Tfe

Ongi etorri tfe-ren webgunera...

S01E14 - D1_ 14. Lan bila.eu.srt

Deskargatu
1
00:00:10,600 --> 00:00:12,800
"Ez da giro Goenkalen,

2
00:00:14,160 --> 00:00:17,200
Lasa anaiak liskarturik daude.

3
00:00:18,680 --> 00:00:22,120
Goenkalek oilategia dirudi

4
00:00:22,200 --> 00:00:26,920
eta Lasa anaiak
elkarri mokoka bizi dira.

5
00:00:28,240 --> 00:00:32,400
Egunetik egunera Lasatarren itzalera

6
00:00:32,480 --> 00:00:35,000
hemen bilduko gera

7
00:00:35,080 --> 00:00:41,200
bi oilar harroen legera.

8
00:00:43,560 --> 00:00:46,160
Ziriak ziri Goenkalen

9
00:00:46,840 --> 00:00:50,880
adarjotze benetan mundialak.

10
00:00:52,200 --> 00:00:55,360
Goenkalen, masiaketa da lege

11
00:00:55,440 --> 00:01:00,040
eta Lasa anaiak
matraka eta ziri dabiltza.

12
00:01:01,760 --> 00:01:05,840
Egunetik egunera Lasatarren itzalera,

13
00:01:05,920 --> 00:01:09,480
hemen bilduko gera

14
00:01:09,560 --> 00:01:14,480
bi oilar zaputzen legera".

15
00:01:35,080 --> 00:01:36,680
Kafesne pixka bat dakart.

16
00:01:37,400 --> 00:01:38,400
Zer berri?

17
00:01:39,120 --> 00:01:41,240
Hor gabiltza denak,
erotu beharrean.

18
00:01:41,320 --> 00:01:44,600
Aitona, Amaia, denak Xabierren bila
gabiltza, baina...

19
00:01:44,680 --> 00:01:46,840
-Eta ezer esan gabe.
-Ez dakigu oraindik.

20
00:01:46,920 --> 00:01:48,560
Eta lagunek ere ez al dakite?

21
00:01:48,640 --> 00:01:50,880
Inork ere ez,
lurrak jan balu bezala.

22
00:01:50,960 --> 00:01:53,560
Zer iruditzen zaizue
pixka bat errezatuko bagenu?

23
00:01:55,320 --> 00:01:57,320
Agur Maria graziaz betea,
Jauna da zurekin,

24
00:01:57,400 --> 00:01:59,200
bedeinkatua zera zu
andre guzien artean

25
00:01:59,280 --> 00:02:01,480
eta bedeinkatua da
zure sabeleko fruitua Jesus.

26
00:02:01,560 --> 00:02:03,760
Santa Maria, Jaungoikoaren ama,
erregutu ezazu gu pekatarien alde

27
00:02:03,840 --> 00:02:05,080
orain eta gure heriotzeko orduan.
Amen.

28
00:02:05,160 --> 00:02:07,640
Jauna, egin ezazu
zure graziaren bitartez

29
00:02:07,720 --> 00:02:10,680
betiko zoriona irits bekigu
eta zure amaren bitartez Xabier,

30
00:02:10,760 --> 00:02:12,880
gure seme galdua
lehenbailehen ager dadin.

31
00:02:13,200 --> 00:02:15,520
Berdin dit zer egin duen,
nik barkatzen diot

32
00:02:15,600 --> 00:02:17,880
zuk zeure etsaiei
barkatzen zenien bezalaxe.

33
00:02:18,200 --> 00:02:19,640
Horixe, harrapatzen badut...

34
00:02:19,920 --> 00:02:22,240
Baina ekar ezazu mesedez
bere amaren ondora,

35
00:02:22,320 --> 00:02:25,000
hemen baititu bere lekua
eta bere senideak.

36
00:02:25,080 --> 00:02:27,280
Zure amaren bitartez
eskatzen dizugu,

37
00:02:27,360 --> 00:02:30,240
berak ondo baitzekien
ama baten oinazea zer zen.

38
00:02:30,320 --> 00:02:31,800
-Amen.
-Amen.

39
00:02:31,880 --> 00:02:33,240
Aitaren, semearen...

40
00:02:34,520 --> 00:02:37,240
-On egin dagigula janak.
-Eta ez gaitzik edanak.

41
00:02:37,320 --> 00:02:40,440
Zuen Xabier agertzen ez bada
ez da errezo faltaz izango.

42
00:02:40,520 --> 00:02:43,120
Zer errezo polita atera zaizun
orain ere.

43
00:02:43,840 --> 00:02:47,880
Esaten du Don Luisek
"ora et labora", errezoa eta lana.

44
00:02:47,960 --> 00:02:51,000
Bai, baina beldur naiz
dena ez ote dugun alferrik izango.

45
00:02:51,080 --> 00:02:53,320
Ez etsi, Luisa, azalduko da.

46
00:02:53,400 --> 00:02:56,800
Borondatez errezatzen badugu
ez da ezinezkorik Jaungoikoarentzat.

47
00:02:57,640 --> 00:03:00,360
-Esan ere gaurko gazteriarekin.
-Ez dakite zer nahi duten.

48
00:03:00,440 --> 00:03:02,640
-Eta dakitela iruditzen zaienean...
-Orduan okerrago.

49
00:03:02,720 --> 00:03:05,200
Hura azaltzen ez den bitartean
onik ez.

50
00:03:05,280 --> 00:03:07,520
Eskerrak denak berdinak
ez diren hala ere

51
00:03:07,600 --> 00:03:10,360
eta Gaizka behintzat
ea ondoan gelditzen zaigun.

52
00:03:10,720 --> 00:03:13,560
Eginahal guztiak egiten ari da
bere anaia bilatzeko.

