Tfe

Ongi etorri tfe-ren webgunera...

S01E19 - 19. Ume horrek aita zu zaitu.eu.srt

Deskargatu
1
00:00:00,280 --> 00:00:01,680
(Irrati)

2
00:00:02,600 --> 00:00:04,680
Listo.
-Ea zortea dugun.

3
00:00:04,960 --> 00:00:07,960
Alergia dio penizilinari.
Zergatik ez didazue ezer esan?

4
00:00:08,040 --> 00:00:10,480
Esnatuko da?
Antistaminikoak behar ditu.

5
00:00:12,680 --> 00:00:15,080
Baina bi desagerpenak,
Ferminena eta hilotzarena,

6
00:00:15,160 --> 00:00:17,840
elkarrekin lotuta egon litezke,
eta beste norbait dago

7
00:00:17,920 --> 00:00:20,360
asunto honen atzean.
Ez duk beharrik ihes egingo.

8
00:00:23,560 --> 00:00:25,320
Harrapatu egingo dugu, Fermin!

9
00:00:25,400 --> 00:00:27,640
Orain dela egun batzuk
mututu da guztiz.

10
00:00:27,720 --> 00:00:29,240
Zerbait gertatu zaio?
Ez.

11
00:00:29,320 --> 00:00:32,280
Olatz eta Antton laster
ez badatoz botikekin, beldur naiz...

12
00:00:32,360 --> 00:00:34,240
ez ote duen hanka galduko.

13
00:00:34,320 --> 00:00:35,480
Begira, botikak.

14
00:00:35,880 --> 00:00:37,200
Animalientzat dira.

15
00:00:39,000 --> 00:00:40,000
A!

16
00:00:40,320 --> 00:00:42,320
Baratzean aurkitu dinat noraezean.

17
00:00:42,400 --> 00:00:44,840
Hori da!
Ura da gaixotasun guztien eragilea.

18
00:00:44,920 --> 00:00:47,680
Zurekin hitz egin nahi dut.
Gauza bat erakutsi nahi dizut.

19
00:00:48,120 --> 00:00:49,960
Norbait gu engainatu nahian dabil.

20
00:00:50,040 --> 00:00:52,960
Hildako neska herrian lehendik ere
ezagutu behar zuten.

21
00:00:53,200 --> 00:00:54,720
Batzuek bai, behintzat.

22
00:00:54,960 --> 00:00:57,680
Begiratu neska honen tatuajeari.

23
00:01:03,720 --> 00:01:05,480
("Balbemendi" sintonia)

24
00:01:37,760 --> 00:01:39,160
(Haizea)

25
00:01:44,120 --> 00:01:45,480
(Txoriak txioka)

26
00:01:48,040 --> 00:01:49,480
"Duela mende asko,

27
00:01:49,560 --> 00:01:52,040
landareek eta animaliek
hitz egiten zutenean,

28
00:01:52,120 --> 00:01:54,640
Balbemendiko bailara
baso erraldoi bat zen".

29
00:01:55,240 --> 00:01:57,320
"Gizakiak zapaldu gabe, artean".

30
00:02:03,200 --> 00:02:06,600
"Balbemendira lehenengo gizakiak
heldu zirenean,

31
00:02:08,040 --> 00:02:11,080
naturak bere altzoan
hartu zituen gozo-gozo.

32
00:02:11,760 --> 00:02:13,400
Natural ematen zien

33
00:02:13,480 --> 00:02:15,720
zer jana eta bizitza;

34
00:02:16,440 --> 00:02:18,280
eta bitiko atsedena.

35
00:02:20,600 --> 00:02:23,640
Urteak joan eta urteak etorri,

36
00:02:24,200 --> 00:02:26,240
bakean bizi izan ziren denak.

37
00:02:27,480 --> 00:02:30,800
Balmendik jana eta edana
eskaintzen zien bizilagunei.

38
00:02:34,480 --> 00:02:36,040
Eta hauek, trukean,

39
00:02:36,400 --> 00:02:38,600
bertako lurrak zaintzen zituzten.

40
00:02:41,680 --> 00:02:44,360
Baina gizakiak ez zuen
giza-legez jokatu.

41
00:02:45,480 --> 00:02:46,760
Egun batez,

42
00:02:46,960 --> 00:02:49,880
bizilagunek
errespetua galdu zioten basoari".

43
00:02:53,040 --> 00:02:54,200
Barkatu.

44
00:02:58,400 --> 00:03:01,000
"Ama lurra
haserretu egin zen orduan,

45
00:03:01,440 --> 00:03:04,640
eta sekulako ekaitza
bota zuen Balbemendiren gainera.

46
00:03:05,800 --> 00:03:08,680
Euri jasa izugarri batek
estali zuen bailara.

47
00:03:10,760 --> 00:03:13,120
Sei egunez eta sei gauez

48
00:03:13,200 --> 00:03:15,280
bota zuen euria atertu gabe.

49
00:03:16,440 --> 00:03:19,080
Ibaiko urek gora eta gora
egin zuten.

50
00:03:19,920 --> 00:03:21,920
Eta herrixka urez

51
00:03:22,000 --> 00:03:23,560
estalita geratu zen.

52
00:03:24,360 --> 00:03:26,520
Zelaiak ere urez ito ziren,

53
00:03:27,040 --> 00:03:28,880
eta biztanle gehienek

54
00:03:29,240 --> 00:03:30,720
bizia galdu zuten.

55
00:03:37,760 --> 00:03:40,280
Ama lurrak mendekua hartu zuen,

56
00:03:41,000 --> 00:03:43,800
euri jasa bakar eta zakarrarekin

57
00:03:43,880 --> 00:03:46,320
zigortu zuen jendearen
errespetu falta.

58
00:03:52,480 --> 00:03:55,200
Ume gutxi batzuk salbatu ziren
uholdetik,

59
00:03:55,840 --> 00:03:57,920
basoko leizetan gorde ziren.

60
00:03:58,760 --> 00:04:01,480
Ama lurra errukitu egin zen
haur haietaz,

61
00:04:01,920 --> 00:04:04,880
eta aker batek zaindu zituen
denbora horretan.

62
00:04:06,040 --> 00:04:09,520
Akerrak eramaten zien
zer jana eta zer edana".

63
00:04:10,280 --> 00:04:12,240
Eta orain zer?
-Zerbait entzun dut.

64
00:04:13,640 --> 00:04:15,040
(Txoriak txioka)

65
00:04:16,080 --> 00:04:17,800
Ez nekien hain koldarra zinenik.

66
00:04:17,880 --> 00:04:20,800
Zerbait entzun dudala, ba.
-Denbora asko galdu dugu, goazen.

67
00:04:24,760 --> 00:04:28,040
"Ume haiek hazi egin ziren
ama lurrari esker,

68
00:04:28,880 --> 00:04:30,800
eta halaxe jakin zuten

69
00:04:30,880 --> 00:04:33,440
Balbemendik beti
babestuko duela

70
00:04:33,520 --> 00:04:35,040
umeen xalotasuna.

71
00:04:36,440 --> 00:04:39,440
Balbemendik beti zainduko ditu
bere seme-alabak".

72
00:04:41,120 --> 00:04:43,400
Eta zu ere zainduko zaitu, bihotza.

73
00:04:44,400 --> 00:04:45,840
Ez izan beldurrik.

74
00:04:59,960 --> 00:05:01,960
Non aurkitu duzu argazki hori?

75
00:05:02,680 --> 00:05:03,880
Zer gertatzen da?

76
00:05:03,960 --> 00:05:05,880
Urtegian agertu zen neska...

77
00:05:06,480 --> 00:05:07,920
Ez nago seguru.

78
00:05:08,200 --> 00:05:10,080
Zuen alaba izan daitekeela uste dut.

79
00:05:10,160 --> 00:05:11,160
Gure Nerea?

80
00:05:11,240 --> 00:05:13,560
Nola izango da, ba, Nerea?
Nerea Londresen dago,

81
00:05:13,680 --> 00:05:16,800
Londresera joan zen. Haur batzuk
zaintzen ari da hango etxe batean.

82
00:05:16,880 --> 00:05:18,880
Zer... babukeri esaten ari zara?

83
00:05:19,000 --> 00:05:20,040
Ekarri.

84
00:05:21,200 --> 00:05:24,800
Jose, esadazu ez dela berea.
-Nola izango da, ba, Nerea?

85
00:05:24,880 --> 00:05:27,280
Begiratu, mesedez,
sorbaldan duen tatuajea.

86
00:05:27,360 --> 00:05:29,280
Nahikoa da.
Ahari baten burua da,

87
00:05:29,400 --> 00:05:32,120
berdina ikusi genion
aurkitutako neskari.

88
00:05:32,200 --> 00:05:33,600
(NEGARREZ) Jainkoarren!

89
00:05:33,720 --> 00:05:36,040
Ai, ama, gure alabatxoa.

90
00:05:36,240 --> 00:05:37,520
Lasai.
-Gure Nerea.

91
00:05:37,600 --> 00:05:39,000
Lasaitu zaitez.

92
00:05:39,080 --> 00:05:41,760
Gezurra da! Esaiozu.

93
00:05:41,880 --> 00:05:43,840
Hartu arnasa, maitea,
lasaitu zaitez.

94
00:05:43,920 --> 00:05:46,360
Hori esatera etorri al zara?
Ausardia behar da,

95
00:05:46,960 --> 00:05:48,360
bihozgabea.

96
00:05:48,440 --> 00:05:51,360
Inolako frogarik gabe etorri zara,
gainera, bazterrak nahastera

97
00:05:51,480 --> 00:05:54,440
eta gu sufriaraztera. Ez al duzu
ikusten zenbat min eman diguzun?

98
00:05:54,560 --> 00:05:56,440
-Gezurra da! Gezurra da...

99
00:05:56,520 --> 00:05:57,880
-Lasai, maitea, lasai.

100
00:06:00,880 --> 00:06:02,280
Nire Nerea...

101
00:06:05,200 --> 00:06:07,680
Ez dakit zer lortu nahi duen,
baina Nerea ondo dago.

102
00:06:07,800 --> 00:06:09,280
-Benetan?
-Bai, noski...

103
00:06:09,360 --> 00:06:11,600
Barkatu, baina nik ikusi nuen...
Nahikoa da!

104
00:06:11,840 --> 00:06:13,880
Nahikoa da.
Nik ez dut gorpu hori ikusi.

105
00:06:13,960 --> 00:06:16,160
Badakit, baina...
Ez dakit hildako hori nor den.

106
00:06:16,280 --> 00:06:19,280
Baina nork hil duen bai, hori
ondo dakigu. Zure lagun Ferminek.

107
00:06:19,360 --> 00:06:21,480
Zoaz harengana, eta esan aitortzeko

108
00:06:21,560 --> 00:06:23,400
egin dituen astakeria guztiak.

109
00:06:23,560 --> 00:06:26,000
Ospa! Alde hemendik!
Utz gaitzazu bakean!

110
00:06:29,320 --> 00:06:30,480
Ondo zaude?

111
00:06:31,280 --> 00:06:32,600
Nerea ondo dago?

112
00:06:32,760 --> 00:06:34,680
Bai, maitea, ondo dago.

113
00:06:35,240 --> 00:06:37,720
Bai. Idatzi egin zizun, gogoratzen?

114
00:06:38,320 --> 00:06:39,640
Egidazu kasu.

115
00:06:39,920 --> 00:06:42,000
Utikan sorgin madarikatu hori.

116
00:06:42,080 --> 00:06:43,960
Bai, baina hain derrepente joan zen,

117
00:06:44,080 --> 00:06:46,320
agur ere esan gabe...
-Badakizu nolakoa den,

118
00:06:46,400 --> 00:06:48,360
ez da lehen aldia hori egiten duena.

119
00:06:48,440 --> 00:06:50,720
Kaskarin samarra
izan da beti gure Nerea.

120
00:06:51,000 --> 00:06:53,160
Bai, baina tatuajearena?

121
00:06:53,240 --> 00:06:56,120
Hildakoa ez da Nerea, Anttonek
ikusi zuen, Jesusek ere bai.

122
00:06:56,560 --> 00:06:58,640
Nerea izan balitz,
ezagutuko zuketen.

123
00:06:58,840 --> 00:07:00,200
Bai.
-Ez da Nerea,

124
00:07:00,840 --> 00:07:01,960
goazen etxera.

125
00:07:02,400 --> 00:07:04,400
Maitea, atsedena behar duzu.

126
00:07:14,440 --> 00:07:15,880
(Ura)

127
00:07:37,680 --> 00:07:39,360
A! Joder.

128
00:07:45,240 --> 00:07:46,760
(Musika iluna)

129
00:07:54,280 --> 00:07:56,040
Ongi dago?
Zutaz galdetu dit.

130
00:07:56,840 --> 00:07:58,400
Ez duzu sartu behar?

131
00:07:59,480 --> 00:08:01,680
Ezin dut, astia behar dut.

132
00:08:01,760 --> 00:08:04,160
Ba, hori da zure alabak ez daukana,
denbora.

133
00:08:04,240 --> 00:08:05,800
Badakit.
Baina, Jesus,

134
00:08:05,880 --> 00:08:08,480
axola al du
nor den Maddiren benetako aita?

135
00:08:08,560 --> 00:08:11,480
Zuri ez al zaizu inporta Mentxu
Ferminekin egon zela jakiteak?

136
00:08:11,560 --> 00:08:14,160
Aspaldi barkatu nizkion alabari
gaizki egindakoak.

