1
00:00:10,400 --> 00:00:12,720
"Ez da giro Goenkalen,
2
00:00:14,120 --> 00:00:17,200
Lasa anaiak liskarturik daude.
3
00:00:18,760 --> 00:00:22,080
Goenkalek oilategia dirudi
4
00:00:22,160 --> 00:00:26,640
eta Lasa anaiak
elkarri mokoka bizi dira.
5
00:00:28,360 --> 00:00:32,440
Egunetik egunera
Lasatarren itzalera,
6
00:00:32,520 --> 00:00:36,000
hemen bilduko gera
7
00:00:36,080 --> 00:00:40,760
bi oilar harroen legera.
8
00:00:43,560 --> 00:00:46,360
Ziriak ziri Goenkalen
9
00:00:47,000 --> 00:00:50,520
adarjotze benetan mundialak.
10
00:00:52,000 --> 00:00:55,320
Goenkalen, masiaketa da lege
11
00:00:55,400 --> 00:00:59,800
eta Lasa anaiak
matraka eta ziri dabiltza.
12
00:01:01,200 --> 00:01:05,680
Egunetik egunera
Lasatarren itzalera,
13
00:01:05,840 --> 00:01:08,360
hemen bilduko gera
14
00:01:08,440 --> 00:01:13,040
bi oilar harroen legera".
15
00:01:49,520 --> 00:01:52,720
Ba huen garaia hi.
Zer nahi huan ni gosez akabatzea?
16
00:01:52,800 --> 00:01:55,320
-Demaseko zuloa diat hemen.
-Egun on, Txapas.
17
00:01:55,400 --> 00:01:58,120
Eta noiz ez daukak hik zulorik
goizeko ordu honetan?
18
00:01:58,200 --> 00:02:01,600
Ez diat inoiz hi baino jatunagorik
ezagutu eta tripontzi halakoa.
19
00:02:02,640 --> 00:02:04,880
Paradisuan ere
ez zegok usain gozoagorik.
20
00:02:04,960 --> 00:02:06,320
Hi, berandu nabilek.
21
00:02:06,400 --> 00:02:08,200
Zergatik ez didak
hau uzten laguntzen?
22
00:02:08,280 --> 00:02:10,880
Egon hadi hortan. Ni gosaldu gabe
ez nauk pertsona eta.
23
00:02:11,240 --> 00:02:13,840
Bestela ere pertsonarena
itxura baino ez daukak eta.
24
00:02:13,920 --> 00:02:16,000
Tira. Banoa.
Bihar arte.
25
00:02:16,080 --> 00:02:17,960
Bihar arte, bai, agur.
26
00:02:18,760 --> 00:02:20,280
-Egun on.
-Epa.
27
00:02:21,200 --> 00:02:23,360
Egun on, Txapas.
Hori dek amorrua.
28
00:02:23,440 --> 00:02:25,400
Akabo nire paradisua.
29
00:02:25,480 --> 00:02:27,440
Baina zer egiten duzue zuek
ordu hauetan?
30
00:02:27,520 --> 00:02:29,280
-Etxetik bota al zaituzte?
-Ez mutil.
31
00:02:29,360 --> 00:02:31,000
Gaurko eguna
ez dek besteak modukoa.
32
00:02:31,080 --> 00:02:33,280
Gaurko eguna espeziala duk.
Oso espeziala gero.
33
00:02:33,360 --> 00:02:36,000
A, bai? Eta zer dik
hain espeziala izateko gaurkoak?
34
00:02:36,080 --> 00:02:38,160
Hik atera itzak kafesne
bi lehenbizi.
35
00:02:38,240 --> 00:02:39,840
-Tira.
-Lasai, motel.
36
00:02:39,920 --> 00:02:42,280
-Konta ezak behingoz.
-Ba kaitik gatozek.
37
00:02:42,720 --> 00:02:46,160
-Eta mugimendu handirik?
-Hau baino lasaiago zegok.
38
00:02:46,240 --> 00:02:48,720
Horrela segitzen badik
ez diagu arazorik izango.
39
00:02:49,080 --> 00:02:50,920
Noizko espero duzue paketetxoa?
40
00:02:51,000 --> 00:02:52,800
Aste honetan ailegatuko duk
seguruenik.
41
00:02:52,880 --> 00:02:55,400
-Larunbatean edo.
-Ederki. Larritzen hasia nengoan.
42
00:02:55,480 --> 00:02:57,520
Jendeak eskatu besterik
ez du egiten
43
00:02:57,600 --> 00:02:59,040
eta badakik hemen edukita
44
00:02:59,120 --> 00:03:02,320
ez dituk batere gaizki etortzen
plus horiek kreditua ordaintzeko.
45
00:03:02,400 --> 00:03:04,960
Ba oraingoan plusketa bikaina
atera behar duela.
46
00:03:05,200 --> 00:03:07,240
Dagoeneko pentsatzen hasita nengoen
47
00:03:07,320 --> 00:03:09,640
ez ote haizen hi
zati ederrenaz geratuko.
48
00:03:09,720 --> 00:03:11,520
Eta arriskua zer?
49
00:03:11,600 --> 00:03:13,760
Geurea ere ez duk txantxetarakoa.
50
00:03:14,080 --> 00:03:16,480
Hara!
Kargamentu osoa almazenean gordetzea
51
00:03:16,560 --> 00:03:19,760
banaketa egin aurretik
arrisku gabea iruditzen al zaizue?
52
00:03:20,040 --> 00:03:22,520
Ba ez dituk gozoak
oraingo isunak.
53
00:03:22,600 --> 00:03:24,120
Tira, tira.
Ez hadi estutu hi.
54
00:03:24,200 --> 00:03:26,240
Hitza eman genian
eta bete egingo diagu.
55
00:03:26,320 --> 00:03:28,160
Eta nahikoa leku izango al duk hemen?
56
00:03:28,240 --> 00:03:30,520
Oraingo kargamentua
ez duk batere txikia.
57
00:03:30,760 --> 00:03:32,920
Lasai, Puskas.
Nahikoa bazegok.
58
00:03:33,400 --> 00:03:35,240
Esandako moduan
egingo al diagu orduan?
59
00:03:35,600 --> 00:03:37,840
Baina orain beste gauzaz
hitz egin behar diagu.
60
00:03:37,920 --> 00:03:40,120
Bai.
Kaian ez diagu arazorik izango.
61
00:03:40,200 --> 00:03:41,480
Hori espero diat behintzat.
62
00:03:41,560 --> 00:03:45,000
Baina, larunbatean ailegatzen
baduk ontzia ez dakit...
63
00:03:45,080 --> 00:03:46,600
Ez duk egun onena ez.
64
00:03:46,680 --> 00:03:48,680
Ez, taberna beteen
egoten den egunean.
65
00:03:48,760 --> 00:03:50,280
Ez diagu asti handirik izango.
66
00:03:50,360 --> 00:03:53,240
Lasai, mutilak.
Dena ondo irtengo zaigu eta.
67
00:03:53,480 --> 00:03:55,200
Dena ondo pentsatu diat.
68
00:03:55,280 --> 00:03:56,520
Patxi eta biok...
69
00:03:57,080 --> 00:03:58,560
Gero segituko diagu.
