Tfe

Ongi etorri tfe-ren webgunera...

S01E18 - D1_ 18. Estreinekoak.eu.srt

Deskargatu
1
00:00:10,320 --> 00:00:12,600
"Ez da giro Goenkalen,

2
00:00:13,760 --> 00:00:17,120
Lasa anaiak liskarturik daude.

3
00:00:18,640 --> 00:00:21,960
Goenkalek oilategia dirudi

4
00:00:22,040 --> 00:00:26,840
eta Lasa anaiak
elkarri mokoka bizi dira.

5
00:00:28,040 --> 00:00:32,360
Egunetik egunera
Lasatarren itzalera,

6
00:00:32,440 --> 00:00:36,000
hemen bilduko gera

7
00:00:36,080 --> 00:00:40,880
bi oilar harroen legera.

8
00:00:43,640 --> 00:00:46,280
Ziriak ziri Goenkalen

9
00:00:47,040 --> 00:00:50,400
adarjotze benetan mundialak.

10
00:00:51,880 --> 00:00:55,240
Goenkalen, masiaketa da lege

11
00:00:55,320 --> 00:00:59,760
eta Lasa anaiak
matraka eta ziri dabiltza.

12
00:01:01,240 --> 00:01:05,600
Egunetik egunera
Lasatarren itzalera,

13
00:01:06,320 --> 00:01:08,320
hemen bilduko gera

14
00:01:08,400 --> 00:01:13,800
bi oilar harroen legera".

15
00:01:50,880 --> 00:01:54,040
Hau, hotza...
Hotza egiten duenerako.

16
00:01:57,680 --> 00:01:59,920
Eta beste hau,
euria egiten duenerako,

17
00:02:00,000 --> 00:02:02,240
baina beno,
agian hobe hau besoan eramatea.

18
00:02:02,320 --> 00:02:04,400
Abisatu egin behar genieke
beste bidaiariei

19
00:02:04,480 --> 00:02:05,680
ez maletak eramateko!

20
00:02:05,760 --> 00:02:08,000
-Abioi osoa nik beharko dut.
-Ez da horrenbeste.

21
00:02:08,080 --> 00:02:10,600
Eta gainera, auskalo zer eguraldi
aurkituko duzun han!

22
00:02:10,680 --> 00:02:13,520
Ia, ni egun baterako noa,
eta hemen dago hilabeteko arropa.

23
00:02:13,600 --> 00:02:14,800
Hartu, hartu, hartu!

24
00:02:15,080 --> 00:02:16,920
Damutuko zaizu, ikusiko!

25
00:02:17,000 --> 00:02:19,760
Bai, damutzen naizena zera da,
hemendik orain joan beharra.

26
00:02:19,840 --> 00:02:22,080
Justu anaiarekin gauzak
konpontzen ari zirenean.

27
00:02:22,160 --> 00:02:24,080
Ez dira gauzak egun batean okertuko!

28
00:02:24,640 --> 00:02:26,840
Eta maleta zahar honek
zer du orain, e?

29
00:02:26,920 --> 00:02:27,920
Lasai.

30
00:02:28,000 --> 00:02:29,320
Urduri zaude, e?

31
00:02:29,400 --> 00:02:30,520
Eta Karlos?

32
00:02:31,160 --> 00:02:32,960
Zer gertatzen zaio Karlosi orain?

33
00:02:33,040 --> 00:02:35,560
Ba hori, hori jakin nahi dut.
Non da Karlos?

34
00:02:36,080 --> 00:02:38,720
Entzun ondo,
ezin-falta-huena jauna.

35
00:02:38,800 --> 00:02:41,720
Munduak bazekien biratzen zu
jaio aurretik ere.

36
00:02:42,160 --> 00:02:43,920
Zer egingo nuke nik zu gabe, e?

37
00:02:44,600 --> 00:02:45,960
Galdu ez, behintzat.

38
00:02:46,040 --> 00:02:48,000
Beno, beno, beno!
Berandu nabil!

39
00:02:49,360 --> 00:02:50,520
Karneta.

40
00:02:50,600 --> 00:02:51,720
Karneta, bai, bai.

41
00:02:51,800 --> 00:02:52,960
-Dirua.
-Dirua ere bai.

42
00:02:53,040 --> 00:02:54,480
-Eta txartela?
-Ze...?

43
00:02:54,560 --> 00:02:56,280
A, abioiarenak, bai, hemen daude.

44
00:02:56,640 --> 00:02:58,320
Beno, ba...

45
00:02:58,400 --> 00:03:00,160
Zaindu zure burua, laztana.

46
00:03:01,080 --> 00:03:03,760
-Eta bide batez badakizu...
-Denda ere bai, badakit.

47
00:03:03,840 --> 00:03:05,400
Oraintxe jaitsiko naiz.

48
00:03:06,160 --> 00:03:08,760
Ondo etorriko zait egun batez
lanez aldatzea.

49
00:03:09,080 --> 00:03:10,080
Beno.

50
00:03:11,040 --> 00:03:13,280
Zorte on Madrilen, tunante.

51
00:03:17,680 --> 00:03:18,680
Barkatu.

52
00:03:19,200 --> 00:03:21,120
Ez duzu barkamenik eskatu behar, Ane.

