1
00:00:10,400 --> 00:00:12,720
"Ez da giro Goenkalen,

2
00:00:14,120 --> 00:00:17,200
Lasa anaiak liskarturik daude.

3
00:00:18,760 --> 00:00:22,080
Goenkalek oilategia dirudi

4
00:00:22,160 --> 00:00:26,640
eta Lasa anaiak
elkarri mokoka bizi dira.

5
00:00:28,360 --> 00:00:32,440
Egunetik egunera
Lasatarren itzalera,

6
00:00:32,520 --> 00:00:36,000
hemen bilduko gera

7
00:00:36,080 --> 00:00:40,760
bi oilar harroen legera.

8
00:00:43,560 --> 00:00:46,360
Ziriak ziri Goenkalen

9
00:00:47,000 --> 00:00:50,520
adarjotze benetan mundialak.

10
00:00:52,000 --> 00:00:55,320
Goenkalen, masiaketa da lege

11
00:00:55,400 --> 00:00:59,800
eta Lasa anaiak
matraka eta ziri dabiltza.

12
00:01:01,200 --> 00:01:05,680
Egunetik egunera
Lasatarren itzalera,

13
00:01:05,840 --> 00:01:08,360
hemen bilduko gera

14
00:01:08,440 --> 00:01:13,040
bi oilar harroen legera".

15
00:01:57,000 --> 00:01:59,320
Zer, oilarraren lagun eginda ala?

16
00:02:00,960 --> 00:02:04,760
Goiztarrak
lagun izaten omen du jainkoa.

17
00:02:04,960 --> 00:02:08,000
Berdintsu izango da
pixka bat beranduago jaikita ere.

18
00:02:09,400 --> 00:02:13,120
Lo egiterik ezin ezean,
hobe zerbaitetan hastea.

19
00:02:14,160 --> 00:02:15,640
Enbata mendebaldetik.

20
00:02:16,120 --> 00:02:20,680
Gibela behar da dakidana jakin eta
lo lasai egitea.

21
00:02:20,760 --> 00:02:21,960
Isuna jakinda?

22
00:02:23,520 --> 00:02:25,760
Zu beti bezala
azkena enteratzen, ezta?

23
00:02:26,240 --> 00:02:30,000
Ez al dakizu zer gertatzen den
zure suhiaren eta Begoñaren artean?

24
00:02:30,080 --> 00:02:31,400
Baina nora zoaz?

25
00:02:31,480 --> 00:02:35,120
Dinosauroak zebiltzan orduan
gaur Arralde den tokian.

26
00:02:35,200 --> 00:02:37,120
Dinosauri, dinosauri...

27
00:02:37,200 --> 00:02:38,600
Dinosauro.

28
00:02:38,960 --> 00:02:43,760
Beno, dinosauroa edo dena delakoa,
baina ni horrelaxe nauka,

29
00:02:43,840 --> 00:02:46,600
lanpara hori bezalaxe, baztertuta,

30
00:02:46,680 --> 00:02:50,560
eta bera, bera berriz hortxe
Begoñaren gonei itsatsita,

31
00:02:50,640 --> 00:02:52,200
pentsamenduz bada ere!

32
00:02:52,280 --> 00:02:53,880
Harritu egingo zaitu,

33
00:02:54,280 --> 00:02:57,400
bi irtenbide ditu
estuegi lotutako zakurrak,

34
00:02:57,480 --> 00:03:00,960
ixo edo soka askatu eta alde egin.

35
00:03:01,760 --> 00:03:03,560
Horixe falta nuen orain,

36
00:03:03,640 --> 00:03:07,800
eman ezazu bizitza besteen alde,
gero ederki eskertuko dizue eta.

37
00:03:08,760 --> 00:03:10,320
Nigatik izan ez balitz?

38
00:03:10,400 --> 00:03:12,360
Zugatik izan ez balitz zer?

39
00:03:13,560 --> 00:03:17,840
Familiarik ez zela izango
eta sasiak dena janda izango zuen,

40
00:03:17,920 --> 00:03:21,360
bai jatetxea, etxea eta dena,
eta Amaia berriz, kalean egongo zen,

41
00:03:21,440 --> 00:03:22,640
eta zu ere bai.

42
00:03:23,040 --> 00:03:24,840
Zuretzat dena da sakrifizio,

43
00:03:24,920 --> 00:03:29,520
ba niri dagokidanez azkar utziko
zaitut bakean hala nahi baduzu.

44
00:03:30,120 --> 00:03:34,560
Aita, ez esan memelokeriarik,
zu ez zara atsekabetzen nauena.

45
00:03:36,600 --> 00:03:38,840
Aman berdina munduan berdinik bada.

46
00:03:39,160 --> 00:03:42,400
-Eta zeinena naiz ba ni?
-Bai, harena, harena bai.

47
00:03:42,480 --> 00:03:44,960
Hortzartean hitz egiteko modu hori.

48
00:03:46,000 --> 00:03:48,840
Zuk ere orduan izango zendun
Joxe Marik adina motibo,

49
00:03:48,920 --> 00:03:51,120
baina beti izan zara leiala
emaztearekin.

50
00:03:51,560 --> 00:03:53,360
Bai, leiala, leiala bai.

51
00:03:54,080 --> 00:03:58,120
Beno, baina tira,
baina zertan dator Joxe Mariren

52
00:03:58,200 --> 00:04:00,360
eta Begoñaren istorio hau?

