Tfe

Ongi etorri tfe-ren webgunera...

S01E16 - D1_ 16. Logika eskolak.eu.srt

Deskargatu
1
00:00:10,520 --> 00:00:12,600
"Ez da giro Goenkalen,

2
00:00:13,920 --> 00:00:17,200
Lasa anaiak liskarturik daude.

3
00:00:18,800 --> 00:00:22,080
Goenkalek oilategia dirudi

4
00:00:22,160 --> 00:00:26,840
eta Lasa anaiak
elkarri mokoka bizi dira.

5
00:00:28,320 --> 00:00:32,200
Egunetik egunera
Lasatarren itzalera,

6
00:00:32,960 --> 00:00:36,320
hemen bilduko gera,

7
00:00:36,400 --> 00:00:40,800
bi oilar harroren legera.

8
00:00:43,560 --> 00:00:45,880
Ziriak ziri Goenkalen,

9
00:00:46,960 --> 00:00:50,280
adar-jotze benetan mundialak.

10
00:00:51,880 --> 00:00:55,040
Goenkalen maisaketa da lege

11
00:00:55,120 --> 00:00:59,680
eta Lasa anaiak
matraka ta ziri dabiltza.

12
00:01:01,040 --> 00:01:05,520
Egunetik egunera
Lasatarren itzalera,

13
00:01:05,600 --> 00:01:08,960
hemen bilduko gera

14
00:01:09,040 --> 00:01:13,880
bi oilar zaputzen legera".

15
00:01:49,240 --> 00:01:50,240
Egun on.

16
00:01:51,360 --> 00:01:52,680
Zer behar dik hik hemen?

17
00:01:52,760 --> 00:01:54,520
-Xabierrekin egon nauk.
-Non?

18
00:01:54,600 --> 00:01:56,800
Zer dakik Xabierri buruz?

19
00:01:56,880 --> 00:01:59,400
Lehenengo pausua ematea
erabaki diat kasu honetan.

20
00:01:59,480 --> 00:02:00,680
Seme bat seme bat duk

21
00:02:00,760 --> 00:02:03,200
eta espero diat hik gauza
bera egitea egunen batean.

22
00:02:03,280 --> 00:02:05,600
Beno, joan hadi zuzenean harira.
Non zegok Xabier?

23
00:02:05,680 --> 00:02:07,000
Non den ez zekiat.

24
00:02:07,080 --> 00:02:09,320
Harekin hitz egin
besterik ez nian egin.

25
00:02:09,400 --> 00:02:10,400
Noiz?

26
00:02:10,480 --> 00:02:11,880
Ostiralean etorri zitzaidan

27
00:02:11,960 --> 00:02:14,440
eta buelta asko eman zioat
hona etorri aurretik,

28
00:02:14,960 --> 00:02:18,760
baina azkenean-azkenean, badakik,
biok dauzkagu seme-alabak

29
00:02:18,840 --> 00:02:21,400
eta anaiatik anaiara
hitz egiterik ez bazeukaagu,

30
00:02:21,480 --> 00:02:23,240
hitz egingo dugu gurasotik gurasora.

31
00:02:23,320 --> 00:02:25,360
Beno, oso luze ari haiz,
esan egidak.

32
00:02:26,120 --> 00:02:28,520
Ba Xabir mutil hona duk.

33
00:02:28,600 --> 00:02:30,240
Esaten nuen ba nik.

34
00:02:30,640 --> 00:02:31,960
Esaten nuen ba nik.

35
00:02:32,840 --> 00:02:35,800
Zuri lardaskan ibiltzea
gustatzen zaizu, ezta?

36
00:02:35,880 --> 00:02:39,120
-Beno, Maria Luisa.
-Orain ikusten ditut gauzak garbi.

37
00:02:39,920 --> 00:02:43,160
Xabierren atzetik hau zebilen
lardaskan eta gu konturatu gabe.

38
00:02:43,240 --> 00:02:45,680
Utz egidazu gauzak nola diren
azaltzen, Maria Luisa.

39
00:02:45,760 --> 00:02:47,080
-Utz egiozu.
-Zertarako?

40
00:02:47,160 --> 00:02:48,800
Erreskatea eskatzeko?

41
00:02:48,880 --> 00:02:51,640
Hau bahiketa bat da, Joxe Mari,
ez al zara konturatzen?

42
00:02:51,720 --> 00:02:53,640
Ertzainei deitu
behar diegu segituan.

43
00:02:53,720 --> 00:02:55,400
Zuk ez dakizu zer esaten ari zaren.

44
00:02:55,480 --> 00:02:58,400
Azpilana egiten ari zaizu,
ez al zara konturatzen, Joxe Mari?

45
00:02:58,480 --> 00:03:01,560
-Ni laguntzera etorri naiz, e!
-Laguntza ederra semea bahitzea.

46
00:03:02,400 --> 00:03:03,800
Zu gaixo zaude.

47
00:03:03,880 --> 00:03:05,920
Ikusten dut azkenean gure Xabier

48
00:03:06,000 --> 00:03:08,640
zure moduko txoro
bandera aterako zaigula.

49
00:03:08,720 --> 00:03:10,960
Beno, nik nahikoa entzun dut.

50
00:03:11,040 --> 00:03:14,000
-Martin!
-Joan dadila, bake ederra emango du.

51
00:03:14,080 --> 00:03:16,480
Gure berriak komisaldegian
izango ditu.

