1
00:00:10,400 --> 00:00:12,720
"Ez da giro Goenkalen,
2
00:00:14,120 --> 00:00:17,200
Lasa anaiak liskarturik daude.
3
00:00:18,760 --> 00:00:22,080
Goenkalek oilategia dirudi
4
00:00:22,160 --> 00:00:26,640
eta Lasa anaiak
elkarri mokoka bizi dira.
5
00:00:28,360 --> 00:00:32,440
Egunetik egunera
Lasatarren itzalera,
6
00:00:32,520 --> 00:00:36,000
hemen bilduko gera
7
00:00:36,080 --> 00:00:40,760
bi oilar harroen legera.
8
00:00:43,560 --> 00:00:46,360
Ziriak ziri Goenkalen
9
00:00:47,000 --> 00:00:50,520
adarjotze benetan mundialak.
10
00:00:52,000 --> 00:00:55,320
Goenkalen, masiaketa da lege
11
00:00:55,400 --> 00:00:59,800
eta Lasa anaiak
matraka eta ziri dabiltza.
12
00:01:01,200 --> 00:01:05,680
Egunetik egunera
Lasatarren itzalera,
13
00:01:05,840 --> 00:01:08,360
hemen bilduko gera
14
00:01:08,440 --> 00:01:13,040
bi oilar harroen legera".
15
00:05:03,520 --> 00:05:04,760
Pilar al zara?
16
00:05:05,160 --> 00:05:06,160
Egun on.
17
00:05:06,240 --> 00:05:07,960
Karlos jarri al daiteke?
18
00:05:09,160 --> 00:05:10,160
Ezetz?
19
00:05:11,400 --> 00:05:14,280
Baina ez zer,
ez dago edo ezin daiteke jarri?
20
00:05:15,480 --> 00:05:18,240
Bale, eskerrik asko azalpenagatik.
21
00:05:20,960 --> 00:05:22,120
Egun on, Begoña!
22
00:05:23,600 --> 00:05:27,400
Eguzkia zeruan eta 16 graduko
tenperatura kale nagusian.
23
00:05:27,840 --> 00:05:30,240
Afrikako bero haiek bai ederrak.
24
00:05:30,960 --> 00:05:32,640
Zerbait gertatzen zaizu, Begoña?
25
00:05:32,720 --> 00:05:34,040
Niri ezer ez.
26
00:05:34,120 --> 00:05:35,480
Martinen etxera deitu dut
27
00:05:35,560 --> 00:05:37,680
eta Pilarrek erantzun dit,
erantzun edo.
28
00:05:37,760 --> 00:05:41,320
Ez dit eman astirik jaiki berria
den edo ez ikertzeko ere.
29
00:05:41,400 --> 00:05:43,520
Bizitza modernoaren
ajeak dira horiek.
30
00:05:43,600 --> 00:05:46,480
-Sentitzen dut.
-Lasai, Txusa, ohituta nago eta.
31
00:05:46,560 --> 00:05:50,680
Jaungoikoak sortzen ditu mundura
eta hara gero,
32
00:05:50,760 --> 00:05:54,920
beren kabuz, inorekin ezer esan gabe,
elkartzen dira...
33
00:05:55,720 --> 00:05:58,320
Txusa, bazatoz laborategitik?
34
00:05:58,400 --> 00:05:59,880
Bai, noski, izan naiz.
35
00:06:00,400 --> 00:06:01,680
Tori, hau zuretzat da.
36
00:06:03,440 --> 00:06:04,960
Lehenengo zita izango da.
37
00:06:05,040 --> 00:06:06,640
Artista bat dela uste dut.
38
00:06:08,840 --> 00:06:10,160
Egun on!
39
00:06:10,240 --> 00:06:12,240
-Sinatra andereñoa, ezta?
-Egun on.
40
00:06:12,320 --> 00:06:13,520
-Gina Sinatra.
41
00:06:13,600 --> 00:06:16,920
Bai, "ragazza".
"Sono" Gina.
42
00:06:17,360 --> 00:06:19,000
Pasa, pasa.
Doktorea zain daukazu.
43
00:06:19,080 --> 00:06:20,480
"Ciao, cara".
44
00:06:20,560 --> 00:06:22,480
"Non sono in ritardo, vero"?
45
00:06:22,560 --> 00:06:26,120
"Porque me dispiace tanto impuntual"
izatea,
46
00:06:26,200 --> 00:06:29,720
perche in questa città"
ez dago aparkatzerik. "Mamma mia"!
47
00:06:29,800 --> 00:06:31,760
Lasai, andere. Eseri zaitez.
48
00:06:32,000 --> 00:06:35,000
Hasi aurretik,
fitxa bat bete behar dugu.
49
00:06:36,000 --> 00:06:37,600
Ez zaizu inportatuko, ezta?
50
00:06:37,680 --> 00:06:38,680
"Prego".
51
00:06:38,760 --> 00:06:43,160
"Mai, si non mi domanda adina mia".
52
00:06:44,440 --> 00:06:47,120
Lasai,
ez dizkizut urteak eskatuko eta.
53
00:06:47,200 --> 00:06:50,040
Hara, Gina Sinatra esan duzu, ezta?
54
00:06:50,120 --> 00:06:51,840
-Bai.
-Eta helbidea?
55
00:06:51,920 --> 00:06:53,640
"Chi lo sa"?
56
00:06:53,720 --> 00:06:56,520
-Gaur hemen, bihar han...
-Nola da hori?
57
00:06:56,600 --> 00:06:58,840
"Sì, per il mio lavoro".
58
00:06:58,920 --> 00:07:01,160
"Sono una vedetta.
