1
00:01:50,520 --> 00:01:51,640
Tira, Ainhoa.
2
00:01:51,720 --> 00:01:54,480
Cola cao bera ere mareatuko duzu
hainbeste gira eta buelta.
3
00:01:54,560 --> 00:01:56,400
Gosalduko al duzu behingoz?
4
00:01:57,800 --> 00:02:00,360
-Ogi xerra batzuk erreko dizkizut.
-Ezta pentsatu ere.
5
00:02:00,440 --> 00:02:02,160
Baina zer gertatzen zaizu orain?
6
00:02:02,240 --> 00:02:05,320
Ogi xerrak aitonak erretakoak,
bestela ez dut ogi xerrarik nahi.
7
00:02:05,400 --> 00:02:07,040
Faltan botatzen duzu, ezta?
8
00:02:07,200 --> 00:02:09,760
Paseoak aitonarekin,
bestela ez dut paseatu nahi.
9
00:02:10,200 --> 00:02:12,160
Gaueko ipuinak aitonarenak,
10
00:02:12,240 --> 00:02:14,720
bestela ez dut bizitza osoan
ipuinik entzun nahi.
11
00:02:14,960 --> 00:02:17,520
Itzultzen denean
beharko du izan, bai.
12
00:02:18,080 --> 00:02:19,440
Hortaz, ez da hilko?
13
00:02:20,120 --> 00:02:21,800
Badirudi onik irtengo dela,
14
00:02:21,880 --> 00:02:24,120
hala diote, behintzat, sendagileek.
15
00:02:24,200 --> 00:02:26,360
Sendagileek gezur asko esaten dute.
16
00:02:27,080 --> 00:02:30,120
Bezero gixajoak engainatu
eta dirua ateratzeko.
17
00:02:30,320 --> 00:02:32,160
-Nork esan dizu hori?
-Felixek.
18
00:02:33,080 --> 00:02:34,560
Nork hitz egin behar du
19
00:02:34,640 --> 00:02:36,320
koitaduak engainatzeaz.
20
00:02:37,600 --> 00:02:39,920
Aizu, ama, non sartu da Felix?
21
00:02:40,600 --> 00:02:41,720
Zera...
22
00:02:41,920 --> 00:02:43,960
Itsasoan edo auskalo,
23
00:02:44,240 --> 00:02:45,800
kanpora joatekotan zen.
24
00:02:45,880 --> 00:02:47,200
Baina egunen batean...
25
00:02:47,280 --> 00:02:49,720
Bai, egunen batean
ate horretatik sartuko da
26
00:02:49,800 --> 00:02:51,640
opari banarekin biontzat,
27
00:02:51,720 --> 00:02:54,240
eta zera esango digu muxu emanez:
28
00:02:54,640 --> 00:02:56,600
"Iepa gure neska motzak!".
29
00:02:56,880 --> 00:02:59,040
Bai, ate horretatik sartuko da.
30
00:03:00,440 --> 00:03:03,040
Laster etorriko da,
triste zaude eta...
31
00:03:03,560 --> 00:03:05,760
norbait beharko zenuke
zure aldamenean.
32
00:03:05,960 --> 00:03:07,560
Bakarrik ere moldatzen naiz.
33
00:03:07,720 --> 00:03:09,040
Irudituko zaizu.
34
00:03:09,480 --> 00:03:12,280
Punta-puntako mutila duzu Felix,
horra.
35
00:03:13,080 --> 00:03:14,800
Punta-puntakoa, noski.
36
00:03:15,640 --> 00:03:17,840
Beno, hartu al duzu
hizkuntzako liburua?
37
00:03:18,200 --> 00:03:19,680
Atzo ere ahaztu zitzaizun.
38
00:03:20,160 --> 00:03:22,360
Bai, lehentxeago poltsan sartu dut.
39
00:03:22,440 --> 00:03:24,880
Asta-poltsa? Nola esan duzu,
asta-poltsa?
40
00:03:25,000 --> 00:03:26,680
Bai, asta-poltsa,
41
00:03:27,120 --> 00:03:29,040
gure eskolan horrela deitzen diogu.
42
00:03:29,160 --> 00:03:30,520
Asta-poltsa,
43
00:03:30,720 --> 00:03:32,720
makina bat asto dagoelako
gure munduan
44
00:03:32,800 --> 00:03:34,720
gure motxila baino
pisu gutxiagorekin.
45
00:03:34,800 --> 00:03:36,880
Tira, har ezazu asta-poltsa
eta goazen.
46
00:03:39,240 --> 00:03:40,320
Hotza!
47
00:03:40,400 --> 00:03:41,840
Aitonaren eskuak,
48
00:03:43,200 --> 00:03:44,240
zera,
49
00:03:44,800 --> 00:03:47,160
udako marrubi poloak
baino hotzago zegoen.
50
00:03:47,440 --> 00:03:48,520
Narrats hori!
51
00:03:48,640 --> 00:03:51,120
Nola ez da ba hotza egongo?
Ez zara isildu eta.
52
00:03:54,560 --> 00:03:56,000
Gora asta-poltsa.
53
00:04:03,800 --> 00:04:05,040
Nor da?
54
00:04:06,560 --> 00:04:07,760
Tira, esan.
55
00:04:08,200 --> 00:04:09,480
Nor da?
56
00:04:11,200 --> 00:04:12,320
Nor da?
57
00:04:12,760 --> 00:04:13,800
Nor da, ama?
58
00:04:15,040 --> 00:04:16,040
Baneki...
59
00:04:20,880 --> 00:04:24,640
"Goazen, goazen guztiok",
60
00:04:25,000 --> 00:04:28,280
"Birjina Amagana".
61
00:04:29,040 --> 00:04:32,960
"Eskaintzera bihotzez",
62
00:04:33,200 --> 00:04:36,200
"loretxo eder bana".
63
00:04:36,560 --> 00:04:39,440
Eta horrela noiz arte
aguantatu behar dugu? Jesus!
64
00:04:39,520 --> 00:04:40,920
"Eskaintzera bihotzez",
65
00:04:41,000 --> 00:04:44,240
"loretxo eder bana".
66
00:04:46,560 --> 00:04:50,160
"Eskaintzera bihotzez",
67
00:04:50,360 --> 00:04:53,440
"loretxo eder bana".
68
00:04:57,000 --> 00:04:58,360
"Ave Maria".
69
00:04:58,640 --> 00:05:00,800
Zer? Zu ere kantuan hasik al zara?
70
00:05:01,000 --> 00:05:02,440
Antzinakoak bezala?
71
00:05:02,520 --> 00:05:03,960
Antzinakoak bezala.
72
00:05:04,240 --> 00:05:06,720
Ez al dakizu esaten egun on,
mundu guztiak bezala.
73
00:05:07,200 --> 00:05:10,360
Zer? Atera al zara Maria Luisa
ospitalera joan denetik?
74
00:05:10,440 --> 00:05:12,520
Zer ateo eta zer Mateo?
75
00:05:12,760 --> 00:05:15,040
Kokoteraino nago,
ezin dut aguantatu,
76
00:05:15,120 --> 00:05:17,160
hau da zoritxarra hau.
77
00:05:17,920 --> 00:05:20,200
Lehen Maria Luisa zen arazoa,
orain?
78
00:05:20,280 --> 00:05:23,760
Orain zalditik
astora salto egin dut.
79
00:05:23,840 --> 00:05:25,880
Behorretik asta emea
esan nahiko duzu.
80
00:05:26,360 --> 00:05:28,240
Hori, hobeto, behorretik asta emea.
81
00:05:28,840 --> 00:05:30,280
Maria Luisa,
82
00:05:30,360 --> 00:05:32,280
laztana, non ote zaude?
83
00:05:32,360 --> 00:05:34,560
-Jesus!
-Eta gaur gauean zer?
84
00:05:35,680 --> 00:05:37,120
Ba gaur gauean
85
00:05:37,640 --> 00:05:40,000
betiko orduan taberna itxi, eta...
86
00:05:40,600 --> 00:05:42,840
A zer gaua bota behar dugun!
87
00:05:42,920 --> 00:05:44,000
Ei, Eusebio...
88
00:05:44,720 --> 00:05:47,400
Zer duzu, katarroa?
Bestela gaur gauean...
89
00:05:48,400 --> 00:05:50,800
Gaur gauean zer gertatzen da?
90
00:05:52,320 --> 00:05:54,160
Gaur gauean zer gertatuko da?
91
00:05:54,960 --> 00:05:57,400
Ah, bai, Loiola irratiko...
92
00:05:57,960 --> 00:06:01,120
errosarioa,
Eusebioren amaren aldeko,
93
00:06:01,640 --> 00:06:04,040
-zure amaren aldeko errosarioa, bai?
