1
00:00:10,400 --> 00:00:12,720
"Ez da giro Goenkalen,

2
00:00:14,120 --> 00:00:17,200
Lasa anaiak liskarturik daude.

3
00:00:18,760 --> 00:00:22,080
Goenkalek oilategia dirudi

4
00:00:22,160 --> 00:00:26,640
eta Lasa anaiak
elkarri mokoka bizi dira.

5
00:00:28,360 --> 00:00:32,440
Egunetik egunera
Lasatarren itzalera,

6
00:00:32,520 --> 00:00:36,000
hemen bilduko gera

7
00:00:36,080 --> 00:00:40,760
bi oilar harroen legera.

8
00:00:43,560 --> 00:00:46,360
Ziriak ziri Goenkalen

9
00:00:47,000 --> 00:00:50,520
adarjotze benetan mundialak.

10
00:00:52,000 --> 00:00:55,320
Goenkalen, masiaketa da lege

11
00:00:55,400 --> 00:00:59,800
eta Lasa anaiak
matraka eta ziri dabiltza.

12
00:01:01,200 --> 00:01:05,680
Egunetik egunera
Lasatarren itzalera,

13
00:01:05,840 --> 00:01:08,360
hemen bilduko gera

14
00:01:08,440 --> 00:01:13,040
bi oilar harroen legera".

15
00:01:47,160 --> 00:01:49,400
Irakurri al duzu egunkaria gaur?

16
00:01:49,960 --> 00:01:51,200
Zer esaten du?

17
00:01:51,280 --> 00:01:53,800
Mutu mutu dut eztarri puta hau!

18
00:01:53,880 --> 00:01:55,080
Aizkolariarena.

19
00:01:55,160 --> 00:01:56,520
Irakurri al duzu egunkarian?

20
00:01:56,600 --> 00:01:59,360
Bai,
aizkolarietarako dut burua gaur.

21
00:01:59,680 --> 00:02:01,320
Arrospide eta Olasagasti dira!

22
00:02:01,400 --> 00:02:03,320
Edozein dela ere berdin zait.

23
00:02:03,400 --> 00:02:05,920
Baina zu Arrospide
zalea zinen lehen.

24
00:02:06,000 --> 00:02:07,560
Ondo esan duzu, lehen.

25
00:02:07,640 --> 00:02:09,320
Zer zaude, jota?

26
00:02:09,400 --> 00:02:11,800
Lasai, pasako zait eta.

27
00:02:12,000 --> 00:02:15,840
Maitasun kontuak ez dira egunetik
egunera pasatzen direnak, e?

28
00:02:16,520 --> 00:02:18,120
Belarriko mina nahiago dut nik.

29
00:02:18,640 --> 00:02:21,720
Zaude isilik, belarriko mina
nik jarriko didazu niri

30
00:02:21,800 --> 00:02:23,120
ahots pattar horrekin!

31
00:02:23,320 --> 00:02:27,480
Joxe Mari,
azkenean ahotsik gabe geratu naiz,

32
00:02:28,520 --> 00:02:32,000
baina alaitu hadi Joxe Mari!

33
00:02:32,640 --> 00:02:36,240
Altxa buru hori, puztu ahuspoa!

34
00:02:36,320 --> 00:02:39,640
Ahots pattarosaren
kofradia fundatuko dugu!

35
00:02:39,920 --> 00:02:42,120
Broma gutxi nire ahotsarekin, e!

36
00:02:42,600 --> 00:02:44,200
Lasai, gizona.

37
00:02:45,000 --> 00:02:48,520
Beharbada nire errua izan da,
ez nuen ondo asmatuko

38
00:02:48,600 --> 00:02:52,880
Begoñari gauzak esaten eta...
Ez naiz ni alkahuete onena.

39
00:02:52,960 --> 00:02:56,560
Tira, tira, zu joan ondoren
ni joan nintzen eta!

40
00:02:56,640 --> 00:02:58,200
-Eta?
-Ezer ez.

41
00:02:58,280 --> 00:03:00,640
Esperantza ate guztiak itxi zizkidan.

42
00:03:00,720 --> 00:03:01,920
Joxe Mari...

43
00:03:02,000 --> 00:03:06,040
Zu jada ez zara ahotsa aldatzen
ari zaion mutiko koxkorra, e?

44
00:03:06,120 --> 00:03:09,720
Hartu ezazu hau, ea zure eztarri
zikin hori garbitzen duen.

45
00:03:12,120 --> 00:03:13,560
Esaten nuena.

46
00:03:14,000 --> 00:03:15,520
Ez zara mutiko koxkorra.

47
00:03:16,160 --> 00:03:17,360
Eta Maria Luisa zer?

48
00:03:18,360 --> 00:03:20,200
Engainatuta biziko dela?

49
00:03:20,280 --> 00:03:22,680
Konforme, baina emakume ona da.

50
00:03:22,760 --> 00:03:25,320
Bai, hori dena oso ondo dago,

51
00:03:25,400 --> 00:03:28,680
baina imajinatu
gauzak bere garaian...

52
00:03:28,760 --> 00:03:30,320
Bere garaian...

53
00:03:30,400 --> 00:03:32,320
Orain egin behar duzu, Joxe Mari,
orain.

54
00:03:33,720 --> 00:03:37,840
Nik esan nion gauzak bere garaian
beste modu batera izan balira...

55
00:03:38,880 --> 00:03:41,160
Etsi ezazu, Joxe Mari, etsi ezazu.

56
00:03:41,240 --> 00:03:42,720
Bai, hori da hori putza!

57
00:03:43,800 --> 00:03:46,360
Askotan pentsatzen dut bizitzan
egin dugunak

58
00:03:46,440 --> 00:03:48,000
ez duela putzik ere merezi.

59
00:03:48,080 --> 00:03:52,400
Ez nuen sekula pentsatuko
nagusia horrela ikusiko nuenik.

60
00:03:52,920 --> 00:03:54,920
Hi hintzenarekin!

61
00:03:55,080 --> 00:03:57,720
Orain esan duzu, nintzenarekin.

62
00:03:57,800 --> 00:04:00,160
Oraindik garaiz gaude
apustu koxkor bat egiteko.

63
00:04:00,240 --> 00:04:01,440
Ez zara gauza izango ba!

64
00:04:01,520 --> 00:04:03,480
Edo hartaraino zaude hain lur jota!

65
00:04:04,120 --> 00:04:05,320
Hartaraino, bai.

66
00:04:05,400 --> 00:04:06,720
Tira, Joxe Mari!

67
00:04:07,600 --> 00:04:10,200
Igandean autoa hartuko dugu
eta biok joango gara

68
00:04:10,280 --> 00:04:13,400
Arrospide ikustera, eta
apustu koxkorren bat egingo dugu.

69
00:04:14,040 --> 00:04:16,560
Nik ez daukat burua
orain apusturik egiteko.