53
00:04:00,560 --> 00:04:02,200
-Zertara?
-Zertara diozu?

54
00:04:02,600 --> 00:04:05,000
Beno banoa, aio.

55
00:04:06,320 --> 00:04:08,000
Denak berdinak, denak,

56
00:04:08,360 --> 00:04:10,440
gonen atzetik, hortxe,

57
00:04:10,520 --> 00:04:14,640
eta goak eranstea lortzen dutenean
hala, hor konpon mari anton.

58
00:04:23,840 --> 00:04:25,960
Gosaririk gabe geratzeko
beldurrez ala?

59
00:04:27,440 --> 00:04:30,200
Seiretatik jira
eta buelta eta ezin lorik hartu.

60
00:04:30,400 --> 00:04:31,720
Gaur ere bai?

61
00:04:31,800 --> 00:04:33,720
Ba zer edo zer
egin beharko duzu ze,

62
00:04:33,800 --> 00:04:37,760
batetik amesgaiztoak eta bestetik
lokartu ezina, hontza bihurtuko zara.

63
00:04:37,840 --> 00:04:39,120
Bai, zerbait ere.

64
00:04:39,200 --> 00:04:41,040
Pasaidazu azukrea pottoko.

65
00:04:44,600 --> 00:04:46,800
-Mertxerekin hitz egin nuen atzo.
-A, bai?

66
00:04:46,960 --> 00:04:49,600
Bai.
Neska hori ez dabil batere ondo.

67
00:04:49,680 --> 00:04:51,280
Karlosek mindu egin du.

68
00:04:51,360 --> 00:04:52,360
Mindu?

69
00:04:52,440 --> 00:04:55,240
Pelikula gehiegiak egiten dio
Mertxeri kalte.

70
00:04:55,560 --> 00:04:57,760
Ene bihotzeko gizona galdu dut, ene.

71
00:04:57,840 --> 00:05:00,600
Hobe zenuke txikikeria horiekin
ez kezkatu.

72
00:05:01,320 --> 00:05:03,720
Nahi duzuna,
baino emakumeon artean...

73
00:05:03,800 --> 00:05:05,160
Emakumeen artean zer?

74
00:05:05,560 --> 00:05:08,640
Ba badakigula horrenbeste
aurrejuzgurik gabe hitz egiten.

75
00:05:08,720 --> 00:05:10,000
Zertaz baina?

76
00:05:10,360 --> 00:05:13,320
Hitz egiteko premia zuen
eta rau bota zidan Karlosena,

77
00:05:14,160 --> 00:05:17,520
ez zen jolas soila izan nonbait
beste zerbait ere izan zen.

78
00:05:17,600 --> 00:05:20,000
Benga Pilar,
ez nago asmakizunetarako tripuan.

79
00:05:20,080 --> 00:05:23,440
Ba elkarrekin oheratu zirela
eta gero Karlosek paso egin du.

80
00:05:23,520 --> 00:05:27,040
A, noski,
usoak ehiztaria harrapatu nahi.

81
00:05:27,600 --> 00:05:29,840
-Martin.
-Ze Martin eta ze morati.

82
00:05:30,240 --> 00:05:32,640
Ez zuen ba pentsatuko
bere ohera eraman izanagatik

83
00:05:32,720 --> 00:05:35,920
handik altxa eta zuzen-zuzenean
eztei bazkaria emango zionik, ezta?

84
00:05:36,160 --> 00:05:38,080
Hori gauza bat eta oso bestelakoa

85
00:05:38,160 --> 00:05:40,640
handik altxa eta zu nor zara
galdetzea, ala?

86
00:05:40,800 --> 00:05:42,320
Gutxiago izango zen, seguruenik.

87
00:05:42,680 --> 00:05:45,440
Ezagutzen ditugu
zure semearen erreakzioak, ez?

88
00:05:45,520 --> 00:05:48,480
Beno horretan arrazoi duzu,
urduri dabil aspaldi honetan,

89
00:05:48,560 --> 00:05:51,040
hala ere, on egingo zion
Floridako bidaiak,

90
00:05:51,440 --> 00:05:53,480
bere buruari seguritate bat eman dio.

91
00:05:53,840 --> 00:05:56,080
Ez da hori kanpotik antzematen
zaiona.

92
00:05:57,360 --> 00:05:59,200
Proiektuz beterik dabil mutila.

93
00:05:59,520 --> 00:06:02,680
Entzun egin behar zenion
Sondikara joan ginenean.

94
00:06:03,640 --> 00:06:06,640
"Aita hau egin behar dut eta,
aita hori egin behar dut eta".

95
00:06:06,720 --> 00:06:09,160
Ai, Martin,
aparta zara itsuarena egiten,

96
00:06:09,240 --> 00:06:11,120
errealitatea ukatzeak ez du...

97
00:06:11,440 --> 00:06:13,280
Bira, Pilar, nahikoa da!

98
00:06:13,360 --> 00:06:16,520
Nik badaukat zertan pentsaturik
mukizu horiengatik baino.

99
00:06:18,240 --> 00:06:22,280
A, eta ez dakit gaur bazkaltzera
joango naizen zuekin.

100
00:06:23,040 --> 00:06:24,440
-Ez dakizula?
-Ez.

