1
00:00:10,560 --> 00:00:12,600
"Ez da giro Goenkalen,

2
00:00:13,400 --> 00:00:17,080
Lasa anaiak liskarturik daude.

3
00:00:18,240 --> 00:00:21,800
Goenkalek oilategia dirudi

4
00:00:21,880 --> 00:00:26,320
eta Lasa anaiak
elkarri mokoka bizi dira.

5
00:00:27,840 --> 00:00:32,160
Egunetik egunera Lasatarren itzalera

6
00:00:32,240 --> 00:00:35,280
hemen bilduko gera

7
00:00:35,360 --> 00:00:40,360
bi oilar harroen legera.

8
00:00:43,080 --> 00:00:45,880
Ziriak ziri Goenkalen

9
00:00:46,680 --> 00:00:50,280
adarjotze benetan mundialak.

10
00:00:51,600 --> 00:00:55,160
Goenkalen, masiaketa da lege

11
00:00:55,520 --> 00:01:00,080
eta Lasa anaiak matraka
eta ziri dabiltza.

12
00:01:00,960 --> 00:01:05,480
Egunetik egunera
Lasatarren itzalera.

13
00:01:05,560 --> 00:01:08,760
Hemen bilduko gera

14
00:01:08,840 --> 00:01:13,280
bi oilar zaputzen legera".

15
00:03:47,880 --> 00:03:50,600
-Zurrunka ari al nintzen?
-Zure ama zen.

16
00:03:52,760 --> 00:03:54,880
Jo, ametsetan orain ere, Pilar!

17
00:03:56,320 --> 00:03:59,880
Zure ama zen eta porturantz zihoan,
galduta bezala.

18
00:03:59,960 --> 00:04:00,960
Zer, gero?

19
00:04:01,440 --> 00:04:03,840
Ohean eman ditu azken
hamar urteak eta!

20
00:04:03,920 --> 00:04:06,440
Eta gero propio jaiki da zure
ametsean sartzeko?

21
00:04:06,520 --> 00:04:07,520
Utzi.

22
00:04:08,480 --> 00:04:11,440
Zure amets horiek Lourdeseko
Ama Birjina baino hobeak dira.

23
00:04:11,520 --> 00:04:14,160
Harritu egiten zaitu gaur halako
ametsak egiteak?

24
00:04:15,240 --> 00:04:16,240
Harritu?

25
00:04:17,000 --> 00:04:18,000
Zer, ba?

26
00:04:20,240 --> 00:04:22,880
Loteriako zenbaki bat ez bada,
istripu bat da.

27
00:04:22,960 --> 00:04:26,680
Eta istripu bat ez denean,
bankuko saldo gorria.

28
00:04:26,760 --> 00:04:29,000
Dena iragartzen dute
zure amets horiek.

29
00:04:29,080 --> 00:04:33,040
Aizu, egizu barre, baina nik zuen ama
ikusi dut porturantz.

30
00:04:33,120 --> 00:04:34,320
Noiz eta gaur!

31
00:04:35,160 --> 00:04:37,280
Zertan da ba ezberdina gaurko eguna?

32
00:04:37,720 --> 00:04:40,640
Amaren testamentua ezagutuko duzue,
halako batean.

33
00:04:41,880 --> 00:04:45,040
Noski, egun aproposa ametsetarako.

34
00:04:45,720 --> 00:04:46,960
Martin!

35
00:04:47,760 --> 00:04:49,280
Barkatu, Pilar.

36
00:04:49,800 --> 00:04:52,240
Ametsei ez zaie barrerik egin behar.

37
00:04:53,440 --> 00:04:56,600
Ametsek erakusten dute
etorkizunaren bidea.

38
00:04:57,760 --> 00:05:00,240
Ametsak baitira arimaren ispilu.

39
00:05:00,720 --> 00:05:03,600
Zapatilak pasa, mesedez,
"monsieur" Freud.

40
00:05:04,480 --> 00:05:06,600
Tori, ala. Tori.

41
00:05:06,920 --> 00:05:08,440
Zer moduz alkandora hau?

42
00:05:09,520 --> 00:05:11,000
Serioegia, ez?

43
00:05:11,720 --> 00:05:13,120
Hala behar du egunak.

44
00:05:13,960 --> 00:05:18,360
Katalin Agirreren borondatez,
Lasatarren ondasunen erdia

45
00:05:18,440 --> 00:05:21,840
Martin Lasa Agirre
semearentzat izan dadila.

46
00:05:22,080 --> 00:05:23,680
Oso seguru zaude.

