Tfe

Ongi etorri tfe-ren webgunera...

S01E15 - D1_ 15. Iheslearen nekeak.eu.srt

Deskargatu
1
00:00:10,280 --> 00:00:12,560
"Ez da giro Goenkalen,

2
00:00:13,800 --> 00:00:17,120
Lasa anaiak liskarturik daude.

3
00:00:18,440 --> 00:00:22,000
Goenkalek oilategia dirudi

4
00:00:22,080 --> 00:00:26,760
eta Lasa anaiak
elkarri mokoka bizi dira.

5
00:00:28,120 --> 00:00:32,360
Egunetik egunera
Lasatarren itzalera,

6
00:00:32,440 --> 00:00:35,200
hemen bilduko gera,

7
00:00:35,280 --> 00:00:40,280
bi oilar harroren legera.

8
00:00:43,560 --> 00:00:45,960
Ziriak ziri Goenkalen,

9
00:00:47,240 --> 00:00:50,520
adar-jotze benetan mundialak.

10
00:00:52,040 --> 00:00:55,240
Goenkalen maisaketa da lege

11
00:00:55,320 --> 00:00:59,880
eta Lasa anaiak
matraka ta ziri dabiltza.

12
00:01:01,480 --> 00:01:05,600
Egunetik egunera
Lasatarren itzalera,

13
00:01:05,680 --> 00:01:09,080
hemen bilduko gera

14
00:01:09,160 --> 00:01:14,040
bi oilar zaputzen legera".

15
00:02:02,720 --> 00:02:04,160
Zer duzu oraingoan?

16
00:02:05,680 --> 00:02:07,720
-Ezer ez.
-Ezer ez...

17
00:02:07,840 --> 00:02:11,040
Tira Martin, erdi lotan egon naiteke
baina ezagutzen zaitut.

18
00:02:11,760 --> 00:02:12,800
Zer duzu?

19
00:02:14,080 --> 00:02:17,400
-Anaiaren arazoa berriro?
-Ez, ez da hori.

20
00:02:18,000 --> 00:02:19,000
Karlos?

21
00:02:21,120 --> 00:02:23,200
Atzo biok izan genuen
tirabira hori.

22
00:02:23,440 --> 00:02:26,240
Ez dakit zer egin diodan nik
horrela nire kontra jartzeko.

23
00:02:27,920 --> 00:02:30,640
Eta horrek kezkatzen al zaitu?
Semeak kontra egin izanak?

24
00:02:30,720 --> 00:02:32,320
Ez dakizu ordea nola jarri zen.

25
00:02:33,280 --> 00:02:36,280
Eta semeak kontra egiten dizulako
zuk mindu?

26
00:02:37,000 --> 00:02:40,480
Ez al duzu pentsatu agian
momentu txarren batean egongo dela?

27
00:02:40,560 --> 00:02:42,480
Momentu txarrak?
Ez dira beraren gurasoak

28
00:02:42,560 --> 00:02:44,640
pasatzen ari direnak
baino txarragoak izango.

29
00:02:44,800 --> 00:02:46,000
Jesus...

30
00:02:46,080 --> 00:02:49,720
Semea zure kontra, familia
zure kontra eta ni ere zure kontra.

31
00:02:49,920 --> 00:02:51,880
Ez, zu ez.

32
00:02:53,480 --> 00:02:56,880
Edozer esan orduko katu zaputza
baino bilduago jartzen zara.

33
00:02:56,960 --> 00:02:59,440
-Ez didazu esango ba nik...
-Bai, esango dizut.

34
00:03:00,320 --> 00:03:03,120
Ez duzula semea behar
bezala ezagutzen

35
00:03:03,840 --> 00:03:06,080
eta zenbat eta geroagoko utzi

36
00:03:06,160 --> 00:03:08,880
gehiago kostako zaizula
hurbiltasun hori lortzen.

37
00:03:08,960 --> 00:03:10,640
Eta zer egiten du berak?

38
00:03:10,720 --> 00:03:13,680
Berarekin egon nahi dudan
bakoitzean alde egiten badit.

39
00:03:14,040 --> 00:03:15,800
Ezin duzu behartu ere egin.

40
00:03:17,600 --> 00:03:20,680
Ez ezazu gehiegi presionatu,
jakin dezala hor zaudela,

41
00:03:20,760 --> 00:03:22,480
baina gauetik goizera ezin da.

42
00:03:23,640 --> 00:03:25,720
Tira, nik lanera joan behar dut.

43
00:03:26,320 --> 00:03:29,640
Eta orain ez hasi buelta bihurriak
ematen nik esandakoari, e?

44
00:03:30,320 --> 00:03:33,240
Zerbait esan behar dizudanean
garbi esango dizut.

45
00:03:33,840 --> 00:03:35,120
Ez kezkatu.

46
00:03:44,640 --> 00:03:46,280
-Egun on!
Egun on.

47
00:03:48,200 --> 00:03:49,400
Hau usaina.

48
00:03:49,760 --> 00:03:52,120
-Juan Valdesen miraria.
-Kolonbiatik ekarria.

49
00:03:52,200 --> 00:03:53,200
Pailazoa.

