Tfe

Ongi etorri tfe-ren webgunera...

S01E18 - 18. Ehizatarako sasoia.eu.srt

Deskargatu
1
00:00:00,480 --> 00:00:02,520
Hona hemen jaungoikoa...

2
00:00:05,480 --> 00:00:07,080
Ostia!

3
00:00:11,160 --> 00:00:14,120
Lurrikarak irentsi du,
ez dago Balbemenditik ateratzerik.

4
00:00:14,200 --> 00:00:15,480
Inkomunikatuta gaude.

5
00:00:18,200 --> 00:00:19,920
Gerturatu, mesedez.

6
00:00:20,000 --> 00:00:21,720
Aker baten burua da.

7
00:00:22,240 --> 00:00:23,960
(NEGAR EGITEN DU)

8
00:00:25,160 --> 00:00:26,480
Amen.

9
00:00:29,080 --> 00:00:30,400
Listo.

10
00:00:33,280 --> 00:00:36,800
Hire kulpagatik hil zuan Rosa,
apaiza zikina.

11
00:00:38,520 --> 00:00:40,480
Sukarra gutxitzea lortu dugu.

12
00:00:50,160 --> 00:00:51,760
Ez da posible.

13
00:00:52,400 --> 00:00:53,640
Fermin!

14
00:00:53,840 --> 00:00:55,120
Fermin!

15
00:01:03,320 --> 00:01:05,680
("Balbemendi" sintonia)

16
00:01:36,720 --> 00:01:38,560
(Haizea)

17
00:01:41,400 --> 00:01:43,440
(Musika iluna)

18
00:02:03,880 --> 00:02:06,400
"Balbemendiko basoak sekretu asko
gordetzen ditu

19
00:02:06,480 --> 00:02:08,760
bere zuhaitz eta sasi artean,

20
00:02:08,840 --> 00:02:11,760
eta bada gure lotsa
aitorrezinen ezkutalekua ere".

21
00:02:12,720 --> 00:02:15,480
"Guztion nahi da
desager daitezen betirako".

22
00:02:15,800 --> 00:02:18,080
"Naturaren sakontasunean galduta".

23
00:02:19,400 --> 00:02:22,520
"Baina ezkutuko lotsa horiek
basoak itzui egiten dizkigu beti".

24
00:02:23,000 --> 00:02:24,280
"Itzuli".

25
00:02:24,600 --> 00:02:27,280
"Egindako ororen erantzule garela
gogoraraziz".

26
00:02:27,840 --> 00:02:29,240
(Txoriak txioka)

27
00:02:32,200 --> 00:02:35,520
Baina, lehen hemendik pasatu gara.
-Baina, nola liteke?

28
00:02:35,600 --> 00:02:37,640
Orduak daramatzagu
bueltaka noraezean.

29
00:02:37,720 --> 00:02:40,120
Baina ez dut ezer ulertzen.
-Zuri kasu egiteagatik.

30
00:02:40,200 --> 00:02:43,360
Maddi hiltzeko zorian eta gu hemen,
denbora alferrik galduz. Goazen!

31
00:02:43,640 --> 00:02:45,320
Joe, sentitzen dut, neska.

32
00:02:45,520 --> 00:02:46,720
Sentitzen dut?

33
00:02:46,800 --> 00:02:49,600
Horrek ez du ezertarako balio orain.
Zer pentsatzen ari zinen?

34
00:02:49,680 --> 00:02:51,960
Bidea ondo ezagutzen nuela
uste nuen, barkatu!

35
00:02:52,080 --> 00:02:53,600
Ezertarako orain damuak.

36
00:02:57,680 --> 00:02:58,960
(Txoriak)

37
00:03:04,480 --> 00:03:05,920
(Ur-burbuilak)

38
00:03:09,880 --> 00:03:11,360
(Musika iluna)

39
00:03:17,160 --> 00:03:18,320
Tira, Peru.

40
00:03:19,160 --> 00:03:22,040
Ea, zer gin behar duzue
Maddi sendatzen denean?

41
00:03:22,520 --> 00:03:23,560
E?

42
00:03:23,640 --> 00:03:25,120
Esan Maddiri.

43
00:03:25,720 --> 00:03:26,800
Ez al da egia

44
00:03:26,880 --> 00:03:29,800
hor ibiliko zaretela atarian
jolasten beti bezala.

45
00:03:29,880 --> 00:03:31,600
Zazpien bila joango gara, Maddi.

46
00:03:31,920 --> 00:03:34,360
Txakur txoro hori
oraindik ez da etxera bueltatu.

47
00:03:35,240 --> 00:03:37,560
Eta harriekin botilak
lehertuko ditugu gero.

48
00:03:37,960 --> 00:03:39,640
Nik asko hobetu dut punteria.

49
00:03:39,880 --> 00:03:42,720
20 metrotatik ere
"danba" jo egiten diet.

50
00:03:43,120 --> 00:03:44,440
Ez dut hutsik egiten.

51
00:03:44,520 --> 00:03:47,320
-Peru, ezingo dugu
elkarrekin gehiago jolastu.

52
00:03:47,800 --> 00:03:49,840
Lagun berriak
aurkitu beharko dituzu.

53
00:03:49,920 --> 00:03:52,360
Tira, ez esan horrelakorik, bihotza.

54
00:03:52,800 --> 00:03:55,720
Hemendik egun gutxi barru,
hor ibiliko zara,

55
00:03:55,960 --> 00:03:58,400
alde batetik bestera
korrika betiko moduan.

56
00:03:58,480 --> 00:04:00,000
Egia da, Maddi.
-A, bai?

57
00:04:00,240 --> 00:04:01,800
Eta nola dakizu zuk hori?

58
00:04:01,880 --> 00:04:03,520
Bixentak esan berri duelako.

59
00:04:03,600 --> 00:04:05,200
-Amonak ni sendatzea nahi du.

60
00:04:05,280 --> 00:04:07,240
-Nik ere bai.
-Ni sendatzea

61
00:04:07,480 --> 00:04:09,240
ez dago amonaren esku,

62
00:04:09,480 --> 00:04:10,960
eta gutxiago, zurean.

63
00:04:21,040 --> 00:04:23,120
Konpondu duzue?
Ez, oraindik ez.

64
00:04:23,520 --> 00:04:25,560
Etxera eramango dut
hobeto begiratzeko.

65
00:04:25,640 --> 00:04:27,280
Hau ez da leku segurua.

66
00:04:27,360 --> 00:04:29,520
Maddik lehenbailehen
behar ditu botikak.

67
00:04:29,600 --> 00:04:32,600
Oso larri dago, eta
poliziari ere abisatu behar diogu.

68
00:04:32,680 --> 00:04:34,640
Ez dakigu Fermin nola dagoen.
Ane,

69
00:04:35,360 --> 00:04:37,480
pentsatu al duzu Ferminek
ihes egin badu,

70
00:04:37,680 --> 00:04:40,440
erruduna delako izan dela?
Fermin errugabea da, Jon.

71
00:04:41,960 --> 00:04:44,600
Jon, benetan uste duzu
Fermin erruduna dela?

72
00:04:46,600 --> 00:04:47,680
Ez dakit.

73
00:04:49,480 --> 00:04:50,800
Egia esan,

74
00:04:51,320 --> 00:04:54,200
Ferminek agian irratia
izorra zezakeen,

75
00:04:54,280 --> 00:04:57,360
baina ez dut uste berak hilotza
hartuta ihes egiteko gai izan denik.

76
00:04:57,440 --> 00:04:58,880
Bakarrik ez, behintzat.

77
00:04:59,600 --> 00:05:00,880
Zer esan nahi duzu?

78
00:05:01,360 --> 00:05:02,680
Goazen zure gelara.

79
00:05:09,880 --> 00:05:12,240
Zer?
Ane, ez dakit konturatu zaren,

80
00:05:12,720 --> 00:05:15,160
baina bi desagerpenak,
Ferminena eta hilotzarena

81
00:05:15,240 --> 00:05:17,880
elkarrekin lotuta egon daitezke,
eta beste norbait dago

82
00:05:17,960 --> 00:05:19,840
asunto honen atzean.
Ez dut ulertzen.

83
00:05:19,920 --> 00:05:22,560
Ferminek gorpua eraman badu,
ezin izan du bakarrik egin.

84
00:05:22,640 --> 00:05:25,000
Zergatik ez?
Bera bakarrik, inor konturatu gabe,

85
00:05:25,080 --> 00:05:27,280
horrek ez du zentzurik.
Norbaitek lagundu dio.

86
00:05:27,360 --> 00:05:29,960
Eta Fermin izan ez bada?
Ba, beste bi pertsona behar dira

87
00:05:30,080 --> 00:05:31,440
gorpua eramateko.

88
00:05:31,520 --> 00:05:33,560
Ba aurki ditzagun
bi pertsona horiek.

89
00:05:33,640 --> 00:05:36,200
Bide batez, Ferminen
errugabetasuna frogatuko dugu.

90
00:05:38,840 --> 00:05:40,720
Jon, mesedez eskatzen dizut.

91
00:05:41,560 --> 00:05:43,720
Lagundu egin behar didazu.
Lagundu?

92
00:05:44,200 --> 00:05:46,440
Baina ez duzu
hemengo jendea ezagutzen, ala?

93
00:05:46,720 --> 00:05:49,000
Ez duzu inolako zalantzarik?
Izango ez dut, ba.

94
00:05:49,080 --> 00:05:52,840
Orduan, Ferminek ez badu zerikusirik
izan neskaren desagerpenarekin?

95
00:05:53,800 --> 00:05:55,760
Jon, lagundu egin behar didazu.

96
00:05:57,240 --> 00:05:58,400
Bale.

97
00:05:59,000 --> 00:06:00,200
Lagunduko dizut.

98
00:06:00,280 --> 00:06:02,480
Ferminentzat beranduegi
ez izatea espero dut.

99
00:06:02,560 --> 00:06:05,360
Ba, bizi-bizi ibili beharko dugu.
Antonio eta beste batzuk

100
00:06:05,440 --> 00:06:08,120
bere bila ateratzekotan dira.
Ez diote ihes egiten utzi nahi.

101
00:06:08,200 --> 00:06:09,280
Zer?

102
00:06:09,520 --> 00:06:12,320
Hori ez dut beharrezkoa izanen.
Hiltzaile baten bila goazak.

103
00:06:12,440 --> 00:06:14,320
Behar-beharrezkoa izango duk.
-Aupa.

104
00:06:14,600 --> 00:06:17,480
Ederki ba, denok gaudek.
Hartzak hau.

105
00:06:17,680 --> 00:06:19,840
Erabili al duk inoiz horietako bat?

106
00:06:20,080 --> 00:06:22,480
Gaztetan askotan joan ginen
elkarrekin ehizara,

107
00:06:22,560 --> 00:06:24,800
eta Bittorrek punteria bikaina zian.

108
00:06:24,880 --> 00:06:27,600
Urte asko pasa dituk.
Hori ez duk sekula galtzen.

109
00:06:28,800 --> 00:06:31,560
Munduko punteriarik onena
edukita ere, kartutxorik gabe,

110
00:06:31,640 --> 00:06:33,000
alferrik zebilek.

111
00:06:33,120 --> 00:06:34,880
Munizio gehiago behar ditek.

112
00:06:35,080 --> 00:06:37,960
Garbitzen baduzue,
bere gisakoak bihurtuko zarete.

113
00:06:38,040 --> 00:06:41,040
Zer esaten ari haiz? Haren erruz
hil zuen nire emazte Rosa.

114
00:06:41,360 --> 00:06:43,640
Eta haren erruz bihurtu dek
herri hau infernu.

115
00:06:44,000 --> 00:06:46,160
Ez nazak
ni putakumearekin berdindu.

116
00:06:46,240 --> 00:06:48,760
Ez diat hil nahi,
baina hala gertatzen bada,

117
00:06:49,560 --> 00:06:51,080
hala gertatuko duk.

118
00:06:51,440 --> 00:06:52,720
Eta egia badio?

119
00:06:52,800 --> 00:06:55,120
-Errugabea balitz?
-Txatxukeriarik ez, mesedez.

120
00:06:55,200 --> 00:06:57,520
Gorkak argitu zizkidan zalantzak.
Ulertzen diat.

121
00:06:57,600 --> 00:07:00,320
Hik nire emaztearen izen ona
zikindu nahi duk.

122
00:07:00,400 --> 00:07:03,360
Ez da nire asmoa, nik ere
ontzat eman nuen emaztearen kulpa.

123
00:07:03,440 --> 00:07:05,840
-Nahikoa.
Jesusek arrazoia dik, Antonio.

124
00:07:05,920 --> 00:07:07,600
Ez zagok inor hiltzeko beharrik.

125
00:07:07,680 --> 00:07:10,760
Ferminen ihesa galarazi behar diagu,
ezta? Ba, harrapatu eta kito.

