1
00:00:10,600 --> 00:00:12,800
"Ez da giro Goenkalen,
2
00:00:14,160 --> 00:00:17,200
Lasa anaiak liskarturik daude.
3
00:00:18,680 --> 00:00:22,120
Goenkalek oilategia dirudi
4
00:00:22,200 --> 00:00:26,920
eta Lasa anaiak
elkarri mokoka bizi dira.
5
00:00:28,240 --> 00:00:32,400
Egunetik egunera Lasatarren itzalera
6
00:00:32,480 --> 00:00:35,000
hemen bilduko gera
7
00:00:35,080 --> 00:00:41,200
bi oilar harroen legera.
8
00:00:43,560 --> 00:00:46,160
Ziriak ziri Goenkalen
9
00:00:46,840 --> 00:00:50,880
adarjotze benetan mundialak.
10
00:00:52,200 --> 00:00:55,360
Goenkalen, masiaketa da lege
11
00:00:55,440 --> 00:01:00,040
eta Lasa anaiak
matraka eta ziri dabiltza.
12
00:01:01,760 --> 00:01:05,840
Egunetik egunera Lasatarren itzalera,
13
00:01:05,920 --> 00:01:09,480
hemen bilduko gera
14
00:01:09,560 --> 00:01:14,480
bi oilar zaputzen legera".
15
00:01:52,640 --> 00:01:54,120
Xabier, ondo zaude?
16
00:01:54,200 --> 00:01:55,840
Bai. Uste dut.
17
00:01:58,080 --> 00:02:00,080
Bai gogorra dela
etxetik kanpo bizitzea.
18
00:02:10,200 --> 00:02:12,400
Baina zer dela eta horren goiz,
Xabier?
19
00:02:12,480 --> 00:02:15,040
Ezin nuen ohean
jarrerarik hartu eta.
20
00:02:15,120 --> 00:02:17,520
Nik preparatu egin behar dut
lanera joateko.
21
00:02:17,600 --> 00:02:19,880
Eta zuk zer asmo duzu?
22
00:02:20,240 --> 00:02:22,080
Ez dakit, zerbait bururatuko zait.
23
00:02:22,160 --> 00:02:24,480
Ez duzu uste etxera bueltatzeko
ordua dela?
24
00:02:24,560 --> 00:02:25,720
Ezta pentsatu ere.
25
00:02:25,800 --> 00:02:30,520
Aitarekin hitz egingo dut,
ez da zure ama bezain gogorra.
26
00:02:30,600 --> 00:02:33,320
Bere gauzak izango ditu,
baina ulertzen zaitu.
27
00:02:33,400 --> 00:02:34,800
-Bai.
-Xabi, itzul zaitez.
28
00:02:34,880 --> 00:02:36,360
Erraza da hori orain eskatzea,
29
00:02:36,440 --> 00:02:38,400
zuri tokatu zitzaizunean
zer egin zenuen?
30
00:02:38,480 --> 00:02:40,920
-Oso ezberdina da.
-Zertan da ezberdina?
31
00:02:41,000 --> 00:02:42,800
Zu nire adinean
joan zinen etxetik, ez?
32
00:02:42,880 --> 00:02:46,200
Ez, Xabier, badakizu nola...
Alde egin nuen.
33
00:02:46,560 --> 00:02:49,480
Ez itzazu nik egin nituen
gauzak egin berriro.
34
00:02:49,560 --> 00:02:52,680
Begira, nik dakidan bakarra da
ez naizela itzuliko,
35
00:02:52,760 --> 00:02:56,840
bakarrik denbora behar dudala
zer egin behar dudan pentsatzeko.
36
00:02:56,920 --> 00:02:59,720
Denbora bai, baina ezin duzu hemen
luze iraun,
37
00:02:59,800 --> 00:03:01,680
ez nuke nahi zure gurasoekin...
38
00:03:01,760 --> 00:03:05,240
Lasai, Amaia.
Eta ez iezaiezu ezer esan.
39
00:03:05,320 --> 00:03:07,400
-Ez, gizona...
-Seguru-seguru?
40
00:03:07,480 --> 00:03:08,840
Seguru-seguru.
41
00:03:08,920 --> 00:03:10,320
Eskerrik asko, Amaiatxo.
42
00:03:10,800 --> 00:03:14,320
Zoaz sukaldera kafea hartzera,
hoztu egingo zaizu eta.
43
00:03:14,520 --> 00:03:15,720
Kolonbiako usaina.
44
00:03:16,280 --> 00:03:17,640
A, eta Amaia...
45
00:03:18,800 --> 00:03:20,680
Gaur nire urtebetetzea da.
46
00:03:20,800 --> 00:03:22,760
Hara, gure lehengusu galdua.
47
00:03:22,840 --> 00:03:24,160
-Egun on.
-Eta?
48
00:03:24,240 --> 00:03:27,080
Ondo egin du lo
gure lehengusu txikiak?
49
00:03:27,480 --> 00:03:28,480
Bai.
50
00:03:29,000 --> 00:03:32,680
Zer da txori txiki batek esan didana,
etxetik hanka egin duzula edo?
51
00:03:34,200 --> 00:03:35,680
Gaztea zara oraindik.
52
00:03:35,760 --> 00:03:40,120
Beno, ume txikia amak
baino hobeto ez du inork zainduko.
53
00:03:40,640 --> 00:03:43,120
Gero ere izango duzu
hanka egiteko denbora.
