1
00:02:38,600 --> 00:02:39,680
Kaixo, aita.

2
00:02:39,920 --> 00:02:42,720
Zer, medikuntza bokazioa
etorri al zaizu bat batean, ala?

3
00:02:42,840 --> 00:02:45,200
Eta zure amari lana kendu?
Ezta pentsatu ere.

4
00:02:45,280 --> 00:02:48,080
Zer eskuzabala zaren,
eta nola ba zu hemendik?

5
00:02:48,440 --> 00:02:50,840
-Zahartzaroko kontuak.
-Zahartzaroko kontuak?

6
00:02:50,920 --> 00:02:53,200
Bai, Ane,
zure aita zahartzen ari da,

7
00:02:53,600 --> 00:02:54,920
fosforoa falta.

8
00:02:55,000 --> 00:02:57,680
Amari esan nion gaur deituko niola,
eta hor ibili naiz

9
00:02:57,760 --> 00:02:59,320
bere agenda ezin bilaturik.

10
00:02:59,400 --> 00:03:01,360
Ni ere atsotzen hasi ote naiz ba.

11
00:03:01,440 --> 00:03:03,320
Ai, gauzak ahazteagatik baldin bada,

12
00:03:03,400 --> 00:03:04,720
ni txapeldun,

13
00:03:04,800 --> 00:03:07,280
Lasatarren odola da hori,
eta ez da edadea.

14
00:03:08,080 --> 00:03:09,520
Ez odolik aipatu.

15
00:03:11,080 --> 00:03:12,720
-Elkanora zoaz?
-Elkanora?

16
00:03:12,960 --> 00:03:15,080
Elkanon itxurekin nabil aspaldian.

17
00:03:15,280 --> 00:03:17,040
Munduari buelta eman eta...

18
00:03:17,120 --> 00:03:19,560
trapu zaharrak besterik
ez ditut janzteko. Baina gaur,

19
00:03:19,640 --> 00:03:21,480
ikasketen truk, erosketak.

20
00:03:21,560 --> 00:03:24,320
Gure txoriak
luma berriak behar ditu, alegia.

21
00:03:24,760 --> 00:03:26,880
Txori txioka hor, ligatzen hasteko.

22
00:03:27,040 --> 00:03:29,600
Baina ahaztu al zaizu dagoeneko
zure Koldo?

23
00:03:30,320 --> 00:03:31,640
Utikan amets txarrak!

24
00:03:31,720 --> 00:03:34,040
Nik ere independentzia,
aita, independentzia!

25
00:03:34,120 --> 00:03:36,680
Tira, tira, poztekoa da
hala hartu izana.

26
00:03:37,360 --> 00:03:38,960
Besteok ikasiko bagenu.

27
00:03:39,040 --> 00:03:40,880
Aita, eta ikasten ari zara,

28
00:03:40,960 --> 00:03:44,000
ez zaude ba berriro etxean
eta amarekin eztitan?

29
00:03:44,080 --> 00:03:45,920
Horixe da gehien pozten nauena.

30
00:03:46,000 --> 00:03:47,120
Sorgina.

31
00:03:50,720 --> 00:03:52,360
Eta Mertxeren kontu hori, zer?

32
00:03:52,440 --> 00:03:54,360
Nondik atera duzu
haurdun dagoela?

33
00:03:54,440 --> 00:03:56,280
Mertxe beraren ahotik.

34
00:03:56,560 --> 00:03:58,600
Aho bi ditu ba,
niri ezezkoa esan dit.

35
00:03:58,680 --> 00:04:01,680
Lotsa emango dio nonbait
haurraren aitari baino lehenago

36
00:04:01,760 --> 00:04:03,400
haurraren aitonari aitortzeak.

37
00:04:03,480 --> 00:04:05,720
Karlos etortzen denean,
sehaska erostera.

38
00:04:06,000 --> 00:04:08,080
-Hala bedi.
-Ai aitona,

39
00:04:08,400 --> 00:04:09,680
aitona Martin,

40
00:04:09,760 --> 00:04:12,160
laguntza behar du berorrek
kalera ateratzeko?

41
00:04:12,840 --> 00:04:14,760
Ah, ba bai,

42
00:04:14,840 --> 00:04:16,280
-beharko nuke.
-Goazen.

43
00:04:17,400 --> 00:04:18,560
Kontuz, eh.

44
00:04:23,320 --> 00:04:24,640
Gauez ibili,

45
00:04:25,320 --> 00:04:26,600
goizean ageri.

46
00:04:29,040 --> 00:04:30,560
Badugu besteren bat

47
00:04:30,800 --> 00:04:32,360
oilarrarekin jaiki dena.

48
00:04:34,200 --> 00:04:36,040
Boga-boga jatetxea, esan?

49
00:04:37,560 --> 00:04:38,880
Ah, Maria Luisa.

50
00:04:41,240 --> 00:04:43,400
Ah, ez, ez, ez nuen inoren...

51
00:04:43,640 --> 00:04:45,920
deia espero,
zerena esperoko nuen ba.

52
00:04:47,080 --> 00:04:48,960
Beno, zer moduz "eskarneti"?

53
00:04:50,120 --> 00:04:51,760
Es... Eskanerretik.

54
00:04:54,600 --> 00:04:56,840
Ez daukala ezer?
Jesus, eskerrak!

55
00:04:58,640 --> 00:05:00,600
Zer bart gaueko?

56
00:05:02,440 --> 00:05:03,520
Musaldia?

57
00:05:03,960 --> 00:05:06,040
Aditu, itxaron pixka bat,

58
00:05:06,120 --> 00:05:08,080
telefonoak zarata besterik ez dauka.

59
00:05:08,600 --> 00:05:11,960
Dios! Sorgin hori!

60
00:05:13,680 --> 00:05:16,000
Eh, zer? Sorgina ez,

61
00:05:16,080 --> 00:05:18,240
igerlea,
igerlea esan nahi nuen, bai.

62
00:05:18,800 --> 00:05:19,800
Bai.

63
00:05:21,600 --> 00:05:23,480
Eta zeinek eman dizu horren berri?

64
00:05:25,920 --> 00:05:28,600
Hortentsia izan dela,
Hortentsia, ja.

65
00:05:29,520 --> 00:05:30,760
Bai, azkar,

66
00:05:30,840 --> 00:05:33,160
azkar, goiz jaiki da oilo hori.

67
00:05:33,560 --> 00:05:35,240
Eta goiz hartu du telefonoa.

68
00:05:35,680 --> 00:05:37,480
Eta goiz hasi da kontakatilu hori.

69
00:05:39,000 --> 00:05:41,920
Ez ba, ez da, egia oso-osoa ez da.

70
00:05:42,760 --> 00:05:44,640
Partida normal bat zen.

71
00:05:44,880 --> 00:05:47,080
Don Luis bertan zegoen,
zuk esango didazu.

72
00:05:47,640 --> 00:05:49,760
Hori, partida bedeinkatua, hara.

73
00:05:51,520 --> 00:05:53,160
Beste batzuetan zuretzat

74
00:05:53,480 --> 00:05:55,840
Don Luisen hitza
Jainkoaren hitza da ba.

75
00:05:58,120 --> 00:05:59,280
Maria Luisa?

76
00:06:00,160 --> 00:06:01,200
Maria Luisa?

77
00:06:03,200 --> 00:06:04,880
Frankoren galtzontzilloak.

78
00:06:06,880 --> 00:06:08,880
Lore ederra Hortentsia hori.

