1
00:00:10,400 --> 00:00:12,720
"Ez da giro Goenkalen,
2
00:00:14,120 --> 00:00:17,200
Lasa anaiak liskarturik daude.
3
00:00:18,760 --> 00:00:22,080
Goenkalek oilategia dirudi
4
00:00:22,160 --> 00:00:26,640
eta Lasa anaiak
elkarri mokoka bizi dira.
5
00:00:28,360 --> 00:00:32,440
Egunetik egunera
Lasatarren itzalera,
6
00:00:32,520 --> 00:00:36,000
hemen bilduko gera
7
00:00:36,080 --> 00:00:40,760
bi oilar harroen legera.
8
00:00:43,560 --> 00:00:46,360
Ziriak ziri Goenkalen
9
00:00:47,000 --> 00:00:50,520
adarjotze benetan mundialak.
10
00:00:52,000 --> 00:00:55,320
Goenkalen, masiaketa da lege
11
00:00:55,400 --> 00:00:59,800
eta Lasa anaiak
matraka eta ziri dabiltza.
12
00:01:01,200 --> 00:01:05,680
Egunetik egunera
Lasatarren itzalera,
13
00:01:05,840 --> 00:01:08,360
hemen bilduko gera
14
00:01:08,440 --> 00:01:13,040
bi oilar harroen legera".
15
00:01:52,520 --> 00:01:54,160
Nora zoaz hain dotore?
16
00:01:54,920 --> 00:01:56,800
Bezero batekin bazkaldu behar dut.
17
00:01:57,280 --> 00:01:58,280
Bai?
18
00:01:58,520 --> 00:02:00,520
Eta noiztik horrelako
kontuak bezeroekin?
19
00:02:00,800 --> 00:02:03,200
Ez zaitut urtetan
hain dotore jantzita ikusi.
20
00:02:03,280 --> 00:02:04,960
Ez da edozein bezero.
21
00:02:05,040 --> 00:02:06,480
Berezia izan behar du, bai.
22
00:02:06,560 --> 00:02:08,640
Zu zarenarekin horrelako lanak
hartzeko.
23
00:02:09,400 --> 00:02:11,200
Arabiako jekeren bat edo?
24
00:02:11,520 --> 00:02:12,960
Tratu on bat itxi nezake.
25
00:02:13,040 --> 00:02:14,240
-A, bai?
-Bai, bai.
26
00:02:14,320 --> 00:02:16,600
Bideokamera batzuk
erosi nahi dizkit.
27
00:02:17,160 --> 00:02:19,280
Handik azaltzen hasi al zara.
28
00:02:19,360 --> 00:02:21,760
Ez nekien hain
ondo zihoanik negozioa.
29
00:02:22,600 --> 00:02:25,080
Eta zenbat kamera diozu
erosi behar dizkizula?
30
00:02:25,160 --> 00:02:26,800
Batzuk, ez dakit zenbat.
31
00:02:27,320 --> 00:02:29,560
Ikus-entzunezko
akademia bat jartzeko da
32
00:02:29,640 --> 00:02:32,360
eta ikasleek praktika dezaten
bideoak behar ditu.
33
00:02:32,760 --> 00:02:35,880
Ikus-entzunezkoen akademia bat
jarri behar dute.
34
00:02:35,960 --> 00:02:37,200
Arralden?
35
00:02:37,600 --> 00:02:39,040
Ez, noski, Arralden ez.
36
00:02:39,120 --> 00:02:41,080
Eibarren esan zidala uste dut.
37
00:02:41,160 --> 00:02:43,440
Egia esan, ez dakit
nongoa den tipo hori.
38
00:02:43,520 --> 00:02:47,560
Hala ere, harrigarria da Arraldera
etortzea bideokamerak erostera.
39
00:02:47,640 --> 00:02:48,840
Harrigarria?
40
00:02:48,920 --> 00:02:50,080
Horixe harrigarria.
41
00:02:50,160 --> 00:02:51,960
Ez nekien horrelako fama
zuenik dendak.
42
00:02:52,320 --> 00:02:54,520
Beno, mugitzen jakin behar da.
43
00:02:54,600 --> 00:02:56,400
Gaur egun ez dago distantziarik.
44
00:02:56,760 --> 00:02:58,400
Kontaktuak izatea da kontu.
45
00:02:58,920 --> 00:03:00,440
Harritzen nauzu.
46
00:03:01,000 --> 00:03:05,080
Ez nekien horrelako
enpresa-gizon modernoa zinenik.
47
00:03:14,120 --> 00:03:15,400
-Kaixo, ama.
-Kaixo.
48
00:03:19,720 --> 00:03:21,880
Zer moduzko eguna dator gaurkoa?
49
00:03:22,040 --> 00:03:24,720
Ona, ona espero dut.
Gauzak okertzen ez badira, behintzat.
50
00:03:24,800 --> 00:03:25,800
Eta zu zer?
51
00:03:25,880 --> 00:03:27,080
Zer nahi duzu esatea?
52
00:03:27,160 --> 00:03:29,080
Ikasleen bizimodua
nahiko aspergarria da.
53
00:03:29,160 --> 00:03:31,200
Gaur ere liburu artean
eman behar dut eguna.
54
00:03:31,280 --> 00:03:32,560
Ez zaitez kexatu, Ane.
55
00:03:32,640 --> 00:03:36,320
Ikaslearen bizitza beti izango da
langilearena baino hobe eta.
56
00:03:36,840 --> 00:03:40,720
Ia ahazten zait zure aitarekin
bazkaltzeko geratu naizela.
57
00:03:40,800 --> 00:03:43,520
Hara! Zer zabiltzate
azken bolada honetan,
58
00:03:43,600 --> 00:03:46,360
ezkonduta zeundetenean
baino maizago elkartuko zarete eta?
59
00:03:46,440 --> 00:03:49,480
Egia da, bai,
aspaldian dezente ikusi gara.
60
00:03:49,560 --> 00:03:51,600
Tira, azken finean zuen aita da.
61
00:03:51,680 --> 00:03:53,320
Bai, ederra, aita.
62
00:03:53,400 --> 00:03:57,440
Inork ezin digu ezer esan,
dibortziatu arte senar-emaztea gara.
63
00:03:57,560 --> 00:03:58,560
Ama...
64
00:03:59,120 --> 00:04:02,360
Nik beti aitortu dut
Martin gizon atsegina dela.
65
00:04:02,440 --> 00:04:04,080
Beste kontu bat da...
66
00:04:04,160 --> 00:04:07,520
Bere zabarkeria alde batera utzi
eta detailetxo bat edo beste...