53
00:03:21,200 --> 00:03:22,200
Ane, banoa.

54
00:03:23,840 --> 00:03:25,240
Eta zu etxean zaude,

55
00:03:25,320 --> 00:03:27,480
badakizu,
nahi duzun denbora pasa hemen.

56
00:03:27,840 --> 00:03:30,840
Gutxi izango da, amareneko obrak
bukatu bitartean, besterik ez.

57
00:03:31,280 --> 00:03:34,040
Beno, bihar arte ba, panpoxak.

58
00:03:34,120 --> 00:03:35,640
-Agur.
-Agur.

59
00:03:36,120 --> 00:03:37,760
Beno, Ane.

60
00:03:38,600 --> 00:03:41,200
Nahi baduzu lagunduko dizut
zure gela antolatzen.

61
00:03:41,280 --> 00:03:43,800
Estimatuta dago,
baina ez dut beharrik.

62
00:03:44,240 --> 00:03:46,120
Zeuk ikusi, ni dendara noa.

63
00:03:54,040 --> 00:03:55,320
Egun on, izeba.

64
00:03:56,640 --> 00:03:58,120
Azkar pasatzen da egun librea.

65
00:04:00,880 --> 00:04:02,160
Atzo, esate baterako,

66
00:04:02,240 --> 00:04:05,400
Ainhoa eta biok
hondartzara joan ginen paseoan.

67
00:04:05,480 --> 00:04:07,000
Konturatu orduko,

68
00:04:07,080 --> 00:04:09,000
afaria prestatzen ari nintzen.

69
00:04:11,400 --> 00:04:13,080
Gaur ez naiz ba, berandu iritxi!

70
00:04:13,480 --> 00:04:15,400
Baina zer gertatzen da hemen?

71
00:04:17,920 --> 00:04:19,800
Esango al zenidake zergatik

72
00:04:19,880 --> 00:04:23,280
Ainhoak lo egin duen hemen
egun hauetan gure etxean?

73
00:04:23,480 --> 00:04:24,720
Hori zenuen?

74
00:04:24,800 --> 00:04:27,000
Lasai, izeba,
horrenbesteko eragozpenak

75
00:04:27,080 --> 00:04:29,520
sortzen badizkizu,
ez da gehiago gertatuko.

76
00:04:29,600 --> 00:04:31,120
Baina ez didazu erantzun.

77
00:04:31,600 --> 00:04:33,520
Zergatik geratu den?

78
00:04:33,800 --> 00:04:36,840
Badakizu, aitonaren ondoan, eta...

79
00:04:36,920 --> 00:04:39,840
Eta ez zaizu gehiegizko
kasualitatea iruditzen, e?

80
00:04:39,920 --> 00:04:42,800
Ainhoa hona etortzea eta Xabierrek
etxetik alde egitea?

81
00:04:43,000 --> 00:04:46,440
Oker zaude, izeba, zeren Ainhoa
lehenagotik etorria zen.

82
00:04:46,840 --> 00:04:48,480
Behingoz esango al didazu egia?

83
00:04:48,560 --> 00:04:50,160
Nik beti esan dizut egia!

84
00:04:50,480 --> 00:04:52,880
Zeinek kontatu dizu halakorik?

85
00:04:52,960 --> 00:04:55,600
Nik ez dut inoren
laguntzarik behar horretarako.

86
00:04:55,680 --> 00:04:58,000
Hau martxan jartzea
nahikoa dut nik, e?

87
00:04:58,080 --> 00:04:59,880
Iruzur egiten didana harrapatzeko.

88
00:04:59,960 --> 00:05:02,760
Eta zer ondorio atera duzu
zure burutazioetan?

89
00:05:04,480 --> 00:05:07,560
Xabier eta zu ondo moldatzen zarete,
ezta?

90
00:05:08,040 --> 00:05:09,040
Eta?

91
00:05:09,480 --> 00:05:11,640
Ba... Hori, garbi dago,

92
00:05:11,720 --> 00:05:14,920
zure etxean egon behar duela,
deskastatu horrek.

93
00:05:15,480 --> 00:05:17,200
Bost puxtarri, Sherlock.

94
00:05:17,440 --> 00:05:20,160
Asmatzea bakarrik falta zenuen.
Lastima!

95
00:05:20,400 --> 00:05:24,040
Bai...
Baina niri ez didazu ziria sartuko.

96
00:05:24,840 --> 00:05:26,120
Lotsagabe hori...

97
00:05:36,160 --> 00:05:37,840
Anbientazio txarra etxe honena,

98
00:05:38,760 --> 00:05:41,200
gero eta lehenago
argitzen da eguna hemen.

99
00:05:41,480 --> 00:05:43,440
Saguzarrak gauan nahiago, noski.

100
00:05:43,520 --> 00:05:46,560
Beno, ez nago zure erretolikak
aguantatzeko, "señorita"!

101
00:05:47,880 --> 00:05:49,280
Ba al da kaferik?

102
00:05:49,680 --> 00:05:53,800
Zer? Beste ezertarako gauza ez eta
kafea egiteko neskamea behar, ala?

103
00:05:53,880 --> 00:05:55,480
Beno, nahikoa dugu, Ana!

