1
00:00:10,640 --> 00:00:12,760
"Ez da giro Goenkalen,
2
00:00:13,800 --> 00:00:17,160
Lasa anaiak liskarturik daude.
3
00:00:18,600 --> 00:00:22,240
Goenkalek oilategia dirudi
4
00:00:22,320 --> 00:00:26,800
eta Lasa anaiak
elkarri mokoka bizi dira.
5
00:00:28,320 --> 00:00:32,280
Egunetik egunera Lasatarren itzalera,
6
00:00:33,240 --> 00:00:36,520
hemen bilduko gera
7
00:00:36,600 --> 00:00:41,000
bi oilar harroen legera.
8
00:00:43,120 --> 00:00:46,040
Ziriak ziri Goenkalen
9
00:00:47,280 --> 00:00:50,200
adarjotze benetan mundialak
10
00:00:52,240 --> 00:00:55,320
Goenkalen, masiaketa da lege
11
00:00:55,400 --> 00:01:00,240
eta Lasa anaiak
matraka eta ziri dabiltza.
12
00:01:01,560 --> 00:01:05,800
Egunetik egunera Lasatarren itzalera,
13
00:01:05,880 --> 00:01:09,240
hemen bilduko gera
14
00:01:09,320 --> 00:01:14,200
bi oilar zaputzen legera".
15
00:02:05,560 --> 00:02:07,240
Baina ze deskalabru da hau?
16
00:02:07,680 --> 00:02:09,080
Eta kristala?
17
00:02:10,000 --> 00:02:12,080
Ene, ene amatxo laztana,
18
00:02:12,160 --> 00:02:13,720
baina zer da hau?
19
00:02:13,800 --> 00:02:15,640
Dirua, dirua.
20
00:02:18,400 --> 00:02:22,040
Kinki madarikatua,
hankaz gora dena.
21
00:02:23,880 --> 00:02:25,600
Eta hau tapa bako triskantza?
22
00:02:32,560 --> 00:02:33,560
Bai?
23
00:02:33,960 --> 00:02:35,160
A, kaixo.
24
00:02:35,240 --> 00:02:36,720
Ez, ezer ez.
25
00:02:36,800 --> 00:02:40,480
Bart, lapurrak izan nituen eta
ikusi behar zenuke nola dagoen hau.
26
00:02:41,080 --> 00:02:43,360
Hemen neukan diru apurra
behintzat bai.
27
00:02:43,960 --> 00:02:46,240
Oraindik ez dit eman astirik
beste ezer...
28
00:02:46,800 --> 00:02:50,120
Noski, metadona
edo horrelako zerbaiten bila.
29
00:02:51,480 --> 00:02:53,200
Ez, ez nuen hemen horrelakorik,
30
00:02:53,280 --> 00:02:56,440
ez nituen herriko drogazaleak
tentazio bidean jarri nahi.
31
00:02:58,120 --> 00:03:00,480
Eskerrak tutuak behintzat
ez dituzten bota.
32
00:03:01,200 --> 00:03:03,080
Ia, aste osoko analisiak.
33
00:03:03,840 --> 00:03:05,720
Bidaliko al didazu norbait bila?
34
00:03:06,440 --> 00:03:07,880
Eskerrik asko.
35
00:03:07,960 --> 00:03:10,400
Bai, neska, primeran hasi dut astea.
36
00:03:10,960 --> 00:03:13,560
Beno, agur,
eta eskerrik asko berriz ere.
37
00:03:23,120 --> 00:03:25,040
Itxita dago, 10ak arte ez dugu...
38
00:03:25,200 --> 00:03:26,600
A, banoa.
39
00:03:33,080 --> 00:03:34,440
Nolatan hain goiz?
40
00:03:35,760 --> 00:03:37,200
Nolatan hain goiz?
41
00:03:37,280 --> 00:03:40,400
Zu zara inoiz baino lehenago
etxetik alde egin duena.
42
00:03:40,480 --> 00:03:42,680
-Alde egin?
-Bai, alde egin.
43
00:03:42,760 --> 00:03:46,080
Edo nola esan behar zaio bestela
egun onik ere eman gabe ateratzeari?
44
00:03:46,440 --> 00:03:47,760
Bai, Martin, hala izan da
45
00:03:47,840 --> 00:03:50,120
eta alferrik da orain
aitzakiarik bilatzea.
46
00:03:50,760 --> 00:03:52,000
Baina Pilar...
47
00:03:52,080 --> 00:03:54,720
Nigandik erdi ihesi pasa duzu
asteburu osoa.
48
00:03:54,800 --> 00:03:56,480
Ostiralekoaz geroztik.
49
00:03:57,320 --> 00:04:01,880
Arrazoi duzu gauza batean,
ostiralean ez nuen oso ondo jokatu.
50
00:04:02,320 --> 00:04:04,080
Asteburu osoa behar izan duzu.
51
00:04:10,160 --> 00:04:11,360
Haur bat,
52
00:04:12,400 --> 00:04:13,880
ni ez nago hain erabaki...
53
00:04:14,360 --> 00:04:16,760
erabaki garrantzitsua hartzeko
trenpurik onenean.
