Tfe

Ongi etorri tfe-ren webgunera...

S17E74 - D17_ 74. Denak berdinak.eu.srt

Deskargatu
1
00:01:32,120 --> 00:01:33,800
Nik lagundu nion Rashidi ihes egiten

2
00:01:33,960 --> 00:01:37,240
Ibon ahaztu egin behar dut. Aurrera
egin nahi du ezkontzarekin, ba kito.

3
00:01:37,400 --> 00:01:40,880
Germanek maitale bat dauka.
Bere maitalea Olga da.

4
00:01:41,040 --> 00:01:42,840
Beharra emango dizut hotelean
zerbitzari gisa...

5
00:01:43,040 --> 00:01:45,600
...soldata bategaz gai izango zara
semea mantentzeko.

6
00:01:45,760 --> 00:01:48,000
Kevin Itxasorekin maiteminduta
zagon, ezta?

7
00:01:48,160 --> 00:01:50,040
Ez dun Itxaso!
-A ez?

8
00:01:50,200 --> 00:01:52,640
Bete-betean asmatu zenuen,
berak hartu zuen DVDa.

9
00:01:52,800 --> 00:01:54,960
Zergatik ez zenidan egia esan?
-Txikiegia zinen.

10
00:01:55,160 --> 00:01:57,480
Ikerri min ikaragarria egin diozu
egia esanda eta epaiketan...

11
00:01:57,640 --> 00:01:59,600
...ez dizkizut gauzak erraztuko.

12
00:01:59,760 --> 00:02:01,920
Eta epailearen aurrera eramaten
bahaute, zer? Jabetzen haiz?

13
00:02:02,320 --> 00:02:04,120
Zure aitaren erruz hil zen Asier!

14
00:02:04,280 --> 00:02:06,720
Lehen, txakurra eta katua ematen
genian eta orain, adiskide!

15
00:02:06,960 --> 00:02:09,040
Banandu egingo zarete?
Bai.

16
00:02:09,240 --> 00:02:12,160
Egia da Asier hil zenuela?
-Nik Asier salbatu nahi nuen!

17
00:02:12,360 --> 00:02:14,640
Diru-sarrera bat egingo dizut kontu
korrontean.

18
00:02:14,840 --> 00:02:18,400
Maite zaitut, ez zaitut galdu nahi.
Mesedez, ez adarrik jo.

19
00:02:18,600 --> 00:02:20,040
Hain gaizki pasatu huen?

20
00:02:20,240 --> 00:02:22,160
Prest nago zuen akzio guztiak
erosteko.

21
00:02:22,320 --> 00:02:24,400
Ez da posible!
Ez dizkiagu sekula salduko!

22
00:02:25,040 --> 00:02:27,640
Jarrera horrekin ez didazue beste
aukerarik ematen.

23
00:03:27,920 --> 00:03:29,520
Zer egiten duzu hemen?

24
00:03:29,720 --> 00:03:31,360
Zurekin hitz egin nahi dut.

25
00:03:32,120 --> 00:03:35,400
Ba, nik ez. Eta dagoeneko,
ez zara hemen bizi.

26
00:03:36,360 --> 00:03:38,280
Eskertuko nizuke ezustean etorriko
ez bazina.

27
00:03:39,240 --> 00:03:41,440
Barkatu. Arrazoi duzu.

28
00:03:43,320 --> 00:03:44,920
Tori.

29
00:03:48,800 --> 00:03:53,120
Naia etxean dago?
Ez. Parkera joan da Ikerrekin.

30
00:03:54,120 --> 00:03:56,760
Berari buruz hitz egitera etorri
naiz. Eseriko gara?

31
00:04:06,080 --> 00:04:09,400
Gureak ez dauka konponbiderik, ezta?

32
00:04:11,440 --> 00:04:15,960
Ezin dut sinetsi! Benetan pentsatzen
zenuen barkatuko nizula?

33
00:04:17,680 --> 00:04:22,960
Banuen esperantza izpi bat.
Hainbeste maitatu izan dugu elkar!

34
00:04:24,560 --> 00:04:27,680
Bai. Horretan arrazoi duzu.

35
00:04:28,800 --> 00:04:31,600
Ikaragarri maite genuen elkar.

36
00:04:34,720 --> 00:04:36,760
Zer gertatzen da Naiarekin?

37
00:04:38,920 --> 00:04:42,000
Berarekin hitz egin beharko genuke
egoera zein den azaltzeko.

38
00:04:42,160 --> 00:04:43,840
Ez dago zertan. Esan diot.

39
00:04:44,040 --> 00:04:47,840
Zer? Esan diozula? Ni gabe?
Bai.

40
00:04:48,880 --> 00:04:52,280
Ni naiz bere aita naiz, nik ere
izango dut zer esanik honetan, ez?

41
00:04:52,440 --> 00:04:55,040
Zer uste duzu, ez dela konturatu?
Egunak daramatzazu kanpoan lotan,...

42
00:04:55,240 --> 00:04:56,720
...zerbait esan behar nion, ezta?

43
00:04:56,920 --> 00:05:00,600
Esatea zenuen bidaian nengoela!
Horixe kontatu nion deitu zidanean.

44
00:05:00,760 --> 00:05:02,880
Eta nola jakin behar nuen nik hori?

45
00:05:03,120 --> 00:05:04,880
Familia gorabeheretan ez nauzu
behin ere aintzat hartzen...

46
00:05:05,080 --> 00:05:07,040
Zeure kabuz erabakitzen duzu dena!

47
00:05:07,240 --> 00:05:10,440
Beharko! Ez zaude inoiz etxean!
Noiz esateko asmoa zeneukan, e?

48
00:05:10,800 --> 00:05:12,680
"Inoiz ez", agian?
Niri Olgarena bezala?

49
00:05:12,880 --> 00:05:15,960
Kolpe makurra da hori!
Umeak ez du gure arazoen errurik!

50
00:05:16,160 --> 00:05:20,360
Gure arazoak, zureak izango dira:
Zu kateatu zara beste batekin!

51
00:05:20,520 --> 00:05:25,240
Ez bota niri erru guztia. Ezin esan
gure elkarbizitza perfektua zenik.

52
00:05:25,920 --> 00:05:28,720
Azkenaldian muturluze zeunden beti.
Nire lanarekin suminduta,...

53
00:05:28,880 --> 00:05:30,760
...ni ulertzen saiatu ere egin gabe!

54
00:05:30,920 --> 00:05:32,880
Horregatik bukatu duzu Olgaren
besoetan, ezta?

55
00:05:33,080 --> 00:05:35,920
Bera zu ulertzen saiatu delako?
Nik ez dut hori esan!

56
00:05:36,280 --> 00:05:38,760
Baina ez geunden gure onenean
eta zuk ere ondo dakizu hori!

57
00:05:39,560 --> 00:05:41,480
Lanera noa.

58
00:05:44,240 --> 00:05:47,360
Zure gauzak eramateko aprobetxatu
nahi baduzu, hortxe dauzkazu.

