1
00:00:10,600 --> 00:00:12,800
"Ez da giro Goenkalen,
2
00:00:14,160 --> 00:00:17,200
Lasa anaiak liskarturik daude.
3
00:00:18,680 --> 00:00:22,120
Goenkalek oilategia dirudi
4
00:00:22,200 --> 00:00:26,920
eta Lasa anaiak
elkarri mokoka bizi dira.
5
00:00:28,240 --> 00:00:32,400
Egunetik egunera Lasatarren itzalera
6
00:00:32,480 --> 00:00:35,000
hemen bilduko gera
7
00:00:35,080 --> 00:00:41,200
bi oilar harroen legera.
8
00:00:43,560 --> 00:00:46,160
Ziriak ziri Goenkalen
9
00:00:46,840 --> 00:00:50,880
adarjotze benetan mundialak.
10
00:00:52,200 --> 00:00:55,360
Goenkalen, masiaketa da lege
11
00:00:55,440 --> 00:01:00,040
eta Lasa anaiak
matraka eta ziri dabiltza.
12
00:01:01,760 --> 00:01:05,840
Egunetik egunera Lasatarren itzalera,
13
00:01:05,920 --> 00:01:14,480
hemen bilduko gera
bi oilar zaputzen legera".
14
00:01:48,600 --> 00:01:51,880
Tira, baina nik esaten dudana,
ez dakit, baina esan nahi dut,
15
00:01:51,960 --> 00:01:53,760
analisia bera gaizki egina izatea
16
00:01:53,840 --> 00:01:55,440
eta nahasketa hortik etortzea.
17
00:01:56,840 --> 00:01:58,800
Orduan zalantzarik ez dago bat ere?
18
00:01:59,320 --> 00:02:01,080
Ehuneko ehun ez esateagatik?
19
00:02:02,840 --> 00:02:03,840
Ia,
20
00:02:04,480 --> 00:02:08,440
zuk zure iritziz gertatu dena da
tutuak tokiz aldatu direla,
21
00:02:08,520 --> 00:02:11,760
baina odol kutsatuak
hor jarraitzen duela, ezta?
22
00:02:15,080 --> 00:02:17,920
Jakina, Iker Arrienda ez.
23
00:02:18,920 --> 00:02:19,920
Zer?
24
00:02:20,000 --> 00:02:22,200
Arrienda ez bada Lasa izango dela?
25
00:02:22,920 --> 00:02:24,760
Zero positiboa Xabier Lasa?
26
00:02:26,400 --> 00:02:31,200
Bai, jakina. Ez, bestearekin bezala
analisi berriak, bai, nire kontu.
27
00:02:32,040 --> 00:02:34,840
Agur, izango duzu nire berri, bai.
Agur.
28
00:02:57,000 --> 00:02:58,000
Bai, esan.
29
00:03:00,040 --> 00:03:02,120
Begoña! Egun on, bai.
30
00:03:03,640 --> 00:03:04,840
Ez ba.
31
00:03:05,920 --> 00:03:08,680
Beno bai, hemen da,
baina ohean oraindik.
32
00:03:10,520 --> 00:03:12,120
Aizu, baina esnatuko dut.
33
00:03:12,200 --> 00:03:15,040
Ba da ta ordua gizona dena
bi hanken gainean jartzeko eta.
34
00:03:17,040 --> 00:03:19,360
Zer zenuen ba
Xabierrekin hitz egitekoa?
35
00:03:21,080 --> 00:03:24,240
Bai, badakit, izeba zarela,
36
00:03:24,320 --> 00:03:26,080
baina ni naiz aita.
37
00:03:32,600 --> 00:03:34,800
Ze zuku saltsatan
dabilen jakitea ere.
38
00:03:37,800 --> 00:03:40,240
Bai, noski, ama zara.
39
00:03:41,520 --> 00:03:44,040
Hori-hori atlasara, atlasa, bai.
40
00:03:46,480 --> 00:03:49,280
Bai, emakumea, nola ez dut ba jakingo
atlas non dagoen.
41
00:03:50,360 --> 00:03:51,640
Noski, Afrikan.
42
00:03:53,240 --> 00:03:54,240
Afrikan?
43
00:03:56,320 --> 00:03:57,800
Zein Xabier? Gurea?
44
00:04:01,040 --> 00:04:02,440
Analisia?
45
00:04:04,680 --> 00:04:06,560
Beno, beno, beno, nahikoa diagu.
46
00:04:06,640 --> 00:04:09,440
Zein naiz ba ni etxe honetan
azkenengo tximua enteratzen.