54
00:04:17,280 --> 00:04:18,840
Badakizu gauzak nola dauden.
55
00:04:20,280 --> 00:04:22,360
Eta iskanbila hau ez da haur batena.
56
00:04:25,880 --> 00:04:27,480
Baina egia esanik ere...
57
00:04:29,560 --> 00:04:32,360
Aurkituko diogu irtenbiderik.
Borondatea izanez gero.
58
00:04:32,440 --> 00:04:34,520
-Borondatea?
-Bai, eta suertea.
59
00:04:34,600 --> 00:04:35,600
Suertea?
60
00:04:35,680 --> 00:04:39,360
Bai, suertea, amets egin dut bart
eta super kupoia tokatzen zitzaigun.
61
00:04:39,760 --> 00:04:41,360
Ez dakizula ze zenbaki zen?
62
00:04:41,960 --> 00:04:42,960
Auskalo.
63
00:04:43,480 --> 00:04:45,120
Zenbatgarren hilabetean gaude.
64
00:04:45,280 --> 00:04:47,400
-Hamargarrenean.
-Eta ze egun da gaur?
65
00:04:47,480 --> 00:04:48,480
Hamar.
66
00:04:48,560 --> 00:04:50,360
Eta zenbat urte ditugu zuk eta nik?
67
00:04:50,440 --> 00:04:51,640
Nik...
68
00:04:51,720 --> 00:04:53,880
Zuk 46, lau eta sei?
69
00:04:53,960 --> 00:04:54,960
Hamar.
70
00:04:55,040 --> 00:04:56,920
-Nik 37, hiru eta zazpi?
-Hamar.
71
00:04:57,000 --> 00:04:58,360
Buala! Ikusten?
72
00:04:58,440 --> 00:04:59,840
Zer ikusi behar dut?
73
00:04:59,920 --> 00:05:02,440
Gure eguna dela, gizona!
Gure eguna!
74
00:05:02,520 --> 00:05:05,080
10ean bukatzen den zenbaki bat
erosiko dut.
75
00:05:06,000 --> 00:05:08,400
Zer?
Sinesgaitz ikusten zaitut.
76
00:05:08,480 --> 00:05:09,920
Ez dakit ba, ez dakit.
77
00:05:10,680 --> 00:05:12,800
Nork iragarri zuen zure amarena ere?
78
00:05:13,520 --> 00:05:14,520
Amarena, egia da.
79
00:05:14,880 --> 00:05:16,480
Eta ez nizun kasurik egin.
80
00:05:16,560 --> 00:05:18,200
Ez, ez zenidan kasu
handirik egin.
81
00:05:18,680 --> 00:05:20,480
Nola ikusi zendun ama?
82
00:05:20,720 --> 00:05:23,520
Kaiara zihoala bai, baina gehiago.
83
00:05:23,800 --> 00:05:27,000
Hara! Ametsetan sinesten
ez duen gure Martin,
84
00:05:27,080 --> 00:05:28,960
Freud baino interesatuago.
85
00:05:29,040 --> 00:05:31,800
Pilar, kaiara zihoan eta?
86
00:05:32,920 --> 00:05:34,400
Zuzen-zuzen erori zen.
87
00:05:36,040 --> 00:05:38,880
Bere buruaz beste egitera doana
eror daiteke horrela.
88
00:05:38,960 --> 00:05:41,680
-Edo norbaitek bultzata, auskalo.
-Pilar!
89
00:05:42,000 --> 00:05:44,280
Ene!
Lanean hasita behar nuen honezkero!
90
00:05:44,360 --> 00:05:46,160
Itxoin, itxoin!
91
00:05:46,880 --> 00:05:48,280
Zenbat hatz daude hemen?
92
00:05:49,040 --> 00:05:50,240
-Hamar.
-Hamar?
93
00:05:52,360 --> 00:05:54,960
Hamar hatz eta musu bat, loteria.
94
00:05:56,080 --> 00:05:57,840
Agur, amesti eder.
95
00:05:57,920 --> 00:05:59,760
Agur, morroi itsusi.
96
00:06:10,240 --> 00:06:13,040
Gure aitona honek ere
ez du zerurako asmo handirik.
97
00:06:13,120 --> 00:06:16,120
Oraintxe nator bere gelatik
eta hortxe dago bizkor-bizkor.
98
00:06:16,200 --> 00:06:18,200
Gerotxoago egingo diot bisitatxoa.
99
00:06:18,520 --> 00:06:21,280
Jo, memeloa naiz,
berriro ere tronpatu naiz.
100
00:06:22,120 --> 00:06:25,120
Kontuz, tuper guztiak
zikinduko dizkidazu eta.
101
00:06:25,200 --> 00:06:27,400
Baina zertan ari zara
hainbeste mapa eta paper?
102
00:06:27,480 --> 00:06:29,280
Espedizioaren prestaketan,
103
00:06:30,240 --> 00:06:33,760
ibilbideak, aurrekontuak,
egun osorako daukat.
104
00:06:34,360 --> 00:06:35,920
Horrenbeste mapa eta oraindik
105
00:06:36,000 --> 00:06:39,320
ez duzu bertako lurrean
oinak behar den bezala jartzen ikasi.
