1
00:00:00,400 --> 00:00:02,520
Gorka, hiltzailea bera
dela uste dut.
2
00:00:03,840 --> 00:00:06,040
Zer gertatzen da hemen?
Nik ez dut ezer egin.
3
00:00:07,120 --> 00:00:09,880
Zergatik erre zuen zinta?
Horrek ez du hiltzaile bihurtzen.
4
00:00:09,960 --> 00:00:11,720
Eta hiltzaile bat
baino gehiago balego?
5
00:00:13,960 --> 00:00:16,600
Egia esatea izango da onena.
Berak ez dio inori esango.
6
00:00:17,520 --> 00:00:19,200
Zenbat aldiz esan behar diat?
7
00:00:19,280 --> 00:00:21,400
"Orduan ikusi nian neskari gorpua".
8
00:00:21,480 --> 00:00:24,000
Askatu berehala!
Gaizki maite nauzu.
9
00:00:24,080 --> 00:00:27,400
Gauza bat esan behar diat:
herritarrak kontra dauzkak.
10
00:00:27,760 --> 00:00:31,160
Besteen kontuetan muturra sartzen
badun, gorriak ikusiko ditun!
11
00:00:31,240 --> 00:00:33,800
Noiztik oheratze haiz zu
Uranga puta horrekin!
12
00:00:34,880 --> 00:00:37,080
Kalera botako zaitut, garbi dago?
13
00:00:37,440 --> 00:00:39,440
Egia ba zekik?
-Oraindik ez.
14
00:00:41,880 --> 00:00:43,920
Eskerrik asko, Juantxo,
atzokoagatik:
15
00:00:44,000 --> 00:00:45,520
Maddi etxera ekartzeagatik.
16
00:00:45,600 --> 00:00:48,800
Bisitatxo bat egitera...
ingurugiroko kontseilaritzara.
17
00:00:51,240 --> 00:00:53,040
Miaketa egin behar dugu
zure etxean.
18
00:00:53,920 --> 00:00:55,560
Hasi abokatu bati deitzen.
19
00:01:09,800 --> 00:01:12,320
Leporaino sartu duzue hanka!
Ez horrela jarri, Ane.
20
00:01:12,400 --> 00:01:14,080
Zure nagusiarekin
hitz egin nahi dut.
21
00:01:14,160 --> 00:01:16,800
Komisarioarekin ezin da hitz egin.
Fermin errugabea da.
22
00:01:16,880 --> 00:01:18,560
Trankil, dena argituko da!
23
00:01:18,640 --> 00:01:21,360
Gorkak tranpa bat jarri dio.
Oso erraza da hori frogatzea.
24
00:01:21,440 --> 00:01:24,280
Ane, inork ez du esan Fermin
erruduna denik.
25
00:01:24,520 --> 00:01:27,480
Gehienez ere 48 ordu egingo ditu
komisarian.
26
00:01:27,560 --> 00:01:30,480
Deklarazioa hartu
eta liburutegiko frogak aztertu arte.
27
00:01:30,560 --> 00:01:32,320
Baina froga horiek faltsuak dira!
28
00:01:32,400 --> 00:01:35,480
Ba, hala bada, laster jakingo da,
eta Fermin libre geratuko da.
29
00:01:35,560 --> 00:01:37,800
Izan konfiantza apur bat nire
lankideengan.
30
00:01:37,880 --> 00:01:38,880
Konfiantza?
31
00:01:41,720 --> 00:01:43,360
Joango gara zerbait hartzera?
32
00:01:43,440 --> 00:01:46,240
Fermin ikusi nahi nuke,
momentu bat bada ere.
33
00:01:46,360 --> 00:01:48,280
Ezinezkoa da,
araudiak debekatu egiten du.
34
00:01:48,360 --> 00:01:50,680
Mesedez! Injustizia ikaragarria
egiten ari zarete!
35
00:01:50,760 --> 00:01:52,240
Zure komisarioa ikusi nahi dut.
36
00:01:52,320 --> 00:01:55,440
Zuk mundu guztia ikusi nahi duzu,
baina ezin da! Ulertzen?
37
00:01:55,520 --> 00:01:58,000
Aizu, niri oihurik ez egin, e?
38
00:01:59,720 --> 00:02:01,760
Komisarioak zoratuta zaudela
pentsatzen du,
39
00:02:01,840 --> 00:02:03,800
ahizparen heriotzak
burua nahastu dizula.
40
00:02:03,880 --> 00:02:05,600
Zure hitzak ez du zipitzik balio.
41
00:02:07,800 --> 00:02:10,440
Hobe gauzak dauden bezala utzi,
eta etxera bueltatzea.
42
00:02:13,640 --> 00:02:15,680
Beste mesede bat eskatu nahi nizun,
baina...
43
00:02:16,440 --> 00:02:18,760
Uste dut gaur zurekin
alferrik nabilela.
44
00:02:20,120 --> 00:02:21,520
Nik egiteko modukoa bada...
45
00:02:23,720 --> 00:02:25,600
Zerbait jakin duzu Gorkari buruz?
46
00:02:25,880 --> 00:02:28,680
Ane,
nire lanpostua arriskuan dago.
47
00:02:28,760 --> 00:02:32,040
Abisua eman didate: zuri laguntzen
jarraitzen badut, kalera noa.
48
00:02:34,640 --> 00:02:36,120
Gorkaren bordan sartuko naiz,
49
00:02:36,200 --> 00:02:38,440
eta frogak manipulatu dituela
demostratuko dut.
50
00:02:38,520 --> 00:02:41,400
Baina nola esan behar zaizu zuri
zorakeria gehiago ez egiteko?
51
00:02:41,480 --> 00:02:42,600
Nahikoa da, Ane!
52
00:03:01,000 --> 00:03:03,400
Begiratuko dut,
Gorka hori garbi dagoen ala ez,
53
00:03:03,480 --> 00:03:07,440
baina baldintza batekin: geldi-geldi
geratuko zarela agindu behar didazu.
54
00:03:10,920 --> 00:03:11,920
Aginduidazu.
55
00:03:13,240 --> 00:03:14,240
Bai.
56
00:03:17,200 --> 00:03:18,880
(Suspensezko musika)
57
00:03:51,320 --> 00:03:52,920
(Atea irekitzen)
58
00:04:20,440 --> 00:04:21,640
(OIHU EGITEN DU)
59
00:04:24,280 --> 00:04:25,880
(Misteriozko musika)
60
00:05:00,480 --> 00:05:02,040
Zer egiten zenuen zuk hemen?
61
00:05:03,760 --> 00:05:04,760
Lasai.
62
00:05:05,840 --> 00:05:07,200
Ez dizut ezer egingo...
63
00:05:09,840 --> 00:05:11,280
(Atea ixten)
64
00:05:29,880 --> 00:05:32,360
Atera pattar kopa bat,
barrua animatzeko.
65
00:05:32,440 --> 00:05:35,280
Pattarra ordu honetan?
Zerbaiten premia izango dugu.
66
00:05:36,680 --> 00:05:39,160
Non sartu zara egun hauetan?
Ez zaitut ikusi.
67
00:05:39,240 --> 00:05:41,640
Herritik zenbat eta urrunago,
orduan eta hobe.
68
00:05:42,360 --> 00:05:43,600
Hala da, bai.
69
00:05:43,680 --> 00:05:46,120
Gauzak aldrebesten
hasten direnean...
70
00:05:46,200 --> 00:05:47,920
Don Fermin eraman omen dute.
71
00:05:48,320 --> 00:05:50,360
Sinistea ere...
Halaxe da, bai.
72
00:05:50,680 --> 00:05:54,040
Galdutako nesken hiltzailea
izateagatik eraman omen dute.
73
00:05:54,120 --> 00:05:56,320
Ez kasurik egin esamesei, Juantxo.
74
00:05:56,400 --> 00:05:58,360
Mingain gaizto
asko dago herri honetan.
75
00:05:58,440 --> 00:06:01,800
Bai, baina...
kea dagoen tokian, sua ere...
76
00:06:01,920 --> 00:06:04,000
Bai, baina nik ondo
ezagutzen dut Fermin,
77
00:06:04,080 --> 00:06:06,520
eta badakit inori gaitzik egiteko
gauza ez dela.
78
00:06:06,600 --> 00:06:09,920
Horretan arrazoi duzu,
Aker Beltz izan da,
79
00:06:10,000 --> 00:06:12,000
Aker Beltz eta ez don Fermin!
80
00:06:12,080 --> 00:06:14,360
Deabrua Jainkoari
irabazten ari zaio!
81
00:06:14,440 --> 00:06:16,320
Deabrua Jainkoari irabazten?
82
00:06:16,400 --> 00:06:18,080
Baina zer esaten ari zara?
83
00:06:18,160 --> 00:06:21,120
Munduko gerran,
bi morroiak ari dira borrokan:
84
00:06:21,200 --> 00:06:23,600
bata, Aker Beltz, deabruaren alde,
85
00:06:23,680 --> 00:06:26,640
eta bestea, Jaungoikoaren alde,
don Fermin.
86
00:06:27,280 --> 00:06:29,560
Eta apaiza da, galtzen ari dena.
87
00:06:30,520 --> 00:06:34,720
Begira, Juantxo, lehen esan dizut
esamesei kasurik ez egiteko,
88
00:06:34,800 --> 00:06:38,880
baina zure burutazioei kasurik
egiten ez badiezu, hobe!
89
00:06:39,480 --> 00:06:42,160
Burutazioak ez, egia hutsa!
90
00:06:42,240 --> 00:06:45,080
Orduan, zure ustez hiltzailea ez da
bi hankako pertsona.
91
00:06:46,520 --> 00:06:48,040
Pentsa pittin bat, Bixenta!
92
00:06:48,360 --> 00:06:51,160
Eta akordatu zaitez zure
familiarekin zer gertatu zen!
93
00:06:51,240 --> 00:06:52,920
Zer esan nahi duzu?
Mentxu.
94
00:06:53,400 --> 00:06:54,800
Nola hil zen?
95
00:06:55,080 --> 00:06:58,000
Hara, Mentxuren heriotzak
ez du zer ikusirik honekin.
96
00:06:58,080 --> 00:07:00,520
Ezin zaie arazoei ihes egin,
Bixenta!
97
00:07:00,840 --> 00:07:04,560
Batzuek zioten herriko norbait izan
zela, baina ez...
98
00:07:06,680 --> 00:07:08,160
Aker Beltz izan zen!
99
00:07:09,000 --> 00:07:11,560
Baina, zergatik hil behar zuen
Aker Beltzek?