79
00:06:09,320 --> 00:06:11,080
Noski, etxe honetan

80
00:06:11,720 --> 00:06:13,360
loreak dira inportanteenak.

81
00:06:14,560 --> 00:06:16,640
Nahiz eta pozoitsuak izan.

82
00:06:19,040 --> 00:06:21,520
-Ondo zaude, osaba?
-Bai, ondo, ondo.

83
00:06:21,680 --> 00:06:23,000
Ondo nengoen,

84
00:06:23,080 --> 00:06:24,480
Maria Luisa deitu arte.

85
00:06:24,560 --> 00:06:25,640
Gregorio,

86
00:06:26,160 --> 00:06:28,160
-ezer gertatu al zaio?
-Ez, ez, lasai,

87
00:06:28,480 --> 00:06:30,000
Gregoriok ez du ezer,

88
00:06:30,080 --> 00:06:32,080
Gregorio ondo dago.

89
00:06:32,760 --> 00:06:34,080
Lehen bezalaxe.

90
00:06:35,040 --> 00:06:36,560
Gaur "eskarnetik" pasa dute...

91
00:06:36,640 --> 00:06:38,280
-Eskanerretik.
-Beno, hori,

92
00:06:38,360 --> 00:06:40,160
eskanerretik pasa dute

93
00:06:40,800 --> 00:06:42,800
eta mutiko bat eginda dagoela.

94
00:06:43,320 --> 00:06:44,360
Oraindik,

95
00:06:44,520 --> 00:06:45,720
ni honaino,

96
00:06:46,120 --> 00:06:48,840
Hortentsia gora
eta Hortentsia behera, Hortentsia...

97
00:06:49,000 --> 00:06:50,640
Ez zara bakarra.

98
00:06:50,720 --> 00:06:53,200
Gustura botako nioke
pestizidaren bat.

99
00:06:53,280 --> 00:06:56,120
Ba horregatik
ez zaitu inor salatuko, eh.

100
00:06:56,560 --> 00:06:58,600
Esango dizut gainera, igual

101
00:06:59,240 --> 00:07:01,000
herriko plazan, erdi-erdian, zera,

102
00:07:01,080 --> 00:07:02,440
estatua jarriko zizuten.

103
00:07:03,320 --> 00:07:05,480
Amaia Arraldeko alaba kutuna.

104
00:07:07,160 --> 00:07:10,080
Egia esan, latzak pasatzen ditut
Maria Luisarekin,

105
00:07:10,440 --> 00:07:13,040
baina honekin
latzak eta garratzak.

106
00:07:13,920 --> 00:07:15,960
Ama, nondik atera ote da?

107
00:07:16,080 --> 00:07:18,960
A zer parea, Maria Luisa
eta Hortentsia Maria.

108
00:07:24,160 --> 00:07:26,680
Zer? Ni ahotan hartuta?

109
00:07:27,040 --> 00:07:29,120
Ahotan? Ahotan zu zer ahotan?

110
00:07:30,000 --> 00:07:32,440
Landareak ura behar dutela
esaten ari ginen.

111
00:07:32,520 --> 00:07:33,960
Ura, horixe.

112
00:07:34,280 --> 00:07:37,160
Mihiari eragin beharrean,
hobe zenuten lanari ekin.

113
00:07:37,520 --> 00:07:39,000
Egun guztia txu-txu,

114
00:07:39,200 --> 00:07:40,560
a zer gurutzea!

115
00:07:41,080 --> 00:07:43,120
Eta zu, nor eta zu

116
00:07:43,280 --> 00:07:44,880
inori belarriak gorritzeko.

117
00:07:45,720 --> 00:07:47,640
11 ikusi eta entzun,

118
00:07:48,120 --> 00:07:50,040
eta sufritzeko jaioak gara.

119
00:07:50,680 --> 00:07:53,080
Alabari aita bat ematen
jakin ez duen emakumea

120
00:07:53,480 --> 00:07:55,360
txu-txuka, alajaina.

121
00:07:56,200 --> 00:07:58,440
Begira, umea egin badut,

122
00:07:58,520 --> 00:08:00,880
zu baino emakume gehiago
naizelako da.

123
00:08:01,080 --> 00:08:04,200
Eta ez diot inori, eta gutxiago zuri
zertan konturik eman behar.

124
00:08:04,640 --> 00:08:05,760
Jesus!

125
00:08:06,160 --> 00:08:08,240
Hara, emakumearen saleroa.

126
00:08:08,440 --> 00:08:09,880
Zoaz, bai, sukaldera!

127
00:08:09,960 --> 00:08:11,200
Ontziak garbitzera!

128
00:08:11,280 --> 00:08:13,400
Eta bide batez,
garbitu ezazu ahoa!

129
00:08:13,600 --> 00:08:15,440
Lejia erruz erabili,

130
00:08:15,680 --> 00:08:17,760
guztiaren beharra izango duzu eta.

131
00:08:18,200 --> 00:08:21,000
Gaur goiz-goizetik
hasi behar al dugu sesioa?

132
00:08:21,360 --> 00:08:22,520
Sesioa?

133
00:08:22,600 --> 00:08:24,120
Atzokoa bai sesioa.

134
00:08:24,320 --> 00:08:26,360
Jokalari zikinak.

135
00:08:26,440 --> 00:08:27,480
"Ludopito".

136
00:08:27,560 --> 00:08:30,400
Aizu, ez zenuen ba
ludopata esan nahiko?

137
00:08:30,720 --> 00:08:32,280
Ludopata alenak!

138
00:08:32,360 --> 00:08:34,840
Eta Don Luis tartean,
Aitaren, Semearen...

139
00:08:34,920 --> 00:08:36,920
Eta Izpiritu Santuaren izenean,
amen.

140
00:08:37,000 --> 00:08:38,640
Akabo, bukatu da,

141
00:08:38,720 --> 00:08:40,520
ea behingoz ahoa ixten duzun,

142
00:08:40,800 --> 00:08:41,960
jostorratzaz,

143
00:08:42,040 --> 00:08:44,320
porlanez, kremaileraz
edo nahi duzun bezala.

144
00:08:45,200 --> 00:08:47,480
Gaurkoz ja nahiko egin duzu
Maria Luisari

145
00:08:47,560 --> 00:08:49,520
-denaren berri ematen.
-Berri eman?

146
00:08:49,760 --> 00:08:51,640
Lagun bati zor zaion begirunea.

147
00:08:51,720 --> 00:08:53,160
Begirunea zuk? Begirunea?

148
00:08:53,280 --> 00:08:55,560
Saltsari ederra zara zu.
Perrexil eta guzti.

149
00:08:55,640 --> 00:08:57,440
Marmarrean ez aritu nirekin, eh.

150
00:08:57,520 --> 00:08:58,760
Dena entzun dut.

151
00:08:59,440 --> 00:09:01,160
Etxea hondatu behar duzu,

152
00:09:01,600 --> 00:09:03,800
Maria Luisa laguna dudalako,
bestela,

153
00:09:03,880 --> 00:09:07,080
laster garbituko nituen nik
zuen galtzontzillo zikinak.

154
00:09:15,840 --> 00:09:17,320
-Egun on.
-Egun on.

155
00:09:17,400 --> 00:09:20,280
Halakoren bideo bat
ez duzue izango,

156
00:09:20,360 --> 00:09:22,600
umea jaio da
edo argitzea minetan, edo.

157
00:09:22,720 --> 00:09:24,920
Edo izar bat jaio da,
Shirley Templerena.

158
00:09:25,160 --> 00:09:28,160
Hala beharbada,
errege guztien erregearen hasiera?

