1
00:00:10,400 --> 00:00:12,720
"Ez da giro Goenkalen,

2
00:00:14,120 --> 00:00:17,200
Lasa anaiak liskarturik daude.

3
00:00:18,760 --> 00:00:22,080
Goenkalek oilategia dirudi

4
00:00:22,160 --> 00:00:26,640
eta Lasa anaiak
elkarri mokoka bizi dira.

5
00:00:28,360 --> 00:00:32,440
Egunetik egunera
Lasatarren itzalera,

6
00:00:32,520 --> 00:00:36,000
hemen bilduko gera

7
00:00:36,080 --> 00:00:40,760
bi oilar harroen legera.

8
00:00:43,560 --> 00:00:46,360
Ziriak ziri Goenkalen

9
00:00:47,000 --> 00:00:50,520
adarjotze benetan mundialak.

10
00:00:52,000 --> 00:00:55,320
Goenkalen, masiaketa da lege

11
00:00:55,400 --> 00:00:59,800
eta Lasa anaiak
matraka eta ziri dabiltza.

12
00:01:01,200 --> 00:01:05,680
Egunetik egunera
Lasatarren itzalera,

13
00:01:05,840 --> 00:01:08,360
hemen bilduko gera

14
00:01:08,440 --> 00:01:13,040
bi oilar harroen legera".

15
00:01:32,040 --> 00:01:34,640
Amaia, tira.

16
00:01:36,120 --> 00:01:38,360
-Amaia...
-Felix...

17
00:01:38,440 --> 00:01:39,680
Tira.

18
00:01:42,240 --> 00:01:43,840
-Felix...
-Zer?

19
00:01:44,840 --> 00:01:45,840
Tira.

20
00:01:50,400 --> 00:01:52,040
-Felix.
-Baina...

21
00:01:52,120 --> 00:01:55,080
Baina, Felix, aska nazazu,

22
00:01:55,160 --> 00:01:57,120
jaiki egin behar dudala.

23
00:01:57,200 --> 00:01:59,080
Jaiki? Jaiki, diozu?
Utikan.

24
00:01:59,160 --> 00:02:01,240
Jaiki behar dudala ba, Felix.

25
00:02:01,320 --> 00:02:04,520
Beste saiotxo bat eta hamargarrena
izango duzu honezkero, seguru.

26
00:02:05,000 --> 00:02:07,320
Zer, errekorretan pentsatzen ala?

27
00:02:07,400 --> 00:02:08,760
Mister Guiness.

28
00:02:08,840 --> 00:02:11,840
Niri ez zait indarrik geratzen,
baina akaso zuri?

29
00:02:11,920 --> 00:02:13,920
Biharko ere utzi
beharko dituzu kemenak.

30
00:02:14,000 --> 00:02:16,200
Biharko?
Eta arratsalderako zer?

31
00:02:16,280 --> 00:02:18,000
E, pajaroa...

32
00:02:18,240 --> 00:02:20,000
Nekatu eta gero
ohean geratu behar.

33
00:02:20,080 --> 00:02:22,280
-Jaiki adi.
-Ezta pentsatu ere.

34
00:02:22,360 --> 00:02:23,720
Hementxe goxo-goxo.

35
00:02:24,120 --> 00:02:26,680
Nirekin bukatu duzu gaurkoz.

36
00:02:29,320 --> 00:02:30,920
Amaia, Amaia, Amaia...

37
00:02:31,200 --> 00:02:33,320
-Amaia, laztana.
-Zer?

38
00:02:33,400 --> 00:02:35,720
Nire bihotzeko marmelada potea.

39
00:02:36,560 --> 00:02:38,880
Zer duzu orain, pailazoa?

40
00:02:38,960 --> 00:02:40,920
Asko maite zaitut.
Eta ez naiz jaikiko,

41
00:02:41,000 --> 00:02:43,720
ez behintzat oraintxe bertan
musu ematen ez badidazu.

42
00:02:45,280 --> 00:02:46,880
Honekin nahikoa duzu.

43
00:02:48,080 --> 00:02:49,080
Eta gora!

44
00:03:04,760 --> 00:03:06,440
Hau bai marmelada potea.

45
00:03:15,760 --> 00:03:16,760
Amaia...

46
00:03:21,360 --> 00:03:22,360
Egun on, laztana.

47
00:03:24,160 --> 00:03:25,160
Egun on.

48
00:03:29,920 --> 00:03:33,080
Sekulako entusiasmoarekin
ikusten zaitut, Martin.

49
00:03:33,280 --> 00:03:34,640
Zer egitea nahi duzu ba?

50
00:03:34,720 --> 00:03:37,720
Egunero ikusten duzu zuk
Parisen ezagutu zenuen tipoa.

51
00:03:37,800 --> 00:03:42,360
Tira, ez gutxietsi zure burua,
eta gainera ez nintzen horretaz ari.

52
00:03:43,040 --> 00:03:45,720
Oheko gorabeherez gain
badaude beste kontu batzuk.

53
00:03:46,240 --> 00:03:50,720
Eguneroko gauza txikiak,
detaileak, kariñoak...

54
00:03:50,800 --> 00:03:53,600
-Kafea berotuko dizut.
-Ez dago berotu beharrik.

55
00:03:53,680 --> 00:03:55,320
Bero-bero egongo da termoan.

56
00:03:57,480 --> 00:03:59,960
Ez dago gizon hau
ulertuko duen amaren alabarik.

57
00:04:00,040 --> 00:04:03,920
Hartu kafea, lasai.
Ni bitartean dutxatu egingo naiz.

58
00:04:04,280 --> 00:04:07,400
Har dezagun kafea elkarrekin.
Eseri zaitez hemen nirekin.

59
00:04:07,880 --> 00:04:09,480
Gero berandu ibiliko zara.

60
00:04:10,400 --> 00:04:11,760
Zer duzu, Martin?

61
00:04:11,920 --> 00:04:12,920
Ezer ez.

62
00:04:13,400 --> 00:04:16,440
Ohetik jaiki beharreko ajea,
besterik ez.

63
00:04:16,840 --> 00:04:19,480
Arraro zaude Joxe Marirekin
egon zinenetik.

64
00:04:19,560 --> 00:04:20,960
Ez zara betiko Martin.

65
00:04:22,520 --> 00:04:24,840
-Zer gertatu zen gau horretan?
-Ezer ez, emakumea.

66
00:04:24,920 --> 00:04:27,200
Sekulako mozkorra
harrapatu genuela, besterik ez.

67
00:04:27,280 --> 00:04:28,400
Zer kontatzea nahi duzu?

68
00:04:28,480 --> 00:04:30,720
Ez dakit, zuk jakingo duzu.

69
00:04:31,040 --> 00:04:33,880
Beno, zer kontatu
behar dizut zuk ez dakizunik?

70
00:04:34,280 --> 00:04:36,800
Dendako kredituari
ezin buelta eman.

71
00:04:37,240 --> 00:04:41,760
Gero, bideo pornoaren salaketa zela
eta hori ondorioak...

72
00:04:42,040 --> 00:04:43,800
Gero eta jende gutxiago
ezkontzen da.

73
00:04:43,880 --> 00:04:45,720
Eta erreportajeak ere
urritu egin dira.

74
00:04:45,800 --> 00:04:49,160
Zer, motibo gehiago
behar al duzu ni lur jota ikusteko?

75
00:04:49,240 --> 00:04:50,480
Barkatu, Martin.