100
00:07:13,840 --> 00:07:17,360
Antzinako sorgin zaharren espiritua
traizionatu egin zuelako!
101
00:07:17,440 --> 00:07:18,760
Hara, Juantxo.
102
00:07:18,960 --> 00:07:20,800
Mentxu ez zuen inork hil.
103
00:07:20,880 --> 00:07:23,120
Urtegi gainetik erorita hil zen.
104
00:07:23,200 --> 00:07:24,960
Hura istripu bat izan zen.
Bai...
105
00:07:25,040 --> 00:07:26,520
Eta mesedez eta faborez,
106
00:07:26,600 --> 00:07:29,600
ez dezazula gehiago
Mentxu kontu honekin nahastu!
107
00:07:33,040 --> 00:07:34,680
(OIHU EGITEN DU)
108
00:07:41,240 --> 00:07:43,200
Goizeko ordu hauetan
kroketak biltzen?
109
00:07:44,040 --> 00:07:45,840
Zer egin behar duzu gero horiekin?
110
00:07:45,920 --> 00:07:47,280
Eguerdian jateko dira.
111
00:07:47,520 --> 00:07:49,920
Urduri zauden bakoitzean kozinan
jardun behar duzu.
112
00:07:50,000 --> 00:07:51,600
Burua entretenitzeko modu bat da.
113
00:07:51,680 --> 00:07:54,680
Ba bila ezazu beste modu bat,
neu ere urduri jartzen nauzu eta.
114
00:07:56,280 --> 00:07:57,680
Arrazoi duzu.
115
00:07:58,640 --> 00:08:01,520
-Ama, kezkatua zaude osaba
Ferminekin?
116
00:08:01,600 --> 00:08:02,920
-Ba bai, pixka bat bai.
117
00:08:03,000 --> 00:08:04,840
-Baina osabak
ez du gauza txarrik egin?
118
00:08:04,920 --> 00:08:07,080
-Ez.
-Orduan zergatik dago kartzelan?
119
00:08:07,520 --> 00:08:09,000
Ez dago kartzelan,
120
00:08:09,080 --> 00:08:12,480
galdera batzuk egin nahi zizkioten
eta Ertzainen etxean dago.
121
00:08:12,560 --> 00:08:13,840
Ez dago kartzelan preso?
122
00:08:13,920 --> 00:08:17,840
-Ez, osaba gizon ona da,
eta Jainkoaren zerbitzari leiala.
123
00:08:18,320 --> 00:08:20,520
Ez egin kasurik jendearen esanei.
124
00:08:20,760 --> 00:08:22,320
-Eta noiz etorriko da?
125
00:08:22,720 --> 00:08:24,560
-Ez dakit, baina laster.
126
00:08:24,840 --> 00:08:26,040
-Ni kanpora noa.
127
00:08:30,200 --> 00:08:31,720
Nik Fermin ikusi behar dut.
128
00:08:32,840 --> 00:08:33,960
Ez dizute utziko.
129
00:08:34,040 --> 00:08:36,480
Nahi duzuna,
baina ni ordubete baino lehen
130
00:08:36,560 --> 00:08:38,400
komisariaren atean izango naiz.
131
00:08:38,480 --> 00:08:39,800
Lasai, Rosa.
132
00:08:39,880 --> 00:08:42,920
Garbi da Fermin errugabea dela,
laster libratuko dut.
133
00:08:43,000 --> 00:08:44,000
Auskalo!
134
00:08:44,320 --> 00:08:48,600
Gainera, zure neba hori oso
zakartuta zegoen azken aldi honetan,
135
00:08:48,840 --> 00:08:51,920
eta ongi etorriko zaizkio
egun pare bat komisarian,
136
00:08:52,000 --> 00:08:54,200
ea horrela pittin bat
sosegatzen den.
137
00:08:54,360 --> 00:08:55,840
Nire neba da.
138
00:09:00,760 --> 00:09:02,360
Arratsaldean etorriko naiz.
139
00:09:07,480 --> 00:09:08,880
Deusto, 65 metro.
140
00:09:14,000 --> 00:09:16,200
-Egun on.
-Egun on, zer moduz erosketak?
141
00:09:16,280 --> 00:09:17,280
-Ondo.
142
00:09:17,400 --> 00:09:20,680
Badakizu, lehenengo orduan jende
gutxi ibiltzen da eta, ondo.
143
00:09:20,760 --> 00:09:21,960
-Zer fruta erosi duzu?
144
00:09:22,040 --> 00:09:26,200
-Ba, melokotoiak eta meloia,
ea ona ateratzen den.
145
00:09:27,760 --> 00:09:31,280
Joe, jende guztia Ferminen
atxiloketaz galdezka ibili zait,
146
00:09:31,360 --> 00:09:32,560
ez da beste konturik.
147
00:09:32,640 --> 00:09:34,520
-Ez naiz harritzen,
oso gogorra izan da.
148
00:09:35,120 --> 00:09:36,720
-Nolakoa den jendea...
149
00:09:36,800 --> 00:09:38,920
Orain arte, gurtu egiten zuten,
150
00:09:39,000 --> 00:09:41,560
eta gaur berriz, jende askok
ziurtzat ematen du
151
00:09:41,640 --> 00:09:44,520
bera dela hemengo hilketen
eta desagerpenen erruduna.
152
00:09:45,040 --> 00:09:46,440
-Eta zuk zer uste duzu?
153
00:09:48,040 --> 00:09:51,160
-Ez dakit, ez dakit zer esan.
-Ba nik lepoa jokatuko nuke ezetz.
154
00:09:51,480 --> 00:09:54,760
Ez dut tratu handirik izan berarekin,
baina gizon ona ematen du.
155
00:09:57,160 --> 00:09:59,080
Iragarkiei begiri ibili naiz.
156
00:09:59,480 --> 00:10:02,760
-Zein iragarki?
-Bilbon alokairuan dauden etxeak.
157
00:10:03,680 --> 00:10:04,680
-Ya.
158
00:10:05,000 --> 00:10:07,240
-Agian momentu ona da
hemendik alde egiteko.
159
00:10:07,320 --> 00:10:10,000
Herri honek ez du etorri ginenean
zuen lasaitasuna.
160
00:10:10,520 --> 00:10:13,040
-Ba nik ez dut arrazoirik ikusten
hemendik joateko.
161
00:10:13,120 --> 00:10:15,080
Leku ona iruditzen zait hau
bizitzeko.
162
00:10:15,160 --> 00:10:16,400
-Hau leku ona bizitzeko?
163
00:10:16,480 --> 00:10:18,400
Gertatzen ari dena gertatuta?
Mesedez.
164
00:10:18,480 --> 00:10:21,200
-Orain zurrunbilo batean sartuta
gaudelako, baina, pasako da.
165
00:10:21,280 --> 00:10:22,440
-Aitortu egia behingoz.
166
00:10:22,520 --> 00:10:24,520
Zu altxor horrengatik
ari zinen hemen bizitzen,
167
00:10:24,600 --> 00:10:26,120
eta horregatik jarraitzen
duzu hemen.
168
00:10:26,200 --> 00:10:27,920
-Ba ez, polita, oker zaude.
169
00:10:28,680 --> 00:10:31,040
Utzi dut urrearen bilaketa.
-A, bai?
170
00:10:31,120 --> 00:10:33,920
-Bai. Orain arte zaborra besterik
ez dut aurkitu,
171
00:10:34,000 --> 00:10:35,440
eta aspertu egin naiz.
172
00:10:35,520 --> 00:10:38,400
-Ba pozten naiz ondorio
horretara iritsi bazara,
173
00:10:38,480 --> 00:10:41,080
bazen garaia obsesio
hori burutik kentzeko.
174
00:10:41,200 --> 00:10:44,000
-Uste dut altxorraren kontu hori
ipuin bat besterik ez dela.
175
00:10:44,280 --> 00:10:48,080
-Nik ere hori esan nizun, baina
Irati ezjakina eta txoriburua baita,
176
00:10:48,160 --> 00:10:50,480
eta etxeko intelektuala,
berriz jenio bat.
177
00:10:51,360 --> 00:10:52,760
Jon, bizitza bizitzeko da,
178
00:10:52,840 --> 00:10:55,280
eta ez existitzen ez diren
altxorrak bilatzeko.
179
00:10:56,360 --> 00:10:57,800
-Horretan arrazoi duzu.
180
00:11:05,400 --> 00:11:07,400
(ABESTEN DUTE)
181
00:11:22,120 --> 00:11:23,120
Zer da hori?
182
00:11:23,640 --> 00:11:25,520
-Aspaldiko kantu zahar bat.
183
00:11:25,600 --> 00:11:27,560
Ez zenuen ezagutzen?
-Ez.
184
00:11:28,040 --> 00:11:30,320
-Ba biziki ezaguna da, Iparraldean.
-A, bai?
185
00:11:30,520 --> 00:11:32,680
-Bai, eta Frantziako eskualde
anitzetan ere.
186
00:11:32,760 --> 00:11:34,320
-Ba, begira, ez nuen ezagutzen.
187
00:11:34,400 --> 00:11:38,000
-Ba, erraten da,
Balbemendin gordeta dagoela
188
00:11:38,080 --> 00:11:40,560
Napoleonen altxorrik handiena.
189
00:11:40,800 --> 00:11:44,000
-Uste nuen urre kontu hori ipuin bat
besterik ez zela.
190
00:11:44,080 --> 00:11:45,920
-Ez, ez, egia da, egia da.
191
00:11:46,000 --> 00:11:48,840
1812ko kronika batean agertzen da.
192
00:11:49,400 --> 00:11:51,960
-Ea, hasi berriz, ikusteko.
Tira, ba.
193
00:11:53,120 --> 00:11:57,360
# Napoleon premier
# descend les escaliers... #
194
00:11:57,440 --> 00:11:58,440
Barkatu.
195
00:12:03,440 --> 00:12:04,440
Ane.
196
00:12:05,600 --> 00:12:07,240
Badakit zeu izan zinela.
197
00:12:08,840 --> 00:12:10,640
Gauza anitz ez dituzu ulertzen.
198
00:12:10,840 --> 00:12:11,920
Laster frogatuko dizut
199
00:12:12,000 --> 00:12:14,200
Ferminek harreman zuzena duela
desagerpenekin.
200
00:12:14,280 --> 00:12:15,480
Inozoa naizela uste duzu?
201
00:12:15,560 --> 00:12:18,040
Inozoa ez,
baina gauza anitz ez duzu ulertzen.
202
00:12:18,120 --> 00:12:19,120
Zer ez dut ulertzen?
