1
00:00:01,440 --> 00:00:04,280
Ederki ordainduko dituk
egindako alukeria guztiak.
2
00:00:04,480 --> 00:00:06,520
Hartu tiro.
Maddi zure alaba da.
3
00:00:06,640 --> 00:00:09,800
Fermin dela Maddiren benetako aita,
hori erran dio.
4
00:00:10,280 --> 00:00:12,680
Axola al du
nor den Maddiren benetako aita?
5
00:00:12,760 --> 00:00:15,320
Olatz eta Antton
laster ez badatoz botikekin,
6
00:00:15,560 --> 00:00:17,680
infekzioa gangrena bihurtu daiteke.
7
00:00:17,760 --> 00:00:18,920
Maite zaitut.
8
00:00:19,000 --> 00:00:20,160
Ez dakizu zenbat.
9
00:00:20,520 --> 00:00:22,320
Baina ez egin berriro horrelakorik.
10
00:00:22,400 --> 00:00:24,680
Ze mesedez eta ze Kristo,
Balbemendira, ostia!
11
00:00:24,760 --> 00:00:26,920
Norbait gu engainatu nahian dabil.
12
00:00:27,200 --> 00:00:28,520
Hori argi dago.
13
00:00:29,400 --> 00:00:32,560
Hildako neska herrian
lehendik ere ezagutu behar zuten.
14
00:00:33,080 --> 00:00:36,080
Urtegian agertu zen neska zuen
alaba izan daitekeela uste dut.
15
00:00:36,160 --> 00:00:38,000
Nerea...
Ba nola izango da ba Nerea?
16
00:00:38,080 --> 00:00:39,560
Nerea Londresen dago.
17
00:00:39,960 --> 00:00:42,400
Zer da hau?
Baina nork lurperatu du?
18
00:00:43,120 --> 00:00:44,760
Zerbait aurkitu duzu?
Ez.
19
00:00:44,840 --> 00:00:45,880
A!
20
00:00:46,080 --> 00:00:47,120
Zer habil?
21
00:00:47,200 --> 00:00:48,800
Argia haizela uste duk, e?
22
00:00:48,880 --> 00:00:50,440
Ba nik hautsiko diat hanka!
23
00:00:50,520 --> 00:00:52,080
Largo, merke alua!
-A!
24
00:00:52,640 --> 00:00:53,960
(Morse soinuak)
25
00:00:54,040 --> 00:00:56,280
Txantxetan?
Nola ibiliko naiz txantxetan?
26
00:01:05,240 --> 00:01:07,160
("Balbemendi" sintonia)
27
00:01:38,160 --> 00:01:39,400
(Haizea)
28
00:02:00,040 --> 00:02:02,720
"Balbemendik badaki
bere seme alabak zaintzen".
29
00:02:03,000 --> 00:02:05,240
"Bere zuhaitz eta sasi artean
babesten ditu
30
00:02:05,840 --> 00:02:08,400
garai batean kobazuloetan
babestu zituen bezala".
31
00:02:08,600 --> 00:02:11,120
"Traizioa egin diotela
sentitzen duen arte".
32
00:02:11,360 --> 00:02:14,160
"Orduan, bihotzik ez zuen
zori baten menpe geratzen da
33
00:02:14,240 --> 00:02:15,600
Balbemendiko jendea,
34
00:02:15,680 --> 00:02:18,000
kanpoko arriskuen aurrean
babesgabe".
35
00:02:22,840 --> 00:02:25,720
"Atzerritar arrotzek ez dute
sekretua ezagutzen, ordea".
36
00:02:26,120 --> 00:02:27,960
"Ez dira Balbemendiko seme".
37
00:02:28,280 --> 00:02:31,120
"Eta bertako basoak inguraturik,
biktima sentitzen dira".
38
00:02:32,040 --> 00:02:35,080
"Baina ez dira jabetzen
borrero bilaka daitezkeela".
39
00:02:50,800 --> 00:02:52,560
"Gure aterpea da Balbemendi,
40
00:02:53,280 --> 00:02:54,960
baina baita gure kartzela ere".
41
00:02:55,800 --> 00:02:57,600
"Horixe izatea lortu dugu".
42
00:03:01,120 --> 00:03:02,760
(ARNASA AZKAR HARTZEN DU)
43
00:03:10,240 --> 00:03:11,880
"Betidanik izan da horrela,
44
00:03:12,240 --> 00:03:14,520
eta aurrerantzean ere
horrela izango da".
45
00:04:37,280 --> 00:04:38,640
(Musika iluna)
46
00:04:50,360 --> 00:04:52,160
Egun on.
Egun on, Ane.
47
00:04:52,720 --> 00:04:54,520
Ondo egin duzu lo?
Ez,
48
00:04:54,800 --> 00:04:56,400
ez dut ia begirik bildu.
49
00:04:56,640 --> 00:04:57,920
Ezta neuk ere.
50
00:04:58,560 --> 00:05:00,240
Azkeneko botila da, gainera.
51
00:05:00,320 --> 00:05:02,880
Baina, lasai,
Antonioren etxera hurbilduko naiz,
52
00:05:02,960 --> 00:05:05,320
hark baditu gehiago eta.
Bai? Zenbat?
53
00:05:05,400 --> 00:05:08,400
Ez dakit, baina, bizpahiru
egunetarako bai, behintzat.
54
00:05:08,680 --> 00:05:10,080
Nahikoa izango al da?
55
00:05:11,040 --> 00:05:14,200
Helduok ahalik
eta ura gutxien edan beharko genuke.
56
00:05:14,520 --> 00:05:16,160
Ai.
Noiz arte, baina?
57
00:05:16,240 --> 00:05:18,320
Noiz arte jarraituko dugu
egoera honekin?
58
00:05:19,560 --> 00:05:21,080
(Musika iluna)
59
00:05:31,200 --> 00:05:33,120
Egun on!
-Egun on, maitea.
60
00:05:33,800 --> 00:05:36,320
Zer egiten duzu hemen?
Zoaz ohera, goiz da oraindik.
61
00:05:36,960 --> 00:05:38,440
Baina, zertan ari zara?
62
00:05:38,520 --> 00:05:41,640
Gaur inoiz baino hobeto sentitzen
naiz eta paseotxo bat emango dut.
63
00:05:41,840 --> 00:05:44,040
Beno, "deportiva" hauek
jartzea lortzen badut.
64
00:05:44,120 --> 00:05:45,480
"A ver", utzi niri.
65
00:05:46,240 --> 00:05:48,600
Bittor! Joan egin nahi dut!
66
00:05:51,240 --> 00:05:52,800
Dutxatzera noa.
-Ongi.
67
00:05:57,080 --> 00:05:59,840
Badakizu? Maddik zure
orbainaren berdin berdina dauka.
68
00:06:00,800 --> 00:06:02,880
Jaiotzetik daukazula
esan zenidan, ezta?
69
00:06:02,960 --> 00:06:04,520
Bai? Hori esan al nizun?
70
00:06:05,480 --> 00:06:07,960
Ez dakit, ez diot inoiz
kasu handirik egin horri.
71
00:06:08,040 --> 00:06:10,000
Familiakoa izango duzue, agian?
72
00:06:10,400 --> 00:06:12,720
Bai, baliteke, ez dakit.
73
00:06:13,240 --> 00:06:15,600
Niri, bost axola.
-Baina bitxia da, ezta?
74
00:06:16,480 --> 00:06:18,480
Bai, hala badiozu...
75
00:06:19,080 --> 00:06:20,800
Beno, eta nora joango zara?
76
00:06:20,880 --> 00:06:22,880
Urtegiari buelta osoa
eman nahi diot.
77
00:06:22,960 --> 00:06:25,040
Ez al da gehiegi?
-Beno, nekatzen banaiz,
78
00:06:25,120 --> 00:06:27,560
buelta erdia hartu eta kito.
-Zurekin joango naiz.
79
00:06:27,640 --> 00:06:30,520
Ez, ez, moldatuko naiz.
-Beno, bale, konforme, konforme.
80
00:06:31,520 --> 00:06:33,520
Beno, ni dutxatzera noa.
81
00:06:33,600 --> 00:06:34,640
Zoaz.
82
00:06:41,000 --> 00:06:42,240
(Ur soinua)
83
00:07:13,000 --> 00:07:15,400
"Balbemendi ezagutu nahi genuen.
84
00:07:15,560 --> 00:07:18,640
Nerea gure adiskidea da
eta asko hitz egin digu herriaz,
85
00:07:19,280 --> 00:07:21,560
eta baita inguruko baso
ederraz ere...".
86
00:07:23,240 --> 00:07:24,480
Na, na, na...
87
00:07:25,000 --> 00:07:27,880
"Gela bat hartu nahi genuke
biontzat, esandako egunetan.
88
00:07:31,840 --> 00:07:33,040
Arazorik ez,
89
00:07:33,120 --> 00:07:36,400
gela prest izango duzue ekainaren
30-ko eskatu zenuten bezala".
90
00:07:40,240 --> 00:07:41,520
Ekainaren 30a.
91
00:07:45,520 --> 00:07:47,200
Zenbat denbora ote da hil zela?
92
00:07:47,640 --> 00:07:49,400
Itxuragatik... egun gutxi.
93
00:07:50,320 --> 00:07:51,960
Astebete, asko jota.
94
00:07:56,160 --> 00:07:59,480
Bixenta, egun hauetan
ez al zenuten bezerorik espero?
95
00:07:59,960 --> 00:08:03,120
Ez, garai honetan ez da
mugimendu handirik izaten.
96
00:08:03,200 --> 00:08:05,320
Uda apartean eta, bezerorik ez?
97
00:08:05,400 --> 00:08:07,560
Erreserba egin zuten guztiak
hemen daude.
98
00:08:07,640 --> 00:08:09,840
Agian baten batek deituko zuen,
99
00:08:09,960 --> 00:08:11,520
baina, telefonorik gabe,
100
00:08:11,600 --> 00:08:13,480
nola jarri gurekin harremanetan?
101
00:08:14,440 --> 00:08:16,120
Zorte pixka bat edukitzea,
102
00:08:16,200 --> 00:08:17,960
ez da hainbeste eskatzea, ez?
103
00:08:21,480 --> 00:08:22,840
Bixenta,
104
00:08:22,920 --> 00:08:25,640
pentsatzen aritu naiz
eta hurrengo egunetan
105
00:08:25,720 --> 00:08:27,480
inkomunikaturik jarraitzen badugu,
106
00:08:27,840 --> 00:08:30,240
zerbait egin beharko dugu
Juantxoren gorpuarekin.
107
00:08:30,520 --> 00:08:31,720
Zer esan nahi duzu?
108
00:08:31,800 --> 00:08:35,040
Ba, onena, hor beheko hozkailu
horretara ekartzea izango dela.
109
00:08:35,120 --> 00:08:37,600
Ideia hori ez zen
Juantxoren gustukoa izango.
110
00:08:38,320 --> 00:08:41,400
A, gizajoa hobeto dago
bere etxe ondoan.
111
00:08:42,120 --> 00:08:44,560
Beno,
ez dago protesta egiteko moduan.
112
00:08:44,640 --> 00:08:46,680
Eta horrela gorpua aztertu genezake.
113
00:08:47,240 --> 00:08:48,720
Beharrezkoa al da hori?
114
00:08:49,080 --> 00:08:51,160
Agian zantzuren bat
aurkitu genezake,
115
00:08:51,240 --> 00:08:53,800
hiltzailea nor izan den
argituko duen zerbait.
116
00:08:54,040 --> 00:08:55,640
Ai!
Ondo zaude?
117
00:08:55,920 --> 00:08:57,760
Bai, bai, bai, ondo nago.
118
00:08:58,320 --> 00:09:00,200
Ebaki txiki bat besterik ez da izan.
119
00:09:00,760 --> 00:09:01,880
Bixenta,
120
00:09:02,080 --> 00:09:04,760
zerbait aurkitu al zenuen
Juantxoren gorpuaren inguruan?
121
00:09:05,000 --> 00:09:07,360
Ezer ez, zer aurkitu behar nuen, ba?
122
00:09:07,440 --> 00:09:08,560
Ba ez dakit,
123
00:09:08,640 --> 00:09:10,880
zerbait hartu zenuela
iruditu zitzaidan...
124
00:09:11,080 --> 00:09:12,120
Nik?
125
00:09:12,640 --> 00:09:14,480
Ba, ez. Oso oker zaude.
126
00:09:15,840 --> 00:09:17,000
Ondo da.
127
00:09:20,280 --> 00:09:21,920
Ez al duzu gosaldu behar?
128
00:09:22,320 --> 00:09:23,680
Ez, ez naiz gose.
129
00:09:35,360 --> 00:09:36,960
(Txoriak txioka)
130
00:10:55,240 --> 00:10:56,400
(Pausoak)
131
00:11:36,720 --> 00:11:39,080
Joder, Jon!
Zer egiten duzu Bixentaren gelan?
132
00:11:39,360 --> 00:11:41,720
Ba, hementxe, nire kontuak.
133
00:11:41,800 --> 00:11:43,600
"Ya", zerbaiten bila, alegia, e?
134
00:11:43,680 --> 00:11:45,920
Begira, Juantxoren gorpua
aurkitu genuenean,
135
00:11:46,000 --> 00:11:47,960
Bixentak
zerbait hartu zuen lurretik,
136
00:11:48,040 --> 00:11:49,880
eta gorde egin zuen.
Seguru zaude?