104
00:05:57,000 --> 00:05:58,720
Aski zaila da dena zu gabe ere.

105
00:05:59,360 --> 00:06:02,040
Zer arazo izan dezake
etxeko erregeak?

106
00:06:02,120 --> 00:06:05,800
Adierazi nahi izan ezkero,
suge gorri bati nahiago.

107
00:06:06,160 --> 00:06:08,840
Begira, e? Etxe honetan batera
bizi behar dugu, ez?

108
00:06:08,920 --> 00:06:11,000
Hobe bakean uztea elkarri, ezta?

109
00:06:14,360 --> 00:06:18,840
Eta beraz, zu ere obretatik ihesi?

110
00:06:19,760 --> 00:06:21,640
Eta zenbat denborarako?

111
00:06:21,720 --> 00:06:23,000
Obrak bukatu bitartean,

112
00:06:23,080 --> 00:06:25,800
ez dago han zartago zikinen
artean egoterik eta.

113
00:06:27,320 --> 00:06:28,800
Begira, orain utzidazu, e?

114
00:06:28,880 --> 00:06:31,680
Inporta ez bazaizu, ikasi egin
beharra dut, bale?

115
00:06:31,760 --> 00:06:33,000
Gauzatxo bat, arreba.

116
00:06:34,360 --> 00:06:36,120
Diru pozinen bat soberan ez?

117
00:06:36,200 --> 00:06:38,400
Badakizu, gauzatxo batzuk erosteko.

118
00:06:39,160 --> 00:06:41,920
Dirua?
Bihar etorriko da zure aita!

119
00:06:42,000 --> 00:06:43,680
Zuhur madarikatua!

120
00:06:44,080 --> 00:06:47,400
Eta atzetik deabruak eramango du
zu eta zure moduko hipokrita guztiak!

121
00:06:47,960 --> 00:06:49,320
Hare pitina lehena!

122
00:07:02,920 --> 00:07:04,760
Atzoko atxurra leundu al zaik?

123
00:07:04,840 --> 00:07:06,520
Txapas, basoko bat ur.

124
00:07:06,600 --> 00:07:07,920
Egina zegok hori!

125
00:07:10,720 --> 00:07:12,560
Eta, zer?
Geratu zineten, eta zer?

126
00:07:12,640 --> 00:07:13,640
Ba badakizu...

127
00:07:13,720 --> 00:07:15,920
Hara, bestea!
Jakingo banu ez nizuke galdetuko!

128
00:07:16,000 --> 00:07:18,520
Ba, zera, bueltatxo bat,
eta ohera.

129
00:07:18,960 --> 00:07:21,120
Ohera!
Horrela, besterik gabe?

130
00:07:21,200 --> 00:07:23,880
Zuk zer uste duzu?
Jata bertan txakurrek egiten dute.

131
00:07:23,960 --> 00:07:26,320
Ondotxo gozatuko zenuen,
bai, oheratu aurretik!

132
00:07:26,960 --> 00:07:29,440
Kontuz ibili, barruan ito gabe, e?

133
00:07:30,160 --> 00:07:31,160
Txapas!

134
00:07:33,240 --> 00:07:34,840
Eta? Zer?
Zuk erantzi al zenuen?

135
00:07:35,600 --> 00:07:37,160
Kuleroak eta guzti?
-Et, et, et.

136
00:07:37,240 --> 00:07:38,440
Horrela berotzen bazara,

137
00:07:38,520 --> 00:07:41,080
nire osabaren bideo-dendan badaude
pelikula batzuk.

138
00:07:41,160 --> 00:07:44,080
Beno, beno...
Baina zer, portatu al zitzaizun?

139
00:07:45,560 --> 00:07:47,040
Ez dakizu nola.

140
00:07:47,120 --> 00:07:48,440
Eta ez behin.

141
00:07:48,520 --> 00:07:49,720
Eta ez bitan ere.

142
00:07:49,800 --> 00:07:51,240
Uau!

143
00:07:51,880 --> 00:07:53,560
Puska baterako lasaituko zinen!

144
00:07:53,640 --> 00:07:55,400
Ez naiz horren bila ibili soilik.

145
00:07:56,160 --> 00:07:57,640
Ederki harrapatu zaitu.

146
00:07:57,720 --> 00:07:59,520
Egia esan, neska katxarroa da, e!

147
00:07:59,600 --> 00:08:01,000
Eta zerbait gehiago ere.

148
00:08:01,080 --> 00:08:02,960
Hara, gure azken erromantikoa.

149
00:08:03,040 --> 00:08:04,880
Behin zeratu du eta txust!

150
00:08:05,320 --> 00:08:06,920
Eulia eztitan baino itsatsigo.

151
00:08:07,000 --> 00:08:08,440
Zuk jakingo duzu hobeto...

152
00:08:08,800 --> 00:08:09,840
Ba ez.

153
00:08:09,920 --> 00:08:11,640
Ezer askorik ez, egia esanda.

154
00:08:12,640 --> 00:08:14,200
Baina gauza bat esango dizut,

155
00:08:14,280 --> 00:08:16,320
Sarak bistan dena besterik
ez dauka, e?

156
00:08:16,400 --> 00:08:18,000
Hori nik esan beharko dut.

