1
00:00:10,320 --> 00:00:12,720
"Ez da giro Goenkalen,
2
00:00:13,720 --> 00:00:17,280
Lasa anaiak liskarturik daude.
3
00:00:18,440 --> 00:00:22,120
Goenkalek oilategia dirudi
4
00:00:22,360 --> 00:00:26,640
eta Lasa anaiak elkarri mokoka
bizi dira.
5
00:00:28,120 --> 00:00:32,280
Egunetik egunera Lasatarren itzalera
6
00:00:32,360 --> 00:00:35,720
hemen bilduko gera
7
00:00:35,800 --> 00:00:40,320
bi oilar harroen legera.
8
00:00:43,760 --> 00:00:45,760
Ziriak ziri Goenkalen
9
00:00:46,680 --> 00:00:50,480
adarjotze benetan mundialak.
10
00:00:50,560 --> 00:00:55,320
Goenkalen, masiaketa da lege
11
00:00:55,640 --> 00:01:00,400
eta Lasa anaiak
matraka eta ziri dabiltza.
12
00:01:01,240 --> 00:01:05,720
Egunetik egunera
Lasatarren itzalera.
13
00:01:06,160 --> 00:01:09,400
Hemen bilduko gera
14
00:01:09,480 --> 00:01:14,160
bi oilar zaputzen legera".
15
00:01:51,280 --> 00:01:54,440
Gaixoari bukatu zaizkio
mundu honetako padezimenduak.
16
00:01:54,520 --> 00:01:56,280
Jainkoak izan dezala bere glorian.
17
00:01:56,760 --> 00:01:58,840
Guk ere aurki joan beharko dugu.
18
00:01:59,000 --> 00:02:01,800
Joan ere, denok joan beharko dugu
goiz edo berandu.
19
00:02:01,960 --> 00:02:05,440
Katalini ere
lehenago senarra joan zitzaion.
20
00:02:05,520 --> 00:02:07,120
Zerura joan zitzaion, zerura!
21
00:02:07,200 --> 00:02:08,400
Bai, horixe!
22
00:02:08,480 --> 00:02:11,120
Zuen aita, Xanti,
zeruan dagoela esan nahi nuen.
23
00:02:11,400 --> 00:02:13,120
Eta hala bukatu behar...
24
00:02:13,200 --> 00:02:15,920
Aitaren galerarekin etsi beharra
ailegatu orduko,
25
00:02:16,000 --> 00:02:17,600
ama ere horrela galdu behar!
26
00:02:18,400 --> 00:02:21,720
Maria Luisa gaixoa,
zuri tokatzen zaizkizunak!
27
00:02:21,800 --> 00:02:24,400
Fedea sendo beharko duzu, bai.
Izan ere,
28
00:02:25,200 --> 00:02:27,280
familian hainbeste ezbehar
eta nahigabe!
29
00:02:27,440 --> 00:02:31,600
Katalin gaixoak ere, zer ez ote zuen
pasa mundu honetako bere aldian.
30
00:02:31,680 --> 00:02:32,680
Jesus...
31
00:02:33,320 --> 00:02:35,760
Beno, ja aurki abiatu
beharko dugu elizarantz.
32
00:02:35,840 --> 00:02:37,040
Prest zaude, edo?
33
00:02:37,120 --> 00:02:38,120
Ez da berandu.
34
00:02:38,200 --> 00:02:39,920
Ez goaz igandeko mezetara, e?
35
00:02:40,760 --> 00:02:41,800
Garaiz gabiltzala.
36
00:02:43,400 --> 00:02:45,640
Denok balira zure Joxe Mari
bezalakoak...
37
00:02:45,720 --> 00:02:47,720
Senar hona eta seme ona.
38
00:02:48,440 --> 00:02:50,560
Ze besteengatik izan balitz...
39
00:02:50,640 --> 00:02:53,600
Ez dago ondo inorengatik gaizki
esatea, baina hara,
40
00:02:53,680 --> 00:02:55,520
gauzak diren moduan esateko,
41
00:02:55,600 --> 00:02:58,560
zure koinatu alproja
horrek akabatu du Katalin gaixoa.
42
00:02:58,680 --> 00:03:02,880
-Hamaika disgustu bai,
Martin horrek bere ama gaixoari.
43
00:03:02,960 --> 00:03:05,040
Eta nola maite zuen
koitaduak bere semea?
44
00:03:05,640 --> 00:03:07,280
Begiko ninia zuen eta!
45
00:03:07,960 --> 00:03:09,880
Eta semeak berriz, hara!
46
00:03:09,960 --> 00:03:11,320
Semeen esker ona!
47
00:03:11,400 --> 00:03:14,640
Aita eta ama hemen utzi,
eta Ameriketara alde!
48
00:03:14,720 --> 00:03:16,880
Eta handik bueltan berriz, zera...
49
00:03:17,040 --> 00:03:18,480
Familia ekarri bai,
50
00:03:18,560 --> 00:03:21,400
baina hura mantentzeko
dirurik ere ez.
51
00:03:21,480 --> 00:03:25,080
Horrela, esku-hutsik etorri bai,
baina ederki aprobetxatu ostea ere.
