1
00:00:00,200 --> 00:00:02,280
Iratiren desagerpenak
zerbait frogatzen du:

2
00:00:02,360 --> 00:00:03,640
Fermin ez dela hiltzailea.

3
00:00:03,720 --> 00:00:05,000
Irati!

4
00:00:05,160 --> 00:00:06,240
Irati!

5
00:00:06,320 --> 00:00:07,960
Mentxu ez zuen inork hil.

6
00:00:08,040 --> 00:00:10,520
Mentxuri gertatutakoa
jakiteko eskubidea dut.

7
00:00:10,600 --> 00:00:12,920
"Baina batzutan bizitza gogorra
bilakatzen da".

8
00:00:14,640 --> 00:00:17,080
Zergatik egin zuen bere buruaz beste?
Zerbaiten damu.

9
00:00:17,160 --> 00:00:18,680
Zergatik egin zuen
bere buruaz beste?

10
00:00:18,760 --> 00:00:22,600
Maddirengatik egin zuen!
Maddi ez da Jesusen alaba!

11
00:00:22,680 --> 00:00:24,160
Irati ez da galdu.

12
00:00:24,240 --> 00:00:26,280
Zergatik esaten duzu hori?
Bizirik dago.

13
00:00:27,680 --> 00:00:29,480
Lotsagarri gelditzen ari zara.

14
00:00:29,560 --> 00:00:32,040
Berarekin maiteminduta nago.
Zer?

15
00:00:32,320 --> 00:00:33,680
Berak ere maite nau.

16
00:00:33,760 --> 00:00:36,000
Baina maitasun hutsal
eta arrunt bategatik

17
00:00:36,080 --> 00:00:38,280
uko egin behar diozu
benetako maitasunari?

18
00:00:38,360 --> 00:00:40,760
Zergatik pentsatu zenen ni nintzela?
Ezin dizut erran.

19
00:00:40,840 --> 00:00:43,360
Gau hartan,
Akerbeltzen orroak entzun nitinan.

20
00:00:43,440 --> 00:00:45,840
Bazekiat zertan ibiltzen haizen
gauetan,

21
00:00:45,920 --> 00:00:47,680
jendea akanpaturik dagoenean.

22
00:00:50,640 --> 00:00:52,320
"Gorka ikertzen ari da,
mamu bat da".

23
00:00:52,400 --> 00:00:54,000
"Gorka ez da bere benetako izena".

24
00:00:54,080 --> 00:00:55,800
Nire izena Mikel da.

25
00:00:56,920 --> 00:00:58,280
Zure ahizparen mutil-laguna.

26
00:00:58,760 --> 00:01:01,160
Berarekin batera gau hartan
desagertu zena.

27
00:01:04,600 --> 00:01:06,080
Nondik atera duzu hau?

28
00:01:07,280 --> 00:01:08,720
Erran dizut, Ane.

29
00:01:09,880 --> 00:01:12,160
Mikel naiz,
zure ahizparen mutil-laguna.

30
00:01:12,280 --> 00:01:14,000
Ez, hori ez da egia!

31
00:01:14,080 --> 00:01:15,240
Nondik atera duzu?

32
00:01:15,320 --> 00:01:17,000
Utzi esplikatzen, mesedez!

33
00:01:19,920 --> 00:01:23,400
Gau madarikatu hartan,
nik ere memoria galdu nuen.

34
00:01:24,680 --> 00:01:26,840
Noraezean ibili nintzen basoan.

35
00:01:28,440 --> 00:01:30,400
Animalia bat bihurtu nintzen.

36
00:01:32,640 --> 00:01:35,000
Eta ez dakit nola ere,
Iparraldean bukatu nuen.

37
00:01:36,280 --> 00:01:37,640
Memoria galduta.

38
00:01:38,880 --> 00:01:39,880
Halaxe da, Ane.

39
00:01:42,240 --> 00:01:45,800
Oraindik ez dut egun haietako
ia ezer gogoratzen.

40
00:01:48,040 --> 00:01:49,360
Eta gero?

41
00:01:50,120 --> 00:01:52,000
Artzain batek topatu ninduen.

42
00:01:53,480 --> 00:01:55,640
Berarekin bizi izan nintzen luzaz.

43
00:01:58,080 --> 00:02:02,320
Muga pasa eta laguntza behar zuen
iheslari bat nintzela uste zuen.

44
00:02:03,360 --> 00:02:04,720
Iheslaria beraz.

45
00:02:05,040 --> 00:02:06,040
Ez.

46
00:02:07,840 --> 00:02:09,200
Galdua nintzen.

47
00:02:11,120 --> 00:02:15,120
Ez nekien zer egiten nuen han,
ezta nor nintzen ere.

48
00:02:16,800 --> 00:02:19,400
Urteak behar izan nituen
memoria berreskuratzeko.

49
00:02:21,080 --> 00:02:22,760
Eta sekula ere ez osoa.

50
00:02:28,080 --> 00:02:30,320
Juantxok baieztatzen ahal dizu
hori dena.

51
00:02:31,480 --> 00:02:32,480
Jauntxok?

52
00:02:33,360 --> 00:02:34,360
Bai.

53
00:02:35,840 --> 00:02:38,400
Balbemendira errudunaren
bila itzuli nintzen.

54
00:02:39,880 --> 00:02:42,720
Hasieran, bera zela pentsatu nuen.

55
00:02:44,080 --> 00:02:46,440
Bere baserria arakatzen
harrapatu ninduen,

56
00:02:47,960 --> 00:02:49,880
eta egia aitortu nionean,

57
00:02:52,120 --> 00:02:54,200
lagunduko zidala hitz eman zidan.

58
00:02:56,160 --> 00:02:57,880
Errudunaren bila etorri zinen.

59
00:02:59,280 --> 00:03:01,160
Bera akatzera etorri nintzen.

60
00:03:03,080 --> 00:03:04,280
Baina orain,

61
00:03:06,400 --> 00:03:08,360
badut horren ez egiteko arrazoirik.

62
00:03:11,880 --> 00:03:12,880
Hori ez da egia!

63
00:03:13,440 --> 00:03:15,000
Asmatzen ari zara dena!

64
00:03:16,040 --> 00:03:17,040
Ez, Ane.

65
00:03:17,240 --> 00:03:18,840
Orduan non dago Enara?

66
00:03:21,640 --> 00:03:22,640
Ez dakit.

67
00:03:27,480 --> 00:03:29,080
(Misteriozko musika)

68
00:04:10,680 --> 00:04:12,200
Enara maite nuen!

69
00:04:19,840 --> 00:04:21,440
Ikaragarri maite nuen.

70
00:04:26,080 --> 00:04:30,320
Zer gertatu zitzaion jakiteko itzuli
naiz Balbemendira, zu bezala.

71
00:04:33,880 --> 00:04:35,800
Eta nola jakin ez zenuela zuk hil?

72
00:04:37,520 --> 00:04:40,320
Irati agertzerakoan sinetsiko nauzu.

73
00:04:42,120 --> 00:04:44,800
Orain, inportanteena
Irati aurkitzea da.

74
00:04:47,600 --> 00:04:49,760
Basoan neska bat galtzen den aldiro,

75
00:04:52,080 --> 00:04:54,920
Enararen amesgaiztoa
errepikatzen da niretzat.

76
00:04:55,520 --> 00:04:58,120
Berriro, eta berriro.

77
00:05:01,040 --> 00:05:02,320
Esan gauza bat.

78
00:05:04,520 --> 00:05:07,480
Zergatik jarri zenituen froga
faltsuak Ferminen liburuan?

79
00:05:08,760 --> 00:05:10,360
Segur nintzen bera zela.

80
00:05:12,560 --> 00:05:15,840
Bere krimenak pagatzeko
bazela garaia pentsatu nuen.

81
00:05:16,480 --> 00:05:18,880
Baina zergatik pentsatu zenuen
Fermin zela?

82
00:05:19,680 --> 00:05:22,000
Egun hartan bere ikustera
joan nintzen.

83
00:05:24,960 --> 00:05:27,000
"Usaian bezala, atea irekia zen".

84
00:05:27,560 --> 00:05:28,560
Fermin?

85
00:05:28,800 --> 00:05:30,080
"Sartu nintzen".

86
00:05:31,960 --> 00:05:33,600
"Fermin, Fermin...".

87
00:05:34,720 --> 00:05:35,920
Fermin?

88
00:05:36,000 --> 00:05:37,560
"Baina Fermin ez zen ageri".

89
00:05:38,240 --> 00:05:42,360
"Orduan,
bordara itzultzekotan nintzela,

90
00:05:43,600 --> 00:05:45,920
zuk errandako zerbaitekin
gogoratu nintzen:

91
00:05:47,480 --> 00:05:49,800
liburu zaharren gordailu sekretua".

92
00:05:56,400 --> 00:05:58,160
"Sarrera topatu nuen,

93
00:05:59,000 --> 00:06:00,400
sartus...

94
00:06:03,200 --> 00:06:05,600
harritua gelditu nintzen
liburuekin".

95
00:06:08,000 --> 00:06:11,680
"Baina liburuen artean,
aurkitu nuen metxero bat".

