Tfe

Ongi etorri tfe-ren webgunera...

S01E03 - 3. Bista ona eta elkar ezin ikusi.eu.srt

Deskargatu
1
00:00:00,200 --> 00:00:02,040
Leizeren batean eroriko zen
neska hori.

2
00:00:02,120 --> 00:00:03,440
Eta bizirik balego?

3
00:00:03,520 --> 00:00:06,040
Nire lurrak ez daude salgai.
Sentitzen diat.

4
00:00:06,120 --> 00:00:09,480
"Ezuste handia hartu nuen zu...
horrela jantzita ikustean".

5
00:00:09,560 --> 00:00:11,920
Itxaron hemen, orain nator.

6
00:00:12,960 --> 00:00:14,120
Nor zara?

7
00:00:14,200 --> 00:00:15,880
Ertzainaren susmoa pizten badugu...

8
00:00:15,960 --> 00:00:18,080
-Hori ez duk arazoa,
dena kontrolpean zeukeat.

9
00:00:18,160 --> 00:00:19,760
(OIHU EGITEN DU)

10
00:00:25,760 --> 00:00:26,760
Ane!
Ane zer?

11
00:00:26,840 --> 00:00:27,840
Basoan galdu da.

12
00:00:27,920 --> 00:00:28,960
Lagundu, mesedez!

13
00:00:29,040 --> 00:00:30,240
Norbait hilko da.

14
00:00:30,320 --> 00:00:32,080
Ane!
Ane!

15
00:00:32,600 --> 00:00:33,800
Fermin?

16
00:00:33,880 --> 00:00:37,160
Norbait ikusi dut laino artean, eta
atzetik jarraika, galdu egin naiz.

17
00:00:37,240 --> 00:00:39,120
Urtegitik behera erori zen.

18
00:00:39,200 --> 00:00:41,800
Zurrumurruek diote norbaitek
bultzatu egin zuela.

19
00:00:41,880 --> 00:00:42,880
Jesus?

20
00:00:42,960 --> 00:00:45,120
Bai, bere emaztea
beste norbaitekin omen zebilen.

21
00:00:45,200 --> 00:00:48,040
Oso denbora gutxian, nire aingeru
guardakoa bihurtu zara.

22
00:00:48,120 --> 00:00:49,600
Plazer handiz egin dut.

23
00:00:49,680 --> 00:00:51,480
Beste hori Antonio dela diote.

24
00:00:51,560 --> 00:00:54,320
Kontuz ibili, arriskuan zaude.

25
00:00:54,600 --> 00:00:57,720
Aldizkari honetan ez duk, beraz,
emakume argazkilaririk.

26
00:00:57,840 --> 00:00:59,880
Bizirik dago.
Non?

27
00:01:01,120 --> 00:01:02,320
Ez dakit.

28
00:01:02,640 --> 00:01:04,640
Utzi hori eta etorri Bilbora, Ane.

29
00:01:04,720 --> 00:01:06,000
Ez duzu ezer aurreratzen,

30
00:01:06,080 --> 00:01:08,200
eta opor egunak
alferrik galtzen ari zara.

31
00:01:08,960 --> 00:01:11,360
"Lekeitiora gonbidatzen zaitut
datorren asteburuan".

32
00:01:11,440 --> 00:01:14,960
Lekeitiora? Egia esan,
ez da ideia batere txarra.

33
00:01:15,040 --> 00:01:18,040
Hondartzan eguzkitan etzan,
bainu ederrak hartu...

34
00:01:18,120 --> 00:01:19,400
Bai, orduan?

35
00:01:20,160 --> 00:01:22,600
Oraindik egun batzuk
geratuko naiz hemen,

36
00:01:22,680 --> 00:01:24,400
eta... gero, beharbada bai.

37
00:01:24,480 --> 00:01:25,720
"Primeran".

38
00:01:25,800 --> 00:01:29,480
Egia esan,
ito egiten naiz apur bat hemen.

39
00:01:30,000 --> 00:01:32,120
Jendea oso berezia da.

40
00:01:32,200 --> 00:01:33,400
Arraroa.

41
00:01:34,200 --> 00:01:35,200
Eneko?

42
00:01:36,400 --> 00:01:37,680
Eneko?

43
00:01:38,800 --> 00:01:40,840
Joder. Dios...
Non?

44
00:01:41,960 --> 00:01:43,320
Makurtuz gero, hobe.

45
00:01:44,440 --> 00:01:46,040
Makurtuz hobe harrapatzen dela.

46
00:01:48,920 --> 00:01:51,360
Eneko? Bai, moztu egin da.

47
00:01:51,440 --> 00:01:53,600
Ezinezkoa da hemen
mugikorretik hitz egitea.

48
00:01:53,680 --> 00:01:56,040
Zergatik ez duzu landetxeko
telefonoa erabiltzen?

49
00:01:56,120 --> 00:01:57,520
Ez naiz fidatzen.

50
00:02:00,440 --> 00:02:02,920
Uste dut espiatu egiten nautela.
Espiatu?

51
00:02:03,040 --> 00:02:04,240
Eneko,

52
00:02:05,080 --> 00:02:08,920
desagerpenekin zenbait jendek
zerikusia dual uste dut.

53
00:02:09,280 --> 00:02:11,480
Konspirazio moduko bat
dagoela ematen du.

54
00:02:20,000 --> 00:02:21,000
Eneko...

55
00:02:22,440 --> 00:02:23,440
Eneko?

56
00:02:25,840 --> 00:02:26,840
Eneko?

57
00:02:28,040 --> 00:02:29,040
Ane!

58
00:02:31,760 --> 00:02:33,120
-Orain, zure txanda da.

59
00:02:33,200 --> 00:02:35,680
-Ni ez nabil, nekatuta nago.

60
00:02:36,120 --> 00:02:39,040
-Horrek ez du balio, tranpati.
-Egarri nago.

61
00:02:39,120 --> 00:02:41,000
-Ni ere bai, eta zer?

62
00:02:41,080 --> 00:02:44,200
Nik baditut freskagarriak logelan.
Ekarriko dizkizuet nahi baduzue.

63
00:02:44,280 --> 00:02:46,840
Bale, lagunei abisatzera noa.

64
00:02:48,000 --> 00:02:49,200
Lagunduidazu, Maddi.

65
00:02:51,400 --> 00:02:54,120
Gogoratzen duzu esan zenidana?

66
00:02:58,840 --> 00:03:00,680
(Misteriozko musika)

67
00:03:37,080 --> 00:03:40,080
Sentitzen diat, baina kontua
ez da nik uste nian bezain erraza.

68
00:03:40,160 --> 00:03:41,760
Zergatik ez didak lehenago esan?

69
00:03:41,840 --> 00:03:44,000
Seguru egon nahi nuen
ezer esan baino lehen.

70
00:03:44,680 --> 00:03:46,200
Abokatuarekin hitz egin diat,

71
00:03:46,280 --> 00:03:48,480
eta esan diat anaia
erotuta dagoela eta...

72
00:03:48,560 --> 00:03:50,680
Eta zer?
Medikuaren txostenik gabe

73
00:03:50,760 --> 00:03:54,120
ez dagoela demostratzerik
nire anaia erotuta dagoela.

74
00:03:54,200 --> 00:03:55,880
Guk hainbeste ezagutuko balute...

75
00:03:55,960 --> 00:03:59,280
Lur hori anaia eta biok herentzia
duk, baina haren baimenik gabe,

76
00:03:59,360 --> 00:04:00,840
ezin diat terreno hori saldu.

77
00:04:00,920 --> 00:04:03,640
Ba, egin zerbait,
eta azkar gainera.

78
00:04:03,720 --> 00:04:04,840
Nire esku balego...

79
00:04:05,400 --> 00:04:09,360
A, Lukas, sekula ez duzu
aukera hobetik izango.

80
00:04:09,440 --> 00:04:11,640
Ur horrek ez dik ezertxo ere balio.

81
00:04:11,720 --> 00:04:15,920
Bazekiat, Antonio,
eta proiektua ona duk.

82
00:04:16,440 --> 00:04:18,800
Gainera,
prest nago sozio izateko.

83
00:04:19,240 --> 00:04:21,160
Sozio? Eta dirua?

84
00:04:22,400 --> 00:04:23,600
Ba al daukak dirurik?

85
00:04:24,000 --> 00:04:26,760
Oraindik ez, baina denbora gutxi
barru izango dut asko.

86
00:04:26,840 --> 00:04:28,360
Heuk jakingo duk euren berri.

87
00:04:29,520 --> 00:04:32,600
Orain, Lukas,
Joantxo konbentzitu behar diagu.

88
00:04:32,680 --> 00:04:34,040
Ez duk erreza.

89
00:04:34,600 --> 00:04:36,680
Oiztik ez duzue
elkarrekin hitz egin?

90
00:04:36,880 --> 00:04:38,160
Ama hil zenetik.

91
00:04:38,240 --> 00:04:39,560
Badituk urte batzuk.

92
00:04:39,640 --> 00:04:43,640
Baina, nik badiat fedea negozio
horrekin eta aurrera aterako diagu.

93
00:04:43,720 --> 00:04:44,760
Ikusiko dik.

94
00:04:53,840 --> 00:04:55,840
(Misteriozko musika)

95
00:05:57,600 --> 00:06:01,360
Ez hain azkar!
Kontrako aldetik joango zaizu.

96
00:06:02,880 --> 00:06:04,320
Badakizu zer?

97
00:06:05,840 --> 00:06:08,480
Zalantza txikitxo bat
argitzen lagundu behar didazu.

98
00:06:09,080 --> 00:06:10,320
Lagunduko didazu?

99
00:06:12,480 --> 00:06:15,440
Zergatik esan zenidan
ni arriskuan nagoela

100
00:06:16,000 --> 00:06:18,360
eta galdutako neska
oraindik bizirik dagoela?

101
00:06:19,160 --> 00:06:20,800
Nik esan nizun hori?

102
00:06:23,440 --> 00:06:27,840
Amona Bixentak esaten dit
ez kezkatzeko, amesgaiztoak direla.

103
00:06:29,080 --> 00:06:31,440
Eta... ez dituzu amesgaizto horiek
gogoratzen?

104
00:06:32,160 --> 00:06:34,960
Amonak belar-ura ematen dit,
ahazteko.

105
00:06:37,960 --> 00:06:41,360
Badakizu? Nik ere batzuetan
amesgaiztoak izaten ditut.

106
00:06:42,760 --> 00:06:46,280
Badakit, horregatik loreak
jarri nituen zure atean.

107
00:06:47,720 --> 00:06:48,920
Zu izan al zinen?

