1
00:00:10,600 --> 00:00:12,800
"Ez da giro Goenkalen,
2
00:00:14,160 --> 00:00:17,200
Lasa anaiak liskarturik daude.
3
00:00:18,680 --> 00:00:22,120
Goenkalek oilategia dirudi
4
00:00:22,200 --> 00:00:26,920
eta Lasa anaiak
elkarri mokoka bizi dira.
5
00:00:28,240 --> 00:00:32,400
Egunetik egunera Lasatarren itzalera
6
00:00:32,480 --> 00:00:35,000
hemen bilduko gera
7
00:00:35,680 --> 00:00:39,800
bi oilar harroen legera.
8
00:00:43,560 --> 00:00:46,160
Ziriak ziri Goenkalen
9
00:00:46,840 --> 00:00:50,880
adarjotze benetan mundialak.
10
00:00:52,200 --> 00:00:55,360
Goenkalen, masiak eta da lege
11
00:00:55,440 --> 00:01:00,040
eta Lasa anaiak
matraka eta ziri dabiltza.
12
00:01:01,760 --> 00:01:05,840
Egunetik egunera
Lasatarren itzalera,
13
00:01:06,600 --> 00:01:11,360
hemen bilduko gera
bi oilar zaputzen legera".
14
00:02:36,720 --> 00:02:38,000
Ai...
15
00:02:38,840 --> 00:02:41,920
Ainhoa gaixoa aiton horrekin
asteburu pasa bidali,
16
00:02:42,000 --> 00:02:45,400
bera alabarik gabe txoriak
bezain libre, eta gu hor konpon!
17
00:02:45,480 --> 00:02:47,920
Tira, tira,
horrenbeste lanik ez dago.
18
00:02:48,240 --> 00:02:51,680
-Konpon gaitezke Amaia gabe ere.
-Horixe konpon gaitezkeela.
19
00:02:51,760 --> 00:02:54,440
Zertarako behar dugu Amaiarik,
behar duzunean falta bada?
20
00:02:54,520 --> 00:02:57,480
Ai, abisatzea zeukan sikiera.
21
00:02:58,000 --> 00:02:59,600
Zerbait gertatuko zitzaion.
22
00:02:59,680 --> 00:03:02,920
Bai, bere nobio
mudu singulu trangulu horrekin
23
00:03:03,000 --> 00:03:06,120
gertatuko zitzaion zerbait.
Baina elizan ez, hori ez.
24
00:03:06,200 --> 00:03:09,360
Beno, eta zerbait gertatu balitzaio?
Istripu bat edo?
25
00:03:09,440 --> 00:03:11,240
Tira, ene Jesus!
26
00:03:11,320 --> 00:03:14,000
Zuri bost axola zer gertatu zaion.
27
00:03:14,080 --> 00:03:16,480
Perutrankulu horrekin
asmo txarrak dituela,
28
00:03:16,560 --> 00:03:18,400
eta horrekin setatzen zara zu.
29
00:03:18,480 --> 00:03:20,200
Bai, oso mutil normala ez da.
30
00:03:20,280 --> 00:03:24,120
Ezkondu gabe ume bat duen
emakume batengana arrimatzen dena.
31
00:03:24,200 --> 00:03:26,880
Beno, beno, ez nahastu orain
hego haizea eta sukarra.
32
00:03:26,960 --> 00:03:29,720
-Nire kezka beste bat da.
-Ai, kokoteraino nauka, eh?
33
00:03:29,800 --> 00:03:33,240
kokoteraino!
Etxekoa delako, bestela...
34
00:03:33,320 --> 00:03:34,760
-Bestela zer?
-Bestela?
35
00:03:34,840 --> 00:03:37,000
Bestela aspaldian
emana nion nik horri,
36
00:03:37,080 --> 00:03:38,880
ganoragabeko despedida.
37
00:03:39,520 --> 00:03:42,800
Tira, orain zuk zer?
Ez al duzu ezer egin behar, ala?
38
00:03:42,880 --> 00:03:45,040
Eta zer egin beharko nuke
nik ba orain?
39
00:03:45,760 --> 00:03:48,680
Gauza bat da asteburuan
piper egitea, eta beste bat, berriz,
40
00:03:48,760 --> 00:03:51,480
-astelehenean ez agertzea.
-Goizegi da oraindik!
41
00:03:51,560 --> 00:03:54,880
Itxaron ezazu pixka bat,
eta lasaitu zaitez, mesedez.
42
00:03:54,960 --> 00:03:57,240
Goizegi? Horrentzat beti da goizegi.
43
00:03:58,280 --> 00:03:59,640
Cojo tunante horrekin
44
00:03:59,720 --> 00:04:01,800
ohean egoteko garaia
izango du nonbait.
45
00:04:01,880 --> 00:04:03,080
Cojo tunantea?
46
00:04:03,720 --> 00:04:05,440
San Inazion cojo askoa zen ba.
