1
00:00:10,480 --> 00:00:12,800
"Ez da giro Goenkalen,
2
00:00:14,160 --> 00:00:17,200
Lasa anaiak liskarturik daude.
3
00:00:18,680 --> 00:00:22,120
Goenkalek oilategia dirudi
4
00:00:22,200 --> 00:00:26,920
eta Lasa anaiak
elkarri mokoka bizi dira.
5
00:00:28,240 --> 00:00:32,400
Egunetik egunera Lasatarren itzalera
6
00:00:32,480 --> 00:00:35,000
hemen bilduko gera
7
00:00:35,680 --> 00:00:39,800
bi oilar harroen legera.
8
00:00:43,560 --> 00:00:46,160
Ziriak ziri Goenkalen
9
00:00:46,840 --> 00:00:50,880
adarjotze benetan mundialak.
10
00:00:52,200 --> 00:00:55,360
Goenkalen, masiaketa da lege
11
00:00:55,440 --> 00:01:00,040
eta Lasa anaiak
matraka eta ziri dabiltza.
12
00:01:01,760 --> 00:01:05,840
Egunetik egunera
Lasatarren itzalera,
13
00:01:06,600 --> 00:01:11,360
hemen bilduko gera
bi oilar zaputzen legera".
14
00:01:47,640 --> 00:01:50,400
Begoña? Maitea, zer moduz?
15
00:01:50,960 --> 00:01:52,600
Ni naiz, Marti.
16
00:01:55,000 --> 00:01:58,280
Zer moduz dabil nire lilipoxa, e?
17
00:01:59,400 --> 00:02:02,360
Erdi lo? Ai, barkatu, barkatu.
18
00:02:03,120 --> 00:02:05,560
Horixe, hor gau erdia izango da
19
00:02:05,640 --> 00:02:07,760
eta oheratuta egingo zinen
honezkero.
20
00:02:08,360 --> 00:02:11,920
Ai, barkatu, ezin nuen lorik egin,
21
00:02:12,000 --> 00:02:16,240
eta joan zarenetik ez duzu deitu,
kezkaturik nengoen.
22
00:02:18,640 --> 00:02:20,760
Beno, beno, horrek lasaitzen nau.
23
00:02:22,080 --> 00:02:24,960
Baina nahiago nuke
nire ondoan bazina.
24
00:02:26,880 --> 00:02:28,840
Oso zaila egiten zait zu gabe.
25
00:02:30,520 --> 00:02:33,880
E, Bego, zer moduz dago Karlos?
26
00:02:34,160 --> 00:02:35,960
Nola aurkitu duzu, e?
27
00:02:37,520 --> 00:02:39,760
Ba al dakizu
nondik deitzen ari naizen?
28
00:02:40,240 --> 00:02:41,240
Etxetik.
29
00:02:42,600 --> 00:02:47,160
Ez, ez, gaizki ulertu duzu, etxetik,
gu bion etxetik, bai.
30
00:02:47,840 --> 00:02:50,160
Hona etorri naiz, bai,
gauzak argitu bitartean.
31
00:02:52,120 --> 00:02:54,360
Jakingo bazenu zer bakarrik
sentitzen naizen,
32
00:02:54,640 --> 00:02:56,760
zu itzultzeko irrikaz nago.
33
00:02:58,520 --> 00:03:00,880
Begoña, maite zaitut.
34
00:03:02,320 --> 00:03:04,760
Beno, laster arte.
35
00:03:05,840 --> 00:03:07,720
Aio, aio, maitea.
36
00:03:20,280 --> 00:03:22,720
-Egun on, Mertxe.
-Martin hemen al da?
37
00:03:23,200 --> 00:03:25,960
Ez, ez da oraindik etorri,
eta ez dut uste ordu erdi barru
38
00:03:26,040 --> 00:03:28,680
-baino lehen etorriko denik.
-Izan ere goizegi da, bai.
39
00:03:28,760 --> 00:03:30,960
Eta Martin
hain goiz irten da etxetik, ala?
40
00:03:31,240 --> 00:03:32,240
Ez dakit.
41
00:03:32,320 --> 00:03:35,320
Baina zu etxetik irten zarenean
bera ez zegoen etxean, ala?
42
00:03:36,000 --> 00:03:38,680
Martin eta biok ez gaude...
43
00:03:39,160 --> 00:03:40,680
-ez gaude etxe berean.
-Zer?
44
00:03:41,400 --> 00:03:42,400
Ondo entzun duzu,
45
00:03:42,480 --> 00:03:46,160
denboraldi batez elkarrengandik
bereiztea erabaki dugu.
46
00:03:46,520 --> 00:03:50,080
Guk ikusi behar ditugu ikustekoak,
hau familia.
47
00:03:51,640 --> 00:03:53,520
Barkatu, Pilar, ez kasurik egin.
48
00:03:53,720 --> 00:03:56,480
Baina, Pilar,
49
00:03:57,240 --> 00:03:58,680
zera...
50
00:03:58,760 --> 00:04:01,040
Tira,
bota ezazu buruan dabilkizun hori.
51
00:04:01,120 --> 00:04:02,880
Nolatan bereizte kontu hori?
52
00:04:04,480 --> 00:04:06,960
Martinek ez omen ditu gauzak
garbi ikusten,
53
00:04:07,400 --> 00:04:10,400
Begoñarenganako gogoa piztu
edo auskalo zer,
54
00:04:10,880 --> 00:04:13,280
eta ez dauka argi gu bion artekoa.
55
00:04:14,040 --> 00:04:16,000
Berak erabaki beharko du zer egin.
56
00:04:16,080 --> 00:04:18,120
-Gogorra.
-Ez da erreza, ez.
57
00:04:18,760 --> 00:04:20,720
Lasatarrekin
argi ibili behar da, Pilar.
58
00:04:20,800 --> 00:04:23,200
Azala dute,
ondo ezagutzen dut kasta.
59
00:04:23,280 --> 00:04:25,040
-A, bai?
-Jakingo bazenu.
60
00:04:25,320 --> 00:04:28,920
Bere bihotzeko kuttuna zarela
sinisten hasten zarenean, zast!
61
00:04:29,000 --> 00:04:30,880
Urratu bat egiten dizute
hemen erdian,
62
00:04:30,960 --> 00:04:32,480
ezpatarik zorrotzenarekin.
63
00:04:32,720 --> 00:04:36,120
-Ui, asko sufritutakoa zara, beraz.
-Cuanto!
64
00:04:37,120 --> 00:04:39,360
-Baina ba al zoaz?
-Beharko.
65
00:04:39,800 --> 00:04:43,000
Esaiozu Martini
arratsean hemendik pasako naizela.
66
00:04:43,400 --> 00:04:45,680
-Eta lasai geratuko zara gainera.
-Zergatik ez?
67
00:04:45,760 --> 00:04:46,960
Hori tenplea.
68
00:04:47,040 --> 00:04:49,920
Beno, esango al diozu ixteko orduan
agertuko naizela, ala ez?