101
00:06:25,920 --> 00:06:27,360
Zeuk ikusi.

102
00:06:42,440 --> 00:06:43,560
Ni naiz.

103
00:06:43,640 --> 00:06:45,000
Bai, Martin.

104
00:06:45,080 --> 00:06:47,280
Zer, beste baten zain ala?

105
00:06:48,440 --> 00:06:52,120
Ez, Begoña,
ez da inolako kontrolik.

106
00:06:52,600 --> 00:06:55,240
Zera ba, pentsatu dut

107
00:06:56,000 --> 00:06:58,360
elkarrekin bazkal genezakeela gaur.

108
00:07:00,280 --> 00:07:02,680
A, noski, bai, ezin duzu.

109
00:07:02,760 --> 00:07:04,360
Ez, ez ulertzen dut, bai.

110
00:07:04,800 --> 00:07:05,800
Eta bihar?

111
00:07:06,920 --> 00:07:08,240
A, bihar bai?

112
00:07:08,440 --> 00:07:11,160
Bai, orduan ordu bietan
Joxe Marinean, Boga Bogan.

113
00:07:12,440 --> 00:07:14,800
Beno, beste nonbait nahi baduzu ba,

114
00:07:15,480 --> 00:07:16,800
ez nahiago duzu...

115
00:07:17,240 --> 00:07:20,240
Bale, orduan bihar
ordu bietan han, bale?

116
00:07:31,920 --> 00:07:33,960
Egun on, Errauskine gurea.

117
00:07:34,040 --> 00:07:36,720
Lan gutxiago egiten zuen hark
nire aldean.

118
00:07:36,800 --> 00:07:38,760
Eta pozik zereginik dugunean.

119
00:07:38,840 --> 00:07:40,760
Non dago nire sugandilatxoa?

120
00:07:40,840 --> 00:07:43,960
Kalean duzu, sokasaltoan,
aitona muskerraren zain.

121
00:07:44,240 --> 00:07:45,520
-Aitona.
-Zer?

122
00:07:45,600 --> 00:07:47,480
Azken honetan ba ez dut denbora

123
00:07:47,560 --> 00:07:49,840
gehiegi pasatu Ainhoarekin
eta ba zera

124
00:07:50,400 --> 00:07:52,680
bazkari erraldoi bat
antolatzea pentsatu dut

125
00:07:52,760 --> 00:07:54,120
eta noski gonbidatua zaude.

126
00:07:54,200 --> 00:07:55,880
Primeran, eta zorionak.

127
00:07:56,080 --> 00:07:57,080
Zorionak?

128
00:07:57,160 --> 00:07:59,840
Bai, zorionak, zure alabarekin
denbora gehiago

129
00:07:59,920 --> 00:08:01,920
pasa behar duzula konturatzegatik.

130
00:08:02,000 --> 00:08:04,560
Eta erosketak nire kontu.

131
00:08:05,440 --> 00:08:06,880
Zer egingo nuke nik zu gabe?

132
00:08:06,960 --> 00:08:10,920
A, eta mesedez, Ainhoa eskolatik
jasotzerakoan Olatz gonbida ezazu.

133
00:08:11,640 --> 00:08:13,000
Zure aginduetara.

134
00:08:13,240 --> 00:08:14,440
Gero arte.

135
00:08:15,160 --> 00:08:16,160
Agur.

136
00:08:29,440 --> 00:08:30,440
Gaizka?

137
00:08:31,720 --> 00:08:32,720
Gaizka?

138
00:08:33,000 --> 00:08:36,800
Joe, ama! Itsasontziren bat
-egongelara sartzen ari ote zen edo!

139
00:08:36,880 --> 00:08:40,400
Falta genuena, etxeko zentzudun
bakarra erotzen hastea,

140
00:08:41,280 --> 00:08:42,960
jaitsi ezazu musika hori pixka bat.

141
00:08:46,040 --> 00:08:48,680
Ikusten,
ez da ba horrela hobeto entzuten?

142
00:08:48,760 --> 00:08:51,160
Hala izango da, zuk hala baderitzozu.

143
00:08:51,240 --> 00:08:53,520
Eta zer egiten duzu zuk hemen
hain goiz?

144
00:08:53,840 --> 00:08:56,080
Gaur hitzaldi berezi
batzuk daude institutuan

145
00:08:56,160 --> 00:08:57,720
eta nik arratsaldea libre dut.

146
00:08:57,800 --> 00:08:59,880
A, banengoen ba ni.

147
00:08:59,960 --> 00:09:01,960
Zeozer nahi al zenuen nigandik, ama?

148
00:09:04,520 --> 00:09:05,760
Ai, seme...

149
00:09:08,760 --> 00:09:13,600
Ez dakizu niretzat ze garrantzitsua
den zu nire ondoan edukitzea.

150
00:09:13,680 --> 00:09:16,440
Jakingo ez dut ba ama,
jakingo ez dut ba.

151
00:09:16,520 --> 00:09:18,600
Eta zugan dudan konfiantza,

152
00:09:18,680 --> 00:09:22,200
ze merezi baituzu,
ez beste batzuk bestela.

153
00:09:22,680 --> 00:09:24,800
Eta ze merezi dute beste horiek?

154
00:09:24,880 --> 00:09:26,280
Zer merezi?