106
00:06:40,000 --> 00:06:42,560
Garaia duzu
txorakeriak burutik kentzeko.
107
00:06:42,880 --> 00:06:44,880
Zer erretolika klase da hori Gaizka?
108
00:06:44,960 --> 00:06:48,000
Hara, sar ezazu zure buruan
behin-behingoz
109
00:06:48,080 --> 00:06:49,880
-ez duzula inongo espedizio...
-Ezetz?
110
00:06:49,960 --> 00:06:52,360
...izugarri ez miresgarririk egingo,
horixe ezetz!
111
00:06:52,440 --> 00:06:55,120
Zuri indarra ahotik joaten zaizu,
hau egin behar dut
112
00:06:55,200 --> 00:06:58,400
eta bestea egin behar dut,
eta mundu osoa jango dut ogi tartean
113
00:06:58,480 --> 00:07:00,400
ketchup pilo bat botata,
eta gero zer?
114
00:07:01,120 --> 00:07:03,920
Kaka, horixe,
ezagutzen zaitu Zakilixut.
115
00:07:04,000 --> 00:07:07,160
Hara bestea, aitona zure ondoan
haur jaio berri bat da.
116
00:07:07,800 --> 00:07:09,520
Inozo galanta eginda zaude,
117
00:07:09,600 --> 00:07:12,640
mesede egiten dizut
gauzak argi eta garbi esanaz.
118
00:07:12,720 --> 00:07:15,080
Atera da Kalkutako ama Teresa gurea.
119
00:07:15,560 --> 00:07:17,800
Paper zikin batzuk egiten
ordu pare bat eman
120
00:07:17,880 --> 00:07:20,000
eta gainerantzean bere institutua
121
00:07:20,080 --> 00:07:22,840
eta bere eskola baino gehiago
ez du ikusten.
122
00:07:23,240 --> 00:07:25,880
Gaizka, zu zara hemen
familia honetatik
123
00:07:25,960 --> 00:07:28,520
paso egiten duen bakarra, enteratzen?
124
00:07:28,600 --> 00:07:32,720
Ondo da, beraz, ez duzu zuk paso
egiteko asmorik, ezta?
125
00:07:33,000 --> 00:07:36,800
Hara, sikiera zerbait garbi edukiko
bazenu zeure kaskezur horretan.
126
00:07:36,880 --> 00:07:39,640
Enteratu zaitez,
unibertsitatera joango naiz.
127
00:07:39,720 --> 00:07:42,920
A bai, eta nongora jakin baliteke?
Leioara?
128
00:07:43,160 --> 00:07:44,960
Izango ote duzu lekurik Oxforden?
129
00:07:45,040 --> 00:07:46,560
A badakit, Renora agian.
130
00:07:47,320 --> 00:07:49,400
-Zoaz.
-Lasai, zaude lasai.
131
00:07:49,880 --> 00:07:52,960
Ez duzu nekaldi handirik hartuko
hori erabakitzen.
132
00:07:55,040 --> 00:07:58,800
Zure notekin, uzten dizutenera
eta kontentu.
133
00:08:08,920 --> 00:08:11,040
Egun on, izarak badakizu.
134
00:08:11,280 --> 00:08:14,880
Jakina, asteburu osoa ibiliz gero.
135
00:08:16,080 --> 00:08:20,120
Lasai, neska, taberna itxita dagoela
ez zeon horren goiz etorri beharrik.
136
00:08:20,520 --> 00:08:21,520
Kafetxo bat?
137
00:08:21,600 --> 00:08:24,040
Primeran, etxean hartzeko
denborarik ere ez dut izan.
138
00:08:24,120 --> 00:08:25,120
Eseri ba.
139
00:08:27,160 --> 00:08:31,040
Nik ere beste bat hartuko diat,
erne egon beharra zion egunotan.
140
00:08:31,120 --> 00:08:32,160
Erne egon beharra?
141
00:08:34,400 --> 00:08:36,400
Gaur aurkeztuko dizkigu Gaizkak,
142
00:08:36,480 --> 00:08:39,480
taberna irekitzeko
falta diren paperak, eta nork daki.
143
00:08:39,560 --> 00:08:42,160
Beraz, laster ireki ahal izango
dugula esan nahi duzu?
144
00:08:42,920 --> 00:08:43,920
Auskalo.
145
00:08:44,920 --> 00:08:46,320
Bitartean,
146
00:08:47,880 --> 00:08:50,800
apalak garbitu eta errepaso bat
eman behar ziona botilei.
147
00:08:50,960 --> 00:08:53,560
Bat baino gehiago egongo dun
pipermina baino minduago.
148
00:08:53,760 --> 00:08:56,760
Bat edo beste? Gurdikada
osoa aterako dizut nahi baduzu.
149
00:08:56,840 --> 00:08:58,520
E, ez pasa ez!
150
00:08:58,840 --> 00:09:01,120
Batzuetan gauza bitxiak
erosten dituzu zuk e,
151
00:09:01,200 --> 00:09:04,600
matchako eta izena sekula ikasiko
ez dudan beste hori nola da?