69
00:04:50,000 --> 00:04:51,600
Bai, barkatu, Pilar, nire kontu.
70
00:04:51,680 --> 00:04:54,160
Atetik sartzen ikusi bezain laster
esango diot.
71
00:04:54,240 --> 00:04:56,680
Baina hori besterik ez esan,
ezagutzen zaitut.
72
00:04:56,760 --> 00:04:58,520
Eta zer gehiago esan behar diot ba?
73
00:04:58,600 --> 00:05:01,240
Kapaz ikusten zaitut
Martini kontuak eskatzen hasteko.
74
00:05:01,320 --> 00:05:02,840
Ba merezi bai.
75
00:05:04,200 --> 00:05:07,400
Pilar gaixoa,
sufritu izan behar duena.
76
00:05:07,960 --> 00:05:11,360
Eta orain... Hau mundu aldrebesa.
77
00:05:14,800 --> 00:05:15,800
Bai?
78
00:05:16,320 --> 00:05:18,160
-Kaixo.
-Egun on, Ane.
79
00:05:18,720 --> 00:05:21,280
-Ai, egun on, aitaxo.
-Zer?
80
00:05:22,280 --> 00:05:24,280
-Zer moduz lo egin duzu?
-Primeran.
81
00:05:24,360 --> 00:05:26,840
-Ai...
-Baina zuk ez dakit ba.
82
00:05:26,920 --> 00:05:28,440
Begizuloak dauzkazu.
83
00:05:28,520 --> 00:05:30,440
Bai, bai,
ez dut oso ondo lo egin, ez.
84
00:05:30,960 --> 00:05:33,360
Nork esan, nirea ere badela etxea.
85
00:05:33,800 --> 00:05:36,760
Dena da hemen zurea,
zuk hala nahi izatea, nahikoa.
86
00:05:36,840 --> 00:05:39,920
Badakit, bai, eta eskertzen dizut
zuk nirekin duzun jarrera hori.
87
00:05:40,480 --> 00:05:44,520
Ai, ez dakit, galdutzat jotzen nuen
dena, eta bat batean,
88
00:05:45,600 --> 00:05:48,560
kostatuko zaizu ni baino
gizon zoriontsuagoa aurkitzea.
89
00:05:48,640 --> 00:05:51,520
Ez zara bakarra.
Torikoldo pikutara bidali ondoren.
90
00:05:51,600 --> 00:05:54,360
Harekikoak egin,
eta aita berreskuratu,
91
00:05:54,440 --> 00:05:57,280
-ez da truke makala izan.
-Ez zabiltza Koldorekin?
92
00:05:57,360 --> 00:05:58,360
Ez.
93
00:05:58,880 --> 00:06:01,640
Baina nik uste nuen
oso harreman ona zela zuena.
94
00:06:02,000 --> 00:06:04,200
Laster-laster aldarera ere.
95
00:06:04,680 --> 00:06:06,760
Bai, nik ere hala uste nuen,
baina hala ere,
96
00:06:06,840 --> 00:06:08,840
gauzak bestela suertatu dira.
97
00:06:09,240 --> 00:06:11,080
Baina utzi dezagun hori alde batera.
98
00:06:11,160 --> 00:06:13,000
Niri interesatzen zaidana
zuen biona da.
99
00:06:13,080 --> 00:06:16,840
Gurasoak berriro elkarrekin
ikustearren, aita eta ama.
100
00:06:16,920 --> 00:06:19,240
Zure amarekin hitz egin dut
lehenago telefonoz.
101
00:06:19,320 --> 00:06:22,520
-Eta? Ez da ba gaizki egongo.
-Ez, bera ondo dago.
102
00:06:23,280 --> 00:06:25,600
-Karlosek kezkatzen nau.
-Zer esan dizu?
103
00:06:25,680 --> 00:06:27,600
Egia esan, ezer ez.
104
00:06:27,680 --> 00:06:30,120
Berarekin hitz egin dudanean
ez dut ezer somatu,
105
00:06:30,200 --> 00:06:32,680
baina gero pentsatzen jarri naiz
eta ez dakit...
106
00:06:32,760 --> 00:06:35,240
Aita, ez badizu ezer esan
ez da ezer gertatzen.
107
00:06:35,320 --> 00:06:38,880
Baino Karlosi buruz
galdera egin diodanean,
108
00:06:39,360 --> 00:06:40,960
ez dit garbi erantzun.
109
00:06:41,280 --> 00:06:44,960
Gaia saihestu nahian zebilen,
zerbait gertatzen zaio Karlosi,
110
00:06:45,320 --> 00:06:46,800
eta ez da batere ona.
111
00:06:46,880 --> 00:06:49,400
Ez, ez da ona,
baina ez da hainbesterako.
112
00:06:49,600 --> 00:06:51,160
Dena konponbidea dauka.
113
00:06:51,880 --> 00:06:54,160
Nola? Zu zerbait badakizu, ala?
114
00:06:54,240 --> 00:06:57,080
Bai, badakit, eta hauxe da.
115
00:06:57,160 --> 00:06:59,400
-Karlosek Mertxe haurdun utzi du.
-Zer?
116
00:06:59,480 --> 00:07:01,880
Eta zezenari adarretatik
oratu beharrean,
117
00:07:01,960 --> 00:07:04,280
izutu eta ospa egin du,
hori besterik ez da.
118
00:07:04,360 --> 00:07:06,680
Beno, beno, ez da posible,
zer esaten ari zara?
119
00:07:06,760 --> 00:07:09,400
Ni aitondu?
Tira, tira, ez da posible.
120
00:07:09,880 --> 00:07:12,200
Eta horregatik
Karlosek alde egin du hemendik?
121
00:07:12,280 --> 00:07:13,640
Bai, ama jakinean dago.
122
00:07:13,720 --> 00:07:16,400
Nik esan
nion orain dela pare bat egun.
123
00:07:16,480 --> 00:07:19,080
Eta ez zuen gaizki hartu.
Egia esan...
124
00:07:19,160 --> 00:07:22,440
Beno, beno, ez du ezer ulertzen.
Begoñak bazekien orduan?
125
00:07:23,560 --> 00:07:27,360
Ez, baina nik uste dut beste zerbait
serio dabilela hor.
126
00:07:28,040 --> 00:07:29,520
Larriago den zerbait.
127
00:07:31,080 --> 00:07:33,520
-Tira, aita, mesedez.
-Tira?
128
00:07:46,680 --> 00:07:49,480
-Joxe Mari! Joxe Mari!
129
00:07:49,760 --> 00:07:51,600
Zertarako egiten duzu garrasi,
emakumea?
130
00:07:51,680 --> 00:07:53,520
Ez al duzu ikusten
hemen bertan nagoela?
131
00:07:53,600 --> 00:07:56,200
Orain ulertzen ditut Maria Luisaren
kexak eta negarrak,
132
00:07:56,280 --> 00:08:00,400
ez da gutxiagorako, ez horixe.