155
00:09:26,360 --> 00:09:29,080
Ezta debalde hartzen duten
arnasa ere, horixe.

156
00:09:29,320 --> 00:09:32,400
Ama, esadazu zeintzuk diren
txerren malapartatu horiek

157
00:09:32,480 --> 00:09:34,520
eta haien buruak ekarriko dizkizut.

158
00:09:34,600 --> 00:09:36,920
Txantxetakoa irudituko zaizu noski,

159
00:09:37,000 --> 00:09:40,120
baina zure aita
beste emakume batekin liatu da.

160
00:09:40,320 --> 00:09:42,760
Aita?
Beste emakume batekin?

161
00:09:43,200 --> 00:09:44,800
Noski, zuk ez dakizu,

162
00:09:44,880 --> 00:09:48,920
baina zure aita eta Begoña
gaztetan erdi nobio izan ziren.

163
00:09:50,160 --> 00:09:52,200
Beraz, aita ere ibilia da orduan.

164
00:09:52,280 --> 00:09:54,640
Eta hori ez da dena e, guztia,

165
00:09:54,720 --> 00:09:57,600
ze orain ere
badabiltza zerbaitetan bi horiek.

166
00:09:58,480 --> 00:10:02,160
Ama, baina hau 1965ekoa da eta.

167
00:10:02,240 --> 00:10:04,920
Bai, baina orain ere
badabiltzala zerbaitetan,

168
00:10:05,000 --> 00:10:06,280
horixe esaten dizut.

169
00:10:06,360 --> 00:10:07,960
Berandu zabiltza jeloskor, ama,

170
00:10:08,040 --> 00:10:10,040
ia 30 urte berandu zabiltza,

171
00:10:10,120 --> 00:10:14,280
gainera zuk badakizu aita lanerako
baino ez dela bizi, ama.

172
00:10:14,360 --> 00:10:16,080
Nik dakidana hauxe da,

173
00:10:16,160 --> 00:10:19,000
oraindik zure aitak
Begoña hori maite duela

174
00:10:19,080 --> 00:10:23,800
eta elkarrekin egoten ez badira ere,
telefonoz edo auskalo,

175
00:10:23,880 --> 00:10:25,880
baina elkarrekin dabiltzala seguru.

176
00:10:27,320 --> 00:10:31,040
Begira, seme,
nik plan bat daukat

177
00:10:31,120 --> 00:10:33,400
zure laguntzarekin
aurrera aterako dena.

178
00:10:33,480 --> 00:10:35,400
Plan bat? Bota, bota.

179
00:10:35,760 --> 00:10:38,920
Ba, Martin eta Begoña
berriz ere elkartzeko

180
00:10:39,000 --> 00:10:41,120
lana egin behar dugu eta horrela...

181
00:10:41,200 --> 00:10:43,320
Konspirazio bat?
Zuk eta biok?

182
00:10:43,400 --> 00:10:44,960
Osaba eta izeba berriro?

183
00:10:45,040 --> 00:10:48,760
Ze konspirazio eta ze madarikazio,
ez gara ari euskal gobernuaz, gizona.

184
00:10:48,840 --> 00:10:50,720
A ze gauzak dituzun, ama.

185
00:10:51,200 --> 00:10:54,840
Martinekin hitz egin genezake
pixkanaka badakizu.

186
00:10:54,920 --> 00:10:58,560
Ai! Gezurra dirudi
horrenbeste ikasi izanak.

187
00:10:58,640 --> 00:11:01,960
Ama, zu akaso baina ni ez naiz
ibiliko hortik zehar ezkontzagin.

188
00:11:02,040 --> 00:11:05,320
Gainera hori zuk buruan dituzun
txorakeriak besterik ez dira.

189
00:11:05,480 --> 00:11:06,840
Txorakeriak, txorakeriak...

190
00:11:06,920 --> 00:11:09,440
Zuk zer ote dakizu emakume baten
buruan zer dabilen?

191
00:11:09,520 --> 00:11:10,520
Eta Pilar?

192
00:11:10,600 --> 00:11:13,200
Ahaztu al zaizu osaba
Pilarrekin bizi dela?

193
00:11:13,280 --> 00:11:15,920
Pilar, Pilar...
Beti egon da soberan mari zikin hori.

194
00:11:16,680 --> 00:11:20,040
Haize buru bat besterik ez da
Martin hori, baina azkenean zer...

195
00:11:20,800 --> 00:11:22,880
anbotoko beleak Anbotora nahi.

196
00:11:23,240 --> 00:11:25,520
Noiztik kezkati osaba Martinekin?

197
00:11:25,800 --> 00:11:29,160
Ni beti egon naiz, Martin
eta Begoñaren apartatzearen aurka.

198
00:11:29,600 --> 00:11:33,960
Ama, utikan zure buru horretatik
inora ez doazen kontu zahar horiek.

199
00:11:34,040 --> 00:11:36,000
Aizu zu ere gaztea izan zinen, ezta?

200
00:11:36,080 --> 00:11:37,520
Eta oraindik ere...

201
00:11:37,840 --> 00:11:39,600
Ba ondo, oso ondo!

202
00:11:39,920 --> 00:11:43,480
Bakarra ikusten nauzunez,
ba orduan bakarrik moldatuko naiz.

203
00:11:43,560 --> 00:11:46,200
-Ama, entzun pixka bat.
-Ez, ez, ez.

