1
00:00:00,400 --> 00:00:03,680
Aitak biltegi txiki bat dauka
mendian aurkitutako gauzekin.

2
00:00:04,560 --> 00:00:07,080
Maddirekin sartu al hintzen?

3
00:00:07,200 --> 00:00:08,720
Esan, norekin?

4
00:00:09,200 --> 00:00:10,720
Anerekin.
Anerekin?

5
00:00:16,800 --> 00:00:19,000
Emadazu bideoa, mesedez.
Zer bideo?

6
00:00:19,080 --> 00:00:21,920
Konfiantzako pertsona batzuek
bakarrik dute gela honen berri.

7
00:00:22,000 --> 00:00:24,440
Zuk badakizu herriko norbaitek
baduen eraztun bat...

8
00:00:24,760 --> 00:00:26,080
Akerbeltzaren sinboloarekin?

9
00:00:27,200 --> 00:00:28,200
Eta orain?

10
00:00:35,960 --> 00:00:39,080
Aldizkari batean ikusi nuen
eta fotokopiatu nuen.

11
00:00:39,160 --> 00:00:41,360
Pentsatu nuen
interesatuko zitzaizula.

12
00:00:41,440 --> 00:00:42,800
Aitak istripu bat izan du.

13
00:00:44,520 --> 00:00:47,040
Eta herriko jende askok daki
edari hori prestatzen?

14
00:00:47,120 --> 00:00:48,120
Bai.

15
00:00:48,360 --> 00:00:51,080
Balbemendin bakarrik
gordetzen den ohitura zaharra da.

16
00:00:58,960 --> 00:00:59,960
O!

17
00:01:05,640 --> 00:01:07,000
(Haizea)

18
00:01:07,080 --> 00:01:09,840
Ai, Eneko...
Hartu telefonoa, mesedez.

19
00:01:11,560 --> 00:01:12,560
Kaka!

20
00:01:12,720 --> 00:01:13,920
Erantzungailua berriro.

21
00:01:14,000 --> 00:01:15,760
Lasai. Ura nahi duzu?

22
00:01:15,840 --> 00:01:17,040
Bai, mesedez.

23
00:01:19,200 --> 00:01:20,960
(Suspense musika)

24
00:01:22,920 --> 00:01:24,840
Oraindik ez didazu esan
zer gertatu den.

25
00:01:29,000 --> 00:01:30,840
Gauza ikaragarria deskubritu dut.
Zer?

26
00:01:32,760 --> 00:01:33,760
Gorka.

27
00:01:34,360 --> 00:01:36,200
Hiltzailea bera dela uste dut.
Gorka?

28
00:01:37,360 --> 00:01:40,280
Herriko desagerpenei buruzko
informazio mordoa dauka bordan.

29
00:01:40,360 --> 00:01:42,440
Horrek ez du esan nahi
Gorka hiltzailea denik.

30
00:01:42,520 --> 00:01:45,080
Jende mordoa dago
albiste bildumak egiten dituena.

31
00:01:45,160 --> 00:01:46,920
Agian arinegi epaitu duzu.
Arinegi?

32
00:01:47,000 --> 00:01:50,040
Esplikatu orduan nondik atera dituen
nire ahizparen argazkiak.

33
00:01:50,120 --> 00:01:51,480
Prentsatik aterako zituen.

34
00:01:51,560 --> 00:01:54,360
Argazki horiek ez ziren
prentsan argitaratu. Pribatuak dira.

35
00:01:55,960 --> 00:01:57,320
Engainatu egin gaitu!

36
00:01:57,400 --> 00:01:59,840
Hasiera batetik igarri zuen
ez nintzela argazkilaria,

37
00:01:59,920 --> 00:02:01,680
eta hala ere,
ni laguntzen tematu zen.

38
00:02:01,760 --> 00:02:03,000
Ziria sartu digu!

39
00:02:03,080 --> 00:02:05,000
Azalpenen bat izango du...
Zein?

40
00:02:05,080 --> 00:02:06,680
Ez dakit, baina egongo da.

41
00:02:06,760 --> 00:02:09,480
Egon ala ez, nik ez dut
psikopata horren etxean lo egingo.

42
00:02:13,040 --> 00:02:14,200
Lasai, Ane.

43
00:02:14,280 --> 00:02:15,280
Lasai.

44
00:02:17,280 --> 00:02:19,680
Ai, Eneko...
Non sartu zara?

45
00:02:21,040 --> 00:02:23,280
Ditxosozko erantzungailua!

46
00:02:23,360 --> 00:02:25,880
Ez kezkatu horregatik,
hemen bertan lo egin dezakezu.

47
00:02:26,600 --> 00:02:28,720
Elizan?
Sofan.

48
00:02:29,560 --> 00:02:32,120
Ez dakit...
Nigatik ez dago arazorik.

49
00:02:32,560 --> 00:02:35,200
Ez, konpromiso batean
jarriko zaitut.

50
00:02:35,280 --> 00:02:36,920
Herri guztia marmarka hasiko da.

51
00:02:37,000 --> 00:02:39,120
Bakoitzak atera ditzala
nahi dituen ondorioak.

52
00:02:39,200 --> 00:02:41,800
Zerbaiten beharrean daudenei
laguntzea da Jesusen legea.

53
00:02:41,880 --> 00:02:43,760
Ja, baina...
Eta kasu honetan, gainera,

54
00:02:43,840 --> 00:02:45,760
arrazoi gehiagorekin.
Laguna zaitut-eta.

55
00:02:48,680 --> 00:02:49,680
Ondo da.

56
00:02:54,320 --> 00:02:56,320
(Irekitze musika)

57
00:04:03,560 --> 00:04:05,000
Ditxosozko bonbila.

58
00:04:47,840 --> 00:04:49,440
(Atea ixten)

59
00:04:54,920 --> 00:04:56,640
(Hontza)

60
00:05:17,320 --> 00:05:19,080
(Hontza)

61
00:05:29,040 --> 00:05:30,840
(Musika misteriotsua)

62
00:05:47,960 --> 00:05:49,160
Nora joango gara?

63
00:06:05,800 --> 00:06:07,280
(Atea)

64
00:06:08,280 --> 00:06:09,280
Sartu!

65
00:06:13,480 --> 00:06:15,360
Mendizale talde bat dago behean.

66
00:06:15,440 --> 00:06:17,920
Noiz ailegatu dira?
Oraintxe bertan.

67
00:06:18,000 --> 00:06:19,680
Erakutsiko al dizkiezu gelak?

68
00:06:19,760 --> 00:06:22,600
Ni lanpetuta nabil sukaldean-eta.
Nire kontu.

69
00:06:25,600 --> 00:06:27,640
Bere falta sumatzen duzu, ezta?

70
00:06:29,240 --> 00:06:30,560
Neuk ere bai.

71
00:06:32,200 --> 00:06:34,280
Egunero oroitzen naiz berarekin.

72
00:06:35,800 --> 00:06:38,200
Egunero, ordu oro.

73
00:06:39,760 --> 00:06:41,160
Biziko balitz...

74
00:06:42,040 --> 00:06:44,240
Baina aurrera egin beharra dago.

75
00:06:44,720 --> 00:06:46,680
Eta zu ez zara batere
gaizki moldatu.

76
00:06:46,760 --> 00:06:50,600
Hiru alaba zoragarri dauzkazu,
asko maite zaituzte.

77
00:06:51,160 --> 00:06:52,560
Haiengatik ez balitz.

78
00:06:52,800 --> 00:06:54,320
Nahikoa sufritu duzu.

79
00:06:55,320 --> 00:06:57,120
Ezin duzu atzera begira bizi.

80
00:06:57,200 --> 00:07:00,160
Arrazoi duzu,
baina hain da zaila...

81
00:07:00,960 --> 00:07:03,120
Utzi zure burua zauritzeari.

82
00:07:03,480 --> 00:07:06,120
Bizitza luze
eta oparoa daukazu aurretik,

83
00:07:06,200 --> 00:07:07,880
indartsua izan behar duzu.

84
00:07:08,640 --> 00:07:09,640
Zuk bezala.

85
00:07:09,720 --> 00:07:10,920
Tira, tira.

86
00:07:11,000 --> 00:07:13,520
Alaba galduta ere,
beti lemari helduta.

87
00:07:14,200 --> 00:07:17,040
Zuk hezi dituzu nire hiru alabak.

88
00:07:17,440 --> 00:07:18,800
Anitz zor dizut.

89
00:07:19,120 --> 00:07:21,680
Tira, nik jasoko ditut
alkandora horiek.

90
00:07:21,760 --> 00:07:23,120
Zu zoaz mendizaleengana.

91
00:07:24,880 --> 00:07:25,960
Hobe, bai.

92
00:07:26,200 --> 00:07:27,760
Alde egingo digute, bestela!

93
00:07:32,760 --> 00:07:33,960
Milesker.

94
00:07:34,960 --> 00:07:36,560
Zer egingo genuke zu gabe.

95
00:07:53,880 --> 00:07:55,360
Ezin diot egia esan.

96
00:07:56,800 --> 00:07:59,200
(NEGARREZ)
Ezin dut, ezin diot hori egin.

97
00:08:11,080 --> 00:08:12,840
Eta ikusten
al da nor den hiltzailea?

98
00:08:13,680 --> 00:08:15,720
Ez, baina bere eraztuna bai.

99
00:08:15,800 --> 00:08:17,480
Espiralaren sinboloa.

100
00:08:17,560 --> 00:08:19,160
Eta non dago zinta hori?

101
00:08:20,400 --> 00:08:23,680
Ertzaintzari eman behar nion,
baina Antoniok kendu egin zidan.

102
00:08:23,760 --> 00:08:25,360
Kendu eta erre.

103
00:08:26,160 --> 00:08:28,040
Orduan, Ertzainek ez dute ikusi?

104
00:08:28,600 --> 00:08:29,600
Ez.

105
00:08:31,320 --> 00:08:34,360
Zer, zu ere obsesionatzen
hasi al zara gaiarekin?

106
00:08:34,560 --> 00:08:36,240
Bakarra nintzela uste nuen.

107
00:08:36,720 --> 00:08:39,600
Denok arduratzea lortu duzu.
Hala dirudi, bai.

108
00:08:40,720 --> 00:08:42,400
Non esan duzu zegoela zinta?

109
00:08:42,800 --> 00:08:44,160
Antonioren biltegian.

110
00:08:44,800 --> 00:08:47,400
Bertan gordetzen ditu
mendizaleek galdutako gauzak.

111
00:08:48,080 --> 00:08:49,720
Horrek ez du hiltzaile bihurtzen.

112
00:08:51,040 --> 00:08:53,760
Ez, baina zergatik erre
zuen zinta?

113
00:08:54,080 --> 00:08:55,480
Zeren beldur zen?

114
00:08:55,680 --> 00:08:57,240
Bere motiboak izango zituen.

115
00:08:57,320 --> 00:09:01,280
Motiboak izan ala ez, niri jokabidea
oso susmagarria iruditzen zait.

116
00:09:02,040 --> 00:09:03,840
Dena dela,
badirudi oker nenbilela...