Taberna, jatetxea, etxea...
133
00:08:01,280 --> 00:08:04,320
Etxeko andre finenak ere
ezingo luke guzti hau jasan.
134
00:08:04,400 --> 00:08:07,280
Eskerrak ez naizen ezkondu,
eskerrak Jaungoikoari!
135
00:08:07,600 --> 00:08:09,240
Ezkondu zurekin?
136
00:08:09,320 --> 00:08:12,320
Ez da amaren semerik jaio
zu aguantatuko zaituenik.
137
00:08:12,520 --> 00:08:13,520
Zer diozu?
138
00:08:13,600 --> 00:08:16,720
Ezer ez, nire barrurako ari nintzen.
Badakizu, nire kezkak.
139
00:08:16,960 --> 00:08:19,240
Maria Luisa joan,
eta Mari mutur etorri.
140
00:08:19,440 --> 00:08:22,080
Ondotxo irabazia du zerua
Joxe Mari dagoeneko,
141
00:08:22,160 --> 00:08:25,120
-ondotxo irabazia.
-Sekulako erosketa ona egin dut.
142
00:08:25,200 --> 00:08:27,640
Bai, ikusten dut, ardoa eta dena.
143
00:08:28,120 --> 00:08:31,400
A, eta ni hemen nagoen bitartean,
lehenengo bat
144
00:08:31,480 --> 00:08:35,480
eta bigarrengo bakarra egongo da.
Eta postrea, jakina.
145
00:08:35,680 --> 00:08:37,640
Lehenengo eta bigarrengo bakarra?
146
00:08:38,320 --> 00:08:40,560
Ba aditu ondo zer prestatu
behar duzu gaurko.
147
00:08:40,640 --> 00:08:43,040
Lehenengo makarroiak,
babarrunak eta porrusalda.
148
00:08:43,120 --> 00:08:46,280
Eta bigarren txerri-txuleta,
txitxarroa eta piper beteak.
149
00:08:46,640 --> 00:08:50,320
Ba adi ezazu zuk ondo zer dagoen
gaurko menuan.
150
00:08:50,640 --> 00:08:52,680
Arroza txirlekin.
151
00:08:52,760 --> 00:08:55,120
Merke-merke erosi dut
txirla kaxa bat
152
00:08:55,200 --> 00:08:57,120
eta fresko-freskoak gainera.
153
00:08:57,200 --> 00:09:00,360
Eta bigarrengorako
tigreak prestatuko ditugu.
154
00:09:00,440 --> 00:09:03,800
-Tigreak?
-Bai, jauna, tigreak.
155
00:09:04,400 --> 00:09:06,480
Muskuiluak tomate saltsan.
156
00:09:06,560 --> 00:09:09,960
Hara, eguneraino, sekula santan
157
00:09:10,240 --> 00:09:12,640
ez da etxe honetan
halakorik eskaini.
158
00:09:12,720 --> 00:09:15,120
Eta hemendik aurrera
ez da halakorik eskainiko.
159
00:09:16,080 --> 00:09:19,360
Horrela eskertzen al didazu
egiten ari naizen lan guztia?
160
00:09:19,680 --> 00:09:23,440
Ba muskuiluak nahi ez badituzu,
zerorrek egin erosketak
161
00:09:23,520 --> 00:09:26,680
eta janari atunketak,
esker txarreko hori.
162
00:09:26,760 --> 00:09:28,680
Amaia gaixoa, non zaude?
163
00:09:29,360 --> 00:09:31,960
Horrek ere hobe zuen
beste egun batean jai hartu bazuen.
164
00:09:32,800 --> 00:09:37,160
-Alfer ugari etxe honetan.
-Jai hartu? Gertatu zaionarekin?
165
00:09:37,680 --> 00:09:39,720
Etxe guztia hankaz gora utzi diote.
166
00:09:39,800 --> 00:09:42,040
Ez dute gauza bat ere
bere tokian utzi.
167
00:09:42,400 --> 00:09:44,920
Badu horrek lan ederra
hura dena txukuntzen.
168
00:09:45,480 --> 00:09:48,520
Ba muskuiluak ala ezer ez,
zuk aukeratu.
169
00:09:49,000 --> 00:09:51,520
Hobe zenuke, gainera,
muskuiluak garbitzen hastea.
170
00:09:51,600 --> 00:09:53,440
Ni ez naiz
zure emaztea bezain sufritua
171
00:09:53,520 --> 00:09:56,400
eta ez daukat inolako asmorik
dena nik prestatzeko.
172
00:09:57,200 --> 00:10:00,320
Feministek dioten bezala,
gizonak sukaldera!
173
00:10:01,320 --> 00:10:03,080
Kago en la leche!
174
00:10:06,200 --> 00:10:08,240
Babarrunak...
175
00:10:13,760 --> 00:10:16,160
Ken zaitez hortik, Mertxe, jaitsi,
nik egingo dut.
176
00:10:16,240 --> 00:10:18,880
-Baina zer dugu gaur ba?
-Utzi, utzi, nik egingo dut eta.
177
00:10:18,960 --> 00:10:21,080
Hau gizon galaia, Gary Cooper gurea,
178
00:10:21,160 --> 00:10:23,760
baina gorde horrelakoak
zure bi amoranteentzat.
179
00:10:23,840 --> 00:10:25,800
Haiek ni baino premia gehiago
izango dute.
180
00:10:25,880 --> 00:10:28,120
Jaitsi berandu izan baino lehen.
Jaitsi hortik.
181
00:10:28,720 --> 00:10:32,080
Bale, bale. Jaitsiko naiz
horrela eskatzen badidazu,
182
00:10:32,160 --> 00:10:33,760
baina ez dut beste zereginik eta.
183
00:10:33,840 --> 00:10:35,880
Jarri hor.
Zu kontuz ibili behar duzu eta.
184
00:10:36,400 --> 00:10:38,960
Kontuz ibili beharra?
Baina betiko legez nabil.
185
00:10:39,040 --> 00:10:40,960
Eta ez daukazu
isilean gorde beharrik.
186
00:10:41,040 --> 00:10:43,680
-Jakinaren gainean nago.
-Baina zertaz ari zara?
187
00:10:43,760 --> 00:10:45,560
Zertaz zertaz?
188
00:10:45,880 --> 00:10:50,080
-Karlosen eta zuen bion artekoaz.
-Hara, Arralden ez dela sekreturik.
189
00:10:50,160 --> 00:10:52,640
Hara, begira, Mertxe,
gauza bat esango dizut.
190
00:10:52,960 --> 00:10:55,120
Hartzen duzun erabakia
hartzen duzula,
191
00:10:55,200 --> 00:10:57,920
nire laguntza eta begirunea
izango duzu hemendik aurrera.
192
00:10:58,440 --> 00:11:00,000
Nire esku balego...