47
00:04:11,800 --> 00:04:15,720
A! Baina hau ez da horrela geldituko,
besterik ez genuen behar,
48
00:04:15,800 --> 00:04:19,560
tabernak kolpe zorririk jo ez
eta orain Afrikara moroekin?
49
00:04:21,920 --> 00:04:24,920
Beno, ze mundua ezagutu
eta ze arraio bedeinkatu.
50
00:04:29,440 --> 00:04:32,160
Beno Begoña, zuk eta nik
elkar ondo ezagutzen dugu,
51
00:04:32,240 --> 00:04:34,400
anaiarekin ezkonduta egon zara,
52
00:04:34,480 --> 00:04:37,680
eta badakizu pixka bat
familia honetako berri.
53
00:04:40,000 --> 00:04:42,840
Bai, bai, zuk ilobak
oso ondo ezagutuko dituzu,
54
00:04:42,920 --> 00:04:44,520
baina ni naiz aita.
55
00:04:49,160 --> 00:04:52,920
Beno, nik esango diot deitu duzula
eta segituan hots egiteko,
56
00:04:53,680 --> 00:04:56,000
baina ume mukizu hori
ez doala inora hori,
57
00:04:56,080 --> 00:04:59,120
hemen nagoen bezala
eta inora baino gutxiago Afrikara.
58
00:04:59,880 --> 00:05:01,760
Besterik ez genuen behar,
59
00:05:01,840 --> 00:05:05,400
moroak ikusi nahi baditu
hemen du Periko, moro askoa.
60
00:05:12,240 --> 00:05:15,160
Armairu zahar honetan ez dut inoiz
aurkitzen behar dutena,
61
00:05:15,240 --> 00:05:18,520
zuk ba al dakizu non arraio egon
daitezkeen nire galtzerdi garbiak?
62
00:05:19,080 --> 00:05:20,760
Aste bukaera osoa berdin pasa duzu,
63
00:05:20,840 --> 00:05:23,280
zuk eta armairu zahar honek
gaitz berbera daukazue.
64
00:05:24,880 --> 00:05:27,560
Armairutxu-armairutxu
non dira nire galtzerdi garbiak?
65
00:05:28,080 --> 00:05:30,840
Ikusten, honek ere gaitz
berbera dauka, biak txiton.
66
00:05:34,000 --> 00:05:37,000
Bat aurkitu dut,
baina bikoterik gabe.
67
00:05:40,240 --> 00:05:42,200
Ttipi-ttapa ttipi-ttapi, ei!
68
00:05:44,280 --> 00:05:46,280
Baina zer arraio gertatzen zaizu?
69
00:05:47,120 --> 00:05:48,840
-Zer gertatzen zaidan?
-Bai.
70
00:05:49,240 --> 00:05:52,560
Ba, zure galtzerdi santu horri
gertatzen zaiona gutxi gorabehera,
71
00:05:52,640 --> 00:05:55,400
ahaleginak eginda ere ez dudala
bikotekidea aurkitzen.
72
00:05:55,480 --> 00:05:58,080
Hasi al gara, eman, eman gramolari!
73
00:05:58,400 --> 00:06:00,800
Azken-azkenean
Begoñak arrazoi izango du.
74
00:06:00,880 --> 00:06:02,160
Hori ere balde?
75
00:06:02,240 --> 00:06:03,240
Ui!
76
00:06:03,920 --> 00:06:07,280
Axola gehiago dizu galtzerdi batek
edo armairuak,
77
00:06:07,360 --> 00:06:09,440
ingurukoen gorabeherek baino.
78
00:06:09,520 --> 00:06:10,920
Zer, bukatu al dugu?
79
00:06:11,000 --> 00:06:13,000
Beno, zuk badakizu
hori ez dela horrela,
80
00:06:13,080 --> 00:06:15,560
beste ezerk
baino gehiago kezkatzen nauela.
81
00:06:16,000 --> 00:06:19,560
Begira, nik ez dut asmatu nire
seme horiekin konfiantza irabazten,
82
00:06:19,640 --> 00:06:22,480
bale konforme, ez dut asmatu,
"mea culpa".
83
00:06:23,320 --> 00:06:25,280
Mesedez, lagunduidazu.
84
00:06:25,360 --> 00:06:27,560
Zertan? Galtzerdia bilatzen?
85
00:06:27,640 --> 00:06:29,400
Ez, horiek aurkitu ditut.
86
00:06:32,240 --> 00:06:34,480
Beste era batera jokatuko dut,
benetan.
87
00:06:37,800 --> 00:06:40,160
-Egia al da entzun dudan hori?
-Bai.
88
00:06:40,840 --> 00:06:43,320
-Beste era batera jokatuko duzu?