117
00:09:04,640 --> 00:09:06,520
(HASPEREN) Gorkarena jakin eta gero.

118
00:09:07,240 --> 00:09:08,720
(Tentsio musika)

119
00:09:08,800 --> 00:09:09,800
Zer?

120
00:09:10,960 --> 00:09:12,960
Eta hiltzaile bat
baino gehiago balego?

121
00:09:14,080 --> 00:09:16,200
Eta herri honetan
denak erotu balira?

122
00:09:16,280 --> 00:09:17,560
Ez esan halakorik.

123
00:09:18,040 --> 00:09:20,920
Antoniorekin hitz egingo dut,
ea zer dakien zinta horri buruz.

124
00:09:22,280 --> 00:09:25,640
Eta Gorkari dagokionez,
agian gezurra esan digu.

125
00:09:27,440 --> 00:09:29,320
Baina ezin dugu
aldez aurretik epaitu.

126
00:09:29,560 --> 00:09:31,240
Nik ja ez dakit zer pentsatu.

127
00:09:41,120 --> 00:09:42,120
Egun on!

128
00:09:46,920 --> 00:09:49,840
Mendian lo egiten dudan aldiro
indarberrituta sentitzen naiz.

129
00:09:52,320 --> 00:09:53,320
Ane?

130
00:09:56,160 --> 00:09:57,160
Ane?

131
00:10:19,080 --> 00:10:20,880
(Musika misteriotsua)

132
00:10:45,040 --> 00:10:47,120
Zer duzu?
-Ezer ez.

133
00:10:47,680 --> 00:10:50,480
-Eta mutur hori?
Ale, mugitu ipurdia!

134
00:10:50,560 --> 00:10:52,160
Gauza asko daukagu egiteko.

135
00:10:52,720 --> 00:10:55,200
Eta argi ibili.
Gaur ez duzu piperrik egingo.

136
00:10:56,120 --> 00:10:58,320
-Zergatik tratatzen nauzu beti
ume bat bezala?

137
00:10:58,400 --> 00:10:59,720
Nazkatuta nago!

138
00:10:59,800 --> 00:11:01,680
-Utzi ume bat bezala portatzeari.

139
00:11:01,760 --> 00:11:04,200
Aukera txikiena ere
aprobetxatzen duzu piper egiteko.

140
00:11:04,280 --> 00:11:05,600
-Eta zu errieta egiteko.

141
00:11:05,680 --> 00:11:08,240
-Zer esan nahi duzu?
-Pipertuta zaudela, horixe.

142
00:11:08,320 --> 00:11:10,840
-Lan guztia niretzako
uzten didazuelako, agian?

143
00:11:11,760 --> 00:11:15,000
-Ea mutilen bat arrimatzen zaizun,
denok estresatzen gaituzu bestela.

144
00:11:46,600 --> 00:11:48,400
Zure amak ez zuen inoiz kentzen,

145
00:11:49,240 --> 00:11:51,360
beti eramaten zuen soinean.

146
00:11:53,160 --> 00:11:55,880
(NEGARREZ) Esan egia:
nire ama sorgina zen, ezta?

147
00:11:56,800 --> 00:11:59,920
Mentxu oso emakume berezia zen.
Hori badakit.

148
00:12:00,120 --> 00:12:03,040
Oso ona eta oso ederra.
Zenbat aldiz esan didazu gauza bera?

149
00:12:07,600 --> 00:12:09,320
Zergatik egin zuen egin zuena?

150
00:12:10,040 --> 00:12:11,320
Zer esan nahi duzu?

151
00:12:12,280 --> 00:12:13,840
Badakizu zertaz ari naizen.

152
00:12:17,400 --> 00:12:19,040
Kaxa ireki zenuen, ezta?

153
00:12:21,200 --> 00:12:22,760
Ba orain badakizu.

154
00:12:23,720 --> 00:12:25,960
Horregatik
ez nion inori erakutsi nahi.

155
00:12:26,600 --> 00:12:28,680
Banekien min egingo zizuela.

156
00:12:36,920 --> 00:12:38,280
Utzi egin behar zaitut.

157
00:12:38,360 --> 00:12:40,520
Bisita batzuk egitera
joan behar dut.

158
00:12:40,600 --> 00:12:41,840
Jakina.

159
00:12:42,480 --> 00:12:44,760
Nahi izanez gero,
hemen gera naiteke zurekin.

160
00:12:44,960 --> 00:12:46,680
Bisita horiek bertan behera utzita.

161
00:12:46,760 --> 00:12:48,120
Ez, ez da beharrezkoa.

162
00:12:48,200 --> 00:12:50,520
Gainera,
Enekorekin hitz egitea lortu dut

163
00:12:50,600 --> 00:12:52,480
eta Balbemendira etortzekotan da.

164
00:12:53,360 --> 00:12:54,360
Kaixo.

165
00:12:55,720 --> 00:12:57,320
Urtegira, mesedez?

166
00:12:58,680 --> 00:13:02,120
-Bide nagusia segitu, eta
errota gorrira ailegatzerakoan...

167
00:13:02,200 --> 00:13:04,760
Bueno, zerbait behar izanez gero,
hots egidazu.

168
00:13:04,840 --> 00:13:06,160
Bai, lasai.

169
00:13:07,680 --> 00:13:09,440
Agur.
Agur, bai.

170
00:13:15,840 --> 00:13:18,200
Gorka!
Lagundu nahi dizut.

171
00:13:18,280 --> 00:13:19,520
Sinetsidazu.

172
00:13:20,520 --> 00:13:23,080
Badakit nire argazkiak
eta artikuluak ikusi dituzula.

173
00:13:23,160 --> 00:13:24,560
Dena esplikatuko dizut.

174
00:13:25,320 --> 00:13:27,240
Nire kabuz ikertzen ari naiz,
zu bezala.

175
00:13:27,320 --> 00:13:29,240
Ikertzen?
Orain arte huts egin dizut?

176
00:13:29,680 --> 00:13:31,560
Nirekin fida zaitezke.

177
00:13:32,840 --> 00:13:35,440
Zergatik begiratzen didazu
hiltzaile bat banintz bezala?

178
00:13:37,200 --> 00:13:39,160
Susmagarrien zerrendan
sartu nauzu, ezta?

179
00:13:39,240 --> 00:13:41,480
Nondik atera dituzu
nire ahizparen argazkiak?

180
00:13:41,560 --> 00:13:43,600
Argazki horiek
ez ziren prentsan agertu.

181
00:13:44,800 --> 00:13:46,360
Fermin!
Egun on, Fermin.

182
00:13:46,440 --> 00:13:48,840
Zer gertatzen ari da hemen?
Nik ez dut ezer egin.

183
00:13:50,400 --> 00:13:52,040
Ikusten dut soberan naizela.

184
00:13:57,880 --> 00:13:59,600
Ondo al zaude?
Bai.

185
00:14:01,240 --> 00:14:04,040
Pasatu da, nirekin zaude. Bai?
Bai.

186
00:14:12,040 --> 00:14:13,960
Peruk esan dit
nirekin hitz egin nahi...

187
00:14:14,040 --> 00:14:15,160
-Bai, eseri hor.

188
00:14:15,920 --> 00:14:18,560
Zuk eta nik hitz egin behar dugu.
Eta luze, gainera.

189
00:14:20,760 --> 00:14:22,160
Nondik atera dira hauek?

190
00:14:22,920 --> 00:14:24,600
-Ez dira nireak.
-A, ez?

191
00:14:24,680 --> 00:14:26,360
-Ez. Lurrean aurkitu nituen,

192
00:14:26,440 --> 00:14:29,000
motorrei buruzko
beste aldizkariekin batera.

193
00:14:29,080 --> 00:14:30,720
Gainera, ez nituen denak begiratu.

194
00:14:30,800 --> 00:14:33,960
-Ba ez begiratzeko, ondo gordeta
zenituen koltxoiaren azpian.

195
00:14:35,120 --> 00:14:37,000
-Konturatu gabe eroriko zitzaizkidan.

196
00:14:37,680 --> 00:14:40,440
-Antton...
Anaiarengandik ikasi beharko zenuke,

197
00:14:40,520 --> 00:14:42,640
zu baino jaioagoa da
aitzakiak asmatzen.

198
00:14:44,240 --> 00:14:47,080
Ba al duzu
galdutako beste aldizkaririk?

199
00:14:48,720 --> 00:14:49,720
-Seguru?

200
00:14:50,280 --> 00:14:51,320
-Baietz, ama.

201
00:14:53,000 --> 00:14:54,560
-Orain, esan egia.

202
00:14:54,640 --> 00:14:56,080
Non lortu dituzu?

203
00:14:57,440 --> 00:14:58,640
Antton.

204
00:14:59,480 --> 00:15:01,120
-Lagun batek eman zizkidan.

205
00:15:01,920 --> 00:15:03,520
-Ez dadila berriro gertatu.

206
00:15:04,360 --> 00:15:06,800
Eta igandean, osabarengana
joango zara konfesatzera.

207
00:15:06,880 --> 00:15:09,040
-Osabarengana ez, ama!
-Agindua da, Antton.

208
00:15:09,960 --> 00:15:12,080
Egun on.
Kaixo, Antonio.

209
00:15:12,160 --> 00:15:13,360
Zer gertatzen da?

210
00:15:14,040 --> 00:15:15,480
Ezer ez.
Zer dira horiek?

211
00:15:23,720 --> 00:15:25,440
Baina, nondik atera dituzu?

212
00:15:26,040 --> 00:15:28,880
Anttonek zeuzkan,
baina dena konponduta dago.

213
00:15:29,480 --> 00:15:31,320
Ferminekin
konfesatuko da igandean.

214
00:15:32,080 --> 00:15:35,040
Tira, ez da horrenbesterako.

215
00:15:35,120 --> 00:15:36,200
Ezetz?

216
00:15:37,680 --> 00:15:39,560
Nik ere izan nituen
antzekoak gazteetan.

217
00:15:40,640 --> 00:15:43,800
Hau gizonen kontuak dira,
zuek ez duzue ulertzen.

218
00:15:44,280 --> 00:15:47,520
Ba berdin zait,
Ferminekin konfesatuko da.

219
00:15:48,200 --> 00:15:50,000
Antton, aditu diok amari.

220
00:15:50,520 --> 00:15:52,520
Osabari kontatu beharko diok dena.

221
00:15:53,120 --> 00:15:55,600
Eta orain, segi kalera.
Hi ere bai, Peru.

222
00:15:56,400 --> 00:15:57,600
Ale, zoazte.

223
00:16:03,120 --> 00:16:04,960
(Tentsio musika)

224
00:16:06,520 --> 00:16:08,640
Komisariatik deitu didate
galdeketa egiteko.

225
00:16:10,360 --> 00:16:11,400
Galdeketa, zuri?

226
00:16:11,880 --> 00:16:14,680
Ane Urdanga horrek salatu
egin nau zinta kontua dela-eta!

227
00:16:17,240 --> 00:16:18,240
Lasaitu.

228
00:16:20,480 --> 00:16:21,480
Lasai.

