Tfe

Ongi etorri tfe-ren webgunera...

S01E24 - 24. Sekretu ilunak argitara.eu.srt

Deskargatu
1
00:00:00,520 --> 00:00:02,360
Gauza bat ekarri dizut.
-Eskerrik asko.

2
00:00:02,440 --> 00:00:04,040
-Emango didazu
bigarren aukera bat?

3
00:00:06,240 --> 00:00:08,640
"Ez, mesedez.
Baina zer ostiatan ari zarete?".

4
00:00:08,720 --> 00:00:11,520
"Zer naizela uste duzue?".

5
00:00:11,600 --> 00:00:13,760
Bideoa ekainaren 30ean
dago grabatuta.

6
00:00:13,840 --> 00:00:15,200
Fermin ez zegoen herrian.

7
00:00:15,280 --> 00:00:18,320
Eta bi, argi dago herrikoek
gu engainatzen ari direla.

8
00:00:18,600 --> 00:00:21,520
Joder, hori Balbemendiko
iparraldean dago.

9
00:00:21,680 --> 00:00:23,720
Ez dakit
non sartu ziren bi mutil haiek,

10
00:00:24,400 --> 00:00:26,520
baina badakit
nor egon zen hemen haiez aparte.

11
00:00:26,600 --> 00:00:29,000
Beste bat dago, bai ala ez?
-Ez.

12
00:00:33,560 --> 00:00:36,080
(EZTULA EGITEN DU)
"Hostia!".

13
00:00:36,440 --> 00:00:39,280
Bi tipo haiek ezer gertatu
ez balitz bezala portatzen zituan.

14
00:00:39,360 --> 00:00:41,240
Bost axola balitzaie bezala.

15
00:00:41,320 --> 00:00:43,080
Putakumeak!

16
00:00:43,520 --> 00:00:45,640
(EZTULKA)
Ez da posible!

17
00:00:45,720 --> 00:00:47,360
Zilar belarrarekin
pozoitu zaituzte.

18
00:00:47,440 --> 00:00:48,440
Ane!

19
00:00:50,520 --> 00:00:52,480
Lagundu!
Ane, hartu.

20
00:00:57,320 --> 00:01:00,280
(IRAKURTZEN DU) "Isiltasuna da
salba nazakeen gauza bakarra".

21
00:01:05,440 --> 00:01:08,040
(Telesailaren musika)

22
00:01:33,760 --> 00:01:36,200
(Beleak)

23
00:01:43,480 --> 00:01:45,720
(Musika misteriotsua)

24
00:02:01,120 --> 00:02:03,480
"Irrikatu egiten dugu
eguneroko normaltasuna.

25
00:02:04,080 --> 00:02:07,400
Txoritxoen kantua,
kea darion eguerdiko heltze beroa,

26
00:02:07,800 --> 00:02:09,560
erreka txikiaren marmar gozoa.

27
00:02:10,240 --> 00:02:12,960
'Zuen laguna gara gu ere'.
esan nahi diegu ozen.

28
00:02:14,760 --> 00:02:17,960
Denok dakigu Balbemendi
ez dela normaltasunera itzuliko

29
00:02:18,040 --> 00:02:20,600
ahalik eta irekita dauden
zauri guztiak itxi arte.

30
00:02:21,160 --> 00:02:23,280
Baina baita horretarako
jende gehiagoren odola

31
00:02:23,360 --> 00:02:25,000
isuri behar bada ere.

32
00:02:27,840 --> 00:02:30,440
Izan ere, oso da garesti
normaltasunera itzultzea,

33
00:02:30,760 --> 00:02:33,320
eguneroko txikikeria
samur horietara itzultzea".

34
00:02:43,720 --> 00:02:45,720
Hara, gure loti eder hori.

35
00:02:46,680 --> 00:02:48,640
Zer moduz?
Ondo.

36
00:02:49,640 --> 00:02:51,520
Zure ondoan beti ondo.

37
00:02:52,120 --> 00:02:53,760
Zenbat denbora daramat lo?

38
00:02:53,840 --> 00:02:55,600
Ba, ordu pare bat.
Hainbeste?

39
00:02:55,680 --> 00:02:57,560
Bai. Hobeto zaude?

40
00:02:58,280 --> 00:03:00,640
Bai.
Antoniok egia aitortu dit.

41
00:03:01,640 --> 00:03:04,280
Mutil turista haiek
Nerea bortxatu eta hil zuten.

42
00:03:04,840 --> 00:03:07,800
Ihes egiteko astirik eman gabe
mutilak zeuden tokira joan ziren

43
00:03:07,880 --> 00:03:09,520
Antonio eta Joxe.
Putakumeak!

44
00:03:10,360 --> 00:03:12,080
Eta Joxek biak garbitu zituen.

45
00:03:14,000 --> 00:03:16,360
Barruko piztia
esnatzen zaigunean...

46
00:03:17,240 --> 00:03:19,280
ez dago
burua hotz mantenduko duenik.

47
00:03:20,880 --> 00:03:23,160
Gertatutakoa estaltzen
ahalegindu ziren Antonio

48
00:03:23,240 --> 00:03:25,240
eta beste hainbat herritar.

49
00:03:26,120 --> 00:03:28,200
Hilotzak lurperatzen
lagundu zioten Joxeri.

50
00:03:28,560 --> 00:03:30,720
Eta Nerea ere
hilobiratu zuten bertan,

51
00:03:31,600 --> 00:03:33,000
Karmeleri ezer esan gabe.

52
00:03:33,080 --> 00:03:35,520
Zergatik ez?
Badakizu,

53
00:03:36,200 --> 00:03:38,200
Karmele ez dabil oso ondo burutik.

54
00:03:38,800 --> 00:03:41,400
Hura babestearren egin omen zuten
Joxek hala eskatuta.

55
00:03:42,640 --> 00:03:43,640
Ulertzen dut.

56
00:03:43,720 --> 00:03:46,920
Ulertu, jakina. Neuk ere bai.
Baina inolaz ere justifikatu.

57
00:03:47,640 --> 00:03:49,880
Noski. Horrek esan nahi du...
Bai.

58
00:03:50,520 --> 00:03:52,680
Bai, txotxongiloen modura
erabili gaituztela.

59
00:03:52,760 --> 00:03:54,760
Herria guztiak zekien
zer gertatzen ari zen

60
00:03:54,840 --> 00:03:56,840
eta hala ere,
niri egotzi nahi izan didate

61
00:03:56,920 --> 00:03:59,000
gertatutakoaren errua.
Zer dira ba, ankerrak?

62
00:03:59,320 --> 00:04:01,320
Ez zuten
horrela jokatzeko eskubiderik.

63
00:04:02,240 --> 00:04:05,400
Eta Joantxo?
Hura ere Joxek eta hil zuten?

64
00:04:05,480 --> 00:04:08,200
Ez dakit. Ez dut uste.

65
00:04:08,440 --> 00:04:11,920
Antoniok ezetz esan dit, behintzat,
eta benetan ari zela ematen zuen.

66
00:04:12,520 --> 00:04:15,560
Juantxoren heriotzak neskenekin
zerikusirik ote duen edo ez,

67
00:04:15,960 --> 00:04:17,200
ez dago jakiterik.

68
00:04:17,440 --> 00:04:19,200
Agian oker ibili gara, orduan.

69
00:04:20,040 --> 00:04:21,560
Nerea gaixoa.
Bai.

70
00:04:22,040 --> 00:04:25,120
Neska hori, Ane...
berezi samarra zen.

71
00:04:25,960 --> 00:04:28,080
Berezia? Zergatik?

72
00:04:30,320 --> 00:04:32,240
(Musika misteriotsua)

73
00:04:37,600 --> 00:04:40,200
-Aupa, Olatz.
Zer nahi duzu?

74
00:04:40,280 --> 00:04:43,080
Barkamena eskatu nahi dizut
atzokoagatik. Sentitzen dut.

75
00:04:43,160 --> 00:04:44,920
Baina zuk ere
ez zenuen garbi jokatu.

76
00:04:45,000 --> 00:04:46,240
Gezurra esan zenidan.

77
00:04:46,320 --> 00:04:48,240
-Orain ez dut horretaz
jarduteko gogorik.

78
00:04:48,320 --> 00:04:51,240
-Joder, beste batekin joan zinen.
Nola nahi zenuen nik hartzea?

79
00:04:51,320 --> 00:04:53,320
-Arrazoi duzu. Nik ere badut errua.

80
00:04:53,600 --> 00:04:56,560
Eta barkamena eskatzen dizut
egin dizudan min guztiarengatik.

81
00:04:56,640 --> 00:04:59,840
Baina atzo eman zenidan tratua,
horrek ez du inongo justifikaziorik.

82
00:04:59,920 --> 00:05:02,880
-Badakit gaizki egin nuela!
Lelo baten antzera portatu nintzen.

83
00:05:02,960 --> 00:05:04,240
Baina itsututa nengoen.

84
00:05:04,320 --> 00:05:06,120
Maite zaitudalako
jokatu nuen horrela.

85
00:05:06,200 --> 00:05:09,160
-Maite nauzulako?
Bai, eta hala izango ez balitz ere

86
00:05:09,360 --> 00:05:11,800
zuk esan zenidan
lagun moduan jarraitu nahi zenuela.

87
00:05:12,040 --> 00:05:14,240
Eta lagunen artean ere
gezurra soberan dago.

88
00:05:14,680 --> 00:05:16,760
Zer adiskide klase
izango gara horrela?

89
00:05:16,840 --> 00:05:18,520
Olatz, saia gaitezen berriro.

90
00:05:18,600 --> 00:05:21,320
Horrelako txatxukeria batengatik
gure artekoa amaitzea ere!

91
00:05:22,200 --> 00:05:25,640
-Ez, Antton, ez.
Beranduegi da, nik Jon maite dut.

92
00:05:25,720 --> 00:05:27,760
-Baina tipo horrekin
ez daukazu etorkizunik.

93
00:05:27,840 --> 00:05:29,840
Egun batean
joan egingo da eta orduan, zer?

94
00:05:29,920 --> 00:05:32,040
-Berarekin bizitzera noa.
-Erotu egin al zara?

95
00:05:32,120 --> 00:05:34,520
Ez al dakizu kabroi horrek
erabili egiten zaituela?

96
00:05:34,600 --> 00:05:37,320
Zer espero duzu droga kontuetan
sartuta dabilen batengatik?

97
00:05:37,400 --> 00:05:39,280
Aurreko guztia ahaztu
eta hemendik aurrera

98
00:05:39,360 --> 00:05:41,680
tipoa aparta izango dela?
-Hori ez da zure kontua.

99
00:05:41,760 --> 00:05:44,160
Zutaz nazkatutakoan
neska txatxu batekin joango da!

100
00:05:44,240 --> 00:05:46,400
Urdanga zikin baten antzera
bizi nahi al duzu?

101
00:05:46,640 --> 00:05:49,280
-Tori, hau zurea da. Maite nauzula?

102
00:05:49,440 --> 00:05:51,200
Zuk ez dakizu
zer esan nahi duen hori.

103
00:05:51,280 --> 00:05:53,760
-Zoaz infernura!
Ez naiz zure zain geratuko, ez!

104
00:05:54,360 --> 00:05:56,080
-Zoaz pikutara!

105
00:06:19,920 --> 00:06:21,880
Zer moduz dago Ane?
Ondo esnatu al da?

106
00:06:22,880 --> 00:06:25,240
Bai. Ez zagok hilda, behintzat.

107
00:06:25,320 --> 00:06:27,880
Baten bat ez da asko poztuko
hura esna ikustean.

108
00:06:27,960 --> 00:06:31,000
Erraidak egia.
Benetan uste al duk ni edonori

109
00:06:31,080 --> 00:06:32,600
kalte egiteko gai naizela?

110
00:06:33,880 --> 00:06:35,880
Beste galdera batekin
erantzungo diat.

111
00:06:36,680 --> 00:06:39,200
Benetan sinisten duk
neska haiei kalte egin niela?

112
00:06:40,120 --> 00:06:42,280
Buelta asko eman zizkioat
kontu horri.

113
00:06:42,560 --> 00:06:45,400
Baina erantzun aurretik,
erraidak gauza bat.

114
00:06:46,320 --> 00:06:49,080
Rosak ba al zekian
Mentxu eta hire artekoa?

115
00:06:50,680 --> 00:06:53,240
Bai. Jakinaren gainean zegonan.

116
00:06:53,320 --> 00:06:55,560
Horrela bakarrik ulertu liteke

117
00:06:55,840 --> 00:06:58,440
bera izatea
neska haien hiltzailea eta ez hi.

118
00:07:00,040 --> 00:07:02,640
Zer, buelta bat ematera?

119
00:07:02,720 --> 00:07:05,600
Aneri bisita egitera,
hobeto esateko.

120
00:07:06,200 --> 00:07:07,920
Zer moduz dagoen jakin nahi diat.

121
00:07:08,800 --> 00:07:11,160
Ez omen duk oso larria.
Osatuko duk.

122
00:07:11,240 --> 00:07:14,160
Hirekin hitz egin nahi diat.
Badaukak tartetxo bat?

123
00:07:14,440 --> 00:07:15,520
Bota.

124
00:07:16,080 --> 00:07:19,920
Dena dakik, ez?
Antoniok dena erran omen dik.

125
00:07:20,520 --> 00:07:22,440
Hi ere jakinaren gainean hengoen?

126
00:07:23,280 --> 00:07:26,560
Ez nagok harro gertatutakoarekin,
baina ulertu behar duk.

127
00:07:27,120 --> 00:07:28,720
Joxe asko sufritzen ari da.

128
00:07:29,480 --> 00:07:31,880
Jesus, mesedez. Bi pertsona.

129
00:07:32,280 --> 00:07:34,480
Bi gazte hil zitian hotz-hotzean.

130
00:07:35,120 --> 00:07:36,800
Huts egite bat izan zuan.

131
00:07:36,880 --> 00:07:38,840
Hutsegite larri bat, baina...

132
00:07:39,120 --> 00:07:41,240
Joxeren egoera
kontuan hartu behar duk.

133
00:07:41,320 --> 00:07:43,480
Alaba hil ziotean.
Sinestezina duk.

134
00:07:43,560 --> 00:07:46,480
Nahi dudana. Baina herritarrok
guztia ahaztea erabaki genian.

135
00:07:46,720 --> 00:07:49,080
Ongi ala gaizki,
hori izan zen hartutako erabakia.

136
00:07:49,160 --> 00:07:51,440
Eta zuek biok ere,
horixe egitea espero diagu.