193
00:11:00,080 --> 00:11:02,840
Bai, eta haurren aita ez dela gauza
194
00:11:03,240 --> 00:11:06,280
behar den bezala konpontzeko,
ba zu lasai, aitona daukazu.
195
00:11:06,360 --> 00:11:09,680
Eta, beno, eta deskuiduan ba...
196
00:11:10,320 --> 00:11:13,440
haurra izan nahi ez baduzu,
ba hori ere konponduko dugu.
197
00:11:14,440 --> 00:11:15,960
Aitona Martinen hitza.
198
00:11:16,040 --> 00:11:20,160
Aizu, Martin, zuri ez dizu batere
onik egin zure bigamia horrek,
199
00:11:20,240 --> 00:11:21,760
zuk ibili beharko duzu kontuz.
200
00:11:21,840 --> 00:11:24,120
Hau ez da
bihotz gorabehera hutsa, ez.
201
00:11:24,200 --> 00:11:26,480
Hau asuntoa serio hartzea da.
202
00:11:27,080 --> 00:11:29,560
Ba nik nire ardurak
bete ditudalakoan nago.
203
00:11:30,760 --> 00:11:33,000
Zorionak orduan, Mertxe.
204
00:11:33,080 --> 00:11:34,680
-Zorionak?
-Zorionak, bai.
205
00:11:35,120 --> 00:11:36,720
Zorionak...
206
00:11:37,000 --> 00:11:39,000
Soldata igoera
iragartzen ari al zara?
207
00:11:39,080 --> 00:11:42,520
Nire esku dagoen guztia egingo dut
hemendik aurrera zuri laguntzearren.
208
00:11:42,600 --> 00:11:45,480
Eskerrik asko, Martin, baina
ni nahiago nuke soldata igoera.
209
00:11:45,560 --> 00:11:48,840
Ez zaitez kezkatu diru kontuaz,
haurrari ez zaio ezer faltako eta.
210
00:11:49,880 --> 00:11:53,480
Nork esan? Hain gazte
eta aitona izango naizela laster.
211
00:11:53,960 --> 00:11:55,440
Aitona Martin.
212
00:11:55,800 --> 00:11:58,400
Eta segi aitona Martinekin.
Baina burutik al zaude?
213
00:11:58,480 --> 00:12:01,600
-Noiz egin behar nauzu aitona?
-Ei, ei, astiro, Martin.
214
00:12:01,680 --> 00:12:04,640
Lasai, bai bederatzi hilabete
berehala pasatzen dira.
215
00:12:04,720 --> 00:12:07,160
Baina zuk aitona egiteko
nik haurdun egon behar nuke.
216
00:12:07,240 --> 00:12:10,400
Horixe ba, eta zer esan nahi duzu,
ez zaudela haurdun?
217
00:12:10,480 --> 00:12:11,840
Nik dakidala ez behintzat.
218
00:12:11,920 --> 00:12:13,600
-Anek baietz dio.
-Anek?
219
00:12:13,680 --> 00:12:17,000
-Anek? Horrek du larrua, horrek.
-Bai, larrua, larrua...
220
00:12:17,080 --> 00:12:19,640
Orduan, zer, zu haurdun ez bazaude,
221
00:12:19,720 --> 00:12:22,480
Karlos zertara joan da Ameriketara,
e?
222
00:12:25,240 --> 00:12:28,080
-Zertara joan da?
-Eta haurdun banengo?
223
00:12:35,720 --> 00:12:37,600
Ui, Ane, ez zaitut ikusi.
224
00:12:37,680 --> 00:12:41,200
Bai, konturatu naiz, zure munduan
ondo sartuta zindoazela.
225
00:12:41,280 --> 00:12:42,680
Nola ba hemendik?
226
00:12:42,760 --> 00:12:45,160
Ba, fotokopia mordoa neukan egiteko,
eta zu zer?
227
00:12:45,240 --> 00:12:47,480
Galdetu beharrik ez dago,
ikasi eta ikasi, ezta?
228
00:12:47,560 --> 00:12:50,960
Ez, irakurtzen ari naiz,
ez da leku txarra lasai irakurtzeko.
229
00:12:51,040 --> 00:12:52,040
Zein liburu da?
230
00:12:52,640 --> 00:12:55,320
Ane, baina zer ari zara irakurtzen?
231
00:12:55,400 --> 00:12:58,200
A ver,
"Maitemindu baten ezti ozpinak".
232
00:12:58,280 --> 00:13:00,640
Beste askok ez dute
libururik hartu ere egiten.
233
00:13:00,720 --> 00:13:02,960
Zer demontre,
halako zerbait irakurri nahi nuen.
234
00:13:03,040 --> 00:13:04,920
Ai, hau ez da
nik ezagutzen nuen Ane.
235
00:13:05,000 --> 00:13:08,000
Eta ikasketak, nola doaz
oposaketa horien prestaketa?
236
00:13:08,080 --> 00:13:09,880
Kokoteraino eginda nago,
237
00:13:09,960 --> 00:13:12,400
hainbeste gauza
gertatzen ari da inguruan...
238
00:13:12,480 --> 00:13:15,160
-Ez dut burua ikasketetarako.
-Ha inbeste gauza, e?
239
00:13:15,240 --> 00:13:17,720
Zer, Koldo utzi
eta dena jai bihurtu al da?
240
00:13:17,800 --> 00:13:21,240
-Gurasoak elkartzekotan dabiltza.
-A, bai? Joe.
241
00:13:21,320 --> 00:13:23,720
-Berri ona, alajaina.
-Ona benetan.
242
00:13:24,520 --> 00:13:27,760
Horrek
maiteminduen eztia adierazten du.
243
00:13:28,480 --> 00:13:30,040
Eta hori ez da dena.
244
00:13:30,120 --> 00:13:33,160
Ui, orain maitemindu diren ozpinaren
berri eman behar al didazu?
245
00:13:33,240 --> 00:13:34,840
Adi gero esango dizudanaz.
246
00:13:34,920 --> 00:13:37,080
Hementxe nago, gertu,
entzuteko prest.
247
00:13:37,680 --> 00:13:39,800
Mertxe haurdun dago.
248
00:13:40,360 --> 00:13:43,880
Joe, ba hori ez zait pozteko
modukoa denik iruditzen.
249
00:13:43,960 --> 00:13:46,240
Hori ikusmira kontua da.
250
00:13:46,320 --> 00:13:49,040
Eta esaten badizut
izeba egingo nauela?
251
00:13:49,360 --> 00:13:51,120
Zer diozu? Karlos?
252
00:13:51,200 --> 00:13:54,640
Denok kezkatuta Karlosi zerbait
txarra gertatzen zitzaiolakoan,
253
00:13:54,720 --> 00:13:59,080
eta,ç tira, nor esango zuen ba
Karlos aita izateko bidean dagoenik?
254
00:13:59,880 --> 00:14:02,520
Karlos aita? Mutil gixajoa.
255
00:14:02,600 --> 00:14:05,760
Hara, hori Xabierrek esatea,
baina zuk...
