Tfe

Ongi etorri tfe-ren webgunera...

S01E17 - D1_ 17. Hurbilpena.eu.srt

Deskargatu
1
00:00:10,400 --> 00:00:12,720
"Ez da giro Goenkalen,

2
00:00:14,120 --> 00:00:17,200
Lasa anaiak liskarturik daude.

3
00:00:18,760 --> 00:00:22,080
Goenkalek oilategia dirudi

4
00:00:22,160 --> 00:00:26,640
eta Lasa anaiak
elkarri mokoka bizi dira.

5
00:00:28,360 --> 00:00:32,440
Egunetik egunera
Lasatarren itzalera,

6
00:00:32,520 --> 00:00:36,000
hemen bilduko gera

7
00:00:36,080 --> 00:00:40,760
bi oilar harroen legera.

8
00:00:43,560 --> 00:00:46,360
Ziriak ziri Goenkalen

9
00:00:47,000 --> 00:00:50,520
adarjotze benetan mundialak.

10
00:00:52,000 --> 00:00:55,320
Goenkalen, masiaketa da lege

11
00:00:55,400 --> 00:00:59,800
eta Lasa anaiak
matraka eta ziri dabiltza.

12
00:01:01,200 --> 00:01:05,680
Egunetik egunera
Lasatarren itzalera,

13
00:01:05,840 --> 00:01:08,360
hemen bilduko gera

14
00:01:08,440 --> 00:01:13,040
bi oilar harroen legera".

15
00:01:48,880 --> 00:01:50,400
Ez dakit ordea non dagoen.

16
00:01:50,480 --> 00:01:52,480
Ez al da ba, dendan agertu?

17
00:01:52,640 --> 00:01:56,000
Ez, ba. Eta ez zekiat agertu
behar zuen edo lan kontu horrekin

18
00:01:56,080 --> 00:01:58,760
-zer egin behar zuen...
-Eta ezetz esango diozu, noski.

19
00:01:59,040 --> 00:02:00,720
Beno, horretara etorri naiz, ba.

20
00:02:00,960 --> 00:02:02,840
Zuek nahi duzuena egingo dut nik.

21
00:02:02,920 --> 00:02:05,920
Baina, baina...
Non demontre dabil mutil hori?

22
00:02:06,000 --> 00:02:08,680
-Mukizu hori!
-Lagunen baten etxean, seguruena.

23
00:02:08,760 --> 00:02:11,880
Ez, Gaizkak pasa ditu denak
banan-bana...

24
00:02:11,960 --> 00:02:14,720
Eta Xabierrekin egon zenean, zer?
Ez al zion ezer atera?

25
00:02:15,320 --> 00:02:17,560
Betidanik moldatu da ondo
Amaiarekin!

26
00:02:17,640 --> 00:02:21,640
Ai! Baina nola
ez zait niri hori okurritu?

27
00:02:22,480 --> 00:02:25,480
Hori ere nire kontra jarri behar,
ordea. Ezker txarrekoa!

28
00:02:25,800 --> 00:02:27,840
Zera egongo da Amaiaren etxean?

29
00:02:27,920 --> 00:02:29,840
Amaia atzo hemen bertan zen eta!

30
00:02:29,920 --> 00:02:31,720
Xabierretaz hitz egin genuenean.

31
00:02:31,800 --> 00:02:35,000
Entzun beharko dizkit, bai,
kozo nazkante txolin horrek!

32
00:02:35,080 --> 00:02:36,800
Bertan zegoela esaten dizut!

33
00:02:36,880 --> 00:02:38,960
Mahaia ez al zuen ba prestatu, e?

34
00:02:39,040 --> 00:02:41,400
Xabierri bilatzen laguntzeko!

35
00:02:41,720 --> 00:02:44,120
Esker txarrekoa,
eta gainera gezurti ustela!

36
00:02:44,200 --> 00:02:46,320
A, baina ni ez nau engainatuko, e?

37
00:02:46,400 --> 00:02:47,920
Beti esan izan dut!

38
00:02:48,000 --> 00:02:50,040
Gezurti huts-hutsa dela!

39
00:02:50,120 --> 00:02:53,120
Nik ez dut esan
Amaiaren etxean dagoenik, e?

40
00:02:54,240 --> 00:02:57,200
Ai, benetan eskertzekoa
eman didazun pista.

41
00:02:57,280 --> 00:03:01,120
Baina ez da debalde aterako
lotsagabe hori, egin duena jakinda.

42
00:03:01,320 --> 00:03:04,120
Nire burutazio bat
besterik ez da izan, Maria Luisa.

43
00:03:04,200 --> 00:03:08,960
Beti-beti hori zaintzen ibili,
eta gero nolako eskerra, e?

44
00:03:09,040 --> 00:03:12,280
Xabier bere etxean sartuz,
eta guri gezurra esanaz!

45
00:03:12,360 --> 00:03:16,800
Berandutu egin zait, eta honezkero
auzo oso bat pasata behar nuen

46
00:03:16,880 --> 00:03:19,120
nire ditxosozko entziklopediekin.

47
00:03:19,200 --> 00:03:20,200
Segi.

48
00:03:20,280 --> 00:03:23,320
Ea, sarriagotan bisitatzen gaituzun.