108
00:06:50,280 --> 00:06:53,120
Lore horiek izpiritu gaiztoak
uxatzen dituzte.

109
00:06:54,600 --> 00:06:57,240
Eta zuri beldurrik ematen
al dizute izpiritu gaiztoek?

110
00:06:57,640 --> 00:07:00,480
Bai, baina amonak babesten nau.

111
00:07:02,240 --> 00:07:04,840
Eta ez duzu amesgaiztoko
ezer gogoratzen?

112
00:07:05,800 --> 00:07:07,080
Ezertxo ere ez?

113
00:07:07,600 --> 00:07:09,160
Tira, saiatu zaitez.

114
00:07:09,560 --> 00:07:12,760
Ahalegin txikitxo bat,
oso inportantea da zuretzat.

115
00:07:13,320 --> 00:07:17,000
Bakarrik gogoratzen dut
neska bat garrasika.

116
00:07:17,680 --> 00:07:19,000
Eta nolakoa zen neska?

117
00:07:23,040 --> 00:07:24,040
E!

118
00:07:24,320 --> 00:07:25,520
Maddi.

119
00:07:28,360 --> 00:07:29,520
Maddi.

120
00:07:29,920 --> 00:07:31,640
Lasai, lasai.

121
00:07:32,160 --> 00:07:33,520
Tira, goazen.

122
00:07:33,600 --> 00:07:34,600
Goazen.

123
00:07:34,680 --> 00:07:36,880
Freskagarriak
eramango dizkiegu lagunei, bale?

124
00:07:39,560 --> 00:07:40,560
Goazen.

125
00:07:41,200 --> 00:07:42,200
Goazen.

126
00:07:48,040 --> 00:07:52,000
Lagundu egin nahi dizut,
baina ez dut ezer gogoratzen.

127
00:07:52,560 --> 00:07:53,760
Lasai, Maddi.

128
00:07:59,000 --> 00:08:00,960
Maddi, zoaz behera, mesedez.

129
00:08:01,120 --> 00:08:02,880
Guk hitz egin behar dugu eta.

130
00:08:02,960 --> 00:08:04,720
Eraman freskagarriak lagunei, Maddi.

131
00:08:13,160 --> 00:08:14,520
Uztazu umea bakean.

132
00:08:14,960 --> 00:08:17,720
Ez jarri horrela,
Maddiren hobe beharrez ari naiz.

133
00:08:17,800 --> 00:08:19,160
Hobe beharrez?

134
00:08:19,240 --> 00:08:21,120
Umeari tratu hori ez zaio ematen.

135
00:08:21,200 --> 00:08:23,160
Arriskuan nagoela esan zidan bart.

136
00:08:23,720 --> 00:08:25,560
Eta zergatik esan zidan
jakin nahi nuen.

137
00:08:25,640 --> 00:08:27,800
Neskatila horrek oso gaizki
egiten du lo.

138
00:08:27,880 --> 00:08:30,080
Amesgaiztoak ditu jaio zenetik.

139
00:08:30,160 --> 00:08:32,360
Eta horrela ibiltzea
da gutxien komeni zaiona.

140
00:08:33,000 --> 00:08:34,200
Ez zen nire asmoa.

141
00:08:34,640 --> 00:08:37,440
Ez duzu gure biloba
horrela estutzeko eskubiderik.

142
00:08:40,760 --> 00:08:45,080
Eta zaintzeko, berriz,
nahikoa gara bere familia.

143
00:08:45,680 --> 00:08:48,160
Barkatu, lagundu egin nahi nion,
besterik ez.

144
00:08:48,760 --> 00:08:50,920
Lagundu nahi badiozu,
bake santuan utzi.

145
00:08:51,000 --> 00:08:52,200
Horixe duzu onena.

146
00:09:17,680 --> 00:09:19,520
Gorka, zer zabiltza?

147
00:09:20,200 --> 00:09:23,280
-Hementxe,
ea trago bat hartuko nuen edo...

148
00:09:24,160 --> 00:09:26,600
-Taberna itxita egoten da
ordu hauetan.

149
00:09:26,680 --> 00:09:28,640
Baina beno,
zuretzat beti dago zabalik.

150
00:09:28,720 --> 00:09:31,840
Zer nahi duzu?
-Ez, ez du pena merezi.

151
00:09:31,920 --> 00:09:34,160
Itxia baldin bada, etorriko naiz
beranduago.

152
00:09:34,240 --> 00:09:37,320
-Kafetxo bat jarriko dizut.
-Ez, badut zereginik, gainera.

153
00:09:37,640 --> 00:09:39,440
Gero arte.
-Ondo ibili, bai.

154
00:09:43,160 --> 00:09:44,160
Aita.

155
00:09:49,200 --> 00:09:50,320
Aita,

156
00:09:50,840 --> 00:09:53,440
konturatu zara batzuek arraro
samar begiratzen digutela?

157
00:09:53,880 --> 00:09:57,040
-Kontrabista izango da,
doazela okulistarengana.

158
00:09:57,120 --> 00:09:59,440
-Eta zuk ere ezikusia
egiten diezu batzuei.

159
00:09:59,520 --> 00:10:03,240
-Bista ona eta ezin elkar ikusi,
hori pasatzen dun herri honetan.

160
00:10:03,320 --> 00:10:04,800
-Badakizu zertaz ari naizen.

161
00:10:04,880 --> 00:10:07,480
Lurrak saltzearena hobeto
pentsatu beharko zenuke.

162
00:10:07,560 --> 00:10:09,760
Herrian bakarrik geratzen ari gara.

163
00:10:09,840 --> 00:10:11,720
-Hobe bakarrik
lagun txarrekin baino.

164
00:10:11,800 --> 00:10:16,400
-Aita, herrian ia jende osoak
sinesten du proiektuan.

165
00:10:16,480 --> 00:10:19,160
Eta gainera, Antoniok lurragatik
eskaintzen digun dirua

166
00:10:19,240 --> 00:10:20,280
ez dago batere gaizki.

167
00:10:20,360 --> 00:10:21,840
-Dirua ez dun dena.

168
00:10:22,160 --> 00:10:25,160
-Primeran etorriko litzaiguke
hemengo obren kreditua kentzeko.

169
00:10:27,080 --> 00:10:28,280
-Hara, Estibalitz,

170
00:10:28,360 --> 00:10:29,760
bainuetxea pagatzen badute,

171
00:10:29,840 --> 00:10:32,040
konpetentzia egingo
diote gure landetxeari.

172
00:10:32,120 --> 00:10:35,720
-Bai zera, horretan oker zaude,
alderantziz izango litzateke.

173
00:10:35,800 --> 00:10:37,200
-Baina zer erraten ari haiz?

174
00:10:37,280 --> 00:10:41,200
-Jendeak jendea ekartzen du, aita.
Diruak dirua erakartzen duen bezala.

175
00:10:41,280 --> 00:10:42,480
-Hik uste?

176
00:10:43,680 --> 00:10:44,720
-Aita,

177
00:10:45,640 --> 00:10:48,120
esadazu garbi
zergatik ez duzun saldu nahi.

178
00:10:51,920 --> 00:10:53,240
-Hire amagatik.

179
00:10:54,520 --> 00:10:55,920
-Amagatik?
-Bai.

180
00:10:57,720 --> 00:11:01,800
Amak... zalditegia
jarri nahi zuen lur-sail horretan.

181
00:11:02,480 --> 00:11:05,080
Nahi zuenak parkea zaldian
bisita zezan.

182
00:11:06,280 --> 00:11:07,280
-Ez nekien.

183
00:11:09,600 --> 00:11:12,080
-Amari anitz
gustatzen zitzaizkinan zaldiak.

184
00:11:12,760 --> 00:11:14,760
Zalditegia zen amaren ametsa.

185
00:11:15,600 --> 00:11:16,600
-Ia.

186
00:11:18,160 --> 00:11:20,160
-Beharbada erokeria izanen dun,
baina...

187
00:11:22,520 --> 00:11:26,360
lurrak saltzen nire emaztearen ametsa
zapuztea dela erraten din bihotza.

188
00:11:47,280 --> 00:11:48,560
Hitz egin behar diagu!

189
00:11:50,960 --> 00:11:53,600
-Eta? Zertan, ba?

190
00:11:54,880 --> 00:11:58,360
-Entzungo huen, herriakn bainuetxe
bat irekitzeko asmoa dagoela.

191
00:11:58,840 --> 00:12:01,560
-Nik ez diat
gure arbasoen lurrik salduko.

192
00:12:01,640 --> 00:12:05,480
-Antoniok 200 000 duro
eskaintzen ziguk, diru asko duk.

193
00:12:06,760 --> 00:12:09,840
Ez hadi kaskagorra izan.
Ondo pentsatu.

194
00:12:09,920 --> 00:12:14,080
Bainuetxea egiten dutenean,
jende asko etorriko duk herrira.

195
00:12:14,160 --> 00:12:16,120
-Bestela ere,
gehiegitxo etortzen duk.

196
00:12:16,360 --> 00:12:19,320
-Nik interes handia dut,
eta sekula ez diat ezer eskatu,

197
00:12:19,400 --> 00:12:20,800
eta ez diat eskatuko.

198
00:12:20,880 --> 00:12:22,320
-Ezetz ba!

199
00:12:23,680 --> 00:12:24,920
-Pentsatu ezak ondo.

200
00:12:25,680 --> 00:12:27,560
-Gure arbasoen lurra duk.

201
00:12:27,840 --> 00:12:30,120
Sakratua!
-Sakratua!

202
00:12:30,200 --> 00:12:34,200
-Gerra garaian fusilatutakoak ere
hantxe zeudek lurperatuta.

203
00:12:35,000 --> 00:12:37,680
Bakea merezi ditek.
-Ez ezak adarrik jo.

204
00:12:37,760 --> 00:12:40,160
Han hilda dauden asko
gustura egongo ziren

205
00:12:40,240 --> 00:12:42,240
Balbemendi aurrera aterako balitz.

206
00:12:42,320 --> 00:12:45,760
-Hik hildakoen iritzia ere, jakin.

207
00:12:46,200 --> 00:12:49,920
-Belarrik ez du ernetzen
lur madarikatu horretan.

208
00:12:50,000 --> 00:12:51,000
-E!

209
00:12:52,560 --> 00:12:55,600
Lurrari errespetua, aditu?
Errespetua!

210
00:12:56,040 --> 00:12:59,600
Lurrari eta
arbasoen izpirituei errespetua!

211
00:12:59,680 --> 00:13:03,120
-Izpiritua eta sorginetan
sinesten jarraitzen duk oraindik.

212
00:13:03,200 --> 00:13:05,160
Nik uste baino pitsatuagoa hago.