52
00:03:25,160 --> 00:03:27,360
Eta gero berriz ospa!
53
00:03:27,880 --> 00:03:29,760
Emaztea eta seme alabak
hemen utzita.
54
00:03:29,840 --> 00:03:32,800
Eta gero halako
eskandalua hemen jartzeko.
55
00:03:33,280 --> 00:03:35,560
Kasikan hobe atzera bueltatu
ez balitz.
56
00:03:35,640 --> 00:03:39,360
Bai horixe, zera,
bere alaba izan zitekeen zera...
57
00:03:39,440 --> 00:03:41,320
Mari Mingurin horrekin etorrita!
58
00:03:41,400 --> 00:03:43,920
Eta hor denen bistan
berarekin bizitzen jartzeko.
59
00:03:44,720 --> 00:03:47,080
Hara, ni banoa, e?
Bakarrik bada ere.
60
00:03:47,160 --> 00:03:50,520
Zu hemen gelditzen zara,
nik esan arte.
61
00:03:52,920 --> 00:03:54,600
Zurea bai gizona.
62
00:04:12,520 --> 00:04:14,040
Felix, zelako sustoa!
63
00:04:15,000 --> 00:04:17,080
Zer, hemen egon behar
al dun egun guztian?
64
00:04:17,160 --> 00:04:18,960
Ez al dun niretzat astirik, e?
65
00:04:19,040 --> 00:04:21,680
Zer nahiago niake nik,
baina zera zegok,
66
00:04:21,760 --> 00:04:26,360
aurki etortzekoak izango dituk
hiletatik, eta badakik hemengo legea:
67
00:04:26,960 --> 00:04:29,040
piskolabisa jarri
beharra zegok jendeari.
68
00:04:29,120 --> 00:04:30,800
Joño! Ez din, ez, itsura txarrik!
69
00:04:30,880 --> 00:04:33,120
E! Itxaron gero!
70
00:04:33,720 --> 00:04:34,920
Eta horixe, ba.
71
00:04:35,000 --> 00:04:39,360
Zertxo bait prestatu behar zela,
eta ezetz asmatu nori tokatu zaion?
72
00:04:39,440 --> 00:04:41,800
Zer, egun guztirako lana al dun?
73
00:04:41,880 --> 00:04:43,920
Gaur ere soltero utzi behar al naun?
74
00:04:44,000 --> 00:04:48,600
Horixe ez zekiat ba, badaezpada ere,
hemen egon beharko diat.
75
00:04:48,680 --> 00:04:51,720
Etxekoandre horrekin
sekula ez zegok jakiterik.
76
00:04:53,840 --> 00:04:56,440
Utzi bakean,
bukatu egin behar diat, Felix.
77
00:04:57,080 --> 00:04:59,200
Atsoak harrapatuko gaitik, eta...
78
00:05:10,160 --> 00:05:13,040
Pasada.
Kristoren pasada dira eskelak.
79
00:05:13,840 --> 00:05:17,120
Badirudi ohitu nahi gaituztela
gure izena eskeletan irakurtzera.
80
00:05:17,200 --> 00:05:22,200
Hasieran hildakoaren biloba zara,
gero semea, handik lasterrera anaia,
81
00:05:22,280 --> 00:05:25,920
eta azkenik, zeure burua ikusten duzu
eskelaren letra beltzean.
82
00:05:26,600 --> 00:05:28,160
Zuri hiletak kalte egin dizu.
83
00:05:28,720 --> 00:05:31,480
Sermoia egia esan moskeatzekoa zen,
jakina,
84
00:05:31,560 --> 00:05:34,120
elizara hiletetarako bakarrik
joaten den jendea
85
00:05:34,200 --> 00:05:37,720
harrapatu nahi izaten du apaizak,
eta zast! Kristorena.
86
00:05:37,800 --> 00:05:39,760
Apaizak kristorenak bota?
Normala.
87
00:05:39,840 --> 00:05:41,240
Hoa popatik!
88
00:05:41,320 --> 00:05:43,720
-Bale, hator nirekin!
-Benga, Txapas!
89
00:05:45,080 --> 00:05:47,320
Eskelak pasada bat izango dira,
90
00:05:47,400 --> 00:05:50,600
baina eskela gabe ere
ez da makala izan gure amonarena.
91
00:05:50,680 --> 00:05:52,720
Zer kristotara joango zen malekoira?
92
00:05:52,800 --> 00:05:55,760
Aurrenik norbaitek esan beharko du
nola jaiki den ohetik.
93
00:05:55,920 --> 00:05:58,920
Aizu, hamar urte planta hutsak
egiten aritu dela uste al duzu?
94
00:05:59,000 --> 00:06:00,040
Ez dut hori esan nahi,
95
00:06:00,120 --> 00:06:03,080
baina nik amari entzun nion behin
berak ez zuela asko sinisten.
96
00:06:03,160 --> 00:06:05,400
Zera, hasieran,
tema hutsa izan balitz ere
97
00:06:05,480 --> 00:06:07,040
ohetik jaiki gabe egotearena,
98
00:06:07,120 --> 00:06:09,240
hamar urte eta gero
eta bere adinarekin?