137
00:08:14,240 --> 00:08:16,520
Baduzu
Mentxu gorrotatzeko motiborik,

138
00:08:16,640 --> 00:08:19,280
ez nizuke konturik eskatuko.
Baina hala izanda ere,

139
00:08:19,360 --> 00:08:22,160
Maddik ez du gorroto horren
ordainik merezi.

140
00:08:22,240 --> 00:08:24,600
Lehendik ere
bazenekien ez zela zure alaba.

141
00:08:24,680 --> 00:08:27,480
Baina zurea balitz bezala
jokatu duzu urteotan.

142
00:08:27,880 --> 00:08:29,080
Zergatik orain ez?

143
00:08:29,160 --> 00:08:31,280
Ferminena delako,
ez duzu ulertzen?

144
00:08:32,600 --> 00:08:34,080
Zu bazenekien?

145
00:08:34,920 --> 00:08:37,680
Ez, baina jakin izan banu ere,
ez nizun esango.

146
00:08:39,040 --> 00:08:41,160
Nire begien aurrean egon da
aldi osoan.

147
00:08:41,240 --> 00:08:44,360
Beti fidatu naiz Ferminekin.
Ulertzen dizut, ez da batere erraza.

148
00:08:44,440 --> 00:08:47,360
Zer gertatuko da Maddik
jakiten duenean?

149
00:08:47,440 --> 00:08:50,600
Maddi zure alaba da, eta kito.
Ez buelta gehiagorik eman horri.

150
00:08:50,800 --> 00:08:53,160
Bai, baina Bixenta...
Iraganean gertatutakoak

151
00:08:53,240 --> 00:08:55,920
ez du garrantzirik.
Etorkizunak larritzen nau ni,

152
00:08:56,160 --> 00:08:58,200
ez beste ezer.
Ez duzu motiborik.

153
00:08:58,280 --> 00:09:01,200
Maddi zure alaba da,
eta halaxe izango da beti.

154
00:09:02,160 --> 00:09:03,400
Ez ahaztu.

155
00:09:40,280 --> 00:09:41,480
Ane.

156
00:09:41,880 --> 00:09:43,960
Ez kezkatu Jose eta Karmelengatik.

157
00:09:44,240 --> 00:09:45,920
Urduri gaude denok.

158
00:09:46,520 --> 00:09:48,000
Ez estutu zure burua.

159
00:09:48,320 --> 00:09:50,000
Eskertzen dizkizut animoak,

160
00:09:50,080 --> 00:09:52,560
baina ez dut horri buruz
hitz egin nahi. Barkatu.

161
00:09:52,640 --> 00:09:53,960
Ez, lasai.

162
00:09:54,160 --> 00:09:55,800
Ez dakit ondo jokatu dudan.

163
00:09:56,000 --> 00:09:59,080
Egia da froga gehiago behar nuela
beraiekin hitz egin aurretik.

164
00:09:59,840 --> 00:10:01,320
Eta zu, zer moduz?

165
00:10:01,400 --> 00:10:03,400
Ni hobeto nago, mila esker.

166
00:10:03,640 --> 00:10:06,160
Zer fasetan dago zure gaixotasuna?
Ondo nago.

167
00:10:07,320 --> 00:10:08,760
Ez dizut hori galdetu.

168
00:10:09,240 --> 00:10:11,600
Ez zara erraz
etsitzen zaien horretakoa, ezta?

169
00:10:12,000 --> 00:10:14,800
Medikua naiz eta
badakizu temati fama badaukagula.

170
00:10:15,440 --> 00:10:17,600
Noiz egin zenuen
azkeneko errebisioa?

171
00:10:17,680 --> 00:10:19,720
Badakizu tratamendua...
Badakit.

172
00:10:20,200 --> 00:10:21,840
Denak probatu ditut.

173
00:10:23,120 --> 00:10:25,200
Nire familiak
ez dauka diru arazorik.

174
00:10:25,440 --> 00:10:27,720
Nire gurasoek ostalaritzan
egiten dute lan.

175
00:10:28,000 --> 00:10:30,280
Hotelen kate txiki baten jabe dira.

176
00:10:30,640 --> 00:10:32,560
Bai, dena probatu duzu, orduan.

177
00:10:32,640 --> 00:10:34,360
Bai, haien diruari esker,

178
00:10:34,440 --> 00:10:37,280
tratamendu guztiak probatu ditut,
bertakoak eta atzerrikoak.

179
00:10:37,360 --> 00:10:39,240
Eta ez duzu emaitza onik izan.
Ez,

180
00:10:39,320 --> 00:10:41,320
horregatik etorri gara Balbemendira.

181
00:10:41,640 --> 00:10:43,440
Bixentaren
erremedioekin probatzera.

182
00:10:44,040 --> 00:10:46,000
Adina, Susana,
Bixentaren erremedioak...

183
00:10:46,080 --> 00:10:48,480
Bixentaren erremedioek
ez naute sendatuko, badakit.

184
00:10:48,560 --> 00:10:49,720
Orduan?

185
00:10:50,440 --> 00:10:52,120
Bizi kalitatea hobetu nahi dut,

186
00:10:52,200 --> 00:10:53,960
eta nire egoeran, ez da gutxi.

187
00:10:54,040 --> 00:10:55,720
Nahiago dut minari aurre egin

188
00:10:55,800 --> 00:10:58,120
erremedio naturalekin
botika kimikoekin baino.

189
00:10:58,200 --> 00:11:00,680
Egia esan, kontu hauetan
ez nuen gehiegi sinesten,

190
00:11:00,760 --> 00:11:02,640
baina hobeto banago, behintzat.

191
00:11:02,720 --> 00:11:04,760
Lasai egon nahi dut hemen,
Balbemendin,

192
00:11:04,840 --> 00:11:07,800
Bittorrekin eta bere familiarekin.
Hau leku zoragarria da,

193
00:11:08,200 --> 00:11:09,800
misterioz betea.

194
00:11:10,200 --> 00:11:13,200
Badakizu lore eta landaren batzuk
bakarrik hemen hazten direla,

195
00:11:13,280 --> 00:11:16,360
Balbemendin, eta beste inon ez?
Entzun dut zerbait, bai.

196
00:11:16,680 --> 00:11:18,360
Ez dut ezertan pentsatu nahi.

197
00:11:19,200 --> 00:11:22,440
Leku honek hiriko zurrunbiloa
ahazteko aukera ematen dit,

198
00:11:22,520 --> 00:11:24,480
eta barruko bakea aurkitu dut,
gainera.

199
00:11:24,560 --> 00:11:27,080
Hobera egin baduzu...
Urte gogorrak pasatu ditut

200
00:11:27,160 --> 00:11:28,440
tratamenduekin,

201
00:11:29,120 --> 00:11:30,640
baina orain, hemen nago.

202
00:11:30,880 --> 00:11:32,800
Animoz ondo egotea
ezinbestekoa da.

203
00:11:33,000 --> 00:11:34,400
Dena Bittorri esker.

204
00:11:34,840 --> 00:11:36,000
Asko maite duzu.

205
00:11:36,080 --> 00:11:38,760
Bera izan da nire makulua
denbora guztian. Berarekin egon,

206
00:11:38,840 --> 00:11:41,600
ez dut besterik eskatzen.
Beragandik urrundu behar izateak,

207
00:11:41,680 --> 00:11:43,320
horrek beldurtzen nau gehien.

208
00:11:46,600 --> 00:11:49,000
Maddirekin laguntza behar baduzu,
hemen naukazu.

209
00:11:49,720 --> 00:11:51,240
Baliagarria izan nahi dut.

210
00:11:51,320 --> 00:11:53,520
Kontutan hartuko dut
zure eskaintza.

211
00:11:54,280 --> 00:11:55,760
Maddik zorte handia dauka,

212
00:11:55,920 --> 00:11:58,400
jende asko du bere inguruan
bera zaindu nahian.

213
00:12:00,000 --> 00:12:01,880
(MORSE ZARATAK EGITEN DITU)

214
00:12:42,600 --> 00:12:44,280
(Musika malenkoniatsua)

215
00:12:53,560 --> 00:12:55,880
# Din-dan, balandan,

216
00:12:56,440 --> 00:12:59,120
# kanpai soka, dilin-dan. #

217
00:12:59,800 --> 00:13:01,960
(BARREZ) Ai! Mina eman didazu!

218
00:13:02,040 --> 00:13:04,120
Mina nik?
Ez nekien hain flojoa zinenik.

219
00:13:11,560 --> 00:13:13,000
(Irratia soinuak)

220
00:13:20,480 --> 00:13:21,760
Entzun al duzu?

221
00:13:23,040 --> 00:13:25,480
Berriro kontu txatxu hori?
-Norbait dabil inguruan.

222
00:13:25,560 --> 00:13:27,240
Irudipenak.
-Zaude.

223
00:13:27,320 --> 00:13:29,680
Ez baduzu aurrera egin nahi,
esan argi eta garbi,

224
00:13:29,760 --> 00:13:31,640
baina ez portatu
ume baten moduan.

225
00:13:31,720 --> 00:13:33,920
Zin egiten dizut,
zerbait entzun dut, Olatz.

226
00:13:34,000 --> 00:13:36,520
Nahikoa. Nirekin etorri
nahi ez baduzu, geratu hemen,

227
00:13:36,600 --> 00:13:38,960
edo segi kontrako bidetik.
-Nola esna behar dizut?

228
00:13:39,040 --> 00:13:41,320
-Ez nago txorakerietarako.
-Nahi duzuna,

229
00:13:41,560 --> 00:13:44,080
baina nik zerbait entzun dut.
-Kaixo, bikote.

230
00:13:46,960 --> 00:13:48,040
Ikusten?

231
00:13:50,960 --> 00:13:52,080
Kaixo.

232
00:13:52,480 --> 00:13:53,880
Laguntza behar duzue?

233
00:13:57,040 --> 00:13:58,280
(Txoriak txioka)

234
00:13:59,800 --> 00:14:01,320
(DENEK HITZ EGITEN DUTE)

235
00:14:02,080 --> 00:14:03,200
Ia,

236
00:14:03,560 --> 00:14:06,000
isil gaitezen denok.
Hasi egingo gara eta.

237
00:14:07,680 --> 00:14:10,240
Dakizun bezala,
ezin da iturriko ura edan.

238
00:14:10,680 --> 00:14:12,600
Badirudi filtrazioaren bat
egon dela,

239
00:14:12,680 --> 00:14:14,080
eta ura kutsatua dator.

240
00:14:14,160 --> 00:14:16,720
Guri bi botila besterik
ez zaizkigu geratzen etxean.

241
00:14:16,920 --> 00:14:19,080
Guri hiru.
Horretan ere pentsatu dut.

242
00:14:19,280 --> 00:14:21,600
Horregatik bildu gara hemen,
hain zuzen.

243
00:14:21,680 --> 00:14:24,000
Dauzkazuen botila guztiak
bilduko ditugu.

244
00:14:24,080 --> 00:14:26,680
Botilak bildu?
Beharraren arabera banatuko diagu.

245
00:14:26,760 --> 00:14:29,080
Niri ondo iruditzen zait.
-Niri ere bai,

246
00:14:29,160 --> 00:14:31,600
ez da ideia txarra.
(DENEK HITZ EGITEN DUTE BATEAN)

247
00:14:31,680 --> 00:14:35,200
Baina nork zainduko ditu botilak?
Eta non gordeko ditugu?

248
00:14:35,280 --> 00:14:36,800
Nire etxean, Karmele.

249
00:14:37,200 --> 00:14:39,040
Hobe leku publiko batean ez uztea.

250
00:14:39,120 --> 00:14:41,760
Landetxetik oso gertu dago,
eta lana erraztuko digu.

251
00:14:41,840 --> 00:14:44,240
Zer, kanpokoek ur guztia
edango dugulakoan, ala?

252
00:14:44,320 --> 00:14:46,960
Ez diat horrelakorik esan.
Guztion onerako ari naiz.

253
00:14:47,040 --> 00:14:49,680
Lapurtu egingo dugula uste duk?
-Antoniok arrazoi du,

254
00:14:49,920 --> 00:14:51,960
landetxean
atzera-aurrera gehiegi dago.

255
00:14:52,120 --> 00:14:54,600
Hobe dugu botilak
leku lasaiago batean gordetzea.

256
00:14:54,680 --> 00:14:56,520
Horrela hobeto zainduko ditugu.

257
00:14:56,720 --> 00:14:58,360
-Beno, agian hobe da horrela.

258
00:14:58,440 --> 00:15:01,080
Eta zein arrazoi dago
Antoniorekin fidatzeko?

259
00:15:01,320 --> 00:15:03,040
E? Nork zainduko du bera?

260
00:15:03,120 --> 00:15:06,080
Neu naiz parkeko arduraduna,
Karmele, ez ahaztu.

261
00:15:06,760 --> 00:15:09,160
Gainera, ba al dago
beste irtenbiderik?

262
00:15:09,280 --> 00:15:10,280
Karmele...

263
00:15:10,920 --> 00:15:13,640
Beraz, besterik ez badago,
bete esandakoa.

264
00:15:14,160 --> 00:15:16,680
Etxean dauzkazuen
ur botila guztiak ekarri hona,

265
00:15:16,760 --> 00:15:19,000
eta denok ikusiko dugu
zenbat bildu den.

266
00:15:19,080 --> 00:15:20,920
Gero, etxera eramango dugu.

267
00:15:23,520 --> 00:15:25,120
(ATEA JOTZEN DUTE)

268
00:15:26,920 --> 00:15:28,520
Zer moduz dago?

269
00:15:29,960 --> 00:15:31,360
Lo dago orain.