70
00:04:19,720 --> 00:04:21,040
Arrospide esan al duzu?

71
00:04:21,120 --> 00:04:26,080
Bai, motel!
Eta arriskua izango dugu.

72
00:04:26,160 --> 00:04:27,560
Ez didazu ezetzik esango.

73
00:04:28,840 --> 00:04:31,880
Andrea ondoan izan gabe
apustua egitea

74
00:04:32,240 --> 00:04:34,920
Mezaren kanta batean bezala
izango da!

75
00:04:35,880 --> 00:04:37,840
Hiri nire karameloa on egin dik, e?

76
00:04:45,840 --> 00:04:47,440
Begira, Estefania ere.

77
00:04:47,520 --> 00:04:49,840
Orain bai, ama jatorra bezala.

78
00:04:50,600 --> 00:04:53,400
Zer esaten nizuen ba nik?
Ezkontza egongo zela.

79
00:04:53,760 --> 00:04:55,560
Begira, Francoren hiloba ere.

80
00:04:55,640 --> 00:04:57,520
Separatuko zela, separatuko zela...

81
00:04:57,600 --> 00:04:59,960
Eta azkenean berriz bueltatu da
frantses horrekin.

82
00:05:00,040 --> 00:05:01,760
Don Luisek ere askotan esaten du,

83
00:05:01,840 --> 00:05:04,840
elkarri amore ematen ikasten
ez bada ez dagoela irauterik.

84
00:05:04,920 --> 00:05:07,560
Baina horiek ez al dira jada
lehendik separatuak?

85
00:05:07,640 --> 00:05:10,160
Oraingoak balio du, emakumea,
oraingoak.

86
00:05:10,240 --> 00:05:12,600
Zuri ere zer gertatu zaizu
Joxe Marirekin?

87
00:05:12,680 --> 00:05:15,360
Zer gertatu?
Berriro bueltatu dela.

88
00:05:15,440 --> 00:05:17,720
Gizonezko guztiak berdinak dira.

89
00:05:17,800 --> 00:05:20,200
Baina zuk ez guardia jaitsi, Luisa.

90
00:05:20,920 --> 00:05:22,720
Nik noski ezetz!

91
00:05:23,120 --> 00:05:26,120
Zuk orain egin behar duzuna da
zu hor eta ni hemen.

92
00:05:26,200 --> 00:05:28,040
Etor dadila negarrez eta belauniko,

93
00:05:28,120 --> 00:05:30,160
kasu egiteko eta kasu egiteko,
damutuz.

94
00:05:30,240 --> 00:05:32,040
Nik orain gauzak oso garbi ditut.

95
00:05:32,600 --> 00:05:37,080
Honek oilategia dirudi,
baina kulturaren etxe santua da.

96
00:05:37,440 --> 00:05:39,720
Satur, zu ez zara hemengo oilarra.

97
00:05:39,800 --> 00:05:42,400
Jakin behar duzu
kulturaren etxe santu hau

98
00:05:42,480 --> 00:05:44,920
herritar guztien patrikatik
atera zela

99
00:05:45,000 --> 00:05:47,280
eta gu ere herritarrak garela,
demontre.

100
00:05:47,400 --> 00:05:52,000
Nik ez dut halakorik esan,
baina lan egin nahi duen jendea ere

101
00:05:52,080 --> 00:05:55,120
badago hemen, eta errespetu pixka bat
eskatzen dizuet.

102
00:05:55,760 --> 00:05:57,120
Errespetua?

103
00:05:57,200 --> 00:05:59,920
Oraingo gazteek ba al dakite
zer den errespetua?

104
00:06:00,400 --> 00:06:02,920
Gazteek ez dakit, zuek behintzat ez.

105
00:06:03,120 --> 00:06:04,720
Oso ondo esan diozu, Luisa.

106
00:06:04,800 --> 00:06:06,480
Zer uste du gizajo horrek?

107
00:06:06,560 --> 00:06:08,520
Zer esaten ari zinen, Luisa?

108
00:06:08,600 --> 00:06:10,480
Buztana hanka tartean bueltatu zela?

109
00:06:12,520 --> 00:06:15,680
-Zer esan duta ba nik?
-Zu beti berdin, Margarita.

110
00:06:16,040 --> 00:06:20,360
Beno, gauza da hanka tartean
edo ez bueltatu egin dela.

111
00:06:20,880 --> 00:06:23,240
Zer uste du ba horrek?
Hemezortzi urte dituela?

112
00:06:23,960 --> 00:06:26,040
Guztiei gauza bera gertatzen zaie.

113
00:06:26,120 --> 00:06:29,320
Adinean aurrera egin ahala hobeto
daudela pentsatzen dute,

114
00:06:29,400 --> 00:06:32,600
eta kalean dabilen edozein
oilandaren atzetik hasten dira.

115
00:06:32,680 --> 00:06:36,640
Eta nik ez dut ezagutzen gizonik
urteak betez gero mejoratzen denik.

116
00:06:36,720 --> 00:06:38,240
Mejoratu? Bai, aise.

117
00:06:38,640 --> 00:06:42,120
Aizue, baina Sean Connery
edo nola da hori?

118
00:06:42,360 --> 00:06:43,680
Guapo asko dago.

119
00:06:43,960 --> 00:06:45,400
Bai, eta Jesús Puente ere.

120
00:06:45,480 --> 00:06:47,040
Bai, emakumea!

121
00:06:47,120 --> 00:06:48,320
Nahikoa dugu.

122
00:06:49,520 --> 00:06:53,240
Beno, gure Joxe Mari txoriburu
bat izango da,

123
00:06:53,320 --> 00:06:55,000
baina itsusia ez, e?

124
00:06:55,080 --> 00:06:56,080
Bla, bla, bla.

125
00:06:56,160 --> 00:06:58,600
Hitz egin ezazue baxuago,
Jaungoikoaren izenean!

126
00:06:58,800 --> 00:07:03,320
Bestela gazteei bezala esango dizuet,
mingaina zulora.

127
00:07:03,400 --> 00:07:06,160
Zer gertatzen zaizu, Satur?
Hau ere kultura da!

128
00:07:06,240 --> 00:07:08,880
Gainera, noiztik gainera jangoikoari
buruzko arreta hori?

129
00:07:08,960 --> 00:07:11,360
Familia osoa
beti ateo batzuk izan zarete eta!

130
00:07:12,600 --> 00:07:14,440
Oso ondo, Ortensia!

131
00:07:15,160 --> 00:07:19,480
Baina gauzak garbi geratzeagatik,
Joxe Mari behintzat ez da itsusia, e?

132
00:07:20,040 --> 00:07:21,160
Ez, emakumea.

133
00:07:21,240 --> 00:07:23,560
Nik bakarrik esaten dut
harritu naizela

134
00:07:23,640 --> 00:07:25,600
Begoña Martinekin nola joan zen.