52
00:03:16,560 --> 00:03:18,360
Nahi duzuen arraioa egin ezazue.

53
00:03:18,440 --> 00:03:20,520
Martin, itxoin ezak, pixka bat!

54
00:03:20,920 --> 00:03:22,640
Kaka zaharra, dena izorratu duzu!

55
00:03:22,720 --> 00:03:26,640
Hara! Orain deabruarekin bat eginda
hemen aingeru goardakoa.

56
00:03:26,960 --> 00:03:29,080
Semearengatik
baita Beltzeburekin ere!

57
00:03:29,160 --> 00:03:33,000
Ai, Joxe Mari... Gezurra dirudi
hain inuzentea nola zaren.

58
00:03:42,200 --> 00:03:44,240
Ni beti berdin,
gaur ere loa hartu dut.

59
00:03:45,760 --> 00:03:48,920
Honezkero Maria Luisaren builak
entzun dituzte baita Frantzian ere.

60
00:03:49,000 --> 00:03:50,400
Hori gertuegi dago, Amaia.

61
00:03:51,040 --> 00:03:53,040
Gozoago dago
zuk alde egin zenuenetik.

62
00:03:53,120 --> 00:03:55,560
Ama beti dago gozo.

63
00:03:56,080 --> 00:03:57,600
Ez dut pentsatu ere egin nahi.

64
00:03:57,680 --> 00:04:00,040
Astelehenero beti gauza bera
gertatzea ere...

65
00:04:00,120 --> 00:04:02,760
Astelehenean, eta asteazkenean,
eta ostegunean...

66
00:04:02,840 --> 00:04:04,600
Egutegi osoa errepasa dezakezu.

67
00:04:04,680 --> 00:04:06,520
Bolada ikaragarria daramat.

68
00:04:06,960 --> 00:04:09,320
-Izaren artean uzten eta...
-Bolada?

69
00:04:09,920 --> 00:04:11,320
Betikoa izango da, ezta?

70
00:04:12,520 --> 00:04:14,280
Baina zeren bila zabiltza orain?

71
00:04:14,360 --> 00:04:16,120
Ainhoaren ipuina, gizona.

72
00:04:16,200 --> 00:04:18,320
Amaia, hor nonbait ikusi dudala
uste dut.

73
00:04:18,400 --> 00:04:21,120
Esan nion gaur eramango niola
hutsik gabe.

74
00:04:21,200 --> 00:04:23,360
"Erbinudea", bihar ekarriko dizut.

75
00:04:24,480 --> 00:04:28,240
A, Xabier, gaur alde egin
beharko duzu hemendik.

76
00:04:30,520 --> 00:04:31,520
Gaur bertan?

77
00:04:31,800 --> 00:04:34,120
Bai, niri berdin zait, badakizu.

78
00:04:34,200 --> 00:04:36,440
Baina Ainhoak ezin du jarraitu
aitonarekin,

79
00:04:36,520 --> 00:04:38,080
eta zure ama enteratzen bada...

80
00:04:38,160 --> 00:04:40,040
Zurea lurrean ikustea
pena litzateke.

81
00:04:40,120 --> 00:04:42,440
Gaur bertan hasiko naiz
zer edo zer bilatzen.

82
00:04:42,520 --> 00:04:44,120
Hobe izango da biontzat.

83
00:04:44,560 --> 00:04:47,920
Baina Amaia, ez litzaidake
gaizki etorriko beste egun bat.

84
00:04:48,000 --> 00:04:49,200
Egun bat bakarrik.

85
00:04:49,280 --> 00:04:52,600
Ainhoa ume bat da
eta umeek ez dakite gauza isiltzen.

86
00:04:53,240 --> 00:04:55,520
Horregatik eskatzen ari naiz
beste egun bat,

87
00:04:55,600 --> 00:04:57,960
ez dizut gehiago molestatuko.
Mesedez, Amaia.

88
00:04:58,400 --> 00:04:59,840
Ai, hara hemen!

89
00:05:03,080 --> 00:05:04,640
Egun bakarra, Xabier.

90
00:05:04,720 --> 00:05:05,960
Egun bakarra.

91
00:05:06,040 --> 00:05:07,920
-Eskerrik asko.
-Zorte on.

92
00:05:11,320 --> 00:05:12,520
Dena beharko dut.

93
00:05:17,160 --> 00:05:19,400
Zer, gauzak korapilatzen
hasi direla, e?

94
00:05:20,160 --> 00:05:21,840
Zuri zer iruditzen zaizu?

95
00:05:32,840 --> 00:05:36,240
Mertxe, zuk ez nauzu engainatuko,
zerbait gertatzen zaizu.

96
00:05:38,400 --> 00:05:41,040
Nahi ez baldin baduzu,
ez egidazu ezer esan,

97
00:05:41,120 --> 00:05:42,880
baina on egingo dizu askatzeak.

98
00:05:42,960 --> 00:05:44,680
Ez zait ezer gertatzen.

99
00:05:44,880 --> 00:05:46,400
Bai, zerbait bai.

100
00:05:46,520 --> 00:05:48,400
Eta itxura guztien arabera...

101
00:05:50,240 --> 00:05:53,280
Aurpegi zurbila,
begi-loreak, ondoeza...

102
00:05:54,080 --> 00:05:55,480
Praka kontuak.