270
00:15:35,160 --> 00:15:37,320
Lasai, ez nago lo.

271
00:15:37,520 --> 00:15:40,040
Itxi begiak eta egon lasai.

272
00:15:41,320 --> 00:15:42,840
Zu freskatzen ari naiz.

273
00:15:42,920 --> 00:15:44,400
On egingo dizu.

274
00:15:47,200 --> 00:15:48,600
Bai bitxia.

275
00:15:48,680 --> 00:15:50,760
Nire senarrak marka berdina dauka.

276
00:15:52,040 --> 00:15:53,960
Berdina?
Bai, oso antzekoa.

277
00:15:54,480 --> 00:15:56,560
Familiako konturen bat izango da,
ezta?

278
00:15:57,560 --> 00:15:58,920
Ba, baliteke.

279
00:16:00,960 --> 00:16:02,840
Eta aita?
Ez kezkatu,

280
00:16:02,920 --> 00:16:04,360
gero etorriko da.

281
00:16:05,440 --> 00:16:07,040
Hemen egotea nahi dut.

282
00:16:08,280 --> 00:16:10,920
Orain ezin du,
herrian laguntzen ari da.

283
00:16:13,440 --> 00:16:15,320
Nirekin egotea nahi dut.

284
00:16:16,400 --> 00:16:17,880
Begira, ni hemen nago.

285
00:16:17,960 --> 00:16:20,200
Eta izeba Susana ere hemen dago.

286
00:16:20,560 --> 00:16:22,080
Eta gero, Bixenta

287
00:16:22,160 --> 00:16:23,680
eta Peru etorriko dira.

288
00:16:25,160 --> 00:16:26,920
Aita etortzea nahi dut.

289
00:16:29,160 --> 00:16:30,280
Maddi,

290
00:16:30,560 --> 00:16:32,360
herria isolatuta dago,

291
00:16:32,560 --> 00:16:35,240
eta horrek arazo asko ekarri dizkio
hemengo jendeari.

292
00:16:35,400 --> 00:16:38,640
Eta zure aita buru belarri ari da
arazo guztiak konpontzeko.

293
00:16:39,120 --> 00:16:40,400
Bai, egia da.

294
00:16:40,880 --> 00:16:42,360
Ura kutsatuta dago,

295
00:16:42,640 --> 00:16:46,040
eta zure aita ur depositua
eta tutuak aztertzen ari da.

296
00:16:46,480 --> 00:16:48,400
Kutsaduraren zergatia jakiteko.

297
00:16:48,480 --> 00:16:50,880
Baina aita nirekin egotea nahi dut.

298
00:16:52,040 --> 00:16:54,800
Eta berak ere zurekin
egon nahiko luke, laztana.

299
00:16:55,120 --> 00:16:57,080
Baina oraintxe bertan
ezin du etorri.

300
00:16:58,600 --> 00:17:00,680
Berehala etorriko da, ikusiko duzu.

301
00:17:06,960 --> 00:17:08,400
Laster etorriko da.

302
00:17:09,360 --> 00:17:10,920
(Musika iluna)

303
00:17:12,920 --> 00:17:15,760
Hartutako neurriekin badirudi
isolamenduak luze joko duela.

304
00:17:15,840 --> 00:17:19,080
Hori inortxok ere ez zekik.
Badaezpadako neurriak dituk.

305
00:17:19,480 --> 00:17:21,520
Hartu pazientzia.
Pazientzia?

306
00:17:21,600 --> 00:17:23,680
Noiz arte?
Pazientziak bere mugak dizkik.

307
00:17:23,760 --> 00:17:25,600
Balbemendi leku apartatua duk,

308
00:17:25,680 --> 00:17:27,960
inor ez zuan konturatuko
isolatuta gaudenik,

309
00:17:28,040 --> 00:17:30,680
eta denbora puska bat
pasatuko duk konturatzerako.

310
00:17:30,760 --> 00:17:32,680
Gaur bertan etorri zitekek norbait

311
00:17:32,760 --> 00:17:34,720
eta akabo gure buruhausteak.

312
00:17:34,800 --> 00:17:36,720
Harrigarria duk
inor agertu ez izana.

313
00:17:36,800 --> 00:17:39,160
Gaur egungo aurrerabideekin
nahikoa tresna dago

314
00:17:39,240 --> 00:17:41,080
lurrikarak non izan diren jakiteko.

315
00:17:41,160 --> 00:17:43,400
Harrigarria XXI. mendean
eta horrela egotea.

316
00:17:43,480 --> 00:17:46,120
Ez da hain harritzekoa ere,
neguko elurteekin

317
00:17:46,200 --> 00:17:48,040
sarritan gertatu da.
Baina, orduan?

318
00:17:48,120 --> 00:17:50,800
Ba, Antoniok esan duen bezala,
pazientzia hartu behar.

319
00:17:50,880 --> 00:17:52,920
Azkenean,
beti dator norbait laguntzera.

320
00:17:53,000 --> 00:17:55,120
Bi egun eskas daramatzagu isolatuta.

321
00:17:55,520 --> 00:17:57,240
Oraindik, goizegi da larritzeko.

322
00:17:57,320 --> 00:17:59,040
Lasai, dena konponduko da.

323
00:17:59,360 --> 00:18:00,880
Nola dago urtegia?

324
00:18:00,960 --> 00:18:03,200
Zer gertatuko da
beste lurrikara bat badago?

325
00:18:03,280 --> 00:18:05,080
Ez kezkatu, dena kontrolpean dago.

326
00:18:05,160 --> 00:18:07,880
Orduan, zertara dator
hainbeste errebisio eta joan-etorri?

327
00:18:07,960 --> 00:18:10,480
Zenbat aldiz esan behar dut
gauza bera, Karmele?

328
00:18:10,560 --> 00:18:12,320
Ez al da argi geratu?

329
00:18:12,400 --> 00:18:13,640
Ez dakit,

330
00:18:13,720 --> 00:18:15,800
zerbait ezkutatzen diguzuela
ematen du.

331
00:18:15,880 --> 00:18:18,440
Zer ezkutatu?
-Lasai zaitezte denok, mesedez.

332
00:18:18,720 --> 00:18:19,960
Dena ondo dago.

333
00:18:20,040 --> 00:18:22,960
Zer gerta ere, hobe dugu
kontrolpean edukitzea dena.

334
00:18:24,000 --> 00:18:25,320
Damua garaiz.

335
00:18:25,800 --> 00:18:28,280
Beno, botila guztiak ekarri ona.

336
00:18:29,400 --> 00:18:31,920
Sukaldean badaude
kartoizko kaxa batzuk,

337
00:18:32,080 --> 00:18:34,520
errazago eramango dituzue
botilak kaxatan.

338
00:18:36,080 --> 00:18:37,760
(Musika iluna)

339
00:18:45,480 --> 00:18:48,240
Zaude,
oraindik ez zaude guztiz osatuta.

340
00:18:48,320 --> 00:18:50,200
Ez kezkatu, askoz hobeto nago.

341
00:18:50,280 --> 00:18:53,040
Benetan, ez zait axola.
Gainera, atseden gutxi hartu duzu.

342
00:18:53,120 --> 00:18:54,800
Baina nik lagundu egin nahi dut.

343
00:18:54,880 --> 00:18:57,600
Orduan eraman gelditzen diren
botila hauetako bat.

344
00:18:59,000 --> 00:19:01,000
Gehiegi kezkatzen zara nigatik.

345
00:19:01,160 --> 00:19:02,920
Eta? Gaizki iruditzen, ala?

346
00:19:03,000 --> 00:19:05,800
Dena zuk egin behar al duzu?
-Neurekoi samarra aiz.

347
00:19:05,880 --> 00:19:08,240
Gainera, zuk eramaten badituzu
botila guztiak,

348
00:19:08,320 --> 00:19:10,520
zeinek prestatuko digu
bazkaria bezeroei?

349
00:19:10,600 --> 00:19:12,240
Hara! Gure garaia.

350
00:19:12,320 --> 00:19:14,000
Ikusten dut sendatu zarela.

351
00:19:14,080 --> 00:19:16,160
Ur bila nator.
-Hortxe daukazu.

352
00:19:22,640 --> 00:19:25,080
Nerea joan zenetik,
bakar samar sentitzen naiz.

353
00:19:25,160 --> 00:19:27,560
Pasatuko zaizu,
nik ere sumatzen dut haren falta.

354
00:19:27,640 --> 00:19:30,560
Ez zait pasatuko,
Idoia etxera bueltatzea nahi dut.

355
00:19:30,800 --> 00:19:32,400
Ondo dago Antonioren etxean.

356
00:19:32,840 --> 00:19:34,520
Alarguna da eta bi seme ditu,

357
00:19:34,600 --> 00:19:36,800
norbait beharko du
etxeko kontuez arduratzeko.

358
00:19:36,880 --> 00:19:39,320
Gainera, guri ere
ez zaigu gaizki etorriko dirua.

359
00:19:39,400 --> 00:19:41,840
Ez dakit, ez zait gustatzen
Antoniorekin egotea.

360
00:19:41,920 --> 00:19:44,240
Lehen oso gustuko zenuen.
-Zer esan nahi duzu?

361
00:19:44,320 --> 00:19:46,600
Ezer ere ez, ez dut hasi nahi.
-Esan!

362
00:19:46,960 --> 00:19:48,680
Barkatu, ez nuen hori esan nahi.

363
00:19:48,760 --> 00:19:50,680
Nik ere sumatzen dut
Nerearen falta.

364
00:19:50,760 --> 00:19:52,240
Horregatik ba!

365
00:19:52,880 --> 00:19:55,520
Bat Londresen
eta bestea Antoniorenean.

366
00:19:56,160 --> 00:19:58,000
Idoia etxean nahi dut.

367
00:19:58,160 --> 00:20:00,720
Hitz egingo dut Antoniorekin,
ea zer egin daitekeen.

368
00:20:02,040 --> 00:20:03,640
(Musika iluna)

369
00:20:10,720 --> 00:20:13,480
Paseotxo bat ematera atera,
eta galdu egin gara.

370
00:20:13,560 --> 00:20:16,360
Bai, leku berera bueltaka
ari gara denbora guztian.

371
00:20:16,600 --> 00:20:18,800
Auskalo zenbat denbora daramagun
horrela.

372
00:20:19,200 --> 00:20:21,240
Eta ez duzue lurrikara sumatu?

373
00:20:22,040 --> 00:20:23,240
Zer lurrikara?

374
00:20:23,320 --> 00:20:26,120
Beno, gu Balbemenditik gatoz,
herria isolatuta geratu da,

375
00:20:26,200 --> 00:20:27,960
eta horren ondorioz...
-E, e!

376
00:20:28,600 --> 00:20:29,960
Balbemendi esan duk?

377
00:20:30,040 --> 00:20:31,680
Hau kasualitatea.

378
00:20:32,000 --> 00:20:33,760
Gu ere Balbemendira goazak.

379
00:20:33,960 --> 00:20:36,000
Bai, eta bidea
erakusten badiguzue, ba...

380
00:20:36,080 --> 00:20:38,400
Ederra mesedea.
-Sentitzen dut, baina ezin dugu.

381
00:20:38,480 --> 00:20:41,000
Nire ahizpa gaixo dago
eta laguntza bila atera gara.

382
00:20:41,120 --> 00:20:42,440
-Botikak behar ditugu.

383
00:20:42,960 --> 00:20:45,240
Ez duzue telefonorik edukiko, ezta?

384
00:20:45,440 --> 00:20:48,080
Bai, jakina,
baina ditxosozko baso honetan

385
00:20:48,160 --> 00:20:49,560
ez dago koberturarik.

386
00:20:50,120 --> 00:20:53,040
Beno, gu presaka gabiltza.
Zuek jarraitu hortik, dena zuzen,

387
00:20:53,360 --> 00:20:55,560
ordu batzuk
eta Balbemendin izango zarete.

388
00:20:55,640 --> 00:20:57,040
Goazen, Antton.
-Bai.

389
00:21:00,160 --> 00:21:01,200
Geldi hor.

390
00:21:02,000 --> 00:21:04,920
Zertan ari zara?
-Balbemendira eramango gaituzue.

391
00:21:05,040 --> 00:21:07,040
Esan dizuet, ezin dizuegu lagundu.

392
00:21:08,680 --> 00:21:10,560
Ez duzue ondo ulertu.

393
00:21:11,400 --> 00:21:13,600
Izan zintzoak eta
goazen Balbemendira.

394
00:21:13,760 --> 00:21:14,800
Benga.

395
00:21:15,320 --> 00:21:17,240
Mesedez...
-Zer mesedez eta zer kristo?

396
00:21:17,320 --> 00:21:19,360
Balbemendira, ostia!
-Lasai, gizona.

397
00:21:20,040 --> 00:21:22,120
Aizue, guk ez dugu..

398
00:21:22,240 --> 00:21:23,800
iskanbilarik nahi.

399
00:21:24,160 --> 00:21:25,560
Eraman Balbemendira

400
00:21:25,640 --> 00:21:28,360
eta dena ondo aterako da.
Konforme?

401
00:21:32,840 --> 00:21:33,920
(BIAK) Benga!

402
00:21:34,160 --> 00:21:35,240
Segi!

403
00:21:39,360 --> 00:21:41,400
Sentiztzen dut,
baina ez dago kaferik.

404
00:21:41,480 --> 00:21:42,840
Ura zikina dago eta...

405
00:21:43,320 --> 00:21:44,840
Beste deus nahi bazenu?

406
00:21:44,960 --> 00:21:47,000
Ez, eskerrik asko.
-Gero arte.

