:50,600
Bai.
409
00:23:04,560 --> 00:23:05,560
Bingo!
410
00:23:11,880 --> 00:23:13,440
Nik erakutsiko dizut.
411
00:23:13,640 --> 00:23:14,640
-Bale.
412
00:23:16,440 --> 00:23:17,440
-Begira.
413
00:23:20,600 --> 00:23:21,600
Bingo berriro!
414
00:23:22,440 --> 00:23:23,880
-Nola egiten duzu?
415
00:23:25,400 --> 00:23:28,680
-Harriak horrelakoxea behar du,
zapal-zapala, ondo menderatzeko.
416
00:23:29,000 --> 00:23:31,280
Hartu, eta bota fuerte-fuerte.
417
00:23:36,400 --> 00:23:37,400
-Horrela?
418
00:23:41,920 --> 00:23:42,920
Hurbildu.
419
00:23:45,640 --> 00:23:46,800
Beldur ematen dizut?
420
00:23:47,720 --> 00:23:49,800
-Ez da hori.
-Orduan?
421
00:23:50,320 --> 00:23:53,040
Heldu gerritik,
ea nola botatzen den.
422
00:23:56,000 --> 00:23:58,000
Eta... orain?
423
00:24:01,400 --> 00:24:02,400
(BARRE EGITEN DUTE)
424
00:24:02,480 --> 00:24:03,880
-Nor dabil hor?
425
00:24:04,760 --> 00:24:06,600
-Peru eta Maddi.
Bi kakati horiek.
426
00:24:06,680 --> 00:24:08,040
-Atera hortik segituan!
427
00:24:10,240 --> 00:24:11,360
-A!
428
00:24:12,120 --> 00:24:14,400
Mina eman didak!
-Horrela ikasiko duk.
429
00:24:15,360 --> 00:24:17,880
-Astakirten hutsa zara,
eta buruan jo izan bazenion?
430
00:24:17,960 --> 00:24:19,160
-Tiratzaile ona naiz.
431
00:24:19,640 --> 00:24:21,920
-Ez dut zurekin egon nahi.
Banoa.
432
00:24:22,000 --> 00:24:23,120
-Eta muxu?
433
00:24:23,200 --> 00:24:24,600
-Gaur ez dago muxurik.
434
00:24:24,680 --> 00:24:26,480
-Eta bihar?
-Ez gaur, ez bihar.
435
00:24:27,640 --> 00:24:28,640
-Olatz!
436
00:24:33,280 --> 00:24:34,640
Orain bai eta orain ez.
437
00:24:36,440 --> 00:24:37,440
Emakumeak!
438
00:24:54,880 --> 00:24:55,880
Listo.
439
00:24:57,000 --> 00:24:58,440
Goazen leizetara. Ui!
440
00:24:58,760 --> 00:25:01,280
Toki aproposa dela
esan didate argazkia ateratzeko.
441
00:25:01,360 --> 00:25:03,720
Arriskutsua da,
ezagutzen ditut leku ederragoak.
442
00:25:03,800 --> 00:25:06,720
Onena zarela esan didate,
horregatik hartu zaitut gidari.
443
00:25:06,800 --> 00:25:08,120
Onena, bai.
444
00:25:08,200 --> 00:25:10,120
Orduan,
zergatik ez didazu laguntzen?
445
00:25:10,200 --> 00:25:13,080
Erran dizut, arriskutsuegia da.
446
00:25:13,680 --> 00:25:15,160
Gehiago ordainduko dizut.
447
00:25:15,240 --> 00:25:16,520
Ez da diru kontua.
448
00:25:17,120 --> 00:25:18,120
Mesedez.
449
00:25:19,000 --> 00:25:20,680
Zu gabe ez naiz haraino iritsiko.
450
00:25:21,480 --> 00:25:24,360
Setatia zara gero.
Zuk esandakoa egingo dut, ados?
451
00:25:34,280 --> 00:25:37,600
Oraindik emen?
Bai, argazkiak ateratzen.
452
00:25:37,680 --> 00:25:40,000
Ez gehiei estutu gure andereñoa.
453
00:25:40,080 --> 00:25:43,200
Eraman bide errazetatik.
Ez diagu ezbehar gehiago nahi.
454
00:25:44,160 --> 00:25:46,280
Eskertzekoa da nigan duzun ardura.
455
00:25:46,360 --> 00:25:48,920
Baina, lasai, badakit oso ondo
nire burua zaintzen.
456
00:25:52,640 --> 00:25:54,640
Oiz arte geratuko haiz?
Lana amaitu arte.
457
00:26:06,720 --> 00:26:08,800
Antoniori aurre egitera
ausartu zara.
458
00:26:09,720 --> 00:26:10,920
Eta zergatik ez?
459
00:26:11,000 --> 00:26:14,360
Beno, orduan zer? Lagunduko didazu?
Bai ala bai?
460
00:26:14,440 --> 00:26:15,680
Baietz ba.
461
00:26:18,800 --> 00:26:20,240
(Suspensezko musika)
462
00:26:48,480 --> 00:26:51,080
Enbarazu egiten dizut?
Zuk enbarazu?
463
00:26:51,160 --> 00:26:53,160
Ongi etorria zara beti hemen,
badakizu.
464
00:26:53,240 --> 00:26:55,880
Laguntzarik behar duzu?
Ez, lasai, moldatzen naiz.
465
00:26:57,480 --> 00:27:00,280
Ekarri, neuk tolestuko dizut.
466
00:27:00,360 --> 00:27:02,080
Ez zara inoiz aldatuko, e.
467
00:27:02,160 --> 00:27:03,960
Eta zuk ez duzu inoiz ikasiko.
468
00:27:05,960 --> 00:27:06,960
Halaxe.
469
00:27:08,800 --> 00:27:10,880
Zer moduz argazkilariarekin?
470
00:27:11,520 --> 00:27:12,920
Zergatik galdetzen didazu?
471
00:27:13,400 --> 00:27:16,120
Ez dakit,
aurrekoan bisitan etorri zitzaizun.
472
00:27:17,000 --> 00:27:19,040
Argi dago oso ondo moldatzen
dela zurekin.
473
00:27:19,120 --> 00:27:20,640
Eskerrak ematera etorri zen,
474
00:27:20,720 --> 00:27:23,640
eta bide batez, kamera zaharra
konpontzeko eskatu nion.
475
00:27:24,040 --> 00:27:25,040
Noski.
476
00:27:25,400 --> 00:27:27,560
-Zer gertatzen da Anerekin?
477
00:27:27,640 --> 00:27:29,400
-Ezer ere ez, laztana.
478
00:27:29,520 --> 00:27:31,760
Gauza bat erakutsiko dizut, Peru.
Hara.
479
00:27:36,320 --> 00:27:37,720
-Nola egin duzu hori?
Magia.
480
00:27:37,800 --> 00:27:38,880
Bai zera.
481
00:27:38,960 --> 00:27:40,400
Ez dituzu nahi goxokiak?
Bai.
482
00:27:40,480 --> 00:27:44,040
-Magiarekin edo magiarik gabe,
den-denak jango dizkizu honek.
483
00:27:44,120 --> 00:27:45,120
Bai.
484
00:27:47,600 --> 00:27:48,840
Orduan, ondo?
485
00:27:49,000 --> 00:27:51,040
Ondo, bai, benetan.
486
00:27:59,840 --> 00:28:01,480
Kasu hemen.