137
00:07:52,520 --> 00:07:54,280
Hi oso azkarra haiz

138
00:07:54,880 --> 00:07:57,720
eta kasu egingo didala espero diat.

139
00:07:58,280 --> 00:07:59,960
Hire onerako ari nauk.

140
00:08:01,160 --> 00:08:03,960
Nire onerako?
Bai, guztien onerako.

141
00:08:04,640 --> 00:08:06,680
Hiretzat ere bai.
Zer esan nahi duk?

142
00:08:07,080 --> 00:08:10,280
Hik asko dakik herrian
gertatu diren gauzei buruz.

143
00:08:10,760 --> 00:08:13,120
Anek hainbeste, gutxienez.
Ez da hala?

144
00:08:14,040 --> 00:08:16,360
Zer esan nahi duk?
Nik ere hiltzea merezi diatela?

145
00:08:16,440 --> 00:08:18,800
Ez, jauna!
Ez ditiat horrelakorik esan.

146
00:08:19,280 --> 00:08:20,280
Orduan?

147
00:08:20,360 --> 00:08:23,920
Ahoa itxita edukitzeko
eskatu nahi diat, besterik ez.

148
00:08:24,920 --> 00:08:27,000
Eta Joantxo zergatik hil zuten?

149
00:08:27,280 --> 00:08:29,920
Edo hori ere ahaztea hobe?
Bizkorregi hoa, Fermin.

150
00:08:30,000 --> 00:08:33,160
Guk ez diagu zerikusirik horrekin.
Ez zekiagu zer gertatu zitzaion.

151
00:08:34,120 --> 00:08:37,320
Oraindik ere eztabaidan ari gaituk
ea zer egin behar dugun berarekin.

152
00:08:37,400 --> 00:08:38,960
Eztabaidan? Zer?

153
00:08:40,160 --> 00:08:43,480
Ez zekiagu hilketa salatu
edo isilean hilobiratu eta kito.

154
00:08:43,960 --> 00:08:45,680
Azken buruan, ez zian familiarik.

155
00:08:47,400 --> 00:08:50,120
Azkar asko gaurkotu dituzue
Balbemendiko ohitura zaharrak.

156
00:08:51,080 --> 00:08:53,840
Guztia lur pila batekin
estali eta kito, ezta?

157
00:08:56,480 --> 00:09:00,000
Hik eta Anek gorde behar duzue
gure sekretua, bai ala ez?

158
00:09:01,000 --> 00:09:02,040
Ezta pentsatu ere.

159
00:09:02,440 --> 00:09:04,600
Ezin zitekek
horrelako gertaera larri bat

160
00:09:04,680 --> 00:09:05,800
besterik gabe ezkutatu.

161
00:09:05,880 --> 00:09:07,520
Ez al haiz konturatzen, Antonio?

162
00:09:07,600 --> 00:09:09,920
Hilketa baten konplize
bihurtzen ari haiz.

163
00:09:10,200 --> 00:09:11,640
Nahi duzuena esango duzue,

164
00:09:11,720 --> 00:09:14,200
baina hemen gertatu denak
izen bakarra dik: krimena.

165
00:09:14,280 --> 00:09:16,560
(IZT EGITEN DU)
Hitz egin ezak apalago, Jon.

166
00:09:16,640 --> 00:09:19,880
Bi alproja haiek etorri zirenean
hi akatzera lagundu egin genian.

167
00:09:20,200 --> 00:09:21,640
Ala ahaztu egin zaik?

168
00:09:22,240 --> 00:09:24,360
Zerbait merezi diagu trukean.

169
00:09:24,440 --> 00:09:26,240
Ez diat uste asko eskatzea denik.

170
00:09:27,120 --> 00:09:31,280
Eta orain ordain eske zatozte, ezta?
Mesedea mesedearen truke.

171
00:09:31,360 --> 00:09:33,120
Hori duk gizalegea.

172
00:09:33,200 --> 00:09:35,640
Bi alu horiek
hire bila etorri zirenean,

173
00:09:35,720 --> 00:09:37,160
nik ez nian ezer galdetu.

174
00:09:37,240 --> 00:09:39,200
Tratu berbera eskatzen diat,
besterik ez.

175
00:09:39,440 --> 00:09:41,280
Ez al zaik gehiegi eskatzea
iruditzen?

176
00:09:41,360 --> 00:09:42,840
Hildakoak zaudek tartean.

177
00:09:42,920 --> 00:09:45,480
Inork ez dik justizia
bere eskuan hartzeko eskubiderik.

178
00:09:45,560 --> 00:09:46,960
Eta zer egin behar genuen?

179
00:09:47,040 --> 00:09:51,040
Joxe salatu? Gure laguna saldu?
Begira, nik uler zezakeat Joxerena.

180
00:09:51,240 --> 00:09:54,640
Alaba hil diotelako kontrola galdu
eta bi mutil hiltzeko gogoa izatea.

181
00:09:55,200 --> 00:09:57,480
Uler zezakeat.
Ondo hari naiz.

182
00:09:57,720 --> 00:09:59,560
Baina ezin diat inola ere
justifikatu.

183
00:09:59,640 --> 00:10:01,400
Horretarako ditiagu legeak.

184
00:10:01,840 --> 00:10:04,080
Denok gure mendekuak
hartzen hasiko bagina, zer?

185
00:10:04,160 --> 00:10:05,640
Basati hutsak gintuzkek, ezta?

186
00:10:06,240 --> 00:10:09,200
Zer uste duk,
Poliziak ez duela ezer susmatuko?

187
00:10:09,640 --> 00:10:11,560
Eta hildako
mutiko horien familiak, zer?

188
00:10:11,880 --> 00:10:14,800
Guk egia aurkitu badiagu,
nola ez dik Poliziak aurkituko?

189
00:10:14,880 --> 00:10:18,000
Utzi detaile horiek guretzat.
Hi hago lasai.

190
00:10:18,080 --> 00:10:21,440
Lasai egoteko? Hilketa baten
konplize egin nahi nauk.

191
00:10:21,520 --> 00:10:24,160
Ez daukak zertan kezkatu.
Itxi ahoa eta kito.

192
00:10:24,440 --> 00:10:26,040
Hau ez duk jolasa, Antonio.

193
00:10:26,680 --> 00:10:28,520
Krimenak estaltzen ari zarete.

194
00:10:29,000 --> 00:10:32,000
Eta hori gutxi balitz,
errua Fermini bota diozue.

195
00:10:32,280 --> 00:10:35,160
Denok egin diagu noizbait
damutzeko moduko zeozer, Jon.

196
00:10:35,480 --> 00:10:37,440
Denok. Hor daukak Fermin.

197
00:10:37,520 --> 00:10:39,000
Ez al duk zigorrik merezi?

198
00:10:39,400 --> 00:10:42,720
Nire emazteari eragin zioenaren
hainbesteko zigorra, gutxienez.

199
00:10:43,040 --> 00:10:45,280
Nire bi semeak
ama hiltzaile zutelakoan

200
00:10:45,360 --> 00:10:47,160
bizi izan dituk urtebetez.

201
00:10:47,680 --> 00:10:48,800
Bidezkoa al da hori?

202
00:10:48,880 --> 00:10:50,840
Hori ere
Poliziak argitu beharko dik.

203
00:10:52,760 --> 00:10:54,920
Baina jakin ezak, Antonio,

204
00:10:56,240 --> 00:10:58,240
inoiz deklaratzera
eramaten banaitek,

205
00:10:58,320 --> 00:11:01,000
nik hire emaztearen alde
egingo diat.

206
00:11:01,440 --> 00:11:03,960
Hori oso ondo zagok, Jon, oso ondo.

207
00:11:04,720 --> 00:11:06,360
Baina ez duk nahikoa.

208
00:11:06,840 --> 00:11:10,080
Joxek ez dik kartzela
zapaldu behar.

209
00:11:10,800 --> 00:11:13,520
Zer egingo huke hik
Joxeren azalean bahengo?

210
00:11:13,760 --> 00:11:15,280
Horixe jakin nahi nikek.

211
00:11:16,080 --> 00:11:19,600
Zer egingo huke bi zorok
Maddi bortxatuta hilko balute?

212
00:11:22,320 --> 00:11:24,080
Nik ere ez zakiat
nola jokatuko nuke.

213
00:11:24,160 --> 00:11:26,880
Ez, Jesus. Hi ez haiz hiltzailea.

214
00:11:27,920 --> 00:11:29,640
Ez huke Joxek egin zuena egingo.

215
00:11:30,480 --> 00:11:33,280
Ondo dakik hori.
Ezin dik zigorrik gabe geratu.

216
00:11:33,360 --> 00:11:35,400
Zigorrik gabe
geratu dela uste al duk?

217
00:11:36,680 --> 00:11:38,760
Gehiago espero nian higandik,
Fermin.

218
00:11:44,680 --> 00:11:45,680
Heuk ikusi.

219
00:11:46,360 --> 00:11:49,600
Heuk jakingo duk komeni zaion
polizia galdezka hastea.

220
00:11:54,880 --> 00:11:55,880
Ane, mesedez.

221
00:11:56,240 --> 00:11:59,040
Atseden hartzea komeni zaizu.
Ondo nago, Susana.

222
00:11:59,560 --> 00:12:01,520
Ohean aspertu egiten naiz.

223
00:12:02,480 --> 00:12:03,480
Arriskuan egon zara.

224
00:12:03,560 --> 00:12:05,960
Pozoiak sekulako astindua
eman dio zure gorputzari,

225
00:12:06,040 --> 00:12:08,600
eta orain hobeto sentitu arren,
okerrera egin zenezake.

226
00:12:08,680 --> 00:12:11,560
Bale. Ados. Zer egiten duzu hemen?

227
00:12:12,480 --> 00:12:15,080
Kezkatuta nengoen.
Denok gaude kezkatuta.

228
00:12:15,160 --> 00:12:18,600
Denok? Gustura jakingo nuke
nor dagoen benetan kezkatuta

229
00:12:18,680 --> 00:12:20,040
eta nor ez.
(HASPERREN)

230
00:12:20,480 --> 00:12:22,400
Ane, honek guztiak
ez dauka zentzurik.

231
00:12:22,960 --> 00:12:24,280
Beldurra ematen du benetan.

232
00:12:24,360 --> 00:12:27,320
Herri hau madarikatuta dagoela
sinistuko dut azkenerako.

233
00:12:28,080 --> 00:12:31,080
Ane, ez omen zara nitaz fidatzen.

234
00:12:31,880 --> 00:12:33,760
Bittorek esan dit...
Ez dakit, Susana.

235
00:12:34,120 --> 00:12:35,480
Ja ez dakit zer pentsatu.

236
00:12:35,800 --> 00:12:37,880
Ez dakit nor dudan lagun
eta nor etsai.

237
00:12:38,360 --> 00:12:41,200
Dakidan gauza bakarra da
norbait ni hiltzen saiatu dela.

238
00:12:41,920 --> 00:12:44,600
Herri osoa gezurretan
ari zaizula ikusiko bazenu,

239
00:12:44,800 --> 00:12:46,560
ez al zenuke guztien susmoa izango?

240
00:12:46,640 --> 00:12:48,760
Baina nik uste nuen
gu biok lagunak ginela.

241
00:12:49,480 --> 00:12:52,440
Eta inguru honetan ez dago
izen hori merezi duen jende asko.

242
00:12:53,800 --> 00:12:55,960
Herri honetako jendeak badu...
zerbait.

243
00:12:56,600 --> 00:12:57,600
Ez dakit.

244
00:13:00,680 --> 00:13:02,640
Susana. Bixenta joan zenetik,

245
00:13:02,720 --> 00:13:04,960
nork egiten dizkizu
zilar belarraren botikak?

246
00:13:05,040 --> 00:13:06,520
Zertara dator hori orain?

247
00:13:06,600 --> 00:13:08,560
Bixentaren liburua
ikusi nuen herenegun,

248
00:13:08,640 --> 00:13:10,920
eta zilar belarraren
orria falta zitzaion.

249
00:13:12,200 --> 00:13:14,360
Gero, ordea,
norbaitek itzuli egin zuen.

250
00:13:15,480 --> 00:13:16,480
Zu izan zara?

251
00:13:16,560 --> 00:13:19,400
Ez. Eztik egiten dizkit orain
nahasketak.

252
00:13:20,120 --> 00:13:23,000
Bixentak ontzi pare bat utzi zidan,
baina bukatu zaidanez...

253
00:13:23,080 --> 00:13:25,320
Eztik?
Bai, zer ba?

254
00:13:26,080 --> 00:13:29,480
Ez. Ez nekien
Eztik gauza horien berri zuenik.

255
00:13:29,560 --> 00:13:31,920
# Lau teilatu gainean,

256
00:13:32,160 --> 00:13:34,520
# ilargia erdian

257
00:13:34,600 --> 00:13:38,680
# eta zu goruntz begira... #

258
00:13:38,760 --> 00:13:41,440
-Zer ari zara kantatzen?
-Zer? Ezin dut?

259
00:13:41,880 --> 00:13:45,320
-Azkenaldi honetan kabitu ezinik
ikusten zaitut, gustura.

260
00:13:45,640 --> 00:13:47,000
Lanean eta abesten.

261
00:13:47,320 --> 00:13:49,320
Maiteminduta egongo bazina bezala.

262
00:13:51,520 --> 00:13:53,760
Maiteminduta zaude!
-(IZT EGITEN DU)

263
00:13:53,840 --> 00:13:55,760
Ez zaitez tuntuna izan.
-(BARRE EGITEN DU)

264
00:13:55,840 --> 00:13:57,880
-Oraindik ez dut nahi
jendeak jakiterik.

265
00:13:57,960 --> 00:13:59,160
-Baduzu zerbait, orduan?

266
00:13:59,240 --> 00:14:03,080
-Oraindik ez da ezer ofiziala,
baina bai, badago zerbait.

267
00:14:03,400 --> 00:14:06,680
Bueno, zerbait baino, norbait.
(BARRE EGITEN DUTE)

268
00:14:06,840 --> 00:14:08,800
Olatz, ilusionatuta nago.

269
00:14:08,880 --> 00:14:10,720
Markos hain da mutil jatorra.

270
00:14:11,080 --> 00:14:13,000
Azkenean bizitzak irri egiten dit.

271
00:14:13,080 --> 00:14:15,280
Ez dakizu zein pozik nagoen, Olatz.

272
00:14:17,560 --> 00:14:19,120
Ez dut ulertzen, Susana.

273
00:14:19,200 --> 00:14:22,600
Gertatzen zena ikusita,
hala ere, isiltzea erabaki zenuten?

