1
00:00:02,320 --> 00:00:03,680
(OIHU EGITEN DU)

2
00:00:04,040 --> 00:00:05,880
Aker beltzaren potroak!

3
00:00:07,760 --> 00:00:11,240
Pertsona bakar batek erretzen ditu
horrelako zigarroak herrian, Lukasek.

4
00:00:11,360 --> 00:00:14,400
Gezurretan ibili zara. Mutila
ez zenuen esandako lekuan aurkitu.

5
00:00:14,480 --> 00:00:16,760
Kontu zaharrak
gustatzen zaizkiola...?

6
00:00:18,080 --> 00:00:20,280
Kontu zaharrak emango dizkiogu ba.

7
00:00:24,080 --> 00:00:25,360
(EZTULA EGITEN DU)

8
00:00:25,880 --> 00:00:27,280
(Txakurren zaunkak)

9
00:00:29,040 --> 00:00:30,560
Kontuz!

10
00:00:32,000 --> 00:00:33,000
Barkatu.

11
00:00:33,080 --> 00:00:35,080
Ezagutzen al dituzu landare horiek?

12
00:00:35,160 --> 00:00:36,880
Bai, lami-belarrak dira.

13
00:00:37,360 --> 00:00:40,080
Beste inork ikusi al zuen bikotea?
Bixentak.

14
00:00:40,160 --> 00:00:42,440
Beti egiten du gauza bera
ilargi betea denean.

15
00:00:42,520 --> 00:00:46,240
Zure belarrek ezaugarri
hipnotiko eta anestesikoak dauzkate.

16
00:00:48,400 --> 00:00:50,160
(BERBALDI ULERGAITZA)

17
00:00:52,040 --> 00:00:54,320
(ARAO BAT ESATEN DU LATINEZ)

18
00:00:56,880 --> 00:01:00,200
Gazteak desagertu ziren gauean
Bixenta ez zegoen etxean.

19
00:01:03,520 --> 00:01:05,120
(Misterio musika)

20
00:01:12,680 --> 00:01:15,080
Aizu! Isilduko al zara!

21
00:01:15,440 --> 00:01:16,640
Etorri! Zatoz!

22
00:01:17,520 --> 00:01:19,840
Zer daukazu hor?
Ea, begira, begira.

23
00:01:20,280 --> 00:01:21,280
Baina zer?

24
00:01:21,960 --> 00:01:23,680
Baina zer? Baina non?

25
00:01:24,120 --> 00:01:25,360
Odola daukazu eta!

26
00:01:25,440 --> 00:01:26,760
Non egin duzu hau?

27
00:01:30,040 --> 00:01:31,640
(Suspensezko musika)

28
00:01:47,160 --> 00:01:48,600
(Txakurraren zaunkak)

29
00:01:57,760 --> 00:01:59,160
(OIHUKATZEN DU)

30
00:02:08,080 --> 00:02:09,680
(NEGAR EGITEN DU)

31
00:02:27,240 --> 00:02:28,680
(EZTULA EGITEN DU)

32
00:02:36,000 --> 00:02:37,600
(EZTULA EGITEN DU)

33
00:02:44,400 --> 00:02:46,280
Horrekin ez diozu ba azukre
asko botako?

34
00:02:50,040 --> 00:02:51,040
Ondo zaude?

35
00:02:55,080 --> 00:02:57,720
Bai. Ondo nago.

36
00:02:59,240 --> 00:03:02,960
Bart oso berandu etorri zara,
ez zaitut oheratzen sentitu.

37
00:03:04,720 --> 00:03:07,240
Hesian konpontzen jardun nuen
berandu arte.

38
00:03:07,800 --> 00:03:11,880
Behorrak bota behar dituzte gaur
mendira eta egin beharra zegoen.

39
00:03:14,080 --> 00:03:16,560
-Aita, ama, entzun duzue?
-Zer gertatzen da?

40
00:03:16,640 --> 00:03:17,960
-Lukas hilda agertu da.

41
00:03:18,040 --> 00:03:19,760
-Aitaren, semearen...

42
00:03:19,840 --> 00:03:21,160
Eta nola hil da?

43
00:03:21,400 --> 00:03:24,640
-Inork ez daki. Juantxoren bordaren
ondoan aurkitu dutela esan dute.

44
00:03:24,720 --> 00:03:25,720
-Seguru zaude?

45
00:03:25,800 --> 00:03:28,720
-Bai, jada Ertzaintzari eta
funerariari deitu diote behintzat.

46
00:03:32,560 --> 00:03:33,720
Joan beharra daukat.

47
00:03:34,720 --> 00:03:37,720
Hildakoa ikustera joan nahi genuen
baina Bixentak ez digu utzi.

48
00:03:37,800 --> 00:03:39,040
-Bururatzea ere!

49
00:03:39,400 --> 00:03:41,600
-Eta orain zer egingo dut,
lanera joan?

50
00:03:41,680 --> 00:03:42,680
-Ez dakit.

51
00:03:43,200 --> 00:03:45,520
-Giltza badaukat
baina Lukas ez baldin badago...

52
00:03:45,600 --> 00:03:46,840
-Ez, ez joan.

53
00:03:46,920 --> 00:03:49,960
Ertzainak ibiliko dira gauzak
miatzen eta galderak egiten.

54
00:03:50,040 --> 00:03:51,880
Eta zenbat eta urrutiago, hobe.

55
00:03:52,560 --> 00:03:55,320
-Ba orduan bizikletarekin buelta bat
ematera joango naiz.

56
00:03:55,400 --> 00:03:56,400
-Ondo da.

57
00:03:57,800 --> 00:03:59,400
-Beno, ba gero arte.
-Bai.

58
00:04:00,440 --> 00:04:02,920
Ez berandu etorri, e?
Eta zaindu bazkalordua.

59
00:04:03,000 --> 00:04:04,000
-Bai.

60
00:04:11,000 --> 00:04:12,800
(Misterio musika)

61
00:04:32,160 --> 00:04:33,960
(Misterio musika)

62
00:05:11,360 --> 00:05:12,960
Desgraziak hasten direnean

63
00:05:13,040 --> 00:05:15,600
batak bestearen gibeletik
etortzen direla.

64
00:05:15,880 --> 00:05:20,200
-Balbemendik lehen fama ona bazuen,
honek sekulako bentaja egingo zion.

65
00:05:21,360 --> 00:05:24,520
Galdutako neska hilda agertzea,
hori besterik ez da falta.

66
00:05:24,600 --> 00:05:28,920
-Ez gauzak nahasi, neska galdu zen.
Lukas animalia batek akabatu du.

67
00:05:29,320 --> 00:05:30,320
-Horixe bera.

68
00:05:30,800 --> 00:05:33,800
Balbemendin denetik gertatzen da,
eta dena txarra.

69
00:05:33,880 --> 00:05:36,920
-Periodistek pagotxa ederra daukate
berriro ere.

70
00:05:37,000 --> 00:05:39,600
-Zer putada Lukasena.
Pentsatze hutsak...

71
00:05:39,680 --> 00:05:41,520
Baina zer txakur du ba Juantxok?

72
00:05:41,640 --> 00:05:44,040
-Ez duzu Mur ezagutzen?
Otzana da...

73
00:05:44,280 --> 00:05:46,040
Nirekin jolasean ibiltzen zen beti.

74
00:05:46,120 --> 00:05:48,600
-Herri honi begizkoa bota dio
norbaitek.

75
00:05:48,680 --> 00:05:52,120
-Begizkoa herri oso bati?
Sekula ez dut horrelakorik entzun.

76
00:05:57,080 --> 00:06:00,160
-Bixenta, zerbait egin beharra
daukazu berandu baino lehen.

77
00:06:00,240 --> 00:06:02,640
Zuk bakarrik salba dezakezu
herri hau.

78
00:06:02,720 --> 00:06:03,880
Zuk uste?

79
00:06:05,040 --> 00:06:07,000
Ni Juantxo kezkatzen nau orain.

80
00:06:07,600 --> 00:06:11,160
Gixajoak denon laguntza beharko du
ataka honetatik ateratzeko.

81
00:06:11,680 --> 00:06:13,120
Ertzaintza heldu da.

82
00:06:13,200 --> 00:06:14,600
(Sirena)

83
00:06:22,480 --> 00:06:25,000
Zertara joan ote zen Lukas
Juantxoren bordara?

84
00:06:25,160 --> 00:06:26,600
-Eta gauean gainera.

85
00:06:26,680 --> 00:06:28,680
-Ez zioten elkarri hitz egiten, eta.

86
00:06:29,320 --> 00:06:34,000
-Beno, esaten dute lurren
salmentaren asuntoarekin ari zirela.

87
00:06:34,080 --> 00:06:35,680
-Zerbait esan nahi duzu horrekin?

88
00:06:37,680 --> 00:06:38,680
Egun on.

89
00:06:39,320 --> 00:06:41,120
Zer da kanpoko iskanbila hori?

90
00:06:41,200 --> 00:06:43,240
-Balbemendiko gizon bat hil da.

91
00:06:43,800 --> 00:06:45,160
Hil da?

92
00:06:45,680 --> 00:06:47,480
Nor?
Lukas.

93
00:06:49,200 --> 00:06:50,720
Lukas?
Bai.

94
00:06:50,800 --> 00:06:52,080
Ezagutzen zenuen?

95
00:06:52,800 --> 00:06:53,800
Horixe.

96
00:06:54,920 --> 00:06:56,160
Oraindik ez dakite seguru,

97
00:06:56,240 --> 00:06:58,560
baina ematen duenez
Juantxoren txakurrak hil du.

98
00:07:00,720 --> 00:07:02,680
Badakizue zer esaten zuen Juantxok?

99
00:07:05,160 --> 00:07:09,760
"Ilargi beteko gauetan
txakur sorginduak zaunketan".

100
00:07:24,480 --> 00:07:26,560
Nire dolumina, Juantxo.
Sentitzen dut.

101
00:07:26,640 --> 00:07:28,040
Eskerrik asko.

102
00:07:28,800 --> 00:07:32,920
Garratza da, gero.
Baina horrelakoxea da bizitza.

103
00:07:33,240 --> 00:07:34,600
Agudoa, benetan.

104
00:07:34,680 --> 00:07:36,120
(HASPEREN EGITEN DU)
Alua...