229
00:16:24,200 --> 00:16:25,840
Bertaraino lagunduko dizut.

230
00:16:29,000 --> 00:16:31,160
Eta aldizkari horiek
arriskutsuak al dituk?

231
00:16:31,240 --> 00:16:32,240
-Ez.

232
00:16:32,320 --> 00:16:34,160
-Orduan,
zergatik haserretu zaik amak?

233
00:16:34,640 --> 00:16:36,920
-Gazteegia haiz
helduen kontuak ulertzeko.

234
00:16:37,000 --> 00:16:39,680
-Sexuaz bada, lasai, asko zekiat.
-Hik?

235
00:16:39,760 --> 00:16:41,960
-Bai, eskolan irakatsi zigutek.

236
00:16:42,040 --> 00:16:45,560
Gainera, lagun batek
argazki batzuk zizkidak.

237
00:16:45,640 --> 00:16:48,120
-Alproja ederra egina hago hi,
gehiegi dakik.

238
00:16:48,200 --> 00:16:50,240
Baina entzun,
sexuan bi fase zeudek.

239
00:16:50,320 --> 00:16:52,400
Bata teorikoa, eta bestea praktikoa.

240
00:16:52,480 --> 00:16:54,800
-Idazten ikasteko bezala?
-Bai.

241
00:16:55,000 --> 00:16:58,520
Teorikoa jakitea ondo zagok,
baina gero praktikara eramatea...

242
00:16:58,600 --> 00:17:00,880
hori duk zaila.
-Hik eraman al duk?

243
00:17:01,160 --> 00:17:03,320
-Nik? Noski.
-Nik ere bai.

244
00:17:03,400 --> 00:17:05,480
Hik?
Baina zer esaten ari haiz!

245
00:17:05,560 --> 00:17:07,200
-Baietz.
-Norekin?

246
00:17:07,280 --> 00:17:08,680
-Eta hik? Olatzekin?

247
00:17:09,000 --> 00:17:10,800
-Bai.
-Eta?

248
00:17:11,000 --> 00:17:13,160
-Bueno, ba horixe.
-Iritsi al zarete koitora?

249
00:17:13,240 --> 00:17:14,240
-Zer?

250
00:17:18,760 --> 00:17:20,480
Kaixo, Olatz.
-Kaixo.

251
00:17:20,680 --> 00:17:23,280
-Zer moduz?
-Axola al zaizu, ba?

252
00:17:23,360 --> 00:17:24,360
-Noski.

253
00:17:24,440 --> 00:17:26,280
-Jakin izan banu,
urtebetetze egunean

254
00:17:26,360 --> 00:17:29,080
lerdezapi batzuk oparituko nizkizun.
-Lerdezapiak?

255
00:17:29,160 --> 00:17:31,960
-Bai, Irati ikusten duzun bakoitzean
lerdea darizulako.

256
00:17:32,280 --> 00:17:34,000
-Baina...
-Nigatik ez kezkatu.

257
00:17:34,080 --> 00:17:37,000
Gure artekoa amaitu da.
Hutsaren hurrengoa zara niretzat.

258
00:17:38,360 --> 00:17:40,080
(Tentsio musika)

259
00:17:41,960 --> 00:17:43,960
Zer moduz dagoen,
besterik ez diot galdetu!

260
00:17:44,040 --> 00:17:46,360
Eta begira,
orain bai eta orain ez.

261
00:17:47,200 --> 00:17:48,560
Emakume hauek!

262
00:17:49,520 --> 00:17:51,720
-Aldizkariarekin errazagoa da, ezta?

263
00:17:51,800 --> 00:17:53,000
-Noski.

264
00:17:54,240 --> 00:17:55,880
Aupa!
Kaixo.

265
00:17:55,960 --> 00:17:57,480
Gurasoak etxean al daude?
Bai.

266
00:17:57,560 --> 00:17:59,640
-Osaba, ba al duzu
karamelo magikorik?

267
00:17:59,720 --> 00:18:01,560
Gaur ez, beste batean beharko du.

268
00:18:01,640 --> 00:18:02,640
-Agur.

269
00:18:12,680 --> 00:18:13,880
Lanpetuta?

270
00:18:14,200 --> 00:18:15,400
Ba ikusten duk!

271
00:18:16,760 --> 00:18:17,880
Ez, ez.

272
00:18:18,320 --> 00:18:20,840
Bistan da
ez zabiltzala lanpetuegia.

273
00:18:20,920 --> 00:18:22,120
Eta hi?

274
00:18:23,000 --> 00:18:24,080
Hi zer?

275
00:18:24,160 --> 00:18:27,960
Nondik ateratzen duzu jendea
bisitatzeko horrenbeste denbora?

276
00:18:28,880 --> 00:18:30,120
Nire egitekoa da.

277
00:18:30,200 --> 00:18:31,640
A, jakina!

278
00:18:32,120 --> 00:18:35,960
Beti paseoan batetik bestera,
jubilatuak bezala.

279
00:18:36,040 --> 00:18:37,880
A! Eta hori gutxi balitz,

280
00:18:38,360 --> 00:18:39,880
Jainkoa beti bizkartzain.

281
00:18:44,640 --> 00:18:46,480
Zurekin hitz egin nahi dut.
O!

282
00:18:46,840 --> 00:18:50,480
Ez zekiat ba...
Bai, tartetxo bat egingo diat.

283
00:18:51,840 --> 00:18:53,880
Zer arraio egin duzu
bideo-zintarekin?

284
00:18:57,440 --> 00:18:59,920
Kontuarekin joan zaik
gure urxapal hori?

285
00:19:01,400 --> 00:19:03,680
Ez kezkatu mandatari lanetan,

286
00:19:03,760 --> 00:19:06,560
salaketa jarri zidak
purtzil horrek.

287
00:19:08,880 --> 00:19:09,880
Hemen daukak.

288
00:19:13,880 --> 00:19:15,560
Ez nekien hain kontu larria zenik.

289
00:19:15,640 --> 00:19:16,880
Ikusten duk ba,

290
00:19:16,960 --> 00:19:19,360
purtzil horrengatik
galdeketa egingo zidatek!

291
00:19:19,880 --> 00:19:20,880
Hobe horrela.

292
00:19:21,200 --> 00:19:22,400
Zer esan nahi duk?

293
00:19:22,480 --> 00:19:25,320
Zure errugabetasuna
frogatzeko aukera izango duzu.

294
00:19:25,400 --> 00:19:27,880
Ertzaintza tartean
sartu gabe ere frogatuko nian!

295
00:19:28,440 --> 00:19:29,800
Orduan egia da zintarena?

296
00:19:29,880 --> 00:19:31,600
Nik ez zakiat ezer zinta
horri buruz!

297
00:19:31,680 --> 00:19:32,680
Niri gezurrik ez.

298
00:19:33,720 --> 00:19:36,480
Ertzainak horrela engainatzea
bururatu bazaizu, jai duzu.

299
00:19:36,560 --> 00:19:38,200
Nik ez diat inor engainatu nahi!

300
00:19:39,920 --> 00:19:40,960
Zertaz ari zarete?

301
00:19:42,440 --> 00:19:44,120
Senarrak zerbait kontatu
behar dizu.

302
00:19:50,640 --> 00:19:52,600
Egia esatea izango da onena.

303
00:19:52,920 --> 00:19:55,720
Berak ez dio inori esango,
familiakoa da.

304
00:19:57,120 --> 00:19:58,520
Zertaz ari zarete?

305
00:20:00,840 --> 00:20:02,440
Zer ari zarete ezkutatzen?

306
00:20:06,880 --> 00:20:07,880
Fermin,

307
00:20:09,360 --> 00:20:11,000
dena kontatuko diat.

308
00:20:12,680 --> 00:20:15,280
Baina konfesioko sekretupean.

309
00:20:16,960 --> 00:20:17,960
Aditu?

310
00:20:19,200 --> 00:20:20,800
Ez al zara nirekin fidatzen?

311
00:20:20,880 --> 00:20:24,120
Ezin diok ezetzik esan
konfesio bila datorren bekatariari.

312
00:20:30,080 --> 00:20:33,560
Dena... duela bost urte
gertatu zuan.

313
00:20:34,920 --> 00:20:38,120
Basoan sartu ninduan
isileko ehiztarien pisten zain.

314
00:20:39,160 --> 00:20:41,600
Baten bat zebilen susmoa nian.

315
00:20:43,760 --> 00:20:44,760
Eta...

316
00:20:47,160 --> 00:20:48,880
orduan gertatu zen dena.

317
00:20:51,360 --> 00:20:53,000
"Bete-betean asmatu nian".

318
00:20:54,160 --> 00:20:56,400
"Ehiztari baten arrastoak
aurkitu nitian".

319
00:20:57,600 --> 00:20:59,040
(Hotsa)

320
00:20:59,120 --> 00:21:00,120
Hi!

321
00:21:01,000 --> 00:21:02,920
Zer?
Ehizea debekatuta dagoela.

322
00:21:03,000 --> 00:21:04,480
Zenbat aldiz esan behar diat!

323
00:21:04,560 --> 00:21:07,040
Inguru hauetan betidanik ibili izan
gaituk ehizean.

324
00:21:07,120 --> 00:21:09,680
Hori aspaldi bukatu zuan!
Emazkidak piezak!

325
00:21:12,680 --> 00:21:13,680
Ez.

326
00:21:14,440 --> 00:21:16,240
Ertzainari deitu behar al zioat?

327
00:21:16,320 --> 00:21:17,520
Piezak nik bota ditiak.

328
00:21:17,600 --> 00:21:19,640
Baina ez dituk hireak!
Piezak!

329
00:21:22,680 --> 00:21:25,320
Gorriak ikusiko dituk
ematen ez badizkidak.

330
00:21:25,960 --> 00:21:28,760
Hire lege berri horiek
errespetu gutxi ziotek basoari.

331
00:21:32,560 --> 00:21:36,320
Errespetua izan ala ez,
legeak betetzeko zeudek.

332
00:21:38,920 --> 00:21:40,440
Piezak, Joantxo.

333
00:21:46,040 --> 00:21:47,040
Piezak.

334
00:21:49,920 --> 00:21:53,200
Madarikatua hi,
eta hire lege ustel horiek!

335
00:21:53,480 --> 00:21:55,200
Hurrengoan ez nauk harrapatuko.

336
00:22:04,320 --> 00:22:07,040
"Gero, aurrera jarraitu nian".

337
00:22:16,880 --> 00:22:19,360
"Orduan ikusi nian neskaren gorpua".

338
00:22:22,080 --> 00:22:23,280
"Hilik zegoen".

339
00:22:25,400 --> 00:22:27,640
"Ezin nian ezer egin beragatik".

340
00:22:44,920 --> 00:22:47,480
"Neska gazte horren gorpua
aurkitzen bazuten,

341
00:22:47,560 --> 00:22:50,440
Balbemendi denon ahotan
egongo zuan berriro ere".

342
00:22:53,560 --> 00:22:56,400
"Horregatik
lurperatu nian gorpua leizean".