137
00:11:49,960 --> 00:11:52,480
Bai, neure begiokin ikusi nuen.
Eta galdetu ere bai.
138
00:11:52,640 --> 00:11:54,280
Eta?
Ba berak ezetz eta ezetz,
139
00:11:54,360 --> 00:11:56,320
ez omen zuen ezer aurkitu.
"Ya".
140
00:11:56,400 --> 00:11:58,800
Eta zu, zerbait horren bila, ezta?
Ba, bai.
141
00:11:58,880 --> 00:12:00,920
Goitik behera arakatu dut dena,
baina...
142
00:12:03,480 --> 00:12:04,480
Goazen.
143
00:12:06,800 --> 00:12:08,240
(Musika iluna)
144
00:12:14,480 --> 00:12:15,680
Ba, ostia.
145
00:12:27,040 --> 00:12:28,120
Segi!
146
00:12:29,880 --> 00:12:31,120
Agudo!
147
00:12:35,760 --> 00:12:36,800
Benga, tira!
148
00:12:36,880 --> 00:12:38,920
Baina ezin dut gehiago,
leher eginda nago!
149
00:12:39,040 --> 00:12:41,600
Leher eginda? Hik ez dakik
zer den leher egina egotea!
150
00:12:41,680 --> 00:12:43,080
Nik erakutsiko diat!
151
00:12:43,160 --> 00:12:45,000
Laster iristea espero diat!
152
00:12:45,080 --> 00:12:46,840
Berehala izango gara.
-Tira!
153
00:13:02,120 --> 00:13:04,080
Balbemendin
zerbait ari da gertatzen.
154
00:13:04,400 --> 00:13:06,400
Zuk eta nik ulertzen
ez dugun zerbait.
155
00:13:06,480 --> 00:13:07,880
Lehenengo, neska...
156
00:13:08,240 --> 00:13:10,240
Nerea izan daiteken horren heriotza.
157
00:13:10,320 --> 00:13:11,720
Eta, orain, Juantxorena.
158
00:13:11,800 --> 00:13:14,200
Balbemendi izena jarri zionak
ederki asmatu zuen.
159
00:13:14,280 --> 00:13:15,880
Ez naiz txantxetan ari, Jon.
160
00:13:15,960 --> 00:13:19,040
Herri honek guk uste baino
sekretu gehiago ditu gordeta.
161
00:13:19,120 --> 00:13:21,240
Zu ere ez zabiltza sekretu faltan.
162
00:13:21,640 --> 00:13:23,920
Gutunazal bat aurkitu dut
Bixentaren logelan.
163
00:13:26,480 --> 00:13:29,960
Abokatu batek, aitortu gabeko
haur jaioberri bati buruz idatzita.
164
00:13:30,040 --> 00:13:31,080
Eta?
165
00:13:31,160 --> 00:13:34,400
Ez dut osoa irakurtzeko denborarik
izan, pausoak entzun ditut, eta...
166
00:13:34,760 --> 00:13:36,880
Eta, zer ikusi du
Bixentaren gutun horrek,
167
00:13:36,960 --> 00:13:39,000
hemen gertatzen ari diren
misterioekin?
168
00:13:39,080 --> 00:13:41,920
Ba, ez dakit, agian ezer ez,
baina bitxia iruditu zait.
169
00:13:42,000 --> 00:13:44,520
Hemen daukazu gutuna?
Ez, bertan utzi dut.
170
00:13:44,680 --> 00:13:46,720
Ez nuen susmo txarrik eragin nahi.
171
00:13:50,400 --> 00:13:52,080
(ARNASA AZKAR HARTZEN DU)
172
00:13:59,640 --> 00:14:01,840
Ba ni ere peskizan ibili naiz,
zure antzera.
173
00:14:02,000 --> 00:14:03,280
Hara! Eta?
174
00:14:03,680 --> 00:14:05,600
Ez dut uste hildako neska
Nerea denik.
175
00:14:06,680 --> 00:14:08,560
Zer?
Joxerekin hitz egin nuen,
176
00:14:08,640 --> 00:14:10,400
eta e-mail bat erakutsi zidan.
177
00:14:10,480 --> 00:14:12,800
Nereak Londresetik
bidalitako e-mail bat.
178
00:14:13,720 --> 00:14:15,480
Eta Nerea Londresen badago, ba...
179
00:14:15,560 --> 00:14:17,880
gorpua ezin liteke berea izan.
Joder!
180
00:14:18,600 --> 00:14:21,000
Hau nahastea!
Burua lehertuko zait!
181
00:14:21,480 --> 00:14:22,920
Bada gehiago.
182
00:14:23,160 --> 00:14:25,480
Turista batzuek gela bat
hartu zuten landetxean
183
00:14:25,560 --> 00:14:26,760
ekainaren 30ean.
184
00:14:26,960 --> 00:14:29,120
Neska hil zuten garaian,
gutxi gorabehera.
185
00:14:29,400 --> 00:14:31,040
Beno, hori ez da hain arraroa,
186
00:14:31,120 --> 00:14:33,920
San Pedroren buelta urretan
jende asko etortzen da herrira.
187
00:14:34,000 --> 00:14:36,560
Bai, baina turista hauek
ez ziren besteak bezalakoak.
188
00:14:36,640 --> 00:14:39,720
Hauek Nerea ezagutzen zuten,
eta Nerearekin hitzordua zuten.
189
00:14:40,560 --> 00:14:43,560
Baina Nereak ez zien esan
Londresera joateko asmoa zuenik,
190
00:14:43,640 --> 00:14:45,560
ezta ahantzik ere. Ulertzen?
191
00:14:48,000 --> 00:14:50,560
Eta zuk, nondik atera duzu
informazio hori?
192
00:14:51,640 --> 00:14:53,320
(ARNAS AZKAR HARTZEN DU)
193
00:14:58,880 --> 00:15:00,200
(Txoriak txioka)
194
00:15:06,440 --> 00:15:07,480
Amona!
195
00:15:10,960 --> 00:15:12,560
Baina zer gertatu zaizu?
196
00:15:13,600 --> 00:15:16,640
Bale, bale, lasai,
hemen salbu zaude!
197
00:15:18,360 --> 00:15:19,680
Eta Antton?
198
00:15:20,080 --> 00:15:21,440
Harrapatu ginduten
199
00:15:21,880 --> 00:15:23,240
eta honantz datoz.
200
00:15:23,320 --> 00:15:26,400
Lasaitu zaitez, Olatz, lasaitu
zaitez eta kontaiguzu guztia.
201
00:15:26,480 --> 00:15:28,640
Nork harrapatu du?
Nortzuk datoz?
202
00:15:28,720 --> 00:15:31,280
Denok hilko gaituzte!
Denok!
203
00:15:31,480 --> 00:15:33,920
Lasai, lasai maitea, lasai.
204
00:15:34,640 --> 00:15:35,760
Lasai.
205
00:15:38,800 --> 00:15:41,000
Nondik atera da jendilaje hori?
-Ez dakit,
206
00:15:41,080 --> 00:15:42,920
mendian egin genuen topo haiekin.
207
00:15:43,000 --> 00:15:44,320
Pistolak dituzte.
208
00:15:44,400 --> 00:15:46,640
Eta Antton?
Zergatik ez dun hirekin etorri?
209
00:15:46,760 --> 00:15:49,040
Txorkatila bihurritua duelako,
ezin du ibili.
210
00:15:49,600 --> 00:15:51,800
Oinetakoak kendu dizkiote.
Zer?
211
00:15:51,880 --> 00:15:53,760
Bietako gazteenak kenarazi zizkion.
212
00:15:53,840 --> 00:15:55,200
Baina, zer nahi dute?
213
00:15:56,080 --> 00:15:57,880
Ez dakit. Nik ez dakit ezer.
214
00:15:57,960 --> 00:15:59,320
Zu lasai, bihotza.
215
00:15:59,400 --> 00:16:01,440
Lasai, ez dugu estutu behar.
216
00:16:01,520 --> 00:16:03,320
Hartu behar duzun denbora, e?
217
00:16:03,520 --> 00:16:06,040
Gu basoan gora gindoazen,
218
00:16:06,240 --> 00:16:07,560
baina galduak ginen,
219
00:16:07,680 --> 00:16:09,280
eta bat-batean agertu ziren.
220
00:16:09,360 --> 00:16:11,160
Ezustean harrapatu gintuzten.
221
00:16:11,280 --> 00:16:12,680
Guk nola jakingo genuen?
222
00:16:12,760 --> 00:16:15,720
Anttoni mina egiteko gai direla
uste dun?
223
00:16:16,040 --> 00:16:17,120
Ez dakit.
224
00:16:17,680 --> 00:16:19,520
Beharbada bai.
Beharbada bai?
225
00:16:19,600 --> 00:16:21,720
Tiro bat entzun nuen.
Zer esanen ari haiz?
226
00:16:21,840 --> 00:16:23,840
Anttonek nik ihes egiteko
esan zidan,
227
00:16:23,920 --> 00:16:25,520
ez genuen beste aukerarik.
228
00:16:25,600 --> 00:16:27,080
Bera herrenka zebilen.
229
00:16:27,160 --> 00:16:29,200
-Entzun, zu salbu zaude,
230
00:16:29,360 --> 00:16:31,720
eta Antton ere topatuko dugu,
ikusiko duzu.
231
00:16:32,280 --> 00:16:33,360
Antonio,
232
00:16:33,480 --> 00:16:35,360
Antton herrira iristeko behar ditek.
233
00:16:35,440 --> 00:16:37,120
Ez zioten minik egingo!
234
00:16:37,200 --> 00:16:39,400
Eta herrira itzultzen direnean zer?
Olatz!
235
00:16:39,480 --> 00:16:40,560
Shhh.
236
00:16:41,320 --> 00:16:43,840
Dirudienez,
hemengo norbaiten bila dabiltza.
237
00:16:45,160 --> 00:16:46,560
Oso arriskutsuak dira,
238
00:16:47,120 --> 00:16:49,320
armak dituzte, pistolak.
239
00:16:49,560 --> 00:16:51,320
Agian poliziak dira.
-Ez,
240
00:16:51,760 --> 00:16:54,080
ez dute polizia itxurarik,
alderantziz.
241
00:16:55,160 --> 00:16:56,360
Ane,
242
00:16:56,560 --> 00:16:58,280
ezin izan ditut botikak lortu.
243
00:16:58,480 --> 00:17:00,080
Maddi
Lasai, lasai.
244
00:17:00,400 --> 00:17:02,360
-Beno, zer arraio gertatu da, e?
245
00:17:02,440 --> 00:17:04,480
Gizatxar bik eraso egin diete
basoan.
246
00:17:04,560 --> 00:17:06,320
Antton bahituta daukate.
-Zer?
247
00:17:06,400 --> 00:17:09,160
Herrira datozela ematen du,
inolako intentzio onik gabe.
248
00:17:09,240 --> 00:17:11,240
Ni ez naute urde horiek beldurtuko!
249
00:17:11,320 --> 00:17:13,680
Semearen bila noa basora.
Antonio, bakarrik ez.
250
00:17:13,760 --> 00:17:15,520
Pistola zeukaten. Olatzek esan du.
251
00:17:15,600 --> 00:17:17,760
Pistolak izanagatik ere
ni ez naute beldurtuko!
252
00:17:17,840 --> 00:17:19,800
Antton, pentsa.
Bahituta daukate.
253
00:17:19,880 --> 00:17:22,640
Eta zer egin behar diat?
Semea arriskuan eta etxean geratu?
254
00:17:22,720 --> 00:17:24,560
Ni ez nauk koldarren ezpalekoa.
255
00:17:34,400 --> 00:17:35,480
Benga!
256
00:17:35,960 --> 00:17:37,000
Agudo!
257
00:17:37,240 --> 00:17:38,520
Segi gora!
258
00:17:40,120 --> 00:17:41,240
Benga!
259
00:17:43,800 --> 00:17:44,920
Gora!
260
00:17:54,120 --> 00:17:55,120
Hi, geldi!
261
00:17:57,640 --> 00:17:59,600
Lehen ez al gara hemendik pasa?
-Ez.
262
00:18:00,240 --> 00:18:03,160
Niri adarrik jo gabe gero, e?
Larrutik ordainduko duk bestela!
263
00:18:03,240 --> 00:18:05,520
Baina nork ezagutzen du baso hau,
zuk edo nik?
264
00:18:05,600 --> 00:18:08,120
-Nork dauka pistola, nik ala nik?
-Nahikoa diagu.
265
00:18:09,000 --> 00:18:11,160
Neska dagoeneko
herrira iritsiko zuan,
266
00:18:11,240 --> 00:18:13,640
gorde balak!
Gero ere beharko ditiagu eta.
267
00:18:16,600 --> 00:18:17,800
-Segi!
268
00:18:18,560 --> 00:18:19,680
Benga!
269
00:18:36,040 --> 00:18:37,240
Maddi gaixoa.
270
00:18:37,400 --> 00:18:39,040
Sentitzen dut, Jesus, baina...
271
00:18:39,120 --> 00:18:42,040
ohetik atera zenetik ahulago dago.
272
00:18:42,480 --> 00:18:44,080
Eta sukarra igo zaio.
273
00:18:44,600 --> 00:18:47,440
Gorputza infekzioaren
kontra borrokan ari zaio, baina...
274
00:18:47,680 --> 00:18:49,320
indarrak galtzen ari zaizkio.
275
00:18:49,400 --> 00:18:52,040
Barkatu Maddi,
ezin izan ditut botikak lortu.