105
00:07:36,840 --> 00:07:39,360
Gutxien espero denean,
zapla, zulora.

106
00:07:40,600 --> 00:07:41,640
-Dolumina.

107
00:07:44,320 --> 00:07:45,760
Zer moduz zaude?

108
00:07:46,280 --> 00:07:47,280
Ondo.

109
00:07:48,200 --> 00:07:52,080
Zerbait behar baduzu eta nik egiteko
modukoa bada, eskatu lasai.

110
00:07:52,520 --> 00:07:53,560
Eskerrik asko.

111
00:07:54,720 --> 00:07:56,440
Aizu, Juantxo.

112
00:07:56,520 --> 00:07:59,760
Zer arraio gertatu zitzaion
txakurrari horrela amorratzeko?

113
00:07:59,840 --> 00:08:01,240
Nik jakingo banu...

114
00:08:01,320 --> 00:08:04,440
Ez al zenituen zaunkak entzun?
Mendian nenbilen belar bila.

115
00:08:06,080 --> 00:08:07,160
Ilargi betea.

116
00:08:09,080 --> 00:08:13,400
Lukas penatuta bizi zen elkarrekin
konpontzen ez zinetelako.

117
00:08:14,240 --> 00:08:16,480
Eta adiskidetzeko irrikatan zegoen.

118
00:08:17,400 --> 00:08:18,560
Ba ote?

119
00:08:18,840 --> 00:08:20,400
Ez ezazu dudarik izan.

120
00:08:21,000 --> 00:08:24,840
Lurrak direla eta ez direla azken
aldian maiz egon ginen elkarrekin.

121
00:08:24,960 --> 00:08:28,040
Eta asko hitz egin zidan zuri buruz.
-Sentitzen dut, Juantxo.

122
00:08:29,920 --> 00:08:32,600
Sekulako ilusioa zuen
bainuetxearekin.

123
00:08:33,160 --> 00:08:35,440
Eta zuk ere parte hartzea
nahi zuen.

124
00:08:36,720 --> 00:08:40,960
Konpon ezin zaharrak ahaztu eta
zuek biok elkarrekin lanean hasteko.

125
00:08:41,840 --> 00:08:44,480
Inondik ere zurekin proiektuaz
hitz egitera

126
00:08:44,560 --> 00:08:46,600
joana izango zen bart
hil zenean.

127
00:08:49,320 --> 00:08:52,360
Tamala gizon baten ilusioa
horrela zapuztea.

128
00:08:55,680 --> 00:08:57,120
Izan adorea, Juantxo.

129
00:09:01,600 --> 00:09:02,840
Aizu, Antonio.

130
00:09:03,400 --> 00:09:04,400
Bai?

131
00:09:10,640 --> 00:09:11,880
Lurrak salduko ditut.

132
00:09:13,240 --> 00:09:14,440
Ondo.

133
00:09:15,360 --> 00:09:17,600
Lukasek sekulako poza hartuko zuen.

134
00:09:19,240 --> 00:09:21,040
Bihar edo etzi pasako naiz
paperekin.

135
00:09:21,840 --> 00:09:22,840
Egongo gara.

136
00:09:34,200 --> 00:09:36,360
Jainkoak hartu du bere altzoan,
zaude seguru.

137
00:09:36,440 --> 00:09:37,440
Eskerrik asko.

138
00:09:37,840 --> 00:09:40,600
Zerbait behar bazenu,
badakizu non aurkituko nauzun.

139
00:09:42,880 --> 00:09:46,200
Pasa zaitez gaur arratsaldean
hiletaren gorabeherak zehazteko.

140
00:09:46,640 --> 00:09:48,720
Ardura hori zuk hartuko bazenu...

141
00:09:48,800 --> 00:09:50,200
Zer dela eta?

142
00:09:50,280 --> 00:09:52,240
Zu zara Lukasen
senide hurbil bakarra.

143
00:09:52,320 --> 00:09:53,680
Ez dut adorerik.

144
00:09:54,240 --> 00:09:55,920
Mesede hori eskatzen dizut.

145
00:09:57,600 --> 00:09:58,600
Ondo da.

146
00:09:59,120 --> 00:10:00,120
Nire kontu.

147
00:10:01,640 --> 00:10:02,640
Eskerrik asko.

148
00:10:06,160 --> 00:10:07,360
Kaixo.
Kaixo.

149
00:10:08,600 --> 00:10:10,000
(Misterio musika)

150
00:10:24,760 --> 00:10:28,200
Sorginak zu
baino eragin handiagoa du.

151
00:10:40,400 --> 00:10:41,840
Jakin duzu Lukasena?

152
00:10:41,920 --> 00:10:43,680
-Lukasen zer?
-Hil egin dela.

153
00:10:43,760 --> 00:10:45,960
-Zer?
-Entzun duzuna, Lukas hil egin da.

154
00:10:49,200 --> 00:10:50,400
-Eta non izan da, basoan?

155
00:10:51,000 --> 00:10:52,440
-Zer?
-Basoan hil al da?

156
00:10:52,520 --> 00:10:55,120
Galdera bat egin dizut.
-Ez, Juantxoren etxe ondoan.

157
00:10:57,480 --> 00:11:00,760
-Eta zer gertatu da, nola izan da...?
-Juantxoren txakurrak hil du.

158
00:11:00,840 --> 00:11:03,840
Gorpua oraintxe eraman dute.
Herria ertzainaz beteta dago.

159
00:11:04,920 --> 00:11:06,880
-"Joder, cago en la"...

160
00:11:07,560 --> 00:11:09,520
¡"Joder, joder, joder"!

161
00:11:11,280 --> 00:11:13,520
-Ondo al zaude?
-Bai, ondo nago! Zer ba?

162
00:11:22,040 --> 00:11:23,880
Zer esan dizute ertzainek?

163
00:11:24,520 --> 00:11:25,920
Txakurra izan dela.

164
00:11:26,840 --> 00:11:29,560
Lepo-zaina urratu omen dio
eta horrek akabatu omen du.

165
00:11:31,840 --> 00:11:33,400
Ez dago zalantzarik orduan?

166
00:11:33,480 --> 00:11:34,480
Ez.

167
00:11:36,000 --> 00:11:38,480
Nik banekien hori ere
beste inork esan gabe.

168
00:11:38,960 --> 00:11:41,640
Aski zen txakurraren muturra ikustea.

169
00:11:41,760 --> 00:11:45,560
Baina, baina, nola liteke?
Mur bezalako txakur bat...

170
00:11:45,640 --> 00:11:48,560
Auskalo zer sorginkeria gertatu
zaion txakur horri!

171
00:11:48,640 --> 00:11:50,440
Beti izan da oso zintzoa.

172
00:11:51,880 --> 00:11:53,280
Zer darabilzu buruan?

173
00:11:55,240 --> 00:11:57,000
Aker beltzen lanak direla.

174
00:11:57,680 --> 00:12:01,880
Txakurraren erraietan sartu dela,
eta hark hil duela nahian.

175
00:12:02,560 --> 00:12:06,040
Ez esan horrelakorik, gizona.
Nola izango zen ba aker beltz?

176
00:12:06,760 --> 00:12:09,160
Ahariaren kaskezurra zegoen etxean.

177
00:12:10,240 --> 00:12:12,920
Ahariaren kaskezurra?
Benetan?

178
00:12:13,000 --> 00:12:15,240
Lurrak irentsiko al nau gezurra
esaten badiot.

179
00:12:15,880 --> 00:12:18,920
Badakizu aker beltzen
morroirik onena aharia dela.

180
00:12:20,640 --> 00:12:23,840
Kaskezurrarena txantxa bat izan
daiteke, Juantxo.

181
00:12:23,920 --> 00:12:26,440
Badakizu zein zirto zalea den
hemengo jendea.

182
00:12:26,520 --> 00:12:27,520
Ez.

183
00:12:27,760 --> 00:12:29,960
Kontu horiekin broma gutxi, gero.

184
00:12:30,960 --> 00:12:34,200
Zu ikaratu nahi zintuzten mutiko
bihurri batzuk. Seguru nago.

185
00:12:34,280 --> 00:12:36,200
Badakite nolakoa zaren.

186
00:12:36,280 --> 00:12:38,800
Ez, ez zen txantxa, ez.

187
00:12:39,800 --> 00:12:41,800
Begira, Juantxo, zu ez kezkatu.

188
00:12:41,880 --> 00:12:43,960
Nik belar batzuk prestatuko dizkizut

189
00:12:44,040 --> 00:12:47,000
eta muskerra eguzkitan baino
lasaiago geratuko zara.

190
00:12:47,080 --> 00:12:50,640
Eta muxarrak neguan
baino hobeto egingo duzu lo.

191
00:12:50,720 --> 00:12:51,760
Ikusiko duzu.

192
00:12:57,680 --> 00:12:58,680
Maddi.

193
00:12:59,000 --> 00:13:00,280
Zer egiten duzu hemen?

194
00:13:00,920 --> 00:13:02,480
Juantxo triste dago.

195
00:13:04,760 --> 00:13:06,040
Badakizu zergatik?

196
00:13:06,120 --> 00:13:07,120
Zuk bai?

197
00:13:08,040 --> 00:13:10,440
Aker beltzek bere anaia hil duelako.

198
00:13:26,720 --> 00:13:27,720
Arratsalde on.

199
00:13:29,920 --> 00:13:31,400
Nahigabean lagun.

200
00:13:38,560 --> 00:13:39,960
(Misterio musika)

201
00:13:46,640 --> 00:13:48,280
Ez al duzu hori bukatu behar?

202
00:13:48,360 --> 00:13:50,760
-Ez naiz gose.
-Jakina.

203
00:13:51,080 --> 00:13:53,000
Orain ere jango zenuen zerbait.

204
00:13:53,600 --> 00:13:54,840
Ale, bukatu hori.

205
00:13:56,440 --> 00:13:58,080
Juantxorekin egon naiz.

206
00:14:00,440 --> 00:14:04,520
Azkenean lortu dut Lurrak saltzeko
prest dago bainuetxea jartzeko.

207
00:14:05,000 --> 00:14:07,560
-Bainuetxea?
Eta nolakoa izango da?

208
00:14:07,640 --> 00:14:09,920
Atzo ikusi nituen
arkitektoaren planoak.