343
00:22:58,440 --> 00:23:01,000
Nik ez nioan inori
kalterik egin nahi.

344
00:23:01,160 --> 00:23:04,960
Balbemendiko maldizioari
hegoa moztea zuan nire asmoa.

345
00:23:05,040 --> 00:23:06,640
Kontrakoa lortu duzu, ba.

346
00:23:06,880 --> 00:23:09,720
Gorpua aurkitu dutenetik
jendearen jakinmina gizendu da.

347
00:23:09,800 --> 00:23:11,080
Fede honez jokatu nian.

348
00:23:11,160 --> 00:23:12,880
Eta Ertzaintza kasua
ikertzen ari da.

349
00:23:15,800 --> 00:23:17,880
Seguru ez zegoela beste inor
inguru horretan?

350
00:23:17,960 --> 00:23:19,400
Fermin, lehen ere esan diat!

351
00:23:19,480 --> 00:23:21,840
Joantxo eta ni bakarrik,
beste inor ez.

352
00:23:22,280 --> 00:23:24,880
Berak hil zuela uste duzu?
Ez zekiat!

353
00:23:25,560 --> 00:23:28,360
Burua galduz gero,
auskalo zer egiteko gai den.

354
00:23:28,440 --> 00:23:29,640
Nork daki!

355
00:23:31,480 --> 00:23:33,960
Zer zegoen zintan?
Ez zekiat!

356
00:23:34,600 --> 00:23:37,400
Ahaztua nuen
biltegian gordeta nuela ere.

357
00:23:39,280 --> 00:23:41,480
Urte asko dituk hori gertatu zela.

358
00:23:41,560 --> 00:23:43,160
Baina erre egin duzu?

359
00:23:45,600 --> 00:23:46,800
Ez da oso ideia ona izan.

360
00:23:47,960 --> 00:23:49,680
Antonio egia esaten ari da.

361
00:23:52,120 --> 00:23:54,600
Zinta erre duzula jakitean,
estu hartuko zaituzte.

362
00:23:54,680 --> 00:23:55,960
Baina egia duk!

363
00:23:56,040 --> 00:23:59,000
Nik ez nian neskaren
heriotzan zerikusirik izan!

364
00:24:01,400 --> 00:24:02,840
Zer egingo dugu orain?

365
00:24:06,520 --> 00:24:08,760
Bazekiat ez nuela gizalegez jokatu,

366
00:24:10,160 --> 00:24:12,000
baina nik ez nuen neska hil.

367
00:24:12,760 --> 00:24:13,960
Fermin,

368
00:24:14,800 --> 00:24:16,240
errugabea nauk.

369
00:24:17,480 --> 00:24:18,760
Sinisten dizut.

370
00:24:20,040 --> 00:24:22,040
(Musika misteriotsua)

371
00:24:27,040 --> 00:24:28,520
Den-dena zekien nitaz.

372
00:24:28,600 --> 00:24:30,600
Nik emandako
pauso guztiak zaindu ditu.

373
00:24:30,680 --> 00:24:32,880
Eta une oro jakin du
nondik-nora ari nintzen.

374
00:24:32,960 --> 00:24:36,120
Zurekin jolasean aritu da, beraz?
Miaketa agindua lortu behar duzu.

375
00:24:36,200 --> 00:24:37,960
Ezinezkoa da.
Zergatik?

376
00:24:38,040 --> 00:24:40,320
Ane, badakizu
nik ez nizukeela gezurrik esango,

377
00:24:40,400 --> 00:24:42,560
baina gauzak
uste baino korapilatsuagoak dira.

378
00:24:42,640 --> 00:24:44,040
Ezin dut sinistu.

379
00:24:44,280 --> 00:24:45,960
Nahiago nuke bestela balitz.

380
00:24:46,040 --> 00:24:48,600
Eta zer egingo dugu?
Besoak gurutzatuta geldituko gara?

381
00:24:48,680 --> 00:24:52,320
Utzi Ertzaintzari bere lana egiten.
Orain arte ezer gutxi egin dute ba!

382
00:24:52,880 --> 00:24:54,200
Lasai, Ane.

383
00:24:57,560 --> 00:25:01,280
Zuk emandako informazioa ikerketan
dabilen adiskide bati pasatuko diot.

384
00:25:01,760 --> 00:25:05,040
Berak bai eskatu ahal izango du
miaketa agindua.

385
00:25:05,320 --> 00:25:06,320
Eskerrak.

386
00:25:06,400 --> 00:25:08,760
Gorkaren iragana
aztertzeko ere eskatuko diot.

387
00:25:11,160 --> 00:25:12,560
Eta bera balitz hiltzailea?

388
00:25:13,680 --> 00:25:16,720
Pentsa, bere etxean egin dut lo.
Oraindik ezin dut sinistu.

389
00:25:17,520 --> 00:25:20,280
Itzuli Bilbora, Ane,
eta utzi kasua gure esku.

390
00:25:20,960 --> 00:25:23,480
Bila gabiltzana bera bada,
hemen ez zaude seguru.

391
00:25:23,880 --> 00:25:24,880
Ez dakit zer egin.

392
00:25:25,480 --> 00:25:26,800
Erotu zara, ala?

393
00:25:27,160 --> 00:25:29,000
Zer lotzen zaitu orain
Balbemendira?

394
00:25:31,440 --> 00:25:33,200
Esan ez didazun zerbait dago, ezta?

395
00:25:35,160 --> 00:25:37,440
Ez dago beste ezer,
edo ez didazu kontatu nahi?

396
00:25:40,520 --> 00:25:42,200
Beste norbait dago tartean.

397
00:25:44,760 --> 00:25:47,040
Bihotza zabuka daukat
hara eta hona, Eneko.

398
00:25:47,840 --> 00:25:49,880
Zer sentitzen dudan
jakin behar dut.

399
00:25:50,560 --> 00:25:51,920
Banengoen ba nik.

400
00:25:53,880 --> 00:25:57,040
Beste kontu bat:
Antoniori galdeketa egingo diote.

401
00:25:57,880 --> 00:25:58,880
Ongi.

402
00:26:01,160 --> 00:26:02,560
Zer darabilzu buruan?

403
00:26:04,080 --> 00:26:05,840
Aspalditik
bueltaka dudan teoria bat.

404
00:26:05,920 --> 00:26:06,920
Zer teoria?

405
00:26:07,280 --> 00:26:09,520
Hiltzaile bat
baino gehiago egon daiteke.

406
00:26:09,600 --> 00:26:12,680
Guk uste baino jende gehiago
dago nahastuta kontu honetan.

407
00:26:16,800 --> 00:26:18,280
Tira, berandutu egin zait.

408
00:26:18,360 --> 00:26:20,960
Lanera itzuli behar dut.
Bota egingo naute, bestela.

409
00:26:21,320 --> 00:26:23,200
A! Azken mesede bat.

410
00:26:37,800 --> 00:26:39,120
Hemen bizi al zinen?

411
00:26:41,200 --> 00:26:42,480
Baduzu meritua.

412
00:26:46,560 --> 00:26:48,360
Non aurkitu zenituen argazkiak?

413
00:26:48,800 --> 00:26:50,000
Kortxo atzean.

414
00:26:57,320 --> 00:26:58,720
(Ataka)

415
00:27:00,320 --> 00:27:01,640
Hau zer da?

416
00:27:07,520 --> 00:27:08,840
Bazoaz?
Bai.

417
00:27:11,280 --> 00:27:12,280
Nora?

418
00:27:15,240 --> 00:27:17,120
Nik ere egia bilatzen dut,
zuk bezala.

419
00:27:17,200 --> 00:27:19,840
-Askatu berehala.
-Gaizki epaitu nauzu.

420
00:27:20,200 --> 00:27:22,040
-Onean ez bada, txarrean.

421
00:27:34,680 --> 00:27:37,680
Laster frogatuko dizut
egia erraten ari naizela.

422
00:27:38,640 --> 00:27:39,800
-Goazen.

423
00:27:40,600 --> 00:27:42,160
-Orduan sinetsiko nauzu.

424
00:28:06,680 --> 00:28:08,280
(OIHU EGITEN DU)

425
00:28:30,280 --> 00:28:31,280
Antton!

426
00:28:31,840 --> 00:28:33,040
Zertan zabiltza hemen?

427
00:28:35,240 --> 00:28:36,800
Katua jan al dizu mingaina?

428
00:28:37,720 --> 00:28:40,080
Zurekin hitz egin nahi dut.
Esan.

429
00:28:40,640 --> 00:28:43,000
Amak esan dit
konfesatzera etortzeko.

430
00:28:44,480 --> 00:28:45,760
Eta zuk zer nahi duzu?

431
00:28:47,040 --> 00:28:50,080
Jaunartzea egiterakoan,
erakutsi nizkizuen zeintzuk ziren

432
00:28:50,160 --> 00:28:52,280
aitortza sakramentuaren baldintzak.
Bai.

433
00:28:53,280 --> 00:28:55,120
Bihotz-bihotzez
konfesatu nahi al duzu?

434
00:28:55,840 --> 00:28:57,840
Borondateaz,
ala amak derrigortuta?

435
00:28:59,040 --> 00:29:00,320
Neure borondatez.

436
00:29:01,760 --> 00:29:03,880
Has gaitezen, orduan.
Eseri hor.

437
00:29:11,600 --> 00:29:12,600
Hasi.

438
00:29:12,920 --> 00:29:14,560
Zer da kezkatzen zaituena?

439
00:29:17,120 --> 00:29:19,200
Lasai, zuk esandakoak
hemen geratuko dira.

440
00:29:20,920 --> 00:29:23,400
Amak aldizkari batzuk
aurkitu ditu nire gelan.

441
00:29:24,440 --> 00:29:25,800
Aldizkari batzuk?

442
00:29:26,560 --> 00:29:28,440
Bai, badakizu... horietakoak.

443
00:29:29,120 --> 00:29:30,360
Ez dizut ulertzen.

444
00:29:31,240 --> 00:29:33,560
Neskak-eta agertzen diren
horietakoak, osaba.

445
00:29:34,360 --> 00:29:36,400
A, lizunak esan nahi duzu.

446
00:29:36,560 --> 00:29:37,560
Bai.

447
00:29:39,000 --> 00:29:42,480
Bueno, egin duzuna
bekatu txikia da.

448
00:29:44,240 --> 00:29:46,480
Behin bakarrik egin duzu, ezta?
Bai, bai.

449
00:29:46,560 --> 00:29:48,360
Eta ez duzu
gehiagotan egingo, ezta?

450
00:29:49,120 --> 00:29:50,400
Ez, damu naiz.

451
00:29:51,000 --> 00:29:52,400
Hori da garrantzitsuena.

452
00:29:54,280 --> 00:29:56,480
Gure aita hiru aldiz
errezatuko duzu, ados?

453
00:29:56,800 --> 00:29:57,840
Hori bakarrik?

454
00:29:57,920 --> 00:30:00,000
Hiru, bost
edo hamar aldiz nahi baduzu!

455
00:30:00,080 --> 00:30:01,760
Ez, Antton.
Hirutan nahikoa da.

