1
00:00:10,400 --> 00:00:12,720
"Ez da giro Goenkalen,

2
00:00:14,120 --> 00:00:17,200
Lasa anaiak liskarturik daude.

3
00:00:18,760 --> 00:00:22,080
Goenkalek oilategia dirudi

4
00:00:22,160 --> 00:00:26,640
eta Lasa anaiak
elkarri mokoka bizi dira.

5
00:00:28,360 --> 00:00:32,440
Egunetik egunera
Lasatarren itzalera,

6
00:00:32,520 --> 00:00:36,000
hemen bilduko gera

7
00:00:36,080 --> 00:00:40,760
bi oilar harroen legera.

8
00:00:43,560 --> 00:00:46,360
Ziriak ziri Goenkalen

9
00:00:47,000 --> 00:00:50,520
adarjotze benetan mundialak.

10
00:00:52,000 --> 00:00:55,320
Goenkalen, masiaketa da lege

11
00:00:55,400 --> 00:00:59,800
eta Lasa anaiak
matraka eta ziri dabiltza.

12
00:01:01,200 --> 00:01:05,680
Egunetik egunera
Lasatarren itzalera,

13
00:01:05,840 --> 00:01:08,360
hemen bilduko gera

14
00:01:08,440 --> 00:01:13,040
bi oilar harroen legera".

15
00:01:48,560 --> 00:01:50,080
Eun on, Gaizka.

16
00:01:50,320 --> 00:01:52,960
-Zer, ez duzu lorik egin, ala?
-Lorik?

17
00:01:53,040 --> 00:01:55,080
Bai. Beno, ez.

18
00:01:55,160 --> 00:01:57,480
Beno, lo egin dut, baina gutxi.

19
00:01:57,800 --> 00:01:59,920
Gaurko agindu nizkien
azterketen emaitzak,

20
00:02:00,000 --> 00:02:02,080
eta badakizu, agindutakoa
bete egin behar.

21
00:02:02,160 --> 00:02:03,600
Eta? Kate asko?

22
00:02:04,080 --> 00:02:05,560
Beno, batzuk.

23
00:02:05,960 --> 00:02:07,600
Ba! Egia esan, mordoxka.

24
00:02:07,680 --> 00:02:10,280
Bada talde bat
OH errepikatzen hobeto legokeena.

25
00:02:10,360 --> 00:02:11,560
Hara, bestea.

26
00:02:11,640 --> 00:02:14,960
Irakasle peto baten hitz egiteko
modua kutsatu zaizu eta!

27
00:02:15,040 --> 00:02:16,480
Eta zer naiz, ba?

28
00:02:16,560 --> 00:02:19,600
Esango didazu zuk,
eskolak ematea tokatzen bazaizu.

29
00:02:20,120 --> 00:02:22,440
Hortaz ari garela...
Zuk ez al duzu gaur klaserik?

30
00:02:23,000 --> 00:02:24,200
-Lasai!
-Zer?

31
00:02:24,280 --> 00:02:27,240
Grebaren bat, ala piper egiten
hasi zara dagoeneko?

32
00:02:27,320 --> 00:02:29,280
Zu lasai, aitatxo.

33
00:02:29,360 --> 00:02:32,200
Gaur klase daukat,
hamaiketan lehenbizikoa.

34
00:02:32,280 --> 00:02:34,240
Joe, zuek bizi zare, zuek...

35
00:02:35,360 --> 00:02:37,360
-Enteratu al zara?
-Zertaz?

36
00:02:37,520 --> 00:02:40,320
Gaur anaien adiskidetzako
afaria dela!

37
00:02:40,480 --> 00:02:41,800
Zer ote da hori?

38
00:02:41,880 --> 00:02:43,560
Zera, gure aita eta bere anaia

39
00:02:43,640 --> 00:02:45,880
elkarrekin mano mano
afaltzera zihoazela.

40
00:02:45,960 --> 00:02:47,320
Ez da izango...

41
00:02:47,400 --> 00:02:49,040
A! Ez dago gaizki.

42
00:02:49,120 --> 00:02:50,520
Ez dago batere gaizki.

43
00:02:50,600 --> 00:02:52,200
Hobe berandu, behin ere ez baino.

44
00:02:52,280 --> 00:02:53,600
Bazen garaia, e?

45
00:02:53,680 --> 00:02:55,280
Bai, bazen garaia.

46
00:02:55,360 --> 00:02:56,560
Aizu, Gaizka.

47
00:02:56,640 --> 00:02:59,920
Zuri ez zaizu iruditzen guk ere
berdin egin behar genukeela?

48
00:03:00,000 --> 00:03:02,520
Berdin? Zer, elkarrekin afaldu
esan nahi duzu?

49
00:03:02,600 --> 00:03:06,840
Behar bada nahikoa litzateke
birra batzuk elkarrekin hartzea.

50
00:03:06,920 --> 00:03:08,800
Bai, egia esan guk ere...

51
00:03:09,960 --> 00:03:14,120
Ez zaizu barregarria iruditzen
bizitza erdia muturka pasatzea

52
00:03:14,200 --> 00:03:16,800
gero afari batekin
konpondu daitekeenean?

53
00:03:16,880 --> 00:03:18,840
Bai, horixe tristea.

54
00:03:19,440 --> 00:03:21,840
Beno, zer?
Zer moduz zure klaseak?

55
00:03:22,480 --> 00:03:24,560
Tira, ondo,
hasi besterik ez dute egin.

56
00:03:24,640 --> 00:03:27,440
Hasi besterik? Hori da, ba,
gogokoen hartu behar dena.

57
00:03:27,520 --> 00:03:30,960
Gero alferrik dena.
Aizu, zerbait beharko bazenu, esan.

58
00:03:31,440 --> 00:03:35,280
Ea behingoz anai nagusiaren
paperarekin betetzen hasten naizen.

