1
00:00:00,480 --> 00:00:01,960
Errugabe batzuk hil zenituzten.

2
00:00:02,040 --> 00:00:04,280
Mutil haiek ez zioten
ezer txarrik egin Nereari.

3
00:00:04,560 --> 00:00:07,840
Zu ez zara Bixentaren semea.
Zure aita nor den ere ez du jartzen.

4
00:00:08,320 --> 00:00:11,720
Eskumuturreko polita. Zurea da?
-Ez, Olatzena da.

5
00:00:12,040 --> 00:00:14,080
Ezagutzen zenuen Nerea.
Zer gertatu zen?

6
00:00:14,160 --> 00:00:16,520
Bezeroei
lapurretak egiten ibili omen zen.

7
00:00:16,600 --> 00:00:19,040
Handik bi astera
kalera bota zuten.

8
00:00:19,120 --> 00:00:20,520
(OIHUKA) Denok kanpora, segi!

9
00:00:20,600 --> 00:00:22,520
-Maddi, zatoz hona, zatoz.
-(OIHUKA) Mugi!

10
00:00:22,600 --> 00:00:23,960
-Norbait dator.
-Nora zoaz?

11
00:00:24,040 --> 00:00:25,160
-Komunera.
-Maddi...

12
00:00:25,240 --> 00:00:27,360
-Liburu hauek
Fermini ekarri dizkiot.

13
00:00:27,440 --> 00:00:29,520
Aspalditik nenbilen
liburuak bueltatu nahian.

14
00:00:29,600 --> 00:00:31,640
(IRAKURTZEN)
"Korintiarrei lehen gutuna.

15
00:00:31,720 --> 00:00:33,520
6-18, 2002".

16
00:00:34,720 --> 00:00:37,200
Ez, ez, zergatik sorginak bizirik?

17
00:00:38,560 --> 00:00:40,040
Ez naiz lehengo Fermin hura.

18
00:00:40,720 --> 00:00:43,000
Zuk ondo ezagutzen nauzu,
inork baino hobeto.

19
00:00:44,240 --> 00:00:45,240
Maite zaitut.

20
00:00:46,320 --> 00:00:48,240
Esaidak zergatik?
Mentxugatik.

21
00:00:49,520 --> 00:00:52,360
-Hau idatzi duen pertsonak
hil zuen Juantxo.

22
00:00:52,440 --> 00:00:54,680
Beste lurrikara bat
gertatzen bada...

23
00:00:56,080 --> 00:00:57,560
akabo Balbemendi.

24
00:00:57,640 --> 00:00:59,280
Susana, ikusi duzue?

25
00:00:59,640 --> 00:01:01,800
-Esadazu baserri hori non dagoen.

26
00:01:05,960 --> 00:01:08,160
(Telesaioko musika)

27
00:01:33,840 --> 00:01:35,840
(Beleak)

28
00:01:42,520 --> 00:01:44,520
(Misteriozko musika)

29
00:01:50,760 --> 00:01:52,360
Baserria non zegoen esan zenion?

30
00:01:52,440 --> 00:01:55,440
-Bai, eta haraino nola joan ere.
Oso interesatuta ematen zuen.

31
00:01:56,360 --> 00:01:58,880
Han egon daitekeela uste duzu?
-Non bestela?

32
00:01:59,240 --> 00:02:01,560
Eta zergatik uste duk
hain interesatuta zegoela?

33
00:02:01,640 --> 00:02:04,560
Zerbait esan zian?
-Ez, ez dut gogoratzen behintzat.

34
00:02:04,760 --> 00:02:07,120
-Nik ere jakin nahi diat
non dagoen baserri hori.

35
00:02:07,200 --> 00:02:09,520
-Urruti samar dago.
-Zenbat denbora hemendik hara?

36
00:02:09,600 --> 00:02:11,920
Hiruzpalau ordu.
Lehenik urtegia inguratu behar da

37
00:02:12,000 --> 00:02:13,760
eta ondoren
Luzainetarako bidea hartu.

38
00:02:13,840 --> 00:02:16,280
Iturri bat pasa
eta pagadi baten aurrez aurre dago.

39
00:02:16,760 --> 00:02:19,320
-Pagasarri.
-Pagasarri?

40
00:02:19,520 --> 00:02:22,720
-Bai.
Pagadi horrek Pagasarri izena dik.

41
00:02:23,360 --> 00:02:25,320
-Ezagutzen duzu ala?
-Bai.

42
00:02:26,760 --> 00:02:28,760
-Umetako tokiak dituk.
-Dena den...

43
00:02:29,120 --> 00:02:31,040
-Dena den zer?

44
00:02:31,600 --> 00:02:33,960
-Orain gutxi arte
norbait bizi zela ematen zuen.

45
00:02:34,040 --> 00:02:36,280
Dena txukuntxukun zegoen,
gauzak bere lekuan.

46
00:02:36,360 --> 00:02:38,520
Olatz eta ni zeharo harrituta
geratu ginen.

47
00:02:39,000 --> 00:02:41,360
Han ez zegoen lehenengo lurrikararen
seinalerik.

48
00:02:43,160 --> 00:02:45,840
Bittor, joan beharra daukat.
-Bai, agur.

49
00:02:51,640 --> 00:02:54,520
"Ondoen gordetzen diren sekretuak
argitara ateratzen direnean

50
00:02:54,600 --> 00:02:56,080
gauza bakarra geratzen da:

51
00:02:56,800 --> 00:02:58,600
ulertu eta barka zaitzaten".

52
00:03:01,200 --> 00:03:03,920
"Hala ere, sekretu horiek
oso gordeta egoten dira batzuetan

53
00:03:04,520 --> 00:03:06,400
eta pikutara bidaltzen dute dena,

54
00:03:07,160 --> 00:03:09,680
eta zalantzaz betetako
amildegi baten gainean gaudela

55
00:03:09,760 --> 00:03:10,760
iruditzen zaigu,

56
00:03:11,920 --> 00:03:13,920
zulora erortzera kondenatuak".

57
00:03:18,000 --> 00:03:19,320
(Txoriak)

58
00:03:19,400 --> 00:03:21,160
Geldi egon zaitez, Susana, ea,

59
00:03:22,000 --> 00:03:23,800
bestela berandu iritsiko gara
mezetara.

60
00:03:23,880 --> 00:03:28,200
-Ez dut elizara joan nahi.
Baina, ume! Zer diozu?

61
00:03:29,480 --> 00:03:31,720
Jaungoikoak
gure pekatu guztiak barkatzen ditu,

62
00:03:31,800 --> 00:03:33,840
baina horretarako
elizara joan beharra dago.

63
00:03:33,920 --> 00:03:35,560
-Etxean gelditu nahi dut jolasten.

64
00:03:35,640 --> 00:03:38,160
-Eta meza?
-Zurekin egon nahi dut.

65
00:03:39,040 --> 00:03:41,560
-Ez, Susana, badakizu ezin duzula
mezarik galdu.

66
00:03:41,640 --> 00:03:43,200
-Zergatik?

67
00:03:43,920 --> 00:03:45,640
-Aitari gustatuko ez zaiolako.

68
00:03:46,040 --> 00:03:48,760
Badakizu nolakoa den,
haserretu egingo da gurekin.

69
00:03:49,120 --> 00:03:51,320
-Zu ere haserretuko zara?

70
00:03:52,160 --> 00:03:54,240
-Baina nola haserretuko naiz ba?

71
00:03:54,800 --> 00:03:57,640
Zeu zara maitagarria,
jan egingo zintuzket!

72
00:03:57,720 --> 00:04:00,080
Jan! (BARRE EGITEN DU)

73
00:04:01,920 --> 00:04:04,120
"Gure memoria da
gure arbasoen gotorlekua".

74
00:04:05,000 --> 00:04:07,920
"Memoriari esker gure hartan
egon zirela gogoratuko dugu beti,

75
00:04:08,440 --> 00:04:09,640
gure ondoan".

76
00:04:11,040 --> 00:04:13,200
"Bizitza bakoitzak
ezabatu ezin daitekeen

77
00:04:13,280 --> 00:04:15,400
arrasto bat
uzten du gure bihotzean".

78
00:04:18,200 --> 00:04:19,920
Horrela errazago edango duk.

79
00:04:22,880 --> 00:04:24,120
Eskerrik asko, Jesus.

80
00:04:24,720 --> 00:04:26,840
Itxaron unetxo bat, mesedez.

81
00:04:26,920 --> 00:04:28,440
Zer nahi duk?
Ane.

82
00:04:30,280 --> 00:04:33,440
Ane nola dagoen jakin nahi diat.
Nola egonen dun ba?

83
00:04:33,840 --> 00:04:36,240
Jakingo bahu
zenbat borroka egin duen hire alde.

84
00:04:37,160 --> 00:04:38,480
Ikusi egin behar diat.

85
00:04:39,320 --> 00:04:42,560
Ez hago deus eskatzeko moduan,
eta gutxiago Aneri.

86
00:04:44,200 --> 00:04:46,200
(NEGARREZ)
Oraindik ezin dut sinetsi, Jon.

87
00:04:46,840 --> 00:04:50,560
Berak hil zuen nire ahizpa.
Berak hil zituen neska guztiak.

88
00:04:51,160 --> 00:04:52,160
Lasai, Ane.

89
00:04:52,520 --> 00:04:54,960
Eta nik aurpegia atera diot
denbora guztian.

90
00:04:55,720 --> 00:04:59,120
Edozer gauza egiteko gai izan naiz
bere errugabetasuna frogatzeko.

91
00:04:59,880 --> 00:05:02,520
Ergel hutsa sentitzen naiz.
Zuk ez duzu errurik.

92
00:05:03,440 --> 00:05:05,760
Ezer izatekotan, biktima bat zara,

93
00:05:05,840 --> 00:05:10,040
Ferminen biktima bat.
Arrazoi zenuen, itsututa egon naiz.

94
00:05:11,120 --> 00:05:14,600
Eta Gorka?
Bizia eman zuen ni babesteagatik.

95
00:05:16,240 --> 00:05:19,760
Fermin hiltzailea zela esateko.
Ez da erraza izan inorentzat,

96
00:05:20,120 --> 00:05:21,680
eta zuretzat gutxiago.

97
00:05:22,920 --> 00:05:24,800
Ez zenuke
zeure burua zigortu behar.

98
00:05:24,880 --> 00:05:26,440
Zuk ere garbi esan zenidan.

99
00:05:27,840 --> 00:05:29,720
Baina nik ez nizun kasurik egin.

100
00:05:30,040 --> 00:05:32,040
Nahiago nuke neuk ere
hala ez balitz.

101
00:05:35,640 --> 00:05:38,320
Begira Ane,
neuk ere zalantza egin nuen.

102
00:05:38,560 --> 00:05:40,200
Nola ez zenuen ba zeuk egingo?

103
00:05:40,440 --> 00:05:41,440
(MUSU EMATEN DIO)

104
00:05:42,040 --> 00:05:44,880
Tira, lasai.
Ez zaitut sufritzen ikusi nahi.

105
00:05:46,720 --> 00:05:48,760
Berarekin bizitzen egon naiz, Jon.

106
00:05:50,280 --> 00:05:52,480
Berak esandako guztiak
sinistu ditut.

107
00:05:53,760 --> 00:05:54,760
Badakizu?

108
00:05:55,640 --> 00:05:57,840
Haur bat izateko planak
eginda geneuzkan.

109
00:05:59,080 --> 00:06:00,440
Bai, baina zuk ez zenekien.

110
00:06:00,520 --> 00:06:02,520
Eta nor zen
nire ondoan zegoen pertsona?

111
00:06:05,120 --> 00:06:06,120
Ezezagun bat.

112
00:06:07,240 --> 00:06:08,480
Hiltzaile bat.

113
00:06:09,960 --> 00:06:11,840
(NEGAR EGITEN DU)

114
00:06:12,480 --> 00:06:14,000
Zer gertatu zen Nerearekin?

115
00:06:14,800 --> 00:06:16,680
Zerbait egon al zen zuen artean?

116
00:06:16,920 --> 00:06:19,520
Herri guztiari kontatuko ziola
mehatxu egin zian, ezta?

117
00:06:20,680 --> 00:06:22,720
Nerea emakume gaiztoa zuan.

118
00:06:23,800 --> 00:06:26,480
Lanean hasi bezain laster
dirua behar zuela erran zidan,

119
00:06:26,560 --> 00:06:27,680
diru asko.

120
00:06:28,880 --> 00:06:31,640
Eta hik zer egin huen?
Nik ez nian hainbertze diru.

121
00:06:32,880 --> 00:06:35,800
Eta hari emateko, gutxiago.
Laurdenik ere ez niokek emango,

122
00:06:36,200 --> 00:06:37,920
halaxe esan nioan!

123
00:06:38,480 --> 00:06:41,000
Hurrengo egunean
mehatxuka etorri zitzaidan.

124
00:06:41,080 --> 00:06:43,440
(HASPEREN) Dirurik ematen ez banion,

125
00:06:44,040 --> 00:06:46,120
bortxatu egin nuela
erraten hasiko zela,

126
00:06:46,800 --> 00:06:48,560
herri guztiak
zabalduko zuela horixe.

127
00:06:48,640 --> 00:06:49,640
Eta zer gertatu zen?

128
00:06:50,480 --> 00:06:52,480
Deus ez, ez nioan dirurik eman.

129
00:06:53,160 --> 00:06:54,960
Manipulatzaile zikin bat zuan.

130
00:06:55,440 --> 00:06:57,560
Askotan pasatu zitzaian burutik
Nerea hiltzea?

131
00:06:58,320 --> 00:07:00,200
Hiltzea merezi zuela uste al duk?

132
00:07:01,160 --> 00:07:02,960
Ez haiz egokiena hori galdetzeko.

133
00:07:03,040 --> 00:07:05,240
Nik ez nian Nerea hil,
ez Nerea eta ez Juantxo,

134
00:07:05,320 --> 00:07:08,240
nik ez diat Ane pozoitu.
Zin egiten diat.

135
00:07:10,440 --> 00:07:12,320
(Tentsiozko musika)

136
00:07:16,160 --> 00:07:18,000
Hau da Juantxoren egunerokoa.

137
00:07:18,880 --> 00:07:20,880
Badakizu nork ekarri duen hona?

138
00:07:22,760 --> 00:07:24,200
Ane?
Zer?

139
00:07:24,560 --> 00:07:25,800
Koadernoa.

140
00:07:26,520 --> 00:07:28,280
Badakizu nork utzi duen hemen?

141
00:07:29,120 --> 00:07:32,920
Ez. Bixentak, uste dut,
baina ez nago ziur.

142
00:07:35,240 --> 00:07:37,120
Azalpen bakarra bururatzen zait.

143
00:07:37,840 --> 00:07:41,400
Egia esateko beldur den norbaitek
egin dezake koadernoarena.

144
00:07:42,480 --> 00:07:45,840
Bestela, zertara dator
hau bezalako froga argi bat?

145
00:07:46,640 --> 00:07:49,080
Eta zergatik ez da
aurpegia ematera ausartu?

146
00:07:49,840 --> 00:07:52,760
Zeri dio beldur? Edo zeini?

147
00:07:55,560 --> 00:07:57,400
(Tentsiozko musika)

148
00:08:01,480 --> 00:08:04,440
Nik ez diat zerikusirik Juantxoren
eta Nerearen heriotzekin.

149
00:08:04,640 --> 00:08:07,480
Hori laster ikusiko diagu.
Laster hori berandu izan litekek.

150
00:08:07,600 --> 00:08:10,040
Ez zarete konturatzen
edo ez duzue konturatu nahi.

151
00:08:10,240 --> 00:08:12,240
Ni ez nauk
hemen dagoen hiltzaile bakarra.

152
00:08:12,960 --> 00:08:15,480
Egia esan, ez zaidak axola
nirekin zer egiten duzuen.