135
00:07:26,560 --> 00:07:29,440
Kultura hori hobe duzue
kafetegian larrutzea.

136
00:07:30,320 --> 00:07:32,080
Dagoeneko Maria Luisaren

137
00:07:32,160 --> 00:07:35,000
eta Joxe Mariren
kulebroia buruz dakit.

138
00:07:35,160 --> 00:07:37,720
Satur, isildu zaitez, gizajo hori!

139
00:07:39,480 --> 00:07:43,520
Ez nintzateke batere harrituko
biharko azterketan gazte horrek

140
00:07:43,600 --> 00:07:47,000
Enrique VIII.-a eta Joxe Mari Lasa
nahastuko balitu.

141
00:07:48,160 --> 00:07:50,720
Maria Luisa Amorenarekin
ezkondutako erregea.

142
00:07:51,480 --> 00:07:52,800
Sorginak.

143
00:07:55,920 --> 00:07:57,200
"Tomorrow".

144
00:07:57,640 --> 00:08:00,360
Nik zazpietan...

145
00:08:02,320 --> 00:08:03,600
"O'clock"?

146
00:08:05,280 --> 00:08:07,320
Bai, hori da, zazpietan orduan.

147
00:08:07,400 --> 00:08:08,600
Zazpietan.

148
00:08:09,280 --> 00:08:12,400
Zazpietan oilo lokoa atean.

149
00:08:12,480 --> 00:08:14,960
-"O'clock"?
-Hortik, hortik.

150
00:08:15,880 --> 00:08:17,560
"Okay, see you tomorrow".

151
00:08:18,840 --> 00:08:21,840
Ingelesez ere moldatzen
zinenik ez nuen esperoko.

152
00:08:22,880 --> 00:08:26,680
Zergatik ez duzu hor kanpoan
"speak in english" jartzen?

153
00:08:26,760 --> 00:08:29,680
A, ba, agian, jarri egingo dut, e?
Jarri egin behar dut ba.

154
00:08:30,120 --> 00:08:32,320
Amaia ikusi al duzu?

155
00:08:32,480 --> 00:08:34,120
Amaia oraintxe bertan hemen zegoen.

156
00:08:34,200 --> 00:08:36,920
Enkargu bat egitera joango zen,
baina berehala etorriko da.

157
00:08:37,120 --> 00:08:38,840
-Egun on, gazte.
-Egun on.

158
00:08:39,160 --> 00:08:40,680
Eta? Zer berri dugu?

159
00:08:40,760 --> 00:08:42,880
Berririk ez, Amaiaren zain.

160
00:08:42,960 --> 00:08:47,240
Baso erdi batekin eramangarriagoa
izango da itxarotea.

161
00:08:47,800 --> 00:08:49,560
Bi baso erdi
jarriko dizkizuet orduan.

162
00:08:49,640 --> 00:08:51,760
Nik bakarrarekin egingo dut.
Gazteak ez dakit.

163
00:08:51,840 --> 00:08:53,760
Gauza bera, bai.
Eskerrik asko.

164
00:08:54,560 --> 00:08:56,080
Eta zer moduz?

165
00:08:56,160 --> 00:08:58,200
-Ondo.
-Lanean?

166
00:08:58,640 --> 00:09:00,280
Bai, lanean nago, bai.

167
00:09:00,360 --> 00:09:03,760
Lanean dagoenak
ez du lan handirik egiten.

168
00:09:04,400 --> 00:09:06,440
Aritu egin behar da, lanean aritu.

169
00:09:06,920 --> 00:09:11,040
Badakizu, hemen Arralden
itsasora joan edo jai daukazu.

170
00:09:12,040 --> 00:09:13,920
Zu itsasoan ibilita zara, ezta?

171
00:09:14,000 --> 00:09:16,560
Bai, ibili nintzen,
baina istripua izan nuen.

172
00:09:16,640 --> 00:09:18,200
Herrena orduandik datorkit.

173
00:09:18,800 --> 00:09:22,080
Orain lagun batekin ari naiz,
erdi bana negozio bat montatzeko.

174
00:09:22,160 --> 00:09:23,720
Lehorrean, ordea.

175
00:09:23,800 --> 00:09:24,800
Bai.

176
00:09:25,560 --> 00:09:29,200
Hilabeteak eta hilabeteak egiten
nituen nik

177
00:09:29,280 --> 00:09:30,920
lurrik ukitu gabe.

178
00:09:31,200 --> 00:09:32,840
Gran Solen eta Dacarren.

179
00:09:32,920 --> 00:09:34,720
San Dios, hura bai gogorra!

180
00:09:34,800 --> 00:09:36,520
Pentsatzen dut, bai.

181
00:09:37,400 --> 00:09:41,200
Eta zertarako pentsatu
duzue negozio hori?

182
00:09:41,520 --> 00:09:43,280
-Kaixo.
-Kaixo.

183
00:09:43,560 --> 00:09:44,560
Felix!

184
00:09:44,640 --> 00:09:46,160
Eriz, zer egiten duk hik hemen?

185
00:09:46,240 --> 00:09:47,800
Bisitatxo bat egitera.

186
00:09:47,880 --> 00:09:50,080
Beno gazteak,
ni hemen soberan nago

187
00:09:50,760 --> 00:09:54,280
eta zuek gauza asko
izango duzue elkarri kontatzeko.

188
00:09:56,120 --> 00:09:58,200
Hemen ez duzu
enbarazurik egiten, e?

189
00:09:59,000 --> 00:10:01,160
Maiteminduok hobeto zaudete bakarrik.

190
00:10:02,600 --> 00:10:04,120
Paseora noa.

191
00:10:04,200 --> 00:10:06,680
-Beno, aio.
-Bai, agur. Gero arte.

192
00:10:08,120 --> 00:10:09,720
Harrizkoa da aitona hori, e?

193
00:10:09,800 --> 00:10:11,880
Etxe honetan zoratuta
ez dagoen bakarra.

194
00:10:11,960 --> 00:10:14,280
-Eta ez zion ezer esango...
-Txoratu al zara?

195
00:10:14,360 --> 00:10:16,400
Amaia, gaur arratsaldean
konexio bat egitera

196
00:10:16,480 --> 00:10:17,920
joan behar dinagu hire etxera.

197
00:10:18,000 --> 00:10:19,240
Joan behar dinagu?

198
00:10:19,320 --> 00:10:21,760
Bai, Patxi ere egongo da.

199
00:10:22,440 --> 00:10:24,960
Horretara etorri naiz, esatera.

200
00:10:25,040 --> 00:10:27,200
Lehengo egunean haserretu
egin zen eta.

201
00:10:27,360 --> 00:10:30,000
Lehengo eguneko haserrea
ez abisatzeagatik izan zen.

202
00:10:30,080 --> 00:10:31,960
Abisatuz gero ez da ezer gertatzen.

