1
00:00:01,200 --> 00:00:03,000
(Misteriozko musika)
2
00:00:03,200 --> 00:00:05,720
Hasi abokatu bati deitzen,
gau luzea daukagu aurretik.
3
00:00:05,800 --> 00:00:08,440
Gurekin etorri beharko duzu.
Gorkak tranpa bat jarri dio.
4
00:00:08,520 --> 00:00:10,080
Oso erraza da hori frogatzea.
5
00:00:10,160 --> 00:00:12,760
Badakit zeu izan zinela.
Gauza anitz ez dituzu ulertzen.
6
00:00:13,680 --> 00:00:14,880
(OIHU EGITEN DU)
7
00:00:14,960 --> 00:00:18,360
Zure neba hori zakartuta
zebilen aspaldian.
8
00:00:19,040 --> 00:00:20,400
Nire neba da!
9
00:00:20,920 --> 00:00:22,480
Ane, kontuz.
10
00:00:22,800 --> 00:00:24,200
Ane, kontuz.
11
00:00:24,720 --> 00:00:26,200
(OIHU EGITEN DU)
12
00:00:26,280 --> 00:00:29,760
Amets gaiztoak izan ditut.
Norbait ikusi dut elizan sartzen.
13
00:00:29,880 --> 00:00:32,360
Mila esker sekretua
hainbeste denboraz gordetzeagatik.
14
00:00:32,440 --> 00:00:34,480
Ni, ordea, ez naiz
desagerpenei buruz ari.
15
00:00:34,560 --> 00:00:37,680
Zuk don Ferminekin izan dituzun
harremanei buruz baizik.
16
00:00:37,760 --> 00:00:40,000
Nik Ferminekin ez dut inolako
harremanik eduki.
17
00:00:40,080 --> 00:00:41,960
Zure erruz dago
nire neba atxilotuta!
18
00:00:44,520 --> 00:00:45,520
Nor dabil hor?
19
00:00:46,880 --> 00:00:47,880
Neska...
20
00:00:48,240 --> 00:00:50,000
Begiratu, Jon ostatuan.
21
00:00:51,040 --> 00:00:52,320
Enara!
22
00:00:53,000 --> 00:00:54,760
Ate horretatik irteten banaiz,
23
00:00:54,840 --> 00:00:57,040
ez nauzu etxe honetan
berriro ikusiko.
24
00:00:57,320 --> 00:00:58,320
-Bale, bale...
25
00:00:58,400 --> 00:00:59,720
-Zer egiten duzu zuk hemen?
26
00:01:04,720 --> 00:01:06,320
(Musika misteriotsua)
27
00:01:13,280 --> 00:01:14,480
Zeren esperoan gaude?
28
00:01:14,560 --> 00:01:16,760
-Ertzaintzaren aginduaren zain
egon behar dugu.
29
00:01:16,840 --> 00:01:18,760
-Aginduak, aginduak...
gauza bera beti.
30
00:01:18,840 --> 00:01:21,200
-Niri ez horrela begiratu.
Norbaitek kaferik nahi?
31
00:01:21,280 --> 00:01:23,720
On egingo digu, bai.
Oraintxe ekarriko dut.
32
00:01:23,800 --> 00:01:26,960
-Zerbait gertatzen bazaio...
ez dakit zer egingo dudan.
33
00:01:27,040 --> 00:01:28,600
-Ez zaio ezer gertatuko!
34
00:01:28,680 --> 00:01:30,840
Ertzaintza
zonalde guztia arakatzen ari da.
35
00:01:32,120 --> 00:01:34,320
Gure indar guztiak egingo ditugu.
Eutsi, Jon!
36
00:01:35,480 --> 00:01:37,920
Ane...
-Ez zenuen ezer arrarorik ikusi?
37
00:01:38,000 --> 00:01:39,000
-Noiz?
38
00:01:39,080 --> 00:01:40,880
-Iparraldeko Ekimendira
irten zinenean.
39
00:01:40,960 --> 00:01:42,160
-Ez nuen ezer ikusi.
40
00:01:42,240 --> 00:01:44,080
Autoa gertuen lekutik
urrun ibili ginen.
41
00:01:44,320 --> 00:01:47,240
Nork nahi du kafea?
Erronda hau etxearen kontura.
42
00:01:47,320 --> 00:01:48,760
-Lagunduko dizut.
43
00:01:52,600 --> 00:01:55,000
-Badakit zer duzun buruan.
A, bai?
44
00:01:55,280 --> 00:01:57,760
Iratiren desagerpenak
zerbait frogatzen du:
45
00:01:57,840 --> 00:01:59,360
Fermin ez dela hiltzailea.
46
00:01:59,640 --> 00:02:01,560
Eta puzzleko beste piezekin
bat egiten du.
47
00:02:01,640 --> 00:02:02,640
Zer erran nahi duzu?
48
00:02:02,720 --> 00:02:05,920
Iratik ere begi argiak dauzka,
desagertutako beste neskak bezala.
49
00:02:08,840 --> 00:02:10,080
Kasualitatea ote?
50
00:02:10,920 --> 00:02:12,720
Eta Fermin errugabea bada...
51
00:02:12,800 --> 00:02:14,520
Ni ez naizela hiltzailea!
52
00:02:14,600 --> 00:02:17,360
Nik ere begi argiak dauzkat,
nirekin, ordea, kale egin du.
53
00:02:17,440 --> 00:02:19,880
Norbaitek zerbait egin dizu?
Ez egin arduratuarena!
54
00:02:19,960 --> 00:02:22,960
-Hik ondo ezagutzen dituk hemengo
bikoteak, antolatu taldeak.
55
00:02:23,040 --> 00:02:24,040
-Ados.
56
00:02:25,760 --> 00:02:27,680
Kafea nahi?
Bai, mesedez.
57
00:02:29,160 --> 00:02:33,240
Aizu, Esti, ba al dakizu zer ordutan
iritsi zen Gorka mendizaleekin?
58
00:02:34,360 --> 00:02:37,880
Iratiren desagerpenarekin zerikusia
duela uste baduzu, oker zaude.
59
00:02:37,960 --> 00:02:40,520
Ilundu baino lehen iritsi zen
eta hemen afaldu zuen,
60
00:02:40,600 --> 00:02:41,800
denon begi-bistan.
61
00:02:44,480 --> 00:02:45,920
Merezi duzuna daukazu.
62
00:02:47,080 --> 00:02:49,960
Zer esan nahi duzu?
Denak kontra dituzula.
63
00:02:55,280 --> 00:02:56,960
(Musika misteriotsua)
64
00:03:32,400 --> 00:03:34,120
(Musika misteriotsua)
65
00:03:34,720 --> 00:03:37,160
Joder! Hau bolada petrala!
66
00:03:37,880 --> 00:03:41,040
Honek gauza bat frogatzen du,
Fermin errugabea dela.
67
00:03:41,360 --> 00:03:43,400
Ea poliziak laster askatzen duen.
68
00:03:43,480 --> 00:03:45,680
Eta bera balitz hiltzailea?
Nor?
69
00:03:45,760 --> 00:03:47,320
Kazetari putre hori!
70
00:03:47,400 --> 00:03:49,920
Herrira etorri zenez geroztik,
ez dugu bakerik izan.
71
00:03:50,000 --> 00:03:51,440
Zer diozu, gizona?
72
00:03:51,520 --> 00:03:54,320
Agian burua galdu du zuen ahizpa
desagertu eta gero.
73
00:03:54,400 --> 00:03:56,960
Eta orduan zergatik dabil
ahizparen kontua ikertzen?
74
00:03:57,040 --> 00:04:00,640
Esan dizut burutik egindako
gaixo horietako bat delako!
75
00:04:00,880 --> 00:04:02,080
Bai zera!
76
00:04:02,160 --> 00:04:05,120
Horrek ez dauka ez hanka ez buru.
Ez dakit ba e!
77
00:04:05,200 --> 00:04:06,640
Ez dakit...
78
00:04:08,560 --> 00:04:09,600
Rosa,
79
00:04:10,560 --> 00:04:13,400
ez nuen neska haren gorputza
lurperatu behar.
80
00:04:13,960 --> 00:04:16,040
Oso bestela irten zitezkeen gauzak.
81
00:04:16,120 --> 00:04:17,320
Oso bestela, gainera.
82
00:04:17,640 --> 00:04:20,440
Antonio,
alferrik da horrekin jardutea.
83
00:04:20,520 --> 00:04:22,120
Eginak ez du bueltarik.
84
00:04:22,480 --> 00:04:24,240
Eta gainera hiltzaile bat badago,
85
00:04:24,320 --> 00:04:26,440
lehenago edo beranduago
atxilotuko dute.
86
00:04:27,000 --> 00:04:28,320
Hala espero dut.
87
00:04:30,760 --> 00:04:32,520
Beno, banoa.
88
00:04:32,600 --> 00:04:35,200
Biderako zerbait prestatuko dizut?
Ez, naiz gose.
89
00:04:36,840 --> 00:04:39,960
Jesus, hi talde batekin joango haiz
Iparraldea arakatzera.
90
00:04:40,040 --> 00:04:41,640
Ni beste batekin joango nauk.
91
00:04:42,640 --> 00:04:44,920
Jon, nirekin etorriko haiz?
92
00:04:45,000 --> 00:04:46,400
-Bai, bai, bai, bai.
93
00:04:47,840 --> 00:04:49,560
Nire erruagatik izan da dena.
94
00:04:50,160 --> 00:04:52,960
Eztabaidan hasiko ez bagina...
Jon, ez da zure errua izan.
95
00:04:53,040 --> 00:04:55,160
Agian lasaitzeko premia
izango zuen eta, beno,
96
00:04:55,240 --> 00:04:57,480
buelta bat ematera joan da
eta basoan galdu egin da.
97
00:04:57,560 --> 00:04:59,640
Horixe bakarrik.
Bai, nik ere. Hala uste dut.
98
00:05:00,080 --> 00:05:01,520
Zerbait gertatzen bazaio...
99
00:05:02,480 --> 00:05:05,520
ez diot nire buruari barkatuko.
Lasai, aurkituko dugu.
100
00:05:05,600 --> 00:05:06,600
Zer?
101
00:05:07,440 --> 00:05:09,160
Antolatu al dituzu taldeak?
102
00:05:09,240 --> 00:05:11,600
Horretan ari gaituk.
Nortzuk datoz nirekin?
103
00:05:11,680 --> 00:05:13,880
Jesus eta bertze birekin joango haiz.
104
00:05:14,800 --> 00:05:16,160
Ondo da.
105
00:05:20,480 --> 00:05:21,480
Entzun ondo.
106
00:05:22,040 --> 00:05:23,640
Taldeak egin dituzue?
-Bai.
107
00:05:24,800 --> 00:05:27,680
-Birekin nahikoa izango da.
-Hala egin dugu, bi talde, bai.