49
00:03:23,400 --> 00:03:25,600
Kafetxo bat hartzera
besterik ez bada.

50
00:03:25,680 --> 00:03:28,120
Estimatzen dizut gonbitea,
Maria Luisa.

51
00:03:28,200 --> 00:03:30,560
Beno, hurrena arte,
eta ez gehiegi kezkatu,

52
00:03:30,640 --> 00:03:32,760
Xabier berehala izango duzue
hemen eta!

53
00:03:32,840 --> 00:03:34,560
-Gero arte, Martin.
-Bai, gero arte.

54
00:03:35,280 --> 00:03:39,440
Beno, nik ere badut zereginik
jatetxean eta banoa.

55
00:03:53,160 --> 00:03:54,600
Harrapatu zaitut!

56
00:03:54,680 --> 00:03:56,560
Inuzentea, beldurtu egin nauzu!

57
00:03:56,640 --> 00:03:58,640
-Ai, goiz zabiltza!
-Hain goiz ere?

58
00:03:58,720 --> 00:04:00,280
-Zer ordu da, ba?
-Hamaikak.

59
00:04:00,360 --> 00:04:01,960
Eta bazoaz al dagoeneko?

60
00:04:02,040 --> 00:04:03,880
Gizon lanpetua naiz.
Kaferik?

61
00:04:03,960 --> 00:04:06,160
-Kikara toperaino.
-Ai, niri ez hainbeste, e?

62
00:04:06,240 --> 00:04:08,120
Nerbioetatik jota
jartzen naiz bestela.

63
00:04:08,200 --> 00:04:09,840
Lan bila segituko duzu, noski.

64
00:04:09,920 --> 00:04:13,640
Noski, baina ez da luzerako izango,
gaur bertan bi zita dauzkat.

65
00:04:13,720 --> 00:04:15,920
Ederki! Ia zortea duzun.

66
00:04:16,000 --> 00:04:18,560
Benetan lan egin nahi baduk,
hobe luke niri eskatzea.

67
00:04:18,640 --> 00:04:19,640
Hiri?

68
00:04:19,720 --> 00:04:21,920
Ez nekien enplegu-agentziarik
jarrita zenuenik.

69
00:04:22,000 --> 00:04:25,200
Lan gogorraren beldur izan ezean,
arrantza ez da ofizio txarra.

70
00:04:25,280 --> 00:04:29,120
Eta patroi batzuek, nik eskatuta
bada, seguru hartzen zaituztela.

71
00:04:29,200 --> 00:04:30,400
Arrantzan?

72
00:04:30,480 --> 00:04:34,240
Beno, gaurkoak ez bazaizkit
ateratzen... agian.

73
00:04:34,840 --> 00:04:36,840
Beno, ez nuke berandu iritsi nahi.

74
00:04:37,080 --> 00:04:38,320
Xabier, gauza bat.

75
00:04:38,400 --> 00:04:40,880
Ainhoa derrigorrez ekarri
behar dut etxera,

76
00:04:41,880 --> 00:04:44,520
eta zu bilatzeko laguntza
eskatu didate zure gurasoek.

77
00:04:44,960 --> 00:04:46,520
-Ez da egoera...
-Lasai, Amaia.

78
00:04:46,600 --> 00:04:48,200
Moldatuko naiz nola edo hala.

79
00:04:57,440 --> 00:04:59,320
Gaizkiulertuak gaizki ulertu.

80
00:04:59,400 --> 00:05:01,520
Errazagoa duk testamentuaz
hitz egitea

81
00:05:01,600 --> 00:05:03,480
semearekin asmatzea baino, motel.

82
00:05:03,560 --> 00:05:04,720
Bai, horixe.

83
00:05:05,120 --> 00:05:07,440
Nirea hor dabilek,
Anerekin eta Karlosekin,

84
00:05:07,520 --> 00:05:08,800
saiatu eta saiatu.

85
00:05:08,880 --> 00:05:11,600
-Eta?
-Ba hori, batere ez.

86
00:05:13,560 --> 00:05:16,000
Izugarri ederra egiten dik
kafea gure Maria Luisak.

87
00:05:16,080 --> 00:05:17,160
Nahi beste pixka bat?

88
00:05:17,880 --> 00:05:20,000
Eta mundu guztiak
gauza bera esaten zidak,

89
00:05:20,080 --> 00:05:23,320
denbora gehiegi ibili naizela
haiekiko axolagabe.

90
00:05:24,680 --> 00:05:27,240
Ez haiz ba ibiliko hor barrena,

91
00:05:27,320 --> 00:05:30,240
seme alabei buruz aholku eske, ala?

92
00:05:30,800 --> 00:05:31,800
Bai, zera.

93
00:05:31,880 --> 00:05:33,680
Nahiko aholkulari bazeukaat etxean.

94
00:05:33,760 --> 00:05:34,960
Eta etxe ondoan.

95
00:05:36,240 --> 00:05:37,440
Zer ziok?

96
00:05:38,640 --> 00:05:40,000
Zer ziok Begoñak?

97
00:05:40,080 --> 00:05:41,920
Hi, bale, bale! Bale, hi!