67
00:04:07,600 --> 00:04:08,920
Detailetxoak?
68
00:04:09,000 --> 00:04:11,120
Bai,
detailetxoak alde batera utzita,
69
00:04:11,200 --> 00:04:14,080
ez didazu ukatuko zuen aita
ia-ia perfektua dela.
70
00:04:14,200 --> 00:04:16,640
Ui, ui, ui!
Gaur gauean egongo gara!
71
00:04:17,400 --> 00:04:18,600
Aio.
72
00:04:18,840 --> 00:04:21,480
A, eta ondo pasa.
73
00:04:21,840 --> 00:04:23,120
Berdin!
74
00:04:28,880 --> 00:04:30,160
Ez da izango?
75
00:04:30,240 --> 00:04:32,080
Ez da posible!
76
00:04:32,560 --> 00:04:35,400
Beste bat izan balitz,
baina zure Joxe Mari?
77
00:04:35,800 --> 00:04:38,560
Halako gizon zintzoa,
halako langilea.
78
00:04:38,640 --> 00:04:41,360
Nolako nahigabeak
ematen dizkiguten gizonek.
79
00:04:41,560 --> 00:04:44,200
Nahigabe galantak, bai, gizonek.
Onenak ere.
80
00:04:45,560 --> 00:04:47,240
Eta orain zuk?
81
00:04:47,760 --> 00:04:49,400
Orain nik zer?
82
00:04:50,640 --> 00:04:52,240
Nik ez diot oztopo egingo
83
00:04:53,040 --> 00:04:55,480
burua eta bihotza
beste batengan badauzka.
84
00:04:56,400 --> 00:04:58,000
Joan dadila nahi badu berarekin.
85
00:04:58,240 --> 00:05:00,720
Hobe bakarrik
horrela bizitzea baino.
86
00:05:00,800 --> 00:05:03,880
A, zer? Akelarrea zenuten?
Jesus, zer esaten ari naizen.
87
00:05:03,960 --> 00:05:05,240
Bilera.
88
00:05:05,560 --> 00:05:07,440
Ni banoa haragi bila.
89
00:05:07,520 --> 00:05:08,920
Bai, bai, zoaz.
90
00:05:09,160 --> 00:05:10,680
Ongi izan, gero arte.
91
00:05:13,400 --> 00:05:17,200
Izan ere, esan esaten dugu,
hau honelakoa eta bestea bestelakoa,
92
00:05:17,280 --> 00:05:18,880
baina azkenean denak igualak.
93
00:05:18,960 --> 00:05:21,280
Bai, gizon guztiak berdinak.
94
00:05:21,360 --> 00:05:24,600
Ni ez naiz feminista,
baina arrazoi guztia dute feministek
95
00:05:24,680 --> 00:05:27,920
berdintasuna gora eta berdintasuna
behera aritzen direnean.
96
00:05:28,000 --> 00:05:32,120
Gizon guztiak berdinak,
mundua, mundua denez geroztik.
97
00:05:32,200 --> 00:05:35,960
Eta gero izkinatik pasatzen den
edozeinekin joaten dira.
98
00:05:36,040 --> 00:05:38,320
Batez ere gazteagoa baldin bada.
99
00:05:38,840 --> 00:05:41,720
Begoña, hala ere,
ez da hain gaztea zure aldean.
100
00:05:42,160 --> 00:05:44,840
Zure aldean atsotu
samar dagoela esango nuke.
101
00:05:44,920 --> 00:05:48,560
Ezkontza ustelak eguneko
urtebete zahartzen du.
102
00:05:48,640 --> 00:05:49,880
Hala diote.
103
00:05:49,960 --> 00:05:52,400
Izan ere,
ez dakit zer bilatu dion Joxe Marik.
104
00:05:52,480 --> 00:05:54,440
Zer zioten kartetan?
105
00:05:54,880 --> 00:05:56,080
Zer zioten?
106
00:05:56,160 --> 00:05:57,160
Betikoa.
107
00:05:57,600 --> 00:06:00,720
Zer esaten zuen ba?
Horrelakoetan esaten dena.
108
00:06:01,600 --> 00:06:03,160
"Begoña bihotzekoa...".
109
00:06:04,200 --> 00:06:08,040
"Begoña bihotzekoa, zergatik
ez zenidan hitz egin frontoian?
110
00:06:08,400 --> 00:06:11,840
Ondotxo ari naiz ordaintzen
larunbateko harrokeria.
111
00:06:12,680 --> 00:06:16,360
Begoña, bazenekien ezin lorik
hartuta nabilela ordutik?".
112
00:06:16,600 --> 00:06:18,800
Jesus!
Segi, segi.
113
00:06:18,880 --> 00:06:22,480
"Begoña maitea, zu zara
nire zeruko ipar izarra,
114
00:06:22,560 --> 00:06:24,920
zu gabe galdutako marinela naiz.
115
00:06:25,000 --> 00:06:28,680
Saltoka hasten zait bihotza
zu ikusi orduko".
116
00:06:28,760 --> 00:06:30,720
Jesus, Maria eta Jose!
117
00:06:31,400 --> 00:06:32,680
Segi.
118
00:06:33,160 --> 00:06:37,520
"Begoña kuttuna, ez dut hitzik
sentitzen dudana esateko.
119
00:06:37,600 --> 00:06:40,720
Zu zara olatuaren hondartza,
120
00:06:40,800 --> 00:06:44,000
ekaitz beltzean eguzki barea".
121
00:06:44,080 --> 00:06:46,800
Ene, Jesus, Maria eta Jose!
122
00:06:46,880 --> 00:06:48,320
Gizon lotsagabea.
123
00:06:48,400 --> 00:06:50,200
Nork eta Joxe Marik!
124
00:06:50,640 --> 00:06:52,120
Baina segi.
125
00:06:52,400 --> 00:06:54,560
Zergatik ez dituzu
gutunak ekartzen?
126
00:06:54,640 --> 00:06:56,520
Nik ikusi gabe ezin dut sinistu.
127
00:06:57,560 --> 00:06:59,920
Santo Tomasek ere
horixe esaten zuen,
128
00:07:00,000 --> 00:07:02,680
baina gero harrigarriagorik
sinistu behar izan zuen.
129
00:07:02,760 --> 00:07:05,160
Sinistuko ez dutenak
herrikoak izango dira,
130
00:07:05,240 --> 00:07:08,520
esaten duzun bezala,
dibortzio bidean jartzen bazarete.
131
00:07:08,600 --> 00:07:12,440
Sinistu ez dakit, baina zer esana
ez litzatekeela faltako bai.