70
00:04:11,520 --> 00:04:13,360
-Egun on, aita.
-Hara.
71
00:04:13,440 --> 00:04:14,760
Hau ezustea, Ane.
72
00:04:14,840 --> 00:04:17,320
-Pilar zinela pentsatu dut.
-Joan al da?
73
00:04:17,400 --> 00:04:18,600
Hobeto orduan.
74
00:04:19,200 --> 00:04:20,880
Zerk ekarri zaitu hona hain goiz?
75
00:04:20,960 --> 00:04:23,080
Lan bat egin behar dut ingeleserako.
76
00:04:23,400 --> 00:04:25,400
Eta hiztegi baten bila nabil.
77
00:04:25,480 --> 00:04:27,560
Eta zureaz oroitu naiz.
Libre al dago?
78
00:04:27,640 --> 00:04:29,800
Bai, noski.
Oraintxe bertan ekarriko dizut.
79
00:04:29,880 --> 00:04:31,760
Ez, segi kafea hartzen.
80
00:04:32,120 --> 00:04:33,200
Eskerrik asko.
81
00:04:33,720 --> 00:04:35,360
Zer moduz dijoakizu dena?
82
00:04:35,440 --> 00:04:37,040
Ikasketak ondo, noski.
83
00:04:37,120 --> 00:04:38,360
Galdetzea ere.
84
00:04:38,680 --> 00:04:40,400
Betiko moduan, berririk ez.
85
00:04:41,000 --> 00:04:43,400
A! Karlosek deitu al dizu?
86
00:04:43,480 --> 00:04:45,640
-Hona ez. Eta zuenera?
-Ezta ere.
87
00:04:45,720 --> 00:04:47,520
Ai...
Hori seinale ona da.
88
00:04:47,840 --> 00:04:49,600
Ondo dabilela goi hortan.
89
00:04:50,000 --> 00:04:51,000
Eta?
90
00:04:51,440 --> 00:04:52,640
Zer moduz ama?
91
00:04:52,920 --> 00:04:54,480
Betiko moduan hura ere.
92
00:04:54,760 --> 00:04:56,760
Ez al zenuen ba atzo berarekin
bazkaldu?
93
00:04:56,840 --> 00:04:58,760
Bai.
Eta oso polita zegoen.
94
00:04:59,200 --> 00:05:02,640
Zure amak ardo onak bezala
onera egiten du urteekin batera.
95
00:05:03,160 --> 00:05:04,760
Ama emakume ederra da.
96
00:05:04,960 --> 00:05:06,880
Ederra eta jatorra, inon bada.
97
00:05:07,960 --> 00:05:11,240
Ez dut ulertzen oraindik
nolatan bereiztu nintzen beregandik.
98
00:05:11,920 --> 00:05:15,080
Baduzu ba garaia ulertzeko.
Urte batzuk pasa dira eta.
99
00:05:15,360 --> 00:05:16,960
Urte batzuk pasa dira bai.
100
00:05:17,040 --> 00:05:19,200
Zu koskortzen hasita zinen.
101
00:05:19,280 --> 00:05:21,240
Eta Karlos berriz mutiko bat.
102
00:05:21,320 --> 00:05:23,400
Garai latzak izan dituzue nire erruz.
103
00:05:23,480 --> 00:05:25,680
Zuretzat ere ez
ziren garai samurrak izango.
104
00:05:26,120 --> 00:05:27,840
Zuek biok elkartuko bazinate
105
00:05:27,920 --> 00:05:31,800
ez litzateke eguzkiaren azpian
ni baino zoriontsuagorik izango.
106
00:05:31,880 --> 00:05:34,160
-Baina benetan ari al zara?
-Bai ba.
107
00:05:34,480 --> 00:05:37,600
Nik beti uste izan dut
ez duzula nirekin ezer jakin nahi.
108
00:05:37,880 --> 00:05:39,760
Hain gogorra izan zara nirekin.
109
00:05:40,400 --> 00:05:43,480
Beno, badakit motiboak
eman dizkizudala baina...
110
00:05:43,560 --> 00:05:46,280
Motibo gutxi al da ama uztea
Pilarekin joateko?
111
00:05:46,360 --> 00:05:48,680
Beno, hori ere ez zen horrela izan.
112
00:05:48,760 --> 00:05:51,880
Amarekin moztu nuenean beste emakume
batengatik ez zen izan.
113
00:05:52,720 --> 00:05:55,040
Pilar geroago ezagutu nuen.
114
00:05:55,760 --> 00:05:57,120
Ez zenuen ba luzaro itxaron
115
00:05:57,200 --> 00:05:59,080
beste emakume baten
besoetara joateko.
116
00:05:59,160 --> 00:06:01,120
Eta ez hori bakarrik,
herrira ekarri
117
00:06:01,200 --> 00:06:03,360
eta berarekin bizitzen
hasteko gainera.
118
00:06:03,440 --> 00:06:06,560
Arrazoi izango duzu akaso
baina nik ere bizitza berri bati
119
00:06:06,640 --> 00:06:08,480
ekiteko eskubidea izango nuen ba.
120
00:06:08,560 --> 00:06:10,840
Bai. Baduzu oraindik ere.
121
00:06:12,240 --> 00:06:14,480
Zuek biok elkartuko bazinate
122
00:06:14,560 --> 00:06:16,840
eta gu laurok
elkarrekin biziko bagina...
123
00:06:17,000 --> 00:06:19,360
Ez dakizu zenbat
desio dudan hori aita.
124
00:06:19,440 --> 00:06:22,080
Beno, baina nik uste nuen
ez zela posible izango hori.
125
00:06:22,160 --> 00:06:25,040
Bai, badakit pelikula honetako
gaiztoarena nik egin dudala.
126
00:06:25,120 --> 00:06:28,200
Baina zuk ere jakin behar duzu
zure kontra nuena.
127
00:06:28,560 --> 00:06:32,240
Aita, barru-barrutik esaten dizut
benetan maite zaitut.
128
00:06:32,960 --> 00:06:33,960
Ane.
129
00:06:35,320 --> 00:06:36,760
Elkarrekin biziko bagina
130
00:06:36,840 --> 00:06:39,160
ez nintzateke hiztegi bila
inora joango.
131
00:06:50,040 --> 00:06:51,240
Egun on, daigula Gaizka.
132
00:06:51,320 --> 00:06:52,320
Egun on, aitona.
133
00:06:52,920 --> 00:06:55,000
Ainhoa ikastolara eramatetik nator.
134
00:06:55,080 --> 00:06:58,200
Egunetik egunera
ari zaigu koskortzen hori ere.
135
00:06:58,640 --> 00:07:02,360
Konturatzen garenerako
nirekin paseatu ordez
136
00:07:02,440 --> 00:07:05,960
mutil gazteren batekin
ikusiko dugu besotik hartuta.
137
00:07:06,400 --> 00:07:09,440
Zer, ez zenuen klasean
egon beharko dagoeneko?
138
00:07:10,720 --> 00:07:13,280
E, Gaizka. Ondo al zaude?
139
00:07:13,440 --> 00:07:17,520
Barkatu. Lanarekin pentsatzen
ari nintzen eta ze ari zinen esaten?
