1
00:00:01,280 --> 00:00:03,520
Kanpoan dago!
Joni abisatzera noa!
2
00:00:03,600 --> 00:00:06,040
Gutun elektronikoa
Nerea Londresetik bidali diat.
3
00:00:06,160 --> 00:00:07,440
Iritsi bezain pronto.
4
00:00:08,400 --> 00:00:09,960
Zerbait aurkitu duzu?
5
00:00:10,600 --> 00:00:12,440
-Oso karta interesgarria da.
6
00:00:12,840 --> 00:00:14,280
Honek zera esan nahi du:
7
00:00:14,400 --> 00:00:16,600
Bixentaren umeetako bat
ez dela berea.
8
00:00:18,760 --> 00:00:20,760
Izan zintzoak
eta goazen Bablemendira.
9
00:00:20,840 --> 00:00:22,520
Benga.
-Neska! Aizan!
10
00:00:22,600 --> 00:00:24,440
Kantatu! Ozen!
-Ez hagok hemen!
11
00:00:24,720 --> 00:00:26,040
Segi bila!
-Amona!
12
00:00:26,640 --> 00:00:27,960
Harrapatu ginduten!
13
00:00:28,040 --> 00:00:30,480
Hauek Nerea ezagutzen zuten.
Baina Nereak
14
00:00:30,560 --> 00:00:32,840
ez zien esan
Londresera joateko asmoa zuenik.
15
00:00:32,920 --> 00:00:34,000
Pistola lurrera!
16
00:00:36,160 --> 00:00:38,400
"Neure begi bakar honekin
ikusi dut...
17
00:00:39,560 --> 00:00:42,800
Ferminek zer egiten zion
neska horri mendiarteko zuloan.
18
00:00:43,640 --> 00:00:45,720
Eta orain nire bila etorriko da".
19
00:00:45,800 --> 00:00:47,840
Orduan egin beharrekoa egingo diat.
20
00:00:47,920 --> 00:00:49,440
Buruan bi tiro eta kito.
21
00:00:49,520 --> 00:00:52,240
Nik ere asko maite zaitut,
baina nire neba bazina bezala.
22
00:00:52,320 --> 00:00:54,960
Ba turista horiek azkenean
ez zituen Balbemendira etorri.
23
00:00:55,080 --> 00:00:56,960
Nereak Londresera ospa egin eta...
24
00:00:57,040 --> 00:00:58,480
erreserba anulatu zuten.
25
00:00:59,120 --> 00:01:00,160
A!
26
00:01:03,800 --> 00:01:05,480
("Balbemendi" sintonia)
27
00:01:38,080 --> 00:01:39,280
(Haizea)
28
00:01:51,640 --> 00:01:52,960
Kaixo, Ane.
29
00:01:53,360 --> 00:01:54,720
Zure zain geunden.
30
00:01:54,960 --> 00:01:56,560
Goseak egongo zara.
Ane,
31
00:01:56,640 --> 00:01:58,880
hiretzat prestatu dinagu,
ba, zerbait!
32
00:01:58,960 --> 00:02:00,080
Edanen duzu?
33
00:02:00,280 --> 00:02:02,360
Sagardo freskagarria
prestatuko dizut.
34
00:02:02,840 --> 00:02:04,120
"Krisi egoeratan,
35
00:02:04,200 --> 00:02:06,400
tunelaren amaiera
ikusten ez denean,
36
00:02:06,600 --> 00:02:09,000
esperantza ekar dezake
irribarre txiki batek".
37
00:02:09,840 --> 00:02:12,920
"Irrina bat bezalako keinu txikienak
ere esperantza ekar dezake".
38
00:02:13,760 --> 00:02:17,200
Ez kezkatu. Hiltzaile batekin
maitemintzea ez da zure errua.
39
00:02:17,960 --> 00:02:19,360
Lagunekin zaude.
40
00:02:19,440 --> 00:02:21,000
Ez duzu zertan kezkatu.
41
00:02:21,360 --> 00:02:22,800
Esaten nian, ba, nik,
42
00:02:22,880 --> 00:02:25,000
neska honek ez zuela
atsedenik hartuko
43
00:02:25,080 --> 00:02:27,320
Balbemendi Petra bihurtu arte.
44
00:02:27,400 --> 00:02:28,720
(BARRE EGITEN DU)
45
00:02:28,920 --> 00:02:30,000
Baina...
46
00:02:30,240 --> 00:02:31,800
Zerk kezkatzen zaitu?
47
00:02:31,920 --> 00:02:35,040
Iragana ahaztu behar dugu
eta etorkizunari begira jarri.
48
00:02:35,240 --> 00:02:38,120
Ederki mintzatu da naparra
lehenengo aldia bada ere.
49
00:02:38,200 --> 00:02:39,640
Zer arraio?
50
00:02:39,920 --> 00:02:42,240
Topa dadigun etorkizunaren alde!
51
00:02:42,520 --> 00:02:44,120
Akabo iragana!
52
00:02:44,880 --> 00:02:47,480
Etorkizuna irakur dezaket
jendearen eskuetan.
53
00:02:48,200 --> 00:02:49,760
Erakutsi zurea.
54
00:02:52,560 --> 00:02:54,000
(SAKON EGITEN DU ARNAS)
55
00:02:55,480 --> 00:02:57,920
"Norbait zu salbatzera
etorriko den esperantza".
56
00:02:58,280 --> 00:03:00,160
"Bakarrik ez zauden esperantza".
57
00:03:01,760 --> 00:03:03,480
Amesgaizto bat izan da.
58
00:03:04,960 --> 00:03:07,640
Garrasi batean ari zinen
eta sartzea erabaki dut.
59
00:03:08,720 --> 00:03:09,960
Ongi zaude?
60
00:03:12,080 --> 00:03:13,080
Bai.
61
00:03:13,400 --> 00:03:14,600
Ondo nago.
62
00:03:17,160 --> 00:03:19,680
"Eta orduan desio bakarra
pizten da zure barrenean,
63
00:03:20,560 --> 00:03:22,400
irribarrea ez da ametsezkoa".
64
00:03:23,320 --> 00:03:24,560
"Premia bakarra,
65
00:03:24,760 --> 00:03:26,680
irribarrea erreala izan dadila".
66
00:03:27,920 --> 00:03:31,240
"Zorte bezalako kontuak esperantzak
bidalitako aingerutxoak dira".
67
00:03:36,480 --> 00:03:38,920
Neuk lagunduko dizut.
Zer gertatu zait?
68
00:03:39,080 --> 00:03:41,240
Atzo gauean
zorabio bat izan zenuen.
69
00:03:41,320 --> 00:03:43,640
Konortea galdu
eta lurrera erori zinen.
70
00:03:44,000 --> 00:03:45,640
Susto ederra hartu genuen.
71
00:03:45,720 --> 00:03:48,080
Baina, zorionez,
ez zenuen minik hartu!
72
00:03:48,320 --> 00:03:50,840
Denbora gehiegi daramazu
atsedenik hartu gabe.
73
00:03:50,960 --> 00:03:52,600
Eta gaixotzerik nahi ez baduzu
74
00:03:52,720 --> 00:03:54,560
zeure burua zaindu behar duzu!
75
00:03:55,440 --> 00:03:57,800
Geldirik egon ezinda
zabiltza azken boladan.
76
00:03:58,960 --> 00:04:00,000
Normala!
77
00:04:00,080 --> 00:04:01,760
Guztiok gabiltza urduri.
78
00:04:01,840 --> 00:04:04,120
Ferminen kontu...
Ez kezkatu, Bixenta.
79
00:04:04,200 --> 00:04:05,760
Hobeto nago.
Zaude!
80
00:04:06,120 --> 00:04:08,560
Zaude, Ane!
Ohean geratu beharko zenuke!
81
00:04:09,840 --> 00:04:12,160
Atseden hartu behar duzu
nahi duzun arte.
82
00:04:13,160 --> 00:04:15,320
Zu gaixotzen bazara,
ederrak gara, geroa.
83
00:04:15,400 --> 00:04:17,640
Eta Maddi? Zer moduz dago?
Gau ona pasatu du.
84
00:04:17,720 --> 00:04:20,360
Jesus laster bueltatuko da
botikekin, seguru nago!
85
00:04:22,520 --> 00:04:24,400
Argi hau gorabehera askorekin dabil.
86
00:04:24,480 --> 00:04:26,240
Ez dut uste asko iraungo duenik.
87
00:04:26,320 --> 00:04:27,640
Izan ere, landetxeak
88
00:04:27,720 --> 00:04:29,320
energia gehiegi xahutzen du.
89
00:04:29,400 --> 00:04:32,040
Ba hau besterik ez zenuen behar.
Argirik gabe geratzea orain.
90
00:04:32,120 --> 00:04:33,400
Baina zer egin genezake?
91
00:04:33,520 --> 00:04:36,200
Eta Juantxoren etxean
ikusi genuen generadorea?
92
00:04:36,680 --> 00:04:38,000
Balioko al digu?
93
00:04:38,080 --> 00:04:40,240
Zergatik ez?
Ekartzea lortuko bagenu...
94
00:04:40,320 --> 00:04:43,240
Antoniori esan beharko diogu.
Oso abila da kontu horietan.
95
00:04:45,520 --> 00:04:47,280
(Musika iluna)
96
00:04:48,360 --> 00:04:49,600
(Txoriak txioka)
97
00:04:50,640 --> 00:04:51,960
(Ur-burbuilak)
98
00:05:07,440 --> 00:05:08,720
Egin barre.
99
00:05:09,480 --> 00:05:10,600
Ez mugitu.
100
00:05:10,920 --> 00:05:12,160
Kaixo, Ane!
Kaixo.
101
00:05:12,280 --> 00:05:13,720
Joe, mugitu egin zara!
102
00:05:13,800 --> 00:05:15,280
Zertan ari zarete?
103
00:05:15,520 --> 00:05:17,840
Argazki guztiekin
collage bat egin behar dugu.
104
00:05:17,920 --> 00:05:19,320
Eta diferentzia ikusi.
105
00:05:19,400 --> 00:05:21,520
Maddi gaixo zegoenean
eta Maddi sendatuta.
106
00:05:21,600 --> 00:05:23,160
Ideia polita iruditzen zait.
107
00:05:23,240 --> 00:05:25,680
Baina, Peru, mesede bat
eskatu behar dizut lehenago.
108
00:05:25,760 --> 00:05:27,360
Esaiozu aitari argia joan dela.
109
00:05:27,440 --> 00:05:29,640
Juantxoren baserrian
generadore bat dago.
110
00:05:29,720 --> 00:05:31,720
Landetxera ekarriko balu...
Ados.
111
00:05:32,240 --> 00:05:34,000
Gero etorriko naiz berriro.
112
00:05:35,120 --> 00:05:36,360
Agur.
Agur!
113
00:05:38,920 --> 00:05:40,840
Ea ba, zer moduz sukar hori?
114
00:05:43,040 --> 00:05:44,680
Argazki kamera?
Zer da, zurea?
115
00:05:44,800 --> 00:05:45,800
Bai.
116
00:05:45,880 --> 00:05:47,920
Estik oparitu zidan
urtebetetze egunean.
117
00:05:48,000 --> 00:05:50,040
Ez, ez, etzan zaitez.
Sukarra daukazu.
118
00:05:50,920 --> 00:05:52,480
Zer argazki eskasak!
119
00:05:52,560 --> 00:05:54,640
Beno, ez daude hain gaizki ere!
Ezetz?
120
00:05:55,280 --> 00:05:57,040
Oso gaizki ateratzen naiz!
121
00:05:57,120 --> 00:05:59,480
Jope! Zuzen apuntatzen ere
ez daki eta!
122
00:05:59,720 --> 00:06:02,520
Ez izan gogorregia berarekin!
Ikasiko du!
123
00:06:02,600 --> 00:06:03,920
Ez dakit, ba.
124
00:06:04,920 --> 00:06:06,640
Zer moduz zauria?
Kontuz.
125
00:06:06,920 --> 00:06:09,040
Hobeto. Ez ditiat minik ematen.
126
00:06:10,640 --> 00:06:11,920
(HASPEREN EGITEN DU)
127
00:06:12,440 --> 00:06:14,000
Etzan zaitez, etzan zaitez.
128
00:06:14,080 --> 00:06:16,000
Hanka luzatuta edukitzea
komeni zaizu.
129
00:06:29,320 --> 00:06:30,640
(Txoriak txioka)
130
00:06:47,680 --> 00:06:49,080
(Musika iluna)
131
00:07:10,200 --> 00:07:11,960
Noiz arte egon behar dut ohean?
132
00:07:12,040 --> 00:07:13,560
Asper-asper eginda nago.
133
00:07:13,640 --> 00:07:16,560
Ba, zauria ondo sendatu arte,
gutxienez. Ez duzu uste?
134
00:07:16,720 --> 00:07:18,920
Animalien botika
benetan egingo didate?
135
00:07:19,600 --> 00:07:20,680
Jakina!
136
00:07:20,880 --> 00:07:23,240
Bestela ez genuen
zure aita bidaliko haien bila!
137
00:07:24,040 --> 00:07:25,440
Aita oso ausarta da.
138
00:07:25,520 --> 00:07:26,720
Eta zu ere bai.
139
00:07:26,800 --> 00:07:28,680
Dena ondo aterako da.
Ikusiko duzu.
140
00:07:28,760 --> 00:07:31,360
Gaizki ateratzen bada ere,
eskerrak eman nahi dizkizut.
141
00:07:31,440 --> 00:07:33,760
Maddi! Ez esan horrelakorik!
Eta zergatik ez?
142
00:07:34,240 --> 00:07:36,400
Zu beti egon zara
niri laguntzeko prest.
143
00:07:36,560 --> 00:07:38,360
Medikua naiz. Nire lana da.
144
00:07:38,440 --> 00:07:39,960
Eta, gainera, badakizu zer?