209
00:14:11,000 --> 00:14:14,160
Ur bainuak, buztin terapiak,

210
00:14:14,640 --> 00:14:16,000
igerilekua...

211
00:14:16,080 --> 00:14:18,080
Aurrerapen guztiak izango ditu.

212
00:14:18,160 --> 00:14:19,440
Igerilekua ere bai?

213
00:14:19,520 --> 00:14:20,720
Jakina.
Joe!

214
00:14:21,200 --> 00:14:25,040
Hemen inguruko negozio
onenaren jabe izango gara.

215
00:14:26,160 --> 00:14:28,920
-Bukatu dut.
Joan naiteke jolasera?

216
00:14:29,000 --> 00:14:31,080
-Ezta pentsatu ere
guztiok bukatu arte.

217
00:14:31,160 --> 00:14:32,200
Utziozu, emakumea.

218
00:14:33,000 --> 00:14:34,600
Segi kalera, Peru.

219
00:14:43,960 --> 00:14:45,280
Ulertzen dut zure poza,

220
00:14:45,880 --> 00:14:49,600
baina gauza bakoitza bere neurrian
eta bere sasoian.

221
00:14:50,320 --> 00:14:52,240
Lukasen gorpua bero dago oraindik.

222
00:14:52,720 --> 00:14:55,320
Antxon, segi zu ere kanpora.

223
00:14:56,080 --> 00:14:58,600
Baina ez dut bukatu.
Gero bukatuko duzu.

224
00:15:08,440 --> 00:15:11,920
Ferminek dolua errespetatu behar
dela esan nahi zuen.

225
00:15:12,000 --> 00:15:14,640
Eta pertsonekin erruki gehiago
izan behar dela.

226
00:15:15,040 --> 00:15:16,760
Dolua? Errukia?

227
00:15:16,840 --> 00:15:18,000
Hil da, ezta?

228
00:15:18,080 --> 00:15:20,200
Gainera hori zen
Lukasen azken nahia.

229
00:15:20,280 --> 00:15:22,080
Eta Juantxoren nahia?
Zer?

230
00:15:22,840 --> 00:15:25,960
Lukasen heriotzaz aprobetxatu zara
eta hori ez dago ongi, Antonio.

231
00:15:26,040 --> 00:15:27,200
Zer ez dago ongi?

232
00:15:27,280 --> 00:15:29,280
Horixe baldin bazen
Lukasen azken nahia!

233
00:15:29,360 --> 00:15:33,960
Ez! zure interesarengatik egin duzu,
eta ez Lukasen borondatearengatik.

234
00:15:50,480 --> 00:15:52,160
Ez dut hizketarako gogorik.

235
00:15:53,360 --> 00:15:55,320
Oso eskertua nago zurekin.

236
00:15:55,800 --> 00:15:57,480
Bizitza salbatu zenidan.

237
00:15:57,560 --> 00:15:59,520
Basoan behar bezala ibili bazina...

238
00:16:01,160 --> 00:16:05,280
Aizu, atzo gauean
ez zenuen zarata arrarorik entzun?

239
00:16:05,760 --> 00:16:07,320
Ilargi betea zen.

240
00:16:08,360 --> 00:16:10,040
Eta zer zerikusi du horrek?

241
00:16:12,040 --> 00:16:16,400
Ilargi beteko gauetan Bixenta
eta biok belar biltzera joaten gara.

242
00:16:17,640 --> 00:16:18,840
Zer ohitura bitxia.

243
00:16:19,760 --> 00:16:23,240
Zuei, kaleko umeei, dena iruditzen
zaizue bitxia eta berezia.

244
00:16:24,840 --> 00:16:26,080
Arrazoi duzu.

245
00:16:27,400 --> 00:16:30,080
Eta, zer egiten duzue
bildutako belarrekin?

246
00:16:31,040 --> 00:16:32,880
Zu lotsagabe samarra zara, ez?

247
00:16:33,720 --> 00:16:34,920
Apur bat, baliteke.

248
00:16:37,040 --> 00:16:39,240
Estalpe batean jartzen ditugu
lehortzen.

249
00:16:39,800 --> 00:16:41,000
Estalpe batean?

250
00:16:42,400 --> 00:16:43,400
Bai.

251
00:16:44,240 --> 00:16:48,520
Eta ilargi betea San Juan
bezperarekin egokitzen baldin bada,

252
00:16:48,600 --> 00:16:51,800
gau horretan hartutako belarrak
apartekoak izaten dira.

253
00:16:54,320 --> 00:16:58,760
Desagertutako gazteak ere ilargi
beteko gau batean desagertu ziren.

254
00:17:00,080 --> 00:17:02,280
Baliteke, ez naiz gogoratzen.

255
00:17:02,360 --> 00:17:04,360
Barkatu, azken gauzatxo bat.

256
00:17:05,560 --> 00:17:07,960
Gau guztia pasa zenuen Bixentarekin?

257
00:17:11,320 --> 00:17:12,520
-Tira, Juantxo.

258
00:17:14,160 --> 00:17:18,880
Ur irakinetan jarri
eta hartu egunean hiru basokada,

259
00:17:19,040 --> 00:17:20,560
otorduen aurretik.

260
00:17:21,640 --> 00:17:22,680
-Eskerrik asko.

261
00:17:51,760 --> 00:17:53,800
Susmagarritzat geneukana hil zaigu.

262
00:17:55,000 --> 00:17:57,320
Bat gabe gelditu gara.
Edo ez.

263
00:17:58,120 --> 00:18:01,080
Lukasen heriotza eta desagerpenak
lotuta baleude?

264
00:18:02,160 --> 00:18:03,640
Ez dakit zer pentsatu.

265
00:18:05,120 --> 00:18:07,840
Antoniok lurrak erosi nahi omen
zizkien bi anaiei,

266
00:18:07,920 --> 00:18:09,720
baina ez omen ziren ados jartzen.

267
00:18:09,800 --> 00:18:11,560
Muturtuta bizi ziren.

268
00:18:13,120 --> 00:18:15,640
Eta horrek zer zerikusi
izan dezake desagerpenekin?

269
00:18:16,080 --> 00:18:17,280
Ez dakit.

270
00:18:17,800 --> 00:18:20,400
Baina horrek beste haritik
tira egitera behartzen gaitu.

271
00:18:24,920 --> 00:18:28,360
Juantxo eta Bixenta elkarrekin
egoten dira ilargi beteko gauetan.

272
00:18:29,400 --> 00:18:31,840
Kasualitatea,
desagerpenak ere ilargi beteko

273
00:18:31,920 --> 00:18:34,400
gauetan gertatzen dira.
Nora heldu nahi duzu?

274
00:18:34,480 --> 00:18:36,880
Juantxo eta Bixenta susmagarri
egin nahi dituzu?

275
00:18:37,160 --> 00:18:39,480
Ziur nago emakume horrek
zerbait izkutatzen duela.

276
00:18:39,600 --> 00:18:40,600
Zer?

277
00:18:40,680 --> 00:18:43,520
Zuk Bixenta ikusi zenuen
galdu zen bikotearekin, ezta?

278
00:18:43,760 --> 00:18:44,760
Bai.

279
00:18:45,600 --> 00:18:48,840
Demagun edabe arraroren bat
eman ziela edateko.

280
00:18:48,920 --> 00:18:50,120
Ez dut uste.

281
00:18:50,200 --> 00:18:52,960
Ez dut motiborik Bixenta hain
maltzurra dela pentsatzeko.

282
00:18:53,920 --> 00:18:55,080
Baina beno...

283
00:18:55,160 --> 00:18:57,840
Ya, ez zenuke susmo
gutietatik libre utziko.

284
00:18:57,920 --> 00:18:58,920
Ados.

285
00:18:59,080 --> 00:19:00,480
Baina zergatik?

286
00:19:01,480 --> 00:19:03,960
Desagerpenak modu erritualean
gertatzen dira.

287
00:19:04,160 --> 00:19:07,600
Eta Juantxok eta Bixentak oso ondo
ezagutzen dute herriko mitologia.

288
00:19:07,680 --> 00:19:10,560
Sineskeriak eta ohitura zaharrak.
Eta?

289
00:19:19,280 --> 00:19:20,440
Barkatu.

290
00:19:22,400 --> 00:19:23,680
Eskapatu zait.

291
00:19:25,400 --> 00:19:27,480
Sentitzen dut,
ez dakit zer pasa zaidan...

292
00:19:27,560 --> 00:19:29,200
Ez ditut gauzak nahastu nahi.

293
00:19:29,760 --> 00:19:30,760
Ulertzen dut.

294
00:19:33,080 --> 00:19:36,880
Baina nahi nuke jaki dezazun
zinez gustukoa zaitudala.

295
00:19:36,960 --> 00:19:38,480
Etxera joan behar dut.

296
00:19:40,440 --> 00:19:41,440
Agur.

297
00:19:54,840 --> 00:19:55,840
Epa.

298
00:19:58,360 --> 00:20:01,800
-Zenbat aldiz esan behar dizut ezin
dela etxetik irten kaskorik gabe?

299
00:20:01,880 --> 00:20:03,600
-Ahaztu egin zait.
Kaskoa?

300
00:20:04,160 --> 00:20:06,840
Honek kaskoa baino gogorragoa du
burua, eta.

301
00:20:06,920 --> 00:20:07,960
-Antonio!

302
00:20:08,400 --> 00:20:10,640
Azken aldia izan dadila, e?
-Bale.

303
00:20:12,600 --> 00:20:14,960
Aizu, Antxon,
nondik nora ibili zara?

304
00:20:15,600 --> 00:20:17,400
Ba, hasieran Santa Maria inguruan,

305
00:20:17,480 --> 00:20:21,000
eta gero hiru erreketatik gora,
ia Alkartia puntaraino heldu naiz.

306
00:20:21,080 --> 00:20:24,080
Eta gero pistaz pista etxeraino.
"Coño", buelta ederra.

307
00:20:24,680 --> 00:20:28,280
Jolasa ondo dago,
baina bihartik aurrera atzera berriz

308
00:20:28,360 --> 00:20:31,000
lanari eutsi beharko diozu.
Zerrategian?

309
00:20:31,840 --> 00:20:34,040
Geldituko da lanen bat bukatu gabe,
ezta?