54
00:03:43,280 --> 00:03:46,840
Aizu, guapo, zergatik ez duzu
zeure muturra zeure askan sartzen?
55
00:03:50,400 --> 00:03:52,280
Orain ere hauteskundeak?
56
00:03:52,680 --> 00:03:53,880
Ai, ai, ai...
57
00:03:54,640 --> 00:03:56,880
Lehen botoa ematerik ez genuelako
58
00:03:56,960 --> 00:03:59,720
eta orain gehiegitan
deitzen digutelako.
59
00:03:59,800 --> 00:04:01,000
"En fin"...
60
00:04:02,160 --> 00:04:03,880
Ai, ai, ai, Joxe Mari.
61
00:04:04,320 --> 00:04:06,520
Xabierrek ez du lorik egin etxean.
62
00:04:06,600 --> 00:04:08,440
Baina zer diozu, emakumea?
63
00:04:08,520 --> 00:04:10,080
Bere ohea banatu gabe dago.
64
00:04:11,200 --> 00:04:12,960
Ez dela etorri, alde egin duela.
65
00:04:13,480 --> 00:04:15,080
Zuri iruditu bai.
66
00:04:15,160 --> 00:04:17,320
Ez, nireak ez dira irudipenak.
67
00:04:17,400 --> 00:04:19,160
Zoaz haren gelara eta ikusiko duzu.
68
00:04:19,240 --> 00:04:21,240
Zer dira intziri horiek,
Maria Luisa?
69
00:04:21,320 --> 00:04:23,240
Aita, Xabierrek etxetik
alde egin digula.
70
00:04:23,320 --> 00:04:25,080
Baina nola egin dit hori niri?
71
00:04:25,160 --> 00:04:26,600
Jainko maitea!
72
00:04:27,160 --> 00:04:30,840
Eman iezazkiozu estudioak,
egin ezazu lana beregatik
73
00:04:30,920 --> 00:04:34,400
bizkarra okertzeraino, kakotzeraino,
gero ordain hori izateko.
74
00:04:35,920 --> 00:04:37,680
Lasai, emakumea. Lasai.
75
00:04:37,760 --> 00:04:39,720
Nondik edo handik azalduko da!
76
00:04:39,800 --> 00:04:41,520
Inora alde egin badu behintzat.
77
00:04:41,600 --> 00:04:43,800
Xabier den on puskarekin.
78
00:04:43,880 --> 00:04:45,880
Zer ez ote diozue esan!
79
00:04:46,200 --> 00:04:48,680
Labarrak, esaten nuen ba nik,
labarrak.
80
00:04:48,760 --> 00:04:51,560
Aita, atzo ere esan nizun
eta gaur ez noa berriro esatera.
81
00:04:51,640 --> 00:04:53,440
-Labarrak eta labarrak...
-Itsu zaude!
82
00:04:53,520 --> 00:04:55,720
Ezin duzu begi bistan
dagoena ere ikusi!
83
00:04:55,800 --> 00:04:58,680
Baina isiltzera noa, ze...
84
00:04:59,560 --> 00:05:02,600
Ainhoa eramango dut ikastolara
eta hor konpon.
85
00:05:02,680 --> 00:05:05,440
Gainera Xabierrek alde egin du
santua balitz bezala.
86
00:05:05,520 --> 00:05:07,400
Ez ezazu horrela hartu, emakumea.
87
00:05:07,480 --> 00:05:09,280
Horiek nerbioak besterik ez dira.
88
00:05:09,600 --> 00:05:11,720
Badakizu azken boladan
zaharra eta Xabier...
89
00:05:11,800 --> 00:05:13,520
Ez egiozu deitu "zaharra" aitari!
90
00:05:13,600 --> 00:05:14,600
Beno, beno...
91
00:05:15,360 --> 00:05:17,680
Ez zuen ba kexatzeko
motibo handirik.
92
00:05:18,120 --> 00:05:21,160
Kolpe zorrik jo gabe;
gosaria, bazkaria eta afaria etxean.
93
00:05:21,400 --> 00:05:23,840
Esan ezazu, zer falta zitzaion
gure Xabierri?
94
00:05:23,920 --> 00:05:25,400
Ezer ez!
95
00:05:25,720 --> 00:05:28,400
Beti ondo portatu naiz berarekin,
ez al da hala?
96
00:05:28,480 --> 00:05:30,280
Baina esan ezazu zerbait,
Joxe Mari!
97
00:05:30,920 --> 00:05:31,920
Eta orain...
98
00:05:32,000 --> 00:05:35,240
Orain,
zer egingo du etxetik alde eginda?
99
00:05:36,640 --> 00:05:39,880
18 urte betetzen dituen
egunean gainera.
100
00:05:43,400 --> 00:05:47,520
Ezingo diot eman
prestatuta neukan erregaloa.
101
00:05:48,600 --> 00:05:53,360
Ezta ere pentsatuta neukan
bazkari gozoa.
102
00:05:55,240 --> 00:05:57,960
Halako txipiroi ederrak.
103
00:06:00,160 --> 00:06:01,880
Neurri-neurrikoak.
104
00:06:02,640 --> 00:06:04,440
Orain ezin dugu etsi, Maria Luisa.
105
00:06:04,520 --> 00:06:06,640
Zerbait egin behar dugu hemen.