Bai.
487
00:28:02,720 --> 00:28:03,720
Ai!
488
00:28:12,960 --> 00:28:16,000
Bistan da askotan
ibili zarela paraje hauetan.
489
00:28:16,080 --> 00:28:17,280
Askotan, bai.
490
00:28:20,120 --> 00:28:23,040
Eta noiz etorri zinen Balbemendira?
491
00:28:23,520 --> 00:28:24,960
Orain dela bi urte.
492
00:28:26,960 --> 00:28:29,360
Eta, ez zara inoiz galdu?
493
00:28:29,440 --> 00:28:30,640
Ez.
494
00:28:31,600 --> 00:28:34,040
Hemen galtzea
ez da txantxetako kontua.
495
00:28:34,600 --> 00:28:36,680
Siloz eta amildegiz betea da.
496
00:28:40,040 --> 00:28:43,200
Sekula ulertuko ez ditugun
misterioak gordetzen ditu naturak.
497
00:28:48,720 --> 00:28:51,160
Gorka, atsedena behar dut.
498
00:28:51,320 --> 00:28:52,520
Minutu pare bat hemen?
499
00:29:10,320 --> 00:29:12,520
Eta zuk?
Iturri bat dago hortxe.
500
00:29:14,600 --> 00:29:16,800
Itxaron hemen, berehala nator.
501
00:29:47,880 --> 00:29:48,880
Gorka?
502
00:29:50,640 --> 00:29:52,240
(Misteriozko musika)
503
00:29:58,400 --> 00:29:59,600
Gorka! Zu al zara?
504
00:30:00,200 --> 00:30:01,200
Gorka!
505
00:30:04,240 --> 00:30:05,240
Gorka!
506
00:30:05,840 --> 00:30:06,840
Gorka!
507
00:30:07,040 --> 00:30:08,240
Zu al zara?
508
00:30:11,520 --> 00:30:13,000
Denbora gehiegi galdu diagu.
509
00:30:13,080 --> 00:30:14,640
-Bai, baina kontu handiz
510
00:30:14,720 --> 00:30:17,280
ibili behar diagu,
Ertzainaren susmoa pizten badugu,
511
00:30:17,360 --> 00:30:18,360
gureak egin dik!
512
00:30:18,440 --> 00:30:20,640
-Hori ez da arazoa,
dena kontrolpean zeukak.
513
00:30:21,400 --> 00:30:24,600
-Zerbait gehiago hartuko duzue?
-Ez, nik zerrategira joan behar dut.
514
00:30:24,680 --> 00:30:25,680
-Agur.
515
00:30:26,080 --> 00:30:27,120
Eta hik?
516
00:30:27,800 --> 00:30:28,880
-Beste kafetxo bat.
517
00:30:28,960 --> 00:30:30,200
-Kafeinagabea oraingoan?
518
00:30:30,280 --> 00:30:32,320
Begiak bildu ezinik
ibiliko haiz bestela.
519
00:30:32,400 --> 00:30:34,040
-Oraindik goiz duk lotarako.
520
00:30:34,200 --> 00:30:35,280
-Orduan?
521
00:30:35,360 --> 00:30:38,000
-Ateraidan beste kafe huts bat.
522
00:30:38,080 --> 00:30:42,200
-Lasai, ez duk etxeko kafe guztia
edan behar hemen segitzeko.
523
00:30:42,560 --> 00:30:45,120
Oraintxe jarriko diat.
-Lasai, lagunduko dinat.
524
00:30:45,480 --> 00:30:46,480
-Mila esker.
525
00:31:10,400 --> 00:31:11,400
Ane!
526
00:31:13,800 --> 00:31:14,800
Ane!
527
00:31:21,680 --> 00:31:22,920
Ane!
528
00:31:24,120 --> 00:31:26,400
Ez nian uste Balbemendira
etorriko hintzenik.
529
00:31:26,480 --> 00:31:29,520
-Hik ba al dakin zenbat aldiz hitz
egin hidan Balbemendiri buruz?
530
00:31:29,600 --> 00:31:31,800
-Bai, baina denbora asko
igaro duk ordutik.
531
00:31:31,880 --> 00:31:33,800
-Unibertsitateko garaiak, u!
532
00:31:33,880 --> 00:31:35,800
-Ez al hengoen gustura Madrilen?
533
00:31:36,080 --> 00:31:40,720
-A, erreta, lanez gainezka,
eta nagusia gainetik kendu ezinda.
534
00:31:40,800 --> 00:31:42,320
Askatasuna behar nuen.
535
00:31:42,400 --> 00:31:43,920
-Eta? Aurkitu al duk hemen?
536
00:31:44,480 --> 00:31:47,200
-Bakarrik lan egiteak
badin bere alde ona.
537
00:31:47,680 --> 00:31:50,520
Nagusiaren aholku kiratsa
entzun beharrik ez, adibidez.
538
00:31:50,960 --> 00:31:53,360
-A, gogoratu fabore bat zor diala.
539
00:31:53,440 --> 00:31:54,440
-Nik?
540
00:31:54,600 --> 00:31:57,400
-Bai, landetxeko web orria
egingo huela agindu hidan.
541
00:31:57,520 --> 00:31:58,680
-A, jakina!
542
00:31:58,760 --> 00:32:03,440
www.olajaundi.
mundukokaferikonena.com.
543
00:32:04,600 --> 00:32:05,920
Kaixo, poxpola!
544
00:32:06,000 --> 00:32:07,200
-Aupa, Irati.
-Kaixo.
545
00:32:08,480 --> 00:32:09,480
-Zer moduz?
546
00:32:11,200 --> 00:32:14,360
-Zer esan nahi du muturtxo horrek?
-Lepoko mina daukat.
547
00:32:14,680 --> 00:32:17,200
-Lepoko mina?
-Siesta egiteagatik.
548
00:32:17,800 --> 00:32:19,640
Siesta luzea egiten dudanean,
549
00:32:19,720 --> 00:32:22,560
lepoko minez eta umore txarrez
jaikitzen naiz.
550
00:32:22,640 --> 00:32:23,800
-Hori egia dun, e?
551
00:32:23,880 --> 00:32:25,720
Eta ondotxo zekinan
zertaz ari naizen.
552
00:32:26,560 --> 00:32:29,440
Zu lasai, polita,
gero masaje bat emango dizut eta.
553
00:33:00,120 --> 00:33:01,320
Nor zara?
554
00:33:12,760 --> 00:33:14,360
Ai! Ai!
555
00:33:14,440 --> 00:33:16,160
(OIHU EGITEN DU)
556
00:33:17,800 --> 00:33:19,080
(OIHU EGITEN DU)
557
00:33:22,760 --> 00:33:24,240
Non demontre sartu zara?
558
00:33:24,320 --> 00:33:26,000
-Buelta bat ematera joan naiz.
559
00:33:27,160 --> 00:33:29,160
-Etxean zinela uste nuen.
Lanean.
560
00:33:30,000 --> 00:33:33,120
-Ez zintudan esnatu nahi,
hain gozo zeunden lotan...
561
00:33:36,040 --> 00:33:37,400
-Jakina.
-Beno, etxera noa,
562
00:33:37,480 --> 00:33:38,920
lan pixka bat egitera.
563
00:33:39,680 --> 00:33:41,320
-Hitz egingo dugu gero.
-Bai.