50
00:03:53,640 --> 00:03:56,400
Aizu, benetan,
hemen traba egiten badizut,

51
00:03:56,480 --> 00:03:59,040
bilatuko dut zerbait
beste leku batean.

52
00:03:59,360 --> 00:04:01,480
Zer egingo duzu traba?
Baina...

53
00:04:01,560 --> 00:04:05,880
Noski, zuk zeure gauzak dituzu,
zeure bizimodua, zeure...

54
00:04:05,960 --> 00:04:08,160
Utzi behar didazu esaten
esan behar dizudana

55
00:04:08,240 --> 00:04:11,080
ala zure traba kontu horrekin
borrokatu behar dut ordubetean?

56
00:04:11,160 --> 00:04:12,360
Benga, barkatu.

57
00:04:13,600 --> 00:04:16,240
Kontua da,
eta asmatu duzu horretan,

58
00:04:16,320 --> 00:04:18,400
ez daukazula hemen
luzaroan gelditzerik.

59
00:04:19,320 --> 00:04:21,400
Atzokoan zure amarekin
hizketan jardun nuen.

60
00:04:21,480 --> 00:04:24,280
Lasai, motel, ez diot ezer esan.
Baina berak bai,

61
00:04:24,360 --> 00:04:26,640
Ainhoak denbora
dezente daramala bere etxean

62
00:04:26,720 --> 00:04:28,440
eta ea zer gertatzen den.

63
00:04:28,600 --> 00:04:30,680
Uste dut errezeloak
hartzen hasita dagoela.

64
00:04:30,760 --> 00:04:33,880
-Ez da ba leku falta dutelako izango?
-Han ez, baina hemen bai.

65
00:04:33,960 --> 00:04:35,400
Ez dago eta beste oherik,

66
00:04:35,480 --> 00:04:39,000
eta balego ere, ez nuke nahi
Ainhoak hemen zaudenik jakiterik.

67
00:04:39,080 --> 00:04:40,920
Arrazoi duzu, bai.
Topatuko dut zeozer,

68
00:04:41,000 --> 00:04:43,360
nahikoa egin duzu
egunotarako hemen hartzearekin.

69
00:04:44,320 --> 00:04:45,320
Hara.

70
00:04:47,680 --> 00:04:51,240
Horixe behar genuen,
beste zereginik ez daukat eta.

71
00:04:51,800 --> 00:04:57,000
Ez al duzu behar etxean lagunduko
dizun mutil gazte bat merke-merke?

72
00:04:57,560 --> 00:05:00,960
Ainhoa ikastolara joaten den
bitartean, merke-merke.

73
00:05:01,080 --> 00:05:05,280
Merke-merke? Ez hainbeste xaboi
gastatzen badidazu

74
00:05:05,360 --> 00:05:06,680
garbiketa bakoitzean.

75
00:05:09,200 --> 00:05:10,480
Aupa, aupa.

76
00:05:10,560 --> 00:05:11,560
Tira!

77
00:05:12,600 --> 00:05:13,600
Kito!

78
00:05:13,680 --> 00:05:15,640
Hi haiz putakumea, hi!

79
00:05:16,000 --> 00:05:17,000
Eta?

80
00:05:17,840 --> 00:05:20,000
Aurki diagu hurrengo zera.

81
00:05:20,240 --> 00:05:23,040
Ea erne dabiltzan mutilak,
gero eta begi gehiago zegok eta.

82
00:05:23,120 --> 00:05:25,320
Baita harkaitz bazterretatik ere.

83
00:05:25,400 --> 00:05:27,400
Niri ez zaidak axola lan zailak,

84
00:05:27,480 --> 00:05:30,440
baina ez niake nahi berriro
kartzelako arrain txuria probatu.

85
00:05:30,520 --> 00:05:32,840
Ez, noski,
hiri mokadu finak gustatzen.

86
00:05:32,920 --> 00:05:34,400
Baina hau ondo irteten bazaigu,

87
00:05:34,480 --> 00:05:37,000
otarrainak jateko ere izango haiz
denboraldi baterako.

88
00:05:37,080 --> 00:05:38,720
Aukeran lanpernak nahiago dizkiat.

89
00:05:38,800 --> 00:05:41,360
-Tok!
-Ez dizkiagu eskatu!

90
00:05:41,440 --> 00:05:44,040
Ba gaizki ulertuko nian,
baina beno, aterata daudenez...

91
00:05:44,120 --> 00:05:46,520
-Hoa popatik.
-Bai, hire atzetik.

92
00:05:49,360 --> 00:05:51,800
Eta zer moduz hire usapal horrekin?

93
00:05:52,520 --> 00:05:54,480
Instalatu al duk aparatua
haren etxean?

94
00:05:54,560 --> 00:05:55,960
Hori egina zegok, motel.

95
00:05:56,280 --> 00:05:58,200
Bai? Jarri da dagoeneko ala?

96
00:05:58,440 --> 00:06:01,200
Baina pare bat egunetan, listo.

97
00:06:01,280 --> 00:06:02,800
Gehiegi luzatzen ari haiz.

98
00:06:03,360 --> 00:06:06,000
Usoa sareetan behar nian lehendabizi.

99
00:06:06,080 --> 00:06:09,520
Hara...
Ohera eramatea lortu duk azkenean.