140
00:07:17,600 --> 00:07:20,520
Galdetu dizut ea ez zenuen
klasean egon beharko dagoeneko.
141
00:07:20,600 --> 00:07:24,040
Ez, gaur lehenengo klasea 11etan dut.
Horixe ari naiz prestatzen.
142
00:07:24,120 --> 00:07:25,400
A, ja.
143
00:07:25,680 --> 00:07:27,680
Ez zaude zure onenean ezta Gaizka?
144
00:07:28,360 --> 00:07:29,360
Zerba?
145
00:07:29,440 --> 00:07:32,920
Ez al zara konturatu galtzerdi hori
ez dela horren laguna?
146
00:07:34,360 --> 00:07:36,720
Izan ere, gaur erdi ilunpetan
ibili naiz eta...
147
00:07:36,800 --> 00:07:38,200
Erdi ilunpetan?
148
00:07:38,280 --> 00:07:40,840
Erdi ilunpetan
segitzen duzula esango nuke.
149
00:07:40,920 --> 00:07:43,400
Izango da poxpolinen bat tartean.
150
00:07:43,880 --> 00:07:46,320
Poxpolinen bat?
Zer diozu baina?
151
00:07:46,760 --> 00:07:50,120
Ez dakit. Aspaldian ohi
ez bezala ikusten zaitut.
152
00:07:50,200 --> 00:07:54,240
Zu hain mutil txukun,
prestu eta dena zuzen egiten duena,
153
00:07:54,320 --> 00:07:56,160
beste mundu batean bezala.
154
00:07:56,440 --> 00:07:57,960
Harritzekoa benetan.
155
00:07:58,360 --> 00:08:02,840
Baina badakit nik horien berri
ez naiz atzo goizekoa eta.
156
00:08:02,920 --> 00:08:05,760
Beno, aitona. Ez al duzu uste
esajeratzen ari zarela?
157
00:08:05,840 --> 00:08:07,600
Huskeria batengatik
drama bat egiten.
158
00:08:07,680 --> 00:08:09,240
Ni ez naiz Ainhoa, e!
159
00:08:09,320 --> 00:08:10,920
Ipuinak berari, mesedez.
160
00:08:11,000 --> 00:08:14,000
Bai, ipuinak berari
baina ez nazazu inozotzat hartu.
161
00:08:14,080 --> 00:08:18,280
Eta hobe zenuke galtzerdi horiek
lagunak lagunarekin jartzea.
162
00:08:18,520 --> 00:08:20,120
Barregarri zaude horrela eta.
163
00:08:25,320 --> 00:08:27,200
Desiratzen nago kargamendua
ailegatzeko.
164
00:08:27,280 --> 00:08:29,240
Ez zaiguk gaizki
etorriko akzio pitin bat.
165
00:08:29,320 --> 00:08:31,040
Ba huen garaia, e, Patxi?
166
00:08:31,120 --> 00:08:32,360
Bai, ba huen garaia.
167
00:08:32,640 --> 00:08:34,840
Barkutik irten eta gero
ezer egin gabe,
168
00:08:34,920 --> 00:08:37,080
geldi egon beharra
hori duk txarrena.
169
00:08:37,160 --> 00:08:38,680
Hiru hilabetez geldi, txo.
170
00:08:39,080 --> 00:08:41,680
-Larregi guretzat.
-Gu akziorako eginak gaude.
171
00:08:42,080 --> 00:08:44,600
Eta oraingo honetan
bete-betean asmatu diagu.
172
00:08:44,680 --> 00:08:47,520
-Hori seguru nago, seguru gainera.
-Ez al haiz ezeren beldur?
173
00:08:47,600 --> 00:08:49,840
Ez.
Lasai egoteko moduan zihoa dena.
174
00:08:49,920 --> 00:08:51,640
Sekula ez diagu hain ondo prestatu.
175
00:08:51,720 --> 00:08:54,120
Hori ere egia duk.
Aurrekoan ez bezala.
176
00:08:54,200 --> 00:08:55,680
Aurrekoan amateurrak gintuan.
177
00:08:55,760 --> 00:08:59,040
Honako hau profesionalen
gisara antolatu diagu, perfektu.
178
00:09:00,400 --> 00:09:02,840
Ikusiko duk datorren astean
banaketarena egin
179
00:09:02,920 --> 00:09:05,320
eta ondo merezitako opor batzuk
hartuko dizkiagu.
180
00:09:05,400 --> 00:09:06,600
Eta barrutik pasa gabe.
181
00:09:06,680 --> 00:09:10,120
Ez, honetan ez digutek ez
eskurik gainean botako.
182
00:09:10,960 --> 00:09:14,240
Lehengo txorikumeak
orain arrano bihurtu dituk.
183
00:09:15,800 --> 00:09:17,920
Tandem polita egiten diagu gero guk,
e!
184
00:09:18,160 --> 00:09:21,080
Gogoratzen al haiz
elkar ezagutu genuen egunaz?
185
00:09:21,160 --> 00:09:23,600
-Gernikan, San Roketan.
-San Roketan.
186
00:09:24,000 --> 00:09:25,400
Baina ni ez nauk aldatu.
187
00:09:25,480 --> 00:09:28,880
Berehala konturatu gintuan
estilo berekoak ginela.
188
00:09:29,840 --> 00:09:32,040
Ehiza ederra egin genian
egun hartan bertan, e?
189
00:09:32,960 --> 00:09:35,800
Ni Elantxobeko harekin eta hi...
Nongoa huan hirea?
190
00:09:35,880 --> 00:09:40,120
Eakoa edo ez nauk oso ondo gogoratzen
baina ganadu ona.
191
00:09:41,280 --> 00:09:44,240
Eta ganaduaz ari garela.
Zer moduz oraingo horrekin?
192
00:09:44,360 --> 00:09:46,840
Ondo, ondo.
Primeran manejatzen diat.
193
00:09:48,160 --> 00:09:50,120
Erosketak egin behar dizkiat.
194
00:09:50,200 --> 00:09:52,400
Agindu zioat afaria
prestatuko niola eta.
195
00:09:52,560 --> 00:09:55,200
Ez al habil
haren gonatatik esekita?
196
00:09:55,280 --> 00:09:57,320
Sekulan ez haut ikusi
neskekin horrela.
197
00:09:57,760 --> 00:10:00,600
-Ez hintzen ur handitan sartuko ezta?
-Ez, mutil.
198
00:10:00,680 --> 00:10:03,080
Gainera ez diat hirekin
gezurretan ibili beharrik.
199
00:10:03,160 --> 00:10:06,280
Hori bazekiat baina ez diok
gauza gehiegi kontatuko?
200
00:10:06,360 --> 00:10:10,320
Hi, nik opor luzeak eman dizkiat
barruan lagunik ez salatzeagatik, e!
201
00:10:10,400 --> 00:10:12,480
Ez nauk ni
sozioa saltzen duen horietakoa.
202
00:10:12,560 --> 00:10:14,840
Hori bazekiat.
Baina esan nahi nian...
203
00:10:15,960 --> 00:10:18,240
Hi eta neska horren
artean ez ote den...
204
00:10:18,880 --> 00:10:20,720
Seriotan nabilen
edo enamoratuta nagoen?