59
00:05:58,600 --> 00:06:00,480
Hasieratik egin behar nizun kasu.

60
00:06:01,680 --> 00:06:03,960
Lurdes herrian azaldu zenean
kontatu izan banio...

61
00:06:04,320 --> 00:06:05,760
egoera orain bestelakoa izango zen.

62
00:06:05,920 --> 00:06:08,200
Bueno, edo ez. Hori ez dakizu, Peru.

63
00:06:08,720 --> 00:06:12,160
Nik umea babestearren egin nuen eta
begira zer lortu dudan. Dios!

64
00:06:12,360 --> 00:06:17,640
Peru, lasai, zu ondo ari zara. Umea
ondoan duzu, hori da inportanteena

65
00:06:18,040 --> 00:06:19,680
Emango dio buelta, seguru.
-Zuk uste?

66
00:06:19,840 --> 00:06:22,680
Bai. Gainera, beti moldatu zarete
oso ondo.

67
00:06:23,040 --> 00:06:26,160
Bai, baina hain itxita dago!

68
00:06:26,560 --> 00:06:28,960
Beldur naiz ez ote nauen
gorrotatuko.

69
00:06:29,680 --> 00:06:33,280
Munduko aitarik onena zara
berarentzat! Askotan entzun diot.

70
00:06:34,120 --> 00:06:37,400
Hori lehen zen.
-Ongi egindakoak beti geratzen dira.

71
00:06:37,920 --> 00:06:42,280
Ez dakit ba. Eta Lurdesek bere
zaintza lortzen badu?

72
00:06:42,640 --> 00:06:44,760
Hori ezinezkoa da.
Umeak abandonatu zituen.

73
00:06:44,760 --> 00:06:47,960
Zer epailek emango dio zaintza?
Ez da horrelakorik gertatuko.

74
00:06:48,160 --> 00:06:50,760
Edo bai. Ez dakizu dena.

75
00:06:51,440 --> 00:06:53,080
Zer? Ez dakit, zer?

76
00:06:53,440 --> 00:06:56,080
Lurdesek nire aurka erabili dezakeen
froga bat dauka.

77
00:06:56,160 --> 00:07:01,160
Zer froga? Hitz egin garbi. Ez zait
gustatzen egiak erdizka jakitea!

78
00:07:01,360 --> 00:07:04,360
Ez nekien dokumentu hori zuenik!
-Zer dokumentu?

79
00:07:04,520 --> 00:07:09,320
Asierri tratamentu esperimental bat
ematea baimendu nuen, badakizu.

80
00:07:09,480 --> 00:07:11,920
Bai.
-Nik agiri bat sinatu nuen...

81
00:07:12,280 --> 00:07:14,880
Lurdesek dauka agiri hori eta
nire aurka erabiliko du...

82
00:07:15,080 --> 00:07:17,920
Ikerren zaintza lortzeko.

83
00:07:28,360 --> 00:07:30,880
Kaixo, bihotza!
Kaixo!

84
00:07:30,880 --> 00:07:33,400
Zerbaitegatik errudun sentitzen
zaren seinale.

85
00:07:33,560 --> 00:07:36,280
Ni? Bai zera!
Ea kafe bat hartzen dugun.

86
00:07:36,480 --> 00:07:39,280
Orain ezin dut. Kontu garrantzitsu
asko dauzkat egiteko.

87
00:07:39,480 --> 00:07:42,320
Eta ni ez naiz sartzen zure kontu
garrantzitsu horietan, ezta?

88
00:07:42,480 --> 00:07:44,640
Barkatu, ez nuen hori esan nahi.
Esan egin duzu.

89
00:07:44,800 --> 00:07:46,400
Bihar hitz egingo dugu, berandu
iritsiko naiz.

90
00:07:46,560 --> 00:07:48,440
Esan didazu, bai.
Ba, ez erantzun horrela!

91
00:07:48,720 --> 00:07:50,360
Nola erantzun dizut ba? Zer
gertatzen zaizu?

92
00:07:50,520 --> 00:07:53,200
Babes gehiago espero nuen
aitaren kontuarekin!

93
00:08:01,840 --> 00:08:05,240
Alizia?
Kandido...!

94
00:08:06,000 --> 00:08:07,880
Ondo zaude?

95
00:08:08,080 --> 00:08:14,080
Ez. Bueno, tontakeria batekin
gogoratu naiz, horixe.

96
00:08:14,240 --> 00:08:16,680
Seguru hori dela?

97
00:08:17,080 --> 00:08:19,840
Bai. Ikernerekin gogoratu naiz.

98
00:08:21,320 --> 00:08:24,120
Behera noa gosariak prestatzera.

99
00:08:25,120 --> 00:08:28,840
Ez da Ikerne, ezta?
German zenuen buruan.

100
00:08:29,720 --> 00:08:34,200
Ez kezkatu nigatik, ondo nago.

101
00:08:34,360 --> 00:08:38,480
Bueno, ni hemen nago, norbaitekin
hitz egiteko premia baduzu...

102
00:08:38,960 --> 00:08:42,400
Eskerrik asko, baina moldatuko naiz.

103
00:08:44,280 --> 00:08:48,280
Kandido! Zure ustez, Germanen eta
nire artean gertatu denaren errua...

104
00:08:48,440 --> 00:08:51,200
...nirea ere bada?
Ez, Alizia.

105
00:08:51,760 --> 00:08:54,040
Zuk dena eman duzu harreman
horren alde.

106
00:08:54,560 --> 00:08:57,520
Asko maite izan duzu German.

107
00:08:59,080 --> 00:09:01,680
Bai, maite nuen.

108
00:09:02,280 --> 00:09:05,360
Germanek, ordea, ez du jakin
zeukanari eusten.

109
00:09:07,520 --> 00:09:12,040
Ez zalantzan jarri zure burua.
Errua berea da, berea baino ez.

110
00:09:14,880 --> 00:09:18,040
Eskerrik asko.

111
00:09:38,520 --> 00:09:40,920
Hara, nik nahi nuena aukeratu dun.

112
00:09:41,720 --> 00:09:43,480
A bai? Ea.

113
00:09:43,760 --> 00:09:47,400
Ondo geratuko zaik. Igual zabalegi
titi bueltan, baina bestela...!

114
00:09:47,600 --> 00:09:49,320
Ekartzan...

115
00:09:49,520 --> 00:09:52,360
Ilunegia, ezta?
Eta beste hau?

116
00:09:53,600 --> 00:09:58,160
Hau hobeto zagon, koloretsua
eta ez din trapu askorik.

117
00:09:58,360 --> 00:10:00,240
Ba, hau hartuko diat.

118
00:10:02,200 --> 00:10:03,280
Zer? Ez dun probatu behar?

119
00:10:03,440 --> 00:10:07,160
Keba, paso. Etxean probatuko diat
eta gaizki badiat, etorri eta listo.

120
00:10:07,320 --> 00:10:11,080
Primeran. Bukatu badun, lagunduko
didan pare bat kamiseta erosten?