76
00:04:51,240 --> 00:04:53,920
Badakizu zergatik arduratzen
naizen horrenbeste.

77
00:04:54,000 --> 00:04:55,040
Zuk esango didazu.

78
00:04:56,080 --> 00:04:59,920
Ikaragarri maite zaitudalako,
horregatik arduratzen naiz hainbeste.

79
00:05:00,200 --> 00:05:03,480
Eta ezin dut eraman
zure begietako tristura hori.

80
00:05:03,560 --> 00:05:06,320
-Zure nekatu planta hori.
-Ezin hobea zara, Pilar.

81
00:05:06,400 --> 00:05:07,880
Beno, berandutu egiten zait.

82
00:05:07,960 --> 00:05:10,240
Dendara joan aurretik,
bankutik pasa behar dut.

83
00:05:10,320 --> 00:05:11,920
Ni dutxako naiz lehendabizi.

84
00:05:12,000 --> 00:05:14,120
Ez, dutxa gaitezen elkarrekin,
Parisen bezala.

85
00:05:14,200 --> 00:05:16,440
Badakizu hemengo dutxa
ez dela Parisekoa bezala.

86
00:05:16,520 --> 00:05:18,160
Ia ezta kabitu ez naiz egiten eta.

87
00:05:18,240 --> 00:05:19,680
Ni dutxatuko naiz eta gero...

88
00:05:25,600 --> 00:05:28,640
Begoña, begien poza.

89
00:05:29,120 --> 00:05:30,480
Nolatan hemendik?

90
00:05:30,560 --> 00:05:32,680
Horrela hartzen banauzu,
goizale izango naiz.

91
00:05:32,760 --> 00:05:34,160
Zer nahiago nuke nik?

92
00:05:34,240 --> 00:05:36,480
Eseri, eseri, etxean zaude eta.

93
00:05:36,760 --> 00:05:39,080
Gosaldu al duzu?
Zerbait hartuko al duzu?

94
00:05:39,160 --> 00:05:41,640
-Horretara etorri naiz, hain zuzen.
-Gosaltzera?

95
00:05:41,720 --> 00:05:42,720
Bai, gosaltzera.

96
00:05:42,800 --> 00:05:45,880
Sarriago etorriko nintzateke
kontsulta hurbilago balego, baina...

97
00:05:45,960 --> 00:05:47,120
Zer hartu nahi duzu?

98
00:05:47,200 --> 00:05:49,080
Croissant bat eta kafe beltza,
kargatua.

99
00:05:49,160 --> 00:05:50,560
Badakizu erretzaileok...

100
00:05:51,680 --> 00:05:54,400
Sendagile eta erretzailea
ez da konbinazio ona.

101
00:05:58,320 --> 00:05:59,960
-Aizu, Begoña.
-Bai?

102
00:06:01,640 --> 00:06:02,920
Lehengoan, etxean,

103
00:06:03,280 --> 00:06:06,480
paper zahar batzuk
hartzen ari nintzela...

104
00:06:07,600 --> 00:06:08,880
Zer, Joxe Mari?

105
00:06:09,160 --> 00:06:12,560
Argazki zaharrak eta
begiratzen ari nintzela,

106
00:06:13,840 --> 00:06:17,320
ikusi nuen argazki batean
zu zeundela, bi anaion artean.

107
00:06:18,680 --> 00:06:20,120
Ai, garaia haiek.

108
00:06:20,880 --> 00:06:23,240
Orain baino ganora gehiago
zenuten biok ere eta,

109
00:06:23,320 --> 00:06:24,600
batez ere, orain baino...

110
00:06:24,680 --> 00:06:26,600
-Orain baino gazteagoak ginen.
-Bai, hori.

111
00:06:28,000 --> 00:06:29,640
Eta zer modutako figura neukan?

112
00:06:29,880 --> 00:06:31,200
Imajinatzen dut.

113
00:06:31,400 --> 00:06:34,080
Ilean permanente egina,
gona belaunetatik beheraino

114
00:06:34,160 --> 00:06:35,960
eta ezpainak pintta-pintta eginak.

115
00:06:36,040 --> 00:06:37,280
Txorimaloa, fijo.

116
00:06:37,360 --> 00:06:38,720
Txorimaloa zu?

117
00:06:39,520 --> 00:06:41,400
Zu neskarik ederrena zinen.

118
00:06:41,600 --> 00:06:43,400
Ai, garai haiek.

119
00:06:43,480 --> 00:06:46,880
Gogoratzen zara
Martinekin haserretu zinen egunean?

120
00:06:46,960 --> 00:06:49,240
Martin nirekin
zinera etorri zelako.

121
00:06:49,920 --> 00:06:51,600
"Aizu, Martin,

122
00:06:52,880 --> 00:06:55,000
bihotzen kuatreroa zara".

123
00:06:55,400 --> 00:06:56,400
Hori esan nion?

124
00:06:56,480 --> 00:06:58,880
Bai, orduan asko
gustatzen zitzaizkizun

125
00:06:58,960 --> 00:07:00,480
John Wayneren pelikulak.

126
00:07:02,280 --> 00:07:04,400
Hara, nor daukagun hemen.

127
00:07:04,480 --> 00:07:06,600
-Egun on.
-Egun on, Begoña.

128
00:07:06,680 --> 00:07:08,280
Ez al zinen ba zu mezetan?

129
00:07:08,560 --> 00:07:11,600
Bai, baina gaur ez zen
meza nagusia, adiskide.

130
00:07:11,680 --> 00:07:13,360
Gaur astegun burusoil bat da.

131
00:07:14,000 --> 00:07:15,360
Nolatan hemen?

132
00:07:16,480 --> 00:07:18,640
Aldameneko kafetegia oporretan,

133
00:07:19,200 --> 00:07:22,320
eta nork, Joxe Mari bezain kafe
ederrik Arralde osoan?

134
00:07:22,400 --> 00:07:24,240
Beno, batzuetan
eta bakarrik batzuentzat

135
00:07:24,320 --> 00:07:25,840
ateratzen du horren kafe ederra.

136
00:07:26,360 --> 00:07:28,800
Begoña, zatoz jantegira.

137
00:07:29,240 --> 00:07:30,880
Han lasaiago egongo gara.

138
00:07:30,960 --> 00:07:33,800
Barkatu iezadazu, Maria Luisa,
baina berandu egin zait.

139
00:07:33,880 --> 00:07:35,760
Honezkero kontsultan egon
beharko nuke.

140
00:07:35,840 --> 00:07:38,640
-Zenbat da, Joxe Mari?
-Mesedez, ez duzu pentsatuko honi...

141
00:07:39,080 --> 00:07:41,360
Ez badidazu kobratzen,
ez naiz berriz etorriko.

142
00:07:41,440 --> 00:07:43,440
Gaur ez dizut kobratuko.
Bihartik aurrera.

143
00:07:43,520 --> 00:07:45,280
Tira, eskerrik asko.
Eta agur.

144
00:07:45,360 --> 00:07:46,560
Bihar arte.

145
00:07:46,640 --> 00:07:47,920
Bihar arte, Begoña.

146
00:07:49,960 --> 00:07:52,440
"Ez badidazu kobratzen
ez naiz gehiago etorriko".

147
00:07:53,920 --> 00:07:57,440
Oso jatorra da Begoña,
begiratu besterik ez dago.

148
00:07:57,520 --> 00:07:58,840
Entzun diozu.

149
00:07:58,920 --> 00:08:02,520
Etxepeko kafetegia itxita,
nonbaiten gosaldu beharko du, ezta?