98
00:05:42,280 --> 00:05:44,400
Nik goizean hartzen diat eztia.

99
00:05:44,480 --> 00:05:45,480
Barkatu.

100
00:05:46,520 --> 00:05:48,280
Begoña ezagututa badakik,

101
00:05:49,040 --> 00:05:51,360
Begoñak ez zekik gauzak
gaizki joatea zer den.

102
00:05:51,880 --> 00:05:53,480
Hirekin ezagutu zian hori.

103
00:05:54,880 --> 00:05:57,240
Zuen matrimonioaz ari nauk, motel.

104
00:05:57,840 --> 00:06:02,200
Saiatuta ezin diat ulertu nola,
zergatik, separatu zineten.

105
00:06:02,440 --> 00:06:04,360
-Ezin diat ulertu.
-Nik ere, ez pentsa.

106
00:06:05,040 --> 00:06:07,560
Seme alabekin asmatzea
zaila dela esan duk,

107
00:06:07,640 --> 00:06:10,560
ba zailtasun hori ez duk ezer
bikote barnekoen aldean.

108
00:06:11,640 --> 00:06:13,120
Niri esango didak hori...

109
00:06:13,200 --> 00:06:14,200
Zer, ba?

110
00:06:14,680 --> 00:06:16,400
Maria Luisarekin arazoren bat?

111
00:06:16,760 --> 00:06:18,520
Maria Luisarekin?
Ez, motel.

112
00:06:19,360 --> 00:06:22,840
Beno, bere perfekzio zaletasun hori
izango ez balitz...

113
00:06:23,160 --> 00:06:26,280
Beti zegok hain urduri,
eta den-dena kontrolatu behar hori...

114
00:06:26,640 --> 00:06:29,880
Ez, baina baratxuria baino
finagoa duk, gure Maria Luisa.

115
00:06:29,960 --> 00:06:31,400
Pentsatzen nian ba...

116
00:06:33,280 --> 00:06:36,080
Ei, baratxuriak baino finagoa
izango duk,

117
00:06:36,160 --> 00:06:38,280
baina pattar pixka bat
ateratzea ahaztu zaio!

118
00:06:39,360 --> 00:06:42,320
Zer hartuko diagu,
pattarra, edo cognaca, edo?

119
00:06:42,400 --> 00:06:44,200
Nahi duana atera ezak.

120
00:06:44,280 --> 00:06:46,520
-Cognaca aterako dut.
-Bai, atera ezak.

121
00:06:51,760 --> 00:06:54,200
Honezkero Maria Luisa
ez din aldatuko,

122
00:06:55,360 --> 00:06:57,880
eta ni ohiturak

123
00:06:58,440 --> 00:07:00,760
erabat erraztu dit bizitza.

124
00:07:04,560 --> 00:07:05,960
Hiri lehenago ere...

125
00:07:07,200 --> 00:07:09,000
hamabost tantutan uzten nituan,

126
00:07:09,760 --> 00:07:11,240
eta orduan zuan zorotik egiten.

127
00:07:11,680 --> 00:07:14,280
Orain ez dut uste bost
baino gehiago egingo ukeenik.

128
00:07:14,360 --> 00:07:16,040
Nirekin frontoian topo eginda.

129
00:07:16,120 --> 00:07:18,760
-Zer, benetan probatu nahi duk?
-Bai, horixe.

130
00:07:18,840 --> 00:07:21,840
Esan huen ba hainbeste ikasiko
Ameriketan, ezta?

131
00:07:21,920 --> 00:07:25,240
Beno, hi behintzat azkar asko kikildu
hintzen haruntza joan aurretik.

132
00:07:25,680 --> 00:07:28,560
Bai, ez nian garbi ikusten hura.

133
00:07:28,640 --> 00:07:30,520
Ezta hemengoarekin konformatu.

134
00:07:33,440 --> 00:07:36,920
Gogoratzen al haiz hango
itsasontziko sukaldariarekin?

135
00:07:37,560 --> 00:07:41,840
Bai, motel! Herriko saski
txapelketan parte hartu zuena!

136
00:07:42,440 --> 00:07:45,200
"Zuentzat txuleta onenak, Dio!

137
00:07:45,920 --> 00:07:48,080
Baina apustua galtzen
baldin baduzue...".

138
00:07:49,120 --> 00:07:51,480
E, itxaron, nola esaten zuen?
Aber...

139
00:07:51,840 --> 00:07:55,880
Bai! "Eta apustua galtzen baduk,
zuen barrabilak

140
00:07:55,960 --> 00:07:59,000
tomate saltsan gisatuta jarriko
dizkiat, igandeko otordurako!".

141
00:07:59,080 --> 00:08:00,080
Joe!

142
00:08:00,600 --> 00:08:02,880
-Ez zituan garai samurrak hala ere.
-Ez...

143
00:08:05,040 --> 00:08:07,640
Ba hor zebiltzak,
Gaizka eta Xabier,

144
00:08:08,280 --> 00:08:10,160
hemen Goiburuko frontoi guztietan,

145
00:08:10,240 --> 00:08:12,600
saski partidu guztiak ikusten.

146
00:08:12,680 --> 00:08:14,120
Zortea hiretzat.