203
00:12:19,200 --> 00:12:21,600
Ferminen liburutegian
froga faltsuak jarri zenituen.
204
00:12:21,680 --> 00:12:23,680
Eta orain ni nahastu nahian
zabiltza?
205
00:12:23,760 --> 00:12:25,720
Fermin da hiltzailea.
Isildu zaitez.
206
00:12:25,800 --> 00:12:27,640
Nazka ematen didazu.
207
00:12:27,720 --> 00:12:29,680
Izan konfiantza.
Konfiantza?
208
00:12:31,440 --> 00:12:33,960
Agian beranduegi izan
baino lehen ulertuko duzu dena.
209
00:13:00,320 --> 00:13:01,680
Zer egiten duzu hemen?
210
00:13:08,680 --> 00:13:10,680
-Aita, beldurra daukat.
211
00:13:11,600 --> 00:13:12,880
-Ez beldurtu, maitea.
212
00:13:15,720 --> 00:13:16,720
-Begira.
213
00:13:19,760 --> 00:13:21,200
-Zure amarena zen.
214
00:13:22,320 --> 00:13:26,880
-Zapi hau askotan ikusi dut nire
ametsetan, hemendik erortzen.
215
00:13:27,960 --> 00:13:28,960
-Bai?
216
00:13:31,240 --> 00:13:34,120
-Ama hil zenean,
ni hemen egongo nintzen?
217
00:13:35,120 --> 00:13:37,320
-Ez maitea,
nola egongo zinen zu hemen?
218
00:13:39,040 --> 00:13:40,440
-Eta sorgina baldinba naiz?
219
00:13:41,400 --> 00:13:43,160
-Ez erran tontakeriarik...
220
00:13:44,080 --> 00:13:46,200
-Juantxok esaten du sorgina naizela.
221
00:13:46,360 --> 00:13:48,240
-Ez egin kasurik Juantxori, bale?
222
00:13:48,760 --> 00:13:50,880
-Eta ama nire erruz erori bazen?
223
00:13:53,560 --> 00:13:55,200
-Hori ezinezkoa da, laztana.
224
00:13:55,600 --> 00:13:57,800
Zu txiki txikia zinen orduan.
225
00:14:23,960 --> 00:14:25,400
(Telefonoa)
226
00:14:27,880 --> 00:14:28,880
Bai?
227
00:14:29,040 --> 00:14:30,040
"Gabon".
228
00:14:30,760 --> 00:14:33,200
Eneko, azkenean.
Mila mezu utzi dizut.
229
00:14:33,280 --> 00:14:34,800
"Aizu, nik ere lan egiten dut".
230
00:14:34,880 --> 00:14:37,040
"Ez dut egun guztia zure esanetara
egoteko".
231
00:14:38,000 --> 00:14:39,760
Barkatu, arrazoi duzu.
232
00:14:39,840 --> 00:14:41,520
Fermin, zer moduz dago?
233
00:14:41,600 --> 00:14:44,840
"Ez zaitez Ferminekin kezkatu,
oso ondo eta oso lasai dago".
234
00:14:45,360 --> 00:14:46,720
Zeuk ikusi duzu?
235
00:14:46,800 --> 00:14:48,520
"Ez, baina esan egin didate".
236
00:14:48,600 --> 00:14:51,000
Esan, esan... Ederra laguntza!
237
00:14:51,400 --> 00:14:53,320
Eta Gorkari buruz, ezer berririk?
238
00:14:53,400 --> 00:14:55,480
"Ez, ez dut oraindik astirik hartu".
239
00:14:55,560 --> 00:14:58,200
"Baina trankil egon,
zerbait dakidanean, esango dizut".
240
00:14:58,280 --> 00:14:59,840
(Atea)
241
00:15:00,040 --> 00:15:02,280
Itxaron momentu bat,
atea jo dutela uste dut.
242
00:15:08,160 --> 00:15:09,560
(Misteriozko musika)
243
00:15:13,720 --> 00:15:14,960
Ez zen inor.
244
00:15:15,640 --> 00:15:18,280
Hara Eneko, nik garbi daukat Gorka
nahastuta dagoela
245
00:15:18,360 --> 00:15:20,080
modu batean edo bestean, baina...
246
00:15:20,160 --> 00:15:21,600
"Baina ez duzu frogarik".
247
00:15:21,680 --> 00:15:24,240
Esan dizut argazkiak jarri zituela
Ferminen liburuan.
248
00:15:24,320 --> 00:15:25,520
"Orduan?".
249
00:15:25,600 --> 00:15:27,720
Gauza batek ez dit enkaxatzen,
250
00:15:27,800 --> 00:15:30,520
ez dut Gorka ikusten
erritualak egiten.
251
00:15:30,600 --> 00:15:32,200
Ez du gauza horietan sinisten.
252
00:15:32,280 --> 00:15:33,880
"Zuk hobeto ezagutzen duzu".
253
00:15:34,640 --> 00:15:38,640
Gainera neska alemana desagertu
zen egunean ez zegoen Balbemendin.
254
00:15:38,920 --> 00:15:40,120
"Ziur zaude?".
255
00:15:40,200 --> 00:15:42,200
Orain dela bost urte
gertatu zen hori,
256
00:15:42,280 --> 00:15:44,760
Gorka oraindik Balbemendira
etorri gabe zegoen.
257
00:15:45,400 --> 00:15:47,040
Baina agian gezurra esan digu.
258
00:15:48,280 --> 00:15:49,480
Ez dakit.
259
00:15:49,560 --> 00:15:51,200
"Ane, ni zeharo galduta nago".
260
00:15:52,400 --> 00:15:55,880
Zer motibo izan dezake Gorkak
horrelako izugarrikeriak egiteko?
261
00:15:56,400 --> 00:15:58,040
Ez dakit, ez dut asko ezagutzen.
262
00:15:59,560 --> 00:16:03,040
Gainera, ez dut Gorka ikusten
edabeak eta halakoak prestatzen.
263
00:16:04,280 --> 00:16:07,400
Baina, bestalde,
argazkien kontua dago.
264
00:16:08,520 --> 00:16:10,120
Zer ezkutatzen digu Gorkak?
265
00:16:10,560 --> 00:16:12,920
"Datu berriren bat dudanean,
abisatuko dizut".
266
00:16:15,560 --> 00:16:17,160
Zarata bat entzun dut.
267
00:16:17,880 --> 00:16:21,240
Oso arraroa da, eliza itxita
egoten da ordu hauetan.
268
00:16:21,760 --> 00:16:23,120
Itxaron momentu bat.
269
00:16:23,680 --> 00:16:24,880
"Ez zaitez joan".
270
00:16:25,280 --> 00:16:26,520
"Ane, ez joan!".
271
00:16:27,120 --> 00:16:28,120
"Ane!".
272
00:16:28,520 --> 00:16:29,520
"Ane?".
273
00:16:30,120 --> 00:16:31,120
"Ane!".
274
00:16:31,680 --> 00:16:33,080
Ane, kontuz.
275
00:16:34,280 --> 00:16:35,680
Ane, kontuz.
276
00:16:49,640 --> 00:16:52,040
Ane, kontuz.
277
00:17:12,640 --> 00:17:14,080
Nor dabil hor?
278
00:17:16,800 --> 00:17:17,880
Ane,
279
00:17:19,360 --> 00:17:20,560
kontuz.
280
00:17:51,800 --> 00:17:53,200
(OIHU EGITEN DU)
281
00:18:09,600 --> 00:18:12,800
Oso ausarta zara.
Ni zure tokian hilko nintzateke.
282
00:18:12,960 --> 00:18:14,440
Ni ere, ez pentsa.
283
00:18:15,240 --> 00:18:17,080
Ahari burua aldare
gainean ikusi nuenean
284
00:18:17,160 --> 00:18:18,880
bihotzekoak emango zidala uste nuen.
285
00:18:18,960 --> 00:18:20,200
Ez naiz harritzen.
286
00:18:21,560 --> 00:18:23,200
Norbait ni izutu nahian dabil.
287
00:18:24,440 --> 00:18:25,640
Nor izan liteke?
288
00:18:26,560 --> 00:18:27,560
Ez dakit.
289
00:18:28,760 --> 00:18:31,720
Nik ezingo nuke elizpean
lo egin bakarrik, zuk bezala.
290
00:18:33,440 --> 00:18:35,080
Zergatik ez zatoz geurera?
291
00:18:36,680 --> 00:18:38,000
Ez zaizu axola?
292
00:18:38,080 --> 00:18:41,080
Ez, noski, eta ez dut uste Joni
inportako zaionik.
293
00:18:41,360 --> 00:18:43,920
Ba, orduan, garbi
eta garbi eskatuko dizut:
294
00:18:44,000 --> 00:18:45,600
joan naiteke zuen etxera?
295
00:18:45,680 --> 00:18:47,240
Bai! Etor zaitezke!
296
00:18:47,440 --> 00:18:48,640
Eskerrik asko, Irati.
297
00:18:48,720 --> 00:18:51,640
Martxa honetan herriko etxe
guztiak pasatuko ditut.
298
00:18:51,720 --> 00:18:53,960
Beno, oraindik Juantxoren borda
falta zaizu.
299
00:18:54,040 --> 00:18:55,920
Ba ez pentsa leku
txarra izango denik.
300
00:18:58,200 --> 00:18:59,200
Egun on.
301
00:18:59,280 --> 00:19:00,800
Egun on, polita!
-Kaixo.
302
00:19:00,880 --> 00:19:04,000
Zer moduz egin duzu lo?
-Gaizki, amesgaiztoak izan ditut.
303
00:19:04,360 --> 00:19:05,520
Berriro?
304
00:19:05,600 --> 00:19:07,840
Norbait ikusi dut elizan sartzen.
305
00:19:09,120 --> 00:19:10,920
Eta, ba al dakizu nor zen?
306
00:19:11,000 --> 00:19:12,800
Basoan bizi den sorgin bat.
307
00:19:12,880 --> 00:19:15,640
Emakume bat?
Ez, sorgin bat.
308
00:19:25,680 --> 00:19:28,200
Asko beldurtu
zinen ahari burua ikusita?
309
00:19:29,080 --> 00:19:31,120
Ba, egia esan, bai.
310
00:19:31,760 --> 00:19:33,160
Ez naiz harritzen.
311
00:19:33,240 --> 00:19:35,880
Niri ere Peru tonto horrek sustoa
eman zidan.
312
00:19:36,360 --> 00:19:37,800
Zer egin zizun, ba?