153
00:08:15,560 --> 00:08:17,960
Dagoeneko dena galdu diat.
Zer erran nahi duk?

154
00:08:18,040 --> 00:08:20,960
Nire bizitzari zentzua ematen zion
pertsona galdu diat betiko.

155
00:08:21,080 --> 00:08:23,040
(HASPEREN EGINEZ) Ane.

156
00:08:24,360 --> 00:08:25,880
Ane, bai.

157
00:08:26,840 --> 00:08:28,600
Bera gabe ez diat etorkizunik.

158
00:08:29,600 --> 00:08:31,800
Ane gabe bizitzak
ez dit zipitzik balio.

159
00:08:35,080 --> 00:08:37,800
Sinetsita nengoan Jainkoak
beste aukera bat eman zidala.

160
00:08:38,920 --> 00:08:40,880
Aingeru bat bidali zidala
ni salbatzera,

161
00:08:41,280 --> 00:08:42,800
nire okerra zuzenduko zuena.

162
00:08:43,200 --> 00:08:46,320
Eta aingerua ere
dagoeneko biktima bihurtu duk.

163
00:08:47,440 --> 00:08:50,160
Hire arrebarekin ere
gauza bera gertatu zuan.

164
00:08:51,040 --> 00:08:53,760
Esan diat. Dena galdu diat.

165
00:08:55,600 --> 00:08:57,440
Baina zuek
kontuz ibili beharko duzue.

166
00:08:57,520 --> 00:08:59,960
Zertan ari haiz? Mehatxu egiten?
Ez.

167
00:09:00,200 --> 00:09:01,760
Baina ni kartzelan sartuta ere,

168
00:09:01,840 --> 00:09:03,920
ez ahaztu hiltzaile bat dagoela
zuen artean.

169
00:09:04,280 --> 00:09:06,520
Zuek manipulatzen ibili duk
denbora guztian.

170
00:09:06,600 --> 00:09:08,920
Arriskuan zaudete denok.

171
00:09:09,120 --> 00:09:10,520
Zaindu hire familia, Jesus.

172
00:09:10,600 --> 00:09:12,520
Alferrik habil plantak egiten.
Plantak?

173
00:09:12,600 --> 00:09:15,680
Bai. Hiri bost Balbemendi
eta balbemenditarrak.

174
00:09:16,000 --> 00:09:19,120
Inoiz ez duk hemengo jendearenganako
arreta izan.

175
00:09:19,360 --> 00:09:23,280
Hori ez duk egia.
Gu ondo gaudek, lasai, ez kezkatu.

176
00:09:23,800 --> 00:09:26,320
Baina askoz hobeto egongo gaituk
hi kartzela ikusita,

177
00:09:26,400 --> 00:09:28,800
batez ere Antonio eta bere semeak,
hire ilobak!

178
00:09:29,360 --> 00:09:31,600
Zergatik esan duk
ondo egongo zaretela ni gabe?

179
00:09:31,680 --> 00:09:33,600
Bizkarra eman nahi al diok
arriskuari ala?

180
00:09:33,680 --> 00:09:35,480
Erran diat ondo egongo garela
eta kito.

181
00:09:35,560 --> 00:09:37,840
Zergatik hago hain ziur?
A ze lasaitua denontzat

182
00:09:37,920 --> 00:09:40,400
hi kartzela ikusita.
Aski diat horrekin!

183
00:09:40,480 --> 00:09:43,400
Jesus, ez hintzen ba hi izango
hiltzailea, ezta?

184
00:09:45,080 --> 00:09:47,160
Hain erraza al da
gizaseme bat hiltzea?

185
00:09:48,120 --> 00:09:50,920
Edozein izan daiteke hiltzaile bat,
ni neu ere bai?

186
00:09:51,680 --> 00:09:52,960
Hori sinistu nahi duk?

187
00:09:55,000 --> 00:09:56,280
Entzun egidak arretaz.

188
00:09:56,640 --> 00:09:59,200
Ni ez nauk hi bezalakoa.
Inola ere ez!

189
00:10:00,240 --> 00:10:01,800
Ez didak garbi erantzun.

190
00:10:09,440 --> 00:10:12,360
Pertsona berak idatzi ditu biak.
Zer?

191
00:10:13,080 --> 00:10:16,120
Begiratu "A" letra.
Ez al zaizu berezia iruditzen?

192
00:10:19,520 --> 00:10:21,920
Baliteke.
Baliteke ez, Ane, hala da!

193
00:10:22,560 --> 00:10:24,800
"A" letra berdinberdina da bietan.

194
00:10:25,200 --> 00:10:26,880
Pertsona berak idatzi ditu biak.

195
00:10:28,080 --> 00:10:30,960
Garbi dago.
Koadernoa idatzi zuenak

196
00:10:31,360 --> 00:10:33,040
helburu jakin batekin egin zuen:

197
00:10:33,120 --> 00:10:35,680
Fermin erruduna dela
sinetsi araztea zuri.

198
00:10:35,960 --> 00:10:38,760
Nerea eta Juantxo berak hil zituela
sinetsi araztea zuri.

199
00:10:38,840 --> 00:10:40,600
Amarru bat izan da...
Nahikoa da, Jon!

200
00:10:40,680 --> 00:10:43,400
Hori bagenekien lehenagotik ere.
Bai, baina hau berria da.

201
00:10:43,480 --> 00:10:45,360
Pertsona berak
idatzi zituen koadernoa

202
00:10:45,440 --> 00:10:47,080
eta Bixentari utzitako oharra.

203
00:10:47,240 --> 00:10:49,760
Jon, mesedez, ez dut horri buruz
hitz egin nahi, bale?

204
00:10:49,840 --> 00:10:51,640
Ane, begira, hementxe...
Jon, mesedez!

205
00:10:51,720 --> 00:10:54,680
Bost axola niri nork hil zuen Nerea
eta nork hil zuen Juantxo.

206
00:10:54,760 --> 00:10:57,120
Nire ahizpa nork hil zuen dakit,
aski da horrekin.

207
00:10:57,200 --> 00:10:59,800
Ez, Ane, ez da aski!
Eta zeuk ere badakizu.

208
00:10:59,880 --> 00:11:02,840
Herrian hiltzaile bat dago,
zu pozoitzen saiatu den bera.

209
00:11:03,400 --> 00:11:06,600
Ezin duzu etsi orain, gertu gaude.
Mesedez, bakarrik egon nahi dut.

210
00:11:06,960 --> 00:11:08,120
Ane, Ane...

211
00:11:08,200 --> 00:11:10,120
"Joder",
eskatzen dizut mesedez, Jon!

212
00:11:14,240 --> 00:11:16,400
(Misteriozko musika)

213
00:11:22,320 --> 00:11:24,080
Denok dakizue zein den egoera.

214
00:11:24,760 --> 00:11:26,240
Pitzadurak handitu egin dira.

215
00:11:26,640 --> 00:11:29,400
Hi, Antonio, seguru hago
horrelako egoera larria dela?

216
00:11:29,480 --> 00:11:31,160
Nik bezein onde daki baietz.

217
00:11:31,600 --> 00:11:33,840
Denbora aurrera doa
eta egoera okerrera.

218
00:11:33,920 --> 00:11:35,800
Edozein momentutan urtegia lehertu

219
00:11:35,880 --> 00:11:38,000
eta ur guztia
etorriko zaigu gainera.

220
00:11:38,080 --> 00:11:40,000
Eta zenbat denbora eutsiko diola
uste duk?

221
00:11:40,080 --> 00:11:41,240
Ez zekiat, Jesus.

222
00:11:41,320 --> 00:11:44,360
Onenean egun pare bat
eta okerrenean egun erdi eskas.

223
00:11:44,600 --> 00:11:45,680
(Marmarrak)

224
00:11:45,760 --> 00:11:47,440
Utzi marmarrak!

225
00:11:47,720 --> 00:11:49,320
Inork ezer esateko baldin badu,

226
00:11:49,400 --> 00:11:51,600
hitz egin dezala
denok aditzeko moduan!

227
00:11:53,400 --> 00:11:55,200
(Misteriozko musika)

228
00:12:17,520 --> 00:12:20,680
Barkamena mila aldiz eskatuta ere
badakit ez dela nahikoa izango.

229
00:12:22,280 --> 00:12:25,000
Jakingo bazenu zenbat aldiz
pentsatu dudan une honetan...

230
00:12:26,000 --> 00:12:28,800
Horrelakoetan
izerditan hasten nintzen.

231
00:12:29,160 --> 00:12:30,800
Dardara batean,

232
00:12:31,880 --> 00:12:33,320
bihotza bizibizi nuela.

233
00:12:34,600 --> 00:12:37,400
Amets gaiztoenak ere ez zuen
horrelako eragini nire baitan.

234
00:12:40,080 --> 00:12:41,800
Orain badakizu egia.

235
00:12:42,040 --> 00:12:43,640
(Tentsiozko musika)

236
00:12:44,840 --> 00:12:46,840
Agian horrela behar zuen.

237
00:12:50,120 --> 00:12:52,280
Utz egidazu behintzat
nire bertsioa kontatzen.

238
00:12:54,800 --> 00:12:56,440
(AHAPEKA) Emadazu aukera hori.

239
00:12:56,640 --> 00:12:58,160
Mesedez eskatzen dizut.

240
00:12:59,240 --> 00:13:01,960
Etxeek eutsiko diote urjasari?
Etxean geratu behar al dun?

241
00:13:02,040 --> 00:13:04,360
-Zergatik ez dugu urtegiko horman
zulo bat egiten?

242
00:13:04,440 --> 00:13:06,240
Ura atera
eta presioa gutxituko genuke.

243
00:13:06,320 --> 00:13:07,320
Ezin dinagu,

244
00:13:07,400 --> 00:13:10,080
hormak ukitzen hasten bagara,
edozer gerta zitekeen.

245
00:13:10,160 --> 00:13:12,440
-Zerbait egin beharko dugu.
Pentsatu duk zerbait?

246
00:13:12,520 --> 00:13:15,160
Aukera bakarra diagu:
hemendik alde egitea.

247
00:13:16,720 --> 00:13:18,520
Herria abandonatzea.

248
00:13:19,520 --> 00:13:21,520
(Musika lasaia)

249
00:13:26,040 --> 00:13:27,440
Pentsatu nahi dut...

250
00:13:29,280 --> 00:13:32,280
Maria Bengoetxearen izenak
hasieran ez zizula ezer esango.

251
00:13:33,400 --> 00:13:34,400
(IRRI BEHARTUAZ)

252
00:13:34,480 --> 00:13:37,000
Amatxi deitzen zenion garai hartan.

253
00:13:39,400 --> 00:13:40,840
Gogoan duzu?

254
00:13:44,440 --> 00:13:46,280
Hiru urte bete arte
zurekin egon zen.

255
00:13:47,600 --> 00:13:48,600
(AHAPEKA) Maria.

256
00:13:49,600 --> 00:13:50,880
Zure amatxi.

257
00:13:53,080 --> 00:13:55,800
Askotan esan didazu
asko maite zenuela emakume hori.

258
00:13:57,040 --> 00:13:58,720
Gogoan dituzula haren jolasak,

259
00:13:59,760 --> 00:14:01,160
harekin egindako jolasak.

260
00:14:03,320 --> 00:14:04,320
Haren...

261
00:14:05,680 --> 00:14:07,200
Eskuen usain gozoa.

262
00:14:08,920 --> 00:14:11,200
Baina Maria ez zen
zure ondoan bakarrik egon.

263
00:14:13,000 --> 00:14:14,960
Zure aitaren ondoan ere egon zen.

264
00:14:17,680 --> 00:14:20,720
Nik ez dakit ze harreman klase
eduki zuten elkarrekin, baina...

265
00:14:20,920 --> 00:14:22,320
Imajina dezaket.

266
00:14:27,600 --> 00:14:29,880
Etxeko nagusia eta umezaina.

267
00:14:34,280 --> 00:14:37,000
Garai hartan nire ama
oso emakume erakargarria zen.

268
00:14:41,000 --> 00:14:44,600
Harreman horren fruitu,
Mariak haur bat eduki zuen.

269
00:14:47,560 --> 00:14:49,600
Baina ez zuen zuen etxean eduki,
noski.

270
00:14:51,640 --> 00:14:53,000
Balbemendira etorri zen

271
00:14:54,480 --> 00:14:55,840
eta hemen jaio nintzen.

272
00:14:57,200 --> 00:15:00,600
Eta ni munduratzen ari zela
ama hil egin zen.

273
00:15:04,120 --> 00:15:05,560
Zure aitak ez...

274
00:15:06,880 --> 00:15:09,240
Nire aitak ez zuen nitaz
ezer ere jakin nahi izan.

275
00:15:16,440 --> 00:15:17,680
Eta gauzak horrela, ba...

276
00:15:18,560 --> 00:15:20,400
Bixenta eta Teo
egin ziren nire kargu.

277
00:15:22,920 --> 00:15:25,680
Beraiek hezi ninduten
beraien semea izan banintz bezala.

278
00:15:26,240 --> 00:15:28,080
-(NEGARREZ) Noiz jakin zenuen?

279
00:15:28,440 --> 00:15:31,160
-Luzaro egon nintzen
ezer jakin gabe, egia jakin gabe.

280
00:15:32,080 --> 00:15:35,080
-Bixentak esan zizun?
-Ez, Bixentak ez.

281
00:15:38,000 --> 00:15:39,360
Teok esan zidan.

282
00:15:41,000 --> 00:15:42,720
Hilzorian zegoela.

283
00:15:43,080 --> 00:15:44,960
(HASPEREN EGITEN DU)

284
00:15:45,520 --> 00:15:47,480
Une horretatik aurrera
nire benetako aita

285
00:15:47,560 --> 00:15:49,040
gorrotatzen hasi nintzen.

286
00:15:50,480 --> 00:15:52,600
Gorrotoak itsututa
hirira joan nintzen

287
00:15:52,680 --> 00:15:54,760
hark kendutako guztia
berreskuratzeko asmoz.

288
00:15:55,800 --> 00:15:57,960
Nireak ere bazirelako
haren ondasunak,

289
00:15:58,360 --> 00:16:00,760
urteetan eta urteetan
ukatu zizkidanak.

290
00:16:03,000 --> 00:16:04,680
Ni sasikoa izan arren,

291
00:16:05,080 --> 00:16:07,040
banintzen gai gauzak egiteko,
gauza asko,

292
00:16:07,120 --> 00:16:08,600
eta horixe erakutsi nahi nion

293
00:16:08,680 --> 00:16:11,040
ni bere semea nintzela esan gabe,
jakina.

294
00:16:13,880 --> 00:16:16,400
Eta horrexegatik arrimatu nintzen
zure familiarengana.

295
00:16:18,120 --> 00:16:20,760
Berehala gure aitaren enpresan
hasi nintzen lanean.

296
00:16:22,840 --> 00:16:25,720
Baina orduan,
egun batez, batbatean,

297
00:16:26,680 --> 00:16:28,920
nire helburu guztiak, nire gorrotoa,

298
00:16:29,600 --> 00:16:31,000
nire mendekugosea

299
00:16:32,960 --> 00:16:34,480
bertan behera erori ziren.

300
00:16:37,360 --> 00:16:39,400
Egun horretan zu ezagutu zintudan

301
00:16:40,800 --> 00:16:42,320
eta horrek dena aldatu zuen.

302
00:16:44,160 --> 00:16:45,880
Ahaztu egin nuen nor nintzen.

303
00:16:46,440 --> 00:16:47,920
Gauza asko ahaztu nituen.

304
00:16:49,280 --> 00:16:51,680
Baina bereziki bat, garrantzitsuena:

305
00:16:53,680 --> 00:16:55,280
gu biok anaiarrebak garela.

306
00:16:58,680 --> 00:17:00,440
Egonen duk
bertze irtenbideren bat,

307
00:17:00,520 --> 00:17:03,200
ezin dugu Balbemendi utzi!
-Ez dut uste, Jesus.