159
00:09:28,400 --> 00:09:29,840
Beleneko jaiotza.

160
00:09:29,920 --> 00:09:31,840
Baina ez, katekesikoek dute.

161
00:09:31,920 --> 00:09:34,520
Jo, ez dut inon aurkitzen
behar dudan bideoa.

162
00:09:34,600 --> 00:09:37,360
Eta begiratu al duzu kioskoetan?
Denetarik izaten dute,

163
00:09:37,680 --> 00:09:39,200
gomatxoak ere bai.

164
00:09:39,560 --> 00:09:42,200
Beldur naiz umea izateko
gai izango ote naizen.

165
00:09:42,600 --> 00:09:44,240
Ba berandu zabiltza.

166
00:09:44,560 --> 00:09:46,800
-Erditzen ikasteko?
-Ez, beldurra izateko.

167
00:09:47,120 --> 00:09:50,480
Nola edo hala umea ekarriko duzu,
eta gaur egunean igerilekuetan ere.

168
00:09:50,640 --> 00:09:52,320
-Umerik ba al duzu?
-Ni?

169
00:09:52,480 --> 00:09:54,360
18 urte besterik ez ditut eta.

170
00:09:54,440 --> 00:09:56,280
Nik ere 18 urte baino ez ditut,

171
00:09:56,400 --> 00:09:59,200
ez nuen sorpresa makala hartu,
edo sustoa, hobe esanda.

172
00:09:59,640 --> 00:10:01,840
Aizu, eta nola gertatu zitzaizun?

173
00:10:03,000 --> 00:10:06,000
Akats teknikoren bat,
edo goma kalitate kaskarra, edo...

174
00:10:06,080 --> 00:10:09,040
Bai zera, ez zen arazo
teknikoa izan, fisikoa baino!

175
00:10:09,120 --> 00:10:11,560
Trena azken-azken geltokiraino
iritsi zen.

176
00:10:11,840 --> 00:10:14,120
"Azkenengo trena", Richard Morrison.

177
00:10:14,200 --> 00:10:16,120
Eta pasaiari guztiak
bajatu zirenean...

178
00:10:16,200 --> 00:10:18,800
Txan txan txan... Baten batek
ekipaia ahaztu zuen, ezta?

179
00:10:18,880 --> 00:10:20,760
Horixe, txan txan, eta...

180
00:10:20,840 --> 00:10:22,720
-astuna gainera.
-Lasai,

181
00:10:22,920 --> 00:10:25,040
laster kenduko duzu gainetik
maleta eta.

182
00:10:25,360 --> 00:10:27,280
Aizu, eta noiz konturatu zinen?

183
00:10:27,680 --> 00:10:30,680
Ba beranduegi zenean.
Hain irregularra izaten naizenez.

184
00:10:31,240 --> 00:10:33,200
Hara. Baita ni ere.

185
00:10:34,160 --> 00:10:36,600
Ba hori, bi hilabeteren buruan
konturatu nintzen.

186
00:10:37,000 --> 00:10:40,000
Oso jatuna naiz, eta dieta
egiten ari nintzen, baina leches,

187
00:10:40,240 --> 00:10:42,600
bularrak gero eta puztuago,
eta ni ere

188
00:10:42,840 --> 00:10:44,640
gero eta globoago.

189
00:10:45,080 --> 00:10:47,360
Argi zegoen,
diagnostikoak ez zizun fallatu.

190
00:10:47,440 --> 00:10:49,360
-Diana!
-Hau enbarazua!

191
00:10:49,600 --> 00:10:52,080
Ez pentsa, azken batean
ilusioa egiten dit,

192
00:10:52,160 --> 00:10:53,600
eta mutila ere...

193
00:10:53,680 --> 00:10:56,520
-Zein, ekipaia ahaztu zuena?
-Horixe. Orain txoratzen dago.

194
00:10:56,800 --> 00:11:00,360
Noski, berak ez du utzi zizun maleta
gora eta behera eraman behar.

195
00:11:01,080 --> 00:11:04,520
Beno, maleta baino neke gehiago
ematen dit maletako ekipaiak.

196
00:11:06,080 --> 00:11:07,920
Gauza hauek emozionatzen naute.

197
00:11:08,640 --> 00:11:10,560
-Utziko negar egiten?
-Bai, neska.

198
00:11:10,920 --> 00:11:11,960
Mila esker.

199
00:11:17,920 --> 00:11:19,760
A zer sugegorri parea.

200
00:11:20,200 --> 00:11:22,960
Batak misoa zorrotza
eta besteak, berriz,

201
00:11:23,280 --> 00:11:24,800
isatsa pozoiez betea.

202
00:11:25,120 --> 00:11:26,640
Bota, bota badakizuna.

203
00:11:26,720 --> 00:11:27,840
Horixe ba,

204
00:11:27,920 --> 00:11:31,160
Joxe Mariren galtzontzilloak baino
kontu zikinagoak Amaia horrenak.

205
00:11:31,480 --> 00:11:33,320
Ez zuten ba drogekin harrapatu.

206
00:11:33,520 --> 00:11:35,640
Belarra, erretxina, txiklea,

207
00:11:36,440 --> 00:11:38,240
zer ote ez zioten aurkitu.

208
00:11:38,680 --> 00:11:40,920
Beraz, drogadikta dugu purtzil hori.

209
00:11:41,200 --> 00:11:42,480
Drogadikta?

210
00:11:42,880 --> 00:11:44,320
Dabiltzan konpainiekin.

211
00:11:44,720 --> 00:11:46,520
Mutil-lagun bat badauka, nola,

212
00:11:47,480 --> 00:11:48,560
txuloa,

213
00:11:49,200 --> 00:11:50,240
makarra.

214
00:11:50,440 --> 00:11:51,720
Ez ezazu esan.

215
00:11:52,200 --> 00:11:54,680
Jipoitu eta guzti egiten du,
eta nola gainera,

216
00:11:55,080 --> 00:11:56,920
larruzko gerrikoarekin.

217
00:11:57,200 --> 00:12:00,160
Ez al duzu ikusten nolako aurpegia
ekartzen duen goizetan lanera?

218
00:12:00,240 --> 00:12:03,640
Esaten nuen nik ba ubeldura haiek
ez zirela fregaketarenak.

219
00:12:04,000 --> 00:12:05,760
Eta irabazten duen guztia,

220
00:12:06,000 --> 00:12:07,320
txulo puta,

221
00:12:07,800 --> 00:12:09,440
Jainkoak barka nazala,

222
00:12:09,520 --> 00:12:11,160
horrek eramaten dizkio guztiak.

223
00:12:11,240 --> 00:12:13,240
A zer deskalabrua familia horrena.

224
00:12:13,920 --> 00:12:15,400
Eta Ainhoa gaixoa,

225
00:12:15,480 --> 00:12:17,720
inolako errurik
ez duen aingerutxo hori,

226
00:12:18,400 --> 00:12:20,040
gosez akabatzen daukate.

227
00:12:20,320 --> 00:12:22,520
Eskerrak hemen jaten duen
etxe honetan.

228
00:12:23,280 --> 00:12:25,520
Titiko umeak titiari bezala
begiratzen zion

229
00:12:25,600 --> 00:12:27,480
nik egindako patata frijituei.

230
00:12:28,040 --> 00:12:29,520
Oraingo gazteria,

231
00:12:29,600 --> 00:12:31,520
galduta, ardi galduak denak.

232
00:12:31,600 --> 00:12:33,680
Eta ardia ez dena, otsoa.

