Tfe

Ongi etorri tfe-ren webgunera...

S01E10 - 10. Zaindu maite duzun oro.eu.srt

Deskargatu
1
00:00:00,200 --> 00:00:02,480
(TELEBISTA)
"Lehendabiziko ikerketen arabera,

2
00:00:02,560 --> 00:00:05,200
hezurrak emakume batenak dira
eta, oso litekeena da...".

3
00:00:07,320 --> 00:00:08,920
Gaur bertan Itzuliko naiz etxera.

4
00:00:09,000 --> 00:00:10,440
Hainbeste urte igaro ondoren,

5
00:00:10,520 --> 00:00:12,400
azkenean lur eman
diezaioket ahizpari.

6
00:00:12,480 --> 00:00:13,840
Ez da bere ahizpa.

7
00:00:14,080 --> 00:00:16,000
Orduan hezurrak ez dira
nire ahizparenak?

8
00:00:16,080 --> 00:00:17,480
Neska alemaniar batenak.

9
00:00:17,600 --> 00:00:19,240
Zutaz maitemindu naiz.

10
00:00:20,600 --> 00:00:22,560
Txan txatxan!

11
00:00:25,440 --> 00:00:27,840
(ALEMANIERAZKO ESALDIA)
"Ich will nicht sterben".

12
00:00:28,440 --> 00:00:29,640
Ez dut hil nahi.

13
00:00:29,720 --> 00:00:31,680
Ondo pentsatu dut
eta geratu egingo naiz.

14
00:00:31,760 --> 00:00:34,240
Aurkitu dituzten hezurrak
ez dira bere ahizparenak.

15
00:00:34,320 --> 00:00:36,120
Hobeto lurperatu
behar zenuen gorpua.

16
00:00:36,720 --> 00:00:38,120
"Nor arraio haiz?".

17
00:00:38,640 --> 00:00:40,600
Ez gehiago
lorerik batu Mentxuri, aditu?

18
00:00:40,680 --> 00:00:43,000
Aita asko ez da bere seme-alabekin

19
00:00:43,080 --> 00:00:45,560
zu Maddirekin bezain
ongi konpontzen,

20
00:00:45,640 --> 00:00:47,200
zurea ez izan arren.

21
00:00:47,280 --> 00:00:49,840
Maddi nire alaba delakoan hago,
beraz?

22
00:00:49,920 --> 00:00:51,920
"27 urteko neska alemaniarra...".

23
00:00:52,000 --> 00:00:53,000
-Maddi!

24
00:00:53,080 --> 00:00:55,120
Nire ustez,
Maddik zerbait ikusi zuen

25
00:00:55,200 --> 00:00:57,560
eta ikusi zuen horrek
trauma eragin zion.

26
00:00:57,640 --> 00:00:59,360
Egin orain bost urte atzera.

27
00:00:59,440 --> 00:01:01,200
Hiltzailea herrikoa da.

28
00:01:20,840 --> 00:01:21,840
Nora goaz?

29
00:01:53,920 --> 00:01:54,920
Maddi!

30
00:01:55,120 --> 00:01:56,920
Ez egin kasu horiei.

31
00:01:57,760 --> 00:02:00,720
Sorginak dira eta
betiko harrapatuko zaituzte.

32
00:02:04,160 --> 00:02:05,160
Lagundu!

33
00:02:05,800 --> 00:02:06,800
Lagundu.

34
00:02:07,000 --> 00:02:08,000
Lagundu.

35
00:02:09,960 --> 00:02:11,680
Zergatik ez didazu lagundu?

36
00:02:13,000 --> 00:02:14,760
Zure ahizpa naiz.

37
00:02:16,200 --> 00:02:17,640
Lagundu!

38
00:02:18,800 --> 00:02:19,800
Lagundu.

39
00:02:20,800 --> 00:02:22,000
Lagundu.

40
00:02:23,360 --> 00:02:24,720
Lagundu.

41
00:02:36,320 --> 00:02:37,920
(Musika misteriotsua)

42
00:02:42,600 --> 00:02:44,200
(Atea)

43
00:02:51,760 --> 00:02:52,760
Maddi!

44
00:02:53,880 --> 00:02:55,080
Zer egiten duzu hemen?

45
00:02:55,160 --> 00:02:57,760
Elkarrekin arrantzara joateko
geratu ginen atzo.

46
00:02:57,840 --> 00:02:59,280
Ahaztu zaizu, ala?

47
00:02:59,800 --> 00:03:01,560
Arrazoi duzu, barkatu.

48
00:03:01,640 --> 00:03:02,920
Beste baterako uztea nahi?

49
00:03:03,520 --> 00:03:04,960
Ez, ez, ez, ez.

50
00:03:05,040 --> 00:03:07,080
Jantzi, gosaldu
eta alde egingo dugu, bai?

51
00:03:07,880 --> 00:03:09,320
Sartu, sartu.

52
00:03:09,920 --> 00:03:11,120
Berehala nago.

53
00:03:19,960 --> 00:03:22,520
Zure amak ere oso gustuko zuen
arrantza, ezta?

54
00:03:22,600 --> 00:03:25,160
Bai.
Berari zor diozu zaletasuna.

55
00:03:26,520 --> 00:03:28,840
Aizu, eta nolakoa zen?

56
00:03:28,920 --> 00:03:31,400
Ba al duzu bere argazkirik?
Bai. Zer ba?

57
00:03:32,080 --> 00:03:34,240
Gustura ikusiko nuke bat.
Zergatik?

58
00:03:34,440 --> 00:03:37,200
Beno, jakinmina, badakizu.
Zure antza zuen?

59
00:03:37,560 --> 00:03:38,800
Beno, nik berea.

60
00:03:39,760 --> 00:03:42,320
Orduan zer, utziko didazu
argazki bat ikusten?

61
00:03:42,400 --> 00:03:47,040
Bale. Baina zuk ere, zure gurasoen
argazki bat erakutsi behar didazu.

62
00:03:47,120 --> 00:03:48,120
Ados.

63
00:03:48,800 --> 00:03:50,200
Itxaron momentu bat.

64
00:03:55,680 --> 00:03:56,960
Begira.

65
00:03:59,560 --> 00:04:00,760
Nire ama.

66
00:04:00,840 --> 00:04:02,280
Eta zure aita?

67
00:04:02,840 --> 00:04:05,920
Nire aita aspaldi hil zen
eta ez dut bere argazkirik.

68
00:04:06,680 --> 00:04:08,240
Zerbait gertatzen zaio?

69
00:04:09,200 --> 00:04:10,480
Gaixo dago.

70
00:04:11,120 --> 00:04:12,880
Nire amarena gelan daukat.

71
00:04:13,160 --> 00:04:15,360
Ederki, oraintxe joango gara
ikustera, ados?

72
00:04:18,720 --> 00:04:20,480
Aizu, ba al duzu
kanaberarik niretzat?

73
00:04:20,560 --> 00:04:22,040
Bai, baten bila noa.

74
00:04:59,560 --> 00:05:01,160
(Misterio musika)

75
00:05:47,720 --> 00:05:48,720
E!

76
00:05:50,240 --> 00:05:52,120
Ze haizek jo dizu gaur zuri?

77
00:05:52,200 --> 00:05:54,800
Ederki egin dut lo,
haur batek bezala.

78
00:05:56,280 --> 00:05:57,840
Zer, gosalduko dugu?

79
00:05:58,120 --> 00:05:59,440
Oraintxe bertan.

80
00:06:00,040 --> 00:06:01,040
Fenomeno.

81
00:06:08,080 --> 00:06:09,760
Hitz egin duzu Jesusekin?

82
00:06:09,840 --> 00:06:11,080
O! Bai horixe.

83
00:06:11,160 --> 00:06:12,360
Eskerrak!

84
00:06:12,440 --> 00:06:14,080
Banengoen ba.

85
00:06:15,080 --> 00:06:16,760
Jesus gizon zentzuduna da.

86
00:06:16,840 --> 00:06:18,920
Eta banekien salaketa
kenduko zuela.

87
00:06:19,000 --> 00:06:21,920
Zentzuduna bakarrik ez:
primerako laguna.

88
00:06:22,000 --> 00:06:23,200
Laguna?

89
00:06:23,280 --> 00:06:26,000
Salaketa kentzeaz gain,
lurra salduko digu.

90
00:06:26,760 --> 00:06:29,240
Ontzat joko du sinadura?
Bai horixe.

91
00:06:30,240 --> 00:06:31,440
Ez dut ulertzen.

92
00:06:33,600 --> 00:06:38,600
Eta jakin daiteke zer gertatu den
bere iritzia goitik behera aldatzeko?

93
00:06:39,280 --> 00:06:41,640
Arrastoan sartu zaigula
gure naparra.

94
00:06:41,720 --> 00:06:45,280
Bainuetxea negozio biribila dela
konturatu da, azkenean.

95
00:06:45,520 --> 00:06:47,840
Negozio biribila
egun batetik bestera?

96
00:06:48,400 --> 00:06:50,320
Sekulakoa da denontzat.

97
00:06:50,520 --> 00:06:51,840
Ez zara pozten?

98
00:06:53,640 --> 00:06:56,000
Ez zenuen ba
ezer txarrik egingo, ez?

99
00:06:56,280 --> 00:06:57,280
Rosa...

100
00:06:58,640 --> 00:07:00,080
Ez dizut sinisten.

101
00:07:00,160 --> 00:07:03,240
Itxi ahotzar hori.
Ziniko hutsa zara.

102
00:07:06,160 --> 00:07:08,160
Errespetua zor diozu zure senarrari.

103
00:07:09,240 --> 00:07:12,040
Ni beti familiaren alde
eta zu beti kontra.

104
00:07:13,880 --> 00:07:15,480
Nazka-nazka eginda naukazu.

105
00:07:15,800 --> 00:07:17,560
(Tentsio musika)

106
00:07:35,040 --> 00:07:36,560
(Atea)

107
00:07:36,760 --> 00:07:38,080
Norbait dago?

108
00:07:38,480 --> 00:07:40,120
(Atea)

109
00:07:40,200 --> 00:07:41,680
Ane, hor al zaude?

110
00:07:42,000 --> 00:07:43,200
(Atea)

111
00:08:09,800 --> 00:08:11,400
(Misterio musika)

112
00:08:40,640 --> 00:08:43,760
"Antonio:
ez zaio hitz egitea gustatzen".