99
00:06:09,320 --> 00:06:11,520
Baina pixa egitera
ez zen jaikitzen eta!
100
00:06:11,600 --> 00:06:14,560
Hori bai da kristorena baino
handiagoa! Hura hiru egunetara,
101
00:06:14,640 --> 00:06:17,040
zuen amona berriz,
hamar urtetara, hula-hoop!
102
00:06:25,280 --> 00:06:27,280
Zeruan, horixe.
103
00:06:27,360 --> 00:06:30,960
Zeruan, emakume zintzoa zen.
104
00:06:31,720 --> 00:06:33,520
Ondotxo daki hori azken urtetan
105
00:06:33,600 --> 00:06:35,920
haren arimaren zuzendari
izan den honek.
106
00:06:36,000 --> 00:06:38,720
Animaren zuzendari, eta albazea.
107
00:06:38,800 --> 00:06:40,880
Halaxe izan zuen borondatea!
108
00:06:40,960 --> 00:06:43,080
Eta ondra handia da niretzat.
109
00:06:43,360 --> 00:06:46,160
Ondraz gain,
beste zerbait ere utziko zizun ba.
110
00:06:46,240 --> 00:06:50,160
Niri ez, parrokiari, Hortensia.
Parrokiari.
111
00:06:50,240 --> 00:06:52,760
Zerbait hartu nahiko duzu,
ezta, Don Luis?
112
00:06:52,840 --> 00:06:56,160
Ez, eskerrik asko, Maria Luisa,
ez molestatu nigatik.
113
00:06:56,720 --> 00:06:58,040
Ez da molestia.
114
00:06:58,120 --> 00:07:01,640
Gainera, honaino etorrita ezer hartu
gabe ez zaitugu bidaliko.
115
00:07:01,720 --> 00:07:02,840
Gero...
116
00:07:03,320 --> 00:07:05,320
Beste erremediorik ez badago,
117
00:07:05,400 --> 00:07:08,040
tira,
ekartzu Erriojatxo bat edo,
118
00:07:08,480 --> 00:07:11,080
ardo korrienteak
bihotz errea jartzen dit.
119
00:07:11,600 --> 00:07:13,960
Latinez ere hala da esaera:
120
00:07:14,040 --> 00:07:16,840
ardo onak egia,
txarrak aldiz, bihotz erria.
121
00:07:16,960 --> 00:07:20,880
Eta elizgizonok hori dugu lana,
egia bilatzea.
122
00:07:21,280 --> 00:07:24,280
Zuen ofizio hori
ez da ederra izango osasunerako.
123
00:07:25,520 --> 00:07:29,480
Amaia, ekarri Patermina
banda azul bat, Don Luisentzat.
124
00:07:29,920 --> 00:07:34,000
Zuk bezalako jendeak arindu egiten
ditu gure nekeak, Maria Luisa.
125
00:07:34,880 --> 00:07:36,720
Gorritu egiten nauzu, Don Luis.
126
00:07:36,800 --> 00:07:38,240
Bene-benetan ari naiz,
127
00:07:38,320 --> 00:07:42,040
badakit nola zaindu duzun urtetan
gure Katalin gaixoa.
128
00:07:42,120 --> 00:07:44,600
Zure ama propioa izan balitz bezala.
129
00:07:44,680 --> 00:07:47,880
Kristau baten betebeharreko
oinarrizko betebeharra.
130
00:07:48,200 --> 00:07:52,040
Bai, Jainkoak daki inork
baino hobeto eskatzen zitzaizuna
131
00:07:52,120 --> 00:07:53,960
baino gehiago eman zeniola.
132
00:07:54,840 --> 00:07:56,120
Ui, Don Luis...
133
00:07:56,200 --> 00:07:57,720
Gauzak diren bezala.
134
00:07:57,800 --> 00:08:02,640
Kattalin zena, urtetan zaindu
izanaren poza geratuko zaizu.
135
00:08:03,280 --> 00:08:05,520
Ardotan, egia.
136
00:08:05,960 --> 00:08:09,800
Amaia, ekartzeko Paternina
banda azul bat Don Luisentzat.
137
00:08:09,880 --> 00:08:10,880
Badoa!
138
00:08:11,400 --> 00:08:14,760
Izan ere neska hau ez da egoten
sekula behar duzunean.
139
00:08:16,760 --> 00:08:18,720
Guztiak zu bezalakoak balira...
140
00:08:18,800 --> 00:08:21,200
Apaizok ez genuke
hainbeste lan izango.
141
00:08:21,280 --> 00:08:22,360
Baina Amaia...
142
00:08:22,440 --> 00:08:26,280
Zuk uste al duzu
hain ardo ona zerbi daitekeela
143
00:08:26,360 --> 00:08:27,760
hain kopa zikinean?
144
00:08:27,840 --> 00:08:28,840
Tira, tira.
145
00:08:28,920 --> 00:08:31,320
Hori ere latinezko esaera da:
146
00:08:31,400 --> 00:08:34,360
ez begiratu kopari,
kopakoari baizik!
147
00:08:34,440 --> 00:08:36,800
Baina latinak ere
ez du beti arrazoi.