456
00:30:02,560 --> 00:30:03,840
Eskerrik asko.

457
00:30:04,320 --> 00:30:05,320
Bueno.

458
00:30:08,240 --> 00:30:10,680
Ba banoa errezatzera.
Bai.

459
00:30:10,760 --> 00:30:12,280
Egongo gara.
Txintxo portatu.

460
00:30:12,360 --> 00:30:13,360
Agur!

461
00:30:13,520 --> 00:30:14,640
Agur.

462
00:30:15,560 --> 00:30:16,760
Kaixo!
Kaixo.

463
00:30:17,480 --> 00:30:19,800
Hemen nire aingeru guardakoa.

464
00:30:21,080 --> 00:30:23,360
Anek zure balentriak kontatu dizkit.

465
00:30:23,640 --> 00:30:25,240
Bueno, ez da hainbesterako.

466
00:30:25,320 --> 00:30:28,440
Arrazoi zenuen,
ondo babestua zaude Balbemendin.

467
00:30:28,960 --> 00:30:31,120
Bildotsak zaintzea da
nire betebeharra.

468
00:30:31,600 --> 00:30:33,400
Jakina, bildotsak.

469
00:30:35,480 --> 00:30:36,920
Utzi egingo zaituztet.

470
00:30:37,000 --> 00:30:38,200
Hots egidazu.
Bai.

471
00:30:38,280 --> 00:30:39,480
Eskerrik asko, Eneko.

472
00:30:45,280 --> 00:30:47,600
Orduan, ez dizu inporta
ni hemen gelditzea?

473
00:30:48,480 --> 00:30:50,520
Kristau on batek
nola esango dio ezetz

474
00:30:50,600 --> 00:30:51,840
ostatu bila dabilenari?

475
00:30:51,920 --> 00:30:52,960
Noski.

476
00:30:53,920 --> 00:30:57,360
Ez dakit jakingo duzun, baina
Antonio deitu dute deklaratzera.

477
00:30:57,680 --> 00:30:59,320
Badakit.
Berarekin hitz egin dut.

478
00:30:59,600 --> 00:31:00,600
Eta?

479
00:31:00,680 --> 00:31:01,880
Errugabea da.

480
00:31:19,800 --> 00:31:21,320
Lasaitu, Antonio.

481
00:31:21,560 --> 00:31:23,680
Ez dakit zergatik
jartzen zaren hain urduri.

482
00:31:23,760 --> 00:31:25,360
Errugabea zarela frogatu diezu.

483
00:31:25,440 --> 00:31:27,120
Kokoteraino nago Ane horrekin!

484
00:31:27,200 --> 00:31:29,240
Etorri zenetik,
ni izorratzen ari da.

485
00:31:29,320 --> 00:31:31,720
Ez dauka besterik buruan.
Dena konpondu da.

486
00:31:32,720 --> 00:31:35,680
Eta gorpua ni lurperatu dudala
jakiten badu?

487
00:31:35,760 --> 00:31:37,360
Hori ez du inork jakingo.

488
00:31:37,840 --> 00:31:40,160
Ez naiz fio muturluze horrekin!

489
00:31:40,640 --> 00:31:41,640
Begira.

490
00:31:41,720 --> 00:31:44,800
Nerbioak galtzen ez badituzu,
ahaztu egingo da kontua.

491
00:31:44,880 --> 00:31:47,720
Bai, erraz esaten duzu zuk hori!
Ez zaude saltsan sartuta!

492
00:31:47,800 --> 00:31:50,200
Ja!
Zuk tartean bazaude, ni ere bai.

493
00:31:50,280 --> 00:31:53,520
Ni eta familia osoa.
Beraz, ez lelokeriarik egin.

494
00:31:54,600 --> 00:31:55,600
Zer duzu?

495
00:31:56,160 --> 00:31:58,160
Sartu zu.
Oraintxe nator.

496
00:32:06,360 --> 00:32:09,120
Langileak ikusi ditiat
hire lurretan jo eta su.

497
00:32:09,200 --> 00:32:10,200
Bai, eta?

498
00:32:10,280 --> 00:32:12,600
Bainuetxearekin
tematuta segitzen duk, ez?

499
00:32:12,680 --> 00:32:14,840
Bainuetxearekin
eta herriaren onurarekin.

500
00:32:14,920 --> 00:32:18,080
Bai, jakina. Ez duk higatik egiten,
gu besteongatik.

501
00:32:18,160 --> 00:32:20,320
Eorrek esan duk.
Ez daukak lotsarik!

502
00:32:20,680 --> 00:32:23,640
Besteen kontura aberastu haiz,
beste herritarrak zapalduz.

503
00:32:23,720 --> 00:32:26,040
Begira Jesusi.
Kontuz esaten ari haizenarekin.

504
00:32:26,120 --> 00:32:27,720
Nik dakidan gauza bakarra:

505
00:32:27,800 --> 00:32:30,240
lehen ez zian saldu nahi,
eta orain bai.

506
00:32:30,320 --> 00:32:32,440
Eta inork ez zekik
zergatik aldatu den iritziz.

507
00:32:32,520 --> 00:32:34,120
Arrastoan sartu delako, nonbait.

508
00:32:34,200 --> 00:32:36,760
Arrastoan sartu
edo norbait mehatxu egin diolako.

509
00:32:36,840 --> 00:32:39,800
Berriro esango diat:
kontuz zer esaten duan.

510
00:32:39,880 --> 00:32:42,560
Nik es diat ezer esaten,
Estibalitzek esaten dik.

511
00:32:42,640 --> 00:32:45,120
Estibalitzek?
Bai, mehatxu egin omen diok.

512
00:32:45,680 --> 00:32:48,760
Ez, mehatxu ez.
Akordio batera ailegatu gaituk.

513
00:32:49,080 --> 00:32:50,520
Akordio batera.

514
00:32:50,600 --> 00:32:53,160
Akordio baterako
bi pertsona behar dituk.

515
00:32:53,240 --> 00:32:57,120
Eta Jesus bai, baina nik hemen
ez diat beste pertsonarik ikusten.

516
00:32:58,480 --> 00:33:00,800
Oa antzarak ferratzera.
Bai, banoak.

517
00:33:00,880 --> 00:33:02,800
Baina gauza bat esan behar diat:

518
00:33:02,880 --> 00:33:04,600
herritarrak kontra dauzkak.

519
00:33:29,960 --> 00:33:31,360
Lagunduko dizut.

520
00:33:31,640 --> 00:33:33,160
-Ez dun beharrezkoa.

521
00:33:33,240 --> 00:33:36,120
-Jakina, eta gero hor hasiko zara
ziatika dela eta ez dela.

522
00:33:36,200 --> 00:33:37,200
-Tira!

523
00:33:39,480 --> 00:33:41,160
-Aita.
-Zer?

524
00:33:44,400 --> 00:33:45,400
-Asko maite zaitut.

525
00:33:47,360 --> 00:33:48,880
-Ui, ui, ui...

526
00:33:48,960 --> 00:33:50,760
Hik zerbait eskatu nahi didan.

527
00:33:50,840 --> 00:33:52,240
-Ezetz ba.
-Seguru?

528
00:33:52,320 --> 00:33:54,800
-Bai.
Esateko gogoa neukan.

529
00:33:56,400 --> 00:33:58,280
-Nik ere anitz maite haut.

530
00:34:06,120 --> 00:34:08,080
Listo. Kalera noa orain.

531
00:34:09,920 --> 00:34:10,920
-Ongi ibili.

532
00:34:20,040 --> 00:34:21,280
Ezin diat gehiago.

533
00:34:21,800 --> 00:34:23,760
Bizilagunak kontra jarri zaizkidak.

534
00:34:24,160 --> 00:34:25,640
Hori hire arazoa duk.

535
00:34:25,720 --> 00:34:27,720
Hire alaba hori
estu lotu beharko huke.

536
00:34:28,600 --> 00:34:30,920
Estibalitz?
Gaizki esaka zebilen nire kontra!

537
00:34:31,000 --> 00:34:32,560
Mehatxatu egin omen haut.

538
00:34:32,640 --> 00:34:34,440
Gezur hori zabaldu dik
herri osoan.

539
00:34:34,520 --> 00:34:36,720
Hik zer esan diok?
Deus ez.

540
00:34:36,920 --> 00:34:38,480
Ba zaindu ondo hire alaba,

541
00:34:38,560 --> 00:34:41,120
Maddirena
bolo-bolo zabaltzea nahi ez baduk.

542
00:34:41,200 --> 00:34:42,640
Baina zer esaten duk?
Kaixo.

543
00:34:43,240 --> 00:34:45,400
Hi, urde lerde hori.

544
00:34:45,480 --> 00:34:49,000
Izorratu nahi nauk,
baina entzun ondo: ez duk lortuko.

545
00:34:49,080 --> 00:34:51,280
Garaia heltzean,
nirekikoak egingo ditinat.

546
00:34:51,360 --> 00:34:53,720
Herri guztiarekin
muturka hasi behar al duk, ala?

547
00:34:53,800 --> 00:34:55,720
Besteen kontuetan
muturra sartzen baduk,

548
00:34:55,800 --> 00:34:57,000
gorriak ikusiko ditun!

549
00:34:57,080 --> 00:34:59,600
Aditu? E? Aditu al dun?
Zertan ari zara?

550
00:35:00,120 --> 00:35:02,360
Hi ez sartu,
hau gure arteko kontua duk.

551
00:35:02,440 --> 00:35:04,080
Saiatu zure neurriko batekin.

552
00:35:04,320 --> 00:35:07,080
Noiztik oheratzen haiz
urdanga puta horrekin?

553
00:35:15,440 --> 00:35:16,680
Orain, alde hemendik.

554
00:35:20,760 --> 00:35:21,960
Akatu egingo haut.

555
00:35:24,520 --> 00:35:25,520
Ondo?

556
00:35:27,720 --> 00:35:29,760
Asko sentitzen dut gertatutakoa.

557
00:35:30,600 --> 00:35:31,920
Nik ere bai.

558
00:35:41,800 --> 00:35:43,200
Beste baten zain, ala?

559
00:35:43,880 --> 00:35:45,760
Ni ez naiz zure tipoa, ezta?

560
00:35:45,840 --> 00:35:48,320
Jauregi agentea
ez da gehiago etorriko,

561
00:35:48,400 --> 00:35:50,960
baina lasai, zuk ez duzu
bidaia alferrik galdu.

562
00:35:51,800 --> 00:35:53,200
Goazen harira.

563
00:35:53,720 --> 00:35:57,240
Badakit Balbemendiko kasuan
muturra sartzen ibili zarela.

564
00:35:57,680 --> 00:36:00,080
Esan gabe doa,
akats larria egin duzula.

565
00:36:00,400 --> 00:36:01,400
-Nagusiak ez dit...

566
00:36:01,480 --> 00:36:03,960
-Baina badakit zergatik nahastu
zaren kontu horretan.

567
00:36:04,040 --> 00:36:06,720
Miresgarria da
detektibearena egiten ari den

568
00:36:06,800 --> 00:36:08,400
neska ero horri laguntzea.

