1
00:00:00,320 --> 00:00:01,960
Norbaiti ezaguna egiten zaio?
2
00:00:03,520 --> 00:00:04,520
Ez.
3
00:00:04,640 --> 00:00:06,760
-Jonek eta Anek bazekitek
Nerea dela hildakoa.
4
00:00:06,840 --> 00:00:08,320
-Aita, Idoia ez da agertu.
5
00:00:08,440 --> 00:00:10,880
"Bazter guztietan begiratu dut,
baina ez dago".
6
00:00:14,000 --> 00:00:15,440
"Beste pare bat egun ohean,"
7
00:00:15,920 --> 00:00:18,360
eta laster zara Balbemendin
gora eta behera korrika.
8
00:00:19,600 --> 00:00:22,080
Ez da posible! Zilar belarrarekin
pozoitu zaituzte!
9
00:00:22,160 --> 00:00:24,280
(EZTULA EGITEN DU)
Bixentak badu koaderno bat
10
00:00:24,360 --> 00:00:26,360
"bere gauzak apuntatzeko
erabiltzen duena".
11
00:00:26,440 --> 00:00:27,840
(UFADA) Ez dago.
12
00:00:28,160 --> 00:00:30,800
Nor haiz benetan?
-Droga eman zianaren morroi bat.
13
00:00:32,160 --> 00:00:34,000
Hi hazi hi putaseme zikina.
14
00:00:34,360 --> 00:00:37,560
-Nire burua salbu ikusten dudanean
emango diat gainontzekoa.
15
00:00:38,400 --> 00:00:39,960
(OIHU EGITEN DU)
16
00:00:41,120 --> 00:00:42,880
Zuk ez duzu semerik galdu.
17
00:00:43,400 --> 00:00:46,320
Hi lasai, bolada luze batean
ez nauk herrian azalduko.
18
00:00:52,600 --> 00:00:54,040
(NEREA) "Ez, mesedez.
19
00:00:54,680 --> 00:00:57,800
Baina zer ostiatan ari zarete?
Zer naizela uste duzue?".
20
00:00:58,640 --> 00:01:00,080
-"Nerea, gustatuko zain-eta".
21
00:01:05,040 --> 00:01:09,040
(Irekitze musika)
22
00:01:42,240 --> 00:01:46,240
(Musika misteriotsua)
23
00:01:51,960 --> 00:01:55,080
(OLATZ) "Maddi neska indartsua da.
Harrigarri indartsua.
24
00:01:56,000 --> 00:01:57,760
Nire ahizpa ere halakoxea zen.
25
00:01:58,320 --> 00:02:00,680
Mundua txiki geratuko zitzaiola
ematen zuen.
26
00:02:01,560 --> 00:02:04,080
Baina mundua zailtasun
eta oztopoz beteta dago.
27
00:02:04,520 --> 00:02:07,400
Eta horiek gainditzeko, familiaren
laguntza behar izaten da.
28
00:02:07,880 --> 00:02:09,320
Zure odolekoen laguntza.
29
00:02:10,120 --> 00:02:13,320
Hala ere, zer egin zure odolekoak
bizkarra erakusten dizutenean.
30
00:02:13,760 --> 00:02:16,280
Zer egin familia
puska-puska eginda dagoenean?".
31
00:02:16,760 --> 00:02:17,960
-"Nora hoa?".
32
00:02:18,080 --> 00:02:21,080
(OLATZ) "Nerea behin eta berriro
saiatu zen bere bidea egiten.
33
00:02:21,160 --> 00:02:22,600
Baina huts egin zuen.
34
00:02:23,400 --> 00:02:26,120
Eta orain beranduegi da
egindako okerrak zuzentzeko".
35
00:02:26,800 --> 00:02:28,600
-"Itzal ezak, goazen bere bila".
36
00:02:29,160 --> 00:02:31,200
(OLATZ) "Balbemendi
eta Balbemendiko jendea
37
00:02:31,280 --> 00:02:32,960
sekretua gordetzen saiatu zen.
38
00:02:33,680 --> 00:02:36,320
Baina badira isilpean gordetzeko
zailak diren sekretuak".
39
00:02:36,400 --> 00:02:39,320
-Maddi, kontuz.
Ez zaude zutik ibiltzeko.
40
00:02:39,400 --> 00:02:42,040
-Ondo nago. Zaldi bat bezain bizi.
-Bai, ikusten dut.
41
00:02:42,160 --> 00:02:44,360
Baina oraindik ez zaude
guztiz sendatuta.
42
00:02:44,640 --> 00:02:46,200
Eta zaldiek ere badakite
43
00:02:46,280 --> 00:02:48,800
gaizki sendatutako zauriak
izaten direla petralenak.
44
00:02:48,880 --> 00:02:49,880
-Bueno.
45
00:02:51,640 --> 00:02:53,720
-Pentsa nola zegoen
duela egun batzuk,
46
00:02:54,400 --> 00:02:56,880
eta begira orain.
-Egoera hau ez da batere normala.
47
00:02:57,400 --> 00:02:59,640
Maddi sendatu da,
eta ez dugu ospatu ere egin.
48
00:02:59,760 --> 00:03:00,800
-Arrazoi duzu.
49
00:03:01,560 --> 00:03:03,320
-Festa bat?
-Ez zaigu gaizki etorriko.
50
00:03:03,400 --> 00:03:05,960
Deskonektatzeko premia dugu.
Zure laguntza beharko dut.
51
00:03:06,720 --> 00:03:08,560
-Zerbait bururatu zaizu?
-Baliteke.
52
00:03:09,600 --> 00:03:11,240
-Kaixo.
-Apa.
53
00:03:13,200 --> 00:03:15,680
Ni sukaldera noa
pintxoak prestatzera.
54
00:03:17,080 --> 00:03:20,160
Hasteko, bideoa
ekainaren 30ean grabatuta dago.
55
00:03:20,240 --> 00:03:21,680
Fermin ez zegoen herrian.
56
00:03:22,720 --> 00:03:26,200
Eta bi, argi dago herriko norbait
gu engainatzen ari dela.
57
00:03:26,920 --> 00:03:30,040
Zergatik esan zidan Jesusek gezurra
mutil turista haiei buruz?
58
00:03:30,360 --> 00:03:33,120
Zer ezkutatzen digu?
Eta ez bagaitu guztiz engainatu?
59
00:03:33,920 --> 00:03:34,920
Zer esan nahi duzu?
60
00:03:35,400 --> 00:03:37,880
NereakBalbemenditik
joateko asmoa zuen,
61
00:03:37,960 --> 00:03:40,200
eta bi mutil gazte horiek
landetxean zeuden.
62
00:03:40,480 --> 00:03:42,000
Bai.
Eta egun batetik bestera,
63
00:03:42,080 --> 00:03:45,480
Nerea desagertu egin zen.
Bi mutil gazte horiek bezala.
64
00:03:45,680 --> 00:03:47,040
Nora iritsi nahi duzu?
65
00:03:47,240 --> 00:03:49,680
Bideoan falta dena
istorio honen amaiera izan liteke.
66
00:03:49,760 --> 00:03:53,200
Mutil haiek Nerea hil zuten,
eta gero ihes egin zuten?
67
00:03:53,480 --> 00:03:54,560
Aukeretako bat da.
68
00:03:55,040 --> 00:03:56,160
Baina hala balitz ere,
69
00:03:56,240 --> 00:03:58,240
zergatik herrikoek
ez digute egia aitortu?
70
00:03:58,840 --> 00:04:00,840
Ez dakit, agian
eurek ere ez zekiten ezer.
71
00:04:01,280 --> 00:04:03,720
Ez dakit zerbait ezkutatzen digute.
72
00:04:04,200 --> 00:04:05,320
Baliteke.
73
00:04:05,400 --> 00:04:06,840
Barkamena eskatu nahi dizut.
74
00:04:08,920 --> 00:04:10,880
Ez dut ondo hartu
zure egoera berria.
75
00:04:11,280 --> 00:04:12,880
Ez dut behar bezala jokatu.
76
00:04:13,360 --> 00:04:15,040
-Ez didazu aitzakiarik eman behar.
77
00:04:15,200 --> 00:04:17,560
Ulertzen dut.
-Ez. Utzidazu bukatzen.
78
00:04:17,920 --> 00:04:19,320
Gauza bat ekarri dizut.
79
00:04:22,200 --> 00:04:24,120
-Eta hau?
-Zuretzat.
80
00:04:25,840 --> 00:04:28,000
-Zer ba?
-Nahi dudalako.
81
00:04:40,560 --> 00:04:41,720
-Eskerrik asko.
82
00:04:43,000 --> 00:04:44,760
-Emango didazu
bigarren aukera bat?
83
00:04:47,800 --> 00:04:50,120
Gogoratu Eztiri
eta Jesusi entzun niena.
84
00:04:50,560 --> 00:04:52,040
Jesusek argi esan zion Eztiri
85
00:04:52,120 --> 00:04:54,200
zergatik esan zidan gezurra
mutilei buruz.
86
00:04:54,280 --> 00:04:55,920
Guk muturrak sartzen ez segitzeko.
87
00:04:56,200 --> 00:04:58,840
Horrek ez du usain onik.
Berdin uste dut neuk ere.
88
00:04:59,600 --> 00:05:02,560
Zergatik ezkutatu zuen Joxek
bere alabaren gorpua?
89
00:05:02,640 --> 00:05:04,560
Karmelek ez ikusteko?
Horregatik bakarrik?
90
00:05:04,640 --> 00:05:06,800
Neuri ere ez zait buruan sartzen.
Eta Juantxo?
91
00:05:07,520 --> 00:05:09,120
Nork hil zuen eta zergatik?
92
00:05:09,800 --> 00:05:12,040
Agian bi mutil gazte horiek
izan ziren,
93
00:05:13,080 --> 00:05:14,760
edo beharbada...
Beharbada?
94
00:05:15,360 --> 00:05:17,000
Fermin.
Jon, mesedez.
95
00:05:17,160 --> 00:05:19,840
Fermin nirekin zegoen orduan.
Beraz, ahaztu Fermin. Ados?
96
00:05:20,120 --> 00:05:21,280
Bale, ados.
97
00:05:21,600 --> 00:05:23,320
Ahaztu dezagun Fermin oraingoz.
98
00:05:23,480 --> 00:05:25,280
Kontu honetan
Balbemendiko jendea dago.
99
00:05:25,840 --> 00:05:27,200
Hori seguru. Baina nortzuk?
100
00:05:27,280 --> 00:05:30,320
Horixe jakin nahi nuke neuk ere.
Ez dut etsiko egia jakin arte.
101
00:05:30,440 --> 00:05:31,680
Gauza bat argi dago:
102
00:05:32,000 --> 00:05:34,600
Fermin ez da izan.
Eta frogatu egingo dizut.
103
00:05:35,960 --> 00:05:37,400
Ez didazu ezer esan behar?
104
00:05:39,400 --> 00:05:41,960
-Eskertzen dizut oparia.
Oso detaile polita da.
105
00:05:42,600 --> 00:05:44,600
Baina hitz egin dugu
gure artekoari buruz.
106
00:05:45,080 --> 00:05:47,840
Adiskide minak izango gara,
baina hori: adiskideak.
107
00:05:48,880 --> 00:05:50,200
Ezin dizut gehiago eskaini.
108
00:05:50,280 --> 00:05:52,680
-Eta adiskideek
ezin diote elkarri oparirik egin?
109
00:05:52,760 --> 00:05:55,400
-Adiskide moduan eskainita bada.
-Beste norbait dago?
110
00:05:55,800 --> 00:05:58,440
-Antton, mesedez.
Ez eman min gehiago zure buruari.
111
00:05:58,680 --> 00:06:01,320
Badakit ez zenuela espero,
baina nire errua da.
112
00:06:01,400 --> 00:06:03,560
Denbora beharko dugu.
-Ondo pentsatu, Olatz.
113
00:06:03,640 --> 00:06:06,000
Egia esateko beste aukera bat
ematen ari natzaizu.
114
00:06:06,080 --> 00:06:08,200
-Antton, mesedez,
zergatik tematzen zara?
115
00:06:08,280 --> 00:06:11,440
-Galdera erraza egin dizut.
Eta erantzuna ere oso erraza da.
116
00:06:11,680 --> 00:06:14,440
Beste bat dago, bai ala ez?
Hain zaila egiten al zaizu?
117
00:06:16,040 --> 00:06:17,040
Olatz.
118
00:06:18,360 --> 00:06:20,320
-Ez. Ez dago beste inor.
119
00:06:21,800 --> 00:06:22,880
Tori.
120
00:06:23,280 --> 00:06:24,400
Ezin dut onartu.
121
00:06:25,840 --> 00:06:28,040
-Baina zuk eramatea nahi nuen.
122
00:06:28,680 --> 00:06:30,640
Gure adiskidetasunaren
sinbolo bezala.