-Hori, hori.
94
00:06:04,120 --> 00:06:06,800
Gaur 20 urte gaixoa hil zela.
95
00:06:07,280 --> 00:06:09,840
Eta oraindik errosarioa
ateratzen diozue?
96
00:06:10,000 --> 00:06:11,000
Noski.
97
00:06:11,120 --> 00:06:13,000
Seme batek hainbeste zor dio
98
00:06:13,080 --> 00:06:14,520
bizitza eman zion amari.
99
00:06:14,600 --> 00:06:16,080
Eta zuk, Joxe Mari,
100
00:06:16,160 --> 00:06:17,760
laguntzen diozu?
101
00:06:18,200 --> 00:06:19,520
Noski, noski.
102
00:06:19,600 --> 00:06:21,720
Lagun bati ez badiozu
laguntzen, "a ver" ba.
103
00:06:21,800 --> 00:06:23,440
Ez dago gaizki esana,
104
00:06:24,240 --> 00:06:27,240
baina errosarioa ez al da
19:30tan izaten?
105
00:06:27,880 --> 00:06:30,560
Bai, hori arratsaldekoa da, bai,
106
00:06:30,800 --> 00:06:32,960
gaueko hamabietan
beste bat izaten da.
107
00:06:33,040 --> 00:06:34,920
Bai, noski, ni ordu horretan
108
00:06:35,000 --> 00:06:36,440
lo seko egoten naiz.
109
00:06:36,520 --> 00:06:39,040
Badakizue, pastillak
hartu behar izaten ditut, eta...
110
00:06:39,120 --> 00:06:40,760
Aizu, oso ondo lo egiten duzu,
111
00:06:40,840 --> 00:06:43,360
oso ondo lo egiten duzu.
Segi horretan, Hortentsi.
112
00:06:44,080 --> 00:06:45,920
Zuk daukazu zuk muturra.
113
00:06:46,000 --> 00:06:48,760
Zergatik sartu duzu barruan
nire ama zena saltsa honetan?
114
00:06:49,960 --> 00:06:52,120
Burutik pasa zaidan
lehenengo gauza.
115
00:06:52,200 --> 00:06:54,040
Nahikoa egin dut gogoratzearekin.
116
00:06:54,120 --> 00:06:56,360
Noski, eta gaur gauean esnatu
117
00:06:56,440 --> 00:06:58,600
eta irratian hasten bada
errosario bila?
118
00:06:58,680 --> 00:07:01,040
Lasai, motel,
hau lo seko geratuko da eta.
119
00:07:01,120 --> 00:07:02,960
A zer ziri tontoa.
120
00:07:03,160 --> 00:07:05,480
Ez al dizu gupidarik ematen?
121
00:07:05,560 --> 00:07:07,040
Gupida zeinek?
122
00:07:07,120 --> 00:07:08,640
Hortentsi niri gupida?
123
00:07:09,120 --> 00:07:11,120
Ez al da bat batean mutu geratuko?
124
00:07:13,000 --> 00:07:14,080
Aizu, beno,
125
00:07:14,440 --> 00:07:15,960
hamarretan geratuko gara.
126
00:07:17,320 --> 00:07:19,120
hiru usteletara, bi saio.
127
00:07:20,280 --> 00:07:22,080
Deskuiduan enpate balego,
128
00:07:22,520 --> 00:07:24,200
hirugarren saio bat.
129
00:07:24,720 --> 00:07:26,200
Aizu, geratzen al zaizu
130
00:07:26,280 --> 00:07:28,440
Jugoslaviako pattar hartatik.
131
00:07:28,520 --> 00:07:30,200
-Nola zen?
-Ezetz asmatu.
132
00:07:30,280 --> 00:07:31,560
Eskatupitxa.
133
00:07:31,840 --> 00:07:34,240
Slivovitza, motel.
134
00:07:34,480 --> 00:07:36,840
Eta jada, honezkero,
ez dago Jugoslaviarik.
135
00:07:36,920 --> 00:07:39,000
Hala ez al dakizu zuk hori
postari izanda?
136
00:07:39,080 --> 00:07:41,640
Nahikoa dut nik
Goenkale non dagoen jakitearekin.
137
00:07:41,720 --> 00:07:42,920
Oraindik
138
00:07:43,000 --> 00:07:45,040
hau guztia banatzeko daukat, eta...
139
00:07:46,600 --> 00:07:47,880
Aio, Joxe Mari!
140
00:07:48,600 --> 00:07:50,520
-Gaura arte.
-Agur, Sabino!
141
00:07:55,960 --> 00:07:57,800
Zer? Gaur ez al dugu klaserik?
142
00:07:57,880 --> 00:08:00,600
-Ez noa.
-Hara, gure mutila unibertsitatean
143
00:08:00,680 --> 00:08:03,440
hasi baino ez da egin
eta dagoeneko hasia da piper egiten.
144
00:08:03,520 --> 00:08:05,280
-Gaizka, popatik!
-Ez, ez, ez,
145
00:08:05,480 --> 00:08:07,440
nigatik nahi duzuna egin dezakezu.
146
00:08:09,680 --> 00:08:11,400
Atzera aurrera ibili naiz, ezta?
147
00:08:11,480 --> 00:08:13,480
Nor lagundu dio Amaiari
abokatuetan?
148
00:08:13,560 --> 00:08:16,720
Ai, baten batzuek berehala
aurkitzen duzue aitzakiak
149
00:08:16,800 --> 00:08:19,200
lanari ihes egiteko.
Eta galdutako klaseak?
150
00:08:19,400 --> 00:08:21,040
Leirek pasa dizkit apunteak.
151
00:08:21,120 --> 00:08:23,680
Zertarako apunteak
gero begiratu ere egiten ez badira?
152
00:08:23,760 --> 00:08:25,680
Elkano kultur etxean ikastea.
153
00:08:25,760 --> 00:08:27,600
-Hori jakin nahi al zenuen?
-Aizu,
154
00:08:27,680 --> 00:08:30,160
nigatik nahi duzuna egin
dezakezu zure bizitzarekin.
155
00:08:30,240 --> 00:08:31,480
Ba ez du ematen.
156
00:08:31,560 --> 00:08:33,480
Tira, izan dezagun festa bakean.
157
00:08:33,560 --> 00:08:35,400
-Amak deitu al du?
-Bai, lehentxeago.
158
00:08:35,480 --> 00:08:37,320
Aitona ondo dago,
sueroa kendu diote.
159
00:08:37,400 --> 00:08:39,520
Ondo, albiste txarragoak
entzuten dira.
160
00:08:39,600 --> 00:08:41,240
Gaur egingo diot bisitatxoa.
161
00:08:41,320 --> 00:08:43,880
Ni ere joango nintzateke,
baina Anerekin geratu naiz.
162
00:08:43,960 --> 00:08:46,240
Ah, bai?
Zer du ba gure Anetxo?
163
00:08:46,600 --> 00:08:48,480
Antzarak ferratzera bidali du Koldo.
164
00:08:48,560 --> 00:08:51,120
--Zer?
-Bai. Alde, ospa, utikan!
165
00:08:51,920 --> 00:08:53,680
Konpromezua utzi dutela, alegia.
166
00:08:53,760 --> 00:08:56,920
Noski, eta zure sorbalda hautatu du
negar egiteko.
167
00:08:57,200 --> 00:08:59,560
Zergatik ez? Sorbalda zabala dut.
168
00:08:59,640 --> 00:09:01,240
Nahi al duzu zuk ere mimorik?
169
00:09:01,320 --> 00:09:02,880
Ez, eskerrik asko, Gaizka.
170
00:09:03,080 --> 00:09:05,360
Gorde itzazu zure mimo guztiak
Anerentzat.
171
00:09:05,440 --> 00:09:07,400
Zuri beti gustatu izan zaizu...
172
00:09:07,920 --> 00:09:10,120
Zuri beti gustatu izan zaizu
lehengusina.
173
00:09:10,320 --> 00:09:11,320
Inbidiatan?
174
00:09:11,400 --> 00:09:13,600
Tira, Gaizka,
ez zaitez erridikuloa izan.
175
00:09:16,280 --> 00:09:17,360
Hortentsi!
176
00:09:20,480 --> 00:09:21,600
Hortentsi!
177
00:09:25,000 --> 00:09:26,960
Zer dugu, nagusi?
178
00:09:27,160 --> 00:09:29,840
Beno, zenbat aldiz esan behar dizut
ez zaidala gustatzen
179
00:09:29,920 --> 00:09:31,240
nagusi deitzea niri?