47
00:05:24,560 --> 00:05:26,680
Eta zergatik ez naiz
ba seguru egon behar?

48
00:05:27,080 --> 00:05:29,240
Azken hilabete hauetan
ez duzu ama ikusi.

49
00:05:30,320 --> 00:05:32,920
Badakizu zergatik,
errua ez da nirea.

50
00:05:33,280 --> 00:05:35,440
A, noski, ni naiz erruduna.

51
00:05:35,800 --> 00:05:38,200
Zure amak ez nau onartu ez onartuko.

52
00:05:38,480 --> 00:05:40,760
"Nire seme Martin,
txoriburu horrekin?".

53
00:05:41,000 --> 00:05:43,080
Gure amak ez du sekula
horrelakorik esan.

54
00:05:43,160 --> 00:05:45,120
Ez, horrelakorik ez, okerragoak!

55
00:05:45,200 --> 00:05:47,200
Eta Maria Luisaren laguntzarekin.

56
00:05:47,640 --> 00:05:51,880
"Ama, berorrek ba al daki zein neska
klase ekarri duen Martinek herrira?".

57
00:05:54,000 --> 00:05:57,040
Begoñarengandik bereiztu nahiko al
zuen, eta orain...

58
00:05:57,160 --> 00:05:59,560
Moztu, moztu teatroarekin, Pilar.

59
00:05:59,640 --> 00:06:02,080
Testamentuak ez du
zerikusirik gu bionarekin.

60
00:06:02,960 --> 00:06:04,680
Ez, ez du ikustekorik...

61
00:06:04,840 --> 00:06:07,720
Baina tuntundu naizela uste al duzu?

62
00:06:07,800 --> 00:06:11,200
Norekin zoaz testamentuaren
irakurketara? Nirekin?

63
00:06:11,280 --> 00:06:14,880
Tira, badakizu ez dudala
Begoñarekin joan beste erremediorik!

64
00:06:14,960 --> 00:06:16,400
Hark ere badu bere parte.

65
00:06:17,040 --> 00:06:19,880
Eta behintzat nirekin ezkonduta
egon den urteetakoa.

66
00:06:20,440 --> 00:06:21,800
Cleenex bat.

67
00:06:21,880 --> 00:06:23,200
Horixe naiz ni.

68
00:06:23,280 --> 00:06:25,880
Mukiak kendu eta zakarrontzira
botatzen den Cleenex bat.

69
00:06:25,960 --> 00:06:27,720
Ez, ez da hori!

70
00:06:27,800 --> 00:06:30,000
Maite zaitut, badakizu.

71
00:06:31,000 --> 00:06:33,680
Eraman nazazu ba testamentuaren
irakurketara.

72
00:06:34,760 --> 00:06:35,760
Orain...

73
00:06:36,640 --> 00:06:39,120
Orain ni naiz zure emazte, ezta?

74
00:06:39,200 --> 00:06:41,200
-Ba erakuts ezazu korajea.
-Jode...

75
00:06:41,280 --> 00:06:43,280
Denbora luzea egon naiz
gaurkoaren zain.

76
00:06:43,360 --> 00:06:44,360
Pilar...

77
00:06:46,720 --> 00:06:50,400
Testamentuarekin bukatu, eta hortxe
bukatuko dira nire familiarekikoak.

78
00:06:50,960 --> 00:06:53,160
Ez zaituztela onartzen?
Ba!

79
00:06:53,240 --> 00:06:55,400
Nireak egingo dituzte, eta kito!

80
00:06:55,760 --> 00:06:59,200
Testamentua ezagutu ondoren portatu
behar al duzu hain gizon?

81
00:06:59,600 --> 00:07:03,360
Ez dizut ba testamentu baten
esperantzan jarraitu Paristik hona.

82
00:07:04,080 --> 00:07:05,880
Zer egin dezaket, Pilar? E?

83
00:07:08,360 --> 00:07:10,640
Egidazu zuk dakizun kafe
horietako bat.

84
00:07:11,200 --> 00:07:13,560
"Un café noir comme la nuit",
Parisen bezala!

85
00:07:14,920 --> 00:07:16,720
"Un café noir comme la nuit, oui".

86
00:07:16,800 --> 00:07:18,200
Baina Arralden bezala.

87
00:07:29,120 --> 00:07:31,560
Jose Maria! Ireki atea!

88
00:07:32,040 --> 00:07:33,800
Alde hemendik, zaldi zaharra!

89
00:07:33,880 --> 00:07:35,400
Ez al dakik irakurtzen?