Lavoro in teatro".
59
00:07:01,280 --> 00:07:02,440
Ulertzen dut.
60
00:07:02,520 --> 00:07:05,400
"Per questo che ostiralean...".
"Capisci"?
61
00:07:05,960 --> 00:07:07,840
"Come si dice"?
Ostiralean.
62
00:07:07,920 --> 00:07:10,480
-Bai, ostiralean.
-"A, questo".
63
00:07:10,560 --> 00:07:13,040
"Io, ho mia funzione al teatro,
64
00:07:13,120 --> 00:07:16,960
"e io devo ondo egon behar dut....
65
00:07:17,040 --> 00:07:20,120
"good"... "No, questo".
66
00:07:20,440 --> 00:07:22,240
Bai, bai, ulertzen dut.
Zer duzu?
67
00:07:23,680 --> 00:07:27,440
"Mi sento qui come un nodo".
68
00:07:27,520 --> 00:07:30,280
"Korapilo bat sali la mea...
69
00:07:30,360 --> 00:07:32,600
Arnasa ezin,
70
00:07:32,680 --> 00:07:36,160
"e non posso... ito subito·.
71
00:07:36,360 --> 00:07:38,680
-"In un attimo".
Zer duzu, korapilo bat?
72
00:07:39,280 --> 00:07:42,200
"Questo..." Korapilo bat.
73
00:07:42,280 --> 00:07:45,240
"Ito subito. Capisci"?.
74
00:07:45,800 --> 00:07:47,200
Bai, bai, ulertzen dut.
75
00:07:47,280 --> 00:07:49,520
Baina lasai,
berehala jakingo dut zer duzun.
76
00:07:49,600 --> 00:07:52,760
Joan zaitez bionboaren atzealdera
eta erantzi zaitez gerritik gora.
77
00:07:53,800 --> 00:07:54,960
Eskerrik asko.
78
00:08:00,520 --> 00:08:01,920
"Mamma mia"!
79
00:08:02,000 --> 00:08:04,040
"Mamma mia! Un maschio"!
80
00:08:04,120 --> 00:08:06,920
"Un maschio!
Come si dice"?
81
00:08:07,960 --> 00:08:09,600
-"Que cosa facho"?
-Martin!
82
00:08:10,760 --> 00:08:14,760
Nik mediku bati nire
titiak erakutsi...
83
00:08:15,480 --> 00:08:17,400
Beno, mediku bat da.
84
00:08:18,080 --> 00:08:21,160
Gizon bati erakutsi diot...
85
00:08:21,720 --> 00:08:23,800
"Esigo per il mio lavoro, e"?
86
00:08:24,000 --> 00:08:26,560
Baina non nago?
Zer kristo gertatzen da hemen?
87
00:08:26,640 --> 00:08:29,280
"Cosa faccio io adesso"?
88
00:08:30,000 --> 00:08:31,760
Ordaindu ala kobratu?
89
00:08:36,120 --> 00:08:38,600
Jesus, Jose eta Maria...
90
00:08:39,680 --> 00:08:43,200
Amaia,
beti gauza bera esaten ari naiz.
91
00:08:43,840 --> 00:08:47,320
Gauzak berehala egin behar dira,
bere unean eta puntuan.
92
00:08:47,680 --> 00:08:50,000
Jakin beharko zenuke
momentuan egiten ez dena,
93
00:08:50,080 --> 00:08:51,800
hurrengo egunean lan doblea dela.
94
00:08:51,880 --> 00:08:53,520
Batean jakinda nahikoa izaten da.
95
00:08:53,600 --> 00:08:55,920
Aizu, niri erantzun txarrik ez.
96
00:08:56,000 --> 00:08:58,000
Nolako galdera, halako erantzuna.
97
00:08:58,080 --> 00:08:59,160
Hara!
98
00:08:59,480 --> 00:09:03,240
Nik bakar-bakarrik esaten dizut
orain sukaldean behar zenuela
99
00:09:03,320 --> 00:09:04,880
eta begira zertan ari zaren.
100
00:09:04,960 --> 00:09:07,880
Atzo berandu bukatu zuten eta
nik etxera joan beharra neukan.
101
00:09:07,960 --> 00:09:09,440
Etxera? Zertara?
102
00:09:09,920 --> 00:09:11,680
Han ez zenuen ba lan handirik.
103
00:09:11,760 --> 00:09:15,240
Ainhoa gurekin zen,
azken bolada guztian bezala.
104
00:09:15,320 --> 00:09:17,520
Amarena egiten du aitonarekin.
105
00:09:18,400 --> 00:09:20,600
Eta, atzo zer?
106
00:09:20,680 --> 00:09:22,280
Atzo zer, zer?
107
00:09:22,360 --> 00:09:24,760
Jesus... Afaria!
108
00:09:24,840 --> 00:09:26,320
Nola moldatu ziren?
109
00:09:26,400 --> 00:09:28,720
-Ondo.
-Zer ordutan bukatu zuten?
110
00:09:28,800 --> 00:09:30,920
Ez dakit, nahiko berandu.
111
00:09:31,320 --> 00:09:33,120
Eta gero nora joan ziren?
112
00:09:33,200 --> 00:09:35,120
Azken kopa bat hartzera,
esan zutenez.
113
00:09:36,240 --> 00:09:38,000
Luzea izango zen kopa hori.
114
00:09:38,440 --> 00:09:41,680
Egunsentia ere ez zen
urruti Jose Mari etxeratu denean.
115
00:09:43,600 --> 00:09:46,000
Zer alkohol kiratsa ekarri duen,
116
00:09:46,080 --> 00:09:48,520
mandoa atzeraka botatzeko modukoa.