59
00:03:35,360 --> 00:03:38,200
A, baino birra horietaz
ez zara libratuko, e?

60
00:03:38,560 --> 00:03:39,560
Okey.

61
00:03:40,200 --> 00:03:42,040
Baina nik ez dut birrarik hartuko.

62
00:03:42,120 --> 00:03:44,920
-Eta hori?
-Nik garagardoa hartzen dut.

63
00:03:45,000 --> 00:03:48,080
Gaztetxo txorook
hartzen duzue birra.

64
00:03:50,240 --> 00:03:51,240
Ondo da!

65
00:04:01,200 --> 00:04:02,800
Zer ari zara orain ere?

66
00:04:03,480 --> 00:04:04,760
Ederki ematen duzu.

67
00:04:04,840 --> 00:04:08,480
Seguru orain ere zure anai
horren zelataz zabiltzala.

68
00:04:09,760 --> 00:04:11,000
Egun on! Ui!

69
00:04:11,080 --> 00:04:13,320
Zuretzat izan beharko du
egun ona gaurkoa.

70
00:04:13,400 --> 00:04:14,800
Zertara zatoz hona?

71
00:04:14,880 --> 00:04:16,880
-Ni? Lanera.
-Ai, ez idazu erantzun, e?

72
00:04:16,960 --> 00:04:20,200
Eta, ez al duzu beste zereginik
zure egun librean?

73
00:04:29,840 --> 00:04:32,640
Estimatzen dinat,
niregatik lan hau hartzea.

74
00:04:32,720 --> 00:04:35,920
Ez nian nahi Maria Luisak inolako
parterik hartzerik gaurko afarian.

75
00:04:36,000 --> 00:04:39,160
Ez duzu zertan eskerrak emanik,
gustura prestatuko dizuet afaria.

76
00:04:39,240 --> 00:04:42,320
Bai, baina justu hire egun
librearekin tokatzea ere...

77
00:04:42,640 --> 00:04:44,920
Baina beno,
konponduko dizkiat gauzak,

78
00:04:45,000 --> 00:04:47,000
beste egun batean libratzeko, e?

79
00:04:47,080 --> 00:04:48,360
Lasai, osaba.

80
00:04:48,440 --> 00:04:51,480
Egia esateko ez da afaria bakarrik,
ilusioa egiten dit

81
00:04:51,560 --> 00:04:54,520
nolabait anaien arteko tirabira
leuntzen laguntzeak.

82
00:04:54,600 --> 00:04:56,320
Tirabirak... Bai.

83
00:04:57,040 --> 00:04:59,040
Garai bateko gaizki ulertuak.

84
00:05:00,880 --> 00:05:05,040
Gaurko egunean ja
ahaztuta dauden historiak.

85
00:05:05,800 --> 00:05:07,520
Gero egoskorrak izatea, besterik ez.

86
00:05:07,600 --> 00:05:09,560
Baina beno, bukatu dituk kontuak.

87
00:05:09,640 --> 00:05:11,680
Ez dadila behintzat
sukaldariarengatik

88
00:05:11,760 --> 00:05:13,880
hondatu hainbeste kostatutako
bake hori!

89
00:05:14,280 --> 00:05:16,720
Hik ez dun sukaldean
inolako eginbiderik!

90
00:05:17,480 --> 00:05:20,240
Baina ez ahaztu, bakailaoaren
puntuaz esaten diatena, e?

91
00:05:20,320 --> 00:05:22,560
Martini horrelaxe
gustatzen zaio justu, e?

92
00:05:22,640 --> 00:05:25,040
Ez duzu aitzakiarik izango.
Beste zerbait balitz...

93
00:05:25,120 --> 00:05:27,760
Baina bakailaoak
ez du niretzat sekreturik!

94
00:05:27,840 --> 00:05:29,960
Eta egin beharrekoak ere
nire esku utzi, e?

95
00:05:30,040 --> 00:05:32,560
Ai, zure esku utzi...
Horixe nahiko zenuke zuk, ezta?

96
00:05:32,640 --> 00:05:33,640
Maria Luisa!

97
00:05:33,720 --> 00:05:36,880
Nahiago nuke halako interesa
jarriko balu gure etxeko bezeroekin!

98
00:05:36,960 --> 00:05:37,960
Maria Luisa!

99
00:05:41,560 --> 00:05:43,960
-Askoz hobeto zaude.
Askoz hobeto?

100
00:05:44,040 --> 00:05:46,200
Aspaldi izan nintzen ni
askoz hobeto.

101
00:05:47,000 --> 00:05:49,440
Lehengo eguna beti gogoan,
Gregorio.

102
00:05:49,520 --> 00:05:53,880
Jende asko konformatuko litzateke ba,
zu iritsi zaren adinera...

103
00:05:53,960 --> 00:05:57,840
-Iritsi naizen adinera iristearekin!
-Ez horregatik bakarrik.

104
00:05:58,920 --> 00:06:02,800
Sustoa eman diguzu, baina ez zaude
batere gaizki duzun adinerako.

105
00:06:02,880 --> 00:06:04,400
Nire adinerako, noski.

106
00:06:04,480 --> 00:06:08,000
Zimel zimela!
Beno, noiz etorri behar dut berriro?

107
00:06:08,080 --> 00:06:10,800
Egidazu bisitatxo bat hemendik
hamabost egunera edo.

108
00:06:11,560 --> 00:06:15,120
Txusa!
Lagundu aitona gazte honi ateraino.

109
00:06:15,360 --> 00:06:17,040
-Nola ez, ba!
-Eskerrik asko.

110
00:06:17,120 --> 00:06:18,120
Agur.

111
00:06:19,200 --> 00:06:21,480
-Ea, eskerrik asko.
-Ez horregatik!

112
00:06:23,600 --> 00:06:25,920
Gaztanbide andrearen analisiak
iritsi al dira?

113
00:06:26,000 --> 00:06:27,680
Ez, ez dira iritsi oraindik.