132
00:07:12,520 --> 00:07:15,400
Badakizu nolako
marmartia den jendea.
133
00:07:15,840 --> 00:07:19,120
Jendea bai, baina ni
kontzientzia lasai badaukat,
134
00:07:19,200 --> 00:07:20,720
esan dezatela nahi dutena.
135
00:07:21,080 --> 00:07:26,080
Kontzientzia, bai, baina mundu
guztiak esaten dizu "Ezkon zaitez".
136
00:07:26,160 --> 00:07:28,520
Apaizak ere bai: "Ezkon zaitez".
137
00:07:28,600 --> 00:07:31,240
Baina ezkondu,
gizon batekin ezkondu behar duzu.
138
00:07:31,320 --> 00:07:32,320
Eta gero.
139
00:07:32,400 --> 00:07:36,320
Eta gero, halako batean,
ustekabean, akabo.
140
00:07:36,400 --> 00:07:39,520
Gizonak gizon izango dira beti.
Ez dute lotsarik.
141
00:07:39,600 --> 00:07:41,120
Lotsarik ez dute.
142
00:07:41,200 --> 00:07:43,600
Hainbeste urte
armonia ederrean ezkonduta
143
00:07:43,680 --> 00:07:45,520
eta gutxien uste duzunean,
144
00:07:45,600 --> 00:07:47,880
ezezagun batekin
bizi zinela konturatzeko.
145
00:07:48,440 --> 00:07:50,920
Eta zoaz orduan "Ezkon zaitez"
146
00:07:51,000 --> 00:07:54,320
esaten zizuenarengana
kontuak eskatzera.
147
00:07:54,400 --> 00:07:58,120
Margarita, ez hasi horrela
apaizetik gaizki esaka.
148
00:07:59,600 --> 00:08:02,320
Nik behintzat ez dakit
zer izango litzatekeen nitaz
149
00:08:02,400 --> 00:08:04,160
Don Luisek lagundu ez banindu.
150
00:08:04,520 --> 00:08:05,800
Don Luis bai.
151
00:08:05,880 --> 00:08:07,480
Don Luis beste gauza bat da.
152
00:08:07,560 --> 00:08:10,120
Don Luisek beti dauka
aholku on bat prest.
153
00:08:10,400 --> 00:08:12,720
Don Luisekin hitz egin al duzu?
Zer esan dizu?
154
00:08:13,720 --> 00:08:16,120
Oraindik ez dut hitz egin berarekin.
155
00:08:16,480 --> 00:08:18,160
Hitz egin beharko zenuke.
156
00:08:18,240 --> 00:08:21,160
Hark emango dizu argia
larri une honetan.
157
00:08:21,240 --> 00:08:23,160
Don Luis ez da gizon bat.
158
00:08:24,280 --> 00:08:26,080
Don Luis ez da apaiza ere.
159
00:08:27,000 --> 00:08:30,200
Don Luis aingeru bat da,
Jainkoak bidali diguna.
160
00:08:30,880 --> 00:08:34,360
Eta oraingo honetan ere,
jakingo du Jainkoaren legea uzteke,
161
00:08:34,440 --> 00:08:36,720
nola atera gu kinka honetatik.
162
00:08:37,280 --> 00:08:39,800
Deitu egin beharko zenuke.
Hitz egin.
163
00:08:40,240 --> 00:08:41,720
Kartak erakutsi.
164
00:08:42,640 --> 00:08:44,160
Ez, hemen ez.
165
00:08:44,680 --> 00:08:46,880
Kultur-etxean
geratu naiz arratsaldean.
166
00:08:46,960 --> 00:08:49,640
Arratsaldean Kultur-etxean beraz.
Zer ordutan?
167
00:08:50,080 --> 00:08:51,360
Bostetan.
168
00:08:52,400 --> 00:08:54,240
-Beno, gu bagoaz.
-Bai.
169
00:08:55,040 --> 00:08:56,240
Joan egin behar dugu.
170
00:08:56,320 --> 00:08:58,600
Badakizu,
ezertan laguntzerik badaukagu...
171
00:08:58,880 --> 00:09:00,080
Eskerrik asko.
172
00:09:00,160 --> 00:09:02,840
Ez ahaztu gurekin
konta dezakezula beti.
173
00:09:03,800 --> 00:09:04,800
Noski, noski.
174
00:09:06,000 --> 00:09:08,080
Eta ez ahaztu kartak.
175
00:09:08,160 --> 00:09:09,720
Hori, ez ahaztu.
176
00:09:10,200 --> 00:09:11,200
Agur.
177
00:09:15,040 --> 00:09:16,880
Bai.
Bideo erreportaje bat?
178
00:09:17,640 --> 00:09:18,920
Gaur bertan?
179
00:09:19,000 --> 00:09:20,800
Bai, arratsaldeko bostetan, bai.
180
00:09:21,520 --> 00:09:22,880
Aizu, momentu bat.
181
00:09:22,960 --> 00:09:25,120
Martin, zer esango diot?
Entzun duzu.
182
00:09:25,200 --> 00:09:27,240
Nik gaur arratsaldean ezin dut,
inola ere.
183
00:09:27,320 --> 00:09:31,160
Esaiozu okupatuta dagoela ekipoa
beste erreportaje batekin.
184
00:09:31,240 --> 00:09:32,480
Esan horrelako zerbait.
185
00:09:33,840 --> 00:09:36,240
Aizu, sentitzen dut,
lastima bat da,
186
00:09:36,320 --> 00:09:39,520
baina ekipoa beste erreportaje
batekin okupatuta dabil.
187
00:09:40,120 --> 00:09:41,120
Bai.
188
00:09:43,360 --> 00:09:44,960
Sentitzen dut, bai.
189
00:09:45,040 --> 00:09:47,280
Ez, ez da beranduegi deitu
duzulako, ez.
190
00:09:47,360 --> 00:09:49,280
Bai, baina hala tokatu da eta.
191
00:09:49,800 --> 00:09:53,160
Bai, gainera ez dugu erreportajea
egiteko modua, ez.
192
00:09:54,800 --> 00:09:57,640
Sentitzen dut, bai.
Ez, eskerrak zuri deitzeagatik.
193
00:09:57,720 --> 00:09:58,920
Bai, agur.
194
00:09:59,840 --> 00:10:01,400
Zeharo lanpetuta.
195
00:10:01,640 --> 00:10:03,840
Beharbada, beste norbait
hartu beharko zenukete
196
00:10:03,920 --> 00:10:05,360
Karlos kanpoan den tarterako.
197
00:10:05,440 --> 00:10:08,320
Ez da normala hainbeste lan batera
egokitzea egun berean.