148
00:08:36,880 --> 00:08:39,240
Hobe, bai, kopa garbiagoan.
149
00:08:43,200 --> 00:08:44,200
Tira.
150
00:08:49,640 --> 00:08:50,640
Hemen, ba.
151
00:08:54,280 --> 00:08:55,560
Ederra aitzakia.
152
00:08:56,240 --> 00:08:58,240
Nire bizitzan ipuin asko aditu diat,
153
00:08:58,320 --> 00:09:00,920
baina inork ez zidak sartu nahi
halako ziririk.
154
00:09:01,000 --> 00:09:03,280
-Egia duk, ordea!
-Baita zera ere!
155
00:09:03,360 --> 00:09:06,120
Amona hil zaiala
eta ezin didala ordaindu?
156
00:09:06,200 --> 00:09:08,160
Ez zekiat zertara
joaten haizen eskolara,
157
00:09:08,240 --> 00:09:10,440
gero eta hoberik asmatzeko
kapaz ez haiz eta.
158
00:09:10,520 --> 00:09:12,800
Egia duk eta! Ikusiko duk.
159
00:09:14,480 --> 00:09:17,320
Begira, hemen,
eskela eta hor nire izena.
160
00:09:17,600 --> 00:09:19,600
Hara, hi hil egin haiz, ala?
161
00:09:21,120 --> 00:09:22,800
Eta? Amona hil?
162
00:09:22,880 --> 00:09:24,120
Atzo esan nian!
163
00:09:24,200 --> 00:09:26,560
Nire amona ere
Parkinsonek jota hil zela,
164
00:09:26,640 --> 00:09:28,480
Parkinson putakume horrek jota.
165
00:09:28,560 --> 00:09:31,680
Familian sortu den
istiluarekin ezin izan diat,
166
00:09:31,760 --> 00:09:34,160
baina asteburu honetan
seguru baietz.
167
00:09:34,240 --> 00:09:36,120
Ze asteburu eta ze astabelarri?
168
00:09:36,200 --> 00:09:37,960
Zorrak zor dituk, hi!
169
00:09:38,040 --> 00:09:39,400
Akabo fandangoa!
170
00:09:39,920 --> 00:09:40,920
Astelehenerako.
171
00:09:41,000 --> 00:09:43,240
Nork daki astelehenera bizirik
helduko haizen?
172
00:09:43,320 --> 00:09:45,440
Eta nik gauza bera
esan izan banik zer?
173
00:09:45,520 --> 00:09:46,520
E?
174
00:09:46,600 --> 00:09:48,840
"Ez, itxaron astelehenera arte".
175
00:09:50,320 --> 00:09:52,480
Mikel, azkena.
176
00:09:54,080 --> 00:09:56,720
Begira, "lagunak" garelako.
177
00:09:57,120 --> 00:09:58,720
-Baina...
-Eskerrik asko, Mikel.
178
00:09:59,520 --> 00:10:00,920
Ez diat hutsik egingo.
179
00:10:01,200 --> 00:10:03,040
Hobe duk, bai.
180
00:10:06,480 --> 00:10:09,160
-Txintxo ibili!
-Gutxi gelditzen gaituk eta!
181
00:10:16,360 --> 00:10:17,840
Ai, gaixoa...
182
00:10:17,920 --> 00:10:21,360
Zer egingo zenukete zuek
ama goxorik gabe? E?
183
00:10:22,360 --> 00:10:26,000
"Eta krixkitin, kraxkitin,
184
00:10:26,120 --> 00:10:27,720
arrosa, klabelin...".
185
00:10:27,800 --> 00:10:29,400
Izeba, benetan?
186
00:10:29,480 --> 00:10:31,520
Nola esan behar dizut baietz?
Ospa!
187
00:10:32,440 --> 00:10:34,120
Burutik egina egongo da.
188
00:10:34,200 --> 00:10:35,880
Bihar arte, e?
Jai alai alajaina.
189
00:10:36,520 --> 00:10:38,640
Osaba, zorte on.
190
00:10:39,520 --> 00:10:41,040
Beharko dinagu.
191
00:10:42,240 --> 00:10:43,640
Ai...
192
00:10:44,480 --> 00:10:47,720
Tabakozaleek jakingo balute zer
kalte egiten duten...
193
00:10:50,400 --> 00:10:53,360
Joxe Mari, zer iruditzen zaizu
krisantemo hauek
194
00:10:53,440 --> 00:10:55,680
honako apal honetan ipiniko banitu?
195
00:10:56,280 --> 00:10:57,600
Oso ondo, e?
196
00:10:58,160 --> 00:11:00,760
Ez, hobeto ematen dute
mahai gainean.
197
00:11:01,240 --> 00:11:04,520
Zer?
A, bai, hobeto geratzen dira hor.
198
00:11:05,880 --> 00:11:07,920
Badakizu zer esan didan Begoñak?
199
00:11:08,120 --> 00:11:09,120
Zer?
200
00:11:09,200 --> 00:11:13,640
Beno, garbi-garbi ez dit esan
baina nik atzeman diot.
201
00:11:14,320 --> 00:11:15,320
Bai?