53
00:03:13,920 --> 00:03:16,080
Mutil zintzoa zuen Gaizka hori.

54
00:03:16,160 --> 00:03:17,560
Ama batenak ez dirudite.

55
00:03:18,000 --> 00:03:22,960
Xabierrekin hitz egin omen du
baina bihurri hark ez esan ordea.

56
00:03:23,240 --> 00:03:25,800
Ai, Luisa,
zenbat sufritu behar duzun.

57
00:03:26,600 --> 00:03:27,680
Ezkontzeko ordua ere

58
00:03:27,760 --> 00:03:30,040
ailegatuko zaio ba
zuen Gaizka horri, ezta?

59
00:03:30,120 --> 00:03:32,880
Eta andregairik ez zaio faltako,
ez horratik.

60
00:03:32,960 --> 00:03:35,360
Mutil ederra eramango du
Gaizka eramaten duenak,

61
00:03:35,440 --> 00:03:37,200
-suertekoa izango da.
-Ixo, ixo, ixo.

62
00:03:37,280 --> 00:03:39,120
Badauka aurreko lanik.

63
00:03:39,200 --> 00:03:41,760
Ezkontzea? Hori bakarrik falta du.

64
00:03:47,960 --> 00:03:49,200
Kaixo, Txapas.

65
00:03:49,280 --> 00:03:52,160
Hau duk hau martxa,
atzo azkena eta gaur aurrena.

66
00:03:52,240 --> 00:03:53,640
Hori esan, Txapas,

67
00:03:53,720 --> 00:03:56,280
eta abonatu txartela
atera beharko dut.

68
00:03:56,880 --> 00:03:59,720
Horregatik ez zaik merkeago aterako,
ez pentsa!

69
00:04:00,280 --> 00:04:01,280
Aizu...

70
00:04:01,800 --> 00:04:06,680
Ez inori esan, baina segituan
monoa sartzen zait,

71
00:04:06,760 --> 00:04:08,160
mono itzela.

72
00:04:08,240 --> 00:04:10,280
Nahiko tximu egina hago, bai.

73
00:04:12,000 --> 00:04:14,520
Varsovia, nire bigarren etxea.

74
00:04:15,440 --> 00:04:17,680
Ez al haiz kolpe gehiegi ematen ari?

75
00:04:19,640 --> 00:04:21,960
Aizu, lana behar dut.

76
00:04:23,040 --> 00:04:24,800
Ba al zenuke zeozer niretzako?

77
00:04:25,000 --> 00:04:26,280
-Hemen?
-Bai.

78
00:04:27,320 --> 00:04:30,000
Nire soldata betetzeko ere
ez zeukaat eta.

79
00:04:30,080 --> 00:04:32,680
Txapas, edozein gauza egingo nuke.

80
00:04:33,720 --> 00:04:36,080
Komunak garbitu, zoruak fregatu...

81
00:04:38,400 --> 00:04:40,680
Kokteletan espezialista naiz.

82
00:04:41,040 --> 00:04:42,720
Kokteletan...

83
00:04:42,800 --> 00:04:45,760
Zuek bezalakoekin
koktel ontziek jai zeukatek.

84
00:04:45,840 --> 00:04:48,400
Nik bezero berriak
ekarriko nizkizuke, Txapas.

85
00:04:48,880 --> 00:04:50,920
Nondik, Krakoviatik?

86
00:04:51,920 --> 00:04:53,840
Hemen, herrian,
denok ezagutzen gaituk

87
00:04:53,920 --> 00:04:56,520
eta Varsoviara etortzen ez dena
nahi ez duelako da.

88
00:04:56,600 --> 00:04:58,840
-Orduan?
-Hamarrak puntuan.

89
00:05:00,480 --> 00:05:01,560
Sentitzen diat Xabier,

90
00:05:01,640 --> 00:05:03,960
baina une honetan
gauzak ez zeudek txantxetarako.

91
00:05:04,040 --> 00:05:07,040
Dena dela, zerbaitez
enteratzen banauk abisatuko diat.

92
00:05:07,120 --> 00:05:08,120
Noski.

93
00:05:08,560 --> 00:05:10,880
Zer hartu behar duk?
Gaur etxearen kontu da.

94
00:05:10,960 --> 00:05:14,000
Eskerrik asko,
baina lan asko dauzkat egiteko.

95
00:05:14,480 --> 00:05:15,960
Apaiz sartu hadi.

96
00:05:16,960 --> 00:05:18,520
Han lana ez zaik faltako.

97
00:05:19,400 --> 00:05:20,600
Ez, ez, ez.

98
00:05:20,680 --> 00:05:24,080
Gaztea haiz, motel,
gero ere egingo duk lan nazkatu arte.

99
00:05:24,320 --> 00:05:25,880
Orain hasi behar dut ordea.

100
00:05:26,400 --> 00:05:27,760
Telefonoz deitzera noa.

101
00:05:35,440 --> 00:05:36,800
Txapas, atera kaña bat.

102
00:05:42,800 --> 00:05:44,000
Esan.

103
00:05:45,480 --> 00:05:46,680
Kaixo, Xabier.

104
00:05:47,480 --> 00:05:48,960
Karlos ez, ez dago.

105
00:05:49,040 --> 00:05:50,560
Nahi al duzu zerbait esatea?

106
00:05:51,120 --> 00:05:52,440
Ni Mertxe, zer ba?

107
00:05:53,520 --> 00:05:55,840
A, ahotsarengatik izango da,
gripea dut.

108
00:05:57,080 --> 00:05:58,920
Itxaron, oraintxe sartu da.

109
00:05:59,800 --> 00:06:00,800
Xabier.

110
00:06:03,520 --> 00:06:04,520
"Primo"?

111
00:06:05,160 --> 00:06:06,520
Bai, neu naiz.