205
00:10:20,800 --> 00:10:22,440
-Holako zeozer bai.
-Ba ez, lasai.
206
00:10:22,520 --> 00:10:24,840
-Ez negok harekin enamoratuta.
-Eta haren zuloaz?
207
00:10:24,920 --> 00:10:26,240
Ba ez bereziki.
208
00:10:26,320 --> 00:10:28,680
-Ba orduan txo enamoratuta hago.
-Ala, ala.
209
00:10:28,760 --> 00:10:30,560
Ez txorakeriarik esan.
210
00:10:30,640 --> 00:10:33,200
-Ez zegok beste aukerarik.
-Hik esango duk hori.
211
00:10:33,280 --> 00:10:34,800
Nik esaten diat hori.
212
00:10:35,280 --> 00:10:37,920
Hik iparra aspaldian galduta daukak.
213
00:10:38,800 --> 00:10:41,240
Emakumeen atzetik
larrutan egiteko
214
00:10:41,320 --> 00:10:44,280
edo norbera izorratuta dabilelako
ibiltzen duk bat.
215
00:10:45,520 --> 00:10:48,360
Hi izorratuta hago,
ondo izorratuta gainera.
216
00:10:53,880 --> 00:10:55,480
-Kaixo.
-Kaixo.
217
00:11:00,960 --> 00:11:02,960
Tira, amaitu al duzu?
218
00:11:03,040 --> 00:11:04,920
Bai, amaitzekotan nabil bai.
219
00:11:05,000 --> 00:11:06,480
Joango al gara bazkaltzera?
220
00:11:06,560 --> 00:11:09,040
Atzo ezin izan genuen
aitarekin izan zinen, e!
221
00:11:09,120 --> 00:11:11,400
Oso ondo,
bukatu eta oraintxe goaz.
222
00:11:11,480 --> 00:11:13,240
Gaur aitarenean izan naiz.
223
00:11:13,320 --> 00:11:15,200
Hiztegi bat eskatzera joan natzaio.
224
00:11:15,280 --> 00:11:17,080
A, bai?
Eta nola aurkitu duzu?
225
00:11:17,400 --> 00:11:19,280
Gauza bera galdetu dit
berak zuregatik.
226
00:11:19,680 --> 00:11:21,440
Eta zer gehiago kontatu dizu ba?
227
00:11:21,520 --> 00:11:23,040
Gauza asko.
228
00:11:23,360 --> 00:11:25,720
Ez dut inoiz berarekin
horrela hitz egin.
229
00:11:26,480 --> 00:11:28,240
Zertaz aritu zarete orduan?
230
00:11:28,920 --> 00:11:30,280
Zuen harremanari buruz.
231
00:11:31,320 --> 00:11:34,040
Badirudi zureganako gogoa
piztu zaiola berriro ere.
232
00:11:34,200 --> 00:11:37,440
Eta nik esan diot zergatik ez garen
berriro ere laurok elkartzen.
233
00:11:37,520 --> 00:11:38,920
-Zer diozu zuk?
-Ez dakit.
234
00:11:39,000 --> 00:11:41,840
Nahastu samar ikusten dut dena.
Hain bat-batean izanda.
235
00:11:41,920 --> 00:11:45,120
Urte luze hauen ondoren
elkarrekin bizitzea pentsatzea
236
00:11:45,200 --> 00:11:46,400
gauza serioa da.
237
00:11:46,480 --> 00:11:48,320
Ez da erraza erabaki bat hartzea.
238
00:11:48,600 --> 00:11:51,600
Behinola zoriontsu izan bazinate
zergatik ez berriro orain?
239
00:11:52,000 --> 00:11:54,280
Ez nekien horrela
pentsatzen zenuenik.
240
00:11:54,360 --> 00:11:57,880
Ama, seme-alabek
gurasoekin bizi nahi dute,
241
00:11:57,960 --> 00:12:01,760
familia bat osatu, eta ez zuek bezala
alde batetik bestera.
242
00:12:01,840 --> 00:12:05,400
Badakit erreza ez dela izan
zuentzat, ezta niretzat ere.
243
00:12:05,480 --> 00:12:06,880
Hori ez da arazoa.
244
00:12:07,400 --> 00:12:09,400
Aurrera begiratu beharra dago.
245
00:12:09,480 --> 00:12:11,720
Konpontzen bada
zer axola dio iraganak?
246
00:12:11,800 --> 00:12:14,200
Hobe da noizbait sekula ez baino.
247
00:12:14,640 --> 00:12:16,760
Ane, argi dago zuk
zer pentsatzen duzun.
248
00:12:16,840 --> 00:12:19,040
Baina Karlosek?
Nola hartuko du Karlosek?
249
00:12:19,120 --> 00:12:21,360
Karlos ni beste
edo gehiago poztuko litzateke.
250
00:12:21,440 --> 00:12:22,640
Ziur naiz.
251
00:12:22,800 --> 00:12:25,520
Ondo pentsatu beharra dago
ez da nolanahiko erabakia eta.
252
00:12:25,600 --> 00:12:28,320
Gainera zuen aitak galdera sinpleak
baino ez dizkit egin.
253
00:12:28,400 --> 00:12:30,800
Ea nola ikusten nuen
elkartzearen posibilitatea.
254
00:12:30,880 --> 00:12:33,560
Ez dit proposamen garbi
eta zehatzik egin.
255
00:12:35,080 --> 00:12:36,960
Goiztxo da ezertan pentsatzeko.
256
00:12:38,360 --> 00:12:40,280
Baina zer dela eta barre hori?
257
00:12:40,360 --> 00:12:42,320
Nola gertatzen diren gauzak, Ane.
258
00:12:42,400 --> 00:12:45,120
Baina zertan zabiltza?
Ez dut ezer ulertzen eta.
259
00:12:45,200 --> 00:12:47,720
Sasoi batean
zure aitarekin hasi baino lehen,
260
00:12:47,800 --> 00:12:49,600
osaba Joxe Marirekin ibili nintzen.
261
00:12:49,680 --> 00:12:51,720
Eta orain hura ere inguruan dabil.
262
00:12:51,800 --> 00:12:54,680
-Ez al da kuriosoa?
-Ama, kuriosoa ez da hitza.
263
00:12:54,760 --> 00:12:57,960
Familiaz ari gara. Familia elkartzeko
zorian dagoenean...
264
00:12:58,040 --> 00:13:00,400
E!
Hori esatea askotxo esatea baita.
265
00:13:01,840 --> 00:13:03,640
Denborak emango digu argibidea.
266
00:13:03,720 --> 00:13:06,120
Lasai.
Ez aurreratu alferrik eta itsuan.
267
00:13:06,200 --> 00:13:07,920
Benga, goazen, moñoña.
268
00:13:08,000 --> 00:13:09,000
Bale.
269
00:13:14,840 --> 00:13:17,200
Baneukan gogoa
horrela egoteko, txo.
270
00:13:17,280 --> 00:13:19,000
Partidatxo bat botata, e!
271
00:13:19,080 --> 00:13:20,440
Baita neuk ere.
272
00:13:20,520 --> 00:13:23,440
Unibertsitatean hasi garenetik
apenas elkar ikusten dugu.