276
00:18:53,360 --> 00:18:56,160
Ez erran horrelakorik, Olatz.
Ez da zure errua.
277
00:18:56,240 --> 00:18:57,520
Bai, aita.
278
00:18:57,960 --> 00:19:00,800
Maddiren botiken bila atera nintzen
eta ezin izan ditut lortu.
279
00:19:00,880 --> 00:19:03,160
Eta gainera Antton
gaizkile horiekin utzi dut.
280
00:19:10,120 --> 00:19:11,160
Benga!
281
00:19:13,720 --> 00:19:15,120
(NEGARREZ ARI DA)
282
00:19:15,200 --> 00:19:17,160
Baina zertan ari haizela uste duk?
E?
283
00:19:17,240 --> 00:19:19,000
Benga!
-Utzi bakean, "la ostia"!
284
00:19:19,080 --> 00:19:21,200
Ez al duzu ikusten nola dudan hanka?
Joder!
285
00:19:21,280 --> 00:19:23,400
Niri bost axola hire hanka, txikito!
286
00:19:23,480 --> 00:19:25,840
Gaztea haiz,
ez zaik indarrik faltako!
287
00:19:26,160 --> 00:19:27,760
Ondo portatzen ez ba haiz,
288
00:19:27,920 --> 00:19:30,400
bala bat gordeko diat
hire laguntxoarentzat.
289
00:19:31,120 --> 00:19:33,960
Hori da!
Gainera kristoren ipurdia zian!
290
00:19:34,360 --> 00:19:36,840
Ederki ikusiko nuke
nik berriz haren matrikula!
291
00:19:36,920 --> 00:19:39,120
Ez nikek minik eman nahi.
292
00:19:39,320 --> 00:19:40,320
Ulertzen?
293
00:19:40,400 --> 00:19:42,040
(NEGARREZ) Bale, bale.
294
00:19:47,160 --> 00:19:48,360
Kagoen!
295
00:19:49,240 --> 00:19:50,320
Benga!
296
00:19:55,360 --> 00:19:57,160
Honekin hobeki ibiliko haiz.
297
00:19:57,400 --> 00:19:58,480
Tira!
298
00:20:04,760 --> 00:20:05,840
Segi!
299
00:20:07,400 --> 00:20:08,600
Utzi seme!
300
00:20:21,240 --> 00:20:23,880
Lasai, Olatz. Garaituko du.
301
00:20:24,040 --> 00:20:25,800
Zuk ez duzu ezeren errurik.
302
00:20:26,480 --> 00:20:29,880
Ahal duzuna egin duzu, baina gauzak
ez dira nahi bezain ondo atera.
303
00:20:29,960 --> 00:20:31,320
Anek arrazoi du,
304
00:20:31,400 --> 00:20:33,120
laguntzeko modua aurkituko dugu.
305
00:20:33,240 --> 00:20:35,720
Baserri abandonatu bat
aurkitu genuen, baina...
306
00:20:35,800 --> 00:20:38,600
Han ez zegoen animalientzako
botika pila bat besterik.
307
00:20:39,080 --> 00:20:41,640
Zuk emandako zerrendatik...
Animalientzako botikak?
308
00:20:41,880 --> 00:20:43,360
Nolakoak?
Ez dakit,
309
00:20:43,680 --> 00:20:45,640
bote zuri batzuk zirela uste dut.
310
00:20:45,920 --> 00:20:48,440
Botika horien bila joan behar dugu!
Zer dion, baina?
311
00:20:48,520 --> 00:20:50,920
Animalientzako botikak
nire alaba sendatuko duela?
312
00:20:51,000 --> 00:20:52,800
Bai, antibiotikoa baldin bada, bai.
313
00:20:52,880 --> 00:20:55,920
Gizakien eta animalien botikek
oinarria berbera daukate.
314
00:20:56,120 --> 00:20:57,560
Dosia da alde bakarra!
315
00:20:57,640 --> 00:21:00,240
Burutik pasatu zitzaidan,
baina nola jakingo nuen nik...
316
00:21:00,640 --> 00:21:01,760
Juantxo.
317
00:21:01,840 --> 00:21:03,040
Juantxo zer?
318
00:21:03,400 --> 00:21:06,600
Ardi asko zitinan bere kargu,
eta haientzako botikak ere bai!
319
00:21:06,880 --> 00:21:08,920
Albaitaria gutxitan
etortzen dun honaino!
320
00:21:09,000 --> 00:21:10,240
Hori da, Jesus!
321
00:21:10,480 --> 00:21:12,960
Eta ni han egon nintzen...
Ei, Jesus, Jesus,
322
00:21:13,080 --> 00:21:14,880
geratu zaitez zure alaben ondoan.
323
00:21:14,960 --> 00:21:16,880
Neu joango naiz
Juantxoren baserrira.
324
00:21:16,960 --> 00:21:19,080
Ez, ni arinago iritsiko naun!
Jesus,
325
00:21:19,280 --> 00:21:22,240
ez dakigu nortzuk diren herrira
datozen tipo horiek, baina...
326
00:21:27,400 --> 00:21:29,240
Bai, arrazoi dun.
327
00:21:47,680 --> 00:21:49,720
Zer, sendabelarrak Maddirentzat?
328
00:21:49,920 --> 00:21:51,000
Ez,
329
00:21:51,520 --> 00:21:52,680
Olatzentzat.
330
00:21:53,480 --> 00:21:56,000
Zuk ez duzu gehiegi sinisten
horrelako gauzetan,
331
00:21:56,080 --> 00:21:58,440
baina lasaigarri paregabea da.
332
00:21:59,320 --> 00:22:02,480
Ui! Ez dut inoiz horrelakorik ikusi,
zer da?
333
00:22:02,800 --> 00:22:04,520
Zilar belarra deitzen diogu.
334
00:22:04,880 --> 00:22:07,640
Inguru hauetan bakarrik hazten da,
Balbemendin.
335
00:22:07,720 --> 00:22:09,680
Arrazoiren bat izango zuen
Ama Lurrak
336
00:22:09,760 --> 00:22:11,480
hemen bakarrik biziarazteko.
337
00:22:12,200 --> 00:22:14,040
Eta? Lasaitu egiten du orduan?
338
00:22:14,280 --> 00:22:16,680
Bai, beste gauza askoren artean.
339
00:22:17,320 --> 00:22:19,200
Ba prestatu eltzekada eder bat,
340
00:22:19,400 --> 00:22:22,000
hemengo hainbat jendek badu
eta lasaitzeko beharra.
341
00:22:23,080 --> 00:22:24,920
Hau ez da txantxetako kontua, Ane.
342
00:22:25,000 --> 00:22:26,960
Belar horrekin
kontuz ibili behar da:
343
00:22:27,040 --> 00:22:28,800
gehiegia arriskutsua da,
344
00:22:28,960 --> 00:22:30,400
heriotza ekar dezake.
345
00:22:32,480 --> 00:22:33,560
Ez.
346
00:22:34,160 --> 00:22:35,320
Sentitzen dut.
347
00:22:36,320 --> 00:22:38,800
Nik ez nekien botika horiek
onak zirenik zuretzat...
348
00:22:39,480 --> 00:22:40,480
Barkatu.
349
00:22:40,560 --> 00:22:41,800
(ATEA JOTZEN DU)
350
00:22:53,440 --> 00:22:54,720
Ondo zaude?
351
00:22:55,280 --> 00:22:57,880
Barkatu Olatz,
ez nizun bakarrik joaten utzi behar.
352
00:22:58,080 --> 00:22:59,240
Lasai, Jon.
353
00:23:01,840 --> 00:23:03,880
Zuk ere ezingo zenuen ezer egin.
354
00:23:04,400 --> 00:23:06,600
Gaizkile horiek
oso arriskutsuak ziren.
355
00:23:06,680 --> 00:23:08,960
Esan dizute, zertara datozen?
-Ez,
356
00:23:09,560 --> 00:23:12,080
herrira iritsi nahi zuten
kosta ala kosta,
357
00:23:12,240 --> 00:23:14,120
baina ez zuten besterik esaten.
358
00:23:14,840 --> 00:23:16,320
Nik uste dut...
359
00:23:17,120 --> 00:23:19,120
norbaiten bila zetozela, edo,
360
00:23:19,360 --> 00:23:20,880
norbait bertan zutela.
361
00:23:23,040 --> 00:23:24,640
(OLATZEK ARNASA HARTZEN DU)
362
00:23:24,720 --> 00:23:27,040
Etor daitezela eta
eraman dezaten nahi dutena,
363
00:23:27,120 --> 00:23:28,920
baina utz dezaten Antton bakean.
364
00:23:30,320 --> 00:23:31,720
Bai, Antton gizajoa.
365
00:23:38,040 --> 00:23:40,240
Bere burua arriskatu zuen
nik ihes egiteko,
366
00:23:41,400 --> 00:23:42,840
eta azken aldi honetan
367
00:23:42,920 --> 00:23:44,840
oso gaizki portatu naiz berarekin.
368
00:23:45,160 --> 00:23:46,560
Gogoratze hutsak...
369
00:23:47,760 --> 00:23:49,280
Negargura ematen dit.
370
00:23:51,560 --> 00:23:53,400
Ez zitzaion ezer txarrik gertatuko...
371
00:23:53,880 --> 00:23:55,320
(NEGARRIK EGITEN DU)
372
00:23:56,880 --> 00:23:58,080
Lasai.
373
00:23:58,640 --> 00:24:00,200
Juantxoren baserrira noa.
374
00:24:00,280 --> 00:24:02,080
Juantxoren baserrira?
Zertara?
375
00:24:03,080 --> 00:24:04,200
Txakurrarentzat.
376
00:24:04,960 --> 00:24:06,840
Botikak ote zeuzkan begiratzera.
377
00:24:07,760 --> 00:24:10,840
Barkatu, baina,
Juantxok gorroto zituen medikuak.
378
00:24:10,920 --> 00:24:12,720
Bai, Juantxok agian bai, baina...
379
00:24:12,800 --> 00:24:15,760
ardientzat izango zuen zerbait.
Ardien botikaren bila zoaz?
380
00:24:16,480 --> 00:24:17,640
Bai, Bixenta.
381
00:24:17,880 --> 00:24:19,520
Guretzat ere onak dira.
382
00:24:19,640 --> 00:24:21,560
Zure zilar belarrarekin bezala,
383
00:24:21,880 --> 00:24:23,520
sekretua neurrian dago.
384
00:24:25,040 --> 00:24:28,160
Baina gaizkile horiek
basoan bueltaka dabiltza.
385
00:24:28,240 --> 00:24:30,440
Zaude, Ane,
gauzak pixka bat argitu arte!
386
00:24:30,520 --> 00:24:32,560
Bixenta, Maddik ezin du zain egon.
387
00:24:33,240 --> 00:24:34,520
Saiatu beharra dago.
388
00:24:34,600 --> 00:24:36,480
Kontuz ibili.
Kontuz ibiliko naiz.
389
00:24:36,760 --> 00:24:38,440
Zuek ere zaindu zeuen burua.
390
00:24:39,240 --> 00:24:41,440
Gaizkile horiek
ez dakite nora datozen.
391
00:24:41,640 --> 00:24:44,720
Antonio eta konpainiak
ez diete ongietorri berorik egingo.
392
00:24:44,880 --> 00:24:46,320
Kezkatzen nauena...
393
00:24:46,560 --> 00:24:47,920
Antton gizajoa da.
394
00:24:49,320 --> 00:24:50,760
Bizirik ote dago?
395
00:24:51,080 --> 00:24:52,240
Jakina,
396
00:24:52,560 --> 00:24:54,400
haren beharra dute honaino iristeko.
397
00:25:04,680 --> 00:25:06,880
Eta zertara datoz?
-Jakingo bagenu...
398
00:25:07,400 --> 00:25:09,720
Ea, Olatz, erran berriro
zer itsura zeukaten.
399
00:25:09,960 --> 00:25:12,480
Eta adi denok, ea norbaiti
ezagunak egiten zaizkion.
400
00:25:12,560 --> 00:25:15,840
Biak beltzez jantzita daude.
Gazteenak larruzko jaka bat,
401
00:25:16,200 --> 00:25:17,680
eta urrezko lepoko bat.
402
00:25:17,920 --> 00:25:19,520
Besteak, alkandora arrosa.
403
00:25:19,600 --> 00:25:22,160
Eta nor dago hemen
kanpoko baten bisitaren beldurrez?
404
00:25:22,240 --> 00:25:24,720
-Antonio berandutzen ari duk,
hemen egon beharko luke.
405
00:25:24,800 --> 00:25:26,920
-Ez da etorriko,
guztiak akabatuko gaituzte!
406
00:25:27,000 --> 00:25:29,120
Karmen nahikoa da.
-Norbaiten bila badabiltza,
407
00:25:29,200 --> 00:25:31,600
zergatik egingo digute mina?
-Markosek arrazoi du.
408
00:25:31,680 --> 00:25:34,400
Ba ni ez nintzateke fidatuko.
-Eskopetak hartu beharko genituzke.
409
00:25:34,480 --> 00:25:36,440
Olatz!
Ez dugu horrelakorik egingo.
410
00:25:36,520 --> 00:25:39,040
Inolaz ere ez!
Olatz, tiroka hasten bagara...
411
00:25:39,120 --> 00:25:41,360
Sarraski ederra,
horixe gertatuko litzateke.
412
00:25:41,440 --> 00:25:44,160
Eta zer uste duzue, lasai
itzuliko direla etorritako bidetik?