126
00:07:10,840 --> 00:07:12,680
Eta gero?
Poliziak argitu ditzala

127
00:07:12,760 --> 00:07:15,120
zalantza guztiak.
Konforme horrela, ezta, Jesus?

128
00:07:15,200 --> 00:07:17,240
Lasai,
ez duk ezer txarrik gertatuko.

129
00:07:18,760 --> 00:07:20,480
(Musika misteriotsua)

130
00:07:25,040 --> 00:07:26,360
(Txoriak txioka)

131
00:07:37,360 --> 00:07:38,760
Zer egin behar duzue?

132
00:07:38,840 --> 00:07:41,240
Beno, kartutxo gehiagoren bila noa.

133
00:07:41,320 --> 00:07:44,040
Laster izango naiz zuekin.
Zer egin behar dugun?

134
00:07:44,120 --> 00:07:45,760
Ehizara joan. Horixe.

135
00:07:45,840 --> 00:07:48,480
Norbaitek erbia askatu du,
eta guri dagokigu harrapatzea.

136
00:07:48,560 --> 00:07:50,680
Fermin ez da hiltzaile bat.
Eta hala balitz?

137
00:07:50,760 --> 00:07:53,840
Ere bai, zuek ez daukazue txakur bat
bezala garbitzeko eskubiderik.

138
00:07:53,960 --> 00:07:56,320
Zaudete kanpoaldearekin
harremanetan jarri arte,

139
00:07:56,400 --> 00:07:58,840
eta poliziak atxilo ditzala orduan.
Eta bitartean,

140
00:07:58,920 --> 00:08:01,600
Balbemenditik ihes egiten utzi?
Ez du ihes egingo.

141
00:08:01,680 --> 00:08:04,360
Oso seguru zaude.
Harrapatu egingo dugu.

142
00:08:04,440 --> 00:08:06,920
Hura libre dabilen artean,
ez dugu bakerik izango.

143
00:08:07,000 --> 00:08:09,680
Seguru zuk lagundu zeniola.
Hori gezurra da!

144
00:08:09,760 --> 00:08:11,840
Ez nekien horren bihozgabeak
zinetenik.

145
00:08:11,920 --> 00:08:15,160
Hobe egia balitz, eta maite dudan
gizonari lagundu izan banio.

146
00:08:15,240 --> 00:08:18,080
Zure apaiz onari lagundu?
Ferminek ez zuen horrelakorik egin.

147
00:08:18,160 --> 00:08:19,760
Ez? Ez zuen horrelakorik egin.

148
00:08:19,880 --> 00:08:22,880
Ba bada ezpada, koldar horrek ihes
egin du, erraldoi baten moduan.

149
00:08:23,000 --> 00:08:26,160
Errugabe balitz, zergatik ihes egin?
-Ane, lasaitu pixka bat.

150
00:08:26,360 --> 00:08:28,840
Fermin errugabea bada,
erakusteko aukera izango du.

151
00:08:28,920 --> 00:08:31,440
Guk justiziaren aurrera
eramango dugu, besterik ez.

152
00:08:31,520 --> 00:08:34,600
Eta zuk ere hainbat gauza argitu
beharko duzu egun hori iristean.

153
00:08:35,680 --> 00:08:38,240
Zuk ere zoro-festa honetan
parte hartu behar al duzu?

154
00:08:44,680 --> 00:08:47,040
Ane, turista bat gaixotu da.

155
00:08:47,160 --> 00:08:50,120
Orain ezin dut, Bixenta.
Izugarrizko tripako mina omen du.

156
00:08:50,200 --> 00:08:52,240
Sendatu zure belarrekin, emakumea!

157
00:08:59,560 --> 00:09:01,640
Zein marrazki politak
egiten dituzun.

158
00:09:03,920 --> 00:09:05,960
Zein da hemengo tripaundi hau?
-Joantxo.

159
00:09:06,040 --> 00:09:09,240
Joantxo? Ikusten badu,
epela jarriko dizu ipurdi aldea.

160
00:09:09,560 --> 00:09:12,000
Aspaldian ez dut ikusi.
-Badakizu nolakoa den,

161
00:09:12,080 --> 00:09:13,880
bakarrik egotea gustatzen zaio.

162
00:09:14,480 --> 00:09:17,480
Ez du inor nahi izaten inguruan.
-Bakarrik egotea ez da txarra.

163
00:09:17,880 --> 00:09:19,840
Batzuetan, niri ere gustatzen zait.

164
00:09:19,920 --> 00:09:22,880
Bai, baina seguru nahiago duzula
nirekin egon bakarrik baino.

165
00:09:23,200 --> 00:09:24,400
Batzuetan ez.

166
00:09:24,480 --> 00:09:26,880
Batzuetan,
gustura egiten naiz bakarrik.

167
00:09:30,800 --> 00:09:32,160
Nora zoaz, Peru?

168
00:09:32,480 --> 00:09:34,240
Lasai, ulertu dut eta banoa.

169
00:09:34,640 --> 00:09:36,440
Ez zaitez jarri horrela, mesedez.

170
00:09:36,520 --> 00:09:38,640
Ez zaitez umea izan.
-Ni ez naiz umea!

171
00:09:38,800 --> 00:09:41,640
Eta badakizu zer?
Ez noa zuk esan didazulako.

172
00:09:41,800 --> 00:09:43,160
Aspertu egin naizelako.

173
00:09:43,240 --> 00:09:45,640
Aitaren antza hartzen duzu
haserretzen zarenean.

174
00:09:45,720 --> 00:09:48,480
Baina zuk zer duzu
nire aitaren aurka? Zer duzu?

175
00:09:48,560 --> 00:09:52,040
Gorrotoa dizut! Inoiz
sendatzen ez bazara, niri bost!

176
00:09:55,720 --> 00:09:57,040
(EZTUL BAL EGITEN DU)

177
00:10:00,400 --> 00:10:01,680
(Txoriak)

178
00:10:09,200 --> 00:10:10,440
(OIHU EGITEN DU)

179
00:10:10,880 --> 00:10:12,080
Ondo zaude?

180
00:10:12,880 --> 00:10:14,200
Erakutsi.

181
00:10:15,880 --> 00:10:17,480
Jarraitzerik bai?
-Bai.

182
00:10:18,240 --> 00:10:19,320
Benga.

183
00:10:22,720 --> 00:10:23,880
Eman eskua.

184
00:10:28,000 --> 00:10:31,240
Horrek ez du batere itxura onik.
Gera zaitez hemen, ni joango naiz.

185
00:10:31,760 --> 00:10:34,520
Denbora asko galduko dugu bestela.
-Ezetz ba, ondo nagoela.

186
00:10:34,600 --> 00:10:36,280
Jarrai dezaket zure pausoa.

187
00:10:36,880 --> 00:10:39,000
Gainera, zailena egin dugu.

188
00:10:40,280 --> 00:10:41,560
Zeuk ikusi.

189
00:10:51,640 --> 00:10:53,360
(ATEA JOTZEN DUTE)
Bai?

190
00:10:55,200 --> 00:10:56,840
Ikusi dut turista.

191
00:10:57,400 --> 00:10:59,120
Ez dirudi ezer larririk duenik.

192
00:11:00,160 --> 00:11:01,520
Nerbio kontua da.

193
00:11:01,800 --> 00:11:04,200
Lurrikarak eta
preso egote honek izutuko zuen.

194
00:11:04,360 --> 00:11:06,880
Pozten naiz, ba.
Hala ere, ez da seinale ona.

195
00:11:07,360 --> 00:11:10,400
Gainontzeko guztiak berdin hasten
badira, arazoak izango ditugu.

196
00:11:10,920 --> 00:11:13,600
Jende guzti hori
lasaitu beharra dago.

197
00:11:14,160 --> 00:11:15,480
Nola?

198
00:11:16,680 --> 00:11:18,080
Asmatuko duzue zerbait.

199
00:11:18,160 --> 00:11:19,400
Nora zoaz?

200
00:11:19,480 --> 00:11:21,080
Basora, Ferminen bila.

201
00:11:21,560 --> 00:11:24,360
Ez ditut utziko animalia bat bezala
ehizatzen.

202
00:11:25,240 --> 00:11:26,800
Jesus ere tartean zegoen.

203
00:11:27,160 --> 00:11:28,720
Ez nuen halakorik espero.

204
00:11:28,920 --> 00:11:31,680
Inork ez zuen espero
hemen gertatutakoa gertatzea ere.

205
00:11:32,520 --> 00:11:34,680
Zuk ere Fermin
erruduna dela uste duzu?

206
00:11:47,600 --> 00:11:50,640
Kartutxo gehiagoren bila noa.
Ehizara joan, horixe.

207
00:11:51,080 --> 00:11:53,560
Guk justiziaren aurrera
eramango dugu, besterik ez.

208
00:11:58,160 --> 00:11:59,640
(Tentsio-musika)

209
00:12:12,280 --> 00:12:13,560
E!

210
00:12:13,640 --> 00:12:14,720
Zabaldu!

211
00:12:14,840 --> 00:12:16,320
Mesedez, zabaldu!

212
00:12:25,520 --> 00:12:26,560
Zer?

213
00:12:26,640 --> 00:12:28,200
Azkenean ba al hator?
Bai.

214
00:12:28,280 --> 00:12:29,960
Eta eskopeta?
Ez diat behar.

215
00:12:30,040 --> 00:12:32,560
Horrela hobe, bestela
ez egitekoren bat egingo huke.

216
00:12:32,640 --> 00:12:34,560
Non da Jose?
Oraintxe etorriko duk.

217
00:12:35,680 --> 00:12:38,360
Antonio, uztak hau
Ertzainaren esku, onena izanen duk.

218
00:12:38,440 --> 00:12:40,200
Zertarako?
Epaiketa egin,

219
00:12:40,280 --> 00:12:43,080
kartzelan sartu eta bost edo
sei urte barru, kalean egoteko?

220
00:12:43,240 --> 00:12:44,520
Ezta pentsatu ere,

221
00:12:44,760 --> 00:12:47,960
putakume horrek utzi al zion
Rosari halako aukerarik?

222
00:12:48,440 --> 00:12:50,120
Eta hil zituen beste neskei?

223
00:12:50,560 --> 00:12:52,600
Merezi duena jasoko dik eta kito.

224
00:12:52,880 --> 00:12:55,760
Burua ere galduko luke hik
lepoari lotuta edukiko ez balu.

225
00:12:55,840 --> 00:12:57,200
Goazen lehenbailehen.

226
00:13:00,920 --> 00:13:03,680
Hi, Jesus, denborarekin
eskertu egingo didak.

227
00:13:05,040 --> 00:13:06,400
(Musika iluna)

228
00:13:35,520 --> 00:13:36,680
A!

229
00:13:42,960 --> 00:13:44,760
Jaungoikoa, berriz ez.

230
00:13:45,280 --> 00:13:46,760
(NEGARREZ) Berriz ez.

231
00:13:55,880 --> 00:13:57,480
(Musika misteriotsua)

232
00:13:58,240 --> 00:13:59,960
Beste bezero bat gaixorik,

233
00:14:00,080 --> 00:14:01,720
hauxe besterik ez genuen behar.

234
00:14:01,840 --> 00:14:04,360
Gehiago gaixotzen badira,
ez dakit zer egingo dugun.

235
00:14:04,440 --> 00:14:06,880
Ez estutu, neska,
ez du ezertarako balio eta.

236
00:14:06,960 --> 00:14:09,880
Ez al zara gogoratzen nola
jarri nintzen ni isolatuta geundela

237
00:14:09,960 --> 00:14:12,400
esan zenuenean?
Hura itxura eman nuena.

238
00:14:12,640 --> 00:14:14,000
Konturatu zara?

239
00:14:14,080 --> 00:14:15,320
Zuri esker.

240
00:14:15,400 --> 00:14:18,160
Herriko errepidea eraiki zutenean
ere, luzeak izan genituen,

241
00:14:18,240 --> 00:14:21,120
orain bezala. Bi egun eman genituen
inora joan ezinik.

242
00:14:21,480 --> 00:14:24,000
Hura pasatu bagenuen,
hau ere pasatuko dugu, ezta?

243
00:14:24,080 --> 00:14:26,880
Bai horixe.
-Errepidea mozten den bakoitzeko,

244
00:14:26,960 --> 00:14:30,480
kanpoaldearekin lotzen gaituen
zilborrestea hausten dela ematen du.

245
00:14:31,120 --> 00:14:33,560
# Lotzen ninduen zilborrestea,

246
00:14:33,760 --> 00:14:36,320
# sendagileak nola eten zuen... #

247
00:14:36,600 --> 00:14:38,120
Laboa.
-Bingo.

248
00:14:39,280 --> 00:14:41,440
Zerbait nahi?
-Ez, eskerrik asko.

249
00:14:42,040 --> 00:14:43,320
Aizu, Markos,

250
00:14:43,600 --> 00:14:45,720
beti hor zaude
guri laguntzeko prest,

251
00:14:46,840 --> 00:14:49,360
baina guk ezer gutxi dakigu
zure bizitzari buruz.

