1
00:00:10,240 --> 00:00:12,440
"Ez da giro Goenkalen,

2
00:00:13,640 --> 00:00:16,960
Lasa anaiak liskarturik daude.

3
00:00:18,960 --> 00:00:22,040
Goenkalek oilategia dirudi

4
00:00:22,200 --> 00:00:26,680
eta Lasa anaiak elkarri
mokoka bizi dira.

5
00:00:28,360 --> 00:00:32,400
Egunetik egunera Lasatarren itzalera,

6
00:00:32,480 --> 00:00:35,840
hemen bilduko gera

7
00:00:35,920 --> 00:00:40,400
bi oilar harroen legera.

8
00:00:43,120 --> 00:00:46,040
Ziriak ziri Goenkalen

9
00:00:46,680 --> 00:00:50,320
adarjotze benetan mundialak.

10
00:00:51,840 --> 00:00:55,400
Goenkalen, masiaketa da lege,

11
00:00:55,480 --> 00:01:00,040
eta Lasa anaiak matraka
eta ziri dabiltza.

12
00:01:01,800 --> 00:01:05,680
Egunetik egunera
Lasatarren itzalera,

13
00:01:05,760 --> 00:01:09,080
hemen bilduko gera

14
00:01:09,160 --> 00:01:13,760
bi oilar zaputzen legera".

15
00:01:51,400 --> 00:01:53,920
"Nik, Katalina Agirre Muruak,

16
00:01:54,000 --> 00:01:56,240
nire senarra
Santiago Lasa Garai jauna

17
00:01:56,320 --> 00:01:59,560
bizirik aurkitzeko legezko epe
guztiak agortu direnean,

18
00:01:59,920 --> 00:02:03,200
igaro baitira legezko hamar urte
itsasoan desagertu zenetik,

19
00:02:03,280 --> 00:02:04,480
adierazten dut:

20
00:02:05,360 --> 00:02:07,920
legezko aholkularitza
guztiak jaso ondoren

21
00:02:08,000 --> 00:02:10,000
eta nire adimena onean dudala,

22
00:02:10,080 --> 00:02:13,680
nire ondasunen oinordekotzari buruzko
neurriak jakinarazten ditut.

23
00:02:13,760 --> 00:02:17,240
Eta Luis Labayru jauna,
Arraldeko errektore jauna,

24
00:02:17,320 --> 00:02:20,600
izendatzen dut
nire azken erabakiaren albazea".

25
00:02:24,560 --> 00:02:28,360
"Don Jose Maria eta Martin
Lasa Agirre, nire bi semeei,

26
00:02:28,440 --> 00:02:30,800
adinaren arabera izendatzen
ditudanei,

27
00:02:30,880 --> 00:02:33,400
zegokien nire ondasuneko
oinordekotza nagusia.

28
00:02:33,480 --> 00:02:38,240
Baina nire borondatea da
aditzera ematea nire semeetako batek,

29
00:02:39,000 --> 00:02:40,800
bigarren izendatu dudanak,

30
00:02:40,880 --> 00:02:44,960
behin eta berriro haustu
eta orbandu duela ondra familiarra.

31
00:02:45,360 --> 00:02:48,600
Bere ezkontzaren hausketa da
horren adierazpen azkena.

32
00:02:49,640 --> 00:02:51,000
Jose Mariak aldiz,

33
00:02:51,080 --> 00:02:53,800
portaera zintzoa izan du
familiarekiko,

34
00:02:53,880 --> 00:02:56,160
eta nik, Katalina Agirre Muruak,

35
00:02:56,240 --> 00:03:00,440
lurralde historiko honek ematen
didan eskubideak baliaturik,

36
00:03:00,520 --> 00:03:02,480
Jose Maria Lasa Agirre jauna

37
00:03:02,560 --> 00:03:05,880
izendatzen dut
nire ondasunen bostetik lauren".

38
00:03:07,120 --> 00:03:09,360
Bostetik lauren oinordeko.