407
00:21:51,360 --> 00:21:53,440
Maddi zugatik
galdezka ari da denbora guztian.

408
00:21:53,760 --> 00:21:55,960
Zoaz gora, Jesus.
Ez zekinat,

409
00:21:56,040 --> 00:21:57,560
lanez nola nabilen.

410
00:21:58,040 --> 00:22:00,440
Ez bada landetxea, urtegia.
Eta urtegia ez bada,

411
00:22:00,520 --> 00:22:02,880
bada beste kalapitaren bat.
Maddik behar zaitu.

412
00:22:02,960 --> 00:22:04,960
Oraintxe bertan,
joan egin behar dinat.

413
00:22:05,040 --> 00:22:07,280
Baina, Jesus...
Ume bat dun eta ezin dun ulertu

414
00:22:07,360 --> 00:22:09,440
hau guztia beragatik
egiten ari naizela?

415
00:22:09,520 --> 00:22:11,840
Beste edonork ere berdin
egin dezake zure lana,

416
00:22:11,960 --> 00:22:14,480
baina inork ezin du bete
zure lekua Maddiren ondoan.

417
00:22:14,880 --> 00:22:17,440
Ez erran niri zer egin behar dudan
eta zer ez.

418
00:22:17,520 --> 00:22:19,000
Are gutxiago, hik.

419
00:22:23,240 --> 00:22:24,720
Zer gertatzen da?

420
00:22:25,680 --> 00:22:27,760
Oso urduri gaudela guztiak.
Bai,

421
00:22:27,840 --> 00:22:30,360
baina gutxienez,
zerbait egiten ari dira.

422
00:22:31,360 --> 00:22:33,000
Uragatik diozu?
Bai,

423
00:22:33,080 --> 00:22:35,400
ezer egin gabe egotea
arriskutsua da.

424
00:22:35,480 --> 00:22:37,800
Ezintasunak jendea zoratu egiten du,

425
00:22:38,000 --> 00:22:40,040
baina baliagarriak
sentitzen badira,

426
00:22:40,320 --> 00:22:42,520
horrek dena aldatzen du.
Arrazoi duzu,

427
00:22:43,320 --> 00:22:45,600
hala ere, Jesusek kezkatuta nauka.

428
00:22:46,080 --> 00:22:47,080
Jesusek?

429
00:22:47,160 --> 00:22:49,680
Ez du Maddi ikusi nahi
zera jakin zuenetik.

430
00:22:50,960 --> 00:22:53,200
Denbora behar du.
Ez da erraza izango.

431
00:22:54,560 --> 00:22:55,760
Badakit,

432
00:22:55,840 --> 00:22:59,240
herriko apaiza bere emaztearen
amorantea zela jakitea

433
00:22:59,400 --> 00:23:00,840
kolpe latza da.

434
00:23:01,280 --> 00:23:04,160
Jesusek begirune handia izan dio
betidanik Fermini.

435
00:23:04,600 --> 00:23:06,280
Mentxu izugarri maite zuen,

436
00:23:06,960 --> 00:23:08,480
eta bera hil zenetik,

437
00:23:09,200 --> 00:23:10,960
erotzeko zorian egon zen.

438
00:23:12,600 --> 00:23:13,960
Nolakoa zen?

439
00:23:14,560 --> 00:23:15,760
Mentxu?

440
00:23:24,760 --> 00:23:25,760
Ai.

441
00:23:26,000 --> 00:23:27,360
Nire alaba gaixoa.

442
00:23:27,440 --> 00:23:29,320
Barkatu, Bixenta,
ez zen nire asmoa.

443
00:23:29,400 --> 00:23:30,720
Ez, lasai.

444
00:23:31,640 --> 00:23:34,160
Mentxu emakume oso berezia zen.

445
00:23:35,200 --> 00:23:38,120
Edozein huskeriarekin
hunkitzeko ai zena.

446
00:23:39,400 --> 00:23:41,200
Behin, umetan,

447
00:23:42,120 --> 00:23:44,120
bost bat urte izango zituen...

448
00:23:45,840 --> 00:23:48,480
katagorri bati begira
ikusi nuen basoan.

449
00:23:49,400 --> 00:23:52,120
Katagorriak ez dira gizakion lagun.

450
00:23:53,080 --> 00:23:54,600
Berak ere bazekien,

451
00:23:55,120 --> 00:23:57,480
baina tematuta zegoen

452
00:23:57,720 --> 00:23:59,960
katagorri hura
ukitu egin behar zuela.

453
00:24:00,840 --> 00:24:03,320
Handik ordu erdi batera
bueltatu nintzen,

454
00:24:03,800 --> 00:24:04,880
eta...

455
00:24:05,480 --> 00:24:08,240
hantxe zegoen Mentxu eserita,
lehengo tokian,

456
00:24:09,160 --> 00:24:10,960
katagorria eskuetan zuela.

457
00:24:12,560 --> 00:24:15,120
Zerbait xuxurlatu zion belarrira.

458
00:24:16,440 --> 00:24:17,640
Eta gero,

459
00:24:17,880 --> 00:24:19,240
aske utzi zuen.

460
00:24:21,720 --> 00:24:23,640
Txundituta gelditu nintzen.

461
00:24:24,680 --> 00:24:26,240
Eta galdetu nionean

462
00:24:26,800 --> 00:24:28,240
zer esan zion,

463
00:24:28,880 --> 00:24:30,840
honela erantzun zidan Mentxuk:

464
00:24:31,880 --> 00:24:35,160
"Katagorriak esan dit kontuz
ibiltzeko gizakiarekin,

465
00:24:36,400 --> 00:24:38,280
anker hutsak direlako".

466
00:24:41,840 --> 00:24:43,040
Ondo zaude?

467
00:24:43,760 --> 00:24:45,000
Bai, bai.

468
00:24:47,600 --> 00:24:49,840
Beste kontu batek
kezkatzen nau orain.

469
00:24:50,880 --> 00:24:53,840
Lurrikara gertatu zenetik,
Joantxo ez dut ikusi.

470
00:24:55,000 --> 00:24:56,040
Egia.

471
00:24:56,120 --> 00:24:58,560
Gero haren baserrira
igotzeko asmoa dut.

472
00:24:59,080 --> 00:25:01,800
Oso arraroa da
Balbemendira ez etorri izana.

473
00:25:03,920 --> 00:25:06,040
Baliteke Joantxok ur ona edukitzea,

474
00:25:06,120 --> 00:25:07,800
baserria altuan dago eta.

475
00:25:07,880 --> 00:25:09,480
Berri ona litzateke.

476
00:25:09,920 --> 00:25:11,960
Zurekin joatea nahi?
Primeran.

477
00:25:13,080 --> 00:25:14,680
Hemendik ordu erdi barru?

478
00:25:17,080 --> 00:25:19,320
Maddiri salda bat prestatu,
eta bagoaz.

479
00:25:19,480 --> 00:25:20,560
Ados.

480
00:25:21,320 --> 00:25:23,840
Batzuetan,
bera ekartzen didazu gogora.

481
00:25:25,200 --> 00:25:27,360
Mentxu ere oso prestua zen.

482
00:25:29,360 --> 00:25:30,800
(Musika iluna)

483
00:25:37,120 --> 00:25:38,360
Hi, txikito,

484
00:25:38,800 --> 00:25:41,080
ze izen duala esan diat?
-Ez diat esan.

485
00:25:42,240 --> 00:25:43,520
Ba, esan orain.

486
00:25:43,720 --> 00:25:44,880
Antton.

487
00:25:45,360 --> 00:25:46,440
-Antton,

488
00:25:47,160 --> 00:25:48,440
Antton, Antton.

489
00:25:48,840 --> 00:25:50,080
Zintzoa hi.

490
00:25:51,000 --> 00:25:53,160
Eta zer neurritako oinetakoak dituk?

491
00:25:53,360 --> 00:25:54,680
Zuri bost axola.

492
00:25:54,760 --> 00:25:55,800
Hara,

493
00:25:56,960 --> 00:25:59,320
estuago lotu beharko huke
hire neska-lagun hau,

494
00:25:59,400 --> 00:26:02,000
arazoak besterik ez dizkik ekarriko.
-45a.

495
00:26:02,760 --> 00:26:03,840
Zein?

496
00:26:04,080 --> 00:26:05,240
45a.

497
00:26:05,760 --> 00:26:06,880
Bingo.

498
00:26:06,960 --> 00:26:08,560
Hala, erantzi.

499
00:26:09,560 --> 00:26:10,600
Erantzi zer?

500
00:26:10,720 --> 00:26:12,440
Zer izango duk, ba?
Oinetakoak.

501
00:26:13,840 --> 00:26:15,000
Benga.

502
00:26:21,600 --> 00:26:23,840
Ez diat oinetako berriak
izorratzerik nahi.

503
00:26:24,880 --> 00:26:26,360
Benga, altxa, mugi.

504
00:26:26,560 --> 00:26:27,960
Ez diagu egun osoa eta.

505
00:26:30,440 --> 00:26:32,880
Ez naiz hemendik mugituko.
-Olatz, altxa.

506
00:26:33,840 --> 00:26:36,400
Nire ahizpa gaixo dago
eta botikak behar ditugu,

507
00:26:36,480 --> 00:26:38,560
ez gaituzue biak behar,
utzi niri joaten.

508
00:26:38,640 --> 00:26:41,000
Moñoña, hau ez din safari bat,

509
00:26:41,320 --> 00:26:43,040
eta ni pazientzia gutxikoa naun.

510
00:26:43,400 --> 00:26:45,760
Altxa hostia batean, eta goazen!

511
00:27:02,720 --> 00:27:04,640
Erakutsi diezu Jose eta Karmeleri?

512
00:27:05,840 --> 00:27:06,960
Bai.

513
00:27:07,520 --> 00:27:09,400
Eta?
Ez nago seguru.

514
00:27:10,040 --> 00:27:12,080
Agian, arinegi ibili gara.

515
00:27:13,160 --> 00:27:14,560
Zer esan nahi duzu?

516
00:27:14,840 --> 00:27:16,560
Agian oker gabiltzala,

517
00:27:16,640 --> 00:27:18,560
eta argazkikoa ez da Nerea.

518
00:27:19,560 --> 00:27:21,480
Josek oso seguru erantzun dit.

519
00:27:21,800 --> 00:27:23,120
Eta Karmelek?
Puf.

520
00:27:23,560 --> 00:27:25,240
Kiriak jota zegoen.

521
00:27:25,480 --> 00:27:28,200
Hildako neska Nerea izan zitekeela
pentsatze hutsak

522
00:27:28,280 --> 00:27:29,680
aztoratu egin du.

523
00:27:30,120 --> 00:27:31,720
Ez da batere atsegina izan.

524
00:27:33,520 --> 00:27:35,280
Gainera, oso arraroa egiten zait

525
00:27:35,360 --> 00:27:37,240
herri osoak plantak egiten ibiltzea.

526
00:27:37,320 --> 00:27:40,080
Horrek ez du ez hanka ez buru.
Denek ez dute gorpua ikusi.

527
00:27:40,160 --> 00:27:41,560
Hala ere.
Beharbada,

528
00:27:41,640 --> 00:27:44,080
Josek eta Karmelek
ez dakite hildakoa Nerea denik.

529
00:27:44,160 --> 00:27:47,320
Horregatik, desagerrarazi du
norbaitek, inork ikusi ez dezan.

530
00:27:47,840 --> 00:27:49,920
Bere gurasoek ezagutu ez zezaten.

531
00:27:50,480 --> 00:27:52,560
Bai, niri ere arraroa egiten zait.

532
00:27:53,800 --> 00:27:55,040
Baina ez dakit.

533
00:27:55,120 --> 00:27:58,200
Pentsatzen ari naiz Balbemendikoek
zerbait ezkutatzen dutela.

534
00:27:58,400 --> 00:27:59,600
Ez dakit.

535
00:27:59,920 --> 00:28:02,520
Jose eta Karmele
egia esaten ari zirela iruditu zait.

536
00:28:02,640 --> 00:28:04,800
Baliteke biak ere biktimak izatea.

537
00:28:04,880 --> 00:28:06,520
Sinesgarriagoa dirudi.

538
00:28:07,280 --> 00:28:09,280
Baina norbaitek ezagutu izan balu,

539
00:28:09,600 --> 00:28:11,600
zergatik ezkutatu behar zien
gurasoei?

540
00:28:11,720 --> 00:28:13,640
Edo beste gauza bat ere
gerta liteke,

541
00:28:13,720 --> 00:28:16,480
bietako batek egia jakitea,
eta gezurretan ibiltzea.

542
00:28:16,600 --> 00:28:18,240
Alaba baten heriotzarekin?

543
00:28:18,760 --> 00:28:20,520
Ez da posible plantak egitea.

544
00:28:24,440 --> 00:28:25,840
Zer moduz zaude?

545
00:28:26,520 --> 00:28:28,360
Karta batzuk ekarri ditut jolasteko.

546
00:28:28,760 --> 00:28:31,120
Partida bat jokatuko dugu?
-Egarria daukat.

547
00:28:31,200 --> 00:28:32,280
Tori.

548
00:28:33,360 --> 00:28:35,160
Joko berri bat ikasi dut.

549
00:28:35,560 --> 00:28:36,800
Erakustea nahi?

550
00:28:37,640 --> 00:28:38,680
Begira.

551
00:28:39,520 --> 00:28:41,080
Ez duzu jokatu nahi?

552
00:28:42,360 --> 00:28:44,120
Mina duzu?
-Egarria daukat.