47
00:04:05,520 --> 00:04:07,680
Ai, utzi ezazu
San Inazio Loiolan, e?
48
00:04:07,760 --> 00:04:10,080
Bertsotan hastea besterik
ez zaizu falta zuri.
49
00:04:10,800 --> 00:04:13,760
Cojoaren bertso berriak,
Maria Luisa Kaskazuri jarriak.
50
00:04:13,840 --> 00:04:15,960
Zer Kaskazuri
eta zer prakagorri gero.
51
00:04:16,040 --> 00:04:18,080
Ikustekoa da zure pulamentua.
52
00:04:18,600 --> 00:04:20,240
Segi oraintxe bertan tabernara.
53
00:04:20,320 --> 00:04:22,200
Ba hobe, bai,
hemen ez dago giroa eta.
54
00:04:22,280 --> 00:04:24,040
A, eta Amaia agertzen ez bada,
55
00:04:24,120 --> 00:04:25,960
haren partea ere
zuk egin beharko duzu.
56
00:04:33,720 --> 00:04:35,800
Egun on! Hemen naiz.
57
00:04:37,200 --> 00:04:38,640
Ez zintudan hain goiz espero.
58
00:04:38,720 --> 00:04:42,200
Goizeko lehen abioia hartu dut,
eta autoa aireportuan utzita nuenez,
59
00:04:42,800 --> 00:04:44,600
ba gogoratuko ordurako
hemen nintzen.
60
00:04:44,680 --> 00:04:47,000
Exekutibo peto-peto bat
eginda zaude.
61
00:04:47,440 --> 00:04:49,440
Atzo ere etor zintezkeen, ala ere.
62
00:04:49,840 --> 00:04:51,640
Bai, baina
han gelditzea erabaki nuen.
63
00:04:52,720 --> 00:04:54,120
Pentsatzeko.
64
00:04:54,200 --> 00:04:55,600
Eta, asko pentsatu duzu?
65
00:04:56,200 --> 00:04:58,240
Leku ederra omen da Bartzelona
horretarako.
66
00:04:59,240 --> 00:05:01,920
Pentsatzeko eta erabakiak
hartzeko ere bai.
67
00:05:02,160 --> 00:05:04,680
Diotenez, Sabino Aranak
berak han zela erabaki zuen...
68
00:05:04,760 --> 00:05:07,960
Bai, pentsatu asko pentsatu dut.
Mila buelta eman dizkiot buruari.
69
00:05:08,640 --> 00:05:11,400
-Erabakitzea, ordea...
-Erabakitzea, zer?
70
00:05:12,160 --> 00:05:13,880
Ba erabakitzea zailagoa dela.
71
00:05:14,760 --> 00:05:17,640
Beno, ez haserretu, Pilar.
Txintxo hitz egiteko eskatu didazu,
72
00:05:17,720 --> 00:05:19,680
eta zintzo hitz egiten ari naiz.
73
00:05:19,760 --> 00:05:22,400
Nik ez dakit, nik ez ditut ezagutzen
nire sentimenduak,
74
00:05:22,480 --> 00:05:25,760
nik ez dakit horrelako nahaste
ilun bat besterik ez dut ikusten.
75
00:05:25,840 --> 00:05:27,960
Besteok ere ez dugu dena
beti garbi ikusten,
76
00:05:28,040 --> 00:05:30,280
-baina erabaki beharra dago.
-Eta zer nahi duzu?
77
00:05:30,360 --> 00:05:32,880
-Erabaki beha rra daukazu .
-Ni ez naiz Sabino Arana.
78
00:05:32,960 --> 00:05:35,760
Niretzat ez da nahikoa
Bartzelonara egun pare bat joatea.
79
00:05:35,840 --> 00:05:38,200
Tira, seme-alaben gorabeheretatik
etorri da...
80
00:05:38,280 --> 00:05:41,200
Oraindik aita onaren paperez
jantzita azaldu nahi izango didazu
81
00:05:41,280 --> 00:05:42,280
zure jokabidea?
82
00:05:42,360 --> 00:05:44,280
Eta horrek eraman nau
berriro BegoƱarekin
83
00:05:44,360 --> 00:05:46,080
maizago ikustera eta egotera.
84
00:05:46,560 --> 00:05:50,160
Tira, niri familia galdu izanaren
min bat sortu zait,
85
00:05:50,240 --> 00:05:51,240
eta hori da dena.
86
00:05:51,320 --> 00:05:53,880
Bai, eta familia min horrek
emazte ohia deseatzera
87
00:05:53,960 --> 00:05:55,920
eraman zaitu gero, gaixoa.
88
00:05:56,760 --> 00:05:59,800
Tira, ni ez nago beste emakume
batekin dituzunak ala ez dituzunak
89
00:05:59,880 --> 00:06:02,320
entzuteko, eta gainera
lanera joan beharra daukat.