113
00:08:43,840 --> 00:08:46,400
Hezurrak ez dira bere ahizparenak.
Zer?

114
00:08:46,480 --> 00:08:49,120
-"Mesfidatia,
urduri jarri da hezurrak aipatzean".

115
00:08:49,800 --> 00:08:52,880
"Jon: Enararen lepokoa zuen".

116
00:08:53,360 --> 00:08:55,480
"Oso ondo ezagutzen ditu leizeak".

117
00:08:55,560 --> 00:08:57,440
"Egia esaten ote du?".

118
00:08:59,080 --> 00:09:00,480
"Juantxo, Bixenta:

119
00:09:01,520 --> 00:09:04,120
gazteak desagertu ziren gauean
kanpoan zeuden".

120
00:09:04,600 --> 00:09:07,240
"Gaztearen odolean
substantzia bat aurkitu zen".

121
00:09:07,760 --> 00:09:11,640
"Substantzia hori Bixentak erabiltzen
duen landare batean dago".

122
00:09:17,200 --> 00:09:20,120
"Maddi: zerbait ikusi zuen".

123
00:09:21,320 --> 00:09:23,400
"Harearen sinboloa du".

124
00:09:24,120 --> 00:09:27,320
"Hipotesia: gazte alemaniarra
ikusi zuen hil aurretik".

125
00:09:28,280 --> 00:09:29,680
"Jesus:

126
00:09:30,440 --> 00:09:34,120
bere emaztearen heriotzarekin
obsesionatuta bizi da".

127
00:09:36,920 --> 00:09:38,440
"Eta ez bazen istripu bat?".

128
00:09:40,760 --> 00:09:42,920
"Lupu beltzak irentsiko al du?".

129
00:09:44,640 --> 00:09:46,240
(Misterio musika)

130
00:10:06,000 --> 00:10:07,040
Kaixo.

131
00:10:07,120 --> 00:10:08,360
Kaixo, bihotz hori.

132
00:10:15,520 --> 00:10:17,120
Zer gertatzen zaizu?

133
00:10:19,080 --> 00:10:20,360
Ez da ezer.

134
00:10:23,200 --> 00:10:25,320
Zure amak nire ahizpa
gogorarazi dit.

135
00:10:26,360 --> 00:10:28,160
Irribarre berbera daukate.

136
00:10:30,920 --> 00:10:33,000
Tori.
Ondo gorde argazki hau.

137
00:10:34,600 --> 00:10:36,160
Mesede bat eskatu behar dizut.

138
00:10:36,480 --> 00:10:39,000
Ba al duzu amaren beste argazkirik?
Ez!

139
00:10:39,960 --> 00:10:41,160
Orain ere ari haiz hi!

140
00:10:41,640 --> 00:10:44,120
Bueno...
Nahikoa aguantatu dugu orain arte!

141
00:10:44,200 --> 00:10:45,560
Hi eta hire gezurrak.

142
00:10:45,840 --> 00:10:46,840
Baina...

143
00:10:46,920 --> 00:10:48,680
Hoa oraintxe bertan landetxetik!

144
00:10:49,240 --> 00:10:51,000
Bukatu zain
muturra sartzen ibiltzea.

145
00:10:51,080 --> 00:10:54,280
-Ez du ezer txarrik egin!
-Ez zaitez tartean sartu, bihotza.

146
00:10:54,360 --> 00:10:56,280
-Amaren argazki bat erakutsi diot.

147
00:10:56,360 --> 00:10:57,720
-Alde begibistatik!

148
00:10:58,960 --> 00:11:01,400
-Baina nik...
Ez kezkatu nigatik, Maddi.

149
00:11:02,360 --> 00:11:03,360
Banoa.

150
00:11:03,440 --> 00:11:05,280
Baina nik ez dut zu joatea nahi.

151
00:11:06,480 --> 00:11:07,840
Aitari obeditu behar diozu.

152
00:11:11,520 --> 00:11:14,000
Beste egun batean joango gara
arrantza egitera, ados?

153
00:11:17,600 --> 00:11:19,000
(Tentsio soinua)

154
00:11:26,080 --> 00:11:27,320
Kontuz ibili.

155
00:11:28,480 --> 00:11:30,520
-Lasai, ondo ezagutzen dut ingurua.

156
00:11:30,600 --> 00:11:33,000
-Horregatik: gehiegizko konfiantza
ez da ona.

157
00:11:33,080 --> 00:11:36,200
Horrela datoz deskuidoak.
-Bale. Arretaz ibiliko naiz.

158
00:11:36,600 --> 00:11:39,480
-Zergatik ez duzu urrezko txanponena
bertan behera uzten?

159
00:11:39,560 --> 00:11:42,920
Apenas aurkitu dituzue lau txanpon
baliogabe eta pitxin merkeak.

160
00:11:43,400 --> 00:11:45,720
-Egia esan, neu ere
esperantza galtzen hasi naiz.

161
00:11:45,800 --> 00:11:48,080
-Agian altxor hori
ez da inoiz existitu.

162
00:11:49,760 --> 00:11:52,440
-Ez, hori ez da egia.
Frogak ditut.

163
00:11:52,840 --> 00:11:54,360
-Frogak?
-Bai.

164
00:11:55,480 --> 00:11:58,640
-Balbemendi soldadu frantsesen
igarobidea izan zen garai batean.

165
00:11:59,160 --> 00:12:03,800
Frogatuta dago soldadu talde bat
hemengo mendian galdu egin zela.

166
00:12:04,800 --> 00:12:07,000
Gerran harrapatutako
altxorra zeramaten.

167
00:12:08,000 --> 00:12:09,040
Non dago altxorra?

168
00:12:09,960 --> 00:12:10,960
Hori da galdera.

169
00:12:12,000 --> 00:12:13,520
-Ez duzu berehala etsiko.

170
00:12:13,600 --> 00:12:14,880
-Ez dakit.

171
00:12:15,280 --> 00:12:17,800
Gustua hartu diot
leizean bilatzeari.

172
00:12:18,280 --> 00:12:19,600
Lasaitu egiten nau.

173
00:12:20,200 --> 00:12:21,840
-Jakina, leizeterapia asmatu duzu.

174
00:12:21,920 --> 00:12:24,000
-Oraindik esploratu gabeko
txoko asko dago.

175
00:12:24,080 --> 00:12:26,160
Agian zerbait
interesgarria aurkitu dezaket.

176
00:12:26,240 --> 00:12:29,800
-Etxean ez eta kanpoan bilatzen
dituzu zuk gauza interesgarriak.

177
00:12:30,960 --> 00:12:33,240
Baditut nik oraindik
esploratu gabeko txokoak.

178
00:12:35,880 --> 00:12:38,920
-Ez kezkatu,
laister etorriko naiz eta.

179
00:12:41,920 --> 00:12:43,000
Gaiztoa.

180
00:12:44,360 --> 00:12:46,880
Bueno, gero arte!
-Agur.

181
00:12:49,920 --> 00:12:52,160
A, Antton! Nolatan hemen?
-Irati?

182
00:12:52,240 --> 00:12:54,240
-Irati barruan zegon.
Gero arte.

183
00:12:57,440 --> 00:12:59,320
Kaixo.
-Ui, Antton!

184
00:12:59,400 --> 00:13:00,920
Ez nekien hemen zeundenik.

185
00:13:01,040 --> 00:13:02,240
Zer nahi duzu?

186
00:13:02,320 --> 00:13:03,640
-Zuretzat egin dut.

187
00:13:04,120 --> 00:13:05,480
-Zuk egin duzu?

188
00:13:05,760 --> 00:13:07,520
-Bai, esku hauekin.

189
00:13:07,960 --> 00:13:09,800
-Oso trebea zara egurra lantzen.

190
00:13:10,120 --> 00:13:11,600
Eskerrik asko.
Eman musu bat.

191
00:13:12,840 --> 00:13:14,520
Mutil zoragarria zara.

192
00:13:15,320 --> 00:13:18,440
-Argizari horretako argizaria
erle-argizariarekin egiten da.

193
00:13:18,520 --> 00:13:19,520
-A, bai?

194
00:13:19,600 --> 00:13:21,800
-Bai, eta familiako norbait
hiltzean pizten da.

195
00:13:21,920 --> 00:13:22,920
-A.

196
00:13:23,000 --> 00:13:26,160
-Lizarragatarrok egin izan ditugu
beti Balbemendiko argizaiolak.

197
00:13:26,240 --> 00:13:27,800
-Ohorea da niretzat.

198
00:13:28,360 --> 00:13:31,280
-Nahi duzu beste bat egitea?
-Ez, milesker.

199
00:13:31,480 --> 00:13:33,320
Nahikoa dugu batekin.
-Seguru?

200
00:13:33,400 --> 00:13:34,720
Etzait batere kostatzen.

201
00:13:34,800 --> 00:13:36,560
-Beno, aukeran, beste zerbait.

202
00:13:36,840 --> 00:13:37,840
-Adibidez?

203
00:13:37,920 --> 00:13:39,600
-Adibidez, ni neu.

204
00:13:40,280 --> 00:13:43,040
Ondo emango al
nuke egurrezko irudi bezala?

205
00:13:43,560 --> 00:13:44,760
-Bai.

206
00:13:44,840 --> 00:13:46,680
-Zer?
Ez al zaitut inspiratzen?

207
00:13:46,760 --> 00:13:47,760
-Bai.

208
00:13:48,760 --> 00:13:50,840
-Beno, hitz egingo dugu
zuk eta biok, bai?

209
00:13:51,360 --> 00:13:52,360
-Bai.

210
00:13:53,640 --> 00:13:55,040
-Agur.
-Agur.

211
00:14:08,080 --> 00:14:11,400
Bainuetxeak ez ditu gela
asko izango, dozena bat edo.

212
00:14:13,080 --> 00:14:15,720
Lehengusuak ondo estudiatuta
dauka dena.

213
00:14:16,400 --> 00:14:19,560
Instalazio txikiek
askoz hobeto funtzionatzen dute.

214
00:14:20,560 --> 00:14:24,960
Eta jendeak nahiago izaten du
leku lasaia eta paketsua.

215
00:14:25,040 --> 00:14:27,480
Eta hurbileko tratua
asko estimatzen du.

216
00:14:28,080 --> 00:14:29,560
A!