564
00:33:41,400 --> 00:33:44,000
Hantxe egongo naiz,
masajea emateko prest.
565
00:33:45,520 --> 00:33:47,680
Agur, Esti.
-Gero arte, bai.
566
00:33:49,800 --> 00:33:51,720
Kaixo, Fermin.
Kaixo.
567
00:33:52,440 --> 00:33:55,200
Pattar kopatxo bat nahi nuen,
baina ez dakit nori eskatu.
568
00:33:55,280 --> 00:33:57,480
Iratiri, nik amaitu dut nire txanda.
569
00:33:57,560 --> 00:34:00,160
Orduan, atera pattar hori, Irati.
Eta, aita?
570
00:34:01,400 --> 00:34:03,880
Mandatu batzuk egitera joan da
Donostia aldera.
571
00:34:03,960 --> 00:34:06,480
Itzulitakoan, esaiozu berarekin
hitz egin nahi dudala.
572
00:34:07,040 --> 00:34:08,400
Neure kontu, bai.
573
00:34:09,920 --> 00:34:11,680
-Eskupeko eta guzti.
Mila esker.
574
00:34:12,480 --> 00:34:16,600
Zer moduz joan da gaurko eguna?
Betiko modua, lanari lan.
575
00:34:16,680 --> 00:34:18,240
Ez duzu itxura txarra.
576
00:34:18,320 --> 00:34:19,880
Estimatzen dizut konplimendua.
577
00:34:20,200 --> 00:34:23,360
Zu, ordea, esango nuke
besteetan baino tristeagoa zaudela.
578
00:34:23,720 --> 00:34:25,600
Ez da ezer, bikote kontuak.
579
00:34:26,800 --> 00:34:28,320
Ane!
Ane, zer?
580
00:34:28,400 --> 00:34:30,080
Basoan galdu da.
Basoan?
581
00:34:30,160 --> 00:34:31,400
Irutzulegi aldean.
582
00:34:31,840 --> 00:34:34,280
Arroka batean
utzi dut ur bila joateko,
583
00:34:34,360 --> 00:34:36,400
eta bat-batean, lainoa sartu da.
584
00:34:36,560 --> 00:34:39,440
Alde hori oso arriskutsua da,
eta gainera, laster ilunduko du.
585
00:34:39,520 --> 00:34:41,520
Talde bat antolatu behar dugu.
Zurekin noa.
586
00:34:41,600 --> 00:34:44,680
-Ni jendea biltzeaz arduratuko naiz.
-Ni Joni abisatuko diot.
587
00:34:44,760 --> 00:34:46,560
-Ez zion ezer txarrik gertatuko,
ezta?
588
00:35:11,040 --> 00:35:12,560
Lagundu, mesedez!
589
00:35:15,120 --> 00:35:16,120
Galdu egin naiz.
590
00:35:16,200 --> 00:35:18,000
Gidari batekin etorri naiz,
Gorkarekin.
591
00:35:19,600 --> 00:35:23,960
Norbait ikusi dut laino artean,
eta hari segika galdu egin naiz.
592
00:35:31,120 --> 00:35:32,840
Nik ez dinat inor ikusi.
593
00:35:34,560 --> 00:35:36,240
Bai, nik...
594
00:35:36,320 --> 00:35:37,640
Hik, hik, hik...
595
00:35:37,720 --> 00:35:40,200
Basoari errespetu gutxi dion hik,
horixe.
596
00:35:41,440 --> 00:35:42,920
Horregatik galdu haiz basoan.
597
00:35:45,480 --> 00:35:47,640
Hator nirekin eta kontuz ibili.
598
00:35:48,720 --> 00:35:50,720
Nik zapaldutako
leku berean jarri oina.
599
00:36:08,960 --> 00:36:11,360
Jon!
-Zer gertatzen da?
600
00:36:11,440 --> 00:36:12,600
-Ane basoan galdu da.
601
00:36:12,680 --> 00:36:14,520
Erreskate taldea antolatzen ari dira.
602
00:36:14,960 --> 00:36:16,840
-Eta non galdu da?
-Irutzulegi inguruan.
603
00:36:16,920 --> 00:36:18,120
-Irutzulegin.
604
00:36:19,600 --> 00:36:20,600
Arriskutsua.
605
00:36:21,560 --> 00:36:23,600
-Ez al zara joango?
-Ez.
606
00:36:23,680 --> 00:36:24,680
-Zer?
607
00:36:25,240 --> 00:36:26,720
-Lukasekin geratu naiz.
608
00:36:26,800 --> 00:36:29,280
-Baina zer kristo esaten ari zara?
-Entzun duzu.
609
00:36:29,360 --> 00:36:32,720
-Ane basoan galdu da eta zu
Lukas petral horrekin geratu zarela?
610
00:36:32,800 --> 00:36:34,600
-Kontutxu batzuk
konpondu behar ditugu.
611
00:36:34,680 --> 00:36:37,600
-Noiztik dira kontutxoak
pertsonak baino garrantzitsuagoak?
612
00:36:37,680 --> 00:36:39,680
-Gero hitz egingo dugu.
-Ez duzu lotsarik!
613
00:36:48,880 --> 00:36:49,880
Tori.
614
00:37:17,080 --> 00:37:19,400
E! Hortik ez edan!
615
00:37:19,840 --> 00:37:21,640
Zer ba?
Arriskutsua delako.
616
00:37:23,000 --> 00:37:24,080
Ez da edateko ona?
617
00:37:24,160 --> 00:37:26,080
Sorginak bakarrik
edan zezaketen hortik.
618
00:37:26,640 --> 00:37:29,320
Hi ba al dun
sorginkeria desegiteko ahalmenik?
619
00:37:30,200 --> 00:37:32,280
Zer?
Orduan, ez edan hortik.
620
00:37:36,360 --> 00:37:37,600
Atsedena komeni zain.
621
00:37:39,000 --> 00:37:40,800
Hementxe geratuko gaitun
apur batez.
622
00:37:43,360 --> 00:37:45,360
A, non gaude?
623
00:37:46,160 --> 00:37:51,000
Urrundu gaitun laminen bide
gurutzetik, lainoak altxatutakoan,
624
00:37:51,080 --> 00:37:53,000
eramango haut landetxera.
625
00:37:54,600 --> 00:37:56,520
Eskerrik asko.
Tori.
626
00:37:57,920 --> 00:37:59,960
Edan hemendik.
Mila esker.
627
00:38:01,560 --> 00:38:03,200
Lainoa zabaltzen ari dun.
628
00:38:03,880 --> 00:38:05,080
Zera...
629
00:38:06,200 --> 00:38:07,760
niri gertatu zaidana...
630
00:38:07,840 --> 00:38:09,960
Askotan gertatzen da Balbemendin,
ezta?
631
00:38:10,280 --> 00:38:12,280
Balbemendiko madarikazioa dun.
632
00:38:13,680 --> 00:38:14,680
Madarikazioa?
633
00:38:16,160 --> 00:38:18,880
Akerbeltz, gauekoen ugazaba dun.
634
00:38:20,080 --> 00:38:22,320
Berak epaitzen ditin gizakion
635
00:38:23,000 --> 00:38:24,480
ekintza ilunak.
636
00:38:25,480 --> 00:38:26,480
Gaiztoak.
637
00:38:27,600 --> 00:38:28,600
Adina...
638
00:38:28,680 --> 00:38:31,760
Desagertzen direnak
zerbaitengatik desagertzen ditun.