96
00:06:14,440 --> 00:06:16,080
"Ezaguna egin zitzaidan,

97
00:06:17,560 --> 00:06:19,000
nonbait ikusia nuen".

98
00:06:21,680 --> 00:06:23,920
"Eta bat-batean etorri zait gogora:

99
00:06:27,200 --> 00:06:31,160
hiltzaileak metxeroarekin
sua pizten lagundu zigun".

100
00:06:34,920 --> 00:06:36,520
"Ia ez nuen dudarik".

101
00:06:49,200 --> 00:06:51,760
Fermini buruz nituen susmoak
kontatuta,

102
00:06:51,840 --> 00:06:54,120
neure burua agerian uzten nuen.

103
00:06:55,640 --> 00:06:58,240
Enararen mutil-laguna nintzela
aitortuta,

104
00:06:58,320 --> 00:07:00,160
polizia gainean izango nuen.

105
00:07:02,160 --> 00:07:04,720
Orduan bordara itzuli,

106
00:07:07,160 --> 00:07:08,880
Enararen argazkiak hartu,

107
00:07:08,960 --> 00:07:10,960
eta liburuen artean sartu nituen.

108
00:07:11,440 --> 00:07:12,920
Oso gaizki egina.

109
00:07:13,200 --> 00:07:14,200
Badakit.

110
00:07:15,080 --> 00:07:16,800
Metxeroak ez du ezer frogatzen.

111
00:07:16,880 --> 00:07:19,880
Ferminek basoan aurkituko zuen,
edo auskalo.

112
00:07:20,360 --> 00:07:22,600
Horrelako metxeroak mila
egongo dira munduan.

113
00:07:22,680 --> 00:07:23,840
Baliteke, bai.

114
00:07:25,760 --> 00:07:29,040
Irati desagertu zenean ohartu nintzen
bide txarretik nindoala.

115
00:07:29,480 --> 00:07:31,160
Hori baino froga garbiagorik...

116
00:07:31,960 --> 00:07:32,960
Ane.

117
00:07:33,720 --> 00:07:35,480
Tronpatu naiz, argi da!

118
00:07:35,560 --> 00:07:37,960
Baina orain ez naiz hasiko neure
burua zigortzen.

119
00:07:38,040 --> 00:07:39,560
Irati aurkitu behar dut.

120
00:07:40,600 --> 00:07:42,800
Horretan eman behar ditugu
gure indar guztiak.

121
00:07:46,400 --> 00:07:48,640
"Familia zoragarria izan dudalako".

122
00:07:48,720 --> 00:07:53,040
"Baina batzuetan bizitza gogorra
bilakatzen da, oso gogorra".

123
00:07:53,200 --> 00:07:55,320
"Eta ezinezkoa da aurrera egitea".

124
00:07:55,840 --> 00:07:57,200
"Gogoan izan beti,

125
00:07:57,280 --> 00:07:59,360
izugarri maite zaituztedala".

126
00:07:59,440 --> 00:08:00,680
(Atea)

127
00:08:00,920 --> 00:08:01,920
Pasa.

128
00:08:02,240 --> 00:08:03,440
(Atearen hotsa)

129
00:08:13,680 --> 00:08:15,960
Ez ezazu zeure burua
zigortu gehiago,

130
00:08:16,040 --> 00:08:18,400
erremediorik ez duen
gauza bategatik.

131
00:08:18,840 --> 00:08:20,360
Erratea erraza da.

132
00:08:28,080 --> 00:08:30,680
Sentitzen dut orain arte
egia ezkutatu izana.

133
00:08:31,240 --> 00:08:33,320
Baina zure hobe beharrez
egin nuen.

134
00:08:33,400 --> 00:08:34,800
Nire hobe beharrez ez!

135
00:08:34,880 --> 00:08:38,120
Egia jakiteak min emango zizula
pentsatzen nuen,

136
00:08:38,200 --> 00:08:40,600
eta babestu egin nahi zintudan.
Babesa?

137
00:08:40,680 --> 00:08:43,480
Nik ez dut babesik behar.
Ze uste duzu, umea naizela?

138
00:08:43,560 --> 00:08:46,240
Oso nahastuta ibili zinen
ezbeharra gertatu ondoren.

139
00:08:46,320 --> 00:08:49,440
Eta beldur nintzen
ez egitekoren bat egingo ote zenuen.

140
00:08:49,520 --> 00:08:52,680
Neure burua urtegitik beheiti botako
nuela uste zenuen!

141
00:08:53,200 --> 00:08:55,680
Horixe egin behar nuen aspaldi!
Ikusten?

142
00:08:55,840 --> 00:08:57,920
Ikusten?
Ondo egin dut ez esanda.

143
00:09:00,760 --> 00:09:01,880
Belar-ura hartu al duzu?

144
00:09:01,960 --> 00:09:03,760
Dena konpontzen duzu
belar-urarekin!

145
00:09:03,840 --> 00:09:05,000
Baina hartu al duzu?

146
00:09:07,720 --> 00:09:09,720
Non aurkitu zenuen
Mentxuren gutuna?

147
00:09:10,560 --> 00:09:12,200
Sekretu gehiago ez, mesedez!

148
00:09:12,640 --> 00:09:14,920
Eta egon lasai,
ez dut erokeriarik eginen.

149
00:09:19,000 --> 00:09:23,440
Egun hartan Maddirekin paseatzera
atera nintzen, arratsaldero bezala.

150
00:09:24,920 --> 00:09:28,720
Baina uste baino lehenago
etxera itzuli beharra izan nuen,

151
00:09:28,800 --> 00:09:30,600
Maddi ez zegoelako ondo.

152
00:09:31,680 --> 00:09:33,120
Zer zuen ba?

153
00:09:33,800 --> 00:09:35,920
Negar egiten zuen isildu gabe.

154
00:09:36,800 --> 00:09:40,960
Eta hankak eta eskuak astintzen
zituen, tripako minez balego bezala.

155
00:09:41,520 --> 00:09:43,120
Zerbait gertatzen zitzaion.

156
00:09:46,040 --> 00:09:47,040
Eta?

157
00:09:49,080 --> 00:09:51,120
Zuen gelan sartu nintzen Maddirekin.

158
00:09:53,520 --> 00:09:57,440
Eta Mentxuren agur-gutuna
ikusi nuen mesanotxe gainean.

159
00:10:03,360 --> 00:10:04,920
Kontatuko didazu behingoz?

160
00:10:08,240 --> 00:10:09,240
Bai.

161
00:10:11,840 --> 00:10:13,840
Nire alaba hiltzen ikusi nuen.

162
00:10:25,480 --> 00:10:26,840
Ez!

163
00:10:34,280 --> 00:10:35,720
"Zapia erortzen".

164
00:10:36,800 --> 00:10:40,200
"Hori da Maddik behin eta berriro
ametsetan ikusten duena".

165
00:10:42,040 --> 00:10:45,840
"Baina nola esan behar diot nik,
bere ama hiltzen ikusi zuela?".

166
00:10:49,560 --> 00:10:51,120
"Dena nire errua izan zen".

167
00:10:51,600 --> 00:10:53,280
"Zure errua, zergatik?".

168
00:10:55,280 --> 00:10:57,240
Hain gogorra izan ez banintz...

169
00:10:58,720 --> 00:11:01,200
Eta Mentxuk maitalea zuela
jakin nuenean,

170
00:11:02,160 --> 00:11:03,760
konprenitzen jakin izan banu...

171
00:11:03,840 --> 00:11:05,720
Balizko errotak irinik ez.

172
00:11:05,800 --> 00:11:08,360
Eta zuk ez duzu
inolako kulparik izan.

173
00:11:10,640 --> 00:11:11,640
Ezetz?

174
00:11:12,520 --> 00:11:13,520
Ez.

175
00:11:14,120 --> 00:11:17,480
Mentxu nire alaba zen,
eta bihotzez maite nuen.

176
00:11:17,560 --> 00:11:19,200
Eta maite dut oraindik.

177
00:11:19,840 --> 00:11:22,040
Baina zurekin egin zuenak,
ez du izenik!

178
00:11:23,080 --> 00:11:25,200
Eskubide osoa zenuen haserretzeko.

179
00:11:26,840 --> 00:11:27,840
Zuk Uste?

180
00:11:28,480 --> 00:11:29,480
Bai.

181
00:11:31,440 --> 00:11:35,280
Baina gertatu zenaren errudun
bakarra bera izan zen.

182
00:11:36,480 --> 00:11:39,640
Lehen eta behin zu beste batekin
engainatzeagatik.

183
00:11:40,600 --> 00:11:41,600
Eta gero,

184
00:11:42,120 --> 00:11:46,160
estuasunei aurre egin beharrean
bere buruaz beste egiteagatik.

185
00:11:47,680 --> 00:11:51,560
Eta nik ere zerbait egiten ahal nuen,
hori ez pasatzeko.

186
00:11:51,640 --> 00:11:52,920
Ez duzu uste?

187
00:11:53,280 --> 00:11:54,320
Ez dakit,

188
00:11:55,280 --> 00:11:58,360
baina Mentxuk berea
ikusten zuen, besterik ez.