213
00:13:06,800 --> 00:13:08,800
Akerrak egin ziala aurpegi
horretan marka,

214
00:13:08,880 --> 00:13:10,960
bihotzean egin behar zian hiri,
bihotzean.

215
00:13:16,040 --> 00:13:18,920
Hiregatik geratuko gaituk
ez bainuetxe eta ez kristo!

216
00:13:19,000 --> 00:13:20,720
Ez daukak hori egiteko eskubiderik.

217
00:13:20,800 --> 00:13:25,240
-Eskubidea? Nik ez al dut eskubidea
nire lurrak ez saltzeko? Nirea duk!

218
00:13:25,320 --> 00:13:27,120
Bakoitzak egin dezala
komeni zaiona.

219
00:13:27,200 --> 00:13:29,120
-Nola izan haiteke hain tematsua?

220
00:13:29,200 --> 00:13:32,240
Hire aldea besterik ez duk ikusten!
-Denek bezala.

221
00:13:32,320 --> 00:13:33,720
-Gorrotoak mugitzen haut,

222
00:13:33,800 --> 00:13:36,280
eta ez duk herriaren
etorkizunean pentsatzen.

223
00:13:36,360 --> 00:13:39,320
-Nik herri honengatik
beste batzuk adina egin diat.

224
00:13:39,400 --> 00:13:40,400
-Bai...

225
00:13:41,080 --> 00:13:45,720
Baina lurra saltzen ez baduk,
negozio guztia pikutara joango duk.

226
00:13:46,440 --> 00:13:48,200
Beno, heuk ikusi.

227
00:13:48,280 --> 00:13:50,440
Baina, ondo pentsatu.

228
00:13:53,400 --> 00:13:57,240
(TELEBISTA) "Itsasoz iritsitako
hainbat eta hainbat bidaiari...".

229
00:13:58,480 --> 00:14:00,000
Ondo al zaude?
Ez.

230
00:14:00,640 --> 00:14:02,080
Eztabaida gogorra.

231
00:14:02,160 --> 00:14:05,080
Antonio zure koinatua da,
eta badakit hau erratea

232
00:14:05,160 --> 00:14:07,760
ez dagoela ongi,
baina nazkagarri hutsa da.

233
00:14:07,840 --> 00:14:09,040
Zer egin dizu, ba, orain?

234
00:14:09,120 --> 00:14:12,040
Gaizki arraka dabil nire kontra,
lurrak direla eta ez direla.

235
00:14:12,320 --> 00:14:14,880
Lasai, Jesus,
ez dezagun denok burua galdu.

236
00:14:14,960 --> 00:14:17,680
Denborarekin gauzak bere onera
etorriko dira, ikusiko duzu.

237
00:14:17,760 --> 00:14:21,320
Ez, zuk badakizu ni bezain ongi
zer dagoen honen gibelean.

238
00:14:21,400 --> 00:14:23,040
Antoniok niri mina eman nahia.

239
00:14:25,560 --> 00:14:27,280
Badakizu zertaz ari naizen.

240
00:14:31,600 --> 00:14:33,120
Ikusiko duzu!
-Ai!

241
00:14:36,880 --> 00:14:38,840
Ai, ama! Goazen etxera!

242
00:14:39,240 --> 00:14:42,000
-Amonari ez zaio gustatzen
bere gauzak ukitzea.

243
00:14:42,080 --> 00:14:45,000
Non dago?
-Ez dakit, baina etortzen bada...

244
00:14:46,800 --> 00:14:49,760
Baina, zer kuxidade da hau?

245
00:14:50,560 --> 00:14:53,680
Zenbat aldiz esan behar dizut
ez ukitzeko nire gauzak?

246
00:14:54,120 --> 00:14:56,400
Ipurdiko galanta merezi duzu!

247
00:14:59,800 --> 00:15:01,200
Barkatu, maitea.

248
00:15:01,800 --> 00:15:03,880
Barkatu,
ez nizun horrela hitz egin behar.

249
00:15:04,160 --> 00:15:05,160
Barkatu.

250
00:15:06,200 --> 00:15:08,640
Baina ez gehiago kutxa ukitu, e?

251
00:15:08,720 --> 00:15:10,520
Entzun?
Bai, amona.

252
00:15:10,880 --> 00:15:13,160
Tira, segi orain jolastera.

253
00:15:13,240 --> 00:15:14,640
Nik jasoko dut dena.

254
00:15:20,120 --> 00:15:21,720
(Misteriozko musika)

255
00:15:35,960 --> 00:15:37,600
Kaixo, Fermin.
Kaixo.

256
00:15:38,480 --> 00:15:39,720
Zer hartuko duzu?

257
00:15:39,800 --> 00:15:41,800
Momentuz, ezer ere ez,
eskerrik asko.

258
00:15:42,160 --> 00:15:44,440
Eta, nire kamera?
Konpondu al duzu?

259
00:15:44,520 --> 00:15:47,720
Barkatu, baina oraindik ez dut ukitu
ere egin. Sentitzen dut.

260
00:15:48,480 --> 00:15:50,120
Irati ikusi al duzu?
Ez.

261
00:15:50,200 --> 00:15:53,000
Berarekin geratu naiz hemen.
A, dagoeneko lagunak zarete.

262
00:15:53,080 --> 00:15:54,080
Pozten naiz.

263
00:15:54,400 --> 00:15:56,520
Orduan, emakume konturik
ez zaizue faltako.

264
00:15:56,600 --> 00:15:58,360
Emakume eta gizon kontuak,

265
00:15:58,440 --> 00:16:01,000
denetariko lagunak
egin ditut herrian.

266
00:16:01,080 --> 00:16:02,320
Zuk ere konfesionarioan

267
00:16:02,400 --> 00:16:04,680
emakumeak eta gizonak
hartuko dituzu, ezta?

268
00:16:04,760 --> 00:16:08,240
Jakina, eta konfesionarioa
zabalik dago zuretzat ere.

269
00:16:08,320 --> 00:16:11,400
Etorri nahi duzunean.
Ez naiz oso... elizkoia.

270
00:16:11,480 --> 00:16:14,000
Askoz hobe, horrela, gure
solasaldiak askoz luzeagoak

271
00:16:14,080 --> 00:16:15,720
eta interesgarriagoak izango dira.

272
00:16:17,320 --> 00:16:21,520
Beno, banoa, meza daukat alboko
herri txiki batean, Aginetan.

273
00:16:21,600 --> 00:16:23,360
Gero arte.
Agur, Fermin.

274
00:16:30,080 --> 00:16:32,520
"Cago en"! Satanas botila duk!

275
00:16:38,720 --> 00:16:40,200
Liskarren bat du Antoniorekin,

276
00:16:40,280 --> 00:16:42,240
txakurra eta katua bezala
ibiltzen dira.

277
00:16:50,640 --> 00:16:52,320
Eta? Zer gertatzen da hemen?

278
00:16:52,640 --> 00:16:54,960
Ba, lehen Maddirekin
berriketan egon naiz,

279
00:16:55,040 --> 00:16:57,800
eta badirudi Bixentari
ez zaiola batere gustatu.

280
00:16:57,880 --> 00:16:59,720
Ba, orduan, kontuz ibili.

281
00:17:00,760 --> 00:17:01,760
Zer ba?

282
00:17:01,840 --> 00:17:04,000
Bixenta Balbemendiko
sorgina delako.

283
00:17:04,080 --> 00:17:07,080
Bixenta sorgina? Mesedez!
Beno, hori esaten dute.

284
00:17:07,160 --> 00:17:09,280
Askoz jota, sasi-medikua izango da,

285
00:17:09,360 --> 00:17:11,800
enplastuak eta ukenduak
egiten dakielako.

286
00:17:11,880 --> 00:17:14,720
Nik ez dakit, baina emakume horrek
badu zerbait berezia.

287
00:17:16,000 --> 00:17:17,680
Bai, horretan arrazoi duzu.

288
00:17:18,760 --> 00:17:20,080
Eta ez bera bakarrik.

289
00:17:20,160 --> 00:17:23,560
Bere alaba Mentxu, Jesusen emaztea,
bera baino sorginagoa omen zen.

290
00:17:23,800 --> 00:17:24,800
Bai?

291
00:17:29,760 --> 00:17:33,200
Eta Maddiri begiratzea nahikoa da
noren herentzia jaso duen ikusteko.

292
00:17:41,440 --> 00:17:43,400
Niretzat, inguruko onenak dira.

293
00:17:44,960 --> 00:17:45,960
Joango gara?

294
00:17:46,400 --> 00:17:48,720
-Ez, ez didate utziko,
azkeneko festetan

295
00:17:48,800 --> 00:17:51,640
izugarrizko mozkorrarekin
iritsi nintzen etxera.

296
00:17:51,840 --> 00:17:53,280
Gozoa jarri zen ama.

297
00:17:53,680 --> 00:17:57,400
-Esan etxean Estibalitzek eraman
eta ekarriko gaituela, ez kezkatzeko.

298
00:17:57,840 --> 00:18:00,560
-Etxean Estibalitz edo
zure familiako norbaiten

299
00:18:00,640 --> 00:18:03,040
izena aipatuz gero,
orduan bai ez digutela utziko.

300
00:18:03,120 --> 00:18:04,120
-Zergatik?

301
00:18:04,200 --> 00:18:06,600
-Haatik, beste aitzakiaren bat
asmatu beharko dugu.

302
00:18:07,600 --> 00:18:09,880
-Joango gara erreka ondora
aitzakia asmatzera?

303
00:18:11,640 --> 00:18:14,560
-Ez, etxean afaltzeko zain
egongo dira.

304
00:18:14,640 --> 00:18:17,000
Eta bihar
goizean goiz lanera joan behar dut.

305
00:18:18,320 --> 00:18:19,520
-Zer moduz zerrategian?

306
00:18:20,360 --> 00:18:21,480
-Ondo.

307
00:18:21,560 --> 00:18:23,480
Ez da zaila Lukasekin lan egitea.

308
00:18:23,560 --> 00:18:24,960
Ia ez dit hitzik egiten.

309
00:18:25,600 --> 00:18:28,760
-A ze parea, bat mutua
eta bestea mingain gabea.

310
00:18:51,880 --> 00:18:54,080
Aita. Ikusi ote gaitu?

311
00:18:55,680 --> 00:18:56,960
Badakik zergatik.

312
00:19:00,360 --> 00:19:03,000
Ez diat berriz esango,
abisatuta hago.

313
00:19:04,800 --> 00:19:07,200
Baina zer gertatzen da?
Ezer ez.

314
00:19:07,280 --> 00:19:09,800
Nola ezetz?
Dena konponduta dago.