639
00:38:33,360 --> 00:38:35,760
Zerbait txarra egin dutelako?
640
00:38:38,480 --> 00:38:42,000
Nik ez dut kontu horietan sinesten.
Hiretzat kalte, tuntuna.
641
00:38:44,080 --> 00:38:46,400
Egia esan, aurrekoan Bixentak
642
00:38:46,800 --> 00:38:50,520
konjuru arraroa esan eta edabea
emanda, orkatila sendatu zidan.
643
00:38:50,600 --> 00:38:52,120
Bixenta emakume ona dun.
644
00:38:52,800 --> 00:38:54,000
Sorgina al da hura ere?
645
00:38:54,080 --> 00:38:57,280
Bixentaren konjuruen
beldurrik ez izan, baina...
646
00:38:58,880 --> 00:39:00,480
argi ibili Maddirekin.
647
00:39:00,840 --> 00:39:04,280
Maddirekin?
Maddi ez dun dirudiena.
648
00:39:06,800 --> 00:39:08,200
Akerbeltzen alaba dun.
649
00:39:28,320 --> 00:39:29,720
Zerbait gertatzen al da?
650
00:39:30,760 --> 00:39:31,920
Ez dakit.
651
00:39:32,680 --> 00:39:35,200
Airean, zerbait dago.
652
00:39:38,640 --> 00:39:40,200
Beldurra dut.
653
00:39:42,240 --> 00:39:43,760
Zerk beldurtzen zaitu?
654
00:39:45,320 --> 00:39:46,920
Tximeleta zuri batek,
655
00:39:48,120 --> 00:39:49,760
norbait hilko da.
656
00:39:51,760 --> 00:39:52,920
Lasai.
657
00:39:53,600 --> 00:39:55,200
Lasai, bihotza.
658
00:39:55,800 --> 00:39:57,360
Ez da ezer txarrik gertatuko.
659
00:40:01,680 --> 00:40:02,680
Goazen.
660
00:40:13,800 --> 00:40:14,800
Ane!
661
00:40:15,240 --> 00:40:16,240
Ane!
662
00:40:17,080 --> 00:40:18,840
Ane!
Ane!
663
00:40:19,240 --> 00:40:20,240
Ane!
664
00:40:20,920 --> 00:40:21,920
Ane!
665
00:40:22,000 --> 00:40:23,800
Jode, ez hauk arrastorik.
666
00:40:24,080 --> 00:40:26,360
Bana gaitezen,
eremu handiagoa beteko dugu.
667
00:40:26,440 --> 00:40:27,440
Arrazoi duzu.
668
00:40:27,520 --> 00:40:29,680
Ezta pentsatu ere,
arriskutsua duk oso.
669
00:40:30,560 --> 00:40:32,760
Ez zaitez estutu, Gorka,
ez da zure errua izan.
670
00:40:32,840 --> 00:40:35,360
Nire ardurapean zegoen.
Bat-batean sartu da lainoa.
671
00:40:35,440 --> 00:40:36,960
Ez nuen bakarrik utzi behar.
672
00:40:38,600 --> 00:40:39,600
Tira.
673
00:40:40,800 --> 00:40:42,760
Ardi bat zirudik.
Goazen. Ane!
674
00:40:44,360 --> 00:40:45,360
Ane!
675
00:40:45,920 --> 00:40:47,400
Fermin?
Eskerrak.
676
00:40:52,120 --> 00:40:53,600
Ondo al zaude?
Bai.
677
00:40:54,320 --> 00:40:56,600
Berari esker.
Mila esker, Juantxo.
678
00:40:56,840 --> 00:40:59,760
Zerbait gertatu izan balitzaizu...
Ez da zure errua izan.
679
00:40:59,840 --> 00:41:01,400
Nire ardurapean zeunden.
680
00:41:01,480 --> 00:41:03,320
Norbait ikusi dut laino artean,
681
00:41:03,400 --> 00:41:05,600
eta atzetik jarraika,
galdu egin naiz.
682
00:41:05,680 --> 00:41:08,160
Nola bururatu zaik
laino artean bakarrik sartzea?
683
00:41:08,240 --> 00:41:10,960
Nahi gabe izan duk,
edonori gerta dakioke!
684
00:41:11,040 --> 00:41:13,800
Lasaitu zaitez, Antonio,
orain ez da errietarako momentua.
685
00:41:13,880 --> 00:41:15,400
Lasaitzeko?
"Cago en la puta"!
686
00:41:15,480 --> 00:41:17,360
Arazoak baino
ez ziguk ekarriko honek!
687
00:41:17,440 --> 00:41:19,200
Gauzak bere onetik
ateratzen ari zara.
688
00:41:20,040 --> 00:41:23,400
Eta Juantxo? Non sartu da?
Bere bordara joango zen seguruenik.
689
00:41:23,840 --> 00:41:25,480
Ez du jende artea atsegin.
690
00:41:25,560 --> 00:41:27,000
Eskerrak eman nahi nizkion.
691
00:41:27,320 --> 00:41:29,920
Gizon berezia da,
baina bihotz onekoa.
692
00:41:30,160 --> 00:41:32,600
Landetxera itzuli behar genuke
abisua emateko.
693
00:41:33,280 --> 00:41:34,520
Goazen lehenbailehen.
694
00:41:48,640 --> 00:41:49,840
(Misteriozko musika)
695
00:41:51,840 --> 00:41:53,400
Neska hori kazetaria da,
696
00:41:53,480 --> 00:41:55,880
eta muturra sartzera etorri da
Balbemendira.
697
00:41:56,360 --> 00:41:59,360
Muturra sartzera?
Desagerpenen aitzakiarekin,
698
00:42:00,080 --> 00:42:02,240
putre horiei bost axola zaie herria.
699
00:42:02,320 --> 00:42:04,160
Gure kontura gizendu nahi dute.
700
00:42:05,280 --> 00:42:07,280
Nik ez diot horrelako
tankerarik hartzen.
701
00:42:07,880 --> 00:42:10,520
Ondo ezagutzen dituk nik
kasta horretako putreak.
702
00:42:13,760 --> 00:42:15,880
Hartu hau, on egingo dizu.
703
00:42:17,120 --> 00:42:18,120
Zer da?
704
00:42:18,320 --> 00:42:19,640
Belar ura.
705
00:42:23,960 --> 00:42:24,960
Ona dago.
706
00:42:25,040 --> 00:42:27,480
Azkar hartu,
bestela indarra galduko du.
707
00:42:27,560 --> 00:42:29,480
Ez genuen Irutzulegira joan behar.
708
00:42:29,920 --> 00:42:31,360
Lehen ere erran dizut.
709
00:42:32,000 --> 00:42:33,200
Arriskutsuegia da.
710
00:42:33,880 --> 00:42:36,400
Lainoa sartzen bada,
tranpa hilgarria izan daiteke.
711
00:42:36,880 --> 00:42:38,480
Eskerrak ez zaizun ezer gertatu.
712
00:42:38,560 --> 00:42:41,440
-Eta zulo batera erori izan bazina?
-Ez erran horrelakorik.
713
00:42:44,120 --> 00:42:46,480
Norbait ikusi dut laino artean.
-Norbait?
714
00:42:48,680 --> 00:42:51,240
Gorka zela uste nuen,
eta bere atzetik abiatu naiz.