274
00:14:22,960 --> 00:14:23,960
Bai.

275
00:14:24,040 --> 00:14:27,760
Herrikoek Joxe babestu nahi izatea
ulertzen dut, baina zuek?

276
00:14:28,800 --> 00:14:30,480
Zergatik horrenbeste arriskatu?

277
00:14:30,560 --> 00:14:32,280
Zer arrazoi zenuten hori egiteko?

278
00:14:33,080 --> 00:14:34,600
Zalantza asko izan genituen.

279
00:14:34,760 --> 00:14:37,160
Bittorrek hasieran ez zuen
haien jokoan sartu nahi.

280
00:14:37,240 --> 00:14:38,760
Batez ere ni babestearren.

281
00:14:38,960 --> 00:14:41,200
Baina uste dut
Bixentak konbentzitu zuela.

282
00:14:41,760 --> 00:14:44,400
Sinetsidazu, Ane.
Oso momentu latzak pasatu ditugu.

283
00:14:44,920 --> 00:14:47,360
Ez naiz harritzen,
niri barruak jango lidake

284
00:14:47,440 --> 00:14:49,520
horrelako gauza bat
ezkutatu beharrak.

285
00:14:49,600 --> 00:14:52,520
Eta gainera,
hain azkar gertatu zen guztia.

286
00:14:53,320 --> 00:14:55,920
Egunak joan eta egunak etorri,
ezin dut burutik kendu.

287
00:14:56,480 --> 00:14:58,920
Eta uste dut Bittorri
gauza bera gertatzen zaiola.

288
00:14:59,000 --> 00:15:00,800
Zer esan nahi duzu?
Ez dakit, Ane.

289
00:15:01,200 --> 00:15:02,760
Bittorrek oso kezkatuta nauka.

290
00:15:03,760 --> 00:15:05,760
Agian ez dit adierazi nahi,
baina uste dut

291
00:15:05,840 --> 00:15:08,720
amak saltsa horretan sartu izanak
benetan izorratu duela.

292
00:15:09,560 --> 00:15:11,640
(HASPEREN EGITEN DU)
Arraro nabaritzen dut.

293
00:15:11,720 --> 00:15:14,360
Niri zerbait ezkutatu nahian
dabilela uste dut.

294
00:15:14,440 --> 00:15:15,600
Eta ez dut ulertzen.

295
00:15:15,920 --> 00:15:18,400
Gu bion artean
ez da inoiz sekreturik izan.

296
00:15:18,840 --> 00:15:21,200
Beti esan dizkiogu elkarri
esan beharreko guztiak.

297
00:15:21,280 --> 00:15:23,920
Eta zergatik uste duzu
zerbait ezkutatzen dizula?

298
00:15:24,000 --> 00:15:26,640
Zerorrek esan duzu:
hemengo jendeak badu zerbait.

299
00:15:28,440 --> 00:15:29,960
Nire senarra ere hemengoa da.

300
00:15:30,040 --> 00:15:32,200
Naiz eta bizitza erdia
kanpoan pasatu,

301
00:15:32,880 --> 00:15:35,600
leku honek badu
nolabaiteko eragina berarengan.

302
00:15:36,320 --> 00:15:38,800
Lehen kanposantura jarraitu diot,

303
00:15:39,360 --> 00:15:42,480
eta han ezezagun baten hilobiaren
aurrean errezoan ikusi dut.

304
00:15:46,080 --> 00:15:49,920
Maria Bengoetxea delako bat.
Maria Bengoetxea?

305
00:15:50,720 --> 00:15:51,720
Bai.

306
00:15:52,400 --> 00:15:54,880
Egia esan, izena ezaguna
egiten zait, baina ez dakit.

307
00:15:55,080 --> 00:15:57,680
Zuk badakizu nor den?
Ezta ideiarik ere.

308
00:15:58,480 --> 00:16:01,080
Agian, hemen txikitan
ezagutu zuen norbait.

309
00:16:01,360 --> 00:16:02,560
Bai, baliteke.

310
00:16:03,920 --> 00:16:05,880
Zergatik ez diozu berari galdetzen?

311
00:16:08,000 --> 00:16:09,000
Bai.

312
00:16:09,920 --> 00:16:11,400
Halaxe egingo dut.

313
00:16:12,920 --> 00:16:14,960
Berarekin bizitzera joatea
eskatu dit.

314
00:16:15,040 --> 00:16:18,360
Azkenean ospa egin ahal izango dut
Balbemendi madarikatu honengatik.

315
00:16:18,440 --> 00:16:20,040
-Baina justu-justu ezagutzen duzu.

316
00:16:20,120 --> 00:16:23,320
-Noski, Markos bezalakoak
ezagutzeko nahikoa da astebete.

317
00:16:23,840 --> 00:16:26,480
Gardena da zeharo.
Horregatik dakit benetan ari dela.

318
00:16:26,560 --> 00:16:28,280
-Ezti, gauzak ez dira hain errazak.

319
00:16:28,360 --> 00:16:30,960
Egun batzuk ez dira nahikoak
pertsona bat ezagutzeko.

320
00:16:31,600 --> 00:16:34,280
Egidazu kasu,
badakit-eta zertaz ari naizen.

321
00:16:34,360 --> 00:16:36,680
Gizonak beti gordetzen dute
alde ilunen bat.

322
00:16:36,760 --> 00:16:38,640
-Hori da jarduna, neska!

323
00:16:39,160 --> 00:16:41,000
Olatz, ezin zara nigatik poztu?

324
00:16:41,080 --> 00:16:43,360
-Ni asko pozten naiz zugatik,
benetan.

325
00:16:43,760 --> 00:16:45,920
Baina berarekin
bizitzera joate hori...

326
00:16:46,960 --> 00:16:49,560
Aitak ba al daki?
-Ez, oraindik ez.

327
00:16:50,000 --> 00:16:52,200
Baina esan egingo diot
aukera dudanean.

328
00:16:52,280 --> 00:16:54,000
-Ez zaio batere gustatuko, badakizu.

329
00:16:54,080 --> 00:16:56,080
-Olatz, badakit
ez zaiola batere gustatuko,

330
00:16:56,160 --> 00:16:57,960
baina nik neure bizitza
egin behar dut.

331
00:16:58,040 --> 00:17:00,560
Balbemendik ito egiten nau
eta ezin dut gehiago jasan!

332
00:17:00,640 --> 00:17:02,960
-Tira, askatu barrena.
-(HASPEREN)

333
00:17:07,000 --> 00:17:09,840
Hemendik alde egiteko beharra dut.
Aspaldiko kontua da.

334
00:17:10,320 --> 00:17:11,880
Markos ezagutu baino aurrekoa.

335
00:17:12,760 --> 00:17:15,480
Baina ez dut sekula momentua ikusi.

336
00:17:16,200 --> 00:17:18,600
-Benetan ari zara?
-Zuk zer uste duzu?

337
00:17:18,680 --> 00:17:20,320
Urteak eman ditut hemen.

338
00:17:20,400 --> 00:17:22,520
Konbentzituta nengoen
horrela behar zuela.

339
00:17:22,920 --> 00:17:24,400
Aitak nire laguntza behar zuela

340
00:17:24,480 --> 00:17:27,160
eta norbaitek bete behar zuela
amak utzitako hutsunea.

341
00:17:29,760 --> 00:17:32,080
Baina prezio altuegia
ordaintzen ari naiz.

342
00:17:32,680 --> 00:17:35,080
Zalantza-balantzaka ibili naiz
urtean zehar.

343
00:17:35,160 --> 00:17:36,960
Orain, ordea, argi daukat.

344
00:17:37,840 --> 00:17:40,080
-Nik uste nuen
pozik bizi zinela hemen.

345
00:17:40,840 --> 00:17:41,840
-Lehen bai,

346
00:17:42,760 --> 00:17:46,240
baina azkenaldian
tristurak barrena hartu dit.

347
00:17:47,800 --> 00:17:48,960
Eta neurri handi batean,

348
00:17:49,040 --> 00:17:51,160
hemen bizitzeak
eragiten dit tristura hori.

349
00:17:51,600 --> 00:17:55,040
Olatz, hemendik alde egin behar dut
eta zure laguntza behar dut.

350
00:17:55,440 --> 00:17:57,000
Badakit gogorra egingo dela.

351
00:17:57,080 --> 00:18:00,000
Eta ez bakarrik aitarentzat,
baita amonarentzat ere.

352
00:18:01,080 --> 00:18:02,800
Baina zuk nire ondoan bazeunde...

353
00:18:03,840 --> 00:18:05,760
-Garbitu dituzu gauzak
ikusten denez.

354
00:18:05,840 --> 00:18:08,840
-Bai! Markosekin gainera,
errazago egingo zait.

355
00:18:09,400 --> 00:18:11,480
Olatz, benetan maite dugu elkar.

356
00:18:12,360 --> 00:18:14,160
Ez pentsa
neska kaskarin baten modura

357
00:18:14,240 --> 00:18:15,320
jokatzen ari naizela.

358
00:18:15,880 --> 00:18:18,320
Asko pentsatu dut eta ziur nago.

359
00:18:20,880 --> 00:18:22,120
Bueno, goazen lanera.

360
00:18:23,360 --> 00:18:25,800
Sobra hauek
txerri-janetara eramango ditut.

361
00:18:26,880 --> 00:18:30,040
-Eta noiz alde egiteko asmoa duzu?
-Ahalik eta azkarren.

362
00:18:40,120 --> 00:18:41,840
(Suspense musika)

363
00:18:43,640 --> 00:18:45,760
-Kaixo, Olatz.
-Kaixo.

364
00:18:46,720 --> 00:18:49,360
Lagunduko didazu momentutxo bat?
-Ez, orain ezin dut.

365
00:18:49,440 --> 00:18:51,520
Lan asko daukagu.
Lagundu nahi baduzu.

366
00:18:52,360 --> 00:18:55,400
Zer ari zara? Min egiten didazu.
Agindu bat da.

367
00:18:56,760 --> 00:18:57,760
Goazen.

368
00:18:58,040 --> 00:18:59,920
Idoia, jolastu nirekin, mesedez.

369
00:19:00,360 --> 00:19:02,040
Asper-asper eginda nago.

370
00:19:03,080 --> 00:19:04,600
(UFADA EGITEN DU)

371
00:19:05,240 --> 00:19:07,720
Kartetan ibiliko gara,
edo partxisean.

372
00:19:08,720 --> 00:19:10,160
Jo.

373
00:19:13,560 --> 00:19:14,560
Aizu, Idoia.

374
00:19:15,160 --> 00:19:17,360
Zure mugikorrak
izango ditu jokoak, ezta?

375
00:19:17,640 --> 00:19:19,240
Denek dute jokoren bat.

376
00:19:19,320 --> 00:19:20,600
Utziko didazu ikusten?

377
00:19:22,760 --> 00:19:23,760
Ai!

378
00:19:24,080 --> 00:19:26,920
Joe, Idoia! Partida bakar bat.

379
00:19:27,800 --> 00:19:28,880
Bost minutu.

380
00:19:29,520 --> 00:19:31,400
Lau. Bi.

381
00:19:31,880 --> 00:19:34,800
Minutu bat.
Minutu bakar baterako.

382
00:19:35,800 --> 00:19:37,200
Ez dizut hautsiko!

383
00:19:38,320 --> 00:19:40,200
Gainera,
zertarako behar duzu mugikorra

384
00:19:40,280 --> 00:19:41,680
ezin baduzu hitzik egin?

385
00:19:43,800 --> 00:19:45,480
Ai!

386
00:19:45,560 --> 00:19:47,560
(OIHU EGITEN DU)

387
00:19:51,480 --> 00:19:54,960
Egur printza bat sartu zait.
Pintzak horko kajoian daude, Idoia.

388
00:19:58,120 --> 00:20:01,200
Egun on dagizula Jainkoak, alaba.
-Egun on zuri ere.

389
00:20:01,440 --> 00:20:05,040
Zuri bisita egiteko asmoa nuen.
A bai? Pozten nau hori entzuteak!

390
00:20:05,480 --> 00:20:08,080
Aitortuko dizut,
asper-asper eginda nago.

391
00:20:08,160 --> 00:20:10,960
Uste baino jende gutxiagoa
sartzen da Balbemendiko elizan.

392
00:20:11,040 --> 00:20:13,040
Sakristia garbitzeko
lanetan nabil orain.

393
00:20:13,120 --> 00:20:15,320
-(BARRE EGITEN DU)
Asper usaina usatzea aldera.

394
00:20:15,400 --> 00:20:18,760
-Horixe. Behar ez ditugun mila gauza
biltzen ditugu azkenerako.

395
00:20:19,000 --> 00:20:22,120
Eta Jainkoak bidali digun
isolamendu garai hau aprobetxatzea

396
00:20:22,200 --> 00:20:23,960
erabaki dut lekua egiteko.

397
00:20:24,160 --> 00:20:26,680
Bitartean, lanpetuta
mantentzen dut neure burua.

398
00:20:26,760 --> 00:20:28,200
Zoratu egingo bainaiz bestela.

399
00:20:28,720 --> 00:20:31,080
-Ba liburutegia itzela
omen daukazue eliza azpian.

400
00:20:31,160 --> 00:20:33,800
-Bai, baina irakurketaz bakarrik
ez da bizi gizona.

401
00:20:33,880 --> 00:20:36,560
(BARRE EGITEN DU) Apaiz jauna, zera.

402
00:20:36,640 --> 00:20:38,480
Egongo da Balbemendiko jaiotzak

403
00:20:38,560 --> 00:20:41,440
eta heriotzak biltzen dituen
erroldarik edo antzekotik?

404
00:20:41,960 --> 00:20:44,280
Hain zuzen, horregatik
joan nahi nuen zu ikustera.

405
00:20:44,360 --> 00:20:45,880
-Deitu Sebastian, mesedez.

406
00:20:45,960 --> 00:20:49,800
Eta bai, bada erregistro bat,
baina ez zibila, erlijiosoa baizik.

407
00:20:49,880 --> 00:20:50,880
Batailatu gabeak

408
00:20:50,960 --> 00:20:53,720
eta hileta elizkizunik gabe
hilobiratuak ez dira agertzen.

409
00:20:53,800 --> 00:20:54,960
Bilatu beharko nuke.

410
00:20:55,040 --> 00:20:57,080
Bertan begiratzeko jakinmina daukat.

411
00:20:57,160 --> 00:20:59,480
Nire senarragatik da, Bittor.
Badakizu.