180
00:09:31,320 --> 00:09:33,640
Baina zu hemengo nagusia zara,
ezta?
181
00:09:33,880 --> 00:09:35,880
Bizitzak ematen diguna
hartu behar da.
182
00:09:36,240 --> 00:09:37,920
Beraz, zer dugu, nagusi?
183
00:09:38,000 --> 00:09:40,680
Beno, nik hamarretan
azalduko nintzela agindu diot
184
00:09:41,040 --> 00:09:43,520
Maria Luisari eta prest al daude
aitonaren arropak?
185
00:09:43,600 --> 00:09:44,720
Dena prest,
186
00:09:44,800 --> 00:09:46,040
pijama plantxatua,
187
00:09:46,240 --> 00:09:48,160
elastiko garbia, toalla berriak...
188
00:09:48,240 --> 00:09:49,480
Sukaldean dauzkazu.
189
00:09:49,560 --> 00:09:51,920
Beno, zuk egin beharko duzu
tabernaren kargu.
190
00:09:52,000 --> 00:09:53,320
Non da ba Amaia?
191
00:09:53,400 --> 00:09:55,520
-Amaia ez da oraindik etorri.
-Azala!
192
00:09:56,440 --> 00:09:58,960
Beno, Ertzaintzatik
pasatu beharra dauka.
193
00:09:59,280 --> 00:10:02,400
Deklarazioa izenpetu, epaileari esan
trasteak jaso eta hori denak.
194
00:10:02,480 --> 00:10:04,240
Edozein gauza egiteko prest.
195
00:10:04,320 --> 00:10:07,160
Ai, purtzil horrek
hemengo lana ez egiteagatik!
196
00:10:07,240 --> 00:10:09,080
Hala iruditzen al zaizu?
197
00:10:10,440 --> 00:10:11,680
Egun on, Hortentsi!
198
00:10:11,760 --> 00:10:13,360
Egun on. Egun on.
199
00:10:13,440 --> 00:10:15,400
Beno, ni bakarrik uzten zaituztet.
200
00:10:15,480 --> 00:10:17,840
Ez da nahikoa
sinpatikoarena egitearekin.
201
00:10:17,920 --> 00:10:20,320
-Beno, ni banoa eta hor konpon!
-Zer? Nola?
202
00:10:20,400 --> 00:10:21,720
Entzun duzuna.
203
00:10:22,320 --> 00:10:25,200
Orain arte erraza izan zaizu
bazterrak nahastea,
204
00:10:25,440 --> 00:10:27,160
baina nirekin ez zaizu...
205
00:10:27,400 --> 00:10:28,720
Zertaz ari zara?
206
00:10:28,800 --> 00:10:31,160
Ondo ezagutzen dugu elkar,
adiskidea.
207
00:10:31,240 --> 00:10:33,520
-Ertzaintzara joan behar izan dut.
-Hara,
208
00:10:33,600 --> 00:10:35,720
Ertzaintzara joan behar duzula
esaten duzu
209
00:10:35,800 --> 00:10:37,920
Ertzaintzara joatea
ondra balitz bezala.
210
00:10:38,000 --> 00:10:39,400
Ez da ondra,
211
00:10:39,520 --> 00:10:41,560
baina ez da halako
lotsa izugarria ere.
212
00:10:41,640 --> 00:10:44,640
Egin ez dudan zerbaitengatik
atxilotu ninduten eta.
213
00:10:45,560 --> 00:10:48,320
Egin ez duzun zerbaitengatik
atxilotu, beharbada,
214
00:10:48,600 --> 00:10:51,920
baina orain ere egin ez duzun
zerbaitengatik ari zara berriketan,
215
00:10:52,320 --> 00:10:54,520
purtzil hori,
hasiko al zara behingoz lanean?
216
00:10:54,720 --> 00:10:57,120
-Hortentsi...
-Zer Hortentsi eta zer Hementsi.
217
00:10:57,280 --> 00:10:59,640
-Hasi zaitez lanean.
-Et, et,
218
00:11:00,200 --> 00:11:01,240
gauza bat
219
00:11:01,320 --> 00:11:02,640
kontuak hartzea da,
220
00:11:02,720 --> 00:11:05,400
eta beste gauza bat
zu bezalako mutxurdin,
221
00:11:05,600 --> 00:11:08,440
zu bezalako sorgin ustel bat
aguantatu beharra.
222
00:11:08,520 --> 00:11:09,560
Zer diozu?
223
00:11:09,640 --> 00:11:11,480
Ustel errea! Orratz!
224
00:11:12,680 --> 00:11:14,240
Ustel errea?
225
00:11:15,080 --> 00:11:16,840
Zer esan nahi ote zuen purtzilak?
226
00:11:16,920 --> 00:11:18,400
Aizu, etxekoandre.
227
00:11:20,480 --> 00:11:21,600
Gizonak...
228
00:11:32,880 --> 00:11:35,120
-Aupa.
-Kaixo, Xabier. Nola ba hemen?
229
00:11:35,200 --> 00:11:37,960
Ba ikusten duzu, atzeratutako lanak
egunean jartzen.
230
00:11:38,160 --> 00:11:39,440
Zer moduz aitona?
231
00:11:39,520 --> 00:11:42,000
Beno, hainbestean.
Behintzat sueroa kendu diote.
232
00:11:42,360 --> 00:11:44,840
Eta Amaia? Itzuli al da
ardi galdu hori eskortara?
233
00:11:44,920 --> 00:11:46,640
-Gogorra zara, Ane.
-Gogorra?
234
00:11:46,720 --> 00:11:49,280
Etxean kontrabandistak hartu,
Ertzainak etxean sartu,
235
00:11:49,360 --> 00:11:52,320
aitonari patata lehertu, Ainhoa
gaixoa preso baten alaba bihurtu
236
00:11:52,400 --> 00:11:53,880
eta gogorra naizela diozu?
237
00:11:53,960 --> 00:11:55,800
Zuek zarete bigunegiak Amaiarekin.
238
00:11:55,880 --> 00:11:57,760
-Ane.
-Bai, badakit,
239
00:11:57,960 --> 00:12:00,400
pasa naiz, beti pasatzen naiz.
240
00:12:00,960 --> 00:12:03,520
Baina gertatzen dena
Lasatarrek ez duzuela nahi
241
00:12:03,600 --> 00:12:05,920
egia ikusi sudur aurrean,
hori besterik ez.
242
00:12:06,360 --> 00:12:09,200
Baina, beno, segi itsu,
berehala joko duzue horma.
243
00:12:09,280 --> 00:12:11,320
Baina, beno, zer? Ikastera al zatoz?
244
00:12:11,400 --> 00:12:14,560
Ez, ez, ama Floridara joan zenetik,
245
00:12:14,640 --> 00:12:15,960
ba etxe guztia
246
00:12:16,040 --> 00:12:18,000
niretzako da
eta lasai ikas dezaket.
247
00:12:18,120 --> 00:12:20,960
-Liburua uztera etorri naiz.
-Eta ba al duzu Karlosen berririk?
248
00:12:21,040 --> 00:12:22,760
Ez, ez dakigu ezer.
249
00:12:22,960 --> 00:12:25,880
Aita zain izango dut dagoeneko
etxean elkarrekin bazkaltzeko.
250
00:12:25,960 --> 00:12:28,520
-Aita etxean?
-Bai, ez al zenekien, ala?
251
00:12:28,680 --> 00:12:30,480
Azken bolada honetan nire gurasoak
252
00:12:30,560 --> 00:12:32,720
oso, oso elkarturik daude.
253
00:12:32,800 --> 00:12:33,960
Ez ezazu esan.
254
00:12:34,200 --> 00:12:36,920
Elkarrekin bizitzen jarriko dira,
seguru egon zaitezke.
255
00:12:37,240 --> 00:12:38,440
Eta...?
256
00:12:38,640 --> 00:12:39,800
Eta Pilar?
257
00:12:40,040 --> 00:12:41,520
Pilar, zer?
258
00:12:41,840 --> 00:12:44,440
Non dagoen esan nahi duzu?
Ba al dudan haren berririk?
259
00:12:44,520 --> 00:12:47,440
Bost axola, baita komuneko zuloan
behera desagertzen bada ere.
260
00:12:47,520 --> 00:12:48,560
Ane...
261
00:12:48,960 --> 00:12:52,240
Zer? Baina ez al zenekien ezer?
Ez al dizu ezer esan Gaizkak?