-Bai.
89
00:06:44,240 --> 00:06:47,320
Denbora ihesi doakigu,
orain ala inoiz ez.
90
00:06:47,520 --> 00:06:49,760
Zer esan nahi duzu?
Galtzerdi pareak garela?
91
00:06:49,840 --> 00:06:52,840
Bai, galtzerdi parea
galtzerditxo baten bila.
92
00:06:54,160 --> 00:06:57,200
Beno, nik orain alde egin behar dut,
gero hitz egingo dugu,
93
00:06:57,280 --> 00:06:59,000
ez duzu atzera egingo ez.
94
00:07:04,600 --> 00:07:07,880
Galtzerdi honekin galtzerditxo...
"Merda!".
95
00:07:11,640 --> 00:07:13,160
Kaixo, aita, egun on.
96
00:07:13,240 --> 00:07:15,440
Hik ba al dakik
non diren atlas mendiak?
97
00:07:15,520 --> 00:07:16,520
Atlas?
98
00:07:16,920 --> 00:07:17,920
Zerba?
99
00:07:18,000 --> 00:07:20,040
Ez bazekiat hor nonbaiten
moro herrian dela
100
00:07:20,120 --> 00:07:21,320
baina hor justu non.
101
00:07:21,920 --> 00:07:24,880
Badakik, guk ez genian
eskolan ikasita,
102
00:07:25,360 --> 00:07:27,280
tabernan lan egin beharra eta.
103
00:07:28,040 --> 00:07:30,200
Enteratu nauk
herriko kuadrilla bat nola
104
00:07:30,280 --> 00:07:32,080
gazte batzuk nola joateko diren.
105
00:07:32,160 --> 00:07:33,160
A, bai.
106
00:07:33,720 --> 00:07:35,480
Ze tripa hautsi zaizue?
107
00:07:35,560 --> 00:07:37,920
-Baina zertaz ari zara, aita?
-Zertaz?
108
00:07:38,000 --> 00:07:41,840
Herriko gormutuek bazekitek eta hara,
gure mutikoak etzekik ezer.
109
00:07:41,920 --> 00:07:44,240
Baina hik zer uste duk
inuzente horrek,
110
00:07:44,320 --> 00:07:46,280
aita euli haizean dabilela?
111
00:07:46,720 --> 00:07:48,240
hatza txupatzen ibiltzen dela?
112
00:07:48,320 --> 00:07:50,360
Noiz zenuen ba esateko asmoa?
113
00:07:50,440 --> 00:07:52,560
Haizerik ez dabilen urtean edo?
114
00:07:52,640 --> 00:07:56,440
Aita, noiz utzi didazue
zeozer esaten, etxe honetan?
115
00:07:56,520 --> 00:07:57,920
-Noiz?
-Bai.
116
00:07:58,360 --> 00:08:00,560
Ikasteko betarik ez
du sekula hartzen,
117
00:08:00,640 --> 00:08:03,800
ez hori ez,
gauzak esateko nola ba hartu astia
118
00:08:03,880 --> 00:08:07,360
tabernan laguntzeko nola ba
gure mutiko gizarajoak.
119
00:08:07,560 --> 00:08:08,960
Hasi al gara berriro?
120
00:08:09,040 --> 00:08:11,800
Hasi? Horixe ba hasi,
hasi besterik ez.
121
00:08:11,960 --> 00:08:14,800
Gaurko egunean
eta dagoen langabeziarekin,
122
00:08:14,880 --> 00:08:16,840
gazteari zer okurrituko
eta Afrikara,
123
00:08:16,920 --> 00:08:19,040
baina ez al zeok ba
hemen mendirik ala?
124
00:08:19,120 --> 00:08:20,800
Nazkatuta naukazu, aita!
125
00:08:20,880 --> 00:08:22,520
Zuk zer dakizu gazteez?
126
00:08:23,000 --> 00:08:25,840
Inoz arduratu al zara
nik zer nahi dudan jakiteaz?
127
00:08:25,920 --> 00:08:28,400
-Zer nahi duan?
-Bai.
128
00:08:29,120 --> 00:08:31,600
Zer nahi du ba, gure titiko umeak?
129
00:08:31,760 --> 00:08:33,280
Ze kezka ote ditu?
130
00:08:33,680 --> 00:08:36,720
Ia, usain dezagun
ze kaka klase egin duen,
131
00:08:37,240 --> 00:08:39,520
sekula ez duk
eta jakin ze nahi duan.
132
00:08:39,600 --> 00:08:42,680
Orain ikasketak aukeratu behar ditu
eta ez daki zer,
133
00:08:43,080 --> 00:08:47,680
berdin zaik hiri
eta arkitekto zorri domatzailea...