108
00:05:27,760 --> 00:05:30,000
-Primeran.
Oraintxe bertan irtengo gara,
109
00:05:30,080 --> 00:05:33,040
transmisore bat emango diogu
talde bakoitzari. Ados?
110
00:05:33,360 --> 00:05:36,320
Larrea komisarioa naiz,
operazio honen burua.
111
00:05:36,400 --> 00:05:39,160
Edozein zalantza baduzue,
jarri harremanetan nirekin.
112
00:05:39,240 --> 00:05:41,160
Neska topatzen baduzue,
gauza bera.
113
00:05:43,320 --> 00:05:45,640
Beno, erne ibili ba!
Aurrera!
114
00:05:48,960 --> 00:05:51,480
Ni ere zuekin noa.
Oraindik hemen?
115
00:05:51,560 --> 00:05:53,880
Ez dituzu
bazterrak nahikoa nahastu?
116
00:05:53,960 --> 00:05:56,320
Hobeto zaude hemen, geldi-geldirik.
117
00:06:14,720 --> 00:06:16,320
Irati!
118
00:06:24,320 --> 00:06:25,720
Irati!
119
00:06:35,440 --> 00:06:37,200
Lehenago pasa gaituk hemendik.
120
00:06:37,920 --> 00:06:39,320
Hau deabrua...
121
00:06:43,680 --> 00:06:44,680
Irati!
122
00:06:48,600 --> 00:06:51,040
Atsedena behar diagu.
On egingo ziguk.
123
00:06:51,200 --> 00:06:53,480
-Ezin diagu atsedenik hartu.
-Bost minutu.
124
00:06:53,560 --> 00:06:54,560
-Joder!
125
00:06:58,240 --> 00:06:59,240
Ezer berririk?
126
00:06:59,720 --> 00:07:00,720
-Ezer ez.
127
00:07:01,080 --> 00:07:02,680
Bilatu al duzue urtegian?
128
00:07:02,760 --> 00:07:05,080
-Horretan dabiltza,
baina oraingoz emaitzarik ez.
129
00:07:05,160 --> 00:07:07,480
Gainera gauak ez digu lana errazten.
130
00:07:08,000 --> 00:07:10,720
Beno, edozein gauza
abisatuko dizuegu, bale?
131
00:07:16,520 --> 00:07:17,760
-Nor dabil hor?
132
00:07:18,480 --> 00:07:20,520
-Hau jende pila dabilena auzoan.
133
00:07:22,040 --> 00:07:24,160
Zer gertatu da?
-Iratiren bila ari gaituk.
134
00:07:24,560 --> 00:07:26,840
Desagertu duk.
-Nik banekien hori.
135
00:07:26,920 --> 00:07:28,720
-Nola bahekiela?
Bahekiela zer?
136
00:07:28,800 --> 00:07:30,080
-Akerbeltzen lana duk.
137
00:07:30,640 --> 00:07:31,720
Ilargi betea.
138
00:07:31,840 --> 00:07:34,840
-Ez ezak esan tontakeriarik, bale?
-Akerbeltz goseti zebilek.
139
00:07:34,920 --> 00:07:36,760
-Berriro horrelako
zeozer esaten baduk...
140
00:07:36,840 --> 00:07:38,560
-Lasai, berak ez dik ezer
txarra egin.
141
00:07:38,640 --> 00:07:40,720
-Ez duzu aurkituko.
-"Me caguen la leche"!
142
00:07:40,800 --> 00:07:42,000
-Jon, geldi!
143
00:07:43,400 --> 00:07:45,840
-Nik esan beharrekoak
esanda zeudek.
144
00:07:47,560 --> 00:07:48,560
Agur.
145
00:07:50,760 --> 00:07:51,760
Apa, goazen.
146
00:07:54,840 --> 00:07:55,840
Dios!
147
00:07:57,440 --> 00:07:58,680
Lainoa sartzen ari zaigu.
148
00:08:02,120 --> 00:08:03,120
Goazen orain.
149
00:08:03,200 --> 00:08:04,640
(Transmisorea)
150
00:08:05,360 --> 00:08:06,400
Bai?
151
00:08:06,480 --> 00:08:08,760
-"Larrea komisarioaren partez
deitzen dut".
152
00:08:08,840 --> 00:08:11,120
"Bilaketa bertan behera uzteko
agindu dit".
153
00:08:11,200 --> 00:08:14,440
"Lainoa sarri-sarria da eta
Antonioren taldeak arazoak dauzka".
154
00:08:14,920 --> 00:08:17,120
"Landetxean elkartuko gara.
Txanda eta kito".
155
00:08:17,200 --> 00:08:18,400
-Bai, ongi da.
156
00:08:18,840 --> 00:08:21,280
-Ez, Gorka,
jarraitu egin behar diagu!
157
00:08:21,360 --> 00:08:23,840
-Ez itsutu, Jon,
komisarioak arrazoi dik.
158
00:08:23,920 --> 00:08:25,320
-Bai, baina Irati zer?
159
00:08:25,400 --> 00:08:27,360
-Egun-argiarekin
hobeto moldatuko gaituk.
160
00:08:27,440 --> 00:08:29,360
-Joder, eta Irati zer?
Irati!
161
00:08:29,600 --> 00:08:30,600
Irati!
162
00:08:31,000 --> 00:08:32,000
Irati!
163
00:08:39,000 --> 00:08:40,000
-Bilatuko diagu.
164
00:08:40,360 --> 00:08:41,360
Bilatuko diagu.
165
00:08:44,680 --> 00:08:45,680
Apa, eutsi!
166
00:08:49,640 --> 00:08:51,240
(Telebista)
167
00:08:57,720 --> 00:08:59,760
Hementxe duzu barrua berotzeko.
168
00:09:02,240 --> 00:09:03,240
-Mila esker.
169
00:09:04,280 --> 00:09:06,640
Ez kezkatu nigatik,
oheratzera joan.
170
00:09:06,720 --> 00:09:08,040
Ongi nagon.
171
00:09:08,120 --> 00:09:09,880
-Seguru?
-Bai.
172
00:09:09,960 --> 00:09:11,520
Gainera anitz berandu dugu.
173
00:09:11,920 --> 00:09:13,240
-Beno, banoa orduan.
174
00:09:13,920 --> 00:09:15,560
Ondo lo egin.
-Berdin.
175
00:09:17,320 --> 00:09:18,600
Agur, amona.
176
00:09:19,160 --> 00:09:20,680
Agur, bihotza.
Ondo lo egin.
177
00:09:24,640 --> 00:09:25,840
Ondo zaude?
178
00:09:28,080 --> 00:09:30,240
Ez kezkatu, azalduko da.
179
00:09:30,600 --> 00:09:32,840
Ai... Irati gaixoa...
180
00:09:33,720 --> 00:09:35,880
Mentxuren gainean
pentsatzen aritu naiz.
181
00:09:35,960 --> 00:09:38,400
A, bai?
Gero eta seguruago nago.
182
00:09:38,480 --> 00:09:40,200
Norbaitek hil egin zuen.
183
00:09:40,400 --> 00:09:42,960
Eta zer dela eta bururatu
zaizu hori?
184
00:09:43,040 --> 00:09:46,720
Gertatutakoak ikusita...
bi neska hilik agertu dira.
185
00:09:46,800 --> 00:09:50,000
Aneren ahizpa eta haren laguna ere
Balbemendin galdu ziren.
186
00:09:50,080 --> 00:09:52,360
Geroztik ez dugu
haien berririk izan.
187
00:09:52,640 --> 00:09:55,520
Hala da, bai.
Eta orain Irati desagertu da.
188
00:09:55,600 --> 00:09:58,560
Ez ote zitzaion Mentxuri
halako zerbait gertatuko...
189
00:09:59,520 --> 00:10:02,160
Egunak eraman ditut
ideia horri bueltak ematen.
190
00:10:02,240 --> 00:10:03,600
Ezin dut burutik kendu.
191
00:10:04,000 --> 00:10:05,440
Ia lorik ere ez dut egiten.
192
00:10:07,360 --> 00:10:08,560
Ez estutu.
193
00:10:11,040 --> 00:10:14,600
Mentxu ez zuen inork hil.
-Herrian kontrakoa erraten dute ba.
194
00:10:14,840 --> 00:10:16,280
Ez kasurik egin.
195
00:10:17,320 --> 00:10:19,000
Mentxu ez zuen inork hil.
196
00:10:20,840 --> 00:10:22,560
Nik ez dakidan zerbait dakizu?
197
00:10:26,280 --> 00:10:27,280
Erran.
198
00:10:28,320 --> 00:10:30,800
Zer da?
Kontatu oraintxe bertan.
199
00:10:31,040 --> 00:10:32,960
Ez dakit hau egin behar nukeen.
200
00:10:33,680 --> 00:10:35,280
Utzi misterioak alde batera.
201
00:10:35,360 --> 00:10:38,200
Mentxuri gertatutakoa jakiteko
eskubidea dut.
202
00:10:47,240 --> 00:10:48,720
Hauek denak ezagutzen ditut.
203
00:10:51,200 --> 00:10:52,680
Hau falta zaizu.
204
00:10:52,760 --> 00:10:54,040
Zer da?
205
00:11:01,040 --> 00:11:02,360
Mentxuren letra.
206
00:11:04,720 --> 00:11:07,000
Hil aurretik idatzi zuen.
207
00:11:07,920 --> 00:11:10,120
Irakurri, hor argitzen da dena.
208
00:11:11,360 --> 00:11:15,360
"Zorionekoa izan naiz bizitza
honetan, familia zoragarria
209
00:11:15,440 --> 00:11:19,600
izan dudalako, baina batzuetan
bizitza gogorra bilakatzen da".
210
00:11:19,680 --> 00:11:20,880
"Oso gogorra".
211
00:11:20,960 --> 00:11:23,120
"Eta ezinezkoa da aurrera egitea".
212
00:11:23,480 --> 00:11:27,040
"Gogoan izan beti
izugarri maite zaituztedala".
213
00:11:30,520 --> 00:11:32,000
-Ezin du egia izan.
214
00:11:32,680 --> 00:11:34,960
Egia da, Jesus.
Egia da...
215
00:11:39,600 --> 00:11:43,720
Gure Mentxuk bere buruaz
beste egin zuen.
216
00:12:04,520 --> 00:12:05,520
Lo egin al duzu?
217
00:12:08,200 --> 00:12:09,640
Lo egin behar zenuke.
218
00:12:16,480 --> 00:12:18,000
Ez nion joaten utzi behar.
219
00:12:18,880 --> 00:12:22,520
Jon, errua zurea dela esanda ere
ez duzu ezer konpontzen.
220
00:12:23,320 --> 00:12:24,960
Bere atzetik joan izan banintz...
221
00:12:27,160 --> 00:12:29,240
Egia esan ni ere errudun
sentitzen naiz.