262
00:12:52,320 --> 00:12:53,800
Beno Gaizkak esan dit
263
00:12:53,880 --> 00:12:56,040
zurekin gelditzekotan zela
264
00:12:56,120 --> 00:12:58,520
eta Koldorekin bukatu duzula,
265
00:12:58,600 --> 00:13:02,280
baina zure aitaz eta Pilarri buruz
ez dit ezer esan.
266
00:13:02,560 --> 00:13:04,160
Ba badakizu orduan.
267
00:13:04,520 --> 00:13:06,240
-Beraz, egia da?
-Zer?
268
00:13:06,320 --> 00:13:09,120
Bost axola zaidala Pilar
txoriburu horri zer gertatzen zaion?
269
00:13:09,200 --> 00:13:10,960
Ez, Koldoz ari natzaizu.
270
00:13:11,080 --> 00:13:12,560
Behin betiko bukatu duzu?
271
00:13:12,800 --> 00:13:13,960
Behin betiko?
272
00:13:14,360 --> 00:13:16,800
Auskalo, heriotza da
bakarrik behin betikoa,
273
00:13:16,880 --> 00:13:19,320
baina beno, ez dugu horretaz
gehiago hitz egingo,
274
00:13:19,400 --> 00:13:22,000
ez dut segundo bat ere galduko
Koldoren gorabeherekin.
275
00:13:22,080 --> 00:13:23,400
-Agur, Xabier.
-Agur.
276
00:13:23,480 --> 00:13:25,720
Tori, Satur, liburua,
bertan daukazu fitxa.
277
00:13:27,960 --> 00:13:29,400
Atzo eraman zenuen eta.
278
00:13:29,720 --> 00:13:31,240
Irakurri al duzu dagoeneko?
279
00:13:31,320 --> 00:13:33,520
Zertarako dira liburuak
irakurtzeko ez bada?
280
00:13:34,080 --> 00:13:35,320
Ez dakit ba.
281
00:13:35,600 --> 00:13:37,480
Zu ez zara irakurlea, ezta?
282
00:13:37,800 --> 00:13:39,760
Tira, ez dut esango liburuak
283
00:13:39,840 --> 00:13:41,440
txarrak direnik, baina...
284
00:13:41,520 --> 00:13:43,280
Baina zertarako dira orduan ba?
285
00:13:44,120 --> 00:13:47,200
Gainean esertzeko, batez ere
aulkia txikia denean.
286
00:13:47,280 --> 00:13:49,920
Banengoen ba ni liburuak
ez ote zitzaizkizun gustatzen,
287
00:13:50,000 --> 00:13:51,800
horixe bakarrik falta genuen guk,
288
00:13:51,880 --> 00:13:55,160
Elkano kultur etxeko liburuzaina eta
liburuak gustatzen ez zaizkion bat.
289
00:13:55,240 --> 00:13:57,480
Gustatzen zaizkit,
gustatzen zaizkit,
290
00:13:58,880 --> 00:14:01,120
baina musaldi eder bat dagoen
tokian...
291
00:14:01,200 --> 00:14:02,520
Popatikan liburuak!
292
00:14:02,600 --> 00:14:04,000
Tira, lagunok, agur.
293
00:14:05,040 --> 00:14:06,760
Mingaina zulora!
294
00:14:07,200 --> 00:14:09,320
Eta zu burua liburura.
295
00:14:09,600 --> 00:14:10,920
Zer koño dio?
296
00:14:13,960 --> 00:14:15,880
Gogoratzen al zara
gaueko musaldiaz?
297
00:14:15,960 --> 00:14:17,320
Gogoratuko ez naiz ba.
298
00:14:18,040 --> 00:14:19,080
Eta tupleak?
299
00:14:19,160 --> 00:14:21,440
Tupleak bai, osatu dugu laukotea,
300
00:14:22,320 --> 00:14:23,560
Don Luis dator.
301
00:14:23,960 --> 00:14:25,600
-Don Luis?
-Don Luis.
302
00:14:25,800 --> 00:14:28,280
Maria Luisa ospitalean dela
aprobetxatuz,
303
00:14:29,320 --> 00:14:30,480
badakizu,
304
00:14:31,160 --> 00:14:34,120
emaztearen isla da apaiza
katekistekin.
305
00:14:34,200 --> 00:14:36,320
Aizu, nik ez dut emazterik.
306
00:14:36,600 --> 00:14:38,800
Barka ezazu, ez zintudan mindu nahi.
307
00:14:44,000 --> 00:14:45,160
Kaixo, Amaia.
308
00:14:47,360 --> 00:14:48,520
Eta aita?
309
00:14:49,080 --> 00:14:50,160
Ospitalean.
310
00:14:50,640 --> 00:14:51,960
Oraindik ez da etorri.
311
00:14:52,400 --> 00:14:53,520
Eta Hortentsi?
312
00:14:55,120 --> 00:14:57,000
Tira, Amaia, non dago Hortentsi?
313
00:14:57,920 --> 00:15:00,160
Non dago, non dago
gure lili eder hori?
314
00:15:00,440 --> 00:15:01,520
Lili ederra?
315
00:15:01,720 --> 00:15:03,000
Lili ederra diozu?
316
00:15:03,200 --> 00:15:05,720
Zimaurretan jaiotzen da
makina bat belar hoberik.
317
00:15:05,800 --> 00:15:09,080
Ba nik Hortentsi ta zuk elkarrentzat
eginak zaretela esango nuke.
318
00:15:09,440 --> 00:15:11,280
-Elkarrentzat eginak?
-Bai.
319
00:15:11,520 --> 00:15:13,000
Zu arrosa,
320
00:15:13,400 --> 00:15:14,840
eta bera arantza.
321
00:15:14,920 --> 00:15:17,200
Ez da horrela ere,
nik ez nuke nahi ondoan.
322
00:15:17,520 --> 00:15:19,240
-Lasaitu zaitez.
-Lasaitu?
323
00:15:19,320 --> 00:15:20,640
Lasaitu diozu?
324
00:15:20,800 --> 00:15:22,680
Ez nuen nahikoa buruhauste,
325
00:15:22,760 --> 00:15:24,400
eta Hortentsi
326
00:15:24,480 --> 00:15:26,760
akain hori jarri didazue postretzat.
327
00:15:27,280 --> 00:15:28,960
Amak hala erabaki du, eta...
328
00:15:29,800 --> 00:15:32,120
Baina, tira, Amaia,
zer gertatzen da orain?
329
00:15:32,360 --> 00:15:34,640
Ez dakit
nola entzun ere egin diodan.
330
00:15:36,680 --> 00:15:39,640
Beno, lasai, joango naiz sukaldera
eta esango diot Hortentsiari
331
00:15:39,720 --> 00:15:42,120
-esan behar zaion guztia.
-Kalamitatea,
332
00:15:42,480 --> 00:15:45,280
zorri beltza halakoa, putakumea!
333
00:15:45,560 --> 00:15:46,760
Beno, Amaia,
334
00:15:47,960 --> 00:15:49,720
Hortentsi zuk nahi bezain
335
00:15:49,840 --> 00:15:52,200
Mari saltsera izango da,
baina hainbesteraino...
336
00:15:52,280 --> 00:15:54,480
Tuntuna naiz, tuntun halakoa.
337
00:15:54,880 --> 00:15:56,000
"Amaia,
338
00:15:56,200 --> 00:15:57,800
kontrabandoa ez da delitu":
339
00:15:58,240 --> 00:16:00,520
"Amaia, ez da ezer gertatuko".
340
00:16:01,160 --> 00:16:03,240
"Amaia, raso aberastuko gara".
341
00:16:03,920 --> 00:16:05,760
Tuntun paela, horixe naiz ni.
342
00:16:05,840 --> 00:16:07,640
Inor nahi ez duen tuntun paela.
343
00:16:07,840 --> 00:16:09,520
Beno, dena argituko da.
344
00:16:09,920 --> 00:16:10,920
Argitu?
345
00:16:11,000 --> 00:16:12,440
Ez dago ezer argitzerik.
346
00:16:12,640 --> 00:16:14,440
Felix putakume bat da,
347
00:16:14,520 --> 00:16:16,240
eta nik tuntun paela bat.
348
00:16:16,760 --> 00:16:18,920
Bere sareetan erori den uso inozoa.
349
00:16:19,400 --> 00:16:21,120
Oso merezia daukat.
350
00:16:21,320 --> 00:16:24,240
Zer irabazten duzu zure burua
horrela gogaituz, Amaia?
351
00:16:24,440 --> 00:16:26,320
Eskarmenturik izan ez banu...
352
00:16:26,800 --> 00:16:28,080
Beno, eta...
353
00:16:28,320 --> 00:16:29,760
Ainhoa zer moduz dago?