308
00:17:03,520 --> 00:17:05,440
Herria urtegia baino
beherago zegok.

309
00:17:05,520 --> 00:17:09,400
Beste lurrikara bat gertatuz gero,
urak dena eramango dit berarekin.

310
00:17:09,560 --> 00:17:12,000
Baina etxeetan
salbu egonen gaituk.

311
00:17:12,080 --> 00:17:13,080
Ez diat uste,

312
00:17:13,160 --> 00:17:14,840
etxeak uraren azpian geratuko
dituk,

313
00:17:14,920 --> 00:17:16,720
eta gu ere bai
hemen geratzen bagaituk.

314
00:17:16,800 --> 00:17:17,800
Baina Antonio...

315
00:17:17,880 --> 00:17:19,640
Basora ihes egitea duk
aukera bakarra.

316
00:17:19,720 --> 00:17:20,720
Eta gure gauzak?

317
00:17:20,800 --> 00:17:22,520
Nola eramango ditugu
hainbeste gauza?

318
00:17:22,600 --> 00:17:24,120
Hartu beharbeharrezkoak direnak

319
00:17:24,200 --> 00:17:26,120
eta gainontzekoak
goiko solairuetan gorde.

320
00:17:26,200 --> 00:17:27,720
Gauean hotz egingo dik, Antonio.

321
00:17:27,800 --> 00:17:29,720
Ezin diagu
jantzitakoarekin bakarrik joan.

322
00:17:29,800 --> 00:17:31,600
Ordu batzuk ditiagu
gauzak konpontzeko.

323
00:17:31,680 --> 00:17:33,680
Egunsentian aterako gaituk.
-Eta edadetuak?

324
00:17:33,760 --> 00:17:35,280
Ez dituk Balbemenditik mugituko?

325
00:17:35,360 --> 00:17:37,440
Hemen zeudek euren etxeak
eta arbasoak,

326
00:17:37,520 --> 00:17:40,200
hau duk beren ama lurra!
Bazekiat, Jesus,

327
00:17:40,600 --> 00:17:42,880
hau ere nire lurra duk!
Ez litekek etxea utziko

328
00:17:42,960 --> 00:17:44,520
munduko urre guztia emanda ere.

329
00:17:44,600 --> 00:17:47,360
Ba ez ditek beste erremediorik
bizia salbatu nahi baditek.

330
00:17:47,440 --> 00:17:48,760
Etxeek urari eusten baziotek

331
00:17:48,840 --> 00:17:51,160
hemen izango gaituk berriro
etxeak berreraikitzen.

332
00:17:51,240 --> 00:17:52,360
Bai, Antonio, bai.

333
00:17:52,440 --> 00:17:54,840
Baina nola dakigu
beste lurrikararen bat izanen den?

334
00:17:54,920 --> 00:17:57,120
-Orain arteko lurrikarak
urtegiak eragin ditik,

335
00:17:57,200 --> 00:17:59,320
urtegia hondatzen ari duk.
Hortxe zegok gakoa.

336
00:17:59,400 --> 00:18:01,120
Guk bakarrik sufritu dugu lurrikara.

337
00:18:01,200 --> 00:18:03,320
Horregatik ez duk inor etorri
guri laguntzera.

338
00:18:03,400 --> 00:18:04,800
Ez zekitek isolatuta gaudela.

339
00:18:04,880 --> 00:18:07,760
Eta ez zekiagu konturatuko diren,
eta konturatzen badituk ere,

340
00:18:07,840 --> 00:18:09,640
beranduegi izan zitekek ordurako.

341
00:18:11,400 --> 00:18:13,160
(AHAPEKA)
Ez horrela begiratu, Susana.

342
00:18:13,840 --> 00:18:15,240
Mesedez eskatzen dizut.

343
00:18:16,160 --> 00:18:18,600
Nire maitasuna
beti izan da egiazkoa.

344
00:18:18,920 --> 00:18:20,480
Ezin duzu ukatu.

345
00:18:21,440 --> 00:18:23,120
Egunero horrela erakutsi dizut.

346
00:18:25,240 --> 00:18:27,200
Beste ezer baino gehiago
maite zaitut.

347
00:18:27,960 --> 00:18:31,000
Beti maite zaitut
eta betiko maiteko zaitut.

348
00:18:31,640 --> 00:18:35,280
Eta zutaz sentitzen dudana
ez du ez ezer ez inork aldatuko.

349
00:18:37,760 --> 00:18:40,200
Zutaz maitemindu nintzenean
ez nekien nor zinen.

350
00:18:41,160 --> 00:18:43,520
Ez nekien nire arreba zinela.

351
00:18:45,280 --> 00:18:46,520
Gero jakin nuen.

352
00:18:48,280 --> 00:18:49,800
Baina ez nizun esan.

353
00:18:50,480 --> 00:18:51,880
-(AHAPEKA) Zergatik?

354
00:18:52,800 --> 00:18:55,160
-Zu betiko galtzeko beldur
nintzelako.

355
00:18:57,360 --> 00:18:58,360
Susana...

356
00:18:59,800 --> 00:19:02,360
ahaztu nor garen.
Ahaztu gure familia.

357
00:19:02,600 --> 00:19:06,280
Ahaztu dendena
nigatik sentitzen duzuna izan ezik.

358
00:19:07,360 --> 00:19:10,000
Hori da benetan interesatzen zaigun
gauza bakarra.

359
00:19:10,680 --> 00:19:12,200
Nik badakit maite nauzula.

360
00:19:13,120 --> 00:19:16,040
Ez dezagun ba sentimendu polit hori
pikutara bota.

361
00:19:18,880 --> 00:19:21,400
Agian beste bideren bat
saiatu beharko genikek.

362
00:19:21,480 --> 00:19:22,840
Jesus, ez hadi tematu,

363
00:19:22,920 --> 00:19:25,160
herria uztea
beste erremediorik ez daukagu.

364
00:19:25,240 --> 00:19:27,200
-Eta urtegia hustuko bagenu?

365
00:19:27,280 --> 00:19:29,520
Lehen Olatzek erran duena
badu zentzua.

366
00:19:29,920 --> 00:19:33,600
Agian urtegiko atea askatzen
ahalegindu beharko genikek.

367
00:19:33,680 --> 00:19:37,280
Jesus, zenbat aldiz esan behar zaik
ate horiek hondatuta daudela?

368
00:19:37,360 --> 00:19:39,600
-Ez dago dena galduta.
Zer esan nahi dun?

369
00:19:39,680 --> 00:19:41,600
Zaborra geratzen zaigu.
- Zertaz ari haiz?

370
00:19:41,680 --> 00:19:44,000
-Zaborraren kamioiari
bi egun barru tokatzen zaio

371
00:19:44,080 --> 00:19:45,680
hemendik pasatzea.
Beranduegi dun.

372
00:19:45,760 --> 00:19:48,280
-Aukera bat duk!
Ezin gaitun horren zain egon.

373
00:19:48,960 --> 00:19:51,000
Urtegia lehertzeko zorian zegon.

374
00:19:51,280 --> 00:19:53,360
Hemen geratzen bagara...

375
00:19:54,840 --> 00:19:56,320
Gureak egin du.

376
00:19:57,000 --> 00:19:59,400
(Misteriozko musika)

377
00:20:04,440 --> 00:20:06,080
Ate guztiak ez daude itxita.

378
00:20:08,240 --> 00:20:11,480
Oraindik maite banauzu,
aurrera egiteko aukera bat dago.

379
00:20:12,960 --> 00:20:14,680
Gainontzekoak ez du axola.

380
00:20:16,880 --> 00:20:18,480
Esan zerbait.

381
00:20:22,000 --> 00:20:24,520
Susana, esan zerbait, mesedez.

382
00:20:26,400 --> 00:20:28,120
-Utz egidazu bakean.
-Susana.

383
00:20:29,680 --> 00:20:31,520
(Misteriozko musika)

384
00:20:45,800 --> 00:20:47,280
(NEGARREZ) Zergatik?

385
00:20:51,360 --> 00:20:53,680
(OIHUKA) Zergatik! Zergatik!

386
00:20:54,000 --> 00:20:56,200
Zergatik!

387
00:20:57,000 --> 00:20:59,000
(NEGARREZ) Zergatik?

388
00:21:00,400 --> 00:21:01,920
Zergatik?

389
00:21:18,840 --> 00:21:20,880
Banekian ez hintzela hi,

390
00:21:21,400 --> 00:21:23,160
baina seguru egon behar nian.

391
00:21:33,880 --> 00:21:37,760
Zer moduz dago Ane?
Nola izan haiteke hain zinikoa?

392
00:21:39,440 --> 00:21:41,280
Nik ez nitian
Juantxo eta Nerea hil.

393
00:21:41,360 --> 00:21:44,080
Hik ere badakik hori.
Lagundu egin nahi zaituztet.

394
00:21:45,480 --> 00:21:47,200
Horrek ez dik hire burua zuritzen.

395
00:21:47,520 --> 00:21:48,760
Hire aurreko hilketek

396
00:21:49,520 --> 00:21:53,000
ez dute barkamenik.
Baina orain ez nauk ordukoa.

397
00:21:54,200 --> 00:21:55,760
Aneri esker salbatu egin nauk.

398
00:21:57,840 --> 00:22:00,080
Berarekin herria utzi nuenetik
aldatu egin nauk,

399
00:22:00,680 --> 00:22:02,880
ez nauk garai hartako
pertsona zikoitz hura.

400
00:22:03,840 --> 00:22:05,520
Eta dena Aneri zor ziot.

401
00:22:06,160 --> 00:22:08,240
Hori baino gehiago ere zor diok.

402
00:22:08,560 --> 00:22:10,000
Bere ahizparen bizia.

403
00:22:10,400 --> 00:22:11,640
Nola berdinduko duk hori?

404
00:22:11,720 --> 00:22:13,640
Berak jakitea nahi diat,
besterik ez.

405
00:22:14,160 --> 00:22:17,360
Benetan maite dudala,
sentitzen dudana benetakoa duk.

406
00:22:17,600 --> 00:22:20,600
Ane maite diat
inoiz inor ez bezala.

407
00:22:21,000 --> 00:22:23,120
Esan egiok hori,
oso inportantea duk niretzat.

408
00:22:23,200 --> 00:22:24,200
Beranduegi.

409
00:22:24,280 --> 00:22:26,640
Bazekiat nik esandakoek
ez dutela ezer konponduko.

410
00:22:27,080 --> 00:22:29,400
Ane betiko galdu diat
eta ez diat errekuperatuko.

411
00:22:29,480 --> 00:22:30,680
Ez haiz ba harrituko.

412
00:22:30,760 --> 00:22:33,240
Ez, baina gure arteko maitasuna
benetakoa izan duk.

413
00:22:33,520 --> 00:22:35,240
Berak ere bazekik hori;

414
00:22:35,320 --> 00:22:38,080
ez duk hiltzaile batekin egon,
benetako Ferminekin baizik.

415
00:22:38,160 --> 00:22:41,600
Ez diat inoiz engainatu.
Hik beti egia esan diok.

416
00:22:42,080 --> 00:22:44,600
Agian, detaile txiki bat
ahaztu zitzaian.

417
00:22:44,680 --> 00:22:47,320
Edozertarako behar banauzue,
hemen nago laguntzeko prest.

418
00:22:47,400 --> 00:22:48,480
Laguntza ederra hirea.

419
00:22:48,560 --> 00:22:50,680
Norbaitek
min egin liezaiokek Aneri.

420
00:22:51,640 --> 00:22:52,920
Zer esan nahi duk?

421
00:22:54,280 --> 00:22:56,240
Urtegia behera etorriko dela
uste duzu?

422
00:22:56,760 --> 00:22:59,720
-Ez dakit, baina hobe izango dugu
okerrenerako prest egotea.

423
00:22:59,800 --> 00:23:01,360
Oraindik ezin dut sinistu.

424
00:23:01,840 --> 00:23:03,360
-Neuk ere ez.

425
00:23:04,600 --> 00:23:07,080
Gure gauza guztiak hemen daude,
landetxean.

426
00:23:08,000 --> 00:23:09,840
Bizitza osoa eman dugu Balbemendin.

427
00:23:10,560 --> 00:23:12,280
Ezin zait buruan sartu.

428
00:23:12,360 --> 00:23:15,360
-Olatz, gertatzen dena gertatuta ere

429
00:23:15,600 --> 00:23:18,440
bat eginda jarraituko dugu,
aurrera egingo dugu.

430
00:23:20,200 --> 00:23:22,440
Gainera, txarrena pasatuta ere,

431
00:23:22,520 --> 00:23:24,440
etxea berreskuratzeko
aukera izango dugu.

432
00:23:24,520 --> 00:23:26,680
Ur hori ez da hemen
betirako geratuko.

433
00:23:30,760 --> 00:23:32,280
-(HASPEREN EGINEZ) Maite zaitut.

434
00:23:32,520 --> 00:23:35,360
Ez dizut inoiz esan eta badakit
gure ikamikak izan ditugula,

435
00:23:35,440 --> 00:23:38,440
baina asko pozten naiz
nire ahizpa nagusia zarelako.

436
00:23:38,520 --> 00:23:41,240
-Ni ere pozten naiz
zu bezalako ahizpa txikia izateaz.

437
00:23:42,480 --> 00:23:44,880
Batzuetan astun samar
jartzen zaren arren.

438
00:23:45,120 --> 00:23:46,720
-Ez da hainbesteraino izango.

439
00:23:46,800 --> 00:23:48,560
-U!, ez dakizu ondo.

440
00:23:48,640 --> 00:23:51,360
Eskerrak amonaren belar batzuk
hartzen ditudan, bestela...

441
00:23:51,440 --> 00:23:53,520
-Ez zara bakarra.
(BARRE EGITEN DUTE)

442
00:23:53,920 --> 00:23:55,880
Benetako hiltzailea
aske zegok horixe,

443
00:23:55,960 --> 00:23:58,440
Juanto eta Nerea hil zituena
gure artean zegok.

444
00:23:59,280 --> 00:24:01,320
Hik zer dakik horri buruz?

445
00:24:01,400 --> 00:24:03,440
Galdetu Jesusi,
berak bazekik zerbait.

446
00:24:03,720 --> 00:24:05,560
Berarekin istiluak izan zitian.

447
00:24:06,280 --> 00:24:08,080
Neskak xantaia egiten zioan.

448
00:24:08,400 --> 00:24:09,680
Nondik atera duk hori?

449
00:24:10,880 --> 00:24:12,520
Mehatxu egin zioan Jesusi.

450
00:24:12,600 --> 00:24:14,520
Mehatxu? Ze mehatxu?

451
00:24:14,600 --> 00:24:17,680
Herri osoari esango ziola
bera bortxatzen saiatu zela.

452
00:24:17,760 --> 00:24:20,280
Nerea landetxean lanean
hasi zenean gertatu zuan.

453
00:24:20,360 --> 00:24:23,400
Hori hik asmatutako amarru bat
besterik ez duk.

454
00:24:23,480 --> 00:24:24,880
Ez nauk hire tranpan eroriko.

455
00:24:24,960 --> 00:24:26,880
Jesusek bazian
Nerea hiltzeko motiborik.

456
00:24:26,960 --> 00:24:29,520
Nola dakik hori?
Berak aitortu zidak.

457
00:24:29,880 --> 00:24:31,560
Jesusek? Hiri?
Jon, mesedez,

458
00:24:31,640 --> 00:24:34,040
pentsa ezak nahi duana,
baina egia esaten ari nauk!

459
00:24:34,120 --> 00:24:36,920
Nahikoa duk, Fermin!
Nazka ematen didak!

460
00:24:37,640 --> 00:24:39,280
Sekulako nazka.

461
00:24:46,760 --> 00:24:48,280
Asko sumatuko dut zure falta.

462
00:24:48,360 --> 00:24:49,960
-Jonekin alde egitea duzu buruan?