147
00:08:14,600 --> 00:08:18,160
Nireak ordea, ez saski-zale
eta ez guraso zale.

148
00:08:18,800 --> 00:08:21,440
Ei! Aise pasa zaiat denbora!

149
00:08:21,800 --> 00:08:24,000
Hi, martxa diat, Jose Mari.

150
00:08:24,600 --> 00:08:26,800
Madrilera joan beharra zeukaat,
eta...

151
00:08:27,160 --> 00:08:29,320
Zertxobait zeukaat egiteko aurretik.

152
00:08:29,400 --> 00:08:30,720
Madrilera? Zertara?

153
00:08:31,040 --> 00:08:33,040
Bai, motel.
Ez zekiat zer demontre dela,

154
00:08:33,120 --> 00:08:35,040
Ameriketako enbaxadatik
deitu zidatek.

155
00:08:35,120 --> 00:08:38,480
Agentzia demonio haren
ondorio guztiak direla,

156
00:08:38,560 --> 00:08:41,640
norbaiti zor niola dirua
edo ez zekiat, horrelako zerbait.

157
00:08:41,920 --> 00:08:43,240
Beno, orduan.

158
00:08:43,320 --> 00:08:44,800
Eta ez dadila ezer izan.

159
00:08:44,880 --> 00:08:46,320
Bueltakoan kontako didak.

160
00:08:46,400 --> 00:08:47,400
Bai.

161
00:08:47,480 --> 00:08:49,880
Ea, gure arazoa ere
konpontzen hasten garen.

162
00:08:50,640 --> 00:08:52,120
Beno, Jose Mari, aio.

163
00:08:55,840 --> 00:08:58,400
Hauteskundeen ondoren,
orain paktoak.

164
00:09:04,680 --> 00:09:07,560
-"Vois-là"!
-Hori al da ditxosozko irratia?

165
00:09:07,680 --> 00:09:08,680
Hauxe!

166
00:09:08,840 --> 00:09:09,960
Polita da.

167
00:09:10,040 --> 00:09:12,720
-Funtzionatuko al du?
-Entzuten al da Euskal Irratia?

168
00:09:13,280 --> 00:09:16,960
Ez ezak txorakeriarik esan!
Itsasontziekin hitz egiteko dun hau!

169
00:09:17,040 --> 00:09:21,040
Nahi duana, baina niri hau
ez zaidak batere gustatzen.

170
00:09:21,120 --> 00:09:24,800
Ba horrelaxe bizi izan gaitun
mendetan eta mendetan euskaldunok.

171
00:09:24,880 --> 00:09:26,080
Aprobetxatu behar genuen!

172
00:09:26,160 --> 00:09:27,960
Kontrabandoa delitua duk!

173
00:09:28,040 --> 00:09:30,320
Horixe duk
nik dakidan gauza bakarra.

174
00:09:30,400 --> 00:09:32,880
Hori eta... beldur naizela.

175
00:09:32,960 --> 00:09:35,920
Ei, delitua, delitua...
Horixe bera esaten zidaten batzuek

176
00:09:36,000 --> 00:09:38,600
estatu batuetan alkohola saltzea
debekatu zutenean.

177
00:09:38,680 --> 00:09:40,400
Eta? Gaur egun, zer?

178
00:09:40,480 --> 00:09:41,480
Zer?

179
00:09:41,560 --> 00:09:44,680
Ba hori, hik ere bourbon batzuk
zerbitzatzen ditun, hala,

180
00:09:44,760 --> 00:09:46,760
-Boga Boga horretan!
-Eta?

181
00:09:47,600 --> 00:09:50,200
Garbi zegon, tabakoaren
kontrabandoa delitua dun,

182
00:09:50,280 --> 00:09:54,600
gaur eta hemen,
baina ez betiko eta edozein tokitan.

183
00:09:54,880 --> 00:09:55,880
Ondo...

184
00:09:56,000 --> 00:09:59,480
Betikoak, bereizten dizkinate,
kontrabandoa eta...

185
00:09:59,720 --> 00:10:02,480
Baina kartzelara joango dena,
hi izango haiz.

186
00:10:02,560 --> 00:10:05,120
Eta martxa honetan,
akaso ni ere bai.

187
00:10:05,200 --> 00:10:07,680
Ezin al duk tramankulu hori
beste nonbait jarri?

188
00:10:07,760 --> 00:10:09,840
Nire etxea ez dun oso segurua!

189
00:10:10,480 --> 00:10:12,800
Gainera,
txakurrek ere zerbait somatu ezkero,

190
00:10:12,880 --> 00:10:14,320
haraxe joango ditun aurrena!

191
00:10:14,400 --> 00:10:16,640
Txakurrak?
Polizia segika al daukak?

192
00:10:17,200 --> 00:10:20,120
Ez, oso denbora gutxirako
baino ez dun izango, tuntuna!

193
00:10:20,440 --> 00:10:22,240
Ez zain ezertxo ere gertatuko!

194
00:10:22,320 --> 00:10:24,680
Begira, lehenbailehen
egin ezak egin beharrekoa,

195
00:10:24,760 --> 00:10:27,520
eta lehenbailehen atera tramankulu
hori hemendik, mesedez.

196
00:10:27,600 --> 00:10:29,280
Kartzela, besterik ez nuen behar...