233
00:12:34,160 --> 00:12:36,480
Edo ardi larruz jantzitako otsoa.

234
00:12:36,560 --> 00:12:38,200
Gure Joxe Mari bezala.

235
00:12:39,720 --> 00:12:41,200
Lasatarren madarikazioa,

236
00:12:41,280 --> 00:12:43,120
halaxe sinisten hasita nago ni.

237
00:12:43,240 --> 00:12:45,120
Nola hil zen gure Katalin?

238
00:12:45,200 --> 00:12:47,640
Eta nola Santi hamar urte lehenago?

239
00:12:48,120 --> 00:12:49,240
Eta Martin,

240
00:12:49,320 --> 00:12:51,400
emagaldu frantses
titi-fresko horrekin?

241
00:12:51,640 --> 00:12:54,040
Eta ez pentsa, Joxe Mari
atzean gelditzen denik.

242
00:12:54,880 --> 00:12:57,400
Familiaren, odolaren sena
esango nuke.

243
00:12:57,680 --> 00:12:59,600
Maria Luisarekin ezkondu ez balitz,

244
00:12:59,800 --> 00:13:01,040
honezkero kartzelan.

245
00:13:02,000 --> 00:13:04,360
Diru mordoa zebilen bart
mahai gainean.

246
00:13:04,640 --> 00:13:06,320
Trasta-trasta dirua.

247
00:13:06,880 --> 00:13:08,760
Don Luis tartean zegoelako, bestela

248
00:13:08,840 --> 00:13:10,920
Ertzaintzari deitzekotan
egon nintzen,

249
00:13:11,000 --> 00:13:12,560
halako lotsarik.

250
00:13:12,800 --> 00:13:15,440
Baina, nor eta Don Luis,

251
00:13:15,720 --> 00:13:18,160
zertan eta zurrut eta zurrut.

252
00:13:19,000 --> 00:13:20,600
Zurrut? Baina zer?

253
00:13:21,280 --> 00:13:22,320
Koka?

254
00:13:22,520 --> 00:13:24,120
Ez, emakumea, horrelakorik,

255
00:13:24,400 --> 00:13:25,440
cognaca...

256
00:13:26,400 --> 00:13:27,840
-Cardenal.
-Bai!

257
00:13:28,760 --> 00:13:30,920
Cardenal Mendoza,
cognac lizun bat.

258
00:13:31,240 --> 00:13:33,120
Eta Joxe Mari berdin-berdin,

259
00:13:33,480 --> 00:13:35,720
aspaldian zurrutari emana dabil.

260
00:13:36,160 --> 00:13:39,400
Muturretik edaten zuen
estibopitxero delako hori.

261
00:13:39,480 --> 00:13:40,920
Maria Luisa gaixoa,

262
00:13:41,120 --> 00:13:42,440
senarra alkoholiko.

263
00:13:42,880 --> 00:13:45,280
Eta seme gazteenak
etxetik alde egin zion,

264
00:13:45,360 --> 00:13:46,760
eta seme zaharrenak

265
00:13:46,840 --> 00:13:48,480
beste espaloikoa dirudi.

266
00:13:48,760 --> 00:13:51,160
Beno, zer,
beste bermuttxo bat nahi?

267
00:13:52,320 --> 00:13:53,400
Aizu,

268
00:13:53,760 --> 00:13:55,640
bazkaltzeko ordua iritsi dela,

269
00:13:55,720 --> 00:13:58,960
eta Maiteño,
hor dago Amaia laguntzaren zain.

270
00:14:00,960 --> 00:14:04,240
Zu zer, katarroa edo halako
gauza arraroren bat, edo zer?

271
00:14:04,520 --> 00:14:06,440
Pixkatxo bat bai, badakizu,

272
00:14:06,520 --> 00:14:08,880
Santa Katalina ezkero,
herri honetan beti hotz.

273
00:14:08,960 --> 00:14:10,840
Nola? Santa Katalina,

274
00:14:11,080 --> 00:14:12,680
har ezazu aspirina.

275
00:14:13,000 --> 00:14:15,360
Hala dio, bai, hala dio
esaerak, bai.

276
00:14:15,640 --> 00:14:16,920
Ez nekien.

277
00:14:17,160 --> 00:14:19,440
Gauza asko daude
zuk ez dakizkizunak.

278
00:14:20,400 --> 00:14:22,480
Katalin gaixoa, goian bego,

279
00:14:23,000 --> 00:14:25,000
etxe honetan utzi duen zaborra ere.

280
00:14:25,920 --> 00:14:27,600
Arrazoi duzu, zaborra

281
00:14:27,720 --> 00:14:29,360
eta alkohol latzarekin gainera.

282
00:14:29,640 --> 00:14:30,640
Goazen.

283
00:14:30,720 --> 00:14:33,400
Mandoa atzera botatzeko moduko
alkohol kiratsa zeukan.

284
00:14:42,720 --> 00:14:43,840
Jesus!

285
00:14:45,080 --> 00:14:47,520
Zer? Ez al duzu inoiz
etxeko gizonik ikusi, ala?

286
00:14:47,600 --> 00:14:49,240
Ez Lasatarren etxean, behintzat.

287
00:14:49,320 --> 00:14:51,360
Begoña joan zenez gero,
hementxe nauzu,

288
00:14:51,440 --> 00:14:53,200
alabaren aita eta ama eginez.

289
00:14:53,280 --> 00:14:56,160
Lan gehiegi sorbalda bakarrarentzat
baina Anek lagunduko dizu.

290
00:14:56,240 --> 00:14:58,440
Anek lagundu?
Arrautzak frijitzen ez daki eta.

291
00:14:58,520 --> 00:15:00,960
Oskol eta guzti botatzen du
zartaginera, pentsa.

292
00:15:01,040 --> 00:15:03,520
Beno, beno, ni banoa
olioa irakiten hasi baino lehen.

293
00:15:03,600 --> 00:15:06,720
Baina kontuz, ez ezazu
ezkontza banketea egin alabarekin.

294
00:15:07,120 --> 00:15:09,440
-Ezkontza banketea?
-Bai, ezkontza banketea.

295
00:15:09,520 --> 00:15:11,320
Ang Lee, "made in" Taiwan.

296
00:15:11,400 --> 00:15:13,040
Laster zure bideo dendan.

297
00:15:13,440 --> 00:15:15,720
-Zer, ba al zatoz?
-Ez, ez, zeregina badut.

298
00:15:16,800 --> 00:15:18,720
Eguberria gainean dugu

299
00:15:18,800 --> 00:15:21,240
eta eskaintza bereziak prestatzen
hasi behar dut.

300
00:15:21,400 --> 00:15:23,640
-Segi zu lasai, nik itxiko dut eta.
-Beno.

301
00:15:23,880 --> 00:15:24,960
Gero arte.

302
00:15:51,000 --> 00:15:52,680
Begoña? Zer moduz?

303
00:15:54,840 --> 00:15:55,960
Zer?

304
00:15:56,120 --> 00:15:57,360
Zer gertatzen zaizu?

305
00:15:59,640 --> 00:16:01,000
Larria al da?

306
00:16:01,440 --> 00:16:02,760
Nola dakidan?

307
00:16:03,120 --> 00:16:06,320
Gure arteko kilometro guztiekin
antzematen dut zure dardara.

308
00:16:07,120 --> 00:16:09,320
Zer? Eh, lasai, lasai, emakumea.

309
00:16:09,400 --> 00:16:11,520
Lasai, lasai,
ez dut ezer ulertzen eta.