134
00:08:47,760 --> 00:08:49,720
Zuk jo? E?
135
00:08:50,520 --> 00:08:52,160
Badakizu ze esaten dizudan.
136
00:08:52,960 --> 00:08:54,160
Banoala.
137
00:08:54,520 --> 00:08:55,560
Agur.
138
00:08:56,000 --> 00:08:58,400
Jo ta paretak emango dik
bestela hiri.
139
00:08:59,160 --> 00:09:01,640
"Berriro zabaltzen ditugu gure ateak
larunbat honetan,
140
00:09:01,720 --> 00:09:04,160
gauerdiko hamabietatik aurrera,
udako oporren ondoren
141
00:09:04,240 --> 00:09:06,160
gure txokoa prest dago
kirolik onena...".
142
00:09:06,240 --> 00:09:09,360
Baina kontuz, gizona!
Begira nola utzi didazun!
143
00:09:09,440 --> 00:09:11,520
Barkatu, emakumea,
ez diat nahita egin da.
144
00:09:11,600 --> 00:09:13,600
Hemen jardutea
eta kalea garbitzen jardutea
145
00:09:13,680 --> 00:09:15,520
berdin berdina,
ez du ezertarako balio.
146
00:09:18,280 --> 00:09:21,120
Erreuma zahar honek
okerrera egin du azken egun hauetan.
147
00:09:21,200 --> 00:09:23,600
Hori zahartrosisa da emakumea.
Zahartrosisa.
148
00:09:24,680 --> 00:09:28,440
Aizu, Joxe Mari, nora zihoan Xabier
niri lagundu beharrean?
149
00:09:28,640 --> 00:09:30,920
Kaialdera joaten ikusi dut
lasterka batean.
150
00:09:31,000 --> 00:09:32,480
Nora galdetzen didazu?
151
00:09:32,560 --> 00:09:35,480
Bai, azokatik pasatzen ikusi dut,
deitu ere egin diot,
152
00:09:35,560 --> 00:09:37,720
baina zuk uste kasu
izpirik egin didanik?
153
00:09:37,800 --> 00:09:39,080
Bai zera,
154
00:09:39,160 --> 00:09:41,200
kasu ematen eta segi aurrera,
155
00:09:41,280 --> 00:09:42,960
zer esaten duen jendeak.
156
00:09:45,160 --> 00:09:47,000
Mutil horrena ez da normala, e?
157
00:09:49,040 --> 00:09:53,320
Ez baitu izan inoiz aldamenean
erretenean sartuko duen gizonik.
158
00:09:53,400 --> 00:09:56,560
Ba erraza da ba,
gaur ere ederra izan dugu sesioa.
159
00:09:56,840 --> 00:09:58,160
Sesioa?
160
00:09:58,240 --> 00:10:00,000
Xabierrekin? Zuk?
161
00:10:00,480 --> 00:10:01,960
Bai, emakumea, nik.
162
00:10:03,440 --> 00:10:06,480
Zera afrikara joan nahi duela
163
00:10:06,920 --> 00:10:08,320
eta Begoñak deitu dit,
164
00:10:08,760 --> 00:10:12,760
ba analisi batzuk egin dizkiotela.
165
00:10:12,840 --> 00:10:14,520
Begoñak? Deitu?
166
00:10:14,800 --> 00:10:17,080
Begoña Perez de Rosasek?
167
00:10:17,160 --> 00:10:20,400
-Hona?
-Bai, Begoñak, zure koinatak.
168
00:10:20,480 --> 00:10:21,480
Telefonoz?
169
00:10:21,560 --> 00:10:24,120
Ez, zera, satelitez bidali dit mezua,
hara bestea.
170
00:10:24,200 --> 00:10:26,400
Utziko al didazu kontatzen, emakumea.
171
00:10:27,200 --> 00:10:29,080
Zera, deitu dit esanez ba nola...
172
00:10:30,720 --> 00:10:35,000
Xabierrekin hitz egin nahi zuela
eta nik ba arten ohean zegoela eta.
173
00:10:35,680 --> 00:10:38,040
Ordu horietan eta artean ohean,
esaten dut ba nik,
174
00:10:38,120 --> 00:10:40,160
ume horrekin ez dagoela
karrerarik egiterik,
175
00:10:40,240 --> 00:10:41,760
jan da lo besterik ez du egiten.
176
00:10:42,520 --> 00:10:44,440
Nora doala esan duzu?
177
00:10:48,520 --> 00:10:50,920
Begoña,
zurekin hitz egin behar dut.