222
00:12:29,800 --> 00:12:30,800
Zu?
223
00:12:31,960 --> 00:12:36,040
Hiltzailea nire bila zebilen
eta Iratik ordaindu nire hutsa.
224
00:12:37,360 --> 00:12:39,200
Baina ez du nahi duena lortuko.
225
00:12:39,560 --> 00:12:42,000
Jon, kexatzen ibiltzeak
ez digu ezertan laguntzen.
226
00:12:45,240 --> 00:12:47,280
Munduan beste ezer
baino gehiago maite dut.
227
00:12:51,560 --> 00:12:55,040
Hona etorri ginenetik,
behin bakarrik esan diot hori.
228
00:12:56,480 --> 00:12:57,560
Behin bakarrik...
229
00:12:58,800 --> 00:13:00,480
Ikusten duzunean esango diozu.
230
00:13:01,800 --> 00:13:03,840
Berriro ikusten badut...
Ziur nago.
231
00:13:03,920 --> 00:13:04,920
(Txirrina)
232
00:13:12,760 --> 00:13:14,200
Apa, Gorka.
-Apa.
233
00:13:14,400 --> 00:13:16,400
-Zer berririk?
-Ez.
234
00:13:17,080 --> 00:13:20,440
Ertzaintzarekin hitz egin diat.
Iparraldea orraztuko ditek.
235
00:13:20,880 --> 00:13:22,760
Atzoko lekura joango gara
berriz ere.
236
00:13:23,480 --> 00:13:26,320
-Bale, konforme.
Begiratu al duzue leizeetan?
237
00:13:26,680 --> 00:13:28,880
-Ez, espeleologo talde bat
ekarri dute.
238
00:13:28,960 --> 00:13:30,640
Beraiek arduratuko dira horretaz.
239
00:13:31,920 --> 00:13:33,160
-Beno, aldatzera noa.
240
00:13:38,560 --> 00:13:40,320
Noiz arte segitu behar dugu
horrela?
241
00:13:40,960 --> 00:13:42,760
Zuk Ertzaintzari egia kontatu arte.
242
00:13:42,840 --> 00:13:44,720
Zer nahi duzu kontatzea?
Zer?
243
00:13:44,800 --> 00:13:47,280
Nork jarri zituen argazkiak
Ferminen liburutegian?
244
00:13:48,360 --> 00:13:49,360
-Prest.
245
00:13:50,000 --> 00:13:52,520
Itxaron, ni ere zuekin noa.
Ez, zu geratu hemen.
246
00:13:52,600 --> 00:13:55,360
Iratik hona hots egin dezake.
Baina nik ere joan nahi dut.
247
00:13:55,440 --> 00:13:57,360
Aukera guztiak
kontutan eduki behar ditugu
248
00:13:57,440 --> 00:13:59,200
eta norbaitek hemen
egon beharra dauka.
249
00:13:59,280 --> 00:14:00,400
Tira, goazen.
250
00:14:03,040 --> 00:14:04,680
(Musika misteriotsua)
251
00:14:17,320 --> 00:14:18,800
Tori, eskerrik asko.
252
00:14:35,680 --> 00:14:38,560
Zer moduz?
Orain ondo.
253
00:14:38,640 --> 00:14:40,120
Noiz atera zara ba?
254
00:14:40,200 --> 00:14:41,720
Goizeko lehen orduan.
255
00:14:41,960 --> 00:14:43,880
Ez omen zuten pisuzko frogarik.
256
00:14:44,280 --> 00:14:45,520
Eta argazkiak?
257
00:14:45,760 --> 00:14:47,240
Ezin zituzten nirekin lotu.
258
00:14:47,680 --> 00:14:49,880
Gainera, ez dira nireak.
Sinetsi behar didazu.
259
00:14:49,960 --> 00:14:51,080
Sinesten dizut.
260
00:14:51,160 --> 00:14:53,360
Elizbarrutiko abokatuak
esan didanez,
261
00:14:53,440 --> 00:14:56,280
hatz-marka bat aurkitu dute
argazkietako batean.
262
00:14:56,560 --> 00:14:58,680
Norena?
Ez dakite oraindik.
263
00:14:58,760 --> 00:15:01,320
Aztertzen ari dira,
baina hatz-marka ez da nirea.
264
00:15:01,400 --> 00:15:02,400
Hori argi dago.
265
00:15:03,400 --> 00:15:05,200
Uste dut badakidala norena den.
266
00:15:05,920 --> 00:15:07,000
Gorkarena?
267
00:15:09,960 --> 00:15:13,520
Jakin al duzu Iratirena?
Bai, ertzainek esan didate.
268
00:15:15,360 --> 00:15:18,520
Horrek behintzat frogatzen du zuk
ez duzula zerikusirik hilketekin.
269
00:15:18,600 --> 00:15:20,480
Bai, horregatik ere askatu naute.
270
00:15:20,560 --> 00:15:22,160
Ez zuten ezer nire kontra.
271
00:15:22,920 --> 00:15:25,240
Baina, hala ere,
egun ederrak pasarazi dizkidate.
272
00:15:25,320 --> 00:15:26,320
Fermin!
273
00:15:27,360 --> 00:15:28,360
Rosa!
274
00:15:29,400 --> 00:15:30,520
Fermin!
275
00:15:33,760 --> 00:15:35,600
Zer moduz tratatu zaituzte?
276
00:15:35,680 --> 00:15:37,680
Beno, ez naiz kexatzen...
277
00:15:37,760 --> 00:15:40,720
Jaten emango zizuten, ezta?
Bai, baina ez etxean bezala.
278
00:15:40,800 --> 00:15:43,080
Noski, goseak egongo zara.
279
00:15:44,000 --> 00:15:45,920
Etorri, zerbait prestatuko dizut.
280
00:15:46,000 --> 00:15:49,040
Geroxeago joango naiz.
Anerekin hitz egin nahi dut.
281
00:15:50,400 --> 00:15:53,640
Baina ez al zara konturatzen?
Lotsagarri gelditzen ari zara.
282
00:15:54,600 --> 00:15:55,600
Goazen.
283
00:15:58,040 --> 00:15:59,560
Lasai, egongo gara gero.
284
00:16:07,720 --> 00:16:09,240
(Trumoiak)
285
00:16:09,840 --> 00:16:11,600
Kaixo!
Osaba!
286
00:16:12,720 --> 00:16:15,960
Zer moduz daude nire ilobatxoak?
-Hau sorpresa!
287
00:16:17,240 --> 00:16:19,080
-Ez zenuen ihes egingo, ezta?
288
00:16:19,160 --> 00:16:21,160
Beno, prest neuzkan
sokak eta pikotxa,
289
00:16:21,240 --> 00:16:23,160
baina azkenean ez ditut behar izan.
290
00:16:23,240 --> 00:16:26,000
-Ez esan horrelakorik haurrari,
gero dena kontatzen du herrian.
291
00:16:26,080 --> 00:16:27,800
Inuzente hutsa da.
-Bai zera!
292
00:16:27,880 --> 00:16:29,360
-Orduan aske utzi zaituzte.
293
00:16:29,440 --> 00:16:31,920
Bai eta inolako kargurik gabe,
gainera.
294
00:16:32,000 --> 00:16:33,480
Dena gaizki-ulertu bat izan da.
295
00:16:33,560 --> 00:16:36,240
Errugabe bat kartzelan sartzea ere...
Ez dute lan erraza.
296
00:16:36,320 --> 00:16:39,160
Gainera, denok egiten dugu
akatsen bat noiz edo noiz, ezta?
297
00:16:40,000 --> 00:16:42,000
Zuk ere egin zenuen
aldizkariekin, ezta?
298
00:16:42,080 --> 00:16:43,240
Bai.
299
00:16:43,760 --> 00:16:44,920
Beno, zu apaiza zara.
300
00:16:45,000 --> 00:16:47,680
Niri hori egin izan balidate,
ez dakit barkatuko nieken.
301
00:16:47,760 --> 00:16:49,160
Barkatzen jakin behar da.
302
00:16:49,240 --> 00:16:51,800
-Beno, orduan hemen geldituko zara,
ezta?
303
00:16:51,880 --> 00:16:54,160
Gero elizetxera joango naiz
zure gauzen bila.
304
00:16:54,240 --> 00:16:57,280
Utzi, Rosa, hobeto nago elizetxea.
Ez dizuet enbarazu egin nahi.
305
00:16:57,360 --> 00:16:59,680
Ezta pentsatu ere,
hemen geldituko zara eta kito.
306
00:16:59,760 --> 00:17:01,360
Gure babesa behar duzu orain.
307
00:17:01,440 --> 00:17:02,920
Eskertzen dizut.
308
00:17:03,000 --> 00:17:06,880
Ni beti egon naiz zure ondoan.
Onean eta txarrean.
309
00:17:07,280 --> 00:17:10,040
-Ama, joan gaitezke
kalera jolastera?
310
00:17:10,280 --> 00:17:11,280
-Segi.
311
00:17:12,000 --> 00:17:13,360
Agur!
-Agur, osaba!
312
00:17:13,800 --> 00:17:15,400
Agur, aita!
-Agur, osaba.
313
00:17:16,840 --> 00:17:18,280
Ederki, Fermin.
314
00:17:20,080 --> 00:17:21,560
Hemen haiz orduan.
315
00:17:21,960 --> 00:17:22,960
Bai.
316
00:17:23,040 --> 00:17:24,640
Rosa, atera ardoa, mesedez.
317
00:17:25,000 --> 00:17:26,000
Eseri.
318
00:17:27,080 --> 00:17:28,360
Pozten nauk.
319
00:17:28,680 --> 00:17:30,160
Estimatzen dizut.
320
00:17:30,720 --> 00:17:32,360
Jakingo heuen Iratirena.
321
00:17:32,760 --> 00:17:34,360
Bai, ertzainek kontatu didate.
322
00:17:36,160 --> 00:17:37,520
Ez diagu bizirik aurkituko.
323
00:17:39,080 --> 00:17:40,960
Gure hondamendia izango da.
324
00:17:43,880 --> 00:17:45,400
Balbemendiren hondamendia.
325
00:17:52,560 --> 00:17:55,040
Hitz egin duzu aitarekin?
Bai.
326
00:17:55,560 --> 00:17:56,840
Eta kaxatxoa?
327
00:17:57,520 --> 00:17:59,040
Erakutsi diot.
328
00:17:59,520 --> 00:18:00,720
Nola hartu du?
329
00:18:01,160 --> 00:18:02,760
Nola nahi duzu hartzea?
330
00:18:07,160 --> 00:18:08,560
(Trumoiak)
331
00:18:09,560 --> 00:18:12,320
Zergatik egin zuen hori gure amak?
Ezin dut ulertu.
332
00:18:13,400 --> 00:18:15,560
Zerbait gertatu zen
aita eta amaren artean?