189
00:11:59,480 --> 00:12:00,760
Eta azkenean,

190
00:12:01,600 --> 00:12:03,040
bakarrik utzi gaitu.

191
00:12:31,880 --> 00:12:32,880
Kaixo.

192
00:12:35,400 --> 00:12:36,400
Zer berri?

193
00:12:37,320 --> 00:12:39,000
Hizketarako segundotxo bat?

194
00:12:40,880 --> 00:12:43,040
Elkarri esan beharrekoak
esanda daude.

195
00:12:43,680 --> 00:12:46,280
Lagunak izan gara luzaroan,
eta gera gaitezen horrekin.

196
00:12:47,120 --> 00:12:49,960
Bai, baina orain erran behar
dizudana ez dizut sekula erran.

197
00:12:51,720 --> 00:12:52,720
Esan orduan.

198
00:12:53,840 --> 00:12:55,600
Aterako gara itzuli bat egitera?

199
00:12:55,680 --> 00:12:57,040
Ez da beharrezkoa.

200
00:12:57,120 --> 00:12:59,240
Nekez aurkituko dugu
hau baino leku hoberik.

201
00:13:04,760 --> 00:13:07,040
Oso larria izan behar du
hainbeste kostatzeko.

202
00:13:07,440 --> 00:13:08,760
Bada, bai.

203
00:13:10,560 --> 00:13:11,920
Esango al duzu behingoz?

204
00:13:14,240 --> 00:13:16,480
Ni ez naiz benetan naizena.

205
00:13:18,960 --> 00:13:20,600
Zu ez zarela benetan zarena.

206
00:13:22,840 --> 00:13:24,520
Identitate arazoak dituzu?

207
00:13:25,120 --> 00:13:26,120
Ez da hori.

208
00:13:26,880 --> 00:13:27,880
Orduan?

209
00:13:29,200 --> 00:13:30,880
Ni ez naiz zuek uste duzuena.

210
00:13:32,960 --> 00:13:34,320
Ni ez naiz Gorka.

211
00:13:36,960 --> 00:13:39,000
Enararen mutil-laguna naiz.

212
00:13:41,880 --> 00:13:43,800
(Musika misteriotsua)

213
00:13:49,280 --> 00:13:51,800
Putreak! Putreak halakoak!
Putreak!

214
00:13:52,200 --> 00:13:53,520
Lasaitu zaitez, Antonio.

215
00:13:53,960 --> 00:13:55,360
Hemen burua makurtuz gero,

216
00:13:55,440 --> 00:13:57,920
jata mazpildu egiten dizute,
sozietate bezala.

217
00:13:58,680 --> 00:14:00,040
Zer gertatzen da orain?

218
00:14:01,480 --> 00:14:04,600
Kreditua ordaintzeko lurra saltzea
beste erremediorik ez daukadala.

219
00:14:05,040 --> 00:14:08,520
Eta nik ordaindu ninanaren erdia
emango didatela esan ez didate ba!

220
00:14:08,600 --> 00:14:09,600
Zer?

221
00:14:09,720 --> 00:14:12,320
Odola zurrupatu nahi didate
kabroi horiek.

222
00:14:12,400 --> 00:14:15,160
Diru horrekin,
justu-justu ordainduko genituzke

223
00:14:15,240 --> 00:14:16,360
egindako gastuak.

224
00:14:16,440 --> 00:14:18,760
Eta kreditua,
osorik geldituko zaigu ordaintzeko?

225
00:14:18,840 --> 00:14:19,840
Jakina!

226
00:14:20,520 --> 00:14:21,760
Hara, e!

227
00:14:21,840 --> 00:14:25,400
Alaba aurrean zuelako ez diot
muturra hautsi urde nafar horri!

228
00:14:25,480 --> 00:14:27,960
Dios!
Eta zer egingo dugu orain?

229
00:14:30,440 --> 00:14:33,280
Ez duzu pentsatuko belauniko jarriko
naizenik horien aurrean.

230
00:14:33,360 --> 00:14:36,320
Ez... Lasai Rosa. Lasai.

231
00:14:37,600 --> 00:14:39,520
Potroetatik helduta daukat.

232
00:14:40,240 --> 00:14:41,560
Potroetatik.

233
00:14:42,120 --> 00:14:45,280
Zer esan nahi duzu horrekin?
Jesusen sekretua kontatuko dut.

234
00:14:46,120 --> 00:14:49,320
Mundu guztiak jakingo du
Maddi ez dela bere alaba.

235
00:14:49,560 --> 00:14:52,720
Baina nola egingo duzu hori?
Ez zara hain gaiztoa izango!

236
00:14:52,960 --> 00:14:55,600
Egin digutena egin eta gero?
Neu gaiztoa?

237
00:14:55,840 --> 00:14:57,680
E, Rosa?
Neu gaiztoa gainera?

238
00:14:57,760 --> 00:15:01,360
Hori egiten baduzu, ez pentsa
ni ere isilik geldituko naizenik.

239
00:15:01,440 --> 00:15:03,640
Zu isilik?
Zer esan behar duzu zuk?

240
00:15:03,720 --> 00:15:06,360
Zer daukazu zuk esateko?
Guk biok dakigun hori.

241
00:15:06,440 --> 00:15:07,680
Guk biok dakigun hori?

242
00:15:07,760 --> 00:15:10,320
Eta zer da guk biok dakigun hori?
Zer da hori?

243
00:15:11,280 --> 00:15:14,840
Akanpatuta dauden mendizaleei
lapurretan egiten diezula.

244
00:15:15,000 --> 00:15:16,960
Hara, Rosa!
Niri mehatxuka?

245
00:15:17,040 --> 00:15:18,600
Mekaguen dios!
Niri mehatxuka?

246
00:15:18,680 --> 00:15:20,560
Ez dakizu zer esaten ari zaren!

247
00:15:20,640 --> 00:15:23,680
Ez dakizu zer esaten ari zaren!
Nahi duzun bezala ulertu!

248
00:15:23,760 --> 00:15:26,000
Mekaguen dios!
-Aita, geldi hor!

249
00:15:26,480 --> 00:15:27,920
Hi ez sartu honetan.

250
00:15:28,000 --> 00:15:30,040
Antton, hi ez sartu honetan!

251
00:15:30,120 --> 00:15:31,280
Ez sartu honetan!

252
00:15:31,360 --> 00:15:33,000
Ama ez horrela tratatu!

253
00:15:33,560 --> 00:15:34,800
Mekaguen!

254
00:15:36,120 --> 00:15:39,000
Alde biok hemendik, zikinak!

255
00:15:52,800 --> 00:15:53,800
(Atea)

256
00:15:56,000 --> 00:15:57,240
Egun on.

257
00:15:57,960 --> 00:15:59,280
Zertara zatoz?

258
00:15:59,800 --> 00:16:02,000
Zurekin hitz egin nahi dut,
momentutxo bat.

259
00:16:02,080 --> 00:16:03,320
Maddiri buruz?

260
00:16:03,480 --> 00:16:04,480
Bai.

261
00:16:04,920 --> 00:16:06,160
Hara, Ane.

262
00:16:06,240 --> 00:16:08,720
Badira gauzak familian barruan
geratu behar dutenak.

263
00:16:08,800 --> 00:16:09,960
Lasai, Bixenta.

264
00:16:10,040 --> 00:16:12,480
Inork ez du jakingo nire ahotik
Maddiren sekretua.

265
00:16:12,560 --> 00:16:15,040
Etxeko sua, etxeko hautsez
estali behar da.

266
00:16:15,120 --> 00:16:16,360
Ados.

267
00:16:16,440 --> 00:16:18,480
Baina aita nor den
esan behar didazu.

268
00:16:18,680 --> 00:16:21,040
Hori jakiteak agian aztarnaren bat
emango digu

269
00:16:21,120 --> 00:16:22,480
Irati bilatu ahal izateko.

270
00:16:22,560 --> 00:16:24,400
Egoskorra zara gero, e!

271
00:16:24,920 --> 00:16:28,480
Ez dakit zergatik pentsatzen duzun
gauza biak lotuta daudela.

272
00:16:28,560 --> 00:16:31,160
Nik susmo hori dut.
Mesedez, Bixenta.

273
00:16:31,480 --> 00:16:33,520
Esadazu nor den Maddiren aita.

274
00:16:34,080 --> 00:16:35,920
Ez duzu beste ezer buruan?

275
00:16:37,000 --> 00:16:39,000
Irati bizirik dagoela
sentitzen dut.

276
00:16:39,320 --> 00:16:42,400
Agian herriko norbaitek
badaki non dagoen ezkutatuta.

277
00:16:42,480 --> 00:16:44,240
Eta aurkitu ahal izango dugu.

278
00:16:44,320 --> 00:16:46,640
Pertsona baten bizitza dago jokoan,
Bixenta!

279
00:16:46,720 --> 00:16:47,720
Ja. Eta?

280
00:16:47,800 --> 00:16:50,480
Ba horretarako Maddiren aita
nor den jakin behar dudala.

281
00:16:51,280 --> 00:16:52,280
Ez dakit.