100
00:06:09,600 --> 00:06:12,080
-Hik zer uste duk?
-Gehiegi kostatu zaikela.

101
00:06:12,160 --> 00:06:14,000
Kostatakoak balio dik kostea.

102
00:06:14,080 --> 00:06:16,160
A, bai?
Hain ondo portatzen al duk ohean?

103
00:06:16,240 --> 00:06:18,320
Hik zer jakingo duk
zer den ondo portatzea?

104
00:06:18,400 --> 00:06:20,480
Ordainduta bakarrik haiz hi ausarta.

105
00:06:20,720 --> 00:06:24,120
Eta hire uso horrek zer dik ba
bereizgarri?

106
00:06:24,400 --> 00:06:28,080
Txorta jotzea txorta jotzea duk,
usoekin izan ala behorrekin.

107
00:06:28,160 --> 00:06:29,920
Nahikoa diagu, aspertzen ari nauk.

108
00:06:30,000 --> 00:06:32,920
Hara, ez nian ezagutzen
hire diskrezio hau.

109
00:06:33,560 --> 00:06:37,120
Baina konta egiok zerbait
mutilzahar honi,

110
00:06:37,200 --> 00:06:39,200
ea zera altxatzen zaion pixka bat.

111
00:06:39,280 --> 00:06:41,480
-Morala, alegia.
-Horixe.

112
00:06:44,880 --> 00:06:47,400
Ikusi al duzu aspaldian zure
itxura ispiluan?

113
00:06:47,880 --> 00:06:49,960
Tira, zertara etorri zara, betikora?

114
00:06:50,400 --> 00:06:51,640
Betikora?

115
00:06:51,720 --> 00:06:54,920
Hamarretatik bederatzitan diru
faltan zaudenean agertzen zara.

116
00:06:55,000 --> 00:06:56,760
Ez, ez naiz horretara etorri.

117
00:06:56,840 --> 00:06:59,480
Baina ez litzaidake gaizki etorriko
laguntzatxo bat.

118
00:06:59,560 --> 00:07:01,760
Ez dakit zer egiten duzun
diruarekin.

119
00:07:01,840 --> 00:07:03,920
Bizimodua garestia da, ama.

120
00:07:04,400 --> 00:07:06,200
Ez da zure gazte denboran bezala.

121
00:07:06,280 --> 00:07:09,120
Hara bestea! Ze mendetakoa naizela
uste duzu zuk ba?

122
00:07:09,200 --> 00:07:12,520
Dinosauruak malekoian
paseatzen zirenekoa ala?

123
00:07:12,760 --> 00:07:15,040
Tira ama, ondo kontserbatzen zara,

124
00:07:15,120 --> 00:07:17,400
baina gauzak asko aldatu dira
urte gutxitan.

125
00:07:17,880 --> 00:07:19,120
Kontserbatu...

126
00:07:19,200 --> 00:07:22,560
Kontserbatu sardinak
eta momiak egiten dira.

127
00:07:23,320 --> 00:07:26,800
Tira, zertara etorri zara
dirugatik ez bada?

128
00:07:27,480 --> 00:07:29,160
Ezer konkreturik ez.

129
00:07:29,240 --> 00:07:31,440
Zurekin hitz egin nahi nuen,
baina lana duzu.

130
00:07:31,520 --> 00:07:34,800
Ezta pentsatu ere,
okasio hau ez da galtzekoa eta.

131
00:07:34,880 --> 00:07:38,840
Hara, ez dut pazienterik,
eta baletoz ere, hor geratuko dira.

132
00:07:38,920 --> 00:07:41,280
Karlosek amarekin hitz egin nahi du.

133
00:07:41,360 --> 00:07:43,600
Zer urgenteago niretzat?

134
00:07:45,280 --> 00:07:46,880
Aita al duzu arazo?

135
00:07:47,000 --> 00:07:49,000
-Oraintxe ez gaude gu ere eztitan.

136
00:07:49,080 --> 00:07:51,120
Zer duzue, arazoren bat?

137
00:07:51,200 --> 00:07:53,080
Ezer ez, betikoa, badakizu.

138
00:07:53,160 --> 00:07:55,400
Ez, ez dakit, eta argiago
ez badidazu esaten,

139
00:07:55,480 --> 00:07:57,120
nekez lagundu ahal izango dizut.

140
00:07:57,200 --> 00:07:58,520
Zer duzue?

141
00:07:58,600 --> 00:08:02,040
Atzo istilutxo bat izan genuen,
familia onenetan ere gertatzen da.

142
00:08:02,120 --> 00:08:04,800
Ez gara elkarrentzat eginak,
hori da guztia.

143
00:08:05,320 --> 00:08:07,040
Eta gutxi iruditzen zaizu?

144
00:08:08,520 --> 00:08:10,880
Ba okerragoa da
analisien kontu hori.

145
00:08:10,960 --> 00:08:14,520
Atzo Xabierrekin egon nintzen
eta pasatuta dago oraindik.

146
00:08:14,600 --> 00:08:16,120
Bai, ez naiz harritzen.

147
00:08:16,840 --> 00:08:19,480
Eta nola zitekeen ba aurrenengoan
positiboa ematea?

148
00:08:19,560 --> 00:08:21,880
Laborategikoen errua izan zitekeen?