112
00:06:08,440 --> 00:06:10,840
Nirekin? Zer ba?

113
00:06:11,320 --> 00:06:12,640
Negozioak?

114
00:06:14,720 --> 00:06:15,720
Bale, bale.

115
00:06:16,000 --> 00:06:17,560
Ba nahi duzunean.

116
00:06:19,720 --> 00:06:21,760
Varsovian? Konforme, ze ordutan?

117
00:06:23,200 --> 00:06:25,160
Bale, han egongo naiz.

118
00:06:25,240 --> 00:06:26,800
Gero arte, "primo".

119
00:06:27,760 --> 00:06:28,760
Mertxe.

120
00:06:29,400 --> 00:06:32,000
Mertxe! Aita non da?

121
00:06:32,280 --> 00:06:34,960
Errekadu batera joan da,
laster etorriko da.

122
00:06:35,040 --> 00:06:37,240
Badakizu erreportajerik
ba ote den egiteko?

123
00:06:37,320 --> 00:06:40,440
-Ez dit ezer esan.
-Orduan eguna libre hartuko dut.

124
00:06:41,240 --> 00:06:42,800
-Karlos...
-Zer?

125
00:06:43,760 --> 00:06:44,760
Ezer ez.

126
00:06:46,000 --> 00:06:47,880
Mertxe, zaindu zeure burua.

127
00:06:47,960 --> 00:06:49,880
Gripea oso arriskutsua da.

128
00:06:53,400 --> 00:06:54,880
Lasai, Mertxe, lasai.

129
00:06:55,120 --> 00:06:56,880
Ez du merezi negar egitea.

130
00:06:58,400 --> 00:06:59,800
Bai, merezi du...

131
00:07:00,520 --> 00:07:02,440
Arratsaldean moldatuko
naizela uste dut.

132
00:07:02,520 --> 00:07:05,960
Ez kezkatu, Maria Luisa, etortzerik
ez bazenu, konponduko ginateke.

133
00:07:06,040 --> 00:07:07,040
Ez, ez.

134
00:07:07,120 --> 00:07:09,240
Katekesiko haurrak
nire zain egongo dira.

135
00:07:09,320 --> 00:07:12,520
Etortzen bazara, primeran, eta ez
bazina etorriko, berriz, badakizu.

136
00:07:13,160 --> 00:07:16,120
-Ni portura noa.
-Zertara, Joxe Mari?

137
00:07:16,200 --> 00:07:17,480
Legatzaren faltan gaude,

138
00:07:17,560 --> 00:07:20,280
eta bide batez, ea inork dakien
Xabierren berririk.

139
00:07:20,360 --> 00:07:23,080
-Apusturen bat egitera, seguru asko.
-Beno, gu bagoaz.

140
00:07:23,160 --> 00:07:25,560
-Bagoaz, presaka gabiltza.
-Lasai, Maria Luisa.

141
00:07:25,640 --> 00:07:27,040
-Bai, agur.
-Agur.

142
00:07:29,840 --> 00:07:31,920
Apustuak eta apustuak...
Beno, ni banoa.

143
00:07:32,000 --> 00:07:34,040
Ez! Zu hemen geldituko zara.

144
00:07:35,040 --> 00:07:38,080
Portura... Ez baneki bezala
zenbat txikito edango dituen.

145
00:07:38,160 --> 00:07:39,160
Piloa.

146
00:07:39,640 --> 00:07:42,000
-Ez dago legatz faltarik.
-Beno.

147
00:07:43,720 --> 00:07:45,120
-Egun on dagigula.
-Egun on.

148
00:07:45,200 --> 00:07:47,320
Don Luis, baita berorri ere!

149
00:07:48,480 --> 00:07:50,600
Jaungoikoak bidali izango du hona.

150
00:07:50,680 --> 00:07:52,600
Ongi diozu, Maria Luisa, Jainkoak

151
00:07:52,680 --> 00:07:55,600
eta hark egindako miraria den
aitatasun banda hori.

152
00:07:55,680 --> 00:07:57,640
Berorrekin hitz egin nahi nuen nik.

153
00:07:58,360 --> 00:08:01,120
Joxe Mari, zeren zain zaude?

154
00:08:01,200 --> 00:08:03,520
Zoaz portura legatz bila.

155
00:08:03,600 --> 00:08:05,640
-Gero arte, Don Luis.
-Agur, Joxe Mari.

156
00:08:08,720 --> 00:08:11,160
Ez naiz ahazten zer gustatzen zaion.

157
00:08:11,240 --> 00:08:13,960
Niri arrunta, badakizu,
bihotzarena egiten dit.

158
00:08:14,600 --> 00:08:17,920
Zer zenuen ba nirekin hitz egin
beharra horren premia handiz?

159
00:08:18,000 --> 00:08:19,000
Ai, Don Luis...

160
00:08:19,080 --> 00:08:20,800
Azken bolada honetan disgustuak

161
00:08:20,880 --> 00:08:23,600
disgustuaren atzetik
sartzen ari dira gure etxera.

162
00:08:23,680 --> 00:08:25,880
Kristauak zaintzeko
ez da txarra gero.

163
00:08:26,560 --> 00:08:28,880
Xabierrek, gure semeak,
etxetik alde egin du.

164
00:08:28,960 --> 00:08:30,440
Ordua ere bazuen.

165
00:08:30,520 --> 00:08:33,720
Baina Don Luis!
Xabier ume bat besterik ez da eta.

166
00:08:34,000 --> 00:08:35,720
Ikus dezagun, zer gehiago?

167
00:08:35,800 --> 00:08:39,520
Gero ba hori. Joxe Mariren
afizio malapartatu hori.

168
00:08:39,600 --> 00:08:42,320
-Ze afizio?
-Lotsa ere ematen dit esateak.