203
00:10:32,040 --> 00:10:33,960
Horregatik harrapatu gintuen
aitonak.

204
00:10:34,040 --> 00:10:36,400
Beno, orduan arratsaldean.

205
00:10:36,480 --> 00:10:38,120
Eta ez ahaztu, pottoka.

206
00:10:39,680 --> 00:10:42,560
Beno, "see you tomorrow",
Joxe Mari.

207
00:10:42,640 --> 00:10:43,640
"Tomorrow".

208
00:10:43,800 --> 00:10:45,280
-"O'clock".
Hortik, hortik.

209
00:10:45,360 --> 00:10:47,240
Hemendik? "O'clok".

210
00:10:47,520 --> 00:10:49,880
-Ondo, ondo.
-Aio.

211
00:10:53,880 --> 00:10:57,080
Zer filme daukazu ikusteko moduan?
Zein gomendatzen didazu?

212
00:10:57,720 --> 00:11:01,720
Hobe zuk Mertxerekin hitz egitea,
hark askoz hobe esango dizu eta.

213
00:11:01,800 --> 00:11:04,880
Eta gustuetan ados egongo zarete.

214
00:11:05,000 --> 00:11:06,640
Mertxe, etorri, mesedez.

215
00:11:07,080 --> 00:11:10,200
Kasu egiozu Begoñari, mesedez,
filme bat alokatu nahi du.

216
00:11:10,320 --> 00:11:12,440
Baina nola zu hemen,
ez al duzu kontsultarik?

217
00:11:12,520 --> 00:11:15,840
Goiza libre hartu dut, bezero guztiak
arratsalderako bildu ditut.

218
00:11:15,920 --> 00:11:18,320
Badakizu, bestela enkarguak egiteko
ez naiz ailegatzen.

219
00:11:18,400 --> 00:11:21,520
Zorionekoa zu, ordutegia zuk nahi
duzun erara moldatzearekin.

220
00:11:21,600 --> 00:11:24,400
Mertxe, ez kexatu,
pozik egon beharko zenuke.

221
00:11:24,480 --> 00:11:28,000
-Hemen lana daukazu, behintzat.
-Lasai, txantxetan ari nintzen eta.

222
00:11:28,160 --> 00:11:30,280
A zer parea zuek biok!

223
00:11:30,640 --> 00:11:33,440
Niri egia esan filme klasikoak
gustatzen zaizkit,

224
00:11:33,520 --> 00:11:35,400
baina hori gustuen araberakoa da.

225
00:11:35,480 --> 00:11:39,280
Karlosi adibidez "Rocky" 1, 2, 3 et 4
gustatzen zaizkio.

226
00:11:39,800 --> 00:11:44,160
Aspaldi ikusiko zenuen Marlon Brando
"Pariseko azken tangoan", ez?

227
00:11:44,240 --> 00:11:48,520
Parisek ez dit oroipen onik ekartzen,
baina tira, arrazoia duzu.

228
00:11:48,600 --> 00:11:52,000
Ikaragarria da nola hasten diren
filmak urteak pasa eta gero.

229
00:11:52,080 --> 00:11:54,280
Gurinarena behintzat
gogoan izango duzu.

230
00:11:54,960 --> 00:11:57,560
Bai, neska.
A zer eskandalua sortu zen.

231
00:11:57,640 --> 00:11:59,640
Ba listo, aukera egina dago.

232
00:12:00,160 --> 00:12:03,640
Zer tuntuna naizen,
farmaziara joan behar nintzen eta.

233
00:12:03,720 --> 00:12:05,160
Banoa itxi baino lehen.

234
00:12:05,240 --> 00:12:06,840
Gurina superrean saltzen dute.

235
00:12:06,920 --> 00:12:08,360
-Zer?
-Martin, mesedez!

236
00:12:08,440 --> 00:12:10,880
Ez, ezer ez, segi lasai,
nik itxiko dut.

237
00:12:11,760 --> 00:12:13,520
Deitu al dizu Karlosek?

238
00:12:13,600 --> 00:12:15,400
Lasai, emakumea, deituko du eta.

239
00:12:15,480 --> 00:12:18,680
Gu bainoa askoz hobeto
dago hura zure aitarekin Floridan.

240
00:12:18,760 --> 00:12:20,480
Bai, baina arraroa da.

241
00:12:20,560 --> 00:12:22,240
Eta zergatik ez diozu zuk deitzen?

242
00:12:22,320 --> 00:12:24,320
Deitu diot, baina
ez zegoen inor etxean.

243
00:12:24,400 --> 00:12:26,160
Ikusten?
Exkursioren batean, seguro.

244
00:12:26,600 --> 00:12:30,520
Urteak dira zure aita ikusi gabe.

245
00:12:30,880 --> 00:12:32,960
Zuk beti estimatu
izan duzu aita, bai.

246
00:12:33,040 --> 00:12:35,280
Bai, oraintxe besarkada
ederra emango nion, bai.

247
00:12:35,760 --> 00:12:37,520
Eta zer moduz dago Jon-Kepa?

248
00:12:37,600 --> 00:12:41,480
Gutxi deitzen du baina aitak
esan zidan jo ta ke lanean ari dela

249
00:12:41,560 --> 00:12:43,360
telebistarako gidoiak idazten.

250
00:12:43,440 --> 00:12:45,280
Dotore idatzi izan du horrek, bai.

251
00:12:45,360 --> 00:12:46,680
Eta Karlos...

252
00:12:47,840 --> 00:12:49,720
Lasai, Bego.

253
00:12:49,800 --> 00:12:51,760
Karlosek bere buruaz
zaintzen badaki eta.

254
00:12:51,840 --> 00:12:53,400
Lasai, ez da galduko eta.

255
00:12:53,600 --> 00:12:56,280
-Zer ari zaigu gertatzen?
-Ez dakit.

256
00:12:56,880 --> 00:12:58,680
Honek ez du zentzurik.

257
00:12:58,760 --> 00:13:00,480
Eta berriz elkartuko bagina?

258
00:13:00,560 --> 00:13:02,320
Zoro kontua da, ezinezkoa da.

259
00:13:02,400 --> 00:13:04,800
Baina orain lehen
baino gehiago ezagutzen gara.

260
00:13:04,880 --> 00:13:07,320
Hori ez da egia, zu aldatu
egin zara eta ni ere bai.

261
00:13:07,400 --> 00:13:08,520
Hori nire alde.

262
00:13:08,600 --> 00:13:12,960
Zoro kontu hori eskatuko banizu,
zer erantzungo zenuke?

263
00:13:13,440 --> 00:13:15,320
Igualak zarete bi anaiak.

264
00:13:15,840 --> 00:13:18,920
Anaiak... Zer dabil Joxe Mari
orain kontu honetan?

265
00:13:19,000 --> 00:13:20,440
Ezer ez, kontu zaharrak.