310
00:20:34,120 --> 00:20:37,040
Bai, ate eta leiho batzuen
markoekin ari ginen.

311
00:20:37,680 --> 00:20:39,480
Baina zer egin behar dut
nik bakarrik?

312
00:20:39,560 --> 00:20:42,240
Beno, horretaz bihar hitz
egingo dugu.

313
00:20:42,800 --> 00:20:43,800
Beno, dutxara noa.

314
00:20:48,200 --> 00:20:50,800
Zure neba horrek sutan jartzen nau.

315
00:20:50,880 --> 00:20:53,640
Esan dizkidanak esan egin behar,
gero.

316
00:20:53,720 --> 00:20:55,880
Eta seme nagusiaren aurrean gainera!

317
00:20:56,440 --> 00:21:00,960
Beharbada ez dizu modu egokian esan,
baina bazuen arrazoi pixka bat.

318
00:21:01,400 --> 00:21:03,960
Aintzat hartu behar zenuke Ferminek
esandakoa.

319
00:21:04,040 --> 00:21:07,000
Zuk beti zure neba
lepatente aho zuri horren alde!

320
00:21:07,080 --> 00:21:10,160
Kokoteraino naukazu!
Zer uste duzu, jaungoikoa dela?

321
00:21:10,240 --> 00:21:13,360
Aizu, errespetu pixka bat Fermini
eta zure emazteari.

322
00:21:13,440 --> 00:21:16,560
Emaztea? Emaztearen lehen
betebeharra senarra babestea da.

323
00:21:16,640 --> 00:21:18,000
Zuk egiten ez duzuna!

324
00:21:18,080 --> 00:21:20,720
Hori ez da egia,
beti babestu izan zaitut!

325
00:21:20,800 --> 00:21:22,040
Gauza guztietan!

326
00:21:22,120 --> 00:21:23,120
Zuk?

327
00:21:23,720 --> 00:21:25,840
Eta zergatik ez naiz konturatu, e?

328
00:21:41,720 --> 00:21:44,360
Toalla garbirik bazenuen
begiratzen ari nintzen.

329
00:21:45,520 --> 00:21:46,960
Ni zelatatzen ari zara?

330
00:21:47,040 --> 00:21:48,440
Ni zu zelatatzen?

331
00:21:48,760 --> 00:21:50,800
Zu zara hemen gu zelatatzen
dabilena.

332
00:21:50,880 --> 00:21:53,360
Zer uste duzu,
itsuak eta ergelak garela?

333
00:21:53,440 --> 00:21:55,360
Esadazu zer egiten duzun nire gelan.

334
00:21:55,440 --> 00:21:57,480
Esadazu zer egiten duzun
Balbemendin.

335
00:21:57,560 --> 00:22:00,840
Argazkiak atera, badakizu.
Ya, utzi ditzagun koplak.

336
00:22:00,920 --> 00:22:03,120
Erbi txakur baten modura zabiltza.

337
00:22:03,200 --> 00:22:06,040
Juantxo gixajoari egin diozun
galdeketak ez du izenik.

338
00:22:06,120 --> 00:22:08,240
Doluminak eta eskerrak
eman nahi nizkion.

339
00:22:08,320 --> 00:22:10,880
Oso eskertua nago Juantxorekin.
Ya.

340
00:22:11,320 --> 00:22:14,160
Zergatik jakin nahi zenuen
non ibili nintzen bart?

341
00:22:15,880 --> 00:22:17,480
Zer egiten duzu Balbemendin?

342
00:22:18,520 --> 00:22:20,840
Ez dakit nor zaren
eta zer egiten duzun,

343
00:22:20,920 --> 00:22:22,960
baina gauza bat eskatuko dizut,

344
00:22:23,040 --> 00:22:26,000
ez traizionatu hain ongi
hartu zituen familia.

345
00:22:46,680 --> 00:22:48,280
(Misterio musika)

346
00:23:27,240 --> 00:23:30,240
Zertan ari zara, Maddi?
Muki-zapi baten bila.

347
00:23:31,760 --> 00:23:33,760
Tira, fresko dago kanpoan.

348
00:23:34,040 --> 00:23:38,760
Amona, zuk badakizu nola sendatzen
den giza-otsoaren madarikazioa?

349
00:23:40,040 --> 00:23:41,680
Giza-otsoaren madarikazioa?

350
00:23:42,040 --> 00:23:43,040
Bai.

351
00:23:43,240 --> 00:23:44,920
Zergatik galdetzen didazu hori?

352
00:23:45,000 --> 00:23:48,360
Lehenengo zin egin behar duzu
ez diozula inori kontatuko.

353
00:23:49,080 --> 00:23:51,280
Zingulu gurutzez, zingulu, amen.

354
00:23:52,240 --> 00:23:54,120
Eta orain kontatuidazu.

355
00:23:54,200 --> 00:23:56,120
Zer da giza otsoaren kontu hori?

356
00:23:56,200 --> 00:23:58,640
Peruk uste du bere aita
giza otsoa dela.

357
00:23:59,800 --> 00:24:01,680
Antonio giza otsoa?

358
00:24:01,760 --> 00:24:03,640
Badakizu nola sendatzen den hori?

359
00:24:04,800 --> 00:24:07,320
Pentsatuko dut zerbait.
Eskerrik asko, amona.

360
00:24:08,560 --> 00:24:09,560
Tira.

361
00:24:10,400 --> 00:24:12,200
Maddi, Maddi, momentu bat.

362
00:24:13,200 --> 00:24:16,120
Zergatik pentsatzen du Peruk
bere aita giza otsoa dela?

363
00:24:16,200 --> 00:24:20,520
Atzo gauean ilargi betea zegoen
eta aita ikusi zuen irteten.

364
00:24:21,080 --> 00:24:22,960
Eta gero...
Gero zer?

365
00:24:23,040 --> 00:24:25,920
Etxeratu zenean dena odolez zegoen.

366
00:24:26,520 --> 00:24:27,520
A...

367
00:24:28,440 --> 00:24:29,600
Tira, zoaz.

368
00:24:41,600 --> 00:24:43,880
Garamendiko erromeriara joango gara?

369
00:24:44,280 --> 00:24:47,280
-Geroxeago hitz egingo dugu.
Osaba agurtzera noa.

370
00:24:51,880 --> 00:24:53,120
Epa, osaba.

371
00:24:53,640 --> 00:24:55,480
Egun ederra gaurkoa mendira joateko.

372
00:24:55,560 --> 00:24:57,920
Astia eta denbora izanez gero bai.

373
00:24:59,280 --> 00:25:01,680
Zuk orain ez duzu lanera
joan beharrik

374
00:25:01,760 --> 00:25:04,480
eta Olatzekin hor zehar ibiltzeko
aprobetxatu behar zenuen.

375
00:25:05,120 --> 00:25:08,120
-Ea zuen familian kasu gehiago
egiten diozuen don Fermini.

376
00:25:08,200 --> 00:25:10,680
Olatz, niri ez deitzeko don Fermin.

377
00:25:11,280 --> 00:25:14,120
Antxon, 10 minutu barru libre naiz.
Itxaron iezadazu kanpoan.

378
00:25:14,200 --> 00:25:15,200
-Bale.

379
00:25:21,000 --> 00:25:22,000
Kaixo, Fermin.

380
00:25:22,080 --> 00:25:23,400
Kaixo, Ane.

381
00:25:25,200 --> 00:25:26,240
Hau eguna.

382
00:25:27,800 --> 00:25:29,560
Nork pentsatu behar zuen Lukasena?

383
00:25:31,040 --> 00:25:33,840
Balbemendin gauza arraro
gehiegi gertatzen da, ezta?

384
00:25:34,320 --> 00:25:36,480
Bestela ez zuen daukan izena izango.

385
00:25:37,400 --> 00:25:40,040
Balbemendi,
madarikazioaren mendia,

386
00:25:40,120 --> 00:25:41,920
jarri egin behar zitzaion izen hori.

387
00:25:42,000 --> 00:25:45,800
Beno, izen zaharra, artxiboetan
agertzen dena Pagomendi da.

388
00:25:46,080 --> 00:25:49,280
Baina inkisizioaren denboran
norbaitek Balbemendi deitu zion

389
00:25:49,360 --> 00:25:50,760
eta izen hori heldu zaigu.

390
00:25:50,840 --> 00:25:52,040
A, ez nekien.

391
00:25:52,200 --> 00:25:54,960
Eta zergatik ez diozue
antzinako izenari bueltatzen?

392
00:25:55,040 --> 00:25:56,160
Pagomendi.

393
00:25:56,560 --> 00:25:59,920
Egia esan ohitu egin gara.
Ez da hain itsusia ere.

394
00:26:00,000 --> 00:26:01,040
Nortasuna du.

395
00:26:01,440 --> 00:26:03,440
Bai, nortasunik ez zaio falta, ez.

396
00:26:05,600 --> 00:26:07,200
Ezin dut Lukasena burutik kendu.

397
00:26:07,720 --> 00:26:09,720
Bihar goizean izango dira hiletak.

398
00:26:10,320 --> 00:26:12,560
Hiletak, mezak...
Ez ditut atsegin.

399
00:26:12,640 --> 00:26:14,440
Ez dut uste joango naizenik.

400
00:26:15,280 --> 00:26:17,040
Beno, zuk ikusi.

401
00:26:22,760 --> 00:26:23,800
Aupa.

402
00:26:23,960 --> 00:26:25,240
Aupa.
Zer moduz?

403
00:26:25,800 --> 00:26:27,760
Ahal bezala Lukasenarekin.

404
00:26:28,400 --> 00:26:29,600
Bai, horretaz ari ginen.

405
00:26:29,680 --> 00:26:30,880
Gixajoa.

406
00:26:31,680 --> 00:26:33,840
Hartuko duzue beste zerbait?
Bai.

407
00:26:42,320 --> 00:26:43,320
Hartu.

408
00:26:43,800 --> 00:26:46,360
Amonak prestatu dituen
hauts magikoak dira.

409
00:26:46,440 --> 00:26:48,360
-Hauts magikoak?
-Bai.

410
00:26:48,440 --> 00:26:52,720
Aitaren edalontzira bota
eta madarikazioa sendatuko zaio.

411
00:26:53,040 --> 00:26:54,040
-Eskerrik asko.