106
00:06:08,120 --> 00:06:09,840
Ni behintzat taberna irekitzera noa
107
00:06:09,920 --> 00:06:12,360
eta lehenengo lana
Ertzaintzari deitzea izango da.
108
00:06:21,320 --> 00:06:22,320
Banoa!
109
00:06:25,280 --> 00:06:26,280
Bai?
110
00:06:26,360 --> 00:06:28,280
Aupa, Iker. Eskerrik asko.
111
00:06:29,000 --> 00:06:30,000
Zer?
112
00:06:30,440 --> 00:06:32,120
Bai, lehen eguna ondo.
113
00:06:32,520 --> 00:06:35,720
Gero kontatuko dizut.
Ordu erdi barru Varsovian.
114
00:06:35,920 --> 00:06:37,600
Aizu, utzi behar zaitut.
115
00:06:37,680 --> 00:06:38,680
Bai, gero arte.
116
00:06:40,960 --> 00:06:41,960
Aitona!
117
00:06:42,320 --> 00:06:45,240
Banekien nik oso urruti
ez hintzela ibiliko, bota bostekoa.
118
00:06:45,320 --> 00:06:46,320
Etorri ona.
119
00:06:46,880 --> 00:06:49,280
-Zer, ondo hago?
-Bai. Oso ondo, aitona.
120
00:06:49,360 --> 00:06:52,000
Ja, urtebete zaharrago eta ondo.
121
00:06:52,080 --> 00:06:53,840
18 urte bakarrik dira.
122
00:06:53,920 --> 00:06:56,040
18 urte nork harrapatu...
123
00:06:56,760 --> 00:06:57,920
Aizu, aitona,
124
00:06:58,440 --> 00:07:01,040
zer egiten duzu hemen?
Amaiak zeozer esan al dizu?
125
00:07:01,120 --> 00:07:05,240
Ez, Ainhoarekin ikastola bidean
estutxea hartzera nentorren
126
00:07:05,760 --> 00:07:09,880
eta hemen ahaztuta utzi duela
esan dit, eta beno, kasketa...
127
00:07:10,480 --> 00:07:11,800
Upa lakoa hartu duk.
128
00:07:11,880 --> 00:07:13,720
Hor nonbait ikusi dudala uste dut.
129
00:07:14,000 --> 00:07:16,160
Mutil, zer asmo daukak?
130
00:07:17,000 --> 00:07:18,880
Airean dauzkak denak etxean.
131
00:07:19,360 --> 00:07:21,200
Ertzainari deituko zioten honezkero.
132
00:07:21,280 --> 00:07:25,360
Aitona, ez ertzainekin ez ertzainik
gabe ez naiz etxera bueltatuko.
133
00:07:26,600 --> 00:07:28,440
Aditu duzu
ez naizela etxera bueltatuko?
134
00:07:28,960 --> 00:07:30,720
Antzina beti euskalduna.
135
00:07:30,800 --> 00:07:34,000
Nik 18 urte bete nituenean
ba al dakik non nengoen?
136
00:07:34,080 --> 00:07:35,080
Non, ba?
137
00:07:35,160 --> 00:07:36,560
Gran Solen.
138
00:07:36,840 --> 00:07:39,680
Zer, andregairen bat
Irlanda alde horretan edo?
139
00:07:40,000 --> 00:07:41,000
Bat bakarrik?
140
00:07:41,960 --> 00:07:43,800
Hik behar duana duk lan bat.
141
00:07:44,520 --> 00:07:47,720
Hiretzat lain egin
eta gero gerokoak, hori argi dago.
142
00:07:47,800 --> 00:07:49,440
Ez dago erraz, ez.
143
00:07:49,520 --> 00:07:51,800
Aizu,
eta Irlandara joaten banaiz...
144
00:07:52,480 --> 00:07:55,440
Zure andregai haietako batek
emango al lidake lanik?
145
00:07:55,800 --> 00:07:58,840
Erratza hartu eta uhartetik
kanpora bota arte...
146
00:08:00,480 --> 00:08:01,920
Onik ez, seguruena.
147
00:08:02,400 --> 00:08:04,520
Hi, beste gauza bat, orain serio.
148
00:08:05,000 --> 00:08:06,440
Lana aurkitu arte...
149
00:08:06,520 --> 00:08:08,080
Ez, aitona, mesedez...
150
00:08:08,160 --> 00:08:11,240
-Laguntza behar badik...
-Ez, neure kasa ibili behar naiz.
151
00:08:11,320 --> 00:08:14,200
Aditu duzu? Gaur bertan
lan bila hasi behar naiz. Ez.
152
00:08:14,280 --> 00:08:16,880
Hau urtebetetzeko oparia duk.
153
00:08:17,440 --> 00:08:18,720
Eskerrik asko, aitona.
154
00:08:18,960 --> 00:08:23,080
Ez dakit zer izango zen
zu eta Amaia gabe mundu honetan.
155
00:08:23,160 --> 00:08:26,880
Bai, baina gogora hadi
gurasoek ere maite hautela.
156
00:08:27,520 --> 00:08:29,720
Haien erara, baina maite haute.
157
00:08:30,480 --> 00:08:31,960
Bai, haien erara.
158
00:08:32,360 --> 00:08:33,600
-Aizu, aitona.
-Zer?
159
00:08:33,680 --> 00:08:34,760
Joan behar naiz.
160
00:08:35,760 --> 00:08:37,440
Gero ikusiko gara.