145
00:07:40,040 --> 00:07:43,200
Asko asko maite zaitut. Eta ez dut
zuri ezer txarrik gertatzerik nahi.
146
00:07:43,280 --> 00:07:44,640
Eta Fermin?
Fermin?
147
00:07:44,720 --> 00:07:46,280
Ba... Peruk esan zidan...
148
00:07:46,400 --> 00:07:47,880
Fermin gizon ona da, Maddi.
149
00:07:48,080 --> 00:07:49,440
Zuk ere ezagutzen duzu.
150
00:07:49,680 --> 00:07:52,240
Benetan norbaiti kalte egiteko
gai dela sinisten duzu?
151
00:07:52,320 --> 00:07:55,400
Eta zuk sinisten duzu Rosak
hil zituela neska horiek guztiak?
152
00:07:57,680 --> 00:07:59,840
Laster argituko dira
gauza guztiak, Maddi.
153
00:07:59,920 --> 00:08:01,360
Pazientzia beharko dugu.
154
00:08:01,520 --> 00:08:04,280
Zerorrek, zure zauria sendatzeko
beharko duzun beste.
155
00:08:04,400 --> 00:08:06,320
Eta orain, atseden.
156
00:08:07,640 --> 00:08:09,520
Gero etorriko naiz zure bila.
Ados.
157
00:08:29,160 --> 00:08:30,560
(Musika tristea)
158
00:08:46,560 --> 00:08:47,640
Egun on, Idoia!
159
00:08:48,600 --> 00:08:49,800
Erre egin zaitzan?
160
00:08:54,240 --> 00:08:55,680
(Musika hunkigarria)
161
00:09:03,200 --> 00:09:04,240
Egun on.
162
00:09:05,000 --> 00:09:06,000
Karmele.
163
00:09:06,440 --> 00:09:08,640
Idoiak erredura txiki bat
egin du eskuan.
164
00:09:08,920 --> 00:09:10,080
Baina ez da ezer.
165
00:09:10,160 --> 00:09:12,320
Ogia ekarri dizuet.
Labetik atera berria.
166
00:09:12,400 --> 00:09:14,000
Idoiari asko gustatzen zaio.
167
00:09:14,280 --> 00:09:16,680
Dena dela,
sakarritarako egongo da.
168
00:09:16,760 --> 00:09:19,320
Sakarritarako? Zer ba?
Labea itzali egin zait.
169
00:09:19,480 --> 00:09:21,320
Egin gabe egongo da.
Ez, emakumea.
170
00:09:21,400 --> 00:09:23,560
Ekarri ogia, gustura jango dugu.
Mila esker.
171
00:09:23,640 --> 00:09:26,040
Hartuko duzu kafetxo bat?
Ez, eskerrik asko.
172
00:09:26,720 --> 00:09:28,440
Ez dizuet enbarazu egin nahi.
173
00:09:29,960 --> 00:09:32,000
Non zenuen burua
horrela erretzeko?
174
00:09:32,400 --> 00:09:33,680
Nirea izan da errua.
175
00:09:33,800 --> 00:09:35,680
Sartzerakoan
ustekabekoa eman diot.
176
00:09:35,760 --> 00:09:37,400
Horixe gertatu da.
"Ya"...
177
00:09:37,840 --> 00:09:39,240
Eskatu kendua Bixentari.
178
00:09:39,320 --> 00:09:41,040
Primerako bat du erredurentzat.
179
00:09:41,120 --> 00:09:42,520
Horixe egingo dugu.
180
00:09:44,240 --> 00:09:45,280
Jakina.
181
00:09:47,160 --> 00:09:48,200
Kontuz ibili.
182
00:09:49,600 --> 00:09:51,080
(Musika misteriotsua)
183
00:09:55,880 --> 00:09:57,160
(Txoriak txioka)
184
00:10:04,320 --> 00:10:05,720
(Musika lasaia)
185
00:11:34,520 --> 00:11:35,880
(ATEA JOTZEN DUTE)
186
00:11:41,040 --> 00:11:43,440
Olatz.
-Zurekin hitz egin nahi dut.
187
00:11:43,720 --> 00:11:45,160
E, bai. Sartu, sartu.
188
00:11:47,680 --> 00:11:48,800
Zuk baduzu argia?
189
00:11:49,040 --> 00:11:50,440
A, ez dago argirik, ala?
190
00:11:50,520 --> 00:11:52,040
Gure etxean ez, behintzat.
191
00:11:52,200 --> 00:11:54,240
A, behar bada
horregatik ordenagailuak...
192
00:11:55,440 --> 00:11:57,320
E, beno, eseri, eseri.
193
00:11:57,840 --> 00:11:59,200
Barkatu desastre hau.
194
00:12:01,160 --> 00:12:03,520
Utzi hori. Esan behar dizudana
garrantzitsua da.
195
00:12:03,800 --> 00:12:05,760
Ba horrexegatik.
Gauza garrantzitsuak
196
00:12:05,840 --> 00:12:07,840
inguru aproposa behar dute, ezta?
-Jon.
197
00:12:08,400 --> 00:12:10,080
Bale, bale. Ondo da, ondo da.
198
00:12:10,840 --> 00:12:13,360
Egia esan nik ere banuen
zurekin hitz egiteko asmoa.
199
00:12:13,440 --> 00:12:15,760
Ez, ez hasi berriro horrekin.
Ez duzu entzun nahi
200
00:12:15,840 --> 00:12:18,640
zu ni baino zaharragoa zarela.
Gure artekoa ezinezkoa dela.
201
00:12:18,720 --> 00:12:20,160
Pasu egiten diat horri.
202
00:12:20,240 --> 00:12:22,640
Ez dizut hitzik entzun nahi
berri horren inguruan.
203
00:12:22,760 --> 00:12:24,320
Hitz erdirik ere ez, aditu?
204
00:12:27,960 --> 00:12:29,440
Anttonekin moztu dut.
205
00:12:29,760 --> 00:12:32,320
Zuk jakitea nahi nuen,
ezertarako balio ez badu ere.
206
00:12:32,440 --> 00:12:34,120
Ez dut gezur batean bizi nahi.
207
00:12:34,520 --> 00:12:37,560
Antton asko maite dut, baina...
ez berak nahiko lukeen moduan.
208
00:12:37,640 --> 00:12:39,560
Ez diot minik eman nahi.
Tira,
209
00:12:40,120 --> 00:12:42,080
dagoeneko nahiko min eman diot.
210
00:12:42,360 --> 00:12:44,320
Hori bistakoa da,
baina esan nahi dut
211
00:12:44,400 --> 00:12:47,520
ez diodala sufrimendu gehiago.
Eta zenbait eta gehiago itxaron...
212
00:12:48,240 --> 00:12:49,840
okerrago izango litzateke.
213
00:12:52,520 --> 00:12:53,800
Beno, hori.
214
00:12:53,880 --> 00:12:55,440
Zuk jakitea nahi nuen.
215
00:12:55,880 --> 00:12:57,000
Olatz!
216
00:12:57,600 --> 00:13:00,280
Zeozer ez da esan behar.
Ez nator kontsolamendu bila.
217
00:13:01,120 --> 00:13:03,320
Nork nekien nola bukatuko zen
gure artekoa.
218
00:13:03,600 --> 00:13:05,960
Zaude isilik,
segundo bakar batez bada ere.
219
00:13:06,400 --> 00:13:07,960
Orain nire txanda da, bale?
220
00:13:08,400 --> 00:13:09,440
Egia da
221
00:13:09,720 --> 00:13:11,440
ni zu baino zaharragoa naizela.
222
00:13:11,520 --> 00:13:14,240
Eta hasieratik esan dizudala
gure artekoa ezinezkoa dela.
223
00:13:14,320 --> 00:13:15,720
Baina egunotan
224
00:13:15,960 --> 00:13:17,240
zutaz gogoratu naiz.
225
00:13:17,320 --> 00:13:19,800
Zure falta somatu dut
eta zurekin egon nahi nuen.
226
00:13:21,360 --> 00:13:23,480
Kostatu egiten zait
hau esatea, baina...
227
00:13:24,600 --> 00:13:26,520
zutaz maitemindu naizela uste dut.
228
00:13:28,040 --> 00:13:29,760
Ez zara gezurretan ari, ezta?
229
00:13:31,360 --> 00:13:32,440
Ai.
230
00:13:32,840 --> 00:13:34,560
Banuen hori entzuteko premia.
231
00:13:35,200 --> 00:13:36,680
Dena aldrebes atera zait.
232
00:13:37,320 --> 00:13:39,880
Lehendabizi Maddirena
eta gero bahiketarena.
233
00:13:41,000 --> 00:13:43,600
Zerbaitek ondo atera behar zuela
esaten zidan barrenak.
234
00:13:43,880 --> 00:13:45,480
Zure barrenak arrazoi du.
235
00:13:46,640 --> 00:13:47,880
Maite zaitut.
236
00:13:54,480 --> 00:13:56,040
Ba ez dago horren txarra.
237
00:13:56,120 --> 00:13:57,680
Ondo dagoela esango nuke.
238
00:13:58,760 --> 00:14:00,520
Egun on, Antton.
Egun on.
239
00:14:01,440 --> 00:14:03,000
Zer moduz hanka, hobeto?
240
00:14:03,080 --> 00:14:04,360
Bai.
Minik?
241
00:14:04,440 --> 00:14:05,600
Ez.
Joe,
242
00:14:05,680 --> 00:14:07,760
ezin diat sinistu.
Sinistu nahi duzuna.
243
00:14:07,840 --> 00:14:09,840
Zer kristo gertatzen zaik?
Ba gau osoan
244
00:14:09,920 --> 00:14:12,120
ez dudala begirik bildu, horixe.
Minagatik?
245
00:14:12,200 --> 00:14:14,240
Ez dut minik.
A. "Ya", Antton.
246
00:14:14,480 --> 00:14:16,360
Normala duk beldurra izatea.
247
00:14:16,480 --> 00:14:18,880
Baina alproja horiek
ez dituk berriz ere itzuliko.
248
00:14:18,960 --> 00:14:20,760
Egon lasai.
Nik ez dut beldurrik.
249
00:14:20,840 --> 00:14:22,200
Gora haiz, Antton.
250
00:14:22,280 --> 00:14:24,520
Aita bezalakoxea!
Hala ere, zaindu hanka.
251
00:14:25,040 --> 00:14:27,920
Ondo izatea komeni dik.
Utzi bakean, ez naiz ume moko bat.
252
00:14:28,920 --> 00:14:31,400
Baina zer arraio
du orain honek berriz?
253
00:14:31,600 --> 00:14:33,080
Nork ulertu behar du?
254
00:14:33,160 --> 00:14:34,640
Hi ba al dakin ezer?
255
00:14:35,680 --> 00:14:37,600
Non ibili haiz, Peru?
Maddirekin.
256
00:14:37,680 --> 00:14:40,200
Eta gero zure bila.
Soroan zinela uste nuen.
257
00:14:40,520 --> 00:14:42,400
Landetxean
zure laguntza behar dute.
258
00:14:42,480 --> 00:14:44,960
Argirik gabe geratu dira.
Eta jesus kanpoan da.
259
00:14:45,040 --> 00:14:46,240
Ondo dago.
A,
260
00:14:46,320 --> 00:14:49,040
eta zerbait aipatu didate
Juantxoren generadoreari buruz.
261
00:14:49,120 --> 00:14:51,080
A, pentsatzen dut zer nahiko duten.
262
00:14:51,360 --> 00:14:53,680
Gero joango gaituk
traste zahar horren bila.
263
00:14:53,920 --> 00:14:54,960
Mila esker.
264
00:14:56,360 --> 00:14:57,760
Zer moduz dago Maddi?
265
00:14:57,840 --> 00:14:59,720
Beti bezala.
Sendatuko da.
266
00:14:59,800 --> 00:15:00,800
Bai.
267
00:15:00,880 --> 00:15:03,360
Ea Jesusek botikak
ekartzen dituen lehenbailehen.
268
00:15:04,080 --> 00:15:05,120
Aita.
269
00:15:05,280 --> 00:15:07,400
Beldurra izan behar al diot
osaba Fermini?
270
00:15:07,480 --> 00:15:08,600
Ez, Peru.
271
00:15:08,920 --> 00:15:10,360
Osabak asko maite hau.
272
00:15:10,480 --> 00:15:12,160
Ez liteke ezer txarrik egingo.
273
00:15:12,240 --> 00:15:13,800
Eta nik ez nioke utziko.
274
00:15:14,360 --> 00:15:16,880
Asko pozten naiz
gauza horiek osabak egin zituelako.
275
00:15:16,960 --> 00:15:19,680
Eta ez amak. Gaiztoa izatea al da
horregatik poztea?
276
00:15:19,840 --> 00:15:21,800
Nola izango haiz ba hi gaiztoa,
Peru?
277
00:15:21,880 --> 00:15:24,640
Beno, behin elizan entzun nuen
gauza txarrak pentsatzea
278
00:15:24,720 --> 00:15:26,640
bekatua dela.
Elizan, elizan...
279
00:15:26,760 --> 00:15:28,200
Ahaztu kontu horiek.
280
00:15:28,280 --> 00:15:30,560
Badakit osabak
gauza ikaragarriak egin dituela.
281
00:15:30,760 --> 00:15:32,480
Baina maite dut.
"Ya".
282
00:15:32,840 --> 00:15:35,640
Maite duen norbait,
gaizki portatzen bada ere,
283
00:15:35,960 --> 00:15:38,920
ezin da egun batetik bestera
maitatzeari utzi, Peru.
284
00:15:39,120 --> 00:15:40,400
Ba zuk egin zenuen.
285
00:15:41,120 --> 00:15:43,400
Zer egin nuen nik?
Ama maitatzeari utzi zenion.
286
00:15:43,480 --> 00:15:46,320
Ez, Peru.