39
00:03:10,400 --> 00:03:14,760
"Gainerako bostetik bata berriz,
zati berdinetan banatuko da,

40
00:03:14,920 --> 00:03:19,440
lau zatiak nire lau bilobentzat
izan daitezela agintzen dut,

41
00:03:19,520 --> 00:03:22,240
hona adinaren arabera izendaturik:

42
00:03:22,680 --> 00:03:26,800
Gaizka Lasa Galadri jauna,
Ane Lasa Perez de Rozas andereñoari,

43
00:03:26,880 --> 00:03:31,000
Carlos Lasa Perez de Rozas jauna,
eta Xabier Lasa Galardi jauna.

44
00:03:31,520 --> 00:03:36,000
Ezkontzen diren egunean
egingo dira dagokien zatiaren jabe.

45
00:03:36,920 --> 00:03:40,320
Bost zatietatik azkena berriz,
Begoña Perez de Rozas

46
00:03:40,400 --> 00:03:43,120
Bayonarentzat izan dadila
erabakitzen dut.

47
00:03:47,000 --> 00:03:50,920
Eta orain, legezkoak diren aipamen
eta protokoloak datoz.

48
00:03:51,000 --> 00:03:52,920
Irakurri egin behar al ditut?

49
00:03:54,240 --> 00:03:55,560
Baina Joxe Mari!

50
00:04:05,320 --> 00:04:07,120
Tori, ea hobetzen duzun.

51
00:04:07,840 --> 00:04:10,440
Animatzen al zara, bai ala ez?
Ez duzu ba atzera egingo!

52
00:04:11,400 --> 00:04:13,520
Ez dakit,
etxean oraindik ez dut ezer esan.

53
00:04:13,680 --> 00:04:15,440
Eta zeren zain zaude ba?

54
00:04:15,640 --> 00:04:18,160
Erraza dago ba!
Nahikoa dute testamentuarekin.

55
00:04:18,240 --> 00:04:19,640
Gainera, zer esango diet?

56
00:04:19,720 --> 00:04:22,080
"20 mila duro behar ditut
Atlasera joateko"?

57
00:04:22,440 --> 00:04:25,720
Eta aitak: "Ez al daukazu nahikoa
eskolako Atlasarekin?".

58
00:04:26,400 --> 00:04:27,680
Erraza dago ba.

59
00:04:28,520 --> 00:04:30,600
Negua gainean dugu
eta berandutzen ari zaigu!

60
00:04:31,120 --> 00:04:32,720
Ez dituzu ezagutzen.

61
00:04:32,800 --> 00:04:35,520
Gure aitak haxix bila
joan zela uste du,

62
00:04:35,600 --> 00:04:37,680
eta gure amak berriz, aitu, e?

63
00:04:37,760 --> 00:04:39,920
Larrutan egitera
goazela pentsatzen du.

64
00:04:40,000 --> 00:04:43,440
"Aitaren eta Semearen!
Arima artean galdu zaigu semea!"

65
00:04:44,200 --> 00:04:47,800
Sekulako konfiantza dute zurekin!
Atlas mendia bezainbestekoa!

66
00:04:48,360 --> 00:04:51,800
Atlas mendiak... Zein handiak
eta zein urruti dauden...

67
00:04:51,880 --> 00:04:53,320
Handiak eta urruti?

68
00:04:53,400 --> 00:04:55,320
Ausarta bazinela uste nuen!

69
00:04:56,040 --> 00:04:57,640
Ni ere ausarta izango nintzateke

70
00:04:57,720 --> 00:04:59,800
ibilaldirako dirua
poltsikoan izango banu.

71
00:05:00,720 --> 00:05:02,080
-Iepa!
-Kaixo.

72
00:05:02,880 --> 00:05:05,560
Ezagutzen al duzu nire
lehengusinarekin dagoen tipo hori?

