Tfe

Ongi etorri tfe-ren webgunera...

S01E27 - 27. Lurrak berdinduko gaitu.eu.srt

Deskargatu
1
00:00:00,160 --> 00:00:01,640
Baina ni kartzelan sartuta ere,

2
00:00:01,720 --> 00:00:03,760
ez ahaztu hiltzaile bat dagoela
zuen artean.

3
00:00:03,840 --> 00:00:06,400
Aukera bakarra daukagu:
herria abandonatzea.

4
00:00:06,680 --> 00:00:07,680
Entzun duzu, ez?

5
00:00:07,760 --> 00:00:09,280
-Noski.
-Eta zer esan dute?

6
00:00:09,600 --> 00:00:12,800
Hil nazazu, Ane!
Oraintxe duzu aukera!

7
00:00:12,880 --> 00:00:14,720
Jonekin alde egitea duzu buruan.
-Bai.

8
00:00:16,240 --> 00:00:18,800
Zerbait aurkitu dudala uste dut.
Hau droga da.

9
00:00:19,280 --> 00:00:22,200
Zer gertatzen da nire aitarekin?
-Nereak txantajea egiten zion.

10
00:00:22,280 --> 00:00:24,320
Edo dirua ematen zion,
edo bestela herrikoei

11
00:00:24,400 --> 00:00:26,040
kontatuko zion bera bortxatu zuela.

12
00:00:26,120 --> 00:00:27,760
Gu biok anai-arrebak garela.

13
00:00:31,560 --> 00:00:34,160
Sentitzen dut, Esti.
Aneri lagundu behar diot.

14
00:00:36,640 --> 00:00:39,720
Zergatik hil zenuen Juantxo?
Bai, nik egin nuen.

15
00:00:40,360 --> 00:00:42,720
Borrokan ari ginela,
eskopetak tiro egin zuen.

16
00:00:43,400 --> 00:00:44,400
(Tiroa)

17
00:00:44,480 --> 00:00:45,840
Ez begiratu horrela.

18
00:00:45,920 --> 00:00:48,480
Zuk hil zenuen!
Esan zuk hil zenuela nire alaba!

19
00:00:49,400 --> 00:00:53,200
Zergatik esan zenidan gezurra?
-Maite zaitudalako.

20
00:00:54,440 --> 00:00:55,720
Horrek esan nahi du...

21
00:00:56,320 --> 00:00:59,120
Juantxo Nerea baino
lau egun lehenago hil zutela.

22
00:01:01,360 --> 00:01:02,680
Bittorrek.

23
00:01:06,120 --> 00:01:08,680
(Telesailaren musika)

24
00:01:33,560 --> 00:01:35,400
(Beleak)

25
00:01:42,560 --> 00:01:44,760
(Musika lasaia)

26
00:01:51,560 --> 00:01:54,640
"Batzuetan, kemena izatea da
bizitzako gauzarik zailena.

27
00:01:55,520 --> 00:01:57,280
Gure akatsak onartzeko kemena.

28
00:01:57,920 --> 00:02:01,240
Bere garaian ikusi nahi ez genuenari
aurrez aurre begiratzeko kemena".

29
00:02:07,120 --> 00:02:08,120
(OIHUKA)

30
00:02:13,160 --> 00:02:16,920
Alabaren heriotza odoletan
ordainduko didazu!

31
00:02:26,360 --> 00:02:27,840
Akatu egingo zaitut!

32
00:02:30,560 --> 00:02:32,720
"Min eman zigutenei
aurre egiteko kemena,

33
00:02:33,280 --> 00:02:34,800
adorerik galdu gabe.

34
00:02:39,000 --> 00:02:41,800
Egia jakiten denean,
ez da aski izaten.

35
00:02:42,400 --> 00:02:44,080
Kemena behar da egia onartzeko,

36
00:02:45,000 --> 00:02:46,760
eta egiak eragindako
erantzukizunari

37
00:02:46,840 --> 00:02:49,680
aurre egin behar zaio,
bizkarrik erakutsi gabe".

38
00:02:58,400 --> 00:03:00,480
Ezin nuen lorik egin.
-Ezta neuk ere.

39
00:03:01,080 --> 00:03:03,280
Eta zer gertatuko da orain?
-Batek daki.

40
00:03:03,600 --> 00:03:06,480
-Beldur zara?
-Bai, eta zu?

41
00:03:08,160 --> 00:03:10,480
"Beldurtzen gaituen zer hori
errepikatzen denean,

42
00:03:10,720 --> 00:03:13,400
batez ere isilik ez geratzeko
kemena izan behar da.

43
00:03:13,880 --> 00:03:15,680
Ozen mintzatzeko kemena.

44
00:03:17,240 --> 00:03:19,920
Izan ere, isiltasunak ez gaitu
arriskutik babesten.

45
00:03:20,640 --> 00:03:22,960
eta estu-estu lotzen gaitu,
gu gatibu izateko".

46
00:03:24,000 --> 00:03:27,600
Isiltasuna soka sendoa da,
eta estu-estu lotzen gaitu.

47
00:03:28,240 --> 00:03:29,880
gu gatibu izateko".

48
00:03:33,200 --> 00:03:36,480
Joder, Bittor.
Kostatu egiten zait sinestea.

49
00:03:37,760 --> 00:03:39,600
Herri honetan inork ez du
egia esaten.

50
00:03:40,520 --> 00:03:43,160
Zuretzat oso gogorra izango da,
ezta?

51
00:03:44,800 --> 00:03:46,120
Fermin harrapatzea nahi dut.

52
00:03:46,600 --> 00:03:48,440
Ez dut bakerik izango
harrapatu arte.

53
00:03:49,360 --> 00:03:51,160
Niri eta nire familiari
eragin digun

54
00:03:51,240 --> 00:03:53,720
sufrimenduaren erdia
sufrituko balu,

55
00:03:54,440 --> 00:03:56,400
orduan konformatuko nintzateke.

56
00:03:57,240 --> 00:03:59,240
Nik ez nion minik egin Nereari.

57
00:04:00,120 --> 00:04:02,280
Egia da sasoi batez
dirua eman niola,

58
00:04:04,000 --> 00:04:06,160
baina gero oker nenbilela
ohartu nintzen.

59
00:04:07,560 --> 00:04:09,440
Nereak ez zuela amore emango.

60
00:04:10,240 --> 00:04:12,520
Haren diru-gosea ase ezina zela.

61
00:04:13,200 --> 00:04:15,040
Horrexegatik bidali nuen
landetxetik.

62
00:04:16,200 --> 00:04:18,440
Diru gehiago ez niola emango
esan nion.

63
00:04:19,160 --> 00:04:21,760
Eta berdin zitzaidala
berak asmatutako gezur hura

64
00:04:21,840 --> 00:04:23,880
plazaz plaza zabaltzen bazuen ere.

65
00:04:23,960 --> 00:04:26,920
-Zergatik ez zenidan ezer esan?
-Ez nekien nola esan.

66
00:04:27,720 --> 00:04:29,920
Zu gazteegia zara ulertzeko.
-Gazteegia?

67
00:04:31,520 --> 00:04:34,280
(HASPEREN) Bueno, niretzat...

68
00:04:35,640 --> 00:04:38,480
niretzat ume bat zara oraindik.
-Ba oker zaude, ez naiz umea.

69
00:04:38,560 --> 00:04:41,880
-Badakit. Askar hazi zara
etz ni ez naiz konturatu.

70
00:04:41,960 --> 00:04:43,440
-Edo ez duzu ikusi nahi izan.

71
00:04:43,520 --> 00:04:46,240
Hala ere, ez duzu erreparorik izan
nire bizitzan sartzeko.

72
00:04:46,560 --> 00:04:47,560
-Zergatik diozu hori?

73
00:04:47,640 --> 00:04:49,960
-Bazenekien Jon eta ni
elkarrekin geundela,

74
00:04:50,040 --> 00:04:51,640
eta ez zenidan zure iritzia eman.

75
00:04:51,720 --> 00:04:54,240
Horren ordez, gure artekoa
izorratzen ahalegindu zara.

76
00:04:54,320 --> 00:04:55,680
-Zu babesteko egin dut.

77
00:04:55,760 --> 00:04:57,600
Nire erabaki propioak hartzeko
gai naiz.

78
00:04:57,680 --> 00:05:00,240
Utzi nire bizitzan sartzeari!
Nirea da, ez zurea.

79
00:05:01,480 --> 00:05:04,400
Erantzunak nahi ditut.
Herri honetan zer gertatu den,

80
00:05:04,840 --> 00:05:07,960
egia jakin nahi dut.
Bueno, Ane. Zerbait aurreratu dugu.

81
00:05:08,440 --> 00:05:10,920
Orain badakigu Juantxo
Nerea baino lehen hil zutela.

82
00:05:11,840 --> 00:05:15,520
Bai, baina nork egin zuen?
Eta nork hil zuen orduan Nerea?

83
00:05:15,720 --> 00:05:17,760
Ez dakit. Jesusek ala Bittorrek?

84
00:05:17,840 --> 00:05:20,080
Ez dakit, neu ere
jokoz kanpo gelditu naiz.

85
00:05:20,160 --> 00:05:21,800
Hemen ez dago kasualitaterik.

86
00:05:21,880 --> 00:05:24,040
Bittorren etxean
begiratu beharko genuke.

87
00:05:24,120 --> 00:05:27,200
Ez da ideia txarra,
baina arriskutsua litzateke.

88
00:05:27,840 --> 00:05:30,440
Ez pentsa,
Bittor orain zure bordan egongo da,

89
00:05:30,520 --> 00:05:31,880
Susanaren ondoan.

90
00:05:32,120 --> 00:05:34,240
Eta ez dut uste denbora
pixka batean behintzat

91
00:05:34,320 --> 00:05:36,480
handik mugituko denik.
Arrazoi duzu, bai.

92
00:05:36,560 --> 00:05:38,600
Goitik behera
arakatu behar dugu bere etxea.

93
00:05:38,680 --> 00:05:40,520
Han zer aurkituko dugu, ba?

94
00:05:40,600 --> 00:05:43,320
Ez dakit, baina zerbait egongo da.

95
00:05:45,920 --> 00:05:48,280
Badakit
Jonek gaizki egin zuela, baina...

96
00:05:48,360 --> 00:05:49,960
nirekin hasi aurretik egin zuen.

97
00:05:50,040 --> 00:05:51,960
-Horrek bere erantzukizuna
arintzen al du?

98
00:05:52,360 --> 00:05:54,280
-Baina Jonek...
-Zuk bazenekien droga hori

99
00:05:54,360 --> 00:05:55,960
gordeta zuela?
-Ez.

100
00:05:58,160 --> 00:06:00,760
Ez didazu sinesten?
-Bai, nola ez.

101
00:06:02,560 --> 00:06:03,920
Eta nirekin?

102
00:06:05,640 --> 00:06:07,280
Fidatzen zara nirekin?

103
00:06:09,120 --> 00:06:11,200
Hiltzaile bat naizela uste al duzu?

104
00:06:12,400 --> 00:06:13,840
-Ez.

105
00:06:15,920 --> 00:06:17,640
-Ez dut ihes egiteko motiborik.

106
00:06:17,720 --> 00:06:20,240
Ez dut deus okerrik egin.
-Sinesten dizut.

107
00:06:21,480 --> 00:06:23,640
Badakit ez zenukeela
halakorik egingo.

108
00:06:24,440 --> 00:06:26,000
Ezagutzen zaitut.

109
00:06:26,800 --> 00:06:28,200
Nire aita zara.

110
00:06:30,920 --> 00:06:32,680
(Musika lasaia)

111
00:06:43,200 --> 00:06:44,200
Zer moduz zaude?

112
00:06:46,880 --> 00:06:48,080
-Maite zaitut.