Nik ez nion ama maitatzeari utzi.
287
00:15:46,600 --> 00:15:49,000
Haserre nengoen berarekin,
ez duk gauza bera.
288
00:15:49,080 --> 00:15:50,520
Ba hanka sartu zenuen.
289
00:15:50,600 --> 00:15:52,160
Amak ez zuen eta errurik.
290
00:15:54,720 --> 00:15:57,360
Ia-ia errudun sentitzen naiz
pozik egoteagatik.
291
00:15:59,000 --> 00:16:00,760
Gertatzen den guztia ikusita eta,
292
00:16:00,840 --> 00:16:02,240
pozik sentitzen naiz.
293
00:16:03,080 --> 00:16:05,080
Eta zer egingo dugu
hemendik aurrera?
294
00:16:05,320 --> 00:16:07,680
Hara, zu bai mutil espeziala.
295
00:16:07,760 --> 00:16:08,800
Zer ba?
296
00:16:08,880 --> 00:16:11,320
Etorkizunaz arduratzen garenak
ez al gara emakumeak?
297
00:16:11,400 --> 00:16:13,320
Horiek ez al dira igarleak?
298
00:16:13,560 --> 00:16:14,760
Eta, gainera,
299
00:16:14,840 --> 00:16:16,880
gizonezkoak gara
deklaratzen garenak.
300
00:16:16,960 --> 00:16:18,880
"Ya" ikusi duzu.
-Zer esan nahi duzu?
301
00:16:18,960 --> 00:16:20,560
Zu izan zarela.
-Bai, noski.
302
00:16:20,640 --> 00:16:23,520
Baina nork esan ditu hitz magikoak?
-Zer "hitz magiko"?
303
00:16:23,600 --> 00:16:25,720
"Zurekin maitemindu naiz".
304
00:16:27,560 --> 00:16:30,080
Ez didazu oraintxe esango
nirekin oheratzeko, ezta?
305
00:16:30,160 --> 00:16:32,040
(BARREZ) Beno, gutxi gorabehera!
306
00:16:32,120 --> 00:16:33,920
Txerri hutsak zarete denak.
-Beno,
307
00:16:34,000 --> 00:16:36,000
kontua da ondo atera dela, ezta?
308
00:16:37,720 --> 00:16:39,160
Ez, serio, benetan.
309
00:16:39,880 --> 00:16:42,080
Zer egingo dugu hemendik aurrera?
-Ez dakit.
310
00:16:42,320 --> 00:16:44,760
Hau ez da momentu egokiena
gure artekoa kontatzeko.
311
00:16:45,000 --> 00:16:46,600
Hobe izango dugu itxoitea.
312
00:16:47,040 --> 00:16:49,160
Noiz arte?
-Dena konpondu arte.
313
00:16:50,040 --> 00:16:51,920
Etxekoei ez zaie gehiegi gustatuko.
314
00:16:52,360 --> 00:16:53,560
Arrazoi duzu.
315
00:16:53,640 --> 00:16:54,960
(ATEA JOTZEN DUTE)
316
00:16:55,200 --> 00:16:56,640
E... Bai, nor da?
317
00:16:56,960 --> 00:16:59,080
"Ni naiz, Ane".
Bai, berehala!
318
00:17:04,480 --> 00:17:05,760
Tori, "ya".
319
00:17:08,440 --> 00:17:09,560
"Ya", bai.
320
00:17:10,400 --> 00:17:12,760
Gauza bat ahaztu zaizu,
gauza bat ahaztu zaizu.
321
00:17:18,520 --> 00:17:20,040
Aupa, Ane.
Aupa, Jon.
322
00:17:20,240 --> 00:17:21,800
Eskerrak eman nahi dizkizut.
323
00:17:22,000 --> 00:17:23,360
Aupa! Barkatu.
324
00:17:23,440 --> 00:17:25,720
E... beno, ez kezkatu MP3agatik,
325
00:17:25,800 --> 00:17:28,600
begiratu bat emango diot.
Seguru konexioren bat izango dela.
326
00:17:28,680 --> 00:17:29,680
Bai, seguru.
327
00:17:29,760 --> 00:17:31,280
Beno, ni banoa.
-Beno ba.
328
00:17:31,360 --> 00:17:32,520
Agur.
Benga.
329
00:17:32,800 --> 00:17:33,880
Agur!
330
00:17:34,800 --> 00:17:36,200
Eseri, eseri lasai.
331
00:17:40,080 --> 00:17:41,680
(Musika hunkigarria)
332
00:17:54,080 --> 00:17:55,520
Maite haizu, Rosa.
333
00:17:57,360 --> 00:17:59,280
Hutsune handia dut zu gabe.
334
00:18:00,400 --> 00:18:01,520
Berandu.
335
00:18:03,480 --> 00:18:06,640
Nolatan sinistu nuen
zuk hil zenituela neska horiek?
336
00:18:07,880 --> 00:18:10,240
Gero eta zalantza
gehiago ditut Ferminekin.
337
00:18:12,000 --> 00:18:13,560
Zalantzak? Ferminekin?
338
00:18:14,200 --> 00:18:15,560
Eta bera izan balitz?
339
00:18:16,000 --> 00:18:18,400
Sentitzen dut, Ane,
baina nik argi ikusten dut.
340
00:18:19,400 --> 00:18:20,760
Ferminek egin zuen.
341
00:18:20,840 --> 00:18:23,400
Berak hil zituen neska guztiak,
eta, seguru asko,
342
00:18:24,560 --> 00:18:26,000
zure ahizpa ere bai.
343
00:18:26,800 --> 00:18:28,920
Baina seguru nago
ez zuela bakarrik egin.
344
00:18:29,000 --> 00:18:31,240
Zer esan nahi duzu?
Oraindik ez dut frogarik,
345
00:18:31,480 --> 00:18:33,800
eta ez dakit nor izan daitekeen
bere konplizea.
346
00:18:33,880 --> 00:18:35,880
Baina seguru nago
herriko norbait dela.
347
00:18:36,000 --> 00:18:38,800
Ikertzen jarraitu behar dugu.
Bere konplizea nor den jakin.
348
00:18:39,040 --> 00:18:41,440
Turista horien arrastoa
jarraitu beharko genuke.
349
00:18:41,520 --> 00:18:43,160
Nerearekin hitzordua zutenak.
350
00:18:43,240 --> 00:18:44,640
Alferrik.
Zer ba?
351
00:18:45,360 --> 00:18:46,880
Estirekin hitz egin dut ba.
352
00:18:46,960 --> 00:18:49,480
Turistek bertan behera
utzi zituzten erreserbak.
353
00:18:49,760 --> 00:18:52,000
Ez ziren Balbemendira etorri?
Hala dirudi.
354
00:18:52,640 --> 00:18:55,120
Agian guk ere bertan behera
utzi behar genuke dena.
355
00:18:56,080 --> 00:18:57,720
Ez dakit egia jakin nahi dudan.
356
00:18:57,800 --> 00:18:59,480
Ezin duzu orain etsi!
357
00:18:59,800 --> 00:19:01,280
Hobe da egia jakitea.
358
00:19:01,920 --> 00:19:03,080
Ziur?
359
00:19:05,240 --> 00:19:06,440
Badabil?
360
00:19:06,520 --> 00:19:09,600
Ez, eta landetxeko
informazio guztia daukat barruan.
361
00:19:10,360 --> 00:19:12,360
Ez dut dena begiratzeko
astirik izan.
362
00:19:12,720 --> 00:19:13,720
Lastima.
363
00:19:14,480 --> 00:19:16,440
Espero dut memoria ondo egotea.
364
00:19:16,800 --> 00:19:19,000
Itzal argiekin ez da jakiten inoiz.
365
00:19:23,720 --> 00:19:25,200
Ane, zer duzu?
366
00:19:25,680 --> 00:19:27,280
Ondo zaude?
Bai.
367
00:19:32,760 --> 00:19:35,080
Peru etorri zait lezioak ematen.
368
00:19:37,160 --> 00:19:38,800
Mutiko bizkorra.
369
00:19:39,760 --> 00:19:42,120
Beti jakin du errugabea zinela.
370
00:19:42,400 --> 00:19:44,440
Ez du sekula zalantzarik izan.
371
00:19:45,680 --> 00:19:47,280
Mutiko jatorra da Peru.
372
00:19:49,480 --> 00:19:50,480
Antton...
373
00:19:52,200 --> 00:19:53,960
Antton gaizki pasatzen ari da.
374
00:19:54,440 --> 00:19:55,880
Ez dakit nola lagundu,
375
00:19:56,280 --> 00:19:57,640
ezagutzen nauzu.
376
00:19:58,520 --> 00:20:01,160
Ez naiz oso jaioa lan horietan.
377
00:20:03,000 --> 00:20:04,400
Zu bai, ordea.
378
00:20:05,680 --> 00:20:07,120
Ez zenuen parekorik.
379
00:20:08,120 --> 00:20:11,520
Ikusi orduko, bazenekien
nola zeunden gure semeak.
380
00:20:15,960 --> 00:20:17,200
Barkatu.
381
00:20:19,080 --> 00:20:20,440
Barkatu, Rosa.
382
00:20:22,440 --> 00:20:23,880
Zure ondoan behar nuen.
383
00:20:24,800 --> 00:20:25,880
Zu babesten.
384
00:20:27,680 --> 00:20:28,720
(Txoriak)
385
00:20:36,440 --> 00:20:37,840
Loreak ekarri dizkizut.
386
00:20:43,840 --> 00:20:46,400
Ez da ezer. Tentsio-jaitsiera bat,
387
00:20:46,480 --> 00:20:48,320
edo azkarregi altxatu naizela.
388
00:20:48,520 --> 00:20:49,520
Seguru?
389
00:20:51,200 --> 00:20:52,480
Nor da hemen medikua?
390
00:20:53,040 --> 00:20:55,640
Zu, baina kezkatuta utzi nauzu.
Ez da ezer.
391
00:20:56,080 --> 00:20:57,680
Zerbait janda pasatuko zait.
392
00:20:58,000 --> 00:20:59,960
Zer nahi duzu?
Gaileta batzuk, edo?
393
00:21:00,480 --> 00:21:01,520
Bai.
394
00:21:01,960 --> 00:21:03,800
Kafea nahi duzu?
Ez, ez.
395
00:21:04,800 --> 00:21:06,360
Tori.
Eskerrik asko.
396
00:21:08,360 --> 00:21:09,720
Zer moduz dago Maddi?
397
00:21:10,160 --> 00:21:11,240
Berdin.
398
00:21:11,760 --> 00:21:13,680
Ea Jesus laster datorren botikekin.
399
00:21:16,080 --> 00:21:17,160
Kaixo.
400
00:21:18,360 --> 00:21:19,720
Zer moduz egin duzu lo?
401
00:21:19,960 --> 00:21:21,040
Ondo, eta zuk?
402
00:21:21,120 --> 00:21:23,600
Aingeruek bezala.
Aspaldian ez nuen hain ondo egin.
403
00:21:23,840 --> 00:21:26,080
Argi dago zure konpainiak
on egiten didala.
404
00:21:26,480 --> 00:21:28,800
Beti nirekin
lo egin beharko duzu aurrerantzean.
405
00:21:29,080 --> 00:21:30,600
Nire osasuna zara.
406
00:21:31,240 --> 00:21:32,760
Argia joan da landetxean.
407
00:21:32,840 --> 00:21:35,280
Horrela jarraitzen badugu
janaria bota beharko dugu.
408
00:21:35,480 --> 00:21:38,240
Oso goiz jaiki zara goizean.
-Eginbeharrak nituen.
409
00:21:38,320 --> 00:21:40,680
Ni ez naiz turismoa egitera
etorri Balbemendira.
410
00:21:40,760 --> 00:21:43,080
Zer duzu?
-Ezer ez. Ditxosozko argia.
411
00:21:43,160 --> 00:21:44,680
Ez esan ergelkeriarik!
412
00:21:44,920 --> 00:21:46,160
Zer gertatzen da?
413
00:21:46,360 --> 00:21:47,840
Zergatik zabiltza iheska?
414
00:21:48,680 --> 00:21:50,360
Atzo elkarrekin oheratu ginen,
415
00:21:50,480 --> 00:21:52,560
eta orain ez didazu
aurpegira begiratzen?
416
00:21:52,680 --> 00:21:54,080
Ez dut ulertzen.
417
00:21:55,360 --> 00:21:57,480
Ez zait gustatu
zure gelan aurkitu dudana.
418
00:21:59,760 --> 00:22:02,400
Bueltan ematen aritu naiz
Juantxoren heriotzari buruz,
419
00:22:02,920 --> 00:22:04,600
eta ez diot azalpenik ematen.
420
00:22:05,000 --> 00:22:06,600
Ez dut loturarik aurkitzen
421
00:22:06,680 --> 00:22:08,520
beraren eta hildako nesken artean.
422
00:22:08,600 --> 00:22:10,440
Aurreko guztiak neskak izan dira.
423
00:22:10,600 --> 00:22:12,520
Eta bakar bat ere ez dute tiroz hil.
424
00:22:13,000 --> 00:22:14,720
Juantxo, gainera, herrikoa zen.
425
00:22:14,800 --> 00:22:16,920
Uste dut badakidala
zein den lotura hori.
426
00:22:17,000 --> 00:22:18,280
Zer esan nahi duzu?
427
00:22:18,360 --> 00:22:20,680
Eguneroko bat aurkitu nuen
Juantxoren baserrian.
428
00:22:20,800 --> 00:22:22,520
Juantxok berak idatzitakoa.
429
00:22:22,840 --> 00:22:24,720
Juantxoren diario bat?
Antza denez...
430
00:22:24,800 --> 00:22:26,800
Fermin ikusi zuen neskari...
431
00:22:29,120 --> 00:22:31,240
Hala idatzi zuen,
behintzat, berak, eta...