463
00:24:50,040 --> 00:24:53,320
-Bai, hau dena amaitzen denean
elkarrekin joango gara.

464
00:24:54,920 --> 00:24:56,920
-Nik ere sumatuko dut zure falta.

465
00:24:57,440 --> 00:25:00,520
Baina, bueno, etorriko zara
gu bisitatzera, ezta?

466
00:25:01,600 --> 00:25:05,280
Bestela ni joango naiz zuen etxera
eta ez nauzue handik botako.

467
00:25:05,840 --> 00:25:07,960
(Musika lasaia)

468
00:25:13,160 --> 00:25:14,880
(Atea zabaltzen)

469
00:25:17,880 --> 00:25:19,960
Ez dago.
-Badakit.

470
00:25:20,280 --> 00:25:21,280
-Orduan?

471
00:25:21,360 --> 00:25:23,800
-Mezuak bidali behar ditugu
laguntza eske.

472
00:25:23,880 --> 00:25:25,120
Oso garrantzitsua da.

473
00:25:25,200 --> 00:25:28,080
Urtegia puskatzen bada,
Balbemendi betiko desagertuko da.

474
00:25:28,360 --> 00:25:31,040
Zerbait egin behar dugu.
-Zergatik ez goaz Jonen bila?

475
00:25:31,120 --> 00:25:33,920
-Ez zaitez hain kakatia izan.
-Eta gurekin haserretzen bada?

476
00:25:34,000 --> 00:25:36,760
Nola haserretuko da ba gurekin?
Gainera zu zara biotan

477
00:25:36,840 --> 00:25:39,320
morse ongien dakiena.
Bai, baina...

478
00:25:39,400 --> 00:25:41,600
-Ausartzen ez bazara,
neuk bakarrik egingo dut.

479
00:25:41,680 --> 00:25:43,160
-Zuk?
-Jakina.

480
00:25:43,920 --> 00:25:47,520
Egun hauetan asko ikasi dut!
Neure kabuz bidaltzen ditut SOSak.

481
00:25:47,600 --> 00:25:49,960
Zer uste duzu?
-Lehenago ere hemen egon zara?

482
00:25:50,040 --> 00:25:52,600
-Behin edo behin.
-Eta ez zaitu Jonek harrapatu?

483
00:25:52,680 --> 00:25:53,680
-Sekula ez.

484
00:25:55,480 --> 00:25:57,080
Zaindu ea Jon datorren.

485
00:26:02,280 --> 00:26:04,440
(Uraren soinua)

486
00:26:08,600 --> 00:26:11,000
(Atea zabaltzen)

487
00:26:15,440 --> 00:26:17,520
Banekien etorriko zinela.

488
00:26:19,120 --> 00:26:21,120
(Misteriozko musika)

489
00:26:27,520 --> 00:26:29,240
Badakizu zer?
-Zer?

490
00:26:29,520 --> 00:26:32,120
-Handitan telegrafista izango naiz
itsasontzi batean.

491
00:26:32,360 --> 00:26:34,160
Morsearekin
primeran moldatzen naiz.

492
00:26:34,240 --> 00:26:36,480
-Orain Interneten bidez
egiten da dena.

493
00:26:36,560 --> 00:26:39,680
Morsea ez du ia inork erabiltzen.
-Zer ote dakizu zuk?

494
00:26:40,040 --> 00:26:42,920
-Gainera zorabiatu egingo zinateke
itsasontzi batean.

495
00:26:43,000 --> 00:26:44,160
-Zergatik?

496
00:26:44,240 --> 00:26:46,640
Igeldoko parkean
zorabiatu egin zinen, gogoratzen?

497
00:26:46,720 --> 00:26:49,880
-Baina orduan umea nintzen,
orain ez naiz zorabiatzen.

498
00:26:50,760 --> 00:26:52,600
-Hara.
-Zer gertatzen da?

499
00:26:53,280 --> 00:26:54,920
-Zuk eman diozu?
-Ez.

500
00:26:55,520 --> 00:26:58,680
-Baina entzun duzu, ez?
-Noski, ez naiz gorra.

501
00:26:58,760 --> 00:27:01,240
-Eta zer esan dute?
-Aditua zu zinela uste nuen.

502
00:27:01,320 --> 00:27:03,160
-Isildu eta eman boligrafoa!

503
00:27:03,960 --> 00:27:06,080
(Morseren hotsa)

504
00:27:08,560 --> 00:27:11,960
Egia entzun nahi duzu, ezta?
Zergatik?

505
00:27:13,880 --> 00:27:16,320
Ni ere askotan saiatu naiz
galdera horri erantzuten.

506
00:27:19,000 --> 00:27:21,240
Zerk bultzatu ninduen
horren anker jokatzera.

507
00:27:23,640 --> 00:27:25,000
Zergatik ni?

508
00:27:26,320 --> 00:27:28,200
Nire ahizpa izan al zen lehena?

509
00:27:30,320 --> 00:27:33,160
Bai.
Badakizu zenbat urte zituen?

510
00:27:34,560 --> 00:27:37,040
Ni orduan beste norbait nintzen.
Nahikoa da.

511
00:27:37,120 --> 00:27:39,680
Beste norbait zinela?
Nor zara ba orain?

512
00:27:40,680 --> 00:27:43,680
Ez zen behin izan, Fermin,
askotan jokatu zenuen horrela.

513
00:27:43,920 --> 00:27:45,680
Gaixo egon naiz azken urte hauetan.

514
00:27:45,880 --> 00:27:48,160
Horrek ez dizu ezer arinduko
epailearen aurrean.

515
00:27:48,240 --> 00:27:50,440
Eta orain ez al nago
epailearen aurrean?

516
00:27:50,520 --> 00:27:52,520
Kontu asko esan behar dizut.

517
00:27:52,880 --> 00:27:56,880
Hasieratik esan nahi nizun egia,
baina ez nintzen ausartu.

518
00:27:58,160 --> 00:28:00,000
Zu galtzeko beldur nintzen, Ane,

519
00:28:01,240 --> 00:28:02,520
eta halaxe gertatu da.

520
00:28:03,920 --> 00:28:06,720
Ni maitatzetik
ni gorrotatzera pasatu zara.

521
00:28:08,040 --> 00:28:11,120
Oker zaude,
ez diot zu maitatzeari utzi.

522
00:28:12,120 --> 00:28:14,640
Baina era berean
ezin diot zu gorrotatzeari utzi.

523
00:28:15,200 --> 00:28:16,640
Gorroto zaitut, Fermin.

524
00:28:26,160 --> 00:28:29,040
Adi ezak, Jose, eskerrak
eman nahi ditiat hire laguntzagatik.

525
00:28:29,120 --> 00:28:32,200
-Horregatik eta hurrengoengatik,
Balbemendin hala izan duk beti.

526
00:28:32,280 --> 00:28:34,720
-Bai, horixe izan duk beti
hemengo lege zaharra.

527
00:28:34,920 --> 00:28:36,200
-Bai, halaxe duk, bai.

528
00:28:36,800 --> 00:28:39,640
-Ez diat sekula ahantziko,
oso garrantzitsua duk niretzat.

529
00:28:39,720 --> 00:28:41,360
-Hago isilik, nafarra.

530
00:28:41,800 --> 00:28:44,400
-Hik hartu huen arriskua ere
ez zuan makala izan.

531
00:28:44,960 --> 00:28:47,240
Familia bat udan nire kargu
eta hala ere

532
00:28:47,800 --> 00:28:50,000
ederki lagundu
egidan Nerearen kontuarekin.

533
00:28:51,120 --> 00:28:54,040
Dagoeneko bi aldiz zauritu nauzu.
Zergatik?

534
00:28:55,480 --> 00:28:57,680
Izan ahal dezake azalpenik
egin duzun horrek?

535
00:28:57,760 --> 00:28:59,840
Sentitzen dut, Ane,
atzera egiterik balego...

536
00:28:59,920 --> 00:29:01,040
Nahikoa da, Fermin.

537
00:29:01,120 --> 00:29:03,280
Neska horiek hiltzeko adorea
izan baduzu,

538
00:29:03,360 --> 00:29:05,520
izan orain ausardia
zigor hori onartzeko.

539
00:29:06,120 --> 00:29:07,640
Ez dago salbatuko zaituen ezer.

540
00:29:07,720 --> 00:29:10,000
Ez dakizu
zenbat maite zaitudan, Ane.

541
00:29:11,080 --> 00:29:13,800
(NEGARREZ) Dena zor dizut,
zu gabe ez naiz ezer.

542
00:29:14,640 --> 00:29:16,400
(ZOTINKA)

543
00:29:17,320 --> 00:29:19,000
Urbil zaitez mesedez.

544
00:29:20,400 --> 00:29:22,000
Besarka nazazu,

545
00:29:22,640 --> 00:29:25,720
zure gorputzaren berotasuna
sentitu nahi dut azkeneko aldiz.

546
00:29:26,600 --> 00:29:27,800
(AHAPEKA) Ezin dut.

547
00:29:28,640 --> 00:29:31,440
Mesedez, Ane,
ez dizut besterik eskatzen.

548
00:29:41,000 --> 00:29:43,000
Hementxe izan zuan,
arbola honetan.

549
00:29:44,640 --> 00:29:47,560
-Seguru?
-Bai, seguru. Hementxe igo zuan.

550
00:29:54,320 --> 00:29:56,640
(Musika malenkoniatsua)

551
00:30:10,240 --> 00:30:13,280
(NEGARREZ) Ez dakizu
ze zoriontsu egiten nauzun.

552
00:30:15,880 --> 00:30:18,360
(ARNAS SAKONA)

553
00:30:20,840 --> 00:30:23,240
(Musika malenkoniatsua)

554
00:30:25,440 --> 00:30:27,120
Zer? Zer?
Sar iezadazu.

555
00:30:27,200 --> 00:30:29,200
Hil nazazu, oraintxe duzu aukera.
Ez.

556
00:30:29,280 --> 00:30:31,240
Eman bukaera amesgaizto honi.

557
00:30:31,320 --> 00:30:32,840
Hil nazazu.

558
00:30:33,360 --> 00:30:35,880
Ane, mesedez, egizu,
arren eskatzen dizut.

559
00:30:35,960 --> 00:30:38,080
Zeuk esan duzu,
ez dut inolako aukerarik,

560
00:30:38,160 --> 00:30:40,120
ez dago ezer salbatuko nauenik!

561
00:30:40,200 --> 00:30:42,800
Ez dut inoren errukirik nahi,
zure ahizpa hil nuen,

562
00:30:42,880 --> 00:30:45,920
baduzu ni hiltzeko nahiko arrazoia,
Ane, mesedez!

563
00:30:46,400 --> 00:30:48,200
(NEGARREZ) Zuk sendatu ninduzun

564
00:30:48,840 --> 00:30:51,560
eta zuregandik
jaso behar dut zigorra, mesedez.

565
00:30:52,920 --> 00:30:54,600
Zaren bezala ikusi nahi zintudan

566
00:30:54,680 --> 00:30:56,840
eta ez nik maite dudan
gizona bezala.

567
00:30:57,240 --> 00:30:59,360
(NEGARREZ)
Neure begiekin ikusi nahi nuen

568
00:30:59,440 --> 00:31:01,240
nor eta nolakoa zinen.

569
00:31:02,280 --> 00:31:04,200
Baina ez dakit nor zaren.

570
00:31:04,560 --> 00:31:05,680
Ez dakit. (NEGARREZ)

571
00:31:07,080 --> 00:31:09,800
Emaiozu bukaera
nire oinazeari, Ane.

572
00:31:11,440 --> 00:31:13,680
Zure aurpegia ikusi nahi dut
hil aurretik.

573
00:31:15,840 --> 00:31:17,920
Zure beso artean hil nahi dut.

574
00:31:20,400 --> 00:31:22,880
Mesedez, Ane, hil nazazu,
merezia dut,

575
00:31:23,320 --> 00:31:26,000
eta gero egizu ihes
leku anker honetatik.

576
00:31:26,080 --> 00:31:28,040
Egizu ihes
bizirik jarraitu nahi baduzu,

577
00:31:28,120 --> 00:31:29,520
Balbemendin ez zaude seguru,

578
00:31:29,600 --> 00:31:32,200
herrikoek min egingo dizute,
ondo ezagutzen ditut.

579
00:31:32,800 --> 00:31:35,960
Hil nazazu, mesedez, Ane,
hil nazazu! Mesedez...

580
00:31:36,120 --> 00:31:38,080
Baina zer da hau? Ane!

581
00:31:38,160 --> 00:31:40,800
Lasai, Ane.
(OIHUKA) Nik ez dut ezer egin!

582
00:31:40,880 --> 00:31:43,280
Ez burua galdu, Ane, mesedez!
Nik ez dut ezer egin!

583
00:31:43,360 --> 00:31:45,600
(NEGARREZ)
Berak eman dit labana, utzi!

584
00:31:46,720 --> 00:31:48,120
Berak eskatu dit.

585
00:31:48,600 --> 00:31:51,720
Zer nahi zenuen?
Ni ere hiltzaile bihurtzea?

586
00:31:53,200 --> 00:31:57,040
Kabroia! Bakarbakarrik joango zara
zure infernu horretara, Fermin.

587
00:31:57,440 --> 00:31:59,200
Bakarrik!
(OIHUKA) Ane! Ane!

588
00:31:59,280 --> 00:32:02,320
Utzi!
Zu ez zara bera bezalakoa! Ane!

589
00:32:03,880 --> 00:32:06,160
(Tentsiozko musika)

590
00:32:12,560 --> 00:32:14,960
Seguru hau zela tokia?
-Baietz ba, esan diat.

591
00:32:15,040 --> 00:32:17,280
Ni han nengoan
eta Markos hementxe hil zuan.

592
00:32:20,040 --> 00:32:22,040
-Zerbait aurkitu dudala uste diat.

593
00:32:23,240 --> 00:32:24,800
-Ze arraio duk hau?

594
00:32:26,200 --> 00:32:27,480
-Hau...

595
00:32:29,000 --> 00:32:30,920
Hau droga duk, Joxe.

596
00:32:31,600 --> 00:32:34,000
Gazte jendea galbidean
jartzen duen droga zikina.

597
00:32:34,080 --> 00:32:36,920
Aingerutxo horrek hasieratik zeukaan
han gordeta

598
00:32:37,000 --> 00:32:38,720
eta gu engainatzen saiatu duk.

599
00:32:38,960 --> 00:32:42,040
Olatz eta Antton arrisku bizian
egonda ere ez zian egia erran.

600
00:32:42,120 --> 00:32:43,480
-Ederra kabroia.

601
00:32:45,000 --> 00:32:47,000
(Misteriozko musika)

602
00:32:54,720 --> 00:32:56,840
Nik sufritutakoa sufritzea
merezi du!

603
00:32:57,280 --> 00:32:58,920
Nire ahizpak sufritu zuena!

604
00:33:00,200 --> 00:33:01,440
Etxe batean bakarrik,

605
00:33:02,520 --> 00:33:04,880
ez dakit
zenbat egun ezer edan gabe.

606
00:33:05,200 --> 00:33:06,640
Ezer jan gabe.

607
00:33:07,920 --> 00:33:09,600
Ia ahaztu nituen horiek guztiak.

608
00:33:10,200 --> 00:33:12,480
Gogorra izango zen, dudarik gabe.

609
00:33:13,840 --> 00:33:15,800
Ilunpean hil zen.

610
00:33:16,120 --> 00:33:18,640
Norbait bera salbatzera
etorriko zen itxaropenaz.

611
00:33:19,920 --> 00:33:22,880
"Joder!". ez da bidezkoa, Bittor.

612
00:33:23,560 --> 00:33:26,560
Ane, kendu burutik
Ferminek esandakoak.

613
00:33:27,480 --> 00:33:29,200
Gorrotoa kontrolatu behar duzu.