117
00:09:50,600 --> 00:09:54,360
Bai, gauez airoso eta egunez inozo.
118
00:09:55,880 --> 00:09:57,680
Ez da hori izan kabalaren martxa.
119
00:09:57,760 --> 00:09:59,200
Oraindik ohean da eta.
120
00:09:59,280 --> 00:10:01,480
Osabak ez du askotan
horrelakorik egiten.
121
00:10:01,560 --> 00:10:04,640
-Urtean behin egiten badu...
-Eta zuk zer dakizu?
122
00:10:05,920 --> 00:10:07,200
Zer hitz egin zuten?
123
00:10:07,280 --> 00:10:09,480
Errosarioa ez zuten
errezatuko behintzat.
124
00:10:09,560 --> 00:10:10,960
Nik ez dakit ezer.
125
00:10:11,040 --> 00:10:13,000
Nahikoa
banuen nik afaria zerbitzatzen.
126
00:10:13,080 --> 00:10:14,920
Bai, zerbitzatzen beharko,
127
00:10:15,000 --> 00:10:17,880
jasotzen ez zenuen
lan handirik egin eta.
128
00:10:22,680 --> 00:10:25,480
Joxe Marirekin?
A zer parea.
129
00:10:25,880 --> 00:10:27,360
Hau da buruko mina.
130
00:10:27,440 --> 00:10:30,720
Esaten dutenez, hori bezperako
genero berberarekin sendatzen da.
131
00:10:30,800 --> 00:10:34,600
Ezta brometan horrelako gauzarik.
Torres bat hartzen hasiko naiz ni.
132
00:10:34,680 --> 00:10:36,000
A zer medikua zu.
133
00:10:36,080 --> 00:10:37,440
Ibili, ibili.
134
00:10:37,520 --> 00:10:39,520
Bai, bart ibiltzeak merezi zuen.
135
00:10:39,600 --> 00:10:42,080
-Joxe Marirekin merezi?
-Bai, Joxe Marirekin.
136
00:10:42,480 --> 00:10:44,440
Zu seko mudatuta zaude.
137
00:10:44,520 --> 00:10:46,520
Seko?
Gaurkoan ez behintzat.
138
00:10:47,080 --> 00:10:48,640
Ez, Bego, Joxe Mari agurtu
139
00:10:48,720 --> 00:10:51,240
eta portu aldera joan nintzen,
paseatzera.
140
00:10:51,560 --> 00:10:53,000
Eskua patrikan sartu,
141
00:10:53,080 --> 00:10:55,280
kresala aurpegian
sentitzen nuela lasai.
142
00:10:55,360 --> 00:10:57,880
Aurrera eta atzera
eta atzera eta aurrera.
143
00:10:57,960 --> 00:10:59,960
Aurrera eta atzera
eta atzera eta aurrera?
144
00:11:00,040 --> 00:11:02,280
Noski, horrek mareatu zintuen.
145
00:11:02,360 --> 00:11:04,920
-Batzuetan aspirina baino hobea...
-Ez, ez.
146
00:11:05,000 --> 00:11:06,680
Gaizki ulertu duzu, Bego.
147
00:11:06,760 --> 00:11:10,080
Nik Joxe Marirekin hitz egin nituenak
hausnartzera joan nintzen hara.
148
00:11:10,960 --> 00:11:13,880
Eta zertaz hitz egin zenuen,
jakin baliteke?
149
00:11:13,960 --> 00:11:15,920
Kontu zaharrak astindu genituen.
150
00:11:17,040 --> 00:11:18,560
Zahartzen ari zarela...
151
00:11:18,640 --> 00:11:21,120
Eta zuk ez dituzu kontu
zaharrak gogoratzen, Begoña?
152
00:11:21,560 --> 00:11:24,760
Haiek pasa ziren.
Gaur gaurkoak dira inportanteenak.
153
00:11:24,840 --> 00:11:26,520
Gaurkoa ona balitz bai.
154
00:11:27,480 --> 00:11:31,320
Gogoratzen al zara Miamin eta
Orlandon pilotan ibili nintzenean?
155
00:11:32,080 --> 00:11:37,160
"Frontón Jai Alai" eta azpian,
neoizko argitan "Martín Lasa".
156
00:11:37,240 --> 00:11:38,800
Gure aitari esker.
157
00:11:39,120 --> 00:11:41,840
Bai, egia, portatu zen zaharra.
158
00:11:41,920 --> 00:11:44,200
Baina nik ere planta ona neukan.
159
00:11:44,280 --> 00:11:48,160
"Zuk planta ona duzu eta pilotari
ona izango zara" esaten zuen.
160
00:11:48,480 --> 00:11:52,520
Handik aurrera, zestoa eskuan lotuta
jaio nintzela ematen zuen.
161
00:11:52,600 --> 00:11:54,000
Haiek ziren garaiak, haiek.
162
00:11:54,080 --> 00:11:56,480
Paretan gora eta zartada gora eta...
163
00:11:56,560 --> 00:11:59,400
Baita lurrean kontrako zartadak ere,
ez ahaztu horiek,
164
00:11:59,480 --> 00:12:01,560
meniskoa txiki-txiki
eginda daukazu eta.
165
00:12:01,640 --> 00:12:05,960
Eta zuk Columbian
medikuntza bukatu zenuenean?
166
00:12:06,200 --> 00:12:07,920
-Gogoratzen zara, Begoña?
-Bai.
167
00:12:08,000 --> 00:12:09,000
Columbia.