103
00:05:55,920 --> 00:05:58,200
"Le grande illusione", Jean Renoir.

104
00:05:58,280 --> 00:06:01,560
Oi, oi, oi!
Bete-betean jo dudala uste dut, ez?

105
00:06:03,600 --> 00:06:07,320
Mertxe gaixoa, lasai
hartu behar dituzu kontu hauek.

106
00:06:07,400 --> 00:06:10,520
Ez larritu gizonezkoekin;
badakizu, gaur bai eta bihar ez,

107
00:06:10,600 --> 00:06:13,000
gaur ogia, bihar gosea izaten da.

108
00:06:14,440 --> 00:06:18,520
Karlos oso mutil sentibera da
eta uste duzuna baino gehiago

109
00:06:18,600 --> 00:06:20,960
kostatzen zaio jendearekin
erlazionatzea.

110
00:06:21,120 --> 00:06:23,560
-Eta zuk zer dakizu gureaz?
-Nik ezer ez.

111
00:06:23,960 --> 00:06:27,760
Baina bete-betean jo dudala
uste dut oraingoan ere.

112
00:06:28,840 --> 00:06:32,280
Hala eta guzti,
badakizu hemen laguntzeko gaudela.

113
00:06:32,360 --> 00:06:34,920
Pilar eta konpainia
Aholkularitza Zerbitzua.

114
00:06:35,000 --> 00:06:37,000
Ui! Nolatan zu hemen?

115
00:06:37,080 --> 00:06:38,920
Kaixo, Martin, zure zain nengoen.

116
00:06:39,840 --> 00:06:41,720
Ezin izango dut
zurekin bazkaldu gaur,

117
00:06:41,800 --> 00:06:43,280
lankide batekin gelditu naiz.

118
00:06:43,360 --> 00:06:45,320
Lankide batengatik
utziko nauzu orduan.

119
00:06:45,760 --> 00:06:47,840
Beno, mozolo hori...

120
00:06:47,920 --> 00:06:49,800
Arratsaldeko bilera
prestatu behar dut,

121
00:06:49,880 --> 00:06:51,520
eta gainera lankidea emakumea da.

122
00:06:51,600 --> 00:06:53,520
Emakumea?
Okerrago orduan.

123
00:06:53,600 --> 00:06:55,160
Tira, Otelo Lasa...

124
00:06:56,080 --> 00:06:58,680
Nahi baduzu katxarro bat
hartuko dugu bazkaldu aurretik.

125
00:06:58,760 --> 00:06:59,760
Bai.

126
00:06:59,840 --> 00:07:01,840
Ordu bietan Varsovian,
bestela ez dakit...

127
00:07:03,480 --> 00:07:05,280
Ez egitekoren bat egingo dut gaur!

128
00:07:05,360 --> 00:07:08,080
Beno, lasai.
Varsovian ordu bietan.

129
00:07:08,640 --> 00:07:12,040
Pilar eta konpainia Aholkularitza
Zerbitzua funtzionamenduan.

130
00:07:13,880 --> 00:07:15,120
Agur, Mertxe.
-Bai.

131
00:07:20,200 --> 00:07:23,960
Aitona, ez dakit zer gertatzen zaidan
azken bolada honetan.

132
00:07:24,040 --> 00:07:26,200
Ahaleginak eginda ere
ezin garaiz etorri.

133
00:07:26,280 --> 00:07:28,040
Nik ahaleginak egiten ditut:

134
00:07:28,120 --> 00:07:30,760
iratzargailua tope jarri,
urrutiago jarri.

135
00:07:30,840 --> 00:07:34,000
Kanpandorreko kanpai
nagusian zintzilik

136
00:07:34,080 --> 00:07:37,480
zamatik ipiniz gero ere
ez zinateke esnatuko.

137
00:07:38,040 --> 00:07:40,400
Ainhoa ikastolara
eraman behar ez badut

138
00:07:40,480 --> 00:07:42,160
izarak pegatzen zaizkit.

139
00:07:42,240 --> 00:07:45,880
Gauz txoritxo bat bezala
ibiltzen naiz, baina goizez...

140
00:07:46,080 --> 00:07:47,920
Goizean katxalotea.

141
00:07:49,560 --> 00:07:54,120
Nik nahi dut, baina badirudi
izarak mintzo zaizkidala gozo-gozo

142
00:07:54,200 --> 00:07:58,240
ahapeka esaten "geldi zaitez",
eta nik ba zer egingo dut, aitona?

143
00:07:58,320 --> 00:07:59,640
Ba gelditu.

144
00:08:00,400 --> 00:08:04,800
Nik ordu horietan ez dut izaten
borondate arrastorik ere.

145
00:08:05,320 --> 00:08:07,720
Berdin zait gauez berandura arte
gelditzea,

146
00:08:07,800 --> 00:08:09,720
eta orduan behar da gehiena, ezta?

147
00:08:09,800 --> 00:08:10,800
Logikoa da.

148
00:08:11,040 --> 00:08:14,360
Arrazoi duzu,
baina eskolan logika eman zutenean

149
00:08:14,440 --> 00:08:16,160
Maria Luisa gaixo zegoen.

150
00:08:16,680 --> 00:08:21,240
Bai, egia esan, ez da oso
logikarentzat boga-bogako nagusia.