152
00:09:04,680 --> 00:09:05,680
Sipopitxa edo.
153
00:09:05,760 --> 00:09:08,440
Slivovitza emakumea, slivovitza.
154
00:09:08,880 --> 00:09:11,280
Nire lagun batek ekarri
zidan hori Jugoslaviatik,
155
00:09:11,360 --> 00:09:13,920
tira, jugoslaviarik
ez zegoen garaian.
156
00:09:14,400 --> 00:09:16,240
Eta nork edaten ditu halakoak?
157
00:09:16,320 --> 00:09:18,680
Nobeletan ere ozta-ozta.
158
00:09:19,040 --> 00:09:22,040
Hara,
ez nekinan liburu zalea hintzenik.
159
00:09:24,720 --> 00:09:26,920
Gauza asko dira
nitaz ez dakizkizunak.
160
00:09:29,600 --> 00:09:30,680
Amaia,
161
00:09:31,360 --> 00:09:33,200
ez al hago gustura gurekin?
162
00:09:34,240 --> 00:09:36,000
Ez nuen horrelakorik
esan nahi, osaba.
163
00:09:37,160 --> 00:09:40,360
Ez dakit,
egunak joan egunak etorri,
164
00:09:41,360 --> 00:09:43,080
bakoitzak berea egiten du eta,
165
00:09:43,880 --> 00:09:46,520
geroz eta zulo handiagoa
sortzen da jende artean.
166
00:09:47,800 --> 00:09:49,280
Zulo handia.
167
00:09:50,000 --> 00:09:51,000
Bai.
168
00:09:52,280 --> 00:09:54,920
Amaia, arazon bat baduk,
169
00:09:56,600 --> 00:09:58,040
esan nahi dinat,
170
00:09:58,960 --> 00:10:00,560
esatea besterik ez huke.
171
00:10:01,680 --> 00:10:03,640
Elkarri laguntzeko zegok familia.
172
00:10:05,400 --> 00:10:07,360
Estimatzen dizut eskaintza, osaba,
173
00:10:07,440 --> 00:10:09,000
bene benetan.
174
00:10:11,040 --> 00:10:13,280
Ainhoa ere badoala aurrera?
175
00:10:13,360 --> 00:10:15,480
Bai, niri esan behar al didazu hori?
176
00:10:16,920 --> 00:10:19,840
Eta aita bat ez letorkioke gaizki.
177
00:10:20,840 --> 00:10:23,840
Ez, ez letorkioke gaizki ez.
178
00:10:24,760 --> 00:10:26,640
Baina alproja bat ondoan baino,
179
00:10:27,400 --> 00:10:29,080
nahiago dauden bezala.
180
00:10:29,160 --> 00:10:31,240
Joxe Mari! Non sartu zara?
181
00:10:31,320 --> 00:10:33,240
Frankoren lerdea, hamar eta erdiak.
182
00:10:34,280 --> 00:10:35,840
Hartu orratzak eta ekin, Amaia.
183
00:10:36,560 --> 00:10:38,520
Aspalditik ari zara lanean, ezta?
184
00:10:41,040 --> 00:10:44,960
Gure Martin honek
eskua sartzen duen bakoitzean...
185
00:10:50,800 --> 00:10:52,200
Ene bihotz gaixoa,
186
00:10:52,280 --> 00:10:54,160
ahotik irten zait ia-ia.
187
00:10:57,360 --> 00:11:00,920
"Edurne zuri eta zazpi ipotxak",
ze polita den, ezta?
188
00:11:02,200 --> 00:11:05,920
Niri potolotxoa gustatzen zait
baina mututxo hori ere...
189
00:11:06,480 --> 00:11:08,840
Eta zuri?
Edurne zuri bera?
190
00:11:09,280 --> 00:11:10,280
E?
191
00:11:10,360 --> 00:11:11,360
Ez?
192
00:11:11,920 --> 00:11:15,200
Hala polit hori,
ez nekatu gehiago zure mihia.
193
00:11:15,800 --> 00:11:17,080
Bideo gehiagorik nahi?
194
00:11:17,520 --> 00:11:20,320
Hala, aio, Maritxu berritsu.
195
00:11:20,880 --> 00:11:22,560
Utikan halako bezeroak.
196
00:11:29,400 --> 00:11:33,400
Ederra da pelikula,
ikusi dudan onenetakoa,
197
00:11:33,480 --> 00:11:36,880
onena ez bada,
sekulako erritmoa.
198
00:11:36,960 --> 00:11:40,640
Bai, bai, Urolako trenaren
garai bateko erritmoa.
199
00:11:40,720 --> 00:11:45,000
Eta euskal kutxukoa,
denbora guztian jo ta fuego.
200
00:11:45,080 --> 00:11:48,080
Euskal kutxua, jo ta fuego...
201
00:11:48,160 --> 00:11:49,440
Barre egin bai,
202
00:11:49,520 --> 00:11:53,000
eta gero guztiak joango zarete
Sharon Stonen horiek ikustera.
203
00:11:53,080 --> 00:11:54,320
Eta zertarako?