432
00:22:32,200 --> 00:22:33,240
"Ya".
433
00:22:35,320 --> 00:22:37,320
Juantxo testigua izan zen.
434
00:22:37,840 --> 00:22:39,160
Testigu hutsa.
435
00:22:40,280 --> 00:22:42,000
Ferminek ikusi egin zuen, eta...
436
00:22:43,840 --> 00:22:45,600
horrek heriotzera eraman zuen.
437
00:22:47,840 --> 00:22:50,880
Eta Ferminek ez zekien
Juantxok den-dena idatzita zuenik?
438
00:22:52,600 --> 00:22:53,840
Hala ematen du.
439
00:22:54,400 --> 00:22:55,480
Joder.
440
00:22:56,520 --> 00:22:58,080
Horrek dena argitzen du.
441
00:23:00,600 --> 00:23:02,120
Horrek dena argitzen du.
442
00:23:02,640 --> 00:23:04,000
Sentitzen dut, Ane.
443
00:23:06,760 --> 00:23:08,560
Pistola hori ez da nirea.
-A, ez?
444
00:23:08,680 --> 00:23:11,280
Eta norena da, orduan?
Zure gauzen artean aurkitu dut.
445
00:23:11,360 --> 00:23:12,760
Jonena.
-Benga.
446
00:23:13,160 --> 00:23:14,960
Nik aurkitu egin nuen, besterik ez.
447
00:23:15,040 --> 00:23:17,040
Eta gordetzea erabaki nuen,
badaezpada.
448
00:23:17,120 --> 00:23:19,720
Hori ez da posible, Jonek ez luke...
-Ez luke zer?
449
00:23:20,320 --> 00:23:21,720
Drogekin trafikatuko?
450
00:23:22,200 --> 00:23:23,480
Pistola eramango?
451
00:23:24,040 --> 00:23:25,760
Hori esan nahi duzu?
-Beno.
452
00:23:26,120 --> 00:23:27,600
Ba leporaino sartuta dago.
453
00:23:27,680 --> 00:23:29,960
Eta zeuk ikusi duzu
zer gertatu den bere erruz.
454
00:23:30,040 --> 00:23:32,880
Guztiok arriskuan jarri gaitu!
-Bai, badakit, baina horrek...
455
00:23:32,960 --> 00:23:35,760
Esti, esan dizut segurtasun-enpresa
batean egiten dudala lan,
456
00:23:35,840 --> 00:23:38,240
eta gauza harrigarriak
ikusteko aukera izan dut.
457
00:23:38,320 --> 00:23:40,320
Ez naiz polizia,
baina ezta tontoa ere.
458
00:23:40,400 --> 00:23:42,720
Ez nuen pistola hori
bere eskuetan utzi nahi.
459
00:23:43,880 --> 00:23:45,960
Antonio!
Argia joan da landetxean,
460
00:23:46,040 --> 00:23:48,200
ezin dugu horrela jarraitu.
Bai, bazekinat.
461
00:23:48,280 --> 00:23:50,480
Gelditzen zaigun janari apurra
ustel liteke.
462
00:23:50,560 --> 00:23:52,880
Juantxoren baserriko
generadorea ekarriko dinat.
463
00:23:52,960 --> 00:23:55,160
Balioko al du?
Hala espero dinat.
464
00:23:55,960 --> 00:23:57,760
Estimatzen dizut.
Hi, Marcos!
465
00:23:57,840 --> 00:24:00,200
Hire laguntza beharko dinat.
Nik ezin dut orain.
466
00:24:00,280 --> 00:24:02,840
A, ez?
Ez egiteko berriz badaukak, ba.
467
00:24:02,920 --> 00:24:06,040
Hago hemen.
Bilatuko diat norbait beste nonbait.
468
00:24:06,760 --> 00:24:08,440
Gero arte.
Bai, Esti.
469
00:24:10,040 --> 00:24:11,160
Entzun, Esti.
470
00:24:11,240 --> 00:24:13,800
Ez nizuke gezurrik esango.
-Sentitzen dut. Nik...
471
00:24:13,880 --> 00:24:15,840
Epaitu aurretik
galdetu izan bazenu...
472
00:24:16,400 --> 00:24:18,640
Bai, baina nola jakingo nuen?
-Ba galdetuta.
473
00:24:23,360 --> 00:24:24,960
(Musika misteriotsua)
474
00:24:31,280 --> 00:24:33,480
(ATEA JOTZEN DUTE)
Aurrera, irekita dago!
475
00:24:34,560 --> 00:24:36,560
Zertan ari haiz?
Antonio!
476
00:24:37,600 --> 00:24:40,120
Ba argia joan denean
ordenagailua izorratu zaidak,
477
00:24:40,200 --> 00:24:42,640
eta hementxe. Konpontzen.
Edo saiatzen, behintzat.
478
00:24:42,720 --> 00:24:44,880
Horrexegatik etorri nauk!
Ordenagailuagatik?
479
00:24:44,960 --> 00:24:47,720
Ez, motel. Landetxean
argirik gabe geratu dituk.
480
00:24:48,080 --> 00:24:50,480
Juantxoren etxeko generadorea
ekarri behar diagu.
481
00:24:50,560 --> 00:24:53,040
Orain ezin diat,
ordenagailua konpondu behar diat.
482
00:24:53,120 --> 00:24:55,840
Hi, Jon. Atzokoa eta gero
nirekin zorretan hago.
483
00:24:55,920 --> 00:24:57,800
Emandako ukabilkadaz ari haiz?
484
00:24:58,320 --> 00:24:59,640
Ondo merezikoa zuen.
485
00:25:01,720 --> 00:25:03,880
Etxean egongo hauk hire zain!
Berehala noa!
486
00:25:05,240 --> 00:25:07,320
Hi haiz!
Hi haiz kabroia!
487
00:25:07,400 --> 00:25:09,240
Bale, bale, Antonio.
Lasai, lasai.
488
00:25:14,560 --> 00:25:16,280
Aupa, Ane. Zerbait nahi?
489
00:25:17,160 --> 00:25:18,680
Freskagarri bat, mesedez.
490
00:25:18,760 --> 00:25:21,160
Ez da oso hotza egongo.
Argi gabe geratu gara.
491
00:25:21,360 --> 00:25:22,640
Bai, badakit.
492
00:25:22,720 --> 00:25:25,680
Eta batek daki
zein izango den hurrengo sorpresa.
493
00:25:26,240 --> 00:25:28,840
Sorpresak, normalean,
pozgarriak izaten dira.
494
00:25:29,280 --> 00:25:31,400
Gureak, ordea,
zein baino zein zitalagoak.
495
00:25:31,840 --> 00:25:32,880
Balbea.
496
00:25:33,120 --> 00:25:34,600
Madarikazio alua.
497
00:25:35,720 --> 00:25:37,440
Horrela ere ondo sartuko zait.
498
00:25:39,120 --> 00:25:40,800
Bakarrik hartu beharko duzu.
499
00:25:40,880 --> 00:25:43,080
Sukaldera joan behar dut
botilak antolatzera.
500
00:25:43,160 --> 00:25:45,160
Aizu, zer moduz zaude?
501
00:25:45,400 --> 00:25:47,440
Atzo zorabiatu egin zinen.
Ondo nago,
502
00:25:47,520 --> 00:25:50,840
ez zer ezer larria izan.
Besteen burua zaintzea ondo dago,
503
00:25:50,920 --> 00:25:52,880
baina bakoitzak berea
zaindu behar du.
504
00:25:52,960 --> 00:25:55,720
Saiatuko naiz. Baina badaude
aldrebes egiten dutenak ere.
505
00:25:55,800 --> 00:25:58,280
Beren burua ondo zaindu
eta besteei hor konpon.
506
00:25:58,360 --> 00:26:00,200
Egia borobila!
Zenbat halako!
507
00:26:00,280 --> 00:26:01,720
Gehiengo absolutua.
508
00:26:09,200 --> 00:26:12,160
Turista batzuek gela bat hartu zuten
landetxean ekainaren 30ean.
509
00:26:12,360 --> 00:26:14,520
Neska hil zuten garaia,
gutxi gorabehera.
510
00:26:14,920 --> 00:26:16,400
Ekainak 12...
511
00:26:17,080 --> 00:26:18,120
13...
512
00:26:18,560 --> 00:26:19,720
¿Eta ekainak 30?
513
00:26:21,400 --> 00:26:22,520
Moztuta dago!
514
00:26:31,160 --> 00:26:32,440
Aizu, Esti,
515
00:26:32,640 --> 00:26:35,040
zerbait gertatu zen ekainaren 30ean?
516
00:26:36,040 --> 00:26:37,160
Ekainak 30?
517
00:26:37,800 --> 00:26:39,240
Nik dakidanez ezer ez.
518
00:26:42,960 --> 00:26:44,560
Ez nian beste aukerarik izan!
519
00:26:44,640 --> 00:26:46,560
Eskatu izan banian
ez hidan utziko,
520
00:26:46,640 --> 00:26:48,520
heuk ere badakik hori.
Eta, gainera,
521
00:26:48,600 --> 00:26:51,040
hire walkieari esker
irratia konpontzea lortu nian,
522
00:26:51,120 --> 00:26:53,560
eta kanpoko norbaitekin
harremanetan jarri ninduan!
523
00:26:53,680 --> 00:26:56,400
Bai! Baina walkiaren
lapurretari buruz ezer ez!
524
00:26:56,480 --> 00:26:58,400
Beno...
Heure kontura egin duk dena
525
00:26:58,480 --> 00:27:00,640
inori ezer esan gabe!
Bale, sentitzen diat.
526
00:27:00,720 --> 00:27:02,680
Walkiea eskatu izan balit
utziko nian!
527
00:27:02,880 --> 00:27:05,600
Besteengan pentsatu beharko huke
heuren kabuz jardun ordez!
528
00:27:05,680 --> 00:27:08,800
Zenbat aldiz esan behar diat bat
hartuta egin behar ditugula gauzak?
529
00:27:08,880 --> 00:27:11,280
Helburu zintzo batekin egin nian,
guztion onerako!
530
00:27:11,360 --> 00:27:14,080
Ez, Jon, ez. Ez duk horren zintzo
jokatu herriarentzat.
531
00:27:14,400 --> 00:27:16,680
Irratia ez huen erabiliko
beste zerbaitetarako?
532
00:27:16,760 --> 00:27:19,160
Baita zera ere!
Hori ez zen tartean egongo!
533
00:27:19,240 --> 00:27:21,000
Ez!
Hik baietz etorriko zirela!
534
00:27:21,080 --> 00:27:22,480
Egia esan nizuen!
535
00:27:23,880 --> 00:27:25,400
Eta benetan eskertzen diat
536
00:27:25,480 --> 00:27:27,120
niregatik egin duzuen guztia.
537
00:27:28,760 --> 00:27:30,600
Beste bat erosi beharko didak.
538
00:27:31,760 --> 00:27:33,240
Hire zain egongo nauk.
539
00:27:34,840 --> 00:27:36,520
(Musika misteriotsua)
540
00:27:46,640 --> 00:27:48,200
(Musika hunkigarria)
541
00:27:58,480 --> 00:27:59,840
Zer moduz zaude?
542
00:28:00,040 --> 00:28:01,840
Axola zaizu, ala?
-Jakina.
543
00:28:02,520 --> 00:28:03,800
Ba ez du ematen.
544
00:28:03,960 --> 00:28:05,280
Ez esan horrelakorik.
545
00:28:05,480 --> 00:28:07,760
Egoera ez da batere erraza
gutako inorentzat.
546
00:28:07,960 --> 00:28:10,000
Batez ere niretzat,
esan nahiko duzu.
547
00:28:10,160 --> 00:28:12,440
Nola nagoen?
Ba zeharo izorratuta.
548
00:28:12,520 --> 00:28:14,960
Putaseme horri
buruan tiro egin izan baliat hobeto.
549
00:28:15,040 --> 00:28:17,600
Ez esan horrelakorik!
-Zuk galdetu didazu nola nagoen,
550
00:28:17,720 --> 00:28:19,280
ez zenuen erantzuna nahi?
551
00:28:19,720 --> 00:28:20,720
"Ya"...
552
00:28:20,920 --> 00:28:22,440
Zuri bost axola nola nagoen.
553
00:28:22,560 --> 00:28:24,640
Zure laguna izaten
jarraitu nahi nuke.
554
00:28:25,840 --> 00:28:27,040
Zer gertatzen da?
555
00:28:27,560 --> 00:28:28,600
Ezer ez.
556
00:28:28,680 --> 00:28:30,880
Gauza bat egiaztatu nahi nuen,
besterik ez.
557
00:28:30,960 --> 00:28:31,960
-Zer?
558
00:28:32,360 --> 00:28:33,880
Joan zaizu lepoko beldurra.
559
00:28:34,320 --> 00:28:35,760
Nork egin zizun?
560
00:28:36,040 --> 00:28:37,160
Estik?
561
00:28:37,520 --> 00:28:38,560
Bai.
562
00:28:39,920 --> 00:28:41,040
"Ya"...
563
00:28:41,600 --> 00:28:44,080
Ez al zenian esan, ba,
Maddik egin zizula?
564
00:28:45,160 --> 00:28:47,160
Antton, hire laguntza behar diat.
565
00:28:47,440 --> 00:28:50,000
Juantxoren baserritik
generadorea ekarri behar diagu.
566
00:28:50,080 --> 00:28:53,000
Ta ez diat ezezkorik ebakitzen.
Ez nuen ezetza emateko asmorik.
567
00:28:53,560 --> 00:28:56,040
Hori da zure arazoa,
Peru bezala tratatzen nauzula.
568
00:28:56,120 --> 00:28:59,120
Eta ni ez naiz umemoko bat.
Bazekiat, Antton, bazekiat.
569
00:28:59,200 --> 00:29:01,640
Eta ez hadi hasi berriro
lelo horrekin.