256
00:14:05,840 --> 00:14:08,760
Ez dakit, familiako zentzuduna
zinela uste nuen.
257
00:14:08,840 --> 00:14:10,840
Ai, fama, bai, baina izana...
258
00:14:11,120 --> 00:14:12,960
Bazterrak engainatzen jakin behar.
259
00:14:13,040 --> 00:14:15,480
Beno, joan beharra daukat
fotokopia bat egitera.
260
00:14:15,560 --> 00:14:18,440
Aizu, gero nahi baduzu
zerbait hartu dezakegu elkarrekin.
261
00:14:18,520 --> 00:14:20,600
Gaur ezin dut,
lagun batekin gelditu naiz,
262
00:14:20,680 --> 00:14:25,240
baina bihar zortzietatik aurrera
libre nago, afaltzera joan gaitezke.
263
00:14:25,320 --> 00:14:27,040
Primeran, ez dizut huts egingo.
264
00:14:27,840 --> 00:14:29,240
-Bihar arte.
-Etxera noa.
265
00:14:29,320 --> 00:14:30,320
A, bai?
266
00:14:33,520 --> 00:14:35,280
-Agur.
-Agur
267
00:14:38,640 --> 00:14:40,120
Mingaina!
268
00:14:48,120 --> 00:14:50,360
Kaixo, Mertxe! Jaterik nahi?
269
00:14:50,560 --> 00:14:52,080
Ez, eskerrik asko, Marlon,
270
00:14:52,160 --> 00:14:54,560
azken egunotan erregalizak
jateari ekin diot.
271
00:14:54,960 --> 00:14:56,720
Ez dira ba gorriak izango, ez?
272
00:14:56,800 --> 00:14:58,920
-Bai! Nahi al dituzu batzuk?
-Ez, ez.
273
00:14:59,000 --> 00:15:01,080
-"Vade retro".
-Iguina al diezu?
274
00:15:01,320 --> 00:15:03,840
Iguina ez,
baina oroitzapenik ez eta...
275
00:15:03,920 --> 00:15:05,440
Konta oroitzapenak!
276
00:15:05,520 --> 00:15:08,640
Ba ni lehen erregaliz gorriak
kiloka jaten nituen.
277
00:15:09,160 --> 00:15:11,920
Horregatik, hain zuzen ere,
utzi ninduen azken andregaiak.
278
00:15:12,000 --> 00:15:13,640
Zuk? Andregaia?
279
00:15:13,720 --> 00:15:15,840
Ez nekien andregaik
izan zenuenik sekula.
280
00:15:15,920 --> 00:15:18,440
Bai ba. Bi izan ditut.
Lehenengoak utzi ninduenean,
281
00:15:18,520 --> 00:15:20,760
izugarri poztu nintzen,
pentsa nolatan,
282
00:15:20,840 --> 00:15:22,720
zer tximinoa bihurtu bainintzen.
283
00:15:23,240 --> 00:15:24,560
Tximino bihurtu?
284
00:15:24,640 --> 00:15:27,680
Edo ia-ia. Pozez zoratu beharrean
jarri nintzen.
285
00:15:28,400 --> 00:15:31,040
Haiek bezala txaloka,
eskua eskua ren kontra
286
00:15:31,120 --> 00:15:33,040
eta oina oinaren kontra.
287
00:15:33,120 --> 00:15:34,520
Eta kakahueteak...
288
00:15:34,880 --> 00:15:36,920
Gogoz jan nituen bolada hartan.
289
00:15:37,000 --> 00:15:38,640
Itxura ederra izango zenuen.
290
00:15:39,280 --> 00:15:41,560
Baina ez al zitzaizun
andregaia gustatzen, ala?
291
00:15:41,640 --> 00:15:43,120
Bai, baina haurdun geratu zen
292
00:15:43,200 --> 00:15:46,480
eta erregaliz gorria jateari
ekin zion ero baten moduan.
293
00:15:46,560 --> 00:15:49,160
Nik bera hala ikustean,
gauza bera egin nuen
294
00:15:49,240 --> 00:15:51,360
eta erregaliza jaten
hasi nintzen ni ere.
295
00:15:51,440 --> 00:15:53,320
Maitasuna deitzen zaio horri,
Marlon.
296
00:15:53,400 --> 00:15:56,440
Aste batzuk beranduago zeozer
egin behar nuela erabaki nuen,
297
00:15:56,520 --> 00:15:59,960
-gizon baten moduan portatu, edo.
-Noski, gizon.
298
00:16:00,040 --> 00:16:02,800
Eta berarekin ezkontzeko
prest nengoela esan nionean,
299
00:16:03,320 --> 00:16:06,240
ustekabean harrapatu nuen, mareatu,
300
00:16:06,320 --> 00:16:09,320
lurrera erori
eta umea galdu zuen.
301
00:16:09,720 --> 00:16:12,480
-Gero utzi egin ninduen.
-Eta gero?
302
00:16:12,840 --> 00:16:14,680
Gero erregalizak
jaten jarraitu nuen
303
00:16:14,760 --> 00:16:17,320
bigarren andregaia
aurkitu nuenean ere.
304
00:16:18,400 --> 00:16:21,240
Ez zituen gustuko,
antza, eta hark ere
305
00:16:21,320 --> 00:16:23,000
agur Ben Hur esan zidan.
306
00:16:23,080 --> 00:16:25,640
Marlon, ezagutzen al duzu
tximinoen pelikula hura?
307
00:16:25,840 --> 00:16:29,320
Tximinoek gizonek bezala
hitz egiten eta txalokatzen dutena.
308
00:16:29,400 --> 00:16:31,080
Ez, ez, porno bat nahiago nuke.
309
00:16:31,160 --> 00:16:33,800
Bai,
badugu hortik zuretzat aproposa.
310
00:16:34,480 --> 00:16:36,040
Benetan aproposa.
311
00:16:40,040 --> 00:16:42,600
Ez nuen sinistuko nire begiz
ikusi ez banu.
312
00:16:42,680 --> 00:16:44,160
Eta nire belarriz entzun.
313
00:16:44,880 --> 00:16:47,680
Hori ez da, motel, emakume bat,
314
00:16:47,760 --> 00:16:50,040
hori sugegorri pozoitsu bat da.
315
00:16:50,120 --> 00:16:52,440
Sinisten dizut, bai, sinisten dizut.
316
00:16:52,520 --> 00:16:55,360
Noiztik da ba Boga-boga
aitortzarako gunea?
317
00:16:55,440 --> 00:16:56,640
-Hara.
-Arratsalde on.
318
00:16:56,720 --> 00:16:59,680
Zer deabruk ekarri du hona gure
erretore jauna?
319
00:16:59,760 --> 00:17:02,440
Egarri deabruak, Joxe Mari,
e garri deabruak.
320
00:17:02,520 --> 00:17:05,200
Basamortuz ukitua daukat eztarrian,
321
00:17:05,280 --> 00:17:07,960
ez al du jaunak esaten
edaten eman egarri denari?