252
00:14:49,960 --> 00:14:51,440
Zertan egiten duzu lan?

253
00:14:52,800 --> 00:14:54,640
Segurtasun enpresa batean.

254
00:14:55,520 --> 00:14:57,320
Oso estresagarria da,

255
00:14:57,400 --> 00:15:00,240
eta oporretan nora joan erabakitzeko
ordua iritsi zenean, ba...

256
00:15:00,320 --> 00:15:02,600
Eta zu Balbemendi aukeratu
lasaia zelakoan.

257
00:15:03,400 --> 00:15:05,360
Aukeraketa ederra egin duzu, gizona.

258
00:15:05,600 --> 00:15:08,320
Etorri zinen baino
estresatuagoa itzuliko zara etxera.

259
00:15:09,000 --> 00:15:10,120
Aupa.

260
00:15:10,360 --> 00:15:12,920
Zer, Markos? Aurkitu duk
irratiari falta zaion pieza?

261
00:15:13,000 --> 00:15:15,240
Ez, baina aurkituko diat.
-Lehenbailehen, hobe.

262
00:15:15,320 --> 00:15:17,320
Ez diagu denbora askorik.
-Arrazoi duk.

263
00:15:18,120 --> 00:15:19,760
Gero arte.
-Gero arte.

264
00:15:20,160 --> 00:15:21,640
Zer edo zer nahi?

265
00:15:21,800 --> 00:15:23,200
Bai, baso bat ur.

266
00:15:25,640 --> 00:15:26,760
Aizan,

267
00:15:28,160 --> 00:15:30,920
aurkitu genuen hilotzari
buruz pentsatzen aritu nauk.

268
00:15:31,520 --> 00:15:33,600
Ez al da bitxia
inork ezagutu ez izana?

269
00:15:34,200 --> 00:15:36,640
Gauza bera gertatu zen
alemaniar turistarekin ere.

270
00:15:36,720 --> 00:15:39,080
Bai, baina hau orain dela gutxi
gertatu dun.

271
00:15:39,480 --> 00:15:42,080
Harrigarria, benetan.
-Badira gauza harrigarriagoak ere.

272
00:15:42,160 --> 00:15:44,240
Zer esan nahi dun?
-Neska haiek guztiak

273
00:15:44,320 --> 00:15:46,880
Rosak hil zituela pentsatu genian
hasieran denak. Eta?

274
00:15:46,960 --> 00:15:49,360
Bere nebaren hilketak
estali nahi izan zitian,

275
00:15:49,440 --> 00:15:51,520
hori izan zuen
Rosaren bekatu bakarra.

276
00:15:51,720 --> 00:15:53,760
Hi ziur hago Fermin hiltzailea dela?

277
00:15:54,320 --> 00:15:55,600
Hi ez, ala?

278
00:15:56,480 --> 00:15:58,320
Nik ondo ezagutzen nian Gorka.

279
00:15:59,160 --> 00:16:01,280
Egia duk nirekin maiteminduta
egon zela,

280
00:16:01,400 --> 00:16:03,840
eta asko sufritu zuela
elkarrekin ikustean, baina...

281
00:16:03,960 --> 00:16:06,480
Horra nahiko arrazoi.
-Urtebete pasa ondoren?

282
00:16:06,560 --> 00:16:08,080
Ez. Ezta pentsatu ere.

283
00:16:08,160 --> 00:16:09,680
Mendekua.
-Ez, Jon,

284
00:16:10,720 --> 00:16:12,200
Fermin duk hiltzailea.

285
00:16:12,680 --> 00:16:14,280
Ez diat inongo zalantzarik.

286
00:16:14,680 --> 00:16:16,440
Ba, nik, inor markatu aurretik,

287
00:16:16,840 --> 00:16:19,240
hilotza nork lapurtu duen
jakin nahi niken.

288
00:16:19,880 --> 00:16:21,320
Fermin ez duk izan.

289
00:16:21,840 --> 00:16:24,280
Beno, bera bakarrik ez, behintzat,
hori seguru.

290
00:16:26,360 --> 00:16:27,680
Lagundu, mesedez!

291
00:16:29,240 --> 00:16:30,280
Zabaldu!

292
00:16:31,080 --> 00:16:32,280
Mesedez!

293
00:16:33,440 --> 00:16:34,520
Joder!

294
00:16:40,520 --> 00:16:43,280
Eta ez al zaizu susmagarria egiten
hilotza desagertu zenean

295
00:16:43,360 --> 00:16:45,800
inor haren faltarik ez sumatzea?
Gainera,

296
00:16:46,000 --> 00:16:48,240
zergatik ez ditun bilatzen
saiatu ere egin?

297
00:16:48,400 --> 00:16:50,320
Bazakinan Fermin erruduntzat dutela,

298
00:16:50,640 --> 00:16:53,080
baina ez dun posible dena
berak bakarrik egitea.

299
00:16:53,880 --> 00:16:55,680
Herriko norbaitek lagundu zian.

300
00:16:56,040 --> 00:16:57,640
Herriko norbaitek?
-Bai,

301
00:16:57,720 --> 00:17:00,200
eta ziur nago irratia
izorratu duen berbera dela.

302
00:17:00,280 --> 00:17:02,600
Ez ditek nahi
kanpokoekin harremanetan jartzea.

303
00:17:04,520 --> 00:17:06,680
Hemen gauza harrigarria
gertatzen ari dun.

304
00:17:06,760 --> 00:17:08,400
Zergatik diok hori?
-Joder.

305
00:17:08,520 --> 00:17:10,880
Irratia izorratu duenak
ondotxo zekien hori dela

306
00:17:10,960 --> 00:17:13,400
kanpokoekin harremanetan
jartzeko aukera bakarra.

307
00:17:13,480 --> 00:17:15,920
Eta baita ere,
Maddiri laguntzeko aukera bakarra.

308
00:17:16,160 --> 00:17:17,200
Eta?

309
00:17:17,280 --> 00:17:19,560
Nor izan daiteke
Fermini laguntzen ari dena?

310
00:17:19,640 --> 00:17:21,920
Ez al zagok garbi?
Ondo pentsatu.

311
00:17:23,880 --> 00:17:25,640
Ane?
-Nor bestela?

312
00:17:26,760 --> 00:17:28,520
Horrek ez din ez hanka ez buru.

313
00:17:28,760 --> 00:17:31,200
Nola lagunduko zion, ba,
bere ahizpa hil zuenari?

314
00:17:31,280 --> 00:17:32,960
Maitasuna ez al duk, ba, itsua?

315
00:17:33,440 --> 00:17:34,920
(Musika iluna)

316
00:17:36,880 --> 00:17:38,160
(Txoriak txioka)

317
00:17:53,080 --> 00:17:54,320
Ederki, ba,

318
00:17:54,400 --> 00:17:56,200
Ferminek ezin dik oso urruti ibili.

319
00:17:56,280 --> 00:17:58,960
Ondo ezagutzen dik basoa,
baina ezingo du beti ezkutatu.

320
00:17:59,040 --> 00:18:01,000
Lauren artean
haize harrapatuko diagu.

321
00:18:01,080 --> 00:18:03,240
Bakoitza bere aldetik joatea
izango duk onena.

322
00:18:03,320 --> 00:18:05,920
Inork ikusten badu,
tiro egin dezala airera. Ados?

323
00:18:24,200 --> 00:18:25,720
Hau egonezina.

324
00:18:26,320 --> 00:18:28,440
Hiru kafe zeramatzat
gaur arratsaldean.

325
00:18:28,840 --> 00:18:31,360
Olatzek eta Anttonek
lortuko ditek botikak ekartzea?

326
00:18:31,560 --> 00:18:32,720
Seguru baietz.

327
00:18:33,160 --> 00:18:35,360
Olatz oso neska gogorra dun.
-Bai.

328
00:18:35,840 --> 00:18:37,760
Anttonek ondo zainduko dik.

329
00:18:38,160 --> 00:18:39,240
Olatz,

330
00:18:39,560 --> 00:18:41,160
ez dik besterik buruan.

331
00:18:44,160 --> 00:18:46,200
E, Esti, zer dun?

332
00:18:46,560 --> 00:18:48,000
Esti.
Ondo hago?

333
00:18:48,080 --> 00:18:49,760
Zer gertatzen da?
Ez.

334
00:18:49,880 --> 00:18:51,400
Mareatzen ari naiz.
Eseri.

335
00:18:51,480 --> 00:18:54,120
Deitu Aneri bizkor, mesedez.
Bai, auskalo non dagoen.

336
00:18:54,360 --> 00:18:56,640
Fermini laguntzera
ateratzekotan zen basora.

337
00:18:57,280 --> 00:18:59,400
Igo gora, ez dut jaisten ikusi.

338
00:18:59,480 --> 00:19:01,400
Hartu arnasa, banoa oraintxe.

339
00:19:03,240 --> 00:19:04,680
Zerbait egin zezakenat?

340
00:19:05,080 --> 00:19:06,880
Zerbait prestatuko dinat?
Zer?

341
00:19:32,320 --> 00:19:33,880
"Mesedez, zabaldu!".

342
00:19:40,480 --> 00:19:43,000
Lagundu, mesedez!
Lasai, lasai.

343
00:19:43,080 --> 00:19:44,720
Oraintxe irekiko dizut.

344
00:19:48,920 --> 00:19:50,880
Baina nork itxi dizu?
Zer uste duzu?

345
00:19:50,960 --> 00:19:53,320
Tuntuna naizela, ala?
Badakit zeu izan zarela,

346
00:19:53,400 --> 00:19:56,240
Fermini zerbait gertatzen bazaio,
erruduna egingo zaitut.

347
00:20:00,320 --> 00:20:02,560
Ane, Esti komunean dago, zure zain.

348
00:20:02,640 --> 00:20:05,400
Lagundu egin behar didazu.
Bai, baina Esti zure zain dago.

349
00:20:05,480 --> 00:20:08,040
Lagundu egin behar didazu, Jon.
Ez da ondo aurkitzen?

350
00:20:08,120 --> 00:20:10,200
Besteek baino lehenago
aurkitu behar dugu.

351
00:20:10,280 --> 00:20:13,240
Zergatik uste duzu Fermin besteek
baino lehenago aurkituko dugula?

352
00:20:13,320 --> 00:20:14,360
Zer?
Begira,

353
00:20:14,440 --> 00:20:17,640
hobe da Fermin berriro giltzapetzea
eta poliziak argitu ditzala guztia.

354
00:20:17,720 --> 00:20:19,960
Baina ez digute
hori egiten ere utziko, Jon.

355
00:20:20,040 --> 00:20:22,160
Beldur naiz ez ote duten akabatuko.
Bai,

356
00:20:22,280 --> 00:20:24,720
hemen mundu guztia
hiltzailea da, baina Fermin ez.

357
00:20:24,800 --> 00:20:26,880
Baina lagunduko didazula
agindu didazu.

358
00:20:26,960 --> 00:20:29,200
Eta zuk Estiri
lagundu beharko zenioke.

359
00:20:29,920 --> 00:20:32,320
Ez dakit zer gertatzen zaizun,
Ane, ez dakit.

360
00:20:32,560 --> 00:20:34,160
Begira, zantzu guztiek

361
00:20:34,240 --> 00:20:36,720
Fermin hiltzailea zela
adierazten zuten hasieratik.

362
00:20:36,800 --> 00:20:39,560
Baina gorpuaren desagerpen honek
dena hankaz gora jarri du.

363
00:20:39,680 --> 00:20:42,280
Eta nor izan da desagerpenaren
berri eman ziguna?

364
00:20:42,520 --> 00:20:44,960
Zu zeu, Ane.
Eta ez da kontu bakarra.

365
00:20:45,200 --> 00:20:47,680
Ferminen ihesaren
berri ere zuk eman zenigun.

366
00:20:48,120 --> 00:20:49,920
Nora iritsi nahi duzu?
Ez dakit,

367
00:20:50,000 --> 00:20:52,280
zu ez ote zaren
hemen nahastuta dabilena?

368
00:20:52,800 --> 00:20:55,400
Nola dakit nik ez diozula
Fermini lagundu ihes egiten?

369
00:20:55,520 --> 00:20:57,880
Nola dakit ez diozula lagundu
gorpua gordetzen?

370
00:20:57,960 --> 00:21:00,120
Zergatik egin behar nuen
nik horrelakorik?

371
00:21:00,200 --> 00:21:02,880
Beldur zinen min emango ziotela
eta lagundu egin zenion.

372
00:21:02,960 --> 00:21:04,520
Badu horrek logika, ezta?

373
00:21:04,600 --> 00:21:06,320
Ba, bai, badu logika.

374
00:21:06,640 --> 00:21:08,440
Baina nik ez dut horrelakorik egin.

375
00:21:08,840 --> 00:21:11,680
Jon, mesedez, norbaitek
eduki behar du sotoko giltza.

376
00:21:11,880 --> 00:21:15,160
Eta norbait hori desiratzen zegoen
Fermin basora ihes egiteko.