715
00:42:51,920 --> 00:42:55,480
Bizkorregi zihoan, eta
konturatzerako, galduta nengoen.
716
00:42:55,560 --> 00:42:59,200
-Non ikusi duzu?
Harkaitzen parean, laino artean.
717
00:42:59,280 --> 00:43:02,160
Ez nintzen ni,
ez naiz hortik pasatu.
718
00:43:05,720 --> 00:43:07,240
-Orduan, nor zen?
719
00:43:08,360 --> 00:43:10,040
-Ez dakit, baina hau arraroa da.
720
00:43:11,600 --> 00:43:13,440
Beste zerbaitekin
nahastuko zenuen.
721
00:43:13,520 --> 00:43:16,000
Beldurrak irudipenak eragiten ditu.
722
00:43:16,080 --> 00:43:17,560
Ez, ez da irudipena izan.
723
00:43:17,920 --> 00:43:19,320
Norbait zegoen laino artean,
724
00:43:19,400 --> 00:43:21,360
eta nigandik ihesi gainera,
seguru nago.
725
00:43:21,440 --> 00:43:24,560
Argazkirik atera diozu?
Ez zait bururatu.
726
00:43:26,560 --> 00:43:28,000
Ba, ez dakit zer izango zen.
727
00:43:28,080 --> 00:43:30,200
Tira, bukatu hau eta zoaz ohera.
728
00:43:30,280 --> 00:43:32,120
Deskantsua komeni zaizu.
729
00:43:32,200 --> 00:43:33,600
Orain hobeto nago.
730
00:43:33,680 --> 00:43:35,920
Eta hobeto egongo zara
lo egindakoan.
731
00:43:37,080 --> 00:43:38,080
Arrazoi duzu.
732
00:43:39,320 --> 00:43:41,560
Bainu ona hartu
eta ohera joango naiz.
733
00:43:45,960 --> 00:43:47,640
Eskerrak eman nahi dizkizuet.
734
00:43:48,200 --> 00:43:50,680
Nigatik egin duzuena...
Ez zintugun han utziko, ez.
735
00:43:51,440 --> 00:43:54,840
Ez, baina oso azkar
antolatu duzue erreskatea.
736
00:43:55,720 --> 00:43:56,720
Bihar arte.
737
00:44:00,000 --> 00:44:01,680
Ni ere etxera noa.
738
00:44:02,120 --> 00:44:03,280
Ni ere bai.
739
00:44:03,360 --> 00:44:05,320
Ni sukaldera noa
gauza batzuk bukatzera.
740
00:44:05,400 --> 00:44:06,600
Esti, zatoz.
741
00:44:06,680 --> 00:44:09,080
Ni gelara noa.
Zera, irakurtzera.
742
00:44:18,080 --> 00:44:19,480
Gehiago nahi duzu?
Ez.
743
00:44:19,560 --> 00:44:20,960
-Nik bai, ama.
-Ni ere bai.
744
00:44:21,040 --> 00:44:22,920
-Gozoa dago, e?
-Bai, oso.
745
00:44:24,320 --> 00:44:26,920
Neska hori zenbait eta
lehenago bidali herritik, hobe.
746
00:44:27,240 --> 00:44:30,120
-Zer ba?
Ez zaigu komeni publizitate txarra.
747
00:44:30,200 --> 00:44:32,760
Eta gutxiago, orain,
bainuetxea jarri nahi dugunean.
748
00:44:33,320 --> 00:44:35,720
Baina zergatik zaude
emakume horrekin tematuta?
749
00:44:36,360 --> 00:44:39,720
Ez naiz fidatzen,
horrek zerbait ezkutatzen digu.
750
00:44:40,640 --> 00:44:43,040
Parkeko lekurik arriskutsuenak
ikusi nahi ditu,
751
00:44:43,120 --> 00:44:44,920
normala iruditzen al zaizu?
752
00:44:45,000 --> 00:44:47,080
Badakizu nolakoak diren
gaurko gazteak.
753
00:44:47,640 --> 00:44:49,800
Ba, niri ez zait
kasualitatea iruditzen.
754
00:44:51,560 --> 00:44:54,960
-Aita, zuk badakizu zeintzuk ziren
Romeo eta Julieta?
755
00:44:55,040 --> 00:44:56,480
Ezta jakin nahi ere!
756
00:44:56,560 --> 00:44:58,680
Eta lagundu amari mahaia jasotzen!
757
00:44:58,760 --> 00:45:00,920
Nik ez dut bukatu.
Zer esan dizuet?
758
00:45:17,440 --> 00:45:19,720
Bai, Eneko, badakit
zer esan behar didazun,
759
00:45:19,800 --> 00:45:22,040
baina ez naiz Bilbora bueltatuko.
Oraindik ez.
760
00:45:22,800 --> 00:45:24,600
Eneko, susmagarri bat daukat.
761
00:45:25,600 --> 00:45:26,600
Lukas.
762
00:45:27,120 --> 00:45:29,800
Zerrategiaren jabea,
mutila basoan aurkitu zuena.
763
00:45:30,440 --> 00:45:32,440
Ziur naiz zerbait
ezkutatzen ari dela.
764
00:45:33,120 --> 00:45:34,520
(Atea)
765
00:45:34,600 --> 00:45:35,720
Deituko dizut gero.
766
00:45:39,120 --> 00:45:40,120
Aurrera!
767
00:45:42,440 --> 00:45:44,120
Bixentak hau eman dit zuretzako.
768
00:45:44,200 --> 00:45:45,640
Belar ura berriro?
769
00:45:45,720 --> 00:45:48,560
Bai, baina hau hobeto lo egiteko.
Mila esker.
770
00:45:49,120 --> 00:45:52,440
Zer moduz zaude?
Oraindik ere apur bat ikaratuta.
771
00:45:52,520 --> 00:45:56,920
Normala, gertatu zaizuna gertatuta,
leku honek beldurra ematen du.
772
00:45:57,840 --> 00:45:58,960
Zer esan nahi duzu.
773
00:45:59,240 --> 00:46:00,920
Erotzat hartuko nauzu, agian,
774
00:46:01,000 --> 00:46:02,920
baina hemen gauza arraroak
gertatzen dira.
775
00:46:03,000 --> 00:46:05,120
Gauean,
soinu beldurgarriak entzuten dira.
776
00:46:05,200 --> 00:46:08,280
Ez dakit zerenak diren, baina...
hotzikara eragiten didate.
777
00:46:09,240 --> 00:46:11,320
Nik ere zerbait entzun nuen
aurreko gauean.
778
00:46:11,400 --> 00:46:14,040
Beno, egia esan, mendia ez zait
batere gustatzen.
779
00:46:14,120 --> 00:46:15,120
Nahiago dut hiria.
780
00:46:15,200 --> 00:46:18,120
Eta zernolatan etorri zinen
Balbemendi bezalako toki batera?
781
00:46:18,200 --> 00:46:21,920
Jonengatik, berea izan zen hona
etortzeko ideia, eta badakizu...
782
00:46:22,640 --> 00:46:24,320
Eta zergatik Balbemendi?
783
00:46:24,400 --> 00:46:26,240
Lehendik ezagutzen zuen lekua.
784
00:46:26,840 --> 00:46:27,880
Hemen egona da?
785
00:46:27,960 --> 00:46:29,480
Bai, behin edo behin, bai.