217
00:14:29,640 --> 00:14:32,880
Dirutza ederra aterako dugu
aberaskume horien kontura!

218
00:14:33,920 --> 00:14:38,160
Aita, zer egiten zenuten zuk
eta amak nobioak zinetenean?

219
00:14:38,600 --> 00:14:41,160
Peru, zertara dator galdera hori?

220
00:14:42,040 --> 00:14:43,560
Zer daukak hik buruan?

221
00:14:43,640 --> 00:14:44,800
Ezer ez.

222
00:14:46,560 --> 00:14:48,000
Hauek al dituk orduak?

223
00:14:48,520 --> 00:14:50,920
Ez al dakik zer ordutan
bazkaltzen den etxe honetan?

224
00:14:51,000 --> 00:14:53,160
-Barkatu,
zerrategian aritu naiz lanean.

225
00:14:53,520 --> 00:14:54,520
Eseri.

226
00:14:55,320 --> 00:14:59,360
Rosa, ekarri janari pixka bat
gure gizontxoari.

227
00:15:04,080 --> 00:15:05,360
Tori, Antton.

228
00:15:05,680 --> 00:15:07,080
Nola egin duzu hori?

229
00:15:07,600 --> 00:15:09,240
Oilategiko hesiarekin.

230
00:15:09,320 --> 00:15:10,800
Istripu txikia izan da.

231
00:15:14,480 --> 00:15:15,920
Parkea zaintzera noa.

232
00:15:16,000 --> 00:15:17,400
Zuek biok txintxo.

233
00:15:20,360 --> 00:15:21,560
O, Rosa...

234
00:15:27,040 --> 00:15:28,240
Ni ere banoa.

235
00:15:28,480 --> 00:15:31,960
Zaude pixka batean,
eliza hor egongo da gero ere.

236
00:15:32,320 --> 00:15:33,840
Nahi duzu beste kafetxo bat?

237
00:15:34,120 --> 00:15:37,520
Ez, presa dut. Herriko fededunen
bekatuak entzun behar ditut.

238
00:15:37,600 --> 00:15:39,000
Entzun eta garbitu.

239
00:15:42,040 --> 00:15:43,040
Antonio!

240
00:15:44,200 --> 00:15:45,560
Zer behar duk?

241
00:15:45,640 --> 00:15:48,480
Berriro eskua gainean jartzen
badiozu gorriak ikusiko dituzu.

242
00:15:48,560 --> 00:15:50,360
Zer esaten ari haiz?
Entzun duzuna!

243
00:15:50,440 --> 00:15:51,560
Nik ez diot ezer egin.

244
00:15:52,040 --> 00:15:54,840
Azken aldia izan dadila.
Entzun duzu? Azkena!

245
00:15:54,920 --> 00:15:56,960
Nahi gabe izan zuan.
Nahi gabe?

246
00:15:57,240 --> 00:15:59,600
Eta noiztik jipoitzen da urkoa
nahi gabe?

247
00:16:00,240 --> 00:16:01,640
Zenbat aldiz jo duzu?

248
00:16:02,400 --> 00:16:03,960
Aurreneko aldia izan duk.

249
00:16:04,040 --> 00:16:05,240
Seguru?

250
00:16:06,320 --> 00:16:07,800
Ergel hutsa nauk.

251
00:16:08,160 --> 00:16:09,880
Ez duk berriz gertatuko.

252
00:16:11,520 --> 00:16:12,720
Hala espero dut.

253
00:16:13,520 --> 00:16:14,720
Eta orain, ospa!

254
00:16:16,760 --> 00:16:18,160
A, eta beste gauza bat.

255
00:16:19,240 --> 00:16:22,040
Rosak ez dit ezer kontatu,
beraz, txintik ere ez.

256
00:16:43,440 --> 00:16:45,520
Gainera, zerbait berria
deskubritu dut.

257
00:16:45,600 --> 00:16:46,600
Zer?

258
00:16:46,680 --> 00:16:49,120
Maddik neska alemana ikusi zuen
hil aurretik.

259
00:16:49,200 --> 00:16:52,160
Eta zerbait esan zion:
"Ich will nicht sterben".

260
00:16:52,240 --> 00:16:53,560
Ez dut hil nahi.

261
00:16:54,720 --> 00:16:56,040
Ez dut hil nahi.

262
00:16:56,320 --> 00:16:59,000
Neska alemanak bazekien
bere burua arriskuan zegoela.

263
00:16:59,200 --> 00:17:01,920
Argi da.
Agian hilztzailearen eskuetatik

264
00:17:02,000 --> 00:17:04,320
ihes egitea lortu zuen
eta berriz harrapatu zuen.

265
00:17:04,760 --> 00:17:07,040
Baina, zergatik ez zion
ezer egin Maddiri?

266
00:17:07,880 --> 00:17:10,560
Ez dakit, ez zuen ikusiko.
Ala bai?

267
00:17:11,160 --> 00:17:13,800
Hortik markarena.
Hiltzaileak berak egin zion.

268
00:17:13,880 --> 00:17:15,920
Eta hurrengo biktima Maddi
bera balitz?

269
00:17:16,000 --> 00:17:17,480
Akerbeltzen marka dauka.

270
00:17:18,240 --> 00:17:19,240
Auskalo.

271
00:17:20,360 --> 00:17:22,280
Erabat zoratzen nau kontu honek.

272
00:17:23,160 --> 00:17:24,960
Zerbait gehiago dago hor atzetik.

273
00:17:26,280 --> 00:17:28,480
Enara duela hamar urte
desagertu zen.

274
00:17:28,560 --> 00:17:30,640
Justo Maddi jaio zen urte berean.

275
00:17:30,720 --> 00:17:33,560
Eta urte hartan
hil zen Mentxu ere.

276
00:17:33,640 --> 00:17:35,920
Hiru kontuek lotura dutela
uste duzu?

277
00:17:36,520 --> 00:17:39,320
Ez dakit,
kasualitatea izan daiteke.

278
00:17:40,160 --> 00:17:42,240
Gainera, Mentxuk,
begi argiak zituen,

279
00:17:42,320 --> 00:17:43,880
beste neska guztiek bezala.

280
00:17:45,480 --> 00:17:47,120
(Tentsio soinuak)

281
00:17:50,520 --> 00:17:52,400
Pieza gehiegi dauka honek guztiak.

282
00:17:53,040 --> 00:17:54,600
Eta sakabanatuak.

283
00:17:56,320 --> 00:17:58,080
Gainera...
Zer?

284
00:17:59,920 --> 00:18:03,360
Jesusek landetxetik bota nau.
Muturrak sartzen ibiltzeagatik.

285
00:18:04,000 --> 00:18:05,640
Horrek konponbide erreza du.

286
00:18:07,160 --> 00:18:09,560
Nahi baduzu, hemen gera zaitezke.

287
00:18:10,440 --> 00:18:12,000
Ez dakit ideia ona den.

288
00:18:12,320 --> 00:18:15,400
Badakit ez dela landetxea
bezain erosoa, baina...

289
00:18:15,480 --> 00:18:16,920
Zu eta ni elkarrekin?

290
00:18:17,000 --> 00:18:20,000
Badakit lagunen arteko legea
errespetatu behar dudala.

291
00:18:22,200 --> 00:18:23,720
Ezin duzu orain etsi.

292
00:18:23,800 --> 00:18:25,440
Egiatik hurbilegi gaude.

293
00:18:25,520 --> 00:18:26,800
Bai, baina...

294
00:18:26,880 --> 00:18:29,120
Ezin duzu txikikeria
batengatik abandonatu.

295
00:18:32,280 --> 00:18:34,480
Ados.
Zurean geratuko naiz.

296
00:18:34,800 --> 00:18:36,920
Baina ez esan inori
hemen nagoenik, mesedez.

297
00:18:37,640 --> 00:18:40,040
Nik ez badut esaten
ere, laster ohartuko dira.

298
00:18:40,120 --> 00:18:42,480
Bueno, baina zuk badaezpada,
gorde sekretua, bai?

299
00:18:44,320 --> 00:18:46,360
Gorkarekin geratuko zarela?
"Zer?".

300
00:18:46,440 --> 00:18:48,200
Ez zaizu gaizki irudituko, ezta?

301
00:18:48,280 --> 00:18:49,840
Hobe Bilbora itzultzea.

302
00:18:50,200 --> 00:18:52,960
Dagoeneko denek dakite nor zaren
eta zergatik zauden han.

303
00:18:53,040 --> 00:18:55,320
"Arriskuan zaude".
Ez kezkatu.

304
00:18:55,400 --> 00:18:58,160
Ezetz? Tartean hiltzaile bat badago
zure bila joango da.

305
00:18:58,240 --> 00:18:59,560
Mehatxua zara berarentzat.

306
00:18:59,640 --> 00:19:01,080
Erne-erne ibiliko naiz.

307
00:19:01,160 --> 00:19:04,320
Eneko, egiatik hurbilegi nago
orain dena bertan behera uzteko.

308
00:19:04,400 --> 00:19:05,920
"Zer zara ba, burugogorra".

309
00:19:06,400 --> 00:19:07,440
Ezagutzen nauzu.

310
00:19:07,520 --> 00:19:09,880
Bai, badakit alferrik nabilela
zu konbentzitu nahian.

311
00:19:09,960 --> 00:19:11,520
Kaskoan zerbait sartzen bazaizu...

312
00:19:11,600 --> 00:19:13,960
Guztia argitu arte
ez dut Balbemendi utziko.

313
00:19:14,040 --> 00:19:15,200
Ondo da.

314
00:19:15,320 --> 00:19:16,320
(Atea)

315
00:19:16,400 --> 00:19:17,400
Gero arte!

316
00:19:17,880 --> 00:19:18,880
Baina...

317
00:19:20,920 --> 00:19:22,200
Bai, barrura!

318
00:19:25,640 --> 00:19:27,040
Asko sentitzen dut.

319
00:19:27,400 --> 00:19:28,680
Ez arduratu.

320
00:19:29,640 --> 00:19:32,600
Amarekin zerikusia duen edozerk
astoratu egiten du aita.

321
00:19:34,920 --> 00:19:36,440
Balbemenditik joatekotan?

322
00:19:37,360 --> 00:19:40,800
Ez, oraindik gauza batzuk
konpondu nahi ditut.

323
00:19:41,280 --> 00:19:42,680
Non egingo duzu lo?