151
00:08:21,720 --> 00:08:24,520
Egunen batean ikusten badut platerak
hegan doazela

152
00:08:24,600 --> 00:08:26,920
sukaldetik jangelara,
orduan izango da

153
00:08:27,000 --> 00:08:30,280
jatetxe honetan
gertatu den gauzarik logikoena.

154
00:08:30,640 --> 00:08:34,640
Logikaz ari garela,
logikoki da Xabier ere zure...

155
00:08:36,280 --> 00:08:40,640
Aitona, edukiko al zenuke
Ainhoa beste egun pare bat?

156
00:08:41,680 --> 00:08:43,120
Egun bat hobeto.

157
00:08:43,200 --> 00:08:46,200
Azkena izango da ziur,
zin egiten dizut.

158
00:08:46,840 --> 00:08:50,840
Nigatik ez dago arazorik,
ni oso pozik egoten naiz umearekin,

159
00:08:50,920 --> 00:08:54,240
baina bihar zure jaieguna da

160
00:08:54,320 --> 00:08:57,720
eta ez dirudi oso logikoa
umea nirekin ibiltzea.

161
00:08:57,800 --> 00:09:00,760
Lasai, aitona, lagun batzuekin
joan naizela esango diot

162
00:09:00,840 --> 00:09:03,360
eta eguerdi aldera joango naizela
Ainhoaren bila.

163
00:09:03,440 --> 00:09:06,200
Eta gero joango naiz Ainhoarekin
norabait paseora.

164
00:09:07,360 --> 00:09:11,480
Zuri logika eman zizutenean eskolan
adi-adi egon zinen, ezta?

165
00:09:19,640 --> 00:09:22,320
-Martin, kalera noa.
-Zer duzu?

166
00:09:23,840 --> 00:09:25,520
Harategira joan behar dut.

167
00:09:26,000 --> 00:09:27,640
Etxekoandre zabiltza ala?

168
00:09:27,720 --> 00:09:30,640
Bai, hozkailua daukat zera,
armiarma-sareek hartuta.

169
00:09:30,720 --> 00:09:31,760
Oraintxe nator.

170
00:09:31,840 --> 00:09:33,960
Ba azkar egin egin beharrekoa,
lana dago eta.

171
00:09:43,680 --> 00:09:45,280
Azkar egin duzu buelta.

172
00:10:07,080 --> 00:10:09,400
Txapas, Mikel ikusi al duk?

173
00:10:09,720 --> 00:10:11,880
Zein, putakumearen laguna?

174
00:10:11,960 --> 00:10:13,200
Han non dagoen.

175
00:10:17,160 --> 00:10:18,720
Atera egidak zerbeza bat.

176
00:10:19,160 --> 00:10:20,360
Egina zegok hori.

177
00:10:21,480 --> 00:10:23,120
Zer moduz doazkik gauzak?

178
00:10:23,760 --> 00:10:24,760
Ondo.

179
00:10:25,160 --> 00:10:26,640
Gauzak ondo doaz.

180
00:10:26,720 --> 00:10:28,680
Ondo?
Ondo-ondo doaz.

181
00:10:29,080 --> 00:10:31,400
Eta nire buru gain hau
zelai bat duk.

182
00:10:40,800 --> 00:10:41,800
Ekarri al duk?

183
00:10:45,280 --> 00:10:46,600
Etxean zeukaat.

184
00:10:59,560 --> 00:11:00,560
Ei!

185
00:11:06,960 --> 00:11:09,080
Lan bila Xabier eta ona?

186
00:11:09,240 --> 00:11:12,920
Bai, lehengoan etorri huen
eta lanik ba ote nuen galdetu.

187
00:11:13,000 --> 00:11:14,760
Eta hik zer esan hion?

188
00:11:14,840 --> 00:11:16,720
Beno, ba pentsatzeko nuela.

189
00:11:17,600 --> 00:11:19,400
Mutil hori ez zegok burutik sano.

190
00:11:19,800 --> 00:11:22,320
Sekula ez dik kolpe zorrik jo
eta orain

191
00:11:22,400 --> 00:11:25,760
tabernako lanpostu segurua
utzi eta hiregana lan bila?

192
00:11:25,880 --> 00:11:27,960
Badakik nolakoak diren gazte hauek.

193
00:11:28,040 --> 00:11:30,560
Zenbat eta gurasoak urrutiago,
orduan eta hobeto.

194
00:11:30,640 --> 00:11:32,720
Ez, ez, nik horretan ez zekiat,

195
00:11:32,800 --> 00:11:35,760
horretan hire ondoan ni
galtzaile aterako nintzateke,

196
00:11:35,840 --> 00:11:37,640
nik ez dut entenditzen horretaz.

197
00:11:37,720 --> 00:11:38,920
Hainbat nire alde.

198
00:11:39,280 --> 00:11:41,320
Inork ulertuz gero,
nik ulertu behar dut

199
00:11:41,400 --> 00:11:43,120
zer den gurasoen ondoan bizitzea.

200
00:11:43,200 --> 00:11:46,280
Ulertu ala ez,
jada beranduegi da damutzeko.

201
00:11:46,920 --> 00:11:49,440
Ni bakarrik egon ninduan beti.

202
00:11:50,160 --> 00:11:52,960
Hik heure aukerak
aprobetxatzen jakin huen.

203
00:11:53,120 --> 00:11:54,120
Aukera gutxi.

204
00:11:55,080 --> 00:11:56,640
Gutxi sikiera zerbait duk.