169
00:08:43,200 --> 00:08:45,040
Apustua, Don Luis! Apustua!

170
00:08:45,120 --> 00:08:47,840
Hori ez duzu bekatu, emakumea.
Neurriz eginez gero.

171
00:08:47,920 --> 00:08:49,360
Neurriak bizi du mundua,

172
00:08:49,440 --> 00:08:51,760
"in medio virtus",
aspaldiko esaera da.

173
00:08:51,840 --> 00:08:54,720
Nik neuk ere egin izan ditut
txiki-txiki batzuk.

174
00:08:54,800 --> 00:08:57,960
Baina Don Luis!
Ea zer iruditzen zaion.

175
00:08:58,040 --> 00:09:01,680
Joxe Marik ni Vatikanora
eraman nahi ninduen Urteberrirako

176
00:09:01,760 --> 00:09:03,480
Aita Santuaren
bedeinkapena jasotzera

177
00:09:03,560 --> 00:09:06,120
eta horregatik apustu bat egin zuen,
baina noski, ba...

178
00:09:06,200 --> 00:09:09,560
Vatikanora? Esaten dut ba nik Joxe
Mari atzera begira dagoela beti.

179
00:09:09,800 --> 00:09:13,760
Parisa, emakumea, Parisa
joan beharko zenukete Urteberritan.

180
00:09:13,840 --> 00:09:14,840
Ai, Paris...

181
00:09:15,160 --> 00:09:17,080
Baina Parisa, Don Luis?

182
00:09:17,840 --> 00:09:20,200
Beno, Parisa zera...

183
00:09:20,560 --> 00:09:22,240
Vatikanotik bueltan.

184
00:09:36,280 --> 00:09:38,160
-Eskerrik asko.
-Eskerrik asko, Txapas.

185
00:09:38,320 --> 00:09:41,160
Ederra muntatu duzu, "primo".
Eta gurasoak?

186
00:09:41,600 --> 00:09:43,160
Ba pentsa dezakezu.

187
00:09:43,240 --> 00:09:47,120
Honezkero zure amak bazter guztiak
nahastu ditu zure bila.

188
00:09:47,400 --> 00:09:51,960
"Elizako teilatuak ez zuan behintzat
azpian harrapatuko. Aitaren...".

189
00:09:53,120 --> 00:09:54,680
Eta orain zer egin behar duzu?

190
00:09:54,760 --> 00:09:57,480
Horrexegatik deitu dizut,
zurekin hitz egin nahi nuen.

191
00:09:57,560 --> 00:09:58,760
Beno, ba esan.

192
00:09:59,680 --> 00:10:01,160
Lana eskatu behar dizut.

193
00:10:01,600 --> 00:10:03,240
-Lana?
-Bai, lana.

194
00:10:03,320 --> 00:10:06,040
Bideoarekin eta argazki kamerarekin
ez naiz txarra.

195
00:10:07,600 --> 00:10:11,280
Niregatik bihar bertan, baina
aitarentzat lan egiten dut eta...

196
00:10:12,160 --> 00:10:14,760
Ulertzen dizut, ezin didazu lagundu.

197
00:10:14,840 --> 00:10:17,000
Beno, berarekin hitz egin.

198
00:10:17,080 --> 00:10:18,880
Niregatik ez dago problemarik.

199
00:10:19,280 --> 00:10:21,800
Noski, baina osaba Martin...

200
00:10:22,320 --> 00:10:25,160
-Zer, beldurra ematen dizu?
-Ez, ez diot beldurrik.

201
00:10:26,400 --> 00:10:29,080
Baina iruditzen zait aita eta osaba
berdinak direla.

202
00:10:29,440 --> 00:10:31,720
Zu nola moldatzen zara zaharrarekin?

203
00:10:31,800 --> 00:10:33,880
Ni? Ni ez naiz moldatzen.

204
00:10:34,040 --> 00:10:36,640
Ni berarekin bizi naiz eta
berarentzat lan egiten dut.

205
00:10:37,040 --> 00:10:38,800
Akabo, hortxe bukatzen da dena.

206
00:10:38,880 --> 00:10:40,480
Pentsatzen nuen, bai.

207
00:10:41,960 --> 00:10:43,640
Eta? Nola izan da azken tanta?

208
00:10:44,440 --> 00:10:46,960
Badakizu, lehenago esan
dizudan bezala, sesioa.

209
00:10:47,040 --> 00:10:48,240
Bata bestearen atzetik.

210
00:10:48,520 --> 00:10:49,880
Grazia egingo dizu,

211
00:10:50,720 --> 00:10:53,400
baina amak susmo txarrak hartu zituen
IHES-erako.

212
00:10:55,000 --> 00:10:57,560
Baina esan dizut
grazia egingo zizula.

213
00:10:58,360 --> 00:10:59,920
Eta zer dela eta IHEs-a?

214
00:11:00,480 --> 00:11:04,040
Badakizu zure amaren kontsultara
joan ginela

215
00:11:04,120 --> 00:11:06,000
odol-analisiak egitera

216
00:11:06,080 --> 00:11:10,360
eta lapurrak sartu zirela
eta tutu guztiak nahastu zituztela.

217
00:11:13,080 --> 00:11:14,440
Zer gertatzen zaizu?

218
00:11:15,760 --> 00:11:17,000
Inpresioa.

219
00:11:17,560 --> 00:11:18,960
Banoa, "primo".

220
00:11:34,160 --> 00:11:36,000
-Zer moduz, Gregorio?
-Egun on, aita.

221
00:11:36,080 --> 00:11:37,440
-Egun on.
-Dena ondo?

222
00:11:37,520 --> 00:11:41,280
-Bihotz hori martxan dabil ala?
-Baita nahi ere, Joxe Mari.

223
00:11:41,360 --> 00:11:43,160
Luzerako duzu zuk horrekin, gizona.