412
00:20:59,560 --> 00:21:01,680
-Bai, Bixentaren semea.
-Horixe bera.

413
00:21:01,760 --> 00:21:04,560
Kontua da ez dakigula oso seguru
zein egunetan jaio zen.

414
00:21:05,360 --> 00:21:08,320
Berak abuztuaren 2an
ospatzen du bere urtebetetzea,

415
00:21:08,720 --> 00:21:11,280
baina badaezpada ere
erregistroan begiratu nahi dugu.

416
00:21:11,360 --> 00:21:12,560
Badakit xelebrea dela.

417
00:21:12,640 --> 00:21:15,560
-Ez da hain xelebrea ere,
askotan gertatzen dira horrelakoak.

418
00:21:15,640 --> 00:21:18,120
Hala ere, ez dut uste
Bixentak dudarik izango duenik.

419
00:21:18,200 --> 00:21:19,600
-(BARRE EGITEN DU) Ez, noski!

420
00:21:19,680 --> 00:21:21,560
Baina oraintxe bertan
Bixenta kanpoan da

421
00:21:21,640 --> 00:21:23,920
eta gaur bertan
sortu zaigunez zalantza ba...

422
00:21:24,000 --> 00:21:25,000
-Kontxo, kontxo.

423
00:21:25,080 --> 00:21:27,720
Ikusten dudanez, bada
nik baino gehiago aspertzen denik.

424
00:21:27,800 --> 00:21:29,440
(BARRE EGITEN DUTE)
Tira, tira,

425
00:21:29,520 --> 00:21:31,680
bilatu egingo dut liburu hori eta
nahi baduzu,

426
00:21:31,760 --> 00:21:32,960
zure etxera eramango dut.

427
00:21:33,040 --> 00:21:34,800
Ez, lasai.
Ni neu joango naiz elizara.

428
00:21:34,880 --> 00:21:37,320
-Ongi da, hala nahi baduzu.
Milesker.

429
00:21:37,400 --> 00:21:38,400
-Agur.
-Aio.

430
00:21:40,240 --> 00:21:41,240
Ai!

431
00:21:43,360 --> 00:21:45,000
Barru-barruraino sartu zait.

432
00:21:45,080 --> 00:21:46,080
Ai...

433
00:21:48,760 --> 00:21:50,120
Poliki.

434
00:21:51,560 --> 00:21:53,160
Ederra lasaitua.

435
00:22:01,080 --> 00:22:02,800
Ura edatera etorri naiz.

436
00:22:05,080 --> 00:22:07,000
Zeregin asko daukat.

437
00:22:08,240 --> 00:22:10,360
Eta hi, Peru, lagundu Idoiari.

438
00:22:10,840 --> 00:22:13,600
Egun guztia
alperrena jotzen ibili beharrean.

439
00:22:14,600 --> 00:22:15,600
Segi.

440
00:22:25,400 --> 00:22:26,880
Nobioak zarete?

441
00:22:33,480 --> 00:22:35,000
Bai, nobioak dira.

442
00:22:36,280 --> 00:22:37,960
(Musika misteriotsua)

443
00:22:45,720 --> 00:22:47,200
(Ate-kolpeak)

444
00:22:47,280 --> 00:22:49,320
Bai.

445
00:22:50,120 --> 00:22:53,040
A, ikusten dut osatu zarela.

446
00:22:54,160 --> 00:22:55,880
Bai, hobeto nago.

447
00:22:57,200 --> 00:23:00,120
Antoniorekin hitz egin dut.
Eta badakizu zer?

448
00:23:00,920 --> 00:23:02,680
Isilik egoteko eskatu dit.

449
00:23:03,040 --> 00:23:05,920
Eta nik baietz esan diot,
zer esango nion ba?

450
00:23:06,480 --> 00:23:08,880
(URDURI BARRE EGITEN DU) Ez.

451
00:23:10,480 --> 00:23:12,760
Ane, barkamena
eskatu nahi dizut beste behin ere.

452
00:23:13,920 --> 00:23:16,320
Ferminek zerikusirik
izan edo ez kontu honekin,

453
00:23:16,720 --> 00:23:19,640
ez zintudan bakarrik utzi behar.
Lagunak gara, ezta?

454
00:23:20,320 --> 00:23:22,400
Hori uste nuen nik, bai.
Eta sentitzen dut

455
00:23:22,480 --> 00:23:24,280
pozoiarena sinetsi ez izana ere.

456
00:23:24,600 --> 00:23:26,080
Ez dakit nora begira nengoen.

457
00:23:26,160 --> 00:23:28,200
Oso nahastuta zaude
Ferminekin, Jon.

458
00:23:28,720 --> 00:23:30,200
Arrazoi dudala ikusiko duzu.

459
00:23:30,280 --> 00:23:33,000
Eta ehungarren aldiz
etorri beharko duzu barkamen eske.

460
00:23:33,760 --> 00:23:35,200
Nahiago nuke.

461
00:23:35,600 --> 00:23:37,840
Nik ez dut zure mutil-laguna
erruduntzat jotzeko

462
00:23:37,920 --> 00:23:38,960
inolako interesik.

463
00:23:39,400 --> 00:23:41,880
Badakit zuretzat
kolpe gogorra izango litzatekeela.

464
00:23:43,040 --> 00:23:44,400
Baina, bestalde...

465
00:23:45,680 --> 00:23:48,200
Ezin dut ahaztu zantzu guztiek
beregana daramatzatela.

466
00:23:48,280 --> 00:23:51,120
Esan garbi, Jon.
Ziur zaude Fermin erruduna dela?

467
00:23:51,600 --> 00:23:53,080
Ezin dut % 100 esan, baina...

468
00:23:53,160 --> 00:23:55,920
Orduan ez ezazu oraindik
Infernura kondenatu, mesedez.

469
00:23:59,600 --> 00:24:02,000
(Musika lasaia)

470
00:24:12,720 --> 00:24:13,960
Zer egiten duzu hemen?

471
00:24:14,040 --> 00:24:17,280
-Amarekin hitz egitera etorri naiz.
-Ez zara sarriegi etortzen.

472
00:24:17,680 --> 00:24:18,680
-Zuk zer dakizu?

473
00:24:19,960 --> 00:24:21,480
-Zerbait gertatzen zaizu?

474
00:24:22,080 --> 00:24:23,360
Arazoren bat?

475
00:24:24,480 --> 00:24:26,960
Kontatuko didazu? Bai ala bai?
Anaiak gara.

476
00:24:27,040 --> 00:24:29,320
-Zuk ez dizkidazu
zure kontu guztiak kontatzen.

477
00:24:30,360 --> 00:24:31,560
Ez zabiltza Olatzekin.

478
00:24:31,920 --> 00:24:34,680
Baina beste batengandik jakin dut,
ez zuk esanda.

479
00:24:35,080 --> 00:24:37,600
-Utikan! Kontatu nahi ez badidazu,
zure arazoa da.

480
00:24:40,600 --> 00:24:43,280
-Ama berri bat izango bagenu
orain gu zaintzeko...

481
00:24:45,720 --> 00:24:47,640
Berari axolako litzaiokeela
uste duzu?

482
00:24:47,720 --> 00:24:50,280
-Zer esaten ari zara?
-Aita eta Idoia nobioak dira.

483
00:24:50,360 --> 00:24:53,360
-Ez esan lelokeriarik, Peru.
-Baietz ba, Antton!

484
00:24:53,720 --> 00:24:55,560
Nik ikusi ditut elkarri musu ematen.

485
00:24:56,520 --> 00:24:58,280
(Tentsio musika)

486
00:25:01,320 --> 00:25:02,760
(AZTORATUTA) Ez, ezin liteke.

487
00:25:08,160 --> 00:25:09,600
-Ama, ulertu behar duzu.

488
00:25:09,680 --> 00:25:11,680
Aitak denbora asko
darama bakarrik.

489
00:25:13,000 --> 00:25:14,000
Eta egia esan,

490
00:25:14,080 --> 00:25:16,000
ez da oso ondo moldatzen
etxeko lanekin.

491
00:25:16,520 --> 00:25:17,840
Laguntza behar du.

492
00:25:18,360 --> 00:25:20,160
Eta Idoia oso neska zintzoa da.

493
00:25:21,480 --> 00:25:23,120
Mezetara joaten da astero.

494
00:25:26,280 --> 00:25:27,720
Zuri gustatuko litzaizuke.

495
00:25:29,840 --> 00:25:31,360
Kezkatuta nago Aitzolekin.

496
00:25:31,440 --> 00:25:33,360
Honezkero,
bere berri behar genuke.

497
00:25:34,240 --> 00:25:36,280
Ez zitzaion ba
ezer txarrik gertatuko, ezta?

498
00:25:36,360 --> 00:25:39,520
Auskalo! herri honetan
gauza ezkutu asko dago oraindik.

499
00:25:40,040 --> 00:25:42,840
Sorpresa asko izango ditugu
isolamendua amaitu aurretik.

500
00:25:42,920 --> 00:25:44,640
Oraindik ez gara amaierara iritsi.

501
00:25:44,720 --> 00:25:46,800
Ezta iritsiko ere
honela jarraituz gero.

502
00:25:46,880 --> 00:25:48,440
Begira zer aurkitu dudan.

503
00:25:49,440 --> 00:25:51,200
(Tentsio musika)

504
00:25:55,280 --> 00:25:57,080
Bixentaren belar artean
aurkitu nuen.

505
00:25:57,720 --> 00:26:00,280
(IRAKURTZEN DU) "Sentitzen dut...".
"...isiltasuna da

506
00:26:00,360 --> 00:26:02,520
salba nazakeen gauza bakarra".

507
00:26:06,760 --> 00:26:08,760
Eta Bixentari zerbait egin badiote?

508
00:26:10,400 --> 00:26:12,480
Seguru zaude
Olaziregi baserrian dagoela?

509
00:26:12,760 --> 00:26:14,440
Zer ni ja ez dakit zer pentsatu.

510
00:26:15,560 --> 00:26:16,920
Abisu bat izan daiteke.

511
00:26:17,000 --> 00:26:19,600
Edo agian paranoiko
bihurtzen ari gara, besterik gabe.

512
00:26:20,400 --> 00:26:22,160
Ez al dugu
horretarako nahiko arrazoi?

513
00:26:22,240 --> 00:26:23,240
Zoritxarrez, bai.

514
00:26:24,840 --> 00:26:27,000
Bioetako inork ez zuen
Bixenta joaten ikusi.

515
00:26:27,080 --> 00:26:29,920
Eta oso arraroa da
agur esan gabe alde egin izana.

516
00:26:30,200 --> 00:26:31,320
Bueno, ez dakit ba.

517
00:26:31,400 --> 00:26:33,720
Gainera, begira
zenbat denbora daraman kanpoan.

518
00:26:33,800 --> 00:26:35,200
Honezkero, etxean behar luke.

519
00:26:35,600 --> 00:26:37,760
Eta Juantxoren hilobian
aurkitu zuenak

520
00:26:37,840 --> 00:26:38,960
heriotzara eraman badu?

521
00:26:42,720 --> 00:26:45,040
Zerbait aurkitu duzu?
Ez.

522
00:26:46,080 --> 00:26:47,560
Ane, ez al zoaz urrutiegi?

523
00:26:47,640 --> 00:26:51,200
Joantxoren eta Nerearen heriotzek
nolabaiteko lotura izan dezakete.

524
00:26:52,160 --> 00:26:53,760
Baina, zein da lotura hori?

525
00:26:54,760 --> 00:26:56,880
Dena den,
Bixentari zerbait gertatu bazaio,

526
00:26:57,360 --> 00:26:59,920
bere familiak ez luke
horrelako gauza bat ezkutatuko.

527
00:27:00,520 --> 00:27:02,480
Bueno, teoria horren arabera,

528
00:27:02,560 --> 00:27:05,760
Jesusek eta bere familiakoek
ez lukete zerikusirik izango, ezta?

529
00:27:05,840 --> 00:27:08,120
Beti ere,
Bixenta hilda dagoela suposatuz.

530
00:27:08,200 --> 00:27:09,600
Eta hala balitz?

531
00:27:10,320 --> 00:27:12,280
Joantxo hil duenak hil badu bera?

532
00:27:13,560 --> 00:27:15,360
Ez zenuen
horrelako lanik hartu behar.

533
00:27:15,440 --> 00:27:17,640
-Tori,
hona hemen eskatutako liburua.

534
00:27:18,080 --> 00:27:19,920
-Esan dizut ba
ni joango nintzela bila.

535
00:27:20,000 --> 00:27:21,800
Ni elizatik ateratzeko
aitzakia bila,

536
00:27:21,880 --> 00:27:23,760
eta zuk barruan utzi nahi nauzu.

537
00:27:23,840 --> 00:27:27,120
Gainera, Bixentaren senideren alde,
edozer gauza.

538
00:27:28,040 --> 00:27:30,520
Momentu txarrean harrapatu zaitut?
-(BARRE EGITEN DU)

539
00:27:30,600 --> 00:27:32,880
Egia ezan, oraintxe bertan
ateratzeko asmoa nuen.

540
00:27:32,960 --> 00:27:33,960
-Lasai, emakumea.

541
00:27:34,040 --> 00:27:36,520
Sakristia hankaz gora dut
eta joan beharra daukat.

542
00:27:36,600 --> 00:27:38,760
Itzuliko didazu liburua
ahal duzunean.

543
00:27:39,040 --> 00:27:40,960
-Benetan eskertzen dizut,
apaiz jauna.

544
00:27:41,040 --> 00:27:43,080
-Sebastian.
-(BARRE EGITEN DU) Sebastian.

545
00:27:43,160 --> 00:27:44,840
(BARRE EGITEN DUTE)
Lagunduko dizut?

546
00:27:44,920 --> 00:27:47,440
-Ez, lasai. Eskerrik asko. Agur ba.
-Agur, agur.

547
00:27:54,080 --> 00:27:56,120
(Misteriozko musika)

548
00:27:57,800 --> 00:28:00,080
(IRAKURTZEN) Bittor... Bittor...

549
00:28:00,520 --> 00:28:02,800
Bittor. Aita...

550
00:28:03,920 --> 00:28:04,920
ezezaguna.

551
00:28:05,440 --> 00:28:06,440
Ama...

552
00:28:07,760 --> 00:28:09,160
Maria Bengoetxea.

553
00:28:10,080 --> 00:28:11,080
Ezin liteke.

554
00:28:12,320 --> 00:28:13,680
Maria Bengoetxea.

555
00:28:14,720 --> 00:28:17,360
Eta zuk,
ama berri bat eduki nahi duzu?