205
00:11:57,440 --> 00:11:58,800
Eta hire bizitza egin huen.

206
00:11:59,440 --> 00:12:00,680
Ze erremedio.

207
00:12:01,920 --> 00:12:05,240
Andregai guztiak
hik lapurtu zizkidaken.

208
00:12:05,320 --> 00:12:06,880
Ei, kontuz.

209
00:12:06,960 --> 00:12:09,680
Hiri andregaiek alde egin
eta niregana etortzen zituan eta.

210
00:12:09,920 --> 00:12:11,920
Emakumeak,
badakik nolakoak diren.

211
00:12:12,000 --> 00:12:14,280
Urrutira joan gabe, Maria Luisa.

212
00:12:15,240 --> 00:12:17,680
Badakik beti nerbioak airean
ibiltzen dituala

213
00:12:17,760 --> 00:12:19,440
-eta halako bolada batean.
-Bai.

214
00:12:19,520 --> 00:12:21,080
Bazekiat, Joxe Mari.

215
00:12:22,160 --> 00:12:25,080
Esan nahi nian barkatzeko.

216
00:12:25,160 --> 00:12:28,560
Batzuetan ez dizkik hitzak
kontrolatzen.

217
00:12:28,680 --> 00:12:29,680
Lasai, Joxe Mari.

218
00:12:29,760 --> 00:12:32,600
Kontua duk hemen nagoela,
eta ez al du balio?

219
00:12:33,320 --> 00:12:35,440
Baina ez ezak pentsa horregatik.

220
00:12:35,520 --> 00:12:37,440
Lasai, hau parentesi bat duk.

221
00:12:38,680 --> 00:12:40,400
Xabierrena konpondu behar diagu.

222
00:12:40,680 --> 00:12:43,520
Nik ezin nian hire semea hire
kontra joateko erabili.

223
00:12:43,760 --> 00:12:45,880
-Jainkoak goarda.
-Baxu egin huen.

224
00:12:46,720 --> 00:12:49,400
Nik hirekin hitz egin nahi nian
eta ez nauk batere damu.

225
00:12:50,360 --> 00:12:53,280
Semea berreskuratu nahi baduk,
nirekin konta ezak.

226
00:12:54,120 --> 00:12:55,800
Ez zekiat zer egin ume horrekin.

227
00:12:56,280 --> 00:12:59,400
Hasteko, ez ezak umetzat tratatu.

228
00:13:01,240 --> 00:13:03,720
Maria Luisarekin
hitz egin beharko dut lehendabizi.

229
00:13:04,640 --> 00:13:05,960
Hori hik ikusiko duk.

230
00:13:07,720 --> 00:13:09,520
Eta bitartean hona etortzen bazaik,

231
00:13:09,600 --> 00:13:12,520
luzatu egiok pixka bat kontua,
guk erabaki beharko diagu.

232
00:13:12,600 --> 00:13:15,000
Lasai, hori nire kontu.
Nik konponduko diat hori.

233
00:13:16,560 --> 00:13:20,360
Hau badakik niri esatea
asko kostatzen zaidala, baina...

234
00:13:21,480 --> 00:13:24,040
Bihar goizean etor hadi
lehenengo orduan etxera

235
00:13:24,120 --> 00:13:25,720
eta hitz egingo diagu lasaiago.

236
00:13:25,800 --> 00:13:26,800
Eta Maria Luisa?

237
00:13:27,160 --> 00:13:29,640
-Hori uztak nire kontu.
-Hik uste duk?

238
00:13:29,720 --> 00:13:31,960
Hitz eginda gauzak
konpontzen dituk, Joxe Mari.

239
00:13:32,040 --> 00:13:33,200
Beno, eta...

240
00:13:34,680 --> 00:13:36,480
Pilarrek etorri nahi badu...

241
00:13:36,560 --> 00:13:38,600
-Pilar ere bai?
-Bai, bai.

242
00:13:39,920 --> 00:13:42,080
Maria Luisa konbentzituko diat.

243
00:13:42,280 --> 00:13:44,960
Ba han izango gaituk,
Pilarrek gustura hartuko dik.

244
00:13:45,040 --> 00:13:47,680
Beno ba, eskerrik asko, Martin
eta bihar arte.

245
00:13:47,760 --> 00:13:48,760
Aio, Joxe Mari.

246
00:13:58,200 --> 00:14:00,600
Begira, hemen duzu
atzo agindu nizun liburua.

247
00:14:00,680 --> 00:14:03,600
"Egunez parke batean",
begira ze polita den.

248
00:14:04,040 --> 00:14:07,560
Hemen marmelada-poto bat
protagonistaren buru gainera,

249
00:14:07,640 --> 00:14:09,120
eta hemen begira,

250
00:14:09,200 --> 00:14:11,040
mutil hau min hartuta.

251
00:14:12,120 --> 00:14:15,240
Joe ama, baina liburu hori
irakurrita daukat!

252
00:14:15,320 --> 00:14:16,520
Nik ere bai.

253
00:14:16,600 --> 00:14:19,680
Bai, baina liburu politak
behin eta berriz irakurtzekoak dira.

254
00:14:19,760 --> 00:14:23,120
Begira,
hemen amonaren ordez otsoa dago.

255
00:14:23,200 --> 00:14:27,960
Bai, baina atzo aitona Gregoriok
komikiak erosi zizkigun.

256
00:14:28,680 --> 00:14:31,560
-Eta horiek irakurtzen ari gara.
-Komikiak?