614
00:33:29,600 --> 00:33:32,400
Beragandik urrundu behar duzu.
Ez duzu gehiago ikusi behar.

615
00:33:33,000 --> 00:33:34,560
Orain justiziaren txanda da.

616
00:33:35,480 --> 00:33:36,920
Justizia?
Bai.

617
00:33:37,440 --> 00:33:39,720
Epaileek erabakiko dute
berarekin zer egin.

618
00:33:39,800 --> 00:33:41,160
Beti gorroto izan ditut

619
00:33:41,240 --> 00:33:43,640
justizia beraien esku
hartzen duten pertsonak.

620
00:33:43,720 --> 00:33:45,880
Baina orain...
Normala da.

621
00:33:46,720 --> 00:33:48,840
Egunen batean
kartzelatik aterako da,

622
00:33:49,560 --> 00:33:51,560
baina hildakoek
ez dute bigarren aukerarik.

623
00:33:51,640 --> 00:33:54,520
Arrazoi duzu.
Oso zaila da tenpleari eustea.

624
00:33:56,680 --> 00:33:58,320
Bestela, begira Joxeri.

625
00:33:59,080 --> 00:34:01,680
Beroaldi batean bi gazteak
hil zituen eta gero begira.

626
00:34:03,320 --> 00:34:06,240
Ez zuen erabaki zuzena hartu,
baina jar zaitez haren larruan.

627
00:34:08,440 --> 00:34:11,480
Zuk uste duzu Joxek egindakoa
poliziari kontatu behar zaiola?

628
00:34:15,360 --> 00:34:18,560
Antonioren etxera joan behar dut
ebakuazioplana nola doan ikustera.

629
00:34:19,680 --> 00:34:21,840
Bai. Eskerrik asko, Bittor,
laguntzeagatik.

630
00:34:22,280 --> 00:34:23,760
Eta nirekin geratzeagatik.

631
00:34:27,320 --> 00:34:28,760
Itxoin, Olatz.

632
00:34:29,560 --> 00:34:31,200
Barkamena eskatu nahi dizut.

633
00:34:32,160 --> 00:34:33,600
Ez dut ondo jokatu.

634
00:34:34,400 --> 00:34:36,560
Esan behar nizkizun gauzak
esan dizkizut.

635
00:34:36,880 --> 00:34:38,680
Sentitzen dut Nerearena ere,

636
00:34:39,680 --> 00:34:41,720
izugarrizko hanka sartzea izan zen.

637
00:34:42,600 --> 00:34:45,040
Egunero damutzen naiz
zu harekin engainatu izanaz.

638
00:34:45,120 --> 00:34:48,400
Beno, gauza bat jakitea
besterik ez dut nahi.

639
00:34:50,200 --> 00:34:51,640
Beti maite izan zaitut.

640
00:34:52,520 --> 00:34:54,920
Hemendik aurrera
ez dizut traba gehiagorik jarriko.

641
00:34:55,000 --> 00:34:58,160
Jonekin zoriontsu izatea opa dizut.

642
00:35:01,000 --> 00:35:03,400
(Misteriozko musika)

643
00:35:05,280 --> 00:35:07,640
(Atea zabaltzen)

644
00:35:10,200 --> 00:35:12,920
Ondo zaude?
Bai, ondo nago, Bixenta.

645
00:35:13,800 --> 00:35:15,160
Seguru?

646
00:35:16,760 --> 00:35:19,360
Zuri gezurra esatea
ergelkeria da, ezta?

647
00:35:20,040 --> 00:35:21,040
Dena dakizu zuk.

648
00:35:22,200 --> 00:35:26,040
Ez, ez nago ondo, baina ez dut
horri buruz hitz egin nahi.

649
00:35:27,640 --> 00:35:31,280
Bale. Bittor ikusi duzu?
Haren bila nabil.

650
00:35:31,360 --> 00:35:33,200
Bai, orain atera da.

651
00:35:34,640 --> 00:35:37,360
Zerbait gertatu da?
(HASPEREN EGITEN DU)

652
00:35:46,160 --> 00:35:49,000
Zure Jon hori ez da tipo
fidagarria, kontuz ibili.

653
00:35:49,840 --> 00:35:51,720
-Zertaz ari zara?

654
00:35:51,800 --> 00:35:54,080
-Badakit harremana duzula berarekin

655
00:35:54,160 --> 00:35:56,520
eta badakit
hemengo guztia bukatzen denean

656
00:35:56,920 --> 00:35:58,880
elkarrekin joateko asmoa duzuela.

657
00:36:00,600 --> 00:36:02,320
-Ba bai, egia da.

658
00:36:02,920 --> 00:36:04,800
Jon maite dut
eta berak ere maite nau.

659
00:36:04,880 --> 00:36:07,000
-Utz egidazu maitasun hori
zalantzan jartzen.

660
00:36:07,440 --> 00:36:09,480
Ez zaitu zuk hura bezainbat maite.

661
00:36:09,880 --> 00:36:12,560
-Zer ote dakizu?
-Gauza askorik ez, egia erran.

662
00:36:13,320 --> 00:36:16,880
Baina dakidan apurraz seguru nago,
ez zaizu mutil hori komeni.

663
00:36:16,960 --> 00:36:18,680
-Ez zaitez nire bizitzan sar.

664
00:36:18,760 --> 00:36:20,760
Nire bizitza nirea da
eta ez beste inorena,

665
00:36:20,840 --> 00:36:22,520
dagoeneko ez naiz haurra.
-Badakit.

666
00:36:22,840 --> 00:36:24,600
Ezin didazu berarekin joatea
debekatu.

667
00:36:24,680 --> 00:36:26,600
Hanka sartze larria egingo zenuke.

668
00:36:26,960 --> 00:36:29,840
-Zure bizitzako hanka sartze
handienetik libratu nahi zaitut.

669
00:36:36,000 --> 00:36:38,280
-Zer da hori?
Galdetu Joni,

670
00:36:38,360 --> 00:36:41,040
berak erantzungo dizu.
Basoan gordeta zeukan.

671
00:36:42,360 --> 00:36:45,000
Honen kulpagatik
sekulakoak pasatu dira hemen,

672
00:36:45,080 --> 00:36:46,640
ia denok hil gaituzte.

673
00:36:49,240 --> 00:36:51,920
(HASPEREN EGINEZ)
Susanak kezkatuta nauka.

674
00:36:52,800 --> 00:36:54,760
Oso urduri ikusi dut, abailduta.

675
00:36:55,360 --> 00:36:57,880
Eta okerrena da
zilarbelarrik ez duela hartu nahi.

676
00:36:58,680 --> 00:37:01,360
Susmo txarra hartzen diot.
Zer gertatu da ba?

677
00:37:02,280 --> 00:37:04,400
Ez dakit, baina seguru nago

678
00:37:04,480 --> 00:37:07,040
zerbait gertatu dela
ni kanpoan egon naizen artean.

679
00:37:07,680 --> 00:37:09,280
Zuk igarri diozu zerbait?

680
00:37:09,640 --> 00:37:11,280
Zerbait kontatu dizu?

681
00:37:12,040 --> 00:37:14,560
Ez. Hitz egin duzu berarekin?

682
00:37:14,920 --> 00:37:18,320
Bai, baina ez dit
ezer kontatu nahi izan.

683
00:37:18,520 --> 00:37:21,320
Belarrak alde batera uzten baditu
asko sufrituko du.

684
00:37:22,040 --> 00:37:24,200
Berak ere badaki hori,
baina hala ere...

685
00:37:24,640 --> 00:37:27,960
Agian etsi egin du
eta ez du borrokan jarraitu nahi.

686
00:37:28,360 --> 00:37:30,240
Aspaldi utzi zion borrokatzeari.

687
00:37:30,960 --> 00:37:34,160
Badaki laster hilko dela.
Eta Bittorrek ere badaki.

688
00:37:35,280 --> 00:37:37,800
Belarrek ez dute gaitza sendatzen,

689
00:37:38,160 --> 00:37:41,440
baina mina arintzeko balio dute,
bizitzakalitatea hobetzeko.

690
00:37:41,720 --> 00:37:44,360
Bittorrek badaki
belarrak hartzeari utzi diola?

691
00:37:45,680 --> 00:37:47,080
Ez.

692
00:37:48,840 --> 00:37:52,520
Hitz egin ezazu Susanarekin,
agian zuri kasu egingo dizu.

693
00:37:55,560 --> 00:37:57,960
Arriskuan jarri zaitu,
ez al duzu ikusten?

694
00:37:58,040 --> 00:38:00,520
Hainbeste maite zintuenak.
-Ez dut ulertzen.

695
00:38:00,720 --> 00:38:03,560
Zerri horri bost axola
zu eta zure familiakoak.

696
00:38:05,120 --> 00:38:07,200
Horrek bertze gauza batzuk
ditu buruan.

697
00:38:07,280 --> 00:38:09,840
-Berak zeukan?
-Bai, ondo gordeta gainera.

698
00:38:10,120 --> 00:38:13,560
Kaka honek dirua balio du, dirua!
Hori du buruan.

699
00:38:13,920 --> 00:38:15,720
(Musika malenkoniatsua)

700
00:38:16,720 --> 00:38:18,760
-Ezin dut sinetsi.
-Sentitzen dut.

701
00:38:19,320 --> 00:38:20,960
Badakit kolpe latza dela.

702
00:38:21,720 --> 00:38:25,400
Baina Jonekin ezer egin aurretik
jakin behar zenuela uste nuen.

703
00:38:27,360 --> 00:38:30,120
Denok engainatu gaitu,
zuk ezin zenuen jakin.

704
00:38:30,920 --> 00:38:33,080
(Musika malenkoniatsua)

705
00:38:34,520 --> 00:38:36,520
-Hau al da
Jonek ezkutatzen zuen guztia?

706
00:38:37,440 --> 00:38:39,040
Hemen dago guztia?

707
00:38:43,960 --> 00:38:46,280
Gu laguntzera etorriko dira.
-Laguntza lortu dugu.

708
00:38:46,360 --> 00:38:47,480
-Zertaz ari zarete?

709
00:38:47,560 --> 00:38:49,720
-Bai, irratiaren bidez!
-Baina zer?

710
00:38:49,800 --> 00:38:51,320
-Erantzun egin digute.

711
00:38:51,400 --> 00:38:53,000
Berehala emango digute laguntza.

712
00:38:53,080 --> 00:38:55,400
-Hori esan dute,
laster izango omen dira hemen.

713
00:38:55,480 --> 00:38:56,960
-Seguru?

714
00:38:57,840 --> 00:38:59,360
Aurrera.

715
00:39:02,680 --> 00:39:04,320
Jakin dut Ferminena.

716
00:39:05,400 --> 00:39:08,320
Ondo zaude?
Ez, ez nago ondo.

717
00:39:12,360 --> 00:39:14,280
Ulertzen dut.

718
00:39:18,040 --> 00:39:19,800
Zuk ere ez duzu aurpegi ona.

719
00:39:22,520 --> 00:39:24,480
Belarrak hartzeari utzi diozu,
ezta?

720
00:39:24,560 --> 00:39:26,120
(HASPEREN EGITEN DU)

721
00:39:26,200 --> 00:39:29,480
Bixentak esan dizu.
Nola ez ba.

722
00:39:30,760 --> 00:39:32,840
Ni konbentzitzera bidali zaitu?

723
00:39:33,880 --> 00:39:36,280
Ez zaitu sufritzen ikusi nahi.

724
00:39:37,560 --> 00:39:38,720
(Atea zabaltzen)

725
00:39:38,800 --> 00:39:41,360
Kabroi zikin bat zara.
Zuk zenuen droga.

726
00:39:41,440 --> 00:39:44,040
Egun hauetan ondo gordeta
zure altxor preziatua.

727
00:39:44,280 --> 00:39:47,000
-Olatz, hori ez da egia.
-Nahikoa da Jon, gezur gehiago ez,

728
00:39:47,080 --> 00:39:49,360
nire aitak aurkitu du.
Baina zu ez nekatu,

729
00:39:49,440 --> 00:39:51,640
Landetxeko zoruan
sakabanatuta dago orain.

730
00:39:51,720 --> 00:39:53,000
Akabo zure pagotxa!

731
00:39:53,080 --> 00:39:54,880
-Zure aitak aurkitu duela?
-Bai.

732
00:39:57,360 --> 00:39:59,520
Ez duzu ezer esan behar?

733
00:40:03,040 --> 00:40:05,720
Alperrik da borrokatzea.
Ez esan horrelakorik, Susana.

734
00:40:06,280 --> 00:40:08,280
Minbizia hemen daukat, hozkaka.

735
00:40:08,360 --> 00:40:11,160
Eta hori ez du ezerk aldatuko.
Ezin duzu etsi.

736
00:40:11,680 --> 00:40:13,880
Egunak gero eta
jasangaitzagoak izango dira.

737
00:40:13,960 --> 00:40:16,160
Belarrak hartu behar dituzu.
Zertarako?

738
00:40:16,640 --> 00:40:19,000
Anestesiatua egoteko? Ez, Ane.

739
00:40:19,920 --> 00:40:21,960
Mina sentitu nahi dut barrutik.

740
00:40:22,600 --> 00:40:25,400
Sentitu egin nahi dut nola
suntsitzen nauen pixkanapixkana.

741
00:40:25,480 --> 00:40:27,040
Horrek ez dauka zentzurik.

742
00:40:27,880 --> 00:40:30,200
Zergatik sufritu,
mina saihets badezakezu?

743
00:40:30,280 --> 00:40:33,480
Egia aurre egiteko modua da.
Bukatu dira gezurrak.

744
00:40:35,040 --> 00:40:37,760
Begira zu, Ferminekin bizitzen
jarraituko duzu?

745
00:40:39,040 --> 00:40:41,400
Zure ahizpari egindakoa
saihets dezakezu?

746
00:40:42,200 --> 00:40:44,160
Niri antzeko zerbait gertatu zait.

747
00:40:45,280 --> 00:40:47,720
Gezur batean murgilduta
bizi izan naiz.

748
00:40:48,960 --> 00:40:51,800
Iruzurgile baten ondoan
pasatu dut bizitza.

749
00:40:53,720 --> 00:40:56,040
Errua seguru aski nirea da.

750
00:40:57,040 --> 00:40:59,160
Konturatu ez nintzelako
egia zein zen.

751
00:41:00,200 --> 00:41:02,480
Bittorri buruz ari zara?
Bai.

752
00:41:03,960 --> 00:41:05,760
Berak ere engainatu egin nau.

753
00:41:09,520 --> 00:41:11,680
Bittor nire neba da.

754
00:41:13,600 --> 00:41:14,880
Egia esan nahi nizun,

755
00:41:14,960 --> 00:41:16,880
baina ez nuen
une aproposa aurkitzen.

756
00:41:17,160 --> 00:41:19,920
Gero Markos hori tartean sartu zen
eta dena nahspilatu zen.

757
00:41:20,000 --> 00:41:21,000
-Esadazu niri.

758
00:41:21,080 --> 00:41:23,480
-Markos edozer gauza egiteko
gai zen, edozer.

759
00:41:23,560 --> 00:41:27,120
Egiten nuena egiten nuela ere,
berdinberdin hilko ninduen.

760
00:41:28,400 --> 00:41:31,760
Sinets egidazu, guztiontzat onena
egiten saiatu nintzen,

761
00:41:31,840 --> 00:41:34,600
zuretzat ere bai.
-Ez, ni ez nahastu saltsa honetan.

762
00:41:34,680 --> 00:41:36,760
Zure ona,
hori izan duzu beti gogoan.

763
00:41:36,840 --> 00:41:38,800
Horretan bakarrik
pentsatzen duzu beti.

764
00:41:39,040 --> 00:41:41,640
Nire aitak arrazoi du,
ez zara batere fidagarria.

765
00:41:41,720 --> 00:41:44,080
-Olatz, ez esan horrelakorik,
nik maite zaitut.