313
00:19:37,880 --> 00:19:41,440
Nire logelara sartu zen,
ahari burua jarrita.
314
00:19:42,600 --> 00:19:45,000
A, ez esan.
Bai, tontoa da.
315
00:19:45,880 --> 00:19:47,720
Eta, gaiztoa al da Peru hori.
316
00:19:47,800 --> 00:19:49,000
Beno, pixka bat.
317
00:19:49,880 --> 00:19:52,280
Baina gero nik ere
gauza bat egin nion.
318
00:19:52,360 --> 00:19:54,160
Badakizu zer?
Zer?
319
00:19:55,160 --> 00:19:57,320
Sugandila bat sartu nion kolkotik.
320
00:19:58,520 --> 00:19:59,520
Hara!
321
00:20:01,160 --> 00:20:05,160
-Aker Beltz ausartu egin da Jaun
Goikoaren etxean sartzen.
322
00:20:06,200 --> 00:20:08,040
Baten batek haserretu egin du!
323
00:20:08,320 --> 00:20:10,320
Eta kolkotik ordainduko du!
324
00:20:16,680 --> 00:20:20,920
Ahariaren kaskezurra aldare gainean
jarri ditek bart, gauza serioa duk.
325
00:20:21,800 --> 00:20:23,120
Hi izan al haiz?
326
00:20:23,200 --> 00:20:25,400
-Hain zoratuta ikusten nauk?
-Ez zekiat ba.
327
00:20:25,480 --> 00:20:27,680
Zergatik egingo nuke nik halako
astakeria bat?
328
00:20:27,760 --> 00:20:29,840
-Ane izutu nahi duk hemendik alde
egin dezan.
329
00:20:29,920 --> 00:20:31,480
-Nik ez diat Ane hemendik
joaterik nahi.
330
00:20:31,560 --> 00:20:32,560
-Hi.
331
00:20:33,160 --> 00:20:34,360
Seguru hago?
332
00:20:35,160 --> 00:20:37,080
Hortaz gero egia
kontatu behar diok.
333
00:20:37,160 --> 00:20:38,880
-Ez duk erreza.
-Erraza?
334
00:20:38,960 --> 00:20:40,200
Erraza...
335
00:20:41,320 --> 00:20:42,680
Heuk ikusiko duk.
336
00:20:43,400 --> 00:20:44,400
-Juantxo!
337
00:20:46,400 --> 00:20:49,200
Mila esker sekretua hainbeste
denboraz gordetzeagatik.
338
00:20:55,840 --> 00:20:59,760
Ba al dakizu nondik atera
zuen Peruk ahariaren burua?
339
00:20:59,840 --> 00:21:01,280
Basoan bilatu zuen.
340
00:21:02,200 --> 00:21:03,760
Eta, badakizu non dagoen orain?
341
00:21:03,840 --> 00:21:07,840
Ez dakit, amonak kendu zion, eta
esan zion horrekin ez dela jolasten.
342
00:21:08,600 --> 00:21:10,120
Eta, amonak gorde zuen?
343
00:21:10,200 --> 00:21:11,520
Baietz uste dut.
344
00:21:12,840 --> 00:21:16,240
Maddi, goazen sukaldera
tarta egitera.
345
00:21:16,320 --> 00:21:17,320
Zer tarta?
346
00:21:17,400 --> 00:21:20,720
Ui! Atzo esan zenidan masusta
tarta egiten erakusteko!
347
00:21:20,800 --> 00:21:22,240
A, bai!
Hara, goazen.
348
00:21:30,320 --> 00:21:32,160
Jon, ikusteko moduan zaude?
349
00:21:32,640 --> 00:21:34,600
-Hori entzunda,
edozeinek esango luke
350
00:21:34,680 --> 00:21:36,760
larru gorritan ibiltzen
naizela etxetik.
351
00:21:37,200 --> 00:21:38,400
Beno, zergatik ez?
352
00:21:39,240 --> 00:21:41,480
-Ane egun batzuk geldituko
da gure etxean.
353
00:21:43,600 --> 00:21:45,200
-E, laguntzarik nahi?
354
00:21:45,280 --> 00:21:47,480
Ez, ez, eramango dut nik,
eskerrik asko.
355
00:21:47,560 --> 00:21:48,720
-Nik eramango dut.
356
00:21:54,440 --> 00:21:56,040
Hau izango da zure gela.
357
00:22:01,280 --> 00:22:02,400
-Zu, zer?
358
00:22:02,760 --> 00:22:05,400
Ez dakizu gautzak galdetzen erabaki
bat hartu aurretik?
359
00:22:05,960 --> 00:22:07,960
-Nik uste nuen...
-Uste nuen, uste nuen.
360
00:22:08,040 --> 00:22:09,800
Etxe honetan bi pertsona bizi gara,
aitu?
361
00:22:09,880 --> 00:22:12,280
Eta ezin duzu horrelako erabaki bat
zuk bakarrik hartu.
362
00:22:12,360 --> 00:22:14,800
-Ados, baina zer arazo duzu Ane
etxean hartzeko.
363
00:22:14,880 --> 00:22:17,400
-Ez zait jende kuxkuxeroa gustatzen.
364
00:22:17,480 --> 00:22:19,640
-Ane nire laguna da,
eta etxe faltan dago.
365
00:22:19,720 --> 00:22:20,840
-A, bai?
366
00:22:20,920 --> 00:22:22,880
Eta zergatik ez du Gorkarekin
jarraitzen?
367
00:22:22,960 --> 00:22:24,840
-Ez dakit.
Haserretu direla uste dut.
368
00:22:25,840 --> 00:22:26,880
-Ez diozu galdetu?
369
00:22:27,240 --> 00:22:30,200
-Ez.
-A, lagun ederrak.
370
00:22:31,920 --> 00:22:33,640
Ba landetxean geratzea zeukan.
371
00:22:33,720 --> 00:22:35,120
-Ez nazazu aspertu, Jon!
372
00:22:35,200 --> 00:22:38,440
Ane nire laguna da eta ez dut
kale gorrian utziko. Eta akabo.
373
00:22:41,640 --> 00:22:43,880
Aizue, zuentzat traba
handia baldin banaiz,
374
00:22:43,960 --> 00:22:45,520
beste leku bat aurkituko dut.
375
00:22:45,600 --> 00:22:48,120
Ezta pentsatu ere!
Nahi duzun guztia gera zaitezke.
376
00:22:48,200 --> 00:22:50,600
Ez dut molestatu nahi.
Ez duzu molestatzen, Ane.
377
00:23:14,400 --> 00:23:15,400
Fermin?
378
00:23:17,480 --> 00:23:19,920
Sentitzen dut, nahigabetu bazaitut.
379
00:23:20,640 --> 00:23:21,640
Ez da ezer.
380
00:23:22,760 --> 00:23:26,080
Don Iñaki naiz,
Balbemendiko apaiz berria.
381
00:23:26,560 --> 00:23:27,840
Apaiz berria?
382
00:23:28,320 --> 00:23:32,440
Bistan denez, apaiz zereginetan ez
naiz berria, Balbemendin bai, orea.
383
00:23:32,520 --> 00:23:36,320
Eta zu, oso oker ez banago,
Ane ospetsua izango zaitugu?
384
00:23:37,680 --> 00:23:40,400
Horrela entzunda ez dirudi
laudorio bat denik.
385
00:23:40,960 --> 00:23:42,960
Izan ere ez baita laudorioa.
386
00:23:43,040 --> 00:23:45,120
Ez egin kasurik jendearen esamesei.
387
00:23:45,200 --> 00:23:48,120
Lasai horregatik,
nik oso osorik Jainkoaren
388
00:23:48,200 --> 00:23:50,320
hitzetan sinesten dut bakarrik.
389
00:23:50,400 --> 00:23:53,200
Jakin badakit,
jendearenak esamesak izaten direla.
390
00:23:54,000 --> 00:23:56,240
Eta, denbora askorako geldituko
zara?
391
00:23:56,760 --> 00:23:58,200
Ikusi egin behar,
392
00:23:58,280 --> 00:24:01,240
gotzainak don Ferminen
ordezkapena egiteko agindu dit.
393
00:24:02,840 --> 00:24:04,280
Barkatu atrebentzia, baina,
394
00:24:04,360 --> 00:24:07,600
nire senak esaten dit ez zarela
meza ematera bakarrik etorri.
395
00:24:08,440 --> 00:24:12,160
Zuzen zabiltza, gure gotzainak
beste eginkizun bat ere agindu dit:
396
00:24:12,240 --> 00:24:15,800
don Ferminekin zer gertatu
den in situ egiaztatzea,
397
00:24:15,880 --> 00:24:18,400
atxiloketaren arrazoiak
zeintzuk izan diren
398
00:24:18,480 --> 00:24:20,280
zehatz mehatz jakitea, alegia.
399
00:24:21,560 --> 00:24:22,560
Arestian esan duzu,
400
00:24:22,640 --> 00:24:24,960
jendearen esamesei ez zaiela
jaramonik egin behar.
401
00:24:25,040 --> 00:24:26,320
Halaxe da, bai.
402
00:24:26,400 --> 00:24:28,440
Hara ba, beste ezer egin aurretik,
403
00:24:28,520 --> 00:24:32,120
zurekin solasalditxo bat
izan nahi nuke, baduzu tartetxo bat?
404
00:24:32,840 --> 00:24:34,120
Nola ez, ba?
405
00:24:43,920 --> 00:24:44,920
Zer berri?
406
00:24:46,600 --> 00:24:48,080
Ez zidaten hitz egiten utzi.
407
00:24:49,240 --> 00:24:51,440
Ez zenuen ikusi?
Justu, justu.
408
00:24:52,160 --> 00:24:55,560
Urrutitik, leku batetik bestera
zeramaten bitartean.
409
00:24:56,800 --> 00:24:58,560
Eskuak lotuta zituen.
410
00:24:58,640 --> 00:25:00,400
-Nola, pelikuletan bezala?
411
00:25:00,600 --> 00:25:02,640
Antton, hago isilik.
412
00:25:03,960 --> 00:25:07,840
-Eliz barrutiak abokatu bat izendatu
omen du Fermin defendatzeko.
413
00:25:10,040 --> 00:25:11,400
Berak ez du ezer egin,
414
00:25:12,480 --> 00:25:14,040
hau izugarria da.
415
00:25:15,680 --> 00:25:17,640
Gaia delikatua da, oso.
416
00:25:19,360 --> 00:25:23,440
Gotzaindegira don Ferminen ibilerei
buruz zurrumurru asko heldu da.