149
00:08:21,960 --> 00:08:24,120
Ez dakit, oso arraroa da.

150
00:08:24,480 --> 00:08:27,040
Neuk ere
ez diot esplikaziorik bilatzen.

151
00:08:27,120 --> 00:08:29,800
Eta orduan kontra-analisiak
seguruak al dira?

152
00:08:29,880 --> 00:08:32,120
Ezin al daiteke berriro nahastu?

153
00:08:32,200 --> 00:08:34,440
Bigarrenez segidan nahastea ere...

154
00:08:36,160 --> 00:08:39,360
Baina zertara dator halako
interesa IHES-arengatik?

155
00:08:39,440 --> 00:08:42,440
Ez al duzu ba zuk esaten
inor ez dagoela libre,

156
00:08:42,520 --> 00:08:46,680
gaitza ondo ezagutu behar dela
garaiz neurriak hartzeko? Ba horixe.

157
00:08:54,760 --> 00:08:56,080
-Aupa, Iker.
-Aupa.

158
00:08:56,160 --> 00:08:59,120
-Zer?
-Non daukazu zeure arropa?

159
00:09:00,760 --> 00:09:03,800
Eta gorde dirua ere,
ez zaizu gaizki etorriko eta.

160
00:09:04,000 --> 00:09:05,360
Diru hau biona da, Iker,

161
00:09:05,440 --> 00:09:08,120
eta ez da ni orain honela
nagoelako gastatzeko.

162
00:09:08,200 --> 00:09:10,480
Eta zertarako haserretu?
Emadazue niri eta kito.

163
00:09:11,120 --> 00:09:13,040
Utzi beharko dirua bakean, Txapas!

164
00:09:13,120 --> 00:09:15,240
Bai, baina zerbait
kontsumitzen baduzue.

165
00:09:16,520 --> 00:09:18,800
-Bi zurito.
-Hori egina zegok.

166
00:09:20,760 --> 00:09:22,280
Ez egidazu txorakeriarik esan,

167
00:09:22,360 --> 00:09:24,440
gauzak dauden bezala
ondo etorriko zaizu eta.

168
00:09:24,520 --> 00:09:27,240
Oraingoan ez daukat inora joaterik
lan egiteko ez bada.

169
00:09:29,400 --> 00:09:30,600
Eskerrik asko.

170
00:09:30,920 --> 00:09:33,200
Itzuliko dizut
zeure partea ahal dudanean.

171
00:09:33,280 --> 00:09:35,000
Tira, ez egidazu txorakeriarik esan.

172
00:09:35,080 --> 00:09:36,880
Etxean gozo-gozo
gurasoekin egoteak ere

173
00:09:36,960 --> 00:09:38,640
lotsa ematen dit eta zurea ikusita.

174
00:09:38,720 --> 00:09:40,840
Egia esan, ez da gaizki etorriko.

175
00:09:40,920 --> 00:09:43,080
Astelehenetik lo egiteko
leku bat behar dut,

176
00:09:43,160 --> 00:09:45,080
Amaiaren etxean ez dut lo egiterik.

177
00:09:45,160 --> 00:09:46,560
-Badakizu gauza bat?

178
00:09:46,640 --> 00:09:50,440
Lagun guztiak jo eta poto
dauzkazu izan duzun ausardiaz.

179
00:09:50,520 --> 00:09:52,600
Ez da egia izango.
Guztiak?

180
00:09:53,280 --> 00:09:54,640
Andoni ere bai?

181
00:09:55,520 --> 00:09:56,880
Seinale txarra.

182
00:09:56,960 --> 00:09:58,720
-Seinale txarra?
-Bai.

183
00:09:58,800 --> 00:10:01,720
Andoniren buru karratuak
ondo ikusi badu egin dudana,

184
00:10:01,800 --> 00:10:04,120
hobe nuke oraintxe bertan
etxera itzultzea.

185
00:10:04,200 --> 00:10:05,840
Seinale txarra.

186
00:10:05,920 --> 00:10:06,920
Tok.

187
00:10:08,440 --> 00:10:09,920
Bi zurito eskatu dizkizugu.

188
00:10:10,000 --> 00:10:11,880
Bai, eta hemendik
ordu erdira beste bi.

189
00:10:11,960 --> 00:10:13,680
Ba bi kaña hartu orain eta kito.

190
00:10:13,760 --> 00:10:16,280
-Zoaz popatik.
-Hara orijinala.

191
00:10:16,360 --> 00:10:19,920
Orain "por zulo" esaten duk, motel,
hoa "por zulo" hartzera.

192
00:10:20,480 --> 00:10:22,880
Ba hoa "por zulo" hartzera.

193
00:10:22,960 --> 00:10:24,480
Orain bai, makinak.

194
00:10:25,600 --> 00:10:28,800
-Aizu Iker, eta zer dio Sarak?

195
00:10:29,000 --> 00:10:30,480
Ez zara ba egongo...

196
00:10:30,560 --> 00:10:32,280
-Egon zertan?
-Tira...

197
00:10:32,360 --> 00:10:34,120
Ez duzu oso begiko, ezta?

198
00:10:35,560 --> 00:10:37,600
Beno, nik dagoeneko etxean
egon behar nuen.

199
00:10:37,680 --> 00:10:39,520
Zuk ordutegirik ez daukazu,
baina nik...