556
00:28:18,320 --> 00:28:21,360
Aitak purrustada gutxiago
egiten ditu Idoia ondoan duenean.

557
00:28:21,560 --> 00:28:24,000
Gainera, beti ondo etortzen da
ama bat ondoan izatea.

558
00:28:24,080 --> 00:28:25,480
-Nik ez daukat amarik.

559
00:28:25,840 --> 00:28:28,800
-Ez, baina amona daukazu.
-Bai, eta ama bat bezalakoxea da.

560
00:28:29,440 --> 00:28:31,600
-Nik horixe nahi dut.
-Ja.

561
00:28:32,840 --> 00:28:34,560
-Anttonek, ordea, ez du nahi.

562
00:28:36,080 --> 00:28:39,960
Pipertuta dago azken bolada honetan.
Olatzek utzi zuenetik, okerrago.

563
00:28:40,200 --> 00:28:42,240
-Ama bat izaten duenean,
egingo dio errieta.

564
00:28:42,320 --> 00:28:44,360
-Nik ez dut
errieta egiten duen amarik nahi.

565
00:28:44,440 --> 00:28:45,800
-Hara bestea, zer uste duzu?

566
00:28:45,880 --> 00:28:48,080
Amonak ez didala
errietarik egiten ala?

567
00:28:51,720 --> 00:28:52,720
Jopelas.

568
00:28:53,000 --> 00:28:56,720
Aizu, Peru. Utzi joko txatxu hori
eta lagundu soka biltzen.

569
00:28:57,040 --> 00:28:58,760
-Itxaron,
pantaila pasatzen ari naiz.

570
00:28:58,840 --> 00:29:00,680
Joko horiek
ez zaizkit batere gustatzen.

571
00:29:00,760 --> 00:29:02,040
-Putza! Huts egin dut.

572
00:29:02,920 --> 00:29:05,440
Zibarekin txoroarena egitea
hobe izango da ba!

573
00:29:05,520 --> 00:29:07,240
Hori ume txikien kontua da.

574
00:29:08,440 --> 00:29:11,760
-Aizu, Peru,
zuk zer uste duzu Fermini buruz?

575
00:29:12,000 --> 00:29:14,400
Gaiztoa dela?
-Ez, ez dut uste.

576
00:29:15,520 --> 00:29:17,040
Zazpi bilatzen lagundu zidan.

577
00:29:17,120 --> 00:29:18,280
Baina ez esan inori.

578
00:29:18,800 --> 00:29:20,920
Aitak jakiten badu,
zigortu egingo nau.

579
00:29:21,120 --> 00:29:23,240
Ezin du osaba Fermin ikusi ere egin.

580
00:29:23,320 --> 00:29:24,920
-Nik ez dakit zer pentsatu.

581
00:29:25,760 --> 00:29:27,720
Pelikuletan bezala dela ematen du.

582
00:29:28,680 --> 00:29:31,560
Gaiztoa da zintzoa,
eta zintzoa, berriz, gaiztoa.

583
00:29:35,240 --> 00:29:38,240
Zer egiten duzu jaikita?
Ez al zaude ahulegi oraindik, Ane?

584
00:29:38,320 --> 00:29:41,640
Ondo nago, Fermin. Ez kezkatu.
Ane, zerbait nahi?

585
00:29:42,000 --> 00:29:43,560
(PENTSAKOR) Ez.

586
00:29:46,480 --> 00:29:48,200
Eseri momentu batean, mesedez.

587
00:29:52,680 --> 00:29:54,400
Badirudi berria zabaldu dela.

588
00:29:54,920 --> 00:29:56,960
Jakin dute
ez dugula isiltzeko asmorik.

589
00:29:57,040 --> 00:29:58,440
Eta ez zaie gustatu, antza.

590
00:29:59,480 --> 00:30:01,480
Jon, atera ezazu.

591
00:30:12,400 --> 00:30:15,000
Bixentaren belarren
potoren batean aurkitu zuen Jonek.

592
00:30:15,560 --> 00:30:18,480
Ezagutzen duzu Olaziregi familia?
Bai, noski.

593
00:30:18,760 --> 00:30:21,080
Hemendik urrutien dagoen
baserri batean bizi dira,

594
00:30:21,160 --> 00:30:23,440
mendi puntan.
Ez dira asko agertzen Balbemendira.

595
00:30:23,520 --> 00:30:26,280
Euren baserria Lazkatetik
gertuago baitago hemendik baino.

596
00:30:26,600 --> 00:30:28,800
Eta zer dira,
senar-emaztea bakarrik?

597
00:30:28,880 --> 00:30:30,640
Ez. Seme bat ere badute.

598
00:30:31,200 --> 00:30:34,720
Nola du izena? Martin... Ez, Mikel.

599
00:30:35,480 --> 00:30:37,200
Mikel du izena eta bakartia da oso.

600
00:30:37,280 --> 00:30:39,920
Zer dela-eta Olaziregi
baserriari buruzko interes hori?

601
00:30:40,000 --> 00:30:41,000
Bixenta.

602
00:30:41,080 --> 00:30:44,120
Badira egun batzuk hara joan zela
haurdunaldi batean laguntzera,

603
00:30:44,200 --> 00:30:46,360
eta oraindik ez da itzuli.

604
00:30:51,560 --> 00:30:53,320
Eztirekin ere
kontuz ibili behar dugu.

605
00:30:53,400 --> 00:30:54,720
Ane, ahaztu kontu horiek.

606
00:30:54,800 --> 00:30:57,320
Hemendik ospa egin beharko genuke
ahalik eta azkarren.

607
00:30:57,400 --> 00:30:59,640
Zerk eragozten digu?
Aurkituko dugu bideren bat.

608
00:30:59,720 --> 00:31:01,160
Indarrak berritzen dituzunean,

609
00:31:01,240 --> 00:31:02,880
trasteak hartu
eta joan egingo gara.

610
00:31:02,960 --> 00:31:05,440
Fermin, nik arazo honen
muturreraino iritsi nahi dut.

611
00:31:05,520 --> 00:31:07,920
Gure errugabetasuna frogatu
eta, batez ere, zeurea.

612
00:31:08,000 --> 00:31:10,440
Ahaztu hori, mesedez.
Esaiok zerbait, Jon.

613
00:31:12,160 --> 00:31:14,680
Ferminek arrazoi du.
Hobe duzu alde egitea.

614
00:31:15,080 --> 00:31:16,080
Eta zu?

615
00:31:16,880 --> 00:31:19,840
Ez duzu alde egiteko asmorik, ala?
Ez, nik ezin dut.

616
00:31:20,440 --> 00:31:22,440
Balbemendira lotuta nago.

617
00:31:22,920 --> 00:31:25,760
Eta orain alde eginez gero,
aukera on bat galduko nuke.

618
00:31:28,360 --> 00:31:30,160
Ni ere geratu egingo naiz, Fermin.

619
00:31:30,240 --> 00:31:33,080
Ez dut inoiz inondik ihes egin
eta ez dut orain egingo.

620
00:31:33,160 --> 00:31:35,000
Orduan, dagoenari
eutsi beharko diogu.

621
00:31:35,320 --> 00:31:36,760
Eta kontuz ibili.

622
00:31:36,840 --> 00:31:39,520
Badakizue isilik egon ezean,
ez zaretela ongietorriak.

623
00:31:39,600 --> 00:31:42,400
Ikusi duzue nola tratatzen dituzten
etsaitzat dituztenak.

624
00:31:43,120 --> 00:31:44,840
Auskalo zertarako gai diren.

625
00:31:49,240 --> 00:31:51,160
(Misteriozko musika)

626
00:31:59,360 --> 00:32:00,680
Jakin al daiteke zein den

627
00:32:00,760 --> 00:32:03,040
Balbemendira
lotzen zaituen arrazoia?

628
00:32:03,760 --> 00:32:06,040
Ez naiz beti
batetik bestera ihesian ibiliko.

629
00:32:06,800 --> 00:32:08,080
Ez didazu erantzun.

630
00:32:08,560 --> 00:32:10,560
Hementxe geratu nahi dut,
besterik gabe.

631
00:32:11,040 --> 00:32:12,040
Ja.

632
00:32:12,680 --> 00:32:15,320
Egingo nuke
neskaren bat tartean dagoela.

633
00:32:15,400 --> 00:32:16,640
Baita zera ere!

634
00:32:16,720 --> 00:32:17,840
Olatz.
Zer?

635
00:32:17,920 --> 00:32:18,920
Bai.

636
00:32:19,000 --> 00:32:20,840
Noiz edo noiz
ikusi dut zure bordan.

637
00:32:21,400 --> 00:32:22,680
Neska polita da.

638
00:32:23,040 --> 00:32:25,000
Zergatik egia ezkutatu?

639
00:32:25,960 --> 00:32:29,560
Jesus enteratuko balitz,
ez lioke grazia handirik egingo.

640
00:32:30,000 --> 00:32:33,680
Ez dakit, agian zuk uste...
Aizan, Ane. Hago pixka batean.

641
00:32:34,160 --> 00:32:36,760
Abere bat aurkitu dinat
urtegi ondoan, hilda.

642
00:32:36,840 --> 00:32:38,640
Hura ikustera joan beharko genuke.

643
00:32:39,240 --> 00:32:42,640
Hik jakingo dun zergatik hil den.
Ni medikua naiz, ez albaitaria.

644
00:32:42,720 --> 00:32:45,240
Bai, baina hemen inguruan
ez dinagu besterik.

645
00:32:45,840 --> 00:32:48,720
Antzeko lanak izango al ditun.
Bixenta ere ez dun albaitaria,

646
00:32:48,800 --> 00:32:50,720
baina askotan
lagundu zigunan animaliekin.

647
00:32:50,800 --> 00:32:53,240
Zigunan? Zergatik
hitz egiten duzue lehenaldian?

648
00:32:53,320 --> 00:32:56,800
Aspaldian hemen inguruko
albaitari bat etortzen delako.

649
00:32:56,880 --> 00:32:59,960
Eta geroztik,
Bixentak ez din lan hori egiten.

650
00:33:00,440 --> 00:33:02,240
Zer, bahator ala?

651
00:33:03,000 --> 00:33:04,400
Bai.
-Ni ere joango naiz.

652
00:33:04,480 --> 00:33:06,320
Ez, hi ez.

653
00:33:06,720 --> 00:33:08,600
Hi ez haugu ezertarako behar.

654
00:33:09,920 --> 00:33:11,960
Lasai, bakarrik joango naiz.
Tira, Ane.

655
00:33:12,880 --> 00:33:15,920
Ane, otsoaren ahora zoaz zuzenean.

656
00:33:16,280 --> 00:33:19,040
Arriskutsua izan liteke.
Ez da hainbesterako.

657
00:33:19,120 --> 00:33:21,600
Hildako animalia bat
ikustera noa, besterik ez.

658
00:33:21,680 --> 00:33:23,760
Gaixo dagoen ala ez
jakin behar dugu.

659
00:33:23,840 --> 00:33:25,800
Kutsatzeko arriskurik
ez dagoela ziurtatu.

660
00:33:25,880 --> 00:33:27,400
Kontuz ibili Antoniorekin.

661
00:33:27,840 --> 00:33:30,320
Badaezpada ere,
ni oinez joango naiz atzetik. Bale?

662
00:33:30,400 --> 00:33:32,000
Lasai.
(HASPEREN)

663
00:33:35,520 --> 00:33:37,360
(Suspense musika)

664
00:33:56,800 --> 00:33:58,800
(Tentsio musika)

665
00:34:01,040 --> 00:34:04,160
-Nora hoa, txapeldun?
Hobe izango duk etxera joatea.

666
00:34:05,200 --> 00:34:06,480
Jon, bisita bat daukak

667
00:34:07,520 --> 00:34:10,040
eta ez da gizalegezkoa
bisitariak zain edukitzea.

668
00:34:12,440 --> 00:34:14,880
(Tentsiozko musika)

669
00:34:26,120 --> 00:34:28,640
Aizu, Ezti.
Noiz itzuli behar du Bixentak?

670
00:34:29,600 --> 00:34:31,480
Hara, jendearen presa.

671
00:34:31,560 --> 00:34:34,480
Olaziregitarren umea
mundura ekartzean itzuliko da.

672
00:34:35,000 --> 00:34:36,440
Ezti, ez xalo plantak egin.

673
00:34:36,520 --> 00:34:38,640
Ederki dakizu-eta
zertaz ari naizen.

674
00:34:38,720 --> 00:34:40,880
Zuk hartu zenuen
orria liburutik, ezta?

675
00:34:41,080 --> 00:34:42,080
Zein orri?

676
00:34:42,160 --> 00:34:45,320
Landareei buruzkoa,
Bixentaren liburutik moztu zenuena.

677
00:34:46,200 --> 00:34:48,440
Ez dut esateko ezer.

678
00:34:49,360 --> 00:34:51,800
Zu izan zaren
jakin nahi dut, besterik ez.

679
00:34:51,880 --> 00:34:54,560
Ba bai, ni izan naiz. Eta?

680
00:34:56,200 --> 00:34:58,800
Nik prestatu behar izan nituen
Susanaren infusioak.

681
00:34:59,360 --> 00:35:01,280
Amonak
ez baitzuen utzi behar adina.

682
00:35:01,360 --> 00:35:03,400
Lehenago itzuliko zelakoan
geunden, baina...

683
00:35:03,480 --> 00:35:05,880
Ja. ulertzen dut.
Nik ez dut Ane pozoitu, entzun?

684
00:35:05,960 --> 00:35:08,240
Ez? Ba susmagarria zara.

685
00:35:08,320 --> 00:35:11,560
Amonaren liburua oso zaharra da
eta orri batzuk solte dauzka.

686
00:35:11,640 --> 00:35:13,200
Zilar belarrarena, tartean.

687
00:35:13,280 --> 00:35:15,560
Eta?
Nahigabe galdu nuela.

688
00:35:16,120 --> 00:35:18,800
Baina egun bat geroago
agertu zen berriro ere, hortxe.

689
00:35:19,280 --> 00:35:20,400
Ohe ondoko mahaian.

690
00:35:20,480 --> 00:35:22,680
Eta ez al zitzaizun
arraro samarra iruditu?

691
00:35:22,760 --> 00:35:24,240
Anek hartu zuela uste nuen.

692
00:35:24,560 --> 00:35:26,560
Pozoiaren antidotoa
zein zen jakiteko.

693
00:35:26,640 --> 00:35:29,880
Ez nion buelta handirik eman
eta orria bere lekura bueltatu nuen.