257
00:14:31,640 --> 00:14:34,040
Noski, aitona Gregoriok.

258
00:14:34,120 --> 00:14:36,480
Ba lehenago esatea zenuen, bihotza,

259
00:14:36,560 --> 00:14:39,640
ama ero moduan ibili da
liburua ezin bilaturik.

260
00:14:40,000 --> 00:14:44,520
Ama, gaur etxera etortzerik bai
Olatzek lo egitera?

261
00:14:44,600 --> 00:14:46,600
Ez, gaur ez, bihotza;
beste egun batean.

262
00:14:46,720 --> 00:14:49,720
Gaur ere aitona Gregoriorekin
egin beharko duzu lo.

263
00:14:49,800 --> 00:14:52,880
Joe ama, baina esan zenuen
hiru egun eta bale.

264
00:14:53,200 --> 00:14:54,800
Baina azkena izango da.

265
00:14:54,880 --> 00:14:57,400
Baina zer esaten ari da
gure Ainhoatxo?

266
00:14:57,480 --> 00:14:59,720
-Aitona!
-Aitona ez du batere maite.

267
00:14:59,800 --> 00:15:01,960
Bai, pila bat maite zaitut!

268
00:15:03,920 --> 00:15:05,000
Kaixo, Olatz.

269
00:15:05,320 --> 00:15:06,640
Eta orduan...

270
00:15:07,400 --> 00:15:10,200
Nik Olatzekin egin nahi dut lo,

271
00:15:10,280 --> 00:15:13,760
orduan etxean geldituko naiz
lo egiten, bale?

272
00:15:14,760 --> 00:15:18,200
Ez nekien logika horren gazterik
irakasten zitzaienik orain.

273
00:15:18,280 --> 00:15:20,400
Begira, badakizu zer egingo dugun?

274
00:15:20,480 --> 00:15:23,680
Olatzen amarekin hitz egingo dut
eta esango diot aste honetan

275
00:15:23,760 --> 00:15:25,960
egun batean ez,
birritan etortzeko lotara.

276
00:15:26,040 --> 00:15:29,240
Bale! Eta txokolatezko flanak
egingo dituzu?

277
00:15:29,320 --> 00:15:32,000
-Bale.
-Eta esnegainezko txapelarekin?

278
00:15:32,080 --> 00:15:33,760
-Jakina.
-Bale!

279
00:15:35,680 --> 00:15:38,840
Oraindik logika apur bat
geratzen zain ikasteko.

280
00:15:40,200 --> 00:15:41,200
Eseri.

281
00:15:48,520 --> 00:15:51,160
Egia esan, Maria Luisarena
iruditzen zait logikoena,

282
00:15:51,240 --> 00:15:52,440
baina Joxe Mari?

283
00:15:52,520 --> 00:15:54,240
Logikak ere baditu bere akatsak.

284
00:15:54,320 --> 00:15:56,120
Bai, baina eginahalak eginda ere,

285
00:15:56,200 --> 00:15:59,200
ez dut imajinatzen Joxe Mari
bideo-dendan eta patxadaz.

286
00:15:59,320 --> 00:16:01,960
Nik ez nuen imajinatzen
patxadaz inon egon zitekeenik

287
00:16:02,040 --> 00:16:03,240
ni aurrean egonda.

288
00:16:04,200 --> 00:16:08,120
Eta gainera, nondik nora ni
gonbidatzeko nahi bapateko hori?

289
00:16:08,200 --> 00:16:11,160
Harriak ere biguntzen dira, Pilar,
biguntzen.

290
00:16:11,640 --> 00:16:14,600
Dudarik gabe,
aurrerapauso nabarmena da hau.

291
00:16:15,560 --> 00:16:19,680
-Egia esan, zuek bazenuten ordua.
-Gauzak bere garaian agertzen dira.

292
00:16:20,280 --> 00:16:22,920
Baina zuona...
Nik ez dut neure burua imajinatzen

293
00:16:23,000 --> 00:16:25,320
horrenbeste denbora
ahizpa batekin hitz egin gabe.

294
00:16:25,400 --> 00:16:28,720
Ba nik ez zaitut imajinatzen inorekin
hainbeste denbora hitz egin gabe.

295
00:16:30,640 --> 00:16:34,200
Dena dela, ikusten duzu
zure aholkuek eta Begoñarenek

296
00:16:34,280 --> 00:16:36,480
bere emaitzak izan dituztela.

297
00:16:36,720 --> 00:16:40,720
Seme-alabekin ez dut konfiantzarik
bildu, baina ilobarekin bai ordea.

298
00:16:40,800 --> 00:16:42,200
Zerbait da.

299
00:16:42,280 --> 00:16:44,600
Eta hori ez da gutxi, e!
Txin-txin!

300
00:16:45,400 --> 00:16:47,000
Ez da gutxi, ez.

301
00:16:47,200 --> 00:16:49,280
Ekin eta jarrai, badakizu.

302
00:16:50,880 --> 00:16:52,280
Aholkuekin jarraituz...

303
00:16:53,200 --> 00:16:56,840
Pilar eta konpainia Aholkularitza
Zerbitzuak ateak zabaltzen ditu.

304
00:16:56,920 --> 00:16:59,960
Zure ustez Xabierri lana
eman behar diot, bai ala ez?