123
00:06:32,080 --> 00:06:33,160
Mesedez.
124
00:06:35,680 --> 00:06:37,400
-Egia esan, oso polita da.
125
00:06:38,960 --> 00:06:40,520
-Ez duzu gutxiago merezi.
126
00:06:42,160 --> 00:06:43,240
-Eskerrik asko.
127
00:06:46,840 --> 00:06:49,320
Eta Aitzol? Kezkatuta nago.
128
00:06:49,720 --> 00:06:51,760
Honezkero,
bere berri izan beharko genuke.
129
00:06:52,080 --> 00:06:53,320
Bueno, batek daki!
130
00:06:53,720 --> 00:06:55,000
Pazientzia izan behar dugu.
131
00:06:55,320 --> 00:06:58,240
Gainera, ez dut uste Aitzoli
ezer txarrik gertatuko zitzaionik.
132
00:06:58,320 --> 00:07:00,080
Ondo ezagutuko ditu
hemengo bazterrak.
133
00:07:00,480 --> 00:07:02,320
Oso urduri zegoen.
Egongo ez zen ba,
134
00:07:02,400 --> 00:07:04,600
ikaragarrizko sustoa
hartu zuen gizajoak.
135
00:07:05,120 --> 00:07:07,400
Baina zaude lasai,
laster etorriko dira-eta
136
00:07:07,520 --> 00:07:09,600
Ertzaintza, DIA
eta madresantisima guztiak.
137
00:07:10,040 --> 00:07:11,360
Hala izango al da?
138
00:07:11,880 --> 00:07:15,080
Bera da gure esperantza bakarra.
E, begiratu hor.
139
00:07:15,520 --> 00:07:17,400
Zer?
Hor atzeko harri horiek.
140
00:07:19,720 --> 00:07:20,880
Joder.
141
00:07:21,080 --> 00:07:22,960
Hori Balbemendiko
iparraldean dago.
142
00:07:23,360 --> 00:07:24,640
Jendeak hor kanpatzen du.
143
00:07:24,720 --> 00:07:26,640
Bai?
Nola ez naiz lehenago konturatu?
144
00:07:27,200 --> 00:07:30,520
Ondo ezagutzen dut nik leku hori.
Makina bat aldiz egon naiz hor.
145
00:07:33,560 --> 00:07:34,600
Hemen da.
146
00:07:35,920 --> 00:07:37,400
Horiek dira harriak?
Bai.
147
00:07:39,400 --> 00:07:42,040
Begiratu bat emango dugu,
ea zerbait aurkitzen dugun.
148
00:07:42,120 --> 00:07:43,280
Bai.
149
00:07:44,040 --> 00:07:47,440
(Suspense musika)
150
00:07:48,400 --> 00:07:50,960
Zer iruditzen hau?
-Konplikatuegia.
151
00:07:52,040 --> 00:07:53,240
-Eta beste hau?
152
00:07:53,320 --> 00:07:54,600
-E, te, te, te.
153
00:07:54,840 --> 00:07:57,120
Oso ideia ona
iruditzen zait festarena,
154
00:07:57,200 --> 00:08:00,280
baina ez duzue pentsatuko zuek
atondutako ezer jango dudanik?
155
00:08:00,360 --> 00:08:03,200
Jainkoak libra nazala!
-Ez al zara gurekin fidatzen?
156
00:08:03,360 --> 00:08:05,120
-Ez dago zuzen nik esatea, baina ez.
157
00:08:05,760 --> 00:08:08,960
Zer? Ahaztu al zaizue
gerezi opil hura egin zenutenekoa?
158
00:08:09,040 --> 00:08:11,600
Ba niri ez.
Ederra utzi zenuten labea.
159
00:08:11,880 --> 00:08:13,600
-Zenbat urte pasa dira ordutik?
160
00:08:14,280 --> 00:08:17,160
-Gerezi gaixoak!
Ikatz puska ematen zuten.
161
00:08:17,480 --> 00:08:19,680
-Oraingoan gogotik damutuko zaizu.
162
00:08:19,760 --> 00:08:22,120
-Aita, zurea bai konfiantza itsua.
163
00:08:22,600 --> 00:08:24,320
-Ahotik joaten zaizue zuei indarra.
164
00:08:24,880 --> 00:08:27,400
Lehendabizi, tarta hori egin,
eta gero ikusiko dugu.
165
00:08:28,600 --> 00:08:30,960
Ezti, Olatz, zoragarriak zarete.
166
00:08:31,720 --> 00:08:33,080
(BARRE EGITEN DUTE)
167
00:08:33,880 --> 00:08:35,000
Joder.
168
00:08:35,160 --> 00:08:37,640
Hemen ez dago
turisten kanpin-dendaren arrastorik.
169
00:08:38,280 --> 00:08:39,640
Ez da ezer ikusten.
170
00:08:39,880 --> 00:08:41,600
Baina hementxe
grabatu zuten bideoa.
171
00:08:42,400 --> 00:08:46,040
Zergatikekarri zuten kanpin-denda,
landetxean hartu bazuten ostatu?
172
00:08:46,120 --> 00:08:48,680
Hori jende askok egiten du.
Gau giro aproposa bada,
173
00:08:48,760 --> 00:08:51,840
aukera ona da mendian kanpatzeko.
Baina ez dago su arrastorik.
174
00:08:52,120 --> 00:08:54,000
Eta gazteen motxilak
erre egin zituzten.
175
00:08:54,080 --> 00:08:55,480
Agian eurek izan ziren.
176
00:08:56,320 --> 00:08:57,560
Edo beste norbait.
177
00:08:58,000 --> 00:08:59,760
Zer moduz
zurea eta Anttonen artekoa?
178
00:09:00,560 --> 00:09:01,640
-Ez oso ondo.
179
00:09:01,720 --> 00:09:04,280
Anttonek oraindikez du ulertu
gure artekoa amaitu dela.
180
00:09:04,680 --> 00:09:06,600
-Normala da, emaiozu denbora.
181
00:09:07,000 --> 00:09:09,920
Ez zuen halakorik espero
eta gogorra egingo zaio onartzea.
182
00:09:10,000 --> 00:09:11,880
-Badakit.
-Zergatik utzi duzue?
183
00:09:12,360 --> 00:09:14,080
-Ez nagoelako
berarekin maiteminduta.
184
00:09:14,760 --> 00:09:16,600
Horixe da egia bakarra.
-Ya.
185
00:09:16,680 --> 00:09:18,440
Berarekin ez,
baina beste norbaitekin?
186
00:09:18,520 --> 00:09:21,320
-Hara, bikote bat hausteko
hirugarren bat egon behar al du?
187
00:09:22,080 --> 00:09:24,960
-Ezbeti, % 99an bakarrik.
188
00:09:26,840 --> 00:09:27,960
-Kaixo, neskak.
-Kaixo.
189
00:09:28,240 --> 00:09:29,480
-Zertan ari zarete?
190
00:09:29,800 --> 00:09:31,960
-Festa bat prestatzen ari gara
Maddirentzat,
191
00:09:32,040 --> 00:09:34,440
osatu dela ospatzeko.
-Festa bat, zer ideia ona.
192
00:09:34,520 --> 00:09:36,840
-Bai. Eta Bixenta? Itzuli da?
193
00:09:37,160 --> 00:09:39,880
-Ez, oraindik ez.
-Ez al da gehiegi tardatzen ari?
194
00:09:40,440 --> 00:09:42,360
-Uste zuena
baino lan gehiago emango zion
195
00:09:42,440 --> 00:09:43,800
umea mundura ekartzeak.
196
00:09:44,120 --> 00:09:47,040
-Gizonek gauza hauek erraz-erraz
egiten direla uste duzue.
197
00:09:47,640 --> 00:09:50,040
-Eurek errazegi egiten dutelako
izango da.
198
00:09:50,120 --> 00:09:52,640
(BARRE EGITEN DUTE)
-Eta zer egingo duzue, tarta bat?
199
00:09:52,840 --> 00:09:54,720
-Bai, festa guztietan beharrezkoa
da.
200
00:09:55,320 --> 00:09:56,520
-Laguntzea nahi?
201
00:09:57,280 --> 00:09:58,840
(BIAK BARREKA)
-Bai.
202
00:09:59,560 --> 00:10:02,320
-Gogoan ditut gure amatxik
erakutsitako trikimailu batzuk.
203
00:10:02,760 --> 00:10:04,520
-Zeinek?
-Neskameak.
204
00:10:04,920 --> 00:10:07,640
-Sekulako tartak egiten zituen.
Batez ere, txokolatezkoak.
205
00:10:08,600 --> 00:10:10,720
Nondik hasiko gara?
-Bueno...
206
00:10:10,960 --> 00:10:13,760
Zer tarta egin pentsatzen ari ginen.
-Primeran.
207
00:10:13,840 --> 00:10:15,680
-Bueno, ni banoa.
-Ondo.
208
00:10:15,760 --> 00:10:17,120
-Ondo zaude?
-Bai, oso ondo.
209
00:10:17,200 --> 00:10:18,360
-Seguru?
-Bai.
210
00:10:19,280 --> 00:10:20,680
Agur.
-Agur. Agur, neskak.
211
00:10:21,320 --> 00:10:22,480
-Aio!
212
00:10:23,120 --> 00:10:24,240
-Bueno...
213
00:10:24,320 --> 00:10:26,840
-Oraingoan eregizonek
bakarrik utzi gaituzte.
214
00:10:26,920 --> 00:10:30,080
-Hobe horrela. Enbarazu
besterik egiten ez dakite gizonek.
215
00:10:30,440 --> 00:10:31,760
(BARRE EGITEN DUTE)
216
00:10:32,000 --> 00:10:34,680
Agian guztia
herrikoei kontatzea da onena.
217
00:10:35,360 --> 00:10:38,920
Eta nola jakin pertsona egokiari
haizela dakiana kontatzen?
218
00:10:39,120 --> 00:10:40,320
Zer egiten duk hik hemen?
219
00:10:40,720 --> 00:10:43,280
Ferminek ere badu
egia jakiteko eskubidea, Jon.
220
00:10:43,520 --> 00:10:46,560
Herrian gertatzen ari denagatik
dago bera, bera dagoen egoeran.
221
00:10:47,320 --> 00:10:48,680
Zuk bazenekien, ezta?
222
00:10:48,760 --> 00:10:50,120
Lasaitu hadi, Jon.
Geldi!
223
00:10:50,200 --> 00:10:51,240
Jon.
Geldi hor!
224
00:10:51,320 --> 00:10:52,520
Ez duzu ikusten?
225
00:10:53,240 --> 00:10:55,920
Nerearen eta Juantxoren hilketan
zerikusirik ez izateak
226
00:10:56,120 --> 00:10:57,960
ez du errugabe egiten.
Oker hago, Jon.
227
00:10:58,040 --> 00:11:00,960
Geldi egoteko.
Nik ez nitian neska haiek hil.
228
00:11:01,320 --> 00:11:03,480
Ez diat sinisten.
Niretzat ere mingarria duk.
229
00:11:03,560 --> 00:11:06,400
Baina gertatu zen guztian...
Eta Gorkaren akusazioak, zer?
230
00:11:06,640 --> 00:11:08,600
Honaino etorri zuan egia esateko.
231
00:11:10,040 --> 00:11:11,440
Bizia eman zuen zugatik.
232
00:11:11,800 --> 00:11:14,400
Gorkari sinisten diok
eta bost axola guk zer diogun?
233
00:11:16,080 --> 00:11:17,480
Jon! Jon! Jon!
234
00:11:17,560 --> 00:11:18,880
Geratu zaitez, mesedez.
235
00:11:18,960 --> 00:11:20,640
Egia aurkitzen
lagundu behar diguzu.
236
00:11:20,720 --> 00:11:22,800
Ez, ez dut aurrera egingo.
237
00:11:22,920 --> 00:11:24,800
Jon, mesedez...
Hiltzaile batekin zaude.
238
00:11:26,360 --> 00:11:28,240
Hobe zenuke zeuk ere alde egitea.
239
00:11:29,920 --> 00:11:33,320
(Musika misteriotsua)
240
00:11:37,280 --> 00:11:39,840
Eta orain, labera.
-Hogeita hamar minutu?
241
00:11:40,000 --> 00:11:41,680
-Liburuan hori jartzen du.
242
00:11:42,640 --> 00:11:45,840
-Ea ez zaigun erretzen.
-Ez kezkatu, ondo aterako da.
243
00:11:46,120 --> 00:11:48,920
Amatxik hatzak miazkatzeko
moduko tartak egiten zituen.
244
00:11:49,040 --> 00:11:50,840
Eta nik beti begira egoten nintzen.
245
00:11:51,720 --> 00:11:53,560
Sukaldea nuen
etxeko txokorik kuttunena.
246
00:11:53,640 --> 00:11:55,040
Amak errieta egiten zidan,
247
00:11:55,120 --> 00:11:57,360
han ez nuela egon behar
esaten zidan.