178
00:10:51,000 --> 00:10:53,600
Maria Luisa,
egun on lehendabizi ezta?
179
00:10:54,600 --> 00:10:56,080
Bai eguna ona balitz.
180
00:10:56,160 --> 00:10:58,600
Eseri zaitez, emakumea,
onduko da eta.
181
00:11:01,400 --> 00:11:05,120
Bat: zer da gure Xabier
Afrikara doan kontu guzti hori.
182
00:11:05,200 --> 00:11:08,240
Bi: azalduko al didazu faborez
analisien kontua?
183
00:11:08,320 --> 00:11:11,080
Hiru: zuk zer daukazu harekin
hitz egin beharra?
184
00:11:11,160 --> 00:11:13,440
-Lau...
-Ei, Maria Luisa, poliki-poliki.
185
00:11:13,520 --> 00:11:15,320
Poliki-poliki esaten didazu gainera.
186
00:11:15,400 --> 00:11:19,360
-Bat: ez dakit nork erakutsi dizun
inoren etxean modu horretan sartzen.
187
00:11:19,440 --> 00:11:21,520
Bi: zure semeari dagokionez,
188
00:11:21,600 --> 00:11:25,600
Xabierrek Afrikara joatea nahi badu,
bere kontu, ez da nire kontu.
189
00:11:25,680 --> 00:11:27,720
Hiru:
niri kargurik ez hartu, beraz...
190
00:11:27,800 --> 00:11:29,280
Oso polita, nori ba?
191
00:11:29,360 --> 00:11:33,720
Lau: inor Afrikara badoa normala da
analisiak egin nahi izatea.
192
00:11:33,800 --> 00:11:36,720
Bai, beno,
hori dena oso oso ondo dago,
193
00:11:36,800 --> 00:11:39,160
baina zuk zertarako
deitu diozu gure Xabierri?
194
00:11:39,520 --> 00:11:41,400
-Hemendik pasa zedin esateko.
-Zertara?
195
00:11:41,480 --> 00:11:43,080
Analisiak jasotzera?
196
00:11:43,160 --> 00:11:45,840
Horretarako bada neronek jasota
berdin izango zaio.
197
00:11:46,640 --> 00:11:48,680
Ez da ba gaixo egongo gure Xabier?
198
00:11:48,760 --> 00:11:50,080
Begira, Maria Luisa,
199
00:11:50,160 --> 00:11:53,280
nik laborategira bidali ditut
odol lagin batzuk analizatzeko
200
00:11:53,360 --> 00:11:55,200
eta laborategitik deitu didate
201
00:11:55,280 --> 00:11:57,520
horietako bat
HIESak jota dagoela esanez,
202
00:11:57,600 --> 00:12:01,560
ez dakit zein den ze lapurretan
tutu guztiak nahastu zizkidaten eta.
203
00:12:01,720 --> 00:12:03,400
Seguru asko Xabier ez da izango...
204
00:12:03,480 --> 00:12:07,040
Baina zu ze mediku klase zara
odola nahasten uzten dituzuna?
205
00:12:07,120 --> 00:12:09,000
Begira, Begoña,
gauza bat esaten dizut.
206
00:12:09,080 --> 00:12:12,080
Zure errua bakar-bakarrik izango da
gure Xabier Afrikara joan
207
00:12:12,160 --> 00:12:14,280
eta beltzen gaitzen batekin
bueltatzen bada,
208
00:12:14,360 --> 00:12:15,800
horixe bakarrik esaten dizut.
209
00:12:17,360 --> 00:12:19,640
Baina zer esaten didazu?
210
00:12:20,200 --> 00:12:21,600
HIESa daukala?
211
00:12:25,040 --> 00:12:26,600
Zer gertatzen zaik txo?
212
00:12:26,680 --> 00:12:27,880
Ezer ez.
213
00:12:27,960 --> 00:12:29,200
Ohetik erori al haiz?
214
00:12:29,280 --> 00:12:31,440
Harritzekoa duk hi goizetik
hemen ikustea.
215
00:12:31,560 --> 00:12:33,160
Noizbait behar eta...
216
00:12:35,520 --> 00:12:39,360
Lasai, guztiori azaltzen zaiguk
inoiz eguna kontrako aldetik.
217
00:12:40,160 --> 00:12:41,160
Eta zer?
218
00:12:41,240 --> 00:12:43,480
Zer moduz doa
atlaseko zuen asmo hori?
219
00:12:43,560 --> 00:12:45,960
Motxila bizkar gainean hartu
eta aire!
220
00:12:46,360 --> 00:12:48,320
Txapas, ez daukat hitz
egiteko gogorik.