204
00:11:56,680 --> 00:11:59,400
Eta filosofiakoak zer?
Doblea da nirea, e?

205
00:11:59,480 --> 00:12:01,480
Baina zer?
Azpitituluekin ikasten duzu ala?

206
00:12:01,560 --> 00:12:04,800
Zerbait beharko nuke bai txapa horrek
esaten dituen guztiak ulertzeko.

207
00:12:04,880 --> 00:12:08,240
"Eta nola bizi liteke
Engelsen eragina ezagutu gabe?

208
00:12:08,320 --> 00:12:10,040
Ba jakin ezazue hura gabe

209
00:12:10,120 --> 00:12:13,120
pentsamenduaren
historiaurrean geundeke eta".

210
00:12:13,720 --> 00:12:17,040
Nazkatuta naukate
68ko naufrago guzti horiek.

211
00:12:17,160 --> 00:12:19,040
Eta urtea ere gaizki aukeratu zuten.

212
00:12:19,120 --> 00:12:20,120
Urtea?

213
00:12:20,200 --> 00:12:24,640
Horixe, askoz ere hobeto pasako zuten
hurrengo urtean, 69an alegia.

214
00:12:26,000 --> 00:12:29,000
Ai, folioak bai erruz eta folloiak

215
00:12:29,080 --> 00:12:31,400
eta ikasi beharrezkoaz
hitz egin ere bai

216
00:12:31,480 --> 00:12:33,320
baina ikasi, ikasi zipitzik ez.

217
00:12:33,400 --> 00:12:36,120
Hara bestea, arratsalde guztia
pasa dugu kultur etxean

218
00:12:36,200 --> 00:12:38,000
fotokopiak eta fotokopiak ateratzen.

219
00:12:38,080 --> 00:12:40,880
Hori da aizu,
ondo merezitako atsedena dugu hau.

220
00:12:40,960 --> 00:12:42,960
Atsedena? Zuek ez dakizue ondo

221
00:12:43,040 --> 00:12:45,560
zer den hemen lanean egotea
egun osoan.

222
00:12:46,160 --> 00:12:49,440
"Txapas, kaña bat,
bi zurito, hiru kalimotxo!".

223
00:12:50,040 --> 00:12:51,880
Portzierto,
zuek zer hartu nahi duzue?

224
00:12:51,960 --> 00:12:54,360
Lehen ere hartu ditugu bi kaña,
Txapas.

225
00:12:54,440 --> 00:12:55,840
Bai, orain dela bi mende.

226
00:12:56,040 --> 00:12:57,920
Ondo, jarri itzazu beste bi.

227
00:12:58,320 --> 00:12:59,600
Bi kaña ondo jarriak,

228
00:12:59,680 --> 00:13:01,960
Arraldeko antropologo
ospetsuenentzat.

229
00:13:02,040 --> 00:13:04,080
Zeozerekin nirea astopolo jauna.

230
00:13:06,320 --> 00:13:09,640
Aizu Leire,
bihar arratsaldean planik baduzu?

231
00:13:09,960 --> 00:13:10,960
Bihar?

232
00:13:11,240 --> 00:13:12,440
Zerba?

233
00:13:12,920 --> 00:13:15,440
Ba planik ez bazenu
elkarrekin ikas genezake.

234
00:13:15,520 --> 00:13:16,720
-Bale.
-Ederki.

235
00:13:16,800 --> 00:13:19,440
Badakizu norbaitekin ikastea
atseginagoa da.

236
00:13:19,520 --> 00:13:22,080
-Noski, norbaitekin.
-Bakarrik bestela...

237
00:13:22,160 --> 00:13:25,320
Ba agian niri beste batekin
gehiago komeniko litzaidake.

238
00:13:25,400 --> 00:13:27,000
A, bai? Norekin jakin badaiteke?

239
00:13:27,080 --> 00:13:31,600
Ez dakit, Andonirekin adibidez,
auto polita du, ikasteko ezin hobea.

240
00:13:31,680 --> 00:13:33,440
Autoa? Probatuta duzu ala?

241
00:13:33,520 --> 00:13:35,760
Ez, oraindik ez,
baina gauza ikastea baldin bada

242
00:13:35,840 --> 00:13:37,160
badakizu bestela bakarrik...

243
00:13:37,240 --> 00:13:38,960
Ez gaizki hartu, Leire,

244
00:13:39,040 --> 00:13:42,640
badakizu norbaitekin ikastea hobea da
baina zurekin...

245
00:13:42,720 --> 00:13:44,800
-Nirekin zer?
-Ba hori...

246
00:13:44,920 --> 00:13:45,920
Hori zer?

247
00:13:46,280 --> 00:13:48,800
Ba zurekin
nota ateratzeko modukoa da.

248
00:13:48,880 --> 00:13:50,040
Tonto saku halakoa!

249
00:13:50,120 --> 00:13:54,360
Ez, benetan,
zurekin oso atsegina da ikastea.

250
00:13:56,280 --> 00:13:57,880
-Mila esker.
-Eskerrik asko.

251
00:14:06,600 --> 00:14:08,480
Zer, lokartu al da?

252
00:14:08,560 --> 00:14:10,760
Nola ez,
leher-leher eginda zegoen eta.

253
00:14:10,840 --> 00:14:13,720
Hobe horrela bestela bihar
ahozabalka pasako luke eguna.