204
00:11:54,840 --> 00:11:56,160
Zertarako?
205
00:11:56,240 --> 00:11:59,360
Ordu eta erdiko erretolika ikusteko
206
00:11:59,440 --> 00:12:02,640
eta minutu bateko zera, ikustearren.
207
00:12:02,720 --> 00:12:06,040
Bai baina zera hori minutu bat
baino gehiagokoa bazen ere.
208
00:12:06,120 --> 00:12:08,120
Bost minututakoa izanda ere.
209
00:12:08,800 --> 00:12:12,200
Baina hori, produktoreen amuari
koska egitea baino ez da.
210
00:12:12,280 --> 00:12:15,320
Artea dago ordea honetan,
artea eta txitxia.
211
00:12:15,400 --> 00:12:17,120
Arrazoia duzu bai arrazoia.
212
00:12:17,200 --> 00:12:20,000
Harakindegian baino
txitxa gehiago daude hauetan.
213
00:12:20,080 --> 00:12:22,120
Orduan zer,
"Instinto basico" baino hobea?
214
00:12:22,200 --> 00:12:23,640
Zalantzarik gabe,
215
00:12:23,720 --> 00:12:26,520
honetan sekulako fotografia dago
216
00:12:26,600 --> 00:12:29,360
eta argumentua mila aldiz hobea.
217
00:12:29,640 --> 00:12:30,960
Argumentua?
218
00:12:31,800 --> 00:12:34,080
Tira, ba al daukazu
zeozer berririk hor?
219
00:12:34,160 --> 00:12:35,760
Berrien sailean begiratu.
220
00:12:35,840 --> 00:12:38,120
Ez, neska, erritmodunak.
221
00:12:38,200 --> 00:12:39,600
A, erritmodunak.
222
00:12:39,680 --> 00:12:43,400
Ba zuk zeuk begiratu beharko duzu,
ez nago eta oso jarrita zera,
223
00:12:43,480 --> 00:12:45,880
zine erritmikoaren sail
berezi horretan.
224
00:12:46,640 --> 00:12:49,560
Tipo horrek ez daki txitxa larregik
kolesterola dakarrela.
225
00:12:49,960 --> 00:12:52,560
"Artillero dale fuego”,
euskaldun kutxua,
226
00:12:52,640 --> 00:12:54,160
sekula ez nuen imajinatuko
227
00:12:54,240 --> 00:12:56,600
filma porno baten
izenburua izango zenik.
228
00:12:57,960 --> 00:12:59,160
Kaixo, Txitxi.
229
00:13:00,160 --> 00:13:03,320
Tori, joan den larunbateko
ezkontzako argazkiak.
230
00:13:03,400 --> 00:13:05,440
Badakizu errebelatu profesionala.
231
00:13:05,520 --> 00:13:08,400
Bai, bai,
aparteko profesionala eginda zaude.
232
00:13:08,480 --> 00:13:11,560
-A bai?
-Bai, eskua luze hemen
233
00:13:11,640 --> 00:13:14,640
eta gero kopa batzuk hartzera
gonbidatzeko ailegatu ez.
234
00:13:17,240 --> 00:13:20,320
"Artillero dale fuego".
Noiz egingo nauzu zure artillero?
235
00:13:20,400 --> 00:13:21,960
Zu nire artillero?
236
00:13:22,040 --> 00:13:24,400
Oiloaren pixak
metxa itzaliko lizuke eta.
237
00:13:25,600 --> 00:13:27,760
-Zer duzu ba?
-Deus ez, deus ez.
238
00:13:28,320 --> 00:13:30,720
Zera txindurritu egin zait.
Beno, banoa.
239
00:13:30,800 --> 00:13:33,560
Gogoratu errebelatu profesionala,
gero arte.
240
00:13:33,640 --> 00:13:35,360
Aio, Bisigu begi triste.
241
00:13:36,240 --> 00:13:37,240
Zer?
242
00:13:37,480 --> 00:13:39,240
Erritmodun gustukorik ez ala?
243
00:13:40,560 --> 00:13:43,800
Aparteko artilleroa egina zaude,
baina polbora falta.
244
00:13:50,160 --> 00:13:51,560
Ta? Zeinek irabazi dik?
245
00:13:52,920 --> 00:13:55,440
San Dios, Apustua egin izan banu.
246
00:13:56,280 --> 00:13:58,600
Bai, bai,
bazekiat ez dela zure errua, Eusebio.
247
00:13:58,680 --> 00:14:00,600
Baina badakik
hemen gauzak nola dauden.
248
00:14:01,600 --> 00:14:04,560
Bai, taberna itxita bai
baina inora mugitzerik ez.
249
00:14:07,440 --> 00:14:09,960
Datorren igandean?
Eta zeintzuk?
250
00:14:11,360 --> 00:14:14,000
A, ba oraingo honetan
ni ere sartuko nauk.
251
00:14:15,360 --> 00:14:17,280
Noski baietz, betikoen alde.
252
00:14:17,360 --> 00:14:19,160
Harrapatu zaitut, lagun.
253
00:14:20,080 --> 00:14:21,600
Bai, Eusebio, hemen negok.