168
00:12:09,240 --> 00:12:11,000
Ezkondu eta zaharrak esan zuen:
169
00:12:12,320 --> 00:12:15,400
"Kontuz ibili zesto horrekin,
hori betirako da eta".
170
00:12:15,480 --> 00:12:16,920
Zestoa deitzen zizun.
171
00:12:17,800 --> 00:12:18,880
Aita gixajoa.
172
00:12:18,960 --> 00:12:21,240
Beti matxista samarra izan da, bai.
173
00:12:21,840 --> 00:12:25,640
Eta Boca Ratongo
hondartzan erosi genuen etxea?
174
00:12:25,720 --> 00:12:26,720
Gogoratzen?
175
00:12:27,360 --> 00:12:29,360
Boca Raton, gure paradisua.
176
00:12:30,000 --> 00:12:33,880
"Sagu txiki, sagu maite...".
177
00:12:33,960 --> 00:12:37,240
Geldi zaitez, tonto
zopero halako hori.
178
00:12:39,640 --> 00:12:43,520
Eta zer gertatu zitzaigun
Boca Ratonen, Martin?
179
00:12:44,280 --> 00:12:46,160
Zoriontsuak izan ginen han, ezta?
180
00:12:46,760 --> 00:12:50,520
Eta hala jarraituko genuke,
horren txoriburua izango ez bazina.
181
00:12:54,600 --> 00:12:56,240
Hau da aje puska.
182
00:12:58,240 --> 00:13:01,160
Nahiago nuke hilda banengo, redios!
183
00:14:27,160 --> 00:14:28,600
Nire Begoñita.
184
00:14:31,280 --> 00:14:34,760
"Uso txiki, uso maite.
185
00:14:35,920 --> 00:14:38,560
Sagu txiki, sagu maite.
186
00:14:40,080 --> 00:14:41,280
Zulotxo...".
187
00:14:45,400 --> 00:14:49,440
Zer, itsaski handiegia
Bizkaiko golkoan?
188
00:14:49,520 --> 00:14:50,960
Gregorio, mesedez.
189
00:14:51,720 --> 00:14:54,080
Txalupa portuan
ondo utzi duzu, ezta?
190
00:14:55,000 --> 00:14:57,000
Txalupa bueltaka ibili da.
191
00:14:57,080 --> 00:14:59,360
Eta marea-marea eginda
bukatu egin dugu.
192
00:15:00,280 --> 00:15:02,200
Bukatu dugu diozu?
Dugu?
193
00:15:02,280 --> 00:15:06,320
Zeintzuk bukatu ote zenuten
marea-marea eginda?
194
00:15:06,400 --> 00:15:10,480
Ez dakit. Edo txalupa, edo gela,
edo ni, edo hirurok batera.
195
00:15:10,560 --> 00:15:11,760
Ez dakit.
196
00:15:12,720 --> 00:15:14,560
Aizu, Gregorio, baina esadazu.
197
00:15:15,280 --> 00:15:19,440
Ikusi al duzu inoiz
planta hobeagoko pilotaririk?
198
00:15:20,520 --> 00:15:22,520
Ikusi dezagun zer dagoen hemen.
199
00:15:23,760 --> 00:15:24,760
Zer?
200
00:15:27,880 --> 00:15:29,440
Bai. Pilotariak.
201
00:15:30,200 --> 00:15:34,080
Biak ere majadero plantako
202
00:15:35,080 --> 00:15:36,520
piezak eginda zeuden.
203
00:15:36,600 --> 00:15:40,120
Eta hemen erdian dagoen neskatoa?
204
00:15:41,520 --> 00:15:43,160
-Begoña.
-Ja.
205
00:15:43,240 --> 00:15:45,320
-Haiek garaiak, haiek.
-Bai.
206
00:15:45,400 --> 00:15:49,240
Uda partean harraldera
agertzen zen neskarik politena zen.
207
00:15:50,360 --> 00:15:53,000
Bera ere izakirik ederrena,
bai jauna.
208
00:15:53,080 --> 00:15:56,360
Herriko mutiko guztiak
bere atzetik ibiltzen zineten.
209
00:15:59,320 --> 00:16:00,760
Garai hartako kontuak.
210
00:16:01,600 --> 00:16:04,080
Zahartzen ari garela, Gregorio,
zahartzen.
211
00:16:04,960 --> 00:16:07,880
Hori zuk esaten baduzu,
nik zer esan behar dut orduan?
212
00:16:10,520 --> 00:16:11,720
Frankoren kaskabilloak!
213
00:16:11,800 --> 00:16:14,200
Ordu bata eta ni hemen,
tabernara jaitsi gabe.
214
00:16:14,280 --> 00:16:17,640
Bai, baina honezkero baten bati
arrautzak kentzeko
215
00:16:17,720 --> 00:16:20,280
desiratzen ibiliko da
nik dakidan bat.
216
00:16:20,560 --> 00:16:22,960
Nik behintzat dutxatu berria nago.
217
00:16:23,960 --> 00:16:26,880
Aurkitu du non astindu.
218
00:16:28,400 --> 00:16:29,920
Banoa, banoa.
219
00:16:30,000 --> 00:16:32,720
Bestea bezero guztiak usatuko
dizkit eta.
220
00:16:32,800 --> 00:16:33,920
Bai, hobe.
221
00:16:34,360 --> 00:16:36,120
-Agur, Gregorio.
-Gero arte.
222
00:16:37,040 --> 00:16:38,480
Hauek ere artxibatzeko dira.
223
00:16:38,560 --> 00:16:40,880
Eta nola sartu zen Martin kontsultan?
224
00:16:41,120 --> 00:16:42,560
Ez al duzu ikusten ba hemen?