114
00:06:28,040 --> 00:06:30,520
Eskerrak 11:30ak arte
inor ez daukagun.

115
00:06:30,600 --> 00:06:32,160
Zer, atzo parrandan?

116
00:06:32,240 --> 00:06:33,480
Atzo parranda?

117
00:06:33,560 --> 00:06:35,800
Ahizpatxo hori eta biok mano mano!

118
00:06:36,120 --> 00:06:37,720
Eta? Martxa handia?

119
00:06:37,800 --> 00:06:39,760
Martxa? Zera, maratoia!

120
00:06:39,840 --> 00:06:41,640
Nondik nora ibili zineten, ba?

121
00:06:41,720 --> 00:06:44,800
Ibili mingaina, eta lehortu
egiten da hitz egin ezkero!

122
00:06:44,880 --> 00:06:48,440
Ba denez gero mingaina
larri mugitzen da, ezta?

123
00:06:48,520 --> 00:06:49,880
Eseri zaitez, emakumea,

124
00:06:49,960 --> 00:06:52,440
eta aprobetxa dezagun inor
ez daukagula hitz egiteko!

125
00:06:52,520 --> 00:06:55,040
Gaur ez daukat berriketa gogorik.
Baina tira...

126
00:06:55,880 --> 00:06:58,040
Hirurak gutxienez
eman ziguten bertan.

127
00:06:58,120 --> 00:06:59,760
Barsobian, ezagutzen duzu.

128
00:06:59,840 --> 00:07:03,120
-Hitz eta pitz, kontu kontari...
-Kontu kontari, e?

129
00:07:03,200 --> 00:07:05,000
Mutil kontua, noski.

130
00:07:05,080 --> 00:07:06,400
Mertxek ere honezkero...

131
00:07:06,520 --> 00:07:08,960
Mertxek...
Ez dakizu zuk ondo.

132
00:07:09,200 --> 00:07:12,800
Ez dakidala zer? Mertxek badu adina
mutilekin ibiltzeko eta!

133
00:07:13,080 --> 00:07:15,520
Mutilekin ibiltzeko...
Kontatuko banizu...

134
00:07:15,600 --> 00:07:17,400
Horrek ez du balio.

135
00:07:17,480 --> 00:07:20,200
Niri karnatarako utzita
amu hutsa bota gero?

136
00:07:20,280 --> 00:07:22,480
-Inori ez esateko esan zidan.
-Txusa!

137
00:07:22,560 --> 00:07:25,280
-Baina... Karlos.
-Karlos zer?

138
00:07:25,640 --> 00:07:27,160
-Karlos!
-Zein Karlos?

139
00:07:27,480 --> 00:07:29,880
-Karlos!
-Karlos nire semea?

140
00:07:29,960 --> 00:07:31,160
Mertxerekin?

141
00:07:31,240 --> 00:07:33,280
-Zerbait izan omen dute.
-Ez dizut sinesten.

142
00:07:33,360 --> 00:07:36,400
Odola gaseosa bihurtzen
omen zaio Karlosgatik.

143
00:07:36,480 --> 00:07:37,920
Mertxe eta Karlos?

144
00:07:41,120 --> 00:07:43,600
Kontua da mutilak ez diola
kasurik egiten.

145
00:07:43,680 --> 00:07:45,960
Badakizu mutilak nolakoak diren.

146
00:07:46,720 --> 00:07:49,040
Nolakoak diren?
Ba Karlosek ez du...

147
00:07:49,120 --> 00:07:51,240
Bai, gainera animatzeko orduan ondo,
eta gero?

148
00:07:51,320 --> 00:07:53,600
-Hor konpon marianton!
-Karlosek ez du sekulan...

149
00:07:53,680 --> 00:07:56,120
-Baina Mertxe oso sentibera da!
-Bai, eta Karlos ere!

150
00:07:56,200 --> 00:07:58,160
Eta lehendabiziko mutila.

151
00:07:58,240 --> 00:08:01,360
Karlosek ere ez du izan neskarik,
nik dakidala behintzat.

152
00:08:02,320 --> 00:08:05,000
-Orain ulertzen dut dena...
-Orain ulertzen duzu zer?

153
00:08:05,080 --> 00:08:07,840
Ezer ez,
Karlosen aspaldi honetako portaera...

154
00:08:07,920 --> 00:08:10,760
-Ze portaera?
-Ezer ez, arraro samar dabilela.

155
00:08:10,840 --> 00:08:13,880
-Mertxeri egin diona...
-Heldutasun falta, noski.

156
00:08:13,960 --> 00:08:16,480
Berak uste duen baino umeagoa da eta.

157
00:08:16,560 --> 00:08:18,920
Horrexegatik gertatu zaio hori
Mertxerekin.

158
00:08:19,000 --> 00:08:22,000
Gaixoa...
Izan ere ez du norekin hitz eginik.

159
00:08:22,080 --> 00:08:23,280
Gaixoa bai, Karlos.

160
00:08:23,360 --> 00:08:25,160
Mertxek aldiz nirekin hitz egin
dezake.

161
00:08:25,240 --> 00:08:28,520
Niri ondo iruditu zitzaidan
aitarekin bizitzera joatea,

162
00:08:29,200 --> 00:08:31,840
pentsatu nuen akaso
gizonetik gizonera...

163
00:08:31,920 --> 00:08:34,520
Gizonetik gizonera...
Begira, emakumetik emakumera, e?

164
00:08:34,600 --> 00:08:36,400
Nik ez nekien nola jokatu, Txusa.

165
00:08:36,480 --> 00:08:40,600
Eta argi dago orain aitak ere
huts egin diola.

166
00:08:40,680 --> 00:08:43,080
Gaixoa...
Eta horrela ordaintzen ari da

167
00:08:43,160 --> 00:08:45,080
guk laguntzen asmatu ez izana.