150
00:08:03,160 --> 00:08:05,200
Eta nik eskatu al dizut
zuri argibiderik?

151
00:08:05,280 --> 00:08:06,280
Ez.

152
00:08:06,520 --> 00:08:08,160
Orduan, zertara dator hori?

153
00:08:08,680 --> 00:08:10,080
Gosaldu nahi duela?

154
00:08:10,160 --> 00:08:11,920
Etor dadila Boga-Bogara.

155
00:08:13,960 --> 00:08:18,080
"Nork Jose Marik bezain
kafe ederrik Arralde osoan".

156
00:08:18,320 --> 00:08:20,160
-Egun on, familia.
-Egun on.

157
00:08:20,240 --> 00:08:23,240
Begoñarekin egin dut topo oraintxe.
Oso itxura ona dauka.

158
00:08:23,320 --> 00:08:25,440
Bai, oso itxura ona dauka.

159
00:08:25,520 --> 00:08:27,000
Ez zu bezalakoa.

160
00:08:27,080 --> 00:08:30,120
Ea zuk ere pixka bat zaintzen duzun
zure figura xelebre hori.

161
00:08:30,200 --> 00:08:32,560
Bestela bezero guztiak
usatuko dizkidazu.

162
00:08:32,640 --> 00:08:35,240
Baina zer gertatzen zaio
nire itxurari?

163
00:08:35,680 --> 00:08:38,040
Hori al da
neska bat janzteko modua?

164
00:08:38,120 --> 00:08:39,680
Ijitoa dirudizu.

165
00:08:40,240 --> 00:08:42,400
Tira, ospa sukaldera lanera.

166
00:08:50,760 --> 00:08:53,000
Informatikako nire liburua
ikusi al duzu?

167
00:08:53,080 --> 00:08:55,040
Hor zegoen, kaxoian,
lehenago ikusi dut.

168
00:08:55,120 --> 00:08:56,120
Joe!

169
00:08:58,000 --> 00:08:59,200
Lo gelditu al zara gaur?

170
00:08:59,280 --> 00:09:01,200
Ez, astelehenetan
beranduago hasten gara.

171
00:09:01,280 --> 00:09:03,240
Lehenbiziko orduetan
ez daukagu klaserik.

172
00:09:03,320 --> 00:09:05,440
Hori txoiloa, hori.
Nola aldatu diren gauzak.

173
00:09:05,520 --> 00:09:07,240
Oraingo unibertsitatea
eta ezer ez...

174
00:09:07,320 --> 00:09:10,840
Noski, Gaizkak egin izan duen guztia
beti ona eta serioa izango da.

175
00:09:10,920 --> 00:09:12,440
Beste dena kaka zaharra.
Mesedez.

176
00:09:12,600 --> 00:09:13,760
Barkatu.

177
00:09:13,840 --> 00:09:17,200
Gaur arratsaldean joango al gara
garagardo horiek hartzera?

178
00:09:17,360 --> 00:09:19,360
Ezin dut,
azterketak zuzentzen ari naiz.

179
00:09:19,440 --> 00:09:20,440
Noski.

180
00:09:20,520 --> 00:09:23,360
Aizu, larunbatean izan genuen aukera
eta zuk zer egin zenuen?

181
00:09:23,440 --> 00:09:24,440
Gorbeiara joan.

182
00:09:24,520 --> 00:09:27,440
Garagardo pare batengatik
ez nuen aukera hori galduko.

183
00:09:27,520 --> 00:09:29,320
Hortxe dago koska.
Bihar zer moduz?

184
00:09:29,400 --> 00:09:31,400
Ondo, apuntatu zure agendan.

185
00:09:32,600 --> 00:09:36,280
Bihar, asteartean,
Xabierrekin garagardo pare bat.

186
00:09:36,360 --> 00:09:39,200
Asteartean nire anaia

187
00:09:39,280 --> 00:09:41,440
alferrarekin...

188
00:09:42,560 --> 00:09:44,920
Garagardo pare bat.

189
00:09:45,200 --> 00:09:46,600
Begira, hemen dago.

190
00:09:47,480 --> 00:09:48,680
Ginsa Sinatra!

191
00:09:48,760 --> 00:09:50,480
-Eta autografo eta guzti!
-Ekarri!

192
00:09:50,560 --> 00:09:52,120
"Mio caro bambino.

193
00:09:52,480 --> 00:09:55,200
Un bacio molto grande".

194
00:09:55,280 --> 00:09:56,760
-Eta zer da "bacio"?
-Musua.

195
00:09:56,840 --> 00:09:57,840
Zer?

196
00:09:58,840 --> 00:10:01,520
Baina zuri ez zitzaizkizun
horrelako zatarkeriak gustatzen.

197
00:10:01,600 --> 00:10:03,440
Ginak egiten duena
ez da zatarkeria bat.

198
00:10:03,520 --> 00:10:05,680
Ui! Eta gainera bere izenez
deitzen diozu.

199
00:10:05,760 --> 00:10:06,760
Gina!

200
00:10:06,840 --> 00:10:09,360
Utzi pailazoarena egiteari
eta ekarri argazki hori.

201
00:10:10,000 --> 00:10:11,200
Ondo!

202
00:10:11,280 --> 00:10:15,080
Baina bihar azaldu
beharko didazu Gina horrena.

203
00:10:15,160 --> 00:10:16,800
Zer azaldu beharko dizut?

204
00:10:16,880 --> 00:10:19,040
"Un bacio molto grande" horrena.

205
00:10:30,520 --> 00:10:31,520
Estefania!

206
00:10:31,760 --> 00:10:34,240
Etxe honetan ez al dago
lanerako martxarik edo?

207
00:10:35,720 --> 00:10:36,840
Zu zinen.

208
00:10:37,640 --> 00:10:38,640
Zer?

209
00:10:39,040 --> 00:10:41,360
Hainbeste amorratzen
al zaizu ni ikusteak edo?

210
00:10:41,440 --> 00:10:42,960
Ez, motel, ez da hori.

211
00:10:43,240 --> 00:10:47,920
Gorputza ez da egunero
berdin egoten horretarako.

212
00:10:48,080 --> 00:10:50,120
Aje galanta daukazu.
Gaur astelehena izanda.

213
00:10:50,200 --> 00:10:53,840
Ajea, bai.
Eta zerk ekarri zaizu hona?

214
00:10:53,920 --> 00:10:56,400
Hara. Anaiaren taberna dendaren
aurre-aurrean egon

215
00:10:56,480 --> 00:10:58,680
eta beste batera joango naiz
diru guztia uztera?

216
00:10:58,760 --> 00:11:00,080
-Bai.
-Atera ezazu kafe bat.

217
00:11:00,160 --> 00:11:02,720
Eta zure kontsumizioaren
zain egongo banintz bizitzeko.

218
00:11:02,800 --> 00:11:05,240
Beno, beti estimatzen da
bezero berri bat.

219
00:11:05,320 --> 00:11:08,360
Aitak erakutsi zidan nola ateratzen
den aurrera negozio hau.

220
00:11:08,440 --> 00:11:10,720
"Baso erdiz baso erdi.
Kafez kafe.

221
00:11:10,800 --> 00:11:14,360
Garagardoz garagardo.
Hortik bi pesa, handik hamar".

222
00:11:15,640 --> 00:11:17,280
Gorra, aita, gorra.

223
00:11:17,680 --> 00:11:20,240
-Ez dakit ba.
-Zuk asmatu duzu.