121
00:10:11,240 --> 00:10:13,640
Bai, hau ordaindu eta kito.
-Bale.

122
00:10:15,880 --> 00:10:19,760
Eta? Nola daramak aita eta amaren
banaketa?

123
00:10:21,320 --> 00:10:23,040
Rollo bat dun biak horrela ikustea.

124
00:10:23,800 --> 00:10:27,120
Niri, amak ematen zidak pena.
Ze osabak bat ere ez.

125
00:10:27,880 --> 00:10:29,160
Oraingoan pasatu egin duk.

126
00:10:29,600 --> 00:10:32,840
Joana, lasai nigatik. Ez naun
orain aita defendatzen hasiko.

127
00:10:33,080 --> 00:10:35,200
Kokoteraino naukan ni ere.

128
00:10:35,360 --> 00:10:36,640
Nork esango zian!

129
00:10:36,840 --> 00:10:39,640
Osabak bizitza paralelo bat
zeramaan izeba Olgarekin!

130
00:10:40,280 --> 00:10:42,520
Ba, bai, oso fuertea izan dun.

131
00:10:43,840 --> 00:10:47,080
Lukas! Hik bahekien?

132
00:10:48,920 --> 00:10:53,160
Bai, musuka harrapatu nitinan.
-Zer?!

133
00:10:53,760 --> 00:10:57,000
Eta nola isildu hintzen?
-Joana, erdi-erdian nengonan!

134
00:10:57,880 --> 00:11:00,240
Eta esan nionan aitari hitz egiteko
izebarekin lehenbailehen.

135
00:11:00,400 --> 00:11:03,480
Ezin ninan besterik egin.
-Baina amak jakiteko eskubidea zian!

136
00:11:03,600 --> 00:11:05,400
Bai, hori bazakinat, heuk esan gabe
ere.

137
00:11:07,120 --> 00:11:10,040
Eta orain, gaizki sentitzen naun.
-Eta?

138
00:11:10,920 --> 00:11:14,440
Nola zagok orain osaba?
Utzitako fardela eta gero?

139
00:11:15,360 --> 00:11:18,800
Galdetu berari. Nik aspaldian utzi
nionan beragatik kezkatzeari.

140
00:11:29,200 --> 00:11:31,120
Kaixo, Naia!

141
00:11:31,440 --> 00:11:34,080
Kaixo. Ikerrekin geratu naiz
patinatzeko.

142
00:11:34,240 --> 00:11:36,880
Badakit. Eta prest nator.

143
00:11:41,680 --> 00:11:44,520
Amak esan omen dizu banandu
egin garela.

144
00:11:45,480 --> 00:11:48,200
Bai, gezurra zen zure bidaiarena.

145
00:11:50,680 --> 00:11:55,440
Sentitzen dut. Nahiago nuen biok
elkarrekin zurekin hitz egitea.

146
00:11:55,760 --> 00:11:58,240
Baina ama aurreratu zait.

147
00:11:58,800 --> 00:12:02,440
Berdin dio, amak eta osaba Kandidok
esan zidaten.

148
00:12:04,280 --> 00:12:06,200
Ez nekien osaba ere han zegoenik.

149
00:12:06,760 --> 00:12:10,320
Ba, bai. Zergatik ez duzu ama maite?

150
00:12:10,640 --> 00:12:13,560
Ez, Naia, nik asko maite dut ama.

151
00:12:14,040 --> 00:12:15,800
Orduan, zergatik banandu zarete?

152
00:12:18,480 --> 00:12:22,920
Bueno, batzuetan bikote harremanak
okertu egiten dira eta...

153
00:12:23,880 --> 00:12:27,760
...hobe izaten da etetea.
Badakit, hori esaten duzue denek.

154
00:12:29,240 --> 00:12:35,480
Guk ere hanka sartzen dugu.
Eta gauza batzuk ezin dira konpondu.

155
00:12:35,440 --> 00:12:39,120
Orain ez duzu horrenbeste maite?
Ba, esan hori eta kitto!

156
00:12:41,640 --> 00:12:44,720
Maitasuna ez da nahikoa izaten
oker batzuk konpontzeko!

157
00:12:45,080 --> 00:12:49,120
Zer egin duzu ba?
Akats larriak.

158
00:12:49,440 --> 00:12:52,320
Adibidez, etxean ez egon?

159
00:12:52,840 --> 00:12:57,080
Bai, hori ere bai. Baina hemendik
aurrera maizago egongo gara.

160
00:12:57,520 --> 00:13:01,360
Ez dizut sinesten. Lehen gutxi
egoten baginen, orain!

161
00:13:01,840 --> 00:13:04,280
Ba, gaur hartu dut tartetxo bat
zurekin patinatzeko!

162
00:13:04,640 --> 00:13:07,520
Baina Ikerrekin gelditu naiz eta
ridikulua egingo duzu.

163
00:13:07,680 --> 00:13:10,920
Ba, asko aurreratu dut. Ikusi nahi?
Bale!

164
00:13:39,080 --> 00:13:42,240
Tila bat egin dizut.
Eskerrik asko, Kandido.

165
00:13:47,880 --> 00:13:52,280
Ezin dut sinistu!
Abelek gizon bat hil zuen!

166
00:13:53,320 --> 00:13:55,400
Badakit zaila dela...

167
00:13:55,600 --> 00:13:59,040
...baina saiatu une batez bada ere,
aitaren tokian jartzen.

168
00:13:59,360 --> 00:14:05,560
Ezin dut. Nola sinistu Abel norbait
hiltzeko kapaz denik?

169
00:14:06,160 --> 00:14:09,240
Ez dizut esango...
ondo iruditzen zaidanik.

170
00:14:09,760 --> 00:14:12,720
Baina Inaxio hori gizatxar bat zen.
Unai hil zuen...

171
00:14:13,440 --> 00:14:15,840
...eta Joana eta Naia ere hiltzen
saiatu zen.

172
00:14:17,440 --> 00:14:21,040
Nik, behintzat, ez dut uste
aitak kartzela merezi duenik.

173
00:14:21,200 --> 00:14:23,760
Ezin duzue justizia zuen esku hartu.

174
00:14:24,360 --> 00:14:29,440
Aitak hil ez balu, familiako norbait
edo aita bera, hilda egongo zen.

175
00:14:30,320 --> 00:14:37,240
Begira, neurri batean uler dezaket.
Baina onartu ez, hori inola ere ez.

176
00:14:37,760 --> 00:14:41,480
Baina guk ezin dugu aita saldu,
familiaren hobe beharrez egin zuen!

177
00:14:42,720 --> 00:14:47,680
Aurrera begiratu behar dugu eta
egoera honi irtenbidea bilatu.

178
00:14:48,560 --> 00:14:52,640
Nik orain, burua ez daukat
pentsatzeko.

179
00:14:55,800 --> 00:14:59,760
Joder! Eta German? Nola izan daiteke
horretarako gai?

180
00:15:00,160 --> 00:15:04,160
Aita kartzelan sartzeko kapaz da,
bere helburuak lortzearren!