161
00:08:37,520 --> 00:08:40,520
Aizu, eta ez inori ezer esan.
162
00:08:41,000 --> 00:08:42,400
Hi, ikusten duk pareta hori?
163
00:08:42,480 --> 00:08:45,080
Hara, beste pareta bat?
164
00:08:47,840 --> 00:08:49,880
Badakizu, Amaia, betikoa.
165
00:08:51,400 --> 00:08:53,800
-Horixe, iguala.
-Goiz zabiltza gaur, Xatur.
166
00:08:53,880 --> 00:08:56,880
Goiz? Tripa hutsean
ez da kulturarik kabitzen.
167
00:08:57,800 --> 00:08:59,440
Egarri dagoen jakituriari...
168
00:09:02,520 --> 00:09:04,240
Nondik edan eskaini behar zaio.
169
00:09:04,320 --> 00:09:05,800
-Egun on.
-Aupa, Iskan.
170
00:09:05,880 --> 00:09:07,680
Zer? Jakin al duzu oraingoan ere
171
00:09:07,760 --> 00:09:10,080
ze kulebroi muntatu digun
gure anaiatxoak?
172
00:09:10,160 --> 00:09:11,920
Zure gurasoek zerbait esan didate.
173
00:09:12,000 --> 00:09:14,840
Hor dabiltza telefonoa dantzan
Xabierren lagunei deika.
174
00:09:14,920 --> 00:09:17,440
Xabier?
Lehengo batean kontatu niona.
175
00:09:17,920 --> 00:09:20,720
Ez dakiela nola esaten zaien
bi pottoka bikiri.
176
00:09:21,720 --> 00:09:24,680
Xabierrek ideiarik ez, eta nik...
177
00:09:24,760 --> 00:09:26,960
Pottokopiak, gizona!
178
00:09:27,360 --> 00:09:28,960
Ez gaude txantxetarako.
179
00:09:29,640 --> 00:09:31,200
Lasai, gizona.
180
00:09:31,560 --> 00:09:34,640
Elkano Kultura Etxean ikusiko banu,
esango dizuet.
181
00:09:38,240 --> 00:09:40,200
Gero arte.
Gora gu eta gutarrak!
182
00:09:40,280 --> 00:09:41,680
Gora Anizetaren kultura!
183
00:09:41,760 --> 00:09:43,320
Inork ez daki ezer.
184
00:09:43,840 --> 00:09:45,440
Lurrak jango balu bezala.
185
00:09:45,520 --> 00:09:46,800
Ikerri deitu al diozu?
186
00:09:46,880 --> 00:09:49,760
Bai, baina beraren amak esan dit
oraintxe atera berri direla.
187
00:09:49,840 --> 00:09:52,440
-Gaizka, zuk uste duzu...
-Lasai ama.
188
00:09:52,520 --> 00:09:55,040
Nik badakit non aurkituko dudan,
zu ez larritu.
189
00:09:55,480 --> 00:09:56,920
Non pasa ote du gaua?
190
00:09:57,000 --> 00:09:58,800
Agertuko da, ama, lasai egon.
191
00:09:59,240 --> 00:10:00,560
Non pasa ote du gaua?
192
00:10:00,640 --> 00:10:02,640
Kalean igual, eskale baten moduan.
193
00:10:02,720 --> 00:10:05,240
Xabier nahiko heldua da,
badaki bere kaxa ibiltzen.
194
00:10:05,320 --> 00:10:07,880
-Ez zuen kalean lo egingo.
-Eta kalean ez bada, non?
195
00:10:07,960 --> 00:10:09,360
Ez da oso urruti ibiliko.
196
00:10:09,440 --> 00:10:11,880
Gaur bertan zerbait jakingo dugu,
nire kontu.
197
00:10:11,960 --> 00:10:14,000
Beraren koadrilakoekin
hitz egingo dut.
198
00:10:14,080 --> 00:10:17,440
Eskerrik asko, Gaizka, zuk behintzat
burua lepo gainean dabilkizu eta.
199
00:10:17,760 --> 00:10:20,200
Gero arte, eta lasai egon.
200
00:10:21,920 --> 00:10:22,920
Gero arte.
201
00:10:24,200 --> 00:10:27,200
Azken egun hauetan
disgustua disgustuaren atzetik.
202
00:10:29,800 --> 00:10:30,800
Nazkagarri...
203
00:10:33,360 --> 00:10:35,280
-Kaixo.
-Aupa, Xabier, zorionak!
204
00:10:35,360 --> 00:10:36,360
Eskerrik asko.
205
00:10:36,440 --> 00:10:38,520
Aspalditik zain
eta oraintxe etortzen da.
206
00:10:38,600 --> 00:10:41,560
Adinez nagusi denak
zerbait ordaindu beharko du, ezta?
207
00:10:41,640 --> 00:10:43,000
Zer behar duzu?
208
00:10:43,080 --> 00:10:44,960
Merke aterako zaizu, kafe huts bat.
209
00:10:45,040 --> 00:10:47,160
-Txapas, bi kafe huts.
-Egina zegok hori.
210
00:10:48,160 --> 00:10:50,160
Zer moduz lehengusinaren etxean?
211
00:10:50,440 --> 00:10:52,320
Ondo, badakizu nolakoa den Amaia.
212
00:10:52,400 --> 00:10:53,680
Pieza batekoa.