73
00:05:05,640 --> 00:05:07,800
-Pixka bat.
-Chester deitzen ziotek.

74
00:05:07,880 --> 00:05:09,160
A! Chesterfield.

75
00:05:09,240 --> 00:05:11,800
-Satiro bat hori, fijo.
-Hara, berriz.

76
00:05:12,360 --> 00:05:14,800
Zure lehengusinarekin dagoen oro
Satiro bat, ala?

77
00:05:15,440 --> 00:05:19,800
Landru, saltsa gorri, sakamantekas,
Jack Destripatzailea,

78
00:05:19,880 --> 00:05:21,080
Joakin Santua...

79
00:05:21,160 --> 00:05:23,880
Izen guztiak dakizkizu!
Zurekin seguruan dago!

80
00:05:23,960 --> 00:05:25,600
Zaude isilik artaburua!

81
00:05:26,360 --> 00:05:29,400
Aizu, Chesterfield horrek
genero ona erabiltzen al du?

82
00:05:29,480 --> 00:05:30,680
Primerakoa.

83
00:05:31,520 --> 00:05:33,600
Tori, ez duzu
horrelakorik aurkituko.

84
00:05:34,800 --> 00:05:35,800
Amerikarra!

85
00:05:38,800 --> 00:05:40,120
Hamarretan beraz?

86
00:05:40,200 --> 00:05:42,840
Ez dakidala ba, Felix.
Lana egin beharko diat!

87
00:05:42,920 --> 00:05:45,000
Lana?
Jatetxea ez dago ba itxita?

88
00:05:45,360 --> 00:05:48,320
Bai, baina goiz partean bakarrik.

89
00:05:48,400 --> 00:05:50,880
Ez diate egun osoa
pasako testamentua irakurtzen!

90
00:05:50,960 --> 00:05:54,520
Hiletagatik itxita,
hala jartzen du atean, ez?

91
00:05:54,600 --> 00:05:55,960
Bai, noski.

92
00:05:56,040 --> 00:05:59,000
Amona hil duk,
baina ez Maria Luisa.

93
00:05:59,080 --> 00:06:01,520
Akain horrek
ez zidan egun osoa libre utziko,

94
00:06:01,600 --> 00:06:04,600
ezta senarra hiltzen zaion,
edo hiltzen dioten egunean!

95
00:06:04,880 --> 00:06:05,920
Ai, Amaia!

96
00:06:06,000 --> 00:06:08,840
Begiak dir-dir jartzen
zaizkin haserretzen haizenean.

97
00:06:16,640 --> 00:06:18,920
Ezeren zalantzarik bazenute,
deitu lasai.

98
00:06:19,000 --> 00:06:20,000
Mila esker.

99
00:06:20,960 --> 00:06:22,560
Ez al da beharrik izango.

100
00:06:22,960 --> 00:06:24,640
-Agur, ba.
-Agur.

101
00:06:27,960 --> 00:06:30,440
Ez al da beharrik izango...

102
00:06:30,520 --> 00:06:32,040
Larrua behar duk.

103
00:06:32,120 --> 00:06:33,600
Zer duk hik orain?

104
00:06:34,280 --> 00:06:35,280
Putrea...

105
00:06:35,360 --> 00:06:37,960
Azken urteotan ez duk hori
besterik egin, putrearena.

106
00:06:38,840 --> 00:06:40,280
Argi egon zer dioan.

107
00:06:40,360 --> 00:06:41,560
Uztazu, Joxe Mari.

108
00:06:41,640 --> 00:06:44,680
Probokatzen ari zaizu,
horixe nahi du, zu joka hastea.

109
00:06:45,640 --> 00:06:48,040
Argitu beharko didak putrearen hori.

110
00:06:48,440 --> 00:06:50,840
Ederki engainatu duk ama azkeneko
hamar urteotan.

111
00:06:51,640 --> 00:06:52,960
Pentsa ezak nahi duana.