197
00:10:29,360 --> 00:10:31,600
Gehiegi maite haut kalterik egiteko!

198
00:10:32,720 --> 00:10:34,280
Bazekiat, laztana.

199
00:10:34,880 --> 00:10:35,880
Bazekiat.

200
00:10:36,840 --> 00:10:38,720
Hortaz, kutxararik ez, ezta?

201
00:10:38,800 --> 00:10:40,720
Zuretzat agian bai,

202
00:10:40,800 --> 00:10:44,720
Parisen zintzo zintzo prestatu zinen
Vichyssoise bat sardeskaz jatera.

203
00:10:45,160 --> 00:10:48,800
Behin gertatuko, eta...
Eta zer demontre jakingo nuen nik!

204
00:10:48,880 --> 00:10:52,040
-Jateko zela hura!
-Bale, bale! Bero jauna!

205
00:10:52,120 --> 00:10:54,480
Zera da, Xabierren gorabehera
ditxosozko hori

206
00:10:54,560 --> 00:10:56,280
sartuta daukat ez dakit noraino.

207
00:10:56,360 --> 00:10:58,600
Aspaldian nengoen ni
etxetik mila leguatara

208
00:10:58,680 --> 00:11:00,640
zure koinata
horren alaba izanez gero.

209
00:11:00,720 --> 00:11:02,640
Beno,
errazago da horrelakoak esatea,

210
00:11:02,720 --> 00:11:04,840
seme-alabak egoki hezitzea baino.

211
00:11:04,920 --> 00:11:06,880
Ez dakizu norainoko arazoa den hori.

212
00:11:07,240 --> 00:11:09,200
Ez, ezta jakingo ere martxa honetan.

213
00:11:09,280 --> 00:11:11,160
Zure zain gelditu ezkero behintzat...

214
00:11:11,240 --> 00:11:12,920
Beno, ez hasi, e!

215
00:11:13,000 --> 00:11:15,440
Oraingoan ni naiz hortaz
hitz egin nahi ez duena.

216
00:11:15,520 --> 00:11:17,760
Zure alabaren zain gaude,
gogoratzen?

217
00:11:18,760 --> 00:11:19,800
Baina...

218
00:11:19,880 --> 00:11:20,960
Pilar!

219
00:11:23,840 --> 00:11:25,160
Berandu al da?

220
00:11:25,560 --> 00:11:28,000
Ez, puntu-puntuan, neska.
Orain hasteko ginen.

221
00:11:28,080 --> 00:11:29,080
Ekarri, ekarri.

222
00:11:29,600 --> 00:11:30,760
Ei!

223
00:11:31,360 --> 00:11:33,480
Eguerdi on, Ane,
asko ikasi duzu?

224
00:11:33,560 --> 00:11:34,960
Hortaz hitz egin nahi nuen.

225
00:11:35,040 --> 00:11:36,920
Zer, bihar ba al zoaz azkenean?

226
00:11:37,360 --> 00:11:38,920
Ni? Ba, bai.

227
00:11:39,000 --> 00:11:40,000
Baina...

228
00:11:40,080 --> 00:11:42,880
A, orduan hemen geldituko naiz
zu kanpoan zauden bitartean.

229
00:11:44,080 --> 00:11:47,240
Gure etxean ez dago ez lanik
ez lorik egiterik,

230
00:11:47,320 --> 00:11:49,320
Anaren hautsa eta zikinkeria...

231
00:11:49,920 --> 00:11:52,040
Ama ere hotel batean
joaten da lo egitera.

232
00:11:53,040 --> 00:11:56,240
Beno, ni kanpora joan gabe ere
libre duzu etortzea, badakizu.

233
00:12:07,160 --> 00:12:09,280
Ez dago ba erregalatzeko,
gure Xabier.

234
00:12:09,360 --> 00:12:11,680
Erregalatzeko?
Salgai balego ere merke ez!

235
00:12:12,280 --> 00:12:13,920
Gordinik jateko modukoa.

236
00:12:14,000 --> 00:12:16,000
Oso-osorik ere, mutil katxarroa!

237
00:12:16,080 --> 00:12:19,560
Hire katxarro horiek ere ez ditun
batere txarrak, WonderBra, akaso.

238
00:12:19,640 --> 00:12:21,320
Enfin, garagardorik nahi?

239
00:12:21,400 --> 00:12:24,640
Bai, ekar ezazu,
zerbaitekin freskatu beharko dugu.

240
00:12:24,720 --> 00:12:27,240
-Txapas, bi garagardo.
-Egina zegon hori!

241
00:12:27,320 --> 00:12:30,000
Ez da hain zaila, motel.
Zerbait aurkitu duzu, ala?

242
00:12:30,080 --> 00:12:32,680
-Arrantzale hasiko haiz?
-Arrantzale?

243
00:12:33,080 --> 00:12:34,520
Ez duzu lan erraza aukeratu!

244
00:12:34,600 --> 00:12:36,600
Halakoxea da bai, bizitza.
Batzuk arrantzan

245
00:12:36,680 --> 00:12:39,400
eta beste batzuk beraiek
ikertutakoarekin negozioak egin...