225
00:16:42,640 --> 00:16:44,680
Elkarrekin bizi ginenetik
dauka giltza,
226
00:16:44,760 --> 00:16:48,400
nik ez nion sekula ere eskatu.
Badakizu zerbait gertatuz gero ere...
227
00:16:48,640 --> 00:16:51,680
Halako komediak ez dira ezta
telebistan ere gertatzen.
228
00:16:52,360 --> 00:16:56,520
Eta nik barreari ezin eutsi
eta Ginaren aurrean serio egon behar.
229
00:16:56,800 --> 00:17:00,840
Eta niri emakume mari zintzilikari
hura ikusita ekin zidan barreak.
230
00:17:00,920 --> 00:17:03,080
-Zer zuen ba gure vedetteak?
-Ezer ez.
231
00:17:03,160 --> 00:17:04,840
Arnasa hartzeko arazoak.
232
00:17:04,920 --> 00:17:07,640
Diafragma parean korapilo bat
sentitzen zuela edo.
233
00:17:07,720 --> 00:17:10,280
-Ba al dakizu nola esaten zuen?
-Auskalo.
234
00:17:10,360 --> 00:17:14,880
"Siento como un nudo...
¿Cómo se dice? ¿Karapilkui?".
235
00:17:14,960 --> 00:17:16,440
Karapilo izan zuen?
236
00:17:16,520 --> 00:17:18,840
Karapiloa ere da bere aurpegi hori.
237
00:17:19,840 --> 00:17:22,560
Jakin nahiko nuke Martinek
zer egingo zuen
238
00:17:22,640 --> 00:17:25,720
emakume hura
titi bistan agertu izan bazitzaion.
239
00:17:25,800 --> 00:17:28,360
Ezer ez.
Barkatu esan eta kito.
240
00:17:28,760 --> 00:17:32,480
Gizonezkoak hemendik asko,
baina gero, zas,
241
00:17:32,560 --> 00:17:34,800
hor erortzen dira
emakumeek jarritako tranpan.
242
00:17:34,880 --> 00:17:36,280
Asko dakizu horretaz.
243
00:17:36,360 --> 00:17:38,600
Harritzen al zara
hala esnatu ondoren?
244
00:17:38,680 --> 00:17:39,680
Ez da horregatik.
245
00:17:39,760 --> 00:17:43,520
Gero hitz egiten aritu ginen
eta arraro samar zegoen,
246
00:17:43,600 --> 00:17:45,040
laztan baten bila.
247
00:17:45,120 --> 00:17:48,360
Hotz-hotz dabilen
kaleko txakur txiki bat zirudien.
248
00:17:48,440 --> 00:17:51,680
Biblian bezala,
senar galduaren itzulia izango da.
249
00:17:51,760 --> 00:17:53,320
Txusa, faborez, utikan.
250
00:17:53,400 --> 00:17:55,600
Inoiz ez dira bigarren
parteak onak izan.
251
00:17:56,080 --> 00:17:57,600
Ez dakit, ez dakit.
252
00:17:57,680 --> 00:17:59,840
Begirada hori eta tonu hori...
253
00:18:00,600 --> 00:18:03,400
Ez zara berriz Martinekin...?
Ui, ui, ui...
254
00:18:03,680 --> 00:18:07,560
Hori bai litzatekeela benetako
"karapiloa".
255
00:18:07,720 --> 00:18:10,120
Txusa, tuntun halako hori.
256
00:18:20,000 --> 00:18:22,640
Ui!
Nola zu hemen dendara joan gabe?
257
00:18:22,720 --> 00:18:23,920
Hementxe, motel.
258
00:18:24,000 --> 00:18:27,600
Atzo osabarekin afaria
izan genuen eta ez naiz lehengoa.
259
00:18:28,200 --> 00:18:29,520
-Osabarekin?
-Bai.
260
00:18:29,600 --> 00:18:32,480
-Osaba Joxe Marirekin?
-Bai, osaba Joxe Marirekin.
261
00:18:32,560 --> 00:18:33,960
Ba al dugu beste osabarik?
262
00:18:34,240 --> 00:18:36,840
Berandu arte egon ginen eta gero...
263
00:18:36,920 --> 00:18:40,040
Hamaika ikusteko jaioak gara,
itsuak esaten duten bezala.
264
00:18:40,120 --> 00:18:41,760
Zuek zer egien duzue
ajea kentzeko?
265
00:18:41,840 --> 00:18:42,840
Guk?
266
00:18:43,080 --> 00:18:45,760
Bezperako genero
berberetik hasi berriz ere.
267
00:18:45,840 --> 00:18:47,400
Inoiz ez du hutsik egiten.
268
00:18:47,480 --> 00:18:49,240
Torres bat hartzen hasiko banint...
269
00:18:50,680 --> 00:18:53,520
Ez dira gauzak asko
aldatu urrundik hona.
270
00:18:54,520 --> 00:18:56,400
Eta zer egin zenuten
ordu horiek arte?
271
00:18:56,480 --> 00:18:58,560
Ezer ez.
Hori da kontua.
272
00:18:58,640 --> 00:19:00,400
-Hitz egin besterik ez.
-Hitz egin?
273
00:19:00,480 --> 00:19:03,240
Zerri buruz,
eguraldiaz, gau giroaz?
274
00:19:03,320 --> 00:19:05,000
Kontu zaharrak astindu genituen.
275
00:19:05,080 --> 00:19:06,080
"Oh là là!".
276
00:19:06,160 --> 00:19:07,920
Orduan izango zenuten
non astindu.