248
00:11:57,440 --> 00:12:01,000
Ez zegoen etxean beste lekurik
niretzat sukaldea baino.
249
00:12:01,280 --> 00:12:03,680
Zerbait ikasiko nuen.
-(BARREKA) Hala espero dut.
250
00:12:05,160 --> 00:12:06,480
Asko sentitzen dut.
251
00:12:06,960 --> 00:12:08,520
Zuk ez duzu ezeren errurik.
252
00:12:08,600 --> 00:12:10,560
Ez naiz Jon konbentzitzeko gai
izan.
253
00:12:10,920 --> 00:12:12,680
Oraindik erruduna zarela uste du.
254
00:12:12,960 --> 00:12:15,800
Ahal duzun guztia egiten ari zara.
Gehiago egin behar dut,
255
00:12:16,120 --> 00:12:18,680
gero eta gertuago nago egiatik.
Ezin dut orain etsi.
256
00:12:19,320 --> 00:12:22,080
Hankaz gora ipini behar dugu
herrian ezkutatzen den hori.
257
00:12:22,160 --> 00:12:23,520
Ez estutu horregatik.
258
00:12:24,000 --> 00:12:26,720
Batzuetan jendearentzat
errazagoa da zalantzari eustea,
259
00:12:26,800 --> 00:12:28,240
norbaitekin fidatzea baino.
260
00:12:28,520 --> 00:12:30,320
(HASPEREN EGITEN DU)
Es da Jonen errua,
261
00:12:30,400 --> 00:12:32,320
berez ez du motiborik
nirekin fidatzeko.
262
00:12:32,840 --> 00:12:34,920
Ulertzekoa da bere jarrera,
ez kezkatu.
263
00:12:35,560 --> 00:12:36,920
Ane, zu kezkatzen nauzu.
264
00:12:37,760 --> 00:12:39,400
Niretzat zu zara garrantzitsuena.
265
00:12:40,720 --> 00:12:43,160
(HASPEREN EGITEN DU)
Nire ondoan zaudela jakiteak
266
00:12:43,240 --> 00:12:44,920
indarra ematen ditaurrera egiteko.
267
00:12:45,800 --> 00:12:47,760
Zer moduz zaude zu?
Hobeto nago.
268
00:12:48,160 --> 00:12:50,520
Begira, orbanak ia desagertu egin
dira.
269
00:12:51,000 --> 00:12:53,480
Kontu handiz nabil
edan eta jateko kontuekin.
270
00:12:54,320 --> 00:12:56,080
Aurkitu duzu Bixentaren liburua?
271
00:12:57,120 --> 00:13:00,000
Bai, baina behar nuen orrialdea
falta zaio.
272
00:13:02,800 --> 00:13:05,800
Ondo zaude?
-Apur bat nekatuta, besterik ez.
273
00:13:05,880 --> 00:13:07,800
-Zerbait behar baduzu...
-Ez. Ondo nago.
274
00:13:10,080 --> 00:13:12,320
-Maddi ikusi duzue?
-Ez. Uste dut...
275
00:13:12,400 --> 00:13:15,200
-Zertan ari zarete?
-Tarta bat egin diogu Maddiri.
276
00:13:16,000 --> 00:13:17,920
-Tarta bat?
-Baina ezin diozu ezer esan,
277
00:13:18,200 --> 00:13:20,040
sekretu bat da.
-Sekretu bat?
278
00:13:20,320 --> 00:13:22,680
-Bai, festa bat
prestatzen ari gara Maddirentzat.
279
00:13:22,760 --> 00:13:24,680
Sendatu dela ospatzeko.
-A,
280
00:13:25,440 --> 00:13:27,920
eta ni gonbidatuta nago?
-Egongo ez zara ba.
281
00:13:28,000 --> 00:13:30,400
Maddiren lagunik
kuttunena egoten ez bada, ederra!
282
00:13:30,480 --> 00:13:33,320
Mundu guztia gonbidatuta dago.
-Joni abisatu beharko diogu.
283
00:13:34,280 --> 00:13:36,560
-Uste dut ezin izango duela etorri.
284
00:13:37,360 --> 00:13:39,560
Balbemenditik
alde egiteko asmoa du.
285
00:13:39,880 --> 00:13:41,040
-Zergatik diozu hori?
286
00:13:41,600 --> 00:13:43,600
Ez dit ezer esan.
-Ez dakit.
287
00:13:43,680 --> 00:13:45,840
-Ezusteko festa batera
oparia eraman behar da?
288
00:13:45,920 --> 00:13:46,920
-Nahi duzun bezala.
289
00:13:47,000 --> 00:13:48,720
Maddiri opari bat
egin behar badiozu,
290
00:13:48,800 --> 00:13:51,000
oraintxe duzu aukera.
Ilusio handia egingo dio.
291
00:13:51,080 --> 00:13:53,640
-Bale.
-Peru! Zaude.
292
00:13:54,880 --> 00:13:56,800
Kontutxo batekin
lagundu behar diguzu.
293
00:13:56,880 --> 00:13:58,160
-Zer kontutxo?
294
00:13:58,240 --> 00:14:00,280
-Maddi sukaldetik
urrundu behar duzu.
295
00:14:00,360 --> 00:14:03,040
Ez du jakin behar zertan ari garen.
-Nire kontu.
296
00:14:03,120 --> 00:14:05,560
Tarta horri ez dio usainik hartuko.
-(BARREKA) Ongi.
297
00:14:07,000 --> 00:14:10,400
(Tentsio musika)
298
00:14:15,720 --> 00:14:16,800
Apa, kaixo.
299
00:14:24,000 --> 00:14:25,800
-Nora hoa korrika eta presaka?
300
00:14:26,560 --> 00:14:28,800
-Utzi bakean.
-Ez al duk trago bat hartu nahi?
301
00:14:29,880 --> 00:14:31,440
Ez hadi hain uzkurra izan, Jon.
302
00:14:32,280 --> 00:14:33,880
Hi ari haiz gauzak zaintzen.
303
00:14:35,680 --> 00:14:38,640
Niregatik balitz,
aise konponduko genikek guztia.
304
00:14:40,960 --> 00:14:43,320
-Hi bezalakoak
aise konpontzen duzue guztia.
305
00:14:43,760 --> 00:14:45,720
Batez ere, pipa eskuan duzuenean.
306
00:14:50,480 --> 00:14:52,520
Kendu esku hori.
Bakean uzteko esan diat.
307
00:14:52,600 --> 00:14:53,960
-Zor didana eman arte, ez.
308
00:14:56,040 --> 00:14:58,160
-Isolamendua
bukatutakoan emango diat.
309
00:14:58,480 --> 00:14:59,800
-Seguru?
-Nire hitza duk.
310
00:15:00,880 --> 00:15:02,760
-Zenbat balio dik hire hitzak, Jon?
311
00:15:03,720 --> 00:15:07,000
Ez diat ezer hire aurka.
Aginduak betetzen dizkiat bakarrik.
312
00:15:07,760 --> 00:15:09,760
Tipo jatorra haiz, baina...
313
00:15:11,200 --> 00:15:12,360
Aupa, Ezti.
314
00:15:13,480 --> 00:15:15,240
Lasai, ez dago arazorik.
315
00:15:15,600 --> 00:15:17,240
Ez gara berriro borrokan hasiko.
316
00:15:18,040 --> 00:15:20,320
Ume mukizu batzuen antzera
jokatu genuen,
317
00:15:20,400 --> 00:15:22,800
baina ez da berriz errepikatuko.
Ezta, Jon?
318
00:15:23,600 --> 00:15:25,000
Guztia kontrolpean dago.
319
00:15:26,480 --> 00:15:29,240
Jonek eta biok hitz egin dugu
eta arazoa konpondu da.
320
00:15:30,600 --> 00:15:32,680
Logelan egongo naiz zain.
Ez berandutu.
321
00:15:32,760 --> 00:15:33,840
-Ez.
322
00:15:34,280 --> 00:15:35,800
-Pozten nauk adiskidetu izanaz.
323
00:15:37,360 --> 00:15:38,480
Zaindu, Jon.
324
00:15:42,280 --> 00:15:43,320
-Ezti.
325
00:15:50,640 --> 00:15:52,520
Zer harreman klase dun berarekin?
326
00:15:52,640 --> 00:15:55,480
-Hiri bost. Ez hasi
hire betiko erretolikarekin.
327
00:15:55,760 --> 00:15:58,400
-Oker hari haiz, asko axola zaidan.
-A bai?
328
00:15:58,840 --> 00:16:01,440
-Bai, nire laguna haiz
eta ez haut sufritzen ikusi nahi.
329
00:16:01,520 --> 00:16:03,760
-Hara, gure zaldun ibiltaria.
330
00:16:04,800 --> 00:16:07,160
Aizak, ez zuen alde egin behar?
331
00:16:07,760 --> 00:16:10,760
Olatzek esan zidak.
-Markos ez dun ondo ezagutzen.
332
00:16:11,080 --> 00:16:14,360
Esan al din zertan lan egiten duen?
-Bai, esan zidak.
333
00:16:14,520 --> 00:16:15,680
-Gezurra esan din.
334
00:16:16,120 --> 00:16:17,800
-Nahikoa duk. Hik zer dakik?
335
00:16:18,160 --> 00:16:19,800
Zoriontsua nauk berarekin.
-Ezti...
336
00:16:19,880 --> 00:16:22,000
-Ez duk erraza
gustuko norbait topatzea.
337
00:16:22,520 --> 00:16:24,040
Balbemendira datozen guztiak
338
00:16:24,120 --> 00:16:26,160
joan-etorriko txartelarekin
etortzen dituk.
339
00:16:27,200 --> 00:16:29,920
Eta nik beti geratzen nauk hemen,
bakarrik.
340
00:16:30,200 --> 00:16:33,160
-Ba jakin ezan,
Markos ere horietakoa dun.
341
00:16:33,640 --> 00:16:35,400
Joan-etorriko txartela zaukan.
342
00:16:36,160 --> 00:16:39,360
(Suspense musika)
343
00:16:40,880 --> 00:16:42,320
-Joan nahi zinela uste nuen.
344
00:16:44,920 --> 00:16:46,400
Ez al didazu ezer esan behar?
345
00:16:54,040 --> 00:16:56,200
Eta orrialdea
nork eduki dezakeen ideiarik?
346
00:16:57,160 --> 00:16:58,600
Edozein izan liteke!
347
00:16:59,040 --> 00:17:01,840
Jesus, Ezti, Susana...
348
00:17:01,920 --> 00:17:03,040
Susana?
349
00:17:03,120 --> 00:17:05,600
Bai, bera ere Bixentaren edabeak
hartzen ibili da.
350
00:17:05,920 --> 00:17:08,960
Agian berak hartu du.
Gero galdetuko diot zer dakien.
351
00:17:09,040 --> 00:17:10,880
Hobe ezer ez esatea.
Zer ba?
352
00:17:10,960 --> 00:17:13,840
Fidatzen zara berarekin?
Ni ez nintzateke inorekin fidatuko.
353
00:17:14,920 --> 00:17:16,640
Eta Bixenta?
(HARRITUTA) Bixenta?
354
00:17:16,840 --> 00:17:19,240
Agian berak hartu du orrialdea
desagertu aurretik.
355
00:17:19,880 --> 00:17:23,040
Berak badaki ikusi nuela Joantxoren
hilobitik zerbait hartzen.
356
00:17:23,440 --> 00:17:25,440
Agian gauza hori da guztiaren
giltza.
357
00:17:26,480 --> 00:17:29,360
Bixentak, ordea, bazuen zuk
bizirik egoteko nahikoa arrazoi.
358
00:17:29,680 --> 00:17:31,280
Maddi sendatu arte, behintzat.
359
00:17:32,040 --> 00:17:33,880
Eta orain, Maddi sendatu denean?
360
00:17:39,920 --> 00:17:41,720
Ane, begiratu honi.
361
00:17:42,560 --> 00:17:45,960
(Suspense musika)
362
00:17:52,960 --> 00:17:54,960
Ez dakit non sartu ziren
bi mutil haiek,
363
00:17:55,600 --> 00:17:57,800
baina badakit
nor egon zen hemen haiez aparte.
364
00:18:20,080 --> 00:18:21,280
Zer duzu?
365
00:18:21,960 --> 00:18:23,800
Haserretu zaituen
zerbait egin dut, ala?
366
00:18:24,640 --> 00:18:26,680
-Ez, ez da hori.
-Orduan?
367
00:18:27,800 --> 00:18:29,400
-Beldurra dut.
-Beldurra?
368
00:18:30,880 --> 00:18:32,360
Ez da niregatik izango, ezta?
369
00:18:33,560 --> 00:18:34,760
-Ez.
370
00:18:35,640 --> 00:18:37,680
Beste beldur klase bati buruz
ari naiz.
371
00:18:38,000 --> 00:18:39,120
-Ez dut ulertzen.