112
00:06:53,040 --> 00:06:54,440
Ama ez zen itsua, e?

113
00:06:54,520 --> 00:06:56,480
Eta ondo asko ikusi du hemengo
martxa.

114
00:06:56,560 --> 00:06:57,560
Non zebilen zu, e?

115
00:06:57,640 --> 00:06:59,200
Non zebilen Joxe Mari eta biok

116
00:06:59,280 --> 00:07:01,280
gaixoaren kargu
egiten ginen bitartean?

117
00:07:01,360 --> 00:07:02,760
Gaixoaren kargu?

118
00:07:02,840 --> 00:07:04,720
Guztiaren lapur esan nahiko duzu!

119
00:07:04,960 --> 00:07:07,040
-Esan berriro!
-Jaungoikoagatik!

120
00:07:07,120 --> 00:07:08,240
Esan ezak berriro!

121
00:07:08,720 --> 00:07:11,000
Hi baino gizonagoa naizelako,
bestela jata...

122
00:07:25,840 --> 00:07:27,560
Segi ezazu zure lanean.

123
00:07:29,200 --> 00:07:30,840
Ikusiko dik zerri horrek.

124
00:07:30,920 --> 00:07:33,720
Nahi duena egiten utzi zioat
eta hori izan duk nire errua.

125
00:07:34,040 --> 00:07:36,720
Baina izango dik ordea,
putre ustela...

126
00:07:37,760 --> 00:07:38,760
Ertzaintza?

127
00:07:39,160 --> 00:07:40,920
Denuntzia bat jarri nahi nuke.

128
00:07:41,280 --> 00:07:42,960
Martin Lasa naiz.

129
00:07:43,640 --> 00:07:45,080
Martin Lasa Agirre.

130
00:07:46,160 --> 00:07:47,400
Nortasun zenbakia?

131
00:07:50,240 --> 00:07:51,640
Bat, bost...

132
00:07:54,600 --> 00:07:55,960
Bat, bost,

133
00:07:56,400 --> 00:07:58,360
zazpi, bat, hiru, zero.

134
00:07:59,160 --> 00:08:01,000
Ondo da.
Berehala noa.

135
00:08:02,040 --> 00:08:04,000
Enkargu batera noa,
laster etorriko naiz.

136
00:08:04,080 --> 00:08:05,280
Arazoak al dituzu?

137
00:08:06,360 --> 00:08:07,680
Arazoak?

138
00:08:08,040 --> 00:08:09,400
Arazoak ditudan?

139
00:08:10,120 --> 00:08:11,720
Zuk bideo gehiegi ikusten dituzu.

140
00:08:11,800 --> 00:08:13,440
Bai, bideo gehiegi ikusten dut...

141
00:08:13,840 --> 00:08:16,560
Laborategira dei ezazu,
ea noizko dituzten diapositibak.

142
00:08:16,640 --> 00:08:18,280
Deitu dut, bihar etorriko dira.

143
00:08:18,360 --> 00:08:20,800
Eta ez ahaztu bideo guztiak bere
apaletan jartzea.

144
00:08:20,880 --> 00:08:22,360
Ez, ez zait ahaztuko.

145
00:08:22,440 --> 00:08:23,720
Baina, baina, baina...

146
00:08:23,800 --> 00:08:26,240
Ez da segurua zuri zerbait
ahaztuko zaizunik.

147
00:08:26,320 --> 00:08:27,320
Tira.

148
00:08:27,400 --> 00:08:30,120
Berriro ere hitz egitera
joango zara eta nortasun agiria...

149
00:08:30,200 --> 00:08:31,720
Mertxe, ez nago txantxetarako.

150
00:08:31,920 --> 00:08:32,920
Tori.

151
00:08:34,000 --> 00:08:36,320
A ze trumoia, hara bestea...

152
00:08:40,680 --> 00:08:42,000
Gaixoa...

153
00:08:43,520 --> 00:08:45,360
Ez zara ba egarrik egongo?