277
00:19:08,320 --> 00:19:10,440
-Ile zuriei errespetu pixka bat, e!
-Bai, bai.
278
00:19:10,520 --> 00:19:13,760
Nik ez dut ulertzen zer egin
daitekeen ordu horiek arte.
279
00:19:14,880 --> 00:19:16,520
Aita zarenean ulertuko duzu.
280
00:19:17,800 --> 00:19:19,640
Eta zu?
Nondik zatoz ordu hauetan?
281
00:19:19,720 --> 00:19:20,720
Ni?
282
00:19:21,800 --> 00:19:23,400
Bidaia agentzia batetik nator.
283
00:19:24,000 --> 00:19:25,000
Bidaia agentzia bat?
284
00:19:26,040 --> 00:19:29,520
Bai, Floridara joan nahi dut,
familia bisitatu eta...
285
00:19:29,600 --> 00:19:30,600
Zer?
286
00:19:30,680 --> 00:19:33,160
Florida?
Baina zer tripa lehertu zaizu?
287
00:19:33,560 --> 00:19:35,120
Agobiatuta nago, aita.
288
00:19:35,640 --> 00:19:37,760
Eta nerbioak tope-tope eginda.
289
00:19:38,080 --> 00:19:41,520
Pentsatzen aritu naiz
eta lasaitu beharrean nago.
290
00:19:41,600 --> 00:19:42,800
Lasaitu beharrean?
291
00:19:42,880 --> 00:19:46,280
Bai, pentsatu egin behar dut
nire etorkizunaz eta, batez ere,
292
00:19:46,360 --> 00:19:47,920
ideiak ordenatu behar ditut.
293
00:19:48,000 --> 00:19:50,240
Beno, arazoren bat
baldin baduzu, ba esan.
294
00:19:51,040 --> 00:19:55,720
Beno, ez, bakarrik herritik alde
egin beharra dudala, pixka batean.
295
00:19:56,880 --> 00:19:58,480
Beno, zuk ikusi.
296
00:19:58,560 --> 00:20:01,280
Baina niri ez zait iruditzen hori...
297
00:20:01,360 --> 00:20:05,680
Zuk uste duzu arazorik izango dela
dendan ni falta banaiz?
298
00:20:06,000 --> 00:20:09,920
Beno, lasaitu beharra baduzu, zoaz.
Ez dut uste arazorik egongo denik.
299
00:20:10,280 --> 00:20:13,280
Ezkontzen eta jaunartzeen
garaia pasatu da
300
00:20:13,360 --> 00:20:16,280
eta ez dut arazorik ikusten.
301
00:20:16,840 --> 00:20:20,080
Beno, hala ere, badakizu...
302
00:20:20,160 --> 00:20:23,400
Florida han dago
eta ez naiz ausartzen.
303
00:20:23,480 --> 00:20:24,480
Diruz.
304
00:20:25,240 --> 00:20:27,800
Horretaz hitz egingo dugu.
Zenbat beharko zenuke?
305
00:20:27,880 --> 00:20:30,480
Oraintxe ez dakit,
agentziakoekin hitz egin behar dut.
306
00:20:30,560 --> 00:20:32,680
Uste dut egun jakin
batzuetan joanez gero,
307
00:20:32,760 --> 00:20:34,000
merkeago ateratzen dela.
308
00:20:34,680 --> 00:20:36,280
Ahal den azkarren abisatu.
309
00:20:37,120 --> 00:20:38,680
Ahal bezain beste egingo dugu.
310
00:20:39,280 --> 00:20:40,440
Eskerrik asko, aita.
311
00:20:41,120 --> 00:20:44,520
Beno, dendara joateko
ordua ere pasa zait.
312
00:20:44,600 --> 00:20:47,960
Mertxeri deitu beharko diot,
ea atea ixten duen edo.
313
00:20:48,040 --> 00:20:50,760
Lasai, ni pasatuko naiz,
ez arduratu.
314
00:20:51,080 --> 00:20:52,600
Eskerrik asko, Karlos.
315
00:20:52,720 --> 00:20:54,120
Beno, dena nire kontu.
316
00:20:54,200 --> 00:20:55,960
Eta zu zaindu,
ez dira horiek adinak
317
00:20:56,040 --> 00:20:58,200
txorakerietan eta
zurrutetan ibiltzeko eta.
318
00:20:58,280 --> 00:20:59,920
Niri pasa zait dagoeneko.
319
00:21:00,000 --> 00:21:01,880
Begira, dantzatzeko nago.
Epa!
320
00:21:11,360 --> 00:21:12,600
Egun on guztioi!
321
00:21:12,680 --> 00:21:14,000
Egun on.
322
00:21:15,160 --> 00:21:18,720
Zer, Satur, gaur kulturak
ez dauka zure beharrik ala?
323
00:21:18,800 --> 00:21:20,040
Kulturak ez dakit,
324
00:21:20,120 --> 00:21:22,760
baina nire urdailak
bizigarri pixka bat behar zuen.
325
00:21:24,040 --> 00:21:27,360
Zu bezain fundamentuzko gizonak
balitu euskal kulturak...
326
00:21:28,720 --> 00:21:31,840
Zer, zer nolako mugimendua
izan dugu gaur hemen?
327
00:21:31,920 --> 00:21:34,600
Non, goian ala behean?
328
00:21:35,000 --> 00:21:38,360
Goiko berri nik badakit,
ez daukat zuri galdetu beharrik.
329
00:21:38,600 --> 00:21:40,240
Atzo berandu samar etorri nintzen,
330
00:21:40,320 --> 00:21:43,000
bai, eta horregatik geratu naiz
goian pixka bat gehiago.