553
00:28:44,400 --> 00:28:46,640
Egarria?
Oraintxe edan duzu eta.

554
00:28:46,720 --> 00:28:48,600
Eztarria lehor-lehor daukat.

555
00:28:48,760 --> 00:28:51,160
E, zer moduz, Peru?

556
00:28:51,480 --> 00:28:53,440
Bueno.
Zer duzu?

557
00:28:53,760 --> 00:28:55,120
Maddik egarria dauka.

558
00:28:55,200 --> 00:28:57,920
Ekarri diodan salda honek
on egingo dio,

559
00:28:58,000 --> 00:28:59,160
ikusiko duzu.

560
00:29:00,440 --> 00:29:01,640
Salda nahi?

561
00:29:02,360 --> 00:29:04,040
Ez da ur asko geratzen, ezta?

562
00:29:04,280 --> 00:29:06,160
Ez, baina ez kezkatu,

563
00:29:06,360 --> 00:29:08,560
laster amaituko da isolamendua.

564
00:29:08,840 --> 00:29:11,160
Nik zerbait egin nahi dut
Maddiri laguntzeko.

565
00:29:11,240 --> 00:29:13,880
Errekara joan, eta ura ekar dezaket.

566
00:29:13,960 --> 00:29:15,600
Baina urrunegi dago.

567
00:29:15,760 --> 00:29:18,360
Eta gainera, ur hori
auskalo nola egongo den.

568
00:29:18,440 --> 00:29:21,760
Baina nik lagundu egin nahi dut.
Entzun, Peru, laguntzen ari zara.

569
00:29:22,040 --> 00:29:24,720
Zure bisitak asko laguntzen dio.

570
00:29:25,200 --> 00:29:28,360
Nahi duzu basora joatea belar bila?
Ez duzu nora joan beharrik,

571
00:29:28,440 --> 00:29:30,280
botikak laster iristea,

572
00:29:30,360 --> 00:29:32,200
horixe behar du Maddik, e?

573
00:29:33,240 --> 00:29:35,760
Orain, salda goxo bat, e?

574
00:29:37,200 --> 00:29:38,280
Holaxe.

575
00:29:38,520 --> 00:29:39,920
Ez daukat goserik.

576
00:29:40,000 --> 00:29:42,040
Baina on egingo dizu, bihotza.

577
00:29:42,360 --> 00:29:43,800
Pittin bat, e?

578
00:29:44,200 --> 00:29:45,320
Ea.

579
00:29:49,160 --> 00:29:51,920
Maddik kezkatzen nau gehien.
Hain gaizki ikusten duzu?

580
00:29:52,000 --> 00:29:53,880
Laguntza iritsi arte
eutsiko balio...

581
00:29:53,960 --> 00:29:56,640
Ni ahal dudana
egiten ari naiz irratiarekin.

582
00:29:56,720 --> 00:29:57,760
Badakit.

583
00:29:57,840 --> 00:30:01,200
Auskalo zenbat iraungo duen,
baina konponduta dago, behintzat.

584
00:30:02,120 --> 00:30:03,200
Hau?

585
00:30:03,720 --> 00:30:05,400
Hori? Walkie talkie bat.

586
00:30:05,480 --> 00:30:07,040
Antoniorena?
Bai,

587
00:30:07,120 --> 00:30:09,320
pieza bat hartu dut
gure irratia konpontzeko.

588
00:30:09,440 --> 00:30:11,720
Eta baimena eman dizu?
Baimena, baimena...

589
00:30:12,200 --> 00:30:14,120
Nik ez nuke hitz hori erabiliko.

590
00:30:14,200 --> 00:30:15,960
Lapurtu egin diozu?
E,

591
00:30:16,040 --> 00:30:17,920
lapurtzea gauza serioa da gero.

592
00:30:18,320 --> 00:30:20,080
Hartu egin duzu?
Bai,

593
00:30:20,160 --> 00:30:22,440
hartu egin dut maileguan.
A, maileguan.

594
00:30:22,520 --> 00:30:24,760
Eskatu izan banio, ez zidan utziko.

595
00:30:24,840 --> 00:30:26,800
Lasai, ez diot ezer esango.

596
00:30:26,880 --> 00:30:29,920
Pieza hori oso garrantzitsua da
kanpokoekin harremanetan jartzeko.

597
00:30:30,000 --> 00:30:31,040
Gainera,

598
00:30:31,120 --> 00:30:33,440
Maddi sendatzeko
hori da daukagun beste bidea

599
00:30:33,520 --> 00:30:35,360
botikak ez badatoz, ezta, Ane?

600
00:30:35,440 --> 00:30:36,640
Arrazoi duzu.

601
00:30:37,280 --> 00:30:39,520
Joan egin behar dut.
A, beste gauza bat,

602
00:30:39,600 --> 00:30:41,480
ahaztu egin zait lehen esatea.

603
00:30:41,560 --> 00:30:43,600
Gogoratzen
Maddik lepoan duen marka?

604
00:30:43,680 --> 00:30:45,280
Espirala? Bai.

605
00:30:45,360 --> 00:30:48,120
Dirudienez,
Bittorrek ere marka berbera dauka.

606
00:30:48,200 --> 00:30:50,720
Baina marka hori ez al zitzaien
sorginei jartzen?

607
00:30:50,800 --> 00:30:52,960
Zuk kontatu zenidan kondaira hori.
Bai,

608
00:30:53,040 --> 00:30:55,280
eta hildako neskek ere
marka berbera zuten.

609
00:30:55,520 --> 00:30:58,000
Eta orduan?
Zergatik dauka Bittorrek?

610
00:30:58,080 --> 00:31:00,560
Ba, ez dakit,
beste esanahi bat eduki behar du.

611
00:31:00,720 --> 00:31:02,720
Ikusi al zenuen neskaren gorpuan?

612
00:31:02,800 --> 00:31:05,920
Ez. Ez nuen ikusi,
baina ez ginen horren bila aritu.

613
00:31:09,600 --> 00:31:11,080
(Txoriak txioka)

614
00:31:22,400 --> 00:31:23,800
Ez haiz beherago joango.

615
00:31:26,640 --> 00:31:27,920
Ni bai baldarra.

616
00:31:28,760 --> 00:31:29,960
Hartu, Idoia.

617
00:31:30,040 --> 00:31:31,200
Sartu.

618
00:31:31,280 --> 00:31:33,600
Non utziko dut?
Mahai gainean, Jose.

619
00:31:39,720 --> 00:31:42,000
Antonio, irekin hitz egin nahi diat.

620
00:31:45,000 --> 00:31:46,000
Bota.

621
00:31:46,440 --> 00:31:48,400
Badakik nolakoak diren emakumeak.

622
00:31:48,880 --> 00:31:50,880
Zer darabilkik buruan?

623
00:31:51,040 --> 00:31:52,520
Ezagutzen duk Karmele.

624
00:31:52,600 --> 00:31:54,080
Bai, ezagutzen diat,

625
00:31:54,160 --> 00:31:57,160
baina ez nian espero
bileran bota zituanak entzutea.

626
00:31:57,520 --> 00:31:59,800
Ez omen du nirekin fio.
Bale,

627
00:32:00,120 --> 00:32:01,800
ederra laguntza, Jose.

628
00:32:01,880 --> 00:32:03,080
Barkaiok, gizona.

629
00:32:03,160 --> 00:32:05,400
Bai, baina jende guztia
urduri jarri dik,

630
00:32:05,480 --> 00:32:07,800
errezeloa piztu dik.
Hi, Jose,

631
00:32:08,840 --> 00:32:11,520
argi esan beharko hioke
tentuz ibiltzeko.

632
00:32:11,600 --> 00:32:13,720
Bere onetik aterata zebilek
azken boladan.

633
00:32:13,800 --> 00:32:14,920
Eta?

634
00:32:16,880 --> 00:32:18,720
Idoia etxera bueltatzea nahi dik.

635
00:32:20,560 --> 00:32:22,000
Entzun duzu, Idoia?

636
00:32:22,120 --> 00:32:23,800
Etxera bueltatu nahi duzu?

637
00:32:28,680 --> 00:32:30,080
Hor daukak erantzuna.

638
00:32:30,440 --> 00:32:31,760
Hemen geratuko duk.

639
00:32:32,040 --> 00:32:34,120
Eta?
Zer esan behar diot orain amari?

640
00:32:34,560 --> 00:32:36,400
Hi, Jose, esaiok egia,

641
00:32:36,480 --> 00:32:38,360
ez haukak zertan gezurretan ibili.

642
00:32:38,440 --> 00:32:40,960
Beno, goazen ur gehiagoren bila.

643
00:32:42,760 --> 00:32:45,040
Jose! Benga!
Bai, bai.

644
00:32:45,680 --> 00:32:47,240
Goazen.
Nire aurretik.

645
00:32:54,280 --> 00:32:55,320
Ma...

646
00:33:05,080 --> 00:33:06,120
Maddi!

647
00:33:06,760 --> 00:33:07,840
Maddi!

648
00:33:07,920 --> 00:33:09,200
(Musika iluna)

649
00:33:19,560 --> 00:33:21,040
Nola egiten duzu?

650
00:33:21,120 --> 00:33:22,240
Zer?

651
00:33:22,320 --> 00:33:24,640
Katagorria baino arinago zabiltza.

652
00:33:24,720 --> 00:33:25,800
A.

653
00:33:25,960 --> 00:33:28,720
Hori Balemendiko
haize osasuntsua da.

654
00:33:30,000 --> 00:33:32,240
Bote bat eraman beharko dut
etxera orduan.

655
00:33:33,240 --> 00:33:35,280
Aurreratu egingo naiz.
Bai.

656
00:33:35,800 --> 00:33:36,920
Joantxo!

657
00:33:39,000 --> 00:33:41,680
Agian, ardiekin egongo da mendian.

658
00:33:42,640 --> 00:33:45,720
Denbora luzeak pasatzen dituk
artaldearekin herrira jaitsi gabe.

659
00:33:46,640 --> 00:33:48,480
Generadore hori?
A, hori?

660
00:33:48,560 --> 00:33:50,200
Paraje hauetako kontuak,

661
00:33:50,560 --> 00:33:52,720
argindarrak huts egiten du
batzuetan.

662
00:33:52,800 --> 00:33:54,320
Negu partean, batez ere.

663
00:33:54,600 --> 00:33:55,800
Jakina.

664
00:33:57,520 --> 00:33:58,680
Joantxo!

665
00:33:59,440 --> 00:34:00,480
Joantxo!

666
00:34:00,960 --> 00:34:02,440
Joantxoren txakurra.

667
00:34:03,640 --> 00:34:06,240
Joantxo artaldearekin
txakurra hemen utzita?

668
00:34:09,000 --> 00:34:10,160
Joantxo!

669
00:34:12,200 --> 00:34:13,640
Joantxo!

670
00:34:16,440 --> 00:34:18,000
(ATEA JOTZEN DU)

671
00:34:24,280 --> 00:34:25,680
(Musika iluna)

672
00:34:28,960 --> 00:34:31,040
Azkenean,
bildu ditiagu botila guztiak.

673
00:34:31,160 --> 00:34:33,040
Polita zagok ardoa.
Ni, behintzat,

674
00:34:33,240 --> 00:34:35,080
egarriak amorratzen nengoen.

675
00:34:35,160 --> 00:34:36,760
Urik ez diagu izango,

676
00:34:37,000 --> 00:34:38,560
baina ardo faltarik ere ez.

677
00:34:38,640 --> 00:34:41,040
Eta? Guztiek gizalegez jokatu dutela
uste al duk?

678
00:34:41,120 --> 00:34:43,080
Baten batek
gordeko zian botilaren bat?

679
00:34:43,160 --> 00:34:45,480
Nirekin egin beharko diat topo.
Hi hago lasai,

680
00:34:45,560 --> 00:34:48,200
hemen bakoitzak nahi duena egiten
hasten bagara, akabo.

681
00:34:48,280 --> 00:34:50,320
Kaosa.
Ez diat holakorik onartuko.

682
00:34:50,400 --> 00:34:52,040
-Maddi ikusi duzue?
Ez.

683
00:34:52,120 --> 00:34:53,960
-Neuk ere ez.
-Ez dago bere gelan.

684
00:34:54,040 --> 00:34:56,720
Begiratu al dun goian?
Etxe osoa miatu dut, ez dago inon.

685
00:34:56,800 --> 00:34:58,640
Eta aita?
Ez dakit.

686
00:35:00,400 --> 00:35:01,520
Ez dago etxean,

687
00:35:02,200 --> 00:35:04,440
baina ur botila batzuk
aurkitu ditut.

688
00:35:04,520 --> 00:35:06,000
Denak beharko ditugu.

689
00:35:06,200 --> 00:35:07,800
Gehiago daude barruan.
Bai?

690
00:35:07,880 --> 00:35:10,520
Bai, baina badaezpada ere
ez ditut denak hartu.

691
00:35:10,920 --> 00:35:12,480
Ohar bat utzi diot

692
00:35:12,560 --> 00:35:14,720
zergatik hartu ditugun
botilak esanez.

693
00:35:15,200 --> 00:35:16,520
(Txakurra zaunkak)

694
00:35:18,600 --> 00:35:20,360
(Txakurra zaunkak)

695
00:35:24,360 --> 00:35:25,560
Begira.

696
00:35:25,880 --> 00:35:27,680
Jateko zerbaiten bila dabil.

697
00:35:28,120 --> 00:35:30,200
Edo guri zerbait esan nahian.

698
00:35:38,920 --> 00:35:40,440
(Txakurra zaunkak)

699
00:35:43,480 --> 00:35:45,440
Zer, Bittor, berririk?
Ez.