168
00:08:45,640 --> 00:08:48,640
Alferrik da,
oiloak bere txita maite.

169
00:08:49,600 --> 00:08:51,800
Nik berandu samar
arte egon beharko dut hemen.

170
00:08:51,880 --> 00:08:53,800
Zuek bi artean elkarrekin,
ondo pasa!

171
00:08:53,880 --> 00:08:57,120
Ai, ze ederki!
Palomitak egingo dizkizut,

172
00:08:57,200 --> 00:09:01,520
eta marrazki bizidunak
ikusiko ditugu zeharo aspertu arte.

173
00:09:01,600 --> 00:09:03,240
Ordubete eta gehiago, e?

174
00:09:09,640 --> 00:09:10,640
Kaixo!

175
00:09:11,480 --> 00:09:13,480
Ez nekien hain puntuala hintzenik.

176
00:09:14,160 --> 00:09:16,440
Zera, hik gonbidatutako
afariaren beldurrez,

177
00:09:16,520 --> 00:09:18,760
badaezpada ere egun
osoan ez diat ezer jan!

178
00:09:18,840 --> 00:09:21,600
Eta honezkero tripak ja
protestan hasiak neuzkan.

179
00:09:21,800 --> 00:09:24,280
Aseko ote, gaur prestatutako
dugunarekin?

180
00:09:24,960 --> 00:09:28,160
Hara, hara, hara!
Nor dugu neska txiki polit hau?

181
00:09:28,400 --> 00:09:31,280
Ez da ba izango Ainhoa,
gure bilobatxo txikia, e?

182
00:09:31,360 --> 00:09:33,000
Tira, ez jarri horrela, Ainhoa.

183
00:09:33,440 --> 00:09:34,440
Ainhoa.

184
00:09:35,400 --> 00:09:36,400
Gero arte.

185
00:09:42,040 --> 00:09:44,480
Beno, afal aurretik tragoxka bat
hartuko diagu, ala?

186
00:09:44,560 --> 00:09:47,280
Bat bakarrik?
Ez nekian halako eskasia zenutenik.

187
00:09:47,360 --> 00:09:49,960
Jakin izanez gero ekarriko
dizkiat hiruzpa-lau botila.

188
00:09:50,040 --> 00:09:52,240
Hiruzpa-lau?
Gaur zientoka egongo dira, motel!

189
00:09:52,320 --> 00:09:53,320
Eta fuego!

190
00:09:53,400 --> 00:09:54,840
Eta onenetik, gainera, e!

191
00:09:54,920 --> 00:09:57,400
Ze txarrak kalte egiten dik.

192
00:09:58,200 --> 00:10:00,600
-Ez zegok toperik, motel!
-Bota, bota!

193
00:10:04,360 --> 00:10:06,440
Akaso gehiegizko saltsan
sartu gaituk.

194
00:10:06,520 --> 00:10:07,840
Zer gehiegizko saltsan?

195
00:10:07,920 --> 00:10:11,520
Zera, operazio hau handiegia
ez ote den guretzat.

196
00:10:11,600 --> 00:10:13,640
Besteetan txapuza
txikiak egin dizkiagu,

197
00:10:13,720 --> 00:10:15,240
baina hau muntaje itzela duk!

198
00:10:15,320 --> 00:10:16,960
Tira, motel, hau txupatuta zegok!

199
00:10:17,040 --> 00:10:20,160
Txupatuta guk bukatuko diagu
harrapatzen bagaituzte.

200
00:10:20,240 --> 00:10:21,920
Zer, harrapatu?
Zer uste duk, ba?

201
00:10:22,000 --> 00:10:24,160
Itzalpera bueltatzeko gogoz nabilela?

202
00:10:24,760 --> 00:10:27,200
Begira, ondo gobernatuta
zeukaat dena,

203
00:10:27,280 --> 00:10:30,480
utzidak niri,
nik bazekiat zertan ari garen eta.

204
00:10:31,320 --> 00:10:33,120
Hi, ez duk orain atzera egingo, ezta?

205
00:10:33,200 --> 00:10:34,480
Atzera? Ez.

206
00:10:34,560 --> 00:10:36,240
Baina arrisku handia zegok.

207
00:10:36,320 --> 00:10:39,200
Arriskua... Noiz ez duk ba arriskurik
izan gure ofizioak?

208
00:10:39,640 --> 00:10:41,520
Begira,
txikikari batengatik harrapatu

209
00:10:41,600 --> 00:10:44,280
edo puska eder batengatik,
arriskua berdina duk!

210
00:10:44,360 --> 00:10:45,560
Ez zekiat, ba.

211
00:10:45,640 --> 00:10:47,520
Hara, guk orain lortzen badiagu

212
00:10:47,600 --> 00:10:50,240
inguru honetako kontaktuak
gure esku izatea,

213
00:10:50,520 --> 00:10:53,800
Rotterdametik
hona arteko itsasontzi guztiak

214
00:10:53,880 --> 00:10:56,520
-guretzat lanean ariko dituk!
-Ez zekiat, ba!

215
00:10:57,400 --> 00:11:00,680
Gauza hauek edo handika egiten dituk
edo hobe duk batere ez egitea!

216
00:11:00,760 --> 00:11:02,720
Bestela lau txakur txiki irabazteko,

217
00:11:02,800 --> 00:11:06,280
hobe duk herriz herriko azoketan
sostenak saltzen jarri!

218
00:11:06,400 --> 00:11:08,360
Eta ertzainek?
Ez zeudek lo ordea!

219
00:11:08,920 --> 00:11:11,360
Txapel gorrietan dudan lagunak
lehengoan esan zidan

220
00:11:11,440 --> 00:11:12,920
dagoeneko lanean hasi direla...

221
00:11:13,000 --> 00:11:15,160
Hik hori egin behar duk,
kontaktu onak egin!

222
00:11:15,240 --> 00:11:17,040
Bestelakoa utzi iezadak niri.