412
00:26:54,160 --> 00:26:56,240
-Peru, afaltzera!

413
00:26:56,880 --> 00:26:59,920
Itxaron pixka bat!
-Afaltzera esan dut!

414
00:27:00,000 --> 00:27:01,040
-Pixka bat!

415
00:27:01,600 --> 00:27:03,920
-Beno, ordu laurden bakarrik, e?

416
00:27:07,840 --> 00:27:10,280
Zer egingo dugu ordu laurdenean?

417
00:27:10,360 --> 00:27:12,520
Gorde-gordeka.
-Bale.

418
00:27:12,600 --> 00:27:13,840
-Zu gatibu.

419
00:27:13,920 --> 00:27:15,480
-Joe, beti ni!

420
00:27:15,560 --> 00:27:17,320
-A, nik esan dut lehenengo.

421
00:27:17,400 --> 00:27:18,680
Gordetzera noa.

422
00:27:19,240 --> 00:27:23,360
-Bat, bi, hiru, lau, bost, sei,
zazpi, zortzi, bederatzi, hamar,

423
00:27:23,440 --> 00:27:26,080
hamaika, hamabi, hamahiru,
hamalau, hamabost. Banoa!

424
00:27:26,680 --> 00:27:29,000
-Hona hemen aker beltzen alaba.

425
00:27:29,240 --> 00:27:30,440
-Utzi Maddi bakean!

426
00:27:30,680 --> 00:27:32,320
-Aker beltzen alaba gaztea.

427
00:27:32,800 --> 00:27:34,680
Gaztea bezain gaixtoa,

428
00:27:34,760 --> 00:27:37,600
zugatik gertatzen dira
ezbehar guztiak!

429
00:27:37,720 --> 00:27:38,880
Balbe gaixtoa!

430
00:27:53,440 --> 00:27:54,440
Ona dago?

431
00:27:55,720 --> 00:27:56,720
Ura da.

432
00:27:57,960 --> 00:27:59,480
Zergatik galdetzen didazu?

433
00:27:59,920 --> 00:28:00,920
Galdetzearren.

434
00:28:01,920 --> 00:28:04,200
Ba, arraro samarra dago, bai.

435
00:28:05,120 --> 00:28:07,720
Ohera noa.
Bale, gabon.

436
00:28:09,320 --> 00:28:10,320
-Ondo lo egin.

437
00:28:13,360 --> 00:28:15,800
Zure karnetaren zenbakia behar dut.

438
00:28:16,680 --> 00:28:21,680
15, 42, 11, 13, H.

439
00:28:23,760 --> 00:28:25,040
Lehengusuarekin egon naiz

440
00:28:25,120 --> 00:28:27,720
eta esan dit Jaurlaritzan gauzak
oso ondo doazela,

441
00:28:27,800 --> 00:28:30,480
baina lehenbailehen
lortzeko sinadura guztiak.

442
00:28:31,200 --> 00:28:32,920
Badakizu non dagoen koxka.

443
00:28:33,040 --> 00:28:35,800
Bai, eta ez dakit zer kristo egin
napar horrekin!

444
00:28:37,080 --> 00:28:38,840
Ezagutzen duzu nire iritzia.

445
00:28:38,920 --> 00:28:41,040
Arazoak hitz eginda konpontzen dira.

446
00:28:41,120 --> 00:28:43,320
Eta badakizu Jesus bihotz
onekoa dela.

447
00:28:43,400 --> 00:28:44,720
Bihotz onekoa?

448
00:28:44,800 --> 00:28:48,400
Napar horrengandik ez da ezer
onik atera sekula santan ere!

449
00:28:48,480 --> 00:28:49,880
Ai, Antonio!

450
00:28:50,720 --> 00:28:52,360
Horrengana ez noa ezta lotuta ere!

451
00:28:58,360 --> 00:28:59,520
Zer gertatu da bart?

452
00:29:00,760 --> 00:29:02,160
Egia jakin nahi dut.

453
00:29:05,280 --> 00:29:06,880
Ez dakit zertaz ari zaren.

454
00:29:13,600 --> 00:29:18,000
Orein bat aurkitu nuen hilda
hesiko alanbrean kateatuta.

455
00:29:18,920 --> 00:29:20,920
Hori da guztia, jakin nahi baduzu.

456
00:29:22,760 --> 00:29:26,800
Zure emaztea naiz,
eta zure alde egingo dut beti.

457
00:29:27,360 --> 00:29:28,880
Edozer gertatuta ere.

458
00:29:31,200 --> 00:29:32,200
Ohera noa.

459
00:29:35,920 --> 00:29:36,920
Bazatoz?

460
00:29:38,320 --> 00:29:39,640
Plantxa bukatutakoan.

461
00:30:01,160 --> 00:30:02,760
Ikusi al duzu Olatz?

462
00:30:03,720 --> 00:30:05,320
-Goian da, berehala jaitsiko da.

463
00:30:05,840 --> 00:30:07,760
Irati, ikusi al duzu Gorka?

464
00:30:07,840 --> 00:30:09,040
-Bai, zer ba?

465
00:30:09,120 --> 00:30:11,200
-Bezero batzuk bere zain daude
mendira joateko.

466
00:30:11,280 --> 00:30:13,000
-Anerekin gelditu da kalean.

467
00:30:13,080 --> 00:30:15,040
Bere bordara joango zirela
pentsatzen dut.

468
00:30:15,120 --> 00:30:16,120
-A...

469
00:30:16,400 --> 00:30:19,440
Sartu barran, mesedez. Aita eta amona
ez dira iritsi oraindik

470
00:30:19,520 --> 00:30:21,560
eta nik gauza batzuk ditut
goian egiteko.

471
00:30:22,600 --> 00:30:24,200
-Zer guapo zauden niki horrekin.

472
00:30:24,280 --> 00:30:25,760
-Zu ere kamiseta horrekin.

473
00:30:25,840 --> 00:30:28,280
-A! Galizian erosi nuen, gustatzen?
-Asko.

474
00:30:28,480 --> 00:30:30,480
-Kamiseta ala barrukoa?

475
00:30:31,320 --> 00:30:32,680
-Biak.

476
00:30:33,080 --> 00:30:34,800
-Kaixo.
-Kaixo.

477
00:30:34,920 --> 00:30:36,040
-Zer moduz?

478
00:30:36,360 --> 00:30:39,080
-Ondo, Geroxeago buelta bat ematera
joango gara?

479
00:30:39,160 --> 00:30:40,160
-Bale, primeran.

480
00:30:43,640 --> 00:30:44,800
Komunera noa.

481
00:30:44,880 --> 00:30:49,640
Irati, Kasa, kafesnea
eta atera ezazu kamamila bat.

482
00:30:50,120 --> 00:30:51,440
Kamamila zuk?

483
00:30:51,520 --> 00:30:53,240
Bai, gau txarra pasa dut.

484
00:30:53,320 --> 00:30:57,840
Izerdi hotza, goragalea,
tripako mina... "Puta".

485
00:30:58,920 --> 00:31:00,120
Bale, bale.

486
00:31:01,080 --> 00:31:04,040
Tira, Antxon, eramaiozu kafea amari.

487
00:31:07,800 --> 00:31:09,000
Aizu,

488
00:31:10,160 --> 00:31:11,840
aita etxean al da?

489
00:31:11,920 --> 00:31:14,000
Bai, sotoan dabilela uste dut.

490
00:31:14,080 --> 00:31:15,440
Deituiozu nire partez.

491
00:31:15,520 --> 00:31:17,600
Berarekin hitz egin nahi dudala.

492
00:31:20,160 --> 00:31:22,040
(Misterio musika)

493
00:31:26,400 --> 00:31:28,320
Mila buelta eman diot Lukasenari.

494
00:31:28,400 --> 00:31:30,840
Zer demontre egiten zuen Lukasek
leize zuloetan?

495
00:31:30,920 --> 00:31:33,920
Lukasen heriotza eta desagerpenak
lotuta daudela uste duzu?

496
00:31:34,440 --> 00:31:37,080
Ez dakit, ezetz esango nuke.

497
00:31:37,160 --> 00:31:39,080
Lurren salmentekin, beharbada.

498
00:31:39,160 --> 00:31:40,440
Baliteke.

499
00:31:41,440 --> 00:31:44,120
Ziurrenik Antoniok inork uste
baino gehiago jakingo du.

500
00:31:47,000 --> 00:31:49,480
Gure susmoak norbaiti kontatu behar
genizkioke.

501
00:31:49,800 --> 00:31:51,120
Fermini zergatik ez?

502
00:31:51,560 --> 00:31:52,560
Fermini?

503
00:31:54,160 --> 00:31:56,400
Ez dakit, ez nuke hanka sartu nahi.

504
00:31:56,480 --> 00:31:57,800
Garagardorik nahi?

505
00:31:58,000 --> 00:31:59,240
Ez, eskerrik asko.

506
00:32:00,880 --> 00:32:02,720
Harrituta geratu naiz Jonekin.

507
00:32:04,040 --> 00:32:07,560
Ez zuela Lukas ia ezagutzen?
Egunero ikusten nituen elkarrekin.

508
00:32:10,680 --> 00:32:14,000
Otsoaren leizera joan behar dut,
Lukasek mutila aurkitu zuen lekura.

509
00:32:14,080 --> 00:32:17,000
Nik gaur ezin dizut lagundu,
talde bat daukat zain.

510
00:32:17,080 --> 00:32:19,520
Bihar joango gara biok?
Bakarrik ere joan naiteke.

511
00:32:19,600 --> 00:32:23,400
Ane, mesedez, ez bakarrik joan
basora eta gutxiago leize zuloetara.

512
00:32:24,160 --> 00:32:25,440
Egidazu kasu.

513
00:32:26,440 --> 00:32:28,320
Ez nuke ezbeharren
bat gertatzerik nahi.

514
00:32:32,880 --> 00:32:34,120
(Ate)

515
00:32:39,440 --> 00:32:41,640
Estibaliz.
-Kaixo.

516
00:32:50,480 --> 00:32:51,480
Maddi!

517
00:32:53,440 --> 00:32:54,840
Zertan zabiltza?

518
00:32:55,360 --> 00:32:58,120
-Kutxa zabaltzen, barruan zer dagoen
jakin nahi dut.