200
00:10:40,480 --> 00:10:42,360
Beste zerbaitetan lagun zaitzaket?

201
00:10:42,680 --> 00:10:45,880
Beste zerbait? Zure gurasoenera
gonbidatu behar al nauzu?

202
00:10:45,960 --> 00:10:48,320
Lasai motel, nahikoa egin duzu eta.

203
00:10:48,400 --> 00:10:51,800
Eta arratsaldean
guztiok hemen, guztiok.

204
00:10:51,880 --> 00:10:54,600
Eskerrik asko,
Ama Teresa Kalkutako.

205
00:10:54,680 --> 00:10:57,000
Oso ondo.
Paria honen bizitza salbatu duk

206
00:10:57,080 --> 00:10:59,960
eta orain beste paria honi
paga egizkiok, bi kañak.

207
00:11:01,600 --> 00:11:03,160
-Tori.
-Ederki.

208
00:11:04,080 --> 00:11:05,640
Eutsi goiari, e!

209
00:11:05,960 --> 00:11:08,560
-Eutsi goiari, "redios".
-Benga, goazen.

210
00:11:09,240 --> 00:11:10,840
-Gero arte, Txapas.
-Agur.

211
00:11:13,360 --> 00:11:16,560
Hauekin lo egingo duzu,
baina ez neurriz gain hartu,

212
00:11:16,640 --> 00:11:18,600
eta gero pixkanaka kentzen hasi.

213
00:11:20,600 --> 00:11:23,120
Badakit zerk kentzen dizun
egun hauetako loa.

214
00:11:23,560 --> 00:11:26,400
Karlos izan da hemen.
Arazoak dituzue, ezta?

215
00:11:26,480 --> 00:11:27,880
Hori esatera etorri al da?

216
00:11:27,960 --> 00:11:31,640
Ez, bisitatzera etorri da,
nirekin hitz egitera.

217
00:11:31,880 --> 00:11:32,880
Ederki da.

218
00:11:32,960 --> 00:11:34,760
Ni ondoan nauka
eta ez dit ezer esaten.

219
00:11:34,840 --> 00:11:37,160
Eta gero honaino etortzen da
zurekin hitz egitera.

220
00:11:37,240 --> 00:11:40,960
Ni ez al naiz ba beraren aita?
Esango zizun istilu bat izan dugula.

221
00:11:41,040 --> 00:11:44,000
Hara, Martin,
pazientzia izan behar duzu.

222
00:11:44,080 --> 00:11:46,680
Pazientzia bai Karlosekin,
bai Anerekin.

223
00:11:46,760 --> 00:11:49,160
Bereizketa guztiak traumatikoak dira.

224
00:11:49,240 --> 00:11:51,560
Tira, honezkero hiltzeko astia
izan dute.

225
00:11:51,640 --> 00:11:53,160
Txikitxoak balira, baina...

226
00:11:53,800 --> 00:11:56,360
Zuldarrak ere denboretan
bare egon daitezke.

227
00:11:56,440 --> 00:11:59,080
Eta gero ageriko
arrazoirik ez dagoenean

228
00:11:59,160 --> 00:12:02,880
lehertu egiten dira
eta urtetako zorna agertzen da gero.

229
00:12:03,560 --> 00:12:06,160
Ikusi al duzu
Karlosek daukan aurpegia?

230
00:12:06,240 --> 00:12:07,240
Aurpegia?

231
00:12:07,320 --> 00:12:09,600
Lan gehiegi ez ote du egiten
azken boladan?

232
00:12:09,680 --> 00:12:12,280
Azken boladan beti bezala,
dirua behar duenean bakarrik.

233
00:12:12,360 --> 00:12:15,520
Eta bestela asko ateratzen da?
Norekin ibiltzen da?

234
00:12:15,600 --> 00:12:18,840
Nik zer dakit non eta norekin
ibiltzen den? Ez dit ezer kontatzen.

235
00:12:19,080 --> 00:12:22,200
Interes pixka bat jarriko bazenu
enteratuko zinateke.

236
00:12:22,280 --> 00:12:25,120
Eta nik zer egin dezaket?
Errazagoa da esatea.

237
00:12:25,480 --> 00:12:27,800
Zuk esaten didazu
gehiago arduratu behar dudala

238
00:12:27,880 --> 00:12:30,640
eta Pilarrek, berriz,
gehiegi estutzen dudala mutila.

239
00:12:30,720 --> 00:12:32,040
Pilar? Eta nor da Pilar

240
00:12:32,120 --> 00:12:34,960
gure seme-alabak nola tratatu
behar diren esateko?

241
00:12:35,040 --> 00:12:38,360
Nork eman dio baimena
gureen heziketan eskua sartzeko?

242
00:12:38,440 --> 00:12:40,640
Tira, ez jarri orain
ama irainduaren paperean.

243
00:12:40,720 --> 00:12:43,800
Laguntzeko duen borondatea
eskertu behar zenuke.

244
00:12:43,880 --> 00:12:45,840
Borondatea?
Borondatea zertarako?

245
00:12:47,000 --> 00:12:48,200
Begoña, mesedez.

246
00:12:48,800 --> 00:12:49,800
Bale.