224
00:11:43,240 --> 00:11:46,480
Luzerako edo, hala beharko du,
ze aldatzeko asmorik ez zeukaat.

225
00:11:47,560 --> 00:11:49,640
Xabierren berririk ba al duzue?

226
00:11:49,720 --> 00:11:52,800
Atzo Gaizkak hitz egin zuena,
beste gainerantzekoan ezer ez.

227
00:11:52,880 --> 00:11:54,880
Ez non dagoen, ezta nola dagoen.

228
00:11:54,960 --> 00:11:57,920
-Zer daramazu hor, aita?
-Hemen? Ezer ez.

229
00:11:58,200 --> 00:12:02,000
Amaiaren etxetik ekarri ditudan
Ainhoaren gauza batzuk.

230
00:12:02,360 --> 00:12:04,680
Eta noiz arte da umea
gurean gelditzekoa?

231
00:12:04,800 --> 00:12:06,120
Aste hauxe bakarrik.

232
00:12:06,640 --> 00:12:08,840
Ainhoari aitonarekin
egotea gustatzen zaio.

233
00:12:08,920 --> 00:12:11,320
Eta aldian-aldian ez dator gaizki.

234
00:12:11,520 --> 00:12:14,320
-Amaren gonapetik askatu eta...
-Enbarazu egiten badu?

235
00:12:14,400 --> 00:12:16,480
-Ez.
-Niri ez dit enbarazurik egiten,

236
00:12:16,560 --> 00:12:19,720
baina ulertu egiozu, Amaia,
umeak amarekin egon behar du.

237
00:12:19,800 --> 00:12:21,240
Segituan eramango dut etxera.

238
00:12:21,320 --> 00:12:23,440
Umeak ez du batere
enbarazurik egiten.

239
00:12:24,400 --> 00:12:26,240
Nahi denbora guztia
egon daiteke hemen.

240
00:12:26,320 --> 00:12:27,800
Gainera, oso ondo portatzen da,

241
00:12:27,880 --> 00:12:29,880
ez gara enteratu ere egiten
etxean dagoela.

242
00:12:29,960 --> 00:12:32,800
Bai, beti ibiltzen da hor
txintxo-txintxo.

243
00:12:32,880 --> 00:12:35,320
Lasai, datorren astean amarengana
bueltatuko da eta.

244
00:12:35,400 --> 00:12:37,920
Ni guztiz onera
etorri bitartean behintzat.

245
00:12:38,000 --> 00:12:41,720
Baina amarengandik aparte horrenbeste
denbora bizitzea, ez dakit...

246
00:12:41,800 --> 00:12:43,040
Ez dakit.

247
00:12:45,280 --> 00:12:46,600
-Beno, agur.
-Egun on.

248
00:12:47,000 --> 00:12:49,600
Eta arrain-kaxak deskargatzeko
diplomatua behar dute.

249
00:12:49,680 --> 00:12:50,680
"Toma ya!".

250
00:12:50,760 --> 00:12:54,000
Presentzia oneko mutikoak
emakume ederrak paradisua eramateko.

251
00:12:54,080 --> 00:12:55,960
Horixe niretzat ona, Txapas.

252
00:12:56,520 --> 00:12:59,360
Lana ez da galeperra bezala
zangatik ateratzen, txikito!

253
00:12:59,440 --> 00:13:02,480
Lan bila joan egin behar da atez ate.

254
00:13:02,720 --> 00:13:06,600
Aizu Felix, atzo ere esan nizun,
zergatik ez duzu muturra

255
00:13:06,680 --> 00:13:09,800
zeure askan sartzen
eta bakean uzten behingoz?

256
00:13:10,240 --> 00:13:13,480
Aurrez aurre ikusita, nik behintzat
ez zintuzket hartuko.

257
00:13:14,000 --> 00:13:15,880
Hara, hanka bat motzagoa dauka.

258
00:13:18,200 --> 00:13:19,920
-Aupa, Xavi.
-Aupa, Amaia.

259
00:13:20,560 --> 00:13:21,760
Bi kaña, Txapas.

260
00:13:22,200 --> 00:13:25,480
-Zer moduz gaua, pottoka?
-Beti bezala, aspertuta.

261
00:13:25,560 --> 00:13:26,840
Baina ondo.

262
00:13:26,920 --> 00:13:28,800
Zer, ba al duk
planik arratsalderako?

263
00:13:29,000 --> 00:13:30,400
Larru giroa zegon.

264
00:13:30,480 --> 00:13:33,040
Aita Zabalaren gaurko pronostikoa
al da hori?

265
00:13:33,400 --> 00:13:36,880
Ez zekiat komeni zaidan eguraldia,
kontrabandista batekin...

266
00:13:39,520 --> 00:13:42,120
Ez, serio Amaia,
ez zegon batere arriskurik.

267
00:13:42,200 --> 00:13:43,840
Ni lotura bat besterik ez naiz.

268
00:13:44,240 --> 00:13:47,600
"Desguace"-ra doazen
ontzien arteko... Lotura hutsa.

269
00:13:47,680 --> 00:13:49,480
Eta egunen batean
harrapatzen bahaute?

270
00:13:49,560 --> 00:13:53,080
Bizkortu beharko dute
ni harrapatzeko, eta harrapatuta ere,

271
00:13:53,360 --> 00:13:56,320
moldatuko nindukek
zure albora bueltatzeko.

272
00:14:03,160 --> 00:14:05,800
Aupa!
Noiztik lanerako gustutxo hori?

273
00:14:05,880 --> 00:14:07,400
Ez naiz konturatu.

274
00:14:07,480 --> 00:14:10,920
Nik oparitutako bideoa ikusi bazenu
konturatuko zinatekeen

275
00:14:11,000 --> 00:14:13,880
badaudela lanaz aparte
gauza garrantzitsu batzuk.