519
00:32:58,200 --> 00:33:00,200
-Amonak harrapatzen
bazaitu belarretatik

520
00:33:00,280 --> 00:33:02,800
zintzilik jarriko zaitu.
-Ez izan ba kontakatilua.

521
00:33:02,880 --> 00:33:04,080
-Lasai.

522
00:33:04,640 --> 00:33:05,960
-Lagundu zabaltzen.

523
00:33:06,840 --> 00:33:07,840
-Ekarri.

524
00:33:17,960 --> 00:33:18,960
(Zarata)

525
00:33:22,720 --> 00:33:25,280
Ez dugu zabaldu, ikusten ari ginen.
-Oso polita da.

526
00:33:26,640 --> 00:33:27,640
Ya.

527
00:33:29,200 --> 00:33:32,680
Mesedez, ez ezazuela kaxa hori
gehiago ukitu.

528
00:33:32,760 --> 00:33:34,080
Entzun?

529
00:33:34,960 --> 00:33:38,520
Barruan basoko iratxo baten
izpiritua bizi da.

530
00:33:38,600 --> 00:33:40,880
Eta zabaldu ezkero hil egingo da.

531
00:33:40,960 --> 00:33:42,840
Iratxo baten izpiritua?

532
00:33:43,320 --> 00:33:44,320
Bai.

533
00:33:45,960 --> 00:33:47,600
Eta noiztik dago hor barruan?

534
00:33:47,680 --> 00:33:49,000
Ui! Oso aspalditik!

535
00:33:49,080 --> 00:33:52,440
Animaliek eta landareek
hizketan zekitenetik.

536
00:33:52,800 --> 00:33:54,040
Ala, benetan?

537
00:33:54,640 --> 00:33:58,200
Bai, baina hori beste momentu batean
kontatuko dizut.

538
00:33:59,360 --> 00:34:03,200
Eta orain zin egin behar didazue
kaxa hau ez duzuela gehiago ukituko.

539
00:34:04,680 --> 00:34:06,880
Zingulu gurutzez.
-Zingulu, amen.

540
00:34:06,960 --> 00:34:08,160
-Zingulu, amen.

541
00:34:08,720 --> 00:34:09,720
"Bueno".

542
00:34:11,800 --> 00:34:13,760
Nora zoaz, Peru?
-Jolastera.

543
00:34:14,640 --> 00:34:15,880
-Kaixo, Peru.

544
00:34:17,360 --> 00:34:19,520
Bota dizkiozu aitari hauts magikoak?

545
00:34:19,600 --> 00:34:21,280
-Bai, atzo gauean?

546
00:34:21,360 --> 00:34:23,800
-Eta irten zaio barrutik giza-otsoa?

547
00:34:23,880 --> 00:34:25,440
-Bai, baina kostata.

548
00:34:25,800 --> 00:34:28,400
Gau guztia tripako minez
eta botaka pasa zuen.

549
00:34:28,480 --> 00:34:30,760
-Normala.
-Goazen kanpora jolasera.

550
00:34:30,840 --> 00:34:31,840
-Bale.

551
00:34:33,720 --> 00:34:34,800
Irati.

552
00:34:35,600 --> 00:34:37,040
Zenbat nobio dituzu?

553
00:34:37,480 --> 00:34:40,200
Jaungoikoa bezala,
bat eta berarekin nahikoa.

554
00:34:40,520 --> 00:34:43,800
Bai, hori erakusteko,
baina ezkutuan zenbat dituzu?

555
00:34:44,200 --> 00:34:45,200
Anitz.

556
00:34:49,360 --> 00:34:52,200
Zerbait hartuko duzu?
Nik gonbidatzen zaitut.

557
00:34:53,080 --> 00:34:54,080
Garagardoa?

558
00:34:54,400 --> 00:34:55,880
Segi, nik aterako dut.

559
00:35:01,680 --> 00:35:03,640
Lurren kontuagatik deitu dizut.

560
00:35:04,120 --> 00:35:07,000
Beste guztiek saltzeko prest daude,
zu bakarrik falta zara.

561
00:35:07,080 --> 00:35:08,080
Ya.

562
00:35:08,480 --> 00:35:10,560
Proiektua ezagutuko duzu,
gutxi asko.

563
00:35:10,880 --> 00:35:14,480
Bainuetxe modernoa egingo dugu,
aurrerapen guztiekin.

564
00:35:15,160 --> 00:35:18,120
Jendearengan asko etorriko da,
baita zuri ere.

565
00:35:18,200 --> 00:35:20,720
Niri?
Bai, zuri eta zure familiari.

566
00:35:20,800 --> 00:35:23,800
Ostatua erdi hutsik
egoten da urtean zehar.

567
00:35:23,880 --> 00:35:28,040
Bainuetxea jartzen dugunean lana
basto eman ezinda edukiko duzue.

568
00:35:28,680 --> 00:35:31,080
Sentitzen dut,
baina lur horiek ez daude saltzeko.

569
00:35:31,800 --> 00:35:32,960
Zenbat behar duzue?

570
00:35:33,040 --> 00:35:34,360
Eskatu beldurrik gabe.

571
00:35:34,440 --> 00:35:37,080
Ez da diru kontua,
lur hori ez dago saltzeko eta kito!

572
00:35:37,160 --> 00:35:40,960
Ez zaitez burugogorra izan!
Herriaren etorkizuna dago jokoan.

573
00:35:41,040 --> 00:35:42,120
Ipuinik ez!

574
00:35:42,200 --> 00:35:44,800
Ez al duzu ikusten sartzea
beste erremediorik ez duzula?

575
00:35:44,880 --> 00:35:46,520
Nik ez dizut zuri deus ere zor!

576
00:35:46,600 --> 00:35:48,640
Zuk niri potroak
ukitzeko edozer gauza.

577
00:35:48,720 --> 00:35:50,200
Taberna kaskar baten jabe zara

578
00:35:50,280 --> 00:35:52,360
eta pentsatzen duzu
denaren erregea zarela.

579
00:35:52,440 --> 00:35:54,840
Eta hori ez da horrela.
Zu ez zara ezer. Kaka.

580
00:35:54,920 --> 00:35:56,320
Hori besterik ez! Kaka!

581
00:35:56,400 --> 00:35:58,480
Nire etxean sartuta
gutxienez errespetua!

582
00:35:58,560 --> 00:36:00,960
Errespetua?
Horixe da sekula santan ere erakutsi

583
00:36:01,040 --> 00:36:03,760
ez duzuna herri honetara etorriz
geroztik, errespetua.

584
00:36:03,840 --> 00:36:07,080
Baina zer esaten ari zara?
Ezin dut ulertu nola Mentxu bezalako

585
00:36:07,160 --> 00:36:09,160
emakume batek hartu zintuen
bere ondoan.

586
00:36:09,240 --> 00:36:11,160
Zu bezalako napar bat!
Alde hemendik!

587
00:36:11,240 --> 00:36:13,360
Ez gero ni ukitu! Alde egiteko!
Alde hemendik!

588
00:36:13,440 --> 00:36:14,640
Dios!
-Geldi!

589
00:36:14,720 --> 00:36:16,840
Goazen hemendik. Goazen!

590
00:36:25,040 --> 00:36:27,520
Zuk ez al zenuen
egitekoren bat orain?

591
00:36:27,720 --> 00:36:28,720
-Zer?

592
00:36:29,360 --> 00:36:31,880
-Bezero batzuk
landetxean zain dituzu.

593
00:36:31,960 --> 00:36:33,560
-12etan genuen hitzordua.

594
00:36:35,720 --> 00:36:37,400
Kaben sos!

595
00:36:37,760 --> 00:36:39,360
12:10.

596
00:36:41,200 --> 00:36:43,880
Denbora konturatu gabe pasa zait.
-Hori burua!

597
00:36:44,800 --> 00:36:48,120
Ane,
ez bakarrik joan leize zuloetara,

598
00:36:48,480 --> 00:36:50,560
arriskutsuegia dela
esan dizut mila aldiz.

599
00:36:50,640 --> 00:36:52,240
Bai, bale, ez naiz joango.

600
00:36:52,320 --> 00:36:55,120
Lagunduko didan baten bat aurkitzen
ez badut, behintzat.

601
00:36:55,200 --> 00:36:58,480
Ez bakarrik ezta beste inorekin ere!
Nik lagunduko dizut bihar.

602
00:36:58,960 --> 00:37:01,240
-Utziozu nahi duena egiten,
ez da ume mokoa.

603
00:37:04,160 --> 00:37:05,360
-Prest nago.

604
00:37:14,440 --> 00:37:15,640
(OIHUKATZEN DU)

605
00:37:27,840 --> 00:37:28,840
Zertara etorri zara?

606
00:37:30,040 --> 00:37:31,520
Ni, zera...

607
00:37:31,600 --> 00:37:33,200
Esan! Zer behar duzu?

608
00:37:33,280 --> 00:37:37,320
Leize zuloak ikusi nahi ditut,
baina bakarrik ez naiz ausartzen.

609
00:37:37,720 --> 00:37:40,360
Badakit ez naizela momentu
egokienean etorri.

610
00:37:40,440 --> 00:37:42,360
Ez, ez zara momentu
egokienean etorri!

611
00:37:44,760 --> 00:37:45,800
(OIHU EGITEN DU)

612
00:37:48,480 --> 00:37:50,280
(Misterio musika)

613
00:37:51,680 --> 00:37:52,680
Goazen.

614
00:38:01,080 --> 00:38:03,560
Zergatik deitu dizu Juantxok
aker beltzen alaba?

615
00:38:03,640 --> 00:38:04,640
-Ez dakit.

616
00:38:05,640 --> 00:38:08,840
-Nik uste nuen ostatuko Jesusen
alaba zinela.

617
00:38:09,080 --> 00:38:11,680
-Zu tontotuta zaude, horixe naizela!

618
00:38:12,040 --> 00:38:14,680
-Baina zu sorgina zara ala ez zara?

619
00:38:14,760 --> 00:38:17,880
-Ez dakit,
ez dakit zer egiten duten sorginek.

620
00:38:17,960 --> 00:38:21,440
Zuk gauean amez egiten duzunean
gauzak ikusten dituzu?

621
00:38:21,520 --> 00:38:24,640
-Ez dakit,
ez ditut ametsak sekula gogoratzen.