213
00:10:53,760 --> 00:10:57,360
Bai, baina zer egingo dut,
bertan bizi guztirako geratu?
214
00:10:57,440 --> 00:10:59,560
Niretzako nahi nituzke
zure potroak.
215
00:10:59,640 --> 00:11:01,080
Ez da potro kontua.
216
00:11:01,160 --> 00:11:03,880
Noski, baina potroak behar dira
zuk egin duzuna egiteko.
217
00:11:04,680 --> 00:11:07,200
Zer egingo zenukete zuek
Versoviarik gabe?
218
00:11:07,280 --> 00:11:09,560
Eta diru gabe? Krakovia.
219
00:11:09,640 --> 00:11:10,640
E?
220
00:11:10,720 --> 00:11:12,960
Zure txiste txarrak
ez ditu edozeinek ulertzen.
221
00:11:13,040 --> 00:11:14,280
Berritu behar dituzu!
222
00:11:14,360 --> 00:11:16,160
Gero eta beranduago
joaten zaret
223
00:11:16,240 --> 00:11:17,760
eta gero eta lehenago etortzen.
224
00:11:17,840 --> 00:11:19,840
Ohe turko batzuk
jarri beharko dizkizuet.
225
00:11:19,920 --> 00:11:21,480
Neska turko eta guzti?
226
00:11:22,600 --> 00:11:25,000
Gaur nire erreflexuak
ez zeudek batere ongi.
227
00:11:27,000 --> 00:11:29,640
Gutxienez bezeroekin detaileren bat
edukiko bahu...
228
00:11:30,440 --> 00:11:35,440
To! Esan ez dezazuen Txapasek
ez duela detailerik bezeroekin.
229
00:11:35,520 --> 00:11:38,480
Madalena ona, Xabier!
Nondik atera zaik hau?
230
00:11:38,560 --> 00:11:40,440
Hemendik. Hara bestea.
231
00:11:40,520 --> 00:11:42,400
-Lan bila hasi beharko dut.
-Non?
232
00:11:42,480 --> 00:11:46,320
Ez dakit, bakarrik bizitzekotan
zeozer egin behar dut.
233
00:11:46,400 --> 00:11:47,880
-Eta ikasketak?
-Ikasketak?
234
00:11:47,960 --> 00:11:49,280
Babarrunak lehenbizi.
235
00:11:49,360 --> 00:11:52,240
Tira, nahiz izanez gero,
Atlasera joateko dirua hor daukagu.
236
00:11:52,320 --> 00:11:53,840
Lasai, aitona portatu zaigu.
237
00:11:53,920 --> 00:11:56,440
Arratsaldean ospatuko dugu
koadrilakoekin.
238
00:11:56,520 --> 00:11:58,160
Ni arduratuko naiz horretaz.
239
00:11:58,760 --> 00:12:01,440
Beno, langabetuen zerrenda
potolotzera noa.
240
00:12:01,960 --> 00:12:04,080
Agur, Txapas, hemen uzten dizut.
241
00:12:04,160 --> 00:12:06,160
E! Eta madalenak?
242
00:12:06,920 --> 00:12:08,440
Kobra itzak hemendik.
243
00:12:08,600 --> 00:12:09,600
Hemendik?
244
00:12:09,680 --> 00:12:11,280
-"Cago en"...
-E!
245
00:12:18,240 --> 00:12:22,320
Hi, Iker, ez al duk ahora sentitzen
kaktus bat baino lehorrago?
246
00:12:22,880 --> 00:12:23,880
Zer ba?
247
00:12:23,960 --> 00:12:26,400
Ordubete duk
ezer eskatzen ez duala.
248
00:12:26,480 --> 00:12:29,880
Hi, ez hadi potrozorria izan,
egunkaria irakurrita banoak!
249
00:12:29,960 --> 00:12:32,720
Lasai, gizona! Oraindik ez duk
gurutzegrama egin,
250
00:12:32,800 --> 00:12:35,080
burtsako kotizazioak
ez dituk buruz ikasi
251
00:12:35,160 --> 00:12:39,040
eta Lorea Agirreren horoskopoak
dioena ez haiz betetzen hasi, lasai.
252
00:12:39,120 --> 00:12:41,400
Zenbat da periodikoaren desgastea?
253
00:12:41,800 --> 00:12:43,920
Kafe baten gastua behintzat.
254
00:12:44,400 --> 00:12:46,120
-Agur.
-Gero arte.
255
00:12:46,800 --> 00:12:49,640
-Kaixo, aspaldiko.
-Aupa!
256
00:12:49,720 --> 00:12:51,600
Txapas, jar egidak ebaki bat.
257
00:12:51,680 --> 00:12:53,040
Hik nahi al duk zerbait?
258
00:12:53,120 --> 00:12:54,360
Ez, eskerrik asko.
259
00:12:54,720 --> 00:12:57,160
-Kafea hartzen dik honek.
-Atera bat.
260
00:12:57,840 --> 00:13:00,360
Ba al dakik Xabierrek
etxetik alde egin duela?
261
00:13:00,600 --> 00:13:02,760
-Entzun diat zerbait.
-Nork esan dik ba?
262
00:13:02,840 --> 00:13:05,560
-Ez zekiat, bolo-bolo zebilek.
-Hi ikusi al duk?
263
00:13:05,640 --> 00:13:09,320
Gaizka, ez zekiat ezer,
eta baneki ez nikek esango.