377
00:21:15,400 --> 00:21:18,480
Orain animali bat bezala akabatzeko
aukera ezin hobea daukate.

378
00:21:18,880 --> 00:21:21,880
Esnatu, Jon! Horregatik
utzi naute ni gelan itxita,

379
00:21:22,000 --> 00:21:24,960
euren plan bikaina ez izorratzeko.
Oso nahastuta zaude, Ane.

380
00:21:25,200 --> 00:21:28,280
Ni Estigatik igo naiz zure bila,
oso gaizki zegoela esateko.

381
00:21:28,360 --> 00:21:30,880
Nik ez dizut atea itxi.
Ederra kasualitatea.

382
00:21:31,040 --> 00:21:33,400
Itxaron egin beharko du,
ze orain, presaka nabil.

383
00:21:33,480 --> 00:21:35,040
Ane, lasaitu zaitez, bale?

384
00:21:35,120 --> 00:21:37,280
Orain basora joanda
ez duzu ezer irabaziko,

385
00:21:37,360 --> 00:21:39,280
zuri ere tiro bat ematea ez bada.

386
00:21:42,400 --> 00:21:44,000
Esti, ondo zaude?

387
00:21:45,000 --> 00:21:46,080
Ez...

388
00:21:54,360 --> 00:21:55,600
(Txoriak)

389
00:22:12,120 --> 00:22:13,320
(Zarata bat)

390
00:22:41,040 --> 00:22:42,200
A!

391
00:22:47,880 --> 00:22:48,880
A!

392
00:22:48,960 --> 00:22:50,480
Joder, burua.

393
00:22:51,000 --> 00:22:52,800
A! Odola. Dios.

394
00:22:53,440 --> 00:22:54,480
Joder.

395
00:22:55,120 --> 00:22:56,840
Jo egin zaitut?
Barkatu, Jon.

396
00:22:56,920 --> 00:22:58,880
Barkatu, barkatu... Dios.

397
00:22:59,120 --> 00:23:01,320
Punteria txarra daukak,
ezta aurreratu ere.

398
00:23:01,400 --> 00:23:03,360
Eta orain zer, e?

399
00:23:06,120 --> 00:23:08,720
Ez huke jendeari harriak
botatzen ibili behar, Peru.

400
00:23:09,080 --> 00:23:11,040
Botilekin jolasten egon naiz,

401
00:23:11,680 --> 00:23:13,280
eta denbora pasa...
-Kontxo!

402
00:23:13,800 --> 00:23:15,480
Oestean bezala, hi.

403
00:23:15,880 --> 00:23:17,720
Bai, baina pistolarik gabe.

404
00:23:19,000 --> 00:23:21,280
Botila bat lehenengo
jotzen duenari euro bat,

405
00:23:21,360 --> 00:23:22,880
zer iruditzen?
-Ados.

406
00:23:22,960 --> 00:23:24,120
Benga.

407
00:23:31,800 --> 00:23:33,520
Hi, asko entrenatu duk.

408
00:23:38,800 --> 00:23:40,200
Beste bat?
-Bale.

409
00:23:40,360 --> 00:23:41,480
Benga.

410
00:23:43,720 --> 00:23:45,200
(Musika iluna)

411
00:23:53,320 --> 00:23:55,520
Zer moduz dago gure printzesa?
-Gaizki.

412
00:23:55,840 --> 00:23:57,360
Heriotzaren atarian.

413
00:23:57,440 --> 00:23:58,840
Beno, ez pasa.

414
00:23:59,360 --> 00:24:01,200
Nik oso ondo ikusten zaitut.

415
00:24:01,400 --> 00:24:03,400
Oso ondo esatea ere...
-Benetan.

416
00:24:03,520 --> 00:24:05,560
Hala ere, ez nuen zu gaixotzea,
espero.

417
00:24:05,640 --> 00:24:07,760
Ahulak gu ginelakoan nengoen.

418
00:24:07,840 --> 00:24:09,880
Egia aitortu beharko dizut orduan.

419
00:24:10,000 --> 00:24:12,000
Nire sendotasuna azalekoa da.

420
00:24:12,080 --> 00:24:14,280
Orduan, norbait
beharko duzu aldamenean.

421
00:24:14,480 --> 00:24:16,000
Zertarako?
-Ba...

422
00:24:16,080 --> 00:24:17,680
mimotxoak emateko.

423
00:24:18,280 --> 00:24:20,600
Prest egongo zinateke?
-Nola ez, ba?

424
00:24:20,680 --> 00:24:22,960
Ni txikitan beti
medikuetara jolasten nintzen.

425
00:24:23,040 --> 00:24:26,480
Ni nintzen beti medikua,
eta lehengusinak eta, gaixoak.

426
00:24:27,280 --> 00:24:28,520
(ATEA JOTZEN DUTE)

427
00:24:30,280 --> 00:24:31,320
Kaixo.

428
00:24:31,840 --> 00:24:33,560
Kaixo, Esti.
Aupa.

429
00:24:37,440 --> 00:24:39,400
Tira, jaitsi zaizu sukarra.

430
00:24:39,480 --> 00:24:42,040
Urdailari eraso egiten dion
birus bat ematen du.

431
00:24:42,720 --> 00:24:43,760
Eta?

432
00:24:44,360 --> 00:24:46,240
Ez daukagu botikarik, beraz,

433
00:24:46,320 --> 00:24:48,560
gaixoak bakartuta mantentzea
izango da onena.

434
00:24:49,000 --> 00:24:51,240
Bestela, gainontzeko bezeroak
kutsatuko dira.

435
00:24:51,480 --> 00:24:53,520
Larria al da?
Ez, ez da larria.

436
00:24:53,600 --> 00:24:55,960
Ez dirudi, behintzat.
Baina bai nekosoa.

437
00:24:57,080 --> 00:25:00,040
Zerbait hartu, eta ordu batzuk
barru, hobeto egongo zara.

438
00:25:00,120 --> 00:25:01,400
Ikusiko duzu.

439
00:25:01,800 --> 00:25:03,320
Gero arte.
Agur, bai.

440
00:25:03,400 --> 00:25:04,760
Gero arte.
Aio.

441
00:25:06,560 --> 00:25:09,040
Markos, entzun diozu medikuari.

442
00:25:09,520 --> 00:25:12,120
Estik bakarrik egon behar du,
tamalez.

443
00:25:12,360 --> 00:25:13,840
Bai, banoa.

444
00:25:14,400 --> 00:25:16,040
Eskerrik asko bisitagatik.

445
00:25:16,120 --> 00:25:17,400
Plazera izan da.

446
00:25:22,000 --> 00:25:23,400
Ez al da guapoa?

447
00:25:24,440 --> 00:25:26,600
Hara, falta zitzaiguna.

448
00:25:27,760 --> 00:25:29,760
Lizerigarri bat prestatzera noa.

449
00:25:31,120 --> 00:25:32,440
Azkar naiz hemen.

450
00:25:35,600 --> 00:25:37,680
Gaur Maddirekin haserretu naiz.
-Bai?

451
00:25:37,760 --> 00:25:40,560
Eta ez dut gogoratu ere
egiten zergatik. Oso gaixo dago.

452
00:25:40,960 --> 00:25:44,080
Hi ez kezkatu, ondo jarriko duk.
-Baina ni aita bezala portatu naiz.

453
00:25:44,680 --> 00:25:47,000
Eta ez dut nahi,
ez dut beti haserre egon nahi.

454
00:25:47,080 --> 00:25:49,720
Maddiren aitarekin ez bada,
Joantxorekin.

455
00:25:49,960 --> 00:25:52,680
Eta bestela...
Ez dut bera bezalakoa izan nahi.

456
00:25:52,960 --> 00:25:56,360
Badakizu egun batean gure aitak
Joantxo mehatxatu zuela eskopetaz?

457
00:25:56,680 --> 00:25:58,240
A, bai?
-Zoroa zela zioen

458
00:25:58,320 --> 00:26:00,040
eta zoroez ez dela fidatu behar.

459
00:26:00,360 --> 00:26:01,960
Zoroak ez direla jende ona.

460
00:26:02,480 --> 00:26:05,320
Nik ez dut uste gure amak
gauza txar horiek egin zituenik.

461
00:26:05,760 --> 00:26:07,160
Bera ez zen zoroa.

462
00:26:11,400 --> 00:26:13,040
Zoroak hobeto daude hilda.

463
00:26:13,760 --> 00:26:15,200
Horixe dio gure aitak.

464
00:26:15,720 --> 00:26:17,120
(Musika iluna)

465
00:26:47,520 --> 00:26:48,920
(MIN EGITEN DU)

466
00:26:51,440 --> 00:26:52,480
A!

467
00:27:00,400 --> 00:27:01,480
A!

468
00:27:03,520 --> 00:27:04,600
A!

469
00:27:19,280 --> 00:27:21,720
Azkenekoa duk,
zentimorik gabe utziko nauk.

470
00:27:23,760 --> 00:27:24,880
Ai.

471
00:27:24,960 --> 00:27:26,400
Zer duk?
-Lasai.

472
00:27:26,600 --> 00:27:28,560
Ondo hago?
-Lasai, lasai.

473
00:27:29,040 --> 00:27:32,320
Maddirekin kasketa duan bakoitzean
jartzen zait tripako mina.

474
00:27:32,840 --> 00:27:34,160
Tripako mina?

475
00:27:34,760 --> 00:27:36,760
Orduan, e?

476
00:27:42,760 --> 00:27:43,960
(Txoriak txioka)

477
00:28:11,960 --> 00:28:13,400
Oraintxe hartu du lo.

478
00:28:13,880 --> 00:28:15,080
On egingo dio.

479
00:28:20,400 --> 00:28:22,800
Zuk lagundu zenion
Fermini ihes egiten?

480
00:28:23,160 --> 00:28:24,600
Ezin dut sinetsi.

481
00:28:24,960 --> 00:28:27,400
Antza denez,
guztiok uste duzue nik egin nuela.

482
00:28:27,480 --> 00:28:30,600
Nik galdetu besterik ez dizut egin.
Josek, Jonek eta orain zuk,

483
00:28:30,680 --> 00:28:33,240
gauza bera leporatu didazue.
Baina oker zabiltzate,

484
00:28:33,360 --> 00:28:35,800
eta badakizu zer esan nahi duen?
Zuk esango didazu.

485
00:28:35,880 --> 00:28:38,800
Benetan ihes egiten lagundu diona
lasai asko dagoela.

486
00:28:38,880 --> 00:28:41,640
Hemen ez duzue nitaz aparteko
beste inoren susmo txarrik.

487
00:28:41,760 --> 00:28:44,120
Egia jakin nahi nuen, besterik ez.
Egia?

488
00:28:44,640 --> 00:28:46,680
Hemen egiak ez du garrantzirik,
Bixenta.

489
00:28:46,760 --> 00:28:49,040
Fermin errugabea edo
erruduna den jakin gabe

490
00:28:49,120 --> 00:28:51,400
herri guztiak kondenatu du
dagoeneko.

491
00:28:51,480 --> 00:28:53,160
Zuk ere bai.
Hori ez da egia,

492
00:28:53,240 --> 00:28:56,320
nik ez dut aldez aurretik juiziorik
egiteko ohiturarik.

493
00:28:56,400 --> 00:28:58,600
Fermin beti errespetatu izan dut.

494
00:28:58,680 --> 00:29:01,520
Nahiago nuke errugabea balitz.
Eta orduan, zergatik ez diezu

495
00:29:01,600 --> 00:29:03,840
Antonio eta besteei
etxean geratzeko agindu?

496
00:29:23,480 --> 00:29:25,680
Ane! Gure alaba gaixotu egin da!

497
00:29:25,760 --> 00:29:27,920
Hartu arnasa.
Zer arnasa eta zer arnasa?

498
00:29:28,000 --> 00:29:30,680
Idoiak mediku behar du,
lehenbailehen.

499
00:29:31,320 --> 00:29:32,680
(Txalaparta musika)

500
00:29:45,800 --> 00:29:46,840
A!

501
00:29:51,320 --> 00:29:52,760
Harrapatu haut, Fermin.

502
00:29:53,600 --> 00:29:55,400
Ez egin erokeriarik, Antonio.

503
00:29:55,600 --> 00:29:58,040
Ederki ordainduko dituk
egindako guztiak.

504
00:29:58,600 --> 00:29:59,640
Antonio.

505
00:29:59,720 --> 00:30:01,920
Zer nahiago duk, ezker ala eskuina?

506
00:30:02,720 --> 00:30:05,120
Zertaz ari haiz?
Ezkerra ala eskuina, Fermin?

507
00:30:05,200 --> 00:30:07,040
Ez duk berriro ihes egingo.

508
00:30:12,880 --> 00:30:13,880
Hi.

509
00:30:19,640 --> 00:30:22,080
A!
Harrapatuko haut, Fermin!

510
00:30:23,080 --> 00:30:24,600
Putakume halakoa!