157
00:08:18,480 --> 00:08:20,120
Hortxe duzu bera ikerketarako.

158
00:08:21,840 --> 00:08:23,960
-Beno...
-Kaixo.

159
00:08:24,040 --> 00:08:25,880
Enkargu batzuk egin behar ditut.

160
00:08:27,240 --> 00:08:28,240
Kaixo.

161
00:08:28,320 --> 00:08:29,320
Kaixo.

162
00:08:29,400 --> 00:08:31,040
Ez zenion ezer kontatuko, ezta?

163
00:08:31,640 --> 00:08:33,280
Hain txarra izan al zen, ba?

164
00:08:33,400 --> 00:08:34,640
Hala ere.

165
00:08:35,520 --> 00:08:37,960
Horiek ez dira Euskitzek
kontatuko lituzkeenak.

166
00:08:38,360 --> 00:08:39,920
Ez zinen ondo egon, ala?

167
00:08:40,640 --> 00:08:41,960
Zu bezain ongi.

168
00:08:42,040 --> 00:08:44,240
Hortaz, bigarren txanda bat
merezi dugu, ezta?

169
00:08:44,320 --> 00:08:45,560
Gaurko geratuko gara?

170
00:08:45,640 --> 00:08:46,920
Gaurko?

171
00:08:48,400 --> 00:08:51,600
Ez dut uste...
Eragozpenik izango dudanik.

172
00:08:52,040 --> 00:08:53,440
Zortziretan hemen?

173
00:08:54,000 --> 00:08:56,800
Zortziretan hemen.
Ez didazu kafetxo bat aterako, ala?

174
00:08:56,880 --> 00:08:59,160
Noski.
Txapas, kafetxo bat.

175
00:08:59,240 --> 00:09:00,240
Bazioat!

176
00:09:06,440 --> 00:09:08,440
Eta hauek non apuntatzen dira?

177
00:09:08,520 --> 00:09:11,280
Martinek atzealdean duen
erregistro-liburuan.

178
00:09:12,600 --> 00:09:13,800
Aizu, Mertxe.

179
00:09:13,880 --> 00:09:16,080
Lehengoan zerbaitetan hasi zinen,

180
00:09:16,160 --> 00:09:18,800
-Karlos zela eta ez zela.
-Karlos...

181
00:09:19,520 --> 00:09:20,600
Gustatzen?

182
00:09:20,680 --> 00:09:23,880
Ba bai, eta ni berari ere bai.
Zeren bestela...

183
00:09:23,960 --> 00:09:25,640
Bestela ez zen zurekin oheratuko.

184
00:09:25,720 --> 00:09:28,160
-Kontatu al dizu?
-Aski dut zuri begiratzea.

185
00:09:28,560 --> 00:09:31,280
Ba bai, baina Karlosi zerbait
gertatzen zaio.

186
00:09:31,360 --> 00:09:33,520
Ez dakit zer duen,
baina ez dago ondo.

187
00:09:33,600 --> 00:09:36,120
Horixe jakin nahi nuke nik.
Eta bere aitak baita ere.

188
00:09:37,080 --> 00:09:38,880
Beno, baina pazientzia
pixka bat eduki,

189
00:09:38,960 --> 00:09:41,760
eta ikusiko duzu nola halako batean
bere onera etorriko den.

190
00:09:42,240 --> 00:09:43,640
Tira, eta orain goazen lanera,

191
00:09:43,720 --> 00:09:46,440
bestela Martin etorriko da
eta hementxe harrapatuko gaitu.

192
00:09:46,520 --> 00:09:48,720
Zure esanetara, nagusi jau...,
etxeko andrea.

193
00:09:48,800 --> 00:09:49,800
Horixe.

194
00:09:49,880 --> 00:09:51,720
-Egunon, moñoña!
-Hara!

195
00:09:51,800 --> 00:09:53,760
Ez dago nobedade handirik
zure sailean.

196
00:09:54,080 --> 00:09:56,200
Ez naiz horrelakoen bila etorri.

197
00:09:56,280 --> 00:09:57,280
A, ez?

198
00:09:57,360 --> 00:10:00,280
Noizbehinka aldatzea ere...
Katalogoa ikusi nahi?

199
00:10:00,360 --> 00:10:02,400
Ez, ez.
Zinta birjin bat nahi dut.

200
00:10:02,480 --> 00:10:05,160
Birjina?
Laster estreinatuko duzu zuk gaixoa.

201
00:10:05,480 --> 00:10:07,600
-Zenbat denborakoa?
-Ez dakit, ba.

202
00:10:07,680 --> 00:10:09,800
Emadazu luzeena.

203
00:10:09,880 --> 00:10:11,400
-Luzeena.
-Hauxe.

204
00:10:12,280 --> 00:10:14,600
Tira, Mertxe.
Ni hau erregistroan apuntatzera noa,

205
00:10:14,680 --> 00:10:16,400
liburua han baldin badago,
behintzat.

206
00:10:16,480 --> 00:10:17,920
Bale! Tira.

207
00:10:18,000 --> 00:10:19,960
Mila eta berrehun, zu!

208
00:10:20,880 --> 00:10:23,640
Zer da, streameko pelikula bat
grabatzeko, ala?