264
00:13:09,400 --> 00:13:11,600
Horrela ez diok
batere laguntzen Xabierri.
265
00:13:11,680 --> 00:13:13,520
Ez dik beharrik,
bera nahiko heldua duk.
266
00:13:13,600 --> 00:13:15,320
Zakurraren bibolina!
Xabier ume bat duk,
267
00:13:15,400 --> 00:13:17,840
ez al haiz oraindik konturatu?
Eta niri zer esaten didak?
268
00:13:17,920 --> 00:13:21,040
Hi beraren laguna haiz
eta horrela ez duk batere lagunduko.
269
00:13:21,120 --> 00:13:22,920
Barka ezak, berandutu egin zaidak.
270
00:13:23,280 --> 00:13:26,480
Badakik gauza bat?
Xabierren bi potro zeuzkak.
271
00:13:27,920 --> 00:13:30,800
Titiko ume txikiak
holako bi handi-handi ditu.
272
00:13:30,880 --> 00:13:33,240
Ez al duk hartu behar
egunkariaren gastua?
273
00:13:39,880 --> 00:13:41,760
Eta honekin, 18 000.
274
00:13:43,240 --> 00:13:46,240
Lehengo egunekoarekin
zerbait egin beharko da ba.
275
00:13:47,000 --> 00:13:48,360
Ze lehengo eguneko?
276
00:13:48,760 --> 00:13:51,840
Joxe Mari, ahaztu al zara?
Kaxatik falta zen dirua.
277
00:13:52,160 --> 00:13:56,400
Tira! Nahastu egingo zinen
kontuak egiteko orduan edo...
278
00:13:56,480 --> 00:13:58,080
Horixe polita, ni nahastu.
279
00:13:58,560 --> 00:14:01,520
Aizu, gaur ez zeneukan zuk
parrokiako bilera?
280
00:14:01,760 --> 00:14:03,200
Nor izan ote da?
281
00:14:03,280 --> 00:14:04,680
Amaia izan ez bada...
282
00:14:05,000 --> 00:14:06,000
Eta Gaizka?
283
00:14:06,920 --> 00:14:08,200
Ezta pentsatu ere.
284
00:14:09,720 --> 00:14:12,920
-Jakina!
-Beno, Maria Luisa, faborez!
285
00:14:13,000 --> 00:14:15,880
Orain bai denak ondo
uztartzen direla.
286
00:14:15,960 --> 00:14:19,400
Xabierrek alde egitearena
aurretik pentsatuta zeukan
287
00:14:19,480 --> 00:14:20,880
eta noski, ttak!
288
00:14:20,960 --> 00:14:22,840
Maria Luisa, faborez.
289
00:14:23,280 --> 00:14:25,720
Guk uste aldean
azkarra atera zaigu semea.
290
00:14:25,800 --> 00:14:29,680
Hara, Xabier nahi duzuna izango da,
baina lapurra ez.
291
00:14:29,760 --> 00:14:32,320
A, ez?
Gainera zuk babes ezazu!
292
00:14:32,400 --> 00:14:36,200
Maria Luisa,
Xabierrek ez du dirua hartu.
293
00:14:36,400 --> 00:14:37,400
Nola dakizu?
294
00:14:38,920 --> 00:14:39,960
Ni izan naizelako.
295
00:14:40,720 --> 00:14:42,120
Hara, Maria Luisa.
296
00:14:43,000 --> 00:14:45,440
Vatikanora joateko gogoa zenuen,
ezta?
297
00:14:45,840 --> 00:14:49,000
Ba nik apustuko esker bat egin nuen
298
00:14:49,080 --> 00:14:52,000
bidaiarena ordaintzeko.
299
00:14:53,120 --> 00:14:54,320
Zuk pentsa ezazu...
300
00:14:55,080 --> 00:14:57,840
Vatikanon Urteberritan,
301
00:14:58,320 --> 00:15:01,200
Aita Santuak "Urbi et Orbi"
bedeinkapena ematen duen egunean.
302
00:15:02,600 --> 00:15:06,560
Sorpresa bat eman nahi nizun,
baina azken momentuan dena behera.
303
00:15:06,640 --> 00:15:09,680
-Joxe Mari...
-Segurua zela, emakumea.
304
00:15:09,760 --> 00:15:12,520
Ikusi bazenitu idi puska haiek...
305
00:15:12,600 --> 00:15:14,920
A ze nolako atzealde dotoreak.
306
00:15:16,480 --> 00:15:20,520
Estuak eta uztarri egoki-egokiak,
307
00:15:20,600 --> 00:15:22,240
baina azken momentuan, kaka.
308
00:15:22,320 --> 00:15:23,320
Joxe Mari...
309
00:15:23,600 --> 00:15:26,200
Baina zure hobe beharrez egin nuen.
310
00:15:26,280 --> 00:15:27,600
Joxe Mari!
311
00:15:32,360 --> 00:15:33,600
Abenturazkoak han daude.
312
00:15:33,680 --> 00:15:35,680
Politak etorri dira
azken bolada honetan.
313
00:15:35,760 --> 00:15:37,920
Eskerrik asko,
baina begiratu dut hor ere bai.
314
00:15:39,760 --> 00:15:42,960
Karlos! Zer moduz ezkontzan?
315
00:15:43,080 --> 00:15:44,640
Beti bezain aspergarri.
316
00:15:44,720 --> 00:15:48,120
Jakina, ez zenuen inor ezagutuko.