786
00:46:29,560 --> 00:46:31,760
Estibaliz ezagutu zuen
unibertsitatean,
787
00:46:31,840 --> 00:46:33,040
han egin ziren lagun.
788
00:46:34,200 --> 00:46:36,000
Alde ona ere badu herriak,
789
00:46:36,080 --> 00:46:39,120
lana daukazu landetxean,
eta leku lasaia da.
790
00:46:39,200 --> 00:46:40,840
Beno, ez hain lasaia.
791
00:46:41,800 --> 00:46:43,080
Soinuengatik diozu?
792
00:46:43,160 --> 00:46:44,160
Ez.
793
00:46:44,480 --> 00:46:46,040
Ez dakit esan beharko nizukeen...
794
00:46:46,960 --> 00:46:48,080
Esan zer?
795
00:46:48,880 --> 00:46:51,280
Gela honetako sekretua, adibidez.
796
00:46:52,800 --> 00:46:54,080
Zer du gela honek?
797
00:46:56,760 --> 00:46:58,880
Jesus eta bere emaztea
bizi ziren hemen.
798
00:47:00,200 --> 00:47:02,200
Jesusen emaztea?
Bai, Mentxu.
799
00:47:03,720 --> 00:47:05,120
Ez dut oraindik ezagutzen.
800
00:47:05,200 --> 00:47:07,840
Ezta ezagutuko ere.
Urtegitik behera erori zen.
801
00:47:08,400 --> 00:47:10,800
Zurrumurruek diote
norbaitek bultzatu egin zuela.
802
00:47:11,760 --> 00:47:15,560
Eta batzuek uste dute
Jesus bera izan zela.
803
00:47:16,040 --> 00:47:17,040
Jesus?
804
00:47:17,120 --> 00:47:19,440
Bai, bere emaztea
beste norbaitekin omen zebilen.
805
00:47:20,360 --> 00:47:23,280
Eta beste hori Antonio dela diote.
806
00:47:23,360 --> 00:47:26,000
Horregatik konpontzen dira
hain gaizki Antonio eta Jesus.
807
00:47:48,960 --> 00:47:50,600
Begira zer egin didan lehen.
808
00:47:52,880 --> 00:47:54,240
-Merezia daukak.
809
00:47:54,560 --> 00:47:55,920
-Merezia? Zergatik?
810
00:47:56,000 --> 00:47:58,320
-Ahatik,
lekzioa ikasi baduk, primeran.
811
00:47:59,280 --> 00:48:01,480
Hurrengoan,
ez ibili bikoteak zelatatzen.
812
00:48:01,560 --> 00:48:02,560
-Bale.
813
00:48:03,280 --> 00:48:07,200
-Tira, ez esan ezer aitari eta
nik sendatuko diat zauria, bale?
814
00:48:16,560 --> 00:48:18,040
Begira zer aurkitu dudan.
815
00:48:18,560 --> 00:48:19,880
-Aitaren kolonia.
816
00:48:19,960 --> 00:48:22,160
-Bai, berdin-berdin balioko dit.
817
00:48:22,240 --> 00:48:23,960
-Orain ez didak minik ematen.
818
00:48:24,360 --> 00:48:26,360
-Seguru?
-Bai, begira.
819
00:48:26,960 --> 00:48:28,240
-Jaitsi, alproja.
820
00:48:28,920 --> 00:48:30,200
-Zerbait egin al duzue?
821
00:48:30,280 --> 00:48:33,640
-Egin nortzuk?
-Hik eta Olatzek, muxu eman al diok?
822
00:48:35,000 --> 00:48:36,200
-Ez diot eman.
823
00:48:37,120 --> 00:48:41,320
Hobe, badakit nola dauden gauzak,
aita kontra diat Jesusen etsaia duk.
824
00:48:41,400 --> 00:48:43,280
-Ez egin kasurik aitari.
825
00:48:44,000 --> 00:48:46,520
-Arrazoi duk, zerbaitegatik
haiz etxeko azkarrena.
826
00:48:46,840 --> 00:48:47,840
-Noski.
827
00:48:48,640 --> 00:48:51,200
A!
Zertan ari zarete?
828
00:48:51,920 --> 00:48:54,760
-Jolasean,
animaliak imitatzen ari gara.
829
00:48:55,240 --> 00:48:57,120
Hauek ez dira orduak!
830
00:48:57,200 --> 00:48:58,520
Bai, aita, bai.
831
00:49:00,200 --> 00:49:01,440
Sartu ahoan.
832
00:49:02,080 --> 00:49:04,040
-Zertarako?
-Minik ez izateko.
833
00:49:04,560 --> 00:49:07,440
Bakeroen filmetan bezala.
-Niri indioak gustatzen zaizkit.
834
00:49:07,520 --> 00:49:10,320
-Indioek ere gauza bera egiten dute.
Tira, egin kosk fuerte.
835
00:49:18,640 --> 00:49:21,040
Niri txutxu-mutxuak
iruditzen zaizkit horiek denak.
836
00:49:21,120 --> 00:49:22,480
Ezetz ba, egia da.
837
00:49:22,560 --> 00:49:24,560
Mentxuren heriotzak
badu sekreturen bat.
838
00:49:25,400 --> 00:49:27,560
Eta orduan,
zergatik ez zuten hilketa ikertu?
839
00:49:27,640 --> 00:49:29,680
Zergatik ez zuten inor
kartzelan sartu?
840
00:49:29,760 --> 00:49:32,560
Kartzelan ez, baina eroetxean bai.
Eroetxean?
841
00:49:32,640 --> 00:49:33,920
Bai, Jesus.
842
00:49:34,000 --> 00:49:37,200
Urte pare bat pasa zituen eroetxean
bere emaztea hil eta gero.
843
00:49:38,800 --> 00:49:42,000
Beno, orain, kontu hauekin ez dakit
ondo lo egingo duzun.
844
00:49:42,080 --> 00:49:44,800
Ez kezkatu, nekatuegia nago.
Eskerrak.
845
00:49:44,880 --> 00:49:47,040
Hala ere,
onena joatea izango dut.
846
00:49:47,880 --> 00:49:51,240
Tira, barrena hustu nahi baduzu,
hemen naukazu.
847
00:49:51,320 --> 00:49:53,640
Niretzat ere ez da erraza
Balbemendira egokitzea.
848
00:49:53,720 --> 00:49:55,480
Bai, herri hau oso itxia da.
849
00:49:55,560 --> 00:49:58,040
Zu bezalako lagunekin
hobeto egokituko naiz.
850
00:49:58,120 --> 00:49:59,720
Gau on pasa.
Gabon.
851
00:50:04,280 --> 00:50:05,880
Norbait gu entzuten ari zen.
852
00:50:08,160 --> 00:50:09,800
Begira, zerbait utzi dute.
853
00:50:10,480 --> 00:50:12,000
Zer dira landare horiek?
854
00:50:12,080 --> 00:50:14,440
Izpiritu gaiztoak uxatzeko
erabiltzen dira,
855
00:50:14,520 --> 00:50:16,920
eta batez ere, Akerbeltz uxatzeko.
856
00:50:17,800 --> 00:50:19,400
Beno, bihar arte.
857
00:50:19,880 --> 00:50:20,880
Agur.
858
00:51:10,000 --> 00:51:11,760
Zer nahi duzu afaltzeko?
859
00:51:12,520 --> 00:51:13,960
-Ez dut goserik.