331
00:21:43,080 --> 00:21:44,680
Bai, sentitu zaitut.
332
00:21:44,760 --> 00:21:47,240
Baina ez zen atzo, gaur baizik.
333
00:21:48,280 --> 00:21:50,520
Zer alkohol kiratsa!
334
00:21:50,600 --> 00:21:53,400
Bai, mandoa hankaz gora
botatzeko modukoa, badakit.
335
00:21:53,800 --> 00:21:56,040
Baina zer, mugimendua izan duzue,
bai ala ez?
336
00:21:56,120 --> 00:21:58,000
Betikoa.
Zer nahi duzu ba esatea?
337
00:21:58,600 --> 00:22:02,520
Baina ohituta nago astoak
baino lan gehiago egitera.
338
00:22:02,600 --> 00:22:04,120
Ea, utzi.
Nik egingo dut.
339
00:22:04,200 --> 00:22:07,800
Ezta pentsatu ere, zuk deskantsatu
egin behar duzu eta.
340
00:22:08,640 --> 00:22:10,960
Beno, ni banoa.
Gero arte.
341
00:22:11,040 --> 00:22:12,520
Bai, segi, Satur.
342
00:22:12,600 --> 00:22:14,520
Eta eutsi, eutsi gutunari.
343
00:22:15,000 --> 00:22:17,200
Eta deskantsatu, Joxe Mari.
344
00:22:21,080 --> 00:22:22,360
Ederra zara zu.
345
00:22:22,440 --> 00:22:24,800
Edozeinen
aurrean lotsagarri jartzeko nahian.
346
00:22:24,880 --> 00:22:26,320
Ederra izan da hori.
347
00:22:27,320 --> 00:22:30,240
Orain besteen zer esanak
kezkatzen hasi zaizu.
348
00:22:30,800 --> 00:22:33,040
Bart gauean
ardura hori izan bazenu.
349
00:22:33,120 --> 00:22:34,360
Emakumea!
350
00:22:34,440 --> 00:22:36,360
Segi, segi horrela!
351
00:22:37,440 --> 00:22:40,600
Utzi ni alde batera
eta segi anai golfo horrekin.
352
00:22:40,680 --> 00:22:41,880
Ibili, ibili!
353
00:22:41,960 --> 00:22:44,400
Golfatuko zaitu
ederki asko, martxa ederrean.
354
00:22:45,040 --> 00:22:50,040
Eta hori dena gutxi balitz,
ni taberna guztiaren arduradun.
355
00:22:50,480 --> 00:22:54,520
Ai, Joxe Mari,
horrela egingo bagenuke denok!
356
00:22:54,840 --> 00:22:57,160
"Ondo ginateke, Kattalin".
357
00:23:01,560 --> 00:23:03,640
Utzi, lagunduko dizut.
358
00:23:05,240 --> 00:23:06,440
Bizi zara.
359
00:23:06,520 --> 00:23:07,960
Hainbestean esan beharko.
360
00:23:08,040 --> 00:23:10,920
Gau osoan azaldu ez
eta pozik egongo zara.
361
00:23:11,000 --> 00:23:12,640
Afaria luzatu egin zen.
362
00:23:12,960 --> 00:23:15,080
Ja, eta oso ondo
pasa zenuten, noski.
363
00:23:15,360 --> 00:23:19,320
Ez didazu esango orain diskoteka
batera joan zinela Jose Marirekin.
364
00:23:19,400 --> 00:23:22,040
Sinisten hasita,
hori ere zergatik ez sinistu?
365
00:23:22,360 --> 00:23:24,600
Boga-Bogan denbora
gehiena pasa genuen.
366
00:23:24,680 --> 00:23:27,320
Eta gero Varsovian luzatu eta...
367
00:23:27,400 --> 00:23:28,880
Luzatu... Bai.
368
00:23:28,960 --> 00:23:31,320
Croissant gozoak
izango zituzten Varsovian.
369
00:23:31,400 --> 00:23:34,360
Gosaria ere bertan egiteko
moduan zineten eta.
370
00:23:34,440 --> 00:23:35,960
Pilar, esplikatuko dizut.
371
00:23:36,040 --> 00:23:38,560
Ez, Martin,
ez didazu ezer esplikatu behar.
372
00:23:38,920 --> 00:23:41,280
Baina Varsovian telefonorik
izango zen, ezta?
373
00:23:42,160 --> 00:23:45,320
Eskatzen dizudana
ez da hain detaile kostosoa.
374
00:23:45,400 --> 00:23:47,920
Baina ordu horietan deitzea ere
iruditzen zitzaidan...
375
00:23:48,000 --> 00:23:50,640
Nahiago dut ordu horietan deitzea
inoiz ez deitzea baino.
376
00:23:50,720 --> 00:23:51,720
Beno, barkatu.
377
00:23:53,080 --> 00:23:55,160
Esnatu eta zure arrastorik ez.
378
00:23:55,240 --> 00:23:56,760
Ez dakizu zer den hori.
379
00:23:56,840 --> 00:23:58,680
Benga, benga.
Egia esango dizut.
380
00:23:59,520 --> 00:24:02,960
Joxe Marirekin afaltzean kontu
zaharrak astindu genituen
381
00:24:03,040 --> 00:24:05,720
-eta etxeen kontuak batez ere.
-Astinduko zenituzten, bai.
382
00:24:05,800 --> 00:24:07,760
Astia behintzat izan zenuten.
383
00:24:07,840 --> 00:24:12,320
Eta Joxe Mari agurtu eta halako
indar handiko mintzoa
384
00:24:12,400 --> 00:24:14,000
sentitu nuen hemen barruan.