322
00:17:08,040 --> 00:17:11,960
-Bai, noski, hemen duzu Landa azul.
-Nola asmatu duzu?
323
00:17:12,040 --> 00:17:14,480
Tira,
baina segi zuen aitortzearekin,
324
00:17:14,560 --> 00:17:17,960
jaunaren artzain batek ez entzuteko
moduko gauzak baldin badira.
325
00:17:18,040 --> 00:17:20,320
Hitz gurutzatuak egitera
joango da eta artzaina.
326
00:17:20,400 --> 00:17:21,960
Ez, ez daukazu egon beharrik.
327
00:17:22,040 --> 00:17:25,000
Zuk ondo ezagutzen duzun
emakume elizkoi bati buruz
328
00:17:25,080 --> 00:17:26,360
hitz egiten ari ginen.
329
00:17:26,680 --> 00:17:30,080
Maria Luisaren lanak egitera
etorri den Hortentsiri buruz, bai.
330
00:17:32,400 --> 00:17:34,520
Jainkoa salba zaitzala, Joxe Mari!
331
00:17:34,720 --> 00:17:37,360
Tira,
Gregorio laster sendatzen ez bada
332
00:17:37,440 --> 00:17:39,040
zure irudia jarri beharko dugu
333
00:17:39,120 --> 00:17:41,480
elizako erretablo nagusiaren
erdi erdian.
334
00:17:43,120 --> 00:17:45,400
Joxe Mari, biharko menurako
335
00:17:45,480 --> 00:17:47,960
patatak saltsa berdean eta sardinak.
336
00:17:48,240 --> 00:17:51,440
Sardinak merke eta freskoa askoak
ikusi ditut gaur azokan.
337
00:17:51,520 --> 00:17:54,880
Etxe honetan nik jartzen dut menua,
eta arrainarekin berdin,
338
00:17:54,960 --> 00:17:57,440
ni joaten naiz bila,
eta ez inor gehiago.
339
00:17:57,520 --> 00:17:59,400
Hara gure harroputza.
340
00:17:59,920 --> 00:18:02,800
Ez ditut ba alferrik eman
20 urte kontserba fabrikan.
341
00:18:02,880 --> 00:18:05,520
Beraz, arraina nire kontu.
342
00:18:06,000 --> 00:18:08,560
Eta baita ere menua,
343
00:18:08,800 --> 00:18:11,280
behintzat,
ni hemen nagoen bitartean.
344
00:18:14,960 --> 00:18:18,040
Jo santuaren marka guztiak
hautsiko dituzu zuk, Joxe Mari.
345
00:18:18,120 --> 00:18:20,080
Frankoren erle kristena,
346
00:18:20,680 --> 00:18:22,280
hau ezin da gehiago aguantatu ya.
347
00:18:22,720 --> 00:18:25,920
Lehen Maria Luisarekin gutxi nuen,
eta orain hau.
348
00:18:26,000 --> 00:18:29,000
Atso zahar antsu, zital, petral,
349
00:18:29,080 --> 00:18:30,920
sorgin, gaizto hau.
350
00:18:31,000 --> 00:18:34,080
Horren alde Maria Luisa
emakume on, zintzo,
351
00:18:34,160 --> 00:18:37,320
-leial, jator eta goxoa da.
-Beno, zu ere ez pasa.
352
00:18:37,680 --> 00:18:39,600
Tira, ez zaitez horrela jarri.
353
00:18:40,920 --> 00:18:44,280
Badakit, suak eta garrak
kainonazoka hasi baino lehen.
354
00:18:44,360 --> 00:18:47,360
Barka ezazu, baina jada
burua lehertzeko zorian daukat.
355
00:18:47,920 --> 00:18:51,280
Aizu, ez ahaztu biharko musaldiaz,
e?
356
00:18:51,360 --> 00:18:54,880
Laugarrena falta dugu.
Baina aurkituko dut.
357
00:18:57,320 --> 00:18:58,880
Ondo entzun al dut?
358
00:18:58,960 --> 00:19:01,000
-Ondo entzun zer?
-Musaldiarena.
359
00:19:02,040 --> 00:19:04,080
Beno,
Maria Luisa ez dagoela aprobetxatuz,
360
00:19:04,160 --> 00:19:07,280
badakizu ez zaiola gustatzen
gu hemen jokoan ibiltzea.
361
00:19:07,360 --> 00:19:09,520
Eta laugarren bat beharko duzue
musaldirako.
362
00:19:09,600 --> 00:19:13,480
Isilik, horko saguzar horrek
luze-luze dauzka eta belarriak.
363
00:19:13,560 --> 00:19:15,040
Nirekin kontatu.
364
00:19:15,240 --> 00:19:18,040
-Zurekin, benetan?
-Benetako apustuak izango al dira?
365
00:19:18,120 --> 00:19:19,760
Izango ez dira ba.
366
00:19:19,840 --> 00:19:22,320
Mila duro pareja bakoitza
musaldi bakoitzeko.
367
00:19:22,400 --> 00:19:23,680
Hala bedi, hala bedi,
368
00:19:23,760 --> 00:19:26,560
parrokiako zepiloan
baino diru gehiago aterako dut.
369
00:19:27,200 --> 00:19:29,600
Oso seguru zaude zu
irabaziko duzula.
370
00:19:29,680 --> 00:19:30,880
Oso seguru ere.
371
00:19:30,960 --> 00:19:33,520
Ba al dakizu nola
deitzen zidaten aurreko parrokian?
372
00:19:34,320 --> 00:19:37,600
-Auskalo.
-Don Luis deitu beharrean, Don Mus.
373
00:19:38,680 --> 00:19:42,040
Beraz, badakizu, hobe nirekin bikote
nire kontra baino.
374
00:19:44,280 --> 00:19:48,120
-Kaixo, Satur. Ikusi al duzu Xabier?
-Ez, ez da egun osoan etorri.
375
00:19:49,800 --> 00:19:50,800
Epa, Iker.
376
00:19:51,520 --> 00:19:54,440
Epa, Iker! Gorra ari zara jota edo?
377
00:19:54,680 --> 00:19:56,600
A, aupa, Leire,
ez zaitut etortzen somatu.
378
00:19:56,680 --> 00:19:58,400
Hori da ikasteko amorrua, hori.
379
00:19:58,480 --> 00:20:00,720
Zer, badago le kutxoren bat
hemen niretzat?
380
00:20:00,800 --> 00:20:03,640
Ba ez dakit ez ote duzun hobe
izango beste batean esertzea,
381
00:20:03,720 --> 00:20:05,720
zeren, hemen,
niretzako adina leku ez dago.
382
00:20:06,320 --> 00:20:08,280
Aizu, Iker, ikusi al duzu Xabier?
383
00:20:09,160 --> 00:20:11,840
Ez, ez dut ikusi.