223
00:11:18,000 --> 00:11:20,600
Honek...
Ondo irtengo zaigu hau.

224
00:11:22,000 --> 00:11:24,400
Eta badakik zer diru puska
irtengo zaigun garbi?

225
00:11:26,320 --> 00:11:28,680
"Hemen Enara hiru.

226
00:11:28,760 --> 00:11:31,160
Dena garbi, hodeirik ez".

227
00:11:31,240 --> 00:11:32,840
Okey, Enara hiru.

228
00:11:32,920 --> 00:11:35,680
Enara hiru, hemen Kalatxori bi.

229
00:11:35,760 --> 00:11:36,920
Hemen Kalatxori bi.

230
00:11:37,000 --> 00:11:38,880
Hemen ere hodeirik ez, bota lasai.

231
00:11:38,960 --> 00:11:42,680
"074 betiko orduan,
sarekada galanta".

232
00:11:43,120 --> 00:11:45,000
Honela gustu ematen dit
niri lan egitea.

233
00:11:45,080 --> 00:11:46,920
Galdetu iezaiok ordu zehatza emateko

234
00:11:47,000 --> 00:11:49,320
eta gu geu garela kontaktua,
eta ez beste inor.

235
00:11:51,560 --> 00:11:52,920
Enara hiru?

236
00:11:53,640 --> 00:11:54,640
Enara hiru?

237
00:11:55,400 --> 00:11:57,720
Egon hadi geldi,
ez diat eta ondo ulertzen.

238
00:12:00,600 --> 00:12:01,600
Kaixo.

239
00:12:06,560 --> 00:12:10,120
Gogoratu haiz hor, bakailaoa
pil pilean nuela platerik gogokoena.

240
00:12:10,320 --> 00:12:12,200
Jo, ederki aritu nauk jaten.

241
00:12:12,280 --> 00:12:14,120
Aspaldian ez nian hain gustura jan.

242
00:12:14,320 --> 00:12:18,080
Gogoratuko nauk ba, oraindik buruan
zeneukan bakailaoa jatekoa,

243
00:12:18,160 --> 00:12:20,960
hi, zerari,
partida irabazi genionean, zera,

244
00:12:21,200 --> 00:12:23,600
Zuluetari txapela kendu
genionean, e?

245
00:12:23,680 --> 00:12:24,920
Eta nola gainera...

246
00:12:25,000 --> 00:12:26,560
Bai, parte hartu ez zenuelako.

247
00:12:27,760 --> 00:12:30,200
Ba ez, nik txapelketa horretan ez
nian parte hartu.

248
00:12:30,280 --> 00:12:33,480
Baina afaltzeko garaian ni
ez nuen ba atzera geratu, e?

249
00:12:33,960 --> 00:12:35,800
Horretan jakina baninduen.

250
00:12:35,880 --> 00:12:37,440
Horretan eta frontoian ere bai.

251
00:12:37,520 --> 00:12:39,360
Nik aurrera segitu nuelako,
Joxe Mari.

252
00:12:39,440 --> 00:12:41,160
Hi ez hintzen ni baino txarragoa.

253
00:12:41,480 --> 00:12:43,200
Estimatzen diat lorea.

254
00:12:44,000 --> 00:12:45,360
Tira, ba, gora ba

255
00:12:45,880 --> 00:12:49,280
Arraldeko eta Euskal Herri osoko
pilotaririk onenak!

256
00:12:50,120 --> 00:12:52,320
-Beno, izandakoak behintzat!
-Euskal Herriko...

257
00:12:52,400 --> 00:12:53,400
Gora Lasatarrak!

258
00:12:53,480 --> 00:12:56,520
Euskal Herriko pilotari onenak izan
ezkero baita mundukoak ere!

259
00:12:56,600 --> 00:12:58,640
-Zer arraio, gora gu eta gutarrak!
-Gora!

260
00:12:58,720 --> 00:13:00,120
Arrazoia duk, mundukoak!

261
00:13:00,920 --> 00:13:02,800
Seguru nagok Estatu Batuetan ere

262
00:13:02,880 --> 00:13:06,240
hire laurdenak balio zutenak ere
makina bat egongo direla.

263
00:13:06,320 --> 00:13:07,600
Ba... Makina bat ere?

264
00:13:07,680 --> 00:13:09,040
Ez ezak dudarik eduki.

265
00:13:09,120 --> 00:13:12,480
-Ba orduan, ba gora bakailaoa!
-Hori duk, biba pil pila!

266
00:13:13,440 --> 00:13:15,120
-Eutsi horri!
-E!

267
00:13:16,240 --> 00:13:18,760
Jaki haziak, txorrota gozo.

268
00:13:22,320 --> 00:13:23,600
Eutsi horri Joxe Mari!

269
00:13:29,920 --> 00:13:32,000
Zer egiten duzue hemen?
Zer gertatu da?

270
00:13:32,080 --> 00:13:33,320
Zer egiten dugun?

271
00:13:33,400 --> 00:13:36,120
Ikus dezakezunez zure
etxetik atzera hona etorri.

272
00:13:36,200 --> 00:13:37,520
Zer gertatzen den?

273
00:13:37,600 --> 00:13:39,200
-Gizonak zeuden etxean, ama.

274
00:13:39,280 --> 00:13:41,440
-Zer gizon?
-Zure mutil-lagun hori.

275
00:13:41,520 --> 00:13:42,520
Hala ere...

276
00:13:42,600 --> 00:13:45,960
-Ez zait batere gustatzen mutil hori.
-Niri gustatu behar zait, ez zuri.

277
00:13:46,040 --> 00:13:48,600
Ondo dago, baina han ari dira,

278
00:13:48,680 --> 00:13:51,480
ez dakit zelako izkutu mizkutuka,

279
00:13:51,560 --> 00:13:54,080
bera eta bere
moduko beste lagun bat.