413
00:25:44,240 --> 00:25:45,840
-Behar bada bai.
-Denek dakizue
414
00:25:45,920 --> 00:25:47,440
hemen zer gertatzen ari den.
415
00:25:47,560 --> 00:25:50,040
Herri alu hau madarikatuta dago!
416
00:25:50,120 --> 00:25:52,120
Eta herriarekin batera
gu geu ere bai!
417
00:25:52,200 --> 00:25:55,080
Non arraio sartu da Antonio?
-Ez zekiat, baina ez duk kontu ona.
418
00:25:55,160 --> 00:25:56,480
-Eta Ane? Non dago?
419
00:25:56,560 --> 00:25:58,320
Juantxoren baserrira joan da.
420
00:27:03,160 --> 00:27:04,440
Ei, txiki!
421
00:27:07,600 --> 00:27:09,640
E, barkatu, momentu bat.
422
00:27:10,160 --> 00:27:12,960
Itxaron eta ikusiko dugu
nola konpondu dezakegun dena.
423
00:27:13,040 --> 00:27:14,560
Esti, utzi joaten,
424
00:27:14,760 --> 00:27:15,960
eta erran
425
00:27:16,240 --> 00:27:18,400
gero jateko zerbait
igoko diegula gelara.
426
00:27:18,480 --> 00:27:21,200
Eta albisteren bat izandakoan,
emanen diegula abisua.
427
00:27:21,280 --> 00:27:22,280
Bale.
428
00:27:22,480 --> 00:27:25,120
A, Jose,
bertako konpondu behar diagu auzia,
429
00:27:25,360 --> 00:27:27,400
hauek ez digute
traba besterik eginen.
430
00:27:27,480 --> 00:27:29,680
Hara, gure Antonio.
Non zeuden, gizona?
431
00:27:29,760 --> 00:27:32,560
Ezin izan dut ezer egin.
Bi dituk, biak armatuta.
432
00:27:33,000 --> 00:27:35,640
Antton basoan bueltan zabilzkit
denbora irabazteko.
433
00:27:35,720 --> 00:27:38,400
Zer moduz dago?
Ezkerreko hanka zaurituta, odoletan.
434
00:27:38,680 --> 00:27:41,240
Ezin izan diot lagundu!
Semea hilko zitean.
435
00:27:41,320 --> 00:27:44,240
Lasai, Antonio, normala duk,
horrelako tipoekin ez duk erraza!
436
00:27:44,600 --> 00:27:46,960
Urrun al daude?
Ez, ez zeudek oso urrun.
437
00:27:47,280 --> 00:27:49,720
Anttonek ezingo ditik
askoz gehiago entretenitu!
438
00:27:50,120 --> 00:27:52,360
Ordu laurdenen bat izango da,
gehienez.
439
00:27:52,440 --> 00:27:53,560
Ez duk asko.
440
00:27:53,640 --> 00:27:55,560
-Hasteko,
haurrak gorde behar ditugu.
441
00:27:55,640 --> 00:27:58,640
Egokiena, bakoitza bere etxean.
Jose, segi eskopeta bila.
442
00:27:59,160 --> 00:28:00,280
Antonio,
443
00:28:00,360 --> 00:28:02,840
benetako mina egingo digute
aurre egiten badiegu!
444
00:28:02,920 --> 00:28:04,880
Horiek ez datoz hitz egitera,
Bixenta.
445
00:28:04,960 --> 00:28:06,680
Ez dugu beste erremediorik!
Antonio!
446
00:28:06,760 --> 00:28:08,240
Ze baina eta baina ondo!
447
00:28:08,320 --> 00:28:10,360
Kikiltzen bagaitu
semea hilko zidatek!
448
00:28:10,440 --> 00:28:13,640
Lasai, Antonio, erabili burua!
Horixe erabili behar diek, burua!
449
00:28:13,720 --> 00:28:16,560
Besterik ez bada ere, neu bakarrik
joango naiz aurre egitera!
450
00:28:16,640 --> 00:28:18,960
Antoniok arrazoi du,
ez dugu beste irtenbiderik!
451
00:28:19,040 --> 00:28:21,240
Ondo da,
Jaungoikoak lagun gaitzala, orduan.
452
00:28:21,320 --> 00:28:22,440
Idoia,
453
00:28:22,760 --> 00:28:24,640
etxera joan behar dugu. Mugi!
454
00:28:28,280 --> 00:28:29,400
Beno,
455
00:28:29,720 --> 00:28:31,960
laguntzeko prest dagoena,
gera dadila hemen.
456
00:28:32,040 --> 00:28:34,200
Gainontzeko guztiak,
bakoitza bere etxera.
457
00:28:34,280 --> 00:28:36,480
Itxi ateak barrutik,
eta ez ireki inori.
458
00:28:36,560 --> 00:28:39,360
Esti, landetxeko bezeroak
elizara eramanen ditugu.
459
00:28:39,440 --> 00:28:41,360
Zu arduratuko zara?
-Bai, nire kontu.
460
00:28:41,480 --> 00:28:43,800
Jesus,
Maddi ezin dugu bere gelatik atera.
461
00:28:43,880 --> 00:28:45,520
Ni geratuko naiz berarekin.
462
00:28:45,600 --> 00:28:47,400
Arriskutsua izan liteke.
Lasai,
463
00:28:47,720 --> 00:28:49,920
barrutik ondo itxiko dut atea.
Itxoin.
464
00:28:50,320 --> 00:28:52,120
Horiek ez ditek herria ezagutzen.
465
00:28:52,200 --> 00:28:54,280
Nola edo hala
semea libratu behar diagu.
466
00:28:54,360 --> 00:28:56,160
Baina bazekitek zai egongo garela.
467
00:28:56,240 --> 00:28:59,040
Bazekitek Olatz iritsi dela,
eta beraien berri eman digula.
468
00:28:59,120 --> 00:29:00,760
Ez diagu lan erraza.
Ez,
469
00:29:00,840 --> 00:29:03,760
ez dugu lan erraza izango.
Horiek ez datoz hitz egitera.
470
00:29:04,080 --> 00:29:06,760
Zai egongo gaituk.
Jakingo bagenu zertara datozen...
471
00:29:06,880 --> 00:29:08,720
Lasai, Jose, jakingo diagu eta.
472
00:29:08,800 --> 00:29:10,280
Eta gu, goazen azkar.
473
00:29:32,880 --> 00:29:34,640
"Azaroak 26, San Leonardo.
474
00:29:35,160 --> 00:29:38,640
Dozena bat ardi erosi dizkiot
goiko dorreko Aberinori.
475
00:29:39,120 --> 00:29:41,120
150 mila pezeta...
476
00:29:42,760 --> 00:29:44,080
ordaindu ditut.
477
00:29:45,960 --> 00:29:48,160
Irailak 6, San Eugenio.
478
00:29:48,240 --> 00:29:51,280
566 buruko artaldea larrean gora.
479
00:29:51,560 --> 00:29:53,480
Bi desagertu egin zaizkit".
480
00:29:54,720 --> 00:29:56,480
Botikak, Juantxo.
481
00:29:56,720 --> 00:29:58,080
Non dauzkazu botikak?
482
00:30:01,200 --> 00:30:03,160
"Urtarrilak 17, San Antonio.
483
00:30:03,640 --> 00:30:06,000
Gaur amaren hilobia bisitatu dut.
484
00:30:06,440 --> 00:30:08,840
Arrosa sorta bat jarri diot,
urtero bezala.
485
00:30:10,680 --> 00:30:12,640
Egiten zuen guztia apuntatzen zuen.
486
00:30:15,840 --> 00:30:17,880
Abuztuak 28, San Agustin.
487
00:30:18,640 --> 00:30:20,400
Ardiak zaintzen ari nintzela
488
00:30:20,480 --> 00:30:22,840
Karmeleren alaba gazteenak
489
00:30:23,240 --> 00:30:25,000
lapurreta egin dit berriro.
490
00:30:25,240 --> 00:30:26,800
Irratia, garagardo lata bat
491
00:30:26,880 --> 00:30:29,080
eta 3000 pezeta.
492
00:30:31,600 --> 00:30:34,760
Artzainak bere artaldea
zaindu behar du".
493
00:30:35,000 --> 00:30:36,440
(Soinu bat kanpoan)
494
00:30:51,800 --> 00:30:53,960
Et, et, et.
Hemen denok ezagutzen gaituk.
495
00:30:54,040 --> 00:30:56,080
Bai, horixe.
Denok diagu elkarren berri.
496
00:30:56,160 --> 00:30:58,840
Hemen ederki zekiagu bakoitza
nor den eta nondik datorren.
497
00:30:58,920 --> 00:31:01,920
Kanpotarrak ahaztu zaizkik, Jose.
Ez zekiagu ezer haien iraganaz.
498
00:31:02,000 --> 00:31:04,000
Turistengatik diok?
Turistengatik, bai,
499
00:31:04,080 --> 00:31:06,280
eta baita Jon eta Anerengatik ere!
Eta...
500
00:31:07,720 --> 00:31:10,160
eta beste zera horrengatik badatoz?
Hago isilik!
501
00:31:10,240 --> 00:31:13,160
Oraindik ere kontu horrekin?
Poliziak direlakoan?
502
00:31:13,280 --> 00:31:15,720
Hala balitz?
Hala izanda ere garbitu egingo ditek
503
00:31:15,800 --> 00:31:17,200
bi putakume horiek.
504
00:31:17,400 --> 00:31:19,440
-Bi putakume horiek nire bila datoz.
505
00:31:24,920 --> 00:31:26,920
"Bi ardi hil zaizkit gaur goizean.
506
00:31:27,320 --> 00:31:29,880
15 000 pezeta alferrik galduta.
507
00:31:31,160 --> 00:31:32,560
Uztailak bat.
508
00:31:32,920 --> 00:31:35,240
Neure begi bakar honekin ikusi dut
509
00:31:35,960 --> 00:31:38,120
(JUANTXO ETA ANE)
Ferminek zer egiten zion
510
00:31:38,200 --> 00:31:40,280
neskatoari mendi arteko zuloan.
511
00:31:41,200 --> 00:31:42,880
Berak ere ikusi nau ni,
512
00:31:43,440 --> 00:31:45,520
eta orain nire bila etorriko da.
513
00:31:45,920 --> 00:31:47,280
Seguru nago.
514
00:32:02,680 --> 00:32:03,800
A!
515
00:32:11,840 --> 00:32:12,880
Segi!
516
00:32:18,160 --> 00:32:19,280
Joder,
517
00:32:19,760 --> 00:32:22,000
ez nauk horrenbeste ibili
azken 20 urtetan.
518
00:32:22,880 --> 00:32:26,160
Bazuan baso zikin hori utzi eta
asfalto pixka bat zapaltzeko garaia.
519
00:32:26,720 --> 00:32:27,760
Dio!
520
00:32:30,280 --> 00:32:31,360
Jońo!
521
00:32:31,520 --> 00:32:32,920
Herri polita, e?
522
00:32:33,280 --> 00:32:34,440
Ederra!
523
00:32:34,640 --> 00:32:36,480
Dagoeneko sinistuta nengoen
524
00:32:36,920 --> 00:32:38,840
herria ez zela existitu ere egiten.
525
00:32:47,720 --> 00:32:49,240
-Gure zain zeudek.
526
00:32:49,440 --> 00:32:51,080
Zer? Gure zain?
527
00:32:51,480 --> 00:32:54,080
Etor daitezela, potrorik badute, e?
528
00:32:54,880 --> 00:32:57,560
Zer egin behar ziguk
baserritar koadrila alu batek?
529
00:32:57,640 --> 00:32:59,480
Ei, ez askatu mutila, eutsi gogor.
530
00:33:00,240 --> 00:33:02,240
Datozela! Datozela!
531
00:33:54,920 --> 00:33:56,160
Zer moduz zauria?
532
00:33:56,240 --> 00:33:57,680
Biziko naiz, ez kezkatu.
533
00:34:00,840 --> 00:34:01,960
Begira,
534
00:34:02,240 --> 00:34:03,960
nik ez diat hemen egon nahi,
535
00:34:04,040 --> 00:34:05,600
eta hik ez nauk hemen nahi.
536
00:34:06,480 --> 00:34:09,800
Onena biontzat, historia hau
behin betiko amaitzea dugu.
537
00:34:09,960 --> 00:34:11,280
Ez zaik iruditzen?
538
00:34:11,440 --> 00:34:13,760
Gainera, nire kide ergel hori
539
00:34:14,040 --> 00:34:15,440
oso urduri zegok,
540
00:34:15,640 --> 00:34:17,960
beti odol gosez.
Ezagutzen dut.
541
00:34:18,600 --> 00:34:20,000
Ez duk hik nahiko,
542
00:34:20,080 --> 00:34:22,840
hire kulpagatik
herrikoren bat akabatzea, ezta?
543
00:34:23,040 --> 00:34:24,240
Hire aita,
544
00:34:24,600 --> 00:34:25,840
hire ama,
545
00:34:25,920 --> 00:34:28,080
akaso hire neska laguna...
546
00:34:28,160 --> 00:34:29,680
Ez da nire neska laguna.
547
00:34:30,240 --> 00:34:33,480
Ikusi, hire esku zegok gauzak ondo
548
00:34:33,560 --> 00:34:35,040
eta bakean egitea,
549
00:34:35,520 --> 00:34:37,520
edo era gordinean burutzea,
550
00:34:37,720 --> 00:34:39,640
odol eta guzti.
Ulertzen duk?