569
00:36:08,480 --> 00:36:09,920
Hunkituta naukazu.

570
00:36:10,480 --> 00:36:12,440
-Bere ahizpa...
-Ezagutzen dut dosierra.

571
00:36:12,520 --> 00:36:14,040
Barkaezina da zure jarrera.

572
00:36:14,280 --> 00:36:16,720
Nola azalduko diet goikoei
zure abenturatxoa?

573
00:36:16,800 --> 00:36:19,480
Thriller merke baten
aktoreak garela uste duzu, ala?

574
00:36:20,360 --> 00:36:22,200
-Ez, nagusi.
-Hara,

575
00:36:22,520 --> 00:36:25,720
ertzain ona zarelako
ez dizut espediente bat irekiko.

576
00:36:26,080 --> 00:36:27,400
Baina entzun ondo.

577
00:36:27,480 --> 00:36:28,840
Bukatu dira jolasak,

578
00:36:28,920 --> 00:36:31,320
eta akabo beste lanetan
muturra sartzea, aditu?

579
00:36:32,280 --> 00:36:35,120
Ez dadila berriro gertatu.
Ez naiz hain biguna izango.

580
00:36:35,920 --> 00:36:38,200
Kalera botako zaitut.
Garbi dago?

581
00:36:39,360 --> 00:36:40,360
-Bai.

582
00:36:40,720 --> 00:36:41,720
-A.

583
00:36:41,800 --> 00:36:46,320
Eta esan zure lagun horri
itzul dadila ospitalera.

584
00:36:46,840 --> 00:36:48,600
Gaixoek eskertuko dute.

585
00:36:48,680 --> 00:36:50,800
Eta gu ez gaitu gaixotuko.

586
00:36:51,280 --> 00:36:54,520
Medikuek ezer gutxi
egin dezakete hildakoengatik.

587
00:36:55,120 --> 00:36:56,720
(Musika misteriotsua)

588
00:37:04,640 --> 00:37:06,080
(Hontza)

589
00:37:19,880 --> 00:37:22,520
Zurekin hitz egin nahi nuen.
Zer moduz zaude?

590
00:37:23,680 --> 00:37:24,920
Kezkatuta.

591
00:37:25,520 --> 00:37:28,280
Ezin dut burutik kendu
Antoniorekin izan duzun jokaldia.

592
00:37:28,880 --> 00:37:30,160
Nik ere ez.

593
00:37:31,760 --> 00:37:34,440
Ezin dut hemen jarraitu.
Denen ahotan nago.

594
00:37:34,520 --> 00:37:36,120
Baina...
Ez, Fermin.

595
00:37:37,000 --> 00:37:39,440
Ez dut nire erruagatik
inork zu iraintzerik nahi.

596
00:37:40,240 --> 00:37:42,040
Onena herritik joatea da.

597
00:37:42,840 --> 00:37:45,520
Ez arduratu nigatik,
badakit zertan nabilen.

598
00:37:46,200 --> 00:37:48,960
Ez duzu ezer txarrik egin
eta ez da ezer txarrik gertatuko

599
00:37:49,040 --> 00:37:51,440
zu hemen geratzeagatik.
Arazoak ekarriko dizkizut.

600
00:37:52,400 --> 00:37:53,600
Ez dut zu joatea nahi.

601
00:37:59,520 --> 00:38:01,120
Enekori hots egin behar diot.

602
00:38:01,200 --> 00:38:02,960
Ea Gorkari buruz zerbait dakien.

603
00:38:03,160 --> 00:38:04,640
Deitu dezaket hemendik?

604
00:38:22,280 --> 00:38:23,320
Eneko, ni naiz.

605
00:38:23,400 --> 00:38:25,040
Oraintxe hots egin behar nizun.

606
00:38:25,120 --> 00:38:26,480
"Ezer berririk?".

607
00:38:27,000 --> 00:38:29,000
Ezin dut ezer egin.
Zer esan nahi duzu?

608
00:38:29,080 --> 00:38:30,680
"Ezin dizudala lagundu".

609
00:38:31,200 --> 00:38:34,800
Goikoek badakite informazio
konfidentziala pasatu dizudala.

610
00:38:35,120 --> 00:38:37,800
Komisarioa bisitan etorri zait.
"Albiste txarrak".

611
00:38:37,880 --> 00:38:39,800
Oraingoan onik ateratzea lortu dut,

612
00:38:39,880 --> 00:38:42,520
baina hurrengoan
Ertzaintzatik botako omen naute.

613
00:38:42,600 --> 00:38:43,960
Kaka zaharra.

614
00:38:44,200 --> 00:38:45,440
Sentitzen dut.

615
00:38:45,520 --> 00:38:48,720
Ez dut nire kulpagatik
zuk lana galtzea nahi,

616
00:38:50,200 --> 00:38:52,200
baina egingo al didazu
azken mesedetxo bat?

617
00:38:52,280 --> 00:38:53,800
Lepoa jokatu dut zugatik.

618
00:38:53,880 --> 00:38:56,000
Esan gutxienez
zer jakin duzuen Gorkari buruz.

619
00:38:56,080 --> 00:38:58,120
Ane, ezin dut.
Ez presionatu gehiago.

620
00:38:58,200 --> 00:39:00,240
Bale, bale.
Ulertzen dut.

621
00:39:00,320 --> 00:39:02,280
Hitz egingo dugu etortzen zarenean.

622
00:39:02,720 --> 00:39:03,720
"Bai".

623
00:39:03,880 --> 00:39:06,320
Eskerrik asko
nigatik egin duzun guztiagatik.

624
00:39:07,360 --> 00:39:08,360
Baina...

625
00:39:08,600 --> 00:39:09,600
Baina zer?

626
00:39:13,800 --> 00:39:15,160
Hemen geratuko naiz.

627
00:39:15,960 --> 00:39:17,280
Aurrera jarraituko dut.

628
00:39:18,280 --> 00:39:19,280
Agur.

629
00:39:46,240 --> 00:39:47,840
(Pausoak)

630
00:39:54,920 --> 00:39:56,360
Zertan ari haiz?

631
00:39:57,720 --> 00:39:59,000
-Hau giro ederra, ezta?

632
00:40:00,360 --> 00:40:01,800
-Ehizean ibili haiz.

633
00:40:02,000 --> 00:40:03,000
-Ez.

634
00:40:04,120 --> 00:40:07,320
-Niregatik ez kezkatu,
ez nauk hasiko Antoniori salatzen.

635
00:40:07,400 --> 00:40:08,760
-Nahi dudana egin ezak.

636
00:40:09,720 --> 00:40:12,960
Ni ez nauk
sugegorri madarikatu horren beldur.

637
00:40:13,040 --> 00:40:14,720
-Lagun zaharrak zinetela uste nian.

638
00:40:14,800 --> 00:40:16,480
-Zaharrak oso, bai.

639
00:40:17,320 --> 00:40:20,080
Bizilagunari lurrak
horrela lapurtzen diona,

640
00:40:20,160 --> 00:40:22,640
ez duk ez gizon,
ez lagun, ezta ez ezer.

641
00:40:23,960 --> 00:40:28,360
Halako batean kontuak
garbituko zizkiok baten batek horri.

642
00:40:29,040 --> 00:40:30,040
-Eta hi?

643
00:40:30,680 --> 00:40:31,800
-Ni, zer?

644
00:40:32,880 --> 00:40:36,360
-Bekatuak aitortzera etorri
eta ateak itxita.

645
00:40:36,440 --> 00:40:37,440
-Ez.

646
00:40:38,320 --> 00:40:41,440
Ezin nian lorik egin
eta itzuli bat egitera atera nauk.

647
00:40:41,800 --> 00:40:43,800
-Eta zer galarazten dik ba loa?

648
00:40:44,560 --> 00:40:45,920
-Emakumeak.

649
00:40:46,000 --> 00:40:47,640
-Herriko guztiak, ala...?

650
00:40:47,960 --> 00:40:49,600
-Bakar batek, noski.

651
00:40:51,920 --> 00:40:52,920
-Anek?

652
00:40:55,520 --> 00:40:57,680
Egia bazekik?
-Oraindik ez.

653
00:41:00,120 --> 00:41:02,040
Baina ez zaiok asko falta.

654
00:41:11,840 --> 00:41:13,520
(Suspense musika)

655
00:41:47,720 --> 00:41:49,720
(Suspense musika)

656
00:42:10,800 --> 00:42:12,200
Nor dabil hor?

657
00:42:16,360 --> 00:42:17,880
Norbait al dabil hor?

658
00:42:18,560 --> 00:42:20,160
(Tentsio musika)

659
00:42:50,160 --> 00:42:52,120
(Musika misteriotsua)

660
00:42:55,800 --> 00:42:57,200
(Zarata)

661
00:42:59,480 --> 00:43:01,880
Ireki atea! Ireki atea!

662
00:43:02,400 --> 00:43:03,760
Ireki atea!

663
00:43:04,320 --> 00:43:05,640
Ireki atea!

664
00:43:05,960 --> 00:43:07,480
Ireki! Ireki!

665
00:43:07,560 --> 00:43:08,560
(OIHU EGITEN DU)

666
00:43:08,640 --> 00:43:11,400
-Jakin al daiteke zertan ari haizen?
-(OIHU EGITEN DU)

667
00:43:11,480 --> 00:43:12,480
-E?

668
00:43:15,320 --> 00:43:17,120
(Musika misteriotsua)

669
00:43:23,200 --> 00:43:24,440
(Atea)

670
00:43:24,520 --> 00:43:26,120
Gosaria prest dago.

671
00:43:30,160 --> 00:43:31,160
Jesus?

672
00:43:33,920 --> 00:43:34,920
Jesus!

673
00:43:58,840 --> 00:44:00,360
Zer egiten duzu zuk hemen?

674
00:44:00,800 --> 00:44:03,000
Gosaria prest dagoela
esatera etorri naiz.

675
00:44:03,760 --> 00:44:06,920
Eta... bide batez,
gela airatzera.

676
00:44:07,000 --> 00:44:08,200
Badu premia.

677
00:44:15,240 --> 00:44:16,440
Horrela hobeto.

678
00:44:17,040 --> 00:44:19,320
Milesker.
Oraintxe jaitsiko naiz.

679
00:44:21,640 --> 00:44:23,200
Zer moduz dago Maddi?

680
00:44:24,760 --> 00:44:25,960
Ezin jakin.

681
00:44:26,880 --> 00:44:28,480
Badakizu nolakoa den haurra.

682
00:44:28,560 --> 00:44:31,440
Sentimenduak ezkutatzeko
joera dauka eta...

683
00:44:32,280 --> 00:44:34,600
Baina oraindik
oso ikaratuta dago gaixoa.

684
00:44:35,720 --> 00:44:37,520
Agian Anek arrazoi du.

685
00:44:37,880 --> 00:44:40,600
Psikiatra baten eskuetan
jarri beharko genuke haurra.

686
00:44:40,680 --> 00:44:41,880
Ezta pentsatu ere.

687
00:44:41,960 --> 00:44:44,440
Ez dut Maddik nik sufritu nuena
sufritzerik nahi.