310
00:16:13,440 --> 00:16:15,320
Larria dela Karlosena?

311
00:16:16,000 --> 00:16:17,560
Baino zer, hainbesteraino?

312
00:16:18,040 --> 00:16:19,080
Zer?

313
00:16:19,560 --> 00:16:20,760
Frogaren zain?

314
00:16:21,200 --> 00:16:22,680
Ez, ez, ez.
Ez, ez, ez.

315
00:16:22,960 --> 00:16:25,600
Hemen, bideo-dendan ez naiz egongo,

316
00:16:25,960 --> 00:16:27,760
kontsultan, etxean egongo naiz.

317
00:16:28,120 --> 00:16:30,040
Etxean egongo naiz, lasai.

318
00:16:30,360 --> 00:16:31,400
Deitu.

319
00:16:31,480 --> 00:16:32,880
Bale? Deitu.

320
00:16:33,600 --> 00:16:35,280
Baino zer? Begoña,

321
00:16:36,160 --> 00:16:37,680
lasai, deitu.

322
00:16:49,080 --> 00:16:50,400
Kafe bat, Txapas.

323
00:16:50,880 --> 00:16:53,000
Zurekin hitz egin behar dut,
larria da.

324
00:16:53,400 --> 00:16:55,680
SOS deiak 088, esan?

325
00:16:55,800 --> 00:16:57,240
Utikan, pailazo hori.

326
00:16:57,320 --> 00:16:58,920
Ez nago txantxetarako.

327
00:16:59,280 --> 00:17:00,680
Non dago Felix?

328
00:17:00,840 --> 00:17:02,240
Nik ez dakit,

329
00:17:02,320 --> 00:17:04,040
azalduko da azaldu behar bada,

330
00:17:04,120 --> 00:17:06,200
eta ez da azalduko
azaldu behar ez badu.

331
00:17:06,400 --> 00:17:08,600
Nahi al duzu tilatxo bat
kafearen ordez?

332
00:17:08,680 --> 00:17:11,680
Edo baleriana bat?
Baleriana poltsak ekarri ditut.

333
00:17:11,760 --> 00:17:14,600
-Bai, Maria Luisa etorri zen...
-Zaude isilik urde lukainka!

334
00:17:15,520 --> 00:17:17,200
Zu ere tartean al zaude hor,

335
00:17:17,280 --> 00:17:20,640
tabako amerikarraren
Portugal eta Galiziako partiketan?

336
00:17:21,200 --> 00:17:23,920
Isildu zaitez, Portugalen eta
Galizian entzun gaute eta.

337
00:17:24,000 --> 00:17:26,680
Eta Pentagonoan Bill Clinton
entzuten bagaitu ere, zer?

338
00:17:26,760 --> 00:17:28,640
-Non dago Feliz?
-Ez dakidala ba!

339
00:17:28,720 --> 00:17:31,600
Aspaldian utzi zuen biberoia
niri bere kontuak esaten ibiltzeko.

340
00:17:31,880 --> 00:17:35,160
Horixe, horixe, bere diru zikinen
kontuak jakin nahi ditut.

341
00:17:35,240 --> 00:17:37,400
-Ez ezazu kakaztu giroa...
-Kakaztu?

342
00:17:37,560 --> 00:17:40,240
Zuek kakaztu nauzue ni.
Usaindu, usaindu,

343
00:17:40,320 --> 00:17:42,480
Ertzaintza pintxatutakoa ni naiz,

344
00:17:42,560 --> 00:17:44,600
eta nik irentsi beharko dut
kaka plasta.

345
00:17:44,680 --> 00:17:46,920
Amaia, potxola, adiskideak gara.

346
00:17:47,000 --> 00:17:48,640
Felix ikusten duzunean,

347
00:17:49,120 --> 00:17:51,160
esaiozu bere moñoña...

348
00:17:51,600 --> 00:17:53,600
Ez ukitu ni berriz
mihi zuri hori!

349
00:17:53,960 --> 00:17:55,840
Ederra sartu didazue
denen artean.

350
00:18:05,560 --> 00:18:07,560
-Tori, Txomin, zure kafea.
-Oso ondo.

351
00:18:11,520 --> 00:18:12,920
-Kaixo.
-Kaixo, Ane.

352
00:18:13,000 --> 00:18:14,640
Hala bada, zu hemen lanean?

353
00:18:14,760 --> 00:18:16,360
Badakizu, behingoagatik.

354
00:18:16,440 --> 00:18:18,520
Aita aitona bisitatzera joan da
ospitalera.

355
00:18:18,600 --> 00:18:19,800
Eta Amaia?

356
00:18:19,880 --> 00:18:21,880
Atxilotu zutenetik
ez du burua altxatu.

357
00:18:21,960 --> 00:18:23,760
Bururik ez altxatzeko
modukoa da.

358
00:18:23,840 --> 00:18:26,680
Ba hori, zeregin bat zuela,
eta gelditzeko eskatu dit.

359
00:18:27,160 --> 00:18:29,360
Ez da poliziarena egiteagatik,

360
00:18:29,560 --> 00:18:31,880
baino Hortentsia amaordea?

361
00:18:32,760 --> 00:18:34,360
Hortentsia mezetara joan da,

362
00:18:34,440 --> 00:18:36,440
amona Katalinagatik otoi egitera.

363
00:18:36,520 --> 00:18:39,000
Zer da ba gaur, egun berezia?

364
00:18:39,080 --> 00:18:41,440
Bai, amonaren santuaren eguna da,

365
00:18:42,000 --> 00:18:44,280
ez dakit gaur, atzo edo bihar den,

366
00:18:44,560 --> 00:18:47,000
baina gaur Santa Katalina eguna
omen da.

367
00:18:47,440 --> 00:18:50,120
Badakizu, Santa Katalina,
"ora pro nobis".

368
00:18:50,200 --> 00:18:51,840
Bisigua jaten hasteko eguna.

369
00:18:51,920 --> 00:18:54,160
Bisigua balego, bai.
Eta zu?

370
00:18:54,320 --> 00:18:56,560
Zer moduz tratatzen zaituzte
kanpoko tiburoiek?

371
00:18:56,640 --> 00:18:58,600
Tiburoiek? Datozela,

372
00:18:58,680 --> 00:19:01,840
Datozela. N4i zeruan bezala nago,
arpoia ondo zorrozturik.

373
00:19:01,920 --> 00:19:04,200
Ba Koldo zu gabe lur jota dago, eh.

374
00:19:04,640 --> 00:19:06,560
Ondo jota, hobeto esanda.

375
00:19:06,720 --> 00:19:10,120
Ez zuen legatz makala harrapatu
atzo gauean, Varsoviako uretan.

376
00:19:10,200 --> 00:19:12,120
Ah, orduan arrantzan ibili zen,

377
00:19:12,240 --> 00:19:13,240
legatzetan.

378
00:19:14,120 --> 00:19:15,680
Berak maite zaitu oraindik.

379
00:19:15,760 --> 00:19:19,120
Beno, utzi dezagun gaia, eh. Koldo
joan dadila etorri den bidetik.

380
00:19:20,640 --> 00:19:23,200
-Gaizka hemendik al dabil?
-Ba ez da urrun ibiliko.

381
00:19:23,720 --> 00:19:25,920
Zer, gaur ere zita bat al duzue?

382
00:19:26,320 --> 00:19:28,200
Zitak Osakidetzan.

383
00:19:28,840 --> 00:19:31,480
Gaizka zu gabe
oso gaixorik sentitzen da, eh.

384
00:19:31,880 --> 00:19:33,560
-Bera kontatu dit...
-Zer?