551
00:34:42,960 --> 00:34:44,840
Gauza bakarra jakin nahi diat:
552
00:34:45,800 --> 00:34:47,800
Jon non bizi da?
553
00:34:48,200 --> 00:34:49,200
Jon?
554
00:34:49,880 --> 00:34:52,160
Ez dut Jon izeneko
inor ezagutzen Balbemendin.
555
00:34:52,240 --> 00:34:54,200
Gezurrik ez!
-Ez naiz gezurretan ari.
556
00:34:54,280 --> 00:34:56,680
Nagoen egoeran
nola ariko naiz ba gezurretan!
557
00:34:57,200 --> 00:34:58,400
Ez zekiat.
558
00:34:59,200 --> 00:35:01,720
Seguru hago ez duala Jon ezagutzen?
-A!
559
00:35:02,720 --> 00:35:04,920
Agian beste izenen bat
erabiliko dik,
560
00:35:05,000 --> 00:35:07,320
35 urtekoa, ile kizkurra.
561
00:35:07,400 --> 00:35:09,360
Ezagutzen dut hemen
bizitzen zen bat,
562
00:35:09,440 --> 00:35:11,760
baina joan egin zen
eta ez da gehiago itzuli.
563
00:35:13,600 --> 00:35:15,480
A, Jon ezagutzen duk, orduan.
564
00:35:15,680 --> 00:35:18,240
Hemen bizi zuan, duela urtebete edo,
565
00:35:18,320 --> 00:35:20,800
baina gero ospa egin zian,
eta ez duk itzuli.
566
00:35:21,000 --> 00:35:23,240
Eta nola zekiat nik,
benetan ari haizela?
567
00:35:23,320 --> 00:35:24,840
Joder, egia da!
568
00:35:25,240 --> 00:35:26,600
Begira, txikito,
569
00:35:27,040 --> 00:35:29,160
nahi genuen tokiraino ekarri gaituk,
570
00:35:29,600 --> 00:35:32,800
zertarako nahi dugu orain
potro hauste erren gezurti bat?
571
00:35:33,040 --> 00:35:34,720
Emaidak euk erantzuna.
572
00:35:35,320 --> 00:35:36,440
-Nahikoa da!
573
00:35:37,120 --> 00:35:38,480
Jaitsi pistola hori.
574
00:35:40,240 --> 00:35:42,000
Alferrikako bidaia egin duzue.
575
00:35:42,480 --> 00:35:44,440
Nik ez daukat bila zabiltzatena.
576
00:35:46,440 --> 00:35:49,280
Ez zegok alferrikako bidaiarik, Jon.
577
00:35:50,160 --> 00:35:51,640
(Tentsio-musika)
578
00:36:55,440 --> 00:36:56,600
Ez da posible.
579
00:36:57,840 --> 00:36:59,360
(Soinu bat kanpoan)
580
00:37:06,000 --> 00:37:07,320
Gezurra esan didak.
581
00:37:08,040 --> 00:37:09,640
Mutil ausarta haiz, bai.
582
00:37:10,040 --> 00:37:11,200
Baina inozoa.
583
00:37:11,480 --> 00:37:14,520
Mundu honetan,
ausartenak izaten dituk beti lehenak
584
00:37:14,600 --> 00:37:16,560
kanposanturako bidea hartzen,
585
00:37:16,640 --> 00:37:17,840
eza al da, Jon?
586
00:37:17,920 --> 00:37:20,480
Aitu, ez diogu
inori minik egin nahi inori.
587
00:37:20,600 --> 00:37:22,240
Bai, ikusten diat.
588
00:37:22,520 --> 00:37:24,240
-Gorrotoa ziok mendiari,
589
00:37:24,560 --> 00:37:26,440
ostia txarrean jartzen naik.
590
00:37:26,640 --> 00:37:28,320
Badakik. Begira, Jon,
591
00:37:28,880 --> 00:37:30,160
nirea nahi diat.
592
00:37:30,840 --> 00:37:33,560
Dena itzultzen badiguk,
ez duk arazorik izango.
593
00:37:34,440 --> 00:37:36,720
Itzuli egingo gaituk
etorri garen bidetik,
594
00:37:37,320 --> 00:37:39,440
bake santuan.
-Lehen ere esan diat.
595
00:37:40,160 --> 00:37:42,360
Nik ez daukat bila zabiltzatena.
596
00:37:43,120 --> 00:37:44,760
Norbaitek lapurtu zidan.
597
00:37:45,000 --> 00:37:47,680
Gure negozioen berri zehatza zuen
norbaitek.
598
00:37:47,760 --> 00:37:50,040
Jon, ez gaituk hasi berriak.
-Egia da, Toto.
599
00:37:50,120 --> 00:37:52,080
Gure taldeko bat
izorratu nahi al duk?
600
00:37:52,160 --> 00:37:55,160
Joder, Madriletik bueltan
Stop batean geratu ninduen.
601
00:37:55,400 --> 00:37:58,080
Aukera horixe baliatu zian
norbaitek aldaketak egiteko.
602
00:37:58,400 --> 00:37:59,920
Den dena eraman zian.
603
00:38:00,000 --> 00:38:01,960
Ondotxo zekien, zer neraman kotxean.
604
00:38:02,040 --> 00:38:04,960
Eta nola zekien?
Gutako norbaitek esanda ez bada? E?
605
00:38:05,800 --> 00:38:06,880
Noski,
606
00:38:06,960 --> 00:38:09,280
plan ezin hobea huen,
ni ondo izorratzeko.
607
00:38:09,920 --> 00:38:11,720
Ez diat sinisten.
-Bazekiat,
608
00:38:12,120 --> 00:38:14,640
eta horrexegatik
mapatik desagertzea erabaki nian.
609
00:38:15,400 --> 00:38:17,640
Baina ez nian uste
honaino iritsiko zinetenik.
610
00:38:17,720 --> 00:38:19,000
-Ba iritsi gaituk,
611
00:38:19,080 --> 00:38:21,040
asko kostata baino hemen gaudek.
612
00:38:21,760 --> 00:38:23,640
Zelan itzuliko gaituk orain,
613
00:38:23,720 --> 00:38:25,600
esku artean ezer eraman gabe?
614
00:38:25,880 --> 00:38:27,760
-Ba hire burua eramango dugu orduan.
615
00:38:28,120 --> 00:38:29,160
Bai,
616
00:38:29,240 --> 00:38:31,760
oso buru polita daukak,
hire txilibitu horiekin.
617
00:38:32,800 --> 00:38:34,440
Azken aldiz esango diat:
618
00:38:34,680 --> 00:38:36,360
non zagok droga?
619
00:38:43,400 --> 00:38:44,480
Fermin!
620
00:38:45,120 --> 00:38:47,360
Ondo zaude, Ane?
Zer egiten duzu hemen?
621
00:38:47,800 --> 00:38:49,480
Nola jakin duzu hemen nengoela?
622
00:38:49,640 --> 00:38:52,760
Esan nizun ez zintudala bakarrik
utziko eta babestu egingo zintudala.
623
00:38:53,280 --> 00:38:54,600
Oso kezkatuta naukazu.
624
00:38:57,000 --> 00:38:58,520
Hua etxea arakatzera,
625
00:38:58,600 --> 00:39:00,160
ez diagu sorpresarik behar.
626
00:39:00,240 --> 00:39:02,000
Barruan ez zegok inor, Toto.
627
00:39:02,080 --> 00:39:04,320
Ihes egin ditek,
ez zian inork lagundu nahi.
628
00:39:04,440 --> 00:39:07,160
Horrexegatik, aurpegia eman
beste aukerarik ez zaiak geratu.
629
00:39:07,240 --> 00:39:08,920
-Beti izan haiz oso ausarta.
630
00:39:09,000 --> 00:39:11,480
Berriro esango diat:
merkantzia lapurtu zidaten,
631
00:39:11,560 --> 00:39:12,720
nik ez daukat,
632
00:39:12,800 --> 00:39:14,760
eta ez dagoen
tokitik ezin ezer atera.
633
00:39:14,840 --> 00:39:16,480
Uztak mutikoa bakean, gainera.
634
00:39:16,560 --> 00:39:18,760
Berak ez dik zerikusirik
gure negozioarekin.
635
00:39:18,840 --> 00:39:21,360
Eta, zauri horrek
ez dik itsura onik.
636
00:39:26,320 --> 00:39:27,440
-Geldi!
637
00:39:28,640 --> 00:39:30,320
Bota armak!
Moises!
638
00:39:30,400 --> 00:39:31,560
Ondo nago!
639
00:39:35,360 --> 00:39:37,000
Antton! Ondo al hago?
640
00:39:37,080 --> 00:39:38,240
Ondo nago!
641
00:39:38,320 --> 00:39:39,720
Zer gertatzen zaizu?
642
00:39:40,120 --> 00:39:41,200
Ba...
643
00:39:41,600 --> 00:39:43,640
Maddi gero eta okerrago dago, eta...
644
00:39:44,440 --> 00:39:45,960
ta zer egiten duzu hemen?
645
00:39:46,040 --> 00:39:47,840
Basoan ikusi zaitut hona etortzen.
646
00:39:48,120 --> 00:39:49,520
Zer galdu zaizu hemen?
647
00:39:50,000 --> 00:39:52,440
Ba,
Maddiren botiken bila etorri naiz.
648
00:39:52,720 --> 00:39:54,240
Ardien botiken bila.
649
00:39:54,520 --> 00:39:56,240
Baina ez dut ezer aurkitzen.
650
00:39:56,840 --> 00:39:59,880
Fermin,
onena Balbemenditik joatea zenuke.
651
00:40:00,960 --> 00:40:03,680
Lasaitu zaitez pixka bat, Ane. Bai?
652
00:40:04,200 --> 00:40:05,280
Tori.
653
00:40:05,600 --> 00:40:07,840
Ez, herriko ura ez da edateko ona.
654
00:40:08,000 --> 00:40:10,440
Jende asko gaixotu da.
Lasai, ez da herrikoa.
655
00:40:10,880 --> 00:40:13,280
Mendiko iturburu batetik hartu dut.
Ona dago,
656
00:40:13,680 --> 00:40:15,040
eta fresko freskoa.
657
00:40:21,480 --> 00:40:22,880
Egidazu kasu, Fermin.
658
00:40:23,400 --> 00:40:25,440
Herritik joan behar duzu.
Ez zu gabe.
659
00:40:25,520 --> 00:40:27,080
Ez zaitut bakarrik utziko.
660
00:40:27,160 --> 00:40:29,000
Antoniok hil egin nahi izan zintuen!
661
00:40:29,080 --> 00:40:31,640
Basapiztia horrek
tiro egin nahi izan zidan hankara,
662
00:40:31,720 --> 00:40:34,680
baina ez zuen ni garbitzeko asmorik.
Hala esan zidan, behintzat.
663
00:40:34,760 --> 00:40:37,280
Ez dago burutik sano.
Zuri min egiten ahalegindu da?
664
00:40:37,360 --> 00:40:39,320
Ez. Ez dute ezer nire kontra.
665
00:40:39,400 --> 00:40:42,000
Bai, zera.
Euren artean hiltzaile bat dago,
666
00:40:42,080 --> 00:40:45,000
eta edozer egingo du inork
deskubritu ez dezan. Ulertzen duzu?
667
00:40:45,080 --> 00:40:47,600
Jarri bere lekuan.
Ezin naiz hiltzaile baten jarri.
668
00:40:47,680 --> 00:40:49,960
Lehen ere hil badu,
zergatik ez berriro egin?
669
00:40:50,200 --> 00:40:51,800
Fermin, joan egin behar dut.
670
00:40:52,360 --> 00:40:54,000
Maddik nire beharra du,
671
00:40:54,080 --> 00:40:55,800
eta ez zaio denbora asko geratzen.
672
00:41:00,400 --> 00:41:01,640
Hau ahaztu duzu.
673
00:41:02,160 --> 00:41:04,040
Ez da nirea.
Nire beldur zara, Ane?
674
00:41:04,160 --> 00:41:06,440
Ez, noski,
nola izango naiz ba zure beldur?
675
00:41:08,680 --> 00:41:11,200
Ez dakizu zenbat somatzen dudan
zure falta, laztana.
676
00:41:13,000 --> 00:41:14,880
Amesgaizto hau noizbait bukatuko da,
677
00:41:14,960 --> 00:41:17,080
eta orduan elkarrekin...
Dena argituko da.
678
00:41:17,160 --> 00:41:18,200
Lasai.
679
00:41:18,760 --> 00:41:20,480
Dena ondo aterako da.
680
00:41:20,560 --> 00:41:22,520
Baina orain joan egin behar dut.
681
00:41:22,720 --> 00:41:25,000
Esan dizut lehen ere,
Maddi oso gaizki dago.
682
00:41:25,280 --> 00:41:27,800
Zergatik ez dugu alde egiten?
Elkarrekin joango gara.
683
00:41:28,160 --> 00:41:29,880
Irten gaitezen zulo honetatik.
684
00:41:30,160 --> 00:41:33,320
Bilatuko dugu laguntza kanpoan,
eta Maddirentzat ere.
685
00:41:34,000 --> 00:41:35,480
Berandu izan liteke.
686
00:41:37,920 --> 00:41:39,400
(Tiroak bi aldeetatik)
687
00:41:42,160 --> 00:41:44,160
Nik ez nuke hori eginen, adiskidea.
688
00:41:44,480 --> 00:41:45,480
Ai!