570
00:29:01,880 --> 00:29:04,440
Aspaldia hasi hago hi
gizon bezala portatzen.
571
00:29:04,760 --> 00:29:06,040
Ondotxo zekiat.
572
00:29:06,120 --> 00:29:08,960
Beno, eta guk biok bakarrik
ekarri behar al dugu generadorea?
573
00:29:09,040 --> 00:29:11,560
Ez, Jon ere bazetorrek.
Eta besteak?
574
00:29:11,640 --> 00:29:13,760
Marcosek ezezkoa esan ziat,
575
00:29:13,920 --> 00:29:15,600
eta Bittor ez zegoen etxean.
576
00:29:15,680 --> 00:29:18,320
Eta hiru nahiko izango gara
traste zahar hori ekartzeko?
577
00:29:18,400 --> 00:29:20,400
Ez, Antton,
jende gehiago beharko diagu.
578
00:29:20,480 --> 00:29:21,960
-Neu joango naiz.
Hi?
579
00:29:22,080 --> 00:29:23,520
(BARRE EGITEN DU)
Bai,
580
00:29:23,600 --> 00:29:25,960
generadorea gure etxera
ekarri behar duzue, ezta?
581
00:29:26,040 --> 00:29:28,040
Hi generadorea garraiatzen?
Politta,
582
00:29:28,120 --> 00:29:29,880
hi geratu Maddi zaintzen, e.
583
00:29:29,960 --> 00:29:31,440
Bai, arrazoi duzu.
584
00:29:32,480 --> 00:29:34,120
Maddi zaintzen geratuko naiz.
585
00:29:34,280 --> 00:29:36,160
Burua erabili behar denean, abisatu.
586
00:29:37,000 --> 00:29:39,800
Gizonezkoak primerakoak
zarete asto-lanetan.
587
00:29:46,040 --> 00:29:47,120
Antton,
588
00:29:47,200 --> 00:29:49,640
ez al diok ezer esan behar
hire neska-lagunari?
589
00:29:50,360 --> 00:29:52,640
Emakumeak gobernatzen
ikasi beharko duk ba, e?
590
00:29:52,720 --> 00:29:54,200
Ez da nire neska-laguna.
591
00:29:54,920 --> 00:29:56,760
(Musika misteriotsua)
592
00:30:01,200 --> 00:30:03,080
Nahikoa da, Idoia! Nahikoa da!
593
00:30:03,240 --> 00:30:04,840
Ezetz esan dizut eta kito.
594
00:30:04,920 --> 00:30:06,520
Denak ardura jarriko duzu.
595
00:30:06,840 --> 00:30:08,960
Ondo badakizu zuk hori.
Ez zara tontuna,
596
00:30:09,240 --> 00:30:11,040
batzuetan hala ematen badu ere.
597
00:30:16,120 --> 00:30:18,720
Hori ez da zure kontua, e!
Hori ez da zure kontua!
598
00:30:19,040 --> 00:30:21,840
Ederki dakizu zergatik egiten duen.
Zergatik egiten dugun!
599
00:30:22,040 --> 00:30:23,600
Zuk ere bai, ez ahaztu.
600
00:30:30,680 --> 00:30:32,120
(Txoriak txioka)
601
00:31:09,840 --> 00:31:11,480
Kaixo. Atera baso erdi bat.
602
00:31:11,560 --> 00:31:13,800
Hi, Jose, utzi baso erdia gerorako.
603
00:31:14,000 --> 00:31:15,480
Hire laguntza behar diat.
604
00:31:15,560 --> 00:31:18,120
Juantxoren baserritik
generadorea ekarri behar diagu.
605
00:31:18,200 --> 00:31:19,840
Orain ezin diat.
"Ezin diat!".
606
00:31:19,920 --> 00:31:21,440
Denok zaudete lanpetuta,
607
00:31:21,520 --> 00:31:24,160
eta gero ez zaizue denbora falta
baso erdi bat hartzeko?
608
00:31:24,240 --> 00:31:26,320
Esan diat orain ezin dudala!
Hi, zer hoa?
609
00:31:26,440 --> 00:31:28,480
Herrira eskopeta deskargatzera, ala?
610
00:31:28,560 --> 00:31:30,160
Ni libre-libre ikusten haut.
611
00:31:30,880 --> 00:31:32,080
Zer, Jose?
612
00:31:32,640 --> 00:31:34,720
Nik ez dakidan zerbait
geratu duk, ala?
613
00:31:35,120 --> 00:31:36,840
Ze izan diat alabarekin.
614
00:31:36,920 --> 00:31:38,040
Zer gertatu duk?
615
00:31:38,120 --> 00:31:39,840
Betikoa! Amaren ezpalekoa duk.
616
00:31:39,920 --> 00:31:43,360
Sekula ez zekiat zer darabilen
txoriz jositako buru horretan.
617
00:31:43,440 --> 00:31:45,000
Uztak alaba bakean,
618
00:31:45,080 --> 00:31:47,360
Idoia neska ona duk oso.
Bai.
619
00:31:48,200 --> 00:31:50,040
Karmelek zera esan zidan lehengoan:
620
00:31:50,120 --> 00:31:53,120
hi Idoiarekin gustatuta hagola.
Beno, bai zera!
621
00:31:53,320 --> 00:31:55,080
Zer gertatzen zaie buruan?
622
00:31:55,160 --> 00:31:56,720
Horixe esan nion neuk ere!
623
00:31:56,800 --> 00:31:59,000
Karmele beti heuk
bazterrak nahasten.
624
00:31:59,080 --> 00:32:01,560
Edozer egingo dik
Idoia etxera ekartzeko berriz ere.
625
00:32:01,800 --> 00:32:03,520
Jose, Karmele zaindu behar duk.
626
00:32:03,600 --> 00:32:05,480
Aspaldi honetan urduriegi zebilek.
627
00:32:05,560 --> 00:32:07,920
Ikusiko balu
etxean nolakoak egiten dizkidan...
628
00:32:08,240 --> 00:32:10,120
Eroetxean bukatuko genian.
Hau ere!
629
00:32:10,200 --> 00:32:12,120
Nahiko eroetxe baduk, ba.
Eroak
630
00:32:12,200 --> 00:32:13,920
guk baino libreago bizi dituk!
631
00:32:14,480 --> 00:32:16,560
Beno, zer, Jose.
Ba hator ala ez hator?
632
00:32:16,640 --> 00:32:19,040
Utziak baso erdia bukatzen.
Heuk ikusi!
633
00:32:19,200 --> 00:32:21,600
Argirik gabe ez dago janaririk,
hor konpon!
634
00:32:22,400 --> 00:32:24,640
Ez nuen sekula pentsatuko
hau esango nuenik,
635
00:32:24,720 --> 00:32:27,360
baina hemen Jesus falta duk!
Hark, sikiera,
636
00:32:27,440 --> 00:32:29,160
probetxuzko zerbait egingo luke!
637
00:32:29,240 --> 00:32:31,400
Jesusen falta
somatzen hasi bahaiz, malo!
638
00:32:31,480 --> 00:32:33,120
Desesperatuta hago zeharo!
639
00:32:33,200 --> 00:32:35,600
Jose, entzuidak hau ondo belarritik:
640
00:32:36,040 --> 00:32:38,720
Hau ez duk kapritxo bat.
Guztion onerako ari nauk.
641
00:32:39,360 --> 00:32:41,640
Ona! Lan ona, kide!
642
00:32:42,800 --> 00:32:44,680
Ditxosozko generadore horren bila!
643
00:32:44,760 --> 00:32:46,160
Hori askoz hobeto zagok!
644
00:32:46,240 --> 00:32:48,840
Laguntza behar duzue oraindik?
Bai, behar diagu, bai.
645
00:32:48,920 --> 00:32:51,480
Beno, ba zuekin joango nauk.
-Pozik egongo haiz, ezta?
646
00:32:51,560 --> 00:32:54,680
Zer egingo zenukete zuek ni gabe?
-Lasai asko bizi. Gutxi al da?
647
00:32:54,760 --> 00:32:57,640
Hi! Ez nazak berotu, e, Jose!
Ez nazak berotu!
648
00:33:11,400 --> 00:33:13,040
(Musika misteriotsua)
649
00:33:25,840 --> 00:33:27,280
(Txoriak txioka)
650
00:34:31,520 --> 00:34:33,160
(Tentsio-soinua)
651
00:34:47,720 --> 00:34:49,080
Norbait dago?
652
00:34:50,600 --> 00:34:52,120
Ei! Kaixo?
653
00:34:55,200 --> 00:34:56,560
(Tentsio-musika)
654
00:35:34,920 --> 00:35:36,640
Barkatu.
Nor zara?
655
00:35:36,720 --> 00:35:39,320
Aitzol naiz.
Zera, zergatik ez dago inor hemen?
656
00:35:39,400 --> 00:35:41,880
Zer egiten duzu hemen?
-Irrati-seinale bat jaso nuen
657
00:35:41,960 --> 00:35:44,200
Balbemenditik laguntza eske.
Laskatekoa naiz,
658
00:35:44,280 --> 00:35:46,600
hementxe inguruko herri bat.
Bai, ezagutzen dut.
659
00:35:46,680 --> 00:35:49,160
Ez nekien ziur mezua benetakoa zen,
ala txantxa bat.
660
00:35:49,240 --> 00:35:52,000
Larrialdietakoei deitu aurretik,
neuk etortzea erabaki nuen
661
00:35:52,080 --> 00:35:53,480
kontua egiaztatzeko.
662
00:35:53,560 --> 00:35:55,680
Baina errepidea moztuta dago.
Badakit,
663
00:35:55,760 --> 00:35:57,920
bertan utzi dut motorra.
Oinez iritsi naiz.
664
00:35:58,000 --> 00:36:00,760
Ai, azkenean!
Eta zu? Ez zaitut ezagutzen.
665
00:36:00,840 --> 00:36:02,800
Turismoa egitera etorrita?
Ez, ez.
666
00:36:02,880 --> 00:36:04,240
Ni Ane naiz,
667
00:36:04,320 --> 00:36:06,720
eta ez dakizu
zenbat pozten nauen zu ikusteak.
668
00:36:07,080 --> 00:36:09,640
Zer gertatu da?
Lurrikara bat egon da.
669
00:36:09,720 --> 00:36:12,720
Eta lau egun daramatzagu hemen
isolatuta irten ezinik.
670
00:36:12,840 --> 00:36:14,400
Joder, egia zen, beraz!
671
00:36:14,800 --> 00:36:16,000
Goazen.
Bai.
672
00:36:17,320 --> 00:36:19,600
Egarriak nago,
ur pixka bat emango zenidake?
673
00:36:19,800 --> 00:36:22,520
Ba ur-eskasia dugu,
baina aterako dizut zerbait.
674
00:36:22,760 --> 00:36:24,800
Freskagarri bat ondo?
Bai. Mila esker.
675
00:36:24,880 --> 00:36:26,440
Eseri zaitez hortxe bertan.
676
00:36:28,080 --> 00:36:30,520
Ba eskerrak etortzea
erabaki duzun...
677
00:36:31,280 --> 00:36:33,200
Aitzol.
Aitzol, Aitzol, Aitzol, bai.
678
00:36:33,280 --> 00:36:34,720
Oso izen polita duzu.
679
00:36:35,920 --> 00:36:37,080
Ane!
680
00:36:37,160 --> 00:36:39,520
Neskaren gorpua aurkitu dut,
badakit non dagoen!
681
00:36:39,600 --> 00:36:41,720
Bidali zenuen mezua
jaso zuena etorri da!
682
00:36:42,440 --> 00:36:43,560
Aitzol.
683
00:36:45,440 --> 00:36:46,720
(Txoriak txioka)
684
00:36:49,120 --> 00:36:50,880
(Musika misteriotsua)
685
00:37:45,520 --> 00:37:47,040
Hementxe duzu papera.
686
00:37:49,960 --> 00:37:52,640
"Amari ezingo diozu beti
egia ezkutatu".
687
00:37:53,840 --> 00:37:55,800
Zer esan nahi du honek?
Ez dakit.
688
00:37:56,160 --> 00:37:57,920
Baina gero biak banandu egin dira.
689
00:37:58,000 --> 00:38:01,040
Jose landetxera joan da, eta nik
Idoiari jarraitu diot basoraino.
690
00:38:01,120 --> 00:38:03,320
Eta zergatik joan da basora?
Loreak uztera
691
00:38:03,400 --> 00:38:05,200
lurra iraulita dagoen toki batean.
692
00:38:05,440 --> 00:38:07,560
Hantxe dago neskaren gorpua.
-Gorpu bat?
693
00:38:07,760 --> 00:38:09,640
Bai, lasai.
Nerea izango da?
694
00:38:09,720 --> 00:38:12,360
Bai, Nerea da.
Eta Idoiak jarri dizkio loreak.
695
00:38:12,680 --> 00:38:14,560
Pieza guztiek bat egiten dute.
696
00:38:15,760 --> 00:38:17,840
Zuk uste Josek
eta Karmelek bazekitela?
697
00:38:17,920 --> 00:38:19,000
Auskalo.
698
00:38:19,080 --> 00:38:21,680
Baina argi dago norbait
gu engainatu nahian dabilela.
699
00:38:21,880 --> 00:38:23,200
Neska hori Nerea bada,
700
00:38:23,280 --> 00:38:25,560
nork bidali du
posta elektronikoa Londresetik?
701
00:38:25,720 --> 00:38:28,440
Ba ez dakit, baina bakarrik,
behintzat, ez zen iritsi.
702
00:38:28,520 --> 00:38:30,600
Estik esan zizunez, turista horiek,
703
00:38:30,680 --> 00:38:33,040
Nerearen lagunak,
ez ziren landetxera etorri.
704
00:38:33,480 --> 00:38:34,760
Bai, hala da.