385
00:24:14,080 --> 00:24:16,280
Esaten zidan: "Portua, portua".
386
00:24:17,880 --> 00:24:21,360
Eta halako batean,
trantze moduan, ez dakit,
387
00:24:21,800 --> 00:24:23,760
nire burua portuan ikusi nuen.
388
00:24:23,960 --> 00:24:25,160
Hantxe, geldi.
389
00:24:25,240 --> 00:24:28,960
Eta urrutian ikusten nituen barkuen
argiak berbenak ematen zuten.
390
00:24:29,840 --> 00:24:32,640
Eta hantxe nengoen eserita,
kanoi baten puntan.
391
00:24:32,720 --> 00:24:35,120
Hara, gure Stevenson.
392
00:24:35,200 --> 00:24:37,320
Kapitan palo bezala, ezta?
393
00:24:37,400 --> 00:24:40,320
Antza denez, porturako joera
duzuela esaten dute,
394
00:24:40,400 --> 00:24:42,000
eta ez txikia gainera.
395
00:24:42,520 --> 00:24:45,320
Eta mintzoak esaten zidan:
"Bokalea, bokalea".
396
00:24:45,400 --> 00:24:47,120
Eta nik bokalea begiratzen nuen.
397
00:24:47,840 --> 00:24:50,720
Badakizu?
Han galdu zen gure etxe zaharra.
398
00:24:50,800 --> 00:24:52,920
Ez dakit, Pilar,
ez dakit zer gertatu zen,
399
00:24:53,000 --> 00:24:56,320
baina zuri ametsetan gertatzen zaizun
hori gertatu zitzaidan.
400
00:24:56,400 --> 00:24:58,720
Orain hobeto ulertzen dizut.
401
00:24:58,800 --> 00:25:00,920
Gaur ere amets bat izan dut, Martin.
402
00:25:01,960 --> 00:25:03,840
Esnatu eta zu ez zinela han.
403
00:25:03,920 --> 00:25:06,560
Zer susto.
Handik aurrera ez dut begirik itxi.
404
00:25:07,240 --> 00:25:08,600
Eta zer ikusi duzu?
405
00:25:09,720 --> 00:25:12,440
Zure ama, Kattalin zena,
406
00:25:12,520 --> 00:25:14,560
suizidatu egin zen, Martin.
407
00:25:15,600 --> 00:25:18,880
Ez zen istripua izan,
suizidatu egin zen zure ama.
408
00:25:19,360 --> 00:25:22,560
Betidanik pentsatu izan dut
aitak gauza bera egin zuela.
409
00:25:23,120 --> 00:25:24,520
Suizidatu egin zen.
410
00:25:24,600 --> 00:25:27,360
Ez nizun ezer esan nahi,
baina nik ere.
411
00:25:28,360 --> 00:25:30,320
Amarekin nahiko
eginda egongo zen.
412
00:25:30,400 --> 00:25:32,600
Baina zergatik ez zen
lehenago suizidatu?
413
00:25:33,440 --> 00:25:36,240
-Martin!
Bai, badakit gogorra dela, baina...
414
00:25:36,320 --> 00:25:38,400
Eta ez naiz ni bakarra hori
pentsatzen duena.
415
00:25:38,480 --> 00:25:40,400
Joxe Marik ere.
Eta zuk ere bai, Pilar.
416
00:25:40,480 --> 00:25:41,880
Eta ez disimulatu.
417
00:25:42,160 --> 00:25:44,920
Zergatik behar dut nik disimulatzea?
418
00:25:45,000 --> 00:25:47,920
Ez zara ateratzera ausartuko,
baina pentsatu, pentsatu duzu.
419
00:25:48,240 --> 00:25:51,760
Baina nork sinistuko du gure aita
hainbeste urtean arrantzalea izan
420
00:25:51,840 --> 00:25:53,920
eta halako batean
kaian galdu egin dela?
421
00:25:54,000 --> 00:25:56,640
Eta txipiroietan gainera.
Txipiroietan...
422
00:25:57,760 --> 00:26:00,080
Ez zekien ba ezer, Santi Lasak.
423
00:26:00,160 --> 00:26:01,160
Hori egia da.
424
00:26:02,680 --> 00:26:06,800
Baina, baina... Eta zergatik
ez da agertu gorputza inoiz?
425
00:26:07,800 --> 00:26:10,000
Santi Lasak nahi izan ez zuelako.
426
00:26:10,600 --> 00:26:12,800
Nahi izatea ez da
nahikoa izaten, Martin.
427
00:26:12,880 --> 00:26:14,480
Gorputzak beti agertzen dira.
428
00:26:14,560 --> 00:26:17,920
Ez, lepotik zintzilika
harri bat jartzen badiozu.
429
00:26:18,000 --> 00:26:21,680
Berak bazekien zer egin behar zen
gorpua lur gainean ez agertzeko.
430
00:26:23,000 --> 00:26:24,600
Beldurra ematen didazu, Martin.
431
00:26:24,680 --> 00:26:26,680
-Aitaz harro zaudela ematen du.
-Hala da.
432
00:26:27,560 --> 00:26:31,560
Eta ez zaizu arraroa iruditzen
Santik eta Kattalinek, biek,
433
00:26:31,640 --> 00:26:34,200
paretik kentzeko
bide bera aukeratzea?
434
00:26:35,960 --> 00:26:37,840
Zerbait gertatu zen bien artean.
435
00:26:37,920 --> 00:26:40,280
Bai, bai, zerbait gertatu zen.
436
00:26:40,360 --> 00:26:41,600
Baina zer?