700
00:35:45,640 --> 00:35:48,040
Susanari ere galdetu diot,
baina ez daki ezer.

701
00:35:48,120 --> 00:35:49,840
Hemen ez, herrian ere ez.

702
00:35:49,920 --> 00:35:51,600
Jesusi esan beharko zioagu.

703
00:35:51,880 --> 00:35:52,960
Han zagok.

704
00:35:54,920 --> 00:35:55,960
-Aita!

705
00:35:57,080 --> 00:35:58,120
Aita!

706
00:36:02,920 --> 00:36:04,160
Zer gertatzen da?

707
00:36:04,240 --> 00:36:05,800
Zer egiten duzue hemen?

708
00:36:05,960 --> 00:36:07,480
Maddiren bila gabiltza.

709
00:36:07,720 --> 00:36:09,160
Ez dago bere ohean?

710
00:36:09,240 --> 00:36:10,280
Ez.

711
00:36:10,840 --> 00:36:12,240
Non begiratu duzue?

712
00:36:12,400 --> 00:36:13,760
-Aurkitu dut!

713
00:36:14,000 --> 00:36:15,160
Maddi aurkitu dut.

714
00:36:15,440 --> 00:36:16,520
Etorri.

715
00:36:23,480 --> 00:36:25,160
(Tentsio-musika)

716
00:36:32,160 --> 00:36:33,560
Zer da hau?

717
00:36:35,360 --> 00:36:36,480
Lagundu!

718
00:36:38,640 --> 00:36:39,720
A!

719
00:36:41,280 --> 00:36:42,480
Joantxo!

720
00:36:44,080 --> 00:36:45,320
Joantxo!

721
00:36:46,960 --> 00:36:48,560
Zer egin dizute?

722
00:36:49,600 --> 00:36:52,160
Zer egin dizute, Joantxo?

723
00:36:53,360 --> 00:36:54,680
(Ur-jauziaren soinua)

724
00:36:57,760 --> 00:37:00,200
Maddi, maitea,
zer egiten duzu hemen?

725
00:37:00,280 --> 00:37:02,160
Aita ikustera etorri naiz,

726
00:37:02,600 --> 00:37:04,440
amak esan dit hemen zegoela.

727
00:37:05,760 --> 00:37:06,840
Aita.

728
00:37:08,720 --> 00:37:10,560
Zu ikusi nahi zintudan.

729
00:37:12,120 --> 00:37:14,040
Nirekin haserretuta zaude?

730
00:37:16,560 --> 00:37:17,880
Ez horixe.

731
00:37:27,800 --> 00:37:30,000
(NEGAR EGITEN DU)
Baina nork lurperatu du?

732
00:37:39,040 --> 00:37:40,200
Eta hau?

733
00:37:41,960 --> 00:37:43,680
Tiroz hil dute.
Ez...

734
00:37:46,560 --> 00:37:47,600
Joantxo,

735
00:37:48,120 --> 00:37:51,120
inori kalterik egin gabeko gizona.

736
00:37:52,040 --> 00:37:54,280
Ene gizajoa.

737
00:37:56,360 --> 00:37:58,160
Hiltzaileak lanak hartu ditu.

738
00:37:58,920 --> 00:38:00,880
Ez zuen inork topatzerik nahi.

739
00:38:02,840 --> 00:38:04,560
Baina txakurrak salatu du.

740
00:38:05,120 --> 00:38:07,960
(NEGARREZ) Hil dago.

741
00:38:10,040 --> 00:38:11,960
"Amen siris diaboli".

742
00:38:12,840 --> 00:38:14,280
"Liberanostamine".

743
00:38:20,000 --> 00:38:22,360
Zerbait larria
gertatzen ari da Balbemendin.

744
00:38:36,960 --> 00:38:39,400
Lo geratu da.
-Aingeru bat ematen du.

745
00:38:39,760 --> 00:38:41,040
Susto txiki bat.

746
00:38:41,240 --> 00:38:43,080
Eskerrak ez den besterik izan.

747
00:38:43,160 --> 00:38:44,680
Okerrago izan zitekeen.

748
00:38:45,560 --> 00:38:48,120
Berarekin gera zaitezke une batez?
-Bai, noski.

749
00:38:48,400 --> 00:38:50,680
Aitarekin hitz egin nahi dut.
-Segi lasai,

750
00:38:51,320 --> 00:38:52,960
eta ez gogor hartu aita.

751
00:38:53,040 --> 00:38:55,120
Bera ere asko sufritzen ari da.
E?

752
00:38:55,680 --> 00:38:56,800
Bai.

753
00:39:06,120 --> 00:39:07,160
Kaixo.

754
00:39:13,080 --> 00:39:14,480
Zer moduz dago haurra?

755
00:39:14,680 --> 00:39:16,080
Ondo dagoela ematen du.

756
00:39:16,480 --> 00:39:17,800
Eta zu?
-Ni?

757
00:39:18,720 --> 00:39:20,200
Nekatu itxura duzu.

758
00:39:20,400 --> 00:39:22,880
Ez zenuke etxean egon behar?
-Ondo nago, ez kezkatu.

759
00:39:23,520 --> 00:39:25,000
Nahiago dut hemen egon.

760
00:39:25,440 --> 00:39:26,600
Laguntzen edo...

761
00:39:26,680 --> 00:39:27,920
Mesede egiten dit.

762
00:39:28,120 --> 00:39:30,080
Sentitzen dut
ume bat eman ez izana.

763
00:39:31,000 --> 00:39:33,400
Hori baino askoz gehiago
eman didazu, Susana.

764
00:39:33,640 --> 00:39:35,520
Baina...
-Shhh! Ez dago bainarik.

765
00:39:35,960 --> 00:39:37,920
Ez dugu inoren beharrik.
-Baina agian...

766
00:39:38,000 --> 00:39:39,440
Shhh. Ixo, maitea.

767
00:39:40,280 --> 00:39:42,280
Beste inork ezingo nau
zoriontsu egin.

768
00:39:42,920 --> 00:39:44,200
Ez zuk bezala.

769
00:39:44,320 --> 00:39:46,720
Ez zuk adina.
Inortxok ere ez.

770
00:39:46,800 --> 00:39:48,480
Zuk aurrera egin behar duzu.

771
00:39:48,560 --> 00:39:50,200
Zurekin, elkarrekin.

772
00:39:51,160 --> 00:39:52,800
Utikan gainontzeko guztiak.

773
00:39:53,720 --> 00:39:54,760
Bittor.

774
00:39:55,000 --> 00:39:56,560
Oso zoriontsua naiz zurekin.

775
00:39:56,640 --> 00:39:59,120
Ni ere oso zoriontsua naiz
zure ondoan.

776
00:39:59,360 --> 00:40:01,200
Zer egingo nuke nik zu gabe?

777
00:40:01,280 --> 00:40:02,880
Elkarrentzat egina gaude.

778
00:40:22,720 --> 00:40:23,800
Jose.

779
00:40:23,880 --> 00:40:25,600
Jakingo duzu gertatu dena.

780
00:40:25,840 --> 00:40:28,520
Atzera eta aurrera ibili
zaretela bai, baina besterik ez.

781
00:40:28,600 --> 00:40:31,080
Maddi desagertu egin da,
eta haren bila ibili dira.

782
00:40:31,160 --> 00:40:32,400
Desagertu?
-Bai,

783
00:40:32,480 --> 00:40:35,120
aitaren bila joan da urtegira,
eta hantxe aurkitu dute.

784
00:40:35,200 --> 00:40:37,520
Ez zegoen, ba, gaixo?
-Eta gaixo segitzen du.

785
00:40:37,600 --> 00:40:39,560
Baina badakizu umeak
nolakoak diren.

786
00:40:39,640 --> 00:40:41,760
Ez dakizu haizeak
nondik joko dien.

787
00:40:41,840 --> 00:40:44,120
Oraintxe barrabaskeria bat,
oraintxe beste bat...

788
00:40:44,200 --> 00:40:46,520
Halaxe da, bai.
-Zuk ondotxo jakingo duzu hori.

789
00:40:46,600 --> 00:40:47,920
Bi alaba dituzu.

790
00:40:48,040 --> 00:40:50,400
Idoia eta...
Zer izen du kanpoan bizi denak?

791
00:40:50,480 --> 00:40:51,880
-Nerea.
-Nerea, bai.

792
00:40:51,960 --> 00:40:54,320
Ikusi nuen Anek
erakutsi zidan argazki batean.

793
00:40:55,280 --> 00:40:57,720
Ez du Balbemendikoa ematen.
-Zergatik diok hori?

794
00:40:58,360 --> 00:40:59,680
Tatuajearengatik.

795
00:40:59,760 --> 00:41:01,960
Ez dut uste honaino iritsi denik
moda hori.

796
00:41:02,360 --> 00:41:05,320
Egia esan, Nereari ez
zaio asko gustatzen Balbemendi.

797
00:41:05,480 --> 00:41:06,680
A, ez?
-Ez,

798
00:41:07,040 --> 00:41:09,880
bolada luzeak egin ditik kanpoan,
baina beti itzultzen duk.

799
00:41:10,520 --> 00:41:12,960
Ez dit zorte handirik izan
ikasketekin,

800
00:41:13,040 --> 00:41:16,360
eta lanarekin ere gauza bera.
Ez zuen asko irauten zegoen lekuan.

801
00:41:16,440 --> 00:41:18,320
Ipurtarina bera.
-Ja.

802
00:41:18,720 --> 00:41:19,960
Orain ondo zegok.

803
00:41:20,400 --> 00:41:21,880
Neska jatorra ematen zuen.

804
00:41:21,960 --> 00:41:23,720
Zergatik diok ematen zuela?

805
00:41:24,640 --> 00:41:25,760
E...

806
00:41:26,240 --> 00:41:27,800
Jose...
-Hi ere bai?

807
00:41:28,640 --> 00:41:31,240
Ez nian horrelakorik espero.
Emakumeen alde jarri haiz.

808
00:41:31,320 --> 00:41:33,840
Hiltzaile zikin baten
laguntzailearen alde.

809
00:41:34,280 --> 00:41:35,840
Zertara etorri haiz, e?

810
00:41:35,920 --> 00:41:37,360
Galdeketa egitera?

811
00:41:37,440 --> 00:41:39,160
Gezurretan ari naizen jakitera?

812
00:41:39,320 --> 00:41:40,480
Hara,

813
00:41:40,680 --> 00:41:43,080
honekin lasaiago
geratuko zarete hi

814
00:41:43,160 --> 00:41:45,040
eta hire lagun begiluze hori.

815
00:41:45,320 --> 00:41:47,000
Gutun elektroniko bat duk.

816
00:41:47,080 --> 00:41:49,520
Nereak Londresetik bidalia,
iritsi bezain pronto,

817
00:41:50,320 --> 00:41:52,040
landetxera bidali zian.

818
00:41:52,480 --> 00:41:53,960
A, eta beste kontu bat.

819
00:41:54,600 --> 00:41:56,360
Utzi bakean nire familia.

820
00:42:09,800 --> 00:42:12,080
Mutu jarraitu behar al duzu
bide osoa?

821
00:42:12,160 --> 00:42:14,440
Ez dut zurekin hitz egin nahi.
-Mesedez, Olatz.

822
00:42:14,560 --> 00:42:17,080
Botiken bila egon beharko genuke.
-Ihes egingo dugu.

823
00:42:17,160 --> 00:42:19,600
Ez duzu esan horiek
agindutakoa egin behar dugula?

824
00:42:19,680 --> 00:42:22,840
-Isilik. Biok ezingo dugu ihes egin,
beraz, batek egin beharko du.

825
00:42:22,920 --> 00:42:24,840
Zer?
-Herrikoei abisatu behar diezu.

826
00:42:25,520 --> 00:42:26,800
Nik?
-Bai, zuk.

827
00:42:27,320 --> 00:42:28,840
Baina...
-Plan bat daukat.

828
00:42:29,960 --> 00:42:31,080
Entzun.

829
00:42:33,240 --> 00:42:36,000
Kabroi hori harrapatzen badiat,
txiki-txiki egingo diat.

830
00:42:36,280 --> 00:42:38,120
Zer, Antonio, orain ere zaputzean?

831
00:42:38,200 --> 00:42:40,840
Nola egongo nauk ba?
Ur botilak lapurtu zizkigutek.

832
00:42:40,920 --> 00:42:43,040
Ez duk posible.
Lehen 13 zeuden,

833
00:42:43,120 --> 00:42:45,160
orain, 11 zeudek.
Ondo kontatu dituk?

834
00:42:45,240 --> 00:42:47,240
Walkie Talkia ere lapurtu zidatek.

835
00:42:47,680 --> 00:42:49,920
Ongi merezia daukak.
Zer?

836
00:42:50,000 --> 00:42:53,160
Erantzukizuna hartu duk hire gain,
eta ez haiz betetzeko gai.

837
00:42:53,240 --> 00:42:55,920
Jauntxo plantak hasi haiz egiten,
ba, hor konpon!

838
00:42:56,200 --> 00:42:58,680
Landetxea leku gaitza omen zuan
eta begira.

839
00:42:59,560 --> 00:43:01,120
Aditu ezak ondo.

840
00:43:01,200 --> 00:43:03,320
Kosta ala kosta
aurkituko diat erruduna!

841
00:43:03,400 --> 00:43:05,200
Eta larrutik ordainduko dik.