90
00:06:03,840 --> 00:06:06,360
Zure buruan zerbait argitu
eta hitz egin nahi baduzu,
91
00:06:06,440 --> 00:06:08,000
arratsean egongo gara,
92
00:06:08,080 --> 00:06:11,400
baina erabakiak hartzeko
ez aitzaki-maitzakietan murgiltzeko.
93
00:06:11,480 --> 00:06:13,920
Beno, bazkaltzea elkarrekin,
94
00:06:14,000 --> 00:06:15,440
ez dakit, nahi baduzu...
95
00:06:15,520 --> 00:06:17,440
Ez egin horrelako esfortzurik,
Martin.
96
00:06:17,720 --> 00:06:20,400
Ondoegi ezagutzen zaitut
zure borondate itxura
97
00:06:20,480 --> 00:06:23,080
eta zure gogoa bat
noiz ez datozen jakiteko.
98
00:06:30,680 --> 00:06:33,080
Hiru egun, hiru agertu gabe!
99
00:06:33,360 --> 00:06:36,000
Bi besterik ez dira,
gaur hasten da hirugarrena.
100
00:06:36,080 --> 00:06:38,840
Hiru eta kito,
ez hasi hemen kontuak nahasten.
101
00:06:38,920 --> 00:06:41,040
Zu nahikoa zara kontuak nahasteko.
102
00:06:41,120 --> 00:06:43,120
Baina nola bururatu zaizue
103
00:06:43,200 --> 00:06:45,840
Amaiak halakorik egingo lukeenik
abisatu gabe?
104
00:06:45,920 --> 00:06:50,400
Hori esaiozu, hemen ni naiz Amaiaren
alde ateratzen den saltseroa.
105
00:06:50,800 --> 00:06:53,120
Baina Amaiak inoiz
egin al du halakorik?
106
00:06:54,400 --> 00:06:56,280
Egin al du inoiz? Baina...
107
00:06:56,840 --> 00:06:58,800
Nolako gibela daukazue
108
00:06:59,080 --> 00:07:02,200
beragatik gaizki esaka jarduteko,
109
00:07:02,440 --> 00:07:06,560
zer gertatu zaion jakiteko
ipurdirik mugitu ere egin gabe?
110
00:07:06,640 --> 00:07:08,680
Hori esaten dut nik!
Hori esaten dut.
111
00:07:08,880 --> 00:07:11,040
Baina
etxetik pasatuko zinateke behintzat
112
00:07:11,120 --> 00:07:13,080
ia zer gertatu zaion ikusteko.
113
00:07:13,160 --> 00:07:15,760
Beno, gu telefonoz jarduten
egon gara,
114
00:07:15,840 --> 00:07:17,480
baina ez zuen inork erantzuten.
115
00:07:18,800 --> 00:07:23,160
Olagarrorik gogorrenak baino
astindu gehiago mereziko zenukete.
116
00:07:23,240 --> 00:07:24,640
Me cago en sos!
117
00:07:24,720 --> 00:07:27,440
Honentzat nobio moduko horrekin
ibiliko da zikinkeria...
118
00:07:27,520 --> 00:07:30,400
beno ez dakit zertan.
Hori da honen beldur bakarra.
119
00:07:31,480 --> 00:07:35,200
Zuri ez lizuke axola izan behar
haiek zertan dabiltzan,
120
00:07:35,280 --> 00:07:37,600
zure iloba ondo ote dagoen baino.
121
00:07:38,240 --> 00:07:42,120
Horrela dio honek, hor ibiliko da,
bere zingulu-trangulu horrekin.
122
00:07:43,680 --> 00:07:46,040
Amaiaren nobioa
ez da zingulu-trangulu bat.
123
00:07:46,120 --> 00:07:47,480
Aski jatorra da mutila.
124
00:07:47,560 --> 00:07:49,600
Noski, esaiozu zer pentsatzen duzun,
125
00:07:49,680 --> 00:07:52,920
ez omen dago kojo zuzenik
eta San Inazio zer zen ba?
126
00:07:53,000 --> 00:07:55,120
Joxe Mari, nahikoa dugu, e?
127
00:07:55,200 --> 00:07:57,600
Beno,
zuek nahi duzuena egingo duzue, bai,
128
00:07:57,680 --> 00:08:00,120
nik esan gabe
hala egingo duzue eta.
129
00:08:00,200 --> 00:08:03,840
Baina ni Amaiaren etxera noa
oraintxe bertan.
130
00:08:03,920 --> 00:08:05,880
Bai, hori izango duzu hoberena.
131
00:08:06,200 --> 00:08:09,040
Eta zuk ez duzu ba
asmo hori izango, ezta?
132
00:08:10,120 --> 00:08:11,840
Ni falta naizen egunean hemen
133
00:08:11,920 --> 00:08:14,840
inork ez du atzamarrik ere mugituko,
seguru!