266
00:13:20,520 --> 00:13:22,840
Lasatarrak berdin berdinak
zaretelako.

267
00:13:22,920 --> 00:13:25,280
Eta zer egitea nahi duzu
haiengandik bereizteko?

268
00:13:25,360 --> 00:13:27,360
Ez dakit, gauza seinalatu bat.

269
00:13:27,440 --> 00:13:30,440
Hernan Cortesek
erre egin zituen itsasontziak.

270
00:13:30,920 --> 00:13:34,680
Nik aspaldian utzi nuen itsasoa,
eta ez dut itsasontzirik erretzeko.

271
00:13:37,680 --> 00:13:40,760
Zebra Horia, Zebra Horia,
entzuten didazue? Txanda.

272
00:13:40,840 --> 00:13:43,440
"Kaixo, Zebra Horia,
ongi eta ozen. Txanda".

273
00:13:43,520 --> 00:13:45,440
Galdetu iezaiezu
Galizian nola joan zaien.

274
00:13:45,520 --> 00:13:47,840
Bai.
Zebra Horia, galdera da.

275
00:13:47,920 --> 00:13:50,080
Zer moduz Fragaren tiranteak?
Txanda.

276
00:13:50,640 --> 00:13:52,840
"Ongi, oso ongi, arazorik gabe.

277
00:13:52,920 --> 00:13:54,200
Neurri-neurrikoak ditu.

278
00:13:54,280 --> 00:13:56,760
Eta domino partida ere ongi joan da.
Txanda".

279
00:13:56,840 --> 00:13:58,960
Eta antolaketa? Txanda.

280
00:13:59,240 --> 00:14:03,520
"Akatsik bat ere ez,
eta denok oso poz gainera. Txanda".

281
00:14:04,080 --> 00:14:05,280
Zebra Horia.

282
00:14:05,360 --> 00:14:08,360
Hona ailegatzerakoan elkarrekin
hustuko diagu! Txanda.

283
00:14:08,920 --> 00:14:11,800
"Ikusi behar genituen
hauek lanean ilunpean.

284
00:14:11,880 --> 00:14:13,760
Eta guk ikusi ere ez.
Txanda".

285
00:14:14,200 --> 00:14:16,120
Eta txapel okerrak?
Txanda.

286
00:14:16,400 --> 00:14:18,720
"Txapek okerrak hemen daude ere.
Txanda".

287
00:14:19,000 --> 00:14:21,200
Galdetu iezaiezu noiz
iritsiko diren Euskadira.

288
00:14:21,280 --> 00:14:22,280
Bai.

289
00:14:22,360 --> 00:14:24,240
Zebra Horia.

290
00:14:24,320 --> 00:14:26,040
Noiz zarete
errepublikara iristekoak?

291
00:14:26,120 --> 00:14:27,120
Txanda.

292
00:14:27,680 --> 00:14:32,000
"Oraindik ez gara hemendik atera,
eta handik Roterdamera badakizue".

293
00:14:32,080 --> 00:14:35,280
Bai, handik Roterdamera badakigu,
baina noiz iritsiko diren

294
00:14:35,360 --> 00:14:36,960
-errepublikara.
-Bale, bale.

295
00:14:37,320 --> 00:14:39,440
Baina errepublikan noiz?
Txanda.

296
00:14:40,120 --> 00:14:42,560
"Bihar pasako dizuegu
egunen laburpena.

297
00:14:42,840 --> 00:14:46,440
Berriro, bihar pasako
dizuegu egunen laburpena.

298
00:14:46,520 --> 00:14:48,400
Aldatu dugu".

299
00:14:49,160 --> 00:14:50,360
Zebra Horia.

300
00:14:50,880 --> 00:14:53,000
Dena ondo, hemen izango gaituk.

301
00:14:53,080 --> 00:14:55,080
Zorte on eta arrantza ona izan.

302
00:14:55,160 --> 00:14:57,640
Kontuz hango pelaje horiekin.
Eten.

303
00:14:57,720 --> 00:14:59,080
Puta madre, hi!

304
00:14:59,520 --> 00:15:01,320
Orain hemengoa
antolatu beharra dago.

305
00:15:01,400 --> 00:15:02,720
Dena dago kontrolpean.

306
00:15:02,800 --> 00:15:04,160
Hala espero dut.

307
00:15:15,520 --> 00:15:16,520
Kaixo.

308
00:15:16,720 --> 00:15:18,520
Azkenean etorri zara.

309
00:15:18,600 --> 00:15:20,360
Dozena erdi eri dituzu zain.

310
00:15:21,280 --> 00:15:23,680
-Barkatu, ez nuen espero.
-Jakina.

311
00:15:24,600 --> 00:15:27,720
Hara, nik ere denbora pixka bat
behar dut nire gauzak egiteko,

312
00:15:27,800 --> 00:15:29,880
bestela ireki ditzatela
larunbatetan bankuak.

313
00:15:29,960 --> 00:15:31,240
Hona zerrenda.

314
00:15:32,000 --> 00:15:35,320
A zer trazak dituen gaur zeruak,
sekulakoa bota behar du.

315
00:15:35,400 --> 00:15:38,480
Ez dakit baina hemen zerbait
arraroa gertatzen ari da.

316
00:15:38,560 --> 00:15:39,960
Zergatik diozu hori?

317
00:15:40,040 --> 00:15:42,120
Lagunak gara
edo ni erizain soila naiz?

318
00:15:42,200 --> 00:15:43,440
Lagunak gara!

319
00:15:43,920 --> 00:15:45,240
Zer gertatzen zaizu?

320
00:15:45,320 --> 00:15:47,520
Ezin ezkuta diezadakezu zure
buruan dabilena.

321
00:15:47,600 --> 00:15:50,040
Ez dakit, baina itzelezko
korapiloa daukat hemen.

322
00:15:50,120 --> 00:15:51,400
Hasi ba askatzen.

323
00:15:51,840 --> 00:15:54,440
Orain bere bizitza hipotekatzeko
prest agertzen zait.

324
00:15:54,520 --> 00:15:56,520
-Martin?
-Zein bestela?

325
00:15:57,120 --> 00:16:00,640
Pilar maite duela baina nirekin
hazi nahi duela berriro.

326
00:16:00,720 --> 00:16:02,560
Horixe polita.
Eta zuk?

327
00:16:02,880 --> 00:16:05,560
Gainera uste du nik
hala nahi dudala.

328
00:16:05,640 --> 00:16:06,840
Eta zuk zer esan diozu?

329
00:16:06,920 --> 00:16:09,680
Lasatar batekin bizitzaz behin
ezkontzea nahiko

330
00:16:09,760 --> 00:16:11,080
eta sobra izaten dela.

331
00:16:11,160 --> 00:16:13,080
Ongi esana.
Hori uste dut nik.