198
00:10:08,400 --> 00:10:10,680
Eta gero bezero horrekin
bazkaldu behar baduzu,
199
00:10:10,760 --> 00:10:12,560
astia emango dizu
erreportajea egiteko?
200
00:10:12,640 --> 00:10:13,640
Nik uste dut baietz.
201
00:10:15,240 --> 00:10:18,840
Kultur-etxean liburu aurkezpen bat
dago eta hara joan aurretik,
202
00:10:18,920 --> 00:10:20,360
hemendik pasatzea pentsatu dut
203
00:10:20,440 --> 00:10:22,680
ea elkarrekin zerbait hartzeko
tarterik zenuen.
204
00:10:22,760 --> 00:10:24,280
Baina ikusten dut...
205
00:10:25,160 --> 00:10:27,360
Egun on denoi.
206
00:10:27,560 --> 00:10:29,200
Inork ez du lanik gaur.
207
00:10:29,280 --> 00:10:31,680
Lehenago irten behar izan dut
mandatu bat egitera
208
00:10:31,760 --> 00:10:33,680
eta Boga-Bogara
zuzenean joan beharrean,
209
00:10:33,760 --> 00:10:35,320
pentsatu dut zure bila etortzea.
210
00:10:36,600 --> 00:10:39,440
-Gaurko geratu gara bazkaltzeko ala?
-Bai, bai.
211
00:10:40,480 --> 00:10:42,400
Agur, banoa.
Ni hemen soberan nago.
212
00:10:42,480 --> 00:10:44,320
Itxaron, ez zaitez horrela joan.
213
00:10:44,400 --> 00:10:47,560
Ez, ez dizuet
denbora gehiagorik kenduko.
214
00:10:48,320 --> 00:10:51,600
Eta ondo joan dakizula
negozio bazkari horretan,
215
00:10:51,680 --> 00:10:53,520
eta kamera asko saldu ditzazula.
216
00:10:57,840 --> 00:10:59,520
Sentitzen dut, nik ez nuen nahi...
217
00:10:59,600 --> 00:11:01,560
Nahi baduzu,
beste egunerako utziko dugu.
218
00:11:01,640 --> 00:11:04,840
Ez berdin dio. Jaka hartu
eta oraintxe joango gara. Egon lasai.
219
00:11:09,960 --> 00:11:13,200
Bai, oraintxe bertan etorriz gero,
oraintxe libratu da mahai bat
220
00:11:13,280 --> 00:11:15,360
eta berehalaxe libratuko da
beste bat.
221
00:11:15,440 --> 00:11:16,720
Tarta baduzu, igual...
222
00:11:17,120 --> 00:11:18,120
Bi kafe.
223
00:11:22,280 --> 00:11:26,440
Egon pixka bat, esaten didate bat
erreserbatua dagoela.
224
00:11:26,960 --> 00:11:29,120
Bai, pena.
225
00:11:31,440 --> 00:11:33,440
Ez dakit hurrengoa...
226
00:11:34,600 --> 00:11:37,120
Ordu erdi, hiru ordu laurden,
hortik.
227
00:11:37,760 --> 00:11:40,520
Aizu, baina eraman
ezazu beste toki batera.
228
00:11:42,080 --> 00:11:43,800
Lasai, ez dago arazorik horregatik.
229
00:11:43,880 --> 00:11:45,520
Etorriko zarete beste batean.
230
00:11:46,080 --> 00:11:47,960
Bai, nik ere sentitzen dut.
231
00:11:48,040 --> 00:11:49,560
Beno, agur.
232
00:11:50,280 --> 00:11:53,320
Gaur goizean Martinek deitu du
bientzat mahai bat erreserbatzeko.
233
00:11:54,680 --> 00:11:56,240
Martinek, nire anaiak?
234
00:11:57,560 --> 00:11:59,680
-Hona datorrela bazkaltzera?
-Bai.
235
00:12:00,400 --> 00:12:01,920
Ez nola ez didazu lehenago esan?
236
00:12:02,000 --> 00:12:04,720
Ez zait burutik pasa.
Bi kafeak jarriko dizkidazu?
237
00:12:05,040 --> 00:12:08,360
Berriro horrelakorik gertatuz gero,
mesedez, abisa nazazu.
238
00:12:08,840 --> 00:12:11,040
-Eta zer ordutan da etortzekoa?
-Begira.
239
00:12:14,600 --> 00:12:18,720
Hara, zuek biok elkarrekin.
240
00:12:18,800 --> 00:12:21,320
Bai, ez dakit zer gauza
guztiz garrantzitsua
241
00:12:21,400 --> 00:12:22,960
esan behar ote didan honek.
242
00:12:23,240 --> 00:12:24,240
Pasa.
243
00:12:34,800 --> 00:12:36,720
Ez ote legoke
bigarren txandarik guretzat?
244
00:12:36,800 --> 00:12:39,400
Martin, bost urte
ez dira alferrik joan.
245
00:12:40,000 --> 00:12:43,600
Hogei ere egin genituen elkarrekin.
Gure bizitzako urterik onenak.
246
00:12:44,680 --> 00:12:46,360
Utzi, nik eramango ditut.
247
00:12:48,080 --> 00:12:50,040
Zer, gustura zaudete?
248
00:12:50,120 --> 00:12:52,920
Oso ondo, ederki.
Boga-bogak ez du hutsik egiten.
249
00:12:53,000 --> 00:12:54,960
Beno, estimatzen da
horrelako lore bat,
250
00:12:55,040 --> 00:12:58,600
gehien bat zu bezalako
lore politago batengatik badator.
251
00:13:00,560 --> 00:13:03,720
Espero du hau ere gustatzea.
252
00:13:04,000 --> 00:13:05,200
On egin dizuela.
253
00:13:08,320 --> 00:13:09,880
Zer puntutan utzi dugu?
254
00:13:09,960 --> 00:13:12,920
Esaten ari zinen elkarrekin
pasa genituen urteak
255
00:13:13,000 --> 00:13:15,280
gure bizitzako urterik
hoberenak zirela.
256
00:13:15,360 --> 00:13:17,840
Hori esan al dut?
Ba ez dago gaizki esanda.
257
00:13:18,360 --> 00:13:20,200
Eta zuri zer iruditzen zaizu
hori dena?
258
00:13:20,280 --> 00:13:21,280
Ez dakit.
259
00:13:21,960 --> 00:13:25,240
Ez al da egia benetako maitasuna
ez dela inoiz itzaltzen?
260
00:13:25,720 --> 00:13:27,920
Eta sua pizten hasi zaizu berriz?