766
00:41:44,160 --> 00:41:46,440
Ez dizut sinisten.
-Egia da.

767
00:41:46,800 --> 00:41:49,240
-Zure hitzak ez du piperrik balio,
Jon. Akabo.

768
00:41:49,320 --> 00:41:52,800
Gure artekoa hauts bihurtu da,
zure hauts zuria bezala, ezereza.

769
00:41:53,280 --> 00:41:55,960
Eta zure aitak esan dizu
zergatik ibili den drogaren bila

770
00:41:56,040 --> 00:41:58,120
eta nola aurkitu duen?
-Ze inporta du horrek!

771
00:41:58,200 --> 00:42:01,520
-Agian ez zenituzke zure aitaren
hitzak itsuitsuan sinistu behar.

772
00:42:01,600 --> 00:42:05,480
-Begira, zoaz pikutara.
-Denok daukagu zerbait ezkutatzeko.

773
00:42:05,560 --> 00:42:07,360
Denok.

774
00:42:07,680 --> 00:42:12,200
Zuk ez al didazu gezurrik esan?
-Nik gezurra? Zer esan nahi duzu?

775
00:42:13,560 --> 00:42:15,840
Zer egitea pentsatu duzu?
(NEGARREZ) Ez dakit.

776
00:42:17,600 --> 00:42:19,760
Egia esan,
ez nago etorkizunari begira,

777
00:42:19,840 --> 00:42:21,760
niretzat ez dago etorkizunik.

778
00:42:23,120 --> 00:42:26,240
Borrokan jarraitzeko nuen
arrazoi bakarra Bittor zen,

779
00:42:26,320 --> 00:42:28,040
eta begira orain.

780
00:42:28,720 --> 00:42:32,280
Dagoeneko ez dauka zentzurik.
Ahaztu Bittor eta pentsatu zugan.

781
00:42:32,960 --> 00:42:35,680
Ezin duzu amore eman, Susana,
borrokan jarraitu behar duzu.

782
00:42:35,760 --> 00:42:38,480
(NEGARREZ) Ez du merezi.
Zuk ere aukera bat merezi duzu.

783
00:42:38,560 --> 00:42:41,040
Besteen okerrak zure gain
hartu behar al dituzu?

784
00:42:41,120 --> 00:42:43,280
Ez dut uste
zuzen jokatzen ari zarenik.

785
00:42:43,840 --> 00:42:46,360
Agian arrazoi duzu.
Zuk ez duzu ezeren errurik.

786
00:42:46,800 --> 00:42:48,560
Ez zigortu horrela zeure burua.

787
00:42:48,640 --> 00:42:51,040
Mediko eta psikologo.
Eta laguna.

788
00:42:53,160 --> 00:42:55,240
Bixentaren belarrak hartuko dituzu?

789
00:42:57,760 --> 00:42:59,560
Baliteke.
Mesedez, Susana.

790
00:43:00,120 --> 00:43:01,120
On egingo dizu.

791
00:43:01,200 --> 00:43:03,960
Egunak eramangarriagoak
egingo zaizkizu.

792
00:43:06,280 --> 00:43:07,280
Ondo da.

793
00:43:07,720 --> 00:43:10,200
Hasieratik zenekien
Nereari gertatu zitzaiona

794
00:43:10,440 --> 00:43:12,360
eta hala ere ez zenidan ezer esan.

795
00:43:13,120 --> 00:43:16,280
Engainatu egin nauzu
herriko beste guztiek bezala.

796
00:43:17,680 --> 00:43:19,080
-Ezin nuen ezer egin.

797
00:43:19,600 --> 00:43:21,800
Isiltasunezko hitzarmen bat
egin genuen.

798
00:43:22,440 --> 00:43:24,640
Ezin zuen inork hautsi.
-Ondo bete duzu hitza.

799
00:43:24,720 --> 00:43:27,640
Behin baino gehiagotan
egon nintzen zuri esatekotan, baina

800
00:43:28,280 --> 00:43:30,840
ez zen erraza, herriko jende guztia
gaingainean nuen

801
00:43:31,040 --> 00:43:32,880
eta beldurragatik
ez nizun ezer esan.

802
00:43:33,440 --> 00:43:35,320
Nik esan nizula jakin izan balute...

803
00:43:36,280 --> 00:43:39,240
-Batzuetan gustuko ez ditugun gauzak
egiten ditugu.

804
00:43:39,760 --> 00:43:42,120
Ez zaizu arrazoirik falta
nirekin haserre egoteko.

805
00:43:42,200 --> 00:43:44,160
Drogarena hasieratik
esan behar nizun.

806
00:43:44,800 --> 00:43:47,520
Baina droga lapurtu nuenean...
Bakarrik nengoen.

807
00:43:48,920 --> 00:43:51,880
Zurekin egon banintz
ez nuen halakorik egingo.

808
00:43:53,640 --> 00:43:56,520
Barkatu egidazu, Olatz. Bai?
Barkatu, mesedez.

809
00:43:57,840 --> 00:43:58,840
Nik maite zaitut.

810
00:43:59,920 --> 00:44:03,200
Hori egia da, zuregatik
sentitzen dudana benetakoa da.

811
00:44:04,720 --> 00:44:06,760
(Musika lasaia)

812
00:44:08,520 --> 00:44:10,040
(HASPEREN)

813
00:44:11,760 --> 00:44:13,840
Eskerrak eman nahi dizkizut
berriro ere.

814
00:44:14,480 --> 00:44:18,000
Bisitagatik.
Horretarako daude lagunak, ezta?

815
00:44:20,360 --> 00:44:22,240
Ze letra polita daukazun.

816
00:44:23,560 --> 00:44:25,520
A, ez da nirea; Bittorrena da.

817
00:44:25,600 --> 00:44:27,960
Eta bai, arrazoi duzu,
oso txukun idazten du.

818
00:44:29,760 --> 00:44:31,320
Begiratu "A" letra.

819
00:44:31,400 --> 00:44:33,160
Ez al zaizu berezia iruditzen?

820
00:44:36,320 --> 00:44:38,760
Bueno, utzi egin behar zaitut.
Nahi duzunean etorri.

821
00:44:38,840 --> 00:44:41,000
Ez zara nitaz
hain erraz libratuko, e?

822
00:44:41,240 --> 00:44:44,120
Ez ahaztu belarrak, Susana.
Medikuak beti mediku, e.

823
00:44:44,200 --> 00:44:47,520
Horretan hezi gintuzten.
Hitz potolo batekin deitzen diote:

824
00:44:47,600 --> 00:44:50,120
agindu hipokratikoa.
(IRRI EGITEN DUTE)

825
00:44:50,640 --> 00:44:52,200
Gero arte.

826
00:44:57,000 --> 00:44:59,680
Zergatik esan didazu
aitarekin ez fidatzeko?

827
00:45:00,360 --> 00:45:03,520
-(HASPEREN EGINEZ) Hobe da
kontu batzuk alde batean uztea.

828
00:45:03,600 --> 00:45:05,560
-Gezurrekin amaitu genuela
uste nuen.

829
00:45:05,640 --> 00:45:08,160
-Bai, bai, baina...
-Sekretuek ia pikutara bidali dute

830
00:45:08,240 --> 00:45:09,520
gure artekoa.

831
00:45:10,240 --> 00:45:11,600
Jon, esadazu egia.

832
00:45:12,480 --> 00:45:15,480
Zer gertatzen da nire aitarekin?
-(HASPEREN EGITEN DU)

833
00:45:16,560 --> 00:45:19,440
Nereak xantaia egiten zion.
-Zer?

834
00:45:19,760 --> 00:45:21,160
-Mehatxu egin zion.

835
00:45:21,560 --> 00:45:23,160
Edo dirua ematen zion,
edo bestela

836
00:45:23,240 --> 00:45:25,640
herrikoei kontatuko zien
bera bortxatu zuela.

837
00:45:25,720 --> 00:45:28,280
-Hori gezurra da.
-Bai, badakit, gezur hutsa.

838
00:45:28,360 --> 00:45:30,400
-Baina zergatik?
-Ba dirua lortzeko.

839
00:45:31,360 --> 00:45:33,920
Orain badakizu nondik atera zuen
dirua hirira joateko.

840
00:45:34,480 --> 00:45:36,200
-Baina nola?
Nondik atera duzu hori?

841
00:45:36,280 --> 00:45:39,160
-Nerearen kontuetatik.
Zure aitak eman zion dirua.

842
00:45:39,680 --> 00:45:40,720
-Ezin dut sinetsi.

843
00:45:41,400 --> 00:45:43,640
Nire aitak
ez luke horrelakorik egingo.

844
00:45:43,720 --> 00:45:44,920
Nerea kaleratu zuen.

845
00:45:45,000 --> 00:45:47,240
Aste gutxi batzuk eman zituen
landetxean lanean.

846
00:45:47,680 --> 00:45:50,200
-Nereak ez zuen lanik behar;
dirua behar zuen.

847
00:45:50,760 --> 00:45:53,560
Eta behin dirua lortutakoan, ba...
-Zer esan nahi duzu?

848
00:45:53,960 --> 00:45:56,480
Horrek ez du esan nahi nire aitak
zerikusirik duenik

849
00:45:56,560 --> 00:45:58,360
Nerearen hilketarekin, ezta?

850
00:45:59,040 --> 00:46:00,680
Ez zara hori pentsatzen ariko.

851
00:46:02,240 --> 00:46:05,160
Jon, oso oker zaude!
-Zure aitak bazituen arrazoiak.

852
00:46:05,240 --> 00:46:07,160
-Nahikoa da, Jon!
Nire aitaz ari zara.

853
00:46:07,760 --> 00:46:09,400
-Egia jakin nahi zenuela uste nuen.

854
00:46:09,480 --> 00:46:12,080
-Baina esaten ari zaren horrek
ez du egiaren antzik ere.

855
00:46:12,160 --> 00:46:15,360
Zure droga zikina aurkitu duelako
zaude berarekin haserre, ezta?

856
00:46:15,440 --> 00:46:18,320
Nazkagarria da!
Ez zaitut berriro ikusi nahi!

857
00:46:18,400 --> 00:46:20,880
-Olatz...
-Ez hurbildu geurera, entzun?

858
00:46:20,960 --> 00:46:23,720
Ez hurbildu geurera!
-Olatz, zaude! Olatz!

859
00:46:25,440 --> 00:46:27,600
(Karraska hotsak)

860
00:46:34,080 --> 00:46:36,000
(Tentsiozko musika eta txoriak)

861
00:46:43,120 --> 00:46:44,600
Joxe, Olatz ikusi duk?

862
00:46:46,360 --> 00:46:49,280
Gauza bat komentatu nahi diat.
-Drogaren bila etorri al haiz?

863
00:46:49,360 --> 00:46:52,000
Jai daukak. Akabo hire negozioa.

864
00:46:52,480 --> 00:46:54,400
Balbemendin
ez duk zabor gehiago sartuko.

865
00:46:54,480 --> 00:46:56,800
-Sentitzen diat.
Bazekiat gaizki jokatu dudala.

866
00:46:56,880 --> 00:46:58,480
-Damu plantak egiten orain.

867
00:46:58,840 --> 00:47:00,440
Gaizki jokatu huela?

868
00:47:01,080 --> 00:47:04,080
Antton eta Olatz hiltzeko zorian
egon zituan, hire erruz!

869
00:47:04,160 --> 00:47:06,200
Putakume haiek etorri zirenean
pistolekin

870
00:47:06,280 --> 00:47:08,720
edozer gerta zitekean,
egundoko sarraskia.

871
00:47:09,200 --> 00:47:10,920
Eta hi, koldar hori,

872
00:47:11,000 --> 00:47:13,080
mutu egon hintzen. Hoa popatik.

873
00:47:13,160 --> 00:47:15,320
-Ez diat hirekin
sesioan hasteko asmorik.

874
00:47:15,800 --> 00:47:17,840
Beste kontu bati buruz
hitz egin nahi diat,

875
00:47:17,920 --> 00:47:20,000
eta garrantzitsua duk.
-Utz nazak bakean!

876
00:47:20,080 --> 00:47:22,200
Nik ez dut
hirekin hitz erdirik ere egin nahi.

877
00:47:22,280 --> 00:47:24,760
-Ez al duk jakin nahi
nork hil zuen hire alaba?

878
00:47:25,600 --> 00:47:27,600
-Ez hadi hasi nirekin jolasean.

879
00:47:28,000 --> 00:47:30,960
Hemen bertan garbituko haut bestela!
-Entzun, Joxe.

880
00:47:31,040 --> 00:47:34,680
Norbaitek nahita bultzatu hinduan
bi gazte horiek hiltzera.

881
00:47:34,760 --> 00:47:38,320
Bi mutil haiek errugabeak zituan.
Heuk ere badakik hori.

882
00:47:38,640 --> 00:47:41,080
-Hik zer ote dakik?
-Baina errua ez dik hirea.

883
00:47:41,440 --> 00:47:44,080
Norbaitek bi mutil horiei
leporatu nahi ziean

884
00:47:44,160 --> 00:47:46,200
Nerearen hilketa,
eta hitaz baliatu zuan

885
00:47:46,280 --> 00:47:49,000
bere helburua lortzeko.
Bera duk benetako erruduna

886
00:47:50,080 --> 00:47:51,720
eta berak hil zian hire alaba.

887
00:47:52,600 --> 00:47:55,160
Manipulatua izan hintzen
borrerolanak egiteko.

888
00:47:55,640 --> 00:47:57,240
Ondo atera zitzaioan jokaldia.

889
00:47:59,560 --> 00:48:02,400
-Eta zeinek hil zian?
Esan egidak bere izena!

890
00:48:08,000 --> 00:48:10,640
(Tentsiozko musika)

891
00:48:34,600 --> 00:48:36,840
Nereak xantaia egiten zioan Jesusi.

892
00:48:37,440 --> 00:48:40,240
-Zer esaten ari haiz?
-Bai. Dirua ematen ez bazion,

893
00:48:40,320 --> 00:48:43,360
bera bortxatu izanaz akusatzearekin.
-Jesusek?

894
00:48:43,880 --> 00:48:46,800
-Bai. Hemen,
landetxean lanean ibili zen garaian.

895
00:48:47,320 --> 00:48:50,920
Baina ez omen zuan egia,
Nereak asmatutako gezurra baizik,

896
00:48:51,360 --> 00:48:53,000
nahi beste diru ateratzeko.

897
00:48:53,360 --> 00:48:55,840
Jesusen ordaindu zizkioan
gutizia guztiak.

898
00:48:55,920 --> 00:48:57,200
Mugikorrak, bidaiak...

899
00:48:57,640 --> 00:48:59,400
Baina egunen batean
planto egin zian.

900
00:48:59,480 --> 00:49:01,080
-Hago isilik, gezurretan ari haiz!

901
00:49:01,160 --> 00:49:03,200
Gure alabak ez zian halakorik egingo
sekula!

902
00:49:03,280 --> 00:49:05,600
-Sentitzen diat, Joxe,
baina egia esaten ari nauk.

903
00:49:05,680 --> 00:49:08,240
-Eta hiri nork kontatu diok hori?
-Horrek ez dik axola.

904
00:49:08,320 --> 00:49:10,440
-Bai, axola dik, axola dik.
Axola dik, bai.

905
00:49:10,520 --> 00:49:12,160
Herri guztia
Nerearen kontra zegoan.

906
00:49:13,720 --> 00:49:16,200
Ez zuan aingerutxo bat,
bazekiat hainbeste.

907
00:49:16,520 --> 00:49:19,200
Baina esaten ari haizena
ez diat sinisten.

908
00:49:21,440 --> 00:49:23,280
(Tentsiozko musika)

909
00:49:23,680 --> 00:49:25,400
(Pausuak hurbiltzen)

910
00:49:31,040 --> 00:49:32,840
Beste nonbaitetik
aterako zian dirua!