417
00:25:24,400 --> 00:25:26,240
Nik badakit Fermin errugabea dela.
418
00:25:26,560 --> 00:25:28,480
Tranpa bat jarri diote froga
faltsuekin.
419
00:25:28,560 --> 00:25:30,000
Ene, bada. Nabari da, bai,
420
00:25:30,080 --> 00:25:32,680
oso interesaturik zaudela
desagerpenen kasuan.
421
00:25:32,760 --> 00:25:35,040
Ni, ordea,
ez naiz desagerpenei buruz ari.
422
00:25:36,000 --> 00:25:39,040
Zuk don Ferminekin izan bide dituzun
harremanei buruz baizik.
423
00:25:39,160 --> 00:25:41,520
Nik Ferminekin ez dut
inolako harremanik izan.
424
00:25:41,720 --> 00:25:44,000
Besterik esaten duenak gezurra
esaten du.
425
00:25:44,080 --> 00:25:47,920
Hortaz, zuk hemen lo egiten zenuela
esaten duenak ere gezurra esaten du.
426
00:25:48,600 --> 00:25:50,320
Ez, hori egia da.
427
00:25:50,880 --> 00:25:52,720
Baina horrek badu bere azalpena.
428
00:25:54,240 --> 00:25:55,240
Aurrera, bada.
429
00:25:56,840 --> 00:26:00,000
Gorabehera batzuk izan nituen,
eta ez nuen nora joanik.
430
00:26:00,240 --> 00:26:03,040
Fermini esan nion,
eta hemen lo egiten utzi zidan.
431
00:26:03,280 --> 00:26:04,480
Horixe da dena.
432
00:26:04,680 --> 00:26:07,760
Esan didatenez,
bada herri honetan landetxe bat.
433
00:26:07,960 --> 00:26:10,680
Ez al zen bidezkoagoa
han ostatu hartzea?
434
00:26:11,280 --> 00:26:12,760
Historia oso luzea da.
435
00:26:13,280 --> 00:26:15,800
Gauza da ezin nuela inolaz ere
landetxera joan.
436
00:26:15,880 --> 00:26:18,000
Hortaz, ezin zenuen landetxera joan.
437
00:26:18,080 --> 00:26:19,920
Ez landetxera eta ez beste inora.
438
00:26:20,520 --> 00:26:23,520
Eta zer nahi zenuen Ferminek egitea?
Ni kale gorrian uztea?
439
00:26:23,920 --> 00:26:27,560
Apaiz baten obligazio nagusia
beharra duenari laguntzea da, ezta?
440
00:26:27,640 --> 00:26:30,760
Pozten naiz, antza denez
ondo baino hobeto ezagutzen dituzu
441
00:26:30,840 --> 00:26:32,280
kristau baten betebeharrak.
442
00:26:33,560 --> 00:26:34,680
Batzuk, behintzat.
443
00:26:36,440 --> 00:26:39,640
Barkatu, ba al dakizu non gordetzen
den kontsakratzeko ardoa?
444
00:26:40,160 --> 00:26:42,680
Ez. Hori,
Rosari galdetu beharko diozu,
445
00:26:42,760 --> 00:26:45,240
Ferminen arrebari.
Bera da hemengo serora.
446
00:26:45,360 --> 00:26:47,440
Oso ondo.
E, beste galdera bat.
447
00:26:47,520 --> 00:26:50,120
Ba al dakizu nondik sartzen den
liburutegi ezkutura?
448
00:26:53,440 --> 00:26:55,240
Badakizu, ala, ez dakizu?
449
00:26:58,280 --> 00:26:59,480
Bai, badakit.
450
00:27:36,680 --> 00:27:38,640
Benetako harri bitxiak daude hemen.
451
00:27:38,800 --> 00:27:43,200
Hauxe bera, Axularren Gero
liburuaren lehen edizioko ale bat.
452
00:27:46,840 --> 00:27:48,200
Begira:
453
00:27:48,280 --> 00:27:52,880
"Bordelen, Milangues erregeren
inprimazaillea baithan, 1643".
454
00:27:54,000 --> 00:27:55,880
Ziur inkunableren bat ere badagoela.
455
00:27:56,920 --> 00:28:00,160
Bai, oker ez banago,
Ferminek esan zuenez hiru daude,
456
00:28:00,240 --> 00:28:03,800
bat Tirant ez dakit zer,
katalanez idatzia.
457
00:28:03,880 --> 00:28:07,800
Bai, "Tirant lo Blanc",
oso liburu ospetsua da, non dago?
458
00:28:08,640 --> 00:28:10,400
Ba, ez dakit, hemen nonbait.
459
00:28:11,600 --> 00:28:14,160
Gotzaindegian bagenuen
liburutegi honen berri,
460
00:28:14,240 --> 00:28:17,600
baina ez genekien hain liburu bitxi
eta baliotsuak zeudenik.
461
00:28:18,120 --> 00:28:20,240
XV. mendean hasitakoa omen da.
462
00:28:22,160 --> 00:28:24,040
Nahiko nuke, bai, denbora izan
463
00:28:24,120 --> 00:28:26,880
hemen dauden liburu guztiak
sakon aztertzeko.
464
00:28:27,240 --> 00:28:28,840
Fermin katalogatzen ari da.
465
00:28:29,640 --> 00:28:32,040
Eta, oso gauza interesgarriak
aurkitu ditu,
466
00:28:32,120 --> 00:28:34,280
herriko historia
eta elezaharrei buruz.
467
00:28:34,840 --> 00:28:36,040
Esate baterako?
468
00:28:36,440 --> 00:28:40,440
Inkisidore baten egunerokoa,
Logroñon argitaratutako liburu bat.
469
00:28:40,720 --> 00:28:43,040
Aja.
Eta? Zer gehiago?
470
00:28:43,560 --> 00:28:44,920
Ba orain dela mende batzuk
471
00:28:45,000 --> 00:28:48,080
Balbemendin izan ziren gertaera
ikaragarriak kontatzen ditu.
472
00:28:48,160 --> 00:28:49,960
Hemen?
Gertaera ikaragarriak?
473
00:28:50,040 --> 00:28:54,160
Bai, adibidez, inkisidore batek
herriko emakume guztiak erretzeko
474
00:28:54,240 --> 00:28:56,680
agindua eman zuen,
sorginak zirela eta.
475
00:28:58,080 --> 00:29:01,160
Baina, benetan erre ote zituen, ba?
Gehienak bai.
476
00:29:02,160 --> 00:29:03,880
Lehenago Pagomendi zen herria,
477
00:29:03,960 --> 00:29:07,360
baina, gertakari latz haien ondoren,
Balbemendi bihurtu zen.
478
00:29:09,920 --> 00:29:10,960
Interesgarria.
479
00:29:12,960 --> 00:29:14,160
Barregura ematen dizu?
480
00:29:14,560 --> 00:29:16,880
Niri ez dit batere grazia egiten
historia honek.
481
00:29:17,320 --> 00:29:18,320
Barkatu.
482
00:29:19,240 --> 00:29:21,480
Nolanahi ere,
kontuan izan beharko zenuke
483
00:29:21,560 --> 00:29:25,000
historia guztiek irakurketa bat
baino gehiago izan ohi dutela.
484
00:29:26,160 --> 00:29:27,360
Zer esan nahi duzu?
485
00:29:28,080 --> 00:29:29,920
Ba, zuk eman duzun bertsioa,
486
00:29:30,000 --> 00:29:33,400
hemen bertan gertatutako hartatik
oso urrun dagoela.
487
00:29:34,720 --> 00:29:37,760
Eta inkisidore baten egunerokoan
idatzita dagoena, zer?
488
00:29:38,480 --> 00:29:42,680
Ez da liburuek dioten guztia
sinetsi behar.
489
00:29:45,480 --> 00:29:47,040
Egarriak gaude, ura.
490
00:29:47,120 --> 00:29:48,680
-Badakizue non dagoen.
491
00:29:53,320 --> 00:29:57,440
Sugandilak harrapatzera goaz, lehen
hiru ikusi ditugu, bat handi-handia.
492
00:29:57,520 --> 00:29:58,880
-Muskerra izango zen.
493
00:29:58,960 --> 00:30:00,760
-Edo dragoi kumea, auskalo.
494
00:30:00,840 --> 00:30:04,080
-Ez esan tontakeriarik, nik badakit
nolakoak diren sugandilak.
495
00:30:07,240 --> 00:30:08,240
Goazen.
496
00:30:08,680 --> 00:30:10,200
Hi hemen geratuko haiz.
497
00:30:11,880 --> 00:30:13,360
Eta zu, Maddi,
498
00:30:13,920 --> 00:30:15,920
ez gehiago sartu etxe honetan.
499
00:30:16,640 --> 00:30:17,640
Alde.
500
00:30:19,120 --> 00:30:21,320
Zergatik bidali duzu?
Neuk esaten dudalako!
501
00:30:21,400 --> 00:30:23,400
Maddi nire laguna da!
Ba bilatu beste bat!
502
00:30:23,480 --> 00:30:25,800
Maddi nire lagunik onena da,
eta beti izango da!
503
00:30:25,880 --> 00:30:26,880
Etorri haiz!
504
00:30:28,560 --> 00:30:31,200
Kaixo.
Zer egiten dun hik hemen?
505
00:30:32,520 --> 00:30:34,160
Rosarekin hitz egin nahi dut.
506
00:30:40,360 --> 00:30:41,920
Arratsalde on, Rosa.
507
00:30:42,000 --> 00:30:44,800
Ferminengatik galdezka nator,
ikusi al duzu?
508
00:30:44,880 --> 00:30:46,920
Urrutitik.
Eta? Zer moduz dago?
509
00:30:47,160 --> 00:30:49,320
Zure erruz dago nire neba
atxilotuta.
510
00:30:50,520 --> 00:30:52,440
Nire erruz?
Bai, zure erruz!
511
00:30:52,520 --> 00:30:55,280
Uztazu Fermin bakean,
Jainkoaren izenean!
512
00:30:55,560 --> 00:30:57,440
Ez zara jabetzen apaiza dela?
513
00:31:09,040 --> 00:31:12,720
Iparra dabil, egundoko giroa
belarrak biltzeko.
514
00:31:13,480 --> 00:31:17,720
Bai, lehengoak ya ia ahaztu zaizkit,
eta gaur saiatu beharko dugu gogor.
515
00:31:17,800 --> 00:31:20,240
Lasai,
begiz jota mordoa daukat eta!
516
00:31:20,880 --> 00:31:25,800
Ba, berbenaz gain, mausa, erroma
belarra, edurra, irustarbia...