224
00:11:20,320 --> 00:11:21,920
Ez dakit ba.
Behin gorrotoa.

225
00:11:22,800 --> 00:11:26,960
Askotan pentsatzen dut gaizki
egin nuela Ameriketara ez joanda.

226
00:11:27,040 --> 00:11:30,400
Ba nik askotan pentsatzen dut
gaizki egin nuela Ameriketara joanda.

227
00:11:30,720 --> 00:11:33,400
Hemen ere kontsolatzen ez dena,
tonto zakila galanta.

228
00:11:33,840 --> 00:11:34,840
Isil zaitez.

229
00:11:35,160 --> 00:11:36,680
Zu Ameriketara joan zinen,

230
00:11:37,640 --> 00:11:40,600
Begoñarekin geratu zinen,
diru mordoa egin zenuen...

231
00:11:40,680 --> 00:11:43,560
Nik maite nuelako ezkondu
nintzen berarekin.

232
00:11:43,640 --> 00:11:45,040
Ez bere diruarengatik.

233
00:11:45,120 --> 00:11:46,480
Nik ez dut hori esan.

234
00:11:46,560 --> 00:11:49,600
Baina kontua da zu geratu zinela
Begoñarekin.

235
00:11:50,600 --> 00:11:53,320
Ez dut sekula ulertuko
zergatik banandu zineten.

236
00:11:53,480 --> 00:11:54,840
Nik ezta ere.

237
00:11:54,920 --> 00:11:56,960
Badakizu,
batzuetan gauzak okertzen dira

238
00:11:57,040 --> 00:11:58,720
eta konturatzen zarenerako ba...

239
00:12:00,600 --> 00:12:03,320
Zuk Begoña maite al duzu oraindik?

240
00:12:04,640 --> 00:12:06,160
Ez dakit, ez dakit.

241
00:12:07,600 --> 00:12:09,640
Urte batzuk egin ditut
emakume batekin,

242
00:12:09,720 --> 00:12:10,960
seme-alabak egin ditut,

243
00:12:11,560 --> 00:12:13,400
baina horrek ere
zama handia dakar.

244
00:12:13,480 --> 00:12:16,320
Eta uste dut daukadala horrelako
barruko bihotz-min bat,

245
00:12:16,400 --> 00:12:20,240
ez dakit maitasuna den,
kariñoa den, nostalgia soila.

246
00:12:20,320 --> 00:12:22,120
Ez dakit, Joxe Mari,
ez dakit zer den.

247
00:12:22,880 --> 00:12:25,440
Begoña ere hemen izan da gaur.

248
00:12:26,520 --> 00:12:27,520
Begoña hemen?

249
00:12:28,440 --> 00:12:30,480
Bai, gosaltzera etorri da,
zu bezala.

250
00:12:30,720 --> 00:12:31,720
A.

251
00:12:32,720 --> 00:12:37,480
Eta zuk sentitzen al duzu...?

252
00:12:38,360 --> 00:12:39,480
Gustatzen al zaizu?

253
00:12:39,560 --> 00:12:42,160
-Utziko dugu.
-Ez, ez. Erantzun orain.

254
00:12:42,680 --> 00:12:44,080
Barkatu, ni banoa, banoa.

255
00:12:44,160 --> 00:12:45,760
Ez, ez, geratu.

256
00:12:46,680 --> 00:12:49,240
Uste dut zain dudala.
Kafea nahi zenuen, ezta?

257
00:12:49,320 --> 00:12:51,640
Kaferik? Ez dut ezer behar.
Banoa.

258
00:12:52,760 --> 00:12:55,640
Baina zerbait esateko baldin
badaukazu, esadazu aurpegira.

259
00:12:55,720 --> 00:12:57,600
Ez dut egunkaritik enteratu nahi eta.

260
00:13:01,880 --> 00:13:03,680
-Betikoa, Joxe Mari,
-Mesedez.

261
00:13:12,360 --> 00:13:13,360
Kaixo, Xabier.

262
00:13:13,440 --> 00:13:15,400
Zer, bihar errege bihurtzeko
prestatzen?

263
00:13:15,480 --> 00:13:17,080
Hara, Ane,
oraintxe naiz zurekin.

264
00:13:17,160 --> 00:13:19,880
Lasai, Koldorekin gelditu naiz
eta laster joan behar naiz.

265
00:13:19,960 --> 00:13:21,480
Bugatool.
Ez dauka zer eginik.

266
00:13:21,560 --> 00:13:22,800
-Gero arte.
-Agur.

267
00:13:22,880 --> 00:13:25,120
Aspergarria da
hasi berriekin jokatzea.

268
00:13:25,200 --> 00:13:27,440
Ene bada txapeldunen harrokeria.

269
00:13:27,520 --> 00:13:29,640
Txapeldunen bakardadea,
hobeto esanda.

270
00:13:29,720 --> 00:13:32,200
Txapas, bi kafe.

271
00:13:32,440 --> 00:13:34,840
"Biak ebaki beharrezkoak".

272
00:13:34,920 --> 00:13:36,400
Ez, gizona, hutsak.

273
00:13:36,880 --> 00:13:38,680
Zer moduz unibertsitatean?

274
00:13:38,760 --> 00:13:41,040
Ez da behin gertatzen
zuk uste duzuna.

275
00:13:41,120 --> 00:13:42,600
Zer, dagoeneko desanimatuta?

276
00:13:42,680 --> 00:13:44,280
Ez, ez da hori.
Gustura nabil.

277
00:13:44,360 --> 00:13:46,120
Antropologia asko gustatzen zait,

278
00:13:46,200 --> 00:13:49,120
baina badago asignatura mordo bat
batere interesik gabe.

279
00:13:49,200 --> 00:13:51,040
Oraindik zenbat sufritu
behar duzun,

280
00:13:51,120 --> 00:13:53,800
ez dakizu zenbat
alferrikako lan egin behar den eta.

281
00:13:53,880 --> 00:13:55,680
Eta zure oposizio horiek?

282
00:13:55,760 --> 00:13:58,000
Oposaketak, Xabier, oposaketak.

283
00:13:58,080 --> 00:13:59,480
Ikasiko al duzu noizbait?

284
00:13:59,560 --> 00:14:00,880
Pailazoa.

285
00:14:01,280 --> 00:14:03,760
Charles Riversekin
barre pixka bat egin nahi?

286
00:14:04,240 --> 00:14:05,560
Utziko nauzu bakean?

287
00:14:05,640 --> 00:14:08,120
Nola ez, oposaketen printze hori.

288
00:14:08,200 --> 00:14:10,720
Zer moduz orduan
zure oposaketa horiek?

289
00:14:11,040 --> 00:14:13,560
Hainbestean.
Ez dakizu zer den ikasi eta ikasi

290
00:14:13,640 --> 00:14:15,720
eta azterketak noiz diren ez jakitea.

291
00:14:15,800 --> 00:14:17,960
Heriotza zigorra noiz izango den.

292
00:14:18,040 --> 00:14:20,280
Kondenatuak bezala sentitzen naiz.

293
00:14:20,360 --> 00:14:22,200
Neska, ez da hainbesteraino izango.

294
00:14:22,280 --> 00:14:26,160
Zuk badakizu zer den ikasi eta ikasi
eta azterketak noiz diren ez jakitea?

295
00:14:26,240 --> 00:14:28,840
Hor etxean, zuloan sartuta,
bakar-bakarrik.

296
00:14:29,720 --> 00:14:32,720
Aizu, eta Karlos,
ba al duzu haren beri?