113
00:06:50,880 --> 00:06:51,880
-Beldur nintzen.

114
00:06:53,600 --> 00:06:55,560
-Zeren beldur?
-Hitz horiek,

115
00:06:56,480 --> 00:06:58,200
ez ote nituen gehiago entzungo.

116
00:07:00,000 --> 00:07:02,440
-Hain gutxi fidatzen zara nitaz?
-Ez da hori.

117
00:07:04,720 --> 00:07:06,960
-Konfiantza handiagoa
izan beharko zenuke nigan.

118
00:07:08,800 --> 00:07:10,400
Hain zuzen ere,

119
00:07:11,040 --> 00:07:13,000
maite zaitudalako
egin nuen egin nuena.

120
00:07:15,400 --> 00:07:16,920
Jabetzen naiz

121
00:07:17,720 --> 00:07:18,880
gaizki jokatu nuela.

122
00:07:20,200 --> 00:07:23,200
Txorakeria bat izan zela
pilulak hartzea.

123
00:07:24,680 --> 00:07:26,080
Orain ulertzen duzu, ezta?

124
00:07:27,640 --> 00:07:30,040
-Ulertzen duzu zergatik ezin nizun
egia esan?

125
00:07:36,080 --> 00:07:38,120
Gelara noa nire gauzak jasotzera.

126
00:07:39,040 --> 00:07:41,120
Bide batez,
gainerakoak esnatuko ditut.

127
00:07:41,200 --> 00:07:43,520
-Ongi.
-Peru ere esnatuko dut.

128
00:07:44,200 --> 00:07:45,960
Landetxean geratu da lo egiten.

129
00:07:47,280 --> 00:07:48,840
Gero elkartuko naiz zuekin.

130
00:08:06,160 --> 00:08:07,160
Bittor...

131
00:08:07,840 --> 00:08:11,320
nik maite zaitut.

132
00:08:13,920 --> 00:08:15,440
Berdin zait nor zaren.

133
00:08:16,720 --> 00:08:19,200
-Seguru?
-Inoiz baino gehiago.

134
00:08:20,480 --> 00:08:22,560
-Eta nik ezer baino gehiago
maite zaitut.

135
00:08:23,320 --> 00:08:25,000
Zer egingo nuke nik zu gabe?

136
00:08:27,920 --> 00:08:29,880
(Misteriozko musika)

137
00:08:39,400 --> 00:08:41,440
Zer nahi duzu?
Zu saiatu zinen Ane hiltzen!

138
00:08:41,520 --> 00:08:43,200
Ez.
Ez esan gezurrik!

139
00:08:43,480 --> 00:08:46,000
Benetan ari naiz.
Zuk hil zenuen Nerea.

140
00:08:46,080 --> 00:08:48,880
Baina beldur zinen
Anek egia jakingo ote zuen.

141
00:08:48,960 --> 00:08:50,920
Oso gertu zebilen, ezta?

142
00:08:51,000 --> 00:08:52,440
Gertuegi.

143
00:08:52,520 --> 00:08:55,280
Zure bizitza hankaz gora jartzeko
zorian zegoen, ezta hala?

144
00:08:55,360 --> 00:08:57,840
Esan egia!
Ez, nik ez nuen Nerea hil!

145
00:08:57,920 --> 00:09:00,080
Ez dizut sinesten!
Egia esaten ari naiz!

146
00:09:00,160 --> 00:09:01,400
Zaude isilik!

147
00:09:02,320 --> 00:09:04,200
(Tentsiozko musika)

148
00:09:15,160 --> 00:09:17,040
Zuk zer duzu jokoan?
Asko.

149
00:09:18,000 --> 00:09:20,960
Zer irabazten duzu?
Irabazi ezer ez, galdu guztia.

150
00:09:21,200 --> 00:09:24,400
Askatasuna, jakina. Ane?
Bai, Ane.

151
00:09:24,840 --> 00:09:27,240
Nire esku dagoen guztia egingo dut
Ane babesteko.

152
00:09:29,600 --> 00:09:31,480
Ez ezazu zure burua engainatu.

153
00:09:31,560 --> 00:09:33,320
Ane dagoeneko galdu duzu.

154
00:09:33,480 --> 00:09:36,160
Badakit,
baina gauza batez konturatu naiz.

155
00:09:36,240 --> 00:09:40,320
Edozer egingo nuke, edozer,
hura sufritzen ikusi baino lehen.

156
00:09:40,560 --> 00:09:43,240
Ez nintzateke inor hiltzera
iritsiko, baina zuk...

157
00:09:43,320 --> 00:09:47,000
Nik? Zuk sorrarazi duzu hemen
sufrimendu gehien, anker horrek!

158
00:09:47,080 --> 00:09:48,760
Zaude isilik!

159
00:09:50,280 --> 00:09:53,320
Ez dut hemendik alde egingo,
hura salbu egon arte.

160
00:09:53,960 --> 00:09:55,480
Hiltzaile bat dago Balbemendin,

161
00:09:55,560 --> 00:09:57,960
eta ez naiz hemendik mugituko
nor den jakin arte.

162
00:09:58,040 --> 00:10:01,000
Eta zer egingo duzu?
Denak akabatu hura babesteko?

163
00:10:10,960 --> 00:10:13,840
Dirua atera zidan. Diru asko, bai.

164
00:10:14,840 --> 00:10:17,640
Baina gero aurre egin nion,
eta hor bukatu zer guztia.

165
00:10:17,720 --> 00:10:19,520
Ez zen beste ezer gertatu.

166
00:10:20,200 --> 00:10:23,200
Aurre egin zeniola?
Alferrik ari zara.

167
00:10:24,960 --> 00:10:27,800
Okerreko pertsona aukeratu duzu.
Nik ez nuen hil.

168
00:10:27,880 --> 00:10:29,440
Gauza bakarra egin nuen ni,

169
00:10:31,040 --> 00:10:33,120
bi mutiko horiek lurperatzen
lagundu nien

170
00:10:33,480 --> 00:10:35,480
Antonio, Joxe eta Bittorri.

171
00:10:37,840 --> 00:10:41,000
Lehenago edo geroago
jakin beharreko kontua zen.

172
00:10:42,280 --> 00:10:43,640
Konturatu zara.

173
00:10:45,200 --> 00:10:46,240
Bai.

174
00:10:46,560 --> 00:10:48,440
Banoa bere bila.
Nora zoaz, Joxe?

175
00:10:48,520 --> 00:10:50,840
Kendu zaitez aurretik!
Nora zoaz eskopeta hartuta?

176
00:10:50,920 --> 00:10:52,080
Kentzeko esan dizut!

177
00:10:52,160 --> 00:10:55,040
Hau Jesus eta nire arteko kontua da!
Ez muturrik sartu!

178
00:10:55,200 --> 00:10:57,840
Joxe, ez ezazu erokeriarik egin.

179
00:10:58,280 --> 00:11:00,880
Nire alaba hil zuen.
Horrek ez du zentzurik.

180
00:11:00,960 --> 00:11:03,680
Jesus ondo ezagutzen dut,
eta badakit zertarako gai den.

181
00:11:03,760 --> 00:11:06,640
Eta Jesusek ez zuen Nerea hil.
-Joxe!

182
00:11:07,720 --> 00:11:09,240
Antoniok arrazoi du.

183
00:11:09,800 --> 00:11:11,640
Ez dakigu seguru
bera izan den edo ez.

184
00:11:11,880 --> 00:11:13,840
Ez dugu frogarik.
-Ze froga eta ze kristo?

185
00:11:13,920 --> 00:11:16,320
Zuk esan zenidan eta!
Seguru esan zenidan!

186
00:11:16,400 --> 00:11:18,400
-Bai, Joxe, baina gauzak
aldatu egin dira.

187
00:11:19,160 --> 00:11:21,680
-(HASPEREN)

188
00:11:22,800 --> 00:11:24,560
(NEGARREZ) Den-dena galdu dut.

189
00:11:25,440 --> 00:11:26,720
Den-dena.

190
00:11:27,800 --> 00:11:32,080
Nire alaba hil zuten,
eta nik bi errugabe hil nituen.

191
00:11:33,200 --> 00:11:34,840
Bi umemoko.

192
00:11:37,720 --> 00:11:39,600
Karmele burutik jota dago.

193
00:11:40,240 --> 00:11:44,080
Zer egin dut nik
horrelako zigorra merezi izateko?

194
00:11:44,600 --> 00:11:46,880
(NEGARREZo Zer egin dut nik?

195
00:11:46,960 --> 00:11:49,080
Ez, Joxe, altxa burua.

196
00:11:49,160 --> 00:11:52,000
Ez, motel. Ez, Joxe, ez.

197
00:11:52,480 --> 00:11:54,480
(Ekaitza)

198
00:11:55,840 --> 00:11:58,800
Herritik alde egin behar dugu.
Urtegia erotzeko zorian dago!

199
00:11:58,880 --> 00:12:00,600
Zenbat denbora daukagu?
Gutxi!

200
00:12:02,920 --> 00:12:04,760
(Ostotsak)

201
00:12:16,160 --> 00:12:18,520
Zure kabuz ibiltzeko indarra
izango duzu.

202
00:12:18,720 --> 00:12:20,000
-Hala beharko.

203
00:12:20,520 --> 00:12:22,920
Urak gu irensteko arriskua dago,
ezta?

204
00:12:24,160 --> 00:12:26,120
-Badaezpadako neurria da,
besterik ez.

205
00:12:28,480 --> 00:12:30,200
-Zer gertatzen da?

206
00:12:31,400 --> 00:12:33,760
-Tori, hartu infusioa.
On egingo dizu.

207
00:12:33,840 --> 00:12:35,240
-Zergatik ematen didazu?

208
00:12:35,440 --> 00:12:37,920
-Ez duzu sufritzen jarraitu nahiko,
ezta?

209
00:12:38,000 --> 00:12:41,560
Gainera, ibilaldirako on egingo
dizu. Hartu.

210
00:12:43,040 --> 00:12:44,320
-Arrazoi duzu,

211
00:12:45,360 --> 00:12:47,360
ez du zentzurik
sufritzen jarraitzeak.

212
00:12:47,440 --> 00:12:48,440
-Ba ez.

213
00:12:49,120 --> 00:12:50,120
Susana,

214
00:12:50,640 --> 00:12:53,640
asko pozten naiz Bittor
eta zure artekoa konpondu izanaz.

215
00:12:54,040 --> 00:12:56,840
Zuek biok elkarrekin egoteko
eginak zarete.

216
00:12:57,840 --> 00:13:01,040
-Badakizu egia?
-Ez dut ezer jakin nahi.

217
00:13:01,920 --> 00:13:04,040
Horiek zuen arteko gauzak dira.

218
00:13:05,440 --> 00:13:09,080
-Halaxe da, bai. Mila esker.
-Ez da ezer.

219
00:13:12,400 --> 00:13:15,960
Honek ez du itxura onik.
Horrela jarraitzen badu...

220
00:13:17,920 --> 00:13:20,920
-Bittor laster itzuliko da.
Hala esan dit, behintzat.

221
00:13:21,000 --> 00:13:24,320
(Ostotsak)

222
00:13:33,760 --> 00:13:36,360
(Misterio musika)

223
00:13:42,800 --> 00:13:45,040
(Ostotsak)

224
00:13:47,400 --> 00:13:49,040
Jesus.

225
00:13:58,840 --> 00:14:01,160
(IRAKURTZEN)
Nerea Gabiola Gonzalez.

226
00:14:01,960 --> 00:14:03,560
4000 euroko transferentzia.

227
00:14:04,360 --> 00:14:05,360
Bai!

228
00:14:08,240 --> 00:14:10,400
Begira mezu hau,
bankuak bidalitakoa da.