254
00:14:15,560 --> 00:14:19,480
Hala ere, iruditzen zait
goiztxo dela umea oheratzeko.

255
00:14:19,560 --> 00:14:21,520
Ondo lo eginda joan behar du
ikastolara

256
00:14:21,600 --> 00:14:24,120
bestela ez da esaten zaionaz
enteratu ere egiten.

257
00:14:24,480 --> 00:14:26,560
Hobe ikastolako gauzez enteratzea

258
00:14:26,640 --> 00:14:29,320
ez etxe honetakoetan
gertatzen denaz baino.

259
00:14:29,600 --> 00:14:30,800
Zer esan nahi duzu?

260
00:14:30,880 --> 00:14:32,480
Ondotxo dakizu zuk,

261
00:14:32,560 --> 00:14:35,440
baina dena dela,
zure bizitza da, Amaia.

262
00:14:35,800 --> 00:14:37,680
Eta zuk gustukoa ez ala?

263
00:14:37,760 --> 00:14:39,840
Ez dira horiek nik bezalako agure

264
00:14:39,920 --> 00:14:42,240
batek juzgatzeko modukoak,
hala ere...

265
00:14:42,320 --> 00:14:44,520
-Hala ere?
-Hala ere mari goiene.

266
00:14:44,600 --> 00:14:46,280
Haserre zaude nirekin, ezta?

267
00:14:47,920 --> 00:14:51,920
Jakin behar zenuke honezkero
haserrea eta kezka bereizten.

268
00:14:52,400 --> 00:14:55,960
Eskertzen dizut,
baina ez duzu zertan kezkaturik.

269
00:14:56,040 --> 00:15:00,040
Zuk bai ordea, bihar berandu
iritsiko bazina lanera.

270
00:15:00,400 --> 00:15:01,680
Bihar bakarrik?

271
00:15:01,760 --> 00:15:02,960
Bihar bereziki.

272
00:15:03,040 --> 00:15:05,720
Ze Maria Luisak bilatu du ozpina,

273
00:15:05,800 --> 00:15:09,680
ozpina hotzeko motibo berri bat,
eta argi ibili.

274
00:15:18,000 --> 00:15:19,640
-Agur, Fidel.
-Agur, bai.

275
00:15:26,280 --> 00:15:28,320
Zer? Trenbideetarako oposizioak
prestatzen?

276
00:15:28,400 --> 00:15:31,040
Ba ondo hasi zara,
ordu erdiko atzerapenak.

277
00:15:31,120 --> 00:15:34,040
Hara, garraio ministroak hitz
egin du, beraz badakik Gaizka,

278
00:15:34,120 --> 00:15:35,920
hurrengoan ordubete
beranduago etorri.

279
00:15:36,000 --> 00:15:37,120
Zerbait hartu nahi?

280
00:15:37,200 --> 00:15:39,840
Bai, kafetxo bat, eta nire anaia
ikusten baduzu, mesedez,

281
00:15:39,920 --> 00:15:44,120
galdetu iezaiozu ea non egon
den duela bost minutu, eta norekin.

282
00:15:44,200 --> 00:15:46,200
Nola izena du neska horrek?

283
00:15:46,280 --> 00:15:48,680
Lukrezia?
A, ez, Leire!

284
00:15:49,040 --> 00:15:52,240
Ez da erreza izango ez, ez baita
hemen barrena askotan etortzen.

285
00:15:52,320 --> 00:15:54,560
Hau da hau,
mendi puntan puzkerra bota

286
00:15:54,640 --> 00:15:56,080
eta kale erdian usaindu.

287
00:15:56,160 --> 00:15:57,480
Mendi puntan diozu?

288
00:15:57,560 --> 00:15:59,360
Kale antza ederra zuen
ba mendi horrek.

289
00:15:59,440 --> 00:16:02,160
Tira, zu zara hemen kontatu behar
duzuna eta ez ni.

290
00:16:02,240 --> 00:16:04,200
Aber, nondik nahi duzu hastea?

291
00:16:04,280 --> 00:16:06,120
Ba beretearena jakin
beharko dugu, ezta?

292
00:16:06,200 --> 00:16:08,680
Baina zerbait
interesgarriagorik baduzu...

293
00:16:08,760 --> 00:16:11,400
Ba interesgarriago beharbada ez,
baina mamitsuagorik bai,

294
00:16:11,480 --> 00:16:12,960
amarekin hizketan egon nahiz...

295
00:16:13,040 --> 00:16:16,560
Hortaz, Gaizka, nahiago dut Ginarena,
nola ezagutu duzu?

296
00:16:16,640 --> 00:16:20,280
Aizu, nik ez nuen ezer berezirik
egin, kontua da...

297
00:16:20,360 --> 00:16:21,560
Kontua da?

298
00:16:21,640 --> 00:16:24,800
Ba tabernan azaldu zela eta...

299
00:16:24,960 --> 00:16:25,960
Motel, gaurko da.

300
00:16:26,720 --> 00:16:28,480
Zerbait beroa nahi zuela.

301
00:16:28,560 --> 00:16:30,120
A, noski, zerbait beroa.

302
00:16:30,200 --> 00:16:31,760
Bai, eztarriko mina zuela.

303
00:16:31,840 --> 00:16:33,480
A, noski, bere eztarria, bai.