254
00:14:21,680 --> 00:14:23,040
Ez, ez, semea huen.
255
00:14:24,520 --> 00:14:28,400
Zu, ba orduan 10 000 euro
Basu beltzeko idien alde.
256
00:14:29,720 --> 00:14:32,800
Ze nekatuta ze nekatuondo?
Berriz irabaziko ditek, motel.
257
00:14:33,880 --> 00:14:35,280
Noski baietz.
258
00:14:36,800 --> 00:14:38,800
Bai, bihar eguerdi inguruan.
259
00:14:38,880 --> 00:14:41,120
Bale, bai, aio.
260
00:14:41,960 --> 00:14:43,760
Ai, aita...
261
00:14:43,840 --> 00:14:46,720
Apustuek galbidea
ekarri behar dizute.
262
00:14:46,800 --> 00:14:48,200
Amak entzungo hik.
263
00:14:48,280 --> 00:14:50,520
A, ama ere hor al da?
264
00:14:52,520 --> 00:14:53,520
Ama?
265
00:14:54,960 --> 00:14:55,960
Ama?
266
00:14:56,440 --> 00:14:57,440
Gaizka?
267
00:14:58,000 --> 00:14:59,200
Aitak...
268
00:14:59,760 --> 00:15:01,640
Aitak zera,
269
00:15:03,320 --> 00:15:05,880
bazkaltzeko asko
falta den galdetzen du.
270
00:15:06,320 --> 00:15:09,040
Esaiozu tripazain horri,
berehala dagoela.
271
00:15:10,200 --> 00:15:11,520
Pailaso arraio hori.
272
00:15:13,080 --> 00:15:14,080
Ta?
273
00:15:14,280 --> 00:15:15,640
Berririk ba al zegok?
274
00:15:16,120 --> 00:15:18,600
Sartuta dago errekurtsoa,
orain zain egon behar.
275
00:15:19,400 --> 00:15:21,920
Beno, eda hik nolako tankera
hartzen diok asuntoari.
276
00:15:22,000 --> 00:15:24,160
Nik ez dut uste
inongo arazorik izango denik.
277
00:15:24,800 --> 00:15:26,440
Zer dio errekurtsoak?
278
00:15:27,080 --> 00:15:29,280
Ba halakoetan esan beharrekoak,
ez dugula inoiz
279
00:15:30,360 --> 00:15:33,480
legerik hautsi ezta isun txikiena
jasotzeko modukorik ere.
280
00:15:33,560 --> 00:15:35,600
Noski ezetz,
eta gu zerga guzti-guztiak e,
281
00:15:35,680 --> 00:15:36,720
zintzo-zintzo beti.
282
00:15:36,800 --> 00:15:41,280
Eta prest gaudela
justiziaren esanak betetzeko
283
00:15:41,360 --> 00:15:44,360
eta ba oraingo hau ba,
gizarajo errukarri bati laguntzea
284
00:15:44,440 --> 00:15:45,640
baino ez dela izan.
285
00:15:45,720 --> 00:15:47,680
Eta egia huts-hutsa gainera dena.
286
00:15:48,440 --> 00:15:52,200
Orduan laster emango ziotek berriz
taberna irekitzeko baimena?
287
00:15:52,480 --> 00:15:54,480
Nik uste dut, uste baino lehen.
288
00:15:56,120 --> 00:15:57,120
Mahaira!
289
00:16:14,240 --> 00:16:16,760
Motel-motel,
ez zeukeat ba kalanbrerik eskuan.
290
00:16:17,960 --> 00:16:19,840
Tori, dena zegok.
Ikustea zegok.
291
00:16:25,920 --> 00:16:27,080
Portatu haiz.
292
00:16:27,160 --> 00:16:28,360
Portatu nauk.
293
00:16:28,800 --> 00:16:30,280
Arazoak izan dituk.
294
00:16:30,520 --> 00:16:34,040
Normala duk, denok izaten ditiagu
gure gorabeheratxoak.
295
00:16:35,080 --> 00:16:36,800
Parkinsonek jotako amona?
296
00:16:36,880 --> 00:16:39,600
"Parkinsonek jotako amona",
adibidez.
297
00:16:41,760 --> 00:16:44,840
Zu, Txapas, ateraiguk zerbeza
pare bat, hotz-hotzak.
298
00:16:45,720 --> 00:16:48,280
Honek ez omen dik nahi,
baina ateraidak bat niri.
299
00:16:49,960 --> 00:16:51,600
Argi ibili tripak erre gabe.
300
00:16:53,040 --> 00:16:55,640
Zenbat aldiz esan behar diat
ez dudala basorik nahi.
301
00:16:55,720 --> 00:16:57,000
Bale hi!
302
00:16:59,960 --> 00:17:02,040
Eta, ze berri?
Zer kontatzen duk?
303
00:17:03,000 --> 00:17:04,840
Eta hori? Zer?
304
00:17:05,080 --> 00:17:08,840
Gaizki hezitako
katakume baten atzamarka ala?
305
00:17:09,040 --> 00:17:10,200
Eta hiri zer, e?