229
00:14:10,480 --> 00:14:12,200
Ekainak 28.

230
00:14:12,280 --> 00:14:14,960
Norbaitek 4000 euro
sartu zizkion bere kontuan.

231
00:14:15,040 --> 00:14:16,560
Hil baino bi egun lehenago.

232
00:14:21,560 --> 00:14:23,240
Zer egiten duzu zuk hemen?

233
00:14:24,400 --> 00:14:25,600
Noiz askatuko nauzu?

234
00:14:25,680 --> 00:14:27,800
Ez dut zu askatzeko
inolako asmorik.

235
00:14:27,880 --> 00:14:29,520
Hemen geratuko gara biok.

236
00:14:29,600 --> 00:14:32,440
Etor dadila Ertzaintza.
Aurki gaitzala biok elkarrekin.

237
00:14:32,760 --> 00:14:35,080
Bi hiltzaileak zulo berean.
Lana erraztuko diegu.

238
00:14:35,160 --> 00:14:37,400
Hor goian laster somatuko dute
nire falta.

239
00:14:37,640 --> 00:14:39,480
Berehala izango dira hemen.

240
00:14:39,680 --> 00:14:41,520
Juantxoren gorpua topatu zutenean,

241
00:14:41,600 --> 00:14:44,160
Bixentak zerbait aurkitu zuen
gorpuaren ondoan.

242
00:14:44,560 --> 00:14:46,240
Hiltzailea zu zinela konturatu zen.

243
00:14:46,840 --> 00:14:49,080
Eta zu babesten jardun du
denbora guztian.

244
00:14:49,640 --> 00:14:51,720
Baina zuk mehatxua egin zenion.
Aska nazazu!

245
00:14:51,800 --> 00:14:54,440
Horregatik joan zen Balbemenditik!
Zergatik bestela?

246
00:14:54,520 --> 00:14:56,640
Mehatxua egin zenion, ezta?
Zu izan zinen!

247
00:14:56,960 --> 00:14:58,880
Zu izan zinen.
Ni izan nintzela?

248
00:14:59,080 --> 00:15:01,120
Ez dakit zertaz ari zaren.
Bai, badakizu.

249
00:15:01,200 --> 00:15:02,480
Gu denok engainatu gaituzu.

250
00:15:02,560 --> 00:15:04,280
Ane, ez dakit
zer asmatu duzun orain.

251
00:15:04,360 --> 00:15:05,640
Ez dut ezer asmatu, Bittor.

252
00:15:05,720 --> 00:15:08,440
Zenbat argudio, zenbat hipotesi
oker erabili duzu egunotan.

253
00:15:08,520 --> 00:15:11,640
Bai, hanka sartu nuen.
Alderantziz imajinatu nuen dena.

254
00:15:11,720 --> 00:15:14,880
Baina oker nengoen.
Lehenengo Juantxo hil zenuen.

255
00:15:15,720 --> 00:15:17,960
Juantxo Nerea baino lehen hil zen,
eta ez gero.

256
00:15:18,240 --> 00:15:20,200
Zuk besterik sinestarazi badiguzu
ere.

257
00:15:20,840 --> 00:15:23,840
Horrek ez du ez buru, ez hanka.
Aski da, Ane. Aski.

258
00:15:24,120 --> 00:15:26,000
Eta mugi,
uholdetik libratu nahi badugu,

259
00:15:26,080 --> 00:15:28,280
gauzak prestatu behar ditugu.
Zergatik, Bittor?

260
00:15:28,680 --> 00:15:30,720
Zergatik?
Galtzeko hainbeste izanda.

261
00:15:31,360 --> 00:15:34,000
Susana zure ondoan izanda.
Esaidazu zuk zeuk.

262
00:15:34,400 --> 00:15:36,640
Dena hain garbi baduzu, esaidazu.

263
00:15:36,960 --> 00:15:39,120
Seguruenik Nereak
den-dena ikusi zuen.

264
00:15:39,200 --> 00:15:41,960
Lasaitu zaitez, Juantxo, mesedez.

265
00:15:43,840 --> 00:15:45,800
(Tiroa)

266
00:15:52,280 --> 00:15:54,080
Gero txantajea egin zizun,

267
00:15:54,160 --> 00:15:56,720
ikusitakoa
herrikoei kontatuko ziela esanez.

268
00:15:57,040 --> 00:15:58,800
Ez zen hori
egiten zuen lehen aldia.

269
00:15:58,880 --> 00:16:01,360
Eta zuk bere isiltasuna
erosi zenuen, diruaren truke.

270
00:16:02,520 --> 00:16:04,320
Hemen daukat froga garbia, Bittor.

271
00:16:04,520 --> 00:16:06,680
4000 euroko transferentzia
Nerearen kontura.

272
00:16:06,760 --> 00:16:08,880
Diru askotxo neska bati emateko,
ez duzu uste?

273
00:16:08,960 --> 00:16:11,400
Zu bai neska azkarra, e?
Oso ondo ari zara.

274
00:16:11,480 --> 00:16:13,880
Segi, segi kontakizunarekin.

275
00:16:15,200 --> 00:16:17,000
Bazenekien Nereak ez zuela etsiko.

276
00:16:17,200 --> 00:16:19,440
Dirua eskatuko zizula
behin eta berriro.

277
00:16:21,520 --> 00:16:23,480
Zer gertatu zaizu?
-Zer egiten duzu hemen?

278
00:16:23,560 --> 00:16:25,440
-Esango al didazu
zer gertatu zaizun?

279
00:16:25,520 --> 00:16:28,080
-Herriko horiek emagaldu baten
moduan tratatu naute.

280
00:16:28,160 --> 00:16:31,400
-Nork? Zure bi laguntxo horiek?
-Bai, erotu egin dira.

281
00:16:32,400 --> 00:16:34,240
Zakil bero halakoak!
-Minik eman dizute?

282
00:16:34,320 --> 00:16:35,320
-Ez.
-Seguru?

283
00:16:35,400 --> 00:16:36,800
-Ezetz ba! Utz nazazu bakean!

284
00:16:36,880 --> 00:16:38,400
Denak manipulatu zenituen.

285
00:16:39,240 --> 00:16:41,680
Ezeren kulparik ez zuten
bi gazte haiek hil zituzten,

286
00:16:41,760 --> 00:16:43,360
eta ez zenuen ezer esan.

287
00:16:45,200 --> 00:16:48,600
Nahikoa da! Bukatu dira
kontutxoak, hipotesiak...

288
00:16:48,680 --> 00:16:50,000
Frogak, Bittor!

289
00:16:50,080 --> 00:16:51,880
Poliziaren jakinmina
pizteko adinekoak.

290
00:16:51,960 --> 00:16:55,240
Baina hemen ez dago poliziarik.
Zu eta ni bakarrik gaude.

291
00:16:57,840 --> 00:17:00,360
Argitu iezadazu gauza bat, Bittor.
-Ea zer den.

292
00:17:00,440 --> 00:17:02,160
Zergatik hil zenuen Juantxo?

293
00:17:03,240 --> 00:17:04,560
Zer egin zizun berak?

294
00:17:05,440 --> 00:17:08,560
Zer ezkutatu nahi zenuen?
Nik ez nuen hil nahi.

295
00:17:08,760 --> 00:17:09,760
Bittor.

296
00:17:10,680 --> 00:17:12,040
Istripu bat izan zen.

297
00:17:13,360 --> 00:17:16,440
Hori da egia.
Ni ez naiz hiltzaile bat.

298
00:17:17,320 --> 00:17:18,600
Sinesten didazu, ezta?

299
00:17:19,680 --> 00:17:21,120
Ni ez naiz hiltzaile bat.

300
00:17:23,040 --> 00:17:24,640
Bittorrek hil zuen Juantxo!

301
00:17:28,480 --> 00:17:30,680
Zer?
Istripua izan zuen.

302
00:17:31,360 --> 00:17:33,120
Bittorrek berak aitortu du.

303
00:17:33,440 --> 00:17:36,120
Zer aitortu du? Segi hizketan!

304
00:17:36,200 --> 00:17:39,080
Anek egia deskubritu duelako
aitortu du dena!

305
00:17:40,640 --> 00:17:43,120
Juantxo mutiko horien kontua...

306
00:17:43,960 --> 00:17:45,920
esan nahian zebilela, eta...

307
00:17:46,360 --> 00:17:49,520
bera saiatu zela
ideia hori burutik kentzen eta...

308
00:17:50,840 --> 00:17:54,720
Bittor?
Fermin, Bixentak ez nau babestu.

309
00:17:56,120 --> 00:17:59,400
Gainera,
nik ez nioke sekula mehatxu egingo.

310
00:18:02,600 --> 00:18:06,520
Eta nor babestuko luke Bixentak
gauza guztien gainetik?

311
00:18:06,920 --> 00:18:08,480
Nor dabil gezurretan, e?

312
00:18:09,600 --> 00:18:11,320
Norbait asko maite baduzu,

313
00:18:12,000 --> 00:18:14,840
zure konplize bihurtzera
iritsi daiteke. Begira Roxari.

314
00:18:16,440 --> 00:18:18,520
Juantxo
oso pertsona erlijiosoa zen,

315
00:18:18,600 --> 00:18:20,320
eliza zapaltzen ez bazuen ere.

316
00:18:21,080 --> 00:18:23,400
Mundu guztiak uste zuen
fedegabea zela, baina...

317
00:18:23,880 --> 00:18:26,600
oroigarriz eta santu-irudiz beteta
zuen etxea.

318
00:18:27,880 --> 00:18:30,280
Fededuna zen, baina bere erara.

319
00:18:30,760 --> 00:18:33,360
Beldurra zion deabruari.
Akerbeltzi.

320
00:18:33,840 --> 00:18:35,920
Bereziki Akerbeltzen zigorrari.
Ixo!

321
00:18:36,000 --> 00:18:39,520
Egia jakin nahi dut, Bittor!
Zertarako? Ez dizu ezertarako balio!

322
00:18:39,600 --> 00:18:40,600
Zu jaio zinenean,

323
00:18:41,680 --> 00:18:43,680
herrian bizi zen
bakarrenetarikoa zen

324
00:18:44,360 --> 00:18:46,440
zure berri zuena. (BARRE EGITEN DU)

325
00:18:47,240 --> 00:18:48,240
Jakina.

326
00:18:48,320 --> 00:18:50,840
Juantxok bazekien Susana eta zu
anai-arrebak zinetela!

327
00:18:50,920 --> 00:18:53,120
Isiltzeko esan zizun!
Eta mehatxu egin zizun!

328
00:18:53,200 --> 00:18:55,080
Mundu guztiari
kontatuko ziola esanez.

329
00:18:55,160 --> 00:18:57,440
Ez da posible! Ez dizut utziko!

330
00:18:58,040 --> 00:18:59,680
Nik zure ama ezagutzen nuen.

331
00:18:59,760 --> 00:19:02,240
Bere oroimena zikintzen ari zara,
deabru hori!

332
00:19:02,320 --> 00:19:03,920
-Juantxo, izan zaitez zentzuduna!

333
00:19:04,000 --> 00:19:05,600
-Zuen arteko intzestu nazkagarriak

334
00:19:05,680 --> 00:19:08,040
ez ditu
Balbemendiko lurrak zikinduko!

335
00:19:08,120 --> 00:19:10,040
Ez behintzat
ni bizirik nagoen bitartean.

336
00:19:10,120 --> 00:19:12,360
Egindakoagatik
ordaindu egin beharko duzu.

337
00:19:12,440 --> 00:19:15,200
Arrebarekin oheratzen denak,
betirako du galdua arima.

338
00:19:15,280 --> 00:19:16,920
Hori da Akerbeltzen legea!

339
00:19:17,000 --> 00:19:19,400
Akerbeltz lehen eta orain,
betiko legez.