694
00:35:30,640 --> 00:35:31,640
Fermin,

695
00:35:32,320 --> 00:35:34,880
Ane pozoitzeko gai
ikusten nauzu, benetan?

696
00:35:35,240 --> 00:35:37,000
Ez dakit gai zaren edo ez.

697
00:35:37,080 --> 00:35:39,120
Baina Bixentaren faltan,
zuk bakarrik dakizu

698
00:35:39,200 --> 00:35:41,440
landare hori nola erabili.
Hori ez da egia.

699
00:35:41,600 --> 00:35:43,320
Zuk ere ikasi zenuen.

700
00:35:44,880 --> 00:35:46,760
(Misteriozko musika)

701
00:35:53,400 --> 00:35:55,560
(Oihuak)

702
00:35:57,200 --> 00:35:58,680
Olatz?

703
00:35:59,240 --> 00:36:00,240
Olatz!

704
00:36:01,800 --> 00:36:03,520
Kabroi halakoa!
-Lasai, hi!

705
00:36:03,600 --> 00:36:05,760
Segi horra eta egon geldi.

706
00:36:06,360 --> 00:36:08,360
-Akatu egingo haut, Markos.
Eta orain,

707
00:36:08,840 --> 00:36:11,440
gainerako droga non ezkutatzen duan
esango didak.

708
00:36:11,520 --> 00:36:14,280
Nazkatu nauk herri puta honetan
denbora alferrik galtzeaz.

709
00:36:14,360 --> 00:36:16,160
-Tratu bat genian, ahaztu egin zaik?

710
00:36:18,200 --> 00:36:21,080
Kabroi bat haiz, putakume bat.

711
00:36:21,440 --> 00:36:23,680
-Hire putatxoari
ezer gertatzerik nahi ez baduk,

712
00:36:23,760 --> 00:36:25,440
badakik zer egin behar huen.

713
00:36:25,920 --> 00:36:28,880
Esadak droga non gordetzen duan.
Orain.

714
00:36:29,880 --> 00:36:30,880
Zer, laztana?

715
00:36:31,920 --> 00:36:35,040
Hire nobiotxoak
ez al din aitortu berak duela droga?

716
00:36:35,880 --> 00:36:39,640
Gezurra esan zizuetela guztioi?
Gezurra esan zinala hiri?

717
00:36:39,720 --> 00:36:42,920
-Eta droga bueltatutakoan
nola jakin ez gaituala akatuko?

718
00:36:43,000 --> 00:36:44,600
-Nitaz fidatu beharko duk.

719
00:36:45,560 --> 00:36:47,600
Tira, Jon. Ez diagu-eta egun osoa.

720
00:36:48,360 --> 00:36:50,640
Hemendik atera nahi diat
tiro bat jaso

721
00:36:50,720 --> 00:36:53,040
eta basoan orbel
artean galduta geratu aurretik.

722
00:36:53,120 --> 00:36:55,960
-Nik ez zioat inori ezer esan.
-Ederki.

723
00:36:56,960 --> 00:36:57,960
Pozten nauk.

724
00:36:58,400 --> 00:37:00,600
Baina ospa egingo diat
hala eta guztiz ere.

725
00:37:01,680 --> 00:37:03,120
Benga ostia, Jon!

726
00:37:03,480 --> 00:37:06,680
Edo basoan agertuko den hurrena
Olatz izango da.

727
00:37:09,560 --> 00:37:10,560
-Ados.

728
00:37:13,720 --> 00:37:14,720
Goazen.

729
00:37:16,080 --> 00:37:18,040
(Tentsiozko musika)

730
00:37:38,120 --> 00:37:40,000
Ez al dun jaitsi behar?
Bai.

731
00:37:40,840 --> 00:37:43,160
Badaezpada ere.

732
00:37:43,880 --> 00:37:46,040
Piztia asko zagon
basoan ezkutatuta.

733
00:37:46,120 --> 00:37:47,240
Ez zagok jakiterik.

734
00:37:47,800 --> 00:37:50,160
Hago lasai, ez dinat ezer egingo.

735
00:37:50,480 --> 00:37:53,200
Non da animalia hori?
Urtegian, esan dinat.

736
00:37:53,680 --> 00:37:55,720
Hark ez din hire zortea izan.

737
00:37:56,360 --> 00:37:57,800
Pozoituta hil dela ematen din.

738
00:37:57,880 --> 00:37:59,920
Uste nuen
ez zenekiela nola hil den.

739
00:38:00,280 --> 00:38:02,120
Susmoa besterik ez dun.

740
00:38:05,360 --> 00:38:07,520
(Suspense musika)

741
00:38:11,640 --> 00:38:13,000
Asko falta al da?

742
00:38:13,080 --> 00:38:15,920
Ez, laster gaituk bertan.

743
00:38:16,400 --> 00:38:19,280
Ez saiatu ziririk sartzen
edo larrutik ordainduko duk.

744
00:38:19,520 --> 00:38:21,120
-Bai, bazekiat.

745
00:38:21,200 --> 00:38:24,040
Ederki erakutsi didak
nolako putakumea haizen.

746
00:38:24,720 --> 00:38:26,520
-Hi ez zaiz askoz hobea.

747
00:38:28,680 --> 00:38:30,640
Adiskidetzen saiatu beharko genikek,

748
00:38:31,400 --> 00:38:33,280
hi eta nik oso antzekoak gaituk.

749
00:38:33,360 --> 00:38:36,560
-A bai?
-Bai, koinatuak izan gintezkek.

750
00:38:38,400 --> 00:38:40,160
Ez al da xelebrea mundu hau?

751
00:38:40,880 --> 00:38:44,120
-Eztik ez dizkik barkatuko
Olatzi egindakoak.

752
00:38:45,320 --> 00:38:46,360
-Arrazoi duk, bai.

753
00:38:47,000 --> 00:38:48,000
Baina badakik,

754
00:38:48,760 --> 00:38:51,200
negozioak eta maitasuna
ezin zaku berean sartu.

755
00:38:51,560 --> 00:38:53,600
-Eta hik negozioak
aukeratu dituk, ezta?

756
00:38:53,960 --> 00:38:55,440
-Hik egin huen bezala.

757
00:38:56,040 --> 00:38:58,440
Ikusten? Ezpal berekoak gaituk.

758
00:38:59,040 --> 00:39:01,280
-Nik ez diat pistolarik erabiltzen.

759
00:39:02,480 --> 00:39:03,480
-Jakina.

760
00:39:04,280 --> 00:39:05,440
Hik hire ile kizkurra

761
00:39:05,520 --> 00:39:07,320
eta irribarre xaloa
erabiltzen dituk.

762
00:39:08,760 --> 00:39:09,880
Dena den,

763
00:39:10,560 --> 00:39:13,440
oraindik ez diat ulertzen
nola ausartu hintzen droga hartzen.

764
00:39:13,520 --> 00:39:15,240
Ergelkeria itzela egin huen.

765
00:39:17,440 --> 00:39:18,840
Asko falta al da?

766
00:39:20,320 --> 00:39:22,680
-Ez, laster gaituk bertan.

767
00:39:25,880 --> 00:39:27,480
Joantxoren artaldekoa dun.

768
00:39:28,160 --> 00:39:31,000
Hura hil zenetik mendian galduta
ibiliko ditun, segur aski.

769
00:39:31,720 --> 00:39:33,920
Baina halakoetan
taldean ibiltzen ditun.

770
00:39:34,720 --> 00:39:37,480
Arraroa dun oso bakar-bakarrik
honaino etorri izana.

771
00:39:38,920 --> 00:39:40,880
Gaizo daudenak bakarrik
urruntzen ditun.

772
00:39:41,520 --> 00:39:44,480
Zergatik ote ba?
Horixe bera jakin nahi niken nik.

773
00:39:45,840 --> 00:39:48,720
Baina ez zionat traza onik hartzen.

774
00:39:50,880 --> 00:39:53,040
(Musika lasaia)

775
00:40:05,480 --> 00:40:06,880
Zuhaitz honen barruan zegok.

776
00:40:07,320 --> 00:40:10,200
Har ezak eta utz nazak bakean.
-Atera ezak herorrek.

777
00:40:10,760 --> 00:40:13,400
Egidak azken mesede hori, adiskide.

778
00:40:15,840 --> 00:40:17,760
(Tentsiozko musika)

779
00:40:41,680 --> 00:40:42,680
(Tiro)

780
00:40:45,280 --> 00:40:46,920
Entzun duzu hori?
Basoan izan dun.

781
00:40:47,000 --> 00:40:48,040
Tiro bat zirudien.

782
00:40:48,120 --> 00:40:50,640
Belarri fina,
nahiko urruti izan dun.

783
00:40:50,720 --> 00:40:52,280
Baina, Antonio...
Auskalo.

784
00:40:52,680 --> 00:40:56,200
Zer, zer gertatu zaio ardiari?
Ez dakit seguru, baina...

785
00:40:57,280 --> 00:40:59,480
ura izan dela uste dut.
Ederra laguntza.

786
00:40:59,560 --> 00:41:01,680
Ez naiz albaitaria,
lehen ere esan dizut.

787
00:41:04,000 --> 00:41:06,120
(Misterio musika)

788
00:41:13,320 --> 00:41:15,360
(Misteriozko musika)

789
00:41:25,320 --> 00:41:27,520
(Tentsiozko musika)

790
00:41:34,040 --> 00:41:36,600
Orduan, urtegiko ura edanda
hil dela esan nahi dun?

791
00:41:36,680 --> 00:41:39,600
Ez dakit,
baina itxura guztien arabera,

792
00:41:40,240 --> 00:41:42,600
ur kutsatua
ez da herrira bakarrik iritsi.

793
00:41:42,680 --> 00:41:44,400
Urtegira ere pasatu da.

794
00:41:44,760 --> 00:41:47,440
Eta ardiak bertatik edatean...
Ja, akabo.

795
00:41:47,760 --> 00:41:50,360
Baina guk ezin dugu ezer egin.
Itzuliko gara?

796
00:41:50,440 --> 00:41:51,440
Oraintxe noan.

797
00:41:59,640 --> 00:42:01,920
(Tentsiozko musika)

798
00:42:20,840 --> 00:42:22,880
(Misteriozko musika)

799
00:42:30,080 --> 00:42:31,600
Hara nor dagoen hemen.

800
00:42:31,960 --> 00:42:34,280
Jakin al daiteke
zertan ari zaren nire aitarekin?

801
00:42:34,840 --> 00:42:37,440
Ez duzu gure amaren lekua
hartzeko asmorik izango, ezta?

802
00:42:37,520 --> 00:42:39,280
Hala bada, oso oker zabiltza.

803
00:42:39,360 --> 00:42:41,280
Etxe honetan
ez dago zuretzako lekurik.

804
00:42:41,880 --> 00:42:43,480
Tuntun plantarik ez, Idoia.

805
00:42:43,800 --> 00:42:46,360
Zure ahizpa hil,
eta zu bat-batean mutu geratu.

806
00:42:47,560 --> 00:42:48,680
Esan zeozer, joder!

807
00:42:49,680 --> 00:42:50,680
Koldarra.

808
00:42:51,080 --> 00:42:52,400
Koldarra, Idoia!

809
00:42:52,800 --> 00:42:54,200
E, ez, ez, ez...

810
00:42:54,960 --> 00:42:57,320
Nora zoaz?
Orain ere alde egin behar al duzu?

811
00:42:58,440 --> 00:43:00,280
Ez duzu
zure ahizparen batere antzik.

812
00:43:00,800 --> 00:43:03,000
Edo hura bezain beroa zara zu ere?

813
00:43:04,920 --> 00:43:07,240
(Beldurreko musika)

814
00:43:31,240 --> 00:43:32,240
Ez disimulatu.

815
00:43:32,320 --> 00:43:35,360
Zure ahizpari bezala
gustatzen zaizu.

816
00:43:36,720 --> 00:43:38,920
Ez duzu... Zer ostia ari haiz?

817
00:43:39,000 --> 00:43:40,440
Plantarik ez, aita!

818
00:43:40,520 --> 00:43:41,960
Ezagutzen zaitut!

819
00:43:44,040 --> 00:43:47,160
Nerea berarekin oheratu nintzelako
bidali zenuen etxetik!

820
00:43:47,400 --> 00:43:50,280
Eta bere ahizparekin
gauza bera egitea bururatu zait!

821
00:43:51,800 --> 00:43:53,000
Alde!

822
00:43:59,240 --> 00:44:01,400
(Haize eta txalaparta)

823
00:44:05,760 --> 00:44:07,320
(NEGAR ZOTINKA)

824
00:44:10,320 --> 00:44:12,560
(NEGAR EGITEN DU)

825
00:44:25,080 --> 00:44:26,760
Olatz. Olatz!

826
00:44:26,840 --> 00:44:28,360
Olatz...

827
00:44:28,800 --> 00:44:31,080
-(NEGARREZ) Kaixo.

828
00:44:33,440 --> 00:44:35,000
-Olatz, barkatu.

829
00:44:38,840 --> 00:44:40,240
-Hil zintuela uste nuen.

830
00:44:41,040 --> 00:44:42,720
-Lasai, amaitu da dena.

831
00:44:43,640 --> 00:44:45,080
Amaitu da dena.

832
00:44:45,160 --> 00:44:46,800
-(NEGAR EGITEN DU)
-Nahikoa da.

833
00:44:49,280 --> 00:44:51,320
(NEGAR EGITEN DU)

834
00:44:52,360 --> 00:44:55,120
(ARNASESTUKA) Zer gertatu da?
Non dago Markos?

835
00:44:55,200 --> 00:44:57,920
Nor da benetan tipo hori?
-Lasai, dena kontatuko dizut

836
00:44:58,000 --> 00:44:59,840
arnasa berreskuratzen duzunean.

837
00:44:59,920 --> 00:45:02,160
-(NEGAR EGITEN DU)

838
00:45:02,640 --> 00:45:04,000
Zatoz hona.

839
00:45:06,920 --> 00:45:08,680
Lasai, lasai.

840
00:45:10,680 --> 00:45:12,240
-Egia al da esaten zuena?

841
00:45:12,320 --> 00:45:14,240
Kokaina al duzu
hemen inguruan ezkutatuta?

842
00:45:14,320 --> 00:45:17,160
-Kokaina, nik? Gezurra da.

843
00:45:18,520 --> 00:45:21,120
Markos kontrolpean edukitzeko
gezurra, besterik ez.

844
00:45:23,720 --> 00:45:25,400
Zatoz, zatoz.