354
00:16:31,360 --> 00:16:32,680
Ainhoa gaixoa,
355
00:16:33,400 --> 00:16:34,840
beragatik sentitzen dut.
356
00:16:35,640 --> 00:16:37,720
Behin etorriko mundura,
357
00:16:37,800 --> 00:16:39,640
eta ni bezalako ama egokitu behar.
358
00:16:39,720 --> 00:16:40,760
Amaia!
359
00:16:41,320 --> 00:16:42,560
Oso triste dago.
360
00:16:42,720 --> 00:16:44,480
Normala da, aizu. Lehen,
361
00:16:44,760 --> 00:16:47,120
egun osoa aitonarekin pasatzen zuen
362
00:16:47,200 --> 00:16:49,240
eta orain aitona ospitalean dago.
363
00:16:49,320 --> 00:16:51,600
Beti Felixi buruz galdezka,
364
00:16:51,680 --> 00:16:53,880
"Ama, noiz etorriko da Felix?".
365
00:16:54,320 --> 00:16:56,000
"Zinera eramango ninduela
366
00:16:56,080 --> 00:16:57,600
agindu zidan Felixek".
367
00:16:58,480 --> 00:17:00,320
Eta ezin esan Ainhoari
368
00:17:01,080 --> 00:17:03,440
putakume bat dela
bere bihotzeko Felix hori.
369
00:17:04,560 --> 00:17:05,600
Lasai.
370
00:17:11,360 --> 00:17:13,040
Zer, zer nahi duzu, Satur?
371
00:17:13,240 --> 00:17:14,880
Galdera bat egin nahi nizuke.
372
00:17:14,960 --> 00:17:15,960
Eta?
373
00:17:16,840 --> 00:17:18,960
-Apustu bat egin duzu?
-Apustu bat?
374
00:17:19,040 --> 00:17:21,200
-Zergatik galdetzen duzu hori?
-Ez dakit,
375
00:17:21,320 --> 00:17:23,840
egun santu osoa,
goiz eta arratsalde hor eserita...
376
00:17:23,920 --> 00:17:25,400
Zer, debekatuta al dago?
377
00:17:26,080 --> 00:17:28,080
Esadazu egia, apustua egin duzu?
378
00:17:29,000 --> 00:17:30,160
Zer apustu?
379
00:17:30,720 --> 00:17:32,400
Zu lagunekin apustu egin duzu
380
00:17:32,480 --> 00:17:34,640
baietz hemen geratu
egun osoan ikasten.
381
00:17:34,720 --> 00:17:35,800
Satur.
382
00:17:36,640 --> 00:17:38,560
Ez duzu sekula kolpe zorririk jotzen
383
00:17:38,640 --> 00:17:39,720
eta gaur...
384
00:17:40,160 --> 00:17:42,640
Nik esaten nuena, honek
apustuaren bat egin du.
385
00:17:42,720 --> 00:17:44,440
Ba ez, ez dut apusturik egin.
386
00:17:44,520 --> 00:17:47,640
Ikastea gero eta gehiago gustatzen
zait baino arazo txiki bat daukat.
387
00:17:47,880 --> 00:17:49,280
Arazo txiki bat?
388
00:17:49,360 --> 00:17:50,960
-Lagun badezaket.
-Bai, bai.
389
00:17:51,040 --> 00:17:53,080
Alde egin ezazu hemendik
zure aurpegi
390
00:17:53,160 --> 00:17:55,880
itsusi hori gero eta gutxiago
gustatzen zait, ulertzen?
391
00:17:55,960 --> 00:17:58,600
Errespetu bat aginte akademikoari.
392
00:17:58,680 --> 00:18:00,600
Badakit zertarako dituzun
zuk liburuak.
393
00:18:00,680 --> 00:18:03,200
-Zertarako?
-Ipurdia berotzeko, besterik ez.
394
00:18:06,520 --> 00:18:07,640
-Kaixo.
-Kaixo.
395
00:18:07,720 --> 00:18:10,000
Harreman intelektual sakona
daramazue biok.
396
00:18:10,200 --> 00:18:11,920
Zer du Saturrek? Haserre dirudi.
397
00:18:12,000 --> 00:18:14,720
Eztabaida zientifiko bat izan dugu
eta galtzaile atera da.
398
00:18:14,800 --> 00:18:16,880
Eztabaida zientifiko bat Saturrekin?
399
00:18:17,160 --> 00:18:19,000
Zaila da, baina nola hemen?
400
00:18:19,520 --> 00:18:21,280
Fotokopia batzuk ateratzera.
401
00:18:21,360 --> 00:18:24,560
Ikasiz bizitza gozatzen jakin behar
da, ez da dena beharrez egingo eta.
402
00:18:24,760 --> 00:18:27,400
Noski, dirua gainezka duenak
esan dezake hori.
403
00:18:28,000 --> 00:18:30,280
Zergatik ez zoaz fotokopia batzuk
ateratzera?
404
00:18:30,360 --> 00:18:32,000
Zure aginduetara, printzesa.
405
00:18:32,920 --> 00:18:34,160
Zer moduz aitona?
406
00:18:34,240 --> 00:18:36,160
Hainbestean, sueroa kendu diote.
407
00:18:36,560 --> 00:18:38,640
Eta Amaia?
Purtzila atera zaizue, eh.
408
00:18:38,720 --> 00:18:40,120
Ez zen bere errua izan,
409
00:18:40,200 --> 00:18:42,800
aprobetxatu dira,
beti aprobetxatzen dira ahulenetaz.
410
00:18:43,000 --> 00:18:44,240
Barkatu, Xabier.
411
00:18:44,520 --> 00:18:47,880
Latzak pasatzen ari zara, eta
ni zaurian ozpina botatzen, barkatu.
412
00:18:49,880 --> 00:18:51,960
Varsovian geratuko bagina
beranduxeago?
413
00:18:52,040 --> 00:18:53,680
-Hitz egin genezake.
-Noski.
414
00:18:54,240 --> 00:18:56,720
Ezin dut, aitona bisitatzera noa.
415
00:18:57,240 --> 00:18:59,200
Eta aitona ikustera
lagunduko banizu?
416
00:18:59,280 --> 00:19:01,280
-Etorriko zinateke?
-Zergatik ez?
417
00:19:01,760 --> 00:19:03,160
Primeran niregatik.
418
00:19:04,000 --> 00:19:07,160
Lagunduko didazu? Papera ataskatu
zait eta ez dakit nola moldatu.
419
00:19:07,560 --> 00:19:10,040
-Banoa.
-Ez duzu sekula ikasiko.
420
00:19:10,760 --> 00:19:12,000
Zertarako?
421
00:19:12,080 --> 00:19:14,480
Beti alboan
norbait baduzu laguntzeko?
422
00:19:20,440 --> 00:19:24,120
Ederra zen hori, baina egia al da
hepatitisa pasa zenuela?
423
00:19:24,600 --> 00:19:27,240
Bai, noski, ama kezka-kezka
eginda zegoen.
424
00:19:27,600 --> 00:19:29,640
Hark jartzen zizkidan
jakirik goxoenak,
425
00:19:29,720 --> 00:19:31,000
solomiloa, pureak,
426
00:19:31,080 --> 00:19:33,880
sagar erreak, eta nik denak
leihotik behera botatzen nituen.
427
00:19:33,960 --> 00:19:35,240
Nola konturatu ziren?
428
00:19:35,360 --> 00:19:37,840
Arratoitzar puskak
azaltzen hasi ziren nire leihopean.
429
00:19:37,920 --> 00:19:39,520
Handik atera zuten egia dena.
430
00:19:39,720 --> 00:19:41,560
Anorexia jota bizi izan zinen.
431
00:19:41,640 --> 00:19:43,040
Bai, halako zerbait,
432
00:19:43,120 --> 00:19:45,280
baina orduan inork ez zekien
zer zen anorexia.
433
00:19:45,360 --> 00:19:47,760
-Arratoiek gutxiago.
-Bai gustura, eh?
434
00:19:48,640 --> 00:19:50,880
Bai goxoa dagoela
Aneren solomilo hori.
435
00:19:51,160 --> 00:19:52,560
Zoaz hemendik, pailazoa!
436
00:19:53,160 --> 00:19:56,040
Baina ez nauzu hona zure hepatitisaz
hitz egitera ekarri, ezta?
437
00:19:56,520 --> 00:19:58,480
-Beno.
-Sufritzen ari zara?
438
00:19:58,720 --> 00:19:59,760
Beno.
439
00:19:59,840 --> 00:20:01,360
Noiztik ez duzu ikusi?
440
00:20:01,440 --> 00:20:02,800
Astearte arratsaldetik.