332
00:16:13,160 --> 00:16:15,520
Ez dakit, sekulako saltsa
daukat buruan,

333
00:16:15,600 --> 00:16:18,600
-eta hori ez da okerrena.
-Ba al dago okerragorik?

334
00:16:18,720 --> 00:16:21,480
Bai, benetan kezkatzen nauena
Karlos da.

335
00:16:21,560 --> 00:16:23,240
Zer gertatzen zaio Karlosi?

336
00:16:23,320 --> 00:16:25,120
-Ez duela deitzen.
-Deitu?

337
00:16:25,200 --> 00:16:26,640
Atzo deitu zion Mertxeri eta.

338
00:16:27,080 --> 00:16:28,280
Mertxeri?

339
00:16:28,360 --> 00:16:31,200
Ez dakti zer esan zion,
bakarrik deitu ziola.

340
00:16:31,280 --> 00:16:34,280
Eta zer du esateko guri
esan nahi ez diguna?

341
00:16:34,360 --> 00:16:36,520
Ez dakit.
Baina azaña ederra egin dit.

342
00:16:36,600 --> 00:16:37,600
Zer ba?

343
00:16:37,680 --> 00:16:41,360
Asko kostata baina lortua nuelako
gure ahizpatxo hori pixka bat poztea,

344
00:16:41,440 --> 00:16:44,240
baina Karlosen dei horrek
atzera lur jota utzi duelako.

345
00:16:44,320 --> 00:16:48,000
Zerbait baldin bazuen harritzeko da
Mertxe deitu izana eta ez guri.

346
00:16:48,080 --> 00:16:49,240
Lasai, Begoña.

347
00:16:49,320 --> 00:16:52,520
Karlos ondo ibiliko da Floridan,
eta ez gu bezala hemen.

348
00:16:52,600 --> 00:16:56,200
Baina inork ez al du ezer ikusten?
Denak itsuturik al zaudete?

349
00:16:56,280 --> 00:16:57,280
Itsutu?

350
00:16:57,360 --> 00:16:59,960
Karlosek Floridatik deitu baldin
badio Mertxeri

351
00:17:00,040 --> 00:17:03,000
eta Mertxe jota gelditu bada
zer iruditzen zaizu zuri?

352
00:17:03,080 --> 00:17:05,400
Garrantzi gehiegi
ematen diozula iruditzen zait.

353
00:17:05,480 --> 00:17:07,960
-Hori iruditzen zait.
-Zer ordu ote da Floridan?

354
00:17:08,040 --> 00:17:10,000
Ez dakit, baina goiz izango da.

355
00:17:11,360 --> 00:17:13,040
Orain ez da inor egongo etxean.

356
00:17:13,120 --> 00:17:15,240
Bueno, lasai.
Esango diot Ireneri pasatzeko?

357
00:17:15,320 --> 00:17:16,480
Bai, esaiozu.

358
00:17:24,760 --> 00:17:27,360
Kontua da
Bilbora joan dela bizitzera.

359
00:17:28,080 --> 00:17:30,320
Josefina?
Krispin zenaren alarguna?

360
00:17:30,400 --> 00:17:32,880
Bai, norengatik ari nintzela uste
zenuen ba?

361
00:17:32,960 --> 00:17:36,880
Ez dakit ba, ba ez dio
dolu luzea gorde Krispin gixajoari.

362
00:17:37,400 --> 00:17:41,600
Niri esan didate Krispin
hil aurretik hasi ote zen edo.

363
00:17:41,680 --> 00:17:46,760
Ama maite María! Alargundu
eta Benidormera joan jubilatuekin.

364
00:17:46,840 --> 00:17:50,320
Esaten du Don Luisek nolako
kalteak datorzkigun Benidormetik.

365
00:17:50,400 --> 00:17:53,840
Han jubilatu guztiak
arrimu-arrimu eginda, lapa dantza.

366
00:17:54,440 --> 00:17:56,400
Mutil koxkorrak balira bezala.

367
00:17:56,480 --> 00:17:59,720
Orain nik ulertzen ez dudana da
Don Luisek daukan seta hori.

368
00:17:59,800 --> 00:18:02,880
Benidormera ez, baina Parisera
joan beharko genukeela.

369
00:18:04,320 --> 00:18:06,960
Uste dut
pozik dabiltzala seme-alabak.

370
00:18:07,040 --> 00:18:09,960
Eta arrazoiarekin,
ama berriro ezkondu

371
00:18:10,040 --> 00:18:13,920
eta herentziako pasta hori
lagun berriari emateko.

372
00:18:14,000 --> 00:18:15,400
Non lan egiten du ba?

373
00:18:15,760 --> 00:18:19,200
Ba uste dut txurreroa dela Bilbon!

374
00:18:19,280 --> 00:18:21,800
Txurreroa! Ama maite María!

375
00:18:23,800 --> 00:18:25,520
Hori Maria Luisari esan behar diogu.

376
00:18:25,720 --> 00:18:28,520
Maria Luisak esan dit
oraindik ezin dela jaitsi.

377
00:18:28,960 --> 00:18:32,120
Garbigailua hondatu da
eta ur guztia atera zaio kanpora,

378
00:18:32,200 --> 00:18:35,000
eta hor gabiltza txipli-txapla
ur guztia xukatzen.

379
00:18:35,120 --> 00:18:37,760
Gaixoa Maria Luisa,
ura den alkahuetearekin.

380
00:18:37,840 --> 00:18:39,600
Bai, zirrikitu guztietan sarten da.

381
00:18:39,680 --> 00:18:41,920
Ba berehala xukatzea hobe du,
bestela...

382
00:18:42,000 --> 00:18:44,480
-Bai, tabernan erortzen bada...
-A zer aberia.

383
00:18:44,600 --> 00:18:46,640
Hortan ari gara.

384
00:18:46,720 --> 00:18:49,240
Toaila bota eta ura xukatzen.

385
00:18:49,600 --> 00:18:51,400
Ni igoko nintzateke laguntzera,

386
00:18:51,480 --> 00:18:53,840
baina ziatika honek
ez nau bizitzen uzten.

387
00:18:53,920 --> 00:18:58,720
Maria Luisa hain bizia da...
Gu gora igo orduko xukatuta du dena.

388
00:18:58,800 --> 00:19:00,760
Bai, eta lustre ederra emana.

389
00:19:00,840 --> 00:19:02,480
Ederra da ba Maria Luisa.

390
00:19:02,560 --> 00:19:04,120
Lasai, lasai.

391
00:19:04,200 --> 00:19:05,840
Ni ari naiz laguntzen.

392
00:19:05,920 --> 00:19:09,000
Gregorio, zu behintzat
mutil-koxkorra egina zaude.

393
00:19:09,080 --> 00:19:13,320
Oraindik ere edozein mukizuri
lezioak emateko moduan, Gregorio.

394
00:19:13,400 --> 00:19:15,440
Eta itxura onekoa gainera.