340
00:19:19,480 --> 00:19:21,080
-Juantxo, ez itzazu gauzak okertu.

341
00:19:21,440 --> 00:19:23,440
Ondo pentsatu
txorakeria bat egin aurretik.

342
00:19:23,520 --> 00:19:25,560
Nik ez nekien
Susana nire arreba zenik.

343
00:19:25,840 --> 00:19:28,080
Ezagutu nuenean ez!
-Gezurra!

344
00:19:28,160 --> 00:19:30,440
Zure begiek
gezurretan ari zarela diote!

345
00:19:30,680 --> 00:19:33,720
Zoaz etorri zaren bidetik,
bekatari halako hori!

346
00:19:33,800 --> 00:19:36,680
Nik ezin diot lege zaharrak dioenari
uko egin!

347
00:19:36,760 --> 00:19:38,840
Bestela Akerbeltzek
zigortu egingo gaitu!

348
00:19:38,920 --> 00:19:42,560
-Utzi sineskeria txatxu horiek!
-Ez! Esan egingo diot.

349
00:19:42,880 --> 00:19:44,680
Neska horrek ez du
horrelakorik merezi.

350
00:19:44,760 --> 00:19:48,080
Hark ez zekien egia.
Nik bai, ordea, madarikatualena!

351
00:19:48,160 --> 00:19:49,760
-Ez, ez diozu esango.
-Oker zaude!

352
00:19:49,840 --> 00:19:52,240
-Susanak ez du ezer jakin behar!
-Oker zaude!

353
00:19:52,480 --> 00:19:54,840
Esan egingo diot.
Egia esan behar diot!

354
00:19:54,920 --> 00:19:56,960
Bestela beranduegi izango da.

355
00:19:57,600 --> 00:20:00,400
Bere odola pozoitu aurretik,
esan egingo diot.

356
00:20:01,120 --> 00:20:04,440
-Juantxo, geldi hemen, mesedez.
-Utzi bakean! Alde hemendik!

357
00:20:04,520 --> 00:20:07,360
-Juantxo! Juantxo,
jaitsi ezazu eskopeta hori, mesedez!

358
00:20:07,440 --> 00:20:08,440
-Alde!

359
00:20:08,720 --> 00:20:11,600
Esan dizut lehen ere,
ni ez naiz hiltzaile bat!

360
00:20:12,360 --> 00:20:14,080
Bixentak ere deskubritu egin zuen.

361
00:20:15,440 --> 00:20:17,360
Juantxoren hilobian
zerbait aurkitu zuen.

362
00:20:20,880 --> 00:20:23,080
Zerbait aurkitu duzu?
Ez.

363
00:20:24,200 --> 00:20:26,120
Horrek arrastoaren gainean
jarri zuen.

364
00:20:26,640 --> 00:20:29,080
Horri esker jakin zuen
zuk hil zenuela Juantxo!

365
00:20:29,760 --> 00:20:32,600
Bixenta oso azkarra dago.
Zuk ere ezagutzen duzu.

366
00:20:34,560 --> 00:20:36,000
Baina bere semea zara.

367
00:20:37,160 --> 00:20:38,560
Eta babestu egin zaitu!

368
00:20:38,640 --> 00:20:40,200
Nahikoa da!

369
00:20:40,840 --> 00:20:42,400
(EZTULKA)

370
00:20:48,520 --> 00:20:50,400
Olatz, ondo zaude?

371
00:20:51,600 --> 00:20:53,800
-Gezurra entzun nahi duzu?
-Tira, barkatu.

372
00:20:54,080 --> 00:20:56,320
Agian oker nengoen zure aitarekin.

373
00:20:56,560 --> 00:20:58,000
-Jabetu zara azkenean.

374
00:20:59,600 --> 00:21:01,320
Beno, zer? Dena prest?

375
00:21:01,680 --> 00:21:04,240
Bai, herritar gehienak hemen daude.
Eta gainontzekoak?

376
00:21:04,320 --> 00:21:06,360
Bixenta Maddi eta Perurekin
joan da.

377
00:21:06,440 --> 00:21:08,880
Beraiekin eraman dituzte
bezeroak eta apaiza.

378
00:21:08,960 --> 00:21:10,720
Zure aita?
Ez dakit non dagoen.

379
00:21:10,800 --> 00:21:12,520
Bere bila atera naiz,
baina alferrik.

380
00:21:12,600 --> 00:21:13,600
Ez al dizu ezer esan?

381
00:21:13,680 --> 00:21:16,000
Zerbaitetaz enteratuko zen.
Esti?

382
00:21:16,200 --> 00:21:18,400
Susanarekin dago.
Berehala etorriko da.

383
00:21:18,480 --> 00:21:21,360
Jon, abiatzeko ordua heldu da.
Eman abisua jende guztiari.

384
00:21:21,440 --> 00:21:22,880
Ez dadila inor atzean geratu.

385
00:21:22,960 --> 00:21:25,360
Mehatu zoko eta bazter guztiak,
behar izanez gero.

386
00:21:25,440 --> 00:21:26,800
-Bale, konforme.

387
00:21:27,040 --> 00:21:29,480
Laster izango naiz ate ondoan
ibilgailuarekin.

388
00:21:29,560 --> 00:21:32,280
-Jendea maletak egiten egongo da.
Datorrela dagoen bezala.

389
00:21:32,360 --> 00:21:34,400
Berdin zait
gantzontziloetan badago ere.

390
00:21:34,680 --> 00:21:36,520
Mugi. Eta prest!

391
00:21:38,680 --> 00:21:40,840
Noizbait geratu beharko duzu
erokeria!

392
00:21:41,360 --> 00:21:42,800
Juantxo hil zenuenetik,

393
00:21:43,240 --> 00:21:45,720
askapenik ez duen
korapilo batean sartu zara.

394
00:21:45,800 --> 00:21:48,720
Ez nuen beste aukerarik izan!
Ni hiltzen saiatu zinen.

395
00:21:50,560 --> 00:21:52,120
Orain ulertzen dut.

396
00:21:52,960 --> 00:21:54,480
Ni pozoitzen saiatu zinen.

397
00:21:58,880 --> 00:22:01,720
Zuk ekarri zenuen Aitzol.
Edo Mikel hura.

398
00:22:01,920 --> 00:22:04,640
Zu lasai, bolada batean
ez naiz herrian azalduko.

399
00:22:05,560 --> 00:22:07,440
Engainatu egin gaituzu.

400
00:22:08,480 --> 00:22:11,320
Baina noraino iristeko gai zara,
Bittor?

401
00:22:11,400 --> 00:22:13,280
Zu ez duzu ezer ulertzen!

402
00:22:13,360 --> 00:22:15,920
Susana gaixo egon arren,
gure bizitza perfektua zen.

403
00:22:17,240 --> 00:22:20,440
Baina asko sufritzen zuen,
eta hona etorri behar izan genuen.

404
00:22:21,080 --> 00:22:23,680
Oker jokatu nuen.
Leku madarikatu honetara

405
00:22:23,760 --> 00:22:26,240
berriz ez etortzeko
hitza eman nion nire buruari.

406
00:22:26,320 --> 00:22:28,080
Baina etorri egin ginen!

407
00:22:29,440 --> 00:22:31,920
Gero Juantxok dena
hankaz gora jarri nahi izan zuen,

408
00:22:32,000 --> 00:22:33,560
eta nik ezin nuen hori onartu!

409
00:22:33,920 --> 00:22:36,840
Hala ere, nire iragana
nitaz jabetzen hasi zen

410
00:22:36,920 --> 00:22:38,600
pixkanaka-pixkanaka.

411
00:22:39,160 --> 00:22:41,680
Nor nintzen, nondik nentorren...

412
00:22:42,440 --> 00:22:44,160
Barrutik kixkaltzen hasi nintzen.

413
00:22:47,720 --> 00:22:49,240
Baina nik ez dut ezeren errurik.

414
00:22:51,280 --> 00:22:53,400
Susanagatik sentitzen dudana
benetakoa da!

415
00:22:54,000 --> 00:22:56,040
Eta berdin zait nire arreba izatea.

416
00:22:57,480 --> 00:22:58,480
Maite dut.

417
00:22:59,240 --> 00:23:02,640
Eta orain zoritxar guzti honekin
bukatu nahi dut.

418
00:23:03,120 --> 00:23:04,320
Besterik ez.

419
00:23:05,800 --> 00:23:08,600
Eta horretarako
zu garbitu behar zaitut!

420
00:23:11,720 --> 00:23:13,480
Aita.
-Olatz.

421
00:23:13,840 --> 00:23:16,880
Non sartu za... Zer gertatu zaizu?
-Argibideak gero.

422
00:23:16,960 --> 00:23:19,720
Non dira Esti, Bixenta eta Maddi?
-Ondo daude, ez kezkatu.

423
00:23:19,800 --> 00:23:21,760
Josek egin dizu?
-Ez, Ferminek.

424
00:23:21,840 --> 00:23:25,720
-Fermin? Herrian da orduan.
-Bai, eta Bittorren bila doa.

425
00:23:25,800 --> 00:23:27,400
-Bittorrek bila? Zergatik, baina?

426
00:23:27,480 --> 00:23:29,200
-Gu denok engainatu gaituela
uste du.

427
00:23:29,280 --> 00:23:33,080
Fermin ero baten antzera dabil.
Latzena egiteko ere kapaza da.

428
00:23:34,360 --> 00:23:35,880
Ez ezazu egin, Bittor.

429
00:23:35,960 --> 00:23:38,680
Susanak ez lizuke barkatuko.
Inortxok ere ez du jakingo!

430
00:23:38,760 --> 00:23:40,480
-Bittor!

431
00:23:43,240 --> 00:23:45,440
(Tentsizko musika)

432
00:23:50,680 --> 00:23:52,920
(OIHU EGITEN DUTE)

433
00:23:54,920 --> 00:23:57,600
Geldi zaitez, Fermin!

434
00:23:57,680 --> 00:23:59,920
Bestela akabatuko zaitut!

435
00:24:00,000 --> 00:24:02,160
Geldi! Geldi hor!

436
00:24:04,040 --> 00:24:06,480
(Tentsiozko musika)

437
00:24:11,960 --> 00:24:13,640
Denbora gutxi geratzen zaigu.

438
00:24:13,720 --> 00:24:16,080
Oraintxe bertan abiatu behar dugu.
-Esti falta da.

439
00:24:16,160 --> 00:24:18,080
-Non dago?
-Jonen bordan, Susana zaintzen.

440
00:24:18,160 --> 00:24:21,280
-Bere bila pasatuko gara orduan.
Gurekin zatoz?

441
00:24:23,000 --> 00:24:25,160
-Bai.
-Zaude pixka bat!

442
00:24:25,440 --> 00:24:26,520
-Zer ba?

443
00:24:26,600 --> 00:24:28,360
-Antonio eta Joni
itxaron behar diegu,

444
00:24:28,440 --> 00:24:30,240
herritarrei
abisua pasatzera joan dira.

445
00:24:30,320 --> 00:24:33,040
-Bi horiek helduak dira
eta badakite euren burua zaintzen.

446
00:24:33,120 --> 00:24:34,960
-Ni Jonen zain geratuko naiz.
-Kabroia!

447
00:24:35,040 --> 00:24:36,920
-Ez dut berriro sesioan hasi nahi.

448
00:24:37,000 --> 00:24:39,640
Nik ez nion ezer egin Nereari.
-Sinetsi egin behar diozu.

449
00:24:39,720 --> 00:24:41,560
Nire aita errugabea da.
-Putasemea!

450
00:24:42,120 --> 00:24:44,200
Nik hiltzeko asmoa nuen.

451
00:24:44,280 --> 00:24:46,240
Eskopeta hartu
eta zure bila joan nintzen.