282
00:16:54,480 --> 00:16:55,640
Ez dakizula nor den?

283
00:16:56,040 --> 00:16:57,040
Ez.

284
00:16:59,880 --> 00:17:01,400
Ez zara egia esaten ari.

285
00:17:01,880 --> 00:17:05,160
Hau bezalako herri txiki batean
Mentxuk maitale bat bazuen

286
00:17:05,240 --> 00:17:06,800
mundu guztiak jakingo zuen.

287
00:17:07,240 --> 00:17:08,520
Oker zaude.

288
00:17:08,600 --> 00:17:11,560
Herri txikietan gordetzen dira
hobekien sekretuak.

289
00:17:13,760 --> 00:17:14,760
Baliteke.

290
00:17:15,600 --> 00:17:18,760
Hara, Ane.
Nik ere salbatu nahi nuke Irati,

291
00:17:19,320 --> 00:17:23,080
eta lagunduko liokeen zerbait
esaterik banu, esango nizuke.

292
00:17:24,360 --> 00:17:26,160
Eta orain, zoaz, mesedez.

293
00:17:26,240 --> 00:17:28,200
Gauza asko ditut eta egiteko eta.

294
00:17:29,840 --> 00:17:30,840
Gero arte.

295
00:17:44,000 --> 00:17:45,640
Zenbat eta denbora gehiago pasatu,

296
00:17:45,720 --> 00:17:48,160
gero eta zailagoa izango da
Irati bizirik aurkitzea.

297
00:17:48,240 --> 00:17:49,560
Ertzaintza bere bila ari da.

298
00:17:49,640 --> 00:17:52,480
Balbemendin badago, aurkituko dute
lehentxeago edo geroxeago.

299
00:17:52,560 --> 00:17:55,160
-Ba nik entzun dut Ertzaintzak
beste teoria bat duela:

300
00:17:55,240 --> 00:17:58,680
garai batean Madrilen ibiltzen zen
munduan bilatzen hasi omen dira;

301
00:17:58,760 --> 00:18:01,120
drogaren munduan.
Ba oso oker dabiltza!

302
00:18:01,200 --> 00:18:03,120
Irati hemen dago,
eta bizirik gainera.

303
00:18:03,200 --> 00:18:04,720
-Zergatik zaude hain ziur?

304
00:18:05,280 --> 00:18:07,960
Bihotzak esaten dit.
Bihotzak, gauza asko esaten du.

305
00:18:10,760 --> 00:18:13,120
Amonak ipini ditu
bibrazio onak sortzeko.

306
00:18:14,440 --> 00:18:16,160
Ertzaintzarekin hitz egingo dut.

307
00:18:16,240 --> 00:18:18,440
Baimena eskatuko diegu
kobazuloetan sartzeko.

308
00:18:18,520 --> 00:18:20,160
Hemen ez dugu ezer egiten!

309
00:18:20,600 --> 00:18:23,960
Ez dakit zergatik gordetzen ditudan,
zakarretara bota beharrean!

310
00:18:26,480 --> 00:18:28,920
-Nondik atera duzu hau?
-Ez dakit.

311
00:18:29,000 --> 00:18:31,800
Urteak daramatza hor.
Modan egon ziren garai batean.

312
00:18:38,200 --> 00:18:41,080
(TELEBISTAN) "Ertzaintzak utzi egin
dio desagertu zen neska

313
00:18:41,160 --> 00:18:44,200
Balbemendin bilatzeari, nahiz
eta ikerketak aurrera jarraitu".

314
00:18:44,280 --> 00:18:47,360
"Polizia etxe guztietara bidali da
neskaren argazkia,

315
00:18:47,440 --> 00:18:50,640
oso litekeena omen delako
beste lekuren batean izatea".

316
00:18:50,720 --> 00:18:52,840
Ganorabakoak!
Ezin dute hori egin!

317
00:18:52,920 --> 00:18:55,280
Nik ere badakit Irati hemen dagoela.

318
00:18:56,040 --> 00:18:57,040
-Azkenean!

319
00:19:00,200 --> 00:19:03,040
Kobazuloetan dago erantzuna.
-Nahi duzunean joango gara.

320
00:19:03,120 --> 00:19:05,800
Bai.
Prestatu gauza guztiak, mesedez.

321
00:19:06,080 --> 00:19:09,160
Kobazuloetan sartuko gara, eta
ez gara Irati aurkitu arte aterako.

322
00:19:09,240 --> 00:19:11,880
Joni eta Fermini errango diet
gure laguntzera etortzeko.

323
00:19:11,960 --> 00:19:13,640
Ondo.
-Metxeroa eraman nahi baduzu.

324
00:19:40,000 --> 00:19:41,360
Non ibili zara?

325
00:19:45,760 --> 00:19:46,760
Zer gertatu da?

326
00:19:48,880 --> 00:19:49,880
Ezer ez.

327
00:19:58,720 --> 00:20:00,560
Esan behingoz zer gertatu zaizun.

328
00:20:02,640 --> 00:20:04,320
Eta gezurrik ez, mesedez.

329
00:20:05,440 --> 00:20:07,800
Rosa, utzi bakean.

330
00:20:08,080 --> 00:20:09,720
Egia esaten didazunean.

331
00:20:14,200 --> 00:20:17,240
Kontu zahar bat kitatu dut,
besterik gabe.

332
00:20:22,840 --> 00:20:24,480
Jantzi botak eta goazen!

333
00:20:25,680 --> 00:20:27,480
Esan dizut ni ez noala inora.

334
00:20:27,560 --> 00:20:29,440
Ziur nago Irati bizirik dagoela,

335
00:20:29,520 --> 00:20:31,720
eta kobazulo batean
bahituta dutela.

336
00:20:34,360 --> 00:20:36,520
Ane mila esker
zure borondate onagatik,

337
00:20:37,040 --> 00:20:38,760
baina nik kontrakoa uste dut.

338
00:20:40,440 --> 00:20:43,880
Ziur nago Irati hilda dagoela,
beste neska guztiak bezala.

339
00:20:43,960 --> 00:20:45,560
Ez esan horrelakorik!

340
00:20:46,360 --> 00:20:48,480
Ziur nago Irati bizirik dagoela.

341
00:20:50,480 --> 00:20:53,240
Ane pentsa ezazu pixka bat, mesedez.
Pentsa ezazu.

342
00:20:53,760 --> 00:20:56,880
Ertzaintzak bilatzeari utzi dio,
eta hori zerbaitegatik izango da.

343
00:20:57,240 --> 00:20:59,920
Eurak guk baino datu gehiago dute.
Jon!

344
00:21:01,240 --> 00:21:02,440
Ezetz, ezetz.

345
00:21:02,520 --> 00:21:04,720
Jon, Iratiren bizitza
gure esku dago, ulertzen?

346
00:21:04,800 --> 00:21:07,600
Gure esku!
Lo hartzen badugu akabo Irati!

347
00:21:07,880 --> 00:21:09,680
Gorka eta Fermin ere badatoz.

348
00:21:10,080 --> 00:21:11,760
Jantzi botak eta goazen!

349
00:21:12,120 --> 00:21:13,720
Egin ezazue nahi duzuena.

350
00:21:14,080 --> 00:21:15,600
Ni ez noa inora.

351
00:21:49,960 --> 00:21:51,200
Fermin etxean al da?

352
00:21:51,280 --> 00:21:53,280
Deskantsatzen dago,
ez da molestatu behar.

353
00:21:53,360 --> 00:21:55,000
Oso inportantea da.
Zer da?

354
00:21:55,320 --> 00:21:57,880
Bere laguntza behar dut.
Laguntza zertarako?

355
00:21:57,960 --> 00:21:59,440
Esna ezazu, mesedez.

356
00:21:59,520 --> 00:22:01,000
Berarekin hitz egin behar dut.

357
00:22:01,200 --> 00:22:04,520
Jaikitzen denean, esango diot
berarekin hitz egin nahi duzula.

358
00:22:04,600 --> 00:22:07,760
Jaikitzen denean ez, oraintxe!
Zoaz hemendik!

359
00:22:08,240 --> 00:22:09,240
Fermin!

360
00:22:09,320 --> 00:22:12,480
Nahikoa kalte egin diozu dagoeneko.
Utz ezazu bakean!

361
00:22:22,600 --> 00:22:23,760
Barkatu.

362
00:22:23,840 --> 00:22:25,120
Prestatuko dizuet zerbait?

363
00:22:25,200 --> 00:22:27,040
Gazta pixka bat,
sagardo botila bat...?

364
00:22:27,120 --> 00:22:29,680
-Ez. Estimatuta dago,
baina otorduetatik kanpo

365
00:22:29,760 --> 00:22:31,440
ez dut ezer jateko ohiturarik.

366
00:22:31,520 --> 00:22:33,080
Ez, Rosa, eskerrik asko.

367
00:22:33,480 --> 00:22:34,720
-Beno ba.

368
00:22:35,200 --> 00:22:37,880
Gero arte.
Bai, gero arte.

369
00:22:40,520 --> 00:22:42,840
Eta, zer moduz dabil
zure adore hori?

370
00:22:43,800 --> 00:22:44,800
Hobeto.