324
00:19:46,360 --> 00:19:47,960
Gorkaren etxean, ezta?

325
00:19:51,120 --> 00:19:53,080
Nahiago nuen inor ere ez enteratzea

326
00:19:53,920 --> 00:19:56,080
baina ez dut zu
engainatzeko adorerik.

327
00:19:56,160 --> 00:19:57,560
Ulertzen dut.

328
00:19:58,320 --> 00:20:00,160
Baina bion artean ez dago ezer.

329
00:20:00,240 --> 00:20:01,600
Gorde azalpenak.

330
00:20:01,680 --> 00:20:03,080
Ez kezkatu nigatik.

331
00:20:06,200 --> 00:20:08,360
Gauzak ez dira espero bezala atera.

332
00:20:08,960 --> 00:20:09,960
Zorte on.

333
00:20:13,840 --> 00:20:15,440
(Misterio musika)

334
00:21:15,760 --> 00:21:17,480
Lo egin Maddi. Lo egin.

335
00:21:18,240 --> 00:21:19,880
Aita zure ondoan dago.

336
00:21:21,480 --> 00:21:22,640
Egizu lo.

337
00:21:24,080 --> 00:21:25,480
Lo, lo eta lo.

338
00:21:26,240 --> 00:21:28,520
Zingira lotan, basoa lotan.

339
00:21:29,440 --> 00:21:30,800
Egizu lo.

340
00:21:35,920 --> 00:21:37,680
-Zerbait gertatzen zaizu?

341
00:21:37,760 --> 00:21:39,080
-Deus ez.

342
00:21:39,160 --> 00:21:41,400
Ondo ote zauden ikustera
etorri naiz.

343
00:21:42,000 --> 00:21:43,640
-Negar egin duzu?

344
00:21:46,480 --> 00:21:48,440
-Anitz maite zaitut, bihotza.

345
00:21:48,880 --> 00:21:50,280
-Nik ere bai.

346
00:21:56,600 --> 00:21:58,680
Eta orain segi lotan, e?

347
00:22:22,800 --> 00:22:24,240
(Atea ixtea)

348
00:22:42,040 --> 00:22:45,520
Jesus saltsa honetan sartuta dago,
bihotzak esaten dit.

349
00:22:45,600 --> 00:22:47,720
Bihozkada bat
baino gehiago behar dugu.

350
00:22:47,800 --> 00:22:50,680
Sutan jarri da bere emaztearen
argazkia ikusi dudanean.

351
00:22:50,760 --> 00:22:52,480
Jesus tipo berezia da.

352
00:22:52,560 --> 00:22:54,920
Baina kontuan hartu behar da
asko sufritu duela.

353
00:22:55,000 --> 00:22:56,880
Eta biktimen arteko antza, zer?

354
00:22:56,960 --> 00:22:58,800
Guztiek zituzten begi argiak.

355
00:22:59,400 --> 00:23:01,480
Bai, hipotesi bat da.

356
00:23:02,440 --> 00:23:04,800
Agian Mentxu biktimetako bat
izan daiteke.

357
00:23:07,560 --> 00:23:09,080
Nola hil egin zen benetan?

358
00:23:09,160 --> 00:23:10,840
Urtegitik behera erorita.

359
00:23:12,960 --> 00:23:14,520
Eta Jesusek berak hil bazuen?

360
00:23:15,120 --> 00:23:16,440
Badu logikarik.

361
00:23:16,800 --> 00:23:19,480
Are gehiago, krimenaren abiapuntua
izan daiteke.

362
00:23:20,240 --> 00:23:21,480
Zein da zure teoria?

363
00:23:22,840 --> 00:23:25,200
Demagun Jesus zeloak
itsututa zegoela:

364
00:23:25,880 --> 00:23:28,120
Mentxu Antoniorekin
zebilela uste zuen

365
00:23:28,200 --> 00:23:30,480
eta horrek bere onetik
ateratzen zuen,

366
00:23:30,560 --> 00:23:33,040
eroaldi batean bere emaztea
akabatzeraino.

367
00:23:33,400 --> 00:23:35,320
Eta orduan,
psikiatrikoan sartu zuten.

368
00:23:35,400 --> 00:23:36,400
Eta?

369
00:23:36,600 --> 00:23:38,320
Eta ez zen sendatua itzuli.

370
00:23:38,560 --> 00:23:41,400
Eta urte batzuk geroago,
nire ahizpa herrira heldu zenean,

371
00:23:41,480 --> 00:23:43,560
nahastu egin zituen
Mentxu eta Enara.

372
00:23:43,640 --> 00:23:44,960
Eta nire ahizpa hil zuen.

373
00:23:45,360 --> 00:23:47,520
Antz fisikoa zutelako.
Bai.

374
00:23:47,600 --> 00:23:49,840
Nahastu egin zituelako
Mentxu eta Enara.

375
00:23:50,160 --> 00:23:53,040
Eta gero, neska alemaniarrari
berdina gertatu zitzaion.

376
00:23:53,120 --> 00:23:54,800
Eta orain azkenengo neska hau.

377
00:23:54,960 --> 00:23:56,720
Guztiek ekartzen
diote Mentxu burura,

378
00:23:56,800 --> 00:23:58,240
eta bere onetik ateratzen da.

379
00:24:00,840 --> 00:24:03,440
Baina zer egin zuen
Enararen mutilagunarekin?

380
00:24:03,720 --> 00:24:06,520
Eta zertara datoz
leizeetako erritualak?

381
00:24:08,080 --> 00:24:10,200
Pieza horiek
kolokan jartzen dute puzzlea.

382
00:24:10,280 --> 00:24:11,480
Badakit.

383
00:24:11,560 --> 00:24:13,760
Bada hor atzean
zerbait lotzen ez dudana.

384
00:24:32,320 --> 00:24:33,520
Zer gertatzen da?

385
00:24:35,640 --> 00:24:37,200
Ez dut nire koadernoa aurkitzen.

386
00:24:38,040 --> 00:24:39,640
Ez zenuen landetxean ahaztuko?

387
00:24:40,440 --> 00:24:42,160
Ez al zuen inork ere irakurriko!

388
00:25:04,360 --> 00:25:05,560
(Atea)

389
00:25:12,920 --> 00:25:13,920
Fermin.

390
00:25:14,080 --> 00:25:15,760
Badakizu zer ordutan bizi garen?

391
00:25:15,840 --> 00:25:18,720
Mendira joatekotan ginen.
Ahaztu zaizu ala?

392
00:25:19,280 --> 00:25:21,960
Eman bost minutu
eta prest egongo naiz.

393
00:25:22,120 --> 00:25:23,120
Primeran.

394
00:25:24,720 --> 00:25:25,920
Bakarrik zaudela uste...

395
00:25:27,680 --> 00:25:29,080
Ez nekien.

396
00:25:29,760 --> 00:25:31,880
Ikusten dut
momentu txarrean etorri naizela.

397
00:25:31,960 --> 00:25:34,880
Ez, ez, ez, lasai.
Joango gara beste batean.

398
00:25:35,720 --> 00:25:37,240
Ez da zuk uste duzuna.

399
00:25:37,320 --> 00:25:38,840
Ez dut esan zer uste dudan.

400
00:25:40,120 --> 00:25:42,840
Anek hemen egin du lo, atzo
landetxetik bota zuen Jesusek...

401
00:25:42,920 --> 00:25:44,120
Ez dut azalpenik behar.

402
00:25:44,200 --> 00:25:46,640
Egingo dugu bidaia
beste egun batean, ez larritu.

403
00:25:51,360 --> 00:25:53,520
Bekatuan bizi garela
pentsatuko zuen.

404
00:25:54,920 --> 00:25:56,760
Konfesatzera joan
beharko genuke bihar.

405
00:26:06,440 --> 00:26:07,440
Egun on.

406
00:26:08,560 --> 00:26:10,680
Atzo koaderno bat
ahaztu nuen gelan

407
00:26:10,760 --> 00:26:13,000
eta ikusi ote duzuen
jakin nahi dut.

408
00:26:13,080 --> 00:26:14,360
Ikusi bakarrik ez.

409
00:26:15,040 --> 00:26:16,880
Oso interesgarria dun, bai.

410
00:26:19,480 --> 00:26:20,480
Hemen dun.

411
00:26:22,040 --> 00:26:23,560
Esaten ditunanak...

412
00:26:24,360 --> 00:26:25,760
oso gogorrak ditun.

413
00:26:26,760 --> 00:26:30,080
Balbemendik gertatu denaren
errudun egin gaitun.

414
00:26:30,160 --> 00:26:31,320
Miserablea behar dun.

415
00:26:31,400 --> 00:26:34,960
Jesus, nire ahizpari zer gertatu
zitzaion jakin nahi dut.

416
00:26:35,400 --> 00:26:38,440
Ez dut ezer zuen aurka,
baina egia jakin nahi dut.

417
00:26:38,520 --> 00:26:39,880
Zein preziotan?

418
00:26:42,200 --> 00:26:44,440
Terreno arriskutsuan
mugitzen ari haiz.

419
00:26:45,320 --> 00:26:46,920
Zerbait ezkutatzen duzu, ala?

420
00:26:47,000 --> 00:26:51,200
Ez, baina koaderno hori
okerreko eskuetara helduko balitz,

421
00:26:51,920 --> 00:26:54,040
hire bizia jokoan izango huke.

422
00:26:54,400 --> 00:26:55,600
Mehatxatzen?

423
00:26:56,280 --> 00:26:58,960
Nola dakizu zuk
okerreko eskuetara hel daitekeela?

424
00:26:59,080 --> 00:27:01,120
Nahikoa solas egin dinagu,
alde ostatutik!

425
00:27:01,200 --> 00:27:03,200
Toki publiko batean nago.
Hara!

426
00:27:03,960 --> 00:27:05,600
Aholku bat ematen ditinan.

427
00:27:06,120 --> 00:27:09,000
Gauzak konprenditzeko
aditzen jakin behar dun;

428
00:27:09,880 --> 00:27:12,040
eta hik eure buruari bakarrik
egiten dion.

429
00:27:12,680 --> 00:27:14,000
Erne ibili.

430
00:27:20,840 --> 00:27:22,560
-Kaixo, aita.
-Kaixo.

431
00:27:22,640 --> 00:27:24,680
-Zurekin hitz egin nahi dut.
-Esan.