385
00:19:33,840 --> 00:19:35,160
Zer kontatu dizu?

386
00:19:35,240 --> 00:19:36,280
Zera,

387
00:19:36,680 --> 00:19:38,160
Koldo gabe

388
00:19:38,240 --> 00:19:39,680
bakarrik sentitzen zarela.

389
00:19:39,760 --> 00:19:41,440
Ah, bakarrik sentitzen naizela?

390
00:19:41,520 --> 00:19:44,000
Hobe bakarrik
kakalardo batekin baino.

391
00:19:44,080 --> 00:19:46,800
Badakizu, norbaitekin egotera
ohituta bazaude,

392
00:19:47,120 --> 00:19:49,800
ba ni ere
gaizki sentituko nintzateke.

393
00:19:50,160 --> 00:19:51,840
Tira, joan beharra dut.

394
00:19:52,680 --> 00:19:54,200
Eta esaiozu Gaizkari

395
00:19:54,280 --> 00:19:55,560
ez nagoela bakarrik,

396
00:19:55,720 --> 00:19:57,360
konpainia hobean baino.

397
00:20:11,960 --> 00:20:15,000
Bai, ba begira, ez dakizu
lehengo batean gertatutakoa,

398
00:20:15,080 --> 00:20:17,480
sartu nintzen bigarren mailakoen
artean fakultatean...

399
00:20:17,560 --> 00:20:20,640
Ipurdi baten atzetik,
ala titiak ziren lerden-lerdenak?

400
00:20:20,720 --> 00:20:22,480
Hildakoaren titiak, ezta, Leire?

401
00:20:22,560 --> 00:20:25,320
Ez, neska, laborategira
joan ginen bisitan,

402
00:20:25,400 --> 00:20:26,960
hildakoen bisitan esan nahi dut...

403
00:20:27,040 --> 00:20:29,160
Ez zaitez makabroa izan,
ez horixe, jauna.

404
00:20:29,240 --> 00:20:30,800
Makabroa? Zer ba?

405
00:20:31,480 --> 00:20:34,640
Sekula ez nuen pentsatuko hildakoak
hain jostailu polita zirenik.

406
00:20:35,280 --> 00:20:37,200
Hemendik altxa, hemendik moztu,

407
00:20:37,400 --> 00:20:38,920
hemendik begiratu...

408
00:20:39,000 --> 00:20:41,280
-Panpina bezalakoak dira.
-Panpin ustelak!

409
00:20:42,360 --> 00:20:45,080
Ba begira, laborategian
sartu ginenez, eta hura da

410
00:20:45,520 --> 00:20:48,800
dena etxeko hozkailuez bezala
josita dago, baino askoz handiagoa.

411
00:20:48,880 --> 00:20:50,760
-Eta horretaz beteak?
-Bai.

412
00:20:51,040 --> 00:20:53,200
-Beno, nahi duzu kontatzea edo ez?
-Benga.

413
00:20:53,280 --> 00:20:55,880
-Ba ahaztu zait nondik nioan.
-Hozkailuena.

414
00:20:56,360 --> 00:20:58,760
Ah, bai, hozkailuen barnean
hildakoak egoten dira.

415
00:20:58,840 --> 00:21:01,000
-Non egongo dira ba?
-Eta ikasleak

416
00:21:01,360 --> 00:21:02,840
Kristoren hotza.

417
00:21:03,400 --> 00:21:05,480
Eta ziur zaude hildakoak ez direla

418
00:21:05,560 --> 00:21:07,080
handik pasatako ikasleak?

419
00:21:07,160 --> 00:21:08,360
Bai, tira, Leire!

420
00:21:08,440 --> 00:21:10,360
Orain zein da
makabroa, ni, hala?

421
00:21:10,440 --> 00:21:12,800
Begira, lehengo batean gorpu bat
atera zuten.

422
00:21:12,880 --> 00:21:14,760
Gizonezkoa ala emakumezkoa?

423
00:21:14,840 --> 00:21:17,880
Ba ez dakit, etzanda zegoen eta
maindirearekin tapatuta zegoen.

424
00:21:17,960 --> 00:21:20,360
Oinak ikusten zitzaizkion,
eta gainera bilutsik.

425
00:21:20,440 --> 00:21:22,920
-Hau hotza.
-Oinak eta eskuak.

426
00:21:24,640 --> 00:21:26,160
Halako batean hildakoak...

427
00:21:27,520 --> 00:21:29,520
-Eskuak altxatu zituen.
-Hau sustoa!

428
00:21:29,640 --> 00:21:31,360
Ez dit batere graziarik egiten.

429
00:21:31,440 --> 00:21:33,680
Neska, hildakoari
grazia gutxiago egingo zion.

430
00:21:33,800 --> 00:21:36,560
-Ez zara ba nekrofiloa izango?
-Nekrofiloa?

431
00:21:36,640 --> 00:21:39,600
Zer hitza. Aspaldian intelektualez
inguratuta sentitzen naiz.

432
00:21:39,680 --> 00:21:41,400
Bai, eh, intelektual asko.

433
00:21:41,600 --> 00:21:43,560
Ba atera ezazu beste kaña pare bat.

434
00:21:43,720 --> 00:21:45,360
Aizu, eta 100 urte barru

435
00:21:45,440 --> 00:21:47,080
-denak burusoil.
-Izozturik.

436
00:21:48,560 --> 00:21:50,320
Intelektualak, haizea hartzera!

437
00:21:50,400 --> 00:21:52,440
Ba goazen, goazen. Jesus!

438
00:21:57,920 --> 00:22:00,640
Ez dakit, neska, hanka bat
apurtzen duzunean bezala da.

439
00:22:00,720 --> 00:22:02,920
Hanka apurtuak baino ez dituzu
ikusten kalean.

440
00:22:03,000 --> 00:22:05,200
-Hanka apurtu duzu, ala?
-Adibide bat zen.

441
00:22:05,280 --> 00:22:07,360
-Zerena, ordea.
-Haurdunak eta haurdunak,

442
00:22:07,440 --> 00:22:09,840
Ez dut besterik ikusten.
Gaur hementxe izan da bat.

443
00:22:09,920 --> 00:22:12,240
Baina orduan zaude ala ez?
Kokoteraino naukazu!

444
00:22:12,320 --> 00:22:14,720
-Ez dakit.
-Zuk ez badakizu, nork daki orduan?

445
00:22:15,120 --> 00:22:17,480
Umeak nola egiten diren
behintzat badakizu, ez?

446
00:22:17,560 --> 00:22:18,800
Uste dut baietz.

447
00:22:18,880 --> 00:22:20,760
-Froga egin beharko zenuke.
-Froga?

448
00:22:20,840 --> 00:22:22,920
Egin nuen
Karlosekin oheratu eta gero.

449
00:22:23,000 --> 00:22:25,760
Ba orain azterketa egin behar duzu
ea gainditzen duzun.

450
00:22:26,040 --> 00:22:27,760
Azterketa? Zertarako?

451
00:22:27,840 --> 00:22:29,560
Ba ziur jakin dezagun eta kito.

452
00:22:29,640 --> 00:22:32,320
Ez, eta kito ez.
Norena litzatekeen ez dakit eta.

453
00:22:32,400 --> 00:22:34,440
Ez diezu pelikularen bat kontatuko,
ez?

454
00:22:35,240 --> 00:22:37,080
Ez al zinen Karlosekin oheratu?

455
00:22:37,160 --> 00:22:39,000
Ala amnesia jota gelditu zara?