511
00:30:24,680 --> 00:30:26,760
Urrutira gabe harrapatuko haut!

512
00:30:26,840 --> 00:30:27,920
A!

513
00:30:40,880 --> 00:30:42,080
Kaixo.

514
00:30:43,400 --> 00:30:46,040
Baina utzi lana, maitea.
Gaixo zaude.

515
00:30:46,320 --> 00:30:47,760
Goragalerik izan duzu?

516
00:30:48,720 --> 00:30:50,080
Tripako minik?

517
00:30:50,520 --> 00:30:52,880
Esti eta gainontzekoen
sintoma berberak ditu.

518
00:30:52,960 --> 00:30:55,640
Bakartu egin beharko dugu.
Ohean behar zenuke, Idoia.

519
00:30:55,720 --> 00:30:59,160
Mila aldiz esan diot,
eta ez dit kasu zipitzik egiten.

520
00:30:59,640 --> 00:31:00,800
Idoia,

521
00:31:01,160 --> 00:31:04,160
etorri etxera, han hobeto egongo
zara eta, nik zainduko zaitut.

522
00:31:04,600 --> 00:31:06,040
Zoaz etxera.
Baina...

523
00:31:06,120 --> 00:31:07,960
Zuk ere gaixotu egin nahi al duzu?

524
00:31:08,040 --> 00:31:10,640
Zure laguntza behar izanez gero,
abisatuko dizut, ados?

525
00:31:10,720 --> 00:31:13,440
Zergatik ezin dut etxera eraman?
Lehen ere esan dizut,

526
00:31:13,640 --> 00:31:15,560
bere kalterako litzatekeelako.

527
00:31:16,000 --> 00:31:17,320
Idoia, zoaz ohera.

528
00:31:21,200 --> 00:31:22,600
Hobe beharrez ari naiz,

529
00:31:23,640 --> 00:31:24,960
eta begira,

530
00:31:25,440 --> 00:31:27,200
beti horrela jokatu dut,

531
00:31:27,520 --> 00:31:29,600
beti familiaren alde, beti lanean.

532
00:31:29,680 --> 00:31:31,200
Esker txarrekoak,

533
00:31:31,520 --> 00:31:34,440
ni faltatuko banintz,
zer egingo lukete, gaixoak?

534
00:31:34,960 --> 00:31:37,240
Berdin zaie zer esaten dudan.

535
00:31:37,320 --> 00:31:40,200
Uste dute ez naizela
ezertaz ohartzen.

536
00:31:41,840 --> 00:31:43,520
Baina guztiaz jabetzen naiz.

537
00:31:44,520 --> 00:31:45,920
Ederki jabetu ere.

538
00:31:46,640 --> 00:31:48,200
Ezin naute engainatu.

539
00:31:49,080 --> 00:31:50,360
Ez ni.

540
00:31:59,840 --> 00:32:00,920
Fermin,

541
00:32:01,280 --> 00:32:02,960
zer egiten duk oraindik hemen?

542
00:32:03,440 --> 00:32:04,880
Ez duk errandakoa bete.

543
00:32:05,440 --> 00:32:07,960
Lasai, Jesus,
ez naute gehiago ikusiko.

544
00:32:08,480 --> 00:32:10,080
Zin egiten diat.

545
00:32:21,800 --> 00:32:24,040
Ihes egin behar duk.
Ezta pentsatu ere.

546
00:32:24,680 --> 00:32:27,280
Nik ez diat ezer egin
eta prest nago aurpegia emateko.

547
00:32:27,360 --> 00:32:30,080
Egin ezak nik errandakoa,
behingoagatik. Bestela,

548
00:32:30,160 --> 00:32:32,400
hire gorpu hila
aurkituko diagu bertan.

549
00:32:33,400 --> 00:32:35,400
Batzuk lurpean ikusi nahi haute.

550
00:32:35,480 --> 00:32:37,720
Eta hik zergatik laguntzen didak?
Segi azkar.

551
00:32:38,000 --> 00:32:39,440
Eskerrik asko, Jesus.

552
00:32:48,760 --> 00:32:50,880
Idoia jaiotzetik da mutua?

553
00:32:50,960 --> 00:32:52,000
Ez,

554
00:32:52,760 --> 00:32:55,480
inoiz ez da oso berritsua izan,
egian,

555
00:32:55,640 --> 00:32:57,680
baina orain dela egun batzuk,

556
00:32:58,880 --> 00:33:00,400
mututu da guztiz.

557
00:33:00,480 --> 00:33:02,160
Zerbait gertatu zaio?
Ez,

558
00:33:02,240 --> 00:33:03,800
nik dakidala, behintzat.

559
00:33:04,520 --> 00:33:06,240
Senarrak esaten du

560
00:33:06,480 --> 00:33:07,720
pasatuko zaiola,

561
00:33:07,880 --> 00:33:09,920
haserre egongo dela, ez dakit.

562
00:33:11,400 --> 00:33:12,960
Oso kezkatuta nauka,

563
00:33:13,040 --> 00:33:15,800
ez dakizu ze mina ematen didan
horrela ikusteak.

564
00:33:17,160 --> 00:33:18,720
Nire alaba maitea.

565
00:33:19,760 --> 00:33:22,080
Baina zer egin dezaket nik?

566
00:33:22,960 --> 00:33:24,560
Ez dut ezer ulertzen.

567
00:33:25,880 --> 00:33:27,760
Beno, etxera noa.

568
00:33:28,720 --> 00:33:30,200
Zaindu ondo, mesedez.

569
00:33:30,280 --> 00:33:31,320
Lasai.

570
00:33:31,800 --> 00:33:33,200
Gero bueltatuko naiz.

571
00:34:08,960 --> 00:34:10,600
Entzun duzu?
-Zer?

572
00:34:12,240 --> 00:34:13,320
Ezer ez.

573
00:34:22,640 --> 00:34:24,880
Ez nekien hemen inguruan
baserririk zegoenik.

574
00:34:24,960 --> 00:34:27,080
Goazen bertara,
laguntza eskatuko dugu.

575
00:34:54,680 --> 00:34:57,120
Nekatuta dagoelako
esan dik Maddik hori guztia.

576
00:34:57,200 --> 00:34:58,880
Zauriek min egiten diotelako.

577
00:34:58,960 --> 00:35:01,400
Baina seguru nagok berak
ez duela hori pentsatzen.

578
00:35:02,320 --> 00:35:04,560
Badakik zer egingo nukeen
nik hire lekuan?

579
00:35:05,760 --> 00:35:08,400
Berarengana joan eta adiskidetu.

580
00:35:09,360 --> 00:35:11,400
Bera ere ikusteko irrikaz
egongo duk.

581
00:35:11,920 --> 00:35:14,880
Alferrik ari gaituk,
ez diagu erremediorik.

582
00:35:14,960 --> 00:35:17,080
Hurrena txakurrak hartuta
joango gaituk.

583
00:35:17,160 --> 00:35:19,440
Zer gertatu da?
Satorrak ihes egin digula,

584
00:35:19,520 --> 00:35:21,560
hori gertatu zaiguk.
-Aita!

585
00:35:21,640 --> 00:35:24,160
Peru, segi etxera.
Neu ere laster izango nauk.

586
00:35:24,360 --> 00:35:26,280
Baina...
Etxera joateko esan diat!

587
00:35:27,560 --> 00:35:29,880
Neure izan diat,
hankapean izan diat,

588
00:35:29,960 --> 00:35:31,960
eta tiro egiterakoan,
kartutxorik ez.

589
00:35:32,840 --> 00:35:34,680
Norbaitek hustu zidak arma.

590
00:35:34,760 --> 00:35:37,200
Jakiten dudanean nor izan den,
gorriak ikusiko dik.

591
00:35:37,280 --> 00:35:40,400
Hi ez hago burutik sano.
Jakingo diat nor izan den,

592
00:35:40,760 --> 00:35:43,240
lehenago edo beranduago
jakingo diat nor izan den.

593
00:35:43,320 --> 00:35:45,800
Antonio, baina zer egin behar huan?
Fermin akabatu?

594
00:35:46,000 --> 00:35:47,560
Hanketara tiro egin.

595
00:35:47,720 --> 00:35:49,440
Berriro ihes egin ez zezan.

596
00:35:51,320 --> 00:35:54,240
Beno, Antonio, ni etxera noa,
emaztea zer moduz dagoen ikustera.

597
00:35:54,320 --> 00:35:56,560
Zer edo zertarako
behar banauk, deitu lasai,

598
00:35:56,640 --> 00:35:59,400
badakit zeintzuk ditudan lagun.
Segi lasai, abisatuko diat.

599
00:36:11,360 --> 00:36:13,040
(MIN EGITEN DU)

600
00:36:13,200 --> 00:36:14,360
Kitto.

601
00:36:14,760 --> 00:36:15,920
-Baina zer?

602
00:36:17,120 --> 00:36:18,760
Zer gertatu da, maitea?

603
00:36:19,520 --> 00:36:20,960
Zer gertatu da?

604
00:36:22,000 --> 00:36:23,200
Ez dakit.

605
00:36:27,840 --> 00:36:29,920
Zer gertatu da?
-Bat-batean sartu zait.

606
00:36:30,640 --> 00:36:33,080
Agian zure amaren belarrek
ez didate onik egiten.

607
00:36:33,160 --> 00:36:34,520
Ezin liteke.

608
00:36:36,120 --> 00:36:37,920
Orain ordu batzuk, ondo zeuden.

609
00:36:38,160 --> 00:36:39,440
Non egon zara?

610
00:36:39,880 --> 00:36:42,600
Zergatik etorri zara hain berandu?
-Barkatu.

611
00:36:42,720 --> 00:36:45,280
Zergatik utzi nauzu
hainbeste denbora bakarrik?

612
00:36:45,360 --> 00:36:47,720
Ez da berriro gertatuko.
-Bakarrik baldin banago,

613
00:36:47,800 --> 00:36:50,680
txarrena pentsatzen dut.
-Ez zaitut berriro bakarrik utziko.

614
00:36:50,880 --> 00:36:53,280
Nire hitza ematen dizut.
-Non egon zara?

615
00:36:53,640 --> 00:36:55,320
Ferminen bila atera gara.

616
00:36:58,640 --> 00:37:00,360
Dena ondo joango da, entzun?

617
00:37:01,560 --> 00:37:02,960
Dena ondo joango da.

618
00:37:04,920 --> 00:37:06,520
Bixentari abisatuko diot.

619
00:37:06,600 --> 00:37:07,800
Itxoin.

620
00:37:08,000 --> 00:37:11,160
Uste nuen ausarta nintzela.
-Eta ausarta sara, Susana, oso.

621
00:37:11,480 --> 00:37:14,400
Izututa nago.
-Ez duzu zertaz izutu, Susana.

622
00:37:15,560 --> 00:37:16,960
Hemen nago zurekin.

623
00:37:17,560 --> 00:37:19,400
Eta ez da ezer txarrik gertatuko.

624
00:37:28,840 --> 00:37:30,400
(ATEA JOTZEN DUTE)

625
00:37:34,840 --> 00:37:36,000
"Pasa".

626
00:37:37,000 --> 00:37:38,760
Zer?
Etorri dira basotik.

627
00:37:38,840 --> 00:37:40,840
Eta Fermin?
Ez dute harrapatu.

628
00:37:42,320 --> 00:37:44,120
Eta betiko ihes egin badu, hobe.

629
00:37:44,400 --> 00:37:46,400
Hemen ez du ongi etorririk jasoko.

630
00:37:47,000 --> 00:37:48,880
Baina zergatik aldatu duzu iritsia?

631
00:37:48,960 --> 00:37:51,040
Ez al zenuen, ba,
hura harrapatzea nahi?

632
00:37:51,160 --> 00:37:53,200
Ez al didazu
esan hobe zela horrela?

633
00:37:53,640 --> 00:37:55,160
Bai, baina...
Ikusi al dute?

634
00:37:55,240 --> 00:37:58,120
Antoniok dioenez, bai,
baina ezin izan dute harrapatu.

635
00:37:59,000 --> 00:38:01,280
Ikusi bazenu
ze hostia txarrean etorri diren...

636
00:38:01,360 --> 00:38:03,240
Hor ibili dira, elkarri builaka.

637
00:38:03,560 --> 00:38:05,280
Zoratu egin dira, zoratu!

638
00:38:05,600 --> 00:38:06,840
Bai, hala dirudi.

639
00:38:06,920 --> 00:38:09,080
Zoaz, Jon, bakarrik egon nahi dut.
Ane...

640
00:38:09,160 --> 00:38:11,360
Zoaz, mesedez.
Barkamena eskatu nahi dizut.

641
00:38:12,520 --> 00:38:15,520
Antonio eta besteen nondik
norakoak ikusi ditudanean,

642
00:38:15,880 --> 00:38:18,600
barrikadaren aldea gaizki
aukeratu dudala konturatu naiz.

643
00:38:21,520 --> 00:38:23,400
Eta okerrik gertatu izan balitzaio?