261
00:13:28,000 --> 00:13:30,760
Ez didazu esango berriz
maitemindu behar duzunik nitaz.
262
00:13:30,840 --> 00:13:31,840
Maitemindu?
263
00:13:31,920 --> 00:13:32,920
Ez dakit.
264
00:13:33,840 --> 00:13:36,080
Baina zu maitea izaten
bide luzea egina dut.
265
00:13:36,160 --> 00:13:38,200
A, bai?
Orduan maitasuna erakusteko
266
00:13:38,280 --> 00:13:40,120
modu guztiz bitxia izan zenuen.
267
00:13:40,400 --> 00:13:43,080
Hegan egiteko premia nuen,
txoriak bezala. Gora.
268
00:13:43,160 --> 00:13:46,000
Txori horixe, eta ez edozein.
269
00:13:47,240 --> 00:13:51,240
Baina txoriak ere bueltatzen dira
bere habiara, bere umeetara.
270
00:13:51,320 --> 00:13:55,280
Eta itzuli bitartean, nahi duenean
ospa eta nahi duenean itzuli.
271
00:13:55,360 --> 00:13:58,840
Bai, baina zuk nire baitan
utzi zenuen sua
272
00:13:59,520 --> 00:14:01,520
ez zen inongo haizetan itzali.
273
00:14:03,200 --> 00:14:05,200
Zain egon nintzen luzaroan,
274
00:14:05,280 --> 00:14:08,960
baina zure ametsak
luzeagoak izan dira.
275
00:14:11,640 --> 00:14:14,040
Begiratu aurpegira,
zer ikusten duzu?
276
00:14:15,520 --> 00:14:17,600
Itxaron nizun
eta nekatu egin nintzen.
277
00:14:18,520 --> 00:14:22,040
Eta orain espero ez zaitudanean,
berriz ate joka zatoz.
278
00:14:32,280 --> 00:14:33,800
Gauza bat dago garbi.
279
00:14:33,880 --> 00:14:35,280
Ezkontza betirako da.
280
00:14:36,000 --> 00:14:38,000
Pentsatu behar da
erabakia hartzerakoan
281
00:14:38,080 --> 00:14:39,720
eta ez dibortzio zaleek bezala.
282
00:14:39,800 --> 00:14:43,120
Horiek ezkontzen direnerako,
pentsatzen egoten dira dibortzioan.
283
00:14:43,200 --> 00:14:44,600
Erru guztia ez da haiena.
284
00:14:44,680 --> 00:14:47,520
Legea egoteak animatu egiten du
jendea dibortziatzera.
285
00:14:47,600 --> 00:14:52,000
Dibortziorik ez, baina maitasunik
ez dagoela garbi dagoenean,
286
00:14:52,080 --> 00:14:53,280
zerbait egin beharko da.
287
00:14:53,360 --> 00:14:54,920
Garai batean, aukeratu ere
288
00:14:55,000 --> 00:14:57,600
ez zuen norberak aukeratzen
norekin ezkondu.
289
00:14:57,680 --> 00:14:59,320
Baina gauzak aldatu egiten dira.
290
00:14:59,400 --> 00:15:01,920
Ez harritu batere
hemendik urte batzuetara
291
00:15:02,000 --> 00:15:04,000
eliza dibortzioaren alde jartzea.
292
00:15:04,080 --> 00:15:06,320
-Jesus!
-Kasu batzuetan, noski.
293
00:15:06,400 --> 00:15:07,840
Bai, eta gero guztietan.
294
00:15:07,920 --> 00:15:09,400
Eta abortuarekin berdin.
295
00:15:09,480 --> 00:15:11,880
Gauza txikitan
amore ematen hasi eta gero...
296
00:15:11,960 --> 00:15:16,560
Gauza txikiak al dira
senar-emazte bizi guztirako egoera?
297
00:15:17,040 --> 00:15:20,200
-Maitasunaren porrot eta samina?
-Ez, ez nuen hori esan nahi.
298
00:15:20,280 --> 00:15:23,640
Badakit ez zenuela esan nahi,
baina kontuak kontu,
299
00:15:23,720 --> 00:15:25,560
badirudi nahiko ados gaudela
300
00:15:25,640 --> 00:15:28,080
dibortzioari buruzko
kontuetan, ezta?
301
00:15:28,160 --> 00:15:30,440
Gu beti zurekin ados gaude,
Don Luis!
302
00:15:30,520 --> 00:15:32,120
Isiltasuna, mesedez.
303
00:15:33,920 --> 00:15:37,240
Martin Lasa eta Begoña Ferez
de Rosasen kasua, hala ere,
304
00:15:37,320 --> 00:15:38,520
konplikatuagoa da.
305
00:15:38,600 --> 00:15:40,400
Bost urte separatuta
306
00:15:40,480 --> 00:15:43,520
eta dibortziatuta
egon behar zuela ematen zuenean...
307
00:15:43,920 --> 00:15:47,520
Gutxien pentsatuko genuenean,
hortxe dauzkazu berriro elkarrekin.
308
00:15:47,600 --> 00:15:50,720
Baina nola, berriro elkarrekin
bizitzen jarri al dira?
309
00:15:50,800 --> 00:15:53,760
Eta Paristik ekarri zuen
neska gazte hura utzi?
310
00:15:54,160 --> 00:15:56,320
-Gaixoa.
-Gaixoa?
311
00:15:57,240 --> 00:16:00,560
Ez, ez dira oraindik
elkarrekin bizitzen jarri,
312
00:16:00,640 --> 00:16:02,480
baina daramaten martxan,
313
00:16:02,560 --> 00:16:05,920
zure lehen esan duzun
profezia hori baino seguruagoa da.
314
00:16:06,000 --> 00:16:07,400
Nik profezia?
315
00:16:07,480 --> 00:16:11,840
Bai, elizak onartuko duela
dibortzioa, alegia.
316
00:16:11,920 --> 00:16:12,920
A, hori.
317
00:16:13,000 --> 00:16:15,280
Ez dakit
irtenbide ona litzatekeen.
318
00:16:15,360 --> 00:16:16,680
Ez dut uste.
319
00:16:16,760 --> 00:16:19,680
Horrela dibortziorik ez,
eta familia behar den aldekoan.
320
00:16:19,760 --> 00:16:23,800
Bai, eta Paristik ekarri eta
hemen abandonaturiko uso gaixoa zer?
321
00:16:24,040 --> 00:16:25,400
Uso gaixoa...
322
00:16:25,480 --> 00:16:28,120
Hara, don Luis,
errespetu guztiarekin,
323
00:16:28,200 --> 00:16:31,760
baina uso hori edo txorrotxio
edo dena delako Paris txori horrek
324
00:16:31,840 --> 00:16:33,640
joatea dauka etorri den lekutik.