315
00:19:12,160 --> 00:19:13,360
Hi segi lotara.

316
00:19:15,840 --> 00:19:16,840
-Ondo lo egin.

317
00:19:24,320 --> 00:19:27,080
Esango didazu behingoz
zer demontre gertatzen den?

318
00:19:29,920 --> 00:19:33,640
Dapalaren alabarekin ikusi dut
muxuka, eta ez da lehenengo aldia.

319
00:19:33,880 --> 00:19:35,080
Eta?
Eta diozu?

320
00:19:39,280 --> 00:19:41,160
Bada garaia gorrotoak ahazteko.

321
00:19:41,800 --> 00:19:45,200
Hori da zure semeei utzi nahi
diezun herentzia? Gorrotoa?

322
00:19:47,440 --> 00:19:50,920
Badakin zertan ari naizen,
eta zu ez sartu.

323
00:19:51,000 --> 00:19:52,640
Hau ez da zure kontua.

324
00:19:53,120 --> 00:19:55,320
Noiztik semea ez da nire kontua?

325
00:19:55,600 --> 00:19:57,920
A, Rosa...

326
00:19:58,400 --> 00:20:00,640
Rosa, Rosa, Rosa...

327
00:20:06,200 --> 00:20:08,280
Ez daukat diskutitzeko gogorik, e?

328
00:20:12,360 --> 00:20:13,640
Harritzekoa.

329
00:20:23,560 --> 00:20:24,560
Joder...

330
00:20:27,360 --> 00:20:29,400
Lasai, Balbemendira etorri ginenean,

331
00:20:29,480 --> 00:20:31,800
martetarrak bezala
begiratzen zigun jendeak.

332
00:20:31,880 --> 00:20:33,080
-Aupa.
-Kaixo.

333
00:20:33,160 --> 00:20:34,160
Aupa.

334
00:20:35,480 --> 00:20:36,800
Ane, Jon, nire mutila.

335
00:20:36,880 --> 00:20:37,880
Aupa.
-Aupa.

336
00:20:41,440 --> 00:20:44,040
-Eta? Bihar afaltzera
gonbidatuko bagenu, zer?

337
00:20:44,680 --> 00:20:45,680
-Ondo.

338
00:20:45,880 --> 00:20:49,120
-Inguruko jatetxerik onenean
afaltzeko aukera duzu gure etxean.

339
00:20:49,360 --> 00:20:52,920
Onartzen duzu gonbita?
Nola ez, ba, eskerrik asko.

340
00:20:53,360 --> 00:20:55,400
Zerbait eraman behar da?
Gosea.

341
00:20:57,080 --> 00:21:00,720
-Eta, zer moduz zure lana?
Ba, badoa, poliki-poliki.

342
00:21:01,320 --> 00:21:04,360
Eta zuk zure ordenadorearekin,
etxetik irten gabe?

343
00:21:04,440 --> 00:21:06,640
-Etxetik irten gabe Jon?
Ia ez da sartzen eta.

344
00:21:06,760 --> 00:21:11,240
Egun osoa ematen du
mendian gora eta mendian behera.

345
00:21:12,360 --> 00:21:14,040
-Mendia oso gustuko dut.

346
00:21:14,280 --> 00:21:15,680
Eta gainera, badakin bizimodu

347
00:21:15,760 --> 00:21:17,520
osasuntsua egitera
etorri ginela hona.

348
00:21:17,600 --> 00:21:20,400
-Bai, osasuntsua eta aspergarria
sinonimoak badira,

349
00:21:20,480 --> 00:21:23,120
leku hau oso osasuntsua da.
Ez dago zalantzarik.

350
00:21:23,200 --> 00:21:25,880
-Beno, Irati.
-Hi ez haiz aspertzen, nola ba,

351
00:21:25,960 --> 00:21:28,240
hainbeste lagun
eta laguntxo izanda...

352
00:21:29,160 --> 00:21:30,520
Ba itxia da, ezta?

353
00:21:30,600 --> 00:21:32,760
Balbemendi hain txikia izanda,
orain arte,

354
00:21:32,840 --> 00:21:34,200
ez genuen elkar ezagutzen.

355
00:21:35,000 --> 00:21:36,720
-Ordu asko ematen ditut
ordenadorean,

356
00:21:36,800 --> 00:21:39,200
eta haizea hartu nahi dudanean,
basora joaten naiz.

357
00:21:40,240 --> 00:21:42,320
Ni ere ia egunero egoten naiz
basoan,

358
00:21:42,400 --> 00:21:44,200
baina ez dugu sekula topo egin.

359
00:21:44,960 --> 00:21:46,600
Parke hau oso handia da,

360
00:21:46,680 --> 00:21:50,080
eta nahiago dut turistarik ibiltzen
ez den lekuetan ibiltzea.

361
00:21:51,080 --> 00:21:53,320
Orduan, ondo baderitzozu,
egunen batean,

362
00:21:53,400 --> 00:21:54,840
elkarrekin joan gaitezke.

363
00:21:56,640 --> 00:21:57,640
Bale.

364
00:21:58,160 --> 00:21:59,960
Ipini eguna, eta joango gara.

365
00:22:00,240 --> 00:22:01,240
Ondo.

366
00:22:01,400 --> 00:22:03,360
Izpirituek onartzen badute,
behintzat.

367
00:22:03,800 --> 00:22:04,800
Izpirituak?

368
00:22:05,520 --> 00:22:07,360
Zuk sinesten duzu
gauza horietan, ala?

369
00:22:07,960 --> 00:22:11,280
Ez, baina leku honek badu zerbait.

370
00:22:11,760 --> 00:22:14,600
-Ez dituzu sekula entzun
Balbemendiko istorio zaharrak?

371
00:22:15,440 --> 00:22:17,680
Ez, gustura entzungo nuke
baten bat.

372
00:22:17,760 --> 00:22:20,360
-Horretarako hobe duzu
herriko apaizarekin hitz egin.

373
00:22:21,280 --> 00:22:22,880
Ferminekin?
Bai.

374
00:22:23,280 --> 00:22:25,640
Bera da honetaz gehien dakiena.
Hara.

375
00:22:26,960 --> 00:22:28,440
Ba, galdetuko diot.

376
00:22:44,360 --> 00:22:45,400
Fermin?

377
00:22:45,800 --> 00:22:47,800
Gabon, Ane.
Aurrera.

378
00:22:53,680 --> 00:22:55,240
Gabon.
Gabon.

379
00:22:56,120 --> 00:22:58,360
Zure laguntza behar dut.
Laguntza? Zertan?

380
00:22:58,440 --> 00:23:01,760
Zu omen zara herri honetako
elezahar eta tradizioei buruz

381
00:23:01,840 --> 00:23:03,240
gehien dakien pertsona.

382
00:23:04,360 --> 00:23:07,880
Hori esan dizunak gehiei
estimatzen nauela esango nuke.

383
00:23:08,280 --> 00:23:10,160
Egia esan, harrigarria egiten zait

384
00:23:10,240 --> 00:23:12,320
apaiz bat aditua izatea
halako gaietan.

385
00:23:12,400 --> 00:23:17,160
Harrigarria? On Jose Migel
Barandiaran, Azkue, Aita Donostia...

386
00:23:17,240 --> 00:23:18,640
Luzea da zerrenda.

387
00:23:19,560 --> 00:23:21,720
Hala ere,
horien aldean, ni sasi-aditua.

388
00:23:22,560 --> 00:23:26,160
Bale, baina ez dut sekula ulertuko
apaizak halako gaiei heltzea.

389
00:23:26,320 --> 00:23:28,080
Etsaia ezagutu egin behar da.
Bai.

390
00:23:29,160 --> 00:23:33,240
Herriko historia eta elezaharrak
aztertzea gustatzen zait.

391
00:23:33,760 --> 00:23:35,040
Konturatu naiz, bai,

392
00:23:35,120 --> 00:23:38,040
herri honetako jendearentzat
oso inportantea dela mundu hori.

393
00:23:38,120 --> 00:23:39,680
Eta zuretzat?

394
00:23:40,640 --> 00:23:43,560
Agian egunen batean
erreportaje bat egin nezake.

395
00:23:43,640 --> 00:23:44,840
Ez da ideia txarra.

396
00:23:45,600 --> 00:23:49,360
Eta jendeak esaten duenak
ba al du oinarri zientifikorik?

397
00:23:49,760 --> 00:23:51,440
Zer jakin nahi duzu?

398
00:23:51,760 --> 00:23:53,440
Galtzagorriak non bizi diren?

399
00:23:53,880 --> 00:23:56,280
Sorginak erratz gainean
ibiltzen diren?

400
00:23:56,640 --> 00:23:58,560
Inork ez du gauza
horietan sinesten.

401
00:23:59,000 --> 00:24:00,000
Ez?

402
00:24:00,720 --> 00:24:02,000
Beno, beharbada...

403
00:24:02,520 --> 00:24:04,840
Joantxok edo Bixentak, bai.

404
00:24:06,160 --> 00:24:08,000
Hala ere, egia da Balbemendik

405
00:24:08,080 --> 00:24:10,360
istorio bortitzak
ezkutatzen dituela.

406
00:24:11,560 --> 00:24:14,440
Zerbait entzun dut
sorgin istorio bati buruz.

407
00:24:17,480 --> 00:24:19,280
Gustura entzungo nuke
beste zerbait.

408
00:24:20,120 --> 00:24:21,120
Orain?

409
00:24:23,320 --> 00:24:24,320
Ez da berandu.

410
00:24:29,120 --> 00:24:32,320
Dirudienez, orain mende batzuk,

411
00:24:33,360 --> 00:24:35,880
Balbemendiko emakumeek akelarreak
egiten zituzten.

412
00:24:37,800 --> 00:24:40,440
Batzuek diote hemengo
akelarreak gogorrak zirela,

413
00:24:40,520 --> 00:24:44,440
haurren bat edo beste ere
hil zutela beren erritualetan.

414
00:24:46,040 --> 00:24:48,920
Nik ez dut sinesten,
baina zabaldu zen berria.

415
00:24:49,000 --> 00:24:50,760
Inkisizioak jakin zuen,

416
00:24:50,840 --> 00:24:54,200
eta Balbemendiko emakume guztiak
erretzeko agindu zuen.

417
00:24:54,680 --> 00:24:55,680
Guztiak.

418
00:24:56,240 --> 00:24:57,440
Erre egin zituzten?

419
00:24:57,880 --> 00:24:59,360
Inkisidoreak emakumeak sutara

420
00:24:59,440 --> 00:25:02,120
bota aurretik akerbeltzen
sinboloarekin markatzen zituen.

421
00:25:03,600 --> 00:25:06,480
Akerbeltz?
Akerbeltz ikaragarri bat.