304
00:16:33,560 --> 00:16:35,320
Eta klaro, taberna itxita,

305
00:16:35,400 --> 00:16:37,800
baina halakorik egunero tabernan
azaltzen ez

306
00:16:37,880 --> 00:16:39,840
eta neronek prestatu nion kamamila.

307
00:16:40,680 --> 00:16:42,920
-Eta gero...
-Hori, hori, gerokoa, gerokoa.

308
00:16:43,000 --> 00:16:46,160
Aizu, pixka bat lasaitzen ez bazara
haizeak hartzera botako zaitut.

309
00:16:46,240 --> 00:16:47,480
Ondo da, ez haserretu.

310
00:16:47,560 --> 00:16:49,160
Non nindoan? A, bai.

311
00:16:49,440 --> 00:16:52,160
Galdetu zidan ea non aurkitu zezakeen
martxa pixka bat

312
00:16:52,240 --> 00:16:53,760
ez bait zuen herria ezagutzen,

313
00:16:54,320 --> 00:16:56,240
eta gero, beno badakizu.

314
00:16:56,320 --> 00:16:57,520
Ez, ez dakit.

315
00:16:57,600 --> 00:17:00,240
Bai, motel, ba hori,
hori izan zen dena.

316
00:17:00,320 --> 00:17:04,040
Ondo, nahiko neska atsegina da Gina.

317
00:17:04,120 --> 00:17:05,800
Muserako ala tutera?

318
00:17:05,880 --> 00:17:07,320
Ze tute eta ze matute?

319
00:17:07,400 --> 00:17:11,000
Gustura egon ginen elkarrekin,
ba ez dakit, eta nahikoa.

320
00:17:11,080 --> 00:17:13,280
Musean orduan, pareak bai.

321
00:17:13,960 --> 00:17:16,160
Hara, amarena interesatuko zaizu.

322
00:17:16,920 --> 00:17:21,560
Ea, kontatuidazu orduan zer duen gure
"matter amatissima" horrek.

323
00:17:21,720 --> 00:17:23,560
Egongelan nengoen musika entzuten

324
00:17:23,640 --> 00:17:25,520
elixir... Beno berdin dio,

325
00:17:25,600 --> 00:17:28,280
eta halako batean ama
gutun batekin...

326
00:17:28,360 --> 00:17:30,440
Gaizka jaitsi zaitez, gutuna norena?

327
00:17:31,080 --> 00:17:35,240
Eta, badakizu Vicks vaporubrekin...

328
00:17:36,680 --> 00:17:38,280
bularraldea igurtzi nion.

329
00:17:38,840 --> 00:17:39,840
Amari?

330
00:17:40,600 --> 00:17:42,760
-Amari ez, babua! Ginari!
-A.

331
00:17:50,280 --> 00:17:53,880
Aspaldiko partez
benetan gozatzeko moduko nobela.

332
00:17:55,520 --> 00:17:56,520
Martin.

333
00:17:58,160 --> 00:17:59,240
Martin.

334
00:18:00,000 --> 00:18:01,160
Martin!

335
00:18:02,760 --> 00:18:04,360
-Zer?
-Zer?

336
00:18:04,960 --> 00:18:07,120
Ez duzu ba pentsatzen
ohera etortzerik ala?

337
00:18:07,560 --> 00:18:09,200
Lo hartu dut ia-ia.

338
00:18:10,040 --> 00:18:11,640
Ba orduan guztiz aproposa da

339
00:18:11,720 --> 00:18:14,440
prestatu dizudan sorpresatxoa
lokartu ez zaitezen.

340
00:18:14,520 --> 00:18:15,720
-A, bai?
-Bai.

341
00:18:16,080 --> 00:18:17,840
Kolorea soilik esango dizut,

342
00:18:17,920 --> 00:18:21,160
fuksia da, edo dira
ez naiz sekula argitzen

343
00:18:21,240 --> 00:18:23,360
plurala ala singularra behar duen.

344
00:18:23,880 --> 00:18:25,360
Nekatuta nago.

345
00:18:29,400 --> 00:18:31,560
Hortaz toki txarra
aukeratu duzu lotarako

346
00:18:31,640 --> 00:18:33,520
ze irakurtzen jarraituko behar dut.

347
00:18:33,600 --> 00:18:34,600
Eta?

348
00:18:34,680 --> 00:18:36,240
Argia behar dudala.

349
00:18:37,760 --> 00:18:39,160
Ez kezkatu niregatik,

350
00:18:39,240 --> 00:18:42,040
berdin-berdin lo egingo nuke
faro baten ondoan.

351
00:19:00,040 --> 00:19:02,360
-Begoñarekin?
-Bai, izeba Begoña.

352
00:19:02,840 --> 00:19:06,080
Nonbaitetik badatoz orain ere
karakola eta barea.

353
00:19:06,160 --> 00:19:08,640
Ba garagardo pare bat
elkarrekin hartzetik hain zuzen,

354
00:19:08,720 --> 00:19:10,440
karakola eta bareek ohi duten erara.

355
00:19:11,000 --> 00:19:13,440
Pozten naiz elkarrekin
zerbaitetan ikustea

356
00:19:13,680 --> 00:19:15,120
txikiteoan bada ere.

357
00:19:15,200 --> 00:19:17,920
Harrigarria,
aza ondo badago odolkia gordin

358
00:19:18,000 --> 00:19:20,080
eta odolkia ondo baldin badago
aza pasata.