644
00:38:24,440 --> 00:38:26,480
Nik ez nion ihes egiten lagundu,
Jon.

645
00:38:26,960 --> 00:38:29,000
Nork sartu dizu
ideia hori kaskezurrean?

646
00:38:29,080 --> 00:38:30,560
Inork ere ez.
Seguru?

647
00:38:30,640 --> 00:38:31,880
Bai. Barkatu.

648
00:38:36,320 --> 00:38:38,000
Gauza bat erakutsi nahi dizut.

649
00:38:44,200 --> 00:38:45,320
Begira.

650
00:38:46,040 --> 00:38:48,960
Fermin atxilotuta izan zuten
gelako giltzaren kopia bat da.

651
00:38:49,800 --> 00:38:51,880
Antonioren etxean aurkitu dut gaur.
Eta?

652
00:38:53,040 --> 00:38:55,520
Antonio bera dela
nahaste honen errudun nagusia.

653
00:38:56,000 --> 00:38:57,520
Berak askatu zuen Fermin.

654
00:38:57,640 --> 00:38:59,400
Gero, atzetik atera, eta basoan...

655
00:38:59,480 --> 00:39:01,400
Basoan, testigurik gabe hiltzeko.

656
00:39:01,480 --> 00:39:02,920
Arrazoi zenuen, Ane.

657
00:39:03,000 --> 00:39:05,000
Eta beste gauza bat ere aurkitu dut.

658
00:39:05,120 --> 00:39:06,720
Idoia, Karmeleren alaba,

659
00:39:06,800 --> 00:39:08,240
ez da jaiotzez mutu.

660
00:39:08,320 --> 00:39:10,360
Orain dela aste bete
geratu zen mutu.

661
00:39:10,440 --> 00:39:12,720
Neska hil zuten egunean,
gutxi gora-behera.

662
00:39:12,800 --> 00:39:15,560
Orduan...
Neuk ere gauza bera pentsatu dut.

663
00:39:15,640 --> 00:39:17,400
Agian zerbait larria ikusi zuen.

664
00:39:17,480 --> 00:39:20,360
Eta zuk uste duzu ikusi zuen horrek
utzi duela horrela, ezta?

665
00:39:20,440 --> 00:39:22,800
Seguru asko, shock bat izango zuen,

666
00:39:22,880 --> 00:39:24,640
eta horregatik geratu da mutu.

667
00:39:39,280 --> 00:39:41,000
Ba al da inor etxean?

668
00:39:44,760 --> 00:39:45,800
Ea!

669
00:39:59,480 --> 00:40:00,760
Ikusten hau?

670
00:40:05,200 --> 00:40:06,320
Bai.

671
00:40:08,680 --> 00:40:10,200
Baina nora joan da jendea?

672
00:40:12,480 --> 00:40:13,960
Ba al da inor etxean?

673
00:40:19,080 --> 00:40:21,640
Goazen, Olatz,
susmo txarra hartzen diot leku honi.

674
00:40:21,720 --> 00:40:23,840
Hemen ez dugu
laguntzarik aurkituko.

675
00:40:25,360 --> 00:40:26,760
Gauza bat argi dago,

676
00:40:27,640 --> 00:40:29,720
lurrikara ez da honaino iritsi.
Bestela,

677
00:40:30,440 --> 00:40:32,320
gauza guztiak
lurrean egongo ziren.

678
00:40:46,400 --> 00:40:48,320
Honek ez dik zentzurik.

679
00:40:48,960 --> 00:40:51,000
Hiru aldiz pasatu gaituk
leku honetatik.

680
00:40:53,880 --> 00:40:55,240
"Cago en Rusia".

681
00:40:56,880 --> 00:40:58,240
Aizak, Toto,

682
00:40:58,800 --> 00:41:00,480
hor, beraz igo,

683
00:41:00,800 --> 00:41:03,720
gaztetxo bikote bat ikusi diat
baserri zahar batean sartzen.

684
00:41:04,120 --> 00:41:06,200
Orduan, ospa hemendik.
-Baina...

685
00:41:06,480 --> 00:41:09,040
Haiek jakingo ditek non
dagoen herri madarikatu hori.

686
00:41:09,120 --> 00:41:12,000
Eramango gaituztek.
Onean ez bada, derrigorrean.

687
00:41:12,080 --> 00:41:13,560
Ez hadi astakirtena izan.

688
00:41:13,640 --> 00:41:16,080
Ez zaigu holako
saltsetan sartzea komeni.

689
00:41:16,680 --> 00:41:17,800
Zergatik ez, ba?

690
00:41:18,000 --> 00:41:19,240
Zalaparta gehiegi.

691
00:41:19,600 --> 00:41:21,640
Aurkituko diagu bidea gu bakarrik.

692
00:41:22,240 --> 00:41:25,400
Bai, hire intuizio miresgarria
erabilita, ez?

693
00:41:25,480 --> 00:41:26,560
E, e!

694
00:41:26,840 --> 00:41:30,200
Hik zer dik
nire intuizioaren kontra?

695
00:41:30,600 --> 00:41:31,920
Joder, Toto,

696
00:41:32,000 --> 00:41:34,560
nazkatuta nagok basoan batera
eta bestera ibiltzeaz.

697
00:41:34,680 --> 00:41:37,400
Denbora alferrik galtzen ari zaiguk.
Konforme ez bahago.

698
00:41:37,480 --> 00:41:38,840
Itzuli etxera.

699
00:41:41,960 --> 00:41:43,080
Ondo zegok,

700
00:41:43,160 --> 00:41:44,840
azken aukera bat emango diat.

701
00:41:44,920 --> 00:41:47,640
Baina bi ordu barru
ez badugu herri zikin hori aurkitu,

702
00:41:47,720 --> 00:41:49,840
nire erara egingo dituagu gauzak,
aditu?

703
00:41:51,800 --> 00:41:52,920
Benga, segi.

704
00:41:53,440 --> 00:41:54,520
Dios.

705
00:41:56,240 --> 00:41:58,440
Hago, Moises, hago!

706
00:41:59,640 --> 00:42:00,680
Joder.

707
00:42:09,400 --> 00:42:10,680
(Haizea)

708
00:42:15,000 --> 00:42:16,040
"Ama!".

709
00:42:18,320 --> 00:42:19,360
Ama!

710
00:42:20,680 --> 00:42:22,960
Susana oso gaizki dago,
etorri azkar nirekin.

711
00:42:23,040 --> 00:42:25,600
Hartu arnasa, gizona.
Zer gertatzen zaio?

712
00:42:25,680 --> 00:42:28,200
Ez dakit, tripako mina du,
izugarria.

713
00:42:28,720 --> 00:42:30,640
Horrelaxe aurkitu dut, larri-larri.

714
00:42:31,000 --> 00:42:32,760
Goazen, ama.
Banoa.

715
00:42:33,760 --> 00:42:34,800
Azkar.

716
00:42:37,480 --> 00:42:38,800
Zer gertatzen da?

717
00:42:39,000 --> 00:42:40,920
Susanerekin bost gara gaixoak.

718
00:42:41,120 --> 00:42:42,560
Izurritea dirudi.

719
00:42:42,640 --> 00:42:45,120
Baina, harrapatu duzuen
zera hori, ez da...

720
00:42:45,480 --> 00:42:48,000
kutsagarria izango, ezta?
-Lasai, gizona,

721
00:42:48,320 --> 00:42:50,280
ardo horrekin ez dago beldurrik.

722
00:42:50,360 --> 00:42:53,160
Birusak eta birusak
ez direnak hiltzen omen ditu.

723
00:42:53,240 --> 00:42:55,640
Zuek esanda.
-(EZTULTEN) Atera beste bat.

724
00:42:59,120 --> 00:43:00,720
Jaungoiko maitea,

725
00:43:01,440 --> 00:43:04,640
zu hemen zurrutean ari zaren
bitartean, gure Idoia larri dago,

726
00:43:04,720 --> 00:43:07,640
sukarra jota, eta ez du
etxera etorri nahi sendatzera.

727
00:43:07,720 --> 00:43:10,040
Ez da hain larria izango.
-Ez dela larria?

728
00:43:10,280 --> 00:43:11,640
Ez didazu entzun, ala?

729
00:43:11,760 --> 00:43:13,960
Nik neuk ikusi dut begiokin.

730
00:43:16,200 --> 00:43:17,280
Jose,

731
00:43:17,600 --> 00:43:19,120
Idoia gure alaba da

732
00:43:19,200 --> 00:43:21,880
eta ez luke Antonio
harroputz horren etxean bizi behar.

733
00:43:22,920 --> 00:43:25,440
Ez dut besteari pasatu zitzaion

734
00:43:25,520 --> 00:43:27,120
bera gertatzerik nahi.

735
00:43:29,160 --> 00:43:30,880
Idoiak gurekin behar luke.

736
00:43:30,960 --> 00:43:33,720
Hara, Karmele,
utz nazazu bakean behingoz.

737
00:43:34,520 --> 00:43:36,960
Idoia askoz hobeto dago
Antoniorenean gurean baino,

738
00:43:37,040 --> 00:43:39,400
zure marmar jasangaitzekin
zoratzeko arriskuan.

739
00:43:40,760 --> 00:43:43,400
Ez duzu erabakiak
bakarrik hartzeko potrorik,

740
00:43:44,040 --> 00:43:46,400
Antonio zer esan
zain egoten zara beti

741
00:43:47,000 --> 00:43:48,560
hau edo hura egiteko.

742
00:43:48,640 --> 00:43:50,600
Uzteko bakean, Dios!

743
00:43:52,080 --> 00:43:54,120
Koldar malapartatua.

744
00:43:55,480 --> 00:43:56,600
Jose.

745
00:43:57,000 --> 00:43:58,640
Berriro ere sesioan?

746
00:43:58,720 --> 00:44:00,760
Kate motzean lotu
beharko huke Karemele.

747
00:44:00,840 --> 00:44:02,280
Jarri beste bat.

748
00:44:04,280 --> 00:44:05,640
A! Jesus.

749
00:44:06,120 --> 00:44:09,440
Txoko seguruan gordeko hituen
niri lapurtutako kartutxoak?

750
00:44:09,560 --> 00:44:11,680
Hoa uzkitik.
Koldar hutsa haiz.

751
00:44:12,360 --> 00:44:15,400
Ez nahastu, Antonio, hemen
dagoen koldar bakarra hi haiz.

752
00:44:16,080 --> 00:44:18,240
Hi haiz defendatzeko
deus ez duen gizon bat

753
00:44:18,320 --> 00:44:20,520
hiltzen saiatu dena.
Hor doa lotsatzean.

754
00:44:20,600 --> 00:44:23,400
Hara!
Denok entzun duzue, ikusten?

755
00:44:23,480 --> 00:44:27,120
Ferminen alde dago, eta Ferminen
alde dagoena nire kontra zagok.

756
00:44:27,280 --> 00:44:28,840
Lasai, gizonak, lasai!

757
00:44:28,920 --> 00:44:31,720
Inkomunikatuta egote honek
guztiok aztoratzen gaituzte eta.

758
00:44:31,800 --> 00:44:34,040
Harro egongo haiz,
kabroi zikin hori,

759
00:44:34,120 --> 00:44:36,880
baina ba al dakik
nor utzi duan libre, Jesus.

760
00:44:37,400 --> 00:44:40,160
Hire Mentxu maitearekin
oheratzen zen sotana

761
00:44:40,240 --> 00:44:42,000
haize nazkantea utzi duk libre!

762
00:44:42,080 --> 00:44:43,960
Zer erran duk, zikin horrek?

763
00:44:44,040 --> 00:44:46,000
(OIHU EGINEZ) Zer erran dudan?

764
00:44:46,280 --> 00:44:48,160
Fermin dela Maddiren benetako aita.

765
00:44:48,240 --> 00:44:49,880
Hori erran diat, Jesus.

766
00:44:50,080 --> 00:44:53,000
Eta bada zuek ere jakiteko garaia.

767
00:44:53,080 --> 00:44:56,880
Egiak libre egiten gaitu! Hala
esaten zuen Ferminek pulpitutik.

768
00:44:56,960 --> 00:45:00,200
Gezurretan ari haiz, putre hori.
Galdeiok Aneri!

769
00:45:00,600 --> 00:45:03,040
Fermin eta bera
hizketan ari zirela entzun nien.

770
00:45:03,240 --> 00:45:05,440
Galdeiek hire laguntxoei.

771
00:45:05,560 --> 00:45:07,040
Horiek adiskideak, Jesus,

772
00:45:07,120 --> 00:45:08,800
horiek adiskideak!

773
00:45:09,680 --> 00:45:11,400
A! Nazkantea.

774
00:45:18,320 --> 00:45:19,400
Aita.

775
00:45:20,680 --> 00:45:21,880
Nora zoaz?

776
00:45:22,840 --> 00:45:24,200
Maddi ikustera.

777
00:45:37,960 --> 00:45:40,040
Mesedez, zerbait egin behar duzu.