297
00:14:32,800 --> 00:14:34,040
Ondo egongo da.

298
00:14:34,120 --> 00:14:36,720
Floridara alde egin zuenetik
ez deitu ere egin eta.

299
00:14:36,800 --> 00:14:38,480
Zuk badakizu nolakoa den.

300
00:14:38,560 --> 00:14:40,440
A zer pagotxa.
Floridara.

301
00:14:40,920 --> 00:14:44,120
Pagotxa? Batzuk ondo dakite
bazterrak engainatzen.

302
00:14:44,200 --> 00:14:48,760
Nire bizitza aurkitu nahi dut,
ea nire burua aurkitzen dudan...

303
00:14:49,120 --> 00:14:51,160
-Gogorra zara.
-Gogorra?

304
00:14:51,240 --> 00:14:54,240
Nahiago dut horrelakoa izatea
eta ez nire anaia bezain biguna.

305
00:14:54,320 --> 00:14:57,480
Urduri zebilen azken aldi honetan
eta ondo etorriko zaio.

306
00:14:57,560 --> 00:14:59,320
Ondo etorriko zaio?
Eta nori ez?

307
00:14:59,400 --> 00:15:01,800
Arraldeko herri aspergarri
honetatik alde egin

308
00:15:01,880 --> 00:15:05,120
eta arrain kirats hori, usain hori,
egun batzuetarako ahaztea?

309
00:15:05,200 --> 00:15:08,360
Ane, badakizu zer aldea dagoen
Karlos eta nire artean?

310
00:15:08,440 --> 00:15:09,440
Auskalo.

311
00:15:09,520 --> 00:15:12,640
Hark bere kaskabiloak
lekuan dituela.

312
00:15:13,280 --> 00:15:15,080
Hori iruditzen al zaizu?

313
00:15:15,160 --> 00:15:17,120
Zergatik joan da orduan Floridara?

314
00:15:17,200 --> 00:15:20,760
Nik esango dizut: nire gurasoek
ez dutelako nortasunik.

315
00:15:21,000 --> 00:15:23,360
Bere garaian zaplazteko
bi emanez gero,

316
00:15:23,440 --> 00:15:25,760
ez zen horrelako
guratsurik izango eta.

317
00:15:25,840 --> 00:15:26,920
Ane...

318
00:15:27,000 --> 00:15:29,920
Bai, nik pentsatzen dudan moduan
adierazten dizut, Xabier.

319
00:15:30,000 --> 00:15:33,120
-Karlos mutil ona da.
-Ona bai, baina konplexuz betea.

320
00:15:40,680 --> 00:15:43,600
Arratsaldeko bostak eta oraindik
jatetxeko mahaia jasotzeko.

321
00:15:45,040 --> 00:15:46,240
Leher eginda nago.

322
00:15:46,320 --> 00:15:48,560
Ba eseri zaitez eta
har ezazu atseden pixka bat.

323
00:15:48,640 --> 00:15:51,560
Hara, eta noiztik
halako errespetua nirekin?

324
00:15:51,640 --> 00:15:53,160
A, noski!

325
00:15:53,560 --> 00:15:57,880
Gaur eguna pozik pasa duzu
eta Begoña ere ikusi duzu.

326
00:15:57,960 --> 00:16:00,400
Ez ezazu txorakeriarik esan,
emakumea.

327
00:16:00,720 --> 00:16:02,880
Begoña etorri da, bai,
eta ikusi dut.

328
00:16:02,960 --> 00:16:04,360
Baina Martin ere.

329
00:16:04,640 --> 00:16:06,240
Eta zergatik ez didazu ezer esan?

330
00:16:06,320 --> 00:16:08,520
Zer, berriro oihuka hasteko?
Ezta pentsatu ere.

331
00:16:08,600 --> 00:16:10,920
Etxe honetan hobe da
mingaina zuloan gordetzea.

332
00:16:11,000 --> 00:16:13,520
Bai, aspaldi ikasi zenuen horretan.

333
00:16:13,600 --> 00:16:16,320
Eta zertara etorri da Martin?
Eskubidea dut jakiteko!

334
00:16:16,400 --> 00:16:17,400
Bisitan.

335
00:16:17,480 --> 00:16:19,320
Bisitan, bisitan...
Baina zertara?

336
00:16:19,880 --> 00:16:22,360
Kafea hartzera, nirekin egotera.

337
00:16:22,440 --> 00:16:24,360
Boga-Bogako arnasa hartzera.

338
00:16:25,000 --> 00:16:26,160
Nahikoa dugu.

339
00:16:26,400 --> 00:16:27,640
Badakizu, Joxe Mari?

340
00:16:27,720 --> 00:16:29,400
Zer jakin ote
beharko dut oraingoan?

341
00:16:29,480 --> 00:16:32,000
Zure anai hori
herentziaren puskan dabilela.

342
00:16:32,080 --> 00:16:36,040
Oso nabarmena da,
eta zu, bitartean, itsu.

343
00:16:36,120 --> 00:16:37,120
Gor!

344
00:16:37,200 --> 00:16:39,120
Zu, tontolo galanta.

345
00:16:39,200 --> 00:16:42,000
-Errespeto pixka bat, e!
-Errespetoa? Errespetoa diozu?

346
00:16:42,080 --> 00:16:45,240
Eta errespetoa iruditzen al zaizu
zure emazteari

347
00:16:45,680 --> 00:16:47,960
etxe honetan
egiten ari dena ezkutatzea?

348
00:16:48,040 --> 00:16:50,800
Martinek eta biok
ez dugu herentziaz hitz egin.

349
00:16:50,880 --> 00:16:52,440
Hori jakin nahi baldin baduzu.

350
00:16:52,520 --> 00:16:55,200
Eta orduan, zertaz ba?

351
00:16:55,280 --> 00:16:56,680
Jakin badaiteke.

352
00:16:58,320 --> 00:16:59,680
Ba Begoñari buruz.

353
00:17:00,920 --> 00:17:02,120
Begoñari buruz?

354
00:17:02,360 --> 00:17:03,560
Falta zitzaidana!

355
00:17:03,640 --> 00:17:05,560
Ez zaitez tuntuna izan
eta gorde ezazu

356
00:17:05,640 --> 00:17:07,440
zure duintasun hori beste baterako.

357
00:17:07,520 --> 00:17:08,520
Joxe Mari...

358
00:17:08,600 --> 00:17:10,800
Den-dena garbi
jakin nahi duzu, ezta?

359
00:17:10,880 --> 00:17:12,880
Beno, ba den-dena
garbi jakingo duzu.

360
00:17:13,720 --> 00:17:16,320
Martinen bihotza
oraindik samurtu egiten da

361
00:17:16,400 --> 00:17:18,680
Begoñaren hitza entzuten bakarrik.

362
00:17:20,120 --> 00:17:21,960
Ez dizut ezertxo ere sinisten.

363
00:17:22,680 --> 00:17:26,000
Txoriburu horrek kontatuko du.

364
00:17:26,080 --> 00:17:27,400
Berriro Begoña.

365
00:17:28,800 --> 00:17:32,360
Zuk horren kezka duzu, bai.

366
00:17:33,000 --> 00:17:34,520
Zer esaten ari zara orain?

367
00:17:34,840 --> 00:17:36,200
Ezer ez!

368
00:17:37,600 --> 00:17:39,520
Ai, gaixoa.

369
00:17:40,640 --> 00:17:42,640
Zu ere zimeltzen ari zara.