842
00:43:05,280 --> 00:43:07,440
Besteek ere ikas dezaten
zer gertatuko zaien

843
00:43:07,520 --> 00:43:10,200
azpijokoan hasten badituk!
Ea honek baretzen hauen.

844
00:43:10,960 --> 00:43:12,360
Zer edo zer baduk hau.

845
00:43:14,840 --> 00:43:15,880
Eta?

846
00:43:18,160 --> 00:43:19,600
Zer moduz Maddi?

847
00:43:19,840 --> 00:43:21,120
Hainbestean,

848
00:43:22,440 --> 00:43:24,480
Esti eta Susana daude berarekin.

849
00:43:25,000 --> 00:43:26,760
Eta zer egiten duk hik hemen?

850
00:43:27,360 --> 00:43:28,560
Zer erran nahi duk?

851
00:43:28,640 --> 00:43:30,440
Ez al huke berarekin egon behar?

852
00:43:30,520 --> 00:43:32,320
Ez hasi berriro horrekin.
Jesus,

853
00:43:32,920 --> 00:43:34,760
ez diat hire jokabidea ulertzen.

854
00:43:34,840 --> 00:43:36,760
A, errua hirea duk,
egia esateagatik,

855
00:43:36,840 --> 00:43:38,880
eta ez hasi orain
potroak lardaskatzen.

856
00:43:38,960 --> 00:43:41,160
Jesus, Maddi ume bat duk,
ez dakik ezer.

857
00:43:41,240 --> 00:43:44,320
Muturrik ez sartzeko! Zer nahi duk
hastea hire semeari buruz?

858
00:43:44,400 --> 00:43:46,880
E! Ez sartu nire semea tartean.

859
00:43:47,240 --> 00:43:48,800
Igual ez haiz konturatu,

860
00:43:48,920 --> 00:43:50,560
baina Anttonek gorroto hau.

861
00:43:51,400 --> 00:43:52,400
Jesus,

862
00:43:52,640 --> 00:43:54,880
horregatik esaten diat
Maddi zaintzeko.

863
00:43:55,520 --> 00:43:57,080
Bazekiat zertaz ari naizen.

864
00:44:00,800 --> 00:44:03,800
Herri guztiak zekian
eta inor ez zen errateko gauza izan.

865
00:44:03,880 --> 00:44:05,760
Ez, hori ez duk egia.

866
00:44:05,840 --> 00:44:07,480
Nik ez nekian ezer.
Ez?

867
00:44:07,880 --> 00:44:09,080
Eta gainera,

868
00:44:09,280 --> 00:44:12,000
hori al duk hire kezka bakarra?
Besteek jakitea?

869
00:44:12,240 --> 00:44:14,720
Ba, hara, orain mundu guztiak zekik

870
00:44:14,800 --> 00:44:16,560
Maddi Ferminen alaba dela.

871
00:44:18,040 --> 00:44:20,440
Denek nire bizkar jardun duzue.

872
00:44:20,520 --> 00:44:21,560
Jesus,

873
00:44:21,760 --> 00:44:23,600
Maddi hire alaba duk.

874
00:44:23,680 --> 00:44:25,400
Baina Fermin duk bere aita.
Ez,

875
00:44:25,480 --> 00:44:27,360
Ferminek ez dik alaba kendu.

876
00:44:30,720 --> 00:44:31,720
Esna hadi.

877
00:44:36,240 --> 00:44:38,720
Ama lurrak har zaitzala
bere altzoan.

878
00:44:39,000 --> 00:44:41,040
Eta izan betiko atseden,

879
00:44:41,320 --> 00:44:42,840
basoaren gerizan.

880
00:44:54,600 --> 00:44:56,080
Zerbait aurkitu duzu?

881
00:44:56,240 --> 00:44:57,320
Ez.

882
00:44:58,120 --> 00:45:00,120
Onena herrira bueltatzea izango da.

883
00:45:00,720 --> 00:45:02,480
Zer egingo dugu gorpuarekin?

884
00:45:02,680 --> 00:45:04,440
Berriro lurperatu beharko dugu,

885
00:45:04,520 --> 00:45:06,480
bestela, putreen bazkaria izango da.

886
00:45:06,560 --> 00:45:09,320
Arrazoi duzu.
Polizia etorri arte, hor egongo da.

887
00:45:10,440 --> 00:45:13,200
Eta gero, autopsiak argituko du
argitu beharrekoa.

888
00:45:16,360 --> 00:45:17,600
(Morse soinuak)

889
00:45:36,560 --> 00:45:38,800
Joder, traste madarikatu hau.
Dios!

890
00:46:12,400 --> 00:46:13,680
Piza egin behar dut.

891
00:46:14,400 --> 00:46:16,760
A, neuk lagunduko dinat.
-Bakarrik ere badakit.

892
00:46:16,840 --> 00:46:18,520
-Egin zuhaitz horren atzean.

893
00:46:18,760 --> 00:46:20,560
Baina kantatzen, entzun nahi haut.

894
00:46:20,640 --> 00:46:22,040
-Kantatzen?
-Kantatzen.

895
00:46:22,120 --> 00:46:24,480
-Ez dakit kantatzen.
-Ba, ez dun pizarik egingo.

896
00:46:24,560 --> 00:46:25,680
Zeuk ikusi.

897
00:46:26,680 --> 00:46:27,720
-Ados.

898
00:46:27,800 --> 00:46:28,840
-Kantatzen.

899
00:46:28,960 --> 00:46:29,960
(ABESTEN DU)

900
00:46:30,080 --> 00:46:31,680
-Ez dinagu entzuten, ozenago!

901
00:46:32,080 --> 00:46:33,480
(ABESTEN DU)

902
00:46:33,720 --> 00:46:34,880
A!

903
00:46:35,120 --> 00:46:36,480
-Ze habil?
-Mina.

904
00:46:36,560 --> 00:46:38,200
-Ze kristo?
-Mina daukat.

905
00:46:38,280 --> 00:46:40,440
-Baina zer mina?
Ez duk ezer izan. Altxa.

906
00:46:40,520 --> 00:46:42,760
-Hauxe bakarrik behar genian.
-Zutitu zaitez.

907
00:46:42,840 --> 00:46:44,320
-A!
-Hago, eta neska?

908
00:46:44,400 --> 00:46:46,320
Aizan! Kantatu!
Ozen!

909
00:46:47,040 --> 00:46:49,040
-Kaka zaharra!
Ez zagok hemen.

910
00:46:49,120 --> 00:46:50,440
Ba, segi bila!

911
00:46:52,480 --> 00:46:54,040
Argia haizela uste duk, ez?

912
00:46:54,120 --> 00:46:56,560
Ba nik hautsiko diat hanka,
lelo merke alua!

913
00:46:56,720 --> 00:46:57,800
-A!

914
00:46:59,440 --> 00:47:01,080
Ez didak esan, Bittor.
Baietz, ba.

915
00:47:01,160 --> 00:47:02,920
Neure begiekin ikusi diat.

916
00:47:05,760 --> 00:47:07,520
Apar ezkurjale zikina!

917
00:47:07,680 --> 00:47:09,320
-Zertan habil?
Lapur kabroia.

918
00:47:09,400 --> 00:47:11,400
Lasaitu hadi, e.
Akabatu egingo haut.

919
00:47:11,480 --> 00:47:14,480
Heu lapurtu dituk. Bittorrek
botilak ikusi ditik Maddiren gelan.

920
00:47:14,600 --> 00:47:16,360
Maddiren gelan?
Ez duk posible.

921
00:47:16,440 --> 00:47:18,720
Bera gaixo egoteak
ez dik eskubiderik ematen

922
00:47:18,800 --> 00:47:21,400
botilak baimenik gabe hartzeko.
Nik ez diat ezer hartu.

923
00:47:21,480 --> 00:47:24,000
Neuk ikusi ditiat.
Goazen gelara eta frogatuko diat.

924
00:47:24,080 --> 00:47:26,880
Miserablea... Ez erabili Maddi
nire aurka egiteko.

925
00:47:26,960 --> 00:47:29,120
Hi burutik jota hago.
-Ongi ezagutzen ditiat

926
00:47:29,200 --> 00:47:31,960
nik hire kastakoak.
-Herriaren hobe beharrez ari nauk.

927
00:47:32,040 --> 00:47:34,240
Ezin diagu egin
potroetan jartzen zaiguna.

928
00:47:34,320 --> 00:47:36,560
Nik ez diat ezer lapurtu.
Kopeta behar da,

929
00:47:36,640 --> 00:47:38,720
ez al diat esan
erantzukizuna nirea zela?

930
00:47:38,800 --> 00:47:40,520
Hago isilik.
Hipokrita zikina,

931
00:47:40,640 --> 00:47:42,920
ni barregarri uzteko egin duk.
Esan ezak egia!

932
00:47:43,000 --> 00:47:44,640
Hementxe naukak!

933
00:47:45,640 --> 00:47:47,080
-Geldi!
Kendu paretik!

934
00:47:47,160 --> 00:47:49,040
Ez, aita, neuk hartu ditut botilak.

935
00:47:51,640 --> 00:47:54,920
Maddik egarria zeukan eta zerbait
egin nahi nuen bera laguntzeko.

936
00:47:55,080 --> 00:47:56,800
Maddi oso gaixo dago,

937
00:47:56,880 --> 00:47:59,160
baina zuek muturka
pasatzen duzue egun guztia.

938
00:47:59,240 --> 00:48:00,920
Berarekin egon beharrean.

939
00:48:02,320 --> 00:48:03,680
Lotsa ematen didazue.

940
00:48:12,160 --> 00:48:13,480
Ez diat aurkitu.

941
00:48:13,560 --> 00:48:15,720
Eskapatu egin ziguk.
-Kaka zaharra.

942
00:48:15,800 --> 00:48:17,280
Eta hi zer?
Barrez?

943
00:48:17,560 --> 00:48:20,360
Nik kenduko diat barre...
-Hago, hago.

944
00:48:23,320 --> 00:48:25,520
Hik ez duk ihes egiterik pentsatuko,
ezta?

945
00:48:25,600 --> 00:48:27,360
-Lehenago pio.
-A!

946
00:48:27,840 --> 00:48:30,080
-Baina hik zer duk buruan?
Intxaur bat?

947
00:48:30,160 --> 00:48:32,560
Zauria baino ez diot egin.
-Nori bururatzen zaiok

948
00:48:32,640 --> 00:48:34,640
gure gida bakarrari tiro egitea?

949
00:48:34,720 --> 00:48:37,160
Eta zer nahi duk egitea?
Honela ez dik eskapatuko.

950
00:48:37,240 --> 00:48:38,520
Joder!

951
00:48:39,440 --> 00:48:40,520
Dios!

952
00:48:41,200 --> 00:48:42,680
(Musika iluna)

953
00:48:51,520 --> 00:48:52,960
Oso kontu larria da,

954
00:48:53,040 --> 00:48:55,000
Joantxo hilda aurkitu dugu.
Ostia!

955
00:48:55,120 --> 00:48:56,840
Ez da posible. Joantxo...

956
00:48:56,920 --> 00:48:58,960
Erabat ahaztua neukan gizajo hori.

957
00:48:59,040 --> 00:49:00,320
Denok bezala.

958
00:49:00,400 --> 00:49:02,360
Baina, seguru al zaudete?

959
00:49:02,600 --> 00:49:04,760
Ane eta biok
bere baserrira igo gara,

960
00:49:04,840 --> 00:49:07,200
nola zegoen ikustera.
Bere txakurra han zegoen,

961
00:49:07,280 --> 00:49:09,080
baina Joantxoren arrastorik ere ez.

962
00:49:09,160 --> 00:49:11,160
Baserri ondoan
aurkitu dugu gorputza,

963
00:49:11,240 --> 00:49:12,640
norbaitek lurperatuta.

964
00:49:12,720 --> 00:49:15,920
Lurperatuta baldin bazegoen,
nolatan aurkitu duzue?

965
00:49:16,000 --> 00:49:17,880
Txakurra atarika hasi delako.

966
00:49:18,120 --> 00:49:20,600
Bestela, ez dut uste
aurkituko genuenik.

967
00:49:20,680 --> 00:49:23,480
Hantxe gelditu da,
bere nagusiaren ondoan.

968
00:49:23,840 --> 00:49:25,720
Ez du gurekin etorri nahi izan.

969
00:49:31,560 --> 00:49:32,800
(Ur soinuak)

970
00:49:34,720 --> 00:49:36,040
(Irratia)

971
00:49:42,800 --> 00:49:44,280
(Morse soinuak)

972
00:50:00,400 --> 00:50:01,600
H...

973
00:50:03,360 --> 00:50:04,400
Hiru...

974
00:50:04,840 --> 00:50:06,320
Ea, polikiago!

975
00:50:06,400 --> 00:50:08,280
Ez diat ezer harrapatzen bestela.

976
00:50:09,240 --> 00:50:11,720
Ea, lasaitu...

977
00:50:12,880 --> 00:50:15,480
Baina nola hil da?
Tiro bat jo diote bularrean.

978
00:50:16,000 --> 00:50:17,640
Baina horrek esan nahi din...

979
00:50:17,720 --> 00:50:19,280
Norbaitek hil egin duela.

980
00:50:19,560 --> 00:50:21,400
Gero, gorpua bertan lurperatu du.

981
00:50:21,880 --> 00:50:23,160
Inork ez aurkitzeko.

982
00:50:23,240 --> 00:50:25,280
Eta, zenbat denbora
zeraman horrela?

983
00:50:25,520 --> 00:50:27,200
Ez da erraza zehazten,

984
00:50:27,360 --> 00:50:29,520
egun batzuk, astebete, askoz jota.