221
00:12:48,400 --> 00:12:52,080
Ui, ui, ui... Katuak umeari
marra miau, mingaina jan.
222
00:12:54,320 --> 00:12:57,120
Xabier, lasai aldakak
ipurdi zikin hori taburete gainean.
223
00:12:57,200 --> 00:12:59,320
Utzidazu bakean mesedez, Txapas.
224
00:13:00,600 --> 00:13:01,840
Baleriana bat?
225
00:13:02,160 --> 00:13:03,680
-Ama!
-Baleriana?
226
00:13:03,760 --> 00:13:05,960
Nik dakidala hemen ez dago
balerianarik.
227
00:13:06,080 --> 00:13:07,480
Tila bat orduan.
228
00:13:07,560 --> 00:13:09,800
Tila, ezta.
229
00:13:09,880 --> 00:13:11,760
-Baina...
-Kas bat, limoizkoa.
230
00:13:11,840 --> 00:13:13,920
-Hori bai.
-Baina zer egiten duzu hemen?
231
00:13:14,000 --> 00:13:17,760
Zuri eskatu behar dizut baimena orain
nahi dudan tokira sartzeko ala?
232
00:13:19,080 --> 00:13:21,080
Izeba Begoñaren kontsultatik nator,
233
00:13:21,160 --> 00:13:23,560
berriro analisiak
egitea nahi omen du,
234
00:13:24,520 --> 00:13:27,400
HIESakin kutsatutako odola
zurea izan daitekeela eta.
235
00:13:28,560 --> 00:13:31,320
-Nirea?
-Bat edo batena izan behar du.
236
00:13:31,400 --> 00:13:33,080
Baina Xabier, nola zuk?
237
00:13:34,560 --> 00:13:36,760
Tira, zoaz izebaren kontsultara.
238
00:13:36,840 --> 00:13:40,320
A! Eta Afrikarako txorakeria hori
ahaztu derrepentean,
239
00:13:40,400 --> 00:13:42,720
bihar bertatik hasiko zara
tabernan lanean eta...
240
00:13:42,800 --> 00:13:45,000
Edukazio pixka bat
oraindik ez dugu bukatu eta.
241
00:13:45,640 --> 00:13:46,640
Nora zoaz?
242
00:13:48,760 --> 00:13:49,960
Zenbat da hau?
243
00:13:50,440 --> 00:13:52,360
Ezer ez, etxeko andre!
244
00:13:52,440 --> 00:13:53,800
Behin etorri eta ezer ez,
245
00:13:53,880 --> 00:13:56,120
ea maizago
ikusten zaitugun hemendik, e?
246
00:13:56,360 --> 00:13:57,600
Eskerrik asko.
247
00:13:57,680 --> 00:13:58,960
Ez horregatik.
248
00:14:01,880 --> 00:14:03,160
Baleriana...
249
00:14:03,880 --> 00:14:07,040
Atso horren begiak
metrailetak balira, ratata,
250
00:14:07,120 --> 00:14:08,840
arraldeko triskantza bat.
251
00:14:09,880 --> 00:14:12,440
Ba hemen anaiak ematen du senargai,
252
00:14:12,520 --> 00:14:15,400
ez korbatarik,
amerikana bat justu-justu
253
00:14:15,480 --> 00:14:16,760
eta andregaia,
254
00:14:17,400 --> 00:14:19,480
soinekoa oso dotorea da,
255
00:14:19,560 --> 00:14:22,960
bere plisatu
eta titi zorroztu horiekin,
256
00:14:23,320 --> 00:14:25,440
baina urdina eta kolarik gabea.
257
00:14:26,440 --> 00:14:28,440
Nirea txuria izango da,
258
00:14:28,520 --> 00:14:30,240
horretan dudarik ez,
259
00:14:30,320 --> 00:14:33,960
Sissi enperatrizaren antzekoa
diadema eta guzti
260
00:14:34,280 --> 00:14:38,480
eta Karlosek
bere korbata koloreduna,
261
00:14:38,560 --> 00:14:40,960
fina, zetazkoa,
262
00:14:41,360 --> 00:14:43,200
Euzkitze baino dotoreagoa.
263
00:14:44,040 --> 00:14:45,840
Hara, Karlos!
264
00:14:49,800 --> 00:14:53,520
Perfect, banuen zure argazki bat
edukitzeko gogoa,
265
00:14:54,280 --> 00:14:56,320
nire ohe ondoko mahaitxoan jartzeko.
266
00:14:56,400 --> 00:14:57,600
Niri atera nahi?
267
00:14:59,160 --> 00:15:00,760
Horrek al dira moduak, majo?