422
00:25:06,560 --> 00:25:07,960
Infernuetako jainko beltza.

423
00:25:08,560 --> 00:25:10,240
Eta nolakoa zen ikur hori?

424
00:25:10,800 --> 00:25:13,560
Ahari adarraren formakoa.
Espirala.

425
00:25:14,080 --> 00:25:16,920
Aharia omen da
akerbeltzen zerbitzari leialena.

426
00:25:18,560 --> 00:25:20,960
Eta emakumeak denak hil ziren?

427
00:25:21,040 --> 00:25:22,520
Ez, denak ez.

428
00:25:22,920 --> 00:25:25,200
Batzuk leize-zuloetan
gordeta salbatu ziren.

429
00:25:26,280 --> 00:25:29,520
Horregatik orain inork ez du
leize-zuloetan sartu nahi izaten.

430
00:25:30,040 --> 00:25:31,040
Zergatik?

431
00:25:32,200 --> 00:25:34,680
Esaten dutenez,
akerbeltzek irentsi egiten ditu

432
00:25:34,760 --> 00:25:37,240
emakumeak molestatzera
joaten diren begiluzeak.

433
00:25:40,920 --> 00:25:44,840
Esan dizut Balbemendik
istorio ezkutuak gordetzen zituela.

434
00:25:51,200 --> 00:25:53,760
Eskerrik asko
kontatu didazun guztiagatik.

435
00:25:53,840 --> 00:25:54,840
Ez horregatik.

436
00:25:54,920 --> 00:25:56,680
Neurri batean,
nire lana ere bada.

437
00:25:56,760 --> 00:25:59,040
Pozten naiz zerbaitetarako
balio izan badizu.

438
00:25:59,240 --> 00:26:01,960
Oso interesgarriak iruditzen zaizkit
horrelako istorioak.

439
00:26:04,840 --> 00:26:05,840
Gabon.

440
00:26:06,320 --> 00:26:07,840
Bai, gabon.

441
00:26:12,000 --> 00:26:13,560
Ai, nola pasa den denbora.

442
00:26:13,920 --> 00:26:14,920
Bai.

443
00:26:15,840 --> 00:26:18,040
Ni berriketan aritu naiz.

444
00:26:18,200 --> 00:26:19,800
Baina zuk ez didazu ezer kontatu.

445
00:26:21,080 --> 00:26:23,320
Nik ez daukat gauza handirik
kontatzeko.

446
00:26:23,400 --> 00:26:24,720
Barkatu atrebentzia,

447
00:26:24,800 --> 00:26:27,800
baina esango nuke korapilo
handiren bat duzula barruan.

448
00:26:28,920 --> 00:26:31,880
Eta oker ez banago, korapilo
horrek ekarri zaitu Balbemendira.

449
00:26:34,280 --> 00:26:36,360
Apaizok psikologia ere
praktikatzen dugu.

450
00:26:38,360 --> 00:26:40,160
Baina nolanahi ere, ez estutu.

451
00:26:40,240 --> 00:26:42,080
Kontatuko didazu nahi duzunean.

452
00:26:43,520 --> 00:26:46,160
Nahi baduzu, konfesionarioan,
eta nahi baduzu, kanpoan.

453
00:26:47,240 --> 00:26:49,040
Korapiloa askatzeak on egingo dizu.

454
00:26:51,680 --> 00:26:52,680
Beno,

455
00:26:54,240 --> 00:26:56,800
ederki gaude hemen,
baina etxera joan beharko dugu.

456
00:26:56,880 --> 00:26:57,880
Bai.

457
00:27:00,760 --> 00:27:01,760
Ondo lo egin.

458
00:27:12,400 --> 00:27:13,800
(Haizea)

459
00:27:46,640 --> 00:27:48,640
(Misteriozko musika)

460
00:28:10,000 --> 00:28:12,000
(EMAKUME TARAREA BAT)

461
00:29:11,240 --> 00:29:12,520
Kontuz ibili,

462
00:29:13,480 --> 00:29:17,280
herri honetako jendeak
sekretu asko gordetzen ditu.

463
00:29:21,960 --> 00:29:23,560
(Haizea)

464
00:29:47,440 --> 00:29:49,040
(Haize zakarra)

465
00:30:37,680 --> 00:30:41,520
Bizikletaren aurreko gurpila zulatu
zait eta ez daukat kamera berririk,

466
00:30:41,600 --> 00:30:43,280
erosiko didazu bat?

467
00:30:43,360 --> 00:30:44,800
Ez duzu konpontzen?

468
00:30:44,880 --> 00:30:46,960
Bai. Bueno, ez dakit merezi duen,

469
00:30:47,040 --> 00:30:50,000
kamera berri batek bi euro
bakarrik balio dituk.

470
00:30:50,080 --> 00:30:51,880
Bi euro, besterik ez?

471
00:30:52,160 --> 00:30:54,240
Ez dik merezi lan hori hartzeak.

472
00:30:54,720 --> 00:30:57,120
Herrira jaisten naizenean,
pare bat erosiko dizkiat.

473
00:30:57,200 --> 00:30:59,640
Ez ahaztu.
Zer ahaztuko nauk, Antton!

474
00:31:06,360 --> 00:31:07,360
Eta?

475
00:31:08,160 --> 00:31:10,320
Zer moduz lanean?
Ondo.

476
00:31:10,560 --> 00:31:12,080
Asko haserretzen al da Lukas?

477
00:31:12,560 --> 00:31:13,680
-Kaixo.

478
00:31:17,040 --> 00:31:18,040
Egun on.

479
00:31:40,040 --> 00:31:41,760
Ondo al zaude, maitea?

480
00:31:48,960 --> 00:31:50,400
Zer duzu?

481
00:31:51,280 --> 00:31:53,720
Ez diozu amona Bixentari
kontatu behar?

482
00:31:57,680 --> 00:31:59,120
Ametsa izan al da?

483
00:32:01,480 --> 00:32:02,800
Lasai, maitea.

484
00:32:02,880 --> 00:32:03,880
Lasai.

485
00:32:06,440 --> 00:32:07,680
Zapia ikusi dut.

486
00:32:09,600 --> 00:32:12,320
Ametsa izan da, besterik ez.

487
00:32:13,120 --> 00:32:15,320
Eta ametsek ezin dute gaitzik egin.

488
00:32:36,520 --> 00:32:38,360
Zer, denda osoa ekarri duzu, ala?

489
00:32:38,680 --> 00:32:40,800
Ia-ia, zuek asetzea ez da erraza.

490
00:32:41,280 --> 00:32:43,920
Mendira noa buelta bat ematera.
Bakarrik zoaz?

491
00:32:44,000 --> 00:32:46,640
Ez naiz urrutira joango.
Ane, kontuz ibili.

492
00:32:47,080 --> 00:32:49,440
Lasai, esan dizut
ez naizela urrutira joango.

493
00:32:50,240 --> 00:32:51,240
Gero arte.

494
00:32:51,320 --> 00:32:52,320
Agur, bai.
Agur.

495
00:32:56,400 --> 00:32:58,320
Egun on.
-Kaixo.

496
00:32:59,520 --> 00:33:02,480
-Nora doa?
-Buelta bat ematera doala esan du.

497
00:33:03,080 --> 00:33:06,200
-Bai, baina nora?
-Ez omen da oso urrutira joango.

498
00:33:07,040 --> 00:33:08,600
-Kaskagorra.

499
00:33:09,400 --> 00:33:11,840
-Eta? Zer moduz egin dugu lo?
-Bikain.

500
00:33:11,920 --> 00:33:14,400
Banuen beharra,
leher eginda nintzen.

501
00:33:14,480 --> 00:33:15,560
-Pozten naiz.

502
00:33:15,640 --> 00:33:17,760
Aizu, zerbait hartzera
gonbidatzen zaitut.

503
00:33:17,840 --> 00:33:20,000
-Hala bada.
-Baina baldintza batekin.

504
00:33:20,080 --> 00:33:22,200
-Bota.
-Gauzak eramaten laguntzen badidazu.

505
00:33:23,200 --> 00:33:25,160
-Gonbitaren ordainetan, ezta?

506
00:33:25,240 --> 00:33:28,440
-Zer, gaizki iruditzen?
-Ez, goazen, ba.

507
00:33:36,800 --> 00:33:37,800
Berriz?

508
00:33:40,200 --> 00:33:41,200
Bai.

509
00:33:41,480 --> 00:33:43,000
Amets bera?

510
00:33:43,080 --> 00:33:44,560
Amets bera.

511
00:33:44,640 --> 00:33:46,560
Eta zuk ezin al duzu ezer egin?

512
00:33:46,680 --> 00:33:50,040
Nire eskuan dagoen guztia
egiten ari naiz, baina...

513
00:33:51,360 --> 00:33:53,560
Egon behar du ametsen kontra
erremedioren bat.

514
00:33:54,200 --> 00:33:56,360
Baina nik ez dakit ametsak
galarazten.

515
00:33:59,720 --> 00:34:02,240
Kezkatuta nago
gure neska horrekin.

516
00:34:02,320 --> 00:34:03,600
Ni ere bai.

517
00:34:05,840 --> 00:34:08,160
Egunen batean egia esan
beharko diozu.

518
00:34:09,800 --> 00:34:14,280
Ez dizut esaten oraintxe bertan,
baina gaixoak egia jakin behar du.

519
00:34:14,360 --> 00:34:15,920
Ezin du horrela bizi.

520
00:34:16,720 --> 00:34:18,600
Oraindik gazteegia da.

521
00:34:18,680 --> 00:34:20,400
Handitzen denean pentsatuko dut.

522
00:34:21,040 --> 00:34:23,560
Pentsatu bakarrik ez,
pentsatu eta kontatu.

523
00:34:23,960 --> 00:34:25,440
Ez dakit ona den.

524
00:34:26,920 --> 00:34:28,920
Bai, gizona, bai.

525
00:34:29,400 --> 00:34:31,360
Lasaitu ederra hartuko duzu.

526
00:34:32,680 --> 00:34:33,880
Hala balitz.

527
00:34:42,240 --> 00:34:44,960
Eta mesede ederra
egingo diozu gaixoari.

528
00:34:47,920 --> 00:34:49,640
Mesede ederra egin didazu.

529
00:34:49,720 --> 00:34:52,080
-Bai, beste zerbait falta zaizu
autotik ekartzeko?

530
00:34:52,160 --> 00:34:53,240
-Ez.

531
00:34:54,960 --> 00:34:56,520
Aita, ondo al zaude?

532
00:34:57,040 --> 00:34:58,200
-Bai, zer ba?