202
00:11:16,240 --> 00:11:19,040
Zure anai hori dibortzioarena
atzeratzen ari dela.
203
00:11:20,640 --> 00:11:24,120
Baluke bai, garaia, alproja
horrekikoak behin betirako egiteko.
204
00:11:24,200 --> 00:11:27,200
Ba ez dela etorriko
testamentuaren irakurketara.
205
00:11:27,920 --> 00:11:30,240
Hobe, bereizita daude, ezta?
206
00:11:30,760 --> 00:11:31,960
Ez dakit, ba.
207
00:11:33,160 --> 00:11:34,160
Ez dakizula zer?
208
00:11:35,000 --> 00:11:36,400
Zer nahiago dudan.
209
00:11:36,840 --> 00:11:39,520
Alde batera, hobe gauzak garbi...
Zeratzea.
210
00:11:39,600 --> 00:11:43,280
Baina dibortzioa nik
ezin dezaket onar.
211
00:11:44,520 --> 00:11:45,880
Tira, emakumea.
212
00:11:45,960 --> 00:11:49,000
Dibortzioa da gaur egun
ezkontzaren sostengurik handiena!
213
00:11:49,160 --> 00:11:51,680
-Joxe Mari, ez esan horrelakorik!
-Zer, ba?
214
00:11:52,880 --> 00:11:56,040
Broman, broman, esaten hasi,
eta gero bene-benetan hartzen duzu!
215
00:11:56,320 --> 00:11:58,960
-Zer esan dut ba, nik?
-Dibortzioarena!
216
00:11:59,880 --> 00:12:01,680
Ez nintzen gutaz ari, emakumea!
217
00:12:02,400 --> 00:12:03,840
Horixe behar genuen...
218
00:12:06,720 --> 00:12:09,000
Orain ere badugu baten bat hemen
izorratzen!
219
00:12:11,560 --> 00:12:13,560
Banoa! Banoa!
220
00:12:17,000 --> 00:12:18,360
Zer dugu orain?
221
00:12:18,720 --> 00:12:20,320
Periko, jan-jan!
222
00:12:20,400 --> 00:12:22,960
A, lanik egin gabe?
Hoa hortik!
223
00:12:23,680 --> 00:12:25,040
Periko lana!
224
00:12:25,120 --> 00:12:27,320
Periko jan-jan!
225
00:12:27,400 --> 00:12:29,560
Itxita zegok, hator bihar.
226
00:12:29,640 --> 00:12:30,800
Bihar?
227
00:12:32,200 --> 00:12:34,640
Periko jan-jan...
228
00:12:34,720 --> 00:12:36,520
Etortzeko bihar!
229
00:12:39,640 --> 00:12:41,440
Potrozoil arraioa!
230
00:12:42,280 --> 00:12:46,200
Gero bere txandaren zain dagoen
pelandruska horrela dago gainera.
231
00:12:47,280 --> 00:12:48,480
Zeren zer?
232
00:12:49,080 --> 00:12:51,280
Zure anai horren "querida" horrena.
233
00:12:52,120 --> 00:12:54,360
Horrek ere bere puska jaso nahiko
duela, alegia.
234
00:12:54,440 --> 00:12:55,440
Bere tuntuna.
235
00:12:55,520 --> 00:12:56,720
Kostako zaio!
236
00:12:56,800 --> 00:12:59,000
Ez dibortzioak bidea libre
uzten badio.
237
00:12:59,400 --> 00:13:00,560
Hala ere!
238
00:13:01,280 --> 00:13:02,600
Zer esan nahi duzu?
239
00:13:04,320 --> 00:13:07,600
Ba ez ziala uste puska handirik
harrapatuko lukeenik.
240
00:13:09,000 --> 00:13:10,400
Oso seguru ikusten zaitut.
241
00:13:10,480 --> 00:13:12,800
Ba ni ez nintzateke askorik fidatuko
zure amaz,
242
00:13:14,600 --> 00:13:18,480
auskalo zer bururatu zitzaion
azken momentuan gaixoari.
243
00:13:19,040 --> 00:13:20,240
Zaude lasai,
244
00:13:20,880 --> 00:13:24,360
ondotxo dakizu nola hartu zuen
Martin eta Begoñaren bereizketa.
245
00:13:25,000 --> 00:13:27,840
Eta beste horrekin herrira
azaldu zenean,
246
00:13:27,920 --> 00:13:30,040
labana baten atzetik beste bat,
247
00:13:30,120 --> 00:13:31,920
gure ama gaixoaren bihotzean.
248
00:13:32,200 --> 00:13:36,640
Esan nahi dut zure amak gustatu ala
ez gustatu eta disgustuak disgustu,
249
00:13:36,720 --> 00:13:39,040
beti izan du Martin
bere begiko ninian.
250
00:13:39,840 --> 00:13:41,440
Eta ni zer ninduen?
251
00:13:43,560 --> 00:13:45,600
Ez nintzateke batere fidatuko.
252
00:13:45,880 --> 00:13:46,880
Batere ez.
253
00:13:48,760 --> 00:13:50,160
Lasai, Maria Luisa.