209
00:10:23,720 --> 00:10:25,720
Ez, ba.
Antena parabolikoa jarri dut,

210
00:10:25,800 --> 00:10:28,240
eta badakizu, mundu guztiko
pelikulak ikus ditzakezu.

211
00:10:28,320 --> 00:10:29,880
Eta denak ulertzen al dituzu?

212
00:10:30,560 --> 00:10:32,000
Nik grabatuko ditudanak...

213
00:10:32,880 --> 00:10:34,080
Primeran.

214
00:10:34,160 --> 00:10:37,920
Noski, pelikula horietan
hitz gutxi eta erritmo asko, ez?

215
00:10:38,000 --> 00:10:39,480
Ea, ondo pasa.

216
00:10:39,560 --> 00:10:41,120
-Beno, gero arte!
-Bai.

217
00:10:46,520 --> 00:10:47,600
Zer moduz?

218
00:10:47,680 --> 00:10:49,280
A, Karlos. Ba hemen.

219
00:10:49,360 --> 00:10:51,400
Oraindik ez dira
iritsi zure rebelatuak.

220
00:10:52,000 --> 00:10:54,040
Beno, besterik gabe etorri naiz.

221
00:10:54,120 --> 00:10:56,520
A, ba hemen.
Betiko martxan.

222
00:10:57,000 --> 00:10:59,320
-Eta niretzako diru apur bat?
-Ez.

223
00:10:59,760 --> 00:11:01,800
Gainera zure aita
ez dagoen bitartean ez.

224
00:11:01,880 --> 00:11:04,680
Hori izan da lehen bezeroa,
eta ez dago ia dirurik.

225
00:11:04,760 --> 00:11:07,160
Emadazu dagoena!
Sosik gabe nago eta.

226
00:11:10,080 --> 00:11:11,280
Hau miseria...

227
00:11:12,200 --> 00:11:13,400
Ondo al zaude, Karlos?

228
00:11:13,480 --> 00:11:15,520
Hobeto egongo nintzateke
horrelako bostekin.

229
00:11:26,680 --> 00:11:28,840
Hemen nengoen ikasten pixka bat,
eta...

230
00:11:28,920 --> 00:11:29,920
Eta ondo?

231
00:11:30,000 --> 00:11:31,960
Bai, nekatuta pixka bat,
baina zu zer?

232
00:11:32,040 --> 00:11:34,080
-Nolatan hain goiz?
-Ni goiz?

233
00:11:34,160 --> 00:11:36,240
Ez al ginen ba geratu
elkarrekin bazkaltzeko?

234
00:11:36,320 --> 00:11:38,000
Ene, nola pasa zaidan denbora!

235
00:11:38,880 --> 00:11:40,680
-Ene...
-Eta? Nola joan da goiza?

236
00:11:40,760 --> 00:11:43,440
Ongi, baina...
dezente samar joan da, ez?

237
00:11:43,520 --> 00:11:46,360
Baina hobeto joango zen
Karlosengatik izan ez balitz.

238
00:11:46,440 --> 00:11:47,440
Karlosengatik?

239
00:11:47,520 --> 00:11:49,520
Bai, honaino nauka berak
eta familia osoak.

240
00:11:49,600 --> 00:11:51,560
-Gaur ere komeriak!
-Komeriak?

241
00:11:51,640 --> 00:11:55,800
Ez dit ba iraindu eta paper guztiak
lurrera bota alferrontzi horrek!

242
00:11:55,960 --> 00:11:58,360
Laster asko bukatuko dira
horiek guztiak,

243
00:11:58,440 --> 00:12:00,800
ez baita alproja hori
gure etxera sartuko.

244
00:12:00,880 --> 00:12:01,920
Zuk ez baduzu nahi.

245
00:12:02,000 --> 00:12:03,280
Laster asko?

246
00:12:03,360 --> 00:12:05,440
Ez nik oposaketak gainditu arte.

247
00:12:05,520 --> 00:12:08,520
Baita hori gabe ere.
Nirea ondo samar atera ezkero.

248
00:12:08,600 --> 00:12:10,480
Zurea?
Baina zer da zure hori?

249
00:12:10,560 --> 00:12:13,720
Ba! Luzea da kontatzeko,
eta berandutu egingo zaigu.

250
00:12:13,800 --> 00:12:15,600
Labur ezazu pixka bat.

251
00:12:16,320 --> 00:12:17,840
Ez da beste mundukorik ezer,

252
00:12:17,920 --> 00:12:20,960
informazioa barra-barra
erabiltzen dudala badakizu, ezta?

253
00:12:21,080 --> 00:12:24,400
Informazioa barra-barra?
Diputazioan erabilitako informazioa?

254
00:12:24,480 --> 00:12:26,320
Urre presioa egin dezakeena, Ane.

255
00:12:26,400 --> 00:12:29,120
Ez orain, behar bada,
baina bai hemendik urte batzuetara.

256
00:12:29,400 --> 00:12:31,400
Prebarikazioa deitzen zaio horri, e?

257
00:12:31,480 --> 00:12:33,120
Ze prebarikazio eta zer arraio?

258
00:12:33,200 --> 00:12:35,200
Nik ezin dut begiak itxita lan egin,

259
00:12:35,280 --> 00:12:38,600
eta zeini egingo nioke kalte
egunen batean aholkulari-bulego

260
00:12:38,680 --> 00:12:40,280
partikular bat jartzen badut?