452
00:24:46,320 --> 00:24:48,400
Eskapada ederra egin duzu,
kabroi horrek!

453
00:24:48,760 --> 00:24:51,360
Ni ez naiz hiltzailea,
baina larrutik ordainduko duzu

454
00:24:51,440 --> 00:24:54,120
nire alabari egindakoa!
-Joxe!

455
00:24:55,360 --> 00:24:56,880
Ez ezazu erokeria gehiago egin.

456
00:25:00,360 --> 00:25:01,800
Jesusek ez zuen egin.

457
00:25:02,800 --> 00:25:04,080
-Nola dakizu zuk hori?

458
00:25:05,480 --> 00:25:06,880
-Badakidalako.
-Mesedez, Joxe,

459
00:25:06,960 --> 00:25:09,680
utzi bakean nire aita.
Jonek berak esan dit errugabea zela.

460
00:25:09,760 --> 00:25:12,000
-Lasai zaitez, mesedez.
-Arrazoi du Anttonek.

461
00:25:12,960 --> 00:25:14,400
Eseri.

462
00:25:23,280 --> 00:25:24,840
Barkatu, maitea.

463
00:25:26,680 --> 00:25:28,160
Ondo al zaude?

464
00:25:32,000 --> 00:25:33,840
Ez dizut min gehiago egingo.

465
00:25:34,760 --> 00:25:36,280
Zin egiten dizut.

466
00:25:36,920 --> 00:25:39,480
Bittor... Bittor...
Zer duzu?

467
00:25:39,880 --> 00:25:41,160
Bittor izan da!

468
00:25:42,040 --> 00:25:44,240
(Tentsiozko musika)

469
00:25:48,440 --> 00:25:49,920
Bittorrek hil zuen Nerea.

470
00:25:50,800 --> 00:25:52,560
Banketxeko paperetan dago froga.

471
00:25:53,080 --> 00:25:55,560
Txantajea egiten zion Anari ere.
Bai.

472
00:25:55,640 --> 00:25:56,760
Eta non dago orain?

473
00:25:56,840 --> 00:25:59,000
Ba ez dakit,
nik bere etxean utzi dut.

474
00:25:59,880 --> 00:26:02,960
Niri tiro egiten saiatu da,
baina Ferminek eragotzi dio.

475
00:26:03,840 --> 00:26:06,120
Berak hartu du
niri zuzendutako bala.

476
00:26:07,040 --> 00:26:09,760
Gero ez dakit zer gertatu den,
korrika etorri naiz honaino.

477
00:26:09,840 --> 00:26:11,840
Jesus, nik ez nekien...
-Ez kezkatu, Joxe.

478
00:26:11,920 --> 00:26:13,520
Ez duzu ezer esan behar.

479
00:26:13,600 --> 00:26:15,960
-Nerea hil zuenak
larrutik ordainduko du.

480
00:26:16,440 --> 00:26:17,680
Bixentaren semea bada ere.

481
00:26:17,760 --> 00:26:20,360
-Bai, baina urtegia lehertzear da,
joan egin behar dugu!

482
00:26:20,440 --> 00:26:22,520
-Ezin dugu gehiago itxoin,
arriskutsuegia da!

483
00:26:22,600 --> 00:26:24,160
Estiren bila noa.
-Eta Susana?

484
00:26:24,240 --> 00:26:25,840
-Hura ere ekartzen saiatuko gara.

485
00:26:25,920 --> 00:26:28,080
Kontuz, Bittor haren bila
joan daiteke.

486
00:26:29,080 --> 00:26:30,560
Non dago Bittor?

487
00:26:30,920 --> 00:26:33,960
Zergatik ez da oraindik etorri?
-Etorriko da, zaude lasai.

488
00:26:34,280 --> 00:26:37,280
Entzun diozu Joni.
Herria utzi behar dugu.

489
00:26:37,960 --> 00:26:40,480
Lasai, Antoniok eramango zaitu
bere ibilgailuan.

490
00:26:41,000 --> 00:26:43,040
Goazen.
Poliki-poliki joango gara, bai?

491
00:26:44,040 --> 00:26:46,880
-Baina non dago Bittor?
Nire ondoan egon beharko luke.

492
00:26:47,280 --> 00:26:48,480
Ez dakit.

493
00:26:48,560 --> 00:26:51,160
Baina hemen egon beharko luke,
ezin naiz bera gabe joan.

494
00:26:51,240 --> 00:26:53,960
Landetxera joateko eskatuko zioten
Jonek eta Antoniok.

495
00:26:54,040 --> 00:26:56,320
Susana, kementsua izan behar duzu.

496
00:26:56,400 --> 00:26:58,680
-Baina etortzen bada
eta ni hemen ez banago, zer?

497
00:26:58,760 --> 00:27:00,360
(Telefonoa)

498
00:27:00,680 --> 00:27:01,840
-Zer da hori?
-Ez dakit.

499
00:27:01,920 --> 00:27:04,880
-Baina etxe barruan izan da.
-Esti, telefonoa da!

500
00:27:05,480 --> 00:27:06,880
(Telefonoa)

501
00:27:07,600 --> 00:27:09,760
Bai, nor da?
-"Ertzaintza".

502
00:27:09,840 --> 00:27:12,640
"Hori Balbemendi da, ezta?".
-Bai, hemen da!

503
00:27:12,720 --> 00:27:16,240
"Irrati zale batek abisua pasatu
digu arriskuan zaudetela esanez.

504
00:27:16,320 --> 00:27:18,040
Eta egiaztatu egin nahi genuen.

505
00:27:18,120 --> 00:27:20,520
Telefono zerbitzua
martxan jarri dugu berriz".

506
00:27:20,800 --> 00:27:23,920
-Bai, isolatuta geratu gara,
eta errepidea moztuta geratu da!

507
00:27:24,000 --> 00:27:26,520
-"Bueno, lasai egon".
-Lasai egoteko?

508
00:27:26,600 --> 00:27:28,360
Zazpi egun eman ditugu isolatuta,

509
00:27:28,440 --> 00:27:30,720
eta bi lurrikara jasan ditugu!
-"Lurrikara?".

510
00:27:31,080 --> 00:27:33,640
-Bai, urtegiko presioa dela eta.

511
00:27:33,720 --> 00:27:36,760
Horma pitzatuta dago,
eta ez dugu uste eutsiko dionik.

512
00:27:37,160 --> 00:27:38,800
Ura gainera etorriko zaigu.

513
00:27:38,880 --> 00:27:41,360
"Ez kezkatu,
helikoptero bat bidean dago.

514
00:27:41,440 --> 00:27:43,000
Laster helduko dira ertzainak".

515
00:27:47,520 --> 00:27:50,000
(Misteriozko musika)

516
00:27:54,120 --> 00:27:56,800
Eskopetak aldean behar ditugu.
-Arduratu zaitez horretaz.

517
00:27:56,880 --> 00:27:58,200
Entzun ondo denok:

518
00:27:58,280 --> 00:28:00,680
Antonio eta Jon
etorri arte zain egon hemen.

519
00:28:00,760 --> 00:28:04,200
Baina berandutzen badira,
haiek gabe abiatu beharko.

520
00:28:05,680 --> 00:28:07,760
(Tentsiozko musika)

521
00:28:12,240 --> 00:28:14,160
-Sinetsi egin behar al diozue horri?

522
00:28:16,120 --> 00:28:18,840
Mesedez. Engainatu egin zaituzte!

523
00:28:19,440 --> 00:28:21,280
Ez duzue ondo ezagutzen!
Ez, Bittor...

524
00:28:21,360 --> 00:28:23,360
Ixo!
Jaitsi arma hori, amaitu da dena!

525
00:28:23,440 --> 00:28:24,880
Ez dut amore emango!

526
00:28:26,080 --> 00:28:27,520
Geldi hor!
-Zer?

527
00:28:28,120 --> 00:28:29,720
Denok hil behar al gaituzu?

528
00:28:38,760 --> 00:28:40,920
Gelditzeko esan dizut!-
-Ea.

529
00:28:43,840 --> 00:28:44,840
-Geldi hor!

530
00:28:48,200 --> 00:28:49,720
Gelditzeko esan dizut!

531
00:28:50,520 --> 00:28:53,040
-Karmele!
Ez egin erokeriarik, Karmele!

532
00:28:54,360 --> 00:28:57,360
-(OIHU EGITEN DU)
Hiltzaile madarikatua!

533
00:28:57,440 --> 00:28:58,720
-Karmele!

534
00:29:00,440 --> 00:29:02,160
(OIHUKA) Bittor!

535
00:29:03,640 --> 00:29:05,520
Bittorrek hil zituen
Nerea eta Juantxo!

536
00:29:05,600 --> 00:29:08,160
Zurekin noa aita!
Ez! Zu geratu hemen.

537
00:29:15,160 --> 00:29:17,160
Geldi hor!

538
00:29:18,400 --> 00:29:20,880
Putasemea!
Ez, Joxe, ez! Geldi!

539
00:29:21,560 --> 00:29:24,240
Orain ikusiko duzu!
Sasikume ostia horrek!

540
00:29:24,320 --> 00:29:26,040
Damutuko zara bestela! Geldi!

541
00:29:26,240 --> 00:29:28,760
-Joxe, alaba eta emaztea dituzu
oraindik!

542
00:29:28,840 --> 00:29:30,280
Zure beharra dute!

543
00:29:32,000 --> 00:29:34,040
Ez erokeriarik egin, Joxe.

544
00:29:34,640 --> 00:29:36,320
Aski dut.
-Ez hurbildu!

545
00:29:37,760 --> 00:29:40,320
Zaude lasai, Joxe, zaude lasai.

546
00:29:40,440 --> 00:29:41,920
Tiro egin diot, Antonio!

547
00:29:42,840 --> 00:29:44,680
Dena bukatu da, Joxe.

548
00:29:45,360 --> 00:29:47,400
Kontuz...
Atzera esan dizut!

549
00:29:48,640 --> 00:29:50,160
Ez tiro egin, Joxe.

550
00:29:50,760 --> 00:29:52,280
Ez tiro egin.

551
00:29:53,040 --> 00:29:54,320
Ez, Joxe.

552
00:29:55,360 --> 00:29:57,560
(ARNAS ESTUKA)

553
00:30:01,800 --> 00:30:03,040
-Bittor!

554
00:30:03,120 --> 00:30:05,560
Zer da hau? Zer gertatzen da?
Utzi nire senarra!

555
00:30:05,640 --> 00:30:07,280
-Geldi hor!
-Susana!

556
00:30:07,920 --> 00:30:10,640
-Putaseme honek nire alaba hil zuen.

557
00:30:11,760 --> 00:30:14,400
Munduan gehien maite nuena
kendu egin zidan!

558
00:30:14,480 --> 00:30:16,760
-Ez! Ez!

559
00:30:17,680 --> 00:30:21,000
-Hiltzera behartu ninduen.
Bi gizajo errugabe hil nituen.

560
00:30:22,160 --> 00:30:23,160
Nire bizitza...

561
00:30:24,440 --> 00:30:27,080
infernu bihurtu da.
-Hori ez da egia!

562
00:30:27,960 --> 00:30:31,040
Gezurretan ari da, ezta?
Zuk ez zenuen Nerea hil!

563
00:30:32,200 --> 00:30:34,600
-Susana...
-Esaidazu ez dela egia!

564
00:30:35,760 --> 00:30:37,440
(NEGARREZ)

565
00:30:38,000 --> 00:30:40,360
-Maite zaitut.
-Ez da posible!

566
00:30:40,440 --> 00:30:43,520
-Ertzaintza bidean da!
Zer esaten ari zara? Ertzaintza?

567
00:30:43,920 --> 00:30:45,920
Oraintxe bertan
hitz egin dut beraiekin.