533
00:34:58,280 --> 00:35:01,800
-Lurren kontu horrek itsutu egiten
zaitu, ez egin hainbesteko kasurik.

534
00:35:02,840 --> 00:35:05,280
-Arrazoi dun,
soberan kezkatzen naiz.

535
00:35:06,000 --> 00:35:07,680
-Joan daitezela haizea hartzera.

536
00:35:13,320 --> 00:35:15,000
Itxaron pittin bat, berehala nator.

537
00:35:15,080 --> 00:35:16,600
Aita! Zaude!

538
00:35:19,080 --> 00:35:20,880
(Suspensezko musika)

539
00:35:41,960 --> 00:35:43,960
(Zerra mekanikoa)

540
00:36:47,160 --> 00:36:48,560
(Zarata)

541
00:36:49,360 --> 00:36:50,960
Zer kristo egiten dun hik hemen?

542
00:36:55,320 --> 00:36:57,520
Buelta bat ematera irten naiz,
eta...

543
00:36:57,920 --> 00:37:00,120
Zerrategiko olak oso politak dira
argazkietan,

544
00:37:00,200 --> 00:37:01,960
eta argazki batzuk atera
nahi nituen.

545
00:37:02,040 --> 00:37:03,600
Olak argazkietan?

546
00:37:03,680 --> 00:37:06,600
Bai, badakizu argazkilaria naizela.
Hi zeren bila habil?

547
00:37:07,600 --> 00:37:09,640
Esan agudo!
Bestela...

548
00:37:11,280 --> 00:37:12,400
Kaixo.

549
00:37:13,840 --> 00:37:15,360
Beno, ni... banoa.

550
00:37:20,280 --> 00:37:21,640
Zer behar zuen horrek?

551
00:37:22,320 --> 00:37:25,720
Ez zekiat, hi ere momentu onenean
etorri haiz, bestela...

552
00:37:25,800 --> 00:37:27,480
Hi haiz hi astakirtena.

553
00:37:27,560 --> 00:37:29,960
Orduan, ez daki zer nahi zuen?
Kuxkuxean zebilen.

554
00:37:30,480 --> 00:37:33,480
Neska hori zerbaiten
usaina zebilek, seguru negok.

555
00:37:33,560 --> 00:37:35,160
Ba, kontuz ibili dadila.

556
00:37:36,640 --> 00:37:39,320
Lukas, beste gauza bat.

557
00:37:39,840 --> 00:37:41,440
Lurren kontuagatik etorri nauk.

558
00:37:41,800 --> 00:37:43,400
Hitz egin al duk Joantxorekin?
Bai.

559
00:37:43,480 --> 00:37:44,680
Eta?
Ezetz.

560
00:37:44,760 --> 00:37:47,400
"Me cago en la puta"!
Erotuko nauzue denon artean!

561
00:37:47,560 --> 00:37:49,280
Esan al diok zenbat diru
jasoko duen?

562
00:37:49,360 --> 00:37:52,560
Bai, baina hari esan edo paretari
esan, berdin duk.

563
00:37:53,200 --> 00:37:56,880
Lukas, itz egiok lasai-lasai,
konbentzitu aldera.

564
00:37:57,360 --> 00:37:58,760
Hi haiz hi artaburua.

565
00:37:58,840 --> 00:38:01,040
E, nahikoa diagu.
Nahikoa dugula?

566
00:38:01,120 --> 00:38:02,960
Hau gauza serioa duk!
Bai, eta zer?

567
00:38:03,040 --> 00:38:05,520
Lurrak behar ditugula berehala!

568
00:38:05,600 --> 00:38:08,520
Bazekiat neuk ere, eta zer?
Orduan?

569
00:38:08,600 --> 00:38:11,000
Ez zeukak zer kristo egin
burugogor horrekin.

570
00:38:15,960 --> 00:38:17,960
Bere atzean jarri beharko diagu, ba.

571
00:39:29,720 --> 00:39:30,720
(Zarata)

572
00:39:40,800 --> 00:39:42,200
(Zarata)

573
00:39:46,120 --> 00:39:47,320
(Zarata)

574
00:40:07,200 --> 00:40:09,600
(NEGAR EGITEN DU)

575
00:40:16,600 --> 00:40:17,600
Lagundu.

576
00:40:18,240 --> 00:40:19,240
Lagundu.

577
00:40:22,920 --> 00:40:23,920
Lagundu.

578
00:41:02,560 --> 00:41:03,560
Dios...

579
00:41:17,400 --> 00:41:20,440
Onetsi gaitzazu, jauna, eta
onetsi itzazu zure eskuzabaltasunari

580
00:41:20,520 --> 00:41:23,720
esker hartzera goazen janari hau.
Jesukristo gure jaunaren bitartez.

581
00:41:23,800 --> 00:41:25,000
(DENEK) Amen.

582
00:41:25,640 --> 00:41:27,520
On egin dagigula.
-Berdin.

583
00:41:28,160 --> 00:41:29,160
Pasa ogia.

584
00:41:32,960 --> 00:41:35,760
Zer moduz atzo argazkilariarekin?

585
00:41:35,840 --> 00:41:38,080
A, ondo, giro aparta egiten zuen.

586
00:41:38,480 --> 00:41:40,080
Halaxe egiten zian.

587
00:41:41,760 --> 00:41:44,880
Zerbait kontatzen ari hintzaion,
auskalo zer.

588
00:41:46,040 --> 00:41:48,040
Gero atuna dago, tomatearekin.

589
00:41:48,600 --> 00:41:51,400
Hobe dugu aprobetxatzea
antxoarena gertatu baino lehen.

590
00:41:51,480 --> 00:41:53,280
-Zer gertatu zaio antxoari?
Ixo.

591
00:41:55,000 --> 00:41:58,720
Orain esaidak
izarrak kontatzen ari zinetela.

592
00:41:58,880 --> 00:41:59,880
Antonio.

593
00:41:59,960 --> 00:42:01,160
Utzi niri, Rosa.

594
00:42:03,360 --> 00:42:05,840
Balbemendiko historia
ezagutu nahi zuen,

595
00:42:05,920 --> 00:42:08,920
eta gai horietaz nik pittin bat
badakidanez, horretaz aritu ginen.

596
00:42:09,000 --> 00:42:12,000
A...
Orain historia jakin nahi dik.

597
00:42:13,000 --> 00:42:15,200
Ez al zen argazkilaria?

598
00:42:16,000 --> 00:42:18,640
Argazkilaria izateak
ez du esan nahi beste gai batzuk

599
00:42:18,720 --> 00:42:20,080
interesatzen ez zaizkionik.

600
00:42:20,160 --> 00:42:23,360
Ez hadi aingerutxoa izan,
lehengoan ere esan nian,

601
00:42:23,440 --> 00:42:25,480
neska hori periodista duk.

602
00:42:26,640 --> 00:42:28,000
Periodista.

603
00:42:28,120 --> 00:42:29,520
Argazkilaria dela esan digu,

604
00:42:29,600 --> 00:42:32,280
eta ez daukat bere hitza
zalantzan jartzeko arrazoirik.

605
00:42:32,360 --> 00:42:35,160
Nik urrutitik antzematen zidak
jende klase horri.

606
00:42:35,640 --> 00:42:37,320
Sarraskia non, putreak han!

607
00:42:37,400 --> 00:42:39,360
Zu beti jendearen
epai txarrak egiten.

608
00:42:40,480 --> 00:42:42,360
Ez da hain fidagaitza izan behar.

609
00:42:42,880 --> 00:42:44,280
Eta kazetaria balitz ere, zer?

610
00:42:44,360 --> 00:42:46,120
Horregatik begitan
hartu beharko nuke?

611
00:42:46,320 --> 00:42:48,240
Hara, Balbemendiri fama txarra

612
00:42:48,320 --> 00:42:50,920
ekarri besterik ez ditek
egin periodistek.

613
00:42:51,000 --> 00:42:54,240
Eta orain, lehengoaz gain,
kaka piloa harrotu nahi dik horrek.

614
00:42:54,360 --> 00:42:55,880
Lasaitu gaitezen, mesedez.

615
00:42:55,960 --> 00:42:58,800
Beste eskandalu bat
eta hona ez da amabirjina etorriko.

616
00:42:58,880 --> 00:43:02,280
Akabo, orduan, putetxeak
eta bainuetxeak eta dena delakoak.

617
00:43:14,760 --> 00:43:16,840
Oso begi onekin
ikusten duala ematen dik.

618
00:43:17,280 --> 00:43:18,680
-Zertaz ari haiz?

619
00:43:18,760 --> 00:43:21,440
-Normalean ez duk bi minutu ere
galtzen ezezagunekin,

620
00:43:21,520 --> 00:43:22,720
baina Ane horrekin...

621
00:43:24,000 --> 00:43:25,680
-Ez hasi berriz, bale, Irati?

622
00:43:26,040 --> 00:43:28,280
-Ez didak ulertu
edo ez didak ulertu nahi?

623
00:43:28,360 --> 00:43:30,640
-Joder, jeloskor hutsa haiz.

624
00:43:31,720 --> 00:43:33,400
Psikiatrarengana
joan beharko huke.

625
00:43:33,480 --> 00:43:34,760
-Ez naun jeloskorra,

626
00:43:34,840 --> 00:43:37,760
eta uste diat hik ni baino
psikiatra behar handiagoa duala.

627
00:43:38,320 --> 00:43:41,400
-Hurbiltzen zaizkidan emakume guztien
errezelo txarra hartzen dun.

628
00:43:41,640 --> 00:43:45,680
-Guztiena ez, batzuena bakarrik.
Eta argi zagok Ane gustuko duala.

629
00:43:46,560 --> 00:43:48,600
-A, bai? Eta nola dakik, ba?

630
00:43:48,920 --> 00:43:51,280
-Ni berehala konturatzen nauk
gauza horietaz.

631
00:43:51,960 --> 00:43:54,240
-Eta Rosa? Eta Bixenta?

632
00:43:54,320 --> 00:43:57,640
Konturatuta al hago nolako titiak
dituzten eta nola begiratzen didan?

633
00:43:57,720 --> 00:44:01,200
-Rosari eta Bixentari ez, baina
Estibalitzi bai, ez nauk inozoa.

634
00:44:01,280 --> 00:44:03,480
-Anerekin hasi, eta orain,
Estibalitzen kontua.

635
00:44:03,560 --> 00:44:04,920
-Motiboak ematen dizkiat.

636
00:44:05,000 --> 00:44:07,680
-Hala pentsatzen badun, zergatik
gonbidatu dun Ane afaltzera?

637
00:44:07,760 --> 00:44:10,000
Erraztasuna eman nahi dizkidan?
-Higuingarria haiz.