333
00:18:17,000 --> 00:18:18,640
Traizioa egin al zion aitari?
334
00:18:21,520 --> 00:18:23,960
Beste batekin traizionatu zuen?
Ez.
335
00:18:25,640 --> 00:18:27,240
Hirugarren bat zegoen, ezta?
336
00:18:28,560 --> 00:18:30,240
Baina zer esaten ari zara?
337
00:18:31,000 --> 00:18:33,760
Horregatik egin zuen buruaz beste,
zerbaiten damu.
338
00:18:33,840 --> 00:18:34,840
Hartu.
339
00:18:35,320 --> 00:18:37,720
Mugi...
Zama astunegia zeraman bihotzean.
340
00:18:38,120 --> 00:18:39,960
Bestela berandutuko zaigu.
341
00:18:43,360 --> 00:18:45,080
-Baina zer esaten ari zarete?
342
00:18:58,600 --> 00:19:00,000
Zergatik egin didazu hau?
343
00:19:00,360 --> 00:19:02,840
-Barkatu, barkatu.
344
00:19:07,480 --> 00:19:08,760
-Maite zaitut.
345
00:19:11,240 --> 00:19:12,680
Maite zaitut.
346
00:19:16,360 --> 00:19:17,680
-Asko sentitzen dut.
347
00:19:51,200 --> 00:19:52,640
Zergatik egin duzu?
348
00:19:53,880 --> 00:19:55,480
Bizitza hondatu didazu.
349
00:20:01,360 --> 00:20:05,760
Egia erran bazenu, nirekin
zoriontsua ez zinela aitortu...
350
00:20:07,920 --> 00:20:10,600
ulertuko nuen.
Baina traizioa egitea...
351
00:20:11,720 --> 00:20:14,040
-Baina ni zoriontsua
nintzen zurekin.
352
00:20:14,680 --> 00:20:16,240
Orduan okerrago!
353
00:20:17,920 --> 00:20:20,080
Ez dut deus ulertzen, deus ere ez!
354
00:20:21,560 --> 00:20:23,440
Erran behingoz zer pasatzen den.
355
00:20:25,040 --> 00:20:26,040
-Barkatu, Jesus.
356
00:20:29,760 --> 00:20:30,960
Barkatu.
357
00:20:32,440 --> 00:20:34,680
-Zer edo zer egin dut gaizki.
358
00:20:38,760 --> 00:20:40,240
Zertan egin dizut huts?
359
00:20:40,880 --> 00:20:42,920
-Ez duzu ezer txarrik egin.
360
00:20:43,560 --> 00:20:44,880
Ni naiz,
361
00:20:47,200 --> 00:20:48,840
baina laster konponduko dut.
362
00:20:48,920 --> 00:20:50,200
-Ez, ez konpondu.
363
00:20:52,680 --> 00:20:54,360
Kaltea egina dago.
364
00:20:56,560 --> 00:20:58,560
-Bai.
-Beranduegi da.
365
00:21:32,960 --> 00:21:34,200
Aita!
366
00:21:34,760 --> 00:21:36,560
Ez, nahikoa da.
367
00:21:39,160 --> 00:21:41,040
Ez torturatu zure burua.
368
00:21:43,040 --> 00:21:44,720
Ez duzu ezeren errurik.
369
00:22:18,800 --> 00:22:20,800
Fermin, aske utzi zaituzte.
370
00:22:20,880 --> 00:22:23,080
Hala da, bai.
Pozte naiz.
371
00:22:23,160 --> 00:22:26,120
-Azkenean albiste on bat,
zeren eta bestelakoan...
372
00:22:26,200 --> 00:22:28,600
Zergatik?
Hasieran bezalaxe...
373
00:22:28,680 --> 00:22:30,560
Ezer ez?
Ezta arrastorik ere.
374
00:22:34,600 --> 00:22:35,840
Zer moduz zu?
375
00:22:39,400 --> 00:22:40,720
Zer esango dizut ba?
376
00:22:41,560 --> 00:22:44,360
Ez galdu esperantza.
Agertuko da seguru.
377
00:22:45,560 --> 00:22:46,600
Hala izango al da?
378
00:22:47,880 --> 00:22:49,400
Atsedenak on egingo dizue.
379
00:22:50,440 --> 00:22:53,440
Noiz abiatuko da hurrengo taldea?
Talde horrekin joango naiz.
380
00:22:53,760 --> 00:22:55,720
Ez da beste bilaketa
talderik egongo.
381
00:22:55,800 --> 00:22:57,080
Zer ba?
382
00:22:58,080 --> 00:23:01,280
Ertzaintzak bilaketa-eremua
mugatu du
383
00:23:01,360 --> 00:23:05,200
eta orain leizeak
eta urtegia arakatzen ari dira.
384
00:23:06,560 --> 00:23:08,120
Eta parkeko gainontzeko txokoak?
385
00:23:08,200 --> 00:23:10,640
Dena miatu dugu goitik behera eta...
386
00:23:11,600 --> 00:23:13,000
ez dugu ezer aurkitu.
387
00:23:14,120 --> 00:23:16,040
-Badugu zure otoitzen premia.
388
00:23:16,760 --> 00:23:18,480
Nire esku dagoen guztia egingo dut.
389
00:23:18,560 --> 00:23:21,560
Libre utzi zaituzte, eta eskerrak,
bagenekien errugabea zinela.
390
00:23:21,640 --> 00:23:22,640
Estimatzen dizuet.
391
00:23:25,480 --> 00:23:27,480
-Beno, goazen.
Tira, gero arte.
392
00:23:27,920 --> 00:23:28,920
Agur, bai.
393
00:23:43,400 --> 00:23:44,880
Juantxo.
Apa.
394
00:23:46,080 --> 00:23:49,040
Nolatan hemen?
Belar batzuk ekartzera etorri naun.
395
00:23:50,120 --> 00:23:52,680
Zer moduz mendi aldean?
Saltsa gehiegi.
396
00:23:52,760 --> 00:23:53,960
Ez zaidan gustatzen.
397
00:23:54,040 --> 00:23:57,800
Ertzaintzak enbarazu egiten zidan
hainbeste galderarekin.
398
00:23:58,720 --> 00:24:00,320
Iratigatik galdezka joan zaizkizu?
399
00:24:00,400 --> 00:24:03,160
Eta animaliak urduri zeuden
egun hauetako zalapartarekin.
400
00:24:03,240 --> 00:24:05,880
Ezer esan diezu Iratiri buruz?
Ez.
401
00:24:06,520 --> 00:24:07,720
Ez ninan ezer ikusi.
402
00:24:09,800 --> 00:24:11,160
Ea aurkitzen duten.
403
00:24:11,240 --> 00:24:13,280
Ez dinate inoiz aurkituko.
404
00:24:13,600 --> 00:24:14,880
Zer ba?
405
00:24:15,960 --> 00:24:18,200
Beno, ez zienat egia osoa esan.
406
00:24:18,560 --> 00:24:19,800
Zer?
407
00:24:20,280 --> 00:24:22,560
Bixentak agindu zian isilik egoteko.
408
00:24:22,640 --> 00:24:25,400
Bestela burutik eginda nagoela
pentsatuko diten eta.
409
00:24:25,480 --> 00:24:27,280
Zerbait ikusi zenuen ala?
410
00:24:28,080 --> 00:24:32,200
Ikusi, ikusi... ez,
baina bazekinat nor izan den.
411
00:24:32,560 --> 00:24:34,760
Nor?
Akerbeltz.
412
00:24:35,880 --> 00:24:37,800
Akerbeltz?
Bai.
413
00:24:38,200 --> 00:24:40,480
Gu zigortu arte ez din etsiko.
414
00:24:40,560 --> 00:24:42,040
Mendeku gose zegon.
415
00:24:44,080 --> 00:24:45,840
Bixentak arrazoi du.
416
00:24:45,920 --> 00:24:47,520
Hobe inori ez esatea.
417
00:24:47,600 --> 00:24:49,880
Hi! Egia dun, aditu?
418
00:24:50,800 --> 00:24:53,560
Gau hartan Akerbeltzen orroak
entzun nitinan.
419
00:24:54,360 --> 00:24:55,640
Zer orro klase?
420
00:25:29,320 --> 00:25:30,800
Kezkatuta naukazu.
421
00:25:34,920 --> 00:25:36,240
Zer moduz zaude?
422
00:25:39,240 --> 00:25:42,400
Konfesatzera etorri bazara,
ez da une egokia.
423
00:25:44,080 --> 00:25:45,840
Egokitasunaz nor eta zu?
424
00:25:47,040 --> 00:25:48,040
Zer duzu?
425
00:25:48,240 --> 00:25:50,800
Zure gaur goizeko jarrera
ez da oso egokia izan.
426
00:25:50,880 --> 00:25:52,000
Baina zer diozu?
427
00:25:52,080 --> 00:25:54,320
Anerekin askatasun gehiegi
erakutsi duzu.
428
00:25:54,400 --> 00:25:56,360
Herri guztiaren aurrean, gainera.
429
00:25:58,360 --> 00:26:00,440
Emakume horrengandik
urrundu behar duzu.
430
00:26:00,880 --> 00:26:02,520
Bide txarretik eramango zaitu.
431
00:26:03,440 --> 00:26:04,760
Egidazu kasu.
432
00:26:06,800 --> 00:26:08,440
Beti egin dizut kasu.
433
00:26:09,040 --> 00:26:10,480
Dena zor didazu.
434
00:26:10,560 --> 00:26:12,360
Inoiz ez dizut ezer eskatu.
435
00:26:12,760 --> 00:26:14,040
Ezta nik zuri ere.
436
00:26:14,520 --> 00:26:16,840
Baina orain bai, orain eskatu dizut.
437
00:26:18,720 --> 00:26:20,320
Ahaztu neska hori lehenbailehen.
438
00:26:23,880 --> 00:26:25,360
Ez duzu ezer ulertzen.
439
00:26:25,560 --> 00:26:27,120
Zer da ulertu beharrekoa?
440
00:26:29,360 --> 00:26:31,920
Berarekin maiteminduta nago.
Zer?
441
00:26:32,560 --> 00:26:33,640
Bai.
442
00:26:36,640 --> 00:26:38,120
Ane maite dut.
443
00:26:38,600 --> 00:26:39,920
Ez da posible.
444
00:26:40,720 --> 00:26:42,960
Burua galdu duzu ala?
Ez, Rosa.
445
00:26:44,320 --> 00:26:45,840
Begiak ireki zaizkit.
446
00:26:46,560 --> 00:26:48,720
Ezin dut sinetsi.
Ba egia da.
447
00:26:50,560 --> 00:26:52,840
Hemendik aurrera
ohitu egin beharko duzu.
448
00:26:53,120 --> 00:26:54,440
Hori inoiz ez!