90
00:07:35,560 --> 00:07:38,240
Itxita zegok, oporrengatik!

91
00:07:42,680 --> 00:07:46,000
Salako zure aulkia jaitsi
beharko dugu bikarioarentzat.

92
00:07:46,920 --> 00:07:48,760
Ez al dugu hobe goian?

93
00:07:49,160 --> 00:07:51,240
Bere borondatea da, jatetxea.

94
00:07:51,600 --> 00:07:52,800
Lan ederra.

95
00:07:52,880 --> 00:07:54,880
Aulkia eta guzti jaitsi
beharko diogu.

96
00:07:55,320 --> 00:07:58,960
Aukera nahiago zure anaia
gure etxean sartzea baino.

97
00:08:01,680 --> 00:08:04,240
-Egun on! Bai hustuta gaur.
-Behar denean berandu.

98
00:08:05,440 --> 00:08:07,600
-Berandu?
-Berandu edo etortzen ez,

99
00:08:07,680 --> 00:08:09,720
eta behar ez denean inoiz
baino goizago.

100
00:08:10,200 --> 00:08:11,600
Behar ez denean...

101
00:08:12,360 --> 00:08:14,240
Baina zer dela eta itxita, osaba?

102
00:08:14,920 --> 00:08:16,480
Ahaztu egin al zain, Amaia,

103
00:08:16,760 --> 00:08:19,640
gaur amona Katalinen testamentua
entzun behar dinagu.

104
00:08:19,720 --> 00:08:22,040
Eta etxekoentzako
bakarrik dago irekita.

105
00:08:22,680 --> 00:08:25,200
Bai, osaba,
banekien testamentuarena,

106
00:08:25,280 --> 00:08:27,960
baina familiakoa
nintzelakoan nengoen.

107
00:08:28,200 --> 00:08:31,560
Hori guk erabaki beharko dugu, ezta?

108
00:08:31,640 --> 00:08:34,280
Bai, etxeko kaka guztia
garbitzeko denean,

109
00:08:34,360 --> 00:08:36,160
goxo asko hartzen nauzu, e?

110
00:08:36,240 --> 00:08:39,200
-Zer ari zara hor marmarrean?
-Nahikoa dugu, e? Nahikoa!

111
00:08:39,760 --> 00:08:42,520
Ez nauzue berriketa txoroak
aguantatzeko moduan eta!

112
00:08:42,800 --> 00:08:46,600
Paternina banda azul
gustatzen zaio Don Luisi.

113
00:08:47,480 --> 00:08:50,640
Bai, eta Ardantza Martini!
Hara bestea!

114
00:08:51,600 --> 00:08:54,800
Ez, ardoa atera
beharko zioat gainera!

115
00:08:55,440 --> 00:08:57,800
Don Luis albazea lanetan,

116
00:08:58,240 --> 00:09:02,480
nire anaia partyaren buskan,
eta ni etxeko tonto.

117
00:09:13,200 --> 00:09:15,680
Goiz gabiltza gaur,
zer dela eta zu hemen?

118
00:09:16,160 --> 00:09:18,040
Zu ikustea ez al da ba,
nahikoa motibo?

119
00:09:18,480 --> 00:09:20,360
Arraldeko James Dean gurea!

120
00:09:20,440 --> 00:09:22,280
Kausarik gabeko errebeldea!

121
00:09:23,000 --> 00:09:25,160
-Guztiz txunditu nauzu!
-Tira, tira.

122
00:09:25,240 --> 00:09:27,440
Errebeldea bai,
baina ez kausarik gabe.

123
00:09:27,800 --> 00:09:29,680
Garbi dago ez zarela kausarik gabea!

124
00:09:29,760 --> 00:09:32,040
Sosik ez, sentitzen dut,
zure aitaren aginduak.

125
00:09:32,120 --> 00:09:34,960
-Arratsaldean itzuliko dizut.
-Loteria tokatuko al zaizu?

126
00:09:35,040 --> 00:09:37,600
Zerbait hobea: amona jaitsi
behar dut ohetik jatetxera.

127
00:09:37,680 --> 00:09:38,920
-Zu bakarrik?
-Xabierrekin.

128
00:09:39,000 --> 00:09:41,560
Aulkian eseri eta eskaileretan
behera jaitsi nahi dugu.

129
00:09:41,640 --> 00:09:44,160
"Mamá cumple cien años",
Carlos Saura.

130
00:09:44,240 --> 00:09:46,320
Ikustazue
istripu bat izan baino lehen.