432
00:27:24,760 --> 00:27:27,280
-Zalditegiaren kontuari
buelta batzuk eman dizkiot.

433
00:27:27,360 --> 00:27:28,560
Ez da hain ideia txarra.

434
00:27:29,640 --> 00:27:30,640
-Zer?

435
00:27:30,720 --> 00:27:34,280
-Beste kreditu bat eskatu dezakegu.
Molda gaitezke, ikusiko duzu.

436
00:27:34,360 --> 00:27:35,520
-Ez, ez, ez.

437
00:27:37,000 --> 00:27:38,680
Zalditegia ez ditinan egingo.

438
00:27:38,760 --> 00:27:39,760
-Zer?

439
00:27:40,200 --> 00:27:43,080
-Antonioren kontrako salaketa
ez pagatzea erabaki dinat.

440
00:27:43,160 --> 00:27:44,240
-Zer?

441
00:27:44,320 --> 00:27:47,920
-Lurrak salduko zizkionat
bainuetxea egiteko.

442
00:27:48,320 --> 00:27:50,160
-Presionatu egin zaitu, ezta?

443
00:27:50,440 --> 00:27:52,120
-Ez, denentzat onena dun:

444
00:27:52,200 --> 00:27:54,160
herriarentzat, familiarentzat...

445
00:27:54,240 --> 00:27:56,920
-Herriarentzat ez dakit,
baina guretzat seguru ezetz.

446
00:27:57,360 --> 00:27:58,360
-Nik...

447
00:27:58,440 --> 00:28:01,520
-Zalditegiarena
amaren ametsa zela esan zenidan.

448
00:28:02,800 --> 00:28:05,160
-Gauzak asko aldatu dira
ordutik hona.

449
00:28:05,240 --> 00:28:07,960
-Gauzak ez, zeu aldatu zara!

450
00:28:08,040 --> 00:28:10,120
Eta oso denbora gutxian, gainera!

451
00:28:11,280 --> 00:28:13,000
Zer gertatzen zaizu?

452
00:28:14,520 --> 00:28:16,320
Koldar hutsa zara, aita!

453
00:28:39,800 --> 00:28:41,720
Zer gertatu zaizu Antoniorekin?

454
00:28:43,200 --> 00:28:44,640
Estibalizek esan al dizu?

455
00:28:45,640 --> 00:28:47,360
Kontatu behar didazu, bai ala ez?

456
00:28:48,080 --> 00:28:52,600
Eta ez hasi denontzat onuragarria
dela esaka, ni ez naiz atzo jaioa.

457
00:28:52,680 --> 00:28:54,120
Ez hasi zu ere, e?

458
00:28:55,400 --> 00:28:57,120
Ni ez nauzu engainatuko.

459
00:28:58,440 --> 00:28:59,840
Aulkia konpondu behar dut.

460
00:29:01,720 --> 00:29:03,280
Utzi aulkia bakean.

461
00:29:06,240 --> 00:29:07,800
Ez naiz hemendik mugituko.

462
00:29:07,880 --> 00:29:09,280
Egia kontatu arte.

463
00:29:09,760 --> 00:29:11,520
Egia nahi duzu?
Bai.

464
00:29:11,600 --> 00:29:13,640
Antonion txantajea egin zidan.

465
00:29:14,880 --> 00:29:16,200
Banegoen ba ni.

466
00:29:17,640 --> 00:29:19,600
Eta? Zerekin?

467
00:29:20,360 --> 00:29:22,760
Denei esango die
Maddi ez dela nire alaba.

468
00:29:24,080 --> 00:29:27,080
Apu zerri zikin urdea!

469
00:29:27,160 --> 00:29:30,000
Harrapatuko banu, parean!
Baina hori ez da dena.

470
00:29:30,720 --> 00:29:33,120
Antoniok beste zerbait ere
esan zidan.

471
00:29:33,200 --> 00:29:34,400
Zer?

472
00:29:35,360 --> 00:29:37,440
Maddi ez dela bere alaba.

473
00:29:38,920 --> 00:29:42,720
Ez dakit zer pentsatu: potrokome
hutsa da edo egia esaten ari da.

474
00:29:42,800 --> 00:29:45,280
Eta egia esaten ari zela
iruditu zitzaidan.

475
00:29:47,680 --> 00:29:50,840
Baina, orduan nor da
Maddiren benetako aita?

476
00:29:57,600 --> 00:29:59,080
Zer moduz horrela?

477
00:30:00,080 --> 00:30:01,760
-Estralurtarra ematen duzu!

478
00:30:01,840 --> 00:30:03,080
-Bai, zera!

479
00:30:03,160 --> 00:30:04,640
Infernuko mosntruoa!

480
00:30:04,720 --> 00:30:05,920
Aaa!

481
00:30:06,640 --> 00:30:07,840
Kaixo, bikote!

482
00:30:07,920 --> 00:30:09,160
-Ane!

483
00:30:12,280 --> 00:30:14,360
Pena ematen dit.
Baita neuri ere.

484
00:30:14,440 --> 00:30:16,600
Baina lasai,
landetxean ez banago ere,

485
00:30:16,680 --> 00:30:18,160
elkar ikusiko dugu.
A, bai?

486
00:30:18,240 --> 00:30:21,040
Bai, Balbemendi ez da hain handia.
Ez zaude nirekin haserre?

487
00:30:21,120 --> 00:30:22,600
Ez.
Lagunak?

488
00:30:22,680 --> 00:30:23,680
Bai!

489
00:30:24,400 --> 00:30:27,480
Peru, kontuz betaurreko horiekin,
ez begiratu eguzkiari zuzenean.

490
00:30:27,560 --> 00:30:29,640
-Zer ba?
Kaltegarria delako begiarentzat.

491
00:30:29,720 --> 00:30:31,920
Eguzkiari begiratzeagatik?
Bai zera!

492
00:30:32,000 --> 00:30:33,000
Begira.

493
00:30:37,840 --> 00:30:40,120
Nondik atera dituzu?
Aitak oparitu dizkit.

494
00:30:40,520 --> 00:30:43,120
Mendizale batenak ziren.
Mendian galdu zituen.

495
00:30:43,200 --> 00:30:44,960
Eta ez zizkion bueltatu, ala?

496
00:30:45,400 --> 00:30:49,320
Ez, aitak biltegi txiki bat dauka
mendian aurkitutako gauzekin.

497
00:30:49,400 --> 00:30:51,920
-Handik ateratzen ditugu askotan
jostailuak.

498
00:30:52,000 --> 00:30:54,080
Eta galdutako gauzen jabeak?

499
00:30:54,160 --> 00:30:55,360
-Ez dira bila etorri.

500
00:30:56,640 --> 00:30:58,800
Eta non esan duzu dagoela
biltegi hori?

501
00:30:58,880 --> 00:31:00,080
Ba biltegia...

502
00:31:00,160 --> 00:31:01,960
Zer ari zara zu
biltegiari buruz?

503
00:31:02,040 --> 00:31:04,560
Betaurrekoei buruz ari ginen.
Zer dute betaurrekoek?

504
00:31:05,120 --> 00:31:06,800
Ezer ez.
Mendian galdutakoak omen...

505
00:31:06,880 --> 00:31:08,520
Neuk aurkitu nituen.

506
00:31:08,600 --> 00:31:09,760
Jakina.

507
00:31:09,840 --> 00:31:12,000
Inor ez bada euren bila etorri,
zureak dira.

508
00:31:12,080 --> 00:31:13,280
Ez daukat zalantzarik.

509
00:31:14,040 --> 00:31:16,760
Baina ba al daki jendeak galdutako
gauzak biltzen dituzula?

510
00:31:17,360 --> 00:31:19,760
Nik ez dut besteen
gauzarik lapurtu.

511
00:31:20,840 --> 00:31:22,280
Goazen etxera, Peru.

512
00:31:22,760 --> 00:31:24,480
Jo, aita.
Etortzeko esan diat!

513
00:31:36,360 --> 00:31:39,720
Batzuetan, Antoniori zerbait txarra
gertatzea nahiko nuke.

514
00:31:40,600 --> 00:31:42,360
Baina hori ez da ona, ezta?

515
00:31:44,000 --> 00:31:45,280
Lasai, Maddi.

516
00:32:29,560 --> 00:32:31,280
Barkatu lehen esandakoak.

517
00:32:31,560 --> 00:32:32,920
-Ahaztu hori.

518
00:32:33,000 --> 00:32:34,480
Gainera, arrazoi huen.

519
00:32:35,800 --> 00:32:38,120
-Ez dut ulertzen zergatik
aldatu duzun iritziz.

520
00:32:39,880 --> 00:32:42,200
-Kaskagorra haiz heu ere,
ama bezala.

521
00:32:46,720 --> 00:32:48,760
-Zure lehengo gelara
itzuli behar duzu?

522
00:32:48,840 --> 00:32:51,040
-Bai.
-Ez zait ideia ona iruditzen.

523
00:32:52,160 --> 00:32:54,800
-Badon iraganari aurre egiteko
sasoia.

524
00:32:55,680 --> 00:32:57,520
Mamuak gainetik
kendu nahi ditinat.

525
00:32:57,600 --> 00:32:59,400
-Gogorra egingo zaizu
hemen lo egitea.

526
00:33:00,080 --> 00:33:01,720
-Bazekinat, baina prest nagon.

527
00:33:05,240 --> 00:33:06,640
-Eta berriro gertatzen bada?

528
00:33:08,600 --> 00:33:10,400
Berriro gaixotzen bazara?

529
00:33:12,080 --> 00:33:14,120
-Gehiago gaixotuko naun
egiten ez badut.

530
00:33:15,200 --> 00:33:18,880
Ezin dinat iraganari lotuta segitu,
askatu behar dinat.

531
00:33:19,640 --> 00:33:22,480
Amari gertatutakoa
gainditu behar dinat behingoagatik.

532
00:33:36,120 --> 00:33:38,040
Koldarra zinela esan dizut lehen.

533
00:33:39,720 --> 00:33:40,960
Oker nengoen.

534
00:33:42,320 --> 00:33:43,920
Gizon aparta zara.

535
00:33:45,040 --> 00:33:47,320
-Mila aurpegi ditinagu gizonok.

536
00:33:47,480 --> 00:33:49,280
Gaur beltz, bihar argi.