359
00:19:20,160 --> 00:19:22,200
Ez gero niri horrela erantzun, e!

360
00:19:24,000 --> 00:19:25,640
Aitaren eta semearen.

361
00:19:25,720 --> 00:19:27,760
Baino, hau zein da lotsagabe hau?

362
00:19:28,720 --> 00:19:32,920
Ema zirlinga honek ez du
janzkitan gehiegi gastatzen horretik.

363
00:19:33,760 --> 00:19:35,880
Baina zer egiten du honek
zure eskutan?

364
00:19:35,960 --> 00:19:38,240
Artista bat da, tira bueltaidazu.

365
00:19:38,400 --> 00:19:39,680
Artista?

366
00:19:39,760 --> 00:19:42,520
Beste modu batean
deitzen genien holakoei garai batean.

367
00:19:42,600 --> 00:19:44,280
Ama, garai batean,
garai batean zuek

368
00:19:44,360 --> 00:19:47,120
gustura joaten zineten
teatro argentino delako horretara.

369
00:19:47,200 --> 00:19:49,560
-Aita eta zu.
-Eta horrekin zer?

370
00:19:49,800 --> 00:19:51,440
Ezer ez.
Hangoak mojak zirela

371
00:19:51,520 --> 00:19:54,120
eta Gina baino arropa gutxiagorekin
ateratzen zirela.

372
00:19:54,200 --> 00:19:57,080
Bai, baina guk ez genituen
argazkiak patrikan eramaten.

373
00:19:57,160 --> 00:19:59,120
Zuk agian ez, baina aitak?

374
00:19:59,600 --> 00:20:01,440
Aitak, aitak, zera eramango zuen,

375
00:20:01,520 --> 00:20:04,920
hala ere, norberaz bakarrik egon
daiteke bat ziur.

376
00:20:05,000 --> 00:20:06,080
Ikusten, ama?

377
00:20:06,160 --> 00:20:08,760
Zeren zu aitarekin ere
ez dago gehiegi fidatzerik.

378
00:20:10,920 --> 00:20:15,520
"A Gaizka,
un bacio molto grande, Gina".

379
00:20:17,160 --> 00:20:19,840
Ito egingo zen urdanga hau,
muturra horrela markatzeko.

380
00:20:19,920 --> 00:20:21,440
Tira, bueltaidazu argazkia.

381
00:20:21,520 --> 00:20:24,600
Horixe, orain ulertzen dut,
Vicks vaporubena.

382
00:20:24,680 --> 00:20:27,160
Eta zuk broma horiek egizkiozuz
zure ama santisimari.

383
00:20:27,240 --> 00:20:29,000
Zeini zer egin behar dio?

384
00:20:29,560 --> 00:20:30,560
Jode!

385
00:20:30,760 --> 00:20:32,200
Gaizka, Gaizka nora zoaz?

386
00:20:32,280 --> 00:20:33,480
Etorri, Gaizka!

387
00:20:35,480 --> 00:20:40,080
Aitaren semearen, baina zer gelditzen
zait niri ikusteko, e!

388
00:20:52,400 --> 00:20:53,400
Kaixo.

389
00:20:54,200 --> 00:20:56,280
-Bahuan garaia kuttuna.
-Garaia?

390
00:20:56,360 --> 00:20:58,480
Hik esan hidan eta
goizegi ez etortzeko.

391
00:20:58,720 --> 00:21:03,280
Arrazoia duk, baina txiklearen moduan
luzatu zaizkidak orduak hire zain.

392
00:21:08,400 --> 00:21:09,880
-Amaia.
-Bai?

393
00:21:10,880 --> 00:21:12,840
Amaiezina gertatzen
zaidan niri eguna,

394
00:21:13,600 --> 00:21:18,000
goizean irten eta arratsean
itzultzerik dudan arte.

395
00:21:18,240 --> 00:21:20,640
Horrela segitzen baduk
nik hi adina maite nauela

396
00:21:20,720 --> 00:21:22,120
pentsatu beharko diat.

397
00:21:22,960 --> 00:21:27,240
Aspaldian esaten zenbat maite naunan,
nik lehiaketan parte hartzerik ez.

398
00:21:27,320 --> 00:21:30,080
Ainhoak eraman dik
kalkulagailua ikastolara.

399
00:21:30,160 --> 00:21:32,000
Eta? Pisua egingo bagenu.

400
00:21:32,840 --> 00:21:36,240
Portuko garabietara joan beharko
geniake eta han pisatu.

401
00:21:36,320 --> 00:21:38,320
Hortaz, hobe geunden hemen ala?

402
00:21:38,960 --> 00:21:43,080
Eta gainera, haran joan gabe ere
bazekiat nik irabaziko nukeela,

403
00:21:43,480 --> 00:21:46,840
baina berdin zidak,
nire maitasunaren erdiarekin ere

404
00:21:46,920 --> 00:21:48,520
aski eta sobran daukat.

405
00:21:48,600 --> 00:21:52,760
Iruditzen bazain
beste neurketa bat egin genezake.

406
00:21:53,840 --> 00:21:56,320
Erreminta egokirik eskura ez, ordea.

407
00:21:56,400 --> 00:21:59,640
Eskura, eskura akaso ez,
baina bestela...