273
00:13:23,520 --> 00:13:25,920
Institutukoa bai bizimodua,
akordatzen?
274
00:13:26,000 --> 00:13:27,400
Bai. Lan gehiegirik ez
275
00:13:27,480 --> 00:13:30,440
eta onena arratsalde guztia
potrojorran egoteko.
276
00:13:31,560 --> 00:13:32,920
Orian, berriz, ea...
277
00:13:33,480 --> 00:13:35,640
Zer, hain gaizki
al zabiltza fakultatean?
278
00:13:35,720 --> 00:13:37,760
Ez, gaizki ohituta geundela, horixe.
279
00:13:39,760 --> 00:13:41,480
Fakultatean primeran nago.
280
00:13:42,120 --> 00:13:44,480
Jende asko ezagutu,
lagun berriak egin...
281
00:13:44,800 --> 00:13:48,440
E, aizu, ezta lagun berri horien
artean ba al dago txolarrerik?
282
00:13:48,520 --> 00:13:51,360
Eta nolakoak!
Lehengo batean bigarren mailakoek
283
00:13:51,440 --> 00:13:53,760
festa bat antolatu zuten
kurtso berria zela eta.
284
00:13:53,840 --> 00:13:55,120
-Bai.
-Txo.
285
00:13:55,320 --> 00:13:56,840
Hura zen perkala hura.
286
00:13:56,920 --> 00:13:59,720
Aizu, eta perkal hori gozatzeko
biderik bai?
287
00:13:59,800 --> 00:14:01,680
Oraindik ez, baina egon, egon.
288
00:14:01,760 --> 00:14:03,440
Hurrengorako dena prest.
289
00:14:04,640 --> 00:14:07,680
-Eta medikuntza bera zer?
-Punta-puntako aukera egin dut.
290
00:14:07,760 --> 00:14:09,520
Lana ahotik egin behar, hori bai.
291
00:14:09,600 --> 00:14:11,960
Baina merezi du pena
interesgarria da eta benetan.
292
00:14:12,040 --> 00:14:14,720
Ikusiko duzu urte gutxi barru
taka, zirujau.
293
00:14:15,000 --> 00:14:16,920
Sast hemendik, sast hortik.
294
00:14:17,000 --> 00:14:18,920
Harakina dirudizu, zirujaua baino.
295
00:14:19,160 --> 00:14:21,040
Eta praktiketan hasi al zara?
296
00:14:21,120 --> 00:14:23,560
Ez, oraindik ez.
Eta eskerrak.
297
00:14:23,640 --> 00:14:26,720
Nik uste denbora bat beharko dudala
neure burua horretara egiteko.
298
00:14:26,800 --> 00:14:28,400
Eta zer,
zu zer moduz fakultatean?
299
00:14:28,480 --> 00:14:30,760
Ondo, han ere perkal ona dago eta.
300
00:14:31,080 --> 00:14:32,280
Lagun batzuk egin ditut.
301
00:14:33,240 --> 00:14:36,320
Eta... beno antropologia
ez dago gaizki.
302
00:14:36,400 --> 00:14:38,920
Hasieran eztabaida batzuk
izan ditugu neskekin.
303
00:14:39,120 --> 00:14:41,400
-Eztabaidak?
-Bai. Begira.
304
00:14:41,480 --> 00:14:46,080
"Antropos" gizona eta
"antropologia" gizonaren ezagutza.
305
00:14:46,720 --> 00:14:48,840
Eta noski, feministenak kexaka.
306
00:14:48,920 --> 00:14:50,840
Eta nola deitu nahi zioten ba?
307
00:14:50,960 --> 00:14:53,200
Gizakikologia edo antzeko zerbait.
308
00:14:53,280 --> 00:14:54,880
Beti bazterrak nahasten.
309
00:14:55,440 --> 00:14:57,320
Ez dizu Leirek aitzen.
310
00:14:57,400 --> 00:14:59,360
-Eta aituko balitz, zer?
-Bai.
311
00:15:00,920 --> 00:15:03,440
Berak badauka eztabaidaren berri
312
00:15:03,520 --> 00:15:06,320
eta nire iritziaren berri baita ere.
313
00:15:06,720 --> 00:15:09,000
Elkarrekin joaten gara autobusean.
314
00:15:09,560 --> 00:15:10,920
Leire neska ona.
315
00:15:11,000 --> 00:15:12,600
Zer moduzko biajeren bat?
316
00:15:12,680 --> 00:15:15,120
Bai, baina oker zabiltza
bide horretatik.
317
00:15:15,200 --> 00:15:17,280
Gu bion artean
ez dago lige konturik.
318
00:15:17,360 --> 00:15:20,840
Ligerik igual ez, baina ligeroa
ikusiko zenion behintzat.
319
00:15:20,920 --> 00:15:22,160
Ezta ere Iker.
320
00:15:22,240 --> 00:15:24,680
Lagun onak gara
eta eza gutxi, beraz...
321
00:15:25,840 --> 00:15:28,320
Zure txanda.
Ea ligatzen duzun jokoren bat.
322
00:15:28,400 --> 00:15:29,640
Hori izan beharko du.
323
00:15:37,360 --> 00:15:40,040
Zer? Etxerako lan asko
jarri al dizue ala?
324
00:15:40,360 --> 00:15:42,480
Ez, bat bakarra.
Idazlana bat.
325
00:15:42,560 --> 00:15:45,240
-Baina ez zait ezer bururatzen.
-Eta zeri buruz da ba?
326
00:15:46,160 --> 00:15:47,560
Ba familiaz.
327
00:15:47,640 --> 00:15:49,000
A ze kaka plasta.
328
00:15:49,080 --> 00:15:51,280
Familiaz eta kaka plasta
deitzen diozu?
329
00:15:51,520 --> 00:15:54,800
Xabierreri laguntza eskatu diot
eta hark esan dit
330
00:15:54,880 --> 00:15:56,960
gai hau kaka plasta bat dela.
331
00:15:57,040 --> 00:15:58,440
Hark zer ote daki?
332
00:15:58,520 --> 00:16:02,520
Gai polit askoa da
eta gainera erraza.
333
00:16:02,600 --> 00:16:04,320
Ba niri ez zait batere gustatzen.
334
00:16:04,400 --> 00:16:06,280
Eta ez da batere erraza.
Niretzat ez.
335
00:16:06,360 --> 00:16:09,440
Beste lagunek badute aita
baina nik ez.
336
00:16:09,760 --> 00:16:11,720
Hara, Ainhoa. Eta ni?
337
00:16:11,800 --> 00:16:13,480
Ez al naukazu ni?
338
00:16:14,160 --> 00:16:15,960
Bai,
baina zu ez zara nire aita.
339
00:16:16,040 --> 00:16:17,920
Ez, hori egia da.
340
00:16:18,000 --> 00:16:20,840
Baina ia-ia aita
bat bezalakoa naiz ni.
341
00:16:21,600 --> 00:16:23,240
Nork maite zaitu ni bezala?
342
00:16:24,560 --> 00:16:27,760
Eskolan ez zauden bitartean
zurekin nago beti.
343
00:16:27,840 --> 00:16:30,120
Zure lagunek ez dute zorte hori.