449
00:27:07,400 --> 00:27:09,080
(Eskailerak)
450
00:27:11,320 --> 00:27:13,160
Ene! Nora zoaz hain azkar?
451
00:27:13,240 --> 00:27:14,920
Amonaren atzetik nabil, ikusi duzu?
452
00:27:15,000 --> 00:27:16,720
Juantxorekin dago sukaldean.
453
00:27:18,600 --> 00:27:19,600
-Ane.
454
00:27:24,480 --> 00:27:26,880
Maddi, ondo al zaude?
455
00:27:30,120 --> 00:27:31,680
Ez dirudi sukarra duzunik.
456
00:27:33,600 --> 00:27:35,080
Irati ez da galdu.
457
00:27:35,280 --> 00:27:36,760
Zergatik esaten duzu hori?
458
00:27:36,840 --> 00:27:39,120
Berarekin amets egin nuen.
Bizirik dago.
459
00:27:39,200 --> 00:27:40,200
Non?
460
00:27:40,360 --> 00:27:42,760
Hori ez dakit.
Akerbeltzek dauka.
461
00:27:43,920 --> 00:27:45,440
Akerbeltz? Berriro ere?
462
00:27:45,720 --> 00:27:47,240
Zu zara hurrengoa.
463
00:27:50,560 --> 00:27:53,200
Lasai, Maddi,
niri ez zait ezer gertatuko.
464
00:27:53,760 --> 00:27:55,480
Akerbeltz oso arriskutsua da.
465
00:27:56,880 --> 00:27:58,400
(Mugikorra)
466
00:28:01,680 --> 00:28:02,680
Eneko?
467
00:28:03,360 --> 00:28:04,360
Eneko!
468
00:28:05,200 --> 00:28:07,240
Bai, bai, ez dut entzuten ezer.
469
00:28:07,960 --> 00:28:09,480
Bai, ez daukat koberturarik.
470
00:28:09,560 --> 00:28:11,400
Bai, itxaron momentu bat,
kanpora noa.
471
00:28:11,600 --> 00:28:13,920
Eneko?
Bai. Entzuten nauzu?
472
00:28:14,960 --> 00:28:16,440
Bai, ados.
473
00:28:17,000 --> 00:28:18,640
Utzi egin behar zaitut.
474
00:28:19,520 --> 00:28:21,280
Bai, bai, hots egingo dizut.
Agur.
475
00:28:22,680 --> 00:28:23,760
Dena ongi?
476
00:28:24,760 --> 00:28:26,360
Joan beharra dut.
Zaude!
477
00:28:26,640 --> 00:28:28,840
Ez ukitu!
Barkatu!
478
00:28:29,480 --> 00:28:32,200
Ez dut zurekin hitz egin nahi.
Zureak egin du.
479
00:28:33,240 --> 00:28:35,960
Ertzainek hatz-marka bat
aurkitu dute argazkietako batean.
480
00:28:36,040 --> 00:28:37,200
Zer argazki?
481
00:28:38,160 --> 00:28:41,160
Ferminen liburutegia, argazkiak...
gogoratzen?
482
00:28:41,480 --> 00:28:43,560
Hatz-marka ez da Ferminena.
483
00:28:44,280 --> 00:28:46,000
Azalpen asko eman behar duzu.
484
00:28:47,080 --> 00:28:48,680
Zer egin duzu Iratirekin?
485
00:28:48,760 --> 00:28:51,720
Benetan halako gauza bat egiteko
gai naizela uste duzu?
486
00:28:55,800 --> 00:28:57,360
Ez nauzu gehiago ezagutzen?
487
00:29:00,080 --> 00:29:01,520
Aldatu naiz?
488
00:29:03,080 --> 00:29:04,320
Zer pasa da?
489
00:29:05,120 --> 00:29:06,520
Ez dakit nor zaren benetan.
490
00:29:25,680 --> 00:29:30,280
Maite zaitut, Ane, eta badira urteak
ez dudala horrelakorik erran.
491
00:29:42,880 --> 00:29:45,320
Beno, Jesus, hemen dauzkak.
492
00:29:47,160 --> 00:29:48,800
Prezioa ezin hobea duk.
493
00:29:48,880 --> 00:29:52,040
Hik ere badakik lur horiek
askoz gutxiago balio dutela.
494
00:29:53,000 --> 00:29:55,800
Dirutan neurtu ezin daitezken
bertze gauza anitz daude.
495
00:29:55,920 --> 00:29:58,760
O!
Horiek iraganeko kontuak dituk.
496
00:29:59,000 --> 00:30:01,240
Aurrera begiratu beharra zegok.
497
00:30:01,880 --> 00:30:03,680
Batzuetan bai.
498
00:30:04,320 --> 00:30:06,520
Ya. Sinatu hemen.
499
00:30:17,280 --> 00:30:20,480
Zuzen jokatzen ari haiz.
Onena duk herriarentzat.
500
00:30:20,840 --> 00:30:22,280
Tira.
A!
501
00:30:22,360 --> 00:30:25,600
Guk ere alde batera utzi beharko
genikek iraganeko ika-mikak.
502
00:30:25,680 --> 00:30:27,680
Aurrera begiratu behar zioagu.
503
00:30:28,800 --> 00:30:30,400
Lortu duk hire asmoa.
504
00:30:31,000 --> 00:30:32,560
Lurrak hireak dituk.
505
00:30:33,640 --> 00:30:34,920
A...
506
00:30:35,000 --> 00:30:38,200
Kafe goxoa... ezin hobea.
507
00:30:39,360 --> 00:30:40,800
Beno, Jesus,
508
00:30:42,600 --> 00:30:43,800
joan beharra zeukat.
509
00:31:03,680 --> 00:31:05,120
Ez kezkatu, aita.
510
00:31:05,480 --> 00:31:07,000
Dena ondo aterako da.
511
00:31:44,320 --> 00:31:45,920
Nire etxea miatu dute.
512
00:31:46,320 --> 00:31:47,320
Zer?
513
00:31:47,800 --> 00:31:50,360
Ertzainak etorri dira
eta dena hankaz gora jarri dute.
514
00:31:51,880 --> 00:31:54,080
Zer dela eta?
Dena zekiten niri buruz.
515
00:31:55,640 --> 00:31:59,440
Nire Madrileko ibilerak,
drogen kontuak...
516
00:32:00,480 --> 00:32:01,720
Sentitzen dut.
517
00:32:03,640 --> 00:32:06,960
Irati desagertu da eta kabroi horiek
denbora alferrik galtzen.
518
00:32:08,520 --> 00:32:10,160
Iratiri zerbait gertatzen bazaio...
519
00:32:10,840 --> 00:32:12,840
Iratiri zerbait gertatzen bazaio...
520
00:32:13,320 --> 00:32:14,520
Lasai, Jon.
521
00:32:15,680 --> 00:32:18,200
Laster konturatuko dira
zuk ez duzula zerikusirik.
522
00:32:18,960 --> 00:32:20,560
Nik badakit zer nahi duten horiek.
523
00:32:21,800 --> 00:32:22,800
Zer?
524
00:32:25,040 --> 00:32:27,560
Balbemenditik ez irteteko
agindua eman dute.
525
00:32:29,320 --> 00:32:30,880
Inork ezin du hemendik mugitu.
526
00:32:32,560 --> 00:32:34,200
Laster hasiko da sorgin-ehiza.
527
00:32:34,840 --> 00:32:36,120
Errudun bat behar dute.
528
00:32:36,280 --> 00:32:38,200
(Pausoak hurbiltzen)
529
00:32:42,640 --> 00:32:43,640
Ikusten?
530
00:32:46,360 --> 00:32:47,360
Ikusten?
531
00:32:50,000 --> 00:32:51,000
Beti berdin.
532
00:32:53,440 --> 00:32:54,440
Beti berdin.
533
00:32:56,680 --> 00:32:58,160
Ez galdu esperantza, Jon.
534
00:33:01,120 --> 00:33:02,840
Ezin diot neure buruari barkatu.
535
00:33:02,920 --> 00:33:05,000
Ez nion etxetik
alde egiten utzi behar.
536
00:33:05,080 --> 00:33:06,480
Ez nion utzi behar.
537
00:33:06,680 --> 00:33:09,080
Jon, ez zen zure errua izan.
538
00:33:11,800 --> 00:33:13,400
-Bai.
-Ez.
539
00:33:14,120 --> 00:33:16,120
-Bai, beldurtu egin zara.
-Ezetz.
540
00:33:16,400 --> 00:33:17,880
Zer duzue ba?
541
00:33:17,960 --> 00:33:21,400
Orro bat entzun dugu basoan
eta Maddik uste zuen hartz bat zela.
542
00:33:21,480 --> 00:33:23,640
-Hartza ematen zuen.
Eta zer zen ba?
543
00:33:24,000 --> 00:33:25,680
-Nire aitaren autoa.
544
00:33:25,920 --> 00:33:28,080
-Ba soinu oso arraroa egin zuen.
545
00:33:28,160 --> 00:33:29,920
-Goazen gure etxera.
-Bale.
546
00:33:30,000 --> 00:33:31,000
Agur, Ane.
Agur.
547
00:33:37,200 --> 00:33:38,200
Orroak...
548
00:33:41,680 --> 00:33:42,720
Jakina!
549
00:33:44,480 --> 00:33:46,000
Orduan Juantxok...
550
00:33:50,440 --> 00:33:52,240
Ez, ez, nire gauzak.
551
00:34:18,320 --> 00:34:19,960
Barkamena eskatu nahi dizut.
552
00:34:21,400 --> 00:34:23,640
Nire susmoak funtsik
gabe geratu dira.
553
00:34:24,240 --> 00:34:27,000
Susmatu bakarrik ez,
beste zerbait ere egin zenuen.
554
00:34:27,080 --> 00:34:30,200
Eta oso larria, gainera.
Beno, nik...
555
00:34:30,600 --> 00:34:33,200
Baina uste dut badakidala
zerk bultzatu zintuen...
556
00:34:33,880 --> 00:34:34,880
edo nork.
557
00:34:35,400 --> 00:34:36,800
Ez da zuk uste duzuna.
558
00:34:36,880 --> 00:34:38,440
Anek ez du zerikusirik.
559
00:34:38,520 --> 00:34:40,200
Ez dut bere izenik aipatu.
560
00:34:40,280 --> 00:34:43,600
Baina bera duzu buruan.
Bai, eta nire zalantzak ditut.
561
00:34:44,560 --> 00:34:46,760
Seguru zaude
ez zenuela beregatik egin?
562
00:34:46,840 --> 00:34:49,640
Erran dizut:
Anek ez du zerikusirik.
563
00:34:50,080 --> 00:34:52,920
Eta zure etxean aurkitu zituen
txosten eta argazkiak zer?
564
00:34:53,280 --> 00:34:55,920
Enararenak batez ere.
Zer iruditu zitzaizkion?