860
00:51:14,160 --> 00:51:16,800
-Azkenaldian, ez duzu goserik
edo kanpoan afaltzen duzu.
861
00:51:18,200 --> 00:51:21,080
Zerbait gertatzen zaizu?
-E z zait ezer gertatzen.
862
00:51:21,440 --> 00:51:23,880
-Nirekin haserre zaude?
-Ez.
863
00:51:23,960 --> 00:51:25,040
-Orduan?
864
00:51:25,720 --> 00:51:28,520
-Ez berriro sesioan hasi nahi,
nekatuta nago.
865
00:51:29,000 --> 00:51:30,680
-Baita ni ere, ez zara bakarra.
866
00:51:34,520 --> 00:51:36,440
Gaur,
Anerekin hitz egiten egon naiz.
867
00:51:39,280 --> 00:51:41,640
Azkenean, Balbemendin,
lagun bat topatu dut.
868
00:51:41,960 --> 00:51:44,560
Luzaroan geratzea espero dut.
-Zer esan diozu?
869
00:51:45,400 --> 00:51:47,400
-Denetik,
herriko txutxu-mutxuak, badakizu.
870
00:51:48,200 --> 00:51:51,000
-Kontuz ibili neska horrekin.
-Zer ba?
871
00:51:51,080 --> 00:51:52,600
-Ez naiz fio.
872
00:51:52,680 --> 00:51:54,120
-Hori bakarrik behar genuen!
873
00:51:54,200 --> 00:51:56,920
Zuregatik usteltzen ari naiz
zulo honetan, eta gainera,
874
00:51:57,000 --> 00:51:58,920
zuk aukeratu
behar dituzu nire lagunak?
875
00:51:59,000 --> 00:52:01,280
-Lotara noa.
-Berekoi hutsa zara!
876
00:52:18,280 --> 00:52:19,600
(Atea)
877
00:52:28,440 --> 00:52:29,680
Kaixo, Gorka.
878
00:52:29,760 --> 00:52:31,720
-Aupa, Esti, ez zintudan espero.
879
00:52:31,800 --> 00:52:34,000
-Geroxeago bueltatuko naiz.
-Ez, lasai, sartu.
880
00:52:35,560 --> 00:52:38,120
-Zer moduz zauden galdetzera
etorri naiz.
881
00:52:38,640 --> 00:52:39,640
-Hobeki.
882
00:52:42,000 --> 00:52:43,640
-Zeuk ere gorriak ikusi dituzu.
883
00:52:43,720 --> 00:52:46,040
Denek Anegatik kezkatuta ibili dira,
eta zu...
884
00:52:47,560 --> 00:52:49,360
-Eskerrak ez zaion ezer gertatu.
885
00:52:50,200 --> 00:52:52,200
Ez nion nire buruari barkatuko
bestela.
886
00:52:52,280 --> 00:52:54,480
-Ez zenuke zure burua
hainbeste estutu behar.
887
00:52:57,080 --> 00:53:00,200
-Jada beldurtuta nengoen ni ere.
-Ez da harritzekoa.
888
00:53:01,200 --> 00:53:03,800
-Gainera, desagerpen honekin...
-Bai.
889
00:53:05,120 --> 00:53:07,200
-Ez al zaizu arraroa iruditzen zuri?
890
00:53:07,800 --> 00:53:10,680
Mutilarena, bera agertu da,
eta neskalaguna ez?
891
00:53:11,160 --> 00:53:13,040
-Bai, nahiko arraroa da.
892
00:53:13,120 --> 00:53:15,920
Hala ere, gauza guztiek
ez dute azalpen logiko bat.
893
00:53:16,000 --> 00:53:17,360
Zuk zer uste duzu?
894
00:53:17,440 --> 00:53:18,560
-Ez dakit.
895
00:53:19,400 --> 00:53:21,680
-Nire ustez,
mutilak akabatu zuen neska,
896
00:53:21,760 --> 00:53:25,120
eta orain, plantak egiten ari da
amnesia dela eta ez dela.
897
00:53:25,920 --> 00:53:28,560
-Ez zait estrategia ona iruditzen.
-Zer ba?
898
00:53:30,200 --> 00:53:31,320
-Iskanbila gehiegi.
899
00:53:32,480 --> 00:53:35,280
-Zuk nola egingo zenuke
pentsatuta duzu, ala?
900
00:53:35,360 --> 00:53:38,120
-Oraindik ez, baina
diskretuagoa izango nintzateke.
901
00:53:38,720 --> 00:53:41,200
-Eta neskalagunaz kokoteraino
bazeunde?
902
00:53:41,400 --> 00:53:42,880
-Orduan, ez dakit.
903
00:53:43,720 --> 00:53:45,880
Lehendabizi,
neskalaguna topatu beharko nuke.
904
00:54:15,120 --> 00:54:16,720
Kaixo.
Kaixo.
905
00:54:16,800 --> 00:54:18,440
Zer, izarrak kontatzen?
906
00:54:18,680 --> 00:54:22,200
Bai, haize fresko bila,
gau ederra dagoela aprobetxatuz.
907
00:54:22,640 --> 00:54:24,640
Sarritan izaten ditugu halako gauak.
908
00:54:25,200 --> 00:54:28,520
Hemen argi gutxi dago,
eta garbi-garbi ikusten da zerua.
909
00:54:28,600 --> 00:54:30,000
Arrazoi duzu, bai.
910
00:54:30,960 --> 00:54:33,000
Dena dela, ezin nuen begirik bildu.
911
00:54:33,440 --> 00:54:35,840
Zer moduz zaude?
Hobeto, eskerrik asko.
912
00:54:36,160 --> 00:54:38,280
Hartutako sustoa ez da makala izan.
913
00:54:38,600 --> 00:54:40,120
Ez, ez diot inori desiratzen.
914
00:54:42,160 --> 00:54:43,600
Zer diozu Akerbeltzi buruz?
915
00:54:43,920 --> 00:54:45,120
Sineskeria hutsa.
916
00:54:45,840 --> 00:54:48,440
Baina jendeak uste du...
Jendeak beldurra die leizeei.
917
00:54:49,160 --> 00:54:51,920
Barruan, amildegi arriskutsuak
daudelako, jakina.
918
00:54:53,400 --> 00:54:56,880
Baina, sineskeriak deabru kontu
itxura eman die amildegi horri.
919
00:54:58,320 --> 00:54:59,640
Gizakiok ipuin edo mito
920
00:54:59,720 --> 00:55:02,000
bihurtzen ditugu
ulertzen ez ditugun kontuak.
921
00:55:02,960 --> 00:55:04,320
Izuari aurre egiteko edo...
922
00:55:04,400 --> 00:55:07,520
Baina,
neska hori hilik egon daiteke.
923
00:55:08,320 --> 00:55:10,600
Litekeena da,
amildegietako batean erorita.
924
00:55:11,320 --> 00:55:12,520
Eta zuk nola dakizu?
925
00:55:12,600 --> 00:55:15,400
Ez dakit, baina bizirik balego,
honezkero aurkituko genuen.
926
00:55:15,480 --> 00:55:16,680
Ez al duzu uste?
927
00:55:17,400 --> 00:55:19,440
Eta norbaitek
zerbait txarra egin balio?
928
00:55:19,520 --> 00:55:21,840
Nahiago dut aukera hori baztertzea.