517
00:31:25,880 --> 00:31:27,120
Denetik behar dut.
518
00:31:28,760 --> 00:31:32,920
Eguzki-lore bat ere gustura hartuko
nuke, etxeko ate buruan jartzeko.
519
00:31:33,000 --> 00:31:35,960
Eguzki-loreak mendian
oso goian egoten dira,
520
00:31:36,040 --> 00:31:38,720
eta gaur ez daukagu
horretarako astirik.
521
00:31:38,800 --> 00:31:40,480
Baina gaur da ilargi betea!
522
00:31:40,760 --> 00:31:42,280
Ahal dena egingo da.
523
00:31:42,520 --> 00:31:43,520
Beno...
524
00:31:44,360 --> 00:31:47,880
Ni banoa, behorra ere ume
egiteko daukat eta.
525
00:31:49,000 --> 00:31:51,160
Betiko orduan eta lekuan.
526
00:31:51,560 --> 00:31:53,720
Bale, gero arte.
527
00:31:54,240 --> 00:31:55,440
Juantxo.
Ei!
528
00:31:57,880 --> 00:31:58,880
Kaixo.
529
00:31:59,400 --> 00:32:00,400
Kaixo.
530
00:32:01,200 --> 00:32:03,720
Zer, pasa al zaizu atzoko sustoa?
531
00:32:04,200 --> 00:32:05,600
A, bai.
532
00:32:06,400 --> 00:32:08,920
Aizu, badakit Peru ere ibilia zela
533
00:32:09,000 --> 00:32:11,560
ahari buruarekin
Maddi izutu nahian.
534
00:32:11,640 --> 00:32:13,320
Eta zer pentsatzen duzu?
535
00:32:13,400 --> 00:32:15,360
Peru bera dela elizakoa?
536
00:32:15,440 --> 00:32:17,720
Ez dakit, zuk jakingo duzu.
537
00:32:17,800 --> 00:32:19,840
Baina zuk, zer pentsatzen duzu?
538
00:32:19,920 --> 00:32:21,240
Nik ipini nuela?
539
00:32:21,320 --> 00:32:23,000
Baina zu, zu, zu, zer?
540
00:32:23,080 --> 00:32:24,240
Zu burutik ondo zaude?
541
00:32:24,320 --> 00:32:26,640
Ez haserretu,
egia jakin nahi dut, besterik ez.
542
00:32:26,720 --> 00:32:28,360
Ba hori ez da hitz egiteko modua.
543
00:32:28,800 --> 00:32:29,800
Barkatu.
544
00:32:32,640 --> 00:32:34,280
Zin egiten dizut
ni ez naizela izan.
545
00:32:34,360 --> 00:32:36,560
Eta? Zer gertatu zen ba
ahari buruarekin?
546
00:32:36,680 --> 00:32:39,960
Peruk eraman zuen,
hartutako tokian uzteko esan nion.
547
00:32:40,880 --> 00:32:42,080
Eta non aurkitu zuen?
548
00:32:42,160 --> 00:32:45,320
Egia esan ez dakit,
basoan, pentsatzen dut.
549
00:32:48,000 --> 00:32:49,640
Beno, banoa.
550
00:32:50,520 --> 00:32:52,920
Itxaron ezazu pixka bat,
gauza bat esan behar dizut.
551
00:32:56,360 --> 00:32:57,360
Kontu handiz ibili:
552
00:32:57,440 --> 00:32:59,760
garbi dago norbaitek beldurtu
egin nahi zaituela,
553
00:33:00,600 --> 00:33:04,480
eta ba dago baten bat herri honetan,
asko maite ez zaituena.
554
00:33:05,200 --> 00:33:06,560
Bat bakarrik?
555
00:33:10,120 --> 00:33:12,680
Begira!
Zer da, Jon?
556
00:33:12,760 --> 00:33:13,760
Bai.
557
00:33:14,320 --> 00:33:15,880
Zein ezberdin dagoen!
558
00:33:15,960 --> 00:33:19,120
Hartan bi hilabete bakarrik
generamatzan elkarrekin.
559
00:33:19,200 --> 00:33:21,400
Egun hartan jatetxe batera joan
ginen afaltzera,
560
00:33:21,480 --> 00:33:22,880
eta ordaindu gabe joan ginen.
561
00:33:23,440 --> 00:33:24,920
Elementu ederra, zuek.
562
00:33:25,000 --> 00:33:28,080
Bai, eta gazteak ginenez ederki
pasatzen genuen.
563
00:33:28,840 --> 00:33:32,920
Orain, berriz, lanetan nagoenean
inor ez dadila ordaindu gabe joan.
564
00:33:33,000 --> 00:33:35,600
Oi, Irati, zahartzen ari zara...
565
00:33:35,680 --> 00:33:37,360
Bai, zuk uste baino gehiago.
566
00:33:37,600 --> 00:33:40,320
Begira, ikusi,
hemen hiru ahizpa gaude:
567
00:33:40,400 --> 00:33:43,680
txikiena Eneritz, erdikoa ni,
eta hau zaharrena, Amaia.
568
00:33:44,320 --> 00:33:45,520
Hirukote polita.
569
00:33:46,200 --> 00:33:47,920
Oso bihurria nintzen txikitan,
570
00:33:48,000 --> 00:33:50,120
amonak beti marimatraka
deitzen zidan.
571
00:33:50,600 --> 00:33:52,440
Zein ederki pasatzen genuen hirurok.
572
00:33:53,160 --> 00:33:54,480
Ondo al zaude?
573
00:33:54,880 --> 00:33:56,200
Bai, bai.
574
00:33:56,480 --> 00:33:58,160
Nire ahizparekin gogoratu naiz.
575
00:33:58,440 --> 00:34:00,680
Guk ere oso ondo
pasatzen genuen elkarrekin.
576
00:34:05,160 --> 00:34:06,440
Hau, Balbemendi da, ezta?
577
00:34:06,600 --> 00:34:10,280
Bai, Jonek aspaldian egindako
egonaldi batean ateratakoak.
578
00:34:11,160 --> 00:34:12,560
Noiz etorri zen ba?
579
00:34:12,640 --> 00:34:14,040
Esan nizun, ezta?
580
00:34:14,280 --> 00:34:17,040
Orain dela hamar urte,
hilabete bat pasa zuen udaran.
581
00:34:19,360 --> 00:34:21,080
Begira, Jon ostatuan.
582
00:34:21,160 --> 00:34:23,680
Ostatu deitzen zitzaion orduan
landetxeari.
583
00:34:26,960 --> 00:34:28,040
Enara!
584
00:34:29,160 --> 00:34:30,600
Bai, bai, Enara da!
585
00:34:32,600 --> 00:34:33,920
Eta zein da ondoko mutila?
586
00:34:34,240 --> 00:34:37,360
Ez dakit,
bere mutil laguna izango zen.
587
00:34:52,840 --> 00:34:54,280
(Atea)
588
00:34:56,760 --> 00:34:58,040
Zure alkandorak.
589
00:34:58,480 --> 00:34:59,480
-Esker anitz.
590
00:35:07,400 --> 00:35:09,040
-Zer, argazki zaharrak ikusten?
591
00:35:09,840 --> 00:35:10,840
-Bai.
592
00:35:12,320 --> 00:35:14,720
-Ez zenuke beti argazki
horiei begira egon behar,
593
00:35:14,800 --> 00:35:16,760
triste jartzea
besterik ez duzu lortzen.
594
00:35:17,280 --> 00:35:18,960
-Ez nago triste, batere.
595
00:35:19,040 --> 00:35:20,160
-Ezetz?
596
00:35:20,800 --> 00:35:22,800
-Beno, pixka bat bai,
597
00:35:24,000 --> 00:35:26,160
baina ez dinat
hire ama ahantzi nahi.
598
00:35:26,520 --> 00:35:27,920
-Ulertzen dizut.
599
00:35:30,240 --> 00:35:31,640
Oso polita zen.
600
00:35:31,720 --> 00:35:34,200
-Bai, hi bezain ederra.
601
00:35:37,720 --> 00:35:40,320
-Ikusi, hauxe bera da.
602
00:35:40,400 --> 00:35:43,040
-Bai, hik ez dun sekula kentzen.
603
00:35:43,320 --> 00:35:45,360
-Ez, amak ez zuen kentzen?
604
00:35:45,440 --> 00:35:47,720
-Ez, ez zait sekula ahantziko
605
00:35:47,800 --> 00:35:50,920
oparitu nion eguna,
San Juan eguna zunan.
606
00:35:51,440 --> 00:35:54,120
Auzo bateko erromerian dantzan
ibili ondoren
607
00:35:54,840 --> 00:35:56,320
etxera lagundu nion.
608
00:35:56,400 --> 00:35:57,760
-Hona, Balbemendira?
609
00:35:58,280 --> 00:36:01,440
-Bai, nire Vespa zaharrean
ekarri nuen.
610
00:36:03,160 --> 00:36:05,280
Baina herriko sarreran geratu ginen,
611
00:36:05,360 --> 00:36:08,680
eta nire lehendabiziko musua eman
nion han, zuhaitz baten azpian.
612
00:36:09,040 --> 00:36:11,440
-Lehen musua?
Zein erromantikoa.
613
00:36:12,280 --> 00:36:16,160
-Eta musua eman ondoren
eskumuturreko hau oparitu nion han.
614
00:36:17,200 --> 00:36:19,560
Berak beti eramanen
zuela agindu zidan han.
615
00:36:27,000 --> 00:36:28,440
Asko maite zaitut.
616
00:36:33,160 --> 00:36:35,800
Irati, ez dut traste hau ulertzen.
Kendu.
617
00:36:46,640 --> 00:36:48,520
Badakizu Joni
ez zaiola batere gustatzen
618
00:36:48,600 --> 00:36:49,920
inor bere gauzekin ibiltzea.
619
00:36:50,000 --> 00:36:53,040
Lasai, azkar-azkar egingo dugu.
Ba honezkero laster etorriko da.
620
00:36:53,800 --> 00:36:55,160
A, bai, hor dago.
621
00:36:55,640 --> 00:36:56,640
Begira.
622
00:36:56,880 --> 00:36:58,600
Norena izango da esku hori?
623
00:36:58,840 --> 00:36:59,840
Auskalo.
624
00:37:00,560 --> 00:37:02,040
Hurbildu dezakezu pixka bat?
625
00:37:03,600 --> 00:37:04,600
Gehiago.
626
00:37:04,680 --> 00:37:05,680
Gehiago.
627
00:37:06,840 --> 00:37:07,840
Begira!