371
00:22:45,400 --> 00:22:47,840
Gogoa eta aroan murgilduta nago,
bete-betean.

372
00:22:47,920 --> 00:22:49,200
Pozten naiz.

373
00:22:49,280 --> 00:22:51,960
Zerbaitetan lagun bazaitzaket,
aski duzu eskatzea.

374
00:22:52,280 --> 00:22:55,880
Mila esker, baina barne-borroka
hau neuk bakarrik jokatu behar dut.

375
00:22:55,960 --> 00:22:59,880
Zeuk bakarrik ez;
Jaungoikoa beti izango duzu lagun.

376
00:23:01,360 --> 00:23:03,280
Bai, hori horrelaxe da.

377
00:23:03,920 --> 00:23:06,640
Gustatuko zaizun zerbait
ekartzera etorri naiz.

378
00:23:07,000 --> 00:23:11,040
Jakin badakit historiari buruzko
liburu zaharrak oso atsegin dituzula.

379
00:23:11,120 --> 00:23:12,320
Zer da?

380
00:23:13,040 --> 00:23:16,520
Agustin de Lancre Noire
inkisidoreari buruzko liburu bat da.

381
00:23:16,840 --> 00:23:19,840
Jakin badakit ez duzula
zure bibliotekan izango.

382
00:23:20,040 --> 00:23:21,760
"Agustin de Lancre Noire".

383
00:23:21,840 --> 00:23:23,600
"Historia de una obsesión".

384
00:23:24,400 --> 00:23:26,080
"Padre Antonio de Vitoria".

385
00:23:27,160 --> 00:23:28,480
Ez nuen ezagutzen.

386
00:23:28,560 --> 00:23:31,280
Egia esan, ez dakigu ziur
nor den egilea:

387
00:23:31,360 --> 00:23:33,880
Antonio de Vitoria hori
ezizena baino ez da.

388
00:23:34,760 --> 00:23:36,400
Eta noiz argitaratua da?

389
00:23:36,480 --> 00:23:39,440
Liburuak ez dauka
inprimatze-datarik ez ezer.

390
00:23:39,520 --> 00:23:42,240
Antza denez egilea
inkisizioaren beldur zen.

391
00:23:42,480 --> 00:23:45,960
Baina adituen ustetan,
XVII. mendearen bukaerakoa da,

392
00:23:46,040 --> 00:23:47,760
eta Iruñean argitaratua.

393
00:23:49,880 --> 00:23:50,920
Oso interesgarria.

394
00:23:51,760 --> 00:23:53,400
Nik beste bertsioa dut.

395
00:23:53,800 --> 00:23:55,600
A, bai? Zein bertsio?

396
00:23:56,240 --> 00:23:59,160
Agustin de Lancre Noire horren
egunerokoa.

397
00:23:59,240 --> 00:24:00,240
Eskuizkribua.

398
00:24:00,320 --> 00:24:01,320
A...

399
00:24:01,600 --> 00:24:04,800
Balbemendiko emakumeak erre zituen,
sorginak zirelakoan.

400
00:24:05,640 --> 00:24:07,840
Benetan hori sinesten ote zuen?

401
00:24:09,400 --> 00:24:11,280
Bere egunerokoaren arabera bai.

402
00:24:12,400 --> 00:24:14,920
Satanasekin bat eginda omen zeuden
hemengo emakumeak.

403
00:24:18,800 --> 00:24:20,600
Zergatik egiten duzu irribarre?

404
00:24:21,320 --> 00:24:24,920
Elizak ere baditu bere pekatuak,
eta oso astunak, gainera.

405
00:24:25,480 --> 00:24:26,480
Adibidez?

406
00:24:27,720 --> 00:24:29,280
Liburu hori irakurtzen baduzu,

407
00:24:29,360 --> 00:24:33,240
jakingo duzu zergatik erre zituen
inkisidore horrek hemengo andreak.

408
00:24:34,760 --> 00:24:35,760
Zergatik?

409
00:24:37,920 --> 00:24:40,640
Balbemendiko emakume batez
maitemindu zen, antza.

410
00:24:41,760 --> 00:24:44,160
Emakume horrekin,
harreman estua izan zuen;

411
00:24:45,120 --> 00:24:46,560
estuegia.

412
00:24:47,600 --> 00:24:49,120
Goikoek jakingo zuten beldur,

413
00:24:49,200 --> 00:24:52,480
guztiz zoratu zen eta sutara
bidali zituen ia emakume guztiak.

414
00:24:56,920 --> 00:24:58,320
Harrituta uzten nauzu.

415
00:24:58,400 --> 00:25:01,600
Bakarren batzuk salbatu ziren
leize-zuloetan ezkutatuta.

416
00:25:03,160 --> 00:25:04,560
Bai, hori da esaten dena.

417
00:25:05,200 --> 00:25:09,080
Garai hartan hasi zen inguruko jendea
leku hon Balbemendi esaten.

418
00:25:09,160 --> 00:25:11,240
Apaiz batek ekarri zuen
madarikazioa.

419
00:25:13,680 --> 00:25:16,560
Beno,
hori historiaren bertsio bat da.

420
00:25:18,240 --> 00:25:20,080
Bertsio bat ez, Fermin.

421
00:25:20,760 --> 00:25:22,600
Egia, benetakoa.

422
00:25:27,760 --> 00:25:29,240
Ane, itxoin.

423
00:25:29,600 --> 00:25:31,640
Mugitu, Gorka!
Mikel.

424
00:25:32,200 --> 00:25:33,880
Ni pasako naiz aurretik.

425
00:25:35,320 --> 00:25:36,320
Badakizu?

426
00:25:37,480 --> 00:25:40,440
Enara sarri
mintzatzen zitzaidan zutaz. Eta?

427
00:25:40,960 --> 00:25:42,320
Zer zioen ba?

428
00:25:42,880 --> 00:25:44,240
Oso argia zinela.

429
00:25:44,440 --> 00:25:45,440
A bai?

430
00:25:45,520 --> 00:25:48,760
Gauzak behin entzutea aski zenuela
ulertu eta buruan sartzeko.

431
00:25:50,400 --> 00:25:52,200
Inbidia zizun horregatik.

432
00:25:53,280 --> 00:25:54,560
Nolakoak diren gauzak.

433
00:25:55,200 --> 00:25:57,160
Nik bera bezalakoa izan nahi nuen.

434
00:25:57,240 --> 00:25:58,600
Eta berak berriz...

435
00:25:58,920 --> 00:26:00,520
Ikaragarri maite zintuen.

436
00:26:01,960 --> 00:26:03,320
Ez dakizu zenbat.

437
00:26:06,560 --> 00:26:08,520
Benga, Mikel, goazen.

438
00:26:18,720 --> 00:26:20,920
Beraz borrokan egin duzue.
Bai.

439
00:26:21,000 --> 00:26:23,560
Ehizan nebilen eta
ezustean harrapatu nau.

440
00:26:23,640 --> 00:26:24,640
Ikusten dut.

441
00:26:24,720 --> 00:26:27,800
Atzetik etorri, eta ukabilka
eta oihuka hasi zait, eroa bezala!

442
00:26:27,880 --> 00:26:30,480
Ehiza debekatuta dagoela,
eta hau eta bestea!

443
00:26:31,000 --> 00:26:32,560
Ederki damutuko zaio horri!

444
00:26:33,120 --> 00:26:34,840
Larrutik ordainduko dizkit!

445
00:26:34,920 --> 00:26:36,640
Lasaitu zaitez gizona!

446
00:26:36,720 --> 00:26:38,560
Bai, tira.

447
00:26:38,760 --> 00:26:40,160
Hasi gaitezen.

448
00:26:51,360 --> 00:26:53,320
Xingre, xingre.

449
00:26:53,400 --> 00:26:55,080
Ken eta ken.

450
00:26:55,160 --> 00:26:57,920
Sua da hasiera, sua da azken.

451
00:26:58,000 --> 00:27:00,480
Errez hasi, erre larrak.

452
00:27:00,680 --> 00:27:05,040
Akerraren adar farrak,
dira zeruko izarrak.

453
00:27:08,920 --> 00:27:10,320
Zuzen ote gabiltza?

454
00:27:11,040 --> 00:27:13,200
Bai! Zer ba?
Ez dakit,

455
00:27:13,960 --> 00:27:16,160
ez al da Akerbeltz
honekin gehiago haserretuko?

456
00:27:16,240 --> 00:27:17,480
Ez gizona!

457
00:27:17,560 --> 00:27:20,160
Ez kezkatu horregatik.
Jarrai dezagun.

458
00:27:55,400 --> 00:27:58,880
Bukatu dira betiko,
balbeak eta madarikazioak.

459
00:28:00,920 --> 00:28:02,440
Hala izango al da!

460
00:28:15,280 --> 00:28:16,640
Utzi linterna, bizkor.

461
00:28:16,720 --> 00:28:17,920
Zakuan dut.

462
00:28:27,800 --> 00:28:29,400
Pilak aldatu behar dizkiot.

463
00:28:30,160 --> 00:28:33,760
Itxoin! Emadazu zure ere,
ahituak izango ditu eta.