247
00:12:50,000 --> 00:12:52,840
Isildu egingo naiz,
baina hemendik aurrera

248
00:12:52,920 --> 00:12:56,120
zu ez bazeunde bezala
arduratu beharko du nire seme-alabez.

249
00:12:56,200 --> 00:12:57,840
Horixe besterik ez genuen falta,

250
00:12:57,920 --> 00:13:01,080
zure semearen kontuarekin
ez estutzea eskatzea!

251
00:13:01,160 --> 00:13:02,960
Ez dago hori, Begoña.

252
00:13:13,880 --> 00:13:16,240
Badakizu hemen ez dagoela galtzeko
denborarik.

253
00:13:16,320 --> 00:13:19,640
Ea uzten ditugun zita hauek
lanordutik kanpoko garairako.

254
00:13:19,720 --> 00:13:22,960
Tira, behin egonez gero segi,
baina ez luzatu,

255
00:13:23,280 --> 00:13:25,560
txanpiñoiak oraindik
garbitzeko ditugu eta.

256
00:13:28,640 --> 00:13:29,920
Kaixo, moñoña.

257
00:13:30,000 --> 00:13:31,400
Hemen ez, mesedez, Felix.

258
00:13:31,480 --> 00:13:34,160
-Bakarrik gauden eta.
-Baxutxoago hitz egin.

259
00:13:34,240 --> 00:13:35,640
Belarrira hitz egingo dinat

260
00:13:35,720 --> 00:13:39,080
eta horrela kokote polit horretan
hozka egiteko aprobetxatuko dinat.

261
00:13:39,160 --> 00:13:40,440
Egon hadi geldi.

262
00:13:40,520 --> 00:13:43,360
Orduan esan egidan zer ordutan
geratuko garen gaur arratsean.

263
00:13:43,440 --> 00:13:46,560
Arratsean nahi duanean, baina gaua,
Xabierrek hantxe segitzen dik.

264
00:13:46,640 --> 00:13:48,120
Han gelditu behar al du betiko?

265
00:13:48,200 --> 00:13:50,520
Noiz alde egin behar du
kuku horrek gure habiatik?

266
00:13:50,600 --> 00:13:53,120
Ixo, entzuten badute,
ez dugu broma gehiagorik izango.

267
00:13:53,200 --> 00:13:55,600
-Hoa hemendik lehenbailehen.
-Hamarretan Varsovian?

268
00:13:55,680 --> 00:13:57,440
Bale, baina ez diat agintzen gero.

269
00:13:58,560 --> 00:14:01,120
Zer? Beste horrekin
pasa behar al dun gaua?

270
00:14:02,080 --> 00:14:03,840
Heure familiakoa gainera.

271
00:14:04,080 --> 00:14:06,680
Adarra jartzeaz aparte, intzestua.

272
00:14:06,760 --> 00:14:07,760
Ixo!

273
00:14:08,520 --> 00:14:11,720
Bai.
Agur ba, andere eder polit hori.

274
00:14:18,880 --> 00:14:21,760
Gure aitak esaten du
benetan lan egin nahi duenarentzat

275
00:14:21,840 --> 00:14:23,200
beti egoten dela zerbait.

276
00:14:23,280 --> 00:14:24,800
Arrazoi osoa din hire aitak.

277
00:14:26,280 --> 00:14:28,320
Txapas, zoaz "por zulo" hartzera.

278
00:14:28,400 --> 00:14:30,320
Hara, ari haiz ikasten, e!

279
00:14:30,640 --> 00:14:33,280
Ez pentsa ikasketak
utzi behar ditudanik.

280
00:14:33,840 --> 00:14:37,240
Zera, etorkizunean ere
pentsatu beharra daukat.

281
00:14:37,320 --> 00:14:40,080
A, bai?
Halako mutiko serioa al zara?

282
00:14:40,160 --> 00:14:42,520
Debalde balego,
ikusi besterik ez zegokeen

283
00:14:42,600 --> 00:14:45,640
neure amari liburuak erosteko dirua
eskatu diodanean.

284
00:14:46,120 --> 00:14:49,160
Eta gainera
unibertsitateko matrikula eta...

285
00:14:50,880 --> 00:14:52,720
Horra hor eskabetxeko
sardinen erregea.

286
00:14:52,800 --> 00:14:54,360
Printzea esan nahiko duzu,

287
00:14:54,440 --> 00:14:57,640
oraindik bere aitak
ez dio fabrikaren erreinua utzi.

288
00:14:57,720 --> 00:15:00,600
Bai, sardina hezurrezko koroa batez
izendatuko dute errege.

289
00:15:00,680 --> 00:15:02,320
Kasko gainetik ala kasko azpitik?

290
00:15:02,600 --> 00:15:05,640
Xabier, zer moduz
zure "kolgatu" bizimodu hori?

291
00:15:06,240 --> 00:15:09,000
Tira, "kolgatuagorik" bada
eta munduan.

292
00:15:09,520 --> 00:15:12,320
-Jokatu nahi duzu gurekin?
-Ez dakit zelan egon ahal zareten

293
00:15:12,400 --> 00:15:14,800
leku honetan dagoen eguraldiarekin.

294
00:15:15,080 --> 00:15:17,200
Hara gure aita zabala.