154
00:08:46,560 --> 00:08:48,760
Oraintxe zainduko zaitu
Maria Luisak.

155
00:08:49,240 --> 00:08:51,440
Mama goxo-goxoa ekarriko dizu,

156
00:08:51,520 --> 00:08:53,960
eta kriskitinak
baina alaiago jarriko zara.

157
00:08:56,960 --> 00:08:59,440
"Eta kriskitin, karskitin...".

158
00:09:00,560 --> 00:09:01,560
Berandu!

159
00:09:03,160 --> 00:09:04,160
Hamabiak!

160
00:09:04,920 --> 00:09:05,960
Ez!

161
00:09:06,760 --> 00:09:08,320
Eguzkia, hamarrak!

162
00:09:08,400 --> 00:09:11,760
Tira, sotoan bi barrika zeudek,
eta botilak.

163
00:09:12,720 --> 00:09:15,000
Ardoa hustu botiletan, ulertzen?

164
00:09:16,080 --> 00:09:17,600
Tori, mutua.

165
00:09:18,760 --> 00:09:20,000
Mutua ez, e?

166
00:09:20,360 --> 00:09:21,960
Egiten dut euskara hitz egin.

167
00:09:22,040 --> 00:09:23,720
Hara, tira! Segiok lanera!

168
00:09:39,920 --> 00:09:41,320
Kaixo, aita! Goiz!

169
00:09:44,480 --> 00:09:46,120
Ez, ez da zuzena.

170
00:09:46,840 --> 00:09:48,400
Zer ez da zuzena?

171
00:09:48,840 --> 00:09:50,880
Badakit ez nukeela sartu behar,

172
00:09:51,440 --> 00:09:54,680
baina ez da zuzena
Martinekin egin duzuena.

173
00:09:55,560 --> 00:09:57,680
Laster zabaltzen dira hemen berriak!

174
00:09:58,400 --> 00:10:00,280
Katalinen borondatea izan da,

175
00:10:00,360 --> 00:10:02,920
eta hemen
Kattalinen borondatea beteko da!

176
00:10:03,160 --> 00:10:07,120
Maria Luisa, esadazu ez daukazula
zerikusirik izan.

177
00:10:07,200 --> 00:10:08,440
Emadazu hitza.

178
00:10:08,520 --> 00:10:10,680
Ez daukazu zertan emanik!

179
00:10:11,440 --> 00:10:13,400
Hildakoarena da, e?

180
00:10:13,480 --> 00:10:16,200
Balio duen hitz bakarra!
Hauxe! Hau.

181
00:10:17,720 --> 00:10:21,120
Testamentuak zu egiten zaitu
guzti honen jabe.

182
00:10:22,280 --> 00:10:24,760
Ni, eta zure alaba, ez ahaztu.

183
00:10:24,840 --> 00:10:27,120
Baina ez al duzue lotsarik?

184
00:10:31,320 --> 00:10:32,400
Aita!

185
00:10:32,480 --> 00:10:34,360
Aita! Zer duzu?

186
00:10:34,440 --> 00:10:36,640
Ai! Zabaldu leihoa!

187
00:10:37,720 --> 00:10:38,960
Deitu Begoñari!

188
00:10:39,040 --> 00:10:40,240
Baina Begoñari zer?

189
00:10:40,320 --> 00:10:41,720
Hark daki aitaren berri!

190
00:10:54,560 --> 00:10:56,160
Txusa! Begoña hor al dago?

191
00:10:56,240 --> 00:10:57,440
Esaiozu jartzeko!

192
00:10:59,320 --> 00:11:00,720
Begoña, Joxe Mari naiz.

193
00:11:01,240 --> 00:11:02,760
Aber, zatoz azkar.

194
00:11:03,160 --> 00:11:04,480
Bai, ezbehar bat.

195
00:11:05,560 --> 00:11:06,560
Martin?