276
00:14:14,040 --> 00:14:16,040
Leire, bideoak esan dezala
nahi duena,

277
00:14:16,120 --> 00:14:18,720
nik behar dudana da... Lana.

278
00:14:18,800 --> 00:14:22,720
Ba nik gustura lagunduko nioke
nirekin aterako litzatekeen mutilari.

279
00:14:22,800 --> 00:14:23,800
Hara.

280
00:14:23,880 --> 00:14:26,160
Beno, Xabier,
nirekin atera nahi duzu?

281
00:14:26,800 --> 00:14:30,360
Orain ez...
Gauza asko ditut buruan eta...

282
00:14:30,440 --> 00:14:31,440
Eta gero?

283
00:14:32,840 --> 00:14:35,000
Leire, gero zu eta ni...

284
00:14:35,080 --> 00:14:36,720
Eta Sara izango banintz, zer?

285
00:14:37,840 --> 00:14:39,640
Leire, begira, zu eta ni...

286
00:14:39,720 --> 00:14:42,760
Ba, zu eta ni oso lagunak gara,
oso estimatzen zaitut eta abar,

287
00:14:42,840 --> 00:14:44,400
baina Sara izango banintz, zer?

288
00:14:48,360 --> 00:14:49,440
Aurrera!

289
00:14:49,520 --> 00:14:50,680
Aurrera!

290
00:14:51,560 --> 00:14:53,600
Ui, Ane! Zer moduz?

291
00:14:53,960 --> 00:14:55,440
Bisita profesionala?

292
00:14:55,520 --> 00:14:57,520
Ez, aspaldi honetan
ez gara batere egokitu

293
00:14:57,600 --> 00:14:58,880
eta kasu egitera igo naiz.

294
00:15:00,920 --> 00:15:05,400
Egia naiz, ze ni sartu eta zu atera,
eta zu atera eta ni sartu, ba...

295
00:15:05,480 --> 00:15:07,800
Ba gaur gauean adibidez
Koldorekin geldituta nago.

296
00:15:07,880 --> 00:15:10,080
Koldo aspaldian ez dut ikusi,
zer moduz dabil?

297
00:15:10,160 --> 00:15:13,360
Ongi, berak horrela dio behintzat,
hobetzeko aukera handiak dituela.

298
00:15:13,440 --> 00:15:14,440
Eta zu?

299
00:15:14,520 --> 00:15:18,440
Ongi ama, baina urduri eta leher
eginda nago oposaketak direla eta.

300
00:15:18,520 --> 00:15:20,400
Nola? Opos...

301
00:15:20,480 --> 00:15:22,800
Jesus! Oposaketak?

302
00:15:22,880 --> 00:15:26,160
Bai, eta momentu honetan burua
ez daukat beste ezertarako.

303
00:15:26,240 --> 00:15:29,760
Izango duzu ba gogoa dena bukatu
eta kito egiteko.

304
00:15:30,200 --> 00:15:33,400
Bukatu, ongi edo gaizki,
baina bukatu, ama, benetan.

305
00:15:33,480 --> 00:15:36,880
Aizu, galdera bat: noiz bukatu
behar dituzte etxeko obrak?

306
00:15:36,960 --> 00:15:39,040
Donostiako Kursaalekoak
ematen dute eta.

307
00:15:39,120 --> 00:15:41,320
Bai, neska,
ni ere nazka-nazka egina naukate.

308
00:15:41,400 --> 00:15:43,760
Hara, egunero eguneko menua
bazkaltzeko

309
00:15:43,840 --> 00:15:45,600
eta bokadilo bat afaltzeko.

310
00:15:45,680 --> 00:15:48,160
Ba ni aitaren etxera
joan beharra ikastera...

311
00:15:48,240 --> 00:15:50,280
Ez dakit zer gertatzen zaion
azken boladan,

312
00:15:50,360 --> 00:15:52,240
nire bizitzan sartzeko gogoa edo.

313
00:15:52,520 --> 00:15:55,320
Ane, izan zaitez diplomatikoagoa.

314
00:15:55,400 --> 00:15:59,760
Hariak jostorratzak baino luzeagoa
izan behar du, zuk badakizu hori.

315
00:15:59,840 --> 00:16:03,520
Ama, begira, familiaz arduratu
behar izan zenean ez zen arduratu

316
00:16:03,600 --> 00:16:05,960
eta orain kezka plantak besterik
ez du egiten.

317
00:16:06,040 --> 00:16:09,320
Damurako ez ei da inoiz berandu,
badakizu.

318
00:16:09,400 --> 00:16:10,800
Berandu da, ama.

319
00:16:11,320 --> 00:16:14,920
Tira Ane, ordua da zure aitarekin
gauzak konpontzeko.

320
00:16:15,000 --> 00:16:17,680
Ama, orain ez gara hasiko
aitarenak egiten, ezta?

321
00:16:17,760 --> 00:16:21,040
Batzuetan beldurtu egiten nauzu
daukazun jenio horrekin.

322
00:16:21,120 --> 00:16:24,080
-Ez dakit nondik atera duzun.
-Zurea omen da.

323
00:16:24,160 --> 00:16:26,520
-Nirea? Nork dio hori?
-Pilarrek.

324
00:16:26,600 --> 00:16:29,440
-Nork?
-Pilarrek, ez tuntunarena egin.

325
00:16:29,520 --> 00:16:30,880
Aitaren keriak.

326
00:16:31,720 --> 00:16:32,920
Noski, noski...

327
00:16:33,720 --> 00:16:35,640
Eta zer esaten ari da hori orain?

328
00:16:35,720 --> 00:16:40,480
Nik esango dizut nik zure jenioa
dudala eta aita ez dela horrelakoa.