261
00:12:40,360 --> 00:12:42,360
Diputaziotik alde eginda, noski.

262
00:12:42,440 --> 00:12:44,920
Eta dakidanarengandik
aberasten banaiz.

263
00:12:45,200 --> 00:12:47,920
Nik ez aurkituko nukeen
prebarikazioaren definizio hoberik.

264
00:13:00,320 --> 00:13:01,640
Zer nahi duzu?

265
00:13:01,720 --> 00:13:05,240
Hara, ba halako kamarera
airoso batek galdetuta,

266
00:13:05,320 --> 00:13:07,080
whiskitxo bat, maleatua.

267
00:13:11,240 --> 00:13:13,960
Zer, ondo al dihoa dena,
etxekoandre?

268
00:13:14,920 --> 00:13:16,840
-Seiehun pezeta.
-Joño!

269
00:13:17,160 --> 00:13:19,760
Zuk jarri izateko, merke.

270
00:13:26,680 --> 00:13:29,520
Ez pentsa hiregatik natorrenik,
txorimalo bat haiz hi,

271
00:13:29,600 --> 00:13:30,800
hire izebaren aldean.

272
00:13:30,880 --> 00:13:34,360
Ez du gustu txarrik,
sumendi bero-bero bat izan behar dik.

273
00:13:34,440 --> 00:13:37,080
Sumendi bero-beroa,
eta esperientziaduna.

274
00:13:37,960 --> 00:13:39,240
Zer daramak hor?

275
00:13:39,360 --> 00:13:41,800
Emisora martxan jartzeko
beharreko erremintak.

276
00:13:41,880 --> 00:13:43,160
Gaur bertan buka nezake.

277
00:13:43,240 --> 00:13:45,080
Hau da, ez badin axola,

278
00:13:45,160 --> 00:13:47,720
hi hemen hagoen bitartean
hire etxean lan egiteak.

279
00:13:47,800 --> 00:13:49,240
Denbora asko beharko duk?

280
00:13:49,320 --> 00:13:50,520
Ez dinat uste.

281
00:13:50,600 --> 00:13:53,080
-Afaria prestatuko dinat gainera!
-Arraina.

282
00:13:53,360 --> 00:13:55,560
Arraina?
Legatza saltsan.

283
00:13:55,640 --> 00:13:57,960
Txakolin txorrostadatxo bat batekin,
e?

284
00:13:58,600 --> 00:14:00,520
Ala, ba, pottoka.
Banoa.

285
00:14:00,600 --> 00:14:02,440
Eta nola pentsatzen duk sartzea?

286
00:14:02,520 --> 00:14:04,800
-Giltzarekin, nola bestela?
-A, bai?

287
00:14:05,400 --> 00:14:07,120
E, noski. Giltza.

288
00:14:09,840 --> 00:14:10,960
Adio, etxekoandre!

289
00:14:11,280 --> 00:14:13,120
Eta kontu edukiozu whiski horri!

290
00:14:13,200 --> 00:14:15,200
Prezio horretan dirua
galduko duzu eta!

291
00:14:15,400 --> 00:14:16,400
Lotsagabe...

292
00:14:27,760 --> 00:14:28,800
Bakarrik?

293
00:14:28,880 --> 00:14:31,520
Bai, Mertxe etxera joan da,

294
00:14:31,600 --> 00:14:33,880
eta ni hementxe nago,
eguneroko kontuak egiten,

295
00:14:33,960 --> 00:14:35,280
baina berehala itxiko dut.

296
00:14:35,360 --> 00:14:36,560
Eta aita?

297
00:14:37,320 --> 00:14:39,200
Ez al zenekien ba,
Madrilera joan dela?

298
00:14:39,280 --> 00:14:40,440
A, Madrilera.

299
00:14:40,520 --> 00:14:42,000
Esan zizula uste nuen.

300
00:14:42,240 --> 00:14:44,640
Beno, behar bada bai,
baina ez naiz oroitzen.

301
00:14:44,720 --> 00:14:46,000
Eta noiz etorriko da?

302
00:14:46,680 --> 00:14:48,800
Bihar bertan,
baina zerbait behar baduzu...

303
00:14:50,600 --> 00:14:52,280
Berarekin hitz egin nahi nuen.

304
00:14:52,360 --> 00:14:55,240
-Arazoren bat?
-Eta zeinek ez?

305
00:14:56,440 --> 00:14:59,440
Karlos, ez zaitut ondo ikusten, e?
Ondoezik?

306
00:15:00,040 --> 00:15:01,960
Botikara joan naiteke ezer behar
baduzu...

307
00:15:02,040 --> 00:15:04,760
Ez da ezer!
Nekatuxe nabilela, besterik ez.

308
00:15:05,840 --> 00:15:09,720
Beraz... Afari bat da zuk
behar duzuna, eta horixe egingo dugu!

309
00:15:09,800 --> 00:15:12,440
-Etxean foi pixka bat daukat...
-Afaria?

310
00:15:13,120 --> 00:15:16,080
Neronek ba ote daki
non egongo naizen ordubete barru?