Gainera parrokian.
317
00:15:48,480 --> 00:15:50,640
Artxuriko ermitatxoan
askoz ere hobeto.
318
00:15:50,720 --> 00:15:52,440
Artxuriraino joango nintzen.
319
00:15:53,360 --> 00:15:55,360
Tori, lehengo eguneko argazkia.
320
00:15:55,440 --> 00:15:56,440
Karlos...
321
00:15:57,360 --> 00:15:58,360
Zer?
322
00:15:58,880 --> 00:16:03,640
Ba pentsatzen egon naiz nire etxean
afaritxo erromantiko bat egitea.
323
00:16:03,720 --> 00:16:05,920
Badakizu,
kandela eta guzti horiekin.
324
00:16:06,240 --> 00:16:08,120
Gainera aprobetxatu
egin behar dugu
325
00:16:08,200 --> 00:16:10,000
nire gurasoak etxean ez ditudala.
326
00:16:10,080 --> 00:16:12,200
Mertxe, zurekin hitz egin behar dut.
327
00:16:13,200 --> 00:16:16,240
Karlos, ez zara hasiko hemen
musuka denen aurrean, ez?
328
00:16:16,320 --> 00:16:19,240
Tira Mertxe, nahikoa da.
Nahasten ari zara nirekin.
329
00:16:19,320 --> 00:16:20,440
Nahasten?
330
00:16:20,520 --> 00:16:21,760
Bai, nahasten.
331
00:16:22,240 --> 00:16:24,360
Behin oheratu gara.
Bale.
332
00:16:24,680 --> 00:16:26,120
Ondo pasa genuen.
Bale.
333
00:16:26,640 --> 00:16:28,640
Horrelakoak gertatzen dira, bale.
334
00:16:28,720 --> 00:16:30,320
Baina handik aurrera...
335
00:16:30,800 --> 00:16:32,080
Hortik aurrera?
336
00:16:33,000 --> 00:16:34,960
Begira, nik asko estimatzen zaitut
337
00:16:35,040 --> 00:16:37,360
eta zure laguna izaten
jarraitu nahi dut.
338
00:16:38,240 --> 00:16:40,160
-Baina handik aurrera...
339
00:16:40,240 --> 00:16:42,120
-Hortik aurrera...
-Lagunak.
340
00:16:42,200 --> 00:16:43,960
Lagun onak, ulertzen?
341
00:16:44,160 --> 00:16:45,840
Bai, ulertzen dut.
342
00:16:45,920 --> 00:16:49,920
Oso ondo ulertzen dut dena,
tuntuna naizela esan nahi duzu, ez?
343
00:16:50,160 --> 00:16:51,800
Ez nizun minik egin nahi.
344
00:16:51,880 --> 00:16:54,120
Ez nuen uste horrela
hartuko zenuenik.
345
00:16:54,200 --> 00:16:57,040
Ulertzen dut,
oso ondo ulertzen dut dena.
346
00:16:57,120 --> 00:16:58,520
Tentela naiz, bale.
347
00:17:01,800 --> 00:17:03,160
Ja erabaki dut.
348
00:17:03,880 --> 00:17:06,640
"Haizea eta lehoia".
John Milius, ederra filma.
349
00:17:06,720 --> 00:17:08,960
Bai, bereberrak azaltzen dira
eta nola Xabier...
350
00:17:09,800 --> 00:17:12,120
Zera, zure lehengusua,
bereber artera doan.
351
00:17:12,200 --> 00:17:13,720
Bai, bereber artera.
352
00:17:16,040 --> 00:17:17,320
Ze ondo...
353
00:17:17,400 --> 00:17:18,840
Hortxe-hortxe.
354
00:17:19,480 --> 00:17:21,400
-Gustatzen?
-Ufa...
355
00:17:21,760 --> 00:17:25,120
Zeruko santu eta santak
ez ditun hobeto biziko.
356
00:17:25,200 --> 00:17:27,320
-Hi, kerubina.
-Sorgina.
357
00:17:27,400 --> 00:17:28,600
Eskatu hiru gauza.
358
00:17:28,680 --> 00:17:31,760
-Non daukan ba kriseilu magikoa?
-Oraindik ez dakit.
359
00:17:33,560 --> 00:17:34,560
Hiru gauza?
360
00:17:34,840 --> 00:17:37,200
Ez dituk luze pentsatu behar, bota.
361
00:17:37,280 --> 00:17:40,360
Beno, lehenengoa musu txiki bat.
362
00:17:41,560 --> 00:17:42,680
Ez zuan zaila.
363
00:17:43,920 --> 00:17:47,240
Bigarrena, arratsaldeak
bat egin dezala gauarekin.
364
00:17:47,480 --> 00:17:48,760
Zain egon behar.
365
00:17:49,440 --> 00:17:51,560
-Eta hirugarrena...
-Hirugarrena?
366
00:17:52,160 --> 00:17:54,360
-Zigarrotxo bat.
-Hi, tontolapiko!
367
00:17:56,120 --> 00:17:58,000
-Zer da, "pata negra"?
-Bai.
368
00:17:58,320 --> 00:18:00,320
Partitzeak bere abantailak dizkin.
369
00:18:00,720 --> 00:18:02,800
Partitu? Zer partitu?
370
00:18:04,680 --> 00:18:07,080
Zera, begiratu Amaia...