254
00:13:51,440 --> 00:13:52,840
Ama portatuko zen.
255
00:13:55,200 --> 00:13:57,600
Oraingoan, portatuko zen.
256
00:14:08,440 --> 00:14:10,480
Ene, ba "Atari" falta da!
257
00:14:14,080 --> 00:14:15,960
Mertxe, errespetu bat.
258
00:14:16,600 --> 00:14:19,080
-Hildakoa oraindik bero, eta zu...
-Barkatu, Martin.
259
00:14:19,160 --> 00:14:20,680
Baina "Atari" falta da.
260
00:14:20,960 --> 00:14:22,480
-"Atari"? Eta zer?
261
00:14:22,720 --> 00:14:24,840
-Joe, ba orain dela
bi hilabete Maria Luisak
262
00:14:24,920 --> 00:14:27,400
katekesirako eraman zuen,
eskatu egin beharko zaio.
263
00:14:27,480 --> 00:14:29,560
-Ba eskatu beharko zaio.
-Bi hilabete?
264
00:14:29,640 --> 00:14:31,840
Inork ez du bideo bat
hain epe luzean eduki.
265
00:14:34,040 --> 00:14:35,640
-Kaixo, Mertxe.
-Kaixo.
266
00:14:36,200 --> 00:14:37,920
-Martin.
-A zer sorpresa!
267
00:14:38,440 --> 00:14:40,120
Zerk ekarri zaitu hona?
268
00:14:40,200 --> 00:14:42,080
Berehala atera zara elizatik, eta...
269
00:14:42,320 --> 00:14:43,920
Presa nuen, badakizu.
270
00:14:44,880 --> 00:14:46,520
Zurekin hitz egin nahi dut.
271
00:14:46,880 --> 00:14:47,880
Eta?
272
00:14:48,360 --> 00:14:50,520
Amaren hiletarekin akabo nirekikoa.
273
00:14:51,400 --> 00:14:54,440
Baina zer esaten ari zara?
Eta testamentuaren irakurketa?
274
00:14:55,600 --> 00:14:57,080
Ez dut joateko asmorik.
275
00:14:57,160 --> 00:15:00,960
Joan zaitez nahi duzun bezala,
ez nauzu itxuretarako besterik behar.
276
00:15:01,040 --> 00:15:02,720
Ez didazu hori egingo!
277
00:15:03,240 --> 00:15:04,720
Nola galaraziko didazu?
278
00:15:05,440 --> 00:15:07,160
Ez, Martin, honaino heldu gara.
279
00:15:07,720 --> 00:15:09,880
Begira, bost axola entzuten duzu?
Bost axola!
280
00:15:09,960 --> 00:15:13,400
Ama bizirik zegoenean zure
beharra nuen, baina orain? Zertarako?
281
00:15:14,800 --> 00:15:17,880
Pozten naiz,
gauzak hain garbi adierazi izanaz.
282
00:15:17,960 --> 00:15:20,480
Beraz orain ez daukagu
inongo arazorik,
283
00:15:20,960 --> 00:15:22,760
dibortzioa nahi dut lehenbailehen.
284
00:15:22,840 --> 00:15:25,080
Izango duzu, hori egon lasai,
izango duzu eta.
285
00:15:25,160 --> 00:15:28,360
Ea ondo doakizun biharko
testamentu-irakurketa hori.
286
00:15:28,800 --> 00:15:31,400
-Ez daukat zalantzarik.
-Oso seguru zaude.
287
00:15:32,280 --> 00:15:35,440
Eta zuk uste ez duzun bidetik
erbiak irteten bazaizkizu?
288
00:15:36,120 --> 00:15:38,080
Amak bere asmoa aldatu izan balu?
289
00:15:38,800 --> 00:15:41,240
-Joxe Mari da maiorazkoa.
-Bai.
290
00:15:41,320 --> 00:15:43,240
Joxe Mari da maiorazkoa, eta?
291
00:15:43,320 --> 00:15:44,800
Jar zaitez bere lekuan,
292
00:15:44,880 --> 00:15:47,440
bera egin da azken hamar urte
hauetan amaren kargu.
293
00:15:47,520 --> 00:15:49,960
Begira,
horrelakorik gertatuko balitz,
294
00:15:50,040 --> 00:15:52,480
larrutik ordainduko luke zure
koinatu...
295
00:15:52,560 --> 00:15:53,560
Koinatuak.
296
00:15:54,560 --> 00:15:56,200
Ondo igualak zarete biok.
297
00:15:56,280 --> 00:15:57,280
Begoña!
298
00:15:57,440 --> 00:16:00,120
Agur, Martin.
Eta zorte ona izan bihar.
299
00:16:00,400 --> 00:16:02,360
Begira, nirea defendatuko dut.
300
00:16:02,840 --> 00:16:05,480
Baita bizitza langintza horretan
aritzen bazait ere.
301
00:16:05,680 --> 00:16:08,320
Haizeak eramana, Escarlata O'Hara.
302
00:16:13,080 --> 00:16:15,640
Gezurra! Hori ez zara zu!
303
00:16:15,720 --> 00:16:18,400
Bai, txirripitxina! Neu naiz!