705
00:38:35,080 --> 00:38:37,120
Ba horri ere
susmo txarra hartzen diot.
706
00:38:37,440 --> 00:38:40,360
Norbaitek ekainak 30eko
erregistroa kendu du.
707
00:38:40,440 --> 00:38:41,800
Ekainaren 30ekoa?
708
00:38:41,960 --> 00:38:44,160
Egun horretan
etorri behar zuten bi mutilak.
709
00:38:44,240 --> 00:38:46,560
Seguru zaude?
Hala zioen lagunen mezuak.
710
00:38:46,680 --> 00:38:48,920
Ordenagailua
konpondu behar dut lehenbailehen
711
00:38:49,000 --> 00:38:50,680
mezu elektronikoak irakurtzeko.
712
00:38:50,760 --> 00:38:53,800
Nik Jose eta Karmelerekin hitz
egingo dut. Azalpen bat zor digute.
713
00:38:53,880 --> 00:38:56,880
Barkatu, baina inork ez dit
esan behar zer kristo gertatzen den?
714
00:38:57,840 --> 00:39:00,560
Momentuz hobe izango da
ezer ez jakitea.
715
00:39:01,160 --> 00:39:04,400
Eta herriko inork
ikusten ez bazaitu, hobe.
716
00:39:04,480 --> 00:39:05,480
Zer?
717
00:39:06,240 --> 00:39:08,360
Landetxera joango naiz.
Bale, konforme.
718
00:39:09,320 --> 00:39:11,480
Baina inork ez dit
ezer galdetu behar?
719
00:39:13,160 --> 00:39:14,280
Lasai.
720
00:39:19,040 --> 00:39:20,360
Hi!
Jesus.
721
00:39:20,520 --> 00:39:21,800
Kabroi zerria.
722
00:39:23,920 --> 00:39:26,680
Putakume halakoa!
Bazekiat hi haizela Maddiren aita!
723
00:39:26,800 --> 00:39:28,840
Noiz erran behar didat,
koldar horrek!
724
00:39:28,920 --> 00:39:30,640
Nire kulpagatik hil zuan Mentxu!
725
00:39:31,240 --> 00:39:32,960
Bizitza guztia hitaz fidatu nau!
726
00:39:33,040 --> 00:39:35,440
Erran didak, bizitza hondatu didak!
727
00:39:35,720 --> 00:39:37,440
Sentitzen diat...
Ixo!
728
00:39:37,720 --> 00:39:39,000
Sentitzen duala...
729
00:39:39,080 --> 00:39:40,960
Hautsi duzu gure familia.
730
00:39:41,040 --> 00:39:42,600
Zakilbero putakumea!
731
00:39:42,680 --> 00:39:44,640
Nik asko maite...
Isilik egoteko!
732
00:39:45,520 --> 00:39:48,280
Ez diat Mentxuren izena
hire ahotan zikintzerik nahi!
733
00:39:51,520 --> 00:39:54,320
Hil egin behar banauk,
hil oraintxe bertan.
734
00:39:56,080 --> 00:39:58,040
Baina eramazkiok botikak
735
00:39:58,560 --> 00:39:59,800
hire alabari.
736
00:40:01,840 --> 00:40:03,000
(Tiro bat)
737
00:40:07,240 --> 00:40:09,080
Nik ez diat zerikusirik zuei...
738
00:40:09,360 --> 00:40:11,000
Zera, zuen kontu horrekin.
739
00:40:11,200 --> 00:40:13,240
Gainera, zer da
gorpu horren kontu hori?
740
00:40:13,840 --> 00:40:15,520
Joan beharra diat.
-E!
741
00:40:16,320 --> 00:40:18,320
E, lasaitu hadi, lasaitu hadi!
742
00:40:18,400 --> 00:40:20,160
Joango haiz, nire hitza daukak,
743
00:40:20,240 --> 00:40:21,520
baina oraindik ez.
744
00:40:22,160 --> 00:40:24,920
Hi haiz gure giltza kanpoaldearekin
harremanetan jartzeko.
745
00:40:25,000 --> 00:40:27,320
Balbemendin zer gertatzen den
jakin behar ditek.
746
00:40:27,400 --> 00:40:30,120
Baina nik ez diat ezer jakin nahi.
Laguntzeko prest nago,
747
00:40:30,200 --> 00:40:32,680
baina ez diat honetan sartu nahi.
-Beno, ez larritu.
748
00:40:32,760 --> 00:40:35,360
Ez larritzeko?
Zer da gorpu horren kontu hori?
749
00:40:35,680 --> 00:40:38,160
Norbaitek akabatu du?
Zer zoro-haize jo zaituzte?
750
00:40:38,240 --> 00:40:40,800
Hiri esker laster argituko duk dena.
751
00:40:48,480 --> 00:40:49,960
Traste zahar hau, Dios.
752
00:40:52,440 --> 00:40:53,600
Marcosek...
753
00:40:53,680 --> 00:40:55,080
Marcosek badik...
754
00:40:56,360 --> 00:40:58,440
Hi geratu hemen,
berehala etorriko nauk.
755
00:40:58,560 --> 00:41:01,000
Zer?
-Ah, eta ez ireki atea inori, bale?
756
00:41:06,120 --> 00:41:07,720
(Musika misteriotsua)
757
00:41:41,640 --> 00:41:43,280
Kaixo, Ane!
Aupa, Peru!
758
00:41:43,360 --> 00:41:45,600
Ikusi al duzu Idoia?
Ni ere haren bila nabil.
759
00:41:45,680 --> 00:41:47,320
Ez dago zuen etxean?
Ba ez.
760
00:41:47,520 --> 00:41:49,320
Ze arraroa.
Bai, oso arraroa da.
761
00:41:49,400 --> 00:41:51,240
Ea ikusten dudan. Agur.
Bai, agur.
762
00:42:41,520 --> 00:42:43,040
Jesus! Ondo zaude?
763
00:42:43,480 --> 00:42:45,480
Lortu al dituzu botikak?
Bai.
764
00:42:45,800 --> 00:42:47,280
Ferminek eman zizkidan.
765
00:42:48,240 --> 00:42:50,120
Zer?
Baserrian zegoen, han.
766
00:42:51,200 --> 00:42:53,320
Hik esan zenion
han ez zeudela botikak.
767
00:42:55,000 --> 00:42:56,440
Goazen Maddirengana.
768
00:42:58,120 --> 00:42:59,440
(ATEA JOTZEN DUTE)
769
00:43:04,840 --> 00:43:06,200
Kezkatuta nago.
770
00:43:06,560 --> 00:43:08,800
Egun osoa sukar handiarekin darama.
771
00:43:08,880 --> 00:43:10,840
Okerrera egin du.
Hemen da erremedioa.
772
00:43:10,920 --> 00:43:13,960
Ai, horrek esan nahi du...!
Bai, Jesus botikekin bueltatu da.
773
00:43:14,040 --> 00:43:15,080
Ai, eskerrak!
774
00:43:15,160 --> 00:43:17,160
Baina ez dakigu
balioko duen, Bixenta.
775
00:43:17,240 --> 00:43:19,080
Ba al dugu beste aukerarik?
Ez.
776
00:43:19,400 --> 00:43:20,680
Orduan, aurrera.
777
00:43:29,600 --> 00:43:31,040
(Tentsio-musika)
778
00:43:31,120 --> 00:43:32,720
Ondo al zaude?
779
00:43:32,800 --> 00:43:34,200
Bai. Ez da ezer.
780
00:43:34,280 --> 00:43:37,120
Beldura prestatuko dizut.
Ez, ez, ez da beharrezkoa, Bixenta.
781
00:43:37,200 --> 00:43:39,960
Ez zait ezer kostatzen!
Oraintxe prestatuko dizut.
782
00:43:49,240 --> 00:43:51,200
Antonio, badabil?
Zer ibiliko dun?
783
00:43:51,280 --> 00:43:53,200
Izorratuta dago?
Esan horiei!
784
00:43:53,280 --> 00:43:55,840
Artzain gehiegi artalde batentzat,
eta morroirik ez.
785
00:43:56,160 --> 00:43:58,200
Agindu bai, baina lanerako inor ez.
786
00:43:58,280 --> 00:44:01,280
Nahiko da Juantxo
gure kontura dagoen lekutik.
787
00:44:03,520 --> 00:44:05,200
Atera baso erdi bat.
788
00:44:06,280 --> 00:44:07,920
Aita, Idoia ez da agertu.
789
00:44:08,000 --> 00:44:10,240
Bazter guztietan begiratu dut,
baina ez dago.
790
00:44:10,320 --> 00:44:12,680
Neuk ere ez dut ikusi.
Arraroa da hori, oso.
791
00:44:13,800 --> 00:44:16,400
Hoa kanpora eta ea aurkitzen duan.
Hi,
792
00:44:17,360 --> 00:44:20,160
eliza begiratu al duk?
Bai, baina berriro begiratuko dut.
793
00:44:20,920 --> 00:44:22,040
Bai.
794
00:44:22,800 --> 00:44:25,200
Bittorrenak ez dik izenik.
Zer gertatzen da orain?
795
00:44:25,280 --> 00:44:27,520
Zer gertatzen den?
"Egin hau, egin hura".
796
00:44:27,600 --> 00:44:29,920
Nazka-nazka eginda nago
hainbeste agindurekin.
797
00:44:30,000 --> 00:44:32,400
Nik ez diat hatzik mugituko.
Egiok kasu Bittorri!
798
00:44:32,480 --> 00:44:34,520
Hark bazekik eta zertan ari den.
Horrek?
799
00:44:34,600 --> 00:44:37,240
Ez dakik ezta pila bat ere jartzen.
Lehen esan dik, ba,
800
00:44:37,320 --> 00:44:40,160
pieza bat faltatzen zuela,
eta gero ezetz, pieza han zegoela.
801
00:44:40,240 --> 00:44:42,120
Esti, atera garagardoa, mesedez.
802
00:44:43,480 --> 00:44:45,680
Garagardoa betiko lekuan
egongo da, ezta?
803
00:44:45,760 --> 00:44:46,840
Bai.
804
00:44:47,200 --> 00:44:48,880
Alferrik egin diagu, Antonio.
805
00:44:48,960 --> 00:44:50,800
Generadoreak ez dik itxura onik.
806
00:44:50,880 --> 00:44:53,040
Juantxorenean probatu
behar genian aurrena!
807
00:44:53,120 --> 00:44:55,280
Jaisten hasi aurretik.
Ederra bota duk!
808
00:44:55,480 --> 00:44:58,240
Orain errua neurea al da?
E, nik ez diat horrelakorik esan.
809
00:44:58,320 --> 00:45:01,040
Ta hi, Jesus,
hik ez al duk ezer egin behar?
810
00:45:01,360 --> 00:45:03,080
Hiretzako ere ari gaituk lanean.
811
00:45:03,160 --> 00:45:04,960
Artzain gehiegi artalde batentzat!
812
00:45:05,080 --> 00:45:07,080
Heuk erran duk!
-Uzteko bakean, joder!
813
00:45:07,160 --> 00:45:09,960
"A ver", baina Antxon...
-Komunera nirekin etorri behar duzu?
814
00:45:12,640 --> 00:45:14,640
Baina zer kristo
gertatzen da hemen?
815
00:45:14,720 --> 00:45:16,280
Oraindik ez degu lana bukatu!
816
00:45:16,800 --> 00:45:19,600
Generadore hori martxan jarri
behar diagu. Kosta ala kosta.
817
00:45:19,680 --> 00:45:21,400
Ea, goazen denok kanpora.
818
00:45:24,680 --> 00:45:27,000
Hara, honaino naukazue!
819
00:45:27,760 --> 00:45:29,520
Zer? Zer moduz doa generadorea?
820
00:45:29,600 --> 00:45:31,960
Hi hoa popatik hartzera,
alper zorri hori!
821
00:45:33,280 --> 00:45:34,880
Zer haizek eman dio horri?
822
00:45:34,960 --> 00:45:36,680
Haizea gustatzen zaigula, horixe.
823
00:45:36,760 --> 00:45:38,880
Aita, sukaldera noa.
-A, Marcos.
824
00:45:38,960 --> 00:45:40,840
Jonek enkargu bat eman dit zuretzat.
825
00:45:40,920 --> 00:45:43,360
Zure gelara joan da
ordenagailuko gauza baten bila.
826
00:45:43,440 --> 00:45:45,040
Mila esker. Haruntz noa.
827
00:45:47,640 --> 00:45:49,920
Ondo jarriko naiz?
Noski.
828
00:45:51,360 --> 00:45:53,600
Beldurra ematen didate ziztadek.
829
00:45:54,320 --> 00:45:56,040
Ba ez begiratu orratzari.
830
00:45:56,440 --> 00:45:58,680
Ezin dut!
Begia joaten zait.
831
00:45:58,760 --> 00:46:00,560
Ez zaizkit orratzak gustatzen.
832
00:46:00,760 --> 00:46:03,600
Maddi, ziztada
txiki-txikitxo bat izango da.
833
00:46:03,680 --> 00:46:05,160
Ez zara enteratuko.
834
00:46:05,400 --> 00:46:06,880
Tira. Begira,
835
00:46:07,200 --> 00:46:09,760
zergatik ez dituzu
argazkiak begiratzen?
836
00:46:10,040 --> 00:46:11,880
Bale, baina abisatu.
837
00:46:12,040 --> 00:46:13,680
Bai, abisatuko dizut.
838
00:46:16,640 --> 00:46:17,920
(Tentsio-musika)
839
00:46:31,360 --> 00:46:32,440
Ai!
840
00:46:34,480 --> 00:46:35,520
Listo!
841
00:46:35,640 --> 00:46:37,960
Ez didazu minik eman.
Ba pozten naiz.
842
00:46:38,040 --> 00:46:39,680
Baina ez didazu abisatu.
843
00:46:39,960 --> 00:46:41,000
A, ez?