131
00:09:46,400 --> 00:09:48,920
Jaitsiko dugu. Eta badakizu horrek
zer esan nahi duen?

132
00:09:49,000 --> 00:09:50,640
Txin-txin!

133
00:09:50,720 --> 00:09:51,920
Diruaren hotsa!

134
00:09:52,040 --> 00:09:53,840
Eta emango ez balizu zer?

135
00:09:54,040 --> 00:09:57,120
Zure aitak diru hori faltan
botako luke, eta akabo nirea.

136
00:09:57,200 --> 00:09:58,600
Eta zurea, moñoño!

137
00:10:02,360 --> 00:10:04,680
Tori! Baina badakizu:

138
00:10:04,760 --> 00:10:07,480
arratsaldean txori honek
habia honetara itzuli behar du.

139
00:10:09,680 --> 00:10:11,280
Behingoagatik puntuan, Karlos!

140
00:10:11,360 --> 00:10:13,480
Goazen, ez da denbora asko
geratzen eta.

141
00:10:13,560 --> 00:10:15,760
Mertxe, gogoratu al zara
banatzaileari deitzen?

142
00:10:15,840 --> 00:10:17,800
-Gogoratu naiz.
-Ez zenion esango bazterturik

143
00:10:17,880 --> 00:10:20,120
gauzkala eta ez dizkigula
nobedaderik bidaltzen?

144
00:10:20,200 --> 00:10:22,640
-Esan diot.
-Ba diapositiba gutxi gelditzen da.

145
00:10:22,720 --> 00:10:24,000
Eskatu ditut.

146
00:10:24,280 --> 00:10:26,960
Joan zen hilabeteko fakturak
artxibatzeko daude.

147
00:10:27,040 --> 00:10:28,360
-Artxibatu ditut.

148
00:10:28,440 --> 00:10:29,640
-Bai?
-Bai.

149
00:10:29,720 --> 00:10:32,920
Ba udaletxetik pasa behar da,
estoldetako zerga ordaintzera.

150
00:10:33,000 --> 00:10:35,120
Pasatu naiz denda ireki baino lehen.

151
00:10:35,440 --> 00:10:37,800
Eta komunetako papera falta dela
esango banizu?

152
00:10:38,560 --> 00:10:40,200
Ea, tira, goazen.

153
00:10:40,280 --> 00:10:41,520
Goiza da oraindik.

154
00:10:41,600 --> 00:10:43,800
Zoaz,
ia Boga Bogan zerbait behar duten.

155
00:10:43,880 --> 00:10:45,880
Nik zure amarenetik pasa behar dut.

156
00:10:46,040 --> 00:10:48,680
Amarenetik?
Hark nahiago du zu gabe, aita.

157
00:10:48,760 --> 00:10:51,680
Edo nahiago izango du ezkoan,
ez naiz batere fidatzen.

158
00:10:51,760 --> 00:10:53,600
Zure ama beti da sobre sorpresa bat.

159
00:10:53,680 --> 00:10:57,200
Bai, aspalditik zaude zu amaren
sobre sorpresa zabaldu gabe.

160
00:10:57,840 --> 00:11:00,840
Esadi, erregearen praketan zer?
Ala, goazen.

161
00:11:00,920 --> 00:11:01,920
Gero arte.

162
00:11:02,560 --> 00:11:03,560
Gero arte.

163
00:11:03,800 --> 00:11:05,720
Erregearen prakak...

164
00:11:05,800 --> 00:11:09,360
Berorrena, maiestatea,
aspaldi daude zikin-zikinak.

165
00:11:12,840 --> 00:11:14,160
Non sartu ote dut?

166
00:11:14,520 --> 00:11:15,520
Txusa!

167
00:11:17,600 --> 00:11:20,480
-Bai, Begoña?
-Ikusi al duzu botikineko giltza?

168
00:11:20,920 --> 00:11:22,680
Lepo gainean al daukazu burua?

169
00:11:23,200 --> 00:11:24,920
Ez nago txantxetarako, e?

170
00:11:25,160 --> 00:11:27,200
Ba lepotik zintzilik daukazu giltza.

171
00:11:27,280 --> 00:11:30,360
Noski, lepotik zintzilik...
Oi! Barkatu, e?

172
00:11:32,680 --> 00:11:33,920
Berehala naiz.

173
00:11:35,280 --> 00:11:37,600
Hamelingo txistulariarekin
uzten zaitut.

174
00:11:37,800 --> 00:11:38,800
Gero arte.

175
00:11:41,960 --> 00:11:43,600
Zer, urduri?