134
00:08:16,560 --> 00:08:17,960
Asteburu osoan agertu ez
135
00:08:18,040 --> 00:08:20,600
eta zu horrela hemen lasai-lasai
fotokopiak ordenatzen?
136
00:08:20,680 --> 00:08:23,120
Lasai ez,
baina zer arraio nahi duzu egitea?
137
00:08:23,200 --> 00:08:25,760
-Ba Ertzaintzari deitu edo norbaiti.
-Ertzaintzari?
138
00:08:26,240 --> 00:08:27,760
Seguru atxilotuta dagoela.
139
00:08:27,840 --> 00:08:29,640
Ba arrazoi gehiago oraindik
deitzeko.
140
00:08:29,720 --> 00:08:31,360
Baina zer nahi duzu esatea etxean?
141
00:08:31,440 --> 00:08:33,560
Ez da gurasoak
mamutzar batzuk bazenitu ere.
142
00:08:33,640 --> 00:08:36,800
Nik uste nuen berehala utziko zutela
libre, zerbait asmatuko zuela,
143
00:08:36,880 --> 00:08:38,720
eta jadanik hirugarren eguna da.
144
00:08:39,000 --> 00:08:40,560
Horrela ez dago segitzerik.
145
00:08:41,720 --> 00:08:42,960
Zerbait egin beharra dago.
146
00:08:43,040 --> 00:08:45,880
Nahi baduzu lagunduko dizut,
baina zerbait egin beharra dago.
147
00:08:45,960 --> 00:08:46,960
Baina zer?
148
00:08:47,400 --> 00:08:49,120
Katxeoak ez du dudarik uzten,
149
00:08:49,200 --> 00:08:51,240
Amaiaren etxean
ertzainak izan ziren, ezta?
150
00:08:51,320 --> 00:08:52,320
Bai.
151
00:08:53,120 --> 00:08:55,640
Nik horrenbeste egingo nuke
nire lehengusu batengatik.
152
00:08:55,720 --> 00:08:58,120
Egin? Horixe egingo nukeela
nik Amaiarengatik.
153
00:08:58,200 --> 00:09:00,960
Baina bi egun eman ditut
zer egin erabaki ezinik
154
00:09:01,040 --> 00:09:03,160
-zerbait egin beharrean.
-Tira, mutil,
155
00:09:03,640 --> 00:09:05,840
normala da Amaiari
aurpegia garbitu nahi izatea
156
00:09:05,920 --> 00:09:09,120
-gurasoen aurrean. Bihozbera zara.
-Eskerrik asko.
157
00:09:09,560 --> 00:09:11,280
Gainera, berak ere berdina egin zuen
158
00:09:11,360 --> 00:09:13,040
zu bere etxean
egon zinen bitartean.
159
00:09:13,280 --> 00:09:14,520
Baino zertan den,
160
00:09:14,600 --> 00:09:16,520
hori gutxienez jakin behar zenuke,
Xabier.
161
00:09:16,600 --> 00:09:17,600
Arrazoi duzu.
162
00:09:17,680 --> 00:09:20,160
Etxean ez baldin badago,
txapel gorriei deituko diet.
163
00:09:20,240 --> 00:09:22,280
A, jaso itzazu nire apunteak,
mesedez.
164
00:09:24,240 --> 00:09:25,920
Eta eskerrik asko.
165
00:09:33,360 --> 00:09:36,000
Jainkoarren, zer gertatu da hemen?
166
00:09:49,960 --> 00:09:51,480
Amaia!
167
00:09:51,560 --> 00:09:53,440
Ainhoa!
168
00:09:57,240 --> 00:09:58,960
Ezer ez, ezta arrastorik ere.
169
00:09:59,040 --> 00:10:00,920
Inork ez du telefonorik hartzen.
170
00:10:01,000 --> 00:10:03,960
Eta? Hemen egon zarete,
ezer egin edo inora mugitu gabe.
171
00:10:04,040 --> 00:10:07,680
-Eta orain aitona bidali duzue?
-Ez dakit, zu ere hemen zinen ba.
172
00:10:08,760 --> 00:10:11,480
Hala ez al zara konturatu
zure lehengusina falta zela?
173
00:10:11,800 --> 00:10:13,680
Itsu zaude tabernako gorabehetarak?
174
00:10:13,760 --> 00:10:16,440
Aizu, hemen astelehena
mundu guztiarentzat da, e?
175
00:10:16,520 --> 00:10:19,760
Akaso Amaiak ez du besterik izango,
asteburu gogorra, eta...
176
00:10:19,840 --> 00:10:21,880
Astelehena? Ibili zara oraindik...
177
00:10:22,720 --> 00:10:24,680
Denbora gutxian majo aldatu zara,
txikito.
178
00:10:24,760 --> 00:10:26,960
Beno, badaezpada ere,
Ertzaintzara deituko dut.
179
00:10:27,040 --> 00:10:28,680
Zakurren trankoen putza.
180
00:10:28,760 --> 00:10:32,800
Egin nahi duzuna, deitu ezazu,
ea zer dakiten.