344
00:16:30,200 --> 00:16:33,520
Haien aitek lanean
jo ta fuego dauden bitartean
345
00:16:33,600 --> 00:16:35,640
ni zurekin egoten naiz beti.
346
00:16:35,720 --> 00:16:38,320
Ala ez al zara pozik egoten nirekin?
347
00:16:38,800 --> 00:16:39,800
Bai, bai.
348
00:16:39,880 --> 00:16:42,200
Oso ondo pasatzen dugu elkarrekin.
349
00:16:42,280 --> 00:16:44,720
Eta nik ere pixka bat
maite zaitut, e!
350
00:16:45,320 --> 00:16:48,960
Baina nahiagoko nukeen
ama nirekin sarriago egotea.
351
00:16:50,080 --> 00:16:53,160
Badakizu berak ere nahiko lukeela
baina ezin du
352
00:16:53,240 --> 00:16:55,760
biontzat lan egin behar du eta.
353
00:16:56,000 --> 00:16:58,320
Hark bai maite zaituela ondo, Ainhoa.
354
00:16:58,400 --> 00:16:59,760
Bai, neuk ere bai.
355
00:16:59,840 --> 00:17:02,760
Baina aspaldi honetan
denbora gehiago egoten da
356
00:17:02,840 --> 00:17:05,280
bere lagun horrekin
triki triki egiten.
357
00:17:05,360 --> 00:17:06,760
Ainhoa, ze!
358
00:17:07,160 --> 00:17:08,800
Baina Felixek esaten du.
359
00:17:09,280 --> 00:17:12,520
"Amaia, egingo al dugu triki triki"?
360
00:17:12,800 --> 00:17:15,320
Hara, zure amarentzako
ez dago zu
361
00:17:15,400 --> 00:17:17,720
baino ezer garrantzitsuagorik.
362
00:17:19,440 --> 00:17:22,040
Baina berak ere
bizi egin behar du
363
00:17:22,120 --> 00:17:25,440
eta zuretzako
aita baten bila ere badabil.
364
00:17:25,640 --> 00:17:27,720
Eta ez edonolakoa, e?
365
00:17:28,760 --> 00:17:30,120
Aita on bat.
366
00:17:30,200 --> 00:17:33,200
Bai, eta triki triki egitea
asko gustatzen zaiona.
367
00:17:33,280 --> 00:17:36,480
Zergatik ez duzu amari buruz idazten?
368
00:17:38,000 --> 00:17:39,480
Eta zer jarriko dut?
369
00:17:39,560 --> 00:17:43,000
Ez dela egoten etxean
eta etxean egoten denetan...
370
00:17:43,080 --> 00:17:47,320
Edo aitona honi buruz
edo osaba, izeba eta lehengusuez.
371
00:17:47,400 --> 00:17:51,160
Baina ez al didazu esango
ez zaituztela maite ezta?
372
00:17:51,880 --> 00:17:54,240
Beno,
paga ematen didazuenean bai.
373
00:17:55,000 --> 00:17:58,720
Zergatik ez duzu kontatzen amarekin
zer egiten duzun asteburuetan?
374
00:17:58,800 --> 00:18:01,640
-Ba zinera joan eta...
-Bai, ondo dago.
375
00:18:01,800 --> 00:18:03,680
Aurreko asteburukoa kontatuko dut.
376
00:18:04,480 --> 00:18:07,400
"Ezkutaketara jolasten
ari ginen ama eta biok
377
00:18:08,320 --> 00:18:12,320
eta batek 20 eurokoa
ezkutatu eta besteak
378
00:18:12,560 --> 00:18:14,480
ba aurkitu egin behar zuen.
379
00:18:15,800 --> 00:18:19,680
Eta hasi nintzen 20 eurokoaren bila
380
00:18:19,760 --> 00:18:21,520
kuxinaren azpian
381
00:18:21,600 --> 00:18:23,880
eta ba al dakizu zer aurkitu nuen?".
382
00:18:23,960 --> 00:18:26,840
-Auskalo.
-Kondoi bat, aitona.
383
00:18:26,920 --> 00:18:28,320
-Kondoi bat?
-Bai.
384
00:18:28,880 --> 00:18:31,280
Eta ba al dakizu zertarako den
kondoia?
385
00:18:31,360 --> 00:18:32,640
Zertarako?
386
00:18:32,880 --> 00:18:34,480
Triki triki egiteko!
387
00:18:36,120 --> 00:18:38,680
Beno, goazen marrazki
bizidunak ikustera.
388
00:18:47,680 --> 00:18:48,680
-Kaixo.
-Kaixo.
389
00:18:49,000 --> 00:18:50,160
Kaixo.
390
00:18:52,880 --> 00:18:54,320
Barkatu berandu etorri izana,
391
00:18:54,400 --> 00:18:57,160
baina ezusteko bat gertatu
zait lanean azkenengo momentuan.
392
00:18:57,240 --> 00:18:59,320
Eseri zaitez.
Badut zer kontatu eta.
393
00:18:59,400 --> 00:19:00,800
Zer gertatu da ba?
394
00:19:00,920 --> 00:19:03,480
Badakizu gurasoak berriro ere
elkartuko direla agian?
395
00:19:03,560 --> 00:19:05,360
Beno, hori pentsatzen ari dira.
396
00:19:05,440 --> 00:19:08,000
Oraindik goiz da jakiteko.
Ez al da berri ona?
397
00:19:09,120 --> 00:19:10,320
Ez dakit.
398
00:19:10,400 --> 00:19:12,720
Ez dut emakume berarekin
bi aldiz enamoratu den
399
00:19:12,800 --> 00:19:13,920
inor ezagutu gaurdaino.
400
00:19:14,000 --> 00:19:16,480
Ulertzen dut gizon batek
bere emaztea utzi
401
00:19:16,560 --> 00:19:19,320
eta emakume gazteago
edo politago bat bilatzea.
402
00:19:19,400 --> 00:19:22,240
Edo besterik ez bada,
beste edozein berriren aitzakiaz.
403
00:19:22,320 --> 00:19:24,960
Baina emakume gaztea eta polita utzi
404
00:19:25,040 --> 00:19:28,440
eta hogeitaka urte elkarrekin
bizi denarekin bueltatzea?
405
00:19:29,960 --> 00:19:32,160
Horrek ez dauka ez hanka ez bururik.
406
00:19:32,560 --> 00:19:35,280
Ba niri neska gazteak
gustatzen zaizkit.
407
00:19:36,440 --> 00:19:38,040
Zuk ez daukazu barrurik, e!
408
00:19:38,120 --> 00:19:40,080
Nola hitz egin dezakezu horrela
nire amaz?
409
00:19:40,280 --> 00:19:43,000
Alde ederra dago ba
Pilar eta nire amaren artean.
410
00:19:43,080 --> 00:19:45,880
Amak estiloa du
eta oso polita da gainera.
411
00:19:45,960 --> 00:19:48,320
Bai, eta makina bat urte
gehiago ere bai.
412
00:19:48,800 --> 00:19:50,600
Zahartzea bizitzaren legea da, ez?
413
00:19:50,680 --> 00:19:52,360
Eta guztiori gertatuko zaigu.