Astelehenean berarekin egon nintzen,
384
00:20:11,920 --> 00:20:14,760
eta atzo telefonoz hitz egin genuen,
baina gaur ez dut ikusi.
385
00:20:14,840 --> 00:20:16,760
Aurreko bi egunetan
ez da klasera etorri.
386
00:20:16,840 --> 00:20:19,560
Etxean egongo da. Esan zidan
lanen bat egin behar zuela.
387
00:20:19,640 --> 00:20:21,720
Baina gaur justu ere
lan hori burutzeko
388
00:20:21,800 --> 00:20:23,280
hitzaldi bat antolatu digute.
389
00:20:23,360 --> 00:20:25,120
Eta horrek harritzen nau,
baina beno,
390
00:20:25,200 --> 00:20:27,120
hitzaldiko apunteak
hartu beharko dizkiot.
391
00:20:27,200 --> 00:20:29,440
Badakizu
Amaiari gertatu zaiona, neska,
392
00:20:29,520 --> 00:20:31,400
baina Xabier
oso errudun sentitzen da.
393
00:20:31,480 --> 00:20:34,080
Bazekielako Amaia
falta zela eta ez zuelako ezer egin.
394
00:20:34,160 --> 00:20:36,760
Eta gero, ba Amaiarenean dabil
etxea txukuntzen, eta...
395
00:20:36,840 --> 00:20:39,400
Bai, horrela izango da,
baina ez al zaizu iruditzen
396
00:20:39,480 --> 00:20:42,240
Xabierrek garrantzi ge hiegi
ematen diela horrelako gauzei?
397
00:20:42,320 --> 00:20:43,320
Sentiberegia da.
398
00:20:43,400 --> 00:20:46,080
Ba ez dakit zer esan,
azken aldi honetan makina bat gauza
399
00:20:46,160 --> 00:20:47,640
gertatzen ari zaio, behintzat.
400
00:20:47,720 --> 00:20:49,840
Zuk zer egingo zenuke Xabierren
kasuan egonda,
401
00:20:49,920 --> 00:20:51,720
Amaia agertzen ez zela
konturatzekoan?
402
00:20:51,800 --> 00:20:54,200
Ui, zer ez dakit,
baina zerbait ziur.
403
00:20:54,280 --> 00:20:56,040
Zu badakizu
ni zer kakapirria naizen.
404
00:20:56,120 --> 00:20:57,720
Bai, badakit.
405
00:20:57,800 --> 00:21:00,080
Esan nahi dut
nik ere zerbait egingo nukeela.
406
00:21:00,160 --> 00:21:02,960
Baina auskalo, batek daki
zer egingo genukeen unea iristean.
407
00:21:03,080 --> 00:21:05,800
Ei, hemengoa bukatzean
bueltaxka bat ematerik nahi?
408
00:21:05,880 --> 00:21:07,720
Uf, ba ez dakit
denborarik izango dudan.
409
00:21:07,800 --> 00:21:08,800
Bai, goazen.
410
00:21:08,880 --> 00:21:12,120
A, zer kaskabilo.
Ezta edonor bazina ere.
411
00:21:13,080 --> 00:21:15,280
Denbora izango da
eta gogorik ez da faltako.
412
00:21:17,080 --> 00:21:18,640
-Agur.
-Gero arte, Satur.
413
00:21:18,720 --> 00:21:20,120
Gero arte.
414
00:21:25,680 --> 00:21:26,960
Bai, aurrera.
415
00:21:28,000 --> 00:21:30,400
Zenbat gaixo akabatu du gaur
gure erizainak?
416
00:21:31,880 --> 00:21:33,440
Edo medikuak?
417
00:21:34,640 --> 00:21:36,080
Akabatu...
418
00:21:36,160 --> 00:21:39,200
Ni akabatuko nuke aurki
errezeta madarikatu hauek.
419
00:21:39,640 --> 00:21:42,800
Jubilatuak eta errezetak,
jubilatuak eta errezetak!
420
00:21:43,160 --> 00:21:45,000
Hau bizimodu aspergarria.
421
00:21:45,080 --> 00:21:47,880
Ipurterre bat egina zaude
Afrikako bidaiaren ondoren.
422
00:21:47,960 --> 00:21:49,680
Eta nolatan zu ordu hauetan hemen?
423
00:21:49,760 --> 00:21:51,360
Ba goizago irten naiz dendatik.
424
00:21:51,440 --> 00:21:53,600
Martinek Pilarrekin
hitz egin behar zuen eta,
425
00:21:53,680 --> 00:21:57,560
-Eskerrak, egun zoroagorik.
-Egun zoroa? Hemen ez behintzat.
426
00:21:57,880 --> 00:22:01,600
Txusa, ba al dakizu
zer zurrumurru zabaldu den kalean?
427
00:22:02,880 --> 00:22:04,840
Ez badidazu gehiago zehazten,
neska.
428
00:22:04,920 --> 00:22:07,400
Kalean zehar zurrumurru bakarra
balira bezala.
429
00:22:07,480 --> 00:22:09,160
Bai, baina nitaz ari denaz diotsut.
430
00:22:09,240 --> 00:22:11,160
Zutaz?
Eta zer da zutaz esaten dutena?
431
00:22:11,240 --> 00:22:14,800
-Askatu mingain hori agudo.
-Ba, haurdun nagoela.
432
00:22:15,320 --> 00:22:18,280
Haurdun zaudela?
Haurdun zaudela zu?
433
00:22:18,480 --> 00:22:20,560
-Bai, haurdun nagoela ni.
-Ai ama.
434
00:22:21,520 --> 00:22:24,120
Orduan ni amandrea,
ama besoetakoa izango naiz.
435
00:22:25,560 --> 00:22:27,800
Ez dakit fundamenturik
izango dudan horretarako.
436
00:22:29,080 --> 00:22:31,040
Mertxe, mesedez, esadazu zerbait.
437
00:22:31,120 --> 00:22:33,560
Ba esames bat edo, zurrumurrua edo.
438
00:22:34,440 --> 00:22:37,000
Mertxe, ez da txantxetarako kontua,
bota egia.
439
00:22:37,080 --> 00:22:38,680
Ez nabil gezurretan,
440
00:22:38,760 --> 00:22:41,240
hori entzun arte
ez dut zalantzarik izan, baina.
441
00:22:41,320 --> 00:22:44,600
Eta orain?
Zuk ez badakizu nork daki orduan?
442
00:22:44,680 --> 00:22:46,960
Badakizu,
nire hilerokoa oso irregularra da,
443
00:22:47,040 --> 00:22:49,320
batzuetan aurreratu,
besteetan atzeratu,
444
00:22:49,480 --> 00:22:51,800
eusko trenbidea baino okerrago
ibiltzen da beti.
445
00:22:51,880 --> 00:22:53,720
Horregatik ez diot
kasu handirik egiten.
446
00:22:53,800 --> 00:22:55,160
Zoaz berehala botikara,
447
00:22:55,240 --> 00:22:57,120
eta haurdun zauden jakiteko
froga erosi.