295
00:15:17,280 --> 00:15:18,880
Arrazoi duzu.

296
00:15:18,960 --> 00:15:22,760
Egun osoan azkenean bat
ito egiten da zulo honetan sarturik.

297
00:15:23,400 --> 00:15:25,440
Irtengo al gara buelta bat ematera?

298
00:15:25,520 --> 00:15:28,080
Nik ez dut kaskorik behar,
zutaz fidatzen naiz.

299
00:15:28,160 --> 00:15:29,800
-Beno.
-Gero arte.

300
00:15:29,880 --> 00:15:31,080
-Gero arte.
-Agur!

301
00:15:31,960 --> 00:15:34,840
Nahiko nuke isuna jarriko baliote
kaskoa ez eramateagatik.

302
00:15:34,920 --> 00:15:36,120
A ze parea.

303
00:15:36,200 --> 00:15:38,000
Zein da karakola eta zein barea?

304
00:15:38,240 --> 00:15:41,400
Kaskoa duena karakola,
eta Sara barea; agerikoa, ez?

305
00:15:41,480 --> 00:15:42,960
Alde egin beharra daukat.

306
00:15:43,040 --> 00:15:45,640
Badakizue, negozioak.

307
00:15:45,840 --> 00:15:48,480
-Eta partida?
-Gero. Gero arte.

308
00:15:49,240 --> 00:15:50,520
Gero arte.

309
00:15:53,760 --> 00:15:56,440
Beno, ba ez dago arazorik,
gaur bertan eskatuko ditut

310
00:15:56,520 --> 00:15:58,760
eta datorren asterako
hementxe izango dituzu.

311
00:15:58,840 --> 00:16:01,400
Oso interesgarriak dira,
eta oso politak.

312
00:16:02,080 --> 00:16:04,880
Politagorik ere badut nik
oraintxe begi aurrean.

313
00:16:04,960 --> 00:16:06,880
Tira, Saturno,
lotsarazi egingo nauzu.

314
00:16:06,960 --> 00:16:08,160
Halaxe da.

315
00:16:08,240 --> 00:16:11,240
-Egunetik egunera politago zaude.
-Jesus...

316
00:16:11,600 --> 00:16:13,680
Ez dago kalterik hori esatean.

317
00:16:14,560 --> 00:16:15,960
Horixe da kultura.

318
00:16:16,040 --> 00:16:19,320
Egia asko ez dira horrela esatekoak,
egiak balira ere.

319
00:16:19,400 --> 00:16:20,960
Irteera hemendik da.

320
00:16:21,040 --> 00:16:23,040
Bai, baina norbaiten bila nabil.

321
00:16:25,800 --> 00:16:27,640
Euskal Autonomia Elkarteak...

322
00:16:27,720 --> 00:16:29,120
Majo ari gara ikasten, e?

323
00:16:29,200 --> 00:16:30,320
Hiru probintzia ditu.

324
00:16:31,000 --> 00:16:32,840
Barkatu,
baina parrafoa amaitu nahi nuen

325
00:16:32,920 --> 00:16:34,520
kontzentrazioa galdu baino lehen.

326
00:16:34,600 --> 00:16:37,080
Lasai, ulertzekoa da.
Eser ninteke, ezta?

327
00:16:37,160 --> 00:16:38,760
Bai. Eta?

328
00:16:39,720 --> 00:16:41,720
Ba zurekin hitz egin nahi nuen.

329
00:16:41,800 --> 00:16:43,240
Bai, konturatu naiz.

330
00:16:43,800 --> 00:16:46,360
Baina molestatzen bazaitut, banoa.

331
00:16:46,440 --> 00:16:48,120
Ez, ez nauzu molestatzen.

332
00:16:50,440 --> 00:16:52,280
Zure aitarekin kezkaturik nago.

333
00:16:52,840 --> 00:16:54,720
Aitarekin eta zuekin.

334
00:16:56,120 --> 00:16:59,360
Ez Karlosek eta ez zuk
ez dizkiozue gauzak erraz jartzen.

335
00:16:59,480 --> 00:17:02,320
Gauzak erraz jarri eta nola
jartzen dizkigu berak guri?

336
00:17:02,400 --> 00:17:05,240
Badakit ez dela munduko aitarik
bikainena, baina ni...

337
00:17:05,320 --> 00:17:08,760
Zu? Zu nor zara ba gure harremanetan
sartu ahal izateko?

338
00:17:08,840 --> 00:17:12,040
Nik ez daukat zuri ezer esateko,
utz egidazu baketan behingoz.

339
00:17:12,480 --> 00:17:13,480
Mingaina.

340
00:17:13,680 --> 00:17:15,280
Mingaina suabe.

341
00:17:15,960 --> 00:17:19,400
Jakin nahi baduzu, zure Martin hori
nire aita da eta nire aita horrek

342
00:17:19,480 --> 00:17:21,360
ez du ezer ere jakin nahi izan nitaz.

343
00:17:21,440 --> 00:17:22,440
Baina Ane...

344
00:17:22,560 --> 00:17:24,640
Eta orain dena jakin
nahi luke nitaz?

345
00:17:25,120 --> 00:17:27,960
Mesedez,
zergatik ez da lehenago hasi?

346
00:17:28,200 --> 00:17:30,000
Nik orain ez daukat gogorik.