414
00:19:52,440 --> 00:19:54,520
Ala zer uste duzu,
zu ez zarela zahartuko?
415
00:19:54,880 --> 00:19:56,680
Begira ni, adibidez.
416
00:19:57,520 --> 00:20:01,760
Ziur naiz zure aitak asmo zehatzen
bat erabiliko duela bueltaka buruan.
417
00:20:04,320 --> 00:20:05,320
Zein ordea?
418
00:20:05,400 --> 00:20:08,240
Ez al du herentziarekin
zerikusirik izango, ezta?
419
00:20:08,560 --> 00:20:09,840
Heredentzia.
420
00:20:10,600 --> 00:20:13,600
Ez al zara konturatzen
gai honek niretzat duen garrantziaz?
421
00:20:13,680 --> 00:20:15,320
Badirudi nire aurka zabiltzala
422
00:20:15,400 --> 00:20:18,680
eta ez duzula nahi nire gurasoak
berriro ere elkar daitezen.
423
00:20:18,760 --> 00:20:22,160
Ez. Gertatzen dena da nik zu baino
argiago ikusten ditudala gauzak.
424
00:20:22,240 --> 00:20:24,200
Izan ere,
zu baino hotzagoa ere banaiz ez?
425
00:20:24,280 --> 00:20:27,040
Ba segi hain argitsua
eta hotza izaten.
426
00:20:27,160 --> 00:20:30,400
Ni banoa, ez dut hitz erdi bat ere
zurekin hitz egingo alferrik.
427
00:20:30,480 --> 00:20:33,520
-Ez da horrenbesterako ere.
-Utz nazazu bakean.
428
00:20:33,600 --> 00:20:35,200
Ez hartu horrela, Ane.
429
00:20:36,440 --> 00:20:39,840
Zaharra?
Ni behintzat oraindik sasoian negok.
430
00:20:45,320 --> 00:20:46,840
Oraindik ez zait buruan sartzen
431
00:20:46,920 --> 00:20:49,320
zure aita nola joan den
izebarengana arrimu bila.
432
00:20:49,400 --> 00:20:51,280
Zure ama den bezala izanda gainera.
433
00:20:51,360 --> 00:20:53,720
Zergatik Xabier,
hori ez didazu ukatuko.
434
00:20:53,800 --> 00:20:56,040
Zure ama...
Ona da zure ama.
435
00:20:56,320 --> 00:20:58,120
Gertatzen dena da
honen amak bi zerak
436
00:20:58,200 --> 00:21:02,400
ondo jarriak dituela eta gauzak
garbi edukitzea gustatzen zaiola
437
00:21:02,480 --> 00:21:04,880
eta langile fina
eta gainera izara gogorrekoa,
438
00:21:04,960 --> 00:21:06,160
gehiegi agian baina.
439
00:21:06,240 --> 00:21:08,960
-Eta zer, zer moduz hartu du berak?
-Nik uste baino hobeto.
440
00:21:09,040 --> 00:21:12,240
Duintasun osoz. Dena den, hodei
beltz-beltzak ageri dira horizontean
441
00:21:12,320 --> 00:21:15,280
baina oraindik ez da ekaitza lehertu.
Ikusi beharko.
442
00:21:15,360 --> 00:21:18,000
Konturatzen zarete maitasunarengatik
egiten diren gauzak?
443
00:21:18,160 --> 00:21:20,520
-Maitasunagatik?
-Hortxe duzu bere aita.
444
00:21:20,600 --> 00:21:21,720
Ez dut inoiz pentsatu
445
00:21:21,800 --> 00:21:23,880
nire aita enamoratzeko
gai izan zitekeenik.
446
00:21:23,960 --> 00:21:25,880
-Sekula ere ez, e?
-Ez esan txorakeriarik.
447
00:21:25,960 --> 00:21:28,480
Nola uste duzu ba ezkondu zirela?
Enamoratuta.
448
00:21:28,560 --> 00:21:30,520
Nik ez dut uste
horrela gertatu zenik.
449
00:21:30,600 --> 00:21:34,200
Uste dudana da ordua iritsi zitzaiela
familia osatzeko.
450
00:21:34,280 --> 00:21:36,000
Eta aukera onena egin zuen.
451
00:21:36,080 --> 00:21:39,480
Emakume ona eta langilea
etxeaz eta jatetxeaz arduratzeko.
452
00:21:39,960 --> 00:21:42,400
Nola hitz egiten duzu horrela
zure familiari buruz?
453
00:21:42,480 --> 00:21:44,800
Zer esaten ari zara neskame bat
bilatu zuela edo?
454
00:21:44,880 --> 00:21:46,920
Baina ez al zara ba oraingoan
urrutiegi joan?
455
00:21:47,000 --> 00:21:49,880
Leire, gurasoen garaian
gauzak beste era batera ziren,
456
00:21:49,960 --> 00:21:52,560
eta ez dut uste
Arralde bezalako herri txiki batean
457
00:21:52,640 --> 00:21:55,360
edozein gauza topatzea erreza zenik.
458
00:21:55,920 --> 00:21:57,680
Baina lasai,
gauzak aldatzen ari dira.
459
00:21:57,760 --> 00:21:59,600
Bai, aldatu
ba ez dakit ze neurriraino.
460
00:21:59,680 --> 00:22:01,760
Badaude oraindik gizon batzuk
emakumeak
461
00:22:01,840 --> 00:22:03,480
etxetik kanpo lan egiteaz gain
462
00:22:03,560 --> 00:22:05,760
etxeko gauzetaz
eta haurren hazkuntzan
463
00:22:05,840 --> 00:22:08,720
parte hartu behar dutenak.
Eta gero beraiek, toma!
464
00:22:09,040 --> 00:22:11,240
Sekula ez du egin
euririk denen gustura.
465
00:22:11,760 --> 00:22:13,560
Horrelako jendea beti egongo da.
466
00:22:13,640 --> 00:22:16,040
Orain, pixkanaka-pixkanaka
gizonezko guztiok geroz
467
00:22:16,120 --> 00:22:17,760
eta gehiago laguntzen dugu etxean.
468
00:22:17,840 --> 00:22:19,120
Bai, poliki bada ere.
469
00:22:19,200 --> 00:22:21,880
Eta egia da, gauza bat esan
niri normala iruditzen zait
470
00:22:21,960 --> 00:22:23,920
emakumezkoek
gauza gehiago egitea etxean.
471
00:22:24,000 --> 00:22:25,400
Hobetoago egiten dituzte eta.
472
00:22:25,480 --> 00:22:27,280
Faltatzen zaiguna,
orain txorakeritan!
473
00:22:27,360 --> 00:22:31,360
Eta non da ba gizonaren inteligentzia
berezko hori, doktore jauna?
474
00:22:31,560 --> 00:22:33,320
Aizu,
nik pentsatzen dudana esan dut.
475
00:22:33,400 --> 00:22:34,720
Lagunen artean gaude, lasai.
476
00:22:34,800 --> 00:22:36,520
Baina gauza da gaurko emakumeen nahia
477
00:22:36,600 --> 00:22:38,720
ez dela haurrak izatea
eta ezkontzea bakarrik.
478
00:22:38,800 --> 00:22:39,880
Oraindik gazteak gara.