181
00:15:04,320 --> 00:15:06,840
Eta harritu egiten zaitu?

182
00:15:09,400 --> 00:15:11,640
Ze irtenbide daukagu?

183
00:15:12,520 --> 00:15:16,680
Ba, ez daukagu aukera handirik.
Germani enpresa saldu...

184
00:15:17,200 --> 00:15:20,000
... edo aitak kartzelan bukatuko du.

185
00:15:22,000 --> 00:15:23,520
Nik garbi daukat zer egin.

186
00:15:24,240 --> 00:15:29,680
Kandido, Abelek ez dezala jakin,
bestela, bihotzekoak emango dio.

187
00:15:30,000 --> 00:15:32,720
Badator.

188
00:15:40,960 --> 00:15:45,360
Iker! Nora zoaz hain azkar?
-Parkera noa.

189
00:15:46,280 --> 00:15:48,560
Nahi baduzu txipiak jatera
joan gaitezke!

190
00:15:48,600 --> 00:15:51,880
Ez, Naiarekin geratu naiz.
-Itxoin segundotxo bat!

191
00:15:54,480 --> 00:15:59,800
Iker, nik asko maite zaitut,
horregatik kontatu nizun egia.

192
00:16:00,320 --> 00:16:03,360
Ya, eta zergatik joan zinen etxetik?

193
00:16:03,560 --> 00:16:07,840
Gaixorik nengoelako eta sendatu
egin behar nuen.

194
00:16:07,880 --> 00:16:10,440
Eta zergatik ez zara orain arte
itzuli?

195
00:16:10,440 --> 00:16:14,920
Itzuli nahi nuen, asko gogoratzen
nintzen zuekin.

196
00:16:15,320 --> 00:16:19,360
Baina beldur nintzen ez ote zineten
nirekin haserre egongo!

197
00:16:19,480 --> 00:16:21,640
Eta hala gaude, oso haserre!

198
00:16:23,680 --> 00:16:27,320
Txikitako aurpegi berdina jarri duzu

199
00:16:28,000 --> 00:16:31,040
Oso guapoa zinen.
Bueno, orain ere bazara, e?

200
00:16:32,160 --> 00:16:35,280
Begi handi horiekin! Begira!

201
00:16:39,800 --> 00:16:42,360
Beti eraman zaitut nirekin.

202
00:16:44,240 --> 00:16:46,320
Eta zer gustatzen zitzaidan?

203
00:16:47,000 --> 00:16:51,120
Ba...bainutxoa. Ikaragarri gustatzen
zitzaizun.

204
00:16:51,440 --> 00:16:53,800
Dena zipriztintzen zenuen!

205
00:16:54,600 --> 00:16:57,480
Orain ere gustatzen zait.
Oso igerilari ona naiz.

206
00:16:57,680 --> 00:17:01,400
Seguru baietz. Primeran egiten
zenuen arrainarena.

207
00:17:05,760 --> 00:17:08,880
Ez dakit nola egon naizen hainbeste
urte zu gabe.

208
00:17:09,080 --> 00:17:13,120
Horregatik orain, zurekin egotea
gustatuko litzaizuke.

209
00:17:13,640 --> 00:17:16,320
Zuk ere nahi baduzu, noski.
-Denbora dudanean.

210
00:17:16,720 --> 00:17:21,080
Jakina.  Eguna batera pasatzera
joan gaitezke.

211
00:17:21,440 --> 00:17:24,080
Nire etxe ondoan igerileku
handi bat dago.

212
00:17:24,800 --> 00:17:28,200
Eta nahi baduzu,
nirekin bizitzera etor zaitezke.

213
00:17:28,360 --> 00:17:32,480
Hori ez! Aitarekin eta Eiderrekin
bizi nahi dut! Bueno, agur!

214
00:17:33,840 --> 00:17:35,640
Agur!

215
00:17:36,360 --> 00:17:39,280
Zein da erantzuna? Zain nagok.

216
00:17:41,920 --> 00:17:44,320
Prest gaudek hiri akzioak saltzeko.

217
00:17:46,560 --> 00:17:48,720
Erabaki onena hartu duzue.

218
00:17:50,880 --> 00:17:54,640
Baina lehenago hitza emango diguk
sekula ez duala aita salatuko.

219
00:17:55,680 --> 00:17:58,920
Horretarako noski, hilketaren froga
entregatuko diguk.

220
00:18:00,320 --> 00:18:06,520
Konforme. Bi gauzak lortuko dituk,
nire hitza eta baita froga ere.

221
00:18:07,240 --> 00:18:08,600
Arratsaldean emango diat.

222
00:18:08,760 --> 00:18:11,360
Hortaz, dena hitz eginda dago.
Itxoin momentu bat, mesedez!

223
00:18:12,400 --> 00:18:14,920
Prezioaz ere hitz egin beharko dugu!

224
00:18:16,560 --> 00:18:19,000
Aurreko akzioen prezio berean
erosiko ditiat hauek ere!

225
00:18:20,440 --> 00:18:25,520
Zuzenena horixe iruditzen zaidak,
baina bi urtetan ordainduko ditut.

226
00:18:26,520 --> 00:18:28,640
Eta zer nahi duzu?
Eskerrak ematea horregatik?

227
00:18:28,800 --> 00:18:34,000
Zer aukera diagu ezetza emateko?
Hik dituk irabazteko guztiak.

228
00:18:34,160 --> 00:18:37,680
Bueno, nik ez diat...
- Bukatu dugu, ezta? Ni banoa.

229
00:18:43,840 --> 00:18:47,400
Azkenean biok bakarrik!
Kontu bat aipatu nahi diat.

230
00:18:48,840 --> 00:18:51,520
Zer gehiago daukak esateko?

231
00:18:51,840 --> 00:18:54,520
Hik enpresaren kargu segitzea
nahi diat.

232
00:18:55,200 --> 00:18:58,120
Inork baino hobeto ezagutzen duk
negozioa eta, familiakoa haiz.

233
00:18:59,920 --> 00:19:02,240
Hik ez dakik lotsa zer den.

234
00:19:03,120 --> 00:19:05,520
Xantaia egin eta orain, zintzo
plantak egiten!

235
00:19:05,720 --> 00:19:08,840
Ez kontatu nirekin horretarako.

236
00:19:09,160 --> 00:19:10,720
Bueno, pentsa ezak hobeto, Kandido.

237
00:19:11,600 --> 00:19:16,240
Ez diat behar! Hirekin lan egitea,
hori azkena.

238
00:19:19,400 --> 00:19:23,840
Konforme. Hortaz...
ez diagu ezer gehiago hitz egiteko.

239
00:19:24,600 --> 00:19:29,960
Zer gertatu zaik, German?
Ez haut ezagutzen.

240
00:19:30,800 --> 00:19:34,840
Ez nian sekula pentsatuko... egin
duana egiteko gai izango hintzenik.

241
00:19:36,200 --> 00:19:40,080
Eta ez nauk gure aitaz bakarrik ari.
Alizia  ere engainatu duk.