844
00:46:41,080 --> 00:46:43,280
Ai ene! Au burua nirea!
845
00:46:44,240 --> 00:46:45,440
Tira, Maddi.
846
00:46:45,560 --> 00:46:47,440
Orain atsedena behar duzu.
847
00:46:47,720 --> 00:46:49,400
Gordeko dizut kamera, bale?
848
00:46:52,160 --> 00:46:53,480
(Tentsio-musika)
849
00:46:59,400 --> 00:47:01,480
Norbaitek aurpegia
desitxuratu egin dio!
850
00:47:01,960 --> 00:47:03,880
Nor da argazkiko neska hau?
851
00:47:04,200 --> 00:47:06,560
Nerea,
Jose eta Karmeleren alaba.
852
00:47:06,880 --> 00:47:09,400
Utziko didazu kamera
argazki batzuk ateratzeko?
853
00:47:09,600 --> 00:47:11,320
Bai, hartu.
Bale.
854
00:47:11,680 --> 00:47:12,960
Tira, orain...
855
00:47:14,120 --> 00:47:15,480
lo egitera, ados?
856
00:47:23,800 --> 00:47:25,000
Nerea da!
857
00:47:25,400 --> 00:47:26,520
Zer?
858
00:47:26,720 --> 00:47:27,840
Begira.
859
00:47:29,080 --> 00:47:30,840
A, bai. Bera da.
860
00:47:31,640 --> 00:47:33,280
Nondik atera duzu kamera hau?
861
00:47:33,360 --> 00:47:35,920
Maddirena da. Begien aurrean
izan dut denbora guztian.
862
00:47:36,120 --> 00:47:37,320
Lan bikaina, Ane.
863
00:47:37,440 --> 00:47:39,280
Lana?
Zortea bai galanta!
864
00:47:39,600 --> 00:47:42,360
Eta zorte oneko boladatxo hau
aprobetxatu egin behar dugu.
865
00:47:43,240 --> 00:47:45,520
Zer moduz zaude, Aitzol?
Etxera joan nahi dut,
866
00:47:45,600 --> 00:47:47,640
emaztea dagoeneko
kezkatuta egongo da.
867
00:47:47,720 --> 00:47:49,560
Lasai, laster joango zara etxera.
868
00:47:52,560 --> 00:47:54,600
Jon, giltza Idoia da.
869
00:47:54,680 --> 00:47:56,680
Berarekin hitz egin
behar dugu, orduan.
870
00:47:56,800 --> 00:47:59,680
Kontua da ez dudala inon aurkitzen.
Peruk ere ez omen du ikusi.
871
00:47:59,800 --> 00:48:01,960
Kezkatuta zegoen.
Beno, lehenago edo geroago
872
00:48:02,040 --> 00:48:04,800
agertuko da, zaude lasai.
Ez dut ulertzen bi horien jarrera.
873
00:48:05,160 --> 00:48:06,920
Zer demontre gertatu ote zaie
874
00:48:07,120 --> 00:48:09,320
alaba baten heriotza
ezkutatu nahi izateko?
875
00:48:09,400 --> 00:48:11,720
Eta herriko jendea?
Zergatik isildu dira?
876
00:48:11,880 --> 00:48:13,600
Denek ondo ezagutzen dute Nerea,
877
00:48:13,680 --> 00:48:15,960
baina ukatu egin zuten
galdetu egin genienean.
878
00:48:16,040 --> 00:48:18,800
Antoniok beti ezkutatu
nahi izan zituen aurreko heriotzak.
879
00:48:18,880 --> 00:48:21,160
Balbemendiri kalte egiten zietelako.
Bai.
880
00:48:21,240 --> 00:48:23,680
Baina gauza bat da
heriotzak ezkutatu nahi izatea,
881
00:48:23,760 --> 00:48:26,440
eta beste gauza bat
biktima ezagutzen zutela ukatzea.
882
00:48:26,600 --> 00:48:29,280
Gezurretan ari dira.
Hori da dakigun kontu bakarra.
883
00:48:29,360 --> 00:48:30,720
Eta Fermin?
884
00:48:31,440 --> 00:48:33,440
Korapilo hau gero eta lodiagoa da.
885
00:48:33,520 --> 00:48:35,080
Zerbait egin behar dugu.
886
00:48:35,560 --> 00:48:37,000
Fermin bada erruduna...
887
00:48:37,280 --> 00:48:38,880
ordaindu egin beharko du.
888
00:48:38,960 --> 00:48:41,200
Onena zu eta Aitzol
hemendik joatea izango da.
889
00:48:41,280 --> 00:48:44,000
Aukera ezin hobea da
kontua lehenbailehen argitzeko.
890
00:48:44,080 --> 00:48:45,960
Ezin dut orain herritik ihes egin.
891
00:48:46,080 --> 00:48:48,920
Ezin dut Maddi bakarrik utzi.
Bide batez, zer moduz dago, e?
892
00:48:49,000 --> 00:48:50,440
Ba botikak eman dizkiot,
893
00:48:50,520 --> 00:48:52,640
baina ez dakit
zein izango den erreakzioa.
894
00:48:52,720 --> 00:48:54,400
Zergatik ez zoaz zu berarekin?
895
00:48:54,640 --> 00:48:56,920
Eta zu hemen bakarrik utzi?
Ezta pentsatu ere.
896
00:48:57,040 --> 00:48:59,240
Ba, orduan,
Aitzol joango da ertzainarengana.
897
00:49:00,240 --> 00:49:01,880
Bakarrik egiteko prest zaude?
898
00:49:01,960 --> 00:49:04,160
Hemendik ospa egiteko bada,
nahi duzuena!
899
00:49:05,920 --> 00:49:07,720
Ane! Zer duzu, e?
900
00:49:08,360 --> 00:49:10,080
Ez dakit, ez dut ondo ikusten.
901
00:49:10,160 --> 00:49:11,960
Atsedena hartu beharko zenuke.
902
00:49:12,360 --> 00:49:14,440
Ez, ez, ez, ez, ez.
Orain ez da momentua.
903
00:49:14,520 --> 00:49:16,360
Izango dugu gero
horretarako bata.
904
00:49:16,440 --> 00:49:17,800
Burugogorra zara, e?
905
00:49:18,480 --> 00:49:21,200
Beno, orain beste arazo bat
konpondu behar dugu.
906
00:49:21,280 --> 00:49:22,320
Beste bat?
907
00:49:22,400 --> 00:49:24,920
Aitzol hemendik atera behar dugu
inork ikusi gabe.
908
00:49:25,440 --> 00:49:26,920
Benga, ba.
-Benga.
909
00:49:29,320 --> 00:49:30,520
Geratu hor.
910
00:49:31,480 --> 00:49:33,120
(Tentsio-musika)
911
00:49:56,480 --> 00:49:57,600
Heik da Antonio!
912
00:49:57,720 --> 00:49:59,400
Segi hor, hor!
Ezkutatu hor!
913
00:50:03,960 --> 00:50:05,040
Zer, Antonio?
914
00:50:05,120 --> 00:50:07,440
Zer moduz generadorea?
Hiri ez zaik funtzionatu.
915
00:50:07,560 --> 00:50:09,960
Sentitzen diat.
Heurea besterik ez duk ikusten.
916
00:50:10,040 --> 00:50:13,000
Ezusteko bat gertatu zaidak,
baina orain libre nagok.
917
00:50:13,680 --> 00:50:15,440
Orain alperrik duk.
Alferrik?
918
00:50:16,520 --> 00:50:18,520
Zer, generadorea
ez zebilek, ala?
919
00:50:18,600 --> 00:50:20,920
Ez, ez zebilek.
Ba goazen landetxera
920
00:50:21,000 --> 00:50:22,720
eta begirada bat botako zioek.
921
00:50:22,920 --> 00:50:24,000
Ezin diat.
922
00:50:24,080 --> 00:50:25,680
Ez duk begiratzerik nahi?
923
00:50:27,280 --> 00:50:28,640
Ezer gertatzen zaik?
924
00:50:30,400 --> 00:50:31,840
Idoia ikusi al duk?
925
00:50:32,400 --> 00:50:33,880
Ez, ez diat ikusi.
926
00:50:35,440 --> 00:50:38,000
Tira, goazen landetxera
eta bistatxo bat botako ziat.
927
00:50:38,240 --> 00:50:40,720
Ez zer emozio dio!
Ea, goazen.
928
00:51:03,040 --> 00:51:04,240
Hara!
929
00:51:04,440 --> 00:51:06,240
Nork konpondu du, ba, generadorea?
930
00:51:06,640 --> 00:51:08,240
Aitak.
Joder, Jesus,
931
00:51:08,320 --> 00:51:10,440
lan ederra egin duk!
Bai, bai, Antonio!
932
00:51:10,520 --> 00:51:12,560
Baina orain inportanteena
janaria duk.
933
00:51:12,640 --> 00:51:15,720
Bai, ustel daitekeen janari guztia
ekarri behar diagu laster.
934
00:51:15,800 --> 00:51:17,840
Arrazoi duk.
Gure etxekoa ekarriko diat.
935
00:51:17,920 --> 00:51:20,880
Nik lagunduko diat, Antonio!
-Nik hozkailuan lekua eginen diat.
936
00:51:21,720 --> 00:51:23,080
Ea, tira ba.
Goazen.
937
00:51:24,080 --> 00:51:25,680
(Musika misteriotsua)
938
00:51:28,200 --> 00:51:29,280
Karmele!
939
00:51:29,480 --> 00:51:31,400
Bai?
Zergatik engainatu nauzue?
940
00:51:32,760 --> 00:51:33,960
Ez dizut ulertzen.
941
00:51:34,040 --> 00:51:37,000
Hasieratik zenekiten
zuen alaba hilda zegoela. Entzun!
942
00:51:37,520 --> 00:51:38,840
Utzi bakean!
943
00:51:39,160 --> 00:51:40,800
Mesedez, ez berriro hasi!
944
00:51:40,880 --> 00:51:42,320
Nerea bizirik dago!
945
00:51:42,400 --> 00:51:44,840
Londresetik idatzi zigun!
Bizirik dago!
946
00:51:45,080 --> 00:51:46,600
Hau ez da zuen alaba, ba?
947
00:51:50,040 --> 00:51:51,400
Jon ikusi duzu?
948
00:51:51,520 --> 00:51:53,960
Oraintxe bertan hemen egon da,
baina joan egin da.
949
00:51:54,040 --> 00:51:56,120
Badakizu nora?
-Etxeetara, janari bila.
950
00:51:56,200 --> 00:51:58,560
Landetxeko hozkailuan
gordeko dugu janari guztia.
951
00:51:58,640 --> 00:52:01,000
Hozkailua badabil, ala?
-Bai, azkenean lortu dute
952
00:52:01,080 --> 00:52:02,920
generadorea konpontzea.
-Eskerrak!
953
00:52:03,960 --> 00:52:06,160
Eta? Zer moduz zu?
-Ni?
954
00:52:06,920 --> 00:52:08,000
Ondo.
955
00:52:08,120 --> 00:52:10,280
Pena da nigan
konfiantzarik ez izatea.
956
00:52:10,480 --> 00:52:12,080
Apenas ezagutzen dugu elkar.
957
00:52:12,160 --> 00:52:14,480
Bai, baina gu biok...
-Gehiegi eskatzen didazu.
958
00:52:14,560 --> 00:52:17,520
Ezagutzen ez dudan norbaitekin
itsu-itsuan fidatzea ez da erraza.
959
00:52:17,600 --> 00:52:19,640
-Gaizki ulertuko nuen.
-Zertaz ari zara?
960
00:52:19,760 --> 00:52:21,880
Elkarrekin pasatu genuen
gauaren ostean...
961
00:52:21,960 --> 00:52:24,680
zurekin saiatzeko prest nengoen.
Baina ikusten dut ezetz.
962
00:52:25,640 --> 00:52:28,280
Nolakoa naizen erakusteko
aukerarik ere ez didazu eman.
963
00:52:28,360 --> 00:52:30,040
Gehiegi eskatzea al da hori?
964
00:52:35,120 --> 00:52:37,720
Bai, Nerea da, baina bizirik dago,
ez dago hilda.
965
00:52:37,800 --> 00:52:40,560
Aurkitu genuen gorpuak
ile-luzapen berberak zeuzkan.
966
00:52:41,120 --> 00:52:42,880
Idoiak loreak eramaten dizkio.
967
00:52:43,120 --> 00:52:44,160
Ez.
968
00:52:45,120 --> 00:52:46,920
Ez, Nerea Londresen dago.
969
00:52:47,640 --> 00:52:50,760
Ez da posible, entzun niri,
Nerea Londresen dago.
970
00:52:50,840 --> 00:52:52,320
Benetan ez zenekien ezer?
971
00:52:52,400 --> 00:52:53,880
(NEGAR EGITEN DU)
972
00:52:54,480 --> 00:52:56,000
Sentitzen dut, Karmele.
973
00:52:56,720 --> 00:52:57,920
Sentitzen dut.
974
00:53:00,880 --> 00:53:03,440
Gorpua ikusi nahi dut,
gorpua ikusi nahi dut, mesedez!
975
00:53:03,560 --> 00:53:05,680
Ez da ideia ona, Karmele...
Bai, ikusi...
976
00:53:06,080 --> 00:53:08,320
Engainatu egin nauzu!
977
00:53:08,880 --> 00:53:10,680
Nire umetxoa hil da!
978
00:53:15,720 --> 00:53:16,960
Honen bila habil?
979
00:53:20,200 --> 00:53:21,720
Ez kasurik egin!
980
00:53:21,840 --> 00:53:23,560
Zuk bazenekien Nerea zen.
981
00:53:25,840 --> 00:53:28,920
Zergatik, zergatik
ez zenidaten ezer esan?
982
00:53:30,480 --> 00:53:32,320
Gorpua lapurtu zenuen, ezta?