985
00:50:29,600 --> 00:50:31,480
Fermin izan duk.
Antonio, mesedez.

986
00:50:31,560 --> 00:50:34,080
Duela gutxi lurperatu zen
Joantxoren gorpua, ezta?

987
00:50:34,160 --> 00:50:36,200
Horrek esan berriro.
Baina horrek zer...?

988
00:50:36,280 --> 00:50:38,480
Orduan, egun berean
hil zitiztenan biak.

989
00:50:38,560 --> 00:50:40,800
Arinegi ari zara, Antonio.
Esaidan kontu bat,

990
00:50:40,880 --> 00:50:43,560
posible al dun neska eta
Joantxo egun berean hil izana?

991
00:50:43,640 --> 00:50:45,520
Jakingo dun, hi haiz medikua.

992
00:50:45,600 --> 00:50:46,920
Ba, baliteke,

993
00:50:47,000 --> 00:50:48,640
baina ezin dugu zeharo zehaztu.

994
00:50:48,720 --> 00:50:51,160
Ezin dugula? Lehendabizi, neska,
eta gero, Joantxo.

995
00:50:51,240 --> 00:50:54,360
Fermin dun,
eta gu ihes egiten utzi zioagu.

996
00:50:54,440 --> 00:50:56,760
Fermin ez da izan, Antonio,
hori ezinezkoa da.

997
00:50:56,840 --> 00:50:59,360
Noski, eta hik nola dakin hori?
Errugabea da!

998
00:50:59,920 --> 00:51:02,400
Joe, benetan gertatzen ari dena
jakin nahi baduzue,

999
00:51:02,480 --> 00:51:04,800
hobe izango da benetako
frogak bilatzen hastea.

1000
00:51:04,880 --> 00:51:06,440
Ez, Ane, ez dun beharrezkoa.

1001
00:51:06,520 --> 00:51:08,520
Balbemendiko legea
gure alde zagon.

1002
00:51:08,600 --> 00:51:10,720
Ni gora noa.
Eta ez nekatu hura babesten!

1003
00:51:10,800 --> 00:51:13,800
Ez nekatu txorakeriak esaten!
Txorakeriak esaten ari dun heu haiz.

1004
00:51:13,880 --> 00:51:15,560
Trebea haiz bazterrak nahasten.

1005
00:51:15,640 --> 00:51:18,080
Fermini ez, beste guztiei
egozten dizkiezu erruak.

1006
00:51:18,160 --> 00:51:20,240
Ane, nazka eginda naukan!

1007
00:51:20,320 --> 00:51:22,720
Nahikoa diagu, Antonio!
Ez hitz egin oihuka.

1008
00:51:23,200 --> 00:51:25,120
Goian haur bat gaixo zagok.

1009
00:51:25,560 --> 00:51:27,960
Bixenta ere oraintxe igo duk
atseden hartzera.

1010
00:51:28,040 --> 00:51:29,920
Egia duk, Jesus, barkatu.

1011
00:51:32,040 --> 00:51:34,800
Eta orain hau?
Horixe besterik ez genuen behar.

1012
00:51:46,760 --> 00:51:49,480
Bixenta.
Zer egiten duzu zuk hemen?

1013
00:51:49,560 --> 00:51:51,520
Ni ere gelara noa etzatera,

1014
00:51:51,880 --> 00:51:53,840
egun gogorra izan da guztientzat.

1015
00:51:54,120 --> 00:51:56,920
Zer moduz zaude?
Ez oso ondo, buruko minez.

1016
00:51:57,000 --> 00:51:59,200
Inork baino hobeto
ezagutzen zenuen Joantxo,

1017
00:51:59,280 --> 00:52:00,960
Bai.
Kolpe latza izan da.

1018
00:52:01,240 --> 00:52:04,080
Barkatuko didazu, baina...
bakarrik egon nahi dut.

1019
00:52:04,280 --> 00:52:06,440
Zuk ere...
Fermin izan dela uste duzu?

1020
00:52:06,760 --> 00:52:08,920
Dagoeneko, ez dakit zer pentsatu.
Bixenta...

1021
00:52:09,160 --> 00:52:11,160
Barkatu, atseden hartu nahi dut.

1022
00:52:20,320 --> 00:52:22,320
Ea, lasaitu.

1023
00:52:23,120 --> 00:52:24,120
H...

1024
00:52:24,440 --> 00:52:25,480
E...

1025
00:52:26,480 --> 00:52:27,560
N...

1026
00:52:28,640 --> 00:52:29,760
E...

1027
00:52:30,520 --> 00:52:31,640
N...

1028
00:52:32,800 --> 00:52:33,880
S...

1029
00:52:34,640 --> 00:52:35,680
E.

1030
00:52:36,560 --> 00:52:38,360
HCJ3FN.

1031
00:52:38,440 --> 00:52:39,800
Identifikatu zaitez.

1032
00:52:39,880 --> 00:52:41,480
Ze emergentzia klase.

1033
00:52:42,320 --> 00:52:43,400
Lurrikara.

1034
00:52:49,320 --> 00:52:50,360
R...

1035
00:52:51,600 --> 00:52:52,720
R...

1036
00:52:53,840 --> 00:52:54,880
I...

1037
00:52:55,440 --> 00:52:56,480
K...

1038
00:52:56,880 --> 00:52:57,960
A.

1039
00:53:01,600 --> 00:53:02,840
(Morse soinuak)

1040
00:53:03,800 --> 00:53:04,840
T...

1041
00:53:13,040 --> 00:53:14,320
Txantxetan?

1042
00:53:14,520 --> 00:53:16,960
Joder, nola ibiliko naiz txantxetan?
Joder!

1043
00:53:42,400 --> 00:53:43,840
Neuk zainduko zaitut.

1044
00:53:52,200 --> 00:53:53,480
(Morse soinuak)

1045
00:53:54,080 --> 00:53:55,120
E?

1046
00:53:59,560 --> 00:54:00,760
Joder!

1047
00:54:01,120 --> 00:54:02,240
Argia!

1048
00:54:04,320 --> 00:54:05,360
Zotz!

1049
00:54:50,040 --> 00:54:51,040
Lasai.

1050
00:54:51,120 --> 00:54:52,320
Fermin!

1051
00:54:53,160 --> 00:54:54,320
Fermin.

1052
00:54:58,240 --> 00:55:01,120
Betiko galdu zintudala uste nuen.
Ikusten duzu ezetz.

1053
00:55:01,200 --> 00:55:04,200
Baina zer egiten duzu hemen?
Zergatik ez duzu ihes egin?

1054
00:55:04,280 --> 00:55:06,040
Ane, sinetsi egin behar didazu.

1055
00:55:06,720 --> 00:55:08,960
Nik ez nituen neska haiek hil.
Badakit.

1056
00:55:09,520 --> 00:55:12,000
Baina hemen ez zaude seguru.
Oso arriskutsua da.

1057
00:55:12,080 --> 00:55:13,600
Zu ere arriskuan zaude.

1058
00:55:15,480 --> 00:55:17,320
Benetako hiltzailea libre dago,

1059
00:55:17,400 --> 00:55:19,720
eta ez diot utziko
zuri minik egiten, laztana.

1060
00:55:25,120 --> 00:55:26,560
(ATEA JOTZEN DUTE)

1061
00:55:27,840 --> 00:55:29,000
Kaixo, bihotza.

1062
00:55:30,600 --> 00:55:32,160
Opari bat ekarri dizut.

1063
00:55:32,920 --> 00:55:35,160
Geratu den
marrubizko azken jogurta.

1064
00:55:35,920 --> 00:55:37,760
Ez gero deus erran,

1065
00:55:39,600 --> 00:55:40,960
zuretzat gorde dut.

1066
00:55:41,040 --> 00:55:42,640
Ez zara etorri ni ikustera.

1067
00:55:42,920 --> 00:55:44,360
Damu dut, Maddi.

1068
00:55:44,840 --> 00:55:46,360
Zergatik ez zara etorri?

1069
00:55:46,440 --> 00:55:48,960
Ba, lan asko izan dut...

1070
00:55:52,480 --> 00:55:53,640
Badakizu,

1071
00:55:54,240 --> 00:55:56,160
Antoniok dena dakiela uste du,

1072
00:55:56,320 --> 00:55:59,000
baina gero beti izaten du
behar zure aitaren laguntza.

1073
00:55:59,080 --> 00:56:01,160
Ez diet Estiri eta Olatzi

1074
00:56:01,360 --> 00:56:02,840
jogurtarena esango.

1075
00:56:03,640 --> 00:56:05,720
Oraintxe bertan jan nahi duzu?
-Bai.

1076
00:56:06,880 --> 00:56:08,280
Oso ondo. Jarri.

1077
00:56:19,000 --> 00:56:20,320
Maite zaitut, Maddi.

1078
00:56:22,040 --> 00:56:23,360
Ez dakizu zenbat.

1079
00:56:23,440 --> 00:56:25,360
Baina ez egin berriro horrelakorik.

1080
00:56:25,800 --> 00:56:27,080
Nire hitza duzu.

1081
00:56:52,320 --> 00:56:53,720
"Sentitzen dut,

1082
00:56:53,880 --> 00:56:57,120
isiltasuna da
salba nazakeen gauza bakarra".

1083
00:56:57,200 --> 00:56:59,360
"Gezurrak ez baitu beste sekreturik,

1084
00:57:00,160 --> 00:57:02,280
egiari diogun beldurra salatzen du".

1085
00:57:08,040 --> 00:57:10,040
"Ez dut beste irtenbiderik,

1086
00:57:10,480 --> 00:57:13,280
zure isiltasuna ere lortzeko
egin behar dut".

1087
00:57:20,920 --> 00:57:22,520
(Musika misteriotsua)

1088
00:57:33,560 --> 00:57:34,760
"Gezurra".

1089
00:57:35,280 --> 00:57:36,600
"Ai, gezurra".

1090
00:57:36,960 --> 00:57:39,040
"Horixe da gizakion egi handiena,

1091
00:57:39,520 --> 00:57:40,600
gezurra".

1092
00:57:40,960 --> 00:57:44,240
"Guztiok, Guzti guztiok esan dugu
gezurren bat gure bizitzan".

1093
00:57:45,680 --> 00:57:48,840
"Batzuetan, gezurra bera baino
kalte handiagoa saihesteko,

1094
00:57:49,320 --> 00:57:51,640
beste batzuetan,
gure burua salbatzeko".

1095
00:57:53,120 --> 00:57:56,800
"Gezurra bide erosoa da maite dugun
pertsona gure ondoan edukitzeko".

1096
00:57:57,280 --> 00:57:59,240
"Bide erosoa da
kalte egingo ligukeen

1097
00:57:59,320 --> 00:58:01,760
egia baten kontra egoteko".
Zerbait aurkitu duzu?

1098
00:58:01,840 --> 00:58:04,200
Ez.
"Gezur asko esaten dugu bizitzan".

1099
00:58:04,520 --> 00:58:06,560
"Eta askotan, ahaztu egiten dugu".

1100
00:58:06,800 --> 00:58:09,200
"Ez dakigu gezurra
eta egia bereizten!".

1101
00:58:10,080 --> 00:58:11,800
"Baina gezurrak irteerarik gabeko

1102
00:58:11,880 --> 00:58:14,040
amildegi batera
eramaten gaitu askotan".

1103
00:58:15,280 --> 00:58:16,480
Irtenbiderik...

1104
00:58:16,920 --> 00:58:19,040
"Gezurrak ez baitu
beste sekreturik".

1105
00:58:19,760 --> 00:58:21,680
"Egiari diogun
beldurra salatzen du".

1106
00:58:32,080 --> 00:58:34,800
Zerbait aurkitu al zenuen
Joantxoren gorpuaren inguruan?

1107
00:58:34,880 --> 00:58:36,800
Zer aurkitu behar nuen, ba?
Badakizu?

1108
00:58:36,880 --> 00:58:39,280
Maddik zure orbainaren
berdin-berdina dauka.

1109
00:58:41,160 --> 00:58:42,320
Amona!

1110
00:58:43,640 --> 00:58:45,440
Ez naute horiek beldurtuko!

1111
00:58:45,520 --> 00:58:47,920
Semearen bila noa basora.
Antonio, bakarrik ez.

1112
00:58:48,000 --> 00:58:50,440
Maddiren botiken ez ditut lortu.
Gainera, Antton

1113
00:58:50,520 --> 00:58:53,160
gaizkile horiekin utzi du.
-Niri adarrik jo gabe, gero.

1114
00:58:53,240 --> 00:58:56,080
Larrutik ordainduko duk bestela.
-Nork ezagutzen du basoa?

1115
00:58:56,160 --> 00:58:58,120
Etxera joan behar dugu.
Mugi.

1116
00:58:58,720 --> 00:59:00,800
Bi putakume horiek nire bila datoz.

1117
00:59:00,960 --> 00:59:03,320
"Neure begi bakar honekin ikusi dut,

1118
00:59:04,480 --> 00:59:08,280
Ferminek zer egiten zion
neskatoari mendi arteko zuloan".

1119
00:59:09,160 --> 00:59:10,320
Fermin.

1120
00:59:10,800 --> 00:59:12,000
Gure zain?

1121
00:59:12,120 --> 00:59:14,080
Etor daitezela, potrorik badute.

1122
00:59:15,680 --> 00:59:17,480
Semea arriskuan jartzeagatik.

1123
00:59:17,600 --> 00:59:20,200
Ei! Hor al zaudete?
-Ohera noa zuzenean.

1124
00:59:27,120 --> 00:59:28,400
(Haizea)