311
00:15:16,400 --> 00:15:18,120
Beno, baina estimatzen dizut, e?

312
00:15:18,640 --> 00:15:22,960
Karlos, on egingo lizuke
norbaitekin hitz egingo bazenu.

313
00:15:23,240 --> 00:15:25,040
Beno, moldatuko naiz.

314
00:15:25,120 --> 00:15:27,280
Aita bihar bertan etorriko da,
badakizu, e?

315
00:15:27,360 --> 00:15:29,720
Eta gustura asko hitz
egingo du zurekin.

316
00:15:45,160 --> 00:15:46,160
Kaixo!

317
00:15:46,240 --> 00:15:48,760
-Berandu egin zait, ez?
-Baina hementxe zaude, ezta?

318
00:15:48,840 --> 00:15:49,840
Zeozer nahi duzu?

319
00:15:49,920 --> 00:15:51,640
Ez, egia esan...

320
00:15:52,160 --> 00:15:53,560
Ez daukat geratzerik.

321
00:15:53,680 --> 00:15:55,400
-Zer?
-Bai, Andonik deitu egin dit.

322
00:15:55,480 --> 00:15:57,360
Baina Andonik zer pintatzen du hemen?

323
00:15:57,440 --> 00:15:59,680
Bere auto berria estreinatzera
gonbidatu nau!

324
00:15:59,760 --> 00:16:01,080
Andonik autoa?

325
00:16:01,560 --> 00:16:05,880
Turbo bat, bere aitak oparitu dio,
eta niri sekulako ilusioa egiten dit.

326
00:16:05,960 --> 00:16:07,280
Turbo bat, noski.

327
00:16:07,920 --> 00:16:10,240
Pentsa,
koadrilako lehenbiziko autoa!

328
00:16:10,560 --> 00:16:12,480
Beno, beste batean geratuko gara, e?

329
00:16:12,560 --> 00:16:13,560
Aio!

330
00:16:17,960 --> 00:16:20,960
Nik erakutsiko diot turboa Andoni
putakume horri!

331
00:16:28,160 --> 00:16:29,840
Hori duk egarria, motel!

332
00:16:29,920 --> 00:16:31,880
Katu ederra harrapatuko duk horrela!

333
00:16:32,280 --> 00:16:33,920
Txapas, mesedez, e?

334
00:16:34,000 --> 00:16:37,040
Hik ez al dakik penek primeran
egiten dutela igeri?

335
00:16:37,600 --> 00:16:40,560
"Beti penetan, beti penetan...".

336
00:16:40,720 --> 00:16:43,800
Baina zeinek esan dizu zuri
ni penatuta nagoenik?

337
00:16:44,360 --> 00:16:46,440
Asko ikasten du batek
barra baten atzean.

338
00:16:46,520 --> 00:16:49,840
Hortaz, jakingo duzu emakume batek
ez duela sufrimendurik merezi.

339
00:16:50,520 --> 00:16:51,920
Usoak alde egin du, e?

340
00:16:52,520 --> 00:16:53,520
Usoak?

341
00:16:54,280 --> 00:16:56,080
Arranoak, hauta omendakoa.

342
00:16:57,200 --> 00:17:00,680
Baina polborak metxa behar duela
konturatuko da.

343
00:17:01,040 --> 00:17:03,280
Santa Barbara egunean
jaioko hintzen hi, seguru!

344
00:17:04,760 --> 00:17:07,760
Ez dit adarrik joko,
etorriko zait bila, eta...

345
00:17:08,320 --> 00:17:11,400
Eta orduan, erdiari eusten
nahiko lan izango duk, motel.

346
00:17:11,480 --> 00:17:12,680
Zuk zer dakizu?

347
00:17:12,760 --> 00:17:15,840
Nik ezer askorik ez,
ni ez nauk zorragatik pasatakoa.

348
00:17:15,920 --> 00:17:17,880
Ohean ez zen autoetaz gogoratzen.

349
00:17:17,960 --> 00:17:20,120
Ohean?
Konforma hadi orduan!

350
00:17:20,200 --> 00:17:21,920
Txapari su eman badiok!

351
00:17:22,000 --> 00:17:24,760
Aldatuko nikek nire atzoko
gaua hirearen truke, mekaguen!

352
00:17:25,320 --> 00:17:27,560
Uztazu piroteknia
eta jarri beste bat!

353
00:17:30,200 --> 00:17:31,320
Aupa, zu!

354
00:17:32,320 --> 00:17:33,320
Zer?

355
00:17:33,400 --> 00:17:35,000
Txapas, ateraiozu beste bat honi.

356
00:17:35,080 --> 00:17:38,440
-Egina zegok hori.
-Primeran lehengusu, primeran!

357
00:17:39,000 --> 00:17:40,880
Zer moduz bizimodu berrian?

358
00:17:41,960 --> 00:17:45,800
Zaharra nahiz berria,
txarrean alde handirik ez.

359
00:17:46,320 --> 00:17:48,560
Ongi etorria puteatuon kofradiara.

360
00:17:48,960 --> 00:17:51,320
Zuk behintzat lo
egiteko lekua badaukazu.

361
00:17:52,240 --> 00:17:54,160
Derrigorrezkoa al da lo egitea?