329
00:16:40,560 --> 00:16:41,560
Ni ere ez.

330
00:16:41,640 --> 00:16:46,040
Beno, zera, zuk eta nik
ez dugu inolako antzik, ezta?

331
00:16:46,520 --> 00:16:48,520
Ama, esan duzuna esan duzu.

332
00:16:48,600 --> 00:16:49,600
Barkaidazu.

333
00:16:50,040 --> 00:16:51,040
Barkaidazu.

334
00:16:51,800 --> 00:16:52,800
Benetan.

335
00:16:52,880 --> 00:16:55,480
Benetan, ez dakit,
ahate itsusia ematen dut.

336
00:16:55,560 --> 00:16:56,920
Ez, laztana.

337
00:16:57,000 --> 00:16:59,200
Lehen horrelako gauzak
ez ziren gertatzen

338
00:16:59,280 --> 00:17:00,880
eta ni ez nintzen horrelakoa.

339
00:17:00,960 --> 00:17:02,480
Ez, arrazoia duzu.

340
00:17:03,360 --> 00:17:06,160
Orduan guzti-guztia bestelakoa zen.

341
00:17:12,280 --> 00:17:14,120
Beno, Usual kopatxo bat ere

342
00:17:14,200 --> 00:17:16,920
ez da gaizki etorriko
afaria finkatzeko.

343
00:17:17,600 --> 00:17:20,320
Jar egidak niri ere hondar bat,
Joxe Mari.

344
00:17:20,400 --> 00:17:22,360
Ez al dizu kalterik egingo, Gregorio?

345
00:17:22,840 --> 00:17:26,840
Etxe honetan gertatzen ari diren
kontuek egiten zidatek kalte,

346
00:17:26,920 --> 00:17:28,120
ez Usualak.

347
00:17:28,200 --> 00:17:29,400
Bai, egia esan.

348
00:17:30,400 --> 00:17:33,680
Ama zenaren heriotza
kolpe handia izan zen guztiontzat.

349
00:17:33,760 --> 00:17:36,520
Gainera hil zen bezala hilda.

350
00:17:36,600 --> 00:17:38,360
Ez nintzen horretaz ari, Joxe Mari.

351
00:17:38,440 --> 00:17:40,720
Anaiarekin noiz arituko haiz?

352
00:17:41,400 --> 00:17:43,320
Ez pentsa ni gustura nagoenik.

353
00:17:44,320 --> 00:17:46,720
Anai bakarra izanda,
harekin muturtuta...

354
00:17:46,800 --> 00:17:48,400
Baina berak bilatu du.

355
00:17:48,760 --> 00:17:50,920
Haizea alde batera zebilek eta hik

356
00:17:51,000 --> 00:17:53,760
kontrako aldera jarri dituk
belategi guztiak.

357
00:17:55,480 --> 00:17:59,320
Ahazten ikasi behar duk, Joxe Mari,
familiaren hobe beharrez.

358
00:17:59,400 --> 00:18:02,520
Adiskidetzea bi lagunen kontua da,
Gregorio, ez ahaztu hori.

359
00:18:02,600 --> 00:18:06,000
Eta Xabierrekin? Zer pentsatzen duk
egitea Xabirrekin?

360
00:18:06,080 --> 00:18:09,000
Kapitainak jakin behar du
mutilak biltzen.

361
00:18:09,080 --> 00:18:12,080
-Hori beste kontu bat da.
-Beste kontu bat, bai, baina bera...

362
00:18:13,320 --> 00:18:16,760
Nik aitortzen dut gogor egin geniola,
gogorregi beharbada.

363
00:18:16,840 --> 00:18:18,200
Baina berak ikasi beharko du

364
00:18:18,280 --> 00:18:21,040
ezin duela sudur puntan
jartzen zaion guzti-guztia egin.

365
00:18:21,120 --> 00:18:24,480
Adiskidetzea bi lagunen kontua duk,
Joxe Mari, heuk esan duk,

366
00:18:24,560 --> 00:18:27,080
eta baten batek
hasi beharko dik amore ematen.

367
00:18:27,160 --> 00:18:30,000
Tabernarekin geratzeko asmorik
ez du aditu nahi ere.

368
00:18:30,280 --> 00:18:32,800
Bere bizitza egin behar dik mutilak,

369
00:18:32,880 --> 00:18:36,440
ez zuen borondaterik onenarekin
prestatzen diozuena.

370
00:18:36,520 --> 00:18:37,520
Bai, eta taberna?

371
00:18:38,560 --> 00:18:41,080
Tristea da
zurrutan egin beharra ere.

372
00:18:42,280 --> 00:18:46,040
Inoiz zero azpitik egon bahintz
ez huke horrelakorik esango hik.

373
00:18:46,120 --> 00:18:47,920
Ba al duk anaiaren berririk?

374
00:18:48,000 --> 00:18:50,680
Ez aita, baina lasai egon,
Xabier ondo dago.

375
00:18:50,760 --> 00:18:53,800
Beharrak ekarriko du etxera
isatsa hankartean duela.

376
00:18:53,880 --> 00:18:56,080
Bai, eta ordura arte
zer egin behar diagu?

377
00:18:56,160 --> 00:18:59,280
Nik behintzat ez dut lorik galduko
Xabierren umekeriak direla eta.

378
00:18:59,360 --> 00:19:01,120
Kurtso hasierarekin nahikoa badut.

379
00:19:01,680 --> 00:19:06,400
Beno, ni banoa Ainhoari "gabon"
esatera, eta bide batez, ba...

380
00:19:06,920 --> 00:19:08,760
Ez dakizue nora noan, ezta?

381
00:19:09,360 --> 00:19:13,320
"Izar azpian ondo badago...".

382
00:19:13,680 --> 00:19:15,160
Ondo lo egin, aitona!