537
00:33:49,840 --> 00:33:51,080
Halakoxeak gaitun.

538
00:34:00,440 --> 00:34:02,080
Aupa, Olatz.
-Kaixo.

539
00:34:02,160 --> 00:34:04,280
-Zer moduz, hobeto?
-Bai.

540
00:34:04,360 --> 00:34:06,560
-Gaizki pasatuko zenuen
gorpuaren kontuarekin.

541
00:34:06,640 --> 00:34:08,000
-Horrekin bakarrik balitz.

542
00:34:08,160 --> 00:34:10,600
-Bai, jakin dut zure
eta Anttonen artekoa.

543
00:34:10,680 --> 00:34:11,680
Sentitzen dut.

544
00:34:12,320 --> 00:34:15,040
-Egia esan, ez nago nire onenean,
baina tira.

545
00:34:15,120 --> 00:34:16,560
Animatuago nago orain.

546
00:34:16,640 --> 00:34:19,040
-Beno, guztiz animatzeko
erosketak egitea da onena.

547
00:34:19,120 --> 00:34:20,760
-Erosketak?
-Bai, lur jota nagoenean,

548
00:34:20,840 --> 00:34:21,840
kreditu txartela hartu

549
00:34:21,920 --> 00:34:23,920
eta Donostiara joaten naiz
erosketak egitera.

550
00:34:24,000 --> 00:34:25,320
-Ez dut inoiz halakorik egin.

551
00:34:25,400 --> 00:34:27,320
-Ba pena guztiak txokora,
ikusiko duzu.

552
00:34:27,400 --> 00:34:30,480
Gainera, fashion denda pare bat
ezagutzen ditut alde zaharrean.

553
00:34:30,560 --> 00:34:32,040
Merke-merkeak.

554
00:34:32,120 --> 00:34:35,120
-Nigatik primeran,
baina ez dut kreditu txartelik.

555
00:34:35,200 --> 00:34:37,760
-Berdin da, diru normalarekin ere
ordaindu daiteke.

556
00:34:37,840 --> 00:34:39,400
-Ondo, badut zerbait aurreztua.

557
00:34:39,720 --> 00:34:42,200
-Baina kreditu txartelarekin
dibertigarriagoa da.

558
00:34:42,960 --> 00:34:44,920
-Epa.
-Kaixo, Antton.

559
00:34:45,000 --> 00:34:46,360
-Pentsatzen aritu naiz,

560
00:34:46,440 --> 00:34:49,280
eta zure irudia egurrean
zizelkatzen hasiko naiz.

561
00:34:49,720 --> 00:34:50,960
-Zer irudi?

562
00:34:51,040 --> 00:34:53,080
-Zuk eskatu zenidan zizelkatzeko.

563
00:34:53,720 --> 00:34:55,640
-A, jakina.

564
00:34:56,000 --> 00:34:57,240
Nigatik ez egin.

565
00:34:57,720 --> 00:34:59,840
-Niri ez didazu inoiz ere
horrelakorik egin.

566
00:34:59,920 --> 00:35:02,000
-Lasai, ez duzu
kezkatzeko motiborik.

567
00:35:02,240 --> 00:35:04,360
Berarentzat
modelo lan nik egin dut.

568
00:35:04,680 --> 00:35:07,840
-Honek ez du hezur haragizko
modelorik behar, lizuna!

569
00:35:07,920 --> 00:35:09,200
-Beno, ni banoa.

570
00:35:09,280 --> 00:35:11,680
-Zer, Iratiren irudia hastera?

571
00:35:11,760 --> 00:35:13,320
-Ez, lanera.

572
00:35:14,040 --> 00:35:15,040
Agur.

573
00:35:17,440 --> 00:35:19,760
-Bistan dago zurekin txora-txora
eginda dagoela.

574
00:35:19,840 --> 00:35:22,560
-Ez esan lelokeriarik.
Arreba bat bezala naiz berarentzat.

575
00:35:22,640 --> 00:35:25,400
-Anttonek ez lioke arreba bati
talle bat egingo,

576
00:35:25,480 --> 00:35:26,760
ezta mozkortuta ere.

577
00:35:35,040 --> 00:35:36,040
Epa.

578
00:35:38,200 --> 00:35:39,200
Zer?

579
00:35:39,640 --> 00:35:41,680
Ez al duk agurtu behar?
Hiri agurtu?

580
00:35:41,760 --> 00:35:43,600
Bai, niri.
hik ez duk agurrik merezi.

581
00:35:43,680 --> 00:35:44,920
Zer esaten ari haiz?

582
00:35:45,200 --> 00:35:46,960
Hik ez dakik zer den giza legea.

583
00:35:52,160 --> 00:35:53,160
Ikusten?

584
00:35:53,520 --> 00:35:55,920
Denon ahotan gaude.
Esker txarrekoak.

585
00:35:56,480 --> 00:36:00,000
Antonio, bainuetxearena
bertan behera utzi beharko zenuke.

586
00:36:00,200 --> 00:36:01,760
Ezta pentsatu ere!

587
00:36:01,840 --> 00:36:04,600
Laister jasoko dut baimena,
ezin dut atzera egin!

588
00:36:04,680 --> 00:36:08,680
Hori da zure arazoa,
ez duzula inoiz atzera egin nahi.

589
00:36:08,960 --> 00:36:10,560
Zer ote dakizu zuk?

590
00:36:10,640 --> 00:36:12,560
Ondo ezagutzen ditut nik horiek.

591
00:36:13,280 --> 00:36:15,360
Bainuetxearekin aberasten
garenean,

592
00:36:15,440 --> 00:36:18,240
mesede eske etorriko dira denak,
otzan-otzan.

593
00:36:18,680 --> 00:36:19,920
Ez dakit ba.

594
00:36:22,480 --> 00:36:24,280
Ez dut aitaren jokabidea ulertzen.

595
00:36:24,360 --> 00:36:26,480
Nolatan eman du amore
kabroi horren aurrean?

596
00:36:26,920 --> 00:36:28,920
Jende guztia kontra du,
baina berdin dio.

597
00:36:29,000 --> 00:36:31,080
Bere asmoa lortuko du.
Beti bezala.

598
00:36:31,520 --> 00:36:33,760
Zure aitak badaki zertan dabilen.

599
00:36:34,280 --> 00:36:35,600
Zer esan nahi duzu?

600
00:36:36,240 --> 00:36:38,760
Arrazoi on bat duela.
A, bai? Eta zein da?

601
00:36:40,440 --> 00:36:42,160
Hobe zuk ez jakitea.

602
00:36:42,240 --> 00:36:43,440
Nola ezetz?

603
00:36:43,520 --> 00:36:45,920
Zer uste duzue, umea naizela?

604
00:36:47,320 --> 00:36:50,200
Familia honetan gertatzen direnak
jakiteko eskubidea dut.

605
00:36:51,280 --> 00:36:52,840
(Misterio musika)

606
00:36:59,720 --> 00:37:02,120
"Bota".
Antoniori buruz da.

607
00:37:02,200 --> 00:37:04,280
Mendizaleei galdutako gauzak
gordetzen ditu.

608
00:37:04,600 --> 00:37:06,000
Interesgarria.

609
00:37:06,080 --> 00:37:07,920
Zerbait atera dezakegu hortik.

610
00:37:08,000 --> 00:37:10,200
Baina nola dauzka gauza
horiek gordeta? Etxean?

611
00:37:10,280 --> 00:37:11,880
Ez, biltegi txiki batean.

612
00:37:11,960 --> 00:37:14,480
Ane, arazo potolo batean
sartuko zara.

613
00:37:15,240 --> 00:37:17,760
Jabetza pribatuak
miatzea delitu larria da.

614
00:37:17,840 --> 00:37:19,360
Kontu handiz ibiliko naiz.

615
00:37:19,440 --> 00:37:21,120
Zenbatetan errepikatu didazu hori?

616
00:37:21,200 --> 00:37:23,800
Zerbait gehiago dakidanean
hots egingo dizut, ados?

617
00:37:24,160 --> 00:37:25,160
(Atea)

618
00:37:30,280 --> 00:37:32,360
Esti!
Gorka?

619
00:37:33,160 --> 00:37:35,600
Bada, ez dago.
Laister etorriko da.

620
00:37:35,680 --> 00:37:37,600
Hemen itxaron nahi badiozu?
Ez, ez.

621
00:37:37,680 --> 00:37:40,440
Turista batzuk iritsi dira
herrira ibilaldiak egitera.

622
00:37:40,520 --> 00:37:43,040
Sartu, berehala etorriko da.
Ez da beharrezkoa.

623
00:37:43,120 --> 00:37:44,360
Esaiozu turistena.

624
00:37:46,160 --> 00:37:48,640
Tira, arrazoi duzu.

625
00:37:49,040 --> 00:37:50,440
Hemen itxarongo diot.

626
00:37:50,520 --> 00:37:52,360
Horrela, zuen kabia ezagutuko dut.

627
00:37:54,400 --> 00:37:55,880
Hau ez da inoren kabia.

628
00:37:55,960 --> 00:37:58,080
Gorka eta
bion artean ez dago ezer.

629
00:37:58,160 --> 00:37:59,360
Badakit.

630
00:37:59,440 --> 00:38:01,120
Baina ez da hori arazoa.

631
00:38:02,280 --> 00:38:05,040
Gorka zurekin txora-txora
eginda dago.

632
00:38:05,360 --> 00:38:08,080
Eta hori ez da aldatuko.
Batez ere, orain.

633
00:38:09,560 --> 00:38:10,920
Zer esan nahi duzu?

634
00:38:11,880 --> 00:38:13,680
Elkarrekin bizitzen bazaudete...

635
00:38:14,880 --> 00:38:16,920
zentzudunagoa zinela uste nuen.

636
00:38:17,000 --> 00:38:18,200
Ez dizut ulertzen.

637
00:38:19,440 --> 00:38:21,040
Ez duzu berarekin ezer nahi,

638
00:38:21,120 --> 00:38:23,440
baina berarekin bizitzen
tematuta zaude.

639
00:38:24,800 --> 00:38:27,680
Zergatik ez duzu inguruko etxeren
batean ostatua eskatu?

640
00:38:29,240 --> 00:38:32,240
Ez kezkatu nigatik,
nahi duzuena egin.

641
00:38:32,320 --> 00:38:33,880
Badakit noiz nagoen soberan.