689
00:41:47,240 --> 00:41:48,400
Pistola lurrera!
690
00:41:59,840 --> 00:42:01,080
Badugu, Antonio!
691
00:42:01,240 --> 00:42:03,400
Hi ez haiz sartu,
hau nire kontua duk.
692
00:42:03,600 --> 00:42:04,760
Lasai, Antonio!
693
00:42:05,120 --> 00:42:06,800
Ia semea akabatu didazue.
694
00:42:06,880 --> 00:42:09,560
Nahiko meritu egin duzue
zuek biok garbitzeko.
695
00:42:09,640 --> 00:42:12,760
Hori egiten baduzu gehiago etorriko
dira, eta ez dira bi izango!
696
00:42:13,240 --> 00:42:15,440
Hauek ulertu dute
hemen ez dutela zereginik!
697
00:42:15,520 --> 00:42:17,520
Jonek ez duela
eurek nahi duten kaka!
698
00:42:17,600 --> 00:42:19,120
Ez al da hala?
-Bai,
699
00:42:19,440 --> 00:42:20,640
utzi joaten.
700
00:42:20,720 --> 00:42:22,480
Ez gaituk itzuliko!
Ez.
701
00:42:23,120 --> 00:42:24,760
Zuek ez zarete itzuliko.
702
00:42:25,000 --> 00:42:26,800
Ez zarete inora itzuliko!
703
00:42:26,880 --> 00:42:28,560
Ez, aita! Mesedez.
704
00:42:30,640 --> 00:42:32,440
Goazen hemendik, ostia!
-Geldik!
705
00:42:39,000 --> 00:42:40,160
Nire botak.
706
00:43:07,920 --> 00:43:10,240
Hauek ez dituk gehiago bueltatuko,
ez horixe!
707
00:43:18,200 --> 00:43:19,320
Hau,
708
00:43:19,640 --> 00:43:21,320
semea arriskuan jartzeagatik.
709
00:43:27,640 --> 00:43:29,880
Konturatu al dira
azkenean errugabea naizela?
710
00:43:29,960 --> 00:43:32,200
Horretan ari naiz,
baina ez da batere erraza.
711
00:43:32,280 --> 00:43:35,200
Eta ez duzu inolako zentzurik?
Orain arte ez dugu ezer zehatzik,
712
00:43:35,280 --> 00:43:37,480
susmoak besterik ez.
Uste dugu, agian...
713
00:43:37,560 --> 00:43:38,600
"Uste dugu"?
714
00:43:38,800 --> 00:43:40,560
Bai, Jon niri laguntzen ari da.
715
00:43:40,960 --> 00:43:43,280
Bere ustez,
pertsona bakar batek ezin izan zuen
716
00:43:43,360 --> 00:43:45,920
neskaren gorpua
landetxeko sototik bakarrik atera,
717
00:43:46,320 --> 00:43:48,640
eta agian hiltzaile bat
baino gehiago dago.
718
00:43:49,200 --> 00:43:52,360
Ez dakit, agian aurkitutako
neska ere ez da guk uste duguna.
719
00:43:53,280 --> 00:43:55,720
Polizia etorri arte
ezin izango dugu ezer argitu.
720
00:43:56,040 --> 00:43:57,120
Kaka zaharra!
721
00:43:58,120 --> 00:44:00,400
Fermin, ondo ezagutzen duzu ingurua.
722
00:44:01,160 --> 00:44:03,520
Ezagutu beharko.
Eta ezagutzen duzu baserri bat,
723
00:44:03,600 --> 00:44:06,080
Gordoki,
edo dena delako inguru horretan?
724
00:44:06,160 --> 00:44:08,880
Baserri bat? Bai.
Baina han ez da inor bizi.
725
00:44:08,960 --> 00:44:12,160
Anttonek eta Olatzek animalien
botikak ikusi zituzten bertan.
726
00:44:12,880 --> 00:44:14,440
Ekarri egin behar dituzu.
727
00:44:14,520 --> 00:44:16,680
Maddiren azken esperantza
izan daiteke.
728
00:44:17,600 --> 00:44:19,640
Zure laguntza behar dut, Fermin!
Ados.
729
00:44:20,200 --> 00:44:21,600
Maddi da lehena.
730
00:44:23,560 --> 00:44:26,280
Fidatu nitaz, Ane. Ekarriko
dizkizut botika horiek, bai?
731
00:44:28,000 --> 00:44:29,560
Beti fidatu izan naiz zutaz.
732
00:44:42,960 --> 00:44:44,280
Ai!
Tira, Antton,
733
00:44:44,480 --> 00:44:46,040
ez duk horrenbesterako!
734
00:44:46,120 --> 00:44:48,560
Zauria garbitu beharra zagok,
gaiztotu baino lehen.
735
00:44:48,640 --> 00:44:50,280
Tira, edan pixka bat.
736
00:44:50,560 --> 00:44:52,520
Egon haiz geldi!
-Hemen gasa gehiago.
737
00:44:52,600 --> 00:44:53,840
Eskerrik asko, Esti.
738
00:44:53,920 --> 00:44:55,760
Baina non Kristo sartu da Ane?
739
00:44:55,840 --> 00:44:57,960
Gehien behar dugunean falta.
Antton!
740
00:44:58,200 --> 00:45:00,000
Zer moduz zaude?
-Lasai, Olatz.
741
00:45:00,080 --> 00:45:02,160
Ikusten?
Nire planak ez du hutsik egin.
742
00:45:02,240 --> 00:45:04,280
Eskerrak guztiok salbatuta gauden!
743
00:45:04,360 --> 00:45:06,480
Okerrena gerta zitekeen.
Eta Maddi?
744
00:45:06,560 --> 00:45:08,640
Zu ez kezkatu,
nahikoa sufritu duzue.
745
00:45:08,720 --> 00:45:11,000
Ane botika bila joan da
Juantxoren baserrira.
746
00:45:11,680 --> 00:45:13,800
Ez zuen ba gaizkile horiekin
topo egingo?
747
00:45:14,320 --> 00:45:16,280
Hik azalpen asko dauzkak emateko.
748
00:45:19,360 --> 00:45:20,680
Nora hua?
749
00:45:22,400 --> 00:45:25,360
Alproja horiek hire atzetik
etorri dira hona Balbemendira
750
00:45:25,960 --> 00:45:28,920
eta batere kulparik ez duen
jende pila bat jarri duk arriskuan.
751
00:45:29,200 --> 00:45:31,440
Ez al daukak ezer esatekorik?
Antonio mesedez!
752
00:45:31,520 --> 00:45:33,880
Antonio,
denek dugu hemen zertaz damutua.
753
00:45:34,120 --> 00:45:36,040
Bere erruz ez ditugu botikak lortu,
754
00:45:36,120 --> 00:45:38,120
eta bere erruz dago
Maddi dagoen bezala!
755
00:45:38,200 --> 00:45:39,240
Antonio!
756
00:45:39,320 --> 00:45:41,720
Jonek bere burua arriskatu du
Antton salbatzeagatik!
757
00:45:41,800 --> 00:45:43,680
Ezer esan gabe jarraitu zezakeen,
758
00:45:43,760 --> 00:45:46,600
baina dena kontatu digu zure
semeari beste aukera bat emateko.
759
00:45:46,680 --> 00:45:49,760
-Ez, Olatz, Antoniok arrazoi du.
Nire jarrera ez da garbia izan,
760
00:45:49,840 --> 00:45:52,240
ez dut barkamenik merezi.
Zorretan nago zuekin.
761
00:45:52,600 --> 00:45:54,200
Muturreko bat ez, Antonio,
762
00:45:54,360 --> 00:45:55,760
gehiago merezi ditiat.
763
00:45:57,000 --> 00:45:58,560
Eskerrik asko, benetan.
764
00:46:03,520 --> 00:46:05,280
Ei, hobeto al hago?
765
00:46:10,400 --> 00:46:12,040
Ei! Hor al zaudete!
766
00:46:13,480 --> 00:46:14,840
Ni nauk, Markos!
767
00:46:17,280 --> 00:46:18,280
Ei!
768
00:46:18,600 --> 00:46:19,640
Ei!
769
00:46:23,200 --> 00:46:24,760
(Musika iluna)
770
00:46:28,120 --> 00:46:29,960
Ei! Ixo, ixo. Ixo pixka bat!
771
00:46:30,400 --> 00:46:32,000
Balbemendin gizonik bada,
772
00:46:32,120 --> 00:46:34,120
horixe nire seme Antton!
773
00:46:34,240 --> 00:46:35,520
Aupa Antton!
774
00:46:35,880 --> 00:46:37,200
(DENEK) Aupa Antton!
775
00:46:37,280 --> 00:46:38,840
Idoia, jo soinua.
776
00:46:38,920 --> 00:46:40,960
Jose, lagunduiok,
hi musikoa haiz eta!
777
00:46:41,040 --> 00:46:42,920
Bai, zera!
Ze izango naiz ni musikoa...
778
00:46:43,000 --> 00:46:44,480
Ea! Ahal diok!
779
00:46:44,880 --> 00:46:46,480
(IDOIA AKORDEOI JOTZEN HASI)
780
00:46:47,960 --> 00:46:49,080
Horixe!
781
00:46:49,360 --> 00:46:50,840
Ez hala.
782
00:46:51,360 --> 00:46:53,400
"Ya". "Venga"
783
00:46:54,280 --> 00:46:56,160
# (DENEK) "Dale fuego",
784
00:46:56,240 --> 00:46:59,240
# ezkontzen zaigula "pastelero".
785
00:46:59,320 --> 00:47:02,320
# "Artillero, dale fuego"... #
786
00:47:02,600 --> 00:47:04,280
Zer moduz zure aurpegia?
787
00:47:04,840 --> 00:47:05,960
Beno,
788
00:47:06,640 --> 00:47:08,720
oraindik min ematen dit
mugitzerakoan.
789
00:47:09,000 --> 00:47:10,880
Zergatik ez zenidan lehenago esan?
790
00:47:11,360 --> 00:47:12,960
Lehenago esango bazenidan...
791
00:47:13,440 --> 00:47:15,200
Sentitzen dut, Olatz, baina...
792
00:47:15,520 --> 00:47:17,520
Ez dakit.
Gauzak azkarregi pasatu dira.
793
00:47:17,920 --> 00:47:19,920
Begira, pentsatzen aritu naiz,
eta...
794
00:47:21,280 --> 00:47:23,000
aukera ona egin duzula uste dut.
795
00:47:24,200 --> 00:47:26,040
Anttonek zoriontsu egingo zaitu.
796
00:47:30,400 --> 00:47:31,920
# ...Eta zeinekin?
797
00:47:32,000 --> 00:47:33,680
# Eta norekin?
798
00:47:33,760 --> 00:47:37,240
# Orpo zikinaren alabakin.
799
00:47:37,400 --> 00:47:39,840
# Daba, daba, daba, daba,
daba, daba, daba.
800
00:47:40,040 --> 00:47:42,680
# Daba, daba, daba, daba,
daba, daba, daba. #
801
00:47:44,240 --> 00:47:45,760
Eta zer ospatzen dugu ba?
802
00:47:45,880 --> 00:47:47,720
Zer, Ane, aurkitu al ditun botikak?
803
00:47:48,320 --> 00:47:50,800
Sentitzen dut, Jesus,
han ez zegoen ezer.
804
00:47:50,880 --> 00:47:52,480
Ane! Zer nahi dun edateko?
805
00:47:52,560 --> 00:47:53,960
E, ez dakit, ba!
806
00:47:54,040 --> 00:47:56,120
Ekarriko diat oraintxe bertan
mama gozoa.
807
00:47:56,200 --> 00:47:58,720
Baina, azalduko dit norbaitek
zer ospatzen dugun?
808
00:47:59,080 --> 00:48:02,120
Mafioso nazkagarri horiek
herritik bidali ditinagu.
809
00:48:02,840 --> 00:48:04,880
Kaka eginda alde egiten!
810
00:48:05,320 --> 00:48:07,760
Ez al dun usaina aditzen?
(DENEK BARRE EGITEN DUTE)
811
00:48:09,360 --> 00:48:12,480
Ane, topa! Gora gu
812
00:48:12,560 --> 00:48:13,960
(DENEK) eta gutarrak!
813
00:48:14,040 --> 00:48:15,440
Ondo esana Jose!
814
00:48:16,600 --> 00:48:19,680
Antton!
Lasai. Ez da ezer, ez da ezer.
815
00:48:20,280 --> 00:48:22,440
Baina, garbitu al dizute?
Bai, bai.
816
00:48:22,800 --> 00:48:25,080
Aitaren eta Bixentaren artean
garbitu didate.
817
00:48:25,160 --> 00:48:27,280
Gainera belar plasto bat ere
jarri didate.
818
00:48:27,360 --> 00:48:28,560
A, beno.
819
00:48:30,240 --> 00:48:32,400
Eta, zer nahi zuten ba tipo horiek?
820
00:48:32,600 --> 00:48:34,520
O, hori oso historia luzea da.
821
00:48:34,840 --> 00:48:38,040
Baina, zure lagun Jonek
emango dizkizu xehetasunak.
822
00:48:57,120 --> 00:48:58,240
Joder!
823
00:48:58,720 --> 00:49:00,440
Ze ostiatara etorri zarete hona?
824
00:49:00,520 --> 00:49:01,560
Gu?
825
00:49:01,640 --> 00:49:03,720
Gu aginduak betetzera etorri gaituk.
826
00:49:03,800 --> 00:49:05,880
-Bai.