441
00:20:02,880 --> 00:20:04,720
Uh, ondo gogoratzen duzu eguna,
442
00:20:04,920 --> 00:20:07,240
-beraz, garbi dago.
-Zer dago garbi?
443
00:20:08,080 --> 00:20:09,920
Ba faltan sentitzen duzula.
444
00:20:10,280 --> 00:20:11,880
Ai, faltan edo...
445
00:20:11,960 --> 00:20:13,520
Zerk beldurtzen zaitu, Ane?
446
00:20:13,600 --> 00:20:14,760
Nik al dakit?
447
00:20:14,840 --> 00:20:17,520
Baina zuk Koldo maite duzu, ezta?
448
00:20:17,600 --> 00:20:19,400
-Noski baietz.
-Orduan?
449
00:20:19,840 --> 00:20:21,360
Gauza bat da maitatzea,
450
00:20:21,440 --> 00:20:24,080
eta beste gauza bat da
bizitza guztirako konprometitzea.
451
00:20:24,280 --> 00:20:26,120
Ai, ezkondu, haurrak izan,
452
00:20:26,200 --> 00:20:28,640
umeei kaka garbitu, plantxa egin...
453
00:20:28,720 --> 00:20:31,160
Ezkontzaren alde politenak
gogoratzen dituzu.
454
00:20:31,240 --> 00:20:33,280
Eta, Gaizka,
zuk ondo ikusten al duzu
455
00:20:33,360 --> 00:20:34,880
betirako ezkondu behar hori?
456
00:20:34,960 --> 00:20:36,840
Beno, betirako, betirako...
457
00:20:36,920 --> 00:20:38,840
Zure gurasoak ere
bereiztu ziren, ezta?
458
00:20:38,920 --> 00:20:41,080
Bai, baina zuk ez duzu
Koldo ongi ezagutzen.
459
00:20:41,160 --> 00:20:42,600
Berarena jakina dago.
460
00:20:42,680 --> 00:20:46,240
Astelehena ondoren, asteartea
datorrela bezain gauza jakina da.
461
00:20:46,320 --> 00:20:48,640
Ezkondu bezain pronto
haurdun utziko nau.
462
00:20:49,080 --> 00:20:51,760
Eta umeen kakak garbitu
beharko dituzu, hori esan duzu.
463
00:20:52,280 --> 00:20:54,640
Gizenduko da
eta ilea erortzen hasiko zaio.
464
00:20:54,720 --> 00:20:56,640
Polikiroldegian apuntatuko zaizu.
465
00:20:56,720 --> 00:20:59,160
Eta telebistako
futbol partidak ikusten hasiko da.
466
00:20:59,240 --> 00:21:00,880
Eta Canal Pluseko pornoa.
467
00:21:00,960 --> 00:21:04,120
Eta ostiralero kuadrillarenean
joaten hasiko da musaldira.
468
00:21:04,720 --> 00:21:07,120
Eta mozkortuta
itzuliko zaizu etxera.
469
00:21:07,760 --> 00:21:09,120
Baina nik maite dut.
470
00:21:09,320 --> 00:21:10,680
Bai, konturatu naiz.
471
00:21:11,960 --> 00:21:13,880
Eta zer diagnostiko egiten didazu?
472
00:21:14,520 --> 00:21:16,120
-Bertigoa.
-Bertigoa?
473
00:21:16,200 --> 00:21:17,840
-Bai
-Zertaz ari zara?
474
00:21:17,920 --> 00:21:19,400
Ezkontzeko bertigoa.
475
00:21:19,480 --> 00:21:21,880
Mundu guztiari gertatzen zaio.
Beno, ezkontzera doan
476
00:21:21,960 --> 00:21:24,680
-mundu guztiari, behintzat.
-Eta zer konponbide du horrek?
477
00:21:25,880 --> 00:21:27,360
Bizitza lasai hartzea,
478
00:21:27,640 --> 00:21:29,960
eta zure eremuak ondo definitzea.
479
00:21:30,920 --> 00:21:33,520
Senarrak parranda egiten duela?
480
00:21:33,600 --> 00:21:35,480
Zergatik ez duzu zuk
parranda egingo?
481
00:21:35,560 --> 00:21:38,080
-Parranda?
-Senarra zinera doala
482
00:21:38,160 --> 00:21:40,480
bere idazkariarekin?
Zergatik ez zara zu joango?
483
00:21:40,560 --> 00:21:42,720
Zergatik ez zara
hondartza nudista batetara
484
00:21:42,800 --> 00:21:44,600
zuk nahi duzunarekin joango?
485
00:21:44,680 --> 00:21:46,360
Hondartza nudista batera
486
00:21:46,440 --> 00:21:48,000
nik dudan zelulitisarekin?
487
00:21:48,080 --> 00:21:50,240
-Tira!
-Beno, horrela kontuak.
488
00:21:50,640 --> 00:21:52,080
Koldo han eta zu hemen,
489
00:21:52,160 --> 00:21:53,960
-eta bitartean...
-Bitartean?
490
00:21:55,000 --> 00:21:56,760
Une bakoitza aprobetxatzen jakin.
491
00:21:57,120 --> 00:21:58,520
Erraza da esatea.
492
00:21:59,040 --> 00:22:00,480
Erraza da egitea, Ane.
493
00:22:00,560 --> 00:22:02,040
Ausartuko al zinateke?
494
00:22:02,840 --> 00:22:03,960
Zergatik ez?
495
00:22:04,120 --> 00:22:05,440
Tira, Gaizka,
496
00:22:06,280 --> 00:22:07,840
Pilar Parisera joan da.
497
00:22:08,960 --> 00:22:12,000
Horri deitzen diot nik une bakoitza
aprobetxatzen jakitea.
498
00:22:14,240 --> 00:22:15,760
Zenbat da, Txapas?
499
00:22:16,280 --> 00:22:18,640
Patatak, zerbeza...
1000 pezeta borobilduz.
500
00:22:19,080 --> 00:22:20,680
1000 pezeta justu?
501
00:22:20,760 --> 00:22:22,120
-Bai.
-"Bien, bien".
502
00:22:22,480 --> 00:22:24,120
Propinarik gabe geratu zara.
503
00:22:24,200 --> 00:22:25,960
-Goazen, Gaizka.
-Goazen, bai.
504
00:22:26,520 --> 00:22:28,560
-Gero arte, aizu.
-Agur, bai, ondo segi.
505
00:22:28,640 --> 00:22:30,040
A zer negozioa.
506
00:22:30,880 --> 00:22:32,440
Propina barruan dago, aizu,
507
00:22:32,520 --> 00:22:34,800
horrek zer uste du,
errementaria tontoa dela?
508
00:22:37,640 --> 00:22:41,200
"Agur Jesusen ama",
509
00:22:41,520 --> 00:22:43,920
-"birjina"...
-Ez, kendu, kendu, Hortentsi,
510
00:22:44,000 --> 00:22:45,960
-nik garbituko dut.
-Nire lana da.
511
00:22:46,040 --> 00:22:48,040
Baina berandu da eta igual zure...
512
00:22:48,160 --> 00:22:49,640
etxean zain egongo dira.
513
00:22:49,720 --> 00:22:51,480
Amaiak beharko luke hemen egon.
514
00:22:51,560 --> 00:22:54,240
Baina badakizu,
Gregorio ospitalean dago eta...
515
00:22:54,640 --> 00:22:57,680
umearen kargu baten bat egin beharko
da, eta ama ez bada, "a ver".
516
00:22:57,760 --> 00:22:59,760
Bai, zu beti Amaia defendatzen.
517
00:22:59,840 --> 00:23:02,280
Gauza asko dauzkat nik
Maria Luisari kontatzeko.
518
00:23:02,360 --> 00:23:05,640
Zuk Maria Luisari kontatu nahi
duzuna, baina orain zoaz etxera.
519
00:23:07,520 --> 00:23:08,920
Bihar arte, Joxe Mari.
520
00:23:09,000 --> 00:23:12,040
Bihar ez duzu zertan etorri beharrik
ez molestia hartu, Hortentsi.
521
00:23:12,320 --> 00:23:14,000
Ez da molestia, gizona.
522
00:23:14,080 --> 00:23:15,960
Goiz zabiltza, Eusebio.
523
00:23:16,200 --> 00:23:19,320
Zer, zure ama zenaren errosarioa
aurreratu dute, ala?
524
00:23:19,480 --> 00:23:22,360
Aurretik kafetxo bat hartu,
eta egunari errepasoa eman.
525
00:23:22,760 --> 00:23:24,960
Edozein gauza
etxean ez egoteagatik.
526
00:23:25,240 --> 00:23:27,240
Han ere izango zenituen zereginak.