362
00:18:10,720 --> 00:18:11,720
Kaixo!

363
00:18:11,800 --> 00:18:13,320
"Mademoiselle, s'il vous plait".

364
00:18:16,120 --> 00:18:18,280
-Zer dago afaltzeko?
-A... Sorpresa!

365
00:18:18,360 --> 00:18:20,440
Niri sorpresak asko gustatzen
zaizkit!

366
00:18:20,520 --> 00:18:22,400
Eskuak garbitzea baino gehiago?

367
00:18:22,760 --> 00:18:24,880
Ama, garbiak ditut!

368
00:18:24,960 --> 00:18:26,680
Ainhoa...
Eta kendu txaketa.

369
00:18:27,760 --> 00:18:29,120
Andereño, mesedez.

370
00:18:29,200 --> 00:18:30,920
Eskerrik asko, metre jauna.

371
00:18:31,000 --> 00:18:33,640
Zerbait nahi izan ezkero,
eskatu besterik ez duzu,

372
00:18:33,720 --> 00:18:35,360
zure zerbitzaria naukazu.

373
00:18:36,000 --> 00:18:38,280
Eta orain, topa egingo dugu.

374
00:18:38,360 --> 00:18:39,680
Zer ospatzeko?

375
00:18:39,760 --> 00:18:44,000
Ba emisoraren instalazioa,
eta negozioa ondo joan dadila.

376
00:18:48,120 --> 00:18:49,320
Eta...

377
00:18:49,680 --> 00:18:50,920
ale-hop!

378
00:18:51,000 --> 00:18:54,240
Azkar lan egin duk,
eta ondo disimulatuta gelditu zaik.

379
00:18:54,320 --> 00:18:55,600
Nola funtzionatzen dik?

380
00:18:55,680 --> 00:18:58,440
Ba ez dun batere erraza.
Hurrengoan azalduko dinat.

381
00:19:02,560 --> 00:19:04,680
-Hemen nago, e?
-Ala, ba. Mahaira.

382
00:19:04,760 --> 00:19:06,280
Ni legatzaren bila noa.

383
00:19:15,160 --> 00:19:16,160
Hi, Txapas.

384
00:19:17,360 --> 00:19:18,960
Nondik datork hiri izena?

385
00:19:19,280 --> 00:19:21,080
Txapa kolekzioa egiten duk, ala?

386
00:19:21,160 --> 00:19:22,280
Ez, motel.

387
00:19:22,720 --> 00:19:26,160
Bere burua soilik
txapa baten dirdira daukalako!

388
00:19:31,280 --> 00:19:32,560
Atera beste bat!

389
00:19:37,280 --> 00:19:38,920
Nora zoaz, artista!

390
00:19:39,440 --> 00:19:40,960
Ezta zukua ere!

391
00:19:41,040 --> 00:19:42,880
Zera aterako dizuet, erratza!

392
00:19:42,960 --> 00:19:44,800
Ea astindu batek kalea
saretzen dizuen!

393
00:19:50,160 --> 00:19:51,280
Ei, aitu!

394
00:19:51,680 --> 00:19:53,360
Aizu, aizu, aizu!

395
00:19:53,440 --> 00:19:54,960
-Aizu zer?
-Bai, gabon!

396
00:19:55,920 --> 00:19:57,360
Bai, bai, gabon.

397
00:19:57,440 --> 00:19:58,640
Zera naiz.

398
00:19:58,720 --> 00:20:00,880
Basobiatik deitzen dizut,
Kepa naiz.

399
00:20:01,280 --> 00:20:02,600
Beno, Txapas!

400
00:20:02,680 --> 00:20:05,080
Bai, Anari esaiozu
Karlos hemen dagoela,

401
00:20:05,160 --> 00:20:07,480
kristoren mozkorra harrapatu duela,
bai.

402
00:20:08,040 --> 00:20:10,480
Ez, ez, ez.
Xabierrekin, bere lehengusuarekin.

403
00:20:11,320 --> 00:20:12,320
Problemak?

404
00:20:12,400 --> 00:20:15,000
Gutxi iruditzen bazaizu
ateratzen ari diren zalaparta...

405
00:20:15,560 --> 00:20:16,560
Ixo!

406
00:20:17,640 --> 00:20:19,960
Ez, ez, ez.
Ez ertzainei deitu.

407
00:20:20,040 --> 00:20:21,160
Ixo!

408
00:20:21,240 --> 00:20:23,320
Eta edalontzi guztiak
puskatzen ari zaizkit!

409
00:20:23,520 --> 00:20:24,520
Ixo!

410
00:20:24,600 --> 00:20:25,800
Xabierren gurasoei?

411
00:20:26,560 --> 00:20:30,320
Xabierrek etxetik alde egin du, ez?
Ba niri ez horrelako saltsetan sartu.

412
00:20:30,600 --> 00:20:34,800
Baino eskatuko nizuke lehenbailehen
etortzea, mesedez, beraien bila.

413
00:20:34,880 --> 00:20:36,400
Bale, eskerrik asko.

414
00:20:38,680 --> 00:20:40,080
Baina zer pasatzen da hemen?

415
00:20:40,720 --> 00:20:41,720
Ixo!

416
00:20:43,320 --> 00:20:44,320
Ixo!