456
00:22:39,080 --> 00:22:41,600
Egingo dut frogarena,
baina rollo itzela iruditzen zait.

457
00:22:41,720 --> 00:22:43,280
Eta orain zatoz horrekin?

458
00:22:43,360 --> 00:22:45,840
Desenrollatu behar zenutena
beste gauza bat zen,

459
00:22:45,920 --> 00:22:47,680
eta orain ez ginateke zure...

460
00:22:47,960 --> 00:22:49,600
zure danborraz hitz egiten egongo.

461
00:22:49,680 --> 00:22:51,080
Txusa, errespetu bat,

462
00:22:51,160 --> 00:22:53,720
aski dugu zure sermoiarekin.
Ezta Don Luis bazina ere.

463
00:22:53,840 --> 00:22:56,800
Don Luis, deitu al diozu
Don Luiseri? Noiz dugu bataioa?

464
00:22:56,880 --> 00:22:58,240
Aizu, eta lehendabizi

465
00:22:58,400 --> 00:22:59,760
ezkondu beharko gara.

466
00:23:00,080 --> 00:23:03,200
Edo hiletak ospatu ditxosozko froga
egiten ez baduzu.

467
00:23:03,560 --> 00:23:05,080
Beno, beno, egingo dut.

468
00:23:09,160 --> 00:23:11,920
Ba niri gehiago gustatzen zaizkit
gorputz beroagoak.

469
00:23:12,240 --> 00:23:13,640
Beroagoak, eh?

470
00:23:13,720 --> 00:23:15,240
Bizidunak esan nahi dut, eh.

471
00:23:15,320 --> 00:23:17,000
Hilik ez duzu dastatu ordea.

472
00:23:17,080 --> 00:23:20,040
Ezta beharrik ere. Bizidunen artean
ez daude ba gorputz makalak.

473
00:23:20,800 --> 00:23:23,200
Ja. Antropologia museoetan.

474
00:23:23,280 --> 00:23:26,480
Tira, Iker, badakizu zu niretzako
antropologia museo bateko

475
00:23:26,560 --> 00:23:29,440
gorputz bat baino zerbait
gehiago zarela. Zerbait behintzat.

476
00:23:30,240 --> 00:23:31,240
Ah, bai?

477
00:23:31,480 --> 00:23:32,800
Zenbateraino berezia?

478
00:23:32,880 --> 00:23:34,240
Barru-barruraino.

479
00:23:35,200 --> 00:23:38,600
"Zure begiek mintzen naute".

480
00:23:38,680 --> 00:23:40,120
Iker, plagiorik ez.

481
00:23:40,200 --> 00:23:42,040
Bukatzen utzidazu gutxienez, ez?

482
00:23:42,120 --> 00:23:44,160
-Hau ere badugu?
-Ikusten, Xabier?

483
00:23:44,480 --> 00:23:47,640
Saltsa egiten dituzu zure lagunik
hoberenak ere elkarrekin,

484
00:23:47,720 --> 00:23:49,320
eztitan "dale fuego"-ka.

485
00:23:50,640 --> 00:23:51,760
Epa, Xabier.

486
00:23:51,840 --> 00:23:54,040
Non sartu zara egun hauetan?
Ez zaitut ikusi.

487
00:23:54,120 --> 00:23:57,600
Ikasten. Ikusten dut nik
nola ikasten duzun zuk anatomia.

488
00:23:58,040 --> 00:23:59,440
Faltan bota zaitugu.

489
00:23:59,640 --> 00:24:01,040
Bai, ba ez du ematen.

490
00:24:01,400 --> 00:24:03,240
-Zeozer nahi?
-Bai, kaña bat.

491
00:24:03,760 --> 00:24:05,040
Bi kaña eta...

492
00:24:05,280 --> 00:24:07,160
Txapas, hau nire kontu.

493
00:24:07,640 --> 00:24:09,120
Hiru kaña eta mosto bat.

494
00:24:09,440 --> 00:24:11,240
Hiru kaña eta muztio bat.

495
00:24:11,320 --> 00:24:13,800
Ia ikasten duzuen, eh,
muztio bat!

496
00:24:13,880 --> 00:24:15,960
Zaude isilik, demonio!

497
00:24:17,720 --> 00:24:19,720
Eta zer, Xabier, zer moduz Amaia?

498
00:24:19,800 --> 00:24:21,680
Erdipurdi dabil, kili-kolo.

499
00:24:22,040 --> 00:24:23,840
Eta aitona hobeto al dago?

500
00:24:24,240 --> 00:24:26,960
Ebakuntza egin behar diote,
baina hobeto dagoela dirudi.

501
00:24:27,480 --> 00:24:30,080
Agian kanpoko bankuan
bi kaña horiek

502
00:24:30,160 --> 00:24:31,960
hartzen baldin baditugu, hobeto.

503
00:24:32,040 --> 00:24:34,240
Horrek zerbait ekartzen dit gogora.
Goazen?

504
00:24:34,520 --> 00:24:36,080
-Bai, goazen.
-Gero arte.

505
00:24:36,840 --> 00:24:37,880
Gero arte.

506
00:24:39,640 --> 00:24:41,480
Ez, ez, begiratu niri.

507
00:24:42,320 --> 00:24:43,840
Sentitzen duzu, ala?

508
00:24:44,400 --> 00:24:45,480
Bai.

509
00:24:48,360 --> 00:24:51,240
Baina bizion gorputz asko
dago oraindik. Jode.

510
00:24:52,040 --> 00:24:54,360
Hauena bai fandangoa eta komeria.

511
00:24:54,640 --> 00:24:58,480
"Egun batez Arralden
erromeria zen".

512
00:24:58,840 --> 00:25:03,200
"Hantxe ikusi nuen
kuadrilla bat saltsan".

513
00:25:10,880 --> 00:25:12,840
Kaixo, barrura sar naiteke?

514
00:25:13,040 --> 00:25:14,520
Barruan zaude, ezta?

515
00:25:14,760 --> 00:25:16,560
Barrurago nahiko nuke, ordea.

516
00:25:17,880 --> 00:25:19,480
Zer, haserre?

517
00:25:20,200 --> 00:25:23,120
Ximurrak egingo zaizkizu aurpegian
eta ez duzu zuk halakorik behar.

518
00:25:23,480 --> 00:25:25,840
Kalkutako sor Teresarik
ez dut behar nik, eh.

519
00:25:26,080 --> 00:25:28,320
Zure edertasunaz
arduratzen ari nintzen.

520
00:25:28,680 --> 00:25:31,320
Eta ez dut uste Kalkutako
sor Teresak

521
00:25:31,520 --> 00:25:33,240
halakorik kalkulatuko lukeenik.

522
00:25:33,320 --> 00:25:35,160
Ez, ez luke kalkulatuko,

523
00:25:35,240 --> 00:25:37,840
baina mundu guztiari esango lioke
zein bakarrik nagoen

524
00:25:37,920 --> 00:25:39,680
eta nolako lagun premia dudan.

525
00:25:39,960 --> 00:25:42,080
Ai, norbaitek egin duen bezalaxe.

526
00:25:42,160 --> 00:25:44,160
Ez zara nigatik ariko, ezta?

527
00:25:44,240 --> 00:25:46,440
Norengatik ba?
Xabierrek dena esan dit,

528
00:25:46,520 --> 00:25:47,840
dena kontatu zeniola.

529
00:25:47,920 --> 00:25:50,360
Ez dut ezer ulertzen,
ez dakit zer gertatzen den.