628
00:37:08,960 --> 00:37:10,000
Orin bat du eskuan.
629
00:37:13,600 --> 00:37:15,640
Hurbildu dezakezu gehiago?
Zer, eskura?
630
00:37:15,720 --> 00:37:17,520
Ez, ez, Enararengana.
631
00:37:19,920 --> 00:37:21,720
Hori bere mutila izango da?
632
00:37:22,960 --> 00:37:23,960
Bai.
633
00:37:25,840 --> 00:37:27,160
Baina nik ez nuen ezagutu.
634
00:37:36,120 --> 00:37:38,840
Antton, egarria kentzeko,
garagardoa, onena.
635
00:37:38,920 --> 00:37:40,760
Hartuko duk bat nirekin hemen?
636
00:37:40,840 --> 00:37:43,640
Ez zait garagardoa gustatzen,
oso garratza da.
637
00:37:43,720 --> 00:37:45,400
Izatekotan mikatza izango duk.
638
00:37:45,480 --> 00:37:48,080
Har ezak bat nirekin,
gizonen moduan.
639
00:37:48,160 --> 00:37:50,560
Ez, aita.
Esti, atera bi garagardo.
640
00:37:52,080 --> 00:37:54,880
Hi, Antton, zer moduz harategian?
641
00:37:54,960 --> 00:37:56,240
Oso ondo.
642
00:37:56,680 --> 00:37:58,560
Bukatu al huen enkargua?
Bai.
643
00:37:58,640 --> 00:37:59,840
Bai, bai, bukatu nuen.
644
00:37:59,920 --> 00:38:01,240
Hau da nire mutila.
645
00:38:01,320 --> 00:38:03,200
Zenbat dun, Esti? Kobratu ien.
-Bi euro.
646
00:38:06,480 --> 00:38:10,440
Hi, aizan, niri ez begiratu
mutur beltz hauekin.
647
00:38:11,200 --> 00:38:13,200
Horrela pentsatzen
al dun bezeria ekartzea.
648
00:38:13,280 --> 00:38:15,200
Zure gauzekin arduratu zaitez,
Antonio.
649
00:38:15,280 --> 00:38:17,560
Ni herriaren etorkizunaz
arduratzen naiz.
650
00:38:17,880 --> 00:38:19,520
Bai, horixe, nola ez ba.
651
00:38:19,640 --> 00:38:23,280
Ba, gogoa behar dun kanpoko jendeak
Balbemendira etortzeko.
652
00:38:23,360 --> 00:38:27,000
Herriko taberna bakarrean horrelako
mutur beltzak aurkitzen ba ditu...
653
00:38:27,400 --> 00:38:28,880
Hara gure mutur zuria.
654
00:38:29,320 --> 00:38:31,640
Beste zerbitzu bat,
beste gozotasun bat
655
00:38:31,720 --> 00:38:34,000
eskaini behar zaio gaur egun
jendeari.
656
00:38:36,120 --> 00:38:38,560
Utz nazazu bakean, Antonio.
657
00:38:38,640 --> 00:38:41,320
Ai, Estibaliz.
Ez gaitezen sesioan hasi.
658
00:38:41,760 --> 00:38:44,360
Har ezan neure garagardoa
edo nahi dunana,
659
00:38:44,440 --> 00:38:45,840
neuk gonbidatzen dut.
660
00:38:46,000 --> 00:38:49,360
Nik Lizarragatar batengatik ez dut
ezta goraintzirik ere nahi, Antonio.
661
00:38:49,840 --> 00:38:52,960
Kontuz zer esaten dunan,
Lizarragatarron inguruan.
662
00:38:53,480 --> 00:38:55,160
Nik ez diot barkatzen hi bezalako
663
00:38:55,240 --> 00:38:57,400
nafar kasta bati
nire "apellidoa" zikintzea.
664
00:38:58,000 --> 00:38:59,760
Zer duzu zuk nafarren kontra?
665
00:39:00,240 --> 00:39:02,000
Zure abizena ere nafarra da eta.
666
00:39:02,080 --> 00:39:04,480
Lizarraga baino abizen
nafarragorik...
667
00:39:04,800 --> 00:39:06,280
Lizarragatarra, nafarra?
668
00:39:06,360 --> 00:39:07,920
Hi burutik egina hago.
669
00:39:08,040 --> 00:39:10,360
Gure familian ez dun sekula
santan nafarrik izan.
670
00:39:10,440 --> 00:39:11,760
Ondo enteratu zaitez.
671
00:39:12,160 --> 00:39:13,360
Hi, aizan.
672
00:39:14,760 --> 00:39:16,360
Beste gauza bat esan nahi dinat.
673
00:39:17,400 --> 00:39:20,320
Beste gauza bat badinagu
Lizarragatarrok:
674
00:39:21,760 --> 00:39:23,680
guk ez dinagu ezer ezkutatzeko.
675
00:39:24,560 --> 00:39:26,640
Guk ez dinagu sekreturik,
676
00:39:27,800 --> 00:39:29,000
zuk ez bezala.
677
00:39:32,920 --> 00:39:34,280
Antton, goazen hemendik.
678
00:39:43,080 --> 00:39:45,200
Amona, entzun duzu, ezta?
Bai.
679
00:39:45,600 --> 00:39:46,960
Zeri buruz ari da?
680
00:39:47,040 --> 00:39:50,800
Ez kasurik egin gizon horri,
ez daki zer egin guri mina emateko.
681
00:39:56,520 --> 00:39:59,320
Zenbat aldiz esan dizut nire
ordenadorea ez ukitzeko?
682
00:39:59,560 --> 00:40:01,960
Baina zuri esan, edo paretari esan,
igual-igual.
683
00:40:02,040 --> 00:40:03,040
-Barkatu.
684
00:40:03,120 --> 00:40:05,520
Baina gure argazki zahar batzuk
ikusten ari ginen,
685
00:40:05,600 --> 00:40:07,640
eta Enara agertu da batean.
-Ba niri, bost.
686
00:40:07,720 --> 00:40:09,440
-Ba zuri bost, baina niri ez.
687
00:40:09,520 --> 00:40:12,600
Bere ahizpa argazki batean agertu da,
eta eskaneatzeko eskatu dit.
688
00:40:12,680 --> 00:40:16,160
-Ba nire zain egon behar zenuten,
neuk eskaneatuko nizuen.
689
00:40:16,800 --> 00:40:18,400
(Telefonoa)
690
00:40:20,680 --> 00:40:21,680
Bai?
691
00:40:22,600 --> 00:40:23,600
Nondik?
692
00:40:24,360 --> 00:40:25,560
Zer inmobiliaria?
693
00:40:26,400 --> 00:40:27,600
Ez, ez, guk...
694
00:40:29,360 --> 00:40:30,360
Bai.
695
00:40:31,360 --> 00:40:33,160
Ez zaigu alokairurik interesatzen.
696
00:40:35,720 --> 00:40:36,720
Ondo!
697
00:40:36,960 --> 00:40:37,960
Ondo.
698
00:40:38,040 --> 00:40:40,240
Asko gustatzen zait zure estiloa,
Irati.
699
00:40:40,720 --> 00:40:43,720
Hori al da, bikote moderno
bati buruz daukazun kontzeptua?
700
00:40:43,800 --> 00:40:46,840
-Zuk aspalditik dakizu hemendik
irteteko desiratzen nagoela.
701
00:40:46,920 --> 00:40:50,480
-Hori gauza bat da, baina niri ezer
esan gabe deitzea?
702
00:40:50,800 --> 00:40:53,840
-Arrazoi duzu, baina aspaldi utzi
diozu altxorra bilatzeari,
703
00:40:53,920 --> 00:40:55,520
ez dugu ezer egiten Balbemendin.
704
00:40:55,600 --> 00:40:57,560
-Hori zuk uste duzu.
-Hara, Jon.
705
00:40:57,920 --> 00:41:00,120
Aspertuta nago zure
kapritxoak egiten.
706
00:41:00,200 --> 00:41:02,400
Nik hiria behar dut!
-Ba nik ez!
707
00:41:02,480 --> 00:41:03,480
-Ba nik bai!
708
00:41:04,400 --> 00:41:07,760
Ez naiz gustura sentitzen hemen.
Baina, zuri horrek bost axola, ezta?
709
00:41:07,840 --> 00:41:11,240
-Ba, hain gaizki sentitzen bazara,
eta hain garbi badituzu gauzak,
710
00:41:11,320 --> 00:41:13,200
badakizu zer egin behar duzun: ospa.
711
00:41:14,200 --> 00:41:16,200
-Eta? Zuk zer egingo duzu?
712
00:41:16,880 --> 00:41:18,360
-Ni hementxe geratuko naiz.
713
00:41:51,400 --> 00:41:52,600
(Hotsa)
714
00:42:03,320 --> 00:42:04,320
(Hotsa)
715
00:42:46,040 --> 00:42:47,440
Nor dabil hor?
716
00:42:49,200 --> 00:42:50,800
Baina... Baina...
717
00:42:55,680 --> 00:42:56,680
Neska.
718
00:42:56,760 --> 00:42:57,960
Ei, neska.
719
00:42:58,720 --> 00:42:59,760
Neska.
720
00:43:03,240 --> 00:43:04,600
Baina zer gertatu da?
721
00:43:06,560 --> 00:43:08,000
Odoletan hago eta!
722
00:43:15,560 --> 00:43:16,840
Norbait ikusi duzu?
723
00:43:17,120 --> 00:43:18,120
Ez.
724
00:43:23,160 --> 00:43:24,680
Ni hiltzen saiatu dira.
725
00:43:25,240 --> 00:43:26,480
Ba ote?
726
00:43:28,960 --> 00:43:30,280
Ni naiz hurrengoa.
727
00:43:40,400 --> 00:43:41,440
Banoa.
728
00:43:42,360 --> 00:43:43,560
-Zer nahi duzu afaltzeko?
729
00:43:44,240 --> 00:43:46,000
-Banoala esan dizut, eta banoa.
730
00:43:46,360 --> 00:43:48,920
-Bai, joango zara,
baina berriro ere etorriko zara.
731
00:43:49,160 --> 00:43:51,000
-Begira Jon, gauza bat garbi.
732
00:43:51,080 --> 00:43:52,680
Ate horretatik irteten banaiz,
733
00:43:52,760 --> 00:43:54,760
ez nauzu etxe honetan
berriro ikusiko.
734
00:43:54,840 --> 00:43:55,840
-Bale, bale.
735
00:43:57,080 --> 00:43:58,760
-Ez duzu beste ezer esateko?