622
00:38:24,720 --> 00:38:26,600
-Ba nik bai, zoritxarrez.

623
00:38:26,920 --> 00:38:29,640
Beharbada hori da sorgina
naizen seinalea.

624
00:38:29,880 --> 00:38:33,360
-Ba niri ez zait axola
zu sorgina izatea, horregatik lagunak

625
00:38:33,440 --> 00:38:35,120
izaten jarraituko dugu, ezta?

626
00:38:35,200 --> 00:38:36,440
-Nigatik bai.

627
00:38:36,520 --> 00:38:39,040
-Eta elkarrekin jolastuko dugu
orain arte bezala.

628
00:38:39,120 --> 00:38:40,120
-Horixe!

629
00:38:40,520 --> 00:38:42,520
-Ziur nago sorgin ona zarela.

630
00:38:43,480 --> 00:38:46,720
Norbaitek burla egiten badizu
nik defendituko zaitut.

631
00:38:46,800 --> 00:38:48,240
-Eskerrik asko.

632
00:38:49,120 --> 00:38:51,480
-Joango gara gauean
ipurtargiak biltzera?

633
00:38:51,880 --> 00:38:53,280
-Ez, ni ez noa.

634
00:38:53,360 --> 00:38:55,800
-Baina lagunak bagara elkarrekin
jolastu behar dugu.

635
00:38:55,880 --> 00:38:58,560
-Beldurra ematen dit gauez kanpora
irteteak.

636
00:38:58,640 --> 00:39:02,000
-Ez nekien sorginei beldur ematen
ziela gauez ibiltzeak.

637
00:39:02,080 --> 00:39:03,480
-Ba niri bai.

638
00:39:08,080 --> 00:39:09,680
(Haizea)

639
00:39:15,000 --> 00:39:16,000
Aizu.

640
00:39:20,040 --> 00:39:21,040
Zer?

641
00:39:22,400 --> 00:39:23,960
Barkatu atrebentzia, baina...

642
00:39:25,800 --> 00:39:28,760
ez zintudan Lukasen hiletan ikusi.

643
00:39:29,520 --> 00:39:32,480
Anaiari azken agurra emateko
ez nintzela joan diozu?

644
00:39:32,560 --> 00:39:33,840
Ez, noski.

645
00:39:36,200 --> 00:39:39,120
Zer belar mota biltzen duzu
ilargi beteko gauetan?

646
00:39:39,200 --> 00:39:40,200
Belarrak.

647
00:39:41,160 --> 00:39:46,040
Eta Bixentak belar horiekin
edabeak eta ukenduak egiten ditu?

648
00:39:46,120 --> 00:39:48,360
Bai, sorgina da,
baina emakume jatorra.

649
00:39:48,560 --> 00:39:51,720
Jendeak uste du sorgina...
Sorgina dira onak eta txarrak.

650
00:39:52,120 --> 00:39:53,360
Bixenta ona da.

651
00:39:54,040 --> 00:39:56,240
Eta herrian ba al da sorgin txarrik?

652
00:39:56,600 --> 00:39:57,920
Bazegoen bat, bai.

653
00:39:58,600 --> 00:39:59,600
Aspaldi.

654
00:40:00,480 --> 00:40:01,480
Mentxu.

655
00:40:02,640 --> 00:40:04,480
Ostatuko Jesusen emazte zena.

656
00:40:04,960 --> 00:40:06,840
Eta txarra zen?

657
00:40:06,920 --> 00:40:08,520
Arte txarrekoa, bai.

658
00:40:10,200 --> 00:40:11,200
Arte txarrekoa.

659
00:40:12,360 --> 00:40:13,880
Eta zer dira arte txarrekoak?

660
00:40:13,960 --> 00:40:15,480
Arte onekoak ez direnak.

661
00:40:18,120 --> 00:40:20,680
Eta zuretik ezpala,

662
00:40:22,760 --> 00:40:26,040
bere alaba Maddi hori ere
ez da arte onekoa.

663
00:40:32,680 --> 00:40:34,040
Iritsi gara.

664
00:40:34,840 --> 00:40:36,120
Goazen barrura.

665
00:40:36,280 --> 00:40:37,520
Erotuta zaude, ala?

666
00:40:38,840 --> 00:40:40,440
Nik hemen itxarongo zaitut.

667
00:40:41,280 --> 00:40:42,520
Zergatik ez zatoz ba?

668
00:40:43,600 --> 00:40:45,200
Aker beltzen etxea da hori.

669
00:40:46,120 --> 00:40:47,120
Aker beltz?

670
00:40:47,280 --> 00:40:50,160
Aker beltz lurraren sabelean
bizi zen

671
00:40:50,240 --> 00:40:52,520
eta gure mundura irteteko

672
00:40:53,040 --> 00:40:55,520
Balbemendiko leize zuloa zulatu zuen.

673
00:40:56,560 --> 00:40:57,560
Ya.

674
00:40:58,240 --> 00:41:00,400
Eta... non bizi da orain?

675
00:41:01,720 --> 00:41:03,280
Leize zuloan oraindik ere.

676
00:41:03,920 --> 00:41:06,800
Eta kanpora irten nahi duenean
pertsona itxura hartzen du.

677
00:41:10,840 --> 00:41:13,640
Jende askok ez du sinesten,

678
00:41:14,080 --> 00:41:17,560
baina nik agindu bat
emango nizuke, neska.

679
00:41:19,000 --> 00:41:20,000
Zer?

680
00:41:20,800 --> 00:41:22,400
Ez sartu barrura.

681
00:41:24,400 --> 00:41:26,280
Ni behin sartu nintzen, umetan,

682
00:41:27,520 --> 00:41:30,600
eta ahari batek erasotu zidan.

683
00:41:31,160 --> 00:41:33,520
Deabru zeken madarikatua.

684
00:41:36,680 --> 00:41:38,200
Hori ere ez al duzu sinesten?

685
00:41:45,520 --> 00:41:46,720
Ez sartu!

686
00:41:50,200 --> 00:41:51,480
Ez sartu!

687
00:41:54,840 --> 00:41:56,480
(Musika misteriotsua)

688
00:45:26,160 --> 00:45:28,040
Jesus, ez egin hori.

689
00:45:28,120 --> 00:45:29,640
Ez zenituen ba zuk jarriko?

690
00:45:29,720 --> 00:45:30,720
Ez.

691
00:45:31,360 --> 00:45:33,040
Baina ez duzu haserretu behar.

692
00:45:34,120 --> 00:45:36,960
Mentxu gogoan duen herriko norbait
izango da.

693
00:45:37,040 --> 00:45:40,040
Zuk badakizu beste zerbait dagoela
honen gibeletik.

694
00:45:41,160 --> 00:45:44,080
Ez da gertatzen den lehen aldia.
Ez asmo txarrik ikusi.

695
00:45:44,160 --> 00:45:46,600
Fededuna bazen ez litzateke beti
gordeka ibiliko.

696
00:45:46,680 --> 00:45:48,920
Begira, kasurik ez egitea onena.

697
00:45:49,000 --> 00:45:50,840
Baina nola nahi duzu kasurik
ez egitea?

698
00:45:51,600 --> 00:45:54,320
Harrapatuko banu
behar ez denen bat egingo nuke.

699
00:45:54,400 --> 00:45:55,800
Ez ernegatu, Jesus.

700
00:45:55,880 --> 00:45:57,320
Seguru nago Antonio dela.

701
00:46:01,400 --> 00:46:02,840
Ez du aski nonbait.

702
00:46:04,080 --> 00:46:06,840
Bizi guztia pasatu nahi du
egin zidana oroitarazten.

703
00:47:17,040 --> 00:47:19,280
Ez zenidan hitz eman
ez zinela ni gabe joango?

704
00:47:19,360 --> 00:47:21,160
Nola nahi duzu zutaz fidatzea?

705
00:47:21,240 --> 00:47:23,080
Juantxok lagundu dit.
Juantxok...

706
00:47:23,160 --> 00:47:24,400
Beno, utzidazu kontatzen.

707
00:47:24,480 --> 00:47:28,320
Harkaitz baten atzean izkutatu naiz,
eta ondo ondoraino iritsi da.

708
00:47:28,840 --> 00:47:31,520
Aurpegia ikusi diodanean.
Seguru zaude Jon zela?

709
00:47:31,600 --> 00:47:33,200
Ziur, ziur bera zela.

710
00:47:33,280 --> 00:47:35,080
Espeleologiako trasteekin zihoan.

711
00:47:35,160 --> 00:47:38,040
Berak ez zaitu ikusi, ezta?
Ez, ez, eskerrak.

712
00:47:39,840 --> 00:47:41,920
Zer demontre egiten zuen Jonek
han barruan?

713
00:47:42,360 --> 00:47:44,720
Askotan Lukasekin egoten zen
hizketan tabernan.

714
00:47:44,800 --> 00:47:46,840
Bai, ikusi izan ditut nik ere.

715
00:47:47,280 --> 00:47:50,840
Nire ustez leize zuloekin zerikusia
zuen zerbait zuten esku artean.

716
00:47:51,520 --> 00:47:52,880
Eta Juantxo?

717
00:47:53,200 --> 00:47:54,920
Ez zen barrura sartu?
Zer?

718
00:47:55,000 --> 00:47:56,600
Bakarrik sartu zara orduan?

719
00:47:56,680 --> 00:47:59,920
Zuk lotu beharko zaitut soka batekin.
Ez hasi berriro.

720
00:48:00,240 --> 00:48:02,120
Aupa.
Gabon.

721
00:48:02,600 --> 00:48:04,200
Baita zuri ere.

722
00:48:04,440 --> 00:48:06,880
Zer, pilotan erregularki
entrenatzen zara?

723
00:48:06,960 --> 00:48:10,840
Aspaldi honetan gutxi, baina
beharrik ere ez zuri irabazteko.

724
00:48:10,920 --> 00:48:13,320
Zer, noiz jokatu behar dugu
desafio hori?

725
00:48:13,400 --> 00:48:16,440
Nahi duzunean.
Zuk eman ordua eta eguna.

726
00:48:19,920 --> 00:48:21,520
(Musika misteriotsua)

727
00:48:49,320 --> 00:48:51,000
Zer duzu?
-Kokoteraino nago.

728
00:48:51,080 --> 00:48:52,920
-Zergatik?
-Zergatik galdetzen duzu?