565
00:35:00,600 --> 00:35:02,080
Emakume oso berezia da.
566
00:35:02,160 --> 00:35:03,160
Zuk ere...
567
00:35:03,240 --> 00:35:06,160
Begira, Fermin,
zuri buruz tronpatu naiz,
568
00:35:06,560 --> 00:35:09,160
baina apaiza izanda,
ez al didazu barkatu behar?
569
00:35:09,840 --> 00:35:11,680
Barkatu, bai, baina ahaztu ez.
570
00:35:12,280 --> 00:35:13,480
Ikusten dut...
571
00:35:14,600 --> 00:35:17,800
Lagunak ginela uste nuen,
baina ikusten dut ezetz.
572
00:35:20,560 --> 00:35:24,040
Pertsonak ezagutzen ditugula
uste dugu, baina ez da egia.
573
00:35:24,120 --> 00:35:25,560
Damu naizela.
574
00:35:27,440 --> 00:35:29,240
Zergatik pentsatu zenuen
ni nintzela?
575
00:35:31,560 --> 00:35:32,960
Ez al didazu esan behar?
576
00:35:35,480 --> 00:35:36,840
Ezin dizut erran.
577
00:36:13,320 --> 00:36:14,320
Zer?
578
00:36:14,920 --> 00:36:16,040
Berririk?
579
00:36:16,120 --> 00:36:18,520
Ez, galdeketa egin zidatenan.
580
00:36:18,760 --> 00:36:20,280
Eta zer galdetu dizute ba?
581
00:36:20,800 --> 00:36:23,000
Non nengoen gau hartan eta gisakoak.
582
00:36:24,040 --> 00:36:25,440
Kontent egonen haiz.
583
00:36:26,480 --> 00:36:28,360
Orain guztiak gaitun susmagarriak.
584
00:36:28,440 --> 00:36:30,760
Nik ez nuen hori nahi.
Eta zer nahi dunan ba?
585
00:36:31,560 --> 00:36:33,680
Beno...
Dena hire errua dun.
586
00:36:33,920 --> 00:36:36,640
Oker zaude,
hiltzailearena da errua.
587
00:36:36,720 --> 00:36:37,960
Nik ez dut Irati bahitu.
588
00:36:38,040 --> 00:36:40,400
Eta nola dakigu guk
ez haizela hi izan?
589
00:36:42,000 --> 00:36:44,240
Zerbait aurkitu dute leizeetan?
Ez zekinat.
590
00:36:44,320 --> 00:36:47,200
Eta urtegian?
Esan dizute zerbait edo?
591
00:36:47,280 --> 00:36:49,600
Zergatik ez dun zuzenean
beraiekin solas egiten?
592
00:36:49,680 --> 00:36:51,280
Lagun onak ditun, ezta?
593
00:36:53,960 --> 00:36:55,880
Ai, Fermin!
594
00:36:56,000 --> 00:36:57,200
Kaixo, Bixenta.
595
00:36:58,600 --> 00:37:00,320
Hau poza zu libre ikustea.
596
00:37:00,400 --> 00:37:03,640
Gaizki-ulertu bat izan da, baina
jainkoari esker konpondu da dena.
597
00:37:03,720 --> 00:37:06,680
Ni ere pozten naiz.
Ikara ederra hartu dugu.
598
00:37:06,920 --> 00:37:08,760
Zerbait hartuko duzu, ezta?
599
00:37:09,240 --> 00:37:12,560
Geroxeago agian, lana atzeratu
zait eta... badakizu.
600
00:37:12,640 --> 00:37:14,120
Jakina, jakina.
601
00:37:14,200 --> 00:37:16,840
Jesus, etorri.
Sukaldean behar zaitut.
602
00:37:22,440 --> 00:37:25,040
Zurekin hitz egin behar dut.
Oso garrantzitsua da.
603
00:37:25,800 --> 00:37:26,800
Esan.
604
00:37:27,280 --> 00:37:28,600
Ez, hemen ez.
605
00:37:29,440 --> 00:37:31,520
Zer iruditzen urtegian
ordubete barru?
606
00:37:31,840 --> 00:37:32,840
Ondo.
607
00:37:34,040 --> 00:37:35,040
Agur.
608
00:37:53,520 --> 00:37:54,960
Zer ostia habil?
609
00:37:55,600 --> 00:37:57,640
Jaitsi arma hori.
Eta hi, zer?
610
00:37:58,280 --> 00:37:59,280
Iratiren bila?
611
00:38:00,520 --> 00:38:02,040
Alfer-alferrik ari haiz.
612
00:38:03,120 --> 00:38:05,320
Ertzaintzak ederki asko
miatu dik inguru hau.
613
00:38:06,280 --> 00:38:07,800
Ez nabilek Iratiren bila.
614
00:38:08,600 --> 00:38:10,760
Hi bezalakoen bila baizik.
Aurkitu nauk ba.
615
00:38:11,120 --> 00:38:12,560
Aurrekoan ere esan nian.
616
00:38:12,640 --> 00:38:14,000
Debekatuta zegok ehiza.
617
00:38:14,080 --> 00:38:15,600
Utzi ni bakean!
618
00:38:16,000 --> 00:38:18,200
Jaitsi arma hori behingoz.
Hik alde egindakoan.
619
00:38:18,280 --> 00:38:20,000
Ez nauk txantxetan ari!
Ezta neu ere!
620
00:38:21,080 --> 00:38:22,720
Ertzainei deitu behar al ziat?
621
00:38:22,800 --> 00:38:24,720
Ez zaidak bat ere kostatzen.
622
00:38:24,800 --> 00:38:26,400
Bake ederra hi gabe.
623
00:38:26,480 --> 00:38:28,080
Hik ez nauk salatuko.
624
00:38:28,840 --> 00:38:30,120
Ez zaik ausartuko.
625
00:38:30,200 --> 00:38:32,080
A, ez?
Ez.
626
00:38:33,040 --> 00:38:34,800
Hire sekretua ezagutzen diat.
627
00:38:34,880 --> 00:38:36,360
Zer Kristo esaten ari haiz?
628
00:38:37,520 --> 00:38:40,000
Bazekiat zertan
ibiltzen haizen gauetan,
629
00:38:40,080 --> 00:38:41,880
jendea akanpaturik dagoenean.
630
00:38:42,280 --> 00:38:43,760
Zertan ibiltzen nauken?
631
00:38:44,240 --> 00:38:45,720
Parkea zaintzen.
632
00:38:45,800 --> 00:38:47,480
Horixe duk nire lana!
633
00:38:48,400 --> 00:38:50,280
Badakik hori ez dela egia.
634
00:38:54,160 --> 00:38:55,560
Kabroia...
635
00:39:16,160 --> 00:39:17,160
Ai!
636
00:39:19,280 --> 00:39:20,280
Ai, Esti!
637
00:39:21,320 --> 00:39:22,760
Puskatu egin da.
638
00:39:23,400 --> 00:39:25,200
-Ez larritu,
konpontzera eramango dugu.
639
00:39:25,280 --> 00:39:27,800
-Baina ez da gauza bera izango.
-Baietz, ikusiko duzu.
640
00:39:27,880 --> 00:39:30,640
Eskuturreko berezia behar du.
Bai, gure amarena zen.
641
00:39:30,720 --> 00:39:33,280
Ez zuen sekula kentzen
eta Olatzek ezta ere.
642
00:39:33,760 --> 00:39:36,320
Pega-pega eginda bizi dira biak,
ez da hala?
643
00:39:37,480 --> 00:39:40,040
-Zuk uste konpondu daitekeela?
-Baietz ikusiko duzu.
644
00:39:40,960 --> 00:39:42,600
Oso garrantzitsua da guretzat.
645
00:39:42,680 --> 00:39:46,080
Nik ere niretzat nahi nuen, baina
Olatzek aurkitu zuen lehenago.
646
00:39:46,160 --> 00:39:48,680
Zer egingo zaio...
Berak aurkitu zuen lehenengo?
647
00:39:48,760 --> 00:39:51,040
Bai.
Galduta zegoen ala?
648
00:39:51,120 --> 00:39:53,720
-Amak mesanotxean gorde zuen
hil zen egunean.
649
00:39:54,560 --> 00:39:57,040
Baina ez al didazu esan
jantzita zeramala beti?
650
00:39:57,680 --> 00:39:58,880
(Oihua)
651
00:40:00,440 --> 00:40:01,440
Zer duzu?
652
00:40:01,840 --> 00:40:03,160
Olioa.
653
00:40:03,520 --> 00:40:07,120
Esti, zoaz gelara
eta ekarri pote gorria.
654
00:40:07,200 --> 00:40:08,880
Erredurentzat erabiltzen dudana.
655
00:40:08,960 --> 00:40:10,360
Ondo zaude?
Orain nator.
656
00:40:10,440 --> 00:40:11,640
Bai, ez da ezer.
657
00:40:13,080 --> 00:40:15,800
Ea, utzi erredura hori ikusten.
Azalekoa da.
658
00:40:15,880 --> 00:40:18,000
Badaukat pomada oso on bat.
Ekarriko dizut.
659
00:40:18,080 --> 00:40:19,400
Ez, ez dut behar.
660
00:40:19,480 --> 00:40:22,480
Estibalizek oraintxe
ekarriko du suge-belarren ukendua.
661
00:40:23,080 --> 00:40:25,160
Gehiago fidatzen naiz
nire erremedioekin.
662
00:40:33,040 --> 00:40:34,800
(Musika misteriotsua)
663
00:40:46,000 --> 00:40:47,000
Kaixo.
664
00:40:47,640 --> 00:40:48,880
Aita Fermin?
665
00:40:49,640 --> 00:40:52,960
Bai.
Eta zu, oker ez banago, don IƱaki.
666
00:40:54,640 --> 00:40:57,120
Pozten nau zu berriro
hemen ikusteak.
667
00:40:58,080 --> 00:41:00,440
Herrian denek esaten zuten
errugabea zinela.
668
00:41:01,560 --> 00:41:03,320
Gaizki-ulertu bat izan da dena.
669
00:41:03,400 --> 00:41:05,640
Oso estimatua zara inguruotan.
670
00:41:06,000 --> 00:41:08,400
Bai, nik ere asmo maite ditut
hemengo kristauak.
671
00:41:09,240 --> 00:41:12,240
Bai, baina bazen zera,
neska bat...
672
00:41:13,600 --> 00:41:17,080
Bai, orain gogoratu dut,
Ane du izena.
673
00:41:17,360 --> 00:41:20,280
Itsu-itsuan defendatzen zuen
zure errugabetasuna.
674
00:41:21,400 --> 00:41:24,520
Baina bada gauza bat oso argi
geratu ez zaidana.
675
00:41:24,600 --> 00:41:26,840
Bertakoa da
edo beste elizbarruti batekoa?
676
00:41:29,040 --> 00:41:30,080
Konfesatuko nauzu.