383
00:19:17,000 --> 00:19:20,080
Ez al dago beste ezer
telebista santa honetan?

384
00:19:20,520 --> 00:19:22,760
Tiroak eta kolpeak besterik
ez da ikusten hemen.

385
00:19:22,840 --> 00:19:24,880
Okerrak badira bai konkurtsoak.

386
00:19:25,320 --> 00:19:29,160
James Stewart, Grace Kelly eta,
haiek bai...

387
00:19:30,720 --> 00:19:35,040
Aita, baina artista haiek,
harriek eta landareek

388
00:19:35,120 --> 00:19:38,120
eta munduko gauza guztiek
hitz egiten zekiten garaikoak dira.

389
00:19:38,200 --> 00:19:40,160
Bai, hik nahi duana esango duk,

390
00:19:40,240 --> 00:19:42,560
baina orduko pelikula
erromantikoak...

391
00:19:44,200 --> 00:19:45,840
Maitasunak dena zezakeen garaian.

392
00:19:47,000 --> 00:19:48,640
"Haizeak eramana", zoritxarrez.

393
00:19:48,720 --> 00:19:51,600
Gaizka...
Zu ez zara ba maiteminduta egongo?

394
00:19:51,680 --> 00:19:55,320
Ni maiteminduta? Aita bai.
Clark Gableren aurpegia jarri zaio.

395
00:19:56,400 --> 00:19:58,760
-Zeinena?
-Clark Gablerena.

396
00:19:59,360 --> 00:20:01,360
Lehenago ere ondo esaten
ez dakizu.

397
00:20:01,560 --> 00:20:03,960
Ba maiteminduta zaude zu.

398
00:20:04,040 --> 00:20:06,160
Bai, ama, erotzeko moduan!

399
00:20:06,960 --> 00:20:09,960
-Zutaz.
-Tontoa! Serio ari naiz.

400
00:20:10,040 --> 00:20:12,480
Nik uste andregai bila
hasi behar duzula.

401
00:20:12,560 --> 00:20:14,320
Herrian badira neska formalak.

402
00:20:14,400 --> 00:20:17,320
-Ez, zu zara nire argia,
zu nire izarra.

403
00:20:17,400 --> 00:20:19,680
Hara, esaten dut nik ba, ene...

404
00:20:22,320 --> 00:20:23,320
Kaskamotz.

405
00:20:23,920 --> 00:20:25,440
Lagunduko bazenit...

406
00:20:26,480 --> 00:20:29,160
Baina Martin, zure esku dago,
ez da hain zaila.

407
00:20:29,240 --> 00:20:31,920
Hainbeste kostatzen zaizu
seme-alabak hartu eta esatea

408
00:20:32,000 --> 00:20:33,520
"ez naiz ondo portatu zuekin"?

409
00:20:33,600 --> 00:20:36,480
Zaila da, bai, batez ere
hainbeste urte pasa direnean

410
00:20:36,560 --> 00:20:38,400
seme-alabak nituela pentsatu gabe.

411
00:20:39,320 --> 00:20:40,560
Moldatuko zara, badakit,

412
00:20:40,640 --> 00:20:43,080
zuk uste duzun baino pasa hobekoa
zara, Martin.

413
00:20:43,160 --> 00:20:44,440
-Bai?
-Bai.

414
00:20:44,920 --> 00:20:47,240
Tila bat prestatuko dizut,
ea lasaitzen zaren.

415
00:20:47,320 --> 00:20:49,000
Nik beste era bateko tila nahi dut.

416
00:20:49,840 --> 00:20:52,960
Gero izango dugu nahiko denbora
lasaitu nahi badugu.

417
00:20:53,040 --> 00:20:54,040
Gero...

418
00:20:54,120 --> 00:20:57,280
Nire ardura da ez ote
zaren lasaiegi ibiliko.

419
00:20:57,360 --> 00:20:59,200
Bengalako tigrea izango naiz.

420
00:20:59,280 --> 00:21:01,280
Ez ahaztu bengalari su ematea.

421
00:21:04,320 --> 00:21:05,800
Gabon, e!

422
00:21:06,600 --> 00:21:08,280
Zein zara zu, linterna eroa ala?

423
00:21:09,800 --> 00:21:10,800
Gabon.

424
00:21:11,240 --> 00:21:12,520
Ohera noa.

425
00:21:12,720 --> 00:21:14,800
-Afaldu gabe?
-Bai, afaldu gabe!

426
00:21:14,880 --> 00:21:16,120
Ondo al zaude?

427
00:21:17,280 --> 00:21:19,120
Bai, oso ondo nago, nekatuta!

428
00:21:19,200 --> 00:21:20,680
Horixe da, besterik ez.

429
00:21:20,760 --> 00:21:23,280
Azken boladan oso arraro
ikusten zaitut, Karlos.

430
00:21:23,360 --> 00:21:25,880
Ez duzu ba arazoren bat izango?
Zer nahi duzu?

431
00:21:26,320 --> 00:21:28,400
Dirua! Zer nahi dut ba?
Dirua besterik ez!

432
00:21:28,480 --> 00:21:30,200
Dirua...
Zuk zer egiten duzu dirua...

433
00:21:30,280 --> 00:21:33,360
-Eta zuri zer inporta zaizu?
-Nola? Ni zure aita naiz!

434
00:21:33,440 --> 00:21:34,640
-Zu nire aita?
-Bai.

435
00:21:34,720 --> 00:21:38,320
Ba zu inoiz ez zara nire aita izan,
zu nire aita izenez bakarrik zara.

436
00:21:38,400 --> 00:21:41,240
-Karlos!
-Martin, Karlos, erotu al zarete?

437
00:21:42,200 --> 00:21:43,400
Ohera noa.

438
00:21:45,960 --> 00:21:47,360
Baina Martin...