246
00:12:39,480 --> 00:12:42,920
Hara! Eskabetxearen erregea!
Eskeerrak zure aitari,

247
00:12:43,000 --> 00:12:46,400
bestela sardinak ere lorontzi batean
landatzeko gai izango zinen!

248
00:12:47,760 --> 00:12:50,480
A zer moskoa, hi!
Goazen Sararenera!

249
00:12:52,760 --> 00:12:55,240
Sara, gure Xabier
arrantzale sartuko zaigu!

250
00:12:55,880 --> 00:12:57,560
-Arrantzale?
-Arrantzale.

251
00:12:59,040 --> 00:13:01,760
Arrantza egiten duena, arrantzale!

252
00:13:04,080 --> 00:13:06,120
Txapas, zoaz popatik!

253
00:13:06,280 --> 00:13:07,800
Eta arrasteroak binaka, e?

254
00:13:07,880 --> 00:13:09,280
Eta bolantarik ez!

255
00:13:09,440 --> 00:13:11,600
-Ez!
-Hori ez.

256
00:13:16,000 --> 00:13:17,680
Madrilera dihoala?

257
00:13:17,760 --> 00:13:19,640
Eta zertara, jakin badaiteke?

258
00:13:19,800 --> 00:13:21,600
Ameriketako kontuak nonbait.

259
00:13:21,680 --> 00:13:23,160
Ameriketako kontuak?

260
00:13:23,240 --> 00:13:25,920
Bai, emakumea. Han izan zuen
iportazio, esportazio...

261
00:13:26,200 --> 00:13:28,360
Negozioak, horrelako zerbait.

262
00:13:28,680 --> 00:13:30,800
Auskalokoak eta bi egingo zituen han.

263
00:13:31,280 --> 00:13:33,960
Libre izango da ba
negozioak okertzea, ba!

264
00:13:34,040 --> 00:13:35,200
Bera bai okertu!

265
00:13:35,280 --> 00:13:37,920
Bestela ez zion Begoñak
aldamenetik alde egingo!

266
00:13:38,000 --> 00:13:39,440
Hori ere ba al dugu?

267
00:13:39,800 --> 00:13:42,840
Ba nik dakidala,
ados jarrita apartatu ziren!

268
00:13:42,920 --> 00:13:44,520
Ados jarrita, ados jarrita...

269
00:13:45,040 --> 00:13:47,720
Amu galantak irensten
ditu gizon honek!

270
00:13:48,280 --> 00:13:50,800
Ez al da hala, kutun hori?

271
00:13:50,880 --> 00:13:53,840
Hala ere, zoriontasuna poltsa
potoloagoan nahi izaten du

272
00:13:53,920 --> 00:13:55,440
meharra baino, jakina!

273
00:13:55,640 --> 00:13:58,880
Hara! Orain berriz kezkatzen
ari zaigu gure gizona,

274
00:13:58,960 --> 00:14:01,120
alproja horren egoera ekonomikoaz.

275
00:14:01,200 --> 00:14:03,640
Pasa dira liskarraren garaiak,
eta nork daki, ba,

276
00:14:03,720 --> 00:14:04,960
agian hemendik aurrera...

277
00:14:05,040 --> 00:14:07,080
Bai, antza ematen dizu
nondik nora zoazen,

278
00:14:07,160 --> 00:14:10,280
azkenean amak agindutakoa ere
hankaz gora botatzeko kapaza zara!

279
00:14:10,400 --> 00:14:12,760
Zeinek aipatu du hemen
testamentuarena?

280
00:14:13,400 --> 00:14:15,440
Bestelako konponketak ere badira!

281
00:14:16,000 --> 00:14:17,640
Hitzeko gizonen artean, behintzat!

282
00:14:17,720 --> 00:14:20,760
Bai, azkenean santu hutsa
izango da memelo hori!

283
00:14:20,840 --> 00:14:25,080
Ai, San Martin Lasa,
alproja guztien patroia!

284
00:14:25,160 --> 00:14:27,240
Ze santu eta ze txikilikuarto?

285
00:14:27,320 --> 00:14:29,840
Hori nire anaia da,
nire anai bakarra, e!

286
00:14:29,920 --> 00:14:31,480
-Bai, bai.
-Gogoratzen?

287
00:14:31,560 --> 00:14:34,480
Eta itsura ematen du zure semea
baino gehiago kezkatzen zaituena.

288
00:14:34,560 --> 00:14:36,560
Ai! Nik lagunduko dizut!

289
00:14:36,640 --> 00:14:39,400
Nik lagunduko dizut, anai maitea!

290
00:14:39,480 --> 00:14:41,680
Bai, horixe! Poltsa husten!

291
00:14:48,520 --> 00:14:50,040
Pelikulak gustatzen ez, ala?

292
00:14:51,000 --> 00:14:53,160
Bero gehiegi zinean sartzeko.

293
00:14:53,240 --> 00:14:54,520
Arrazoi duzu.

294
00:14:55,440 --> 00:14:59,920
Gainera, koadrila handiegia da
lasai hitz egin ahal izateko.

295
00:15:00,480 --> 00:15:01,680
Lasai hitz egin?

296
00:15:02,240 --> 00:15:04,840
A, zera,
nik etxetik alde egin izana?