677
00:41:32,080 --> 00:41:34,240
Nola ez ba?
Hementxe bertan?
678
00:41:36,840 --> 00:41:37,840
Ondo da.
679
00:41:49,160 --> 00:41:50,480
Maitemindu egin naiz...
680
00:41:50,560 --> 00:41:52,080
(Tentsio musika)
681
00:41:52,640 --> 00:41:54,240
...aipatu duzun emakumearekin.
682
00:41:56,200 --> 00:41:57,480
Jabetuta nengoen, bai.
683
00:41:59,680 --> 00:42:01,160
Ez dakit zer egin.
684
00:42:01,240 --> 00:42:02,800
Zure aholkua behar dut.
685
00:42:04,240 --> 00:42:05,920
Inor ez dago tentalditik libre.
686
00:42:06,000 --> 00:42:08,280
Inork baino hobeto
jakin beharko zenuke hori.
687
00:42:09,560 --> 00:42:11,600
Izakiak ahulak gara.
688
00:42:12,760 --> 00:42:13,760
Ahulegiak.
689
00:42:15,560 --> 00:42:18,120
Ulertzen dut emakume horretaz
maitemindu izana,
690
00:42:18,200 --> 00:42:21,000
tentaldiari zirrikitu bat
ireki diozu.
691
00:42:21,160 --> 00:42:24,760
Eta bestalde, herri honetako giroak
ez dizu gehiegi laguntzen.
692
00:42:26,560 --> 00:42:27,960
Berak ere maite nau.
693
00:42:28,160 --> 00:42:29,680
Baina maitasun arrunt
694
00:42:29,760 --> 00:42:32,880
eta hutsal batengatik uko egin behar
diozu benetako maitasunari?
695
00:42:33,360 --> 00:42:35,360
Jainkoari traizioa egiteko
prest zaude?
696
00:42:36,160 --> 00:42:37,360
Hortxe dago gakoa.
697
00:42:39,800 --> 00:42:43,320
Ezin dituzu zure sinesmen guztiak
baztertu emakume batengatik.
698
00:42:44,560 --> 00:42:46,280
Sendo jokatu behar duzu.
699
00:42:47,800 --> 00:42:48,800
Ez dakit.
700
00:42:50,280 --> 00:42:51,280
Hara...
701
00:42:51,960 --> 00:42:55,000
Jainkoak harri-koskorrak
jartzen dizkigu fede-bidean
702
00:42:55,080 --> 00:42:57,600
gure bokazioa
norainokoa den jakiteko.
703
00:42:58,520 --> 00:43:00,760
Horixe da, hain zuzen ere,
emakume hori zuretzat.
704
00:43:00,840 --> 00:43:02,720
Harri-koskor bat zure fede-bidean.
705
00:43:04,240 --> 00:43:06,240
Tentalditik libratzea
lortu behar duzu.
706
00:43:07,240 --> 00:43:11,120
Gu beste zeregin jasoagoetara
deituak gara.
707
00:43:15,000 --> 00:43:17,000
Ez duzu erabakia orain hartu behar.
708
00:43:19,720 --> 00:43:22,920
Eman tartea gogoetari
eta argia ikusiko duzu.
709
00:43:23,840 --> 00:43:25,840
Orain pasioak itsututa zaude.
710
00:43:25,920 --> 00:43:27,280
Hartu denbora.
711
00:43:27,920 --> 00:43:29,440
Jainkoa izango duzu lagun.
712
00:43:33,920 --> 00:43:35,320
(Atea)
713
00:43:42,440 --> 00:43:45,080
Baduzu minutu bat?
Zurekin hitz egin nahi dut.
714
00:43:45,440 --> 00:43:46,440
Aurrera.
715
00:43:50,520 --> 00:43:51,520
Eta?
716
00:43:52,600 --> 00:43:53,640
Nire ahizparekin
717
00:43:53,720 --> 00:43:55,920
eta bere mutil-lagunarekin
egon zinen tabernan.
718
00:43:56,000 --> 00:43:57,960
Zer?
Argazki bat daukat.
719
00:44:01,120 --> 00:44:02,480
Hau zure eskua da.
720
00:44:04,520 --> 00:44:06,200
Bai, ez dizut ezetzik esango.
721
00:44:07,000 --> 00:44:08,720
Zer egiten zenuen beraiekin?
722
00:44:08,960 --> 00:44:12,200
Tabernan lan eginda normala da
bezeroak atenditzea.
723
00:44:12,280 --> 00:44:14,880
Hori da gure lana.
Zurekin hitz egin zuten?
724
00:44:14,960 --> 00:44:18,560
Mendiko ibilbideei buruz aholku
bila etorri ziren, besterik ez.
725
00:44:18,640 --> 00:44:21,000
Eta zuk zer esan zenien?
Nik esan? Ezer ez.
726
00:44:21,080 --> 00:44:23,280
Aholku batzuk eman nizkien.
Eta gero?
727
00:44:23,520 --> 00:44:24,600
Gero...
728
00:44:25,400 --> 00:44:27,040
Gero kafe bat atera nien.
729
00:44:28,400 --> 00:44:29,840
Zergatik ez zenidan esan?
730
00:44:29,920 --> 00:44:32,280
Ez nuen pentsatzen
garrantzia zuenik.
731
00:44:32,440 --> 00:44:37,200
Eta gainera... egia esan,
ez naiz ongi akordatzen.
732
00:44:37,640 --> 00:44:41,480
Bixenta, nire ahizpari buruz
edozein txikikeria da garrantzitsua.
733
00:44:45,640 --> 00:44:47,320
Beste gauza bat galdetu nahi dizut.
734
00:44:49,520 --> 00:44:50,840
Nola hil zen Mentxu?
735
00:44:51,320 --> 00:44:54,040
Zertara dator hori?
Egia jakin nahi dut, Bixenta.
736
00:44:54,120 --> 00:44:57,120
Esan nizun istripu bat izan zela.
Ezetz esango nuke nik.
737
00:44:57,960 --> 00:45:00,320
Mentxuk ez zuen sekula
eskumuturrekoa kentzen.
738
00:45:01,560 --> 00:45:03,160
Zergatik kendu zuen egun horretan?
739
00:45:04,640 --> 00:45:06,840
Bazekielako bere bizitzako azkena
izango zela.
740
00:45:07,160 --> 00:45:08,160
Baina...
741
00:45:08,240 --> 00:45:10,240
Bere buruaz beste egitea
erabaki zuelako!
742
00:45:10,720 --> 00:45:11,720
Ospa!
743
00:45:11,800 --> 00:45:13,760
Ez naiz hemendik mugituko
egia jakin arte.
744
00:45:13,840 --> 00:45:15,640
Zergatik egin zuen
bere buruaz beste?
745
00:45:16,480 --> 00:45:18,800
Ziur nago Mentxuren heriotzak
zerikusia duela
746
00:45:18,880 --> 00:45:21,840
hemen gertatzen ari denarekin.
Baina zer esaten ari zara?
747
00:45:21,920 --> 00:45:24,080
Hildako neska guztiek
begi argiak zituzten.
748
00:45:24,160 --> 00:45:25,920
Mentxuk ere begi argiak zituen.
749
00:45:26,080 --> 00:45:29,720
Mentxurenak ez du zerikusirik
Balbemendin gertatzen ari denarekin.
750
00:45:29,800 --> 00:45:31,520
Zergatik egin zuen
bere buruaz beste?
751
00:45:31,960 --> 00:45:34,200
Egia esaten ez badidazu,
Ertzaintzara joko dut,
752
00:45:34,280 --> 00:45:36,240
eta orduan okerrago izango da
guztiontzat.
753
00:45:36,320 --> 00:45:38,000
Maddirengatik egin zuen!
754
00:45:39,600 --> 00:45:41,280
Maddi ez da Jesusen alaba!
755
00:45:45,000 --> 00:45:47,520
Eta orain zoaz mesedez,
bakarrik egon nahi dut.
756
00:46:02,680 --> 00:46:04,160
Zer dago afaltzeko?
757
00:46:04,240 --> 00:46:05,440
Arraina.
758
00:46:05,520 --> 00:46:07,000
Ez dago gaizki.
759
00:46:07,560 --> 00:46:10,480
Hara, Eusko Jaurlaritzakoa.
760
00:46:16,680 --> 00:46:17,840
Ez da posible...
761
00:46:18,280 --> 00:46:21,640
Kabroiak! Kabroi zikinak!
Kabroiak!
762
00:46:22,040 --> 00:46:23,240
Zer duzu?
763
00:46:24,800 --> 00:46:26,640
Jaurlaritzakoen txosten bat.
764
00:46:26,840 --> 00:46:28,800
Bainuetxeko obra gelditzea
erabaki dute.
765
00:46:28,880 --> 00:46:29,880
Zer ba?
766
00:46:29,960 --> 00:46:31,920
Lurren azpian leizeak
aurkitu dituztelako.
767
00:46:32,000 --> 00:46:33,000
Eta?
768
00:46:33,160 --> 00:46:37,480
Jauntxoei leizeen balio ekologikoa
zehaztu behar dela bururatu zaie.
769
00:46:37,560 --> 00:46:39,080
Europako aginduak!
770
00:46:40,240 --> 00:46:43,440
Zer gertatuko da lurrekin?
Ez dituztela birkalifikatuko.
771
00:46:44,360 --> 00:46:46,840
Rosa, egin dugun inbertsioa
egin eta gero...
772
00:46:48,400 --> 00:46:50,280
Beno, lasai. Lasai.
773
00:46:50,760 --> 00:46:51,880
Konponduko da dena.
774
00:46:52,200 --> 00:46:55,200
Laster konturatuko dira leize horiek
ez dutela ezertarako balio.
775
00:46:55,440 --> 00:46:56,920
Guretzako beranduegi da.
776
00:46:57,280 --> 00:46:59,160
Zorrek itoko gaituzte!
777
00:47:00,920 --> 00:47:02,160
Rosa, gureak egin du.
778
00:47:24,520 --> 00:47:26,240
Hau ez da batere erraza niretzat.
779
00:47:26,320 --> 00:47:27,720
Ez da inorentzat erraza.
780
00:47:30,200 --> 00:47:32,880
Lehenago edo beranduago
denek jakingo dute gure artekoa.
781
00:47:33,200 --> 00:47:34,200
Bai.
782
00:47:36,560 --> 00:47:37,960
Eta zer egingo dugu orain?
783
00:47:39,440 --> 00:47:40,440
Ez dakit.
784
00:47:42,360 --> 00:47:43,880
Ez dizut ezer eskatu nahi.
785
00:47:44,360 --> 00:47:46,480
Ez dut zu estutzeko eskubiderik.
Nik...
786
00:47:47,440 --> 00:47:48,800
Ez duzu hori esan behar.
787
00:47:52,760 --> 00:47:55,080
Hasieratik nekien gure artekoa
ezinezkoa zela.