527
00:23:27,320 --> 00:23:28,880
-Baina, baina...
-Bai,
528
00:23:28,960 --> 00:23:31,480
zimel-zimelak dauzkazue
balkoiko jeranioak.
529
00:23:31,720 --> 00:23:34,080
Eta kristalak hautsez beteta.
530
00:23:34,560 --> 00:23:36,080
Eta kortinak,
531
00:23:36,240 --> 00:23:38,560
noiz garbitu zenituzten
azkenengo aldiz?
532
00:23:38,760 --> 00:23:40,000
Poluzioa.
533
00:23:40,560 --> 00:23:42,280
Kafea hartu bezain laster
534
00:23:42,600 --> 00:23:44,360
jeranioak regatzera joango naiz.
535
00:23:44,440 --> 00:23:45,800
Hitza ematen dizut.
536
00:23:46,560 --> 00:23:47,680
Gizonak...
537
00:23:52,760 --> 00:23:54,400
Erruki zaitut, Joxe Mari.
538
00:23:54,480 --> 00:23:56,520
Horren ondoan ezta bi minutu ere.
539
00:23:56,720 --> 00:23:59,520
Ezta minutu bat milioi bat
ordainduko balirate ere.
540
00:23:59,600 --> 00:24:01,640
Ba ni oso ondo etortzen zait.
541
00:24:01,720 --> 00:24:02,720
Zer?
542
00:24:03,320 --> 00:24:04,800
Maria Luisa honen ondoan
543
00:24:05,280 --> 00:24:07,440
bertutez beteriko emakumea da.
544
00:24:08,320 --> 00:24:10,360
Aizu, prest al dago guztia?
545
00:24:11,200 --> 00:24:12,320
Dena prest!
546
00:24:13,080 --> 00:24:14,120
Momentuan.
547
00:24:15,440 --> 00:24:16,480
Gabon.
548
00:24:16,680 --> 00:24:17,920
Gabon, jaunak.
549
00:24:18,720 --> 00:24:19,840
Gabon, Jainkoa.
550
00:24:19,920 --> 00:24:23,080
Beno, utzi dezagun zeremoniak aparte
eta goazen gurera.
551
00:24:26,080 --> 00:24:27,480
Hasi gaitezen, ba.
552
00:24:27,800 --> 00:24:30,360
Ni ez naiz hasten konpainiarik gabe.
553
00:24:30,440 --> 00:24:32,480
Zer? Ez al gaude ba laurok?
554
00:24:32,560 --> 00:24:34,240
Ia-ia. Ama birjina,
555
00:24:34,320 --> 00:24:36,880
karta bedeinkatuak eta puru berezia,
baina nik...
556
00:24:36,960 --> 00:24:39,000
kopatxo baten konpainia
esan nahi nuen.
557
00:24:39,080 --> 00:24:40,240
Zer kopatxo?
558
00:24:40,600 --> 00:24:41,680
Nik, zera,
559
00:24:42,280 --> 00:24:43,640
kardenal Mendoza bat.
560
00:24:44,400 --> 00:24:45,800
Izena jakitea ere.
561
00:24:45,880 --> 00:24:48,680
Nola ez dut jakingo ba
hain elizgizon ospetsuaren izena?
562
00:24:48,800 --> 00:24:51,760
Bai, bai. Horren izena jakingo duzu,
baino prezioarena ez.
563
00:24:51,840 --> 00:24:53,800
-Apaizak...
-Tira, purutxo bat?
564
00:25:01,880 --> 00:25:03,600
Pasa zaitez, motel, pasa zaitez.
565
00:25:03,680 --> 00:25:05,360
Hemen ez dugu inor jaten eta.
566
00:25:05,440 --> 00:25:07,040
-Kaixo.
-Kaixo, bai.
567
00:25:07,600 --> 00:25:08,720
Aizu,
568
00:25:09,240 --> 00:25:10,560
etorri al dira,
569
00:25:11,160 --> 00:25:12,200
zera,
570
00:25:12,560 --> 00:25:14,640
etorri al dira
joan den eguneko neskak?
571
00:25:14,720 --> 00:25:16,640
Ez, ez dira gehiago azaldu.
572
00:25:17,280 --> 00:25:19,520
Ez al dizkidazu begiak
erori-eroriak ikusten?
573
00:25:19,600 --> 00:25:21,600
A zer emakume puskak ziren, eh.
574
00:25:21,680 --> 00:25:23,440
Bai. Atera whiski bat.
575
00:25:24,360 --> 00:25:25,560
Whiski bat.
576
00:25:31,240 --> 00:25:32,840
Ez, utzi ezazu hor botila,
577
00:25:32,920 --> 00:25:34,600
gero hartuko dut beste bat eta.
578
00:25:34,680 --> 00:25:36,760
Ez, ni lan garaian ez.
579
00:25:46,080 --> 00:25:47,880
-Aizu, Txapas.
-Bai?
580
00:25:49,440 --> 00:25:51,920
Diputazioan egiten dut nik lan.
581
00:25:52,000 --> 00:25:53,360
Lana edo.
582
00:25:54,280 --> 00:25:56,080
Nekazaritza sailean.
583
00:25:56,320 --> 00:25:57,720
Bai, animalienean.
584
00:25:57,920 --> 00:25:59,920
-Eta?
-Hortxe, hortxe.
585
00:26:00,440 --> 00:26:01,560
Eta...
586
00:26:01,920 --> 00:26:04,640
diputazioko departamenduko
paper guztiak
587
00:26:04,720 --> 00:26:06,760
nire eskuetatik pasatzen dira.
588
00:26:06,840 --> 00:26:09,280
Komuneko papera barne ere.
589
00:26:09,760 --> 00:26:10,920
Bai, hori.
590
00:26:11,120 --> 00:26:14,160
Eta punta-puntako
andregaia daukat.
591
00:26:14,240 --> 00:26:16,320
Bai, punta-puntakoa.
592
00:26:16,400 --> 00:26:17,400
Bai.
593
00:26:17,640 --> 00:26:19,560
Bost seme-alaba izango ditugu.
594
00:26:19,640 --> 00:26:23,320
Beno, edo jaungoikoak
ematen dizkigun guztiak.
595
00:26:23,560 --> 00:26:25,800
Jaungoikoak eta lege zaharrak.
596
00:26:26,360 --> 00:26:27,480
Hori, hori.
597
00:26:27,560 --> 00:26:28,880
Izenak ere
598
00:26:29,480 --> 00:26:30,800
erabakita ditut.
599
00:26:31,840 --> 00:26:33,640
Sabino deituko diozu zaharenari.
600
00:26:33,720 --> 00:26:35,000
Nork esan dizu?
601
00:26:35,080 --> 00:26:36,560
Senak, motel, senak.
602
00:26:37,240 --> 00:26:39,520
Bigarrenari, Xabier.
603
00:26:41,080 --> 00:26:43,240
Hirugarrenari Joxe Antonio.
604
00:26:44,200 --> 00:26:45,520
Laugarrenari...
605
00:26:45,640 --> 00:26:47,600
-Aizu, baina dena mutilak, ala?
-Ixo!
606
00:26:47,880 --> 00:26:49,760
Laugarrenari Gloria.
607
00:26:50,720 --> 00:26:52,120
Bostgarrenari...
608
00:26:53,960 --> 00:26:54,960
Txaro.
609
00:26:55,320 --> 00:26:57,160
Eh? Hori, Txaro.
610
00:26:58,400 --> 00:27:02,040
Eta ipuinak kontatuko dizkiet
gauero.
611
00:27:04,120 --> 00:27:06,200
Anerekin bakeak egiten baditut,
612
00:27:06,280 --> 00:27:08,760
bestela ez ezkondu,
613
00:27:09,400 --> 00:27:10,760
ez ume,
614
00:27:11,960 --> 00:27:13,200
ez ezer.
615
00:27:17,080 --> 00:27:18,120
Bota!
616
00:27:18,200 --> 00:27:19,200
Pareak.
617
00:27:19,520 --> 00:27:20,680
Nireak.
618
00:27:21,680 --> 00:27:24,280
Horri "ménage à trois" deitzen zaio.
619
00:27:24,560 --> 00:27:26,760
"Ménage à trois" sekula ez entzun!
620
00:27:28,400 --> 00:27:29,560
Bai, gizona,
621
00:27:30,000 --> 00:27:33,240
tipo bat bi neska
katxarroekin jai eta fuego ibiltzea.
622
00:27:34,840 --> 00:27:36,920
-Eta dupleak?
-Dupleak?
623
00:27:37,160 --> 00:27:38,680
Matrimonioan.