688
00:44:44,520 --> 00:44:46,240
Baina gaurko egunean, beste...

689
00:44:46,320 --> 00:44:48,840
Gezurra dirudi
psikiatrarena zuk erratea!

690
00:44:49,040 --> 00:44:51,160
Gure artean konponduko dugu gauza.

691
00:44:52,080 --> 00:44:53,080
Noski.

692
00:44:55,840 --> 00:44:58,600
Gauean... basoan izan al zara?

693
00:44:59,680 --> 00:45:01,000
Zertara heldu da hori?

694
00:45:01,280 --> 00:45:03,400
Atzo garbitu nizkizun
mendiko botak,

695
00:45:03,480 --> 00:45:05,160
eta begira nola dauden gaur.

696
00:45:06,360 --> 00:45:09,000
Bai, gaur goizean
paseo bat ematera joan naiz.

697
00:45:10,200 --> 00:45:12,360
Gainera, ez dizut
azalpenik eman behar.

698
00:45:12,440 --> 00:45:15,160
Nondik ibiltzen naizen,
noiz etorri naizen...

699
00:45:15,440 --> 00:45:17,960
Heldu samarrak gara horretarako,
ez zaizu iruditzen?

700
00:45:19,440 --> 00:45:20,800
Nahi duzun bezala.

701
00:45:21,120 --> 00:45:22,520
Jaitsi nahi duzunean.

702
00:45:43,200 --> 00:45:45,320
Txikitan zabu bat zegoen
terreno horretan.

703
00:45:46,240 --> 00:45:48,240
Gora eta behera
bultzatzen ninduzun, aita.

704
00:45:48,320 --> 00:45:49,320
-Bai.

705
00:45:49,560 --> 00:45:51,120
-Ama ere gurekin egoten zen.

706
00:45:51,480 --> 00:45:53,560
-Orduan zoriontsuak gintuan hemen.

707
00:45:55,320 --> 00:45:58,640
-Ez dakit zer esan dizudan Antoniok,
baina dena zure alde zegoen.

708
00:46:00,000 --> 00:46:01,400
-Gauza bat eskatuko dinat.

709
00:46:02,080 --> 00:46:04,800
Ez hasi Antoniori buruz
gaizki erraka bizilagunen artean.

710
00:46:05,920 --> 00:46:07,320
-Zergatik ez?

711
00:46:08,920 --> 00:46:10,160
Jakiteko eskubidea dut.

712
00:46:10,880 --> 00:46:13,200
-Higatik egin dinat,
hik ez sufritzeko.

713
00:46:14,320 --> 00:46:16,120
Antoniori
barkamena eskatu behar dion.

714
00:46:16,600 --> 00:46:17,920
-Ezta pentsatu ere.

715
00:46:18,000 --> 00:46:20,760
Baina lasai, laster amaituko da
amesgaizto hau.

716
00:46:21,360 --> 00:46:22,360
-Zer nahi du erran?

717
00:46:22,440 --> 00:46:24,400
-Kontatuko dizut gero.
Alde egin behar dut.

718
00:46:24,480 --> 00:46:25,480
-Nora?

719
00:46:26,040 --> 00:46:29,560
-Bisitatxo bat egitera
ingurugiroko kontseilaritzara.

720
00:46:31,160 --> 00:46:32,360
-Faborez, Estibalitz!

721
00:46:41,320 --> 00:46:42,520
Hitz egin duzu aitarekin?

722
00:46:42,600 --> 00:46:44,440
Bere gelan sartzen
ikusi zaitut goizean.

723
00:46:45,120 --> 00:46:47,680
Ez, ez dut hitz egin harekin.
Ez al luke jakin behar?

724
00:46:50,640 --> 00:46:54,320
Buelta asko eman dizkiot kontuari.
Uste dut oker jokatzen ari garela.

725
00:46:55,200 --> 00:46:56,760
Ezin diogu sekretua ezkutatu.

726
00:46:59,520 --> 00:47:00,800
Errudun sentitzen naiz.

727
00:47:00,880 --> 00:47:03,360
Aitari traizioa egiten ari naizela
sentitzen dut.

728
00:47:03,440 --> 00:47:04,760
Normala da hori.

729
00:47:04,840 --> 00:47:07,440
Niretzat ere
ez da batere erabaki erraza.

730
00:47:07,520 --> 00:47:09,240
Orduan, zer egingo duzu?

731
00:47:09,320 --> 00:47:12,880
Saiatu naiz egia kontatzen,
baina ez dut adorerik izan.

732
00:47:14,880 --> 00:47:16,200
Gero jarraituko dugu.

733
00:47:16,280 --> 00:47:18,400
Zoaz pintxoekin
laguntzera sukaldera.

734
00:47:19,320 --> 00:47:20,600
Iepa, Juantxo!

735
00:47:21,640 --> 00:47:23,160
Belar batzuk ekarri dizkizut.

736
00:47:23,240 --> 00:47:24,680
O! Eskerrik asko!

737
00:47:24,760 --> 00:47:26,720
Banuen belar freskoen premia.

738
00:47:26,800 --> 00:47:28,680
Lehengo sorta ja ia bukatu zait.

739
00:47:28,760 --> 00:47:31,160
Aizu, eta zer moduz salmentak?

740
00:47:31,240 --> 00:47:32,440
Primeran.

741
00:47:32,600 --> 00:47:34,920
Zure produktuak
gero eta hobeto saltzen ditut.

742
00:47:35,000 --> 00:47:37,520
Batez ere gaztak!
Eskuetatik kentzen dizkidate.

743
00:47:37,600 --> 00:47:39,400
Bueno!
Pozten naiz ba.

744
00:47:42,680 --> 00:47:43,840
Ea.

745
00:47:46,200 --> 00:47:47,400
Zure partea.

746
00:47:47,840 --> 00:47:50,120
Baina diru asko da hau!

747
00:47:50,200 --> 00:47:51,960
Gehiago ere irabaz zenezake.

748
00:47:52,040 --> 00:47:55,000
Zure gaztak
lehiaketa batera eramanez gero...

749
00:47:55,080 --> 00:47:58,400
Nik ez,
baina zuk joan nahi baduzu...

750
00:47:58,480 --> 00:48:00,120
neronek emango dizut gazta.

751
00:48:00,200 --> 00:48:02,040
O, primeran!

752
00:48:02,160 --> 00:48:03,760
Egunen batean akaso.

753
00:48:08,280 --> 00:48:10,360
Eskerrik asko, Juantxo,
atzokoagatik.

754
00:48:10,440 --> 00:48:13,280
Maddi etxera ekartzeagatik.
Ba! Ez zen ezer izan.

755
00:48:14,520 --> 00:48:16,440
Ez dakit zer gertatu
zitzaion umeari.

756
00:48:16,720 --> 00:48:18,760
Ez du inoiz ihes egin etxetik.

757
00:48:19,240 --> 00:48:21,920
Izututa zegoen oso.
Zer zuen?

758
00:48:23,240 --> 00:48:26,160
Ezin jakin ba, ez du ezer kontatu.

759
00:48:26,800 --> 00:48:30,200
Agian sonanbulu zebilenean
atera zen atetik eta...

760
00:48:30,720 --> 00:48:32,120
ez da akordatzen.

761
00:48:32,200 --> 00:48:33,440
Berak ere ez du jakingo.

762
00:48:33,520 --> 00:48:35,400
Lotu egin beharko zenuke neskatoa.

763
00:48:35,920 --> 00:48:38,240
Akerbeltzen alaba da.
Ez hasi, e!

764
00:48:38,320 --> 00:48:39,920
Lehenago ere badugu nahikoa-eta.

765
00:48:41,160 --> 00:48:42,360
-Kaixo.

766
00:48:43,240 --> 00:48:46,440
Baina...
Baina zer siesta laburra zurea!

767
00:48:47,000 --> 00:48:49,680
Atseden gehiago
komeni zaizu, maitea.

768
00:48:50,120 --> 00:48:51,640
Ez dut logalea.

769
00:48:52,160 --> 00:48:54,000
Goseak nago, zerbait jatera noa.

770
00:48:57,560 --> 00:48:58,960
(Musika misteriotsua)

771
00:49:11,640 --> 00:49:13,840
Gorka. Atzo aipatu genizun
mendi monitorea.

772
00:49:20,600 --> 00:49:22,240
Gorka!
Lagundu nahi dizut.

773
00:49:22,440 --> 00:49:24,840
Ea, Jesus, erakutsi kolpe hori.

774
00:49:46,520 --> 00:49:47,720
Emakume bat...

775
00:49:47,800 --> 00:49:49,880
(ALEMANEZ HITZ EGITEN DU)

776
00:49:49,960 --> 00:49:51,680
Eskua, eskua...

777
00:49:51,800 --> 00:49:53,240
Arriskuan zaude.

778
00:49:53,880 --> 00:49:55,440
Bakarrik geratuko zara honetan.

779
00:50:06,320 --> 00:50:07,440
Bixentak.

780
00:50:07,520 --> 00:50:10,360
Bere autoan
hurbildu zituen biak baso ertzera.

781
00:50:35,120 --> 00:50:37,200
Maddi!
Zer egiten duzu hemen?

782
00:50:38,000 --> 00:50:39,640
Txoria izan nahi nuke.

783
00:50:39,760 --> 00:50:42,160
Zer ba?
Hegan egiteko.

784
00:50:43,680 --> 00:50:45,680
Eta lurretik ihes joateko.

785
00:50:46,800 --> 00:50:48,040
Zergatik ihes?

786
00:50:48,120 --> 00:50:50,560
Lurrazpian munstroak bizi direlako.

787
00:50:52,040 --> 00:50:55,400
Ez izan lurraren beldur, Maddi.
Lurrak ematen duena ez da txarra.

788
00:50:56,000 --> 00:50:58,440
Ez, baina eman eta kendu egiten du.

789
00:50:59,200 --> 00:51:01,400
Hildakoak
han gordetzen ditugu, ezta?

790
00:51:03,240 --> 00:51:05,000
Zerbaitek kezkatzen zaitu, ezta?

791
00:51:06,200 --> 00:51:08,000
Oso amets arraroak dauzkat.

792
00:51:09,000 --> 00:51:11,200
Oso gauza itsusiak ikusten ditut.

793
00:51:11,600 --> 00:51:12,880
Adibidez?

794
00:51:13,920 --> 00:51:15,880
Akerbeltz nire bila datorrela.

795
00:51:17,120 --> 00:51:20,160
Nire gelan sartzen da
eta min egin nahi dit.

796
00:51:21,240 --> 00:51:22,240
Lasai, Maddi.

797
00:51:23,000 --> 00:51:24,560
Ez da zure bila etorriko.

798
00:51:24,960 --> 00:51:27,360
Zuk nola dakizu?
Ikusi egin dut.

799
00:51:27,840 --> 00:51:29,240
Ez egin kasu ametsei.

800
00:51:29,640 --> 00:51:31,320
Ametsak, ametsak baino ez dira.

801
00:51:32,600 --> 00:51:34,360
Amets guztiek dute esanahia.