Eta hi non ostia ibili haiz, e?
827
00:49:05,960 --> 00:49:07,520
Ez diagu ia berririk izan.
828
00:49:07,600 --> 00:49:09,800
Gozoa zegok jefea!
829
00:49:10,040 --> 00:49:12,760
Eta gu bidali gaitik,
dena behar bezala zegoen ikustera!
830
00:49:12,840 --> 00:49:13,840
"Redios"!
831
00:49:14,120 --> 00:49:16,280
Zer den ergel
eta atzeratuekin lan egitea!
832
00:49:16,360 --> 00:49:18,320
Guztia izorratzeko zorian
egon zarete!
833
00:49:18,400 --> 00:49:20,560
Ez al dakizue lurrikara bat
egon dela?
834
00:49:20,640 --> 00:49:22,400
Bai, mutilak esan zigun, eta zer?
835
00:49:22,480 --> 00:49:24,440
Ez da horrenbesterako izan.
-Ezetz?
836
00:49:24,520 --> 00:49:26,920
Ez zebilek ez telefonorik,
ez irratirik, ez ezer!
837
00:49:27,000 --> 00:49:29,520
Leku madarikatua duk hau!
-Hi, entzun,
838
00:49:29,600 --> 00:49:32,000
nagusiak kontua likidatuta
utzi nahi dik,
839
00:49:32,080 --> 00:49:34,040
ahalik eta laster.
-Horretan ari nauk.
840
00:49:34,120 --> 00:49:36,000
Guztia kontrolpean zekiat.
-A, bai?
841
00:49:36,080 --> 00:49:38,800
Ba hor behean ez zuen ba ematen!
-Hik ze ostia jakingo duk.
842
00:49:38,880 --> 00:49:41,760
Jonek droga bere eskuetan badik,
eramango naik ezkutalekura,
843
00:49:41,840 --> 00:49:43,840
ados?
-Baina, berak dioen moduan,
844
00:49:44,280 --> 00:49:46,040
dena kendu bazioten, zer?
845
00:49:46,400 --> 00:49:48,520
Orduan, egin beharrekoa egingo diat.
846
00:49:49,120 --> 00:49:50,680
Buruan bi tiro eta kito.
847
00:49:51,200 --> 00:49:52,320
Hi.
848
00:49:52,680 --> 00:49:54,720
Seguru hago ez duala
laguntzarik behar?
849
00:49:54,800 --> 00:49:56,360
Ez diat laguntzarik behar,
850
00:49:56,680 --> 00:49:58,040
bazakiat zer egin,
851
00:49:58,120 --> 00:50:00,840
eta herri inkomunikatuta
egote honek lagundu egingo zidak.
852
00:50:04,280 --> 00:50:05,360
-Joder!
853
00:50:05,440 --> 00:50:07,800
Eta orain ere
oinez bueltatu behar al diagu?
854
00:50:12,760 --> 00:50:14,800
Eta Antoniok tiro airera egindakoan,
855
00:50:14,880 --> 00:50:16,880
han atera dira bi majadero horiek,
856
00:50:16,960 --> 00:50:19,160
deabrua atzetik balute bezala!
Kito, kito!
857
00:50:19,240 --> 00:50:21,200
Hi, Antonio, ikustekoa izan duk, e!
858
00:50:21,280 --> 00:50:23,040
Ez da horrenbesterako izan!
Ane!
859
00:50:23,120 --> 00:50:25,120
Nire anaia heroia da! Heroia!
860
00:50:26,880 --> 00:50:28,600
Jonen bila zetozen orduan.
861
00:50:29,360 --> 00:50:30,680
Eta, non da bera?
862
00:50:31,080 --> 00:50:33,000
Lehenago sukaldean zegoen,
behintzat.
863
00:50:33,280 --> 00:50:34,640
(Akordeoi musika)
864
00:50:37,960 --> 00:50:40,280
Probatu amonak egindako konpota,
oso ona dago.
865
00:50:40,960 --> 00:50:42,080
Nora zoaz?
866
00:50:42,160 --> 00:50:45,120
Olatz, lehen aurkitutako baserria
non dagoen erran behar didazu.
867
00:50:45,240 --> 00:50:46,880
Ez al zara orain joango, ezta?
868
00:50:46,960 --> 00:50:48,680
Maddi gero eta okerrago dago.
869
00:50:48,960 --> 00:50:50,640
Sukarra igo zaio berriro ere.
870
00:50:50,720 --> 00:50:52,080
Botikak behar ditu!
871
00:50:52,920 --> 00:50:55,320
Baserri hori da
gure esperantza bakarra.
872
00:50:55,560 --> 00:50:56,640
Jesus,
873
00:50:56,720 --> 00:50:58,840
baserria Gordokiren etxe
aurretik dago.
874
00:50:58,920 --> 00:51:01,000
Lazkateko bidean ezkerretara,
badakizu?
875
00:51:01,120 --> 00:51:03,320
Nik badakit non dagoen,
zurekin joango naiz.
876
00:51:03,400 --> 00:51:06,040
Ez, Olatz, konpreni ezazu:
nahikoa egin duzue zuek,
877
00:51:06,120 --> 00:51:07,400
orain nik eginen dut.
878
00:51:07,480 --> 00:51:10,480
Baina, ez zara alkandora
hutsez joango! Laster ilunduko du!
879
00:51:10,560 --> 00:51:12,680
Ez, Bixenta.
Botikaren bila noa.
880
00:51:28,920 --> 00:51:30,720
Ba bai, halaxe izan da.
881
00:51:30,880 --> 00:51:32,560
Den dena kontatu dizute.
Bai,
882
00:51:32,720 --> 00:51:33,880
baina lasai,
883
00:51:34,040 --> 00:51:35,880
nik ez zaitut eta epaituko.
884
00:51:36,520 --> 00:51:37,800
Gizon ona zara,
885
00:51:38,040 --> 00:51:39,680
egunero erakusten didazu hori.
886
00:51:39,760 --> 00:51:42,000
Eta zuk uste duzun
bezain ona ez banintz?
887
00:51:42,080 --> 00:51:43,360
Zer esan nahi duzu?
888
00:51:43,440 --> 00:51:45,920
Ez dakit.
Ez nuen ondo neurtu arriskua.
889
00:51:46,000 --> 00:51:48,640
Droga Euskal Herrira ekartzeko
agindua hartu nuenean,
890
00:51:48,720 --> 00:51:51,560
diru besterik ez nuen buruan.
Ez ezazu zure burua zigortu.
891
00:51:51,720 --> 00:51:53,520
Ez ezazu berriro egin, eta listo.
892
00:51:53,680 --> 00:51:56,280
Ez diogu gaiari
buelta gehiago emango, ezta?
893
00:51:56,720 --> 00:51:58,120
Eskerrik asko, Ane.
894
00:52:04,080 --> 00:52:05,080
Antton!
895
00:52:05,280 --> 00:52:07,800
Ez nauzu minutu batez ere
bakarrik utzi behar, ala?
896
00:52:07,880 --> 00:52:10,200
Ezta pentsatu ere!
Nolakoak ziren pistolak?
897
00:52:10,440 --> 00:52:11,520
Automatikoak?
898
00:52:11,600 --> 00:52:14,200
Seguru besteren bat galtzerdian
sartuta izango zutela.
899
00:52:14,640 --> 00:52:16,160
Oraindik mina ematen dik?
900
00:52:16,240 --> 00:52:19,080
Bixentaren belar horiek
mirariak egiten dituzte, badakik.
901
00:52:19,240 --> 00:52:20,680
Pasatu al dun beldurrik?
902
00:52:20,760 --> 00:52:22,280
Bai, momentu batzuetan bai.
903
00:52:22,360 --> 00:52:25,560
Baina, zer uste huen, aitaren
kasketa hik bakarrik gozatuko huela?
904
00:52:26,080 --> 00:52:27,400
Ezta pentsatu ere!
905
00:52:27,480 --> 00:52:29,560
Ez duk horrenbesterako, e!
-Arrazoi duk!
906
00:52:29,640 --> 00:52:31,280
Ez duk hainbesterako ere.
907
00:52:34,520 --> 00:52:36,160
Eramango al duk barrura, Peru?
908
00:52:40,960 --> 00:52:43,680
Bihotzez eskertzen dizut
basoan nigatik egindako guztia.
909
00:52:43,760 --> 00:52:46,880
Lehen ere gauza bera esan didazu.
-Bai, baina berriro esaten dizut.
910
00:52:46,960 --> 00:52:49,560
Gogoratze hutsak,
zer nolako tratua eman nizun...
911
00:52:50,840 --> 00:52:52,520
Sinetsi behar didazu, Antton.
912
00:52:52,840 --> 00:52:55,040
Lotsa lotsa eginda nago.
-Ahaztu hori, Olatz!
913
00:52:55,120 --> 00:52:57,120
Badakizu asko maite zaitudala!
-Bai,
914
00:52:57,200 --> 00:52:58,760
nik ere asko maite zaitut,
915
00:53:00,160 --> 00:53:02,040
baina nire neba bazina bezala.
916
00:53:02,400 --> 00:53:03,480
Zer?
917
00:53:03,560 --> 00:53:06,120
Antton, ez dut zureganako
gorrotorik sentitu nahi.
918
00:53:06,720 --> 00:53:09,360
Ez dizkizut basoan
esandako gauzak errepikatu nahi.
919
00:53:11,440 --> 00:53:13,400
Hobe dugu bakoitzak
bere bidea egitea.
920
00:53:13,800 --> 00:53:15,440
Baina, zer?
-Sentitzen dut.
921
00:53:17,720 --> 00:53:19,760
Antton, mesedez. Ezin dut gehiago.
922
00:53:20,120 --> 00:53:21,560
Ez dizut minik egin nahi.
923
00:53:32,680 --> 00:53:34,480
Ane, gauza bat dut zuretzat.
924
00:53:37,680 --> 00:53:39,520
Tatxan!
Noiz hartu duzu?
925
00:53:39,600 --> 00:53:41,720
Konturatu egingo dira!
-Txist, lasai!
926
00:53:42,600 --> 00:53:44,400
Oso karta interesgarria da.
927
00:53:44,800 --> 00:53:46,720
Abokatu baten idatzia da, begira:
928
00:53:48,040 --> 00:53:49,880
"Hitzartutako diruaren trukean,
929
00:53:49,960 --> 00:53:52,080
nire bezeroak uko egiten die
930
00:53:52,160 --> 00:53:53,800
umearen eskubide guztiei,
931
00:53:54,000 --> 00:53:56,200
umearen familia
izango denaren eskuetan
932
00:53:56,280 --> 00:53:57,960
uzten du ardura guztia".
933
00:53:58,440 --> 00:53:59,960
Honek, zera esan nahi du
934
00:54:00,520 --> 00:54:02,720
Bixentaren umeetako bat
ez dela berea.
935
00:54:02,920 --> 00:54:05,000
Baina, zein? Mentxu ala Bittor?
936
00:54:08,160 --> 00:54:09,200
Bittor.
937
00:54:09,520 --> 00:54:11,800
Bittor da haurra.
Nola dakizu hain seguru?
938
00:54:11,880 --> 00:54:13,400
Begira, gutunak
939
00:54:13,640 --> 00:54:15,560
orain dela 36 urteko data du.
940
00:54:16,280 --> 00:54:18,680
Bittorrek gutxi gorabehera
adin hori edukiko du.
941
00:54:19,400 --> 00:54:20,680
Eta gainera,
942
00:54:20,760 --> 00:54:22,200
bada beste gauza bat.
943
00:54:22,640 --> 00:54:24,880
Bittorrek espiralaren marka du,
944
00:54:25,240 --> 00:54:26,640
Maddik bezala.
-Aja.
945
00:54:27,400 --> 00:54:29,760
Aspaldi nenbilen,
zer esan nahi zuen jakin nahian,
946
00:54:30,200 --> 00:54:31,480
eta orain argi dago.
947
00:54:32,440 --> 00:54:33,760
Marka hori dutenak
948
00:54:33,960 --> 00:54:35,520
ume ez legitimoak dira.
949
00:54:35,800 --> 00:54:36,960
Sasikoak,
950
00:54:37,040 --> 00:54:39,040
garai batean esaten zitzaien bezala!
951
00:54:39,760 --> 00:54:40,880
Beraz,
952
00:54:41,240 --> 00:54:43,560
Bittor Bizentaren sasiko umea da.
953
00:54:44,640 --> 00:54:46,520
Historia errepikatu egiten da.
954
00:54:46,600 --> 00:54:48,240
Zer esan nahi duzu?
Mentxuk
955
00:54:48,360 --> 00:54:50,640
berea ez zen gizon batekin
eduki zuen Maddi.
956
00:54:51,400 --> 00:54:52,760
Baina aurretik, Bixentak
957
00:54:52,840 --> 00:54:55,080
berea ez zen ume bat hezi zuen.
958
00:54:56,080 --> 00:54:57,600
Uf. Hau da nahaspila!
959
00:54:58,440 --> 00:55:01,440
Hala ere, guk ez dugu muturra
sartu behar kontu pertsonaletan.
960
00:55:01,520 --> 00:55:03,720
Hobe duzu eskutitz hori
zegoen lekuan uztea.
961
00:55:03,800 --> 00:55:06,080
Lasai, halaxe egingo dut.
Eta, hobe izango da
962
00:55:06,160 --> 00:55:08,320
bilaketa lanak ere
bertan behera uztea.
963
00:55:08,400 --> 00:55:09,720
Adizak! Hi!