568
00:30:46,000 --> 00:30:48,240
Joxe!
Beraiek konponduko dute auzi hau!

569
00:30:49,880 --> 00:30:52,440
Hasieratik utzi behar genuen
haien eskutan!

570
00:30:52,720 --> 00:30:55,520
Begira nora heldu garen!
-Berdin zait kartzelara joatea.

571
00:30:55,920 --> 00:30:58,440
Baina nire alaba hil zuenak
ez du bizitzerik merezi!

572
00:30:59,400 --> 00:31:01,600
(NEGAR EGITEN DU)

573
00:31:02,760 --> 00:31:04,800
(NEGAR EGITEN DU)

574
00:31:06,280 --> 00:31:09,240
Garrantzitsuena gu biok
anai-arrebak garela.

575
00:31:11,640 --> 00:31:13,640
(Tentsiozko musika)

576
00:31:16,880 --> 00:31:19,400
Ane! Hiltzen ari da!

577
00:31:20,400 --> 00:31:22,680
(Tentsiozko musika)

578
00:31:26,080 --> 00:31:27,880
Nik maite zaitut.

579
00:31:29,440 --> 00:31:30,920
Berdin zait nor zaren.

580
00:31:35,120 --> 00:31:36,480
Putakumea!

581
00:31:36,560 --> 00:31:38,360
(Tiroak)

582
00:31:40,600 --> 00:31:42,960
Nerea Londresen dago.
Benetan ez zenekien ezer?

583
00:31:43,040 --> 00:31:45,320
Engainatu egin nauzu!

584
00:31:49,400 --> 00:31:52,480
Ez ezazu egin, aita. Mesedez.

585
00:31:54,760 --> 00:31:57,080
(NEGARRA EGITEN DU)

586
00:31:58,400 --> 00:32:00,680
Ez ezazu berriro
akats berdina egin.

587
00:32:02,480 --> 00:32:04,560
Mesedez, aita.

588
00:32:06,360 --> 00:32:08,280
(NEGARRA EGITEN DU)

589
00:32:15,680 --> 00:32:17,680
(NEGARRA EGITEN DU)

590
00:32:18,840 --> 00:32:20,920
Aita!

591
00:32:22,160 --> 00:32:24,720
(BIEK NEGARREZ)

592
00:32:30,640 --> 00:32:32,840
(Helikopteroa)

593
00:32:46,280 --> 00:32:49,120
Balbemendin badakigu zer den
estutasunik pasatzea.

594
00:32:49,560 --> 00:32:51,280
Elkarri laguntzen ohituta gaude.

595
00:32:54,520 --> 00:32:56,560
Ez da lehendabiziko aldia.

596
00:32:58,200 --> 00:32:59,240
Bueno, zer?

597
00:32:59,320 --> 00:33:01,080
Ba al dator
bigarren helikoptero hori?

598
00:33:01,160 --> 00:33:04,000
Nire semea zara,
baina gaizki jokatu duzu.

599
00:33:05,640 --> 00:33:07,160
Maite zaitut.

600
00:33:08,840 --> 00:33:10,840
Gauzak oso bestelakoak
izango ziren

601
00:33:11,520 --> 00:33:13,600
nire benetako ama izan bazina.

602
00:33:15,240 --> 00:33:16,960
Errazagoak akaso.

603
00:33:18,960 --> 00:33:21,200
Baina niretzako beti izango zara
nire ama.

604
00:33:23,720 --> 00:33:26,000
Baina sekretua gordetzeak

605
00:33:26,080 --> 00:33:29,120
merezi al zuen
egin zenuen min guztia?

606
00:33:30,720 --> 00:33:32,040
Bai.

607
00:33:33,000 --> 00:33:34,480
Eta berriro egingo nuke.

608
00:33:34,560 --> 00:33:36,520
Baina zergatik?
Susanagatik.

609
00:33:37,080 --> 00:33:39,520
Baina Susanak
dena barkatuko zizun, ordea.

610
00:33:40,320 --> 00:33:43,000
Ezin nuen arriskurik hartu.
Ezin nuen.

611
00:33:44,960 --> 00:33:46,520
Zaindu Susana, ama.

612
00:33:47,240 --> 00:33:48,840
Zaindu ezazu nire partez.

613
00:33:50,080 --> 00:33:52,120
(Musika tristea)

614
00:33:52,920 --> 00:33:54,200
Zer egingo duzu orain?

615
00:33:55,880 --> 00:33:56,880
Ez dakit.

616
00:33:58,200 --> 00:33:59,720
Balbemendin geratuko zara?

617
00:34:01,720 --> 00:34:03,000
Agian bai.

618
00:34:03,840 --> 00:34:06,880
Hemen ondo zainduta nago.
Bai.

619
00:34:08,520 --> 00:34:10,480
Ez daukat geratzeko motiborik.

620
00:34:11,520 --> 00:34:13,760
Estik eta Bixentak
oso ondo tratatu naute.

621
00:34:15,280 --> 00:34:17,040
Emakume jatorrak dira.

622
00:34:17,840 --> 00:34:20,960
Eta herriko gainontzekoek ere
laguntza handia eskaini didate.

623
00:34:22,560 --> 00:34:26,040
Gainera, ez daukat
hirira bueltatzeko indarrik.

624
00:34:27,560 --> 00:34:29,800
Ez dut azalpenekin hasteko gogorik.

625
00:34:32,000 --> 00:34:34,920
(HASPEREN)
Hutsetik hastea tokatzen zait orain.

626
00:34:35,640 --> 00:34:38,200
Eta babestua sentitu nahi dut
geratzen zaidan apurra.

627
00:34:40,120 --> 00:34:43,360
(NEGARREZ) Barkatu, ama. Barkatu.

628
00:34:49,760 --> 00:34:51,560
(NEGAR EGITEN DU)

629
00:34:54,440 --> 00:34:56,000
Maite zaitut.

630
00:34:58,000 --> 00:35:00,040
(BIEK NEGARREZ)

631
00:35:05,000 --> 00:35:06,440
Bixenta...

632
00:35:09,280 --> 00:35:10,880
Bittor ez da zure odolekoa.

633
00:35:13,440 --> 00:35:14,880
Antzematen zaio.

634
00:35:31,800 --> 00:35:33,920
Bi lagunentzat
datorren astebururako.

635
00:35:34,840 --> 00:35:36,520
Begiratuko dut.

636
00:35:38,360 --> 00:35:40,600
Ostiralean ala larunbatean
etorriko zarete?

637
00:35:42,080 --> 00:35:43,120
Ostiralean orduan.

638
00:35:43,200 --> 00:35:45,120
Hori da esan dezakedan guztia.

639
00:35:45,440 --> 00:35:48,760
Baina beste ezer nahi izanez gero,
badakizue non nagoen.

640
00:35:53,280 --> 00:35:55,000
Lasai, ez zaitu inork salatu.

641
00:35:55,080 --> 00:35:57,600
-Aita! Erreserba pare bat
datorren asterako.

642
00:35:57,800 --> 00:35:59,280
Telefonoa sutan dago.

643
00:35:59,640 --> 00:36:01,680
-Ba lanean hasi beharko dugu
orduan!

644
00:36:01,760 --> 00:36:03,240
-Betiko martxan berriro ere!

645
00:36:03,720 --> 00:36:07,400
-Nork esango zidan niri
lanaren premia somatuko nuela.

646
00:36:07,640 --> 00:36:10,040
-(BARRE EGITEN DU)
-Banatzaileari deitu behar diogu.

647
00:36:10,120 --> 00:36:12,240
-Zerrenda bat egin dut
behar ditugun gauzekin.

648
00:36:12,320 --> 00:36:13,960
-Ongi!
-A! Eta landetxeko web orria

649
00:36:14,040 --> 00:36:15,480
martxan jarri dut berriro ere.

650
00:36:15,560 --> 00:36:17,720
Nik sekula ulertuko ez dudan
deabrukeria hori?

651
00:36:17,800 --> 00:36:21,200
(BARREZKA) Horixe bera, bai.
-Eta inork izenik eman al du?

652
00:36:21,640 --> 00:36:25,480
Ez dakit, geroxeago begiratuko dut.
-Zer egingo nuke zu gabe?

653
00:36:26,240 --> 00:36:28,200
Utzi behar zaitut.
-Zoaz, zoaz!

654
00:36:32,960 --> 00:36:36,680
Joxe, ez ezazu zure burua
gehiago estutu.

655
00:36:37,000 --> 00:36:38,960
Dena amaitu da.
-Zuk uste?

656
00:36:40,120 --> 00:36:42,040
Zauriak ixtea ez da erraza izango.

657
00:36:42,760 --> 00:36:44,880
Eta Bittorrek
dena kontatzen badie ertzainei?

658
00:36:46,120 --> 00:36:47,760
-Denok egingo dugu zure alde.

659
00:36:48,440 --> 00:36:51,600
Batuta jarraitzen badugu,
ez da ezer txarrik gertatuko.

660
00:36:54,400 --> 00:36:57,560
Eta zu? Zer moduz zu?

661
00:36:59,160 --> 00:37:00,640
Neuk baneki...

662
00:37:01,760 --> 00:37:03,480
-Ene!

663
00:37:04,720 --> 00:37:06,160
-Zer gertatzen da?

664
00:37:07,000 --> 00:37:08,520
-Fermin daramate!

665
00:37:11,760 --> 00:37:13,360
-Zuk behar duzu babesa orain.

666
00:37:14,240 --> 00:37:17,600
Animo, Ane. Ez etsi! Ez etsi!

667
00:37:27,200 --> 00:37:28,960
Zure gainetik zeneukan
mafioso hori,

668
00:37:29,040 --> 00:37:30,520
zure atzetik etorriko da.

669
00:37:31,600 --> 00:37:32,920
-Seguru asko bai.

670
00:37:34,320 --> 00:37:36,320
Ez dira nitaz hain erraz ahaztuko.

671
00:37:37,680 --> 00:37:40,960
Baina inoiz aurkituko ez gaituzten
leku batera joango gara.

672
00:37:43,520 --> 00:37:45,280
Prest zaude nirekin etortzeko?

673
00:37:49,720 --> 00:37:51,160
Maleta prest?

674
00:37:51,800 --> 00:37:53,560
-Bai, bukatzen ari naiz.

675
00:37:53,640 --> 00:37:55,400
-Lagunduko dizut?
-Ez, lasai.

676
00:37:56,560 --> 00:37:58,840
Aurretik pertsona batekin
hitz egin nahi dut.

677
00:37:59,800 --> 00:38:01,280
Bale, konforme.

678
00:38:01,360 --> 00:38:03,280
Orduan, bordan egongo naiz, bale?

679
00:38:04,120 --> 00:38:05,800
Benga, gero arte.

680
00:38:05,880 --> 00:38:07,760
A! Gauza bat ahaztu zait.

681
00:38:08,680 --> 00:38:10,160
Maite zaitut.

682
00:38:11,600 --> 00:38:13,560
-Ez zaizu ahaztu, esan didazu lehen.

683
00:38:13,640 --> 00:38:16,160
-Ba berriz esatea
ahaztu zait orduan.

684
00:38:17,040 --> 00:38:18,560
-Nik ere maite zaitut.

685
00:38:29,760 --> 00:38:31,880
Utziko didazue berarekin bakarka?
Bai.

686
00:38:31,960 --> 00:38:34,320
Momentutxo bat izango da.
Agur esan nahi diot.

687
00:38:45,360 --> 00:38:46,360
Ane...

688
00:38:48,960 --> 00:38:50,480
Eskerrak eman nahi dizkizut.

689
00:38:51,600 --> 00:38:53,200
Bizi salbatu didazu.

690
00:38:55,840 --> 00:38:57,360
Hilda zeundela uste nuen.