372
00:18:39,720 --> 00:18:41,720
-Zutaz maitemintzeko
beldur naiz, Markos.
373
00:18:41,800 --> 00:18:42,800
-Ezti.
374
00:18:43,320 --> 00:18:45,600
-Neure buruaren kontra ari naiz,
eta badakit.
375
00:18:46,120 --> 00:18:49,240
Isolamendua amaitzen denean
alde egingo duzu, besteek bezala.
376
00:18:49,320 --> 00:18:50,720
-Zer esan nahi duzu horrekin?
377
00:18:51,560 --> 00:18:52,880
-Agian hobe izango dugu
378
00:18:52,960 --> 00:18:54,800
geure artekoa
hemen bertan behera uztea.
379
00:18:55,480 --> 00:18:57,080
Gero gogorragoa izango da.
380
00:18:58,000 --> 00:18:59,920
Gainera, apenas
ezagutzen dugu elkar
381
00:19:00,000 --> 00:19:01,960
eta ez dut ilusio faltsurik egin
nahi.
382
00:19:03,400 --> 00:19:06,240
Desilusioen bilduma potoloegia
daukat barruan.
383
00:19:13,440 --> 00:19:15,440
-Ezti, gu ondo gaude. Ezta?
384
00:19:16,600 --> 00:19:18,360
Zergatik obsesionatu geroarekin?
385
00:19:19,280 --> 00:19:20,680
Oraina da garrantzitsuena.
386
00:19:21,080 --> 00:19:22,920
-Ez zara
hori esaten didan lehenbizikoa.
387
00:19:23,000 --> 00:19:24,040
-Baina geroa...
388
00:19:24,120 --> 00:19:26,360
-Geroa zuretzat
lehengo bizitzara bueltatzea da.
389
00:19:26,440 --> 00:19:28,360
Beste leku bat, betiko aurpegiak.
390
00:19:29,040 --> 00:19:30,880
Segituan ahaztuko dituzu
hemengoak.
391
00:19:31,160 --> 00:19:32,360
-Ez.
-Niretzat, ordea,
392
00:19:32,440 --> 00:19:33,920
hemen bakarrik geratzea da.
393
00:19:35,200 --> 00:19:36,680
Ezagutzen dut istorioa.
394
00:19:37,080 --> 00:19:38,480
Gehiegitan egin didate min,
395
00:19:38,560 --> 00:19:40,520
eta ez dut hortik berriz pasatu
nahi.
396
00:19:52,640 --> 00:19:54,320
Asko sentitzen dut, Markos.
397
00:20:07,000 --> 00:20:11,000
(Tentsio musika)
398
00:20:55,560 --> 00:20:57,960
(Atea)
399
00:21:00,720 --> 00:21:01,840
Bittor?
400
00:21:02,240 --> 00:21:03,240
Bittor.
401
00:21:11,880 --> 00:21:14,480
(Pausoak)
402
00:21:22,240 --> 00:21:26,240
(Suspense musika)
403
00:22:28,400 --> 00:22:30,800
(Atea)
404
00:22:31,080 --> 00:22:32,080
Kaixo, Bittor.
405
00:22:51,240 --> 00:22:52,800
(Ate-kolpeak)
406
00:23:06,360 --> 00:23:07,680
Hitz egin behar dugu.
407
00:23:08,040 --> 00:23:10,520
-Hobe duzu etxera itzultzea.
-Ezta pentsatu ere.
408
00:23:11,600 --> 00:23:13,440
Badakit zerbait larria
gertatzen zaizula
409
00:23:13,520 --> 00:23:16,040
eta horregatik egon zinen
hemendikihes egiteko zorian,
410
00:23:16,560 --> 00:23:18,240
baina badakit maite nauzula ere.
411
00:23:18,440 --> 00:23:21,520
Ez dakit zer saltsatan sartu zaren,
baina zurekin nago.
412
00:23:22,160 --> 00:23:24,560
Benetan maite banauzu,
egia esan beharko zenidake.
413
00:23:24,640 --> 00:23:26,880
-Ez dut nire arazoek
zu kaltetzerik nahi.
414
00:23:27,960 --> 00:23:30,000
Hobe duzu nigandik urruntzea.
415
00:23:30,360 --> 00:23:31,600
Bai, hobe duzu.
416
00:23:31,960 --> 00:23:34,120
-Ezin dut, Jon. Maite zaitut.
417
00:23:34,720 --> 00:23:35,920
Behar zaitut.
418
00:23:37,760 --> 00:23:39,800
Ez zait axola
zer egin zenuen iraganean,
419
00:23:40,240 --> 00:23:43,240
oraina bakarrik axola zait.
-Olatz, nik ere maite zaitut.
420
00:23:44,000 --> 00:23:45,360
Nik ere maite zaitut.
421
00:23:46,240 --> 00:23:49,040
Nire oraina ez da nirea,
ez dago nire esku.
422
00:23:49,800 --> 00:23:52,680
Gauzak aldatu egin dira.
Iraganak axola du orain.
423
00:23:53,320 --> 00:23:54,640
Eta asko, gainera.
424
00:24:02,560 --> 00:24:04,720
Oso polita geratuko da.
-Dena Markosi esker.
425
00:24:05,040 --> 00:24:06,720
Jo eta su aritu da lanean.
426
00:24:07,480 --> 00:24:08,560
-Eta Maddi?
427
00:24:08,880 --> 00:24:10,520
-Perurekin irten da jolastera.
428
00:24:11,160 --> 00:24:13,120
Fin ari da lanean gure espia txikia.
429
00:24:13,760 --> 00:24:15,640
-Globo hauek
eskaileretan jarriko ditut.
430
00:24:15,720 --> 00:24:17,160
-Oso ideia ona, Markos.
431
00:24:17,840 --> 00:24:19,240
-Lagunduko didazu, Ezti?
432
00:24:19,600 --> 00:24:21,720
-Ezin dut,
gauzak ditut egiteko sukaldean.
433
00:24:32,240 --> 00:24:34,440
Baina, zer kristo duk hau?
Festa bat?
434
00:24:34,760 --> 00:24:36,080
Festarako gaude ba?
435
00:24:36,160 --> 00:24:38,640
Maddiren omenez duk.
Osatu egin dela ospatzeko.
436
00:24:39,040 --> 00:24:41,280
Mundu guztia zagok gonbidatuta.
Hi ere bai.
437
00:24:41,360 --> 00:24:44,280
Hi ez zagok burutik sano.
Arazoak ahaztuko ditiagu une batez.
438
00:24:44,360 --> 00:24:45,640
Ez zaigu gaizki etorriko!
439
00:24:45,720 --> 00:24:48,640
Esaiek hori Joxeri eta Karmeleri,
horretarako zeudek ba!
440
00:24:49,000 --> 00:24:52,040
Arazoak ahaztea. Horixe duk
egokiena arazoak ez konpontzeko.
441
00:24:52,120 --> 00:24:54,560
Arazoei aurre egin behar zaie,
Jesus.
442
00:24:55,240 --> 00:24:57,640
Kontatu dena.
-Ezin dut. Ezin dut.
443
00:24:58,400 --> 00:24:59,800
Baina egidazu kasu.
444
00:25:00,120 --> 00:25:03,200
Nigandik urrundu zaitez.
Zure hobe beharrez ari naiz.
445
00:25:04,320 --> 00:25:06,480
Orain ez duzu ulertuko,
baina gerora bai.
446
00:25:07,080 --> 00:25:08,520
Izan konfiantza nigan.
447
00:25:08,840 --> 00:25:10,560
Hauxe eskatzen dizut, besterik ez.
448
00:25:10,640 --> 00:25:11,840
Bai, Olatz?
449
00:25:12,720 --> 00:25:14,680
-Ezin dut.
-Mesedez. Zoaz, mesedez.
450
00:25:15,440 --> 00:25:17,400
Zoaz, zoaz, mesedez.
-Jon, ez.
451
00:25:20,120 --> 00:25:21,400
-Olatz, joder.
452
00:25:22,960 --> 00:25:24,160
-Beranduegi da,
453
00:25:25,040 --> 00:25:26,240
maite zaitut.
454
00:25:27,720 --> 00:25:29,400
Zure arazoak nireak ere badira.
455
00:25:31,200 --> 00:25:33,840
Ezin genuke ulertu beste era batez.
-Joder, Olatz.
456
00:25:44,320 --> 00:25:46,440
Ezin al huen
dena konpondu arte itxaron?
457
00:25:47,000 --> 00:25:49,480
Gainera, janari
eta edari eskasian gaudek.
458
00:25:49,880 --> 00:25:51,720
Lasai, ez diagu urik aterako.
459
00:25:52,600 --> 00:25:55,200
Alkoholdun edariak
eta freskagarriak soberan ditiagu.
460
00:25:55,280 --> 00:25:57,040
Hiri bai freskatu zaik burua.
461
00:25:57,480 --> 00:25:59,400
Joder.
Sentitzen diat Karmelegatik,
462
00:25:59,600 --> 00:26:01,720
baina nik ere
bezeroei erreparatu behar ziak.
463
00:26:01,800 --> 00:26:03,080
Bezeroei?
Bai.
464
00:26:03,160 --> 00:26:05,120
Urduritzen ari dituk
hemen atera ezinik.
465
00:26:05,600 --> 00:26:07,240
Eta merezi ditek arreta apur bat.
466
00:26:07,320 --> 00:26:09,360
Isolamenduak ez dik
askoz gehiago iraungo.
467
00:26:09,440 --> 00:26:12,400
Berandu habil festa izorratzeko.
Egin eginen diagu, eta listo.
468
00:26:12,480 --> 00:26:14,160
Hator, onerako izango duk, Antonio.
469
00:26:15,960 --> 00:26:17,160
Ez zekiat.
470
00:26:19,400 --> 00:26:21,840
Zer moduz dago Idoia?
Zergatik galdetzen didak hori?
471
00:26:22,240 --> 00:26:23,920
Lasai hago?
Ni nagok urduri.
472
00:26:24,320 --> 00:26:25,800
Ez diat higatik erran.
473
00:26:25,880 --> 00:26:27,760
Idoiagatik galdetzen diat,
besterik ez.
474
00:26:28,160 --> 00:26:29,920
Zer haize klasek jo hau?
475
00:26:30,360 --> 00:26:31,720
Bueno, ondo zagok.
476
00:26:31,920 --> 00:26:34,880
Etxean zagok, ez duk irteten.
Amaren beldur duk.
477
00:26:35,960 --> 00:26:38,120
Neska gajoa, ederra panorama!
478
00:26:38,200 --> 00:26:41,920
Nik ez haren azalean egon nahi.
Aita mozkorra eta ama eroa, dio!
479
00:26:42,320 --> 00:26:44,360
Eta etxeko gizona,
burugogor ankerra.
480
00:26:44,440 --> 00:26:45,600
Baina zer diok?
481
00:26:45,960 --> 00:26:47,800
Ikusten?
Beti hagok liskarrerako prest.
482
00:26:47,880 --> 00:26:50,200
Hator festara, Antonio!
Eta ekar ezak Idoia.
483
00:26:50,280 --> 00:26:53,080
Hark ere badik-eta premia.
Atera baso erdi bat.
484
00:26:55,000 --> 00:26:58,600
(Musika misteriotsua)
485
00:27:08,120 --> 00:27:09,440
Opari bat ekarri dizut.
486
00:27:14,400 --> 00:27:17,000
Bai, badakit.
Baina zer nahi duzu egitea?
487
00:27:17,120 --> 00:27:19,480
Ez da erraza ordu hauetan
loradenda bat aurkitzea.
488
00:27:20,400 --> 00:27:21,640
-Eskertzen dizut.
489
00:27:24,760 --> 00:27:26,280
-Zurekin hitz egin nahi dut.
490
00:27:26,560 --> 00:27:28,120
-Gure artekoa ez da aldatuko.
491
00:27:30,120 --> 00:27:32,880
Ez naiz damutzen egindakoaz.
Ondo egon da, baina...
492
00:27:32,960 --> 00:27:34,600
-Ezti, maite zaitut.
493
00:27:35,320 --> 00:27:36,680
-Ez dut apusturik egingo
494
00:27:36,760 --> 00:27:38,800
etorkizunik gabeko
harreman batengatik.
495
00:27:45,160 --> 00:27:46,320
Zer da hau?
496
00:27:47,000 --> 00:27:48,120
-Nire helbidea.
497
00:27:48,800 --> 00:27:51,360
Etxea ez da oso handia,
ez du tabernarik,
498
00:27:51,440 --> 00:27:54,600
ezta hau bezalako sukalde ederrik.
Logela ere bakarra da,
499
00:27:55,480 --> 00:27:56,840
baina biok moldatuko gara.
500
00:27:58,680 --> 00:27:59,920
-Benetan ari zara?
501
00:28:00,600 --> 00:28:01,600
Aupa.