370
00:17:43,840 --> 00:17:47,760
Ez naiz batere harritzen
lerde-jario hori aurrean duzula.

371
00:17:48,840 --> 00:17:52,840
Lastima, baina
tokiz aldatu beharko zaitut.

372
00:17:59,120 --> 00:18:02,600
"Jesucristo Superstar",
Don Luis Arosquide,

373
00:18:03,280 --> 00:18:05,040
lau aste,
hara gure bekataria.

374
00:18:06,080 --> 00:18:09,440
"Apata monastegiko azken krimenak",
bi aste, Txapas.

375
00:18:11,200 --> 00:18:14,480
"Utikan titi-zorroak", nola ez
Marlon Satiroa, beste bi aste.

376
00:18:14,560 --> 00:18:16,080
Denak epez kanpo.

377
00:18:16,280 --> 00:18:19,000
-Zer? Kamera pilatzen ari al zaizu?
-Zer ba?

378
00:18:19,080 --> 00:18:21,960
Ez dakit, bakarrik
hitz egiten ari zara eta.

379
00:18:22,120 --> 00:18:24,960
Ez, berandu dabiltzan bezeroen
zerrenda begiratzen nago.

380
00:18:25,800 --> 00:18:26,960
-Eta?
-Eta?

381
00:18:27,080 --> 00:18:30,280
Ba gure Maria Luisak
atari oraindik ez duela entregatu.

382
00:18:30,360 --> 00:18:31,840
Nahi baduzu oraintxe bertan...

383
00:18:31,920 --> 00:18:35,040
Utzi ezazu, utzi ezazu...
Badaukagu aurreragoko zer egin eta.

384
00:18:35,120 --> 00:18:37,760
Eta tipo honena?
Agustin Salacaín.

385
00:18:37,840 --> 00:18:40,560
Dies ire.
Carl Theodor Dreyer.

386
00:18:41,160 --> 00:18:44,400
Guztiz intelektuala
gure Agustin Salacaín hau.

387
00:18:44,640 --> 00:18:48,080
Bai, guztiz intelektuala
eta sekulako aurpegia duena.

388
00:18:48,160 --> 00:18:50,880
Bost hilabete ez duela
bideo-zintarik ekarri.

389
00:18:50,960 --> 00:18:53,560
-Hori ere bakean utzi beharko dut?
-Zer erremedio.

390
00:18:53,640 --> 00:18:55,040
Zer erremedio diozu?

391
00:18:55,120 --> 00:18:57,040
Oraintxe bertan
joango naiz bere etxera.

392
00:18:57,120 --> 00:18:58,240
-Zuk ikusi.
-Bai?

393
00:18:58,320 --> 00:18:59,720
-Baimena ematen didazu?
-Bai.

394
00:18:59,800 --> 00:19:02,320
Segi, Mertxe, baina
ez dizu bideo-zintarik bueltatuko.

395
00:19:02,400 --> 00:19:03,800
Ez nau ondo ezagutzen.

396
00:19:03,880 --> 00:19:07,120
Ondo ezagututa ere,
bideo-zintarik gabe etorriko zara.

397
00:19:07,200 --> 00:19:08,640
Zergatik diozu hori?

398
00:19:08,760 --> 00:19:12,040
Orain dela bost hilabete
hil zelako eta bakarrik bizi zen.

399
00:19:12,520 --> 00:19:15,280
Nori eskatu aurkitzen baduzu,
segi aurrera,

400
00:19:15,360 --> 00:19:17,560
iniziatibadun neskak
gustatzen zaizkit eta.

401
00:19:17,960 --> 00:19:20,600
Martin, Carlosek deitu al du?

402
00:19:20,960 --> 00:19:22,440
Ez, ez du deitu.

403
00:19:22,680 --> 00:19:24,560
Eta ez du ezta harritzeko.

404
00:19:25,040 --> 00:19:27,800
Ia ez du denborarik eman.
Badakizu nolakoa den Karlos.

405
00:19:27,880 --> 00:19:29,200
Bai, badakit.

406
00:19:29,640 --> 00:19:31,080
Oraingo gazteak.

407
00:19:31,440 --> 00:19:33,000
Angustiatuta omen zegoen.

408
00:19:33,080 --> 00:19:34,720
Ito omen zuen Arraldek.

409
00:19:35,400 --> 00:19:38,200
Ai, en fin, txorrada gutxiagorekin
hazi izango bagenu...

410
00:19:38,280 --> 00:19:40,320
Eta erreportajeak nork egingo ditu?

411
00:19:40,400 --> 00:19:42,640
Nik konpondu beharko dut nolabait.

412
00:19:42,840 --> 00:19:45,480
Eta guzti hori zuk egin behar duzu?
Gehiegitxo, ezta?

413
00:19:45,560 --> 00:19:48,240
Ez da bizi osorako joa,
hamabost egunerako joan da.

414
00:19:48,320 --> 00:19:50,240
-Laster hemen da.
-A, eskerrak.

415
00:19:51,000 --> 00:19:54,440
Alde egin besterik ez du egin
eta zuk etortzeko zain?

416
00:19:54,920 --> 00:19:58,440
Ez, baina familiakoren bat edo
lagunen bat joaten denean,

417
00:19:58,760 --> 00:20:00,640
ni oso sentimental jartzen naiz.

418
00:20:00,720 --> 00:20:02,080
Horrelakoa naiz ni.

419
00:20:02,640 --> 00:20:06,000
Beno, zerrendarekin jarraituko dut,
bestela ez dut inoiz bukatuko.

420
00:20:06,080 --> 00:20:07,080
Bai.

421
00:20:07,400 --> 00:20:10,040
Orduan hamabost egunerako joan da?

422
00:20:10,600 --> 00:20:12,400
Bai, hamabost egunerako bakarrik.

423
00:20:12,480 --> 00:20:13,480
Bale, bale.

424
00:20:16,160 --> 00:20:17,160
Bai, Txusa?

425
00:20:17,320 --> 00:20:18,320
Bisita bat?

426
00:20:18,400 --> 00:20:20,200
Esaiozu bost minutu bat itxaroteko.

427
00:20:20,280 --> 00:20:22,400
Zer?
Esaiozu pasatzeko.

428
00:20:28,760 --> 00:20:30,040
Kaixo, Begoña.

429
00:20:30,680 --> 00:20:32,720
Barkatu abisatu gabe etorri izana.

430
00:20:32,960 --> 00:20:35,320
Ez dut txandarik ere hartu.

431
00:20:35,400 --> 00:20:38,000
Ez duzu txandarik
eskatu beharrik, eseri zaitez.

432
00:20:38,760 --> 00:20:41,120
Ea, ikus dezagun zer duzun.

433
00:20:41,600 --> 00:20:43,880
Bolada honetan
eztarriko minez nabil.

434
00:20:44,720 --> 00:20:47,840
Bai, gripe larri daude.
Badakizu, udazkenean gaude.

435
00:20:48,040 --> 00:20:49,520
Ez dut uste gripea denik.

436
00:20:49,760 --> 00:20:50,760
Orduan?

437
00:20:51,480 --> 00:20:52,960
Beno, agian.

438
00:20:53,040 --> 00:20:54,560
Ba al dakit ba nik ere?

439
00:20:57,760 --> 00:20:59,000
Atera mingaina.

440
00:21:01,120 --> 00:21:02,320
Ez duzu ezer.

441
00:21:02,400 --> 00:21:04,920
Inflamazio txiki bat eztarri hondoan,
besterik ez.