802
00:51:45,080 --> 00:51:46,920
Hitz egin duzu Anttonekin?

803
00:51:47,000 --> 00:51:48,960
Bai.
Dena konponduta dago.

804
00:51:49,440 --> 00:51:51,520
Damututa dago
eta ez du berriro egingo.

805
00:51:52,240 --> 00:51:54,040
Baina esan diozu...?
Bai, esan dizut,

806
00:51:54,280 --> 00:51:55,680
dena konponduta dago.

807
00:52:11,880 --> 00:52:13,480
Gehiago nahi baduzue, esan.

808
00:52:14,640 --> 00:52:17,000
-Aita, zer duzu hor?

809
00:52:18,920 --> 00:52:21,440
Ezer ez, kolpe txiki bat.

810
00:52:21,840 --> 00:52:23,080
Nola egin duzu?

811
00:52:23,160 --> 00:52:25,720
Azeri baten atzetik nenbilela
erori egon naiz.

812
00:52:27,880 --> 00:52:30,320
-Kito, ama. Bukatu dut.
-Nik ere bai.

813
00:52:30,400 --> 00:52:31,400
-Ederki.

814
00:52:43,920 --> 00:52:45,360
Aizu, Osaba. Galdera bat.

815
00:52:45,440 --> 00:52:47,760
Zer egiten du Anek
elizako bulegoan bizitzen?

816
00:52:48,160 --> 00:52:49,760
(Zalaparta)

817
00:52:52,280 --> 00:52:54,000
Ez da bulegoan bizitzen ari.

818
00:52:54,680 --> 00:52:56,520
Kontua da ez zuela nora jo,

819
00:52:56,600 --> 00:52:58,840
eta bulegoa eskaini diot
gau pare bat pasatzeko.

820
00:52:59,360 --> 00:53:01,960
-Primeran! Horrela
ez zara hainbeste aspertuko.

821
00:53:03,400 --> 00:53:04,840
-Zuek ez al duzue bukatu?

822
00:53:05,840 --> 00:53:07,520
Segi ba telebista ikustera.

823
00:53:09,160 --> 00:53:10,600
-Goazen, Peru.

824
00:53:15,680 --> 00:53:17,360
Fermin, zertan ari zara?

825
00:53:17,600 --> 00:53:19,640
Laguntza behar duen
norbaiti laguntzen.

826
00:53:19,960 --> 00:53:21,480
Ba oker ari zara.

827
00:53:21,560 --> 00:53:23,360
Guztion ahotan egongo zara orain.

828
00:53:23,440 --> 00:53:24,960
Ederra kristaua ni,

829
00:53:25,040 --> 00:53:27,400
estalpe bila datorrenari
estalpea ukatzen badiot.

830
00:53:27,480 --> 00:53:29,520
(BARRE EGITEN DU)

831
00:53:31,160 --> 00:53:33,400
Ba lehenbailehen
atera behar duzu hortik.

832
00:53:35,880 --> 00:53:37,680
(Musika misteriotsua)

833
00:53:57,840 --> 00:53:59,600
(Suspense musika)

834
00:55:03,040 --> 00:55:05,560
(IRAKURTZEN) "1778".

835
00:56:02,640 --> 00:56:04,440
(Musika misteriotsua)

836
00:57:40,440 --> 00:57:41,840
(Atea)

837
00:57:48,800 --> 00:57:50,400
Lasai, nik irekiko dut.

838
00:57:54,400 --> 00:57:56,320
Kaixo.
Fermin Begiristain?

839
00:57:57,000 --> 00:57:59,040
Bai, ni naiz.
Larrea komisarioa.

840
00:57:59,120 --> 00:58:00,640
Hitz egin dezaket zurekin?

841
00:58:01,320 --> 00:58:02,320
Aurrera.

842
00:58:06,680 --> 00:58:08,360
Ez dakit zeren bila zabiltzaten,

843
00:58:08,440 --> 00:58:10,840
baina esango bazenik,
gustura lagunduko nizuke.

844
00:58:10,920 --> 00:58:12,400
Dei anonimo bat jaso dugu

845
00:58:12,480 --> 00:58:14,800
eta miaketa egin behar dugu
zure etxean.

846
00:58:15,040 --> 00:58:16,520
Zer dei? Nork deitu du?

847
00:58:16,600 --> 00:58:18,040
Lanean hasi nahi genuke.

848
00:58:18,640 --> 00:58:20,000
Zer gertatzen da?

849
00:58:20,080 --> 00:58:22,280
Lasai, ez da ezer.
Gaizki ulertu bat egon da.

850
00:58:22,360 --> 00:58:24,960
Nor da neska hori?
Lagun bat.

851
00:58:26,200 --> 00:58:29,240
Lotan ari da... zure bulegoan?

852
00:58:29,520 --> 00:58:32,440
Bai, zera...
Balbemendiko apaiza zara, ezta?

853
00:58:33,400 --> 00:58:35,720
Oraindik ez didazu
miaketa agindua erakutsi.

854
00:58:36,280 --> 00:58:39,960
Eskutan edukiko banu egingo nuke,
baina ez daukat.

855
00:58:40,280 --> 00:58:42,600
Ez daukazu agindurik?
Une honetan ez.

856
00:58:42,680 --> 00:58:43,880
Baina orduan...

857
00:58:43,960 --> 00:58:46,400
Ez zara guri
traba jartzen hasiko, ezta?

858
00:58:46,480 --> 00:58:49,200
Geroxeago etor gaitezke
aginduarekin, baina...

859
00:58:49,280 --> 00:58:51,240
ez gaude denbora galtzeko umorez.

860
00:58:51,320 --> 00:58:52,680
Baina ez duzue eskubiderik

861
00:58:52,760 --> 00:58:55,360
gaueko ordu hauetan
inoren etxean horrela sartzeko.

862
00:58:55,440 --> 00:58:57,920
Zerbait ezkutatzen diguzu, ala?
Ez, noski.

863
00:58:58,000 --> 00:59:00,480
Orduan,
utzi guri gure lana egiten.

864
00:59:00,560 --> 00:59:04,080
Eta zuk egin zeurea:
hasi errezatzen.

865
00:59:06,840 --> 00:59:08,680
Ezer topatu duzue?
-Ez, nagusi.

866
00:59:08,760 --> 00:59:09,760
-Ez.

867
00:59:11,880 --> 00:59:13,840
-Eta beste gela?

868
00:59:14,720 --> 00:59:16,080
Zer gela?

869
00:59:16,600 --> 00:59:19,040
-Liburuak gordetzen dituzun
beste gela.

870
00:59:25,480 --> 00:59:27,440
Ez diguzu gezurrik esango, ezta?

871
00:59:27,520 --> 00:59:29,600
Apaizek ez dute hori egiten.

872
00:59:30,280 --> 00:59:33,040
Zenbatgarren mandamentua zen...?

873
00:59:33,560 --> 00:59:35,000
Ondo da.

874
00:59:44,120 --> 00:59:45,120
Aurrera.

875
00:59:55,840 --> 00:59:57,200
Kontuz liburu horrekin.

876
00:59:58,440 --> 01:00:01,280
Eta beste horrekin ere.
Liburu zaharrak oso delikatuak dira.

877
01:00:01,560 --> 01:00:03,800
Eta hemengoak
balio handikoak dira, gainera.

878
01:00:04,640 --> 01:00:06,560
Nagusi.
-Zer?

879
01:00:06,640 --> 01:00:07,640
-Hementxe.

880
01:00:15,040 --> 01:00:18,360
"Exorzismoetarako
garbiketa erritualak".

881
01:00:19,560 --> 01:00:20,560
Interesgarria.

882
01:00:21,560 --> 01:00:24,120
Noiztik daukazu zuk
liburu hau hemen gordeta?

883
01:00:24,200 --> 01:00:25,600
Oker ari zarete!

884
01:00:26,360 --> 01:00:28,320
Ane Alberdi, ezta?

885
01:00:29,880 --> 01:00:31,320
Nola dakizu nire izena?

886
01:00:31,760 --> 01:00:33,360
Izena bakarrik ez.

887
01:00:33,800 --> 01:00:35,600
Badakit zergatik zauden
Balbemendin.

888
01:00:36,240 --> 01:00:38,840
Ez dakidana da
zer egiten duzun hemen.

889
01:00:40,560 --> 01:00:42,600
Ni...
Hobe isilik egotea.

890
01:00:42,680 --> 01:00:44,320
Hau ez da lagunarteko jolas bat.

891
01:00:45,440 --> 01:00:48,520
Ez zara konturatzen?
Ur handitan mugitzen ari zara.

892
01:00:49,520 --> 01:00:50,800
-Nagusi, begira.

893
01:00:59,400 --> 01:01:01,120
Hasi abokatu bati deitzen.

894
01:01:01,200 --> 01:01:02,960
Gau luzea daukagu aurretik.

895
01:01:03,040 --> 01:01:06,320
Baina zer gertatzen da?
Argibide batzuk zor dizkiguzu.

896
01:01:07,760 --> 01:01:10,480
-Gurekin etorri beharko duzu.
Baina oker ari zarete!

897
01:01:10,560 --> 01:01:12,600
Ez kezkatu, Ane. Dena argituko da.
Goazen.

898
01:01:17,400 --> 01:01:20,640
Lasai,
zurekin ere hitz egingo dugu.

899
01:01:39,160 --> 01:01:41,480
Fermin errugabea da!
Gorkak tranpa bat jarri dio.

900
01:01:41,560 --> 01:01:43,880
Akerbeltz izan da,
eta ez don Fermin!

901
01:01:43,960 --> 01:01:45,560
Zerbait jakin duzu Gorkari buruz?

902
01:01:45,640 --> 01:01:47,200
Baina nola esan behar zaizu zuri

903
01:01:47,280 --> 01:01:49,280
zorakeria gehiago ez egiteko?
Nahikoa da!

904
01:01:50,400 --> 01:01:52,160
Orduan zergatik dago kartzelan?

905
01:01:52,240 --> 01:01:53,840
-Nire neba da.

906
01:01:53,920 --> 01:01:57,360
Banekien zu izan zinela.
Gauza anitz ez dituzu ulertzen.

907
01:01:59,760 --> 01:02:01,160
Ane, kontuz.

908
01:02:01,240 --> 01:02:03,160
"Norbait ikusi dut elizan sartzen".

909
01:02:03,240 --> 01:02:06,160
Ba al dakizu nor zen?
Basoan bizi zen sorgin bat.

910
01:02:06,240 --> 01:02:08,760
Milesker sekretua
hainbeste denboraz gordetzeagatik.

911
01:02:08,840 --> 01:02:10,800
-Ane egun batzuk
geldituko da gure etxean.

912
01:02:10,880 --> 01:02:12,640
-Zure erruz dago
nire neba atxilotuta.

913
01:02:13,640 --> 01:02:14,960
Enara!

914
01:02:16,520 --> 01:02:18,000
Ate horretatik irteten banaiz,

915
01:02:18,080 --> 01:02:19,880
ez nauzu
etxe honetan berriro ikusiko.