502
00:28:02,320 --> 00:28:04,360
Aupa.
-Kaixo, Ane.
503
00:28:04,440 --> 00:28:05,760
Ur bila nator.
504
00:28:06,680 --> 00:28:09,920
-Dekorazioari buruz
gauzatxo batzuk esan nahi nizkizun,
505
00:28:10,000 --> 00:28:11,520
baina tira.
506
00:28:12,480 --> 00:28:14,920
Hobe dugu bertan ikustea.
-Ondo da.
507
00:28:26,680 --> 00:28:27,840
Ai, kaka!
508
00:28:29,720 --> 00:28:31,960
(BITTOR) Gure etxean
espiatzen egon zarenean,
509
00:28:32,560 --> 00:28:33,640
hau ahaztu zaizu.
510
00:28:37,000 --> 00:28:38,640
Zer egiten zenuen zuk gure etxean?
511
00:28:41,000 --> 00:28:43,440
Zure emazteari minak
kentzen dioten belar horiek
512
00:28:43,520 --> 00:28:44,960
ia-ia hil egin naute ni.
513
00:28:45,480 --> 00:28:48,320
Zertaz ari zara?
Norbait ni pozoitzen saiatu da.
514
00:28:48,440 --> 00:28:50,280
Eta horrek
zer zerikusirik du gurekin?
515
00:28:50,360 --> 00:28:53,640
Susanak ere belar horiek dauzka.
Nora iritsi nahi duzu?
516
00:28:53,880 --> 00:28:55,840
Ba, ez dakit.
Zantzuren baten bila nabil.
517
00:28:55,920 --> 00:28:58,040
Agian zuek edukiko zenutela
pentsatu dut.
518
00:28:58,120 --> 00:29:00,520
Guk? Zer, baina?
Belar horiek sor dezaketen
519
00:29:00,600 --> 00:29:02,320
kaltearen kontrako argibideren bat.
520
00:29:03,520 --> 00:29:05,480
Ez, ez dizut sinisten.
521
00:29:05,560 --> 00:29:08,120
Horregatik sartu zara gure etxean,
lapur baten modura?
522
00:29:08,240 --> 00:29:11,280
Zergatik ez diguzu galdetu zuzenean?
Badaukazu argibideren bat,
523
00:29:11,360 --> 00:29:13,640
bai ala ez?
Ez. Baina hori ez da kontua.
524
00:29:15,880 --> 00:29:18,880
(Musika misteriotsua)
525
00:29:20,680 --> 00:29:22,520
Seguru zaude hemen dela?
Bai.
526
00:29:23,320 --> 00:29:25,480
Antonioren palak
lur arrasto gorriak zituen
527
00:29:25,560 --> 00:29:26,600
odolarekin nahastuta.
528
00:29:26,680 --> 00:29:29,880
Balbemendin leku bakarra ezagutzen
dut lur kolore horrekin. Hauxe.
529
00:29:30,200 --> 00:29:32,720
Baliteke kasualitatea izatea.
Ez dut uste.
530
00:29:33,400 --> 00:29:35,960
Dena den,
lur eremu hau zabalegia da.
531
00:29:36,120 --> 00:29:38,560
Ez da batere erraza izango
hemen zerbait aurkitzea.
532
00:29:39,120 --> 00:29:41,680
Antonio Balbemendiko
paraje guztietan ibiltzen da.
533
00:29:42,040 --> 00:29:43,920
Hemendik ere
pasatuko zen noizbait.
534
00:29:44,600 --> 00:29:45,760
Eta pala, zer?
535
00:29:46,320 --> 00:29:48,280
Horrek ere izan dezake
argibideren bat.
536
00:29:48,680 --> 00:29:51,040
Eta odola,
animaliaren batena izan daiteke.
537
00:29:51,120 --> 00:29:53,280
Ez dizkidazu gauzak
batere erraz jartzen, Ane.
538
00:29:54,480 --> 00:29:57,280
Eta pala Nerearen gorpua
lurperatzeko erabili izan balu?
539
00:29:57,360 --> 00:29:58,520
Edo Joantxorena.
540
00:29:59,400 --> 00:30:01,440
Bi leku horietan
lurra kolore gorria al du?
541
00:30:01,600 --> 00:30:04,440
Ez, baina bi gazte horien gorpuak
lurperatzea ere
542
00:30:04,520 --> 00:30:06,000
gogorregia iruditzen zait.
543
00:30:06,400 --> 00:30:08,400
Aukera guztiak
eduki behar ditugu kontutan.
544
00:30:08,480 --> 00:30:09,960
Baita sinesgaitzenak ere.
545
00:30:10,720 --> 00:30:13,240
Batzuetan, ordea,
begi-bistan egoten da erantzuna.
546
00:30:13,880 --> 00:30:15,040
Zer esan nahi duzu?
547
00:30:16,360 --> 00:30:17,480
Ane?
548
00:30:17,840 --> 00:30:20,640
Barkatu. Egia esan,
arreta beste leku batean daukat.
549
00:30:21,840 --> 00:30:24,480
Idoia.
Misterioaren giltza dela uste dut.
550
00:30:24,560 --> 00:30:27,040
Azken finean, berak lurperatu zuen
Nerearen gorpua
551
00:30:27,120 --> 00:30:28,400
bere aitaren laguntzarekin.
552
00:30:28,480 --> 00:30:30,320
Behar ditugun
erantzunak dauzka, orduan.
553
00:30:30,400 --> 00:30:33,320
Bai, baina seguru nago
ez digula ezer argituko.
554
00:30:33,720 --> 00:30:36,960
Lehen ere ez digu ezer argitu.
Zergatik egingo luke orain?
555
00:30:39,720 --> 00:30:42,120
Fermin, ez dut uste
hemen ezer aurkituko dugunik.
556
00:30:42,400 --> 00:30:43,680
Pazientzia, Ane.
557
00:30:43,880 --> 00:30:46,360
Bihotzak esaten dit
zerbait aurkituko dugula hemen.
558
00:30:46,440 --> 00:30:48,640
Nekatuta nago.
Eseri hor.
559
00:30:49,640 --> 00:30:51,360
Begiratzen jarraituko
dut bitartean.
560
00:30:51,880 --> 00:30:53,080
Ura nahi duzu?
561
00:30:53,400 --> 00:30:54,560
Bai, mesedez.
562
00:30:58,560 --> 00:31:00,200
(SUSTOA HARTZEN DU) Peru.
-Kaixo.
563
00:31:00,280 --> 00:31:02,240
-Zer daukazu hor?
-Opari bat.
564
00:31:02,560 --> 00:31:05,320
-Norentzat?
-Norentzat izango da ba, zuretzat.
565
00:31:05,760 --> 00:31:07,800
-Baina, zergatik?
-Bueno, zuk ireki.
566
00:31:17,880 --> 00:31:19,320
-Harri bat.
-Bai,
567
00:31:20,000 --> 00:31:21,480
neuk ere beste erdia daukat.
568
00:31:23,000 --> 00:31:24,760
Biok bakarrik daukagu zati bana,
569
00:31:25,440 --> 00:31:27,280
biok bakarrik elkartu dezakegu.
570
00:31:27,840 --> 00:31:29,720
-Hau al da oparia? Harri koskor bat?
571
00:31:30,080 --> 00:31:31,440
-Ba bai.
-Bueno.
572
00:31:34,520 --> 00:31:36,560
-Jope. Emakumeak!
573
00:31:38,960 --> 00:31:40,920
-Orain, aupa Maddi!
574
00:31:41,400 --> 00:31:43,560
Zorionak!
-Sorpresa!
575
00:31:45,560 --> 00:31:46,640
Zorionak, maitea.
576
00:31:47,040 --> 00:31:48,160
-Zer da hau?
577
00:31:48,280 --> 00:31:50,240
-Festa bat antolatu dugu
zure omenez.
578
00:31:50,320 --> 00:31:52,280
-Niretzat?
-Bai, bihotza.
579
00:31:52,480 --> 00:31:54,360
-Zergatik? Gaur ez da
nire urtebetetzea.
580
00:31:54,720 --> 00:31:58,120
-Badakit, baina osatu egin zarela
ospatu nahi genuen.
581
00:31:58,320 --> 00:31:59,680
Neska ausarta zara.
582
00:31:59,920 --> 00:32:00,960
-Sorpresa!
583
00:32:05,960 --> 00:32:07,480
-Zati handiena zuretzat.
584
00:32:08,080 --> 00:32:09,120
-Zorionak.
585
00:32:10,400 --> 00:32:11,680
-Zorionak, txiki.
586
00:32:12,880 --> 00:32:14,120
-Eskerrik asko.
587
00:32:14,200 --> 00:32:15,640
-Zer moduz hanka?
-Minik gabe.
588
00:32:15,720 --> 00:32:18,520
-(OIHUA) Ezta pentsatu ere!
Min hartuko duzu berriro ere.
589
00:32:18,600 --> 00:32:21,320
-Zorionak, Maddi.
-Banekien etorriko zinela.
590
00:32:22,200 --> 00:32:25,320
-Nik ere badut
beste sorpresatxo bat. Adi...
591
00:32:25,920 --> 00:32:27,680
Ea ba. (AHOA GARBITZEN DU)
592
00:32:28,400 --> 00:32:32,360
# Kobazulo batean
sartu zen sorgina.
593
00:32:33,160 --> 00:32:37,480
# Ateratzeko ordea,
sekulako ezina.
594
00:32:38,080 --> 00:32:40,240
# "Hango izu ikara..." #
595
00:32:40,920 --> 00:32:44,320
(Suspense musika)
596
00:32:51,160 --> 00:32:53,320
Baina ez dut bukatu! Azkena!
597
00:32:53,400 --> 00:32:55,800
-Aita, noiztik zu bertsolari?
-Utziozu amaitzen.
598
00:32:56,960 --> 00:33:00,760
# -Esker mila Anttoni,
baita Bixentari.
599
00:33:01,240 --> 00:33:04,840
# Esker aunitz alabak,
eskerrak Aneri.
600
00:33:05,560 --> 00:33:08,240
# Eskerrik asko baita Peru txikiari.
601
00:33:09,520 --> 00:33:11,520
# Eta lagundu digun...
602
00:33:12,080 --> 00:33:14,680
# Herri osoari. #
603
00:33:14,760 --> 00:33:16,040
-Aupa!
604
00:33:16,520 --> 00:33:17,760
-Aupa, Egaña!
605
00:33:19,360 --> 00:33:22,480
-Aizu, aita. Primeran,
baina zer iruditzen zaizue
606
00:33:22,560 --> 00:33:24,800
musika pixka bat
jartzen badiogu festa honi?
607
00:33:24,880 --> 00:33:26,880
(ALGARAK)
608
00:33:28,000 --> 00:33:29,320
Ea, goazen.
609
00:33:29,520 --> 00:33:30,640
Idoia, aurrera!
610
00:33:31,280 --> 00:33:32,640
-Venga, Idoia.
-Venga.
611
00:33:33,160 --> 00:33:36,760
(Musika herrikoia)
612
00:33:39,600 --> 00:33:41,680
-Ez nekien
hain dantzari trebea zinenik.
613
00:33:41,880 --> 00:33:44,440
-Itxi ahoaeta hasi gerriari
mugitzen!
614
00:33:49,920 --> 00:33:53,920
(Misterio musika)
615
00:33:59,520 --> 00:34:00,560
Ane!
616
00:34:05,840 --> 00:34:08,880
Begiratu hau. Norbaitek
zerbait lurperatu du hemen.
617
00:34:13,840 --> 00:34:15,560
Berdin ari gara pentsatzen biok?
618
00:34:25,760 --> 00:34:29,160
(Musika herrikoia)
619
00:34:45,600 --> 00:34:46,800
(EZTULA EGITEN DU)
620
00:34:53,200 --> 00:34:55,000
(NEREA) "Hoazte popatik,
putakumeak!".
621
00:34:55,120 --> 00:34:58,320
-Handiuste halakoa,
bero-bero utzi naik.
622
00:34:58,720 --> 00:34:59,960
Itzal ezak.
623
00:35:00,360 --> 00:35:01,800
Antonio izan zen.
624
00:35:02,520 --> 00:35:05,640
Berak hil zituen bi mutilak,
eta gero hementxe lurperatu zituen.
625
00:35:05,720 --> 00:35:08,520
Eta seguruena, berak lurperatu
zituen Juantxo eta Nerea ere.
626
00:35:08,600 --> 00:35:10,080
Bera dago krimen guztien atzean
627
00:35:10,760 --> 00:35:13,120
eta niri bota dit errua.
Urde zikina!
628
00:35:13,200 --> 00:35:15,400
Orain ulertzen dut dena,
oso argi dago guztia.
629
00:35:15,480 --> 00:35:16,480
Zer esan nahi duzu?
630
00:35:16,560 --> 00:35:19,680
Horregatik ahalegindu zen
Nerearen heriotza niri leporatzen.