371
00:18:09,240 --> 00:18:11,440
Orain arte ez dinat ezer esan
baina ni ba...
372
00:18:13,120 --> 00:18:15,320
Tabakoarekin ibiltzen naiz
kontrabandoan.
373
00:18:15,880 --> 00:18:16,880
Kontrabandoan?
374
00:18:17,280 --> 00:18:20,320
Bai, badakin,
tabako amerikarra ekarri
375
00:18:20,400 --> 00:18:22,880
eta gero hemen zabaldu.
376
00:18:22,960 --> 00:18:26,360
Bazekiat zer den kontrabandoa,
baina hori delitua duk, Felix.
377
00:18:26,440 --> 00:18:30,640
Bai, delitua hemen eta oraingoz,
baina inondik inora ere inmorala.
378
00:18:30,720 --> 00:18:33,120
Hori negozio bat dun,
beste edozein bezalakoa.
379
00:18:33,200 --> 00:18:36,320
Eta egunen batean harrapatzen bahaute
edo zerbait gertatzen bazaik?
380
00:18:36,400 --> 00:18:39,640
Lasai, pottoka,
dena ondo neurtuta zeukanat eta.
381
00:18:39,720 --> 00:18:40,720
Baina Felix...
382
00:18:40,800 --> 00:18:43,400
Lasai, oso ondo zekinat
neure burua zaintzen.
383
00:18:44,000 --> 00:18:46,520
Eta hi ere nola zaindu bazekinat ba.
384
00:18:47,440 --> 00:18:49,160
E, Amaiatxo?
385
00:18:50,400 --> 00:18:51,920
Nire pottokatxoa.
386
00:18:55,200 --> 00:18:57,520
Txapas,
atera ezazu zerbait pikatzeko.
387
00:18:58,240 --> 00:19:00,680
Azeitunak, patatak, kakahueteak...
388
00:19:00,760 --> 00:19:01,880
Eta garagardoa.
389
00:19:01,960 --> 00:19:04,480
Ez zegok hi bezalako kamarerorik
Euskal Herri osoan.
390
00:19:04,560 --> 00:19:06,560
-Ezta TrebiƱu barruan sartuta ere.
-Ezta!
391
00:19:06,640 --> 00:19:08,240
-Zorionak, Xabier.
-Eskerrik asko.
392
00:19:09,080 --> 00:19:11,480
-Hau zuretzat da.
-Baina zergatik molestatu zara?
393
00:19:11,560 --> 00:19:12,560
Eskerrik asko.
394
00:19:16,880 --> 00:19:18,240
Eskerrik asko.
395
00:19:18,760 --> 00:19:21,720
Ez bazaizu gustatzen
dendan alda dezakezu.
396
00:19:21,800 --> 00:19:23,400
Bai, asko gustatzen zait.
397
00:19:31,640 --> 00:19:34,200
Kaixo, Xabier, zorionak.
-Eskerrik asko.
398
00:19:34,280 --> 00:19:35,840
-Eta?
-Eta zer?
399
00:19:35,920 --> 00:19:37,920
Noiz pentsatzen duzu
kasketarekin bukatzea?
400
00:19:38,000 --> 00:19:40,360
-Hau ez da kasketa bat.
-Zer da orduan?
401
00:19:40,440 --> 00:19:42,680
Etxean denak airean daude,
ama erabat kezkatuta.
402
00:19:42,760 --> 00:19:45,240
Badakit.
Ni ez naiz zu bezain perfektua.
403
00:19:45,320 --> 00:19:47,160
Ez zaitez hasi
biktimaren papera egiten.
404
00:19:47,240 --> 00:19:50,120
Biktimarena?
Zu beti izan zara nire ispilua.
405
00:19:50,200 --> 00:19:53,320
Gaizkak hau, Gaizkak hura...
Ni ez naiz Gaizka.
406
00:19:53,400 --> 00:19:55,720
Ene, zenbat sufritu duen gixajoak.
407
00:19:55,800 --> 00:19:58,800
Atentzioa nahiko deitu duzu, ezta?
Orain goazen ba zure etxera.
408
00:19:58,880 --> 00:20:00,600
-Zuk ez duzu ezer ulertzen.
-Ulertu?
409
00:20:00,680 --> 00:20:01,720
Oso ondo.
410
00:20:01,800 --> 00:20:05,240
Zu berea besterik ikusten ez duen ume
berekoi bat besterik ez zara.
411
00:20:05,320 --> 00:20:08,400
-Bai, erretore jauna.
-Ez itzazu gauzak bere onetik atera.
412
00:20:08,480 --> 00:20:09,760
Zu ez zara nire anaia.
413
00:20:10,800 --> 00:20:13,600
Nik bi aita izan ditut:
aita eta zu.
414
00:20:13,680 --> 00:20:16,520
Baten batzuk birekin ere
ez dira konformatzen.
415
00:20:16,600 --> 00:20:18,320
Pena ematen didazu, Gaizka.
416
00:20:18,400 --> 00:20:22,680
Egunen batean aitak eta
osaba Martinek bezala bukatuko dugu.
417
00:20:22,760 --> 00:20:24,880
Hori gertatzen bada
zure errua izango da,
418
00:20:24,960 --> 00:20:26,160
zurea bakarrik.
419
00:20:27,720 --> 00:20:29,160
Pena ematen didazu, Gaizka.
420
00:20:29,880 --> 00:20:30,880
Pena.