176
00:11:43,960 --> 00:11:47,640
Tira, heldu da azkenean,
gauzak argitzeko unea.

177
00:11:48,400 --> 00:11:51,120
Eta gauzak argitzen hasita,
zergatik ez didazu argitzen

178
00:11:51,200 --> 00:11:53,440
zer pintatzen dudan nik
zuen komedia horretan?

179
00:11:53,520 --> 00:11:55,240
Berriz ere horrekin bueltaka?

180
00:11:55,320 --> 00:11:57,800
Zuk ere baduzu zerikusia
testamentu horrekin.

181
00:11:57,880 --> 00:12:01,240
Batez ere zure amaren aurrean
itxurak gordetzen baditut, ezta?

182
00:12:01,440 --> 00:12:04,120
Zurekin ditudan zorrak
kitatzeko modua da.

183
00:12:04,200 --> 00:12:08,280
Zenbat denbora da bideo dendarako
dirua aurreratu nizula?

184
00:12:08,360 --> 00:12:09,560
Bost hilabete?

185
00:12:09,640 --> 00:12:11,320
Sei? Eta?

186
00:12:11,560 --> 00:12:13,560
Erreklamatu al nizun nik zuri ezer?

187
00:12:13,640 --> 00:12:15,040
Ezta interesik ere.

188
00:12:15,120 --> 00:12:16,560
Ez, ezta interesik ere.

189
00:12:16,640 --> 00:12:18,960
Baina zuk beti gauza berbera
egin behar duzu.

190
00:12:19,040 --> 00:12:21,520
Zure interesak
urkoarenarekin disimulatu.

191
00:12:21,600 --> 00:12:23,400
Tira, izan dezagun festa bakean.

192
00:12:23,800 --> 00:12:27,760
Begira, ditxosozko testamentuaren
ondoren, dibortzioa.

193
00:12:27,840 --> 00:12:30,080
Orduan bakarrik izango dugu
festa baketsua.

194
00:12:30,160 --> 00:12:33,080
Orduan bai, ez dizula balioko
zure amaren aitzakiak.

195
00:12:33,160 --> 00:12:36,200
Baina...
Noiztik da aitzakia gure amarena?

196
00:12:36,800 --> 00:12:39,600
Berak jarri ditu legeak
beti gure familia honetan,

197
00:12:39,680 --> 00:12:42,080
eta badakizu lege horiek
bete behar direla.

198
00:12:42,240 --> 00:12:43,840
Ez korajea izan bazenu...

199
00:12:43,920 --> 00:12:46,960
Beraz entzun ondo: nik planto.

200
00:12:47,200 --> 00:12:49,760
Bihartik aurrera ez dut jarraitu
nahi komedia honekin.

201
00:12:49,840 --> 00:12:51,560
Betirako planto.

202
00:12:51,720 --> 00:12:55,320
Baita zure amak urrezko malkoak
isurtzen hasten bazaizu ere.

203
00:13:05,600 --> 00:13:07,000
Garbia garbitu beharra,

204
00:13:08,120 --> 00:13:09,520
Amaia balego sikiera...

205
00:13:11,240 --> 00:13:13,240
Ederra egin duzu,
hemendik bidalita.

206
00:13:13,720 --> 00:13:15,880
Nahikoa badu gurean lanean
aritzearekin.

207
00:13:16,200 --> 00:13:18,720
Ez dugu zer erakutsirik gure
familiaren miseriak,

208
00:13:18,800 --> 00:13:20,480
eta gutxiago Don Luisen aurrean.

209
00:13:23,040 --> 00:13:24,880
Hemen behar zuen dagoeneko eta!

210
00:13:24,960 --> 00:13:26,840
Familiaren miseriak?

211
00:13:27,520 --> 00:13:29,920
Miseria ez baldin
bada zure anaia horrena...

212
00:13:32,560 --> 00:13:34,720
Tira, ekar ezazu garagardo bat.

213
00:13:40,000 --> 00:13:41,000
Kaixo.

214
00:13:42,720 --> 00:13:44,840
Ez, Periko,
gaur ez zegok ezer hiretzat.

215
00:13:44,920 --> 00:13:45,960
Taberna itxita.

216
00:13:46,520 --> 00:13:48,200
Tarzán eta Chita?

217
00:13:48,280 --> 00:13:50,840
Itxita!
Klis-klas, ulertzen duk, ezta?

218
00:13:53,440 --> 00:13:56,240
Kontu bat, ehun pezeta.

219
00:13:57,320 --> 00:14:01,920
Aizu Periko,
hamar ordu, nagusiak Perikori...