280
00:13:54,160 --> 00:13:55,440
Bere moduko laguna?

281
00:13:55,520 --> 00:13:56,760
Ez zegoen bakarrik?

282
00:13:57,240 --> 00:13:59,840
Zeuk ez badakizu norekin zabiltzan,

283
00:13:59,920 --> 00:14:02,880
ez da harritzekoa
hura norekin dabilen ez jakitea!

284
00:14:02,960 --> 00:14:04,600
Tira, aitona, esaldi polita.

285
00:14:04,680 --> 00:14:06,440
Ez dakit zeuk asmatua den, baina.

286
00:14:06,520 --> 00:14:09,640
Ez naiz ordea zuk uste duzun
bezain inozoa.

287
00:14:09,920 --> 00:14:13,040
Mutil horiek ez darabilte
gauza garbirik.

288
00:14:13,360 --> 00:14:14,760
Garai hauek ez daude...

289
00:14:14,840 --> 00:14:16,640
Bakoitzak bere
aukerako lana izateko.

290
00:14:16,720 --> 00:14:18,840
Ahal duenak ahal duena egiten du.

291
00:14:18,920 --> 00:14:20,600
Ahal den guztia ezin daiteke egin.

292
00:14:20,680 --> 00:14:22,280
Lapur handiak, lapur txikiak...

293
00:14:22,360 --> 00:14:24,560
Zertxo bait ostea,
ez da lapurreta gaiztoa!

294
00:14:24,640 --> 00:14:27,320
Lapurra, lapurra da,
eta zure etxeaz eta zutaz

295
00:14:27,400 --> 00:14:29,360
horretarako baliatzen dena, ez...

296
00:14:29,440 --> 00:14:33,520
Tira, aitona... Arraldeko betiko
ohitura izan da gauekoa, tradizioa!

297
00:14:33,600 --> 00:14:37,320
Ez itzazu gauzak bere onetik atera,
total, etxean jendea zegoelako.

298
00:14:37,400 --> 00:14:39,640
Bai, total,
nik nire etxera joan nahi dut,

299
00:14:39,720 --> 00:14:41,400
eta ez dut nahi kanpoko jendea.

300
00:14:42,040 --> 00:14:43,040
Beno.

301
00:14:43,600 --> 00:14:46,400
Zuk gogoratu nik zer esaten dizudan.

302
00:14:46,480 --> 00:14:49,120
Tira, halako buelta alferrik
eginarazi dizuenez,

303
00:14:49,200 --> 00:14:51,200
zerbait prestatuko dizuet afaltzeko.

304
00:14:51,280 --> 00:14:54,760
Ba ez, esan gure etxekoei
handik alde egiteko.

305
00:14:54,840 --> 00:14:57,400
Nik nire etxea behar dudala,
eta nire ohea, eta nire...

306
00:14:57,480 --> 00:15:00,120
Bai, badakit, polit hori.
Badakit zuk hori behar duzula.

307
00:15:00,200 --> 00:15:02,240
Baina ni ere zuekin
joango nintzateke...

308
00:15:04,600 --> 00:15:06,120
Bitartean, e?

309
00:15:06,200 --> 00:15:08,680
Bai, bihartik aurrera...
Beti bihartik aurrera.

310
00:15:08,760 --> 00:15:09,760
Beno, e...

311
00:15:09,840 --> 00:15:12,600
Amatxo hemen geratuko da lanean,
eta...

312
00:15:12,920 --> 00:15:15,680
Gu biok hanburgesa
goxo hori jatera joango gara.

313
00:15:15,760 --> 00:15:19,440
Eta ez esan ezetz,
etxean lekurik ez badago,

314
00:15:20,000 --> 00:15:22,160
gu hanburgesa jan eta gero,

315
00:15:22,240 --> 00:15:25,200
Ainhoa nirekin etorriko da
lo egitera.

316
00:15:25,520 --> 00:15:27,000
Ala! Ea!

317
00:15:28,200 --> 00:15:29,760
"Ganbaran bai, ganbaran bai.

318
00:15:29,840 --> 00:15:31,040
Ganbaran, ganbaran".

319
00:15:31,120 --> 00:15:32,120
Txo, txo!

320
00:15:32,200 --> 00:15:34,200
"Ta jo nion, ta jo nion.

321
00:15:34,280 --> 00:15:36,320
Atean atzean jo nion.

322
00:15:36,400 --> 00:15:38,320
Ta jo nion, ta jo nion...".

323
00:15:39,400 --> 00:15:42,840
Horrelako afariaren ondoren
ezin etxera joan behar zuzenean, e?

324
00:15:43,000 --> 00:15:44,720
Tragotxo bat hartuko diagu nonbait!

325
00:15:44,800 --> 00:15:46,280
-Arrazoi dik eta!
-Hori duk eta!

326
00:15:46,360 --> 00:15:48,280
-Garai zaharretan bezala!
-Hirea zein da?

327
00:15:48,360 --> 00:15:50,800
Zer egingo dugun azkena?
Ba zeozer itxiko diagu.

328
00:15:50,880 --> 00:15:54,000
Baina beno,
hala ere espero gustatzea generoa.

329
00:15:54,080 --> 00:15:56,800
Hi, zera horretara joango gaituk,
beste horretan horrela,

330
00:15:56,880 --> 00:15:59,520
lehengoan ere semeak eta hireak
sekulakoa harrapatu zuten

331
00:15:59,600 --> 00:16:01,240
horrela taberna zuloa bazegok hor!

332
00:16:01,320 --> 00:16:03,600
-Zer esatek, zer, Barsobia horretara?
-Hori duk!

333
00:16:03,680 --> 00:16:07,240
-Baina hori gazteena da, gazteena da!
-Izen xelebre hori, Barsobia.

334
00:16:07,320 --> 00:16:10,480
Ni ez nauk sekula izan.
Badakik, nik gauza horiek...