305
00:17:00,920 --> 00:17:05,320
Egin duzuna egin duzu anaiarekin
adiskidetzeko, iloba salbatzeko

306
00:17:05,400 --> 00:17:09,680
ala beste langile bat hartzerik
burutik ere pasa egin ez zaizulako?

307
00:17:09,840 --> 00:17:12,240
Badakizu, azken boladan seme-alaben

308
00:17:12,320 --> 00:17:15,240
eta gurasoen arteko arazoek
kezkatzen naute.

309
00:17:16,680 --> 00:17:18,000
Denetik pixka bat.

310
00:17:18,200 --> 00:17:19,720
Banengoen ba ni...

311
00:17:20,200 --> 00:17:22,720
Eta ez dut langile berririk
hartzeko inongo asmorik.

312
00:17:22,800 --> 00:17:24,680
"Ay, bandido"...

313
00:17:25,400 --> 00:17:27,040
-Txin-txin.
-Txin-txin.

314
00:17:36,400 --> 00:17:39,240
Zuri, gizona, egunen batean kaka
burutik behera egingo dizu.

315
00:17:39,320 --> 00:17:41,840
-Maria Luisa...
-Kaka, horixe.

316
00:17:43,000 --> 00:17:46,280
Harrezkero zergatik ez duzue
herentzia bion artean partitzen?

317
00:17:46,360 --> 00:17:48,120
Horixe besterik ez zaizue falta.

318
00:17:48,200 --> 00:17:52,080
"Kaixo motel", elkarri musu eman
eta hemen ez da ezer gertatu.

319
00:17:52,400 --> 00:17:54,120
Hau diferentea dela ba!

320
00:17:54,360 --> 00:17:56,160
Berriz ere inuzentea zu.

321
00:17:56,240 --> 00:17:59,720
Diferentea nola izango da ba?
Lehengoa eta betikoa da Luzifer.

322
00:18:00,000 --> 00:18:03,960
Martin ahalegin guztia egiten ari da
guri laguntzeko, hori seguru nago.

323
00:18:04,040 --> 00:18:06,640
A, bai? Nola dakizu ba?

324
00:18:08,240 --> 00:18:10,360
Neure burua
ondo ezagutzen dudalako.

325
00:18:11,240 --> 00:18:13,880
Eta hari gauza bera
gertatu balitzaio,

326
00:18:13,960 --> 00:18:15,920
berak bezala jokatuko nukeen nik.

327
00:18:16,040 --> 00:18:19,800
A batek sortu gintuen biok,
ez ahaztu hori sekula.

328
00:18:19,920 --> 00:18:23,520
Aitaren eta semearen,
Katalin zenak barkatuko ahal dit,

329
00:18:23,600 --> 00:18:25,320
a zer parea egin zuen.

330
00:18:25,400 --> 00:18:28,640
Bata gaiztoa
eta bestea, berriz, tontoa.

331
00:18:28,720 --> 00:18:30,400
Nik badakit zer egiten ari naizen.

332
00:18:30,480 --> 00:18:34,120
Zuk jakin beharko duzu,
baina arazoa besteok enteratzea da.

333
00:18:34,400 --> 00:18:36,000
Baina zer gertatzen da orain?

334
00:18:36,320 --> 00:18:38,280
Zure aita erotu egin dela erabat.

335
00:18:38,360 --> 00:18:39,800
Etxea saltzera doala.

336
00:18:40,600 --> 00:18:42,720
-Etxea saltzera?
-Ez ezak kasurik egin.

337
00:18:42,800 --> 00:18:44,280
A, ez?
Zer da ba orduan?

338
00:18:44,840 --> 00:18:47,800
Zure osaba harroputz horrekin
adiskidetzera omen doa.

339
00:18:47,880 --> 00:18:49,600
Hori ez al da etxea saltzea?

340
00:18:49,680 --> 00:18:51,920
Martinek gizalegea erakutsi du
oraingo honetan.

341
00:18:52,000 --> 00:18:54,560
Gizalegea?
Goragalea esan nahiko duzu.

342
00:18:54,640 --> 00:18:56,600
Azken-azkenean, eta istiluak istilu,

343
00:18:56,680 --> 00:18:59,120
erakutsi du Lasatar bat
beti Lasatar bat dela.

344
00:18:59,200 --> 00:19:00,640
Kaka! Horixe!

345
00:19:01,000 --> 00:19:02,440
Eta zuk zer, Gaizka?

346
00:19:02,520 --> 00:19:04,240
Ez al duzu ezer esateko?

347
00:19:05,040 --> 00:19:08,320
Orain premiazkoena
Xabierren arazoa konpontzea da,

348
00:19:08,400 --> 00:19:10,880
eta etxea ekartzen badugu,
orduan eta hobeto.

349
00:19:10,960 --> 00:19:12,280
Mutilak arrazoi du.

350
00:19:12,360 --> 00:19:14,240
Eskerrik asko, aitona.

351
00:19:14,320 --> 00:19:16,320
Arrazoi du, bai, egin duena egiteko,

352
00:19:16,880 --> 00:19:21,760
ze etxe honetara nahi baduzu ekarri,
barkamena eskatu eta kito.

353
00:19:22,000 --> 00:19:23,200
Oso polita...

354
00:19:23,680 --> 00:19:26,560
Orduan orain ere
neu naiz gaiztoa, ezta?

355
00:19:26,640 --> 00:19:30,160
Hara, niregatik egin ezazue
sudur puntan jartzen zaizuena.