464
00:28:36,040 --> 00:28:37,080
Ane, itxoin!

465
00:28:40,160 --> 00:28:41,160
Ane!

466
00:28:51,000 --> 00:28:52,000
Olatz!

467
00:28:53,320 --> 00:28:54,720
Zurekin hitz egin nahi dut.

468
00:28:54,920 --> 00:28:57,440
-Orain ezin dut.
Ez duzu ikusten zertan nabilen?

469
00:28:57,520 --> 00:28:59,560
-Segi, neuk eramango dut.

470
00:29:03,640 --> 00:29:04,840
Zer behar duzu?

471
00:29:06,240 --> 00:29:07,680
Esango didazu behingoz?

472
00:29:07,920 --> 00:29:09,800
Zertara dator horrenbesteko
misterioa?

473
00:29:09,880 --> 00:29:13,720
-Barkatu, Olatz, txorimalo baten
antzera portatu naiz zurekin.

474
00:29:14,360 --> 00:29:15,760
-Horretan arrazoi duzu.

475
00:29:16,200 --> 00:29:18,160
Ez nuen pentsatuko
horrelakoa zinenik.

476
00:29:18,240 --> 00:29:21,280
-Baina aldatu egin naiz,
eta ez da berriz lehengoa gertatuko.

477
00:29:21,360 --> 00:29:22,960
-Seguru?
-Seguru.

478
00:29:24,760 --> 00:29:27,320
-Hobe duzu lasterka hastea,
zure aita dator eta.

479
00:29:28,200 --> 00:29:29,520
-Niri berdin dit.

480
00:29:31,000 --> 00:29:32,320
-Ez dizut sinesten.

481
00:30:11,080 --> 00:30:12,080
Dios!

482
00:30:21,600 --> 00:30:22,600
Joder!

483
00:32:43,120 --> 00:32:44,120
Irati!

484
00:32:47,200 --> 00:32:48,200
Irati!

485
00:32:50,840 --> 00:32:52,120
Ondo zaude?

486
00:32:57,280 --> 00:32:58,280
Ai!

487
00:33:07,120 --> 00:33:08,400
Ane!

488
00:33:12,480 --> 00:33:13,480
Ane!

489
00:33:17,360 --> 00:33:20,240
Zer egiten duzue zuek hemen?
-Hik zer uste duk? Iratiren bila.

490
00:33:20,320 --> 00:33:23,440
-Ikusten haut, Jon.
Sekulako sustoa eman didazue.

491
00:33:23,520 --> 00:33:25,440
-Ezin nian etxean gelditu
ezer egin gabe.

492
00:33:25,520 --> 00:33:27,520
Irati aurkitu behar diat.
-Aurkituko diagu.

493
00:33:27,600 --> 00:33:29,000
Eta Ane?
Galdu egin zait.

494
00:33:29,160 --> 00:33:31,280
Nola galdu egin zaizula?
Ez da urrun izango.

495
00:33:31,360 --> 00:33:32,360
Baina zer gertatu da?

496
00:33:32,440 --> 00:33:34,160
Linternari pilak
aldatu behar nizkion.

497
00:33:34,240 --> 00:33:36,400
Erran diot itxoiteko,
baina aurrera segitu du.

498
00:33:36,480 --> 00:33:38,600
Ba ez dezagun denborarik galdu!
Ez, hortik ez.

499
00:33:38,680 --> 00:33:41,160
Galeria hori begiratu dut ja
lehendik. Goazen hortik.

500
00:33:41,240 --> 00:33:42,240
Goazen bizkor!

501
00:33:51,120 --> 00:33:53,760
Non galdu duzu Ane?
Sarreratik hurbil.

502
00:33:54,120 --> 00:33:56,320
Eta nora joan da?
Aurrera, zuzen.

503
00:33:56,400 --> 00:33:58,680
Baina lehen bidegurutzean
auskalo nora jo duen.

504
00:33:58,760 --> 00:34:01,160
-Eta sinestu egin behar al da.
-Sinetsi zer?

505
00:34:01,240 --> 00:34:03,800
-Hik zer uste duk,
titiko umeak garela beste

506
00:34:03,880 --> 00:34:05,440
pili-kontu hori sinesteko?

507
00:34:05,640 --> 00:34:08,360
Esku zikinekin harrapatu haugu eta
orain ipuinak asmatzen.

508
00:34:08,440 --> 00:34:09,440
-Hortik ez e!

509
00:34:09,520 --> 00:34:10,960
-Lehendabizi Irati
eta orain Ane, ezta?

510
00:34:11,040 --> 00:34:12,640
-Ez dakit zer esaten ari haizen.
-Egia esaten ari nauk.

511
00:34:12,720 --> 00:34:13,720
Geldi!

512
00:34:19,400 --> 00:34:20,760
Geldi egoteko!

513
00:34:22,320 --> 00:34:23,560
Umeak baino okerrago!

514
00:34:24,200 --> 00:34:26,440
Ahaztu egin al zaizue
zertara etorri garen hona?

515
00:34:26,520 --> 00:34:27,520
E?

516
00:34:30,240 --> 00:34:33,080
Bi neskak aurkitu behar ditugu.
Eta bizirik!

517
00:34:33,720 --> 00:34:35,040
Bale, goazen.

518
00:34:38,840 --> 00:34:39,840
Ura.

519
00:34:43,160 --> 00:34:45,040
Pasabideren batek
egon behar du hortik.

520
00:34:45,760 --> 00:34:47,040
Goazen, barrura.

521
00:35:13,800 --> 00:35:15,640
Hor zerbait dago!
-Ane.

522
00:35:16,240 --> 00:35:19,840
Bota argia hemen, argiztatu hemen.
-Irati da!

523
00:35:21,400 --> 00:35:22,400
Irati.

524
00:35:26,240 --> 00:35:27,240
Irati.

525
00:35:41,040 --> 00:35:42,240
Lizarraga.

526
00:36:03,080 --> 00:36:04,400
Antonio izan da.

527
00:36:06,800 --> 00:36:08,200
-Ane eraman du.

528
00:36:09,240 --> 00:36:10,240
-Nork?

529
00:36:10,480 --> 00:36:11,480
Antoniok?

530
00:36:34,400 --> 00:36:35,400
Rosak.

531
00:36:42,280 --> 00:36:43,280
Rosa...

532
00:36:44,400 --> 00:36:45,400
Ai!

533
00:36:47,560 --> 00:36:50,400
Nire neba arriskuan jartzeagatik.

534
00:36:55,480 --> 00:36:56,480
Ez!

535
00:36:59,600 --> 00:37:01,000
Maite dut, Rosa.

536
00:37:02,200 --> 00:37:03,520
Maite dut.

537
00:37:06,440 --> 00:37:07,680
Etorri zara azkenean.

538
00:37:11,440 --> 00:37:12,800
Biok gara pekatari.

539
00:37:33,960 --> 00:37:35,320
Rosa!

540
00:37:37,440 --> 00:37:38,920
Rosa!

541
00:38:00,360 --> 00:38:02,960
(TELEBISTAN) "Zantzu guztien arabera,
Rosa Etxeandia,

542
00:38:03,040 --> 00:38:04,800
bere buruaz beste
egin duen emakumea,

543
00:38:04,880 --> 00:38:07,400
burutik eginda zegoen,
nahiz eta gurekin hitz egitera

544
00:38:07,480 --> 00:38:08,920
ausartu diren herritar bakanek

545
00:38:09,000 --> 00:38:11,040
bizimodu guztiz normala
egiten zuela esan".

546
00:38:11,120 --> 00:38:14,280
"Ikerketako iturriaren arabera,
ustezko hiltzaileak

547
00:38:14,360 --> 00:38:16,720
emakume zikintzat zeuzkan.
Hil dituen...".

548
00:38:20,760 --> 00:38:23,960
Peruren ama gure ama hil zen
tokian hil da.

549
00:38:25,080 --> 00:38:27,440
Hori kasualitate hutsa da, maitea.

550
00:38:27,760 --> 00:38:29,720
Ez horretan pentsatu, e?

551
00:38:29,800 --> 00:38:31,400
Peru oso triste dago.

552
00:38:32,800 --> 00:38:34,880
Lagunduko didazu tarta bat egiten?

553
00:38:35,120 --> 00:38:37,400
Bai, baina txokolatezkoa.

554
00:38:37,720 --> 00:38:39,840
Peruri gehien gustatzen zaiona da.

555
00:38:40,800 --> 00:38:43,000
Bale.
Goazen sukaldera.

556
00:38:46,240 --> 00:38:47,920
Nik hori oraindik ezin dut sinestu.

557
00:38:49,080 --> 00:38:51,720
Zer pasatu ote da Rosaren burutik
hori egiteko?

558
00:38:51,800 --> 00:38:53,760
-Ba ni ez naiz bat ere harritzen.

559
00:38:53,920 --> 00:38:56,720
Antoniorekin hainbeste urtetan
bizi ondoren, edozer gauza!

560
00:38:56,800 --> 00:38:59,880
-Jauntxo! Ez duk Antoniorekin
sartzeko tenorea.