196
00:11:06,880 --> 00:11:08,640
Ez, Martini ez zaio ezer pasa!

197
00:11:11,240 --> 00:11:12,600
Zuzendu, aita.

198
00:11:20,960 --> 00:11:22,360
Atera al dut oraingoan?

199
00:11:22,440 --> 00:11:25,320
Oraingoan bai, Satur, orain bai.
Ari zarete ikasten, tori!

200
00:11:26,520 --> 00:11:30,360
Ezetz jakin nola deitzen zaien
bi pottoka bikiei?

201
00:11:30,440 --> 00:11:32,560
-Nola?
-Pottokopia!

202
00:11:36,800 --> 00:11:37,800
Zer?

203
00:11:37,880 --> 00:11:40,040
Begira, hau da biderik egokiena.

204
00:11:40,120 --> 00:11:42,320
-Hemendik irteten dena.
-Bai.

205
00:11:43,200 --> 00:11:46,240
A! Atlasera joateko ideiarekin
jarraitzen duzue?

206
00:11:47,160 --> 00:11:49,000
Hemen ez al da zuen
neurriko Atlasik?

207
00:11:51,760 --> 00:11:52,760
Orduan?

208
00:11:53,760 --> 00:11:56,160
Atlasak ez daudela Marokon bakarrik!

209
00:11:56,680 --> 00:11:59,360
Ez dizuet batere ulertzen,
beti klabean ari zarete!

210
00:11:59,600 --> 00:12:01,360
Klabean? Klabean diozu?

211
00:12:01,440 --> 00:12:03,400
Nolakoak dira Atlas mendiak,
e, Iker?

212
00:12:03,480 --> 00:12:06,280
Esaiozu zuk,
orografiaz asko dakizu eta!

213
00:12:06,680 --> 00:12:08,440
Horrelakoa dute orografia.

214
00:12:08,520 --> 00:12:10,320
Ulertzen, Sara?

215
00:12:10,400 --> 00:12:12,560
Geografian beti ibili da
oso potente.

216
00:12:13,920 --> 00:12:15,000
Begira.

217
00:12:15,080 --> 00:12:19,120
Bi abioi, bata Sondikatik Madrilera,
bestea Madriletik Marrakexera.

218
00:12:19,200 --> 00:12:23,520
Ekipoaren alokairua,
guztira 200 mila pezeta inguru.

219
00:12:24,160 --> 00:12:27,200
Bost agentzietan galdetu dut
eta ez dut ezer merkeagorik aurkitu.

220
00:12:27,280 --> 00:12:28,320
Isilik!

221
00:12:28,920 --> 00:12:31,160
Mingaina, zulora.

222
00:12:34,800 --> 00:12:36,240
Segi, segi.

223
00:12:36,600 --> 00:12:39,720
Pasaporteak berritu, eta txertoak.

224
00:12:39,800 --> 00:12:41,440
Txertoak Marokorako?

225
00:12:42,040 --> 00:12:44,280
Ez omen da beharrezkoa,
baina bai komenigarria.

226
00:12:44,360 --> 00:12:47,160
Beno, ba...
Izeba Begoñarekin hitz egingo dut

227
00:12:47,240 --> 00:12:49,440
eta berak jakingo du
zer behar dugun eta nola.

228
00:12:49,520 --> 00:12:51,880
Hara, goazen ba mugitzea,
berandutzen zait eta.

229
00:12:55,280 --> 00:12:56,280
Tori.

230
00:12:57,280 --> 00:12:58,600
-Gero arte!
-Gero arte.

231
00:13:04,400 --> 00:13:06,160
Sarritan gertatu al zaizu?

232
00:13:06,360 --> 00:13:07,360
Ez.

233
00:13:07,920 --> 00:13:09,960
Ez behintzat gaur bezala.

234
00:13:10,040 --> 00:13:13,280
Berehala jakingo dugu
zerk eragiten dizun zorabio hori.