642
00:38:34,080 --> 00:38:37,600
Gainera, ez dut inoren
ordezko platera izan nahi.

643
00:38:48,600 --> 00:38:50,920
Zurekin hitz egin nahi dut.
Badakit.

644
00:38:52,320 --> 00:38:54,800
Lurrengatik da, ezta?
Bai.

645
00:38:57,120 --> 00:38:59,360
Batere gustatzen ez zaidan
zerbait entzun dut.

646
00:38:59,440 --> 00:39:00,720
Ba ondo entzun duzu.

647
00:39:00,800 --> 00:39:02,840
Antonio ez da garbi jokatzen ari.

648
00:39:02,920 --> 00:39:06,200
Azpijokoaz baliatzen ari da
Jesus lurra saltzera behartzeko.

649
00:39:06,280 --> 00:39:08,360
Eta nik lurra saldu,
arima beltz horri.

650
00:39:08,440 --> 00:39:10,040
Ba bai.
Anaiarengatik egin nuen.

651
00:39:10,120 --> 00:39:12,160
Zure anaia ere ez zen aingerutxoa.

652
00:39:12,920 --> 00:39:15,080
Zuri ere iruzur egin dizu Antoniok.

653
00:39:15,160 --> 00:39:16,760
Iruzur?
Ba bai.

654
00:39:17,240 --> 00:39:20,200
Ez al diozu zure buruari
galdetu zer egiten zuen Lukasek

655
00:39:20,280 --> 00:39:21,480
gau hartan zure etxean?

656
00:39:21,560 --> 00:39:23,440
Bisita egitera etorriko zitzaidan.

657
00:39:23,520 --> 00:39:25,400
Bisitan, gaueko ordu txikitan?
Bai.

658
00:39:25,880 --> 00:39:27,240
Ni konbentzitu nahian.

659
00:39:28,440 --> 00:39:31,600
Lurrak saldu nahi zituen, baina
nire baimenik gabe jai zeukan.

660
00:39:31,680 --> 00:39:33,080
Eta ahari burua?
Zer?

661
00:39:33,360 --> 00:39:35,840
Hurrengo egunean azaldu zen
zure etxe aurrean.

662
00:39:35,920 --> 00:39:37,880
Eta?
Ez zen ba bakarrik iritsiko?

663
00:39:39,200 --> 00:39:42,040
Burua eta Lukasen heriotza
lotuta daude.

664
00:39:42,520 --> 00:39:43,920
Ez al duzu ikusten?

665
00:39:44,000 --> 00:39:46,720
Ba... baina...
Hara, Lukasek jarri zizun burua.

666
00:39:46,800 --> 00:39:47,800
Zergatik?

667
00:39:47,880 --> 00:39:51,040
Zu izutzeko eta lurrak salduko
zenituen esperantzarekin.

668
00:39:52,680 --> 00:39:57,080
Ez nintzateke bat ere harrituko
honen atzean Antonio balego.

669
00:39:57,160 --> 00:39:58,360
Antonio?

670
00:39:58,440 --> 00:40:00,040
Zergatik pentsatzen duzu hori?

671
00:40:00,120 --> 00:40:02,240
Nire arrazoiak baditut
hori pentsatzeko.

672
00:40:03,240 --> 00:40:04,520
Sorgin hori.

673
00:40:04,880 --> 00:40:06,480
Egidazu kasu, kontxo.

674
00:40:06,840 --> 00:40:10,400
Antoniori buruz entzun duzun
guztia egia da.

675
00:40:12,160 --> 00:40:13,560
(Misterio musika)

676
00:40:27,560 --> 00:40:29,160
Kaixo, Ane!
Aupa, Irati.

677
00:40:29,240 --> 00:40:31,000
Landetxea utzi duzula entzun dut.

678
00:40:31,920 --> 00:40:34,080
Bai, baina gogoz kontra.

679
00:40:34,160 --> 00:40:35,440
Zer gertatu da?

680
00:40:35,520 --> 00:40:36,840
Jesusekin arazoak?

681
00:40:37,800 --> 00:40:40,560
Gezurra esan nion
eta engainatua sentitu da.

682
00:40:40,640 --> 00:40:42,040
Ba ez da bidezkoa.

683
00:40:42,880 --> 00:40:44,440
Eta, zu zer moduz zaude?

684
00:40:45,080 --> 00:40:46,080
Bueno.

685
00:40:46,560 --> 00:40:49,880
Nik ere neurea pasatu dut,
baina horrek bost axola besteei.

686
00:40:49,960 --> 00:40:51,920
Sentitzen dut.
Ba, eutsi.

687
00:40:52,000 --> 00:40:53,600
Dena konponduko da, ikusiko duzu.

688
00:40:53,680 --> 00:40:54,960
Mila esker, Irati.

689
00:40:55,200 --> 00:40:57,480
Nire etxean geratzeko esango nizuke,

690
00:40:58,080 --> 00:41:00,480
baina Gorkarenean
zaudela entzun dut.

691
00:41:01,440 --> 00:41:04,600
Joe! Herri honetan albisteak
abiadura handiko trenean doaz.

692
00:41:04,680 --> 00:41:06,680
Egia esan, Estibalizi entzun diot.

693
00:41:06,760 --> 00:41:08,520
Olatzekin hitz egiten ari zen.

694
00:41:10,760 --> 00:41:13,640
Eta mutila ere ostu diozula
entzun diot.

695
00:41:14,560 --> 00:41:17,120
Nik ez diot ezer ostu.
Gorka eta biok lagunak gara.

696
00:41:17,200 --> 00:41:18,480
Noski, lagunak.

697
00:41:18,560 --> 00:41:19,760
Ba bai, lagunak.

698
00:41:19,840 --> 00:41:23,040
Ba zuk nahi duzulako izango da,
ze mutil katxarroa da, ezta?

699
00:41:26,760 --> 00:41:28,880
Beno, ez naiz zure
kontuetan sartuko.

700
00:41:32,920 --> 00:41:33,920
Kaixo!

701
00:41:34,000 --> 00:41:36,800
-Ezin nuen segundu bat ere
zure lepoan koxka egin gabe egon.

702
00:41:37,200 --> 00:41:38,200
Ane.

703
00:41:38,800 --> 00:41:39,800
Aupa.

704
00:41:39,880 --> 00:41:41,840
Etxera noa, bazatoz?
-Noski.

705
00:41:42,920 --> 00:41:44,560
-Nekatuta nagoela uste dut, e?

706
00:41:44,640 --> 00:41:46,440
-Masajetxorik bai?

707
00:41:46,520 --> 00:41:48,160
-Tentagarria zara, benetan.

708
00:41:48,920 --> 00:41:51,080
-Beno, Ane.
Gero ikusiko dugu elkar. Bale?

709
00:41:51,160 --> 00:41:52,360
Bai.
Gero arte.

710
00:41:56,000 --> 00:41:57,480
(Txorien txioak)

711
00:41:59,120 --> 00:42:01,040
Kaixo.
Kaixo.

712
00:42:02,120 --> 00:42:03,960
Utziko didazu jolasten?
Beno.

713
00:42:04,280 --> 00:42:06,440
Tori bat.
Aber.

714
00:42:09,480 --> 00:42:10,480
Ui!

715
00:42:11,760 --> 00:42:13,080
Horrela ez!

716
00:42:13,720 --> 00:42:15,680
Begira.
Aber.

717
00:42:16,720 --> 00:42:18,800
Joe! Espezialista zara?

718
00:42:18,880 --> 00:42:20,120
Ez da oso zaila.

719
00:42:21,160 --> 00:42:22,560
Aizu, zera.

720
00:42:22,640 --> 00:42:25,160
Aurreko batean
erloju bat galdu nuen mendian.

721
00:42:25,240 --> 00:42:27,040
Ez zuen zure aitak aurkituko bat?

722
00:42:28,120 --> 00:42:29,120
Ez?

723
00:42:29,760 --> 00:42:31,200
Agian bere biltegian dauka.

724
00:42:31,280 --> 00:42:32,880
Utziko didazu begiratzen?

725
00:42:32,960 --> 00:42:34,720
Ez dut uste gustatuko zaionik.

726
00:42:35,280 --> 00:42:37,120
Bueno, ez diogu ezer esango.

727
00:42:37,200 --> 00:42:38,920
Gure arteko sekretua izango da.

728
00:42:39,000 --> 00:42:40,720
Badakizu sekretu bat gordetzen?

729
00:42:40,800 --> 00:42:43,000
Txikia izango naiz,
baina ez tontoa.

730
00:42:43,320 --> 00:42:45,080
Zuk ez duzu erlojurik galdu.

731
00:42:47,120 --> 00:42:48,120
Ez.

732
00:42:49,000 --> 00:42:51,640
Zure ahizparen zerbait bilatu
nahi duzu. Ezta?

733
00:42:53,240 --> 00:42:54,640
Oso azkarra zara.

734
00:42:54,720 --> 00:42:56,000
Orduan, zer?

735
00:42:56,080 --> 00:42:57,120
Lagunduko didazu?

736
00:42:58,040 --> 00:42:59,040
Bale.

737
00:42:59,640 --> 00:43:01,600
Baina operazio sekretua
izango da.

738
00:43:02,720 --> 00:43:04,360
Zure esanetara, kapitain.

739
00:43:04,440 --> 00:43:06,120
Eta? Noiz joan gaitezke?

740
00:43:07,720 --> 00:43:09,160
Ba, oraintxe bertan.

741
00:43:09,600 --> 00:43:11,240
Aita soroan dabil lanean.

742
00:43:11,760 --> 00:43:12,760
Oraintxe?

743
00:43:14,720 --> 00:43:15,960
Tira, zergatik ez?

744
00:43:17,560 --> 00:43:18,760
(Misterio musika)

745
00:43:32,040 --> 00:43:33,040
Epa.

746
00:43:33,600 --> 00:43:35,800
Zer behar duk hik orain?
Itzuli nire lurrak.

747
00:43:35,880 --> 00:43:36,920
Horixe bakarrik behar genien.

748
00:43:37,000 --> 00:43:39,400
Ez zaidak batere gustatzen
Jesusekin egiten ari haizena!

749
00:43:39,480 --> 00:43:41,720
Zer dakik hik?
Bolo-bolo zebilek kalean.

750
00:43:41,800 --> 00:43:43,240
Koldar halakoak!