911
00:49:33,720 --> 00:49:35,800
Beste lan batzuetan ibiltzen zian
tarteka.

912
00:49:36,600 --> 00:49:38,840
-Diru asko behar duk
haren bizimoduari eusteko,

913
00:49:39,080 --> 00:49:41,120
eta Jesusek ahalegin guztiak
egin zitian

914
00:49:41,200 --> 00:49:44,280
inork jakin ez zezan bi gazte horiek
Balbemendin egon zirela.

915
00:49:44,360 --> 00:49:47,960
Eta erru guztia Fermini bota zioan,
horregatik utzi zian aske.

916
00:49:48,280 --> 00:49:50,400
-Horrek ez dik zentzurik.
-Izango ez dik ba!

917
00:49:51,040 --> 00:49:53,520
Fermin Balbemendin egonda,
lehenago edo geroago

918
00:49:53,600 --> 00:49:56,080
jendeak jakin egingo zian
berak ez zuela zerikusirik

919
00:49:56,160 --> 00:49:58,080
Nereari gertatutakoarekin.

920
00:49:58,840 --> 00:50:02,520
Eta egia jakinda, susmo guztiak
Jesusen kontrakoak izango zituan.

921
00:50:06,120 --> 00:50:07,760
Eskerrik asko.

922
00:50:08,680 --> 00:50:10,600
Herria uzteko prestatzen ari gara.

923
00:50:10,800 --> 00:50:12,520
Uholdearriskua
gero eta handiagoa da.

924
00:50:12,600 --> 00:50:14,120
Ulertzen dut.
Peruk eta Maddik

925
00:50:14,200 --> 00:50:16,640
kanpoko norbaitekin
kontaktatu dute irrati bidez.

926
00:50:16,720 --> 00:50:18,960
Badirudi norbait etorriko dela
gu laguntzera.

927
00:50:19,640 --> 00:50:21,600
Eta hemen utzi behar nauzue?
Ez.

928
00:50:22,520 --> 00:50:24,640
Baten bat
etorriko da gero zure bila.

929
00:50:24,720 --> 00:50:26,400
Ez zaitez joan.

930
00:50:29,640 --> 00:50:31,760
Alkohol pixka bat eta bendak
behar ditut.

931
00:50:33,200 --> 00:50:34,240
Zer gertatu zaizu?

932
00:50:35,000 --> 00:50:37,320
Horrek ez du garrantzirik,
ondo merezia neukan.

933
00:50:39,280 --> 00:50:40,280
Erakutsi.

934
00:50:41,000 --> 00:50:44,280
Sentitzen dut, Esti,
Aneri lagundu behar diot.

935
00:51:01,080 --> 00:51:03,520
(Tentsiozko musika)

936
00:51:22,800 --> 00:51:25,240
(Txoriak)

937
00:51:33,440 --> 00:51:35,320
Zer egiten duk hemen?

938
00:51:36,920 --> 00:51:39,240
Zer gertatu zaik?
-Hire bila ibili nauk.

939
00:51:39,520 --> 00:51:41,040
-Hementxe naukak ba.

940
00:51:41,840 --> 00:51:43,200
-Zorte handia daukak.

941
00:51:43,960 --> 00:51:46,280
Hire hiru alabak
hire ondoan dauzkak oraindik.

942
00:51:46,360 --> 00:51:49,280
-Bai, tira.
-Hik ezin didak gauza bera esan.

943
00:51:50,720 --> 00:51:52,760
Baina ez diat
uste erru guztia nirea denik.

944
00:51:53,040 --> 00:51:54,200
-Zergatik diok hori?

945
00:51:54,280 --> 00:51:56,720
-Bazekiat zer egin hion
nire alabari.

946
00:51:56,800 --> 00:51:59,040
-Nik? Nereari?

947
00:52:00,120 --> 00:52:01,760
Baina zertaz ari haiz?

948
00:52:10,840 --> 00:52:12,280
Zer, Bittor?

949
00:52:15,640 --> 00:52:18,080
Zer da hau?
Ez al duzu begiratu behar?

950
00:52:18,160 --> 00:52:19,160
Bai, bai.

951
00:52:20,320 --> 00:52:21,640
Ezagutzen duzu, ezta?

952
00:52:22,920 --> 00:52:23,920
Ez.

953
00:52:24,400 --> 00:52:25,720
Nik baietz uste dut.

954
00:52:25,880 --> 00:52:28,400
Ane, ez dakit zertaz ari zaren.

955
00:52:29,840 --> 00:52:31,560
Bittorrek zerbait
kontatu behar digu.

956
00:52:31,760 --> 00:52:32,760
Adi ezan, Ane.

957
00:52:32,840 --> 00:52:35,720
Kokoteraino naukan hire jolasekin.
Ez dira jolasak, Antonio.

958
00:52:35,800 --> 00:52:37,840
Ezin dinagu denbora alperrik galdu.

959
00:52:37,920 --> 00:52:40,000
Egunsentirako dena prest
eduki behar dinagu.

960
00:52:40,080 --> 00:52:42,280
Hik hemen geratu nahi baldin badun,
hor konpon.

961
00:52:42,360 --> 00:52:43,360
Gu bagoazan.

962
00:52:43,440 --> 00:52:46,120
Lasai, dendena egiteko denbora
izango dugu eta.

963
00:52:46,600 --> 00:52:48,360
Ez al da hala, Bittor?
Nahikoa dun.

964
00:52:48,440 --> 00:52:50,360
Esan egiezu
zergatik hil zenuen Juantxo.

965
00:52:50,440 --> 00:52:52,960
Zer esaten ari haiz?
Egia eskatzen, besterik ez.

966
00:52:53,640 --> 00:52:54,640
Bittor...

967
00:52:55,920 --> 00:52:57,600
Egia al da Anek dioena?

968
00:52:58,360 --> 00:53:01,640
Froga guztiak dauzkagu, Bittor.
Orain aitortu nahi ez baduzu,

969
00:53:02,160 --> 00:53:04,520
Ertzaintzaren aurrean
nahiko denbora izango duzu.

970
00:53:08,040 --> 00:53:10,840
Bai. Nik hil nioan, Juantxo.
Zer?

971
00:53:11,720 --> 00:53:14,920
Baina istripu bat izan zuan.
Istripu inozo eta anker bat.

972
00:53:16,520 --> 00:53:19,680
-Bazekiat oker batzuk egin zituela,
baina Nerea ez zuan horrelakoa!

973
00:53:19,760 --> 00:53:22,000
Nerea maitekorra zuan, gozoa.

974
00:53:23,280 --> 00:53:25,400
Seguru nago hik zeozer egin hiola.
-Nik?

975
00:53:25,480 --> 00:53:27,600
Bai, hik!
Zer egin hion nire alabari?

976
00:53:28,520 --> 00:53:29,840
Esan egidak!

977
00:53:30,440 --> 00:53:33,120
Nik ez nioan ezer egin.
Hik hil huen, hik hil huen,

978
00:53:33,200 --> 00:53:34,920
esan egidak,
hik hil huen nire alaba!

979
00:53:35,000 --> 00:53:37,520
-Ez, lasai, ez ezak burua galdu!
-Zer gertatzen da?

980
00:53:38,440 --> 00:53:40,040
-Zure aitak nire alaba hil zuen.

981
00:53:40,120 --> 00:53:42,440
-Horrek ez du zentzurik,
ezagutzen duzu nire aita.

982
00:53:42,520 --> 00:53:44,000
-Zure aitak hil zuen!

983
00:53:44,960 --> 00:53:47,480
-Nork esan dizu hori?
Jon izan da, ezta?

984
00:53:50,480 --> 00:53:52,040
-Eta Joni sinetsi diok!

985
00:53:52,520 --> 00:53:54,160
Gu guztiak engainatu gaitik.

986
00:53:54,520 --> 00:53:57,280
Ala ahaztu egin zaik
zer aurkitu genian zuhaitz barruan?

987
00:53:57,640 --> 00:53:58,640
-Zoaz hemendik!

988
00:53:58,720 --> 00:54:01,800
-Azkenean egia jakingo diagu,
baina berandu ezingo duk.

989
00:54:02,720 --> 00:54:05,520
Inork ezingo dik gurpila geldiarazi!
Zer erran nahi duk?

990
00:54:05,600 --> 00:54:06,600
Behin hil diat,

991
00:54:07,320 --> 00:54:09,520
eta ez diat erreparorik izango
berriz hiltzeko.

992
00:54:16,400 --> 00:54:18,080
-Ondo zaude?
-(ARNASESTUKA) Bai.

993
00:54:18,840 --> 00:54:19,840
-Jon izan da.

994
00:54:20,400 --> 00:54:22,680
Jonek kontatu dio
istorio txoro hori.

995
00:54:23,000 --> 00:54:24,280
(Pausuak)

996
00:54:24,680 --> 00:54:26,120
-Esti, zer gertatu zaizu?

997
00:54:26,920 --> 00:54:28,520
-Ferminek ihes egin du.

998
00:54:30,360 --> 00:54:32,320
(Musika lasaia)

999
00:54:41,640 --> 00:54:42,640
Susana?

1000
00:54:44,360 --> 00:54:45,560
Susana.

1001
00:54:46,680 --> 00:54:48,240
Zer duzu, e?

1002
00:54:48,880 --> 00:54:50,360
-(AHOTS AHULAZ) Bittor...

1003
00:54:50,440 --> 00:54:53,480
non dago Bittor?
-Bittor? Ez dakit, ez dut ikusi.

1004
00:54:55,160 --> 00:54:58,000
Zerbait ikaragarria egin dut.
-Zer egin duzu?

1005
00:54:58,520 --> 00:55:00,360
Susana, zer egin duzu, e?

1006
00:55:04,880 --> 00:55:05,920
(AHAPEKA) "Joder".

1007
00:55:06,000 --> 00:55:08,120
Lagundu! Lagundu!

1008
00:55:08,680 --> 00:55:09,960
Susana, tira.

1009
00:55:11,000 --> 00:55:12,480
-Zer gertatu zaio?

1010
00:55:12,760 --> 00:55:15,200
-Bere buruaz beste egin du.
-Zer?

1011
00:55:15,680 --> 00:55:17,640
-Pilula mordoa hartu duela uste dut.

1012
00:55:17,720 --> 00:55:19,440
Tira, goazen.
-Zer esan diozu Joxeri?

1013
00:55:19,520 --> 00:55:21,360
Zergatik jarri duzu
nire aitaren kontra?

1014
00:55:21,440 --> 00:55:23,360
-Nekiena esan diot, besterik ez.
-Gezurra.

1015
00:55:23,440 --> 00:55:25,840
-Nahikoa da, Susana larri dago.
Ez al duzu ikusten?

1016
00:55:25,920 --> 00:55:27,920
Zoaz Aneren bila.
Nik bordara eramango dut,

1017
00:55:28,000 --> 00:55:29,640
ea botagura eragiten diodan.

1018
00:55:29,760 --> 00:55:32,640
-A! Kontuz ibili,
Ferminek ihes egin du.

1019
00:55:32,720 --> 00:55:34,320
-"Joder".
-Ez dakigu nora joan den.

1020
00:55:34,400 --> 00:55:35,400
-Tira, bizkor!

1021
00:55:35,600 --> 00:55:38,600
Nik ez nuen gertatzerik nahi,
baina Juantxo tematuta zegoen.

1022
00:55:39,560 --> 00:55:41,880
Nereari gertatutakoa
poliziari kontatu nahi zion.

1023
00:55:42,160 --> 00:55:44,400
Ni saiatu nintzen azaltzen,
hori ez zela bidea.

1024
00:55:44,640 --> 00:55:46,720
Elkarrekin egon behar genuela
auzi honetan

1025
00:55:47,000 --> 00:55:49,360
eta Joxek ez zuela horrelako
zigorrik merezi.

1026
00:55:51,600 --> 00:55:54,720
"Nik hire ama ezagutzen nian.
Bere oroimena zikintzen ari haiz".

1027
00:55:54,800 --> 00:55:57,200
Konbentzitzen saiatu nintzen,
baina alferalferrik.

1028
00:55:57,280 --> 00:55:58,320
Ez zegoen modurik.

1029
00:55:59,400 --> 00:56:02,360
Berdinberdin zitzaion Joxe kartzelan
usteltzen bazen ere.

1030
00:56:02,440 --> 00:56:05,960
Ez zuela besterik merezi
eta guk ere zigorra merezi genuela.

1031
00:56:07,160 --> 00:56:09,840
Arrebarekin oheratzen
denak betirako du galdua arima,

1032
00:56:09,920 --> 00:56:11,520
hori duk Akerbeltzen legea,

1033
00:56:11,600 --> 00:56:14,000
Akerbeltz, lehen eta orain
betiko legez.

1034
00:56:14,240 --> 00:56:16,280
-Juantxo, mesedez,
ez itzak gauzak okertu.

1035
00:56:16,360 --> 00:56:18,600
Ondo pentsatu
txorakeria bat egin aurretik.

1036
00:56:18,680 --> 00:56:20,560
Nik ez nekien
Susana nire arreba zenik.

1037
00:56:20,640 --> 00:56:22,520
Gezurra!
-Ezagutu nuenean, ez.

1038
00:56:22,600 --> 00:56:23,840
(OIHUKA) Gezurra!

1039
00:56:23,920 --> 00:56:26,320
Hire begiek gezurretan
ari haizela ziotek!

1040
00:56:26,400 --> 00:56:29,400
Hoa etorri haizen bidetik
bekatari halako hori,

1041
00:56:29,480 --> 00:56:32,320
nik ezin zioat lege zaharrak
agindutakoari uko egin,

1042
00:56:32,400 --> 00:56:34,520
bestela Akerbeltzek
zigortu egingo gaituk!

1043
00:56:34,600 --> 00:56:36,880
-Utzi sineskeria txatxu horiek.
-Ez!

1044
00:56:37,160 --> 00:56:38,280
Esan egingo zioat,

1045
00:56:38,560 --> 00:56:40,480
neska horrek
ez dik halakorik merezi.

1046
00:56:40,560 --> 00:56:43,800
Hark ez zekien egia, nik bai, ordea,
madarikatu alaena!

1047
00:56:43,880 --> 00:56:45,560
-Ez, ez dik ezer esango.
-Oker hago.

1048
00:56:45,640 --> 00:56:48,160
-Susanak ez dik ezer jakin behar.
-(OIHUKA) Oker hago!

1049
00:56:48,240 --> 00:56:50,840
(OIHUKA) Esan egin behar zioat,
egia esan behar zioat!

1050
00:56:50,920 --> 00:56:52,840
Bestela beranduegi izango duk.

1051
00:56:53,640 --> 00:56:56,360
Bere odola pozoitu aurretik
esan egingo zioat.

1052
00:56:56,800 --> 00:56:59,440
-Juantxo, geldi hemen, mesedez.
-Utzi bakean!

1053
00:56:59,520 --> 00:57:00,800
Alde hemendik, e!

1054
00:57:01,640 --> 00:57:03,760
-Juantxo, jaitsi ezak eskopeta hori,
mesedez.

1055
00:57:03,840 --> 00:57:05,680
Armaren tiro bidean jarri ninduan

1056
00:57:05,960 --> 00:57:08,080
eta ni arma kentzen saiatu nintzen.

1057
00:57:10,000 --> 00:57:12,440
Borrokan ari ginela
eskopetari tiro eragin zion.

1058
00:57:12,520 --> 00:57:13,760
(Tiroa)

1059
00:57:14,000 --> 00:57:15,000
Ez galdetu nola.

1060
00:57:17,320 --> 00:57:18,560
Istripu bat izan zen.

1061
00:57:19,160 --> 00:57:20,200
Ni ez naiz hiltzailea.

1062
00:57:20,280 --> 00:57:22,840
Eta zergatik egin zenion mehatxu
Bixentari oharrarekin?

1063
00:57:22,920 --> 00:57:24,000
Ez zen mehatxu bat.
Ez?