325
00:16:34,360 --> 00:16:37,680
Maria Luisa, karitateak
guztiaren gainetik behar du.
326
00:16:38,960 --> 00:16:40,600
Ez al zaudete zuek egarri?
327
00:16:40,680 --> 00:16:42,040
Ez.
328
00:16:43,360 --> 00:16:46,760
Zuk, zure profezia horiek
betetzen diren bitartean,
329
00:16:46,840 --> 00:16:49,880
zure esku on horrekin azken
bultzadatxo bat eman zeniezaieke.
330
00:16:49,960 --> 00:16:50,960
Horixe.
331
00:16:51,040 --> 00:16:52,720
Nork lagun dezake zuk bezala
332
00:16:52,800 --> 00:16:55,640
kristau familia bat
berriz bere onera ekartzera?
333
00:16:55,720 --> 00:16:56,960
Tira, ez dakit.
334
00:16:57,040 --> 00:16:58,920
Bestelako kristoa da gero.
335
00:17:01,000 --> 00:17:02,360
Isiltasuna, mesedez.
336
00:17:02,760 --> 00:17:04,720
Kristo ere ez zen isildu, alegia,
337
00:17:04,800 --> 00:17:06,720
kristorenak esan
behar zituenean ere.
338
00:17:07,400 --> 00:17:10,480
Arrazoia dute
Hortensiak eta Margaritak.
339
00:17:10,560 --> 00:17:13,120
Kristau familia bat,
egun batean hautsi zena,
340
00:17:13,200 --> 00:17:16,560
atzera berriro bide onera ekartzea
izango litzateke eta...
341
00:17:16,920 --> 00:17:18,800
Kristau familia bat diozu?
342
00:17:18,880 --> 00:17:21,680
Nik ez daukat hain argi
horien kristautasuna.
343
00:17:21,760 --> 00:17:24,240
Kattalin gaixoaren hiletan
ikusi nituen elizan,
344
00:17:24,320 --> 00:17:26,800
baina harritzekoa ere bazen
bidea ahaztu ez izana.
345
00:17:26,880 --> 00:17:28,360
Hain gutxitan etortzen dira.
346
00:17:28,440 --> 00:17:30,360
Zerorrek esaten du dena!
347
00:17:30,440 --> 00:17:32,760
Ez dago horrela neurtzerik
eliza orduetan.
348
00:17:32,840 --> 00:17:36,680
Eta dibortziora ez joatea ere
ez al da seinale?
349
00:17:36,760 --> 00:17:38,960
Tira, Maria Luisa,
pertsona helduak dira
350
00:17:39,040 --> 00:17:40,640
eta jakingo dute zer komeni zaien.
351
00:17:40,720 --> 00:17:43,920
Nik jendeak egiten dituen aukerak
bedeinkatu besterik ez dut egingo.
352
00:17:44,000 --> 00:17:45,680
Bai, baina...
353
00:17:45,760 --> 00:17:49,480
Baina behar ez den tokian sudurrik
ez sartzera ere karitatea da.
354
00:17:49,560 --> 00:17:52,040
Baina banantzea ez da dibortzioa.
355
00:17:52,120 --> 00:17:55,160
Ez da izango, baina ezetz esan
oraintxe zein den desberdintasuna.
356
00:17:55,240 --> 00:17:57,840
Banantzea ez da pekatu mortala.
357
00:17:57,920 --> 00:18:03,000
Eta separatuta daudenak
berriro elkartu litezke?
358
00:18:03,080 --> 00:18:07,000
Baita dibortziatuta daudenak ere,
baina horiek epaileen kontuak dira.
359
00:18:07,080 --> 00:18:08,520
Nik bedeinkatu bakarrik,
360
00:18:08,600 --> 00:18:10,880
eta ura bedeinkatzen
denean bezala da,
361
00:18:10,960 --> 00:18:14,120
ur bedeinkatu bihurtzen da,
eta ez ardoa.
362
00:18:14,720 --> 00:18:16,360
Eta orduan epaileek...?
363
00:18:16,440 --> 00:18:18,760
Tira, zergatik ez goaz
beste toki batera?
364
00:18:18,840 --> 00:18:20,920
Nik uste nahikoa
argitu dugula auzia.
365
00:18:21,000 --> 00:18:25,200
Gainera, beharbada hemen norbait
molesta genezake gure berriketarekin.
366
00:18:25,280 --> 00:18:27,000
Zer, molestatu?
367
00:18:27,280 --> 00:18:29,520
Ezta batere.
368
00:18:29,720 --> 00:18:32,880
Zertarako dago
bestela liburutegia?
369
00:18:37,240 --> 00:18:40,440
Itsaso bete euli
egin dira handi hona ordea?
370
00:18:41,320 --> 00:18:43,040
Beste hainbeste egin lezake.
371
00:18:43,600 --> 00:18:45,200
Euliak ere sentimenduak ditu.
372
00:18:45,280 --> 00:18:47,840
Bere garaian izan zenuen
borroka egiteko aukera.
373
00:18:47,920 --> 00:18:50,080
Eta bidea libre utzi zenuen anaiari.
374
00:18:50,160 --> 00:18:51,360
Bai, eta hori izan da
375
00:18:51,440 --> 00:18:53,880
nire bizitza osoan egin dudan
astakeriarik handiena.
376
00:18:53,960 --> 00:18:55,760
Eta orain damututa zaude?
377
00:18:55,840 --> 00:18:57,040
Eta Maria Luisa?
378
00:18:57,840 --> 00:19:00,320
Maria Luisa
jakitearen gainean dago.
379
00:19:00,400 --> 00:19:03,120
Maria Luisak badakiela?
380
00:19:03,200 --> 00:19:04,440
Zer daki ordea?
381
00:19:05,600 --> 00:19:07,440
Begoña eta bion artekoa.
382
00:19:07,520 --> 00:19:10,240
Motel, hori
mundu guztiak badaki herrian.
383
00:19:10,480 --> 00:19:13,840
Garai batean elkarrekin
ibili zinetela edo.
384
00:19:14,160 --> 00:19:15,560
"Ibili edo"?
385
00:19:15,640 --> 00:19:17,440
Besterik jakitea.
386
00:19:17,920 --> 00:19:19,400
Zuk eta jendeak uste duzuena
387
00:19:19,480 --> 00:19:21,520
baino askoz indartsuagoa
izan zen gurea.
388
00:19:21,600 --> 00:19:24,160
Ni neu oraintxe
ari naiz konturatzen horretaz.