395
00:19:15,800 --> 00:19:19,400
Oraindik Benidormen
gerra emango nuke nik.

396
00:19:20,520 --> 00:19:21,680
Benidorrera?

397
00:19:21,760 --> 00:19:23,480
Jesus, María eta Jose!

398
00:19:23,560 --> 00:19:25,680
Bai, beti jan eta beti gose.

399
00:19:27,400 --> 00:19:31,520
Oraingo honetan nik
uste ligatu duzula, Gregorio.

400
00:19:31,600 --> 00:19:32,600
Ligatu?

401
00:19:32,720 --> 00:19:35,560
Ez litzaidake gaizki etorriko,
egia da,

402
00:19:35,640 --> 00:19:39,880
baina sorgin begigorri horiekin
ezta hemendik horra ere.

403
00:19:45,800 --> 00:19:48,200
Lehengo egunean ongi
dantzatu zenuen ba mingaina.

404
00:19:48,280 --> 00:19:50,520
Eta gaur zer, ahotsik ere ez.

405
00:19:51,080 --> 00:19:52,920
Mihia lehen bezala daukat.

406
00:19:53,320 --> 00:19:55,120
Eztarria daukat gaizki.

407
00:19:55,200 --> 00:19:56,920
Jangoikoaren kastigua.

408
00:19:58,160 --> 00:20:01,840
Zuk benetan uste duzu farmaziakoak
hau ulertuko duela?

409
00:20:01,920 --> 00:20:03,520
Lasai, ez dago arriskurik.

410
00:20:03,600 --> 00:20:06,680
Farmaziakoak eta nik leku berean
ikasu dugu idazten eta.

411
00:20:06,960 --> 00:20:11,360
Egunean hiru aldiz, eta
zeozer baduzu badakizu non nagoen.

412
00:20:11,680 --> 00:20:13,160
Eskerrik asko, Begoña.

413
00:20:13,240 --> 00:20:14,240
Txusa?

414
00:20:15,360 --> 00:20:16,360
Bai?

415
00:20:16,760 --> 00:20:17,960
Beno, agur.

416
00:20:18,520 --> 00:20:20,880
Itxaron pixka bat hurrengoa
pasa baino lehen.

417
00:20:20,960 --> 00:20:22,560
Baina jende pila dago zain!

418
00:20:25,240 --> 00:20:27,360
Aita?
Zer moduz zabiltza?

419
00:20:27,440 --> 00:20:29,120
Badakit, bai.

420
00:20:29,880 --> 00:20:33,480
Baina etxeko obrak direla eta
liatuta egon naiz.

421
00:20:33,600 --> 00:20:34,600
Eta Karlos?

422
00:20:35,480 --> 00:20:36,680
New Yorkera?

423
00:20:36,760 --> 00:20:38,160
Jon-Keparen etxera?

424
00:20:38,240 --> 00:20:39,880
Eta zer dela eta hori?

425
00:20:41,160 --> 00:20:43,320
Gauetik goizera hala zihoala esan?

426
00:20:43,960 --> 00:20:45,320
Ez dizu ezer esan?

427
00:20:45,680 --> 00:20:47,160
Urduri zergatik?

428
00:20:50,600 --> 00:20:53,800
Bai, hemen ere oso ondo.

429
00:20:53,880 --> 00:20:55,680
Han ere oso ondo dabiltza.

430
00:20:57,440 --> 00:20:59,360
Senargaia dauka, badakizu?

431
00:21:00,000 --> 00:21:02,200
Eta gainera asko maite dute elkar.

432
00:21:02,280 --> 00:21:03,280
Bai, bai.

433
00:21:03,560 --> 00:21:06,480
Aita, orain utzi behar dizut.

434
00:21:06,760 --> 00:21:09,880
Ez, nik deituko diot Jon-Kepari,
zu lasai.

435
00:21:10,160 --> 00:21:13,040
Orain ez, gerotxoago, aita,
orain lana daukat.

436
00:21:15,520 --> 00:21:18,000
Bai, baina hortik hona
bide berbera dago.

437
00:21:18,400 --> 00:21:19,400
Bale.

438
00:21:19,480 --> 00:21:21,720
Beno, aita, muxu handi bat.

439
00:21:22,480 --> 00:21:23,480
Agur.

440
00:21:23,840 --> 00:21:24,840
Bai, agur.

441
00:21:33,360 --> 00:21:36,320
Ez da oso freskoa egongo
baina berdin izango da.

442
00:21:36,400 --> 00:21:39,000
Berdin izango da, bai,
baina hau busti beharra dago.

443
00:21:39,080 --> 00:21:41,760
Gainera Albariño kaxa bat
ordenatu genuen.

444
00:21:42,280 --> 00:21:44,760
Bai, eta txapel okerrak
ez ziren enteratu ere egin.

445
00:21:44,840 --> 00:21:46,720
Ea hemen ere zorte bera daukagun.

446
00:21:47,360 --> 00:21:49,440
Bai, orduan bai egingo dugula
party bat.

447
00:21:49,520 --> 00:21:52,800
-Arralde guztia enteratuko da.
-Enteratu bai, baina gutxi, e?

448
00:21:52,960 --> 00:21:55,960
Bai, lasai, pottoka,
oso zuhurrak gara gu.

449
00:21:56,240 --> 00:21:58,560
Utzi pizza hori
eta bota ezazu bitsa.

450
00:21:58,640 --> 00:21:59,960
Bai, tonto zahar hau...

451
00:22:00,040 --> 00:22:01,760
Bitsarekin konformatzen da,

452
00:22:01,840 --> 00:22:05,400
baina esan beharra daukat
bitsaren azpikoa dela hoberena.

453
00:22:05,480 --> 00:22:08,800
Tira, altxa kopa horiek
eta egin dezagun topa.

454
00:22:09,480 --> 00:22:11,040
Marixiñarengatik.

455
00:22:14,400 --> 00:22:16,760
-Nola esan duzu zure izena?
-Patxi.

456
00:22:16,840 --> 00:22:19,280
Patxi, ba topa eta zorte on.

457
00:22:19,360 --> 00:22:21,000
Baita zuregatik ere, orduan.

458
00:22:21,080 --> 00:22:23,880
Beno, Maruxinarengatik
eta gu hirurongatik, beraz.

459
00:22:24,360 --> 00:22:25,360
Tira!

460
00:22:28,000 --> 00:22:29,920
Banuen zu ezagutzeko gogoa,

461
00:22:30,000 --> 00:22:32,680
Felixek zutaz askotan
hitz egin zidan.

462
00:22:32,760 --> 00:22:34,960
Beno, orain beste kopatxo bat kalean.

463
00:22:35,040 --> 00:22:36,240
Nik ezin dut.