242
00:19:40,240 --> 00:19:44,240
Sar hadi hire galtzetan!
Ez diat zertan azalpenik eman.

243
00:19:45,960 --> 00:19:47,880
Arratsaldera arte!

244
00:20:02,280 --> 00:20:05,440
Eser naiteken?
-Eserita hago.

245
00:20:06,080 --> 00:20:08,440
Bai, egia.

246
00:20:10,960 --> 00:20:14,400
Hara, bronka botatzera bahator,
ez nagok umoreko.

247
00:20:15,560 --> 00:20:19,040
Neu ere ez. Bake bila natorren.

248
00:20:19,520 --> 00:20:21,360
Hobe.

249
00:20:25,360 --> 00:20:29,760
Pasa zaik haserrea?
-Bai.

250
00:20:29,920 --> 00:20:33,320
Jenio petralekoa naun eta
sentitzen dinat.

251
00:20:34,000 --> 00:20:37,400
Azken batean, ez zunan hain larria
izan egin huena.

252
00:20:38,160 --> 00:20:41,560
Joder, eskerrak!

253
00:20:43,520 --> 00:20:45,120
Alderantziz.

254
00:20:45,480 --> 00:20:49,160
Poztekoa dun hi bezalako neska puska
nigan interesatuta egotea.

255
00:20:52,640 --> 00:20:54,720
Benetan esaten duk?

256
00:20:55,640 --> 00:20:58,920
Zer, katxarroa haizela edo
pozik nagoela?

257
00:21:00,120 --> 00:21:02,320
Serio ari naun.

258
00:21:02,920 --> 00:21:06,840
Eider, ergel hutsa izan naun,
ergela eta inozoa.

259
00:21:08,080 --> 00:21:09,840
Ba, bai.

260
00:21:11,280 --> 00:21:13,480
Hik badakin noiztik ez dudan
neskatan egin?

261
00:21:15,200 --> 00:21:21,080
Nirekin entrenatzera bahator jai duk
- Ez! Bai zera...!

262
00:21:22,960 --> 00:21:25,800
Memelo baten pare portatu naun
hirekin.

263
00:21:27,160 --> 00:21:29,000
Badakin?

264
00:21:30,360 --> 00:21:33,680
Nitaz barre egin nahi huela
pentsatu ninan. Horixe egia.

265
00:21:34,240 --> 00:21:38,440
Ba, hanka sartu huen, bai.

266
00:21:39,000 --> 00:21:41,680
Hirekin egon nahi nian
hi hobeto ezagutzeko...

267
00:21:42,160 --> 00:21:44,680
...eta ez hitaz barre egiteko.

268
00:21:45,640 --> 00:21:47,600
Putalarru!

269
00:21:47,920 --> 00:21:53,480
Gainera, bazagon beste arrazoi bat
nire jokaera "justifikatzeko-edo".

270
00:21:56,120 --> 00:21:58,360
Azken boladan, mesfidati nabilen.

271
00:21:59,840 --> 00:22:02,520
Ba, nik ez haut engainatu nahi.

272
00:22:03,440 --> 00:22:05,720
Bazakinat.

273
00:22:13,400 --> 00:22:18,800
Bueno, hi! Eskerrik asko Spara
gonbidatzeagatik!

274
00:22:19,400 --> 00:22:23,920
Ez horregatik!
Goiz mundiala pasatu ninan hirekin.

275
00:22:24,920 --> 00:22:27,280
Bai. Neuk ere bai.

276
00:22:39,560 --> 00:22:43,480
Niri kosta egiten zaidan
lehen urratsa ematea.

277
00:22:46,040 --> 00:22:49,200
Baina nahi badun, saiatuko naun.

278
00:23:36,880 --> 00:23:39,120
Ez dakit zergatik zauden hotelean.

279
00:23:39,280 --> 00:23:41,720
Hurrengoan, txakolindegian
geratuko zara, ok?

280
00:23:42,720 --> 00:23:45,080
Seguru, zure etxera joatea
nahi duzula?

281
00:23:45,800 --> 00:23:49,440
Barkatu, ez dizut eskatu nirekin
bizitzera etortzeko, e?

282
00:23:50,200 --> 00:23:52,360
Ia. Azkarregi da horretarako, ezta?

283
00:23:52,520 --> 00:23:54,800
¡Claro!
Orduan?

284
00:23:55,200 --> 00:23:57,520
Bueno, txakolindegia oso handia da.

285
00:23:57,880 --> 00:24:00,840
Txokoan gera zaitezke, sotoan
dagoen apartamentu txiki bat  da.

286
00:24:01,680 --> 00:24:03,440
Ez zaitut molestatu nahi, Leonor.

287
00:24:03,600 --> 00:24:06,760
Bai, zera!
Nik gustura hartuko zaitut...

288
00:24:07,280 --> 00:24:10,080
...ez nauzu batere molestatuko,
zu txokoan eta ni etxean.

289
00:24:11,040 --> 00:24:13,320
Zuk nahi duzun tokian geratuko naiz.

290
00:24:13,680 --> 00:24:16,480
Garbi gera dadila nik ez zaitudala
estutu nahi, ok?

291
00:24:16,800 --> 00:24:20,760
Ez nauzu estutzen, gustura
egongo naiz txoko horretan.

292
00:24:21,120 --> 00:24:22,600
Benetan?
-Bai.

293
00:24:23,120 --> 00:24:28,240
Zurekin egon nahi dut, niri ez dit
beldurrik ematen bizkor joateak.

294
00:24:29,360 --> 00:24:31,680
Niri ere ez, baina...

295
00:24:31,840 --> 00:24:33,240
Garbi dauzkat nire sentimenduak...

296
00:24:33,400 --> 00:24:36,120
...eta ahalik eta denbora gehiena
pasatu nahi dut zurekin.

297
00:24:36,840 --> 00:24:39,520
Eta nik zurekin.

298
00:24:45,320 --> 00:24:48,840
Bai, bai, bileran esandakoa.
Deituko diat dena adosteko.

299
00:24:50,080 --> 00:24:52,880
Hi egon hadi lasai, bai, bai,
esan bezala, deituko diat.

300
00:24:54,760 --> 00:24:57,280
Kontuz, mesedez!

301
00:25:00,400 --> 00:25:04,520
Bai, bai, barkatu. Esandakoa,
deituko diat gero. Gero arte!

302
00:25:09,640 --> 00:25:10,960
Kaixo, aita.

303
00:25:13,000 --> 00:25:16,600
Nola ausartzen haiz? Hik ez daukak
lotsarik!

304
00:25:18,480 --> 00:25:20,160
Ez dut horrela jarraitu nahi.

305
00:25:21,000 --> 00:25:23,600
Nire aita zara eta gure artekoa
konpondu nahi dut.

306
00:25:25,760 --> 00:25:28,680
Zer egin ote diat nik gaizki holako
seme tonto bat izateko?

307
00:25:32,000 --> 00:25:34,560
Familia ez da hautatzen eta
seme alabak ezta ere.