389
00:19:24,400 --> 00:19:26,160
Ez didazu esango?
390
00:19:26,920 --> 00:19:28,840
Zergatik ezkutaturik?
391
00:19:29,840 --> 00:19:32,320
Eta txikitako lagunak gara gu biok.
392
00:19:33,000 --> 00:19:35,440
Nik Begoña beti maite izan dut.
393
00:19:36,080 --> 00:19:37,800
Hori ondotxo dakizu.
394
00:19:37,920 --> 00:19:38,920
Nik?
395
00:19:39,080 --> 00:19:43,400
Zerekin geratu behar naiz,
maite izan duzula edo beti horrekin?
396
00:19:44,640 --> 00:19:49,320
Berak ez dakit,
baina nik beti maite izango dut.
397
00:19:49,600 --> 00:19:51,680
Eta orain inoiz baino maiteago.
398
00:19:51,760 --> 00:19:53,160
Serio al zara?
399
00:19:53,640 --> 00:19:55,120
Zuk zer pentsatzen duzu?
400
00:19:55,200 --> 00:19:57,320
Hau da hau!
Hamaika holako!
401
00:19:57,640 --> 00:20:00,440
Eta zure andreak badaki hori ere?
402
00:20:00,680 --> 00:20:03,400
Maria Luisak?
Zu erotu al zara ala?
403
00:20:04,120 --> 00:20:06,480
Motel, erotuta egon beharko naiz.
404
00:20:06,560 --> 00:20:08,680
Biok erotuta egon beharko gara.
405
00:20:08,760 --> 00:20:10,600
Eta zu ez, noski.
406
00:20:11,640 --> 00:20:15,200
Eusebio,
mesede bat egin behar didazu.
407
00:20:17,080 --> 00:20:20,240
Nire esku dagoen
edozein gauza egintzat eman.
408
00:20:21,240 --> 00:20:23,240
Nik ez dizut behin ere
hutsik egingo.
409
00:20:24,760 --> 00:20:27,240
Begoñari mezu bat bidali nahi diot
410
00:20:27,320 --> 00:20:30,280
eta aurrez aurre
ez nintzateke ausartuko.
411
00:20:31,320 --> 00:20:34,240
Badakizu nik zuregatik
edozer gauza egingo nukeela,
412
00:20:34,320 --> 00:20:38,360
baina Begoña ondo ezagutzen nuelarik,
noski.
413
00:20:38,800 --> 00:20:41,320
Eta horrelako Kupido bat bihotzean.
414
00:20:41,400 --> 00:20:43,520
Ez, ez dizut
horrelako mesederik egingo.
415
00:20:43,600 --> 00:20:45,000
Ez dut aukerarik.
416
00:20:45,080 --> 00:20:48,320
Baina zuk ikusten al nauzu
doktore andreari
417
00:20:48,400 --> 00:20:51,080
zure maitasuna deklaratzen?
418
00:20:51,400 --> 00:20:54,240
Sekula ez dago
horretarako entrenamendurik.
419
00:20:54,320 --> 00:20:58,200
Bizitza osoa daramazu inoren mezuak
edonorengana eramaten.
420
00:20:58,280 --> 00:21:00,960
Mesede bat eskatu dizut
lagunak garelako.
421
00:21:01,040 --> 00:21:03,000
Eta zer esan behar diot?
422
00:21:03,800 --> 00:21:06,720
Banekien, bai.
Zuk ez ninduzula hutsik egingo.
423
00:21:09,120 --> 00:21:11,080
Oraindik ez dut baietzik esan.
424
00:21:11,160 --> 00:21:12,800
Zein da mezua?
425
00:21:12,880 --> 00:21:14,720
Nik ordainduko dizut mesedea.
426
00:21:15,800 --> 00:21:19,520
Esaiozu elkar maite genuela
427
00:21:19,600 --> 00:21:21,040
eta nik oraindik
428
00:21:21,880 --> 00:21:23,520
izugarri maite dudala.
429
00:21:23,680 --> 00:21:24,920
Seguru al zaude?
430
00:21:26,440 --> 00:21:30,840
Nire bizitza osoan ezertaz
seguru egon banaiz, horretaz izan da.
431
00:21:32,360 --> 00:21:33,600
Hara, zoaz.
432
00:21:33,680 --> 00:21:35,440
Oraintxe bertan egin behar dut?
433
00:21:35,680 --> 00:21:39,520
Bai, oraintxe, pentsatzea ez da ona.
434
00:21:44,440 --> 00:21:47,360
Zer, nolako saltsa
sortu den eh, nagusi?
435
00:21:47,440 --> 00:21:49,160
Bai.
Eta nik sortu dut gainera.
436
00:21:49,240 --> 00:21:51,560
Nahi edo ez horrelako gauzak
beti gertatzen dira.
437
00:21:51,640 --> 00:21:53,400
-Ez eman buelta gehiagorik.
-Bueltak?
438
00:21:53,680 --> 00:21:56,040
-Buruari esan nahi duzu?
-Bai, buruari.
439
00:21:57,240 --> 00:22:00,040
Begira, nagusi,
badakit ez dela nire kontua, baina,
440
00:22:00,120 --> 00:22:03,880
emakumea naizen aldetik,
eta Pilarren lekuan jarrita,
441
00:22:03,960 --> 00:22:07,280
berak badaki Begoña oso
emakume atsegina dela eta zuek...
442
00:22:08,240 --> 00:22:10,320
Begira, nagusi, begira, Martin.
443
00:22:10,640 --> 00:22:13,320
Begoñarekin azken boladan
izan duzun hori ahaztuz
444
00:22:13,400 --> 00:22:16,280
eta berarengana, Pilarrengana,
gozo eta zintzo bazoaz,
445
00:22:16,360 --> 00:22:18,400
hark ez dizu
esplikazio gehiago eskatuko.
446
00:22:18,480 --> 00:22:21,320
Ondo da, Elena Francis,
baina gertatzen dena da
447
00:22:21,400 --> 00:22:24,240
nik ez dudala garbi
norengana itzuli behar dudan.
448
00:22:25,360 --> 00:22:27,800
Aspaldiko garai txarrak
etortzen zaizkit gogora.
449
00:22:28,720 --> 00:22:32,520
Eta halako batean bururatu zait
ez nuela arrazoirik
450
00:22:32,600 --> 00:22:34,360
Begoñarengatik alde egiteko.
451
00:22:35,720 --> 00:22:38,720
Hainbeste urte elkarrekin
eta hain zoriontsu.