778
00:45:41,080 --> 00:45:42,600
Lagundu egin behar diozu.

779
00:45:43,680 --> 00:45:45,880
Honek ez du
zerikusirik minbiziarekin.

780
00:45:45,960 --> 00:45:49,280
Gure artean bolo-bolo dabilen
birus batek kutsatu du Susana.

781
00:45:49,360 --> 00:45:51,120
Sintomak beti berdinak dira:

782
00:45:51,200 --> 00:45:53,160
gorakoa, tripako mina, sukarra...

783
00:45:53,520 --> 00:45:55,200
Esti ere igual-igual egon da.

784
00:45:55,280 --> 00:45:57,840
Baina zer diozu? Orduan,
ez da minbiziaren eraginez?

785
00:45:57,960 --> 00:45:59,040
Ezetz ba,

786
00:45:59,120 --> 00:46:01,400
urdaileko arazo txiki bat
besterik ez da.

787
00:46:01,640 --> 00:46:03,640
Liserigarri bat prestatuko diot,

788
00:46:03,720 --> 00:46:05,800
eta berehala hobeto egongo da,

789
00:46:05,880 --> 00:46:07,600
ikusiko duzu.
Eskerrak.

790
00:46:12,400 --> 00:46:15,280
Eta ez al litzateke komenigarri
minarentzat ematen diozun

791
00:46:15,360 --> 00:46:17,760
sendabelar horretatik ere
pixka bat ematea?

792
00:46:18,160 --> 00:46:19,360
Bada ezpada.

793
00:46:19,440 --> 00:46:20,840
Ezta pentsatu ere,

794
00:46:20,920 --> 00:46:22,720
bestela ere hartzen du nahikoa,

795
00:46:22,800 --> 00:46:26,000
eta gauza horiekin kontu handiz
ibili beharra dago, Bittor.

796
00:46:26,920 --> 00:46:28,280
Lasai, laztana.

797
00:46:28,520 --> 00:46:29,680
Hobeto nago,

798
00:46:29,760 --> 00:46:31,560
pasatutakoak pasa eta gero,

799
00:46:31,800 --> 00:46:34,440
birus ziztrin bat
menperatzeko gauza izango al naiz?

800
00:46:35,360 --> 00:46:37,760
Uste baino ahulagoa naiz, Bittor.
-Bai zera.

801
00:46:38,280 --> 00:46:41,360
Ez dut sekula ere nire bizian
zu bezain emakume ausartik ikusi.

802
00:46:41,440 --> 00:46:44,680
Beldurtu egin naiz benetan,
izua sartu zait erraietaraino.

803
00:46:44,760 --> 00:46:46,960
Normala da.
-Ez diot beldurrik heriotzari,

804
00:46:47,720 --> 00:46:49,040
minari baizik.

805
00:46:49,240 --> 00:46:51,800
Denok diogu beldurra heriotzari,
denok.

806
00:46:52,480 --> 00:46:54,720
Ez dut azkena minetan pasatu nahi,
Bittor.

807
00:46:55,400 --> 00:46:57,720
Horrek beldurtzen nau gehien.
Bakarrik

808
00:46:58,200 --> 00:47:00,560
eta izuaren izuz joan behar izateak.

809
00:47:00,720 --> 00:47:02,560
Zurekin egongo naiz hemen beti,

810
00:47:03,240 --> 00:47:05,520
eta ez duzu oinazerik pasatuko,
entzun?

811
00:47:05,600 --> 00:47:07,000
Nire hitza duzu.

812
00:47:11,600 --> 00:47:14,000
Tori, on egingo dizu.

813
00:47:19,920 --> 00:47:22,680
Ez al zaizu arraroa egiten
horrelako baserri puzka batek

814
00:47:22,760 --> 00:47:25,240
atea irekita edukitzea
eta barruan inor ez egotea?

815
00:47:42,920 --> 00:47:44,360
Begira, botikak.

816
00:47:46,680 --> 00:47:48,600
Animalientzat dira. Ez dute balio.

817
00:47:51,640 --> 00:47:53,120
Nola egin duzu hori?

818
00:47:54,440 --> 00:47:56,600
Maddirekin jolasean,
koska egin zidan.

819
00:47:57,880 --> 00:48:00,120
Uste duzu horietako batek
balioko digula?

820
00:48:00,200 --> 00:48:01,440
Ez.

821
00:48:07,480 --> 00:48:08,640
Ez dago ezer,

822
00:48:09,240 --> 00:48:11,920
arakatu dezagun baserri osoa,
zerbait aurkituko dugu.

823
00:48:20,640 --> 00:48:22,000
Zer moduz dago?

824
00:48:31,680 --> 00:48:34,440
Olatz eta Antton laster
ez badatoz botikekin,

825
00:48:35,080 --> 00:48:37,480
infekzioa gangrena
bihurtu daiteke.

826
00:48:38,360 --> 00:48:39,960
Eta hori gertatzen bada,

827
00:48:40,320 --> 00:48:41,480
beldur naiz...

828
00:48:42,360 --> 00:48:43,720
Erran garbi.

829
00:48:44,000 --> 00:48:46,560
Beldur naiz ez ote duen
hanka galduko.

830
00:48:47,120 --> 00:48:49,240
Ez, hori ez da gertatuko,

831
00:48:49,840 --> 00:48:53,200
Olatzek oso ondo ezagutzen ditin
parajeak eta laster helduko dun.

832
00:48:54,640 --> 00:48:55,760
Jesus,

833
00:48:56,000 --> 00:48:58,800
oraindik ezin dut ulertu
zergatik joan zaren zeu ere Antonio

834
00:48:58,880 --> 00:49:01,120
eta bere lagunekin
Fermin harrapatzera.

835
00:49:01,400 --> 00:49:02,760
Zergatik, Jesus?

836
00:49:02,840 --> 00:49:04,360
Zer egin dizu Ferminek?

837
00:49:04,560 --> 00:49:07,520
Fermin krimen baten
susmagarri nagusia duk, eta hi...

838
00:49:07,600 --> 00:49:10,440
Eta animalia basati baten moduan
ehizatua izatea merezi zuen?

839
00:49:10,520 --> 00:49:12,600
Zein zarete zuek hori erabakitzeko?

840
00:49:13,280 --> 00:49:16,000
Gaur basoan Antoniok
Fermin aurrez aurre izan din,

841
00:49:16,240 --> 00:49:18,480
eta tiro ere egin zionan,
baina huts.

842
00:49:19,560 --> 00:49:21,480
Eskopeta kargatu gabe zuelako,

843
00:49:22,120 --> 00:49:24,920
norbaitek kartutxoak
kendu zizkionan.

844
00:49:25,160 --> 00:49:27,120
Antoniok niri bota zidanan errua,

845
00:49:27,280 --> 00:49:28,640
baina ez dun egia,

846
00:49:28,720 --> 00:49:30,440
nik bazekinan nork egin duen.

847
00:49:30,520 --> 00:49:32,320
Norbaitek zerbait egin behar zuen,

848
00:49:32,400 --> 00:49:35,600
zer nahi zenuen, ba? Antoniok
Fermin tiro batez garbitzea?

849
00:49:35,920 --> 00:49:37,680
Gustura geratuko zinen, orduan.

850
00:49:37,840 --> 00:49:39,400
Ez dinat ezetz errango.

851
00:49:41,640 --> 00:49:43,800
Ane, jakin dut

852
00:49:44,480 --> 00:49:46,160
Fermin dela Maddiren aita.

853
00:49:49,160 --> 00:49:50,360
Egia da?

854
00:49:51,400 --> 00:49:53,520
Nork esan dizu?
Egia da?

855
00:49:58,560 --> 00:50:00,360
Baina Ferminek oso garbi dauka

856
00:50:00,440 --> 00:50:02,440
Maddiren aita bakarra zu zarela.

857
00:50:03,320 --> 00:50:05,400
Gainera, Maddik ez du zertan jakin.

858
00:50:06,880 --> 00:50:08,800
Jesus...
Hoa, alde hemendik.

859
00:50:09,640 --> 00:50:11,160
Utz nazan bakarrik.

860
00:50:15,400 --> 00:50:16,440
Ondo da.

861
00:50:17,000 --> 00:50:18,720
(Musika malenkoniatsua)

862
00:50:32,720 --> 00:50:34,160
(Txoriak txioka)

863
00:50:39,120 --> 00:50:42,560
Baina zer piztia klase zara zu?
Nor zara Fermin tirokatzeko gai?

864
00:50:42,640 --> 00:50:45,040
Eta garbituko dinan
eskopeta kargatua izan banu.

865
00:50:45,120 --> 00:50:47,000
Bai, badakit, horregatik hustu nuen.

866
00:50:47,080 --> 00:50:50,080
Bai, Antonio, ni izan nintzen.
Ez Jesus, ni neu.

867
00:51:02,000 --> 00:51:03,960
Eta jakizu, mesede egin dizudala,

868
00:51:04,080 --> 00:51:07,240
eskopeta hustu ez banu, orain
hiltzaile zikin bat izango zinateke.

869
00:51:07,320 --> 00:51:09,840
Alde nire begi-bistatik,
hoa Ferminen ondora

870
00:51:09,920 --> 00:51:11,720
eta sekula ez gehiago hona itzuli.

871
00:51:11,800 --> 00:51:14,040
Komeni zitzaizulako
egotzi diozu berari errua.

872
00:51:14,120 --> 00:51:16,400
Zer esaten ari haiz?
Hi erotuta al hago?

873
00:51:16,480 --> 00:51:19,280
Fermin hilda, Rosaren irudia
garbituko zenuen, ezta?

874
00:51:19,360 --> 00:51:21,120
Baina Fermin errugabea da.

875
00:51:21,200 --> 00:51:23,680
Urte osoa pasa dut bere ondoan
eta ondo ezagutzen dut.

876
00:51:23,760 --> 00:51:25,640
Bestela, zer uste duzu?

877
00:51:25,720 --> 00:51:28,200
Nire ahizparen hiltzailearekin
biziko nintzatekeela?

878
00:51:28,280 --> 00:51:30,480
Hoa, hoa.
Ez, Antonio, ez bizkarra eman.

879
00:51:30,560 --> 00:51:32,800
Nik frogak dauzkat,
giltza hau, adibidez,

880
00:51:32,880 --> 00:51:34,680
sotoko giltzaren kopia bat da.

881
00:51:34,920 --> 00:51:37,120
Fermin askatu zuen, gero,
hura akabatzeko.

882
00:51:37,240 --> 00:51:38,960
Baina nor haizela uste dun hik?

883
00:51:39,040 --> 00:51:41,920
Nik Balbemendin jaio eta
hemen bizi izan nauk betidanik.

884
00:51:42,080 --> 00:51:45,000
Jendeak ezagutzen nain,
eta ondo baino hobeto zakitek

885
00:51:45,080 --> 00:51:47,840
ni zertarako gai naizen
eta zertarako ez.

886
00:51:48,280 --> 00:51:50,160
Baina hi? Nor haiz hi?

887
00:51:50,280 --> 00:51:51,960
Apenas ezagutzen haugu.

888
00:51:52,040 --> 00:51:54,720
Agian Fermini laguntzera
etorri haiz hasieratik!

889
00:51:54,800 --> 00:51:57,320
Non dituzu frogak?
Lurrikarak azaleratu ditin,

890
00:51:57,400 --> 00:52:00,800
ez zenuten uste golfoa
aurkituko genuenik, baina hau...

891
00:52:02,080 --> 00:52:05,320
deskubritu zen egunean,
Fermin Balbemendira etorri zunan

892
00:52:05,400 --> 00:52:08,000
apaizarekin hitz egitera,
eta bide batez,

893
00:52:08,240 --> 00:52:10,560
bere odol gosea asetzera!

894
00:52:10,640 --> 00:52:12,800
Antonio, zoaz pikutara!

895
00:52:19,480 --> 00:52:21,920
Ez dago ezer.
Hemen alferrik gabiltza,

896
00:52:22,000 --> 00:52:24,240
lehenbailehen
iritsi behar dugu Lazkatera.

897
00:52:29,920 --> 00:52:31,320
Ibiltzeko moduan zaude?

898
00:52:31,400 --> 00:52:33,560
Bestela, hemen geratu.
-Ezta pentsatu ere.

899
00:52:33,640 --> 00:52:35,880
Ez naiz baserri honetan
bakarrik geratuko.

900
00:52:45,240 --> 00:52:46,880
Txokoan utzi dugu guztia.

901
00:52:57,120 --> 00:52:58,400
Ane!

902
00:52:58,720 --> 00:52:59,760
Ane!

903
00:52:59,840 --> 00:53:01,640
Baratzean aurkitu dinat noraezean.

904
00:53:01,720 --> 00:53:03,480
Hemen.
Oso ahul zagon.

905
00:53:03,680 --> 00:53:04,800
Peru.

906
00:53:05,800 --> 00:53:07,400
Ez da lehenengoa, Antonio.