624
00:27:38,960 --> 00:27:42,040
Nik Saturren andrearekin
eta Satur nire andrearekin.
625
00:27:42,800 --> 00:27:44,560
Ez ezazue astakeriarik esan!
626
00:27:44,800 --> 00:27:47,360
Elizak bedeinkatutako
bikote eder bat dagoen lekuan
627
00:27:47,440 --> 00:27:48,880
hor santutasuna dago eta.
628
00:27:48,960 --> 00:27:51,040
Ba zu ez zabiltza orduan
oso katoliko.
629
00:27:51,120 --> 00:27:53,600
-Ezkondu bazina, "siquiera".
-Tira, pixa egitera noa.
630
00:27:53,680 --> 00:27:55,720
Jakingo zenuke
zer den gauza ederra!
631
00:27:56,960 --> 00:27:59,240
Honek txiza egiteko bakarrik
erabiliko du.
632
00:27:59,760 --> 00:28:02,240
Horiek erabiliko dute, bai...
633
00:28:02,880 --> 00:28:04,720
Jesus! Baina, baina!
634
00:28:04,800 --> 00:28:07,240
Baina zu zer arraio
egiten duzu hemen?
635
00:28:07,760 --> 00:28:09,960
Pastillak ahaztu zaizkit,
lo egitekoak.
636
00:28:10,600 --> 00:28:12,200
Ederra errosarioa.
637
00:28:12,280 --> 00:28:14,720
Zer errosario eta errosario.
638
00:28:14,920 --> 00:28:16,720
Nik badakit zertaz ari naizen.
639
00:28:16,800 --> 00:28:18,360
Eta bi hauek ere bai.
640
00:28:18,440 --> 00:28:19,920
Errosarioa,
641
00:28:20,120 --> 00:28:21,320
ama zena,
642
00:28:21,400 --> 00:28:23,800
Loiolako irratia.
643
00:28:24,680 --> 00:28:28,120
Lotsa bataiatu zuten egunean,
zuek ez zinen bataioan izan,
644
00:28:28,200 --> 00:28:30,720
-ez horixe!
-Honi burua joan zaio!
645
00:28:33,320 --> 00:28:34,320
Ene!
646
00:28:34,720 --> 00:28:36,480
Kaixo, zer berri, Hortentsi?
647
00:28:36,640 --> 00:28:39,080
Aitaren, eta semearen, eta...
Zu ere hemen?
648
00:28:39,640 --> 00:28:40,720
Baina?
649
00:28:50,280 --> 00:28:51,280
Kaixo!
650
00:28:52,160 --> 00:28:55,000
Kristoren puzkerra harrapatu du,
aizu. Ezagutzen duzu, ezta?
651
00:28:55,080 --> 00:28:57,080
Noski,
nire lehengusinaren senargaia da.
652
00:28:57,160 --> 00:28:59,040
Senargaia zen, bukatu dute.
653
00:28:59,120 --> 00:29:01,160
Finito, kaput, akabo fandagoa.
654
00:29:01,240 --> 00:29:02,960
Hara, Quintanaren hiztegia.
655
00:29:03,280 --> 00:29:05,160
Quintanarena ez, atorrante honena.
656
00:29:05,560 --> 00:29:07,720
Baina, nola dakizu
Anerekin haserretu dela?
657
00:29:07,840 --> 00:29:10,720
Erretiratu denean sekulako
erretorika sartu didalako.
658
00:29:11,000 --> 00:29:13,880
Jakitez, badakit zer koloretakoak
dituen galtzontzilloak ere.
659
00:29:14,440 --> 00:29:17,400
Aizu, Xabier, zure lehengusinarekin
zita konpondu behar didazu.
660
00:29:17,480 --> 00:29:19,240
Aizu, baina pitzatzen hasi al zara?
661
00:29:19,320 --> 00:29:21,560
-Biak adiskidetu behar ditut.
-Zergatik?
662
00:29:22,120 --> 00:29:24,440
Erretiratu hau andregaiarekin
ibiltzen zenean
663
00:29:24,520 --> 00:29:26,200
Txapas pozik bizi zen.
664
00:29:26,480 --> 00:29:29,120
Haserretu dira,
eta Txapas potroetaraino dago.
665
00:29:29,320 --> 00:29:31,080
Horregatik adiskidetu behar ditut.
666
00:29:31,200 --> 00:29:32,480
-Ulertzen?
-Bai.
667
00:29:32,560 --> 00:29:35,880
Sara, barkatu beharko didazu,
baina ezin dugu hartzen kopa horrek.
668
00:29:35,960 --> 00:29:37,800
-Ulertzen dut.
-Benga, goazen!
669
00:29:39,000 --> 00:29:40,560
-Zu hemen!
-Bai,
670
00:29:40,640 --> 00:29:42,680
-eta etxera eramango zaitut.
Ba al dakizu,
671
00:29:42,760 --> 00:29:44,360
Anerekin haserretu naiz,
672
00:29:44,600 --> 00:29:47,600
"finito", "kaput", akabo fandagoa.
673
00:29:47,680 --> 00:29:50,000
-Txapas, ateraiozu honi kopa bat.
-Ez, ez, ez,
674
00:29:50,120 --> 00:29:52,280
etxera eramango zaitut,
benga, goazen.
675
00:29:53,560 --> 00:29:56,640
Ez, ez, ez, hara,
676
00:29:57,240 --> 00:29:59,640
nondik atera duzu
neska puska hori?
677
00:29:59,720 --> 00:30:01,120
Polita!
678
00:30:01,200 --> 00:30:03,040
Bai jauna, polita.
679
00:30:03,440 --> 00:30:05,720
-Andregaia al da?
-Ez, laguna. Benga, goazen.
680
00:30:05,800 --> 00:30:06,840
Benga.
681
00:30:06,920 --> 00:30:08,000
Ane ez.
682
00:30:08,080 --> 00:30:11,400
Andregaiak makina
sortzeko problema besterik ez dira.
683
00:30:11,480 --> 00:30:12,920
-Ah, bai?
-Bai.
684
00:30:13,320 --> 00:30:14,960
Baina Anerekin ezkonduko naiz.
685
00:30:15,040 --> 00:30:17,000
Ez al zen ba
problema sortzeko makina?
686
00:30:17,080 --> 00:30:19,200
Eta zer? Eta zer?
Ezkonduko naiz.
687
00:30:19,280 --> 00:30:21,800
Eta bost seme-alaba izango ditut.
688
00:30:21,880 --> 00:30:24,040
Edo Jaungoikoak ematen dizkidanak.
689
00:30:24,120 --> 00:30:25,880
Erruki zaitut, Xabier.
690
00:30:26,440 --> 00:30:27,840
Benga. Goazen.
691
00:30:28,160 --> 00:30:29,400
Benga, benga.
692
00:30:33,280 --> 00:30:35,800
Hortera, seko hortera.
693
00:30:36,280 --> 00:30:38,120
Beti izan zara gustu finekoa.
694
00:30:38,560 --> 00:30:40,400
Horregatik nago orain zurekin.
695
00:30:41,080 --> 00:30:42,880
Denei esango diozu gauza bera.
696
00:30:43,640 --> 00:30:45,440
Hautatzen dakit.
Bai,
697
00:30:46,120 --> 00:30:47,520
hautatzen dakit.
698
00:30:47,600 --> 00:30:49,320
Ondo al dago egiten ari garena?
699
00:30:49,400 --> 00:30:51,680
-Zergatik ez?
-Ez dakit ba, lehengusuak gara.
700
00:30:52,880 --> 00:30:55,040
Zu Ane zara, neska polit bat.
701
00:30:56,480 --> 00:30:59,040
Ni ikaragarri
erakartzen nauen neska
702
00:31:00,160 --> 00:31:01,400
oso atsegin bat.
703
00:31:01,480 --> 00:31:03,400
Gainera niri Koldo gustatzen zait.
704
00:31:03,720 --> 00:31:05,360
Eta zer? Niri Gina,
705
00:31:05,520 --> 00:31:07,600
-eta ba al du horrek zerikusirik?
-Ez.
706
00:31:08,280 --> 00:31:09,760
Gustura gaude, ezta?
707
00:31:11,720 --> 00:31:14,160
Une bakoitza ongi aprobetxatzea,
hori da legea.
708
00:31:14,240 --> 00:31:16,680
Legea? Ez al da intzestu bat?
709
00:31:18,680 --> 00:31:19,840
Auskalo!
710
00:31:20,400 --> 00:31:22,640
Zu zara letrak ikasi dituena, ezta?
711
00:31:22,960 --> 00:31:25,400
Bukatzen dugunean
hiztegian begiratu.