304
00:16:18,480 --> 00:16:21,600
Neu ere gaztea
izan nintzen noizbait.
305
00:16:21,800 --> 00:16:24,120
Eta zer egiten zenuen horrela
jantzita?
306
00:16:24,200 --> 00:16:25,200
Soldadu.
307
00:16:25,280 --> 00:16:26,960
Ba Xabierrek beti esaten du,
308
00:16:27,040 --> 00:16:30,560
ez dutela soldaduskara eramango
ezta kaskabiloetatik tiraka.
309
00:16:30,640 --> 00:16:32,920
-Ainhoa...
-Xabierrek esaten du!
310
00:16:33,000 --> 00:16:35,760
Neu ere ez nintzen joango,
aukera eman balidate.
311
00:16:35,840 --> 00:16:38,720
-Behartuta eraman zintuzten?
-Horixe.
312
00:16:39,160 --> 00:16:40,880
Batzuetan bizitzan,
313
00:16:40,960 --> 00:16:43,280
gogoz kontra egin
behar izaten dira gauzak.
314
00:16:43,920 --> 00:16:45,080
Gogoz kontra?
315
00:16:45,480 --> 00:16:47,440
Hazitakoan ulertuko duzu.
316
00:16:49,000 --> 00:16:51,600
Hazi naiz, baina... ez dut ulertzen!
317
00:16:51,680 --> 00:16:54,040
Hazi? Tokitan zaude.
318
00:16:54,400 --> 00:16:56,920
Hara, oraingoz,
319
00:16:57,720 --> 00:17:00,800
birraitona honen birbiloba zara.
320
00:17:01,280 --> 00:17:03,400
Birramona izatera heltzeko,
321
00:17:03,480 --> 00:17:06,280
babarrun asko jan behar duzu
oraindik.
322
00:17:07,000 --> 00:17:09,520
Babarrunak ez zaizkit
batere gustatzen...
323
00:17:09,600 --> 00:17:11,320
Babarrun pila bat jan, eta ama,
324
00:17:11,400 --> 00:17:13,880
beste babarrun pila bat jan,
eta amona, eta...
325
00:17:13,960 --> 00:17:17,760
Ba izeba Maria Luisak esaten du
ez nuela inoiz aitarik izan.
326
00:17:17,840 --> 00:17:19,920
Eta doi-doi daukadala.
327
00:17:20,920 --> 00:17:23,680
Tira, txirripitxina, esatea ere...
328
00:17:23,760 --> 00:17:25,760
Izeba Maria Luisak esaten du!
329
00:17:27,160 --> 00:17:30,400
Zuk ez sinistu jendeak
esaten duen guztia,
330
00:17:32,400 --> 00:17:34,400
ez dago inor aitarik ez duenik.
331
00:17:35,600 --> 00:17:39,320
Mundu guztiak ditu, baita aitonak
eta birraitonak ere.
332
00:17:39,400 --> 00:17:41,400
Nola egongo da ba,
aitarik ez duenik?
333
00:17:41,480 --> 00:17:43,080
Non dago nire aita?
334
00:17:44,440 --> 00:17:46,840
Amari galdetu beharko diozu hori.
335
00:17:46,920 --> 00:17:50,000
Zer galdetu behar ote dit
erdiñude honek?
336
00:17:50,080 --> 00:17:51,520
Non dago nire aita?
337
00:17:52,880 --> 00:17:54,440
Oherako orduak dira.
338
00:17:55,360 --> 00:17:57,880
Betikoa...
Ba denok baldin badaukagu aita,
339
00:17:57,960 --> 00:18:00,040
zergatik ez dut neurea ezagutzen?
340
00:18:01,200 --> 00:18:03,160
Hona, hona, hona!
341
00:18:05,680 --> 00:18:07,000
Bihar arte.
342
00:18:07,480 --> 00:18:08,480
-Agur.
-Lotara!
343
00:18:08,560 --> 00:18:10,880
Hitz egingo dugu horretaz
beste egoera batean.
344
00:18:10,960 --> 00:18:12,440
Eta orain, ohera!
345
00:18:13,280 --> 00:18:14,680
-Gabon.
-Agur!
346
00:18:14,760 --> 00:18:15,760
Ai!
347
00:18:21,400 --> 00:18:22,800
Ederra pieza...
348
00:18:23,360 --> 00:18:25,920
Bai, eskerrak zuk ondo
toreatzen duzun.
349
00:18:26,000 --> 00:18:27,840
Nik askotan ez dut asmatzen.
350
00:18:28,280 --> 00:18:31,720
Nor, agure bat baino egokiago
haur batekin jarduteko?
351
00:18:32,520 --> 00:18:34,520
-Igualtxoak gara!
-Kopatxo bat?
352
00:18:35,360 --> 00:18:36,360
Tira!
353
00:18:37,480 --> 00:18:39,280
Entzuten dira eskaintza
kaxkarragoak!
354
00:18:42,160 --> 00:18:43,560
Goiz zabiltza gaur.
355
00:18:43,640 --> 00:18:45,320
Bai, lehenago itxi dugu taberna.
356
00:18:45,840 --> 00:18:48,040
Bihar testamentuaren irakurketa dute,
eta...