452
00:22:38,800 --> 00:22:40,160
Barkatu esatea, nagusi,
453
00:22:40,240 --> 00:22:42,800
baina zu beti garaiz kanpo
arduratzen zara gauzetaz.
454
00:22:43,280 --> 00:22:44,280
Bai.
455
00:22:48,760 --> 00:22:49,760
Zer?
456
00:22:50,480 --> 00:22:52,520
Urteko negozioa egingo zenuen ala?
457
00:22:53,080 --> 00:22:55,760
Horrenbestez,
oporretan joateko moduan zaude.
458
00:22:55,960 --> 00:22:57,680
Begoñarekin zergatik ez?
459
00:22:58,080 --> 00:23:01,640
Beno, nik enkargutxo batzuk
egin behar ditut lehenbailehen.
460
00:23:04,000 --> 00:23:05,640
Ez dakizu nola sentitzen dudan.
461
00:23:06,440 --> 00:23:09,280
Nik ez dizut sasi esplikazio
gehiagorik aditu nahi.
462
00:23:09,360 --> 00:23:12,520
Non da nik ezagutu nuen
Martin bihotz-zintzo hura?
463
00:23:12,600 --> 00:23:15,320
Garrantzizkoena konfiantza zela
esaten zuen hura?
464
00:23:15,400 --> 00:23:16,640
Sentitzen dut, Pilar.
465
00:23:16,720 --> 00:23:19,400
Baina nik batzuetan ez dut
nire burua ezagutzen.
466
00:23:19,480 --> 00:23:21,880
Nik bai,
zurea eta nirea, bion partez.
467
00:23:22,400 --> 00:23:26,040
Nik gauza asko jokatu ditut
gu bion arteko erlazioaren alde.
468
00:23:26,120 --> 00:23:27,760
Zuk ikusteko gai ez bazara,
469
00:23:27,840 --> 00:23:29,920
ez dizkizut hemen
banan-banan aipatuko.
470
00:23:30,000 --> 00:23:31,440
Pilar, nik hori ere badakit.
471
00:23:31,520 --> 00:23:34,400
Beraz, hobe duzu zure burua argitu.
472
00:23:35,000 --> 00:23:37,160
Honek ezin dezake
bestela horrela jarraitu.
473
00:23:37,240 --> 00:23:39,280
Ez ezazu horrela hartu,
urrunegi zoaz.
474
00:23:40,520 --> 00:23:41,640
Begoña ez da...
475
00:23:42,080 --> 00:23:43,880
Nire seme-alaben ama da.
476
00:23:44,400 --> 00:23:47,040
Eta ez gaizki ulertzeko,
ez dizut ezer esan.
477
00:23:47,120 --> 00:23:49,280
Ni ez nago jadanik
musika hau entzuteko.
478
00:23:50,080 --> 00:23:53,120
Zerbait serio nahi baduzu nirekin,
etxean egongo naiz.
479
00:23:53,200 --> 00:23:54,520
Pilar...
480
00:23:59,240 --> 00:24:01,000
Eta zer dela eta bisita?
481
00:24:01,880 --> 00:24:05,120
Ez zaude ondo?
Zuk beti izan duzu osasun ona.
482
00:24:05,480 --> 00:24:07,320
Noiztik ez dituzu analisiak egin?
483
00:24:07,920 --> 00:24:09,920
Eta tentsioa noiztik ez duzu hartu?
484
00:24:10,000 --> 00:24:11,480
Zenbat urte dira?
485
00:24:11,840 --> 00:24:13,600
Hiru bat urte izango dira,
baina...
486
00:24:13,680 --> 00:24:15,080
Baina... Ez dago bainarik.
487
00:24:15,160 --> 00:24:17,240
Behin adin batera helduz gero,
urtean-urtean
488
00:24:17,320 --> 00:24:20,040
egin behar dira analisiak.
Oraintxe bertan egingo ditugu...
489
00:24:20,120 --> 00:24:22,560
Ez, ez! Ni ondo nago.
490
00:24:22,720 --> 00:24:24,280
Beste bat da gaixorik dagoena.
491
00:24:24,360 --> 00:24:26,080
Postari lanetan etorri zara?
492
00:24:26,160 --> 00:24:27,760
Lehenago esatea zenuen.
493
00:24:27,840 --> 00:24:29,160
Nora joan behar da?
494
00:24:29,240 --> 00:24:31,080
Ez, ez da inora joan behar.
495
00:24:31,160 --> 00:24:32,800
Orduan bera etorriko da hona?
496
00:24:32,880 --> 00:24:35,920
-Ez, bera ez da ausartzen.
-Ez dela ausartzen?
497
00:24:36,000 --> 00:24:39,200
Ez dela ausartzen
bere gaitza zure aurrean esatera.
498
00:24:39,280 --> 00:24:40,800
Emakumea naizelako?
499
00:24:40,880 --> 00:24:43,320
Ba joan dadila don Krispinera,
bizi bada behintzat.
500
00:24:43,400 --> 00:24:47,480
Ez, baina, zuk bakarrik senda
zenezake gaixo hori.
501
00:24:47,760 --> 00:24:49,560
Bai gaixotasun xelebrea hori.
502
00:24:49,640 --> 00:24:51,000
Horixe xelebrea.
503
00:24:51,440 --> 00:24:53,440
Munduan dagoen xelebreena.
504
00:24:53,520 --> 00:24:55,480
Eta zein da, jakin baliteke?
505
00:24:55,560 --> 00:24:56,880
Romeoren mina.
506
00:24:56,960 --> 00:24:58,840
Eusebio, zertaz ari zara?
507
00:24:59,240 --> 00:25:01,840
Kalterik handiena
egiten dituen gaitzaz.
508
00:25:01,920 --> 00:25:04,240
Esango didazu behingoz
zertara etorri zaren?
509
00:25:04,320 --> 00:25:07,360
Joxe Marik mezu bat
eman dit zuretzat.
510
00:25:07,440 --> 00:25:10,600
Joxe Marik? Lehentxeago
berarekin Boga-Bogan izan naiz eta.
511
00:25:10,680 --> 00:25:12,120
Eta zer dio mezuak?
512
00:25:15,280 --> 00:25:16,280
Joe!
513
00:25:16,800 --> 00:25:18,200
Zure premia duela.
514
00:25:18,280 --> 00:25:20,800
Joxe Marik? Zer du ba?
Bera al dago gaixorik?
515
00:25:21,440 --> 00:25:22,720
Ez dakizu ondo.
516
00:25:24,120 --> 00:25:28,400
Ez, maite zaituela,
beti maite izan zaituela eta beti...
517
00:25:28,720 --> 00:25:30,520
Nik ez dakit ezer gehiago.
Horixe.