335
00:16:10,560 --> 00:16:13,240
Hi, baina gaur egun berezia duk,
eta merezi duk.

336
00:16:13,320 --> 00:16:16,680
Gainera, gazteei erakutsiko ziagu
Lasatarren kasta, e?

337
00:16:16,760 --> 00:16:19,200
-Kasta zitala dela!
-Ja...

338
00:16:19,280 --> 00:16:22,880
Lehendik eusteak ere seme horiek
listoia altu samar utzi dutela...

339
00:16:24,120 --> 00:16:27,800
Aizu, osaba, kontu batekin
gogoratu naiz azken orduan, eta...

340
00:16:27,880 --> 00:16:29,320
Goiz etxera joan nahi nuke.

341
00:16:29,960 --> 00:16:32,720
Lasai, neska!
Joan behar baldin baduk, gora egin!

342
00:16:32,800 --> 00:16:35,040
Bihar goizean goiz etorriko
naiz dena jasotzera.

343
00:16:35,120 --> 00:16:36,400
-Bai, lasai.
-Eskerrik asko.

344
00:16:36,480 --> 00:16:39,920
Eta beno, eta mahaia horrela nire
atsoak ikusten baldin badik, ba...

345
00:16:40,000 --> 00:16:41,640
-Lasai, nik...
-Hire atsoa...

346
00:16:42,200 --> 00:16:43,200
Eskerrik asko.

347
00:16:44,640 --> 00:16:46,360
-Beno.
-Ei, afari ona, e?

348
00:16:46,440 --> 00:16:47,880
Oso ona, oso ona.

349
00:16:47,960 --> 00:16:51,520
Pil pileko bakailao hau,
tamainan ondo!

350
00:16:51,600 --> 00:16:54,040
Bai, urtetan ez zaigu guri
egun hau ahaztuko.

351
00:16:54,120 --> 00:16:55,480
Benga, musu bat.

352
00:16:56,240 --> 00:16:59,160
Ei! nik ere bai!

353
00:17:01,640 --> 00:17:03,760
Beno, orduan bihar arte, e?

354
00:17:08,280 --> 00:17:09,280
Joxe Mari!

355
00:17:10,480 --> 00:17:12,800
Zer, oraindik muturtuta?

356
00:17:12,960 --> 00:17:14,360
Tira, neska.

357
00:17:14,680 --> 00:17:17,440
-Ez dut nahi!
-Dena ezin liteke!

358
00:17:17,520 --> 00:17:20,320
Jan duzu hanburgesa,
nahi zenuen bezala, ezta?

359
00:17:20,400 --> 00:17:22,920
-Ba orain...
-Nik nire ohean egin nahi nuen lo.

360
00:17:23,000 --> 00:17:26,320
Bizi guztia duzu zure ohean
lo egiteko.

361
00:17:26,680 --> 00:17:28,440
Alaitu aurpegi hori.

362
00:17:28,800 --> 00:17:31,920
Hanburgesaren partez,
muturrak jan dituzula ematen du,

363
00:17:32,000 --> 00:17:34,960
eta zuri muturrak ez zaizkizu
gustatzen, ezta?

364
00:17:35,040 --> 00:17:37,720
Baina, baina, baina...
Zertan ari zarete hemen?

365
00:17:38,160 --> 00:17:40,320
Ez al zen ba bere etxean lo egitekoa?

366
00:17:40,400 --> 00:17:42,200
Hanburgesa bat jatera joan gara.

367
00:17:42,280 --> 00:17:43,760
Hanburgesa!

368
00:17:44,000 --> 00:17:46,040
Bai, oso goxoa egon da, ezta?

369
00:17:47,360 --> 00:17:51,640
Ez genekienez Amaia noiz zetorren,
ba etxera etorri gara.

370
00:17:51,720 --> 00:17:52,720
Ai, Amaia...

371
00:17:52,800 --> 00:17:53,800
Amaia...

372
00:17:53,880 --> 00:17:56,920
raintxe kokoteraino nago
Amaia bereak eta bi egiten,

373
00:17:57,000 --> 00:18:00,400
Joxe Mari auskalo zertan ari dabilen
beheran anai faltsu horrekin,

374
00:18:00,480 --> 00:18:03,240
eta gero zuek...
Baina, hanburgesa?

375
00:18:03,880 --> 00:18:05,720
Baina nori bururatu zaio?

376
00:18:05,800 --> 00:18:07,560
Ba umeari gustatzen zaio.

377
00:18:08,440 --> 00:18:09,760
Eta zer, e?

378
00:18:09,840 --> 00:18:13,240
Hauek al dira orduak umea hor zehar
ibiltzeko, oraindik jaikita?

379
00:18:13,320 --> 00:18:15,440
-Beno, horrexegatik etorri gara.
-Bai, zera.

380
00:18:15,840 --> 00:18:18,680
Bihar ikastolara goiz jaiki behar,
eta zuek ala, hortxe,

381
00:18:18,760 --> 00:18:22,480
ez dakit zer ordura arte,
zertan eta hanburgesa jaten.

382
00:18:22,680 --> 00:18:25,840
Ba zuk ere pipermin bat
jan duzula ematen du.

383
00:18:25,920 --> 00:18:29,320
Errieta eman beharrean utziozu umeari
lehenbailehen oheratzen.

384
00:18:29,400 --> 00:18:33,360
Bai... Orain nirea izango da errua
umea berandu oheratzen bada...

385
00:18:34,640 --> 00:18:36,560
Bere amak ardura gehixeago
izango balu,

386
00:18:36,640 --> 00:18:38,320
inoren praketan sartu beharrean...

387
00:18:38,400 --> 00:18:42,200
Tira, hartu baso bete esne
eta zoaz lotara.

388
00:18:47,440 --> 00:18:49,560
Zer, rubia!
Bakarrik utzi zaituzte, edo?

389
00:18:49,640 --> 00:18:51,520
-Utzidazu bakean!
-Lasai.