691
00:38:58,880 --> 00:39:00,040
Nahiago hala balitz?

692
00:39:02,440 --> 00:39:03,880
Ez.

693
00:39:06,120 --> 00:39:07,680
(Musika lasaia)

694
00:39:20,040 --> 00:39:21,760
Maleta prestatu dut.

695
00:39:23,120 --> 00:39:24,880
-Ez zaitez joan.

696
00:39:25,760 --> 00:39:29,040
-Sentitzen dut, Peru.
Baina aspaldi erabakita dago.

697
00:39:29,880 --> 00:39:31,400
-Nik ez dut zu joaterik nahi.

698
00:39:33,240 --> 00:39:34,960
Hutsune handia utziko duzu hemen.

699
00:39:36,760 --> 00:39:39,080
-Nik ere zure falta somatuko dut.
-Bai?

700
00:39:39,240 --> 00:39:42,200
(MUSUA) Noski. Baina lasai,
harremanetan egongo gara.

701
00:39:43,080 --> 00:39:45,400
Nik idatzi egingo dizut,
baina baldintza batekin.

702
00:39:45,480 --> 00:39:46,880
-Esan.
-Zuk ere erantzun, bai?

703
00:39:46,960 --> 00:39:48,160
-Noski!

704
00:39:48,240 --> 00:39:50,800
-Eta txintxo portatu!
-Beti bezala orduan.

705
00:39:52,680 --> 00:39:55,120
Hartu al duzu
Donostiako familiaren helbidea?

706
00:39:59,240 --> 00:40:00,240
Bai.

707
00:40:02,760 --> 00:40:04,760
Beno, maletaren bila noa.

708
00:40:04,840 --> 00:40:08,040
-Neuk ekarriko dut.
-Lasai, Peru. Ni joango naiz.

709
00:40:13,880 --> 00:40:15,840
(Musika lasaia)

710
00:40:26,240 --> 00:40:28,080
Zure besoetan hil izan banintz...

711
00:40:30,680 --> 00:40:32,680
Baina ez dut zorte hori izan.

712
00:40:35,840 --> 00:40:38,720
Gehiegi eskatzea zen,
ni bezalako batentzat.

713
00:40:40,760 --> 00:40:44,000
Nola izan zara gauza?
Ez dakit, Ane.

714
00:40:45,680 --> 00:40:49,480
Neuk baneki... Neska haiek...
Neska haiek ez, Fermin.

715
00:40:51,840 --> 00:40:54,960
Ni nintzen. Ni. Zure Ane.

716
00:40:57,000 --> 00:40:59,160
Nire ahizpari buruz
hitz egiten nizun.

717
00:40:59,600 --> 00:41:01,400
Nire familiaren mahaian jan duzu.

718
00:41:02,680 --> 00:41:04,120
Eta zu...

719
00:41:06,800 --> 00:41:08,240
Beste ezer...

720
00:41:08,880 --> 00:41:11,520
Beste inor baino
gehiago maite izan zaitut, Fermin.

721
00:41:12,240 --> 00:41:14,200
Nik ez diot zu maitatzeari utzi.

722
00:41:14,680 --> 00:41:15,680
Inoiz ere ez.

723
00:41:17,040 --> 00:41:18,600
Maite zaitut, Ane.

724
00:41:22,960 --> 00:41:26,240
Egindakoagatik ordainduko duzu.
Badakit.

725
00:41:28,280 --> 00:41:30,760
Eta ez diot zigorrari
ihes egin nahi.

726
00:41:31,480 --> 00:41:32,680
Merezia dut.

727
00:41:33,360 --> 00:41:36,160
Zuk zeuk esan zenidan.
Ez dago ezer salbatuko nauenik.

728
00:41:42,520 --> 00:41:45,960
Sentitzen dut, Ane.
Benetan sentitzen dut.

729
00:41:48,320 --> 00:41:50,840
Badakit min handia egin dizudala.

730
00:41:54,120 --> 00:41:56,280
Baina ezin dizut eskatu
ni barkatzeko.

731
00:41:56,360 --> 00:41:58,120
Ez dizut sekula barkatuko!

732
00:41:58,280 --> 00:42:01,240
Ane...
Gauza bakarra desio dut.

733
00:42:03,280 --> 00:42:05,880
Zu gorrotatzeko adorea izatea
hiltzen naizen arte.

734
00:42:09,360 --> 00:42:11,320
(NEGAR-ZOTINKA)

735
00:42:14,120 --> 00:42:15,880
Esaidazu, Fermin.

736
00:42:20,320 --> 00:42:22,800
Non dago nire ahizpa?

737
00:42:26,320 --> 00:42:28,000
(Txioak)

738
00:42:30,720 --> 00:42:32,280
Zertan ari zara hor?

739
00:42:33,320 --> 00:42:35,280
Noiztik egin didazu kasu ezertan?

740
00:42:39,560 --> 00:42:40,680
Zer esan nahi duzu?

741
00:42:41,840 --> 00:42:43,760
Unerik txarrena aukeratu duzu.

742
00:42:44,760 --> 00:42:47,920
Ez dizut ulertzen,
hitz egizu argiago.

743
00:42:48,760 --> 00:42:51,360
Noiztik axola zaizu
besteek zuri buruz diotena?

744
00:42:51,800 --> 00:42:54,000
Ez al duzu beti barruak agindutakoa
egin?

745
00:42:54,920 --> 00:42:57,280
Ez al diguzu guri
behin eta berriro errepikatu?

746
00:42:57,360 --> 00:42:59,000
Utikan gainontzekoak.

747
00:42:59,080 --> 00:43:01,040
Eutsi norberaren gogo eta asmoei.

748
00:43:02,200 --> 00:43:05,160
Benetan maite baduzu,
ez utzi joaten.

749
00:43:06,320 --> 00:43:08,200
Ez errepikatu nire akats berbera.

750
00:43:09,760 --> 00:43:11,240
Horrela geratu behar al duzu?

751
00:43:12,440 --> 00:43:15,040
Peru eta ni
aita adoretsu bat genuelakoan.

752
00:43:15,720 --> 00:43:18,960
Eta begira, bihotzak agintzen diona

753
00:43:19,040 --> 00:43:21,720
betetzen ez dakien aita
‘sin sangre’ bat tokatu zaigu.

754
00:43:23,400 --> 00:43:24,920
Arrazoi duzu, Antton.

755
00:43:25,720 --> 00:43:27,080
Arrazoi osoa duzu.

756
00:43:28,480 --> 00:43:30,120
Bai, Antton.

757
00:43:36,200 --> 00:43:38,040
-Agur esateko ordua heldu da.

758
00:43:42,800 --> 00:43:45,840
Idoia, ekarri maleta hau.

759
00:43:47,040 --> 00:43:48,440
Utzi.

760
00:43:49,240 --> 00:43:50,920
Ez duzu maleta baten premiarik.

761
00:43:53,240 --> 00:43:54,880
Gurekin nahi zaitugu.

762
00:43:57,520 --> 00:43:59,560
Etxe honetan behar zaitugu, Idoia.

763
00:44:01,560 --> 00:44:03,560
(Musika gozoa)

764
00:44:17,120 --> 00:44:19,200
Zer? Kezkatuta?

765
00:44:20,680 --> 00:44:22,240
-Egia esan, bai.

766
00:44:22,960 --> 00:44:24,520
-Oraindik ez duzu erabaki?

767
00:44:26,440 --> 00:44:28,320
-Ez dakit hemendik joatea
ideia ona den.

768
00:44:28,400 --> 00:44:30,480
-Izango ez da ba!
-Lehen bai.

769
00:44:30,560 --> 00:44:32,400
Lehen hala iruditzen zitzaidan,
baina...

770
00:44:32,720 --> 00:44:35,880
orain ez dakit zer egin.
Ez dut hain urrutira joan nahi.

771
00:44:35,960 --> 00:44:38,760
Ihesean nabilela ematen du.
-Ez esan tontakeriarik!

772
00:44:39,120 --> 00:44:41,400
Bizitza osoa
daramazu aukera honen zain.

773
00:44:41,480 --> 00:44:42,480
-Bai, baina...

774
00:44:43,360 --> 00:44:44,960
ez da nik imajinatzen nuen bezala.

775
00:44:45,080 --> 00:44:47,040
-Balbemendik baditu
bere alde onak, noski.

776
00:44:47,120 --> 00:44:48,280
Baina txarrak ere bai.

777
00:44:48,360 --> 00:44:50,480
Ezin duzu ezer egin
besteek jakin gabe.

778
00:44:50,560 --> 00:44:53,160
Gainera, hemen geratzea
aspergarria izan daiteke.

779
00:44:53,240 --> 00:44:55,920
-Itogarria bai, baina aspergarria?
-Arrazoi duzu.

780
00:44:56,440 --> 00:44:59,240
Ei! Mari sorgin!
Nora zoaz korrika eta presaka?

781
00:44:59,320 --> 00:45:00,320
-Peruren bila.

782
00:45:00,400 --> 00:45:02,520
Errekara joango gara
sugandilak harrapatzera!

783
00:45:02,600 --> 00:45:04,440
-Pozik zaudela ematen du.
-Bai.

784
00:45:04,520 --> 00:45:06,440
Azkenean Balbemendin geratuko gara.

785
00:45:06,520 --> 00:45:08,480
Eta Perurekin
joan naiteke jolastera.

786
00:45:08,760 --> 00:45:10,480
Bueno, agur!
-E!

787
00:45:13,960 --> 00:45:15,640
-Ei! Eta niri?

788
00:45:20,040 --> 00:45:21,360
Eseri.

789
00:45:26,480 --> 00:45:29,960
Deklarazioa hartu behar dizugu.
Izen-abizenak, mesedez.

790
00:45:30,520 --> 00:45:33,520
-Bittor Bengoetxea Galartza.

791
00:45:36,200 --> 00:45:37,720
Maria Bengoetxearen semea.

792
00:45:40,120 --> 00:45:42,080
Balbemendin
ezer gutxi dago egiteko.

793
00:45:42,160 --> 00:45:43,880
Zerura begiratu, besterik ez.

794
00:45:43,960 --> 00:45:47,200
Paseo luzeak eman basotik,
eta berriz ere zerura begiratu.

795
00:45:48,040 --> 00:45:49,840
-Izarren izenak
ikasi ditugu behintzat.

796
00:45:49,920 --> 00:45:53,880
Berri onak. Bi erreserba gehiago
jaso ditugu datorren asterako.

797
00:45:53,960 --> 00:45:55,600
-Nork esan behar zigun guri?

798
00:45:55,680 --> 00:45:58,120
Laster atzera bota beharko ditugu
eskari guztiak

799
00:45:58,200 --> 00:45:59,880
landetxea beteta dagoelako.

800
00:46:01,120 --> 00:46:02,840
-Eskerrak eman nahi dizkizuet.

801
00:46:03,400 --> 00:46:06,640
Isolatuta egon garen bitartean,
oso ondo portatu zarete.

802
00:46:07,400 --> 00:46:09,160
Harro nago zuetaz.

803
00:46:11,760 --> 00:46:14,600
Beno, sukaldera noa
zerbait prestatzera, bale?

804
00:46:18,200 --> 00:46:20,680
-Normala da zulo honetatik
alde egin nahi izatea.

805
00:46:21,240 --> 00:46:23,720
Egidazu kasu, eta alde hemendik.

806
00:46:24,600 --> 00:46:26,760
Aukera banu,
gauza bera egingo nuke nik ere.

807
00:46:30,200 --> 00:46:32,240
Sukaldera noa aitari laguntzera.

808
00:46:35,160 --> 00:46:36,160
-Aupa Olatz.

809
00:46:37,080 --> 00:46:39,040
-Kaixo.
-Zer moduz?