308
00:25:34,880 --> 00:25:36,400
Onerako eta txarrerako, badakizu.

309
00:25:36,640 --> 00:25:39,880
Hire kasuan txarrerako.
Merezi baino gehiago heukan.

310
00:25:40,560 --> 00:25:44,720
Eta dena galtzen ari haiz.
Baita Alizia ere!

311
00:25:46,840 --> 00:25:49,720
Bakarrik geratzen ari haiz
eta ez diat minik hartuko.

312
00:25:51,560 --> 00:25:56,520
Nahiago bakarrik eta ez zu bezala,
erabat anulatzen zaituen andrearekin

313
00:26:00,000 --> 00:26:01,800
Ez zara konturatzen zu
manipulatzen ari dela?

314
00:26:02,200 --> 00:26:04,800
Kendu esku hori gainetik!!

315
00:26:12,800 --> 00:26:14,600
Gero, etxetik pasatuko zara?

316
00:26:15,040 --> 00:26:18,400
Ez dakit noiz bukatuko dudan,
deituko dizut, bale?

317
00:26:18,600 --> 00:26:20,480
Ok!

318
00:26:22,040 --> 00:26:25,040
Gero arte!

319
00:26:26,640 --> 00:26:27,600
Kaixo, Leo!

320
00:26:28,560 --> 00:26:30,840
Aiba! Kaixo, ez zaitut ikusi.

321
00:26:31,040 --> 00:26:32,560
Ia ba, okupatuta zeunden eta!

322
00:26:34,000 --> 00:26:37,400
¡Vaya! Harrapatu nauzu.
Karlosekin hasi naiz.

323
00:26:37,600 --> 00:26:39,880
Bai! Hau ezustekoa. Ez nekien ezer.

324
00:26:40,080 --> 00:26:43,480
¡Pues mira!
-Eta? Kontu serioa da?

325
00:26:44,360 --> 00:26:49,120
Ez dakit, gustuko dut. Oso atsegina
da eta ez dut aukera galduko.

326
00:26:49,520 --> 00:26:52,320
Asko pozten naiz.
Benetan?

327
00:26:52,480 --> 00:26:57,200
Jakina. Mesede egiten dizu maitasunak,
aurpegian antzematen zaizu.

328
00:26:57,400 --> 00:27:00,000
Oso guapa zaude.

329
00:27:00,760 --> 00:27:05,280
Eskerrik asko. Egia esan, urte
gogorra izan dut, gertaera gehiegi.

330
00:27:05,640 --> 00:27:10,720
Baina gauzak ondo datozenean, ez?
Aprobetxatu egin behar da.

331
00:27:10,880 --> 00:27:14,240
Ba bai, bat nator zugaz.
Zoriontsu izaten saiatu behar dugu.

332
00:27:14,440 --> 00:27:16,840
¡Pues claro que sí!
-Onena opa dizut.

333
00:27:17,240 --> 00:27:21,280
Eskerrik asko. Nik zuri ere bai.
Barkatu, baina lanera noa. ¡Chao!

334
00:27:22,480 --> 00:27:25,600
Leo! Itxoin, beste gauza bat
Milenari buruz.

335
00:27:25,920 --> 00:27:28,200
A, bota.
-Atzo beragaz egin nuen berba.

336
00:27:28,360 --> 00:27:31,840
Laster oporrak izango dituzte eta
bueno, Arraldera etorriko da.

337
00:27:32,200 --> 00:27:34,760
Beragaz denporatxo bat pasatu
nahiko nuke.

338
00:27:35,160 --> 00:27:38,160
Jakina! Beti bezala. Por zierto,
komentatu dizu...

339
00:27:38,520 --> 00:27:40,440
..zer plan daukan datorren urterako?

340
00:27:41,200 --> 00:27:45,840
Ze plan?
Estatu Batuetara joatea ikastera.

341
00:27:46,280 --> 00:27:47,800
Zer diozu?

342
00:27:56,080 --> 00:27:58,400
Joana, zer egiten duzu hemen?
-Kaixo, ama!

343
00:27:58,520 --> 00:28:01,280
Bazkaltzera bazatoz, Naiari itxarongo
diogu, berehala etorriko da.

344
00:28:03,960 --> 00:28:07,640
Geratzeko etorri naiz.
Zuri ondo iruditzen bazaizu, noski.

345
00:28:09,920 --> 00:28:14,080
Badakit gaizki pasatzen ari zarela
ta konpainia pixkat egin nahi dizut.

346
00:28:15,320 --> 00:28:19,760
Ez daukazu zertan. Zuk zure gauzak
dituzu, eta zure bizitza.

347
00:28:20,440 --> 00:28:22,720
Hobe duzu Bogan geratzea,
bertan daukazu lana.

348
00:28:22,880 --> 00:28:26,800
Ama, ez izan exajeratua. Arralden
gaude, ez Madrilen.

349
00:28:28,040 --> 00:28:30,600
Zurekin egon nahi dut eta kito.

350
00:28:31,160 --> 00:28:35,640
Ba hala bada, ongi etorri.
Pozik hartuko zaitut.

351
00:28:37,960 --> 00:28:40,920
Zer dago bazkaltzeko?
Espinakak, ikusten duzu.

352
00:28:41,120 --> 00:28:43,640
Ez zaizkit gustatzen, badakizu.

353
00:28:44,120 --> 00:28:46,640
Ba, gaizki hasi gara!

354
00:28:46,960 --> 00:28:49,840
Tira, behingoagatik, txintxo-txintxo
jango ditut.

355
00:28:55,120 --> 00:28:56,840
Osabari ez diot barkatuko!

356
00:28:58,760 --> 00:29:00,160
Joana, ez esan hori!

357
00:29:00,680 --> 00:29:02,960
Ez dago ondo egin duena
baina ez dauka zerikusirik zuekin.

358
00:29:03,320 --> 00:29:07,280
Nola ezetz? Zuri mina eman dizu
eta zu gure ama zara!

359
00:29:08,040 --> 00:29:09,560
Gustura bidaliko nuke pikutara!

360
00:29:12,520 --> 00:29:15,920
Ez dut nahi Germanekin harremana
aldatzea, batez ere Naiagatik!

361
00:29:18,560 --> 00:29:21,840
Ondo da. Baina kostako zait.

362
00:29:23,120 --> 00:29:25,640
Ezingo diot amorruari eutsi
ikusten dudanean.

363
00:29:26,240 --> 00:29:28,880
Ez odol txarrik egin.

364
00:29:30,200 --> 00:29:32,400
Germanek Olga maite du,
hori da kontua.

365
00:29:32,760 --> 00:29:36,800
Osabak  engainatu egin zaitu, ama.
Hori da egia gordina.

366
00:29:37,000 --> 00:29:39,240
Baina ez gogorarazi.

367
00:29:40,160 --> 00:29:43,480
Barkatu.
Lasai.