845
00:45:25,480 --> 00:45:27,480
-(NEGAR EGITEN DU)

846
00:45:27,560 --> 00:45:31,320
Jon, eskerrak etorri zaren.
-Lasai.

847
00:45:38,680 --> 00:45:41,080
(Tentsiozko musika)

848
00:45:45,880 --> 00:45:47,960
(Karraska soinuak)

849
00:45:55,600 --> 00:45:56,600
Momentu batean...

850
00:45:57,040 --> 00:45:59,320
Antoniok garbitu egingo ninduela
pentsatu dut.

851
00:46:00,040 --> 00:46:01,360
Zoratu egingo naiz, Fermin.

852
00:46:01,440 --> 00:46:04,400
Edonor izan daiteke hiltzailea,
eta ezin ezer egin.

853
00:46:04,960 --> 00:46:07,160
Basoan tiro bat
entzun duzula esan duzu.

854
00:46:07,240 --> 00:46:09,160
Bai. Tiro bat zirudien, behintzat.

855
00:46:09,480 --> 00:46:11,080
Antoniok ez dio garrantzirik eman,

856
00:46:11,160 --> 00:46:13,680
baina seguru nago berak ere
gauza bera entzun duela.

857
00:46:13,760 --> 00:46:15,680
Seguru zaude tiro hotsa izan dela?

858
00:46:15,760 --> 00:46:18,280
Seguru-seguru, ez dakit.

859
00:46:18,960 --> 00:46:21,000
Ja ez dakit zer pentsatu, Fermin.

860
00:46:21,640 --> 00:46:24,120
Ez zenuen Antoniorekin
bakarrik joan behar.

861
00:46:24,200 --> 00:46:26,600
Zuhur jokatu behar dugu.
Ez alferrik arriskatu, Ane.

862
00:46:26,680 --> 00:46:28,080
Bai, badakit.

863
00:46:28,480 --> 00:46:30,920
Baina nire senak esaten zidan
joan egin behar nuela.

864
00:46:31,000 --> 00:46:33,440
Gainera, Jonek
atzetik etorriko zela ezan dit.

865
00:46:34,240 --> 00:46:35,800
Baina gero ez dut ikusi.

866
00:46:36,840 --> 00:46:39,440
Kontuz ibili behar dugu.
Badakizu zertarako gai diren.

867
00:46:40,040 --> 00:46:43,400
Ez dakit zergatik, baina...
Bixenta burutik kendu ezinik nabil.

868
00:46:43,480 --> 00:46:45,600
Ez dut sinisten
baserri horretan dagoenik.

869
00:46:46,200 --> 00:46:49,240
Olaza... Nola da?
Olaziregi, Ane.

870
00:46:50,120 --> 00:46:52,320
Olaziregi, hori da.
Hemen bazegoen argazki bat.

871
00:46:53,480 --> 00:46:55,760
Begira. Hortxe dago.

872
00:46:57,440 --> 00:47:00,560
Begira, hemengo hau
Olaziregiko semea da, Mikel.

873
00:47:02,080 --> 00:47:04,240
(Tentsio musika)

874
00:47:07,800 --> 00:47:10,640
Hori da Mikel?
Bai, ezagutzen duzu hala?

875
00:47:12,120 --> 00:47:13,120
Jakina.

876
00:47:14,040 --> 00:47:16,120
Baina
nik Aitzol gisa ezagutzen dut.

877
00:47:16,200 --> 00:47:17,920
Aitzol naiz.
Zer egiten duzu hemen?

878
00:47:18,000 --> 00:47:20,680
Irrati-seinale bat jaso nuen
Balbemenditik laguntza eske.

879
00:47:20,760 --> 00:47:21,760
Oinez iritsi naiz.

880
00:47:22,440 --> 00:47:24,680
(Misterio musika)

881
00:47:42,400 --> 00:47:43,600
Idoia.

882
00:47:45,760 --> 00:47:47,800
Benetan sentitzen dut gertatutakoa.

883
00:47:48,360 --> 00:47:51,320
Nik... asko estimatzen zaitut.

884
00:47:53,480 --> 00:47:54,680
Badakizu?

885
00:47:57,000 --> 00:47:58,640
Baina ezin dugu horrela jarraitu.

886
00:47:59,840 --> 00:48:01,000
Antton ez dago ondo.

887
00:48:03,880 --> 00:48:06,080
Olatz! Non sartu zara
arratsalde osoan?

888
00:48:06,160 --> 00:48:07,960
Lanak bukatu gabe utzi dituzu.

889
00:48:11,400 --> 00:48:13,040
Gauza bat esan behar dizugu.

890
00:48:14,240 --> 00:48:16,040
-Eta?
-Oso garrantzitsua da.

891
00:48:17,240 --> 00:48:18,560
-Zer gertatzen da?

892
00:48:21,840 --> 00:48:23,840
-Zera, Markos...
-Markos?

893
00:48:25,280 --> 00:48:26,720
-Ez da guk uste genuena.

894
00:48:27,120 --> 00:48:29,120
-Olatz, faborez.
Ez dela guk uste duguna?

895
00:48:29,440 --> 00:48:32,400
Zer esan nahi didazu?
Zer gertatzen da? Jon.

896
00:48:34,120 --> 00:48:35,160
Laguntza behar du.

897
00:48:36,400 --> 00:48:37,720
Niretzat...

898
00:48:38,280 --> 00:48:40,160
semeak dira garrantzitsuenak.

899
00:48:42,000 --> 00:48:43,480
Gureak ezin du izan.

900
00:48:44,400 --> 00:48:45,440
Ez du etorkizunik.

901
00:48:46,640 --> 00:48:47,640
Ulertzen?

902
00:48:51,800 --> 00:48:54,840
Sentitzen dut,
baina etxetik joan beharko duzu.

903
00:48:56,480 --> 00:48:58,720
Ez dut beste irtenbiderik ikusten.

904
00:49:00,760 --> 00:49:01,760
Gainera,

905
00:49:03,400 --> 00:49:05,960
zure gurasoek poztu egingo dira
zu etxean ikusita.

906
00:49:07,960 --> 00:49:09,320
Herritik joan nahi duzu?

907
00:49:11,280 --> 00:49:12,600
Nora, baina?

908
00:49:15,760 --> 00:49:19,000
Nik baditut lagunak Donostian.

909
00:49:19,840 --> 00:49:20,920
Nahi baduzu,

910
00:49:22,280 --> 00:49:24,360
bilatuko dizute lanen bat.

911
00:49:26,120 --> 00:49:28,120
(Musika lasaia)

912
00:49:51,120 --> 00:49:52,760
Markos hil egin da?

913
00:49:55,600 --> 00:49:57,360
(ZOTINKA)

914
00:50:00,880 --> 00:50:03,920
-Esan dinat, istripu bat izan dun.

915
00:50:05,320 --> 00:50:06,960
(NEGAR EGITEN DU)

916
00:50:07,880 --> 00:50:10,280
-Zergatik ez zidak ezer esan?

917
00:50:10,840 --> 00:50:12,520
Zergatik, Jon?

918
00:50:13,120 --> 00:50:15,880
(NEGAR EGITEN DU)
Esan ninan, esan ninan.

919
00:50:20,240 --> 00:50:22,640
-(NEGAR EGITEN DU)
-Esan ninan.

920
00:50:23,320 --> 00:50:24,880
Baina itsu-itsu hengoen eta...

921
00:50:26,200 --> 00:50:27,880
ez ninan minik egin nahi.

922
00:50:29,080 --> 00:50:31,160
-(NEGAR EGITEN DU)

923
00:50:32,360 --> 00:50:34,520
Utzi. Bakarrik egon nahi diat.

924
00:50:43,400 --> 00:50:45,560
(NEGARREZ) Olatz!

925
00:50:49,600 --> 00:50:51,640
(Karraska)

926
00:50:56,040 --> 00:50:57,960
Halaxe gertatu zuan, hantxe, basoan.

927
00:50:59,160 --> 00:51:01,280
-Begira, bera duk.
-Jon, itxaron pixka bat.

928
00:51:01,360 --> 00:51:03,360
-Gero arte.
-Bai. Agur.

929
00:51:04,000 --> 00:51:06,360
Kontu bati buruz
hitz egin nahi nikek hirekin.

930
00:51:07,360 --> 00:51:09,880
-Zer?
Hik eta nik hitz egin behar diagu.

931
00:51:17,040 --> 00:51:19,080
Bazakiagu
zertan ibili haizen basoan.

932
00:51:20,840 --> 00:51:23,000
Bai, ez jarri aurpegi hori.

933
00:51:23,920 --> 00:51:26,720
Lehenengo bi morroi putakume horiek
ekarri hituen herrira,

934
00:51:26,800 --> 00:51:28,720
eta orain Markos garbitu duk.

935
00:51:29,040 --> 00:51:31,280
-Istripu bat izan da.
Berak atera du pistola!

936
00:51:31,360 --> 00:51:33,400
Eta bestela ere,
kabroi bat besterik ez zen.

937
00:51:33,480 --> 00:51:36,320
Beste bi morroi horien laguna.
Denok engainatzea!lortu zuen.

938
00:51:36,400 --> 00:51:38,240
-Lasai, gizona, lasai.

939
00:51:38,320 --> 00:51:42,240
Tiroketa ikusi duen nire lagun batek
ez du uste istripu bat izan denik.

940
00:51:42,440 --> 00:51:43,840
Baina berdin ziok,

941
00:51:43,920 --> 00:51:45,880
niri hori guztia bost axola.

942
00:51:46,600 --> 00:51:47,680
-Zer nahi duzu?

943
00:51:47,760 --> 00:51:50,000
Gure burua
babestu nahi diagu, besterik ez.

944
00:51:50,080 --> 00:51:51,400
Entzun ondo.

945
00:51:52,080 --> 00:51:54,560
Guk ez diagu inori kontatuko
gaur gertatutakoa.

946
00:51:55,000 --> 00:51:58,080
Baina ordainetan,
hik isilpean gordeko duk guztia.

947
00:52:00,720 --> 00:52:02,480
Heuk ikusi zer komeni zaian.

948
00:52:07,440 --> 00:52:09,520
A, eta bidea ireki bezain laster

949
00:52:09,760 --> 00:52:11,480
Balbemenditik ospa egingo duk

950
00:52:11,560 --> 00:52:14,360
eta ez haiz gehiago itzuliko. Ados?

951
00:52:25,120 --> 00:52:26,960
Kontxo, Peru. Zer?

952
00:52:27,560 --> 00:52:29,040
Fabore bat eskatu behar dizut.

953
00:52:30,240 --> 00:52:32,320
Idoiaren telefonoa
blokeatu egin zait.

954
00:52:32,400 --> 00:52:35,440
Nahigabe.
Eta ez dakit nola jarri berriz ondo.

955
00:52:35,520 --> 00:52:37,760
Harrapatzen banau,
errieta egingo dit.

956
00:52:39,480 --> 00:52:40,960
Aber, ekarri hona.

957
00:52:41,800 --> 00:52:44,160
(Misteriozko musika)

958
00:52:45,240 --> 00:52:47,040
Orduan, Markos hilda dago benetan?

959
00:52:47,760 --> 00:52:49,800
Ba bai. Zoritxarrez, bai.

960
00:52:50,240 --> 00:52:52,720
Baina zin egiten dizut
istripu bat izan dela, Ane.

961
00:52:53,920 --> 00:52:55,440
Bai, sinisten dizut.

962
00:52:56,400 --> 00:52:57,920
Orain ulertzen dut.

963
00:52:58,000 --> 00:53:00,640
Urtegian entzun genuen
tiro hark hil zuen Markos.

964
00:53:01,240 --> 00:53:02,480
Ez nuen sekula pentsatuko

965
00:53:02,560 --> 00:53:04,800
Markos mafioso horien
taldekidea zenik.

966
00:53:04,880 --> 00:53:07,560
Zergatik ez zenidan ezer esan
mehatxuei buruz, Jon?

967
00:53:07,640 --> 00:53:10,040
Ez zaitez hasi zu ere
Ezti bezala, e?

968
00:53:10,920 --> 00:53:13,640
Nahikoa arazo bagenuen
lehendik ere, beste bat gehitzeko.

969
00:53:13,720 --> 00:53:15,200
Bale, barkatu.

970
00:53:15,720 --> 00:53:18,240
Jakin berri dudanak ere
ez zaitu animatuko.

971
00:53:19,320 --> 00:53:20,320
Aber, bota.

972
00:53:21,480 --> 00:53:23,600
Aitzol ez da Aitzol.

973
00:53:24,120 --> 00:53:26,760
Mikel da berez,
herrikoen lagun bat.

974
00:53:27,760 --> 00:53:28,800
Joder...

975
00:53:28,880 --> 00:53:30,960
Nire esperantzarik handiena zen
eta begira,

976
00:53:31,040 --> 00:53:32,880
gezurretan aritu zaigu
denbora guztian.

977
00:53:33,000 --> 00:53:36,080
Baina... Jendilaje hau
zer kastatakoa da?

978
00:53:36,160 --> 00:53:39,440
E? Zer ari gara,
sekta baten kontra edo zer?

979
00:53:39,760 --> 00:53:41,400
Agur kanpoko laguntzari.

980
00:53:41,480 --> 00:53:43,640
Bidali genituen
mezu guzti haiek, akabo.

981
00:53:44,480 --> 00:53:47,840
Eta okerrena: uste dut
Bixentari zerbait gertatu zaiola.

982
00:53:48,480 --> 00:53:50,920
Ez da normala horrenbeste denbora
kanpoan igarotzea

983
00:53:51,000 --> 00:53:53,160
Susanak bere belarren
premia duela jakinda.

984
00:53:53,240 --> 00:53:55,640
Horixe bakarrik behar genuen,
beste hildako bat.

985
00:53:56,760 --> 00:53:59,000
Bixenta jokoz kanpo utziko bagenu,

986
00:53:59,440 --> 00:54:01,400
Antonio litzateke
susmagarri nagusia.

987
00:54:01,480 --> 00:54:02,480
Edo Jesus.

988
00:54:02,880 --> 00:54:05,000
Hark ere gezur handiak bota dizkigu.

989
00:54:05,080 --> 00:54:07,520
Mendizaleak zirela eta ez zirela.
Ez zara gogoratzen?

990
00:54:07,600 --> 00:54:09,720
Baina Jesusek
ez lioke minik egingo Bixentari.

991
00:54:09,800 --> 00:54:11,440
Aber, egon pixka batean.

992
00:54:11,920 --> 00:54:13,600
Bueno, bueno.