442
00:21:05,400 --> 00:21:07,960
Ezer ez eta molestatzera
etortzea ere bai.

443
00:21:08,040 --> 00:21:10,760
Hobe da etortzea
zerbait sentitu orduko.

444
00:21:11,600 --> 00:21:14,080
Pastilla batzuk
errezetatuko dizkizut.

445
00:21:14,520 --> 00:21:17,000
Badakizu hiru egunean,
jatorduen aurretik hartu

446
00:21:17,080 --> 00:21:18,840
eta gero neskatilatxo bat eginda.

447
00:21:19,160 --> 00:21:21,320
Eta Begoña, zu zer moduz?

448
00:21:21,400 --> 00:21:22,960
Ondo, ezin naiz kexatu.

449
00:21:23,320 --> 00:21:24,320
Pozten naiz.

450
00:21:24,600 --> 00:21:26,000
Eta lana ere ondo?

451
00:21:26,080 --> 00:21:29,960
Bai, gaixoak ez dira
falta izaten udazken partean.

452
00:21:30,960 --> 00:21:32,240
-Begoña.
-Bai?

453
00:21:32,960 --> 00:21:33,960
Zera...

454
00:21:34,920 --> 00:21:37,200
Maria Luisa, lasai.
Hitz egin lasai.

455
00:21:37,280 --> 00:21:40,360
Mediku baten aurrean zaude
eta ez duzu zertaz lotsatu behar.

456
00:21:40,960 --> 00:21:44,280
Bai, beno, ez daukat ezer.

457
00:21:46,840 --> 00:21:48,560
Pentsatzen ari nintzen...

458
00:21:49,200 --> 00:21:53,320
Zu, gaztetan, nola ezkondu ote zinen
arraldetar batekin?

459
00:21:53,680 --> 00:21:57,240
Ez zitzaizkizun faltako
pretendienteak Ameriketan.

460
00:21:57,320 --> 00:22:01,120
Norbera ez da izaten egokiena gauza
horietaz hitz egiteko, baina...

461
00:22:01,360 --> 00:22:03,280
Ez zitzaizkizun hemen ere faltako.

462
00:22:03,360 --> 00:22:05,920
Martinez gain, esan nahi dut.

463
00:22:06,000 --> 00:22:08,400
Ez ba.
Ez zitzaizkidan falta, ez.

464
00:22:09,080 --> 00:22:11,160
Baina horrek ez du axolarik,
badakizu.

465
00:22:12,640 --> 00:22:13,800
Nik zer dakit?

466
00:22:14,200 --> 00:22:16,080
Urak ez du errekan gora egiten.

467
00:22:16,160 --> 00:22:17,760
Gaztetako gorabeherak.

468
00:22:18,960 --> 00:22:20,560
Ahaztuta ere badauzkat.

469
00:22:21,080 --> 00:22:22,200
Joxe Marik ez.

470
00:22:22,280 --> 00:22:23,280
Zer?

471
00:22:24,080 --> 00:22:26,880
Eta Martineri ere
bonbilla piztu zaiola dirudi.

472
00:22:28,240 --> 00:22:29,440
Hara!

473
00:22:29,520 --> 00:22:32,040
Ez nuen uste oraindik nire

474
00:22:32,120 --> 00:22:35,080
lilurak hain distiratsuak zirenik.

475
00:22:35,640 --> 00:22:37,920
Ba bai, distira egiten dute, Begoña.

476
00:22:38,400 --> 00:22:40,360
Bai Lasatarren artean, behintzat.

477
00:22:40,800 --> 00:22:42,720
En fin, berandutxu.

478
00:22:44,320 --> 00:22:47,240
Ezagutzen zaitudalako, Begoña,
baina, bestela,

479
00:22:47,320 --> 00:22:50,000
mari-ipurditxu bat zarela
pentsatu beharko nuke.

480
00:22:50,080 --> 00:22:53,000
Lasatarren hanka artea
berotzen dakien mari suge bat.

481
00:22:53,080 --> 00:22:54,080
Maria Luisa!

482
00:22:54,200 --> 00:22:55,520
Ai, barkatu.

483
00:22:56,480 --> 00:23:00,480
Baina ez da zure errua,
bi tonto zakil horiena baizik,

484
00:23:01,280 --> 00:23:03,440
ez baitakite burua ere
non daukaten eta.

485
00:23:04,120 --> 00:23:06,360
Zuk uste duzun baino
gizonagoak dira.

486
00:23:09,480 --> 00:23:10,680
Bai, Txusa?

487
00:23:10,760 --> 00:23:13,080
Laster bukatuko dut.
Esan berehala naizela.

488
00:23:14,320 --> 00:23:16,400
Ez zaitut gehiago molestatu nahi.

489
00:23:16,480 --> 00:23:18,680
Maria Luisa, asko sufritzen duzu.

490
00:23:19,560 --> 00:23:22,520
-Zuk hala esaten baduzu.
-Eta asko sufriarazten duzu.

491
00:23:23,000 --> 00:23:24,400
Zer esan nahi duzu horrekin?

492
00:23:24,480 --> 00:23:26,960
Espezialista batengana
joan behar zenuke.

493
00:23:28,200 --> 00:23:30,040
Badakit zer esan nahi duzun.

494
00:23:30,960 --> 00:23:32,720
Nik ezagutzen dut bat oso ona.

495
00:23:33,600 --> 00:23:37,320
Nik konfesio guztiak
Don Luisi egiten dizkiot.

496
00:23:38,280 --> 00:23:40,560
Aitortza baino
sendagile hoberik ez dago.

497
00:23:40,640 --> 00:23:42,920
Nahi duzun moduan, baina tori.

498
00:23:43,200 --> 00:23:45,560
Hau behintzat Don Luisek
ez dizu emango eta.

499
00:23:46,840 --> 00:23:50,240
Askotan errezatzea hobe izaten da
pastillak hartzea baino.

500
00:23:50,320 --> 00:23:54,440
Baina tira, hala ere ezingo
zaituztegu lanik gabe utzi.

501
00:23:58,640 --> 00:23:59,640
Kaixo.

502
00:23:59,720 --> 00:24:02,840
Zer moduz dago
nire bideo saltzailerik pinpirinena?

503
00:24:02,920 --> 00:24:04,760
Ni oso ondo, eta dirudienez,
zu ere bai.

504
00:24:04,840 --> 00:24:06,880
Seguru pila bat
entziklopedia saldu duzula.

505
00:24:06,960 --> 00:24:08,080
Hiru, Mertxe!

506
00:24:08,160 --> 00:24:09,880
Bi landareena eta ez dakizula zeini?

507
00:24:09,960 --> 00:24:13,120
-Auskalo.
-Margarita eta Hortensiari.

508
00:24:13,200 --> 00:24:16,120
Eta brikolajea beste bat
eta ez dakizula zeini?

509
00:24:16,200 --> 00:24:18,680
-Don Luisi, seguru.
-Eta nola asmatu duzu ba?

510
00:24:18,760 --> 00:24:20,120
Ai, asmatu egin al dut?

511
00:24:20,200 --> 00:24:22,120
Sakristiara sartu eta Hortensiak

512
00:24:22,200 --> 00:24:25,040
eta Margaritak ezta begiratu ere,
eta Don Luisek:

513
00:24:25,120 --> 00:24:27,280
"Denak gara Jainkoaren seme-alabak

514
00:24:27,360 --> 00:24:29,920
eta ate horretatik
sartu dena baita ere".