638
00:44:10,080 --> 00:44:12,600
-Bazekinat, hirukote bat egin nahi
dun, horixe dun.

639
00:44:12,680 --> 00:44:13,680
-Isildu hadi!

640
00:44:13,760 --> 00:44:16,120
-Niregatik konforme hirukote bat,
nire fantasia.

641
00:44:16,200 --> 00:44:17,400
(Tinbrea)

642
00:44:20,880 --> 00:44:23,320
-Irekin hitz egin behar det.
Larria duk.

643
00:44:24,040 --> 00:44:25,440
-Beste nazkagarri bat.

644
00:44:32,400 --> 00:44:34,360
Problema bat diagu.
-Zer gertatzen da?

645
00:44:34,440 --> 00:44:36,560
-Neska hori Otsozulon
sartzen ikusi diat.

646
00:44:36,880 --> 00:44:39,400
-Joder.
-Bere argazki makina eta guzti.

647
00:44:39,680 --> 00:44:42,160
-Hi berak ikusi duk, baina berak?
Hi ikusi al haut?

648
00:44:42,240 --> 00:44:43,240
-Ez.

649
00:44:45,400 --> 00:44:46,400
-Beno.

650
00:45:19,000 --> 00:45:20,080
Barkatu.

651
00:45:20,160 --> 00:45:21,160
Lasai.

652
00:45:21,320 --> 00:45:24,440
Ama birjina garbitzen ari nintzen
prozesiora ateratzeko.

653
00:45:24,520 --> 00:45:26,280
Eta? Noiz da prozesioa, ba?

654
00:45:26,360 --> 00:45:28,760
Urtean bitan,
martxoko bigarren igandean

655
00:45:28,840 --> 00:45:30,800
eta abuztuaren erdian egiten da.

656
00:45:31,520 --> 00:45:33,280
Prest egotea komeni da.

657
00:45:33,440 --> 00:45:34,960
Bai, ulertzen dut.

658
00:45:35,240 --> 00:45:38,240
Elizatik irten eta basoraino
joaten da, eta han,

659
00:45:38,320 --> 00:45:41,280
konjuruak eta errezoak egin,
eta buelta elizara.

660
00:45:42,520 --> 00:45:45,680
Konjuruak?
Bai, izpiritu txarrak uxatzeko.

661
00:45:48,200 --> 00:45:52,120
Etorriko zara?
Bai, herrian banago, behintzat, bai.

662
00:45:53,280 --> 00:45:54,920
Kaixo, Ane.
Kaixo.

663
00:45:55,240 --> 00:45:58,280
Ezagutzen zenuen nire arreba?
Ba, bistaz bai.

664
00:45:59,200 --> 00:46:02,400
Gaur erabili duzun kasuila
hartzera noa, garbitzera eramateko,

665
00:46:02,480 --> 00:46:04,560
argizari tanta batzuk erori zaizkio.

666
00:46:04,640 --> 00:46:05,640
Ondo da.

667
00:46:06,400 --> 00:46:08,720
Arreba laguntzaile, hori zortea.

668
00:46:08,800 --> 00:46:10,480
Bai, eskerrak berari, bestela,

669
00:46:10,560 --> 00:46:14,280
nire eguneroko bizitza penagarria
izango litzateke, deskalabru bat.

670
00:46:14,840 --> 00:46:17,240
Senar desatsegin hori
izango ez balu...

671
00:46:17,320 --> 00:46:19,520
Ezin da ukatu
Antonio desatsegina dela.

672
00:46:19,760 --> 00:46:21,840
Baina badu bere alderdi ona ere,
ezkutuan.

673
00:46:22,160 --> 00:46:26,120
Oso ezkutuan beharko,
ezagun duzu apaiza zarela.

674
00:46:30,120 --> 00:46:31,680
Eta? Zer gabiltza?

675
00:46:33,040 --> 00:46:34,040
Ez dut ulertzen.

676
00:46:35,040 --> 00:46:37,840
Lehengoan, Balbemendiko historia
jakin nahi omen zenuen,

677
00:46:37,920 --> 00:46:40,280
baina gaur,
ea zein aitzakia asmatzen didazun.

678
00:46:40,720 --> 00:46:42,680
Aitzakia behar al da
zurekin hitz egiteko?

679
00:46:42,760 --> 00:46:45,920
Emakume santujaleenak ere
ez dira hainbeste etortzen.

680
00:46:47,120 --> 00:46:50,120
Badakit, eguneroko meza zein ordutan
den jakin nahi duzu.

681
00:46:50,800 --> 00:46:52,160
Ez, ama birjina honek

682
00:46:52,240 --> 00:46:55,360
mirari handi bat egin beharko du
ni mezetan ikusteko.

683
00:46:57,920 --> 00:46:58,920
Eta?

684
00:47:00,720 --> 00:47:03,400
Kontatuko didazu
barruan duzun kezka handi hori?

685
00:47:09,320 --> 00:47:12,640
Asko maite nuen pertsona bat
galdu nuen orain urte batzuk.

686
00:47:14,920 --> 00:47:16,760
Eta oraindik ez dut gainditu.

687
00:47:17,160 --> 00:47:19,200
Horrelakoak denoi gertatu zaizkigu.

688
00:47:20,400 --> 00:47:21,960
Nik ere, apaiza izan arren,

689
00:47:22,040 --> 00:47:24,400
izan ditut nire nahigabeak
eta etsialdiak.

690
00:47:28,000 --> 00:47:30,000
Nor zen galdu zenuen
pertsona hori?

691
00:47:32,920 --> 00:47:34,800
Aspaldiko kontuak dira, ba...

692
00:47:39,440 --> 00:47:40,600
Zer, ba al zatoz?

693
00:47:41,520 --> 00:47:42,920
Ni ere banindoan.

694
00:47:44,240 --> 00:47:46,000
Nahi baduzu,
hitz egin genezake gero.

695
00:47:46,080 --> 00:47:47,600
Asti gehiagorekin.

696
00:47:47,880 --> 00:47:49,800
Beste egunen batean, hobeto.

697
00:47:49,880 --> 00:47:52,320
Gaur, Iratirekin eta Jonekin
geratu naiz afaltzeko.

698
00:47:52,400 --> 00:47:53,400
Ados.

699
00:47:53,480 --> 00:47:56,240
Baina ipuin eta istorio gehiago
kontatu behar didazu.

700
00:47:56,320 --> 00:47:58,480
Oso gustura egoten naiz
zuri entzuten.

701
00:48:12,840 --> 00:48:14,160
(Atea)

702
00:48:22,080 --> 00:48:23,840
Gorka!
Gabon.

703
00:48:24,720 --> 00:48:26,880
Ez zaitut are bat egunean ikusi.

704
00:48:28,000 --> 00:48:29,520
Non ibili zara?
Lanean.

705
00:48:30,360 --> 00:48:32,720
Noiz egin behar dugu ibilaldi hori?

706
00:48:33,000 --> 00:48:34,400
Hitz egingo dugu horretaz.

707
00:48:36,160 --> 00:48:37,720
Estibalitzek esan dizu, ezta?

708
00:48:39,440 --> 00:48:41,880
Bai, aitortzen dut,
mendian egon naiz bakarrik,

709
00:48:41,960 --> 00:48:43,520
baina kontu handiz ibili naiz.

710
00:48:43,800 --> 00:48:45,680
Ez naiz horretaz hitz egitera
etorri.

711
00:48:47,440 --> 00:48:49,640
A, ez? Zer nahi duzu, ba?

712
00:48:49,760 --> 00:48:50,960
Egia.

713
00:48:52,960 --> 00:48:54,200
Ez dut ulertzen.

714
00:48:54,360 --> 00:48:56,720
Badakit ez zarela
aldizkari baten argazkilaria.

715
00:49:01,520 --> 00:49:02,520
Nik...

716
00:49:02,600 --> 00:49:04,960
Oraintxe jakin nahi dut
zertara etorri zaren hona.

717
00:49:05,040 --> 00:49:07,120
Ez naiz hemendik aterako
hori jakin arte.

718
00:49:23,120 --> 00:49:25,120
Jakin daiteke
zer jolas klase den hau?

719
00:49:25,360 --> 00:49:27,200
-Jolasa ez.
-Orduan, zer?

720
00:49:27,280 --> 00:49:29,720
-Azalduko dizut.
-Zuk ez duzu ezer azaldu beharrik.

721
00:49:29,800 --> 00:49:32,120
Badakit aitak ez dizula
nirekin ibiltzen uzten,

722
00:49:32,200 --> 00:49:35,120
baina gaur goizean hire ondotik
pasatu, eta kasurik ere ez.

723
00:49:35,200 --> 00:49:36,720
-Hara, nik ez nuen nahi, baina...

724
00:49:36,800 --> 00:49:39,040
-Katetik lotuta daramaten
txakurtxoa ematen zenuen.

725
00:49:39,120 --> 00:49:41,840
-Mesedez, Olatz, ez jarri horrela.
-Nola nahi duzu jartzea?

726
00:49:41,920 --> 00:49:42,920
-Aitarekin nengoen.

727
00:49:43,320 --> 00:49:45,560
-Eta zure aitari
aurre egiteko gauza ez bazara,

728
00:49:45,640 --> 00:49:47,680
hobe dugu
bakoitza bere bidetik joatea.

729
00:49:47,760 --> 00:49:50,000
-Ez esan hori.
-Ez nauzu maite?

730
00:49:51,200 --> 00:49:54,160
-Maite zaitut, Olatz, maite zaitut.

731
00:49:54,240 --> 00:49:55,720
-Orduan, ausartu zaitez.

732
00:49:55,800 --> 00:49:58,040
-Nola?
-Esaiozu aitari nirekin zaudela.

733
00:49:58,600 --> 00:49:59,600
-Hori badaki.

734
00:49:59,880 --> 00:50:02,000
-Esaiozu berdin zaigula
zer pentsatzen duen.

735
00:50:02,800 --> 00:50:04,280
Esango diozu, bai ala ez?

736
00:50:07,520 --> 00:50:10,120
-Olatz, sukaldera!
-Banoa.

737
00:50:10,200 --> 00:50:12,240
-Segituan,
entsaladak prestatu gabe daude.

738
00:50:24,240 --> 00:50:26,440
Eta hau da nire ahizparen historia.

739
00:50:27,720 --> 00:50:28,920
Ikaragarria da.

740
00:50:34,360 --> 00:50:36,040
Eta 10 urte pasa dira geroztik.

741
00:50:36,800 --> 00:50:38,600
10 urte, bai.

742
00:50:39,920 --> 00:50:41,880
Sufritu dudana ez diot inori opa.