368
00:29:44,880 --> 00:29:49,400
Nik ulertuko nuke nire mutila beste
neska batekin maitemintzea,

369
00:29:49,920 --> 00:29:52,920
Baina ni engainatzea ez.
Hori ez nioke barkatuko.

370
00:29:55,320 --> 00:30:00,040
Printzipioak edukitzea ondo dago.
Baina bizitza konplikatuagoa da.

371
00:30:13,440 --> 00:30:15,320
Ekarri duk?

372
00:30:16,680 --> 00:30:19,680
Hago. Itxoin kanpoan.

373
00:30:19,840 --> 00:30:21,720
Laneko kontua duk, nahiago diat
bakarrik egon.

374
00:30:22,400 --> 00:30:24,920
Laster nire kontua izango duk hori.

375
00:30:25,120 --> 00:30:28,720
Baina oraindik ez. Alde hemendik!

376
00:30:45,240 --> 00:30:50,000
Bai, esan bezala, deituko diat.
Kontuz, mesedez!

377
00:30:53,640 --> 00:30:56,160
Sartu, bukatu diat.

378
00:30:59,880 --> 00:31:02,560
Ekarri duk froga?
Ez.

379
00:31:03,360 --> 00:31:06,400
Nola ezetz?
Orduan, zertara etorri haiz?

380
00:31:06,800 --> 00:31:09,520
Hobeto pentsatu diat.
Zer?

381
00:31:09,720 --> 00:31:12,080
Sinatzeko unean emango diat.

382
00:31:12,280 --> 00:31:14,000
Baina zer diok?

383
00:31:14,160 --> 00:31:16,160
Horixe duk bidezkoena. Ez zakiat
zergatik jartzen haizen horrela.

384
00:31:16,160 --> 00:31:17,440
Nahi dudan bezala jarriko nauk!

385
00:31:18,320 --> 00:31:22,160
Heuk ikusiko duk, esan diat.
Sinatu ondoren emango diat erlojua.

386
00:31:22,520 --> 00:31:24,120
German, tratu bat egin diagu!

387
00:31:24,280 --> 00:31:26,440
Bazakiat, baina esan diat,
iritziz aldatu diat.

388
00:31:27,520 --> 00:31:30,440
Sinatzen baduk ez diat aita salatuko
nire hitza daukak.

389
00:31:32,240 --> 00:31:34,240
Hire hitzak ez dik ezer balio.

390
00:31:35,760 --> 00:31:38,000
Nahi duana, baina ez daukak
beste aukerarik.

391
00:31:46,440 --> 00:31:48,640
Kaixo, Ander.
-Nekane, zurekin hitz egin nahi dut.

392
00:31:49,640 --> 00:31:51,640
Sartu barrura.

393
00:31:52,960 --> 00:31:55,680
Joseba! Eraman ziegara, mesedez.

394
00:32:00,560 --> 00:32:02,720
Tipo hori da aste honetan
lapurretan ibili dena.

395
00:32:04,360 --> 00:32:06,480
Emakume bati poltsatik tiraka
harrapatu dut.

396
00:32:06,680 --> 00:32:08,680
Ederto. Bizkor ibili zarete.

397
00:32:09,200 --> 00:32:11,800
Poltsikoetan miatu eta erloju hau
aurkitu diot.

398
00:32:12,800 --> 00:32:14,880
Lapurtu egin omen du.

399
00:32:15,560 --> 00:32:19,440
Ez da imitazioa. Baina zergatik
erakusten didazu?

400
00:32:20,280 --> 00:32:23,840
Badakizu zein den protokoloa.
- Bai, baina begiratu atzekaldean.

401
00:32:29,280 --> 00:32:31,560
Inaxio Torreluzea?!

402
00:32:35,200 --> 00:32:38,640
Erlojua geldirik dago, baina
erreparatu markatzen dituen datuei

403
00:32:38,800 --> 00:32:42,840
Eguna eta ordua!
-27...!

404
00:32:46,400 --> 00:32:49,120
Irailaren 27an ihes egin zuen
kartzelatik, ezta?

405
00:32:49,000 --> 00:32:52,680
Bai.
-11ak laurden gutxi?

406
00:32:54,440 --> 00:32:57,680
Eta heriotza, gaueko 11ak inguruan
izan zen.

407
00:32:58,240 --> 00:33:00,320
Horixe pentsatzen dut nik ere.

408
00:33:00,680 --> 00:33:03,840
Badakigu nori lapurtu dion?
-Gaur lapurtu omen du...

409
00:33:04,040 --> 00:33:07,520
Deskribapenaren arabera...
ondo jantzita zihoan.

410
00:33:07,680 --> 00:33:10,760
Garaiera, nirea bezalakoa,
begi-urdina eta bizarduna.

411
00:33:11,840 --> 00:33:15,240
Begi urdinak eta bizarduna?
-Bai.

412
00:33:15,400 --> 00:33:18,080
Ez zen ba German Madariaga izango?

413
00:33:18,240 --> 00:33:21,440
Bueno, German eta beste ehun
pertsona izan daitezke!

414
00:33:22,000 --> 00:33:26,120
Bai, baina denek ez zuten Torreluzea
hiltzeko motiborik.

415
00:33:26,720 --> 00:33:29,920
Eta Germanek, bai, laborategira
eroango dut azter dezaten.

416
00:33:30,640 --> 00:33:34,160
Germani galdeketa egingo diogu?
-Ez, ez, oraingoz ez...

417
00:33:34,720 --> 00:33:37,240
...ez dut erbia altxatu gura.

418
00:33:42,920 --> 00:33:45,520
Oso goxoa dago, baina ez zait
ezer sartzen.

419
00:33:47,440 --> 00:33:50,120
Nik ere ez daukat ba
gogo handirik.

420
00:33:51,560 --> 00:33:53,720
Germanekin egin dut topo
lehentxeago.

421
00:33:55,480 --> 00:33:58,120
Eta bertan akabatu ez dudanean!

422
00:33:59,040 --> 00:34:00,840
Neure onetik ateratzen nau!

423
00:34:01,200 --> 00:34:04,440
Jaramonik ez egitea, horixe onena!
-Ezin, ordea!

424
00:34:08,640 --> 00:34:14,200
Dios! Eta? Nola doa salaketaren
kontua?

425
00:34:16,400 --> 00:34:20,080
Ez dakit lortuko dugun saldu
genizkion akzioak berreskuratzea.

426
00:34:20,960 --> 00:34:23,560
Kandidok aukera handiak zenituztela
esan zidan!

427
00:34:24,200 --> 00:34:29,880
Bai, baina Germanek emandako dirua
banketxeko zorra kitatzeko zen.

428
00:34:30,440 --> 00:34:34,720
Akzioak berriro erosi behar baditugu,
kiebrara eramango dugu Ontziola.

429
00:34:36,600 --> 00:34:41,880
Joder! Ba, zerbait egin behar dugu!
Germanek ezin du irabazi!

430
00:34:43,200 --> 00:34:46,720
Gauzak ez daude errazak, Abel.

431
00:34:48,400 --> 00:34:52,240
Zer, Paula? Ezkor zaude gaur!