390
00:18:54,120 --> 00:18:56,760
Hi, Maria Luisa esatek?
Sinistu didak, sinistu didak.

391
00:18:56,840 --> 00:18:58,360
Emakume horrek niri...

392
00:18:59,120 --> 00:19:01,200
Ez zekiat,
pentsamenduak irakurtzen dizkit!

393
00:19:01,680 --> 00:19:03,440
Ba gehiegi badakik oraintxe.

394
00:19:03,960 --> 00:19:04,960
Ei!

395
00:19:05,360 --> 00:19:09,560
Orduan gauzak errazago,
beste zerarako gogoa haukanean...

396
00:19:09,640 --> 00:19:12,280
Zer ari haiz, txortan jotzeko?

397
00:19:12,360 --> 00:19:13,800
-Hori duk!
-Ba, motel, hori...

398
00:19:13,880 --> 00:19:17,320
Jakina! Hik pentsatu hutsarekin...
Ja! Hark bazekik!

399
00:19:17,400 --> 00:19:20,480
Pentsatu hutsarekin bai,
baina berak gogoa eduki behar duk,

400
00:19:20,560 --> 00:19:21,760
bestela jai ziok.

401
00:19:21,840 --> 00:19:24,960
Baina ez du inporta
aitzakia jartzen badik ere,

402
00:19:25,040 --> 00:19:27,720
orain kasu egingo diagu
ohearen gogoari!

403
00:19:30,160 --> 00:19:32,400
Hi hago hi, oilarra!

404
00:19:32,480 --> 00:19:34,840
Oraindik moldatzen nauk.

405
00:19:34,920 --> 00:19:37,280
Moldatu... Hi, eta...

406
00:19:37,600 --> 00:19:39,360
Nola konpotzen haiz zera,

407
00:19:39,440 --> 00:19:41,520
kanpoko oiloa
burutik pasatzen denean? E?

408
00:19:42,600 --> 00:19:43,800
Zer esan nahi duk?

409
00:19:43,880 --> 00:19:46,000
Ez, nik esaten diat
ba berak pentsamendua

410
00:19:46,080 --> 00:19:47,680
irakurtzen badik, gaizki habil!

411
00:19:47,760 --> 00:19:50,440
Horregatik ba,
esaten diat, pentsatu ez, egin!

412
00:19:51,240 --> 00:19:52,960
Eta hik egin egingo duk, gainera!

413
00:19:53,040 --> 00:19:57,200
Beno, akaso hik adina ez,
baina moldatzen nauk.

414
00:19:57,280 --> 00:19:58,520
Hi, egon hadi, egon hadi.

415
00:19:58,600 --> 00:20:00,040
Egon hadi!

416
00:20:00,280 --> 00:20:03,240
Lehengoan ere txisteak kontatu
zizkioat Pilarren aurrean,

417
00:20:03,320 --> 00:20:04,520
eta kontatuko hau.

418
00:20:04,920 --> 00:20:05,920
Tira.

419
00:20:06,400 --> 00:20:08,000
Senarra etortzen dik etxera,

420
00:20:08,520 --> 00:20:11,360
eta andreari esaten ziok:

421
00:20:11,440 --> 00:20:13,520
-"Begira, har ezazu aspirina".

422
00:20:13,600 --> 00:20:14,600
Eta?

423
00:20:14,680 --> 00:20:19,000
Eta andreak: "Zer ba, aspirina?
Nik ez dut inongo minik eta!".

424
00:20:19,360 --> 00:20:21,800
Ez al duzu aitzakiarik?
Gizonak...

425
00:20:21,880 --> 00:20:25,000
"Aitzakiarik ez baduzu, segi, tira!
Kristoren gogoekin nago eta!".

426
00:20:25,800 --> 00:20:28,720
-Ederra!
-Bitxiak zarete Lasatarrak, bai.

427
00:20:29,200 --> 00:20:32,600
Zuen semeak lehengo astean
kristoren atxurra harrapatu, eta...

428
00:20:32,680 --> 00:20:34,000
Aste honetan zuek, e?

429
00:20:34,680 --> 00:20:37,320
Zer uste huen ba?
Haritzetik ezpala, hi!

430
00:20:37,400 --> 00:20:40,360
Bai, baino kasu honetan,
ezpaletik haritza, esan beharko!

431
00:20:40,440 --> 00:20:42,120
Gazteak aurreratu zaizkizue eta.

432
00:20:42,200 --> 00:20:44,200
Hara, zuek ere ez zabiltzate
makal, e?

433
00:20:46,240 --> 00:20:47,600
Mekaguen!

434
00:20:51,040 --> 00:20:52,440
Lehengo kontuarekin nabil,

435
00:20:53,640 --> 00:20:56,000
Amaiarekin ez duk horrelako
zera bat edukiko?

436
00:20:56,760 --> 00:21:00,040
Beno, oraindik ez gaituk
horretara ailegatu.

437
00:21:00,120 --> 00:21:01,440
Ez, ez, ez.

438
00:21:01,840 --> 00:21:04,760
Hi haiz, hi haiz makala, hi!
Dio!

439
00:21:05,440 --> 00:21:08,720
Beno, akaso hi eta ni

440
00:21:09,640 --> 00:21:11,880
uste dugun baino berdinagoak
izango gaituk.

441
00:21:14,480 --> 00:21:16,080
Gauza bat galdetu behar diat.

442
00:21:16,160 --> 00:21:17,600
Ez zekiat, ez zekiat...

443
00:21:17,880 --> 00:21:19,480
Zergatik haserretu ginen gu biok?

444
00:21:19,560 --> 00:21:22,080
Benetan, esadak zergatik
haserretu ginen gu biok!

445
00:21:23,760 --> 00:21:24,960
Ez al dakik?

446
00:21:26,800 --> 00:21:28,640
Begoñari galdetu iezaiok, ba.