743
00:50:44,360 --> 00:50:46,680
Benetan ongi ulertzen dut zure mina.

744
00:50:48,200 --> 00:50:51,600
Dagoen tokian dagoela ere,
Enara pozik egongo da zurekin.

745
00:50:52,520 --> 00:50:54,160
Dena amaitutakoan,

746
00:50:55,800 --> 00:50:57,680
orduan egongo naiz pozik ni,
behintzat.

747
00:50:57,760 --> 00:50:59,880
Baina bitartean...

748
00:51:00,920 --> 00:51:03,040
Gorka, barkatu, baina...

749
00:51:03,120 --> 00:51:04,200
Zer?

750
00:51:05,760 --> 00:51:08,040
Ez dakit ondo egin dudan.
Ondo egin zer?

751
00:51:09,960 --> 00:51:12,480
Ezezagun bati kontatzea
Enararen ahizpa naizela.

752
00:51:14,600 --> 00:51:16,960
Sekretu hori leku seguruan
gordeta egongo da.

753
00:51:18,320 --> 00:51:19,520
Bai, baina...

754
00:51:20,360 --> 00:51:21,400
Gauza bat, Gorka.

755
00:51:21,720 --> 00:51:22,760
Bai?

756
00:51:23,440 --> 00:51:25,680
Zin egingo didazu ez diozula
inori kontatuko?

757
00:51:28,640 --> 00:51:30,080
Zin egiten dizut.

758
00:51:30,840 --> 00:51:32,800
Konfiantza osoa
izan dezaket zurekin?

759
00:51:34,040 --> 00:51:35,160
Ane,

760
00:51:36,040 --> 00:51:38,640
nik orain baietz esateak
ez dizu zalantza uxatuko.

761
00:51:40,120 --> 00:51:42,600
Denborak erakutsiko dizu
benetan ni naizela...

762
00:51:43,800 --> 00:51:44,800
Hala espero dut.

763
00:51:46,040 --> 00:51:47,560
Zu izango zara lekuko.

764
00:51:49,800 --> 00:51:51,920
Ez dakizu zenbat pozten nauen
hori entzuteak.

765
00:51:53,160 --> 00:51:54,240
Egia esan,

766
00:51:55,600 --> 00:51:57,240
nahiko bakarrik sentitzen naiz.

767
00:51:58,360 --> 00:52:01,480
Balbemendi ez da lekurik onena
bakardadea uxatzeko.

768
00:52:03,680 --> 00:52:06,520
Ez nintzen
hemengo bakardadeaz bakarrik ari.

769
00:52:07,360 --> 00:52:08,360
Ane.

770
00:52:08,840 --> 00:52:09,840
Bai.

771
00:52:10,360 --> 00:52:12,880
Ez nioke bizkarra emango
mina duen lagunari.

772
00:52:15,240 --> 00:52:16,480
Eskerrik asko, Gorka.

773
00:52:18,120 --> 00:52:20,960
Ez nuen sekula pentsatuko
hain sentibera izango zinenik.

774
00:52:21,960 --> 00:52:23,240
Ez dut hala ematen, edo?

775
00:52:23,960 --> 00:52:27,480
Beno, egia esan,
itxura ez duzu batere txarra.

776
00:52:28,960 --> 00:52:30,160
Ba, mila esker.

777
00:52:32,960 --> 00:52:34,120
Badakizu non nagoen.

778
00:52:35,120 --> 00:52:36,360
Eskerrik asko, Gorka.

779
00:52:41,000 --> 00:52:42,000
Aio.

780
00:52:55,400 --> 00:52:58,000
Ze usain gozoa, zer dugu afaltzeko?

781
00:52:58,080 --> 00:53:00,080
-Onddoak bolobanen barruan.

782
00:53:00,160 --> 00:53:03,120
-Onddoak?
-Bai, gaur goizean batutakoak.

783
00:53:03,200 --> 00:53:05,720
Azken momentuan
berotualdi bat emango diet labean.

784
00:53:05,800 --> 00:53:08,200
-Badakit zergatik
maitemindu nintzen zurekin.

785
00:53:08,280 --> 00:53:10,480
Gogoratzen afaltzera
gonbidatu ninduzula

786
00:53:10,560 --> 00:53:12,280
lehenengo aldiz egin genuenean?

787
00:53:14,600 --> 00:53:16,600
Afariaz edo postreaz
gogoratzen zara?

788
00:53:17,280 --> 00:53:18,280
-Afariaz?

789
00:53:19,360 --> 00:53:21,000
-Auzo erdia esnatu genuen.

790
00:53:21,600 --> 00:53:24,120
-Nik dakidan laguntxo bat
ere esnatzen hasita dago.

791
00:53:24,640 --> 00:53:27,280
-Esaiozu lotan jarraitzeko
afaria amaitu arte.

792
00:53:27,800 --> 00:53:31,720
Zer beste dugu afaltzeko?
-Gulen entsalada eta marmitakoa.

793
00:53:32,680 --> 00:53:34,520
-Okasio handietako afaria.

794
00:53:34,600 --> 00:53:37,440
Nork daki, beharbada gaur...
Ane konkistatuko duzu.

795
00:53:37,520 --> 00:53:41,320
-Beno, ez hasi... lehen ere
badakizu nola bukatu dugun eta.

796
00:53:41,400 --> 00:53:44,120
-Broma da, nork maiteko zaitu
ni baino gehiago?

797
00:53:44,240 --> 00:53:45,560
(Tinbrea)

798
00:53:46,240 --> 00:53:49,560
-Niregatik ez ireki, e?
-Biok jango ditugu onddoak?

799
00:53:49,640 --> 00:53:51,960
-Ez, lehendabizi postrea,
eta gero, gerokoak.

800
00:54:01,240 --> 00:54:03,360
Gabon.
Ez zenuen ezer ekarri behar.

801
00:54:03,440 --> 00:54:05,600
Ez pentsa munduko onenak direnik.

802
00:54:05,680 --> 00:54:07,920
-Beno, probatu gabe
ez da jakiten hori.

803
00:54:09,800 --> 00:54:12,760
-Ez dakizu zer ilusio egiten didan
zu gonbidatzeak.

804
00:54:12,840 --> 00:54:15,360
-Niri ere bai, garbi geratu dadila.

805
00:54:15,440 --> 00:54:18,760
-Ez nizun esan, baina bera da
jatetxe honetako sukaldaria.

806
00:54:18,840 --> 00:54:20,520
Zuk daukazu zortea.

807
00:54:20,600 --> 00:54:22,240
-Orduan, gustura Balbemendik?

808
00:54:22,320 --> 00:54:23,760
Ba, bai.

809
00:54:23,840 --> 00:54:26,040
Egia esan,
oraindik ez dut dena ezagutzen,

810
00:54:26,120 --> 00:54:27,520
baina lekua zoragarria da.

811
00:54:27,600 --> 00:54:30,000
Atzo esan bezala, nahi baduzu,
neuk eramango zaitut

812
00:54:30,080 --> 00:54:32,640
paraje interesgarrienetara.
Leize-zuloetara, adibidez.

813
00:54:33,920 --> 00:54:35,520
Edo ezagutzen dituzu dagoeneko?

814
00:54:36,080 --> 00:54:38,040
Ez, oraindik ez.

815
00:54:38,120 --> 00:54:41,000
Gorkarekin joatekotan nintzen,
baina oraindik ez nau eraman.

816
00:54:41,720 --> 00:54:42,720
Ba, pena da.

817
00:54:43,280 --> 00:54:44,960
Bai, bihar edo etsi joango gara.

818
00:54:45,040 --> 00:54:46,920
-Zer aspergarri jartzen zareten.

819
00:54:47,000 --> 00:54:49,320
Ane, kontatu ze bizitza
egiten duzun Bilbon.

820
00:54:49,400 --> 00:54:51,560
Beno, aparteko ezer.
Nire lana dela eta,

821
00:54:51,640 --> 00:54:54,360
asko ibiltzen naiz batetik bestera.
Eskerrik asko.

822
00:54:54,440 --> 00:54:58,080
Eta gainontzekoan, bizitza normala.

823
00:54:58,400 --> 00:55:02,080
Bizitza normala,
erosketak egin, zinemara joan...

824
00:55:02,160 --> 00:55:03,600
Kale gosea duzu.

825
00:55:03,680 --> 00:55:06,360
Bai, baina gu laster
bueltatuko gara hirira.

826
00:55:06,840 --> 00:55:08,480
Eta, zer egiten duzue hemen?

827
00:55:08,560 --> 00:55:09,560
-Txin-txin.

828
00:55:12,040 --> 00:55:15,240
-Madrilen estresatuta bizi ginen,
eta bizitza berria.

829
00:55:16,160 --> 00:55:18,360
-Eta nik ordenadorearekin
lan egiten dudanez,

830
00:55:18,440 --> 00:55:21,120
berdin zait hemendik egin edo beste
edozein lekutatik.

831
00:55:22,640 --> 00:55:26,040
Eta zuri berdin bazaizu eta
Irati joateko desiratzen badago...?

832
00:55:27,400 --> 00:55:30,160
Beno, afaria prest dago,
utzi berriketak eta eseri mahaian.

833
00:56:37,720 --> 00:56:41,240
Pertsona bakar batek erretzen
dituelako zigarroak herrian, Lukasek.

834
00:56:41,320 --> 00:56:43,200
Denok diagu prezio bat.
Joantxok ez!

835
00:56:44,880 --> 00:56:46,920
Akerbeltzaren potroak.

836
00:56:47,360 --> 00:56:51,080
Ezagutzen al dituzu landare horiek?
Bai, lami belarrak dira.

837
00:56:51,560 --> 00:56:53,280
Balbemendin bakarrik hazten dira.

838
00:56:53,840 --> 00:56:55,720
Bixenta nortasun
handiko emakumea da.

839
00:56:55,840 --> 00:56:58,160
Beti egiten du gauza bera
ilargi berria denean.

840
00:56:58,600 --> 00:57:00,960
Beste inork ikusi al zuen bikotea?
Bai.

841
00:57:01,720 --> 00:57:02,720
Bixentak.

842
00:57:02,800 --> 00:57:05,040
Min egiten didazu!
Zertara etorri haiz Balbemendira?

843
00:57:09,960 --> 00:57:10,960
Barkatu.

844
00:57:11,040 --> 00:57:14,000
Ilargi berriko gauetan,
zakur deabruak zaunketan.

845
00:57:14,360 --> 00:57:18,000
Oitamen superatis sopori...

846
00:57:18,760 --> 00:57:20,520
Noiztik dauzkazu amesgaiztoak?

847
00:57:20,600 --> 00:57:22,000
Basoan galdu nintzenetik.