929
00:55:22,400 --> 00:55:25,000
Eta hala balitz, ez genuen
mutila bizirik topatuko.
930
00:55:26,160 --> 00:55:27,360
Baliteke.
931
00:55:28,120 --> 00:55:30,520
Beno, utzi egin behar zaitut.
932
00:55:30,600 --> 00:55:32,080
Badut etxera joateko ordua.
933
00:55:32,560 --> 00:55:35,040
Mila esker erreskatean
parte hartzeagatik.
934
00:55:35,520 --> 00:55:38,800
Oso denbora gutxian, nire aingeru
guardakoa bihurtu zara.
935
00:55:39,280 --> 00:55:40,720
Plazer handiz egin dut.
936
00:55:41,400 --> 00:55:43,520
Baina hori bai,
gauza bat agindu behar didazu.
937
00:55:44,360 --> 00:55:46,080
Ez zara berriro basoan galduko.
938
00:55:47,000 --> 00:55:48,160
Nire hitza duzu.
939
00:55:48,360 --> 00:55:49,360
Agur.
940
00:55:50,080 --> 00:55:51,080
Agur, bai.
941
00:56:10,720 --> 00:56:12,800
Ez al zara bakarrik sentitzen?
-Ez.
942
00:56:13,400 --> 00:56:15,200
-Ia bi urte daramatzazu
borda honetan.
943
00:56:16,960 --> 00:56:18,640
-Bai, gustura bizi naiz hemen.
944
00:56:18,720 --> 00:56:20,360
Gainera, ez nago bakarrik.
945
00:56:20,440 --> 00:56:22,480
Mendizaleekin
denbora asko pasatzen dut.
946
00:56:23,280 --> 00:56:25,640
-Eta bertakoak zer gara?
Estralurtarrak?
947
00:56:25,880 --> 00:56:28,720
-Ez, oso jende ona zarete.
948
00:56:29,720 --> 00:56:30,800
-Eta ni?
949
00:56:31,360 --> 00:56:33,840
-Bereziki zu,
hemen dudan lagunik onena.
950
00:56:34,560 --> 00:56:37,800
-Pozten naiz,
zu ere oso lagun ona zara niretzat.
951
00:56:38,520 --> 00:56:40,120
Landetxera itzuli behar dut.
952
00:56:40,600 --> 00:56:42,720
-Bihar ikusiko gara?
-Bai, noski.
953
00:56:43,160 --> 00:56:45,840
-Mila esker bisitagatik.
-Ez da ezer.
954
00:56:47,360 --> 00:56:51,160
-Ane ikusten baduzu, erraiozu
sentitzen dudala gertatutakoa.
955
00:56:51,240 --> 00:56:53,440
-Bai, esango diot.
Bihar arte.
956
00:56:53,680 --> 00:56:54,920
-Bihar arte, bai.
957
00:56:59,040 --> 00:57:00,240
(Telefonoa)
958
00:57:04,160 --> 00:57:05,280
Bai?
959
00:57:06,040 --> 00:57:07,400
Ikertu al duk?
960
00:57:10,040 --> 00:57:11,400
Seguru al haiz?
961
00:57:14,360 --> 00:57:17,520
Aldizkari honetan ez duk, beraz,
emakume argazkilaririk.
962
00:57:18,480 --> 00:57:19,480
Mila esker.
963
00:57:19,880 --> 00:57:21,320
Fabore bat zor diat.
964
00:57:21,840 --> 00:57:22,840
Bai.
965
00:57:50,160 --> 00:57:51,160
Maddi?
966
00:57:54,680 --> 00:57:56,160
Ondo al zaude?
967
00:58:00,120 --> 00:58:03,480
Zer duzu?
Oihuak entzun ditut.
968
00:58:05,800 --> 00:58:07,080
Zer oihu?
969
00:58:07,160 --> 00:58:09,320
Desagertu den neskarena.
970
00:58:10,840 --> 00:58:12,040
Zer?
971
00:58:12,600 --> 00:58:14,120
Bizirik dago.
972
00:58:14,200 --> 00:58:15,200
Non?
973
00:58:16,680 --> 00:58:19,160
Ez dakit, baina kontuz ibili.
974
00:58:19,520 --> 00:58:21,000
Arriskuan zaude.
975
00:58:22,240 --> 00:58:23,440
Zer esan nahi duzu?
976
00:58:29,800 --> 00:58:31,400
Aurretik esan behar nizun.
977
00:58:32,240 --> 00:58:33,240
Esan zer?
978
00:58:34,000 --> 00:58:36,480
Maddi sonanbulua da.
979
00:58:37,160 --> 00:58:38,920
Baina, hori ez da okerrena,
980
00:58:39,000 --> 00:58:41,920
ametsak eta errealitatea
nahasten ditu gero.
981
00:58:46,240 --> 00:58:49,800
Maddi, bihotza, goazen lotara.
982
00:58:49,880 --> 00:58:51,640
Ohera eramango zaitut.
983
00:58:56,000 --> 00:58:59,200
# Lo eta lo. #
984
00:59:01,760 --> 00:59:03,040
Oso ederki.
985
00:59:03,120 --> 00:59:04,120
Ongi.
986
00:59:04,280 --> 00:59:05,280
Goazen.
987
00:59:06,760 --> 00:59:10,880
Ikusten dut lotarako prestatu
dizudan belar-ura ez duzula hartu.
988
00:59:12,240 --> 00:59:14,800
Ahaztu egin zait,
oraintxe hartuko dut.
989
00:59:14,880 --> 00:59:18,720
# Zingira lotan,
990
00:59:18,800 --> 00:59:22,160
# basoan lotan.
991
00:59:24,600 --> 00:59:27,000
# Ilargia zuri-zuria. #
992
01:00:39,600 --> 01:00:40,840
"Arriskuan zaude".
993
01:00:40,920 --> 01:00:42,280
"Arriskuan zaude".
994
01:00:50,920 --> 01:00:52,840
Oraindik egun batzuk
geratuko naiz hemen.
995
01:00:54,760 --> 01:00:57,800
Zergatik esan zenidan
ni arriskuan nagoela
996
01:00:57,880 --> 01:01:00,880
eta galdutako neska
oraindik bizirik dagoela?
997
01:01:04,600 --> 01:01:08,120
Lurra saltzen ez baduk,
negozioa pikutara joango duk.
998
01:01:08,360 --> 01:01:10,080
Bere alaba, Mentxu,
Jesusen emaztea,
999
01:01:10,160 --> 01:01:11,680
bera baino sorginagoa omen zen.
1000
01:01:16,680 --> 01:01:17,880
Badakik zergatik.
1001
01:01:17,960 --> 01:01:20,880
Zerbait entzun dut
sorgin istorio bati buruz.
1002
01:01:22,600 --> 01:01:23,600
Ondo lo egin.
1003
01:01:28,080 --> 01:01:30,040
Zer kristo egiten dun hik hemen?
1004
01:01:30,120 --> 01:01:32,040
Problema bat diagu.
-Zer gertatzen da?
1005
01:01:32,120 --> 01:01:34,320
-"Neska hori Otsozolon
sartzen ikusi diat".
1006
01:01:34,800 --> 01:01:37,400
Kontatuko didazu
barruan duzun kezka handi hori?
1007
01:01:37,720 --> 01:01:38,720
Nik...
1008
01:01:38,800 --> 01:01:41,120
Oraintxe jakin nahi dut
zertara etorri zaren ona.