993
00:54:14,640 --> 00:54:16,280
Zerbait ondo atera da behintzat.

994
00:54:17,080 --> 00:54:19,440
Zer da hori?
Peruk pasatu didan telefono bat.

995
00:54:20,040 --> 00:54:21,520
Idoiarena da.

996
00:54:21,840 --> 00:54:24,520
Nahigabe blokeatu egin duela
eta ea laguntzen diodan.

997
00:54:25,120 --> 00:54:26,440
Aber...

998
00:54:28,000 --> 00:54:30,240
(Tentsio musika)

999
00:54:31,040 --> 00:54:32,800
E, e... begiratu honi.

1000
00:54:34,440 --> 00:54:36,400
(Tentsiozko musika)

1001
00:54:37,840 --> 00:54:39,480
Hori segurua duk, Bittor.

1002
00:54:39,680 --> 00:54:42,480
Gertatu denaren ondoren,
Jonek ez dik zabalduko ahoa.

1003
00:54:42,960 --> 00:54:44,240
Ez zaio komeni.

1004
00:54:44,800 --> 00:54:47,840
Orain, Ane eta Fermin
bakarrik geratzen zaizkiguk.

1005
00:54:48,320 --> 00:54:50,240
-Ez duk erraza izango
haiek konbentzitzea.

1006
00:54:53,400 --> 00:54:54,840
Kaixo, Maddi.

1007
00:54:56,320 --> 00:54:58,400
Utzi lokarria, ekarri.

1008
00:54:59,400 --> 00:55:01,640
Nik erakutsiko dizut
ziba dantzarazten.

1009
00:55:02,800 --> 00:55:03,800
Ea.

1010
00:55:06,760 --> 00:55:08,120
Nik ere txikitan

1011
00:55:08,560 --> 00:55:10,720
oso gustuko nuen
zibarekin jolastea.

1012
00:55:12,000 --> 00:55:13,600
Ea gogoratzen naizen.

1013
00:55:18,360 --> 00:55:19,520
Ikusten?

1014
00:55:21,840 --> 00:55:22,840
Tori.

1015
00:55:25,880 --> 00:55:27,960
Egunen batean,
nire laguntza behar baduzu,

1016
00:55:28,040 --> 00:55:30,320
esan beldurrik gabe, ados?
Bale.

1017
00:55:32,480 --> 00:55:34,120
Agur.

1018
00:55:38,120 --> 00:55:40,920
Hau ez da Idoiaren telefonoa,
Nerearena da.

1019
00:55:41,000 --> 00:55:42,120
Sartu mezuen atalera.

1020
00:55:42,440 --> 00:55:44,200
Berezi samarra zen.

1021
00:55:44,840 --> 00:55:47,320
Berezia? Zergatik?

1022
00:55:48,920 --> 00:55:50,800
Ea zorterik daukagun behingoagatik.

1023
00:55:52,920 --> 00:55:54,560
Norenak dira mezu horiek guztiak?

1024
00:55:54,640 --> 00:55:56,120
Ez zuen fama onik.

1025
00:55:56,200 --> 00:55:58,280
Denboraldi luzeak
ematen zituen kanpoan.

1026
00:55:58,720 --> 00:56:01,400
Hiriren batean, gehienetan.
Londresen ere egona zen.

1027
00:56:01,560 --> 00:56:03,520
Eta gurasoek emandako dirua
bukatutakoan,

1028
00:56:03,600 --> 00:56:06,000
herrira itzultzen zen beti
gehiagoren bila.

1029
00:56:06,600 --> 00:56:08,720
Sekula ez zen nahikoa harentzat.

1030
00:56:08,800 --> 00:56:10,680
Joxe zinturoia estutzera
behartzen zuen.

1031
00:56:11,440 --> 00:56:14,520
Eta Joxe, ordea, beti prest zegoen
alaba kuttunari laguntzeko.

1032
00:56:14,600 --> 00:56:16,840
Nerea zuen
bihotzeko alaba kuttuna.

1033
00:56:18,000 --> 00:56:19,440
Gainera, istilu zalea zen oso.

1034
00:56:19,800 --> 00:56:23,160
Begira. Mezu guztiak
Nerea hil zuten egun berekoak

1035
00:56:23,240 --> 00:56:24,600
edo aurreragokoak dira.

1036
00:56:26,360 --> 00:56:27,520
Aber hau.
Bai.

1037
00:56:28,560 --> 00:56:31,840
(IRAKURTZEN) "Nerea,
barkamena eskatu nahi dizugu

1038
00:56:31,920 --> 00:56:33,880
zurekin oso zakar portatu garelako.

1039
00:56:33,960 --> 00:56:36,640
Benetan sentitzen dugu.
Endika eta Xabi".

1040
00:56:37,400 --> 00:56:39,840
Mendizaleek bidaliak barkamen eske?

1041
00:56:40,560 --> 00:56:41,560
Hau ezinezkoa da.

1042
00:56:42,920 --> 00:56:44,760
Orduan beraiek ez zuten Nerea hil.

1043
00:56:44,960 --> 00:56:46,880
Ezinezkoa da
horrelako mezu bat bidaltzea

1044
00:56:46,960 --> 00:56:49,320
hilda dagoen pertsona bati,
ez duzu uste?

1045
00:56:51,760 --> 00:56:53,880
Benga, Maddi. Beste behin.

1046
00:56:53,960 --> 00:56:55,760
-Ea ba, saiatu.

1047
00:57:00,480 --> 00:57:02,320
Hitz egin behar diagu, Jesus.

1048
00:57:03,000 --> 00:57:05,040
Garrantzizko gauza bat daukagu
zuei esateko.

1049
00:57:05,120 --> 00:57:07,640
Goazen sukaldera,
han lasaiago hitz egingo diagu-eta.

1050
00:57:09,720 --> 00:57:11,920
(Misteriozko musika)

1051
00:57:23,680 --> 00:57:25,600
Urtegia ez duk batere segurua.

1052
00:57:26,680 --> 00:57:29,840
Pitzadura bazeukak horma nagusiak,
handi samarra.

1053
00:57:30,440 --> 00:57:33,160
Batetik bestera luzatzen dena.
Zer esan nahi duk?

1054
00:57:33,240 --> 00:57:35,520
Lehertzeko arriskua dagoela?
Ezin jakin.

1055
00:57:36,200 --> 00:57:39,760
Baina urtegiko ur-maila handiegiak
eragingo zian lurrikara hori.

1056
00:57:39,840 --> 00:57:41,080
Hori segurua duk.

1057
00:57:41,160 --> 00:57:43,920
Eta lurrikara berak
pitzatuko zian presa.

1058
00:57:44,000 --> 00:57:47,200
Eta zer egin genezake guk?
Ez zekiat, Jesus, ez zekiat.

1059
00:57:47,680 --> 00:57:49,040
Eta orduan zer gertatuko da?

1060
00:57:49,120 --> 00:57:51,040
Pitzadura handitzen bada,

1061
00:57:51,120 --> 00:57:53,360
edo beste lurrikara bat
gertatzen bada,

1062
00:57:53,960 --> 00:57:57,160
litekeena duk
urtegiak huts egitea, eta...

1063
00:57:59,680 --> 00:58:01,160
Balbemendi desagertzea.

1064
00:58:02,040 --> 00:58:04,080
-Baina ez al zenuten urtegia hustu?

1065
00:58:05,080 --> 00:58:07,760
-Ur-maila
jaitsi genian pare bat metro.

1066
00:58:07,840 --> 00:58:09,720
Horrek presioa
zertxobait arinduko zian,

1067
00:58:09,800 --> 00:58:11,640
baina ez zekiat nahikoa izan den.

1068
00:58:11,920 --> 00:58:14,200
Eta ezin diagu ur gehiago askatu.
-Zer ba?

1069
00:58:14,280 --> 00:58:16,840
Ateak trangatuta geratu direlako.

1070
00:58:18,920 --> 00:58:21,200
(Musika lasaia)

1071
00:58:28,160 --> 00:58:29,160
Begira mezu hau.

1072
00:58:29,240 --> 00:58:31,760
Bankuak bidalitakoa da.
Ekainak 28.

1073
00:58:32,320 --> 00:58:35,000
Norbaitek 4000 euro
sartu zizkion bere kontuan.

1074
00:58:35,280 --> 00:58:36,960
Hil baino bi egun lehenago.

1075
00:58:38,320 --> 00:58:40,480
Zer dela-eta sartu zioten
horrelako dirutza?

1076
00:58:40,920 --> 00:58:42,240
Eta nork?

1077
00:58:49,480 --> 00:58:50,920
Orduan?

1078
00:58:51,000 --> 00:58:52,680
Bi mutil haiek egin ez bazuten,

1079
00:58:53,480 --> 00:58:54,880
nork hil zuen Nerea?

1080
00:58:56,040 --> 00:58:58,040
Herri osoak zuen
haren kontrako zerbait.

1081
00:58:59,200 --> 00:59:00,880
Guztioi egin zigun kalteren bat.

1082
00:59:01,240 --> 00:59:03,200
Kalteak? Nolakoak?

1083
00:59:03,640 --> 00:59:05,080
Era guztietakoak, benetan.

1084
00:59:05,160 --> 00:59:07,040
Adibidez, Peruk kontatu zidana.

1085
00:59:07,440 --> 00:59:10,160
Idoia baino lehenago,
Nerea egon zela beren etxean lanean

1086
00:59:10,240 --> 00:59:12,000
eta Antoniok
modu txarrean bota zuela.

1087
00:59:12,080 --> 00:59:13,080
Jakizu zergatik.

1088
00:59:13,160 --> 00:59:14,840
Guztiok dakigu
Antonio nolakoa den.

1089
00:59:14,920 --> 00:59:17,760
Ez, zin degizut
Antonio ez zela arazoa izan.

1090
00:59:18,040 --> 00:59:20,520
Nik neuk ere izan nituen
istilu batzuk Nerearekin.

1091
00:59:23,720 --> 00:59:25,880
(Misteriozko musika)

1092
00:59:30,200 --> 00:59:33,360
"Ume guztiek amesten dute
handitan zer izan nahi duten.

1093
00:59:34,800 --> 00:59:37,360
Eta handiek, berriz,
amets egiten dute haurtzaroarekin

1094
00:59:37,440 --> 00:59:39,480
eta gaztaroan izandako ilusioekin.

1095
00:59:40,160 --> 00:59:43,400
Maiteminduek maite duten pertsona
konkistatu nahi izaten dute.

1096
00:59:44,400 --> 00:59:46,320
Bakartiek, pertsona bat aurkitu.

1097
00:59:47,120 --> 00:59:48,760
Zerbait materiala nahi dutenek,

1098
00:59:48,840 --> 00:59:50,920
ez dute hura lortu arteko
onik izaten.

1099
00:59:51,640 --> 00:59:54,200
Jakinminez daudenek
erantzunak bilatzen dituzte.

1100
00:59:55,040 --> 00:59:56,880
Pertsona maite bat galdu dutenek,

1101
00:59:56,960 --> 00:59:59,360
haren ordezko bat
aurkitu nahi izaten dute.

1102
01:00:00,160 --> 01:00:01,800
Sekreturen bat dutenek,

1103
01:00:01,880 --> 01:00:04,000
ez dute hura deskubritzerik
nahi izaten.

1104
01:00:04,960 --> 01:00:07,440
Arriskuan daudenek,
salbu egon nahi lukete.

1105
01:00:10,040 --> 01:00:11,560
Denok ditugu gure ametsak.

1106
01:00:11,640 --> 01:00:14,400
Eta ahaleginak egiten ditugu
haiek betetzeko.

1107
01:00:15,360 --> 01:00:16,800
Baina ez dugu beti lortzen.

1108
01:00:17,160 --> 01:00:19,200
Eta halakoetan,
galduta egon ohi gara.

1109
01:00:20,800 --> 01:00:23,240
Horiek gauzatu ezina da
ametsen alderik txarrena.

1110
01:00:23,760 --> 01:00:25,440
Egia bihurtu ezina".

1111
01:00:26,560 --> 01:00:28,080
Baina etxetik joan beharko duzu.

1112
01:00:28,400 --> 01:00:30,920
"Eta orduan konturatzen gara
ametsetan espero genuena,

1113
01:00:32,000 --> 01:00:34,680
errealitatean ez dela
ametsetan bezain ederra.

1114
01:00:35,400 --> 01:00:37,440
Eta amets egiteari uzten diogu".

1115
01:00:44,040 --> 01:00:46,200
Eta lotura bat balego
heriotza guztien artean?

1116
01:00:46,280 --> 01:00:48,520
Izan ere, zuei
detaile txiki bat ahaztu zaizue.

1117
01:00:48,600 --> 01:00:50,120
Errugabe batzuk hil zenituzten.

1118
01:00:50,200 --> 01:00:52,800
Baina, mutil haiek ez baziren izan,
nork hil zuen Nerea?

1119
01:00:52,880 --> 01:00:56,040
Eta hemen, Bittor eta Susana ere
ez zeuden Balbemendin.

1120
01:00:56,240 --> 01:00:58,280
Baina ez zeunden
Nerea hil zutenean.

1121
01:00:58,360 --> 01:00:59,840
Nor da Maria Beingoetxea?

1122
01:01:00,480 --> 01:01:02,720
Hau dena amaitzeko
irrikan nago zurekin joateko.

1123
01:01:03,000 --> 01:01:04,720
Ez haut nire alabarekin ikusi nahi.

1124
01:01:04,800 --> 01:01:07,120
Urrundu haren ondotik.
-Ez dakit zertaz ari zaren.

1125
01:01:07,200 --> 01:01:09,120
Zer gertatu zen
Nerearen eta hire artean?

1126
01:01:09,200 --> 01:01:10,200
(Lurrikara)

1127
01:01:10,280 --> 01:01:11,320
Denok kanpora!

1128
01:01:11,520 --> 01:01:13,040
Zergatik bota huen Nerea kalera?

1129
01:01:13,120 --> 01:01:15,280
Antton eta Nerearen arteko
arazoa izan zuan.

1130
01:01:15,440 --> 01:01:17,040
Noiz esan behar zenidan
Nerearena?

1131
01:01:17,120 --> 01:01:18,240
-Baina zertaz ari zara?

1132
01:01:18,320 --> 01:01:20,960
Eta eskumuturreko hori?
-Anttonek eman dit. Nahi baduzu.

1133
01:01:21,240 --> 01:01:23,160
Lehenago edo geroago
gertatu behar zuen.

1134
01:01:23,240 --> 01:01:25,000
Erraidak zergatik.
Mentxugatik.