729
00:48:53,000 --> 00:48:55,000
Gaur zure aita agertu denean
egin didazuna?

730
00:48:55,080 --> 00:48:56,880
-Horregatik?
-Polita irudituko zaizu.

731
00:48:57,280 --> 00:48:59,200
-Ahaztu hori,
orain biok bakarrik gaude.

732
00:48:59,280 --> 00:49:01,120
-Zure buruan bakarrik
pentsatzen duzu.

733
00:49:02,760 --> 00:49:04,800
-Olatz, maite zaitut, sinistuidazu.

734
00:49:04,880 --> 00:49:07,000
-Orduan demostratu.
-Baina nola?

735
00:49:08,160 --> 00:49:10,160
-Ez aldendu zure aita
agertzen denean.

736
00:49:10,240 --> 00:49:11,240
-Ya.

737
00:49:11,720 --> 00:49:13,400
-Ikus dezala zure neska naizela.

738
00:49:13,920 --> 00:49:15,440
-Ezin dut hori egin.
-A, ez?

739
00:49:15,520 --> 00:49:16,720
-Ez.
-Zergatik?

740
00:49:16,800 --> 00:49:19,880
-Ezin dudalako.
-Ba zuk ikusi, bestela utziko dugu.

741
00:49:20,600 --> 00:49:21,600
-Utzi?

742
00:49:21,960 --> 00:49:22,960
Baina nola utzi?

743
00:49:23,040 --> 00:49:26,520
-Antxon, zure aitari aurre egin
edo utziko zaitut.

744
00:49:27,080 --> 00:49:28,400
Zuk erabaki.

745
00:49:33,280 --> 00:49:35,280
Gabon.
-Gabon?

746
00:49:35,720 --> 00:49:39,200
Ez al didazu esan etxean egon behar
zenuela egun osoan lanean?

747
00:49:39,280 --> 00:49:40,760
-Bai, baina bueno.

748
00:49:40,840 --> 00:49:43,440
-Etxera etorri naiz arratsalde osoan
lanean ibilita

749
00:49:43,520 --> 00:49:44,680
eta zure arrastorik ez.

750
00:49:44,760 --> 00:49:47,400
-Ezin nuen kontzentratu
eta buelta bat ematera joan naiz.

751
00:49:47,480 --> 00:49:50,520
-Ba badaezpada ez zara landetxera
etorri niri bisita egitera.

752
00:49:50,600 --> 00:49:53,000
-Haize freskoa behar nuen.
-Haize freskoa?

753
00:49:53,080 --> 00:49:55,760
Hemen zu zara fresko bajari.
Norekin egon zara?

754
00:49:55,840 --> 00:49:58,320
-Norekin?
-Ez egin tontoarena!

755
00:49:58,400 --> 00:50:01,440
Ez da normala hainbeste denbora
etxetik kanpo ematea.

756
00:50:01,880 --> 00:50:04,440
Neska batekin zabiltza, ezta?
Esan egia.

757
00:50:04,520 --> 00:50:05,520
-Mesedez...

758
00:50:05,600 --> 00:50:07,080
-Esateko egia, joder!

759
00:50:07,760 --> 00:50:09,600
-Ba bai, neska batekin nabil, bai.

760
00:50:27,200 --> 00:50:30,440
Beldurra ematen dit hainbeste
denbora basoan bakarrik ematea.

761
00:50:32,200 --> 00:50:35,120
-Lasai, niri ezerk
ez dit beldurrik ematen.

762
00:50:35,760 --> 00:50:36,960
Zuk bakarrik.

763
00:50:49,800 --> 00:50:51,320
Sentitzen dut, Olatz.

764
00:51:12,080 --> 00:51:13,680
(Hostoak mugitzen)

765
00:51:31,760 --> 00:51:32,760
Lagundu.

766
00:51:33,280 --> 00:51:34,280
Lagundu.

767
00:51:59,160 --> 00:52:01,760
Bihar Madriletik etorriko dira.
-Madriletik?

768
00:52:01,840 --> 00:52:04,320
-Leku hau ikaragarri
gustatzen zaie nonbait.

769
00:52:04,400 --> 00:52:05,800
-Ez nau harritzen.

770
00:52:05,880 --> 00:52:08,880
Basoak, errekak...
Gustura ibiltzen dira hemen, bai.

771
00:52:08,960 --> 00:52:12,160
-Hiriko arrabotsa
eta abiadura ahaztu, hona heldu

772
00:52:12,240 --> 00:52:14,920
eta libre, aske sentitzen dira,
nonbait.

773
00:52:15,000 --> 00:52:18,240
-Kaleko umea bat batean
basatia bihurzten da.

774
00:52:19,000 --> 00:52:23,240
-Barnean duen animalia iratzarri
eta arriskutsua bilakatzen da.

775
00:52:23,720 --> 00:52:25,760
(ORRO EGITEN DU)

776
00:52:27,440 --> 00:52:29,480
-Iaz etorri zen kuadrilla bat.
-Gogoan dut.

777
00:52:29,560 --> 00:52:31,600
-Haien lagunak izango dira,
edo familiakoak.

778
00:52:31,680 --> 00:52:33,200
-Baliteke.
-Jakina.

779
00:52:33,280 --> 00:52:35,760
Hemen gustura egin zirela esan eta,
badakizu...

780
00:52:36,040 --> 00:52:38,040
-Propaganda ona egin digutenaren
seinale.

781
00:52:38,120 --> 00:52:41,120
-Propaganda ona? Eskerrak
perretxikoena ez zutela deskubritu.

782
00:52:41,760 --> 00:52:42,920
-Perretxikoena, bai.

783
00:52:44,240 --> 00:52:46,600
Afari bikaina egin genuen gaien
kontura, e?

784
00:52:46,680 --> 00:52:48,680
-Gogoratzen duzu nola etorri
zitzaizkizun

785
00:52:48,760 --> 00:52:50,480
onddo haiek onak ote ziren galdezka?

786
00:52:51,400 --> 00:52:55,160
-Hortxe nengoen atarian jarrita
sekulako saskia ekarri zutenean.

787
00:52:55,640 --> 00:52:58,440
-Eta zuk zer
eta denak txarrak zirela esan.

788
00:52:58,520 --> 00:53:01,080
-Eta beraiek:
"¿Estás seguro, chico?".

789
00:53:01,160 --> 00:53:04,160
Eta nik:
"Sí, sí, son venenosas".

790
00:53:04,600 --> 00:53:05,920
-"¿Todas?".

791
00:53:06,000 --> 00:53:08,560
-"Sí, sí, muy venenosas, todas".

792
00:53:08,640 --> 00:53:09,840
-"Peligrosas".

793
00:53:11,280 --> 00:53:13,560
-Eta neronek botako nituela
zakarrontzira esan.

794
00:53:13,640 --> 00:53:15,920
-Eta sekulako afaria egin.
-Mundiala.

795
00:53:18,200 --> 00:53:21,120
Beno, Esti, etxera joateko ordua da.

796
00:53:21,600 --> 00:53:22,600
-Ondo da.

797
00:53:23,000 --> 00:53:24,320
Ondo lo egin, Gorka.

798
00:53:24,400 --> 00:53:25,680
-Agur, bai.
-Agur.

799
00:53:30,840 --> 00:53:32,440
Esti!
-Zer gertatzen da?

800
00:53:32,520 --> 00:53:34,440
-Zarata arraro batzuk
entzun ditut basoan.

801
00:53:34,520 --> 00:53:36,120
-Ez ezazu txorakeriarik esan.

802
00:53:36,200 --> 00:53:38,440
-Benetan, pertsona bateak ziruditen.

803
00:53:38,520 --> 00:53:40,640
-Zure irudimena aztoratuta dabil
aspaldian.

804
00:53:41,160 --> 00:53:42,720
Egia dela!
Nola esan behar dizut?

805
00:53:42,800 --> 00:53:46,240
-Olatz, lasai, urduri zaude
eta hori izango da besterik ez.

806
00:53:46,320 --> 00:53:48,160
-Baina zer urduri
eta zer urduri ondo?

807
00:53:48,240 --> 00:53:49,840
Zer uste duzu, zoratuta nagoela?

808
00:53:51,520 --> 00:53:52,880
-Nik sinesten dizut.

809
00:53:53,320 --> 00:53:55,760
Pertsona bera ikusi nuen basoan.

810
00:56:33,560 --> 00:56:35,160
(Misterio musika)

811
00:57:23,640 --> 00:57:25,800
Enara kobazulo horretan egon zen.

812
00:57:44,960 --> 00:57:47,320
Orain badakit zer gertatu zitzaion
nire ahizpari.

813
00:57:48,840 --> 00:57:51,000
Ba al duzu zerikusirik Lukasen
heriotzarekin?

814
00:57:51,560 --> 00:57:54,240
Komunikatuta daude.
Akelarreak egiten zituzten bertan.

815
00:57:54,320 --> 00:57:56,480
Eta zer egin behar duzue
basoan gauez?

816
00:57:56,840 --> 00:57:57,840
Akelarrea.

817
00:57:58,280 --> 00:57:59,960
On egingo dizu barrua ustea.

818
00:58:00,040 --> 00:58:02,680
Ba al dakizu zer gordetzen duen
amonak bere kutxatxoan?

819
00:58:02,760 --> 00:58:04,920
Zuk badakizu non desagertu ziren
neska-mutil haiek?

820
00:58:05,000 --> 00:58:06,320
Herriko norbaitek badu leize

821
00:58:06,400 --> 00:58:08,160
horretan gertatzen ari
denaren berri.

822
00:58:08,240 --> 00:58:09,480
Eta Jon dela uste dut.

823
00:58:09,560 --> 00:58:10,960
Berehalaxe prestatuko dut.

824
00:58:19,480 --> 00:58:22,400
Egiten ez baduzu
infernura joango zara.

825
00:58:22,480 --> 00:58:24,560
Zuk jaunartzea egin al zenuen?

826
00:58:24,880 --> 00:58:26,920
(DENAK) Sorgina, sorgina!

827
00:58:28,080 --> 00:58:30,240
Ez naiz aker beltz!
Lasai.

828
00:58:30,320 --> 00:58:32,520
(Oihuak eta barreak)

829
00:58:33,800 --> 00:58:35,000
(Oihua)