306
00:17:10,280 --> 00:17:12,080
E, txolarre!
307
00:17:12,160 --> 00:17:14,200
Kontuz ni,
potrotaraino iritsi gabe.
308
00:17:16,840 --> 00:17:19,080
Ez gaituk egun baterako bakarrik,
badakik?
309
00:17:23,920 --> 00:17:26,280
Beno, bisigu begi triste,
310
00:17:27,400 --> 00:17:31,400
euforiarako gogoa sartzen zaianean
badakik non nagoen.
311
00:17:36,480 --> 00:17:37,480
Hor daukak.
312
00:17:42,640 --> 00:17:44,760
Ai, bisigu begi triste.
313
00:17:50,920 --> 00:17:52,520
Bea, zer egiten duzu zuk hemen?
314
00:17:52,600 --> 00:17:55,160
Kaka, zergatik begiratu
behar zenuen atzera?
315
00:17:55,240 --> 00:17:57,520
Baina nola pasatu zait
zure bila joateko ordua?
316
00:17:57,600 --> 00:17:59,200
Eskerrak aitona ez den enteratu.
317
00:17:59,440 --> 00:18:02,000
Zein joango da eskolara
Ainhoaren bila?
318
00:18:02,080 --> 00:18:05,200
Ohean egon behar baldin badut?
319
00:18:06,880 --> 00:18:08,720
Eta nola etorri zara honaino?
Bakarrik?
320
00:18:08,800 --> 00:18:12,800
Ez, Olatzen amak ikusi nau zure zain
eta pixka batean egon da nirekin,
321
00:18:12,880 --> 00:18:14,680
baina nola ez zinen agertzen...
322
00:18:14,760 --> 00:18:16,400
Olatzen amak ekarri zaitu.
323
00:18:16,480 --> 00:18:19,800
Bai, baina nahiago nuke
ekarri ez bagintu.
324
00:18:19,880 --> 00:18:22,480
-Zerba?
-Eskuak izerdituta zeuzkan.
325
00:18:22,640 --> 00:18:25,160
-Ainhoa...
-Eta gainera ez dit txiklerik erosi.
326
00:18:25,240 --> 00:18:26,760
Bai horixe bakarrik behar zuen,
327
00:18:26,840 --> 00:18:29,000
zu honaino ekarri
eta gainera txiklea erosi.
328
00:18:29,080 --> 00:18:32,080
-Aitonak erosten dit ba.
-Aitonak erosten dizkizula?
329
00:18:32,720 --> 00:18:34,000
Nik esango diot nik horri.
330
00:18:34,080 --> 00:18:36,080
Eta gero
merienda aparteko Uxuentzat.
331
00:18:36,160 --> 00:18:39,600
Uxuentzat?
Bai zera, aitonak jaten du.
332
00:18:40,560 --> 00:18:41,560
Eseri hor.
333
00:18:43,640 --> 00:18:45,040
Aitonak jaten duela.
334
00:18:47,520 --> 00:18:50,200
Aiba, baina meriendaren ondoren.
335
00:18:52,120 --> 00:18:56,080
Ama, aitona bisitatzera noa eta...
336
00:18:57,240 --> 00:18:58,960
zerbait eraman beharko diot ba.
337
00:18:59,040 --> 00:19:00,520
Zure merienda ez behintzat.
338
00:19:01,080 --> 00:19:03,400
Gixajoa, pureak jan
eta pureak jan ari da.
339
00:19:03,680 --> 00:19:07,080
Zer kalte egingo dio ba
txorizo pamplona pixka batek?
340
00:19:07,160 --> 00:19:08,320
Orain bokadilloa jan
341
00:19:08,400 --> 00:19:10,720
eta gero igoko zara
aitona bisitatzera.
342
00:19:11,760 --> 00:19:15,520
A, ama, lagunak datoz
eta ikusi dezakegu
343
00:19:15,600 --> 00:19:18,040
osaba Joxe Mariren bideoan
pelikularen bat?
344
00:19:18,120 --> 00:19:19,600
Lagunak datozela?
Ze lagunak?
345
00:19:19,680 --> 00:19:24,040
Osaba Joxe Marik ez dizue utziko
zuen nobioekin pelikula ikusten, e.
346
00:19:24,120 --> 00:19:27,560
Zuri ez al dizu ba uzten
nobioa hona ekartzen?
347
00:19:28,000 --> 00:19:29,680
Baina zer diozu?
348
00:19:30,280 --> 00:19:34,640
Orduan gauez zurekin ateratzen
den hori ez da zure nobioa?
349
00:19:36,240 --> 00:19:39,520
Beno, osaba Joxe Marirengana noa
bideoa ikusteko baimena eskatzera.
350
00:19:39,600 --> 00:19:41,520
-Agur!
-Agur.
351
00:19:46,000 --> 00:19:49,200
Bankutik pasa behar da bihar
diru xeherik gabe gaude.
352
00:19:50,000 --> 00:19:52,040
Pasatu nahiz
eta ozta-ozta eman didate,
353
00:19:52,120 --> 00:19:54,520
badakizu, saldoa anpolaia
baino gorriago dago.