983
00:53:32,720 --> 00:53:35,280
Zer?
-Karmelerengatik egin nuen.
984
00:53:35,720 --> 00:53:36,960
(NEGARREZ) Nigatik?
985
00:53:37,920 --> 00:53:39,040
Nigatik!?
986
00:53:39,480 --> 00:53:42,160
Ez nuen zu...
Ez nuen zu sufritzerik nahi!
987
00:53:44,880 --> 00:53:46,080
Nire umea!
988
00:53:46,840 --> 00:53:48,600
Pozik egongo zara.
989
00:53:49,280 --> 00:53:50,840
Ez utzi inor bakarrik.
990
00:53:54,360 --> 00:53:55,720
(NEGARREZ) Nerea!
991
00:53:58,600 --> 00:53:59,840
-Goazen.
992
00:54:04,840 --> 00:54:06,440
(Musika misteriotsua)
993
00:54:18,920 --> 00:54:21,720
Okerrera egin du?
Ez, lo-osoan zegoen.
994
00:54:22,760 --> 00:54:24,440
Sukarra jaitsi zaion
995
00:54:24,960 --> 00:54:26,800
eta hobera egiten ari dela zirudit.
996
00:54:26,920 --> 00:54:28,160
Albiste ona.
997
00:54:29,320 --> 00:54:31,080
Ferminekin topo egin dudanean...
998
00:54:32,600 --> 00:54:34,280
zerbait ikaragarria egin dinat.
999
00:54:36,840 --> 00:54:38,960
Eskopetaren tiro-bidean jarri dinat.
1000
00:54:39,160 --> 00:54:40,600
Akabatu egin nahi dinat!
1001
00:54:44,920 --> 00:54:46,080
Eta azken unean...
1002
00:54:47,640 --> 00:54:49,000
Putasemea!
1003
00:54:49,280 --> 00:54:50,440
(Tiro bat)
1004
00:54:57,600 --> 00:54:59,040
Zer gertatzen ari zait?
1005
00:54:59,240 --> 00:55:01,000
Zer gertatzen ari zaigu denoi?
1006
00:55:02,480 --> 00:55:04,840
Urduriegi gabiltza denok
azken aldian, Jesus.
1007
00:55:05,800 --> 00:55:08,040
Maddiren egoerak
eragindako tentsioa...
1008
00:55:08,600 --> 00:55:10,240
Isolamendu nazkagarri hau!
1009
00:55:10,320 --> 00:55:12,760
Herri osoak burua galdu duela
iruditzen zaidan!
1010
00:55:14,600 --> 00:55:16,120
Haize freskoa hartzera noa.
1011
00:55:17,960 --> 00:55:19,000
Jesus.
1012
00:55:19,600 --> 00:55:21,120
Gauza bat esan behar dizut.
1013
00:55:21,520 --> 00:55:22,640
Heuk erran.
1014
00:55:22,720 --> 00:55:24,920
Aurkitu dugun gorpua Nerearena da,
1015
00:55:25,440 --> 00:55:27,200
Joseren eta Karmeleren alabarena.
1016
00:55:27,280 --> 00:55:29,040
Asko sentitzen dinat berengatik.
1017
00:55:30,080 --> 00:55:31,880
Alaba bat galtzea oso gogorra dun.
1018
00:55:44,120 --> 00:55:45,760
(TXISTU EGITEN DU)
1019
00:56:02,200 --> 00:56:04,000
Nire gela miatzen ibili haiz, ezta?
1020
00:56:06,040 --> 00:56:07,480
Hitz egin dezagun argi.
1021
00:56:09,120 --> 00:56:10,280
Ados.
1022
00:56:11,000 --> 00:56:13,440
Nor haiz benetan?
-Droga eman zienaren morroi bat.
1023
00:56:14,200 --> 00:56:16,320
Morroi xume bat.
-Ez diat sinisten.
1024
00:56:17,000 --> 00:56:19,480
Polizia haiz?
-Polizia itxura hartzen didak, ala?
1025
00:56:19,800 --> 00:56:21,000
Zergatik ez?
1026
00:56:21,080 --> 00:56:22,320
Non daukak?
1027
00:56:23,000 --> 00:56:24,040
Ez zeukat.
1028
00:56:24,360 --> 00:56:25,440
Lastima.
1029
00:56:26,240 --> 00:56:29,320
Orduan garbitu egin beharko haut.
Horixe dio aginduak.
1030
00:56:29,400 --> 00:56:31,840
Eta zergatik etorri dituan
nire bi laguntxo horiek?
1031
00:56:31,920 --> 00:56:33,240
-Oso orduri zeuden.
1032
00:56:33,320 --> 00:56:36,000
Eta nik konbentzitu ez banitu
berriro ere etorriko zituen.
1033
00:56:36,080 --> 00:56:38,640
Hori nahi al duk?
Ni haiek baino bakezaleagoa nauk.
1034
00:56:38,960 --> 00:56:40,040
"Jon!".
1035
00:56:40,320 --> 00:56:41,400
Jon!
1036
00:56:41,480 --> 00:56:43,640
Beno, orduan
balio zuen pistak, ezta?
1037
00:56:43,960 --> 00:56:45,080
Pozten nauk.
1038
00:56:45,240 --> 00:56:47,280
Barkatu, atea irekita zegoen.
1039
00:56:47,360 --> 00:56:49,720
Errua nire izan da,
ixtea ahaztu zait.
1040
00:56:50,280 --> 00:56:52,600
Beno, beste batean
itzuliko didak zorra.
1041
00:56:52,840 --> 00:56:54,760
Pieza, esan nahi didak.
Agur, Ane.
1042
00:56:55,160 --> 00:56:56,200
Agur.
1043
00:56:57,400 --> 00:56:58,880
(ATEA IXTEN DU)
1044
00:56:58,960 --> 00:57:00,280
Ondo zaude?
Bai.
1045
00:57:00,960 --> 00:57:02,680
Badago nobedaderik?
1046
00:57:04,040 --> 00:57:05,040
Bai.
1047
00:57:05,160 --> 00:57:06,560
Fermin errugabea da.
1048
00:57:07,000 --> 00:57:09,760
Begira, beste argazki batzuk
aurkitu ditut.
1049
00:57:10,560 --> 00:57:12,200
Ekainaren 30ekoak.
1050
00:57:13,560 --> 00:57:15,920
Bi mutil hauekin dagoena...
Bai, Nerea da.
1051
00:57:16,080 --> 00:57:18,160
Nerea bizirik zegoen
ekainaren 30ean!
1052
00:57:18,280 --> 00:57:19,760
Bizirik eta Balbemendin,
1053
00:57:19,840 --> 00:57:22,120
baina Fermin aurreko egunean
iritsi zen etxera:
1054
00:57:22,200 --> 00:57:24,280
ekainaren 29an.
Oso gogoan dut,
1055
00:57:24,440 --> 00:57:27,080
egun horretan ospatu baikenuen
bere amaren urtebetetzea.
1056
00:57:27,160 --> 00:57:29,720
Eta Fermin nirekin zegoen.
Fermin errugabea da!
1057
00:57:29,800 --> 00:57:32,320
Bera ez zegoen Balbemendin!
Argazkiak frogatzen du!
1058
00:57:33,800 --> 00:57:35,200
Eta nik kale egin diot.
1059
00:57:35,600 --> 00:57:37,560
Erruduna izan zitekeela
pentsatu dut.
1060
00:57:43,520 --> 00:57:44,720
Ondo zaude?
1061
00:57:45,560 --> 00:57:47,160
Ur pixka bat ekarriko dizut.
1062
00:57:48,880 --> 00:57:50,200
Zer duzu, Ane?
1063
00:57:50,280 --> 00:57:52,920
Ez hasi medikua zarela
eta betiko lelokeriak esaten.
1064
00:57:54,520 --> 00:57:55,760
Zertan ari zara?
1065
00:57:56,560 --> 00:57:58,360
Zer da hau, e?
Zer da hau?
1066
00:58:01,120 --> 00:58:03,160
Norbait ni hiltzen saiatzen ari da.
1067
00:58:04,800 --> 00:58:06,160
(Txoriak txioka)
1068
00:58:11,320 --> 00:58:13,240
Itxoiteaz nekatzen hasia nengoen.
1069
00:58:20,240 --> 00:58:23,000
Hi lasai, bolada luze batean
ez nauk herrian azalduko.
1070
00:58:24,280 --> 00:58:25,720
Baina baldintza batekin:
1071
00:58:26,480 --> 00:58:28,120
emaztea erditzeko zorian zegok,
1072
00:58:28,200 --> 00:58:30,240
eta ezin diagu ospitaleraino iritsi.
1073
00:58:30,400 --> 00:58:33,000
Bixenta gurekin egotea nahi diat
erditzean laguntzeko.
1074
00:58:34,240 --> 00:58:37,080
Bestela, bere bila jaitsi
beharko diat momentua heldutakoan.
1075
00:58:49,600 --> 00:58:51,080
"Argia maite dugu".
1076
00:58:51,360 --> 00:58:53,720
"Eta ilunpeak gure bihotza
hartu ahal dituenean,
1077
00:58:53,800 --> 00:58:55,640
argia noiz itzuliko egoten gara".
1078
00:58:56,360 --> 00:58:58,120
"Zain".
"Aiduru".
1079
00:58:59,360 --> 00:59:00,600
"Argirik gabe...
1080
00:59:00,680 --> 00:59:03,160
Argirik gabe nola usatu
ilunpeko amesgaiztoak?".
1081
00:59:04,520 --> 00:59:07,120
"Baina argi-betan gertatzen diren
amesgaiztoak, zer?".
1082
00:59:08,000 --> 00:59:11,120
"Amesgaizto bortitzenak
ez al dira egun, aldiz, gertatzen?".
1083
00:59:12,360 --> 00:59:13,600
"Begiak ixtea".
1084
00:59:13,880 --> 00:59:15,840
"Horra ilunpean bizitzeko modu bat".
1085
00:59:16,320 --> 00:59:18,200
Zutaz maitemindu naizela uste dut.
1086
00:59:19,320 --> 00:59:21,520
"Horrela amesgaiztoak
usatzen direlakoan".
1087
00:59:21,600 --> 00:59:23,040
Baina eramaizkiok botikak.
1088
00:59:23,120 --> 00:59:24,960
"Baina begiak zabaltzen ditugunean,
1089
00:59:25,040 --> 00:59:27,000
beldur gara bizitzen ginen
etxe ederra
1090
00:59:27,080 --> 00:59:28,480
ez ote den galduko".
1091
00:59:28,560 --> 00:59:30,800
"Beldur gara
ez ote den dena amaituko".
1092
00:59:31,680 --> 00:59:32,680
"Bai,
1093
00:59:32,880 --> 00:59:34,920
aldian behin ona da begiak ixtea".
1094
00:59:35,120 --> 00:59:36,320
"Osasungarria".
1095
00:59:37,080 --> 00:59:38,640
"Baina baldintza batekin:
1096
00:59:39,400 --> 00:59:42,320
begiak zabaldutakoan
ikusiko duguna onartzekotan".
1097
00:59:44,520 --> 00:59:47,320
"Batzuetan, ordea, ez dugu
errealitatea onartu nahi izaten".
1098
00:59:47,960 --> 00:59:50,240
"Asaldatu egiten gara
errealitatearen kontra".
1099
00:59:51,240 --> 00:59:53,280
"Eta, halakoetan,
begiak ixten ditugu".
1100
00:59:55,280 --> 00:59:58,040
Kanpoaldearekin kontakturik gabe
jarraitzen dugun bitartean,
1101
00:59:58,120 --> 01:00:00,720
ez gaude karril sekoan.
Ama azkar asko ahaztu duzula,
1102
01:00:00,800 --> 01:00:03,000
hori dakit nik!
Eta Idoia besterik ez duzula.
1103
01:00:03,080 --> 01:00:05,160
Hi zer hostia dakik?
Eta zuk zer dakizu?
1104
01:00:05,240 --> 01:00:06,720
Jose, egon geldi!
1105
01:00:08,880 --> 01:00:11,160
Norbaitek droga ukitu du. Pam.
1106
01:00:11,240 --> 01:00:13,760
Ba al duk Idoiaren berririk?
Ba al dakik non dabilen?
1107
01:00:13,840 --> 01:00:15,440
Ez, zergatik galdetzen didak?
1108
01:00:15,520 --> 01:00:17,560
(NEGARREZ) Azkenean!
Ezin nuen gehiago!
1109
01:00:17,640 --> 01:00:19,920
Eta ahal baduzu,
ez duten hartu agertu arte.
1110
01:00:20,000 --> 01:00:22,160
Han aurkitu genuke
beharrezko informazioa.
1111
01:00:22,240 --> 01:00:24,560
Ekaina amaieran
etortzekotan ziren gazte horiek
1112
01:00:24,680 --> 01:00:27,680
erreserba anulatu omen zuten.
Estik hori esan zion behintzat Joni.
1113
01:00:27,760 --> 01:00:30,400
Baina nik badakit gezurra dela.
Gezurra esaten dinat?
1114
01:00:30,480 --> 01:00:33,280
Etorri ziran Balbemendira.
-Zer gertatu den esan behar didazu.
1115
01:00:33,360 --> 01:00:35,600
Ez dizut ezer esango.
-Ospa egitekotan, ezta?
1116
01:00:35,760 --> 01:00:38,000
Nire alaba da,
eta etxera eramango dut!
1117
01:00:38,080 --> 01:00:39,720
Edozer egingo dut!
1118
01:00:39,920 --> 01:00:42,320
Utzi ezak bakean, aditu?
-Ez zaitut beldurrik.
1119
01:00:43,160 --> 01:00:44,880
"Balbemendiko landareak".
1120
01:00:45,600 --> 01:00:47,000
(Bideoa)
1121
01:00:50,760 --> 01:00:52,160
(Haizea)