631
00:35:20,240 --> 00:35:22,200
Gero, erruduna garbitu
eta akabo arazoak.
632
00:35:22,280 --> 00:35:23,600
Fermin, ez zaitez itsutu.
633
00:35:23,680 --> 00:35:27,080
Ez al zenidan esan Antoniok
hanka arinean egin zizula tiro?
634
00:35:27,160 --> 00:35:29,240
Bai, hori uste nuen.
Baina oker banengo?
635
00:35:29,320 --> 00:35:31,280
Ez naiz itsutzen ari,
oso argi dago dena.
636
00:35:31,360 --> 00:35:33,720
Baina, zergatik
horrenbeste hildako?
637
00:35:34,600 --> 00:35:37,120
Egia aterako diot Antoniori.
Ez izan zalantzarik.
638
00:35:37,200 --> 00:35:39,840
Gauza bat argi dago:
berak lurperatu zituen bi mutilok!
639
00:35:41,160 --> 00:35:43,960
Eta pala? Ba al zegoen
beste norbaitek hartzeko moduan?
640
00:35:44,040 --> 00:35:46,800
Ez dut uste inor ausartuko zenik
Antonioren pala hartzen,
641
00:35:46,880 --> 00:35:48,800
gero bi gorpuak
basoan lurperatzeko.
642
00:35:48,880 --> 00:35:50,960
Ez duzu argi ikusten
Antonioren partehartzea?
643
00:35:51,040 --> 00:35:52,040
Ez dakit, Fermin.
644
00:35:52,120 --> 00:35:54,680
Gorpuak lurperatzea
ez du esan nahi berak hil zituenik.
645
00:35:55,360 --> 00:35:57,160
Gainera, oso gertu gaude egiatik.
646
00:35:57,680 --> 00:35:59,520
Ez nuke berriro ere
huts egiterik nahi.
647
00:35:59,600 --> 00:36:01,480
Gauza inportante bat ahazten zaigu.
648
00:36:01,560 --> 00:36:03,920
Zergatik hil nahiko zituen Antoniok
hauek guztiak?
649
00:36:04,600 --> 00:36:06,600
Berak argitu beharko dizkigu
gauza guztiak.
650
00:36:07,080 --> 00:36:09,400
Eta argituko dizkit.
Ez izan horren zalantzarik.
651
00:36:14,280 --> 00:36:15,960
Ane. Ane, ondo zaude?
652
00:36:16,560 --> 00:36:19,040
Bai. Zorabio txiki bat izan dut.
Ez da ezer.
653
00:36:20,920 --> 00:36:22,000
Fermin...
654
00:36:22,840 --> 00:36:25,200
Ezin dizut Antoniorekin hitz egitea
galarazi.
655
00:36:26,480 --> 00:36:28,040
Baina kontuz ibili, mesedez.
656
00:36:28,720 --> 00:36:31,080
Badakit zertan ari naiz.
657
00:36:33,320 --> 00:36:34,880
Jonen etxean izango nauzu zain.
658
00:36:37,160 --> 00:36:38,320
Fermin.
659
00:36:41,000 --> 00:36:42,360
Non ibili haiz, Fermin?
660
00:36:44,160 --> 00:36:45,560
Amaitu dituk jolasak.
661
00:36:46,280 --> 00:36:47,560
Begiratu aurpegira.
662
00:36:48,320 --> 00:36:49,520
Dena argituko didak.
663
00:36:49,600 --> 00:36:51,560
Pentsa ezak
apaiza izandakoa naizela.
664
00:36:51,880 --> 00:36:54,120
Bekatu guztiak
aitortu beharko dizkidak.
665
00:36:56,840 --> 00:36:58,200
Begiratzeko esan diat!
666
00:37:00,360 --> 00:37:01,760
Lasaitu hadi, Fermin.
667
00:37:02,240 --> 00:37:04,120
Lasaitu.
Dena zekiat.
668
00:37:05,200 --> 00:37:06,480
Zertaz ari haiz?
669
00:37:06,920 --> 00:37:08,120
Jon!
670
00:37:09,240 --> 00:37:10,400
Jon.
671
00:37:16,920 --> 00:37:18,600
(ARNASESTUKA) Joder.
672
00:37:19,040 --> 00:37:21,160
Bazekiathik hil hituelabi mutilak.
673
00:37:21,280 --> 00:37:23,320
Fermin, hi burutik eginda dago?
674
00:37:24,360 --> 00:37:26,640
Dakiana kontatu nahi ez badidak,
hor konpon.
675
00:37:27,080 --> 00:37:28,800
Bazekiat non dauden bien gorpuak.
676
00:37:29,520 --> 00:37:30,560
Bi gorpu?
677
00:37:30,960 --> 00:37:33,880
Ez zekiat zertan ari haizen.
Ederki dakik zertaz ari naizen!
678
00:37:34,320 --> 00:37:36,040
Balbemendira
etorri ziren bi mutilez.
679
00:37:37,080 --> 00:37:38,200
Bi mutil?
680
00:37:38,760 --> 00:37:41,200
Esan diat,
ez zekiat zertaz ari haizen.
681
00:37:43,080 --> 00:37:45,880
(ARNASESTUKA)
682
00:37:47,960 --> 00:37:51,720
Hire pala diat odoleztatuta.
Hik lurperatu hituen.
683
00:37:52,280 --> 00:37:54,080
Hi ez hago burutik sano.
Hago isilik!
684
00:37:55,440 --> 00:37:57,720
Arbeloatikgora eginda,
mandabidetik ezkerretara
685
00:37:57,800 --> 00:38:00,400
ezkutaleku bikaina zagok.
Argibide gehiago nahi duk?
686
00:38:00,480 --> 00:38:02,400
Mutikoak poltsa banatan
gordeta zeudek.
687
00:38:02,480 --> 00:38:03,720
Argibide gehiago nahi duk?
688
00:38:04,000 --> 00:38:06,400
Horregatik tematu hintzen
errua niri leporatzen.
689
00:38:08,560 --> 00:38:09,600
Eta...
690
00:38:10,840 --> 00:38:12,960
nola aurkitu dituk gorpuak?
691
00:38:14,200 --> 00:38:16,280
Hire arrastoa nonahi zagok.
692
00:38:17,040 --> 00:38:18,680
Hireak egin dik, Antonio.
693
00:38:20,840 --> 00:38:22,440
Dena kontatuko diat, Fermin.
694
00:38:24,560 --> 00:38:25,560
Eseri.
695
00:38:27,960 --> 00:38:29,560
(BOTAKA EGITEN DU)
696
00:38:34,400 --> 00:38:36,400
Ez, ez!
697
00:38:39,280 --> 00:38:40,640
Bi tipo haiek
698
00:38:41,400 --> 00:38:43,000
Nerearen lagunak zituan.
699
00:38:43,280 --> 00:38:44,920
Hala esan ziguten, behintzat.
700
00:38:46,120 --> 00:38:50,320
Hik ere badakik
nolakoa zen Nerea, ezagutzen huen.
701
00:38:51,560 --> 00:38:53,680
Txoriburu galanta,
beti bazterrak nahasten.
702
00:38:54,240 --> 00:38:57,080
Joxe gizajoak
ez zian halakorik merezi.
703
00:38:58,600 --> 00:39:00,680
Nerea ez zuan
konpainia onekin ibiltzen.
704
00:39:01,560 --> 00:39:04,400
Bi mutil haiek
landetxean hartu zitean ostatu.
705
00:39:06,320 --> 00:39:08,280
Maddirekin jolasean ibili zituan.
706
00:39:08,400 --> 00:39:09,600
Perurekin ere bai.
707
00:39:10,600 --> 00:39:12,720
Ez genien arreta nahikoa eskaini.
708
00:39:14,400 --> 00:39:17,640
Nerea ez zuan Londresera joan?
Ez, Fermin, ez zen joan.
709
00:39:17,720 --> 00:39:19,040
Hobe joan izan balitz.
710
00:39:20,240 --> 00:39:22,640
Segi, Antonio.
Egia osoa nahi diat.
711
00:39:23,080 --> 00:39:24,240
Egia osoa.
712
00:39:26,120 --> 00:39:28,560
Inork ez zian
ezer onik espero haiengandik,
713
00:39:29,360 --> 00:39:31,520
baina nork egin zutena?
714
00:39:35,440 --> 00:39:37,960
Baina Nerea, nora hoa?
715
00:39:38,440 --> 00:39:40,760
Etorri hona.
716
00:39:41,080 --> 00:39:42,760
-Hoazte popatik, putakumeak!
717
00:39:43,000 --> 00:39:44,520
-Handiuste halakoa,
718
00:39:45,160 --> 00:39:46,680
bero-bero utzi naik.
719
00:39:47,200 --> 00:39:49,200
Itzal ezak eta goazen bere bila.
720
00:39:53,520 --> 00:39:55,080
Bere aitak aurkitu zian gorpua.
721
00:40:06,040 --> 00:40:07,720
(NEGAR EGITEN DU)
722
00:40:07,800 --> 00:40:10,880
"Joxe gizajoak, beti alabaren alde.
723
00:40:11,560 --> 00:40:13,720
Beti haren okerrak justifikatzen.
724
00:40:15,080 --> 00:40:16,760
Bere alaba kuttuna".
725
00:40:18,040 --> 00:40:20,720
Bere bihotzeko alaba!
Hark aurkitu zian.
726
00:40:23,200 --> 00:40:26,560
Inongo erruki izpirik gabe
kolpatu zioten aurpegia.
727
00:40:27,560 --> 00:40:29,240
"Erabat desitxuratzeraino.
728
00:40:30,960 --> 00:40:32,240
Antza denez,
729
00:40:34,160 --> 00:40:35,720
bortxatu egin zitean".
730
00:40:38,960 --> 00:40:40,160
Ez, Fermin.
731
00:40:41,160 --> 00:40:43,360
"Ez nagok harro
ondoren egindakoaz,
732
00:40:45,640 --> 00:40:47,000
sinetsidak.
733
00:40:52,520 --> 00:40:54,320
Ez sinisteko modukoa zuan".
734
00:40:56,400 --> 00:40:58,160
¡Hostia!
"Bi tipo haiek
735
00:40:58,240 --> 00:41:00,440
ezer gertatuez balitz bezala
portatzen zituan.
736
00:41:00,520 --> 00:41:02,320
Bost axola balitzaie bezala.
737
00:41:02,400 --> 00:41:04,640
Mozkortuta, drogatuta.
738
00:41:05,280 --> 00:41:06,880
Guk ez genian ezer ulertzen.
739
00:41:07,640 --> 00:41:10,720
Guk biok sutan, eta haiek..."
(BARRE EGITEN DUTE)
740
00:41:10,800 --> 00:41:14,080
-Zer egin diozueNereari?
Zeri egiten diok barre?
741
00:41:14,480 --> 00:41:17,400
-Lasai, zaharra. Eskopetarik gabe
ere hitz egingo diagu edo.
742
00:41:17,680 --> 00:41:20,320
-Nereari eman al diozue
hizketarako beta?
743
00:41:22,480 --> 00:41:23,720
Kabroiak!
744
00:41:32,480 --> 00:41:34,080
Egin zutena egin eta gero,
745
00:41:34,320 --> 00:41:36,240
zer aitak ez luke jokatuko
Joxek bezala?
746
00:41:36,920 --> 00:41:38,200
Zer egingo huke hik
747
00:41:38,640 --> 00:41:40,280
hire alaba bortxatu
748
00:41:40,720 --> 00:41:44,120
eta piztien antzeraakatu dutenen
aurreanegongo bahintz?
749
00:41:45,160 --> 00:41:47,560
Eta zer egin behar nian ni?
Joxe salatu?
750
00:41:48,320 --> 00:41:50,560
Gorpuak lurperatzen lagundu nioan.
751
00:41:51,000 --> 00:41:52,920
Joxe ez duk hiltzailea,
hik badakik hori.
752
00:41:53,000 --> 00:41:54,000
Damututa zegoen,
753
00:41:55,080 --> 00:41:57,520
baina ordurako
ez hegoan atzerabueltarik.
754
00:42:00,600 --> 00:42:01,800
Baina orduan,
755
00:42:03,040 --> 00:42:05,440
zergatik lurperatu zenuten
Nerearen gorpua?
756
00:42:05,840 --> 00:42:07,040
Maitasunagatik.
757
00:42:08,320 --> 00:42:09,560
Bai, Fermin.
758
00:42:09,840 --> 00:42:11,240
Maitasunagatik.
759
00:42:11,960 --> 00:42:15,760
Joxek Karmele maite dik
eta ondotxo zekian
760
00:42:15,840 --> 00:42:18,280
alabari gertatutakoa
kontatzen bazuen,
761
00:42:18,400 --> 00:42:20,680
andrea betiko galduko zuela.
762
00:42:23,280 --> 00:42:24,840
(ARNASESTUKA) Fermin.