357
00:18:48,480 --> 00:18:50,360
Atondu egin behar izan dute
jatetxea.
358
00:18:50,800 --> 00:18:51,800
Ederra!
359
00:18:51,880 --> 00:18:54,520
Ezta Aita Santuak ere
hainbeste zeremonia...
360
00:18:54,760 --> 00:18:57,640
Zer ematen ari dira,
testamentu zahar horrekin.
361
00:18:57,720 --> 00:19:00,240
Oilobustia baino kikilago
dabiltza denak.
362
00:19:00,600 --> 00:19:03,040
Beno, denak ez,
Begoña ez da agertu.
363
00:19:03,320 --> 00:19:05,680
Nola, ba?
Kokoteraino eginda dago eta!
364
00:19:05,760 --> 00:19:06,760
Gurutzea...
365
00:19:07,000 --> 00:19:08,200
Gurutzea, bai.
366
00:19:08,280 --> 00:19:10,120
Eta apaiza dute albazea.
367
00:19:10,480 --> 00:19:13,720
Ederra!
Apaiza abokatu dabilen etxean,
368
00:19:13,800 --> 00:19:16,240
sosak asko eta sosegu gutxi!
369
00:19:26,160 --> 00:19:27,360
Nora zoaz ordea?
370
00:19:27,440 --> 00:19:28,800
Neronen aldetik.
371
00:19:29,480 --> 00:19:31,040
Hemendik alde egin, behintzat.
372
00:19:31,520 --> 00:19:32,520
Zer duzu?
373
00:19:33,520 --> 00:19:36,400
Ea zer dudan...
Zer izango dut? Ezer ez.
374
00:19:36,680 --> 00:19:39,360
Zu zintudala uste nuen,
baina hemen utzi nauzu.
375
00:19:39,440 --> 00:19:42,440
Nola hemen utzi zaitudala?
Hiletan izan naiz!
376
00:19:42,520 --> 00:19:45,080
Kunplizioa bete eta zuzen zuzenean
etxera etorri naiz!
377
00:19:45,160 --> 00:19:46,160
Eta?
378
00:19:46,640 --> 00:19:50,080
Zure emazte hori ere
kunplizioetan sartuko zen, noski.
379
00:19:50,160 --> 00:19:53,160
Ez al dizu galdetu ea zer moduz
dagoen zure "querida"?
380
00:19:53,400 --> 00:19:55,800
-Pilar!
-Zer naiz ba ni zuretzat?
381
00:19:55,880 --> 00:19:58,920
Zure ama hilda ere nik hiletara
joaterik ez badaukat?
382
00:19:59,000 --> 00:20:00,720
Badakizu herri hau nolakoa den!
383
00:20:01,480 --> 00:20:04,560
Bai, eta badakit nolakoa
zaren zu ere.
384
00:20:05,400 --> 00:20:07,920
Baina Pilar! Zer?
Mesedez, zer duzu?
385
00:20:09,160 --> 00:20:11,280
Eztarri zuloraino naukazue oraintxe.
386
00:20:11,360 --> 00:20:14,320
Zuk, zure familiak
eta zure herri nardagarri honek.
387
00:20:14,400 --> 00:20:16,760
Martxa honetan maitale
zuhur jarraituko dugu
388
00:20:16,840 --> 00:20:18,200
zaharren egoitzan ere!
389
00:20:18,320 --> 00:20:20,720
Tira, ez atera orain dibortzioaren
zera hori!
390
00:20:20,800 --> 00:20:22,160
Laster konponduko da.
391
00:20:22,240 --> 00:20:23,760
Eta diru kontuak ere!
392
00:20:24,520 --> 00:20:26,080
Utikan zure diru kontuak!
393
00:20:26,160 --> 00:20:30,200
Utikan zuen herentzia eta zuen
familia-arteko eskrinak eta sestrak!
394
00:20:31,600 --> 00:20:33,320
Amaren gorpua oraindik bero...
395
00:20:33,400 --> 00:20:34,800
Begira, ni hemendik noa.
396
00:20:35,320 --> 00:20:36,760
E, Pilar!
397
00:20:37,480 --> 00:20:39,160
Baina zertara dator hau dena?
398
00:20:39,920 --> 00:20:41,160
Nik maite zaitut.
399
00:20:42,760 --> 00:20:44,520
Askotan ez da nahikoa izaten.
400
00:20:45,600 --> 00:20:47,240
Zer dabilkizu buru horretan?
401
00:20:48,640 --> 00:20:49,680
Martin...
402
00:20:51,040 --> 00:20:52,600
Goazen norabait biok!
403
00:20:53,240 --> 00:20:54,840
Goazen berriz Parisera.
404
00:20:55,320 --> 00:20:56,800
Zer galdu zaigu hemen?
405
00:20:56,880 --> 00:20:58,920
Hain zoriontsuak ginen...
406
00:20:59,680 --> 00:21:01,480
Zoriontsuak izango gara hemen ere.
407
00:21:01,960 --> 00:21:04,080
Zerk ematen dizu segurtasun hori?
408
00:21:05,640 --> 00:21:06,640
Zuk.