347
00:17:30,080 --> 00:17:33,920
Tira Ane, badakit banaketek
zelako eragina duten jendeagan.

348
00:17:34,760 --> 00:17:37,800
Baina zer nahi duzu esatea,
traumatizatuta nagoela ala?

349
00:17:39,040 --> 00:17:41,200
Ez, baina aitortu
egin beharko didazu

350
00:17:41,280 --> 00:17:43,400
zerbait jar zenezakeela
zure aldetik.

351
00:17:43,480 --> 00:17:45,040
Erru guztia ez da aitarena.

352
00:17:45,120 --> 00:17:47,440
Horretan arrazoia duzu.

353
00:17:47,520 --> 00:17:49,320
Horretan arrazoia duzu.

354
00:17:49,920 --> 00:17:51,440
Zer esan nahi duzu horrekin?

355
00:17:51,520 --> 00:17:53,600
Hemen daukadala
erruaren parte handi bat.

356
00:17:53,680 --> 00:17:54,680
Ane!

357
00:17:55,360 --> 00:17:57,720
Pentsatuko duzu ba
ni ezagutu ez banindu...

358
00:17:58,000 --> 00:18:00,960
Ikusi behar zenuen hemendik
alde eginda Parisera heldu berri,

359
00:18:01,040 --> 00:18:02,640
nik ezagutu nuenean.

360
00:18:02,720 --> 00:18:05,760
Sinetsi egin behar da orduan
ezagutu al zenuela?

361
00:18:06,560 --> 00:18:09,880
Suge batek baino pozoi gehiago
daukazu, eta kontuz e,

362
00:18:09,960 --> 00:18:12,520
ez dezazun zuk ere
sugeen paraderoa izan.

363
00:18:12,760 --> 00:18:15,320
Hozka egiteko setak
galtzen ditu sugerik handienak.

364
00:18:28,480 --> 00:18:30,800
-Kaixo.
-Xabier, zer zabiltza hemen?

365
00:18:30,880 --> 00:18:32,920
-Pasa, pasa.
-Zer, lan handia?

366
00:18:33,000 --> 00:18:34,720
Ez, dagoeneko itxita neukan.

367
00:18:34,800 --> 00:18:36,400
Badakizu, negua ez da iritsi

368
00:18:36,480 --> 00:18:39,000
eta ez da sasoirik onena
bideo-dendarentzat.

369
00:18:39,200 --> 00:18:42,000
-Noski.
-Eta? Zerk ekarri zaitu hona?

370
00:18:42,600 --> 00:18:43,800
Ba... Lan bila.

371
00:18:44,240 --> 00:18:46,560
-Lan bila?
-Bai, lan bila nabil.

372
00:18:46,640 --> 00:18:50,040
Baina etxean ez al duzu lanik ba?
Ez al zaizu kurtsoa hasi?

373
00:18:50,120 --> 00:18:52,160
Bai, baina lana lortu behar dut.

374
00:18:53,160 --> 00:18:55,920
-Eta etxekoek zer diote?
-Etxekoek ez dute zerikusirik.

375
00:18:56,000 --> 00:18:57,320
Izango ez dute ba?

376
00:18:57,400 --> 00:19:00,040
Guraso batek beti nahi du onena
bere seme-alabentzat.

377
00:19:00,120 --> 00:19:01,920
Etxetik alde egin dut, osaba.

378
00:19:02,000 --> 00:19:03,480
Etxetik alde egin? Nola ordea?

379
00:19:03,560 --> 00:19:06,520
-Baina zer egin dizute etxean?
-Horrek ez du zerikusirik orain.

380
00:19:06,600 --> 00:19:08,640
Beno, nire anai hori nahi
duena izango da,

381
00:19:08,720 --> 00:19:10,480
baina nola alde egingo duzu etxetik?

382
00:19:10,560 --> 00:19:13,280
Batzuetan arazoak izaten dira,
seme-alabak, gurasoak...

383
00:19:13,360 --> 00:19:16,480
-Baina hortik etxetik alde egitera...
-Ez dago erremediorik.

384
00:19:16,560 --> 00:19:18,920
Xabier, itzul zaitez etxera
lehenbailehen,

385
00:19:19,000 --> 00:19:21,000
lehen baino hobeto
hartuko zaituzte eta.

386
00:19:21,080 --> 00:19:23,200
Bizitza zuk uste duzun
baino gogorragoa da.

387
00:19:23,280 --> 00:19:26,360
Niri esan, besteen aholkuek
ez dute ezertarako balio

388
00:19:26,440 --> 00:19:28,120
norberari tokatzen zaionean.

389
00:19:28,200 --> 00:19:29,920
Horrexegatik etorri naiz lan eske.

390
00:19:30,000 --> 00:19:33,320
Itzuli etxera, Xabier, eta ahaleginak
egin gauza horiek konpontzen,

391
00:19:33,400 --> 00:19:34,600
ez haiz damutuko eta.

392
00:19:34,680 --> 00:19:36,520
Baduzu ala ez niretzako lanik?

393
00:19:37,120 --> 00:19:38,920
Ba hiretzat lanik hemen...

394
00:19:39,240 --> 00:19:40,640
Bale, utzi.
Eskerrik asko.