448
00:22:57,200 --> 00:22:58,360
Baina erotu al zara?
449
00:22:58,440 --> 00:23:00,240
Nola erosiko dut hori
Larralden bertan?
450
00:23:00,320 --> 00:23:02,040
Ez zaie ba sutarako ezpalik faltako.
451
00:23:02,120 --> 00:23:03,120
Baina zer diozu?
452
00:23:03,200 --> 00:23:05,880
Ba ez dutela besterik behar
mingainari gustura eragiteko.
453
00:23:05,960 --> 00:23:07,560
Gainera, eguna bukatu baino lehen
454
00:23:07,640 --> 00:23:09,440
ama jakinaren gainean
egongo litzateke.
455
00:23:09,520 --> 00:23:12,120
-Ederra iskanbila.
-Nik erosiko dut froga hori.
456
00:23:12,200 --> 00:23:15,000
Kontsultarako dela esango dut,
ez da lehen aldia izango.
457
00:23:16,480 --> 00:23:19,480
Bihar goizean,
lanera baino lehenago,
458
00:23:19,560 --> 00:23:21,800
hona etorri eta pixa egin, mesedez.
459
00:23:22,760 --> 00:23:24,880
Demontre, lehenbailehen
jakin behar dugu hori.
460
00:23:24,960 --> 00:23:27,240
Baina frogarena ni bakarrik
erabaki behar dut.
461
00:23:27,320 --> 00:23:29,240
Eta gainera ez dut argi egin ala ez.
462
00:23:29,320 --> 00:23:31,520
Baina nondik atera du jendeak
kontu guzti hori?
463
00:23:31,800 --> 00:23:33,480
Eta haurdun banengo?
464
00:23:33,560 --> 00:23:35,320
Lasai, lasai.
465
00:23:37,880 --> 00:23:39,440
Hitz egin al duzu Begoñarekin?
466
00:23:39,520 --> 00:23:41,720
Bai, gaur goizean
hitz egin dut berarekin,
467
00:23:41,800 --> 00:23:44,880
baina Karlosi buruz hitz egiten
aritu gara denbora osoan.
468
00:23:44,960 --> 00:23:46,560
Eta zer esan dizu?
469
00:23:47,280 --> 00:23:49,080
Ez dakit zer gertatzen ari den,
470
00:23:49,680 --> 00:23:52,720
Begoña oso arduratuta dagoela
iruditu zait.
471
00:23:53,120 --> 00:23:54,640
Ez dit ezer esan nahi izan.
472
00:23:55,360 --> 00:23:56,960
Eta ez daukazu inolako susmorik?
473
00:23:57,440 --> 00:23:59,560
Susmorik, susmorik,
ez dago batere garbi.
474
00:24:00,040 --> 00:24:03,920
Anek esaten dit Mertxe
Karlosen haur bat izateko dela.
475
00:24:04,480 --> 00:24:06,120
Zer? Mertxe haurdun dagoela?
476
00:24:06,600 --> 00:24:09,080
Beno, ez da beste munduko
gauza haurdun geratzea.
477
00:24:10,040 --> 00:24:11,400
Batzuentzat bai, antza.
478
00:24:11,880 --> 00:24:15,520
Hala ere, harrigarria da, Mertxe
haurdun egon eta ez dit deus esan.
479
00:24:15,600 --> 00:24:17,640
Berak ezetz dio. Ez dagoela.
480
00:24:18,080 --> 00:24:22,200
Beno, baina dena dela,
nola esan behar zizun ba zuri?
481
00:24:23,600 --> 00:24:26,160
Zuk ez dakit, baina jakizu
herri honetan badela jendea
482
00:24:26,240 --> 00:24:27,640
konfiantza osoa didana.
483
00:24:28,160 --> 00:24:30,040
Beno, horretan arrazoi duzu.
484
00:24:30,120 --> 00:24:32,680
Herri honek ona zerbait badu
zu zara.
485
00:24:33,280 --> 00:24:34,640
Hunkigarria.
486
00:24:35,200 --> 00:24:36,720
Halaxe izango da, bai,
487
00:24:36,800 --> 00:24:39,120
herri honetarako
oso ona izango naiz agian,
488
00:24:39,200 --> 00:24:41,240
ez nahikoa ona zuretzat, ordea.
489
00:24:41,440 --> 00:24:45,720
-Beno, ez nazazu hor saka.
-Lasai, ez naiz horretara etorri.
490
00:24:46,600 --> 00:24:49,200
Etorri baldin banaiz,
gauza bat esateagatik izan da.
491
00:24:50,320 --> 00:24:53,320
Parisera joatea erabaki dut,
egun batzuk pasako ditut han.
492
00:24:53,920 --> 00:24:55,560
-Parisera zoaz?
-Bai.
493
00:24:55,640 --> 00:24:58,960
Arraldetik atera beharra daukat.
Denboraldi batez, sikiera.
494
00:24:59,720 --> 00:25:01,240
Ulertzekoa da, bai.
495
00:25:01,840 --> 00:25:06,360
Beno, ba esaiozu Aneri
ni kanpoan izango naizen bitartean
496
00:25:07,120 --> 00:25:08,920
baduela etxean bere kaxa egotea.
497
00:25:09,440 --> 00:25:11,600
Lasaiago egongo da ni han ez banago.
498
00:25:12,800 --> 00:25:15,160
Deituko dizut
handik itzultzen naizenean.
499
00:25:16,240 --> 00:25:17,800
Barkatuidazu, Pilar.
500
00:25:18,320 --> 00:25:20,680
Badakit nola sufritzen ari zaren...
501
00:25:21,320 --> 00:25:24,920
niregatik eta eskertzen dizut
egiten ari zaren guztia.
502
00:25:35,160 --> 00:25:36,640
Kabroi halakoa.
503
00:25:37,800 --> 00:25:39,440
Kabroi zikina ez bada.
504
00:25:40,200 --> 00:25:44,080
Gorrotoz beterik ikusten zaizu.
Ez nahastu zure arazoak osabarekin.
505
00:25:44,320 --> 00:25:46,040
Txiki-txiki egingo dut.
506
00:25:46,680 --> 00:25:49,400
Miseria beltzean utziko dut,
bai horixe.
507
00:25:49,480 --> 00:25:51,960
Honezkero jakin beharko zenuke
hori ez dela bidea.
508
00:25:52,040 --> 00:25:55,640
Bidea? Infernuko bidea
erakutsiko diot nik zerri horri.
509
00:25:56,360 --> 00:25:59,200
Abokatuarekin hitz egingo dut
eta denda itxiarazi
510
00:25:59,280 --> 00:26:01,160
artean kale gorrian geratuko da.
511
00:26:01,240 --> 00:26:04,320
Gandorri gabe utziko dut,
oilar purtzil hori!
512
00:26:05,000 --> 00:26:07,480
Gorrotoaren legea
lepotik ordaintzen da gero.