907
00:53:08,840 --> 00:53:11,400
Izurritze bat dugu,
eta zure semea azken biktima da.

908
00:53:13,680 --> 00:53:15,760
Pentsatzen nuena
baino larriagoa da.

909
00:53:16,000 --> 00:53:17,880
Herri erdia kutsatuta dago jada.

910
00:53:22,560 --> 00:53:24,240
(Txoriak era zaldiak)

911
00:53:39,680 --> 00:53:40,960
(ATEA JOTZEN DUTE)

912
00:53:41,320 --> 00:53:42,720
Kaixo, Idoia,

913
00:53:43,120 --> 00:53:44,800
zurekin hitz egin nahi dut.

914
00:53:45,920 --> 00:53:48,360
Bai, badakit gaixo zaudela,
esan didate.

915
00:53:48,840 --> 00:53:50,880
Baina segundo bateko
kontua izango da.

916
00:53:50,960 --> 00:53:53,600
Bai, baina gauza garrantzitsu bat
esan behar dizut.

917
00:53:56,680 --> 00:53:57,760
Anek

918
00:53:58,320 --> 00:54:00,760
Ferminen gelako giltza
aurkitu zuen hemen.

919
00:54:02,160 --> 00:54:03,800
Zuk badakizu zerbait horretaz?

920
00:54:04,920 --> 00:54:06,920
Antoniok askatu zuen Fermin, ezta?

921
00:54:07,440 --> 00:54:09,560
Eta hilotza ere berak lapurtu zuen.

922
00:54:10,880 --> 00:54:12,800
Errua Aneri botatzen ari dira.

923
00:54:12,880 --> 00:54:14,520
Ezin diozu hori egin.

924
00:54:15,080 --> 00:54:16,760
Ane zutaz kezkatu da,

925
00:54:17,360 --> 00:54:18,880
zaindu egin zaitu.

926
00:54:19,280 --> 00:54:21,120
Eta horrela ordaindu behar diozu?

927
00:54:21,200 --> 00:54:23,520
Joder, Idoia,
esadazu egia, mesedez.

928
00:54:43,640 --> 00:54:45,200
(Tentsio-musika)

929
00:55:01,640 --> 00:55:03,560
Min egiten dizu?
Pixka bat.

930
00:55:04,880 --> 00:55:06,720
Aurreikusi behar nuen hau guztia,

931
00:55:06,920 --> 00:55:08,800
ez naiz behar bezain adi ibili.

932
00:55:08,880 --> 00:55:11,480
Nahikoa buruhauste ez,
eta orain, hau.

933
00:55:13,680 --> 00:55:16,400
Peru, zerbait jan duzu
azken orduotan?

934
00:55:17,640 --> 00:55:18,640
Ez.

935
00:55:18,720 --> 00:55:20,360
Ez dut zerbait kontrolatzen.

936
00:55:20,680 --> 00:55:23,440
Ez dut ulertzen bestela.
Idoia ere gaixo dago, ezta?

937
00:55:23,520 --> 00:55:25,680
Bai, sintoma berberak ditu.

938
00:55:26,560 --> 00:55:29,480
Ez da oso larria, baina gelditu
beharra dago izurrite hau.

939
00:55:29,680 --> 00:55:30,880
Aita.
Bai?

940
00:55:30,960 --> 00:55:32,280
Egarria daukat.

941
00:55:32,360 --> 00:55:34,200
Oraintxe ekarriko diat ura, Peru.

942
00:55:34,280 --> 00:55:35,800
Ura eskatzen du etengabe.

943
00:55:36,160 --> 00:55:37,480
Bai, normala da,

944
00:55:37,560 --> 00:55:39,640
deshidrataturik egongo da,
seguruena.

945
00:55:41,640 --> 00:55:43,040
Hori da!
Zer?

946
00:55:43,120 --> 00:55:45,720
Ura. Ura da
gaixotasun guztien eragilea.

947
00:55:46,280 --> 00:55:48,480
Antonio, urik edan al duzu
azken orduetan?

948
00:55:48,560 --> 00:55:49,640
Ez.
Hori ba,

949
00:55:49,720 --> 00:55:52,520
neuk ere ez dut tantarik edan.
Eta biak sano gaude.

950
00:55:52,600 --> 00:55:54,520
Gainontzekoei abisatu behar diegu.

951
00:55:54,600 --> 00:55:57,120
Iturriko ura kutsatuta dator,
ezin da edan.

952
00:56:05,320 --> 00:56:06,600
Bittor, laztana,

953
00:56:07,360 --> 00:56:08,880
ur pixka bat emango?

954
00:56:10,480 --> 00:56:11,800
(Txirrina)

955
00:56:16,440 --> 00:56:17,600
(Txirrina)

956
00:56:20,320 --> 00:56:22,520
Bittor, gauza bat esna behar dizuet.

957
00:56:22,600 --> 00:56:24,960
Ez, ez! Iturriko ura?

958
00:56:25,400 --> 00:56:27,200
Bai, zergatik?
Kutsatuta dago,

959
00:56:27,280 --> 00:56:29,200
jende guztia ohartarazten ari gara.

960
00:56:29,320 --> 00:56:30,720
Ezin da edan.

961
00:56:30,880 --> 00:56:33,160
Esan nahi duzu uraren erruz
nagoela gaixorik?

962
00:56:33,360 --> 00:56:35,640
Bai, Susana, baina bada ezpada...

963
00:56:35,720 --> 00:56:37,800
etzan zaitez,
azterketa egingo dizut.

964
00:56:46,240 --> 00:56:48,160
Noiz egin zizuten mastektomia?

965
00:56:48,240 --> 00:56:49,600
Duela hilabete batzuk,

966
00:56:50,160 --> 00:56:52,960
ia urte bete. Baina orain
nire arazoa ura da, ezta?

967
00:56:53,360 --> 00:56:54,840
Bai, iturriko ura.

968
00:56:55,800 --> 00:56:57,960
Ba, guk botilako ur gutxi daukagu.

969
00:56:58,040 --> 00:57:00,720
Pare bat botila besterik ez.
Eta zer egingo dugu hemen,

970
00:57:01,320 --> 00:57:03,640
mundutik aparte,
egoera hau luzatzen bada?

971
00:57:03,720 --> 00:57:05,880
Lasai, laztana. Moldatuko gara.

972
00:57:11,080 --> 00:57:13,880
"Arrazoi dugula uste dugunean
izaten gara adoretsuenak".

973
00:57:14,760 --> 00:57:17,200
"Horrelakoetan,
gai izaten gara edozer egiteko,

974
00:57:17,840 --> 00:57:19,200
borrokatzeko,

975
00:57:19,480 --> 00:57:22,720
hiltzeko eta inoren bizitza
salbatzeko edozer egiteko".

976
00:57:23,960 --> 00:57:26,800
"Baina hori oso iheskorra da,
gutxi irauten du".

977
00:57:27,920 --> 00:57:30,640
"Kolpe bakar batek desegin dezake
ordura arteko guztia".

978
00:57:31,240 --> 00:57:33,880
"Eta orduan,
zer galdetzen diogu gure buruari:

979
00:57:34,360 --> 00:57:36,360
nola izan ote nintzen hain koldarra?

980
00:57:36,600 --> 00:57:39,120
Nola ez naiz fidatu gehien
maite nauenarekin?".

981
00:57:40,520 --> 00:57:42,480
"Ezin jakin nork lagunduko digun".

982
00:57:42,840 --> 00:57:44,680
"Nork salbatuko digun bizia".

983
00:57:44,960 --> 00:57:47,480
Tira, Maddi, zerbait jan behar duzu.
-Ezetz, ba,

984
00:57:47,560 --> 00:57:49,160
limoizkoa ez zait gustatzen.

985
00:57:49,280 --> 00:57:51,120
Nahiago dut marrubizkoa.

986
00:57:53,280 --> 00:57:55,160
Zergatik zaude horren serio?

987
00:57:56,320 --> 00:57:58,200
Hilko naizela uste duzu?

988
00:57:58,600 --> 00:57:59,960
Baina zer diozu?

989
00:58:00,920 --> 00:58:02,800
Hara.
Zer nahi duk, Peru?

990
00:58:02,880 --> 00:58:04,960
Maddiri barkamena
eskatzera nator.

991
00:58:05,280 --> 00:58:07,480
Ez dut berarekin
haserre egoteko gogorik.

992
00:58:10,280 --> 00:58:12,520
Peru, ohean egon behar duk eta.

993
00:58:12,840 --> 00:58:14,360
Bai, oraintxe noa.

994
00:58:14,720 --> 00:58:16,320
Baina ez haserretu, mesedez,

995
00:58:16,400 --> 00:58:18,200
beti haserre egotea txarra da eta.

996
00:58:18,560 --> 00:58:20,200
Barkatu lehengoa, Maddi.

997
00:58:20,280 --> 00:58:22,680
Lagunak gara eta
ez dut zurekin haserre egon nahi.

998
00:58:22,760 --> 00:58:24,920
Nik ere ez dut zurekin
haserre egon nahi.

999
00:58:27,400 --> 00:58:30,160
Ez omen dut birusik, eta ondorioz,
ez zaitut kutsatuko.

1000
00:58:30,440 --> 00:58:32,280
Tira, Peru, goazen etxera.

1001
00:58:32,440 --> 00:58:34,480
Maddik ere
atseden hartu behar du eta.

1002
00:58:40,280 --> 00:58:43,120
"Baina azkenean, egiak
egiten gaitu guztiz kementsu".

1003
00:58:43,440 --> 00:58:45,440
"Hura deskubritzeak
sendotzen gaitu".

1004
00:58:45,720 --> 00:58:47,760
Beno, ni ere joanen naiz.

1005
00:58:48,000 --> 00:58:49,800
Ez, aita, geratu nirekin.

1006
00:58:50,320 --> 00:58:52,680
Ezin dut, Maddi,
gauzak ditut egiteko.

1007
00:58:53,320 --> 00:58:55,040
Laster etorriko naiz berriz.

1008
00:58:56,440 --> 00:58:57,880
"Horretarako, ordea,

1009
00:58:57,960 --> 00:58:59,840
egia onartzeko gai izan behar".

1010
00:59:13,160 --> 00:59:14,320
Pasa.

1011
00:59:14,760 --> 00:59:17,480
Baina zer kristo ari da gertatzen
herri honetan?

1012
00:59:18,960 --> 00:59:21,320
Irratia, behintzat,
konponduko zenuten, ezta?

1013
00:59:21,640 --> 00:59:23,240
Ez, pieza bat falta zaio.

1014
00:59:24,040 --> 00:59:26,400
Baina gauza bat erakutsi nahi dizut,
ahaztu hori.

1015
00:59:26,960 --> 00:59:28,800
Norbait gu engainatu nahian dabil.

1016
00:59:29,520 --> 00:59:30,920
Hori argi dago.

1017
00:59:31,840 --> 00:59:34,720
Hildako neska herrian lehendik ere
ezagutu behar zuten.

1018
00:59:35,080 --> 00:59:36,560
Batzuek bai, behintzat.

1019
00:59:36,760 --> 00:59:37,880
Begiratu,

1020
00:59:37,960 --> 00:59:39,640
neska honen tatuajeari.

1021
00:59:47,440 --> 00:59:48,880
Hildako neska da!

1022
01:00:02,000 --> 01:00:03,040
Ekarri.

1023
01:00:03,880 --> 01:00:05,600
Esadazu ez dela bera.

1024
01:00:05,680 --> 01:00:08,320
Badakizu tratamendu...
Badakit, denak probatu ditut.

1025
01:00:08,400 --> 01:00:10,640
Dauzkazuen botila guztiak
bilduko ditugu.

1026
01:00:10,720 --> 01:00:13,560
Idoia etxera bueltatzea nahi dut.
-Zer mesedez eta zer kristo?

1027
01:00:13,640 --> 01:00:15,200
Balbemendira, hostia!

1028
01:00:16,320 --> 01:00:18,160
Maddi ikusi duzue?
Ez.

1029
01:00:18,280 --> 01:00:19,960
O! Zer da hau?

1030
01:00:21,320 --> 01:00:22,720
Maddi, maitea.

1031
01:00:23,040 --> 01:00:26,080
Neska jatorra ematen zuen.
-Zergatik diok ematen zuela?

1032
01:00:26,160 --> 01:00:27,880
Maddi hire alaba duk,

1033
01:00:27,960 --> 01:00:29,800
Ferminek ez dik alaba kendu.

1034
01:00:29,880 --> 01:00:31,680
Lapur kabroia.
Lasaitu hadi.

1035
01:00:32,600 --> 01:00:35,040
Polikiago,
ez diat ezer harrapatzen bestela.

1036
01:00:36,360 --> 01:00:38,440
Horixe besterik ez genuen behar.

1037
01:00:42,600 --> 01:00:44,000
"Sentitzen dut,

1038
01:00:44,080 --> 01:00:46,800
isiltasuna da
salba nazakeen gauza bakarra".