235
00:13:13,360 --> 00:13:15,400
Laster izango dugu
anbulantzia hemen.

236
00:13:15,480 --> 00:13:16,760
Beharrezkoa al da?

237
00:13:16,840 --> 00:13:18,080
Aita, zaude lasai!

238
00:13:18,160 --> 00:13:21,200
Zaude lasai, gizona! Ezer ez da eta!
Tramite hutsa.

239
00:13:21,280 --> 00:13:25,360
Ezer larririk ez duzula ikusi, eta...
Aire berriro.

240
00:13:26,680 --> 00:13:29,240
Maria Luisa, esadazu egia.

241
00:13:29,320 --> 00:13:31,320
Ene, aita, ez da ba hain larria!

242
00:13:31,400 --> 00:13:33,760
Ia, Maria Luisa, esadazu egia!

243
00:13:35,040 --> 00:13:36,720
Izan al duzu zerikusirik?

244
00:13:36,800 --> 00:13:39,240
-Testamentuaren aldaketan?
-Baina aita!

245
00:13:40,080 --> 00:13:42,360
Ezagutzen dugu elkar, Maria Luisa.

246
00:13:42,720 --> 00:13:45,600
Izan al duzu zerikusirik,
bai ala ez?

247
00:13:46,680 --> 00:13:49,040
Horretarako gai naizela
uste al duzu?

248
00:13:57,000 --> 00:13:58,600
Eutsi goiari, Gregorio.

249
00:14:07,960 --> 00:14:09,920
Ondo da, Mertxe.
Neu arduratuko naiz.

250
00:14:10,080 --> 00:14:11,280
Baina Martin!

251
00:14:12,920 --> 00:14:15,480
Mertxe, badakizu bezero
asko dagoela zerri samar.

252
00:14:15,800 --> 00:14:17,280
Bai, eta gero eta gehiago!

253
00:14:17,360 --> 00:14:19,720
Atzo bertan,
pelikula bat eskatu zidaten,

254
00:14:19,800 --> 00:14:23,160
eta a zer nolako titulua:
"Clitoris pecata mundi".

255
00:14:23,240 --> 00:14:25,800
Eta eskatu zuena ez zen hain zuzen
ere monja bat!

256
00:14:25,880 --> 00:14:26,880
Ikusten?

257
00:14:26,960 --> 00:14:29,080
Ez zaitut horrelako
trantzeetara behartu nahi.

258
00:14:29,160 --> 00:14:31,480
Horregatik kendu al didazu kaxa?
E?

259
00:14:31,560 --> 00:14:34,200
"Mariaren zazpi ipotx zerbitzari".

260
00:14:34,640 --> 00:14:37,920
Oso errukitsua zara!
Edo oso lotsatia, ez dakit...

261
00:14:38,000 --> 00:14:39,440
Nahi duzuna pentsa ezazu,

262
00:14:40,160 --> 00:14:43,240
hemendik aurrera nik hartuko ditut
bideo berdeen

263
00:14:43,320 --> 00:14:45,080
edo bideo pikanteen ardura.

264
00:14:45,160 --> 00:14:46,280
Klaro, pikanteak.

265
00:14:46,360 --> 00:14:48,720
Zarata-moko piperrak
eta Idiazabalgo gazta,

266
00:14:48,800 --> 00:14:51,080
baina ez zaizkit gustatzen niri
pikanteak.

267
00:14:53,760 --> 00:14:55,800
-Nork darama taberna?
-Aitak.

268
00:14:56,400 --> 00:14:58,320
-Eta jatetxea?
-Amak.

269
00:14:58,920 --> 00:15:02,640
Dokumentu hauetan aita agertzen da
jatetxeko eta tabernako buru.

270
00:15:02,720 --> 00:15:04,840
Bai, aita da tabernaren jabea,

271
00:15:04,920 --> 00:15:08,600
baina amak darama jatetxea
eta aitak berriz taberna.

272
00:15:08,680 --> 00:15:10,000
Tira, segizak.