268
00:15:00,840 --> 00:15:03,000
Ez dut uste luze
iraungo dugunik elkarrekin.
269
00:15:06,040 --> 00:15:09,840
Barkatu, "pretty woman",
baina ez zenuen ba pentsatuko
270
00:15:09,920 --> 00:15:12,760
afizionatu kamera horrekin
aterako nizunik argazkia.
271
00:15:14,480 --> 00:15:18,720
Banekien nik txantxetan ari zinela,
lehengo gaukoa eta ezin zenuela...
272
00:15:19,320 --> 00:15:21,240
Aber, irribarre lizuna.
273
00:15:21,320 --> 00:15:24,240
Marilynen antzera?
Edo Bette Davisen antzera, akaso?
274
00:15:24,320 --> 00:15:27,160
Ez, arraldeko Mertxeren moduan
nahikoa izango da.
275
00:15:29,240 --> 00:15:31,680
Ongi da,
hau bai argazkia ohe ondorako,
276
00:15:31,760 --> 00:15:33,320
eta nahi duzunean
277
00:15:33,480 --> 00:15:37,800
karrete osoa aterako dizut
bakarrik eta gozo-gozo gaudenean.
278
00:15:38,080 --> 00:15:41,840
Ba horretarako nahi duzunean
naukazu prest, esate baterako,
279
00:15:41,920 --> 00:15:44,440
lana bukatu
eta zer egiteko asmoa duzu?
280
00:15:44,520 --> 00:15:46,760
Edozer, dirurik banu...
281
00:15:47,440 --> 00:15:51,200
Ni ondoan edukita
ez duzu izango diruaren premiarik.
282
00:15:51,960 --> 00:15:54,840
Hara, Karlos, zu ere hemen zaude eta,
ez nuen uste.
283
00:15:54,920 --> 00:15:57,480
Ez, ez, zera,
hemendik pasa beharra nauken
284
00:15:57,560 --> 00:15:59,800
eta sartu nahiz
ea biharko lanik ba ote daukan,
285
00:15:59,880 --> 00:16:02,560
baina, banoa,
lagun batekin geratu nahiz.
286
00:16:02,640 --> 00:16:04,320
Baina nolatan hori,
287
00:16:04,400 --> 00:16:07,560
lehen argazkirako
irribarre lizuna jartzea
288
00:16:07,640 --> 00:16:09,520
eta orain lagun batekin
poteatzera zoaz?
289
00:16:09,600 --> 00:16:12,080
-Beno...
-Hori ez da, ez.
290
00:16:12,160 --> 00:16:15,120
Hori ez da legezko senargai
baten jarrera,
291
00:16:15,440 --> 00:16:17,040
playboy batena baino gehiago.
292
00:16:18,280 --> 00:16:21,960
Argazki bat argazki bat da,
ezta Marilyni atera banion ere.
293
00:16:24,000 --> 00:16:25,920
Beno, banoa, arraldeko Marilyn.
294
00:16:26,400 --> 00:16:29,240
Rossy de Palma
gurea zeruetan zaudena.
295
00:16:30,880 --> 00:16:33,760
Aizue, ba al dakizue
baten batek Xabierren berri?
296
00:16:33,840 --> 00:16:35,120
-Ez.
-Keba.
297
00:16:35,200 --> 00:16:37,760
Aizue, zergatik ez dugu aprobetxatzen
hitz egiteko?
298
00:16:37,840 --> 00:16:39,960
Badakizue etzi
bere urtebetetzea dela,
299
00:16:40,040 --> 00:16:42,160
festaren bat edo organizatu dezakegu.
300
00:16:42,240 --> 00:16:44,080
Ai, festa! Zu beti festazale,
301
00:16:44,160 --> 00:16:47,560
nik uste dut bidaiarako
oparitxoren bat egingo bagenio,
302
00:16:47,640 --> 00:16:49,560
ilusio gehiago egingo liokeela.
303
00:16:49,640 --> 00:16:51,720
"Too much", festa eta oparia orduan.
304
00:16:51,800 --> 00:16:53,760
Ba nik honezkero
erosi diot oparitxo bat.
305
00:16:53,840 --> 00:16:55,600
-Bai?
-Zer erosi diozu ba?
306
00:16:55,680 --> 00:16:57,840
Ez dizuet ezer ere ez esango,
sorpresa bat da.
307
00:16:57,920 --> 00:16:58,920
Ezetz?
308
00:16:59,000 --> 00:17:01,600
Hi Txapas!
Xabier pasa al dek hemendik?
309
00:17:01,800 --> 00:17:06,080
Xabier ez. Beno, hobe esan bai,
baina hobe isiltzen banaiz.