220
00:14:04,320 --> 00:14:05,320
Mila pezeta!

221
00:14:05,400 --> 00:14:06,600
Mila pezeta...

222
00:14:07,240 --> 00:14:09,560
Azkar ikasten duk hik,
nahi huenerako.

223
00:14:11,080 --> 00:14:12,360
Eskerrik asko, e?

224
00:14:12,840 --> 00:14:14,040
Eskerrik asko.

225
00:14:17,920 --> 00:14:19,760
Disgusturen bat izango diagu, e?

226
00:14:20,240 --> 00:14:22,320
Disgustua?
Horixe bakarrik falta dugu.

227
00:14:22,400 --> 00:14:24,280
-Ez du dokumenturik.
-Eta?

228
00:14:24,800 --> 00:14:27,920
Nahikoa mesede egiten dugu,
horri lana emanez.

229
00:14:28,000 --> 00:14:30,000
Inork ez dauka ezer esaterik.

230
00:14:30,080 --> 00:14:33,840
Ba... Azken bolada honetan
neurriak gogortzen ari dira.

231
00:14:34,280 --> 00:14:37,120
Geroz eta etorkin diru gabe gehiago
dabil bazterretan, eta...

232
00:14:38,600 --> 00:14:39,600
Aitona!

233
00:14:41,440 --> 00:14:42,440
Amona!

234
00:14:42,600 --> 00:14:44,400
-Goian ez dago.
-Zer?

235
00:14:44,920 --> 00:14:46,240
Seguru al hago?

236
00:14:46,320 --> 00:14:48,760
Oso seguru ere,
bazter guztiak miatu ditut.

237
00:14:48,840 --> 00:14:52,040
Baina Xabier, hamar urte badira
ohetik jaiki ez dela eta!

238
00:14:52,680 --> 00:14:54,280
Bai, jaiki da.

239
00:14:54,640 --> 00:14:55,640
Gaur.

240
00:15:00,680 --> 00:15:03,200
Aitona, zergatik hil da gizon hori?

241
00:15:03,280 --> 00:15:05,560
Zu zaharragoa zara
eta ez zara hiltzen.

242
00:15:07,120 --> 00:15:11,320
Ken ezazu txupatxus hori ahotik,
ez zaizu ezer ulertzen eta.

243
00:15:11,920 --> 00:15:16,120
Ainhoa, oraintxe bazkaldu duzu
eta dagoeneko txupatxusarekin?

244
00:15:16,200 --> 00:15:18,280
Zuk malaskatzen duzu umea, aitona.

245
00:15:18,360 --> 00:15:19,360
Nik malaskatu?

246
00:15:20,080 --> 00:15:22,600
Txupatxusa zuk
emana zela uste nuen eta!

247
00:15:22,680 --> 00:15:25,520
Ez zuk eta ez zuk, parkeko gizon
gabardinadunak eman dit.

248
00:15:25,600 --> 00:15:26,600
-Ene!
-Baina...

249
00:15:26,680 --> 00:15:28,840
Ume honek non ikasten
ditu gauza horiek?

250
00:15:28,920 --> 00:15:31,600
-Izeba Maria Luisaren katekesian.
-Ainhoa!

251
00:15:33,520 --> 00:15:37,600
Aspaldi ziren laurak,
haizeak eramango dizu jaieguna.

252
00:15:37,840 --> 00:15:39,960
Beraz ez dizu axolarik?

253
00:15:40,560 --> 00:15:43,680
Amaia, ezagutzen dugu elkar.

254
00:15:44,000 --> 00:15:45,000
Tira, zoaz.

255
00:15:45,080 --> 00:15:47,360
Arratsalde erdian etorriko naiz
askaria ematera.

256
00:15:47,440 --> 00:15:48,760
Nik ez dut askaria nahi,

257
00:15:48,840 --> 00:15:50,960
nik txokolatea eta txurroak
nahi ditut!

258
00:15:51,040 --> 00:15:53,000
Tira, Amaia, zoaz lasai.

259
00:15:53,080 --> 00:15:54,880
Afaltzeko orduan etorriko naiz.

260
00:15:54,960 --> 00:15:58,480
Eta hobe zenukete zuek ere bueltatxo
bat ematea portualdera,

261
00:15:58,560 --> 00:16:00,800
egun osoa telebistari
begira egon gabe.

262
00:16:01,680 --> 00:16:03,240
-Gero arte!
-Gero arte.

263
00:16:05,480 --> 00:16:07,400
Aitona, noiz hilko zara?