561
00:39:00,720 --> 00:39:02,440
Jar hadi bere lekuan.

562
00:39:06,040 --> 00:39:09,280
-Jarri atzera telebista,
ea zerbait esaten duten.

563
00:39:10,480 --> 00:39:13,840
"Beste datu deigarri bat ere bada:
ustezko hiltzailea

564
00:39:13,920 --> 00:39:17,560
Balbemendiko apaizaren arreba da,
eta herriko elizako serora".

565
00:39:17,880 --> 00:39:20,800
"Oso pertsona elizkoia
eta sinesmen sendokoa zen Rosa,

566
00:39:20,880 --> 00:39:25,000
eta antza, erlijio sentimenduak
itsututa obsesionatu zen".

567
00:39:25,080 --> 00:39:27,680
"Gainera, ikerketaren
inguruan zabaldu diren

568
00:39:27,760 --> 00:39:30,360
zurrumurruen arabera,
baliteke inkisizioaren

569
00:39:30,440 --> 00:39:33,320
eta sorginkerien inguruko
liburu zahar batzuk ere

570
00:39:33,400 --> 00:39:35,200
zerikusia izatea gertakarian".

571
00:39:35,280 --> 00:39:38,520
"Elizako liburutegian horrelako
hainbat liburu zahar omen dago,

572
00:39:38,600 --> 00:39:41,000
eta Rosaren neba, apaiza dela,

573
00:39:41,080 --> 00:39:44,720
liburuok katalogatzen ari omen zen,
eliz-barrutiak aginduta".

574
00:39:44,800 --> 00:39:47,560
"Horrela bada, Rosa Etxeandiaren
heriotzak argitu du

575
00:39:47,640 --> 00:39:49,280
Balbemendiko misterio zaharra".

576
00:39:49,720 --> 00:39:52,040
"Azkenaldian indarrez berpiztu da
misterio hori,

577
00:39:52,120 --> 00:39:55,200
Irati Irigoien gaztea
desagertu zela eta".

578
00:39:55,480 --> 00:39:57,880
"Ustezko hiltzaileak,
bere biktimak bahitu,

579
00:39:57,960 --> 00:40:00,040
eta leize-zuloetan
ezkutatzen zituen".

580
00:40:00,120 --> 00:40:03,560
"Eta han, gosez eta egarriz
hiltzen uzten zituen".

581
00:40:03,640 --> 00:40:07,640
"Dirudienez, emakumeak uste zuen
horrela garbituko zituela

582
00:40:07,720 --> 00:40:10,480
bekataritzat zeuzkan
neska horien arima".

583
00:40:25,680 --> 00:40:27,920
Lehenbiziko egunean bezala
maite diat hire ama.

584
00:40:29,960 --> 00:40:30,960
-Ikusten da.

585
00:40:33,480 --> 00:40:35,000
-Orduan barkatu izan banio,

586
00:40:35,080 --> 00:40:37,640
seguruenik ez zinan
bere buruaz bertze eginen.

587
00:40:37,720 --> 00:40:39,760
-Ez torturatu zeure burua, aita.

588
00:40:39,840 --> 00:40:41,560
-Ezin dinat ahantzi.

589
00:40:44,320 --> 00:40:47,160
-Hori izan zen bere buruaz beste
egiteko arrazoi bakarra?

590
00:40:49,000 --> 00:40:50,720
Denok daukagu sekreturen bat,

591
00:40:52,320 --> 00:40:54,120
baina zergatik eragin
zion hainbeste?

592
00:40:57,040 --> 00:40:59,280
Ez zait suizidatzeko arrazoia
iruditzen.

593
00:41:01,960 --> 00:41:03,360
Beste zerbait badago, ezta?

594
00:41:10,560 --> 00:41:11,960
-Maddi eztun nire alaba.

595
00:41:13,280 --> 00:41:15,200
Mentxuren maitalearena dun.

596
00:41:29,960 --> 00:41:32,800
Azkeneko ikerketen ondoren
kasua ixtea erabaki da.

597
00:41:32,880 --> 00:41:34,440
Garbi dago Rosa izan dela.

598
00:41:34,520 --> 00:41:36,640
Beste frogarik aurkitu duzue?
Bai.

599
00:41:37,360 --> 00:41:38,880
Irati aurkitu zenuten lekuan

600
00:41:38,960 --> 00:41:41,000
desagertutako neskaren
aztarnak zeuden.

601
00:41:41,080 --> 00:41:44,120
Eta zergatik uste duzue
egin duela Rosak egin duena?

602
00:41:44,200 --> 00:41:45,920
Bere neba babesteagatik.

603
00:41:46,280 --> 00:41:48,320
Dirudienez uste zuen emakume horiek

604
00:41:48,400 --> 00:41:50,480
tentazio bat zirela
bere nebarentzat.

605
00:41:50,560 --> 00:41:52,840
Eta Fermin tentazioan ez erortzeko?

606
00:41:53,880 --> 00:41:55,880
Orduan...
Bai.

607
00:41:56,720 --> 00:41:58,920
Arrisku ikaragarrian ibili zara, Ane.

608
00:41:59,160 --> 00:42:01,360
Zu zinen Ferminen tentaziorik
handiena.

609
00:42:02,560 --> 00:42:03,760
Orain ulertzen dut.

610
00:42:04,120 --> 00:42:06,920
Rosa izan zen ni Balbemenditik
usatzen saiatu zena.

611
00:42:16,840 --> 00:42:18,440
Eta ni bahitzen ahalegindu zena.

612
00:42:22,880 --> 00:42:24,320
Baina kale egin zuen.

613
00:42:24,720 --> 00:42:26,480
Orduan Iratirekin egin zuen topo.

614
00:42:29,120 --> 00:42:30,280
Halaxe da.

615
00:42:30,960 --> 00:42:33,520
Hala ere, oso arraroa
iruditzen zait Enararena.

616
00:42:34,760 --> 00:42:37,160
Zergatik zen arriskutsua
nire ahizpa Ferminentzat?

617
00:42:37,760 --> 00:42:39,520
Azken finean mutil-laguna zeukan,

618
00:42:39,600 --> 00:42:42,560
eta asteburua pasatzera bakarrik
joan ziren Balbemendira.

619
00:42:42,840 --> 00:42:44,240
Nik zer esatea nahi duzu?

620
00:42:44,520 --> 00:42:46,520
Eta neska denek zuten
Mentxuren antza.

621
00:42:47,200 --> 00:42:48,560
Mentxuren antza?

622
00:42:51,160 --> 00:42:52,400
Bai.
Ondo al zaude?

623
00:42:54,640 --> 00:42:55,920
Bai, bai.

624
00:42:58,080 --> 00:43:00,320
Asteburu honetan
Balbemendira joango naiz.

625
00:43:08,640 --> 00:43:09,800
Orduan bazoazte?

626
00:43:09,880 --> 00:43:12,000
Bagoaz. Eta zu?

627
00:43:12,440 --> 00:43:14,760
Oraindik gauza pare bat
geratzen zait egiteko,

628
00:43:14,840 --> 00:43:16,600
eta asteburu pasatzera
etorri naiz.

629
00:43:16,760 --> 00:43:20,280
Ba guk egin ditugu egin beharreko
guztiak, eta betiko gainera!

630
00:43:20,360 --> 00:43:22,200
Bagoaz Bilbora azkenean.

631
00:43:22,560 --> 00:43:24,960
Pozik.
Pozik ez, Ane, zoratzen!

632
00:43:25,280 --> 00:43:27,120
Pena gabe uzten dut Balbemendi.

633
00:43:27,640 --> 00:43:30,120
Baina beno, kafetxoren bat
hartuko dugu, ezta?

634
00:43:30,200 --> 00:43:32,360
Noski, kafetxo bat edo nahi dena.

635
00:43:32,800 --> 00:43:35,880
Baduzu nire telefonoa, beraz, deitu.
Deituko dizut.

636
00:43:40,160 --> 00:43:41,880
Zaindu bitartean, bai?
Zu ere bai.

637
00:43:42,480 --> 00:43:43,640
-Beno.
Jon.

638
00:43:43,720 --> 00:43:44,720
Agur.

639
00:43:45,280 --> 00:43:46,560
Ondo izan.
Berdin.

640
00:43:46,640 --> 00:43:48,600
Agur.
-Agur.

641
00:43:53,960 --> 00:43:55,920
Beno, pozik?

642
00:43:56,720 --> 00:43:57,720
-Oso pozik.

643
00:43:58,360 --> 00:43:59,400
-Bagoaz azkenean.

644
00:43:59,480 --> 00:44:01,560
-Eta elkarrekin,
hori da inportanteena.

645
00:44:03,160 --> 00:44:05,000
-Etorri, etorri hona. Dios!

646
00:44:11,880 --> 00:44:13,880
Gero arte, aita.
-Bale.

647
00:44:14,800 --> 00:44:16,560
-Ni banoa, Antxonekin geratu naiz.

648
00:44:17,640 --> 00:44:19,160
-Aita, probatu hau.

649
00:44:19,480 --> 00:44:21,840
-Hala! Nolako itxura duen!

650
00:44:25,320 --> 00:44:27,320
Mmm...
Hagitz gozoa dago!