273
00:15:11,120 --> 00:15:12,840
Hona hemen kontribuzioak.

274
00:15:12,920 --> 00:15:15,480
Hemen lan egiten dugunon likidazioa.

275
00:15:15,560 --> 00:15:16,760
Zerbait gehiago?

276
00:15:18,120 --> 00:15:21,480
Dena legezkoa dirudi,
baina salaketak besterik dio.

277
00:15:21,720 --> 00:15:22,720
Salaketa?

278
00:15:23,160 --> 00:15:25,160
Zer salaketa
eta zer Francoren bibotea?

279
00:15:25,240 --> 00:15:26,480
Paperak ez al daude garbi?

280
00:15:26,560 --> 00:15:29,680
Dena begiratu beharrean nago,
eta ez paperak bakarrik.

281
00:15:30,480 --> 00:15:34,880
Komunak, sukaldea, ontziteria,
bertan bizi den jendea...

282
00:15:35,360 --> 00:15:36,920
Nork egin du salaketa?

283
00:15:37,320 --> 00:15:38,720
Jakiteko eskubidea dut!

284
00:15:39,160 --> 00:15:40,480
Nire anaiak?

285
00:15:40,560 --> 00:15:43,280
Dena inspekzionatzen dudanean
erantzungo dizut.

286
00:15:44,040 --> 00:15:45,800
Eta ezezkoa esango banizu?

287
00:15:46,280 --> 00:15:49,360
Ezin duzu, eta niri ez zait
denbora galtzea gustatzen.

288
00:15:50,120 --> 00:15:51,120
Ondo da, segi.

289
00:15:58,040 --> 00:15:59,880
Joan beharra daukadala ba, Felix!

290
00:15:59,960 --> 00:16:01,720
Hik ez duk ezagutzen Maria Luisa.

291
00:16:01,800 --> 00:16:03,560
Ez duk izango hain sorgina.

292
00:16:03,640 --> 00:16:05,000
Ez dakik ondo.

293
00:16:05,080 --> 00:16:08,000
Makina bat ibiliko huen
Zugarramurdin bera baino suabeago.

294
00:16:08,640 --> 00:16:10,720
Gezurra zirudik, hire izeba denik.

295
00:16:10,800 --> 00:16:12,080
Izeba?

296
00:16:12,160 --> 00:16:13,400
Izeba...

297
00:16:13,480 --> 00:16:15,840
Tira, tira.
Aitzakiak albo batera utzita.

298
00:16:15,920 --> 00:16:18,160
Irtengo haiz gauean, bai ala ez?

299
00:16:19,520 --> 00:16:21,040
Ahalegina egingo diat.

300
00:16:21,120 --> 00:16:22,520
Baina ezin diat agindu.

301
00:16:27,320 --> 00:16:30,000
-A zer saltsa Boga Bogan!
-Zer gertatzen da orain?

302
00:16:30,080 --> 00:16:32,640
"Aintziraren suak eta garrak...".

303
00:16:32,720 --> 00:16:33,720
Zer?

304
00:16:33,800 --> 00:16:37,000
Xabierri Boga Bogara lagundu diot
eta ertzaina zegoen bertan.

305
00:16:41,960 --> 00:16:43,240
A zer familia...

306
00:16:44,640 --> 00:16:46,600
Hi bai hi, Chesterfield.

307
00:16:54,240 --> 00:16:55,640
Ez dauka paperik.

308
00:16:56,040 --> 00:16:59,880
Aizu, ni ez naiz hona datozen
guztiei paperak eskatzen ibiltzen.

309
00:17:00,400 --> 00:17:03,560
Zuretzat ari da lanean,
zigortuta dago. Badakizu.

310
00:17:04,720 --> 00:17:08,320
Hau mundua... Karitatea egitea ere
galarazten digute.

311
00:17:09,600 --> 00:17:11,560
Hori epaileak erabaki beharko du.