1064
00:57:24,080 --> 00:57:25,440
Ez, ez zen mehatxu bat.

1065
00:57:26,240 --> 00:57:28,080
Juantxoren heriotzarekin
zerikusia nuela

1066
00:57:28,160 --> 00:57:30,080
igarri zuen Bixentak.
Nola?

1067
00:57:31,320 --> 00:57:33,480
Nire lepokoa aurkitu zuen
gorpuaren ondoan.

1068
00:57:34,000 --> 00:57:35,000
Hori zen, beraz.

1069
00:57:35,080 --> 00:57:37,680
Eta hitz batzuk
egin zituen nirekin.

1070
00:57:38,360 --> 00:57:40,560
Ez zegoen ados nik egindakoarekin,
noski.

1071
00:57:44,480 --> 00:57:47,880
Zer, ama? Zer gertatzen da?
Zergatik deitu didazu?

1072
00:57:48,680 --> 00:57:49,680
Ezagutzen duzu?

1073
00:57:50,560 --> 00:57:52,440
Juantxoren gorpuaren ondoan
aurkitu dut.

1074
00:57:52,520 --> 00:57:54,200
Ba... Berea izango zen.

1075
00:57:54,280 --> 00:57:55,760
Biok dakigu hori ez dela egia.

1076
00:57:55,840 --> 00:57:58,600
Zintzilikario hau nik oparitu nizun
hemendik joan zinenean.

1077
00:57:58,680 --> 00:58:01,120
Baina hori ez da posible,
antzeko bat izango da.

1078
00:58:01,360 --> 00:58:02,920
Ez zaitez saiatu ni engainatzen.

1079
00:58:03,000 --> 00:58:05,280
Ni ez, Bittor.
Ama...

1080
00:58:06,200 --> 00:58:07,480
Emadazu.
Ez.

1081
00:58:08,280 --> 00:58:09,960
Neuk gordeko dut.

1082
00:58:12,040 --> 00:58:15,080
Baina nik lepokoa harrapatu nion
eta gero oharra utzi nion.

1083
00:58:15,280 --> 00:58:17,480
Ez nuen beste irtenbiderik.

1084
00:58:22,400 --> 00:58:24,600
Hanka sartze kate bat
izan da guztia.

1085
00:58:24,880 --> 00:58:26,760
Nik ez nion minik eman nahi inori.

1086
00:58:28,040 --> 00:58:29,840
Herria babesteagatik egin nuen.

1087
00:58:32,720 --> 00:58:35,800
Ulertu egin behar duzue,
nik ez nuen Juantxo hil nahi.

1088
00:58:38,120 --> 00:58:39,800
Badakit oker jokatu nuela,

1089
00:58:40,880 --> 00:58:42,920
baina une hartan ez nekien zer egin

1090
00:58:43,480 --> 00:58:46,600
eta gorpua lurperatzea
bururatu zitzaidan.

1091
00:58:47,400 --> 00:58:48,960
Gero beldurra sentitu nuen.

1092
00:58:49,600 --> 00:58:51,000
Errudun sentitzen nintzen.

1093
00:58:52,440 --> 00:58:54,760
Ez nekien jendeak ulertuko zuen
nik egindakoa,

1094
00:58:54,840 --> 00:58:58,280
Joxerekin ulertu zuten bezala.
Joxek alaba galdu zuen, baina zuk?

1095
00:59:00,240 --> 00:59:03,080
-Ane, zure laguntza behar dugu.
Zer da?

1096
00:59:03,160 --> 00:59:06,120
Oso larri dago. Bere buruaz
beste egiten saiatu da. Goazen.

1097
00:59:09,560 --> 00:59:11,760
(Haizea eta kilkerrak)

1098
00:59:20,880 --> 00:59:22,560
Arriskutik kanpo dago.

1099
00:59:23,200 --> 00:59:24,200
Botaka egin du

1100
00:59:24,280 --> 00:59:26,520
eta horrelako kasuetan,
hori da garrantzitsuena.

1101
00:59:26,600 --> 00:59:29,440
Ez al dio ondorio txarrik ekarriko?
Ez dut uste.

1102
00:59:29,520 --> 00:59:32,320
Intoxikazioa ez zaio
gorputzera zabaldu.

1103
00:59:32,400 --> 00:59:35,640
Oso denbora gutxi pasatu da
pilulak hartu eta bota bitartean.

1104
00:59:35,720 --> 00:59:39,160
Hobeto. Egunsentian
Balbemenditik irten behar dugu.

1105
00:59:40,000 --> 00:59:42,560
Dena den, hobe izango da
azterketa sakonago bat egitea,

1106
00:59:42,640 --> 00:59:44,200
badaezpada.

1107
00:59:44,560 --> 00:59:47,160
Ea umeek agindutako
laguntza hori laster iristen den.

1108
00:59:47,240 --> 00:59:48,440
Ja.

1109
00:59:49,160 --> 00:59:50,760
Gauza bat, Ane.

1110
00:59:51,920 --> 00:59:54,120
Bittorrena isilean
eraman behar dugu.

1111
00:59:55,240 --> 00:59:57,040
Kaka gehiegi harrotu dun herrian

1112
00:59:57,120 --> 00:59:58,960
eta ez dun komeni
gehiago zabaltzea.

1113
00:59:59,040 --> 01:00:01,280
Betikoa.
Horrelaxe ditun gauzak.

1114
01:00:01,360 --> 01:00:03,360
Bittorrena istripu bat izan zunan

1115
01:00:03,440 --> 01:00:05,480
eta ez din merezi
herrian dantzan jartzea.

1116
01:00:05,560 --> 01:00:08,360
Lasai. Ez dut ezer esango.
Hobeto.

1117
01:00:08,440 --> 01:00:11,080
Baina ez zuk eman dizkidazun
arrazoiengatik.

1118
01:00:11,160 --> 01:00:14,040
Bittor egindakoagatik zigortu
eta epaitu egin beharko lukete.

1119
01:00:14,120 --> 01:00:16,320
Zer esan nahi dun?
Susanagatik isilduko naiz.

1120
01:00:16,400 --> 01:00:18,240
Bere azken egunak
gogorrakizango dira

1121
01:00:18,320 --> 01:00:19,680
senarra kartzelan badauka.

1122
01:00:19,760 --> 01:00:23,360
Nahi dunan bezala,
baina gauza bat argi gera dadila:

1123
01:00:25,120 --> 01:00:27,080
Kontu honi buruz hitz erdirik ez.

1124
01:00:29,680 --> 01:00:31,400
Dena ondo?
Bai, ondo.

1125
01:00:33,320 --> 01:00:34,320
Landetxera noa.

1126
01:00:34,400 --> 01:00:37,120
Ane, kontuz ibili.
Zer ba?

1127
01:00:37,200 --> 01:00:39,200
Ferminek ihes egin du.

1128
01:00:42,760 --> 01:00:44,840
(Tentsiozko musika)

1129
01:00:50,040 --> 01:00:52,920
(ARNASESTUA)

1130
01:00:57,120 --> 01:00:59,000
(Tentsiozko musika)

1131
01:01:15,400 --> 01:01:17,000
Susana.

1132
01:01:17,680 --> 01:01:19,040
Susana.

1133
01:01:22,880 --> 01:01:25,240
-Zergatik esan zenidan gezurra?

1134
01:01:27,000 --> 01:01:28,440
-Maite zaitudalako.

1135
01:01:29,560 --> 01:01:32,880
Eta zu galtzeko beldur nintzelako.
-Nik ere maite zaitut.

1136
01:01:40,680 --> 01:01:42,640
Borrokan egin behar duzu, entzun?

1137
01:01:43,520 --> 01:01:44,520
Saiatu.

1138
01:01:46,480 --> 01:01:48,920
Gaixotasuna gaindituko duzu,
seguru nago.

1139
01:01:49,600 --> 01:01:51,480
Elkarrekin aurrera egingo dugu.

1140
01:01:52,400 --> 01:01:54,280
Bizitza berri bat daukagu zain.

1141
01:01:56,480 --> 01:01:58,840
-Badakit hiltzen ari naizela.
-(IZT EGITEN DU)

1142
01:01:59,160 --> 01:02:01,200
Ez esan hori, ez da egia.

1143
01:02:02,520 --> 01:02:04,120
-Zugatik ari naiz borrokan.

1144
01:02:06,000 --> 01:02:08,080
Zuk ematen didazu
aurrera egiteko indarra.

1145
01:02:08,160 --> 01:02:09,600
-Eta aurrera egingo duzu.

1146
01:02:12,320 --> 01:02:14,720
Gera zaitez hemen
eta emadazu eskua.

1147
01:02:19,640 --> 01:02:21,960
(Misteriozko musika)

1148
01:02:35,600 --> 01:02:37,640
(Kilkerrak)

1149
01:03:01,120 --> 01:03:03,600
(Tentsiozko musika)

1150
01:03:13,080 --> 01:03:16,320
Ane! Neu naiz.
Jon!

1151
01:03:20,800 --> 01:03:22,640
Badakit zer egiten duzun hemen.

1152
01:03:23,600 --> 01:03:25,960
Bere bila ari bazara,
laguntza beharko duzu.

1153
01:03:28,280 --> 01:03:30,280
Nik ondo ezagutzen ditut
paraje hauek.

1154
01:03:36,360 --> 01:03:38,440
(Tentsiozko musika)

1155
01:03:44,520 --> 01:03:46,160
Fermin?

1156
01:03:49,360 --> 01:03:51,040
Fermin!

1157
01:03:53,120 --> 01:03:55,200
Begiratu hor barruan.

1158
01:03:58,280 --> 01:04:00,480
(Kilkirrak)

1159
01:04:02,120 --> 01:04:03,800
Fermin!

1160
01:04:07,320 --> 01:04:09,520
(Kilkirrak)

1161
01:04:18,360 --> 01:04:20,880
Hor ez dago.
Hor ere ez.

1162
01:04:22,360 --> 01:04:23,880
Tira, goazen.
Ez.

1163
01:04:24,920 --> 01:04:27,560
Ferminek gordeleku gisa
erabiltzen zuen baserria.

1164
01:04:31,200 --> 01:04:33,000
(Kilkirrak)

1165
01:04:35,920 --> 01:04:38,240
Ane, buelta batzuk eman dizkiot
kontuari.

1166
01:04:39,040 --> 01:04:41,040
Eta gero eta garbiago ikusten dut.

1167
01:04:41,400 --> 01:04:43,280
Erruduna Jesus dela uste dut.

1168
01:04:44,240 --> 01:04:46,200
Berak hil zuen Nerea, seguru nago.

1169
01:04:48,360 --> 01:04:51,480
Gero gertatutakoak kasualitateak
eragindako istripuak izan dira,

1170
01:04:52,280 --> 01:04:53,600
besterik ez.

1171
01:04:57,280 --> 01:05:00,680
Joxek bi mendizale gazteak
hil zituen errudunak zirelakoan

1172
01:05:01,840 --> 01:05:05,800
eta Bittorrek Juantxo hil zuen
ertzainetara joango zen beldurrez.

1173
01:05:08,440 --> 01:05:10,760
Zerbait aurkitu duzu?

1174
01:05:12,040 --> 01:05:13,800
Ez al da arraroa?
Zer?

1175
01:05:15,520 --> 01:05:16,920
Begira.

1176
01:05:17,320 --> 01:05:20,000
Juantxok zorrotz ezabatzen zituen
egun guztiak.

1177
01:05:20,880 --> 01:05:22,520
Eta?

1178
01:05:23,320 --> 01:05:24,640
Ea...

1179
01:05:25,360 --> 01:05:27,360
Nerea uztailaren batean hil zuten,

1180
01:05:28,040 --> 01:05:32,120
baina Juantxok ekainaren 27an
utzi zion egunak ezabatzeari.

1181
01:05:33,200 --> 01:05:35,080
Horrek esan nahi du...

1182
01:05:35,200 --> 01:05:37,960
Juantxo Nerea baino
lau egun lehenago hil zutela.

1183
01:05:40,120 --> 01:05:42,560
Bittorrek...
Gezurra esan digu.

1184
01:05:44,520 --> 01:05:46,560
(Tentsiozko musika)

1185
01:05:47,240 --> 01:05:50,040
"Gizakia beti bizi izan da
askatasunaren gosez.

1186
01:05:51,360 --> 01:05:54,440
"Beharbada denok garelako
gure zirkunstantzien esklabu,

1187
01:05:54,600 --> 01:05:56,960
eta gauza gehiago behar izaten dugu
irauteko.

1188
01:05:58,160 --> 01:05:59,720
Eta hala ere beti bilatzen dugu

1189
01:05:59,800 --> 01:06:02,200
gure etorkizuna edertuko lukeen
askatasun hori.

1190
01:06:04,640 --> 01:06:07,160
Askatasuna nahi dugu
negar egiteko bada ere,

1191
01:06:07,240 --> 01:06:10,120
gorrotoa baztertzeko,
hanka sartzeko,

1192
01:06:12,280 --> 01:06:16,080
libre baita hiltzeko ere,
eta libre baita barkatzeko ere.

1193
01:06:17,440 --> 01:06:19,320
Baina libre garela uste izan

1194
01:06:19,400 --> 01:06:21,680
eta askatasun hori
gozatu nahi dugunean,

1195
01:06:21,760 --> 01:06:24,440
berriro ere
hor lotzen gaituzte kate motzean.

1196
01:06:24,800 --> 01:06:26,360
Eta orduan konturatzen gara

1197
01:06:26,440 --> 01:06:28,480
ez garela sekula
guztiz libre izango.

1198
01:06:29,720 --> 01:06:32,680
Halakoetan ezin izaten ditugu
gure ekintzak kontrolatu

1199
01:06:33,080 --> 01:06:35,200
eta etorkizunaren txotxongilo
bihurtzen gara".

1200
01:06:35,280 --> 01:06:37,000
Ezak burua galdu!
-Zer gertatzen da?

1201
01:06:36,680 --> 01:07:32,000
(Haizea)

1202
01:06:39,160 --> 01:06:40,440
(OIHU EGITEN DU)

1203
01:06:40,600 --> 01:06:42,800
Odoletan ordainduko didak!
Akabatu egingo haut!

1204
01:06:42,880 --> 01:06:44,400
(Tiroa)

1205
01:06:46,280 --> 01:06:49,160
Erantzunak nahi ditut,
herri honetan zer gertatu den.

1206
01:06:49,440 --> 01:06:51,240
-Hiltzaile bat naizela uste al duzu?

1207
01:06:51,320 --> 01:06:53,800
Hi saiatu nintzen Nerea hiltzen,
hik hil huen Nerea!

1208
01:06:53,880 --> 01:06:57,200
(NEGARREZ) Zer egin diat nik
horrelako zigor bat merezi izateko?

1209
01:06:57,280 --> 01:06:58,280
Altxatu burua.

1210
01:06:59,080 --> 01:07:00,640
Herritik alde egin behar diagu.

1211
01:07:00,720 --> 01:07:02,760
Urtegia lehertzeko zorian zegok!

1212
01:07:05,440 --> 01:07:07,560
(Tentsiozko musika)

1213
01:07:08,560 --> 01:07:09,800
Zer egiten duzu zuk hemen?

1214
01:07:09,880 --> 01:07:11,200
Ni Jonen zain geratuko naiz.

1215
01:07:11,280 --> 01:07:12,280
Kabroia!

1216
01:07:12,360 --> 01:07:14,560
Barrutik ordainduko duk
nire alabari egindakoa!

1217
01:07:14,640 --> 01:07:17,200
Joxe!
Ez ezazu erokeria gehiago egin.

1218
01:07:18,640 --> 01:07:20,280
(Telefonoa)

1219
01:07:20,360 --> 01:07:22,080
Esti, telefonoa da!

1220
01:07:22,200 --> 01:07:23,360
(Telefonoa)

1221
01:07:23,640 --> 01:07:25,880
Ez, Joxe, ez! Geldi!