181
00:10:34,160 --> 00:10:37,120
Orain Lasatarren izena...
182
00:10:38,280 --> 00:10:39,800
Nora zoaz?
183
00:10:40,080 --> 00:10:41,880
Zer, ez al dago telefonorik hemen,
ala?
184
00:10:41,960 --> 00:10:44,120
Bai, badago,
baina nahiago dut etxetik deitu.
185
00:10:44,520 --> 00:10:46,960
Dagoeneko herri honetan
Lasatarren kontua besterik
186
00:10:47,040 --> 00:10:48,720
ez da ibiliko jendearen esamesetan.
187
00:10:48,800 --> 00:10:51,640
Arrazoi duzu, bai, polizia...
Inork adituta ere.
188
00:10:55,040 --> 00:10:56,680
Aitona!
189
00:10:57,000 --> 00:10:59,240
Baina, aitona, erantzun!
190
00:10:59,720 --> 00:11:01,320
Aitona! Zer duzu?
191
00:11:14,720 --> 00:11:15,720
Aita,
192
00:11:16,720 --> 00:11:19,840
aitonari zerbait gertatu zaio,
bidali anbulantzia bat!
193
00:11:21,120 --> 00:11:22,800
Ez dakit, ez du erantzuten.
194
00:11:25,120 --> 00:11:27,240
Bai, bihotzekoak
emango zion berriro.
195
00:11:27,600 --> 00:11:30,400
Ama, utzi galderak
eta bidali anbulantzia!
196
00:11:30,920 --> 00:11:32,600
Hemen itxarongo dut.
197
00:11:32,680 --> 00:11:34,320
Bai, gero hitz egingo dugu.
198
00:11:35,400 --> 00:11:36,880
Baina bidali anbulantzia.
199
00:11:42,040 --> 00:11:45,680
Aitona, aitona,
ez zaitez hil, ez zaitez hil!
200
00:11:50,360 --> 00:11:51,840
-Bai.
-Gaizka.
201
00:11:52,520 --> 00:11:53,920
-Atxilotuta?
-Gaizka.
202
00:11:54,000 --> 00:11:55,320
Noiztik?
203
00:11:55,400 --> 00:11:58,600
A ver , baina esan diezadakezu
zein diren karguak?
204
00:11:59,760 --> 00:12:02,880
-Utzi ezazu hori, motel.
-Bai, berehala joango naiz.
205
00:12:02,960 --> 00:12:05,000
Ez, ordubete barru hor izango naiz.
206
00:12:05,080 --> 00:12:06,680
Bai, eskerrik asko.
207
00:12:06,760 --> 00:12:08,160
-Amaia atxilotuta.
-Gaizka.
208
00:12:08,240 --> 00:12:11,240
-Eta ba al dakizu zer kargu?
-Utzi ezazu orain Amaiarena.
209
00:12:12,320 --> 00:12:14,360
Aitonari atake bat eman dio.
210
00:12:14,800 --> 00:12:16,920
-Zer? Beste bat?
-Bai, beste bat.
211
00:12:17,360 --> 00:12:18,720
Baina zuk nola da kizu hori?
212
00:12:18,800 --> 00:12:21,680
-Beno, Xabierrek deitu duelako.
-Eta Xabier berarekin al dago?
213
00:12:21,760 --> 00:12:23,240
-Bai, bai, berarekin dago.
-Non?
214
00:12:23,320 --> 00:12:24,680
-Non daude?
-Amaiaren etxean.
215
00:12:24,760 --> 00:12:27,320
Amaiaren etxean,
baina Amaia atxilotuta dago, ordea.
216
00:12:27,400 --> 00:12:29,880
Ez! Banoa, honezkero
anbulantzian egongo da eta.
217
00:12:29,960 --> 00:12:32,840
Anbulantzia? Beno, horrenbeste
pentsatu duzue behintzat.
218
00:12:32,920 --> 00:12:35,320
Joder baino Amaia, eta ama?
Non da ama?
219
00:12:35,400 --> 00:12:38,880
Ama barruan da, arropa batzuk
prestatzen ospitalera joateko.
220
00:12:38,960 --> 00:12:41,200
Eta amaren enkargu bat
egin behar duzu gainera.
221
00:12:41,280 --> 00:12:43,720
Bai, Hortentsiari deitu
eta hona etortzeko esan.
222
00:12:44,200 --> 00:12:45,960
Hortentsiari.
223
00:12:46,520 --> 00:12:50,400
Joder, ezer gehiago
ezin lekiguke gerta behintzat.
224
00:12:58,600 --> 00:13:00,200
-Ei, Xabier!
-Kaixo, Iker.
225
00:13:00,280 --> 00:13:02,720
Ui, ui, ui, badugu endreduren bat.
226
00:13:02,920 --> 00:13:05,880
Ez zintudan erretzen ikusten
analisien nahaste hartatik.