310
00:17:06,480 --> 00:17:08,480
Isildu?
Zer ezkutatzen ari haiz?
311
00:17:08,560 --> 00:17:12,120
Ikusi, entzun eta isildu, horra,
tabernari onaren urrezko legea.
312
00:17:12,200 --> 00:17:15,880
Tira, Txapas, nahi dekenean konta
katilu ederra izaten badakik eta.
313
00:17:15,960 --> 00:17:18,920
Tira, Txapas, bota behar duzuna,
barruan ustelduko zaik.
314
00:17:19,320 --> 00:17:22,440
Xabier hor zegoan eserita,
eguerdi aldera,
315
00:17:22,520 --> 00:17:24,640
katu akabatuaren
baino aurpegi tristeagoz...
316
00:17:24,720 --> 00:17:27,280
-Andoni billarrean erregea zara.
-Ai, ixo, Andoni!
317
00:17:27,360 --> 00:17:30,520
Sar ezak takoa kabitzen zaiken
lekutik, guapoago hau isilik eta.
318
00:17:30,600 --> 00:17:33,520
Ba esaten ari nintzen bezala,
hortxe zegoen Xabier eserita,
319
00:17:33,600 --> 00:17:36,920
beste munduan hemen baino gehiago,
da ezetz asmatu nor sartu den?
320
00:17:37,000 --> 00:17:38,600
-Xabierren ama.
-Baleriana.
321
00:17:38,680 --> 00:17:40,680
Baleriana Maria Luisa deitzen da eta.
322
00:17:40,760 --> 00:17:42,440
Nork esan dizue zuei hori?
323
00:17:42,520 --> 00:17:44,360
Inork ez, esateagatik esan dut.
324
00:17:44,440 --> 00:17:46,120
Benetan?
Xabierren ama hemen?
325
00:17:46,200 --> 00:17:48,720
Bai, Xabierren ama hori sartu da,
326
00:17:48,800 --> 00:17:50,000
hola tente potente,
327
00:17:50,080 --> 00:17:52,760
eta barran eseri ondoren
ba al dakizue zer eskatu didan?
328
00:17:52,840 --> 00:17:54,000
-Baleriana bat.
-Tila bat.
329
00:17:54,080 --> 00:17:55,080
-Kas bat.
-Limoizkoa.
330
00:17:55,160 --> 00:17:56,400
-Nork esan dizue zuei hau?
331
00:17:59,240 --> 00:18:01,520
Horixe da poza ematen didazuna
Begoña,
332
00:18:02,160 --> 00:18:04,920
jakingo bazenu ze eguna pasa dugun
hemen etxe honetan,
333
00:18:05,760 --> 00:18:07,280
denok gure onetik aterata.
334
00:18:08,240 --> 00:18:12,120
Xabierrek HIESa zuelakoan,
gizarajoa.
335
00:18:14,360 --> 00:18:16,560
Bai, oso ondo, ederki, bai.
336
00:18:18,000 --> 00:18:19,760
Eskerrik asko denarengatik.
337
00:18:19,840 --> 00:18:23,880
A! Eta barkatu gaur goizekoa,
badakizu berotu egiten naiz eta,
338
00:18:23,960 --> 00:18:27,600
beno, hasieran berotu, baina
amen jesus esan orduko pasatzen zait.
339
00:18:28,360 --> 00:18:30,120
A, bai, ongi.
340
00:18:30,360 --> 00:18:31,880
Beno, hurrena arte.
341
00:18:31,960 --> 00:18:33,440
Bai, agur.
342
00:18:33,920 --> 00:18:36,480
Libratu gea ederretik, Jesus!
343
00:18:36,880 --> 00:18:38,800
Ederretik esaten duzu?
344
00:18:38,880 --> 00:18:42,000
Itsusitik, eta benetan HIESa
izan balu? Orduan zer?
345
00:18:42,080 --> 00:18:43,400
-Baina ez dauka.
-Orduan zer?
346
00:18:43,480 --> 00:18:44,960
Eta hori da balio duena, ezta?
347
00:18:46,880 --> 00:18:49,760
Tira, aita, antzezle hobea zarela
tabernari baino.
348
00:18:51,120 --> 00:18:53,120
-Egon hadi isilik.
-Ohera noa.
349
00:18:53,200 --> 00:18:55,400
-Dagoeneko?
Ez haiz ba gaixo egongo?
350
00:18:55,480 --> 00:18:58,600
Zenbat aldiz esan behar dizut
hika ez hitz egiteko mutilari?
351
00:18:58,840 --> 00:19:01,720
-Hala, zoaz,
bihar hitz egingo dugu.