763
00:42:33,560 --> 00:42:34,760
Fermin.
764
00:42:37,480 --> 00:42:38,600
Fermin.
765
00:42:47,240 --> 00:42:52,240
Joxek ez zianemazteak
766
00:42:52,320 --> 00:42:54,800
bere alabaren heriotzagatik
sufritzerik nahi.
767
00:42:55,360 --> 00:42:58,920
Ezagutzen duk Karmele.
Emazteak ez zuen ezer jakin behar.
768
00:43:00,080 --> 00:43:03,080
Joxek behin eta berriz
errepikatzen zidaan gauza bera.
769
00:43:03,160 --> 00:43:05,040
Erotu ere egingo zela
pentsatzen nian.
770
00:43:05,440 --> 00:43:06,440
Joxek
771
00:43:07,400 --> 00:43:09,720
hileta duina egin zioan alabari,
772
00:43:11,000 --> 00:43:13,360
baian sekretupean,
Karmelek ez jakiteko.
773
00:43:13,960 --> 00:43:18,080
Berak bazekian leku hura
asko gustatzen zitzaiola alabari.
774
00:43:18,400 --> 00:43:19,400
Umeetatik.
775
00:43:21,720 --> 00:43:25,680
Londresekoa gero asmatu genian.
Lehen ere egona zuan Londresen.
776
00:43:26,320 --> 00:43:29,040
Zenbat eta urrutiago hobe
berriro ikusiko ez zuen alaba.
777
00:43:31,440 --> 00:43:34,920
Baina azkenean,
kaka atera duk bazter guztietatik.
778
00:43:35,080 --> 00:43:37,840
Eta dena
hire lagun sudurluze horrengatik.
779
00:43:38,520 --> 00:43:42,080
Ezin geldirik egon,
ezin bazterrak harrotu gabe geratu.
780
00:43:42,200 --> 00:43:44,000
Bazian horretarako arrazoirik,
ezta?
781
00:43:45,000 --> 00:43:46,920
Zergatik leporatu didak errua?
Ez, Fermin.
782
00:43:47,040 --> 00:43:49,040
Ez. Ez hadi nahastu.
783
00:43:50,600 --> 00:43:54,160
Bazekiat hik hil hituela
neska haiek guztiak.
784
00:43:54,600 --> 00:43:58,000
Eta nire emazteak
ordaindu ditik hire kulpak.
785
00:43:59,360 --> 00:44:02,280
Fermin, ni ez nauk engainatuko.
786
00:44:02,640 --> 00:44:04,200
Itsututa egon nauk urtebetez,
787
00:44:04,880 --> 00:44:07,320
baina orain dena argi ikusten diat.
788
00:44:10,000 --> 00:44:12,320
Infernuan elkartuko gaituk denok.
789
00:44:14,120 --> 00:44:15,320
A, Fermin.
790
00:44:16,480 --> 00:44:18,720
Eta nork hil zian Juantxo?
791
00:44:19,400 --> 00:44:21,640
Seguru nagok hik hil huela.
792
00:44:22,080 --> 00:44:23,640
Oraindik ez zekiat zergatik,
793
00:44:24,000 --> 00:44:25,840
baina heu izan hintzen.
794
00:44:26,160 --> 00:44:28,280
Nik ez diat zerikusirik
hilketa horiekin.
795
00:44:29,080 --> 00:44:31,560
Herria osoari kontatu beharko diok
niri kontatutakoa.
796
00:44:31,920 --> 00:44:33,040
Errugabea nauk,
797
00:44:33,120 --> 00:44:35,600
eta nire errugabetasuna
frogatzeko eskubidea diat.
798
00:44:36,520 --> 00:44:37,640
Bakean bizi nahi diat.
799
00:44:38,240 --> 00:44:40,240
Gainera,
ez diat sinisten Karmelerena.
800
00:44:40,640 --> 00:44:42,000
Hori ez duk arrazoi bakarra.
801
00:44:43,520 --> 00:44:45,960
Ertzaina tartean sartzeko
beldur zineten, ezta?
802
00:44:46,800 --> 00:44:49,720
Haiek galdezka hasiz gero,
bi mutilena jakingo zitean.
803
00:44:50,320 --> 00:44:52,640
Horregatik ez zaizue komeni
Nerearena jakitea.
804
00:44:52,720 --> 00:44:55,680
Edozer egiteko prest zaudete
sekretua ezagutu ez dadin.
805
00:44:55,800 --> 00:44:58,000
Irratia izorratu,
Nerearen gorpua lapurtu...
806
00:44:58,760 --> 00:45:02,360
Esadak egia! Hi izan haiz
Ane hiltzen saiatu dena, ezta?
807
00:45:14,080 --> 00:45:15,840
(BARRE EGITEN DUTE)
808
00:45:15,920 --> 00:45:17,800
A zer arrakasta tartak!
Denek jan dute.
809
00:45:18,160 --> 00:45:19,440
-Bai?
810
00:45:19,520 --> 00:45:21,960
-Aitak ere bai.
Sukaldari bikaina zara, Susana.
811
00:45:22,040 --> 00:45:24,840
-Egia esan behar badizut,
aspaldian ez dut tartarik egin.
812
00:45:24,920 --> 00:45:27,400
-Ez esan horrelakorik,
lotsagarri utziko gaituzu-eta.
813
00:45:39,200 --> 00:45:42,520
-Badakit gezurra esan didazula.
Beste batekin zabiltza.
814
00:45:42,880 --> 00:45:45,600
Elkarrekin geundenean ere
adarrak jartzen ibili zara.
815
00:45:45,680 --> 00:45:47,600
-Ez esan hori.
-Ez gezurrik esan.
816
00:45:48,160 --> 00:45:50,400
Arrazoi dut, bai ala ez?
-Edanda zaude.
817
00:45:52,000 --> 00:45:54,760
-Horrek ez du ezer aldatzen.
-Antton, mesedez.
818
00:45:54,840 --> 00:45:57,320
-Noiz esan behar zenidan
Jonekin engainatzen nauzula?
819
00:45:58,160 --> 00:45:59,640
Hau ez da horrela geratuko.
820
00:46:00,160 --> 00:46:02,440
Ez didazu aurpegira barrerik egingo.
821
00:46:04,000 --> 00:46:05,160
-Joxe!
822
00:46:06,360 --> 00:46:07,800
Azkenean animatu haiz.
823
00:46:08,240 --> 00:46:10,320
-Ikusten duk.
-Estimatzen diat.
824
00:46:10,920 --> 00:46:13,040
Pentsatzen diat
zuenean ez dela giro izanen.
825
00:46:13,440 --> 00:46:15,200
-Ez nian etortzeko asmorik,
egia esan.
826
00:46:15,520 --> 00:46:17,520
Baina etxean bakarrik
erotu egingo nauk.
827
00:46:17,960 --> 00:46:19,280
Karmelek kezkatuta nauka.
828
00:46:19,360 --> 00:46:21,440
Batzuetan bakarrik hizketan
ikuzi izan diat.
829
00:46:22,480 --> 00:46:25,000
Joantxok esaten zitian
barrabaskeriak hasi da esaten.
830
00:46:25,080 --> 00:46:27,560
Akerbeltz gora eta akerbeltz behera.
-Sentitzen diat.
831
00:46:27,960 --> 00:46:30,400
-Orain ulertuko duzue
zergatik egin nuen egin nuena.
832
00:46:30,680 --> 00:46:34,080
-Bai horixe.
-Hik ez huen ba oso ondo ikusten.
833
00:46:34,480 --> 00:46:37,280
-Egia duk.
Eta orain ere zalantzak zauzkat.
834
00:46:37,840 --> 00:46:40,440
Baina horrek ez dik erran nahi
sentitzen ez dudanik.
835
00:46:46,000 --> 00:46:47,480
-Bixentaren berririk?
-Ez.
836
00:46:47,560 --> 00:46:49,160
-Laster bueltatzea espero diat.
837
00:46:49,600 --> 00:46:50,880
Hi ez hagok kezkatuta?
838
00:46:52,200 --> 00:46:53,920
Denbora gehiegi zeramak kanpoan.
839
00:46:54,280 --> 00:46:57,440
-Urteetan bizkarra eman diok
familiari
840
00:46:57,840 --> 00:46:59,200
eta hire amari.
841
00:47:00,160 --> 00:47:03,120
Eta orain zer, ezin bera gabe bizi?
-Hori ez duk egia.
842
00:47:03,200 --> 00:47:05,600
-Interesak mugiarazten dik ipurdia,
ez bezte deusek.
843
00:47:06,760 --> 00:47:09,520
Bixentaren beharra dik
hire emazteak. Ederki, eta zer?
844
00:47:10,880 --> 00:47:13,040
Bixentakdenboragehiegi
daramala kanpoan?
845
00:47:13,160 --> 00:47:16,920
Eta hi zenbat denbora egon haiz
karta zikin bat ere idatzi gabe, e?
846
00:47:17,000 --> 00:47:18,960
Zer uste huen,
Bixenta lasai bizi zela?
847
00:47:19,040 --> 00:47:21,080
Ez zuela bere semearen
berririk jakin nahi?
848
00:47:21,160 --> 00:47:23,080
-Ez haiz justua nirekin.
Oso ondo dakik
849
00:47:23,160 --> 00:47:25,600
une latza pasatzen ari naizela
nire emazteagatik.
850
00:47:25,680 --> 00:47:27,840
-Nik ere halakoxeak
pasa nitianMentxugatik.
851
00:47:28,280 --> 00:47:31,160
Eta hil zenean ez hintzen
azaldu ere egin haren hiletara.
852
00:47:31,240 --> 00:47:32,240
Hire arreba zuan.
853
00:47:32,880 --> 00:47:36,040
Zer, lotsatu egin hintzen
bere buruaz beste egin zuelako?
854
00:47:36,360 --> 00:47:38,960
-Ez. Ez nian aukerarik izan,
besterik ez.
855
00:47:39,400 --> 00:47:42,920
-Noski. Baina orain ez duk
eragozpenik izan herrira etortzeko.
856
00:47:43,280 --> 00:47:44,800
Hire lana beste baten esku utzi
857
00:47:44,880 --> 00:47:47,160
eta andrearekin
egun mordoa pasatzen.
858
00:47:47,680 --> 00:47:49,120
Biziki pozten nauk,
859
00:47:49,200 --> 00:47:51,880
hire negozioak primeran doazela
erran nahi duk horrek.
860
00:47:51,960 --> 00:47:54,320
-Jesus, ez diat hirekin
sesioan hasteko gogorik.
861
00:47:54,400 --> 00:47:57,240
-Ezta neuk ere. Festa eguna diagu
eta ez dezagun izorratu.
862
00:48:08,480 --> 00:48:10,920
Zer egiten duzu hemen bakarrik?
-Ezer ez.
863
00:48:11,520 --> 00:48:13,040
-Haserre zaude opariagatik?
864
00:48:13,160 --> 00:48:16,200
-Opariagatik ez, zuk esandakoagatik.
-Barkatu.
865
00:48:17,320 --> 00:48:20,000
Egia esan, gustatu zait.
Oso polita da harria.
866
00:48:20,760 --> 00:48:23,560
-Gezurretan ari zara.
-Ez ba, egia da.
867
00:48:23,680 --> 00:48:26,360
Lurrikara batek astindu dezala
berriro ere Balbemendi,
868
00:48:26,440 --> 00:48:29,120
gezurretan ari banaiz.
-Ez esan horrelakorik, Maddi.
869
00:48:29,200 --> 00:48:32,040
-Lepoko bana egin dezakegu
harriekineta beti eraman.
870
00:48:32,120 --> 00:48:33,200
-Bale.
871
00:48:35,840 --> 00:48:37,840
-Zerbait sentitu duzu?
-Ez.
872
00:48:38,200 --> 00:48:39,320
-Nik ere ez.
873
00:48:39,960 --> 00:48:42,160
Eta hau da helduei
hainbeste gustatzen zaiena?
874
00:48:42,720 --> 00:48:44,040
-Burutik eginda daude.
875
00:48:44,320 --> 00:48:45,880
-Nik ez dut heldua izan nahi.
876
00:48:45,960 --> 00:48:47,920
-Nik ere ez,
ez zaizkit muxuak gustatzen.
877
00:48:49,440 --> 00:48:50,520
Ane.
878
00:48:51,720 --> 00:48:52,880
(LARRITUTA) Ane!
879
00:49:00,240 --> 00:49:01,360
Eutsi.
880
00:49:03,680 --> 00:49:04,800
Eutsi, Ane.
881
00:49:05,720 --> 00:49:06,760
Lasai,
882
00:49:07,240 --> 00:49:08,800
eutsi laztana.
883
00:49:25,080 --> 00:49:26,240
Ez, Idoia.
884
00:49:27,200 --> 00:49:28,400
Ez dut goserik.
885
00:49:33,760 --> 00:49:35,160
Etxera joan beharko huke.