788
00:47:58,480 --> 00:48:00,760
Baina ezin dut
sentitzen dudana saihestu.
789
00:48:03,000 --> 00:48:04,080
Ezta neuk ere.
790
00:48:29,080 --> 00:48:30,920
Ezin gara besteengandik
ihesean bizi.
791
00:48:31,480 --> 00:48:32,480
Badakit.
792
00:48:54,000 --> 00:48:55,200
Ai!
793
00:48:59,000 --> 00:49:00,920
Joder!
Lasai, Ane. Lasai.
794
00:49:01,880 --> 00:49:03,680
Ez naute sekula bakean utziko.
795
00:49:08,360 --> 00:49:10,440
Nire ahizpari zer gertatu zitzaion
796
00:49:10,520 --> 00:49:12,760
jakiteko etorri nintzen
Balbemendira,
797
00:49:12,840 --> 00:49:15,240
eta izurria banu bezala
tratatzen naute.
798
00:49:15,400 --> 00:49:17,960
Hori ez da egia, Ane.
Denek ulertzen dute zure mina.
799
00:49:18,040 --> 00:49:20,760
Bai? Ba adierazteko
modu bitxia daukate.
800
00:49:22,040 --> 00:49:23,800
Urduri samar dabiltza
azken boladan.
801
00:49:24,120 --> 00:49:27,200
Zuk ere ulertu behar duzu.
Guztiok gabiltza urduri, Fermin.
802
00:49:33,080 --> 00:49:34,600
Eskerrak zu aurkitu zaitudan.
803
00:49:55,640 --> 00:49:56,880
(Atea)
804
00:50:05,400 --> 00:50:07,240
Hitz egin al dezaket zurekin?
805
00:50:07,320 --> 00:50:08,320
Sartu.
806
00:50:12,760 --> 00:50:15,160
Zerbait hartu nahi duzu?
Kafea edo...
807
00:50:15,240 --> 00:50:17,040
Ez, mila esker.
Laburra izango naiz.
808
00:50:18,440 --> 00:50:20,040
Ba nahi duzun bezala eseri.
809
00:50:25,880 --> 00:50:28,080
Ikusi duzunari buruz
hitz egitea etorri naiz.
810
00:50:28,800 --> 00:50:30,720
Ez dut azalpenik behar.
Ez naiz itsua.
811
00:50:31,360 --> 00:50:33,440
Ni...
Anerekin maitemindu zara.
812
00:50:33,520 --> 00:50:34,760
Argi da.
813
00:50:37,000 --> 00:50:38,720
Ez zen erraza izango, ezta?
814
00:50:40,400 --> 00:50:45,000
Erran nahi dut, harremana sekretua
atxikitzea herriko apaiza izanda...
815
00:50:45,920 --> 00:50:47,400
Denok dauzkagu sekretuak.
816
00:50:47,480 --> 00:50:48,480
Ez al da hala?
817
00:50:49,680 --> 00:50:50,720
Orduan badakizu?
818
00:50:52,320 --> 00:50:53,320
Jakin zer?
819
00:50:55,680 --> 00:50:56,960
Berdin da.
820
00:51:00,200 --> 00:51:04,000
Beno, gertatzen ari dena
zurekin argitu nahi nuen.
821
00:51:04,120 --> 00:51:05,120
Argi da.
822
00:51:06,680 --> 00:51:08,160
Gauza bat eskatuko dizut.
823
00:51:10,080 --> 00:51:11,560
Ez ibili ni epaitzen.
824
00:51:12,000 --> 00:51:13,680
Nik zu ez zaitut epaituko.
825
00:51:13,760 --> 00:51:15,520
Laguntzat zaitut oraindik.
826
00:51:15,800 --> 00:51:17,720
Anek gauza bera sentitzen du
zugatik?
827
00:51:23,640 --> 00:51:25,160
Eta zer egin behar duzue orain?
828
00:51:27,200 --> 00:51:30,000
Gogoeta egiteko
aholkatu didate elizbarrutikoek.
829
00:51:30,840 --> 00:51:34,200
Bat nator aholkuarekin.
Ez dut arinkeriaz jokatu nahi.
830
00:51:35,240 --> 00:51:36,920
Ez da aholku txarra.
831
00:51:38,760 --> 00:51:40,120
Agur, Gorka.
832
00:51:40,560 --> 00:51:41,680
Agur, bai.
833
00:51:51,880 --> 00:51:53,480
(Tentsio musika)
834
00:52:08,920 --> 00:52:11,000
Baleriana ura prestatu dizut.
835
00:52:11,080 --> 00:52:12,760
Lo egiten lagunduko dizu.
836
00:52:13,320 --> 00:52:14,680
Mila esker.
837
00:52:19,600 --> 00:52:21,200
Jon, atsedena behar duzu.
838
00:52:21,640 --> 00:52:23,200
Ezin duzu horrela jarraitu.
839
00:52:24,160 --> 00:52:26,720
Zoaz logelara
eta saiatu zaitez lo egiten.
840
00:52:26,880 --> 00:52:29,120
Esnatzean indarberriturik
egongo zara.
841
00:52:31,560 --> 00:52:32,560
Ondo da.
842
00:52:33,120 --> 00:52:34,440
Kasu egingo dizut.
843
00:52:44,640 --> 00:52:46,080
(Telefonoa)
844
00:52:52,560 --> 00:52:53,760
Bai?
845
00:52:56,280 --> 00:52:57,480
Niretzako da.
846
00:53:08,480 --> 00:53:10,360
Eneko, zerbait aurkitu dut.
847
00:53:10,720 --> 00:53:13,680
Irati bahitu duen pertsonak
todoterrenoa dauka.
848
00:53:13,760 --> 00:53:16,400
"Nondik atera duzu hori?".
Juantxok kontatu dit.
849
00:53:16,480 --> 00:53:20,160
Irati desagertu zen gauean zarata
arraroak entzun zituen basoan
850
00:53:20,240 --> 00:53:23,040
eta Akerbeltz zela uste zuen,
baina oker zegoen.
851
00:53:23,120 --> 00:53:26,080
Orroak Antonioren autoak
sortuak dira.
852
00:53:26,160 --> 00:53:27,800
"Horrek ez du ezer frogatzen".
853
00:53:27,880 --> 00:53:30,320
"Antonio basozaina da
eta askotan egokituko zaio
854
00:53:30,400 --> 00:53:31,760
gauez mendira igotzea".
855
00:53:32,000 --> 00:53:34,680
Ez dut uste gau hartan
egokitu zitzaionik.
856
00:53:34,760 --> 00:53:36,680
"Nik ere badut sorpresatxo bat".
857
00:53:36,880 --> 00:53:38,560
"Gorka ikertzen aritu naiz".
858
00:53:38,840 --> 00:53:39,840
Eta?
859
00:53:40,480 --> 00:53:42,000
"Mamu bat da".
860
00:53:42,280 --> 00:53:45,600
"Gorka ez da bere benetako izena.
Izen faltsu bat erabiltzen ari da".
861
00:53:46,640 --> 00:53:47,640
Zer diozu?
862
00:53:48,680 --> 00:53:50,680
"Gorka hori ez da existitzen".
863
00:53:51,720 --> 00:53:53,360
(Musika misteriotsua)
864
00:53:58,080 --> 00:53:59,680
(Atea)
865
00:54:00,000 --> 00:54:01,000
Gorka!
866
00:54:03,000 --> 00:54:04,280
(Atea)
867
00:54:04,560 --> 00:54:05,560
Gorka, hor zaude?
868
00:55:04,040 --> 00:55:05,880
(Musika misteriotsua)
869
00:55:15,760 --> 00:55:17,160
(Atea irekitzen)
870
00:55:19,000 --> 00:55:21,480
Zer egiten duzu hemen?
Nondik atera duzu hau?
871
00:55:22,640 --> 00:55:24,400
Zertan ibili zara?
872
00:55:27,920 --> 00:55:30,000
Dena miatu zenuela uste nuen...
-Nahikoa da!
873
00:55:31,240 --> 00:55:32,720
Esan nazazu nor zaren benetan.
874
00:55:32,960 --> 00:55:34,440
Nor izango naiz ba?
875
00:55:36,320 --> 00:55:37,320
Gorka.
876
00:55:37,400 --> 00:55:40,280
Ez, zu ez zara Gorka.
877
00:55:41,400 --> 00:55:43,960
Ba orduan...
Nondik atera duzu hau?
878
00:55:46,800 --> 00:55:49,360
Nirea da.
Gezurretan ari zara.
879
00:55:50,760 --> 00:55:51,760
Ez, Ane.
880
00:55:54,520 --> 00:55:55,720
Nire izena Mikel da.
881
00:55:58,040 --> 00:55:59,040
Mikel?
882
00:56:03,520 --> 00:56:05,440
Zure ahizparen mutil-laguna.
883
00:56:05,880 --> 00:56:08,120
Berarekin gau hartan
desagertu zena.
884
00:56:16,280 --> 00:56:18,520
Eta nola jakin dezaket
ez zenuela zuk hil?
885
00:56:18,600 --> 00:56:19,760
Orduan non dago Enara?
886
00:56:19,960 --> 00:56:22,200
Nire alaba hiltzen ikusi nuen.
887
00:56:22,280 --> 00:56:25,160
Mundu guztiak jakingo du
Maddi ez dela bere alaba.
888
00:56:25,240 --> 00:56:27,520
Baina nola egingo duzu hori?
"Me cago en"...
889
00:56:29,240 --> 00:56:30,360
Hik ez ezak kontatu!
890
00:56:30,440 --> 00:56:32,120
Enararen mutil-laguna naiz.
891
00:56:35,800 --> 00:56:38,280
Ba nik entzun dut
Ertzaintzak beste teoria bat duela.
892
00:56:38,360 --> 00:56:40,440
Ba oso oker dabiltza.
Irati hemen dago.
893
00:56:40,520 --> 00:56:42,880
Nik ere badakit Irati hemen dagoela.
894
00:56:43,160 --> 00:56:45,080
Zer gertatu da?
Ezer ez.
895
00:56:45,680 --> 00:56:49,520
Ziur nago Irati bizirik dagoela
eta kobazulo batean bahituta dutela.
896
00:56:49,600 --> 00:56:52,120
Fermin!
Nahikoa kalte egin diozu dagoeneko!
897
00:56:53,240 --> 00:56:54,440
Ane, itxaron!
898
00:56:55,000 --> 00:56:56,000
Ane!
899
00:57:00,840 --> 00:57:02,080
Ondo zaude?
900
00:57:03,440 --> 00:57:05,320
Lehendabizi Irati,
eta orain Ane, ezta?
901
00:57:05,400 --> 00:57:06,440
-Ez dakik zer...
902
00:57:06,520 --> 00:57:07,800
-Egia esaten ni nauk!
Geldi!