354
00:19:54,600 --> 00:19:58,800
Badakit bai, baina saiatzea ere
libre izaten da, badaezpada ere.
355
00:20:00,240 --> 00:20:01,280
Ei!
356
00:20:01,840 --> 00:20:03,280
Aber zer daukagun hemen?
357
00:20:04,000 --> 00:20:05,760
Zein da hauetatik salduena?
358
00:20:06,240 --> 00:20:08,040
Izen guztiekin gogoratzea ere,
359
00:20:08,240 --> 00:20:09,440
baina zera,
360
00:20:09,520 --> 00:20:12,120
"Maria bero"-ren serie osoa
ederki ari da funtzionatzen.
361
00:20:12,200 --> 00:20:14,880
Maria beroren seriea?
Ez nuke sekula uste izango.
362
00:20:14,960 --> 00:20:16,600
Bai gixona, begira,
363
00:20:16,680 --> 00:20:18,400
"Maria beroren sementala",
364
00:20:18,480 --> 00:20:21,360
"Maria bero errugbi
taldearen aldagelan",
365
00:20:21,440 --> 00:20:23,640
"Maria bero eta fruta tropikalak",
366
00:20:23,720 --> 00:20:25,960
-"Maria bero eta...".
-Bale, Mertxe.
367
00:20:26,040 --> 00:20:28,240
Utz dezagun maria bero
hozten pixka bat.
368
00:20:29,120 --> 00:20:30,920
Eta serie horrez gain besterik?
369
00:20:31,000 --> 00:20:32,360
Ba ez dakit.
370
00:20:33,200 --> 00:20:36,560
A, bai, "Artillero dale fuego".
371
00:20:36,880 --> 00:20:39,920
Erritmo oso ona du,
Marlonen esanetan behintzat.
372
00:20:40,000 --> 00:20:41,400
A, eta zuk?
373
00:20:42,080 --> 00:20:44,080
Guztien argumentuak
ezagutzen dituzu, ezta?
374
00:20:44,160 --> 00:20:45,160
Nik?
375
00:20:45,240 --> 00:20:48,440
Halako bat etxera eramatea
baino ez dut falta ume zur geratzeko,
376
00:20:48,520 --> 00:20:50,880
amak maria berok baino gehiago
berotuko ninduke.
377
00:20:51,720 --> 00:20:53,160
Arratsalde on guztioi.
378
00:20:54,840 --> 00:20:57,760
Hara bestea,
zahartzaroan begiak berde.
379
00:20:58,520 --> 00:21:00,640
Seguru al zaude hemen
halako satiro batekin?
380
00:21:00,720 --> 00:21:02,360
Ez pentsa, Pilar, ez pentsa.
381
00:21:02,440 --> 00:21:06,200
Badaezpada ere inoiz ez naiz
guraize honetatik aldentzen.
382
00:21:06,280 --> 00:21:08,320
Tira, eskila, edozein sartuta ere.
383
00:21:08,680 --> 00:21:10,600
Ba al dakizue zer dudan hemen?
384
00:21:10,680 --> 00:21:12,720
-O, berriz ere horrekin.
-Zer da ba?
385
00:21:12,800 --> 00:21:15,680
Ba munduan asmatu den
jubilazio planik onena.
386
00:21:15,760 --> 00:21:18,600
Milioikada bat daukat hementxe.
Zer, erosiko didazu bat?
387
00:21:18,680 --> 00:21:21,600
Txarto egin duzu hori
niri erakusteaz gafea nahiz eta.
388
00:21:21,680 --> 00:21:24,040
Ni bai gafea, azken bolada honetan.
389
00:21:25,840 --> 00:21:28,480
Lasai, Martin,
laster aldatuko zaizue suertea,
390
00:21:28,560 --> 00:21:29,960
super kupoia erosi dut.
391
00:21:30,040 --> 00:21:31,240
10ean amaitzen da.
392
00:21:31,320 --> 00:21:32,520
-A, bai?
-Bai.
393
00:21:36,360 --> 00:21:38,760
Eskerrik asko analisiak
hain azkar ekartzeagatik,
394
00:21:38,840 --> 00:21:40,400
presa handikoak ziren eta.
Agur.
395
00:21:41,200 --> 00:21:43,000
Bai azkar nahi dutenean.
396
00:21:43,760 --> 00:21:45,800
Tira, hauek ondo ote daude?
397
00:21:51,800 --> 00:21:53,120
Hau ezin liteke.
398
00:21:55,960 --> 00:21:57,280
Hau ezin liteke.
399
00:22:03,680 --> 00:22:05,560
Xabier Etxart, zu al zara?
400
00:22:05,640 --> 00:22:09,040
Bai, Bego naiz,
zera da analisiei buruz.
401
00:22:09,720 --> 00:22:11,000
Bai, iritsi dira.
402
00:22:11,240 --> 00:22:12,880
Ez, telefonoz ez.
403
00:22:13,360 --> 00:22:15,800
Etortzerik izango al zenuke
bihar goizean?
404
00:22:17,400 --> 00:22:19,760
Ondo da, lehendabiziko orduan beraz.