227
00:13:06,440 --> 00:13:08,200
Bota, bota,
zer du zure lehengusinak?
228
00:13:08,280 --> 00:13:10,640
Lehengusinak? A, Amaiak.
Ez, ez da hori.
229
00:13:10,720 --> 00:13:12,480
Nola ez dela hori?
Ez al zara ba joan?
230
00:13:12,560 --> 00:13:15,360
-Aitonak bihotzekoa izan du.
-Zuen aitona Gregoriok?
231
00:13:15,920 --> 00:13:17,680
Bai, aspaldi,
baina hori esan zenidan.
232
00:13:17,760 --> 00:13:20,440
Hura huskeria izan go zen.
Beste bat, okerragoa.
233
00:13:20,520 --> 00:13:22,120
Beste bat okerragoa? Non, nola?
234
00:13:22,200 --> 00:13:24,400
Bueno, badakizu Amaiaren etxera
joan naizela.
235
00:13:24,480 --> 00:13:27,080
-Bai.
-Ba den-dena hankaz gora zegoen,
236
00:13:27,160 --> 00:13:29,800
dena miatu dute,
baina hori gutxienekoa da.
237
00:13:29,880 --> 00:13:32,560
Noski, noski,
eta han aurkitu duzu aitona.
238
00:13:32,800 --> 00:13:35,080
Bai, hantxe zegoen lurrean zerraldo.
239
00:13:35,320 --> 00:13:37,920
Anbulantzia batek oraintxe bertan
eraman du ospitalera.
240
00:13:38,000 --> 00:13:40,200
Zerraldo?
Zer esan nahi duzu zerraldorekin?
241
00:13:40,280 --> 00:13:43,120
-Ez zen ba hilik egongo?
-Ez, arestian ez behintzat.
242
00:13:44,600 --> 00:13:46,880
Lasai hartu, mutil,
batetik atera baldin bazen,
243
00:13:46,960 --> 00:13:48,360
honetatik ere aterako da.
244
00:13:48,440 --> 00:13:50,280
Zuen aitona Gregorio
gizon gogorra da.
245
00:13:50,360 --> 00:13:53,400
-Gogorra? A, bai, aitona.
-Eskerrak joan zaren.
246
00:13:54,480 --> 00:13:55,480
Eta Amaia?
247
00:13:55,560 --> 00:13:57,280
Horixe pentsatzen ari nintzen orain.
248
00:13:57,360 --> 00:13:59,800
Aitonaren
asunto guzti honekin ahaztu zait,
249
00:13:59,880 --> 00:14:01,360
baina orain berriro...
250
00:14:01,440 --> 00:14:03,880
Tira, mutil, aitonarena dagoeneko
ez da zure kontua.
251
00:14:03,960 --> 00:14:06,800
-Eta zer egingo dut?
-Zure lehengusinarekin? Ba ez dakit.
252
00:14:07,320 --> 00:14:09,160
Ertzaintzara joan,
telefonoz deitu...
253
00:14:09,240 --> 00:14:11,080
-Deitu?
-Beno...
254
00:14:12,760 --> 00:14:16,120
-Ez, joango naiz, lagunduko didazu?
-Benga, goazen.
255
00:14:18,360 --> 00:14:22,920
-Maruxa, hor al zaude?
-Bai, bai! Pasa, Hortentsi!
256
00:14:23,000 --> 00:14:26,360
Lasterka etorri naiz,
deitu bezain pronto.
257
00:14:26,880 --> 00:14:28,880
Zer esan dit zure semeak
telefonoz?
258
00:14:30,000 --> 00:14:31,680
Ia akabatu nau sustoak.
259
00:14:31,760 --> 00:14:33,720
Gregoriori
atake batek eman ote dion.
260
00:14:33,800 --> 00:14:36,920
-Bai, bai, atake bat eman dio.
-Deskuidatzen banaiz niri ere.
261
00:14:37,000 --> 00:14:38,480
Ez nago trote hauetarako.
262
00:14:38,560 --> 00:14:40,280
Orain ezin dizut
ezertxo ere kontatu.
263
00:14:40,360 --> 00:14:42,720
-Baina nola izan da?
-Ez dago astirik.
264
00:14:42,800 --> 00:14:45,200
Esan dizut,
orain korrika ospitalera noa.
265
00:14:45,280 --> 00:14:47,520
Hau da hau presa daukaguna
guztiok ere.
266
00:14:47,600 --> 00:14:50,320
Bost minutu bederen bazenituzke
niri zerbait kontatzeko...
267
00:14:50,400 --> 00:14:52,520
Hortentsi ,
ez daukat ezta bost minuturik ere.
268
00:14:52,600 --> 00:14:53,600
Ederra zara.
269
00:14:53,680 --> 00:14:56,080
Orduan zertarako etorri naiz
arnasa galdu beharrean
270
00:14:56,160 --> 00:14:57,520
zu alde egin behar baduzu?