810
00:46:40,200 --> 00:46:42,560
-Ondo, eta zu?
-Ondo.

811
00:46:45,320 --> 00:46:47,320
Bueno, bukatu da dena.

812
00:46:48,160 --> 00:46:49,520
-Bai, azkenean.

813
00:46:49,600 --> 00:46:51,840
-Eta bizirik gaude. Ez da gutxi.

814
00:46:53,480 --> 00:46:55,640
(Musika lasaia)

815
00:47:00,240 --> 00:47:01,240
-Asko pozten naiz.

816
00:47:02,680 --> 00:47:04,440
-Baita ni ere.

817
00:47:08,280 --> 00:47:10,360
Hasieratik engainatu nituen guztiak.

818
00:47:11,840 --> 00:47:14,760
Lehendabizi, nire emaztea. Susana.

819
00:47:16,560 --> 00:47:18,960
Beste guztiek ez zekiten
zer gertatzen ari zen.

820
00:47:19,920 --> 00:47:23,240
Zehaztu gertatutakoa.
Hartu behar duzun denbora.

821
00:47:26,640 --> 00:47:27,760
-Dena nahastu nuen.

822
00:47:29,640 --> 00:47:31,320
Susanagatik egin nuen guztia.

823
00:47:33,240 --> 00:47:34,880
Gure maitasuna salbatzeagatik.

824
00:47:35,480 --> 00:47:37,360
Baina kontrakoa lortu nuen.

825
00:47:39,080 --> 00:47:40,360
Suntsitu egin nuen.

826
00:47:45,720 --> 00:47:48,120
Olatz! Zer, prest?

827
00:47:50,080 --> 00:47:51,840
-Eta maleta?

828
00:47:52,640 --> 00:47:54,240
-Ez dut maletarik ekarri.

829
00:47:55,680 --> 00:47:58,160
Ez naiz joango.
-Zer?

830
00:47:59,160 --> 00:48:01,160
-Balbemendin geratzea erabaki dut.

831
00:48:01,720 --> 00:48:04,040
(BARREZKA) Txantxetan ari zara.

832
00:48:04,960 --> 00:48:05,960
-Ez.

833
00:48:07,040 --> 00:48:09,760
Nire familia hemen dago,
eta bertan geratu nahi dut.

834
00:48:11,000 --> 00:48:14,240
Gazteegia naiz oraindik, eta
ez nago prest hain urrutira joateko.

835
00:48:16,480 --> 00:48:18,240
-Baina Olatz,
horretaz hitz egin dugu.

836
00:48:18,320 --> 00:48:21,280
-Jon. Senak esaten dit
gaizki aterako dela gurea.

837
00:48:24,000 --> 00:48:25,440
Seguru zaude?

838
00:48:27,800 --> 00:48:29,960
-Ez goaz eztei bidaian, ihesi
baizik.

839
00:48:34,120 --> 00:48:35,760
Ni hemen geratuko naiz eta...

840
00:48:36,720 --> 00:48:38,520
nahi duzunean bisitan etor zaitezke.

841
00:48:39,360 --> 00:48:40,360
Bai.

842
00:48:41,240 --> 00:48:43,000
Baina ez da berdina izango.

843
00:48:45,240 --> 00:48:48,000
-Gure artekoak berdin
jarraitzen duela ikusiko bagenu,

844
00:48:48,960 --> 00:48:51,200
beti izango genuke denbora
berriro saiatzeko.

845
00:48:52,200 --> 00:48:53,640
Baina orain ez da unea.

846
00:48:56,760 --> 00:48:58,200
Nirekin haserre zaude?

847
00:48:59,800 --> 00:49:01,400
-Ez, haserre ez.

848
00:49:04,840 --> 00:49:06,800
Egia esan, ulertzen dizut.

849
00:49:09,920 --> 00:49:11,640
-Itzuliko zara egunen baten?

850
00:49:12,960 --> 00:49:15,280
-Non aurkitu dut ba
hau baino leku hoberik

851
00:49:15,360 --> 00:49:17,280
ikertzaile praktikak egiteko?

852
00:49:19,640 --> 00:49:22,000
Euskal Herrian ez dago
Balbemendi bezalakorik.

853
00:49:23,200 --> 00:49:25,360
(Musika instrumentala)

854
00:49:32,760 --> 00:49:35,800
Honek guztiak
errudun bakarra dauka: ni neu.

855
00:49:37,760 --> 00:49:39,160
Neuk hil nuen Juantxo,

856
00:49:39,840 --> 00:49:42,640
neuk hil nuen Nerea,
eta nik hil nituen bi gazte haiek.

857
00:49:43,640 --> 00:49:45,800
-Ez du pertsona bakar batek
egina ematen.

858
00:49:46,720 --> 00:49:48,040
-Nik egin nuen guztia.

859
00:49:49,080 --> 00:49:51,560
-Ziur zaude? Ez zizun inork lagundu?

860
00:49:52,240 --> 00:49:53,640
-Bakar-bakarrik egin nuen.

861
00:49:54,640 --> 00:49:57,280
-Ez zara konplizeren bat
ezkutatzen ariko, ezta?

862
00:49:58,440 --> 00:50:00,520
Konplizeren bat? Ez.

863
00:50:02,000 --> 00:50:04,400
Beste guztiek ez zekiten
zer gertatzen ari zen.

864
00:50:05,560 --> 00:50:07,240
Neuk bakarrik nekien egia.

865
00:50:09,280 --> 00:50:11,120
Txotxongiloak bezala erabili nituen.

866
00:50:12,040 --> 00:50:13,840
Orain hona, gero hara...

867
00:50:15,000 --> 00:50:16,720
Nik esandako guztia betetzen zuten.

868
00:50:17,640 --> 00:50:19,240
Eta hurbil egon nintzen.

869
00:50:20,240 --> 00:50:21,880
Baina jokalari trebeenak bezala,

870
00:50:22,200 --> 00:50:24,120
dena bere alde dutela
pentsatzen dutenean,

871
00:50:24,760 --> 00:50:27,120
akats bat egiten dute, eta akabo.

872
00:50:28,600 --> 00:50:31,480
-Eta zein izan da ba zure akatsa?

873
00:50:33,800 --> 00:50:35,120
-Neurea?

874
00:50:38,560 --> 00:50:40,040
Balbemendira joan izana.

875
00:50:42,200 --> 00:50:44,320
(Musika lasaia)

876
00:50:54,040 --> 00:50:56,400
(Musika tristea)

877
00:51:01,800 --> 00:51:03,880
(HASPEREN)

878
00:51:04,440 --> 00:51:06,120
Non dago nire ahizpa?

879
00:51:07,000 --> 00:51:10,320
Eromen hau hasi zuen
pertsonaren ondoan.

880
00:51:11,400 --> 00:51:13,160
Mentxuren ondoan.

881
00:51:14,400 --> 00:51:16,080
(ARNASBEHERA)

882
00:51:17,440 --> 00:51:19,720
Zure bila etorriko naiz, Enara.

883
00:51:21,480 --> 00:51:23,720
Eta aiton-amonen ondoan
lurperatuko zaitut.

884
00:51:25,480 --> 00:51:26,840
Etxean.

885
00:51:30,920 --> 00:51:32,200
Maite zaitut.

886
00:51:34,920 --> 00:51:36,680
(NEGAR-ZOTINKA)

887
00:51:38,360 --> 00:51:41,040
Ane! Ane! Urtegia!

888
00:51:41,400 --> 00:51:43,240
Teknikariek ezin dute ezer egin.
Zer?

889
00:51:43,320 --> 00:51:45,040
Ez dio eutsiko! Behera dator!

890
00:51:45,120 --> 00:51:47,680
Herria ebakuatzen ari dira
helikopteroen laguntzarekin.

891
00:51:47,760 --> 00:51:49,760
Ezin dugu denbora galdu, goazen!
Goazen!

892
00:51:52,000 --> 00:51:54,280
(Musika lasaia)

893
00:52:07,640 --> 00:52:10,160
(Pitzaduren hotsa)

894
00:52:11,600 --> 00:52:13,280
(Uraren hotsa)

895
00:52:15,480 --> 00:52:17,160
Ura gainera etorriko zaigu!

896
00:52:17,240 --> 00:52:20,160
-Lehenago utziko dugu herria,
ez kezkatu. Onik aterako gara.

897
00:52:20,240 --> 00:52:22,000
-Zergatik ez dugu
mendian gora egiten?

898
00:52:22,080 --> 00:52:25,120
-Entzun diezu ertzainei.
Denak helikopteroz aterako gaituzte.

899
00:52:25,200 --> 00:52:27,280
-Sekula ez naiz igo
halako traste batera.

900
00:52:27,360 --> 00:52:29,360
-Besteek egin badute,
zuk ere egingo duzu.

901
00:52:29,440 --> 00:52:32,720
-Maddi bera pozarren joan da.
Laster elkartuko gara haiekin.

902
00:52:32,800 --> 00:52:35,720
-Ez al dira gehiegi tardatzen ari?
-Ezetz ba, etorriko dira!

903
00:52:36,200 --> 00:52:37,760
-Zu lasai zaude?

904
00:52:39,800 --> 00:52:41,320
-Gezurra entzun nahi duzu?

905
00:52:42,080 --> 00:52:44,360
Tira, mugi.
Heldu da azken helikopteroa.

906
00:52:44,440 --> 00:52:46,360
-Itxoin,
amaren argazkia utzi dut gelan.

907
00:52:46,440 --> 00:52:48,280
Ez. Ez dugu astirik.
Jesus, dena prest?

908
00:52:48,360 --> 00:52:50,680
-Bai. Ea ba, goazen.
Mugi!

909
00:52:52,200 --> 00:52:54,320
(Musika lasaia)

910
00:53:00,320 --> 00:53:02,600
(Helikopteroa)

911
00:54:08,520 --> 00:54:10,840
(Musika malenkoniatsua)

912
00:54:48,320 --> 00:54:51,160
"Zerk egiten gaitu?
Zerk definitzen gaitu?

913
00:54:52,480 --> 00:54:53,640
Beti pentsatzen dugu

914
00:54:53,720 --> 00:54:55,520
inguratzen gaituenak
egiten gaituela.

915
00:54:56,160 --> 00:54:59,040
Gu eta gure zirkunstantzia.
Horixe garela.

916
00:55:00,160 --> 00:55:02,320
Daukagunak
egiten gaituelakoan gaude.

917
00:55:02,760 --> 00:55:04,880
Bizi garen tokia
behar-beharrezkoa dugu.

918
00:55:04,960 --> 00:55:06,960
Horrek gure oroimena pizten baitu.

919
00:55:08,080 --> 00:55:10,120
Baina toki horiek ez dute
ezer esan nahi,

920
00:55:10,200 --> 00:55:12,600
maite ditugun pertsonak
bertan ez badaude.

921
00:55:13,800 --> 00:55:16,320
Orduan ohartzen gara
tokiek ez dutela garrantzirik.

922
00:55:16,720 --> 00:55:19,520
Toki horretan bizi izan genituen
pasadizoek baizik.

923
00:55:20,880 --> 00:55:22,800
Zeren toki horrek
desagertzen badira;

924
00:55:23,160 --> 00:55:25,560
maite genituen toki horiek
zirkunstantzien mende

925
00:55:25,640 --> 00:55:27,160
gelditzeko zorian badaude,

926
00:55:27,520 --> 00:55:30,040
han bizi izan genuena da
geratzen zaiguna.

927
00:55:30,120 --> 00:55:32,400
Eta oroitzapen horrekin
segituko dugu bizitzan.

928
00:55:34,160 --> 00:55:37,360
Batzuetan, ordea, toki horren
sustraietan lotuta geratzen gara,

929
00:55:38,360 --> 00:55:40,440
zoriontsuak izango garen
esperantzan".