515
00:24:30,000 --> 00:24:32,560
Apaiza konkistatu duzu.

516
00:24:32,640 --> 00:24:34,600
Ez dakit apaiza konkistatu dudan.

517
00:24:34,680 --> 00:24:37,280
Nik Maria Luisaren
eskua ikusten dut hortik.

518
00:24:37,360 --> 00:24:40,560
Baina ondo etorri zait, behintzat,
eta hor konpon, San Anton.

519
00:24:40,640 --> 00:24:42,080
Hor konpon, Maria Anton.

520
00:24:42,160 --> 00:24:44,920
Elizatik natorrenez, San Anton.
Ez al da polita?

521
00:24:45,000 --> 00:24:46,000
Zuk badiozu...

522
00:24:46,200 --> 00:24:48,120
Eta zer moduz hemendik?
Non da Martin?

523
00:24:48,200 --> 00:24:50,880
Hor, atzeko aldean, beti bezala,
zenbakiak egin eta egin.

524
00:24:50,960 --> 00:24:52,800
-Pilar.
-Zer?

525
00:24:53,720 --> 00:24:56,880
Karlosek deitzen badu,
eman goraintziak nire partez.

526
00:24:56,960 --> 00:24:58,920
-Emango ez dizkiot ba.
-Eskerrik asko.

527
00:24:59,000 --> 00:25:00,520
Asko maite duzu, ezta?

528
00:25:01,320 --> 00:25:03,520
Ba bai, asko maite dut.
Zertarako ukatu?

529
00:25:03,600 --> 00:25:06,520
Eta ukatuko bazenu,
ez lizuke inork sinistuko.

530
00:25:06,600 --> 00:25:08,080
Ezin dut burutik kendu.

531
00:25:08,360 --> 00:25:10,680
Kontuz, Mertxe.
Hori ez da batere ona.

532
00:25:10,760 --> 00:25:13,160
Ez dago munduan
obsesioa bihurtzen den maitasuna

533
00:25:13,240 --> 00:25:14,440
baino gauza txarragorik.

534
00:25:14,520 --> 00:25:16,520
-Zu ere.
-Ni ere zer?

535
00:25:17,000 --> 00:25:18,200
Ezer ez.

536
00:25:18,280 --> 00:25:20,240
Zuk ere
Martin asko maite duzula.

537
00:25:20,320 --> 00:25:22,320
Bai, baina ez nago itsuturik.

538
00:25:22,400 --> 00:25:23,720
-A, ez?
-Ez.

539
00:25:24,120 --> 00:25:25,920
Badakit arretaz ibili behar dela.

540
00:25:26,000 --> 00:25:28,920
Gutxien espero duzunean,
sartzen dizute ziria.

541
00:25:29,800 --> 00:25:32,920
-Badakizu, asko maite duenak...
-...asko sufritzen du.

542
00:25:33,000 --> 00:25:35,680
Eta desengainuak
sekulakoak izaten dira.

543
00:25:36,160 --> 00:25:39,320
Pilar, zuk zer egingo zenuke...

544
00:25:40,120 --> 00:25:42,000
Zer egingo nuke zer?

545
00:25:42,840 --> 00:25:44,360
Martinek engainatuz gero?

546
00:25:45,720 --> 00:25:47,800
-Ez nau engainatuko.
-Oso seguru zaude.

547
00:25:47,880 --> 00:25:49,200
Ez nau engainatuko.

548
00:25:49,280 --> 00:25:50,920
Pertsona helduak gara

549
00:25:51,000 --> 00:25:55,720
eta berak beste norbaitekin egon
nahi baldin badu, eskubide osoa du.

550
00:25:55,800 --> 00:25:59,560
Nik sekulako arantza izango nuke
bihotzean, baina eskubidea du.

551
00:26:00,360 --> 00:26:02,800
-Oso bihotz-zabala zara, Pilar.
-Ez da hori.

552
00:26:02,880 --> 00:26:05,680
Eskaintzen diodan
askatasuna eskatzen diot.

553
00:26:05,760 --> 00:26:07,040
Hori da jokoa.

554
00:26:07,520 --> 00:26:09,240
-Hala ere...
-Hala ere?

555
00:26:10,160 --> 00:26:13,720
Hala ere, errazagoa dela
esatea egitea baino.

556
00:26:13,800 --> 00:26:17,080
-Minak beti min, eta desengainuak...
-Beti desengainu.

557
00:26:17,160 --> 00:26:18,160
Horixe.

558
00:26:21,840 --> 00:26:23,240
Ixtera goaz.

559
00:26:23,840 --> 00:26:26,520
Hara, azkeneko mozkorra
zinela uste nuen.

560
00:26:26,600 --> 00:26:30,200
Eta nola dakizu
ni ez natorrela mozkortuta?

561
00:26:30,280 --> 00:26:32,320
Horretarako ere zuzenegia zara.

562
00:26:33,760 --> 00:26:35,280
Ixtera goaz!

563
00:26:35,960 --> 00:26:36,960
Gina!

564
00:26:41,000 --> 00:26:43,000
Gina, baina nolatan zu hemen?

565
00:26:55,000 --> 00:26:56,200
Bazoazte?

566
00:26:56,480 --> 00:26:57,480
Tristetzen zara?

567
00:27:01,880 --> 00:27:03,800
Ez nekien zuk nahiko zenuenik.

568
00:27:05,720 --> 00:27:08,760
Ostiralean oso ondo pasa nuen.

569
00:27:12,400 --> 00:27:13,400
Joan zaitezke.

570
00:27:13,480 --> 00:27:15,800
Nik jasoko dut
dena eta itxiko dut nik atea.

571
00:27:15,880 --> 00:27:17,720
Zer esan behar du zure amak?

572
00:27:17,800 --> 00:27:19,760
Ez du ezer esango,
ez baitu ezer jakingo.

573
00:27:19,840 --> 00:27:21,160
Ez behintzat nik esanda.

574
00:27:21,240 --> 00:27:22,480
Zoaz lasai.

575
00:27:23,520 --> 00:27:25,120
-Zure kontu guztia.
-Baietz.

576
00:27:25,200 --> 00:27:26,480
Eta gabon.

577
00:27:26,560 --> 00:27:28,040
"Buonasera, signorina".

578
00:27:28,280 --> 00:27:29,720
"Buonasera", Amaia.

579
00:27:29,800 --> 00:27:31,040
Nola daki nire izena?

580
00:27:36,120 --> 00:27:37,120
Agur.

581
00:27:37,760 --> 00:27:38,960
Agur, Gaizka.

582
00:27:39,800 --> 00:27:40,800
"Ciao".

583
00:27:42,400 --> 00:27:44,880
-Zer moduz eztarria?
-Eztarria?

584
00:27:44,960 --> 00:27:46,280
Bai, eztarria.

585
00:27:54,480 --> 00:27:55,680
Vick VapoRub.

586
00:27:58,320 --> 00:27:59,680
Hor dago.

587
00:27:59,760 --> 00:28:02,080
Nahi izanez gero,
emango nizuke berriro.

588
00:28:03,360 --> 00:28:04,360
Bai.

589
00:28:12,040 --> 00:28:13,440
Ez nuen eta ezer egin.

590
00:28:33,120 --> 00:28:35,840
Etorriko al zara berriro Arraldera?

591
00:28:46,120 --> 00:28:47,120
"Ciao".

592
00:28:55,120 --> 00:28:57,920
"Ciao", Gina Sinatra.