271
00:14:57,600 --> 00:14:59,800
Ba ez dut astirik,
baina entzun ondo Hortentsi.
272
00:14:59,880 --> 00:15:01,200
Nik entzun entzuten dizut,
273
00:15:01,280 --> 00:15:03,960
baina zuk jakingo duzu
zertan zabiltzan.
274
00:15:04,160 --> 00:15:07,080
Ez zitzaizun ba burua...
horrelakoetan...
275
00:15:07,160 --> 00:15:09,040
Ai, Hortentsi, ni oso ondo nago!
276
00:15:09,120 --> 00:15:11,760
Baina mesede bat eskatu behar dizut.
277
00:15:11,840 --> 00:15:13,440
Nire esku baldin bada.
278
00:15:13,520 --> 00:15:15,160
Bai horixe, noski ba zure esku...
279
00:15:15,240 --> 00:15:17,640
Horixe da hain zuzen ere
eskatu nahi nizuna.
280
00:15:17,720 --> 00:15:19,400
-Zure eskua.
-Nire eskua?
281
00:15:19,480 --> 00:15:21,280
Bai, nire familia gobernatzeko,
282
00:15:21,360 --> 00:15:23,720
ni ospitalean aitarekin
nagoen bitartean.
283
00:15:24,920 --> 00:15:26,480
Erantzukizun handia da.
284
00:15:26,560 --> 00:15:29,080
Bai,
baina nik zugan dut konfiantza osoa.
285
00:15:29,960 --> 00:15:33,960
Beno, etxea zaintzea baldin bada,
konforme.
286
00:15:34,640 --> 00:15:38,000
Hiru gizonezko, galtzontzilloak,
287
00:15:38,080 --> 00:15:41,040
oheak egin, pixak garbitu...
288
00:15:41,120 --> 00:15:42,920
Baina Hortentsi...
289
00:15:43,480 --> 00:15:45,960
Nire familiakoak balira bezala
zainduko ditut.
290
00:15:46,040 --> 00:15:48,400
Ai, ba benetan eskertzen dizut.
291
00:15:50,360 --> 00:15:54,200
Gaurtik hartu behar al dut kargua?
Hemen gelditu behar al dut?
292
00:15:54,280 --> 00:15:56,640
-Kargua?
-Etxearena esan nahi dut.
293
00:15:56,720 --> 00:16:00,480
A, ez, ez. Gainera
gaur jendea aztoratuegi ibiliko da.
294
00:16:00,800 --> 00:16:03,360
Ez daukazu zertan egun guztia
hemen pasatu beharrik.
295
00:16:03,880 --> 00:16:06,800
Egun guztia eta bihar izan ezkero...
296
00:16:07,760 --> 00:16:09,920
-gaua ere.
-Baina Hortentsi...
297
00:16:10,000 --> 00:16:12,720
Kandela gorriak piztu
eta Santa Ritari errezoa.
298
00:16:13,240 --> 00:16:16,520
Bai, guztiaren premia izango du.
299
00:16:16,600 --> 00:16:20,120
Beno, utz ditzagun orain
errezoak eta kandela gorriak.
300
00:16:20,200 --> 00:16:23,120
Eta lasai,
utzi etxe hau nire kontura.
301
00:16:23,400 --> 00:16:25,160
Bai. Ai...
302
00:16:25,560 --> 00:16:29,080
Aizu, eta telefonoz esan didan
beste hori, zer gertatzen da?
303
00:16:30,080 --> 00:16:33,160
Hori Gaizkak esango dizu,
berak daki dena eta.
304
00:16:33,720 --> 00:16:36,160
Beno, Hortentsi , banoa.
305
00:16:36,240 --> 00:16:37,760
Agur!
306
00:16:40,320 --> 00:16:42,400
Familiaren buru egin behar badut,
307
00:16:42,720 --> 00:16:46,160
jakinaren gainean jarri beharko
naute ba zer gertatzen den.
308
00:16:47,120 --> 00:16:48,520
Onar ezazu horrela dela.
309
00:16:48,600 --> 00:16:51,000
Onar ezazu, gutxienez,
nik esaten dudana ez bada,
310
00:16:51,080 --> 00:16:52,880
oso antzeko zerbait
gertatzen zaizula.
311
00:16:52,960 --> 00:16:54,240
Onartu, onartu...
312
00:16:54,320 --> 00:16:57,160
Zure sentimenduekin
zuk jakingo duzu zer egiten duzun.
313
00:16:57,720 --> 00:17:00,600
Baina horretarainoko zintzotasuna,
behintzat, zor didazu.
314
00:17:00,680 --> 00:17:02,160
Ez dizut ukatu halakorik.
315
00:17:02,560 --> 00:17:04,840
Azken finean,
hemen ari gara hizketan, ezta?
316
00:17:05,840 --> 00:17:08,960
Aitortu dizut, ba sentimendu
nahasiak bizi ditudala.