479
00:22:39,960 --> 00:22:41,800
Iritsiko zaigu
horretarako garaia ere.
480
00:22:41,880 --> 00:22:44,520
Ezkondu eta seme-alabak izatea
gure eginkizuna da eta.
481
00:22:44,600 --> 00:22:45,840
Klaro! Ves?
482
00:22:46,800 --> 00:22:48,760
Goazen partida bat
egitera billarrean.
483
00:22:48,840 --> 00:22:49,840
Goazen, bai.
484
00:22:51,720 --> 00:22:54,640
"Eta horrela bizi naiz
485
00:22:54,720 --> 00:22:57,760
ni familia berezi samar
486
00:22:58,200 --> 00:23:01,840
baina zoragarri honetan
oso pozik".
487
00:23:01,920 --> 00:23:03,640
Zer iruditzen zaitu, aitona?
488
00:23:03,720 --> 00:23:05,320
-Ba oso ondo dagoela.
-Bai?
489
00:23:05,400 --> 00:23:07,040
Ikusten nola ez zen hain zaila.
490
00:23:07,120 --> 00:23:09,360
-Arratsalde on, bikote.
-Arratsalde on, Gaizka.
491
00:23:09,440 --> 00:23:12,040
Entzun nahi al duzu
eskolarako egin dudan idazlana?
492
00:23:12,120 --> 00:23:14,360
Bai, oso polita da
eta ondo idatzita dago.
493
00:23:14,440 --> 00:23:15,640
Egia esan, e?
494
00:23:15,720 --> 00:23:19,520
Baina oso nekatuta nago orain
eta ez nuke bere onean estimatuko.
495
00:23:19,600 --> 00:23:23,000
Utzidazu atsedentxo bat hartzen
eta gero irakurriko didazu, bale?
496
00:23:23,080 --> 00:23:24,080
Bale.
497
00:23:24,160 --> 00:23:27,040
-Zer moduz institutuan?
-Ondo esan behar.
498
00:23:27,120 --> 00:23:29,400
Betiko moduan.
Pizti horiek baretu ezinik.
499
00:23:29,480 --> 00:23:32,640
Gina, Gina, Gina...
Zure andregaia al da, Gaizka?
500
00:23:32,720 --> 00:23:33,720
Ai!
501
00:23:34,320 --> 00:23:35,520
Nondik hartu duzu hau?
502
00:23:35,600 --> 00:23:38,600
Zuk ez al dakizu ez duzula
besteen gauzetan ibili behar?
503
00:23:38,680 --> 00:23:40,360
Arrazoi du, Gaizkak.
504
00:23:40,560 --> 00:23:42,120
Galdetu egin behar da.
505
00:23:42,400 --> 00:23:43,400
Bale, bale.
506
00:23:43,480 --> 00:23:47,560
Barkatu, Gina..., Ainhoa,
baina oso nekatuta nago.
507
00:23:47,960 --> 00:23:51,280
Baina badakizu hurrengorako
besteen gauzetan zure muturtxoa
508
00:23:51,360 --> 00:23:53,400
sartu aurretik baimena eskatu, bale?
509
00:23:53,720 --> 00:23:55,360
Dena den erantzungo dizut.
510
00:23:55,440 --> 00:23:56,880
Ez da ez nire andregaia.
511
00:23:56,960 --> 00:23:58,320
Artista bat da.
Begira.
512
00:23:58,400 --> 00:24:00,040
Gainera, ez dut ezagutzen.
513
00:24:02,240 --> 00:24:04,360
Beno, zer,
non da zure idazlan zoragarri hori?
514
00:24:04,440 --> 00:24:05,560
-Hemen.
-Irakurri ba.
515
00:24:05,640 --> 00:24:06,640
Bale.
516
00:24:14,720 --> 00:24:15,720
Itxita dago.
517
00:24:17,680 --> 00:24:18,680
Banoa.
518
00:24:22,840 --> 00:24:24,080
Kaixo, Martin.
519
00:24:24,160 --> 00:24:27,160
Baina Begoña!
Hau da egun betea gaurkoa.
520
00:24:27,240 --> 00:24:28,840
Goizean Ane eta orain zu.
521
00:24:29,640 --> 00:24:33,080
Baina zer egiten duzu zuk
hain eder agertzeko?
522
00:24:33,920 --> 00:24:35,480
Horrela ikusten al nauzu?
523
00:24:35,560 --> 00:24:38,840
Bai, halaxe ikusten zaitut ba.
Oso ederra zara.
524
00:24:40,200 --> 00:24:42,320
Beti izan zara zu ahobero samarra.
525
00:24:42,400 --> 00:24:45,440
Ez, baina oraingoan begi bistan
dudana besterik ez dut esaten.
526
00:24:46,600 --> 00:24:48,320
Eta nolatan zu hemen?
527
00:24:48,880 --> 00:24:50,400
Pelikula baten bila etorri naiz
528
00:24:50,480 --> 00:24:52,320
telebistan ez dago
ganorazko ezer eta.
529
00:24:52,400 --> 00:24:55,600
Ba uzten baldin badidazu
aukeratzen lagunduko dizut.
530
00:24:56,000 --> 00:24:58,960
Oso ondo ezagutzen ditut
zure gustuak pelikula kontuetan.
531
00:24:59,080 --> 00:25:00,560
Ea ba. Aber...
532
00:25:00,880 --> 00:25:02,160
Hauxe bera.
533
00:25:03,480 --> 00:25:04,680
"Pianoa"?
534
00:25:04,760 --> 00:25:06,600
Ez al da hau melodramatiko samarra?
535
00:25:06,680 --> 00:25:08,720
Keba, melodramatikoa ez,
erromantikoa.
536
00:25:08,800 --> 00:25:11,360
-Ni ere halaxe nago eta.
-Zer esan nahi duzu horrekin?
537
00:25:11,920 --> 00:25:13,800
Zergatik ez dugu elkarrekin ikusten?
538
00:25:13,880 --> 00:25:15,200
-Gu biok?
-Bai.
539
00:25:15,280 --> 00:25:17,160
-Non?
-Gure etxean... Zure etxean.
540
00:25:17,240 --> 00:25:19,720
Sofan eserita.
Lehen egoten ginen bezala.
541
00:25:19,800 --> 00:25:21,240
Burua zure altzoan dudala
542
00:25:21,320 --> 00:25:23,800
eta buruan laztan
egiten didazun bitartean ba
543
00:25:24,120 --> 00:25:25,920
pelikula ikusten dugu goxo-goxo.
544
00:25:26,000 --> 00:25:28,920
Beno, ba hori besterik ez bada,
zergatik ez.
545
00:25:29,000 --> 00:25:31,160
Beno, beste zerbait egin daiteke.
546
00:25:31,240 --> 00:25:32,440
Beste zerbait?
547
00:25:33,520 --> 00:25:34,800
Ze bezala?
548
00:25:35,840 --> 00:25:38,520
Hori geroxeago esango dizut
belarrira txutxu-mutxuka.
549
00:25:38,600 --> 00:25:40,360
Zu zara zu izatekoa.
550
00:25:40,440 --> 00:25:41,440
Ala...
551
00:25:41,840 --> 00:25:43,160
Zalameroa.