264
00:16:08,080 --> 00:16:09,520
A ze galderak!

265
00:16:10,000 --> 00:16:14,080
Ez dakit, denok hil behar dugu,
baina ez dakigu noiz.

266
00:16:14,720 --> 00:16:17,960
Aitona, eta drama izango
al da zu hiltzen zarenean?

267
00:16:18,720 --> 00:16:19,720
Drama bat?

268
00:16:20,200 --> 00:16:23,360
Herriko jaiak izango dira,
hala iruditzen bazaizu.

269
00:16:23,600 --> 00:16:28,040
Hara, guk ere jai izan genuen gure
gelako Kristina hil zenean.

270
00:16:33,680 --> 00:16:36,040
Tabako kiratsak guri
kalte egiten badigu,

271
00:16:36,160 --> 00:16:39,080
zuri, gaixoa,
ezer ez ote dizu egingo?

272
00:16:39,840 --> 00:16:42,760
Lasai, gaur gauean
balkoira aterako zaitut.

273
00:16:43,080 --> 00:16:44,280
Joxe Mari?

274
00:16:44,640 --> 00:16:47,080
Gau gauean landarea
balkoira atera behar duzu.

275
00:16:47,160 --> 00:16:49,360
-Ez ahaztu.
-Ez naiz ahaztuko.

276
00:16:49,440 --> 00:16:51,200
Eta plastiko bat gainean jarri.

277
00:16:51,280 --> 00:16:52,480
Akordatuko zara?

278
00:16:52,800 --> 00:16:54,120
Akordatuko naiz.

279
00:16:54,840 --> 00:16:57,880
Gaur gauean balkoira aterako zaitut,
eta gaueko...

280
00:16:57,960 --> 00:16:59,360
Ezer ez.
Arrastorik ere ez.

281
00:16:59,440 --> 00:17:01,200
Herri osoan ez du inork ikusi!

282
00:17:01,760 --> 00:17:03,200
Hire ama ikusi?

283
00:17:03,280 --> 00:17:05,920
Noiztik dabil ba,
hire ama kalean barrena?

284
00:17:06,560 --> 00:17:08,040
Lotsatzeko modukoa.

285
00:17:08,280 --> 00:17:09,680
Hik lotsatu?

286
00:17:10,080 --> 00:17:11,840
Ez zarete mokoka hasiko, ezta?

287
00:17:11,920 --> 00:17:13,640
Hara! Ni izango naiz errudun!

288
00:17:14,280 --> 00:17:17,280
Tira, Joxe Mari, hi ez al haiz ba?
Etxeko jaun eta jabe?

289
00:17:22,560 --> 00:17:24,040
Boga Boga jatetxea, esan?

290
00:17:27,280 --> 00:17:28,280
Hiretzat.

291
00:17:33,000 --> 00:17:35,800
Beti dago, ezer errespetatzen
ez dakien norbait.

292
00:17:36,920 --> 00:17:39,880
Pilar, Paristik ekarri zuen
pieza hori.

293
00:17:39,960 --> 00:17:41,440
Eta ez duzu moztu?

294
00:17:41,520 --> 00:17:43,360
Baietz ba, herri osoan miatu dugu.

295
00:17:45,120 --> 00:17:47,320
Zerekin gogoratzeko?
Ametsarekin? Ze amets?

296
00:17:48,560 --> 00:17:50,520
A, portura joaten ikusi zenuena?

297
00:17:50,880 --> 00:17:52,520
Tira, ez nago txantxetarako.

298
00:17:54,000 --> 00:17:55,280
E? Pilar?

299
00:17:55,640 --> 00:17:56,640
Pilar!

300
00:18:08,200 --> 00:18:09,520
Arrastorik ez.

301
00:18:10,240 --> 00:18:11,680
Ederra egin du amonak.

302
00:18:12,200 --> 00:18:14,880
Egun guztia gora eta behera pasatu
egin duela diozu?

303
00:18:15,280 --> 00:18:16,760
Guri egin digu, ezta?

304
00:18:17,800 --> 00:18:19,760
Aizu, Gaizka eta Ane ikusi al dituzu?

305
00:18:19,840 --> 00:18:21,160
Ane Ertzaintzara joan da,

306
00:18:21,240 --> 00:18:23,880
Gaizka berriz DYAra
edo Gurutze Gorrira, ez zekiat.

307
00:18:23,960 --> 00:18:25,600
Honezkero hemen behar zuten.

308
00:18:27,880 --> 00:18:30,200
Ez zara Torrant horrekin
tratuetan ibiliko, ezta?