317
00:17:09,480 --> 00:17:12,960
Nahasiak? Hala niri
garbi azaltzen ausartzen ez zarenak?
318
00:17:13,040 --> 00:17:15,320
Tira, Pilar,
badakit asko eskatzea dela,
319
00:17:15,400 --> 00:17:18,440
baino denbora pixka bat behar dut,
besterik ez, burua argitzeko.
320
00:17:18,520 --> 00:17:19,760
Ez nazazu estutu orain .
321
00:17:19,840 --> 00:17:23,440
-Estutu? Nik estutzen zaitut?
-Beno, ulertzen duzu, Pilar.
322
00:17:23,720 --> 00:17:25,200
Ez da erraza.
323
00:17:25,480 --> 00:17:27,080
Beno, esan nahi dut, zera,
324
00:17:27,160 --> 00:17:29,440
ba zuk pazientzia pixka bat
edukitzeko nirekin.
325
00:17:29,520 --> 00:17:30,920
Bukatuko duzu halako batean?
326
00:17:31,000 --> 00:17:33,400
Eta agian ez duela iraungo
nahasmen honek
327
00:17:33,480 --> 00:17:36,080
eta gauzak...
328
00:17:36,160 --> 00:17:38,160
lehenera itzuli litezkeela.
329
00:17:38,320 --> 00:17:41,080
Eta? Zenbat denbora da
pazientzia pixka bat?
330
00:17:41,440 --> 00:17:44,360
Egun bat, astebete,
pare bat hilabete, bizi osoa?
331
00:17:44,440 --> 00:17:46,880
-Pilar...
-Baina orain artekoaz gainera,
332
00:17:46,960 --> 00:17:50,280
zenbat iraun behar du
nire pazientziak zu estutu gabe?
333
00:17:50,680 --> 00:17:53,200
Badakit gehiegi eskatzea dela,
baina...
334
00:17:54,480 --> 00:17:56,720
Nik, berriz,
gauza bakar bat eskatzen dizut,
335
00:17:57,080 --> 00:17:58,680
erabaki bat hartzeko.
336
00:17:59,400 --> 00:18:00,720
Zuk esango duzu.
337
00:18:00,800 --> 00:18:03,600
Begira, nahi duzuna,
baina hautapen bat egin behar duzu.
338
00:18:03,680 --> 00:18:06,080
-Bide bat hartu eta bestea utzi.
-Nik ezin dut.
339
00:18:06,160 --> 00:18:08,560
-Erabaki bat, Martin!
-Erabaki bat, erabaki bat...
340
00:18:08,640 --> 00:18:10,120
Bai, erabaki bat.
341
00:18:10,200 --> 00:18:13,960
Eta erabakitzen duzun bitartean,
askatasun osoz jokatu.
342
00:18:14,120 --> 00:18:15,120
E?
343
00:18:15,200 --> 00:18:18,200
Bai, ez da komeni
gauzak usteltzen uztea.
344
00:18:18,280 --> 00:18:20,400
Ikusten, Pilar?
Hori da nik esaten dudana...
345
00:18:20,480 --> 00:18:21,720
Eta bitarte horretan,
346
00:18:22,200 --> 00:18:24,400
elkarrengandik aparte
bizi behar dugu.
347
00:18:24,640 --> 00:18:25,640
Aparte bizi?
348
00:18:25,720 --> 00:18:28,400
Gauzak konpontzen diren bitartean
bai.
349
00:18:29,240 --> 00:18:32,480
Joan
eta zure semearekikoak konpondu.
350
00:18:33,280 --> 00:18:34,760
Konpondu ere BegoƱarekikoa.
351
00:18:34,840 --> 00:18:37,640
-Eta konpondu zure buruarekin...
-Beno, Pilar, zaude, zaude.
352
00:18:37,720 --> 00:18:40,040
Eta bitartean ni ez hondatzen
zure konponketekin.
353
00:18:40,120 --> 00:18:41,400
Ez hasi konponketekin.
354
00:18:41,480 --> 00:18:43,400
Nahi duzun edo behar duzun
denbora hartu.
355
00:18:43,480 --> 00:18:46,560
Niregatik lasai,
baina nik ere nirea badut.
356
00:18:47,280 --> 00:18:50,000
Eta ezin dut
bizi osoa pasa zure zain.
357
00:18:50,080 --> 00:18:52,440
Zain, zain,
baina hementxe ez al naukazu ba?
358
00:18:52,520 --> 00:18:54,000
Horrexegatik.
359
00:18:55,640 --> 00:18:58,440
Erabakitzen duzun bitartean
ez dugu elkarrekin bizi behar.
360
00:19:02,360 --> 00:19:06,040
Hala nahi baduzu,
ez dago gehiago zer esanik.
361
00:19:07,680 --> 00:19:09,520
Bihar bertan joago naiz etxetik.
362
00:19:10,720 --> 00:19:12,760
Bai, hala nahi dut.