751
00:43:43,320 --> 00:43:44,960
Nire lurra itzultzea nahi diat!

752
00:43:45,600 --> 00:43:48,040
Barkatu, baina ezin diat.
Zergatik ez?

753
00:43:48,120 --> 00:43:50,760
Legez ez dituk hireak,
nireak baizik.

754
00:43:50,840 --> 00:43:52,640
Ez daukak horien gaineko
eskubiderik.

755
00:43:54,200 --> 00:43:57,120
Ez haut hemen ikusi nahi,
ez gero ni zirikatzen hasi, aditu?

756
00:43:57,200 --> 00:43:58,640
Nire lurrak nahi dizkiat!

757
00:43:59,200 --> 00:44:02,880
Eta ez gero niri etorri lege,
eskubide eta osti bedeinkatuekin, e?

758
00:44:02,960 --> 00:44:05,560
Nik lege bakarra ezagutzen diat,
betikoa!

759
00:44:05,920 --> 00:44:07,560
Balbemendikoa.

760
00:44:07,640 --> 00:44:09,880
Lege horrek ez dik balio
epailearen aurrean!

761
00:44:09,960 --> 00:44:12,280
Ez diagu epailearen beharrik!
Zer!

762
00:44:12,360 --> 00:44:13,920
Nirekin borrokatu nahi duk?

763
00:44:14,160 --> 00:44:15,800
-Zertan ari zarete?

764
00:44:15,880 --> 00:44:17,520
Burua galdu duzue ala?

765
00:44:18,280 --> 00:44:20,840
-Zu emakume zintzoa zara,

766
00:44:20,920 --> 00:44:23,920
baina lapur zikin batekin
ezkondu zinen.

767
00:44:24,600 --> 00:44:27,000
Ez haut berriro hemen ikusi nahi!
Alde!

768
00:44:27,400 --> 00:44:30,200
Larrutik ordainduko dituk
hire azpijoko guztiak.

769
00:44:30,280 --> 00:44:32,120
Anaia Akerbeltzek hil zian.

770
00:44:33,360 --> 00:44:35,000
Hi izango haiz hurrena.

771
00:44:35,360 --> 00:44:37,080
Akerbeltzek ni hil?

772
00:44:37,160 --> 00:44:38,920
Inuzente halakoa!

773
00:44:39,640 --> 00:44:41,560
(OIHU EGITEN DU) Segi!

774
00:44:49,440 --> 00:44:50,920
Kontuz gizon horrekin.

775
00:44:51,000 --> 00:44:52,800
Zer, mehatxuengatik diozu?

776
00:44:53,720 --> 00:44:55,720
Zu ere siniskeria puta horiekin!

777
00:44:56,720 --> 00:44:58,320
Zer begira zaude?

778
00:44:58,880 --> 00:45:00,800
Zoaz etxera zure lanak egitera!

779
00:45:02,080 --> 00:45:03,600
Ura ekarri dizut.

780
00:45:30,200 --> 00:45:31,760
Hau kiratsa!

781
00:45:31,960 --> 00:45:33,560
Zer espero zenuen, bada?

782
00:45:40,000 --> 00:45:42,040
Hau al da zure aitaren
biltegi famatua?

783
00:45:42,920 --> 00:45:45,840
Apal horietan gordetzen ditu
aitak parkean aurkitutakoak.

784
00:45:46,400 --> 00:45:48,960
Zerbaiten bila bazabiltza,
hortxe topatuko duzu.

785
00:45:49,040 --> 00:45:50,640
Hor ez badago, ez dago inon.

786
00:45:53,320 --> 00:45:55,120
Zer gauza galtzen dituen jendeak!

787
00:45:58,080 --> 00:46:00,040
Zertarako behar du norbaitek
hau mendian?

788
00:46:00,120 --> 00:46:01,800
Niri nazka ematen dit koloniak.

789
00:46:04,200 --> 00:46:06,920
Eta eskularru hau?
Futbolean aritzeko?

790
00:46:13,400 --> 00:46:14,640
Balbemendin...

791
00:46:16,520 --> 00:46:18,280
Txst!
Norbaitek entzungo gaitu!

792
00:46:31,400 --> 00:46:32,600
(Atea irekitzen)

793
00:46:34,560 --> 00:46:35,960
Lasai, lasai.

794
00:46:37,800 --> 00:46:40,000
Bost minutu dauzkazu.
Gero, aire.

795
00:46:40,480 --> 00:46:41,680
Banoa, banoa.

796
00:46:47,840 --> 00:46:49,200
Ez al duzu amaitu?

797
00:46:49,280 --> 00:46:50,400
Berehala.

798
00:46:54,680 --> 00:46:56,280
(Musika misteriotsua)

799
00:47:30,000 --> 00:47:31,560
Norentzat da gutun hori,

800
00:47:33,360 --> 00:47:34,560
maitalearentzat?

801
00:47:40,120 --> 00:47:41,120
Zergatik?

802
00:47:44,040 --> 00:47:45,640
Zergatik egin didazu hau?

803
00:47:46,600 --> 00:47:48,520
-Barkatu, barkatu.

804
00:47:53,040 --> 00:47:54,320
-Maite zaitut.

805
00:47:56,960 --> 00:47:58,360
Maite zaitut.

806
00:48:01,640 --> 00:48:03,320
-Asko sentitzen dut.

807
00:48:07,160 --> 00:48:08,760
(Atea)

808
00:48:18,680 --> 00:48:21,080
Lehen ez zaitut agurtu.
Gabon, aita.

809
00:48:21,160 --> 00:48:23,160
-Gabon, ongi lo egin bihotza.

810
00:48:23,640 --> 00:48:25,000
-Zer duzu?

811
00:48:25,080 --> 00:48:27,400
-Ez dut deus ere.
-Seguru?

812
00:48:27,760 --> 00:48:29,560
-Bai, ongo nago.
Ez kezkatu.

813
00:48:32,000 --> 00:48:33,600
-Gela hau da, ezta?

814
00:48:34,120 --> 00:48:35,480
Tristetu egiten zaitu.

815
00:48:38,400 --> 00:48:40,800
Ni ere asko gogoratzen naiz
berarekin, zu bezala.

816
00:48:42,160 --> 00:48:45,000
Baina berak ez gaitu
horrela ikusi nahi, seguru nago.

817
00:48:46,040 --> 00:48:47,280
-Arrazoi dun.

818
00:48:51,360 --> 00:48:53,240
Zer egin genuke hi gabe?

819
00:48:55,480 --> 00:48:56,880
Ongi lo egin bihotza.

820
00:49:18,240 --> 00:49:19,440
Barkatu, Mentxu.

821
00:49:20,600 --> 00:49:22,680
Nik eskatu
behar nizun barkamena eta ez zuk.

822
00:49:23,240 --> 00:49:24,480
Faborez, barkatu.

823
00:49:58,960 --> 00:50:01,080
Nik ere ikerketak egin ditut
nire aldetik.

824
00:50:01,160 --> 00:50:02,160
Eta?

825
00:50:02,240 --> 00:50:04,680
Mentxuri buruz galdezka
aritu naiz herrian.

826
00:50:04,760 --> 00:50:06,880
Gauza interesgarri bat aurkitu dut.

827
00:50:08,320 --> 00:50:11,880
Ezetz jakin Mentxurekin
nor egon den maitemindua.

828
00:50:13,560 --> 00:50:15,320
Antonio.
Bai.

829
00:50:15,600 --> 00:50:17,280
Txikitatik ezagutzen zuten elkar

830
00:50:17,360 --> 00:50:19,880
eta urteak pasa zituzten
elkarrekin maiteminduta.

831
00:50:20,000 --> 00:50:21,400
Eta zer gertatu zen?

832
00:50:21,920 --> 00:50:24,880
Jesus aukeratu zuen,
herrira etorri berria zen norbait.

833
00:50:25,200 --> 00:50:27,720
Eta Antonio sutan jarri zen.
Nola ez?

834
00:50:28,960 --> 00:50:31,680
Hortik bien arteko gorrotoa:
emakume bat.

835
00:50:32,920 --> 00:50:34,760
Loreak ere berak jarriko dizkio.

836
00:50:34,840 --> 00:50:36,920
Norbait gorrotatzeko
pisuzko arrazoia.

837
00:50:37,360 --> 00:50:38,360
Noski.

838
00:50:38,840 --> 00:50:41,040
Maite duzun pertsona
kentzen badizute...

839
00:50:41,640 --> 00:50:42,920
Nik behintzat edozein gauza

840
00:50:43,000 --> 00:50:44,880
egin nezake maite dudan
pertsonarentzat.

841
00:50:55,600 --> 00:50:57,000
Zinta ikusi beharko genuke.

842
00:52:20,080 --> 00:52:21,480
(ALEMANEZKO GRABAZIOA)

843
00:53:11,360 --> 00:53:12,760
"(OIHU EGITEN DU)"

844
00:53:16,400 --> 00:53:18,000
(Tentsio musika)

845
00:53:30,880 --> 00:53:32,680
Katalejoaren kristala
hautsita zegok.

846
00:53:32,760 --> 00:53:34,480
Nik ez nuen hautsi.
Nork hautsi zuen?

847
00:53:34,560 --> 00:53:36,040
"Norekin sartu hintzen?".

848
00:53:42,800 --> 00:53:44,920
Emaidazu bideoa mesedez.
-Ze bideo?

849
00:53:45,000 --> 00:53:48,960
Zergatik ematen dizu beldurra
beste norbaiten kutxatxoa irekitzea?

850
00:53:49,040 --> 00:53:50,400
Zer dago barruan?

851
00:53:50,920 --> 00:53:52,000
Ezin dizut esan.

852
00:53:53,840 --> 00:53:55,240
Bueno hamaikak dira, banoa.

853
00:54:03,000 --> 00:54:04,320
Aitak istripu bat izan du.

854
00:54:04,760 --> 00:54:06,000
-Zertara etorri haiz?

855
00:54:06,400 --> 00:54:08,800
Eta zuk, zer egiten duzu
hemen ordu hauetan?

856
00:54:09,720 --> 00:54:10,920
Buelta!

857
00:54:15,280 --> 00:54:18,280
Zuk badakizu herriko norbaitek
baduen eraztun bat

858
00:54:18,360 --> 00:54:20,160
aker beltzaren sinboloarekin?