356
00:19:30,240 --> 00:19:35,040
Niri berdin zait, baina gero ez hasi
Martin hau dela, beste hau dela...

357
00:19:35,120 --> 00:19:37,320
Etor dadila zure anai
lotsagabe hori,

358
00:19:37,400 --> 00:19:39,520
etor dadila baita ere bere adiskidea

359
00:19:39,600 --> 00:19:42,920
eta etor dadila Maria Santisima ere
etxeko bazterrak nahastera.

360
00:19:43,000 --> 00:19:46,600
Gero izango dira hemen kontuak,
ikusiko duzue, gero izango dira!

361
00:19:56,200 --> 00:19:58,080
Gaur ere lehengusua etortzeko
al duk?

362
00:19:58,160 --> 00:20:00,080
Bai eta kezkatu egiten nauk.

363
00:20:00,440 --> 00:20:03,000
-Bogan ez zegok beste gairik.
-Xabier?

364
00:20:03,080 --> 00:20:06,640
Bai, eta nik dena entzun egiten diat,
baina isildu behar ere...

365
00:20:06,920 --> 00:20:10,440
Ez zekiat ondo egiten ari naizen
Xabier hemen edukita.

366
00:20:10,520 --> 00:20:14,520
Animo, neska. Edonork heure larruan
gauza bera egingo liken.

367
00:20:14,600 --> 00:20:16,160
Ezinean besterik egin.

368
00:20:16,680 --> 00:20:18,320
Ezinean besterik espero.

369
00:20:19,120 --> 00:20:23,160
Eta hireganako espero dituanak
bete dizkiat?

370
00:20:23,640 --> 00:20:24,640
Ez oraindik.

371
00:20:26,600 --> 00:20:28,040
Ez, Amaia, serio.

372
00:20:29,280 --> 00:20:32,960
Ez naun hain gustura egon
neska batekin sekula.

373
00:20:33,040 --> 00:20:36,800
Ba presta hadi, orain artekoa
ez duk ezer izan eta.

374
00:20:36,880 --> 00:20:41,200
Bihar nire jaieguna duk
eta hobe indarrak biltzen badituk.

375
00:20:41,280 --> 00:20:43,160
Espinakarik ba al dun, Olivia?

376
00:20:53,040 --> 00:20:54,640
-Amaia.
-Zer?

377
00:20:55,760 --> 00:20:58,200
Gogoratzen al haiz
lehengo egunean hitz egindakoaz?

378
00:20:58,280 --> 00:20:59,640
Kontrabandoarena.

379
00:21:00,080 --> 00:21:01,080
Bai.

380
00:21:01,360 --> 00:21:03,560
-Harrapatu haute.
-Ez, serio.

381
00:21:04,320 --> 00:21:07,200
-Mesedetxo bat eskatu behar dinat.
-Esan, esan.

382
00:21:08,520 --> 00:21:13,040
Badakin gauza hauek ez direla
oso legalak, inmoralak ere ez gero.

383
00:21:14,040 --> 00:21:16,920
Eta gainera, lan egiten dunan
lekuan lan eginda,

384
00:21:17,000 --> 00:21:18,400
badakit nik ondo...

385
00:21:19,280 --> 00:21:22,800
"Rollo" gutxiago eta hoa harira,
Al Caponetxo.

386
00:21:23,680 --> 00:21:25,960
Hau loteria tokatu zaidana gero.

387
00:21:26,480 --> 00:21:30,840
Kontua da irrati-aparailu bat
jarri behar dudala non edo non

388
00:21:30,920 --> 00:21:32,960
baporeekin harremanetan jartzeko.

389
00:21:33,040 --> 00:21:34,040
Baporeak?

390
00:21:34,160 --> 00:21:36,720
Bai, esan ninan,
Rotterdamera joaten ninduan

391
00:21:36,800 --> 00:21:38,760
tabakoz ipurtzuloraino jarrita.

392
00:21:38,840 --> 00:21:40,320
Eta harrapatzen bahaute, zer?

393
00:21:40,440 --> 00:21:44,720
Ez, listo ugari zebilen inguruan
eta inor aurreratu baino lehen

394
00:21:44,800 --> 00:21:47,760
barkuekin harremanetan jartzea
derrigorrezkoa dun.

395
00:21:47,840 --> 00:21:50,120
Eta nik zer pintatzen diat
istorio horretan?

396
00:21:51,160 --> 00:21:54,240
Begira Amaia, buelta asko
eman zizkionat istorioari

397
00:21:54,960 --> 00:21:57,440
eta iruditzen zait

398
00:21:58,760 --> 00:22:01,080
irratia gordetzeko lekurik onena...

399
00:22:01,160 --> 00:22:02,440
Nire etxea dela.

400
00:22:02,520 --> 00:22:03,760
Ja, ulertzen diat.

401
00:22:03,840 --> 00:22:06,360
-Hau bai neska azkarra gero.
-Eta noiz eta non?

402
00:22:06,440 --> 00:22:10,200
Ba non...
Asmatuko dinagu, eta noiz...

403
00:22:10,280 --> 00:22:12,080
Ba Xabierrek alde egin
bezain pronto.

404
00:22:12,160 --> 00:22:15,000
Felix, hiri logika eskolarik
eman al ditek inoiz?

405
00:22:15,560 --> 00:22:16,560
Zer?