886
00:49:35,960 --> 00:49:37,080
Zeharo edanda hago.
887
00:49:37,440 --> 00:49:39,560
Utzi bakean.
Zer gertatzen zaik?
888
00:49:40,720 --> 00:49:43,080
Olatzek utzi egin nau.
Sentitzen diat,
889
00:49:43,200 --> 00:49:45,040
baina horrekin ez duk
ezer konponduko.
890
00:49:46,040 --> 00:49:49,320
Eutsi goiari, lizarragatarra haiz.
Zuk zer sentituko duzu?
891
00:49:49,880 --> 00:49:53,280
Olatz ez zaizu inoiz gustatu.
Beti egon zara trabak jartzen.
892
00:49:53,400 --> 00:49:55,560
Antton, hori ez duk zuzena.
893
00:49:56,280 --> 00:49:59,600
Benetan axola bazaizu,
egizu zerbait nigatik.
894
00:49:59,880 --> 00:50:02,600
Zer?
Olatz beste batekin dabil.
895
00:50:02,720 --> 00:50:04,480
Eta? Zer nahi duk nik egitea?
896
00:50:04,960 --> 00:50:06,960
Zoaz kabroi horrengana eta jipoitu.
897
00:50:07,800 --> 00:50:09,280
Lizarragatarra haiz.
898
00:50:10,400 --> 00:50:13,000
Zer?
Frogatu etxeko neskamea
899
00:50:13,080 --> 00:50:14,920
baino garrantzitsuagoa naizela
zuretzat.
900
00:50:17,680 --> 00:50:18,880
Hoa etxera.
901
00:50:20,440 --> 00:50:21,720
Hoa etxera, Antton.
902
00:50:45,480 --> 00:50:47,720
Lagundu! Hiltzen ari da!
903
00:50:47,800 --> 00:50:49,640
Fermin!
Ekarri Bixentaren belar liburua.
904
00:50:49,720 --> 00:50:51,760
Han dago behar duen erremedioa.
Nola dakizu?
905
00:50:51,840 --> 00:50:53,520
Lagundu, mesedez!
-Bai, banoa!
906
00:50:53,600 --> 00:50:55,200
-Eraman sukaldera.
Azkar!
907
00:50:59,120 --> 00:51:00,200
-Egin lekua.
908
00:51:03,640 --> 00:51:05,640
Eztarria puztu zaio
eta konortea galdu du.
909
00:51:05,720 --> 00:51:08,080
Ipini burua hemen.
Zenbat denbora darama horrela?
910
00:51:08,160 --> 00:51:10,720
Ez zekiat, iritsi naizenean
konorterik gabe zegoen.
911
00:51:10,800 --> 00:51:12,080
-Hemen liburua!
Ekarri.
912
00:51:12,160 --> 00:51:15,320
-Ez dik ezertarako balioko.
Bila dabilen errezeta ez ziok hor.
913
00:51:15,400 --> 00:51:17,640
Baina agian egongo duk
beste orrialderen batean.
914
00:51:17,720 --> 00:51:21,120
Anek esan zidan ez hengoela hor.
Hemen! Zilar belarra...
915
00:51:22,040 --> 00:51:24,320
Zilar belarraren kontra egiteko...
Bizi belarra.
916
00:51:24,960 --> 00:51:27,680
Ezagutzen duzu bizi belarra?
Bai, amonak beti edukitzen du.
917
00:51:27,760 --> 00:51:29,040
Ekarri azkar!
Bai.
918
00:51:30,440 --> 00:51:31,760
-Lehen ez zegoen hor.
919
00:51:33,600 --> 00:51:35,480
Ane, eutsi. Eutsi, Ane.
920
00:52:09,000 --> 00:52:10,760
(IRAKURTZEN DU)
"Maria Bengoetxea,
921
00:52:11,320 --> 00:52:14,160
1971ko abuztuaren 2a".
922
00:52:17,640 --> 00:52:18,840
Listo?
-Bai, listo.
923
00:52:19,120 --> 00:52:20,520
-Zer gertatu da, Fermin?
924
00:52:20,640 --> 00:52:22,800
Begira eskuei.
Norbait Ane hiltzen saiatu duk.
925
00:52:22,880 --> 00:52:25,440
Pozoitu egin ditek.
-Tira, Ane. Hartu.
926
00:52:26,480 --> 00:52:27,720
Eutsi, Ane.
927
00:52:28,880 --> 00:52:30,360
Ezin duzu orain etsi, laztana.
928
00:52:31,240 --> 00:52:35,000
Borrokatu egin behar duzu.
Egia jakiteko puntu-puntuan gaude.
929
00:52:35,160 --> 00:52:36,720
Ezin duzu etsi orain, maitea.
930
00:52:37,000 --> 00:52:39,240
Ezin nauzu bakarrik utzi.
931
00:52:39,760 --> 00:52:41,000
Ane, hartu hau.
932
00:52:42,800 --> 00:52:43,880
(EZTULA EGITEN DU)
933
00:52:45,040 --> 00:52:46,240
Ane.
934
00:52:47,120 --> 00:52:49,240
Onena bere gelara eramatea
izango da.
935
00:52:49,320 --> 00:52:51,720
-Bai, benga.
-Lagunduko dizut.
936
00:52:54,280 --> 00:52:56,120
Lasai, Ane.
Lasai.
937
00:52:56,640 --> 00:52:57,720
Etorri.
938
00:52:59,360 --> 00:53:00,440
Segi lasai.
939
00:53:02,160 --> 00:53:03,320
Lasai, Ane.
940
00:53:33,280 --> 00:53:36,000
Itxura hobeagoa dutela
ematen du, ezta? Hau agian...
941
00:53:36,080 --> 00:53:38,760
Ni pozoitzen saiatu dira, Jon.
Ez nago erotuta.
942
00:53:38,920 --> 00:53:41,400
Ez nago paranoia jota.
Zerbait txarra jango zenuen.
943
00:53:41,680 --> 00:53:44,320
Orban hauek ez dira zerbait txarra
jateagatik ateratzen.
944
00:53:44,880 --> 00:53:47,040
Landare eta onddo bereziek
eragiten dituzte.
945
00:54:11,200 --> 00:54:12,840
(IRAKURTZEN DU) "Sentitzen dut,
946
00:54:12,920 --> 00:54:15,120
isiltasuna da
salba nezakeen gauza bakarra".
947
00:54:21,760 --> 00:54:24,560
(OLATZ) "Txikitan sekretuak
edukitzea gustatzen zitzaidan.
948
00:54:24,680 --> 00:54:27,640
Nire intimitatea gordetzeko
modu bat da sekretuak izatea.
949
00:54:28,080 --> 00:54:30,480
Eta baita lagunak babesteko
modu bat ere.
950
00:54:32,400 --> 00:54:33,760
Baina handitzen garenean,
951
00:54:33,840 --> 00:54:35,880
beste neurri bat
hartzen dute sekretuek.
952
00:54:36,160 --> 00:54:37,880
Batez ere, argitara irteten
direnean.
953
00:54:39,400 --> 00:54:42,040
Badira sekretuak hilobiraino
eramaten duten pertsonak.
954
00:54:43,880 --> 00:54:47,000
Baina batzuetan errazagoa da
hildakoen sekretuak ezagutzea,
955
00:54:47,280 --> 00:54:48,800
bizirik daudenenak baino.
956
00:54:50,160 --> 00:54:53,440
Eta batzuk sekretuak gordetzen
ahalegintzen diren bitartean,
957
00:54:53,920 --> 00:54:55,720
beste batzuek ez dute etsitzen
958
00:54:55,800 --> 00:54:57,800
sekretuak deskubritu
eta argitu arte.
959
00:54:58,200 --> 00:55:00,680
Naiz eta ahaleginean
ia bizia utzi behar izan".
960
00:55:00,760 --> 00:55:01,920
Lagundu!
961
00:55:02,440 --> 00:55:04,520
(OLATZ) "Sekretuak pisuak gerta
daitezke.
962
00:55:05,480 --> 00:55:06,840
Eraman ezinak.
963
00:55:07,160 --> 00:55:10,200
Gainetik kentzen ditugunean,
arin-arin sentitzen gara.
964
00:55:10,480 --> 00:55:12,680
Sekulako pisua
kenduko baligute bezala.
965
00:55:14,360 --> 00:55:15,360
Sekretuak.
966
00:55:16,200 --> 00:55:17,280
Ai, sekretuak!
967
00:55:18,440 --> 00:55:20,080
Kalterik eragingo ez balute.
968
00:55:20,360 --> 00:55:22,000
Arazorik sortuko ez balute.
969
00:55:23,360 --> 00:55:26,160
Ez. Sekretuak ez dira
batere xaloak.
970
00:55:27,320 --> 00:55:29,800
Eta adiskide bitxienak
egiten dituzte bidean".
971
00:55:31,480 --> 00:55:33,680
Eta besteak?
-Berehala helduko dituk.
972
00:55:37,280 --> 00:55:40,400
Fermini kontatu behar izan zioat.
-Zer esaten ari haiz?
973
00:55:41,160 --> 00:55:44,400
Ez diat beste erremediorik izan.
Egia deskubritu dik.
974
00:55:45,160 --> 00:55:47,720
Bi mutilen gorpuak
non dauden ere bazekik.
975
00:55:47,880 --> 00:55:49,880
-Baina nola jakin duk?
Ez zekiat nola.
976
00:55:50,320 --> 00:55:51,400
Etxera agertu duk
977
00:55:51,480 --> 00:55:53,840
eta mehatxuka hasi zaidak
eskopeta hartuta.
978
00:55:53,920 --> 00:55:55,480
Egia esan behar izan zioat.
979
00:55:58,480 --> 00:56:00,880
(Atea)
980
00:56:10,360 --> 00:56:11,440
Bueno...
981
00:56:16,280 --> 00:56:17,720
Denok gaude.
Bai.
982
00:56:19,160 --> 00:56:21,440
Orain, kontua da,
983
00:56:23,520 --> 00:56:25,520
kanpotarrak nola isilarazi.
984
00:56:26,520 --> 00:56:29,040
Dagoeneko gutakoren bat
saiatu da horretan.
985
00:56:29,720 --> 00:56:31,800
Ane hilzorian egon da.
986
00:56:50,480 --> 00:56:52,960
Urdanga zikin baten antzera
bizi nahi al duzu?
987
00:56:53,040 --> 00:56:54,880
Ahoa itxita edukitzeko
eskatu nahi diat.
988
00:56:54,960 --> 00:56:56,000
-Zer moduz dago Ane?
989
00:56:56,080 --> 00:56:58,160
Ondo esnatu al da?
Ez zagok hilda, behintzat.
990
00:56:58,240 --> 00:57:01,000
Hik eta Anek gorde behar duzue
gure sekretua, bai ala ez?
991
00:57:01,080 --> 00:57:02,240
-Maiteminduta zaude?
992
00:57:02,320 --> 00:57:04,920
-Maria Bengoetxea delako bat.
Zuk badakizu nor den?
993
00:57:05,000 --> 00:57:06,680
-Min egiten didazu.
-Agindu bat da.
994
00:57:06,760 --> 00:57:09,000
-Ama berri bat izango bagenu
orain gu zaintzeko.
995
00:57:09,080 --> 00:57:10,840
Berari axolako litzaiokeela
uste duzu?
996
00:57:11,720 --> 00:57:14,640
(IRAKURTZEN DU) "Isiltasuna da
salba nazakeen gauza bakarra".
997
00:57:14,760 --> 00:57:17,960
Eta Bixentari zerbait egin badiote?
Hemendikospa egin beharko genuke
998
00:57:18,040 --> 00:57:20,280
ahalik eta azkarren.
Aurkituko dugu bideren bat.
999
00:57:20,360 --> 00:57:22,480
Zuk bakarrik dakizu
landare hori nola erabili.
1000
00:57:22,560 --> 00:57:24,440
Hori ez da egia.
Zuk ere ikasi zenuen.
1001
00:57:24,680 --> 00:57:26,320
-Olatz! Kabroi hori.
-Lasai.
1002
00:57:26,400 --> 00:57:28,840
Badaezpada ere. Piztia asko zagon
basoan ezkutatuta,
1003
00:57:28,920 --> 00:57:30,120
ez zagon jakiterik.
1004
00:57:30,240 --> 00:57:31,240
Ostia.
1005
00:57:31,320 --> 00:57:33,480
Garrantzizko gauza bat daukagu
zuei esateko.
1006
00:57:33,560 --> 00:57:35,360
Ez duzu
zure ahizparen batere antzik,
1007
00:57:35,440 --> 00:57:37,040
edo hura bezain beroa zara zu ere?
1008
00:57:37,120 --> 00:57:38,960
-Idoiaren telefonoa
blokeatu egin zait
1009
00:57:39,040 --> 00:57:41,600
eta ez dakit nola jarri berriz ondo.
-Begiratu honi.