297
00:15:05,400 --> 00:15:08,480
Ba ez pentsa,
ez da kontu goxoa izan.

298
00:15:08,960 --> 00:15:12,280
Ez zaitut hitz egitera behartuko.
Nahi ez baduzu...

299
00:15:12,520 --> 00:15:14,360
Ez, zera...

300
00:15:15,160 --> 00:15:19,360
Ez da... Kontua ez da hori,
baina ez daukat non lo egin.

301
00:15:19,520 --> 00:15:22,040
Eta non eman dituzu ba,
orain artekoak?

302
00:15:22,320 --> 00:15:24,080
Ba... hor barrena.

303
00:15:24,160 --> 00:15:25,560
A, okay.

304
00:15:25,640 --> 00:15:28,640
Ez nizun zure bizitza sentimentalaz
galdetu nahi.

305
00:15:29,120 --> 00:15:31,080
Ez, ez da hori, baina...

306
00:15:32,200 --> 00:15:33,920
Amaiaren etxean egon naiz.

307
00:15:35,360 --> 00:15:37,480
Gehiegi! Zure lehengusinarena!

308
00:15:37,560 --> 00:15:39,520
Bai, baina... bukatu da hura.

309
00:15:39,600 --> 00:15:41,920
Ez diot arazorik sortu nahi.

310
00:15:42,560 --> 00:15:45,240
Gainera, zeru eta lur nago.

311
00:15:46,080 --> 00:15:49,920
Gaurkoa baldin bada arazoa,
neuk konponduko nuke.

312
00:15:50,280 --> 00:15:52,320
Bizitza guztia eskertuko nizuke.

313
00:15:52,400 --> 00:15:54,800
Gaurkoa bakarrik, gehiago ezin.

314
00:15:54,880 --> 00:15:56,640
Bai, gaur besterik ez,

315
00:15:56,920 --> 00:15:59,680
bihar bertan
patroiarekin geratu naiz, eta...

316
00:16:00,200 --> 00:16:02,520
Ontzian lo egiteko
baimena eskatuko diot.

317
00:16:02,600 --> 00:16:05,000
Ontzian lo?
Zu bai ausarta!

318
00:16:06,240 --> 00:16:08,400
Buelta bat ematera joango gara?

319
00:16:09,400 --> 00:16:10,480
Edo bi.

320
00:16:12,360 --> 00:16:13,360
Txapas.

321
00:16:15,120 --> 00:16:16,640
-Gero arte!
-Agur!

322
00:16:22,440 --> 00:16:24,680
Telefonoz deitzea ere pentsatzen du,
baina.

323
00:16:25,640 --> 00:16:26,640
Deitu? Zeini?

324
00:16:27,080 --> 00:16:28,400
Zeini izango da, ba?

325
00:16:28,480 --> 00:16:30,080
Amaia txolin horri!

326
00:16:32,080 --> 00:16:33,720
Baina ikusiko du bihar, e?

327
00:16:33,800 --> 00:16:37,120
Ez zaio aurrerantzean ahaztuko
ni ezin nauela horrela tratatu.

328
00:16:38,200 --> 00:16:40,600
Baina hormarekin hitz egiten ari
al naiz ni, ala?

329
00:16:42,000 --> 00:16:45,120
Entzuten dizut, ama,
baina zer nahi duzu nik esatea?

330
00:16:45,200 --> 00:16:47,240
Hori da, jarri zu ere nire kontra!

331
00:16:47,800 --> 00:16:51,240
Hara, ama, hasteko ez dakigu Xabier
Amaiarenean dagoen.

332
00:16:51,320 --> 00:16:54,600
Eta besteko, han baldin badago
ez da Xabierrentzat lekurik okerrena!

333
00:16:54,680 --> 00:16:57,960
Baina Amaiak niri segituan
esan beharrean isildu egin du!

334
00:16:58,040 --> 00:17:00,640
Suge gorri baten atzera,
atzetik koska egiteko!

335
00:17:03,400 --> 00:17:06,080
"Carolina, de nuevo embarazada".

336
00:17:06,720 --> 00:17:09,520
A, baina ez dakizu gaurko onena!

337
00:17:10,120 --> 00:17:11,280
Berehala jakingo dut.

338
00:17:11,360 --> 00:17:12,920
Hego haizeak jota edo,

339
00:17:13,000 --> 00:17:17,080
zure aitak Martinekin eztabaidatu
egin nahi du herentzia.

340
00:17:17,360 --> 00:17:18,880
Osabarekin eztabaidatu!

341
00:17:18,960 --> 00:17:20,560
O! Hamaika ikusteko!

342
00:17:21,320 --> 00:17:24,560
Jainkoak salba nazala, baina
sorginduta daukat familia osoa.

343
00:17:24,640 --> 00:17:26,880
Jo, ama, mesedez,
ez horrela hasi, e!

344
00:17:28,440 --> 00:17:30,920
Zurekin konta nezakeela uste nuen,
eta hara!

345
00:17:31,760 --> 00:17:34,320
Zuregatik sakrifikatu,
eta besteak bezain...

346
00:17:34,920 --> 00:17:36,480
Haize-txoroa!