651
00:44:27,400 --> 00:44:29,440
-Pintxoekin esperimentatzen
hasita nago,

652
00:44:29,520 --> 00:44:32,360
eta euskal sukaldaritzaren
gailurrera helduko gara.

653
00:44:32,440 --> 00:44:34,520
-Pasatu gabe, e?
-Ikusiko duzu.

654
00:44:34,880 --> 00:44:36,520
-Hagitz zapore fina din.

655
00:44:37,240 --> 00:44:40,280
-Onddo nahaskia hostore ohean,

656
00:44:40,640 --> 00:44:43,280
amonaren belar punttu
ukitu batekin.

657
00:44:44,280 --> 00:44:46,920
-Izen hori paratu behar dion?
Luze xamarra, ezta?

658
00:44:47,000 --> 00:44:50,200
-Ez... Beste bat pentsatu dut,
motza eta polita.

659
00:44:50,280 --> 00:44:52,080
-Zein?
-Txus.

660
00:44:52,600 --> 00:44:54,720
Txus?
-Bai, Txus. Zure omenean.

661
00:44:55,400 --> 00:44:57,920
Zu zara eta nire
inspirazio iturria.

662
00:44:58,680 --> 00:45:00,680
-Baina ez dit inork
horrela deitzen eta.

663
00:45:00,760 --> 00:45:02,400
-Hemendik aurrera ikusiko duzu.

664
00:45:03,560 --> 00:45:04,920
-Eskerrik asko, Esti!

665
00:45:09,720 --> 00:45:10,720
O!

666
00:45:11,040 --> 00:45:13,440
Baina zein polita dagoen
gure erbinudea!

667
00:45:13,520 --> 00:45:14,720
Etorri enegana.

668
00:45:17,120 --> 00:45:18,440
-Amonak erosi dit.

669
00:45:18,520 --> 00:45:20,560
-Zuk bai zortea amonarekin, e?

670
00:45:22,480 --> 00:45:23,680
Maddi!

671
00:45:24,960 --> 00:45:27,240
Non egon zara orain arte?

672
00:45:27,320 --> 00:45:29,040
Nire herrian, Bilbon.

673
00:45:29,120 --> 00:45:31,360
Pentsatzen nuen
ez zinela gehiago etorriko.

674
00:45:31,680 --> 00:45:33,560
Ba ikusten duzu, hemen nago.

675
00:45:34,720 --> 00:45:36,920
Oso bakarrik sentitu naiz zu gabe.

676
00:45:37,120 --> 00:45:39,280
Ni ere bai.
Zer moduz zu?

677
00:45:39,920 --> 00:45:44,640
Ondo. Gauen ez naiz esnatzen,
eta ez naiz ohetik jaikita ibiltzen.

678
00:45:45,200 --> 00:45:46,400
Asko pozten naiz.

679
00:45:46,480 --> 00:45:48,960
Amonaren erremedioek
badute eragina gero!

680
00:45:49,200 --> 00:45:51,400
Baina amesgaiztoak ditut oraindik.

681
00:45:54,000 --> 00:45:56,160
Egunon, Ane.
Kaixo, Bixenta.

682
00:45:56,920 --> 00:45:58,560
Hementxe, Maddirekin.

683
00:45:59,000 --> 00:46:01,640
Asteburua pasatzera etorri naiz
Balbemendira,

684
00:46:01,720 --> 00:46:04,360
eta landetxean geratu nahi nuke,
ahal balitz.

685
00:46:04,440 --> 00:46:07,080
Lekua bazegon.
Gela polit bat emango dinagu.

686
00:46:08,000 --> 00:46:10,320
Tira, hartuko duzu zerbait.
Zatoz.

687
00:46:10,880 --> 00:46:12,200
Eseri hor.

688
00:46:14,360 --> 00:46:16,000
Zer nahi duzue?

689
00:46:16,400 --> 00:46:19,200
Zuritxo bat.
Bale, benga. Neure kontu.

690
00:46:41,560 --> 00:46:42,560
Itzuli zara.

691
00:46:43,320 --> 00:46:44,320
Bai.

692
00:46:45,480 --> 00:46:47,360
Agurtu gabe joan behar izan nuen.

693
00:46:59,320 --> 00:47:00,320
Zer moduz?

694
00:47:01,600 --> 00:47:02,600
Hobeto.

695
00:47:04,080 --> 00:47:05,920
Ilobek kezkatzen naute gehien.

696
00:47:06,000 --> 00:47:07,520
Ezin ditut bakarrik utzi.

697
00:47:07,960 --> 00:47:08,960
Ulertzen dut.

698
00:47:10,960 --> 00:47:12,360
Oso gogorra izan da.

699
00:47:12,800 --> 00:47:13,800
Bai.

700
00:47:19,840 --> 00:47:22,040
Beste gauza batez
hitz egin nahi nuen zurekin.

701
00:47:23,440 --> 00:47:24,440
Esan.

702
00:47:26,080 --> 00:47:28,320
Uste dut ez didazula
egia osoa kontatu.

703
00:47:30,520 --> 00:47:33,400
Bai, Fermin.
Eta gezurrik ez, mesedez.

704
00:47:35,120 --> 00:47:36,720
Nik ez dizut gezurrik esan.

705
00:47:36,800 --> 00:47:38,240
Egia osoa ere ez.

706
00:47:39,400 --> 00:47:40,800
Zerbait esan nahi al didazu?

707
00:47:44,720 --> 00:47:46,040
Maddi zure alaba da, ezta?

708
00:47:55,000 --> 00:47:56,200
Nola jakin duzu?

709
00:47:56,280 --> 00:47:58,000
Buruari buelta asko eman diot.

710
00:48:00,320 --> 00:48:03,440
Ez nuen ulertzen ze arrazoi zuen
zure arrebak egin duena egiteko.

711
00:48:04,920 --> 00:48:06,440
Zergatik pentsatu behar zuen

712
00:48:06,520 --> 00:48:08,800
neska gazteak tentazio bat
zirela zuretzat?

713
00:48:10,360 --> 00:48:12,760
Zergatik zituzten guztiek
begi argiak?

714
00:48:15,680 --> 00:48:17,360
Zergatik zuten Mentxuren antza?

715
00:48:24,880 --> 00:48:26,720
Mentxurekin maitemindu nintzen,

716
00:48:27,760 --> 00:48:29,080
eta bera nirekin.

717
00:48:30,920 --> 00:48:33,680
Hutsegite ikaragarria izan zen,
barkaezina.

718
00:48:35,120 --> 00:48:38,080
Bihotzari kasu egin zenion;
ez da hain larria.

719
00:48:38,160 --> 00:48:39,680
Apaiz batentzat bai.

720
00:48:42,560 --> 00:48:43,960
Baina oraingoan,

721
00:48:45,360 --> 00:48:47,280
ez naiz berriro
harri berean eroriko.

722
00:48:49,520 --> 00:48:51,960
Ezingo nuke horrelako gurutze bat
berriro eraman.

723
00:48:53,240 --> 00:48:54,240
Eta?

724
00:48:54,960 --> 00:48:56,400
Zer egitea pentsatu duzu?

725
00:48:59,240 --> 00:49:01,480
Oraingoan ere bihotzari
kasu egitea erabaki dut.

726
00:49:04,280 --> 00:49:06,520
Baina gauzak behar
den bezala egingo ditut.

727
00:49:08,480 --> 00:49:10,240
Apaiz izateari utziko diot.

728
00:49:12,000 --> 00:49:13,400
Zurekin bizi nahi dut,

729
00:49:14,240 --> 00:49:15,600
oztoporik gabe.

730
00:49:17,320 --> 00:49:18,320
Benetan?

731
00:49:19,120 --> 00:49:20,120
Bai.

732
00:49:21,440 --> 00:49:23,880
Iraganean egindakoa
barkatzen badidazu behintzat.

733
00:49:24,640 --> 00:49:26,640
Nik ez dut ezer zuri barkatzeko.

734
00:49:29,040 --> 00:49:32,560
Nire sekretua jakin arren,
maite nauzu oraindik.

735
00:49:35,440 --> 00:49:37,560
Gizon zoriontsuena
egin nauzu oraintxe.

736
00:49:45,360 --> 00:49:46,360
Goazen.

737
00:49:47,480 --> 00:49:50,440
Itxaron,
kaxa bat gorde behar dut.

738
00:50:33,640 --> 00:50:35,760
Bagoaz hemendik, Fermin?
Bai.

739
00:50:36,280 --> 00:50:37,560
Oraintxe bertan.

740
00:50:41,920 --> 00:50:43,840
Goazen?
Bai.

741
00:50:44,560 --> 00:50:46,600
Ane.
Zer?

742
00:50:47,760 --> 00:50:49,080
Maite zaitut,

743
00:50:49,600 --> 00:50:51,800
eta bizitza berri bat
hasi nahi dut zurekin.

744
00:51:00,760 --> 00:51:03,240
(ROSAREN AHOTSEZ)
"Ni beti egon naiz zure ondoan".

745
00:51:03,320 --> 00:51:04,760
"Onean, eta txarrean".