309
00:18:30,280 --> 00:18:32,160
-Ni?
-Tratutan eta...

310
00:18:33,200 --> 00:18:35,320
-Eta zintzilik.
Tira, Xabier.

311
00:18:38,080 --> 00:18:39,480
-Kaixo.
-Iepa.

312
00:18:39,560 --> 00:18:40,800
Zer berri?

313
00:18:40,880 --> 00:18:43,240
Ezer ez,
lurrak irentsi izan balu...

314
00:18:43,320 --> 00:18:44,720
Lurrak edo itsasoak.

315
00:18:44,800 --> 00:18:48,080
Ilundu du, eta urpekariek
ezin dutela bihar arte portua miatu.

316
00:18:48,160 --> 00:18:49,720
Agian marea jaisten denean.

317
00:18:49,800 --> 00:18:51,800
-Zer jaitsi?
-Dezibelioak!

318
00:18:52,120 --> 00:18:54,960
-Gure baronesa...
-Ze baronesa eta baronesa?

319
00:18:55,040 --> 00:18:57,520
Hemen hitz egiterik ez dago!
Benga, goazen kalera.

320
00:19:01,240 --> 00:19:02,680
Segi, berehala noa.

321
00:19:05,840 --> 00:19:06,840
Tori.

322
00:19:08,360 --> 00:19:10,400
Mila duro?
Hau ez duk hitz egin geniana!

323
00:19:10,480 --> 00:19:12,200
-Bihar gainerakoa.
-Bihar?

324
00:19:12,800 --> 00:19:14,160
Akabo fandangoa.

325
00:19:14,240 --> 00:19:16,480
Hemendik aurrera, dirua aurretik.

326
00:19:17,280 --> 00:19:19,400
Kristoren rolloa zeukaat familian!

327
00:19:19,480 --> 00:19:22,120
Bai, nire amona ere
Parkinsonek jota hil duk,

328
00:19:22,200 --> 00:19:23,720
Parkinson putakume horrek.

329
00:19:24,400 --> 00:19:27,000
Parkinson bakarrik ez da izan ba,
putakumea!

330
00:19:27,280 --> 00:19:29,280
-Hi zer ari haiz hor marmarrean?
-Marmarka?

331
00:19:29,360 --> 00:19:32,000
Ni marmarka?
Kilkerrak zeuzkaat ahoan.

332
00:19:35,120 --> 00:19:37,440
Akabo fandangoa.
Nik, neurea bete.

333
00:19:37,520 --> 00:19:38,720
Hik, heurea bete.

334
00:19:38,800 --> 00:19:41,960
-Ez zegok beste biderik.
-Bale, zin dagiat...

335
00:19:47,560 --> 00:19:49,120
Zer izan duk hori, Txapas?

336
00:20:03,480 --> 00:20:05,000
Gure ama hortik zehar?

337
00:20:05,440 --> 00:20:06,560
Ezin dut sinetsi.

338
00:20:06,640 --> 00:20:09,960
Gizajo errukarria,
den-dena irensten duzu zuk.

339
00:20:10,160 --> 00:20:11,520
Zer irentsi? Zer zaude?

340
00:20:12,240 --> 00:20:14,160
Zuen amak azken hamar urteotan

341
00:20:14,240 --> 00:20:16,840
tronu bilakatu du ohea
bertatik agintzeko.

342
00:20:16,920 --> 00:20:18,360
Ederki jo dizuela.

343
00:20:19,320 --> 00:20:20,960
Eta medikuek ziotena?

344
00:20:21,040 --> 00:20:24,120
Medikuek...
Ni ere medikua naiz, adiskidea.

345
00:20:37,760 --> 00:20:39,120
Non bilatu duzue?

346
00:20:39,200 --> 00:20:40,480
Jose María Lasa?

347
00:20:41,000 --> 00:20:42,680
-Zer gertatu da?
-Zuk salatu al duzu

348
00:20:42,760 --> 00:20:44,480
Katalina Agirre Muruaren
desagerketa?

349
00:20:44,560 --> 00:20:46,040
Bai, bai.

350
00:20:46,840 --> 00:20:49,360
K.A.M.
Ezagutzen duzu bastoi hau?

351
00:20:51,160 --> 00:20:52,600
-Non bilatu duzue?
-Portuan.

352
00:20:53,120 --> 00:20:54,360
Ur gainean.

353
00:20:55,040 --> 00:20:56,040
Ama!

354
00:21:02,520 --> 00:21:03,520
Ama!