347
00:17:36,560 --> 00:17:37,960
Ai, Maria Luisa...

348
00:17:38,760 --> 00:17:41,240
Pekatu handia egin behar izan duzu,
halako...

349
00:17:41,320 --> 00:17:43,320
Halako penitentzia merezi izateko.

350
00:17:43,800 --> 00:17:47,440
Lasaitasun pixka bat ere ez
zaigu gaizki etorriko, ezta, ama?

351
00:17:47,520 --> 00:17:49,280
-Bai.
-Ez gauzei aurre hartu!

352
00:17:49,360 --> 00:17:51,480
A! Baina hori bai, e?

353
00:17:51,560 --> 00:17:54,840
Gauzak gaizki zihoazenean,
denak Maria Luisarena.

354
00:17:55,400 --> 00:17:56,960
Maria Luisak eskola gutxi,

355
00:17:57,040 --> 00:17:59,400
baina asko baino argiagoa da!

356
00:18:00,040 --> 00:18:01,840
Txoriburuak halakoak...

357
00:18:02,600 --> 00:18:04,520
Begira bestela zure aitari, e?

358
00:18:04,600 --> 00:18:06,400
Xabier falta, eta bera zer?

359
00:18:06,480 --> 00:18:08,040
Lagunekin txikiteoan!

360
00:18:09,840 --> 00:18:11,720
Lasai, ama. Lasai.

361
00:18:12,400 --> 00:18:14,920
Horrela jarraitzen baduzu,
gaixotu egingo zara.

362
00:18:15,440 --> 00:18:18,120
-Noski!
-Benga, benga, benga...

363
00:18:23,960 --> 00:18:24,960
Kaka!

364
00:18:26,600 --> 00:18:29,000
Bale, baina afaldu ondoren,
bonboiak.

365
00:18:29,080 --> 00:18:30,920
Orain afaldu, eta gero...

366
00:18:31,000 --> 00:18:32,680
Felix, oraindik...

367
00:18:32,760 --> 00:18:35,120
Begira Ainhoa,
hau da lehen esan dizudan laguna.

368
00:18:35,200 --> 00:18:37,040
-Kaixo.
-Kaixo.

369
00:18:38,320 --> 00:18:39,800
Zer da hori?

370
00:18:40,120 --> 00:18:43,360
Ba...
Ba al dakizu elektrizitatea zer den?

371
00:18:44,760 --> 00:18:48,520
Bai, jakina! Lanparan eta entxufean
dagoen gauza hori.

372
00:18:48,600 --> 00:18:51,480
Ba tramankulu honek lanparan
eta entxufean dagoen gauza hori

373
00:18:51,560 --> 00:18:52,760
konpontzen du.

374
00:18:52,840 --> 00:18:55,000
Baina erreminta batzuk falta ditut.

375
00:18:55,720 --> 00:18:59,040
Hortaz, nire gelako lanpara konpondu
dezake horrek?

376
00:18:59,120 --> 00:19:01,880
Zure gelako lanpara?
Neronek konponduko nizuke hori.

377
00:19:01,960 --> 00:19:03,000
Etorri orduan!

378
00:19:06,600 --> 00:19:08,360
-Amaia!
-Zer da?

379
00:19:08,920 --> 00:19:11,040
Fusibleren bat ba al daukazu?

380
00:19:11,760 --> 00:19:12,960
Fusiblea?

381
00:19:13,040 --> 00:19:14,720
Baietz uste dut, itxaron!

382
00:19:22,600 --> 00:19:27,400
Ez dakit zure ahizparen etxera
iristeko gai izango garen.

383
00:19:27,480 --> 00:19:28,480
Zeba?

384
00:19:29,280 --> 00:19:30,280
Zeba?

385
00:19:30,400 --> 00:19:32,920
Garagardo putzu galanta
egina gaude eta!

386
00:19:35,840 --> 00:19:38,720
-Melokotoia baino leunagoa!
-Gustatzen?

387
00:19:39,320 --> 00:19:41,120
Zorabiatzeko modukoa.

388
00:19:41,920 --> 00:19:44,480
Disimulatu beharko dugu,
bestela...

389
00:19:44,960 --> 00:19:49,720
zure ahizpak etxean ez gaitu...
etxetik botako gaitu!

390
00:19:49,960 --> 00:19:51,360
Lasai, motel.

391
00:19:51,760 --> 00:19:53,520
Botako gaitu?

392
00:19:55,480 --> 00:19:59,600
Ez nauzu bakarrik utziko ezezagun
batzuen etxean, ezta?

393
00:19:59,680 --> 00:20:02,400
A! Horixe baietz,
zer uste zenuen ba?

394
00:20:03,240 --> 00:20:04,640
Badakizu zer?

395
00:20:04,720 --> 00:20:08,040
Melokotoiak politagoak dira gauez.

396
00:20:13,040 --> 00:20:15,840
Ea, goazen ba, hemen...

397
00:20:15,920 --> 00:20:19,400
Hemendik kalean beherago, ez?

398
00:20:19,600 --> 00:20:22,400
Beno, baina ez lotan hartu,
poxpolotxoa!

399
00:20:22,480 --> 00:20:23,480
Bale.

400
00:20:24,840 --> 00:20:25,840
Benga!