464
00:22:36,320 --> 00:22:38,120
Gregorio ainha oarekin etortzekoa da,

465
00:22:38,200 --> 00:22:40,680
baina zoazte zuek
eta hartu kopa nire izenean, ados?

466
00:22:40,800 --> 00:22:41,880
Zer pena!

467
00:22:42,200 --> 00:22:44,360
Gaur ezagutu
eta ezin kopa bat hartu?

468
00:22:44,440 --> 00:22:45,440
Seguru?

469
00:22:45,840 --> 00:22:47,680
Nik hemen egon beharrra daukat,

470
00:22:47,760 --> 00:22:50,760
baina izango dugu gero ere
kopa bat hartzeko aukera.

471
00:22:50,840 --> 00:22:53,240
Beno, pottoka,
berehala bueltan nago.

472
00:22:54,280 --> 00:22:58,320
Zu lasai ibili,
Ainhoari afaria eman, ohean sartu...

473
00:22:58,400 --> 00:22:59,920
Badaukat nahikoa lan.

474
00:23:00,160 --> 00:23:02,240
-Gero arte.
-Goazen ba, Patxi.

475
00:23:02,920 --> 00:23:03,920
Beno, Amaia.

476
00:23:05,280 --> 00:23:06,880
-Agur.
-Agur, Amaia.

477
00:23:14,320 --> 00:23:19,320
"Euskadiko 13 000 lantegik aukeratuko
dituzte aurtengo ordezkariak.

478
00:23:22,400 --> 00:23:24,320
Amerikarren inbasioa...".

479
00:23:27,040 --> 00:23:28,800
Egin beharreko guztiak eginak dituzu?

480
00:23:30,560 --> 00:23:32,480
-Zakarrontzia atera al duzu?
-Bai.

481
00:23:33,240 --> 00:23:35,640
-Argiak itzali?
-Bai.

482
00:23:36,200 --> 00:23:37,520
Eta uraren basoa?

483
00:23:37,760 --> 00:23:39,120
Baita hori ere.

484
00:23:40,120 --> 00:23:43,200
Apuntatu al duzu inglesari goizeko
zazpitan deitu behar zaiola?

485
00:23:43,280 --> 00:23:46,320
Bai, oilarraren moduan, "o'clock".

486
00:23:46,560 --> 00:23:47,920
Zuk deitu beharko diozu ba,

487
00:23:48,000 --> 00:23:49,920
zu zara hemen
inglesez moldatzen dena.

488
00:23:50,000 --> 00:23:51,000
"Yes".

489
00:23:52,360 --> 00:23:54,160
Ni lehen eginda nago.

490
00:23:55,080 --> 00:23:57,360
A, bihar portura jaitsi behar duzu

491
00:23:57,440 --> 00:24:00,040
eta kontuz ibili
arrainaren prezioarekin,

492
00:24:00,120 --> 00:24:02,720
aurrekoan ziri ederra
sartu zizuten zuri.

493
00:24:03,400 --> 00:24:05,160
-Besterik?
-Bai.

494
00:24:05,400 --> 00:24:08,120
Komuneko konketa konpondu behar duzu
egun hauetako batean,

495
00:24:08,200 --> 00:24:09,480
orain ere ura dariola dago.

496
00:24:10,560 --> 00:24:13,400
Eta bihar konpontzen ez baduzu
iturginari deitu eta akabo.

497
00:24:13,640 --> 00:24:16,960
Iturginari ematen ez dioguna
uraren fakturan etortzen da gero.

498
00:24:17,040 --> 00:24:18,880
Bihar konponduko dut.

499
00:24:19,360 --> 00:24:22,520
Ea egia den, aste honetan hori
entzuten egon naiz,

500
00:24:22,600 --> 00:24:25,880
ni gainean ez banago ez dakit zer
gertatuko litzatekeen etxe honetan.

501
00:24:26,120 --> 00:24:29,920
Komuneko konketak ura
galtzen duela eta ala, hor konpon!

502
00:24:30,000 --> 00:24:31,800
Ez da ardo bihurtuko ura hori!

503
00:24:32,480 --> 00:24:34,800
Segi aurrera,
bere kabuz konponduko da eta.

504
00:24:35,600 --> 00:24:38,320
Beno, ni ere ez nago oso katoliko
eta ohera noa.

505
00:24:39,080 --> 00:24:41,640
"Ni ere ez nago oso katoliko
eta ohera noa".

506
00:24:41,720 --> 00:24:43,040
Polita, oso polita.

507
00:24:43,840 --> 00:24:47,080
Ostatu batean bizi zarela uste
al duzu, lotarako bakarrik?

508
00:24:47,160 --> 00:24:48,520
Gizonezkoak...

509
00:24:48,600 --> 00:24:51,200
Ez dakit gure jainko potoloa
zertan pentsatzen ari zen

510
00:24:51,280 --> 00:24:52,480
gizonak sortu zituenean.

511
00:24:53,120 --> 00:24:54,360
Ondo lo egin.

512
00:24:54,440 --> 00:24:55,880
"Ondo lo egin".

513
00:25:11,960 --> 00:25:13,160
Karlos?

514
00:25:13,240 --> 00:25:14,440
Zu al zara Karlos?

515
00:25:14,840 --> 00:25:16,240
Aizu, bandido!

516
00:25:16,320 --> 00:25:18,720
Oso kezkatuta nengoen
deitzen ez zenuelako.

517
00:25:20,000 --> 00:25:22,280
Noski, noski, eta zer moduz zaude?

518
00:25:22,360 --> 00:25:23,520
Seguru?

519
00:25:23,600 --> 00:25:25,280
Nola enteratu naizen?

520
00:25:25,360 --> 00:25:27,240
Ez zuk deitu didazulako, behintzat.

521
00:25:27,760 --> 00:25:31,400
Aitona Andresek esan dit, bai,
osabaren etxera joan zarela.

522
00:25:31,680 --> 00:25:33,680
Zerbait izan duzu aitonarekin?

523
00:25:34,440 --> 00:25:36,840
Ez? Eta orduan zergatik joan zara
horren arin?

524
00:25:38,440 --> 00:25:41,120
Zergatik galdetu behar
diot nik osabari ezer?

525
00:25:41,320 --> 00:25:43,200
Zuk ezin didazu ezer esan, edo zer?

526
00:25:43,280 --> 00:25:45,440
Beno, Karlos, kezkatuta naukazu, e!

527
00:25:46,840 --> 00:25:48,320
Ez horrela jarri.

528
00:25:49,040 --> 00:25:51,440
Bale?
Gaur bertan deituko diot osabari.

529
00:25:53,640 --> 00:25:55,840
Beno, ba bihar goizean orduan.

530
00:25:55,920 --> 00:25:59,200
Lehenengo orduan, bale,
baina lasai.

531
00:25:59,600 --> 00:26:01,040
Zaindu zaitez, bihotza.

532
00:26:02,800 --> 00:26:03,800
Muxu bat.