964
00:55:11,920 --> 00:55:13,560
Maddi ikustera noa, e!
965
00:55:15,200 --> 00:55:17,000
Hik uste duk
966
00:55:17,360 --> 00:55:19,440
mafioso horiek
berriro itzuliko direla?
967
00:55:19,560 --> 00:55:20,920
Ez, ez, seguru.
968
00:55:21,000 --> 00:55:23,400
Ei, ez duk sekretu gehiago
ezkutuan edukiko, ezta?
969
00:55:23,480 --> 00:55:25,080
Bestela...
Zer, zer,
970
00:55:25,440 --> 00:55:27,640
zer egin behar diok?
Ekar ezak botila hori.
971
00:55:27,720 --> 00:55:30,280
Horrek kontatu beharreko
guztia kontatu dik eta!
972
00:55:30,360 --> 00:55:31,800
Ez da hala, Jon?
Beno,
973
00:55:31,880 --> 00:55:33,480
badago gauza bat.
-Zer?
974
00:55:33,640 --> 00:55:36,560
Kanpoaldearekin
kontaktatzea lortu dut, irratiz.
975
00:55:36,640 --> 00:55:38,880
Irratiz?
Ez al zegoen izorratuta?
976
00:55:38,960 --> 00:55:40,720
Bai, baina konpondu diat.
977
00:55:40,800 --> 00:55:42,720
"Ya". Eta? Berririk?
Ez.
978
00:55:43,040 --> 00:55:44,240
Ez, gauza gutxi.
979
00:55:44,640 --> 00:55:46,640
Norbaitekin kontaktatu nian,
baina...
980
00:55:46,760 --> 00:55:48,800
justu momentu horretan
argia joan zuan,
981
00:55:48,880 --> 00:55:51,360
eta frekuentzia galdu nian.
-Eman al hue gure berri?
982
00:55:51,440 --> 00:55:53,640
Bai, mezua bidali nuen, eta beno,
983
00:55:53,880 --> 00:55:56,400
norbaitek kanpoan
jasoko duelakoan nago, espero.
984
00:55:57,280 --> 00:55:59,240
Gero gauean saiatuko naiz berriro.
985
00:56:08,680 --> 00:56:09,840
Zer, Esti?
986
00:56:09,920 --> 00:56:11,400
Denak joan ditun, ezta?
987
00:56:11,680 --> 00:56:14,320
Bai, eta ikusi
ze kuxidadea utzi duten!
988
00:56:15,800 --> 00:56:17,320
Jasotzen lagunduko dinat!
989
00:56:17,400 --> 00:56:19,360
Ezta pentsatu ere,
jasoko diat bihar,
990
00:56:19,440 --> 00:56:21,200
gaurkoz lan nahikoa egin diagu.
991
00:56:21,560 --> 00:56:23,800
Eskerrik asko,
lehen nire alde jartzeagatik.
992
00:56:24,000 --> 00:56:25,280
Ez duk ezer, gizona!
993
00:56:27,080 --> 00:56:28,120
Adizan, Esti,
994
00:56:28,200 --> 00:56:31,120
hik ez dun ezer jakingo Nerearen
lagun turista batzuei buruz?
995
00:56:31,360 --> 00:56:33,760
Landetxean ostatu hartzekoak zirela
uste dinat.
996
00:56:33,960 --> 00:56:35,280
Nondik atera duk hori?
997
00:56:35,360 --> 00:56:36,520
Kasualitatez,
998
00:56:36,600 --> 00:56:38,760
zuen ordenagailuan konexiorik
ba ote zegoen
999
00:56:38,840 --> 00:56:41,480
begira ari nintzela irakurri ditinat
landetxeko mezuak.
1000
00:56:42,480 --> 00:56:45,320
Ba, turista haiek azkenean
ez zituan Balbemendira etorri.
1001
00:56:45,680 --> 00:56:49,080
Nereak Londresera ospa egin eta,
erreserba anulatu ziteen.
1002
00:56:49,840 --> 00:56:51,400
Ba asmatu egin zitenen.
1003
00:56:51,560 --> 00:56:53,680
Bestela,
hemen egongo itunan, gu bezala,
1004
00:56:53,800 --> 00:56:56,040
munduarekin komunikatu ezinik.
-Ba bai.
1005
00:56:56,400 --> 00:56:58,000
Markos! Non ibili zara?
1006
00:56:58,080 --> 00:57:00,200
E... berehala nator, bale?
1007
00:57:00,280 --> 00:57:01,400
Bai.
1008
00:57:01,920 --> 00:57:04,320
Badakizu,
haizea hartzera irten naiz.
1009
00:57:05,080 --> 00:57:06,600
Tentsioa gainetik kentzeko.
1010
00:57:06,840 --> 00:57:08,160
Tentsioa, bai.
1011
00:57:08,440 --> 00:57:10,520
Ni ere neka-neka eginda nago.
1012
00:57:10,960 --> 00:57:12,680
Ohera noa zuzenean.
1013
00:57:22,240 --> 00:57:23,480
Hi, Jesus,
1014
00:57:24,320 --> 00:57:25,720
nora hua ordu hauetan?
1015
00:57:26,080 --> 00:57:28,920
Hire semeak eta Olatzek
ikusitako baserri horren bila.
1016
00:57:29,360 --> 00:57:31,880
Maddik botikak behar ditik
ahalik eta azkarren.
1017
00:57:32,560 --> 00:57:34,880
Range Roverrean eramango
haut iturri bideraino,
1018
00:57:34,960 --> 00:57:36,760
handik errazago egingo duk bidea.
1019
00:57:36,840 --> 00:57:38,520
Ez duk beharrezkoa.
Jesus,
1020
00:57:38,600 --> 00:57:40,520
ez hadi horren kaskagogorra izan,
1021
00:57:40,640 --> 00:57:42,200
lehenago iritsiko haiz!
1022
00:57:43,040 --> 00:57:44,280
Goazen ba.
1023
00:58:05,840 --> 00:58:07,120
Egon, Jesus!
1024
00:58:16,440 --> 00:58:17,480
Har ezak hau.
1025
00:58:17,560 --> 00:58:19,000
Ez, ez duk behar.
1026
00:58:19,080 --> 00:58:20,280
Har ezak, benetan.
1027
00:58:20,520 --> 00:58:22,680
Bi putakume horiek
inguruan ibiliko dituk,
1028
00:58:23,160 --> 00:58:25,920
honekin behintzat hire burua
defendatu ahal izango duk.
1029
00:58:27,920 --> 00:58:29,520
Esker anitz.
Ez da kontura.
1030
00:58:31,360 --> 00:58:32,520
Zorte on.
1031
00:59:03,200 --> 00:59:05,200
Behar bada oker nengoen, Bixenta.
1032
00:59:05,600 --> 00:59:07,960
Nik benetan uste nuen
Fermin errugabea zela,
1033
00:59:09,280 --> 00:59:12,040
ez zuela hemen
gertatzen ari denarekin zerikusirik.
1034
00:59:13,640 --> 00:59:15,080
Baina orain...
1035
00:59:15,600 --> 00:59:17,960
Orain ez nago seguru.
Baina zer esan nahi didazu?
1036
00:59:18,360 --> 00:59:20,280
Zuk zerbait ezkutatzen duzu,
Bixenta.
1037
00:59:20,520 --> 00:59:22,360
Esaten duzuna baino gehiago dakizu,
1038
00:59:22,560 --> 00:59:25,040
eta horregatik agertzen dizkizut
nire zalantzak.
1039
00:59:25,520 --> 00:59:28,440
Nik bilatzen dudan erantzuna,
agian zuk daukazulako.
1040
00:59:28,520 --> 00:59:30,600
Ferminen aurkako
frogarik agertzen bada,
1041
00:59:30,680 --> 00:59:32,200
onartu egin beharko dut.
1042
00:59:32,320 --> 00:59:34,480
Nik neuk salatuko dut
poliziaren aurrean.
1043
00:59:34,800 --> 00:59:36,880
Bai?
Frogarik agertuko balira,
1044
00:59:36,960 --> 00:59:39,680
bera litzateke
nire ahizparen hiltzailea, Bixenta!
1045
00:59:39,760 --> 00:59:43,280
Uste dugu inguruko lagunak
ondo ezagutzen ditugula,
1046
00:59:43,480 --> 00:59:46,200
baina inoiz ez ditugu
oso-osorik ezagutzen.
1047
00:59:46,280 --> 00:59:47,800
Hori da egia bakarra.
1048
00:59:47,880 --> 00:59:49,280
Ezta gertukoenak ere.
1049
00:59:49,360 --> 00:59:52,440
Bai, Bixenta, badakit, baina
nik erantzunak behar ditut orain!
1050
00:59:53,280 --> 00:59:55,400
Esango didazu, mesedez,
dakizun guztia?
1051
00:59:55,800 --> 00:59:57,200
Nik ez dakit ezer.
1052
00:59:57,280 --> 00:59:59,080
Baina, zure tokian banengo,
1053
00:59:59,160 --> 01:00:01,240
gauzak dauden bezala utziko nituzke.
1054
01:00:01,320 --> 01:00:04,080
Horrela bakarrik lasaitu
ahal izango duzu zeure barrena.
1055
01:00:05,760 --> 01:00:07,840
Inkomunikazioa amaitzen denean
1056
01:00:08,200 --> 01:00:09,960
argituko da dena, ikusiko duzu.
1057
01:00:10,400 --> 01:00:12,680
Eta gogoratu: gu ez gara epaileak,
1058
01:00:13,600 --> 01:00:15,600
jendea epaitzea ez da gure lana.
1059
01:01:10,600 --> 01:01:11,840
Ai!
1060
01:01:18,040 --> 01:01:21,320
"Bizitza, sorpresa, ustekabe
eta susto larrien kutxa bat da".
1061
01:01:22,040 --> 01:01:24,120
"Seguru eta lasai gaudela
uste dugunean,
1062
01:01:24,200 --> 01:01:26,200
brastako batek dena iraultzen digu".
1063
01:01:26,880 --> 01:01:29,280
"Pertsona batenganako
usterik onena dugunean...".
1064
01:01:29,640 --> 01:01:30,800
Nire bila datoz.
1065
01:01:31,000 --> 01:01:33,360
"...guztiz fida gaitezkeela
pentsa dugunean,
1066
01:01:33,720 --> 01:01:35,240
traizioa gerta daiteke".
1067
01:01:36,320 --> 01:01:39,280
"Sinetsita gaudenean,
maitasunak gure atea jo duela,
1068
01:01:39,600 --> 01:01:41,080
bizkarra erakusten digu".
1069
01:01:41,600 --> 01:01:44,560
"Eta askotan, etsaitzat geneuzkan
pertsonekin elkartzen gara".
1070
01:01:45,880 --> 01:01:47,840
"Baina egokiera
guztietan lazgarriena,
1071
01:01:48,080 --> 01:01:49,760
benetan lazgarriena,
1072
01:01:50,400 --> 01:01:52,600
maite genuen
pertsonaren traizioa da".
1073
01:01:53,720 --> 01:01:56,120
"Eta ordura arte geneukan
oinarri sendoa galdurik,
1074
01:01:56,360 --> 01:01:57,760
ondoratu egiten gara,
1075
01:01:58,080 --> 01:01:59,840
abaildu, eta galdu".
1076
01:02:01,480 --> 01:02:04,200
"Hala ere, ez da gizakiarenganako
konfiantza galdu behar".
1077
01:02:04,720 --> 01:02:06,520
"Beharrezkoa dugu konfiantza".
1078
01:02:07,360 --> 01:02:09,120
"Beharrezkoa, aurrera egiteko".
1079
01:02:09,200 --> 01:02:11,200
"Beharrezkoa,
geure buruaz fidatzeko,
1080
01:02:11,920 --> 01:02:13,720
nahiz eta askotan oso zaila den".
1081
01:02:14,120 --> 01:02:16,200
"Nahiz eta askotan arriskutsua den".
1082
01:02:16,560 --> 01:02:18,960
"Nahiz eta askotan
biderik aldapatsuena den".
1083
01:02:32,400 --> 01:02:34,600
Beldurra izan behar al diot
osaba Fermini?
1084
01:02:34,680 --> 01:02:37,640
Ferminek egin zuen, baina
seguru nago ez zuela bakarrik egin.
1085
01:02:37,840 --> 01:02:39,960
Atzo elkarrekin oheratu ginen,
eta orain?
1086
01:02:40,040 --> 01:02:41,880
Ez didazu aurpegira begiratzen?
1087
01:02:41,960 --> 01:02:43,600
Ekainak 30?
Hustuta dago!
1088
01:02:49,680 --> 01:02:50,840
Norbait dago?
1089
01:02:50,920 --> 01:02:53,680
Irrati seinale bat jaso nuen
Balbemenditik laguntza eske.
1090
01:02:53,760 --> 01:02:55,000
Isilik egoteko!
1091
01:02:55,720 --> 01:02:56,800
(Tiro bat)
1092
01:02:58,400 --> 01:03:00,280
Nor da argazkiko neska hau?
1093
01:03:00,720 --> 01:03:03,120
Nerea, Jose eta Karmenen alaba.
1094
01:03:03,200 --> 01:03:04,640
Hau al da zuen alaba?
1095
01:03:04,840 --> 01:03:07,160
Engainatu egin nauzu!
1096
01:03:07,480 --> 01:03:09,600
Norbait ni hiltzen saiatzen ari da.
1097
01:03:13,560 --> 01:03:14,800
(Haizea)