736
00:44:00,120 --> 00:44:01,320
Ezer ez?
737
00:44:01,840 --> 00:44:02,840
-Ez.
738
00:44:05,240 --> 00:44:06,240
-Banoa.
739
00:44:18,120 --> 00:44:21,200
Izorra dadila Jon,
eta izorra dadila Balbemendi.
740
00:44:31,240 --> 00:44:32,240
Ondo al zaude?
741
00:44:32,600 --> 00:44:33,880
Zer egiten duzu zuk hemen?
742
00:44:50,920 --> 00:44:52,240
Itxoin pixka bat.
743
00:44:53,400 --> 00:44:54,880
Zurekin hitz egin nahi dut.
744
00:44:58,160 --> 00:45:01,960
-Zer gertatzen da, Anek utzi egin
zaitu eta orain nire bila zatoz?
745
00:45:02,040 --> 00:45:03,080
-Ez da hori.
746
00:45:03,280 --> 00:45:04,480
-Zer da ba?
747
00:45:04,640 --> 00:45:06,960
Jakizu ez naizela inoren bigarren
platera izango.
748
00:45:07,040 --> 00:45:08,040
-Ez dela hori!
749
00:45:08,160 --> 00:45:11,040
Elkarrekin izan ez arren,
ezin diogu gure laguntasunari eutsi?
750
00:45:11,560 --> 00:45:13,480
-Ez dakit prestatuta nagoen
horretarako.
751
00:45:14,240 --> 00:45:16,080
-Zure erabakia errespetatuko dut.
752
00:45:17,040 --> 00:45:19,240
-Jakin daiteke zergatik
utzi zaituen Anek?
753
00:45:19,320 --> 00:45:20,640
Zer gertatu da?
754
00:45:20,720 --> 00:45:21,960
-Ezer ez.
755
00:45:22,040 --> 00:45:24,280
-Ez da izango izkutatzeko
zerbait duzula?
756
00:45:24,360 --> 00:45:26,360
-Denok daukagu
zerbait ezkutatzeko, ezta?
757
00:45:31,440 --> 00:45:33,360
-Niri ere gustatuko litzaidake,
758
00:45:33,440 --> 00:45:35,440
genuen adiskidetasun hura
berreskuratzea...
759
00:45:36,680 --> 00:45:37,720
baina ez dakit.
760
00:45:38,120 --> 00:45:39,400
ez dakit.
761
00:45:39,640 --> 00:45:41,080
-Ez dakizu zer?
762
00:45:42,600 --> 00:45:45,520
-Ez da erraza izango,
denbora beharko dut.
763
00:45:46,160 --> 00:45:47,600
-Itxaroteko prest naiz.
764
00:46:14,920 --> 00:46:15,920
Joder!
765
00:46:17,200 --> 00:46:18,200
Zer?
766
00:46:20,840 --> 00:46:21,840
Irati?
767
00:46:23,800 --> 00:46:25,000
Non dago Irati?
768
00:46:27,760 --> 00:46:29,960
Eztabaida izan dugu
eta etxetik joan da.
769
00:46:30,040 --> 00:46:32,040
Nora?
Eta nik zer dakit ba!
770
00:46:33,320 --> 00:46:36,360
Autoa hartu, eta betirako badoala
esanez, ospa egin du.
771
00:46:37,600 --> 00:46:39,960
Ez da lehenengo aldia,
horrela alde egiten duela.
772
00:46:40,040 --> 00:46:41,960
Deitu al diozu mugikorrera?
Bai.
773
00:46:42,040 --> 00:46:43,400
Baina ez dit hartzen.
774
00:46:43,960 --> 00:46:46,760
Amari ere deitu diot,
lagunei ere deitu diet,
775
00:46:46,840 --> 00:46:48,400
baina inork ez daki ezer.
776
00:46:48,480 --> 00:46:50,640
Eta noiz joan da ba?
Duela bizpahiru ordu.
777
00:46:50,880 --> 00:46:52,280
Beno, ez da hainbeste ere.
778
00:46:52,360 --> 00:46:54,720
Ziur aski, itsasaldera joango zen
haizea hartzera,
779
00:46:54,800 --> 00:46:57,360
eta terraza batean egongo da
garagardo bat hartzen.
780
00:46:57,440 --> 00:46:58,680
Ba ez, Ane, ez.
781
00:46:59,000 --> 00:47:01,120
Ondo ezagutzen dut Irati,
eta beti ordubete
782
00:47:01,200 --> 00:47:04,440
baino lehenago etorri izan da,
haserreak ez dio gehiago irauten.
783
00:47:04,640 --> 00:47:05,920
Ba, ez dakit zer esan...
784
00:47:06,000 --> 00:47:07,280
Zerbait gertatu zaio.
785
00:47:07,360 --> 00:47:08,520
Lasai, Jon.
786
00:47:08,600 --> 00:47:11,960
Laster ikusiko duzu atetik sartzen,
eta asko maite zaituela esanez.
787
00:47:17,680 --> 00:47:18,680
Joder!
788
00:47:53,520 --> 00:47:56,560
Hemen, zentralera deitzen.
Zentralera deitzen.
789
00:47:57,160 --> 00:48:00,640
Auto abandonatu bat aurkitu dugu
herria baino kilometro bat lehenago.
790
00:48:01,760 --> 00:48:03,320
Oraintxe konprobatuko dugu.
791
00:48:05,960 --> 00:48:07,640
Nissan Almera berde bat da.
792
00:48:08,000 --> 00:48:12,240
Sierra, sierra,
37, 31, beta, hotel.
793
00:48:13,480 --> 00:48:16,000
-Ez du markarik kanpoan,
eta barruan ez dago inor.
794
00:48:50,520 --> 00:48:51,920
Zer? Herrenka?
795
00:48:52,000 --> 00:48:54,120
Bai, pittin bat.
796
00:48:54,440 --> 00:48:57,280
Erreumak sorginei ere
ez digu barkatzen.
797
00:48:58,440 --> 00:49:00,720
Juantxo, barkatu berandu
etortzeagatik.
798
00:49:00,800 --> 00:49:02,600
Oraintxe alde egitekotan nengoen.
799
00:49:02,680 --> 00:49:04,600
Ostatuko lanak
bukatu ezinik ibili naiz.
800
00:49:05,640 --> 00:49:09,120
Aizu, ezer arrarorik
somatu al duzu bidean?
801
00:49:09,880 --> 00:49:11,320
Ezer arraroa?
802
00:49:11,520 --> 00:49:13,040
Ez, zeba?
803
00:49:13,120 --> 00:49:16,760
Gaur arratsaldean, baten bat irten
zaio Aneri basoan zebilela,
804
00:49:16,840 --> 00:49:18,200
eta buruan jo du.
805
00:49:19,640 --> 00:49:21,800
Hori da berak dioena behintzat.
806
00:49:23,360 --> 00:49:25,560
Begira, ederra, taloa.
807
00:49:26,920 --> 00:49:28,520
Ikusgarria dago, bai.
808
00:49:29,400 --> 00:49:31,720
Aukera ona, belarra biltzeko.
809
00:49:32,000 --> 00:49:34,360
Bai, ezin hobea.
810
00:49:35,080 --> 00:49:37,040
(Misteriozko musika)
811
00:49:37,480 --> 00:49:40,960
Gure Aita, zeruetan zarena,
Santu izan bedi zure izena,
812
00:49:41,520 --> 00:49:45,040
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
813
00:49:45,120 --> 00:49:47,160
zeruan bezala lurrean ere.
814
00:49:47,760 --> 00:49:49,880
Emaguzu gaur egun honetako ogia,
815
00:49:50,880 --> 00:49:54,400
barkatu gure zorrak, guk ere gure
zordunei barkatzen diegunez gero.
816
00:49:54,480 --> 00:49:57,400
Eta ez gu tentaldira eraman,
baina atera gaitzazu gaitzetik.
817
00:49:57,480 --> 00:49:58,480
Amen.
818
00:49:59,880 --> 00:50:02,000
Agur, Maria, graziaz betea.
819
00:50:02,080 --> 00:50:05,440
Jauna da zurekin bedeinkatua zera
zu andre guztien artean,
820
00:50:05,520 --> 00:50:08,240
eta bedeinkatua da
zure sabeleko fruitua Jesus.
821
00:50:08,920 --> 00:50:10,760
Santa Maria, Jaungoikoaren Ama...
822
00:50:10,840 --> 00:50:12,440
(Misteriozko musika)
823
00:50:29,600 --> 00:50:31,680
Iratiren desagerpenak zerbait
frogatzen du:
824
00:50:31,760 --> 00:50:33,040
Fermin ez dela hiltzailea.
825
00:50:35,440 --> 00:50:36,800
Irati!
826
00:50:37,280 --> 00:50:38,960
-Aker Beltz goseti zebilek.
827
00:50:39,280 --> 00:50:40,800
-Jon, geldi!
828
00:50:40,880 --> 00:50:43,240
Gaur hartan, Aker Beltzen
orroak entzun nikinan.
829
00:50:43,320 --> 00:50:45,600
-Irati ez da galdu.
Zergatik esaten duzu?
830
00:50:45,680 --> 00:50:48,040
Berarekin amets egin nuen,
bizirik dago.
831
00:50:48,160 --> 00:50:49,880
Zergatik pentsatu
zenuen ni nintzela?
832
00:50:49,960 --> 00:50:50,960
Ezin dizut erran.
833
00:50:51,040 --> 00:50:54,200
Hik ez nauk salatuko.
Hire sekretua ezagutzen diat.
834
00:50:54,680 --> 00:50:57,840
Nire ahizparekin eta bere mutil
lagunarekin egon zinen tabernan,
835
00:50:57,920 --> 00:50:59,120
argazki bat daukat.
836
00:51:00,040 --> 00:51:01,080
Ez da posible.
837
00:51:01,200 --> 00:51:03,320
Juantxori gertatutakoa jakiteko
eskubidea dun.
838
00:51:03,400 --> 00:51:06,120
-Ez al zara konturatzen?
Lotsagarri gelditzen ari zara.
839
00:51:06,200 --> 00:51:07,200
Goazen.
840
00:51:07,280 --> 00:51:08,720
Baina zer esaten ari zarete?
841
00:51:09,040 --> 00:51:10,240
A!
842
00:51:11,080 --> 00:51:13,160
Denok dauzkagu gure sekretuak,
ez al da hala?
843
00:51:13,240 --> 00:51:14,240
Orduan, badakizu?
844
00:51:14,320 --> 00:51:16,640
"Mamu bat da.
Gorka ez da bere benetako izena".