530
00:25:50,440 --> 00:25:52,520
Gero niri barre egiteko
edo lagunen artean

531
00:25:52,600 --> 00:25:54,440
harro sentitzeko
izan al zen gurea?

532
00:25:54,520 --> 00:25:55,720
Ez, ez, maitea.

533
00:25:55,800 --> 00:25:57,160
Gogoak eman zigulako.

534
00:25:57,240 --> 00:25:58,560
Gogoz egin genuen.

535
00:25:58,640 --> 00:26:00,000
Orduan errukirik ez, eh.

536
00:26:00,080 --> 00:26:02,720
Asiloan bageunden baino
negar gehiago egiten dugu eta.

537
00:26:02,800 --> 00:26:04,920
Asiloan zu? Ni akaso, baina zu

538
00:26:05,000 --> 00:26:06,880
Miss Tentazio bizia zara,

539
00:26:06,960 --> 00:26:09,920
edo Miss Lehengusina 1994.

540
00:26:10,880 --> 00:26:11,920
Ane,

541
00:26:12,320 --> 00:26:14,000
nik zurekin ondo pasatzen dut,

542
00:26:14,120 --> 00:26:16,280
dibertitzen naiz
eta ez dut besterik nahi.

543
00:26:16,360 --> 00:26:17,920
Ba orduan, zertan ari gara?

544
00:26:18,000 --> 00:26:20,040
Egin dezagun paktu bat,
diberti gaitezen.

545
00:26:20,120 --> 00:26:21,880
-Nora zoaz?
-Zerbait hartu nahi?

546
00:26:22,080 --> 00:26:23,520
Zure ezpainetatik bada.

547
00:26:23,600 --> 00:26:25,680
Ai, tentela, musika pixka bat
jarriko dut.

548
00:26:26,280 --> 00:26:29,800
Zergatik ez musu txiki labur bat
gure paktua sinatzeko?

549
00:26:30,200 --> 00:26:31,520
Labur-laburra, eh.

550
00:26:38,560 --> 00:26:40,880
Eh, alproja galanta zara zu, eh.

551
00:26:41,080 --> 00:26:43,480
-Hori al zen labur-laburra.
-Ez al zaizu gustatu?

552
00:26:43,960 --> 00:26:45,480
Orain bai, orain...

553
00:26:46,400 --> 00:26:48,480
Alproja galanta eginda zaude zu.

554
00:27:02,480 --> 00:27:03,840
-Bai?
-"Martin!".

555
00:27:04,680 --> 00:27:06,360
Begoña, zer moduz? Ni naiz.

556
00:27:06,880 --> 00:27:08,040
Zer moduz?

557
00:27:08,120 --> 00:27:09,160
"Gaizki".

558
00:27:09,800 --> 00:27:10,960
Nola gaizki?

559
00:27:11,600 --> 00:27:14,240
Ai, baino ez da izango Mertxeren
haurdun egote

560
00:27:14,320 --> 00:27:16,040
edo ez egote horrengatik, ezta?

561
00:27:16,120 --> 00:27:18,360
"Ez didazu esango ba
Mertxerena egia dela.

562
00:27:18,680 --> 00:27:20,800
-Falta izan duguna".
-Ez, ez, ez.

563
00:27:21,120 --> 00:27:22,440
Lasai, lasai, emakumea.

564
00:27:22,520 --> 00:27:24,520
Berak ukatu du eta, lasai.

565
00:27:25,320 --> 00:27:27,320
Baino zergatik esan didazu gainera?

566
00:27:29,640 --> 00:27:31,120
Begoña, hor al zaude?

567
00:27:32,480 --> 00:27:34,960
Begoña, baino zer arraio
gertatzen da?

568
00:27:35,040 --> 00:27:37,800
Begoña, baino esango al didazu
gainerako hori zer den?

569
00:27:38,600 --> 00:27:40,360
"Urrun entzuten dizut".

570
00:27:41,080 --> 00:27:43,000
Baino hemen nago.
Begoña.

571
00:27:43,600 --> 00:27:46,320
"Karlos drogatzen da".

572
00:27:47,080 --> 00:27:48,360
Karlos zer?

573
00:27:50,400 --> 00:27:51,880
Karlos drogatu?

574
00:27:52,400 --> 00:27:53,600
Baina nola?

575
00:27:54,120 --> 00:27:56,440
"Orratzaz, orratz madarikatuaz.

576
00:27:56,760 --> 00:27:59,080
Gu gaixoak sendatzeko
erabiltzen dugunaz.

577
00:28:00,280 --> 00:28:02,120
Drogari josita dugu umea.

578
00:28:02,600 --> 00:28:03,800
Martin".

579
00:28:05,000 --> 00:28:06,080
Zer?

580
00:28:07,120 --> 00:28:08,160
Zer?

581
00:28:08,480 --> 00:28:10,920
"Medikua naizen aldetik, eta ama,

582
00:28:11,000 --> 00:28:13,080
ama naizen aldetik ere diotzut,

583
00:28:13,320 --> 00:28:15,240
batez ere alde horretatik,

584
00:28:16,160 --> 00:28:20,080
gure eskuetan dago azkenean
den-dena ondo ateratzea.

585
00:28:20,520 --> 00:28:22,160
Badakizu, ezta?

586
00:28:25,520 --> 00:28:26,920
Non zaude?".

587
00:28:28,240 --> 00:28:29,960
Non egongo naiz? Ba kontsultan,

588
00:28:31,120 --> 00:28:32,560
eskurik gabeko

589
00:28:32,920 --> 00:28:34,520
aparatua entxufatuta daukat.

590
00:28:35,000 --> 00:28:38,120
"Ba kendu eta har ezazu aurikularra.

591
00:28:38,440 --> 00:28:40,400
Esan behar dizudana ez dut nahi

592
00:28:40,480 --> 00:28:43,160
beste inork beste ezergatik
entzuterik eta".

593
00:28:44,360 --> 00:28:45,680
Bai, Begoña.

594
00:28:46,320 --> 00:28:48,480
Begoña, esadazu belarrira.

595
00:28:49,680 --> 00:28:52,520
Esadazu dena, baino lasai,
dena konponduko da eta, zu lasai.

596
00:28:53,520 --> 00:28:55,280
Zer gertatzen zaio Karlosi?

597
00:28:59,200 --> 00:29:00,240
Zer?

598
00:29:00,760 --> 00:29:01,960
Ez da posible.

599
00:29:02,560 --> 00:29:05,440
Ez da posible! Hain mutil galanta
eta ez da posible.

600
00:29:06,080 --> 00:29:08,400
Antikuerpoak gorputzean sartuta,

601
00:29:08,480 --> 00:29:10,240
baina ez da posible, Begoña.

602
00:29:11,000 --> 00:29:12,520
Esadazu ezetz.

603
00:29:12,960 --> 00:29:14,000
Ez...

604
00:29:14,960 --> 00:29:18,120
Esadazu antidoto edo zerbait
bilatuko dutela Karlos sendatzeko,

605
00:29:18,200 --> 00:29:19,240
esadazu.

606
00:29:19,320 --> 00:29:21,160
Begoña, mediku zaren partetik!

607
00:29:21,880 --> 00:29:23,160
Begoña, mesedez.

608
00:29:28,480 --> 00:29:30,080
Ez ezazu negar egin,

609
00:29:32,120 --> 00:29:34,080
niri ere min handia ematen dit.

610
00:29:37,240 --> 00:29:38,720
Ni horra joateko?

611
00:29:40,960 --> 00:29:42,720
Joango naiz, Begoña, joango naiz.