432
00:34:53,240 --> 00:34:55,280
Nik ez dakidan zerbait gertatu da?

433
00:34:55,920 --> 00:34:58,960
Ez, kontatu dizudana.

434
00:34:59,640 --> 00:35:02,280
Seguru?
-Baietz ba!

435
00:35:03,480 --> 00:35:06,480
Egoerak ondoeza sortzen dit.

436
00:35:09,520 --> 00:35:13,760
Paula, ez dut atsegin zu horrela
ikustea...

437
00:35:15,440 --> 00:35:17,640
...une latzak pasatu ditugu
azkenaldi honetan...

438
00:35:18,720 --> 00:35:24,280
...baina elkartuta bagaude,
aurre egingo diogu.

439
00:35:31,720 --> 00:35:33,040
Bai, Kandido!

440
00:35:33,200 --> 00:35:37,640
Kaixo, Germanek ez digu emango
erlojua akzio salmenta sinatu arte.

441
00:35:38,480 --> 00:35:40,480
Eta zer dela ta, zer gertatu da?

442
00:35:41,080 --> 00:35:44,680
Ez dakit, ez dit argitu nahi izan,
baina harrapatuta gaude...

443
00:35:45,160 --> 00:35:47,440
...eta haren baldintzak onartu
beharko ditugu.

444
00:35:47,800 --> 00:35:52,720
Ondo da, hitz egingo dugu.
Eskerrik aso, Kandido. Bihar arte!

445
00:35:53,720 --> 00:35:58,360
Arazoren bat?
-Ez, lan kontuak, ez da inportantea.

446
00:36:02,400 --> 00:36:04,640
Ai, zer ondo egongo garen hemen!

447
00:36:05,040 --> 00:36:08,320
Oso ondo etortzen da tarteka
etxe zulotik ateratzea, ezta?

448
00:36:08,600 --> 00:36:12,960
Bai, baina uste nuen ezetz esango
zenidala, ia beti zaude Karlosekin.

449
00:36:13,320 --> 00:36:17,640
Ya, gaur erreportaje bat egin behar
zuen. Gero egongo gara seguruenik.

450
00:36:18,040 --> 00:36:21,520
Zer moduz doa zuena?
Momentuz, fenomenal!

451
00:36:21,680 --> 00:36:25,080
Ya, aurpegian igartzen zaizu.
Zoragarri zaude, gaztetuta.

452
00:36:25,240 --> 00:36:29,320
Quita, quita! Beldurrak jota nago.
Nik hau ondo ateratzea nahi dut,...

453
00:36:29,520 --> 00:36:32,640
...baina, azkenaldian gertatu diren
gauzekin, ¡qué sé yo, chica!

454
00:36:32,800 --> 00:36:36,240
Ahaztu hori! Utikan iragana eta
"Carpe diem"!

455
00:36:36,600 --> 00:36:39,360
Saiatzen naiz, baina urduri nago.
Ez dakit nola lasaitu!

456
00:36:39,520 --> 00:36:43,680
Buelta gehiegi ematen diezu gauzei.
Orain zoriontsu zara, ez?

457
00:36:43,760 --> 00:36:45,640
Bai.
-Pues ya está!

458
00:36:46,000 --> 00:36:47,920
Ez arduratu beste guztiaz!

459
00:36:48,120 --> 00:36:52,440
Arrazoi duzu. Karlos zoragarria da
eta ezinobeto nago berarekin.

460
00:36:52,640 --> 00:36:54,240
Hori da! Disfrútalo!

461
00:36:54,400 --> 00:36:59,920
Hasi naiz, e? Arralden dagoenean
txakolindegian geratzeko esan diot.

462
00:37:00,520 --> 00:37:02,120
Ala! ¡Pero qué  bruja!

463
00:37:02,480 --> 00:37:05,280
Bueno, gu etxean eta bera txokoan
geratuko da, okey?

464
00:37:05,640 --> 00:37:09,560
Ba badakizu, alokairua kobratuiozu
"en carne"!

465
00:37:11,120 --> 00:37:13,120
Ez da ideia txarra!!!

466
00:37:13,280 --> 00:37:16,760
Ba hori, seme-alabekin ez dagoenean
etxean geratuko da, ¿te parece bien?

467
00:37:17,320 --> 00:37:19,360
Bai, nigatik, no problem.

468
00:37:19,720 --> 00:37:23,680
Eta? Ezagutzen dituzu bere
seme-alabak?

469
00:37:23,880 --> 00:37:27,440
Ba, ez, oraindik ez, bakarrik dakit
hiru dituela, neska bat eta bi mutil.

470
00:37:27,760 --> 00:37:32,160
Bat, zure adinekoa, fíjate. Baina
Karlosek poliki joan nahi du

471
00:37:32,520 --> 00:37:36,320
Lehenengo gure artekoa sendotu
eta gero gerokoak.

472
00:37:36,400 --> 00:37:39,960
¡Claro que sí! Asko pozten naiz
zuregatik.

473
00:37:40,440 --> 00:37:44,040
Biotako bati behintzat gauzak
ondo ateratzen ari zaizkio.

474
00:37:45,200 --> 00:37:48,720
Gaizki pasatzen ari zara Joana eta
Ibonen kontuarekin, ez?

475
00:37:49,480 --> 00:37:56,200
Bai, es una mierda! Baina ez dauka
konponbiderik, onartu eta listo.

476
00:37:59,480 --> 00:38:04,120
Lehen Milenarekin txateatzen
egon naiz. Laster etxera dator, a?

477
00:38:04,280 --> 00:38:06,920
Bai, amorratzen nago!

478
00:38:12,200 --> 00:38:15,040
Kaixo, izeba!
Kaixo, Lukas. Hau poza zu ikustea!

479
00:38:16,680 --> 00:38:18,320
Ondo zaude?

480
00:38:18,680 --> 00:38:21,040
Bai. Hementxe, lan pixkat egiten.
Bazkaldu duzu?

481
00:38:21,240 --> 00:38:23,040
Bai, bai...
Nahi duzu kafetxo bat?

482
00:38:23,200 --> 00:38:25,360
Ez, izeba, eskerrik asko.

483
00:38:27,240 --> 00:38:29,320
Asko sentitzen dut gertatutakoa.

484
00:38:31,400 --> 00:38:34,000
Badakit. Lasai...

485
00:38:34,680 --> 00:38:39,520
Oso gaizki sentitzen naiz.
Zu alde batetik, ama bestetik...

486
00:38:41,520 --> 00:38:43,760
Ez kezkatu nigatik. Ni ondo nago.

487
00:38:45,120 --> 00:38:49,840
Denbora pixkat beharko dut hau
guztia onartzeko, baina pasatuko da.

488
00:38:50,680 --> 00:38:53,720
Ez pentsa! Nik ere badakit
zer den hori.

489
00:38:55,200 --> 00:38:58,880
Ia. Ikernerekin oso maiteminduta
egon zinen, ezta?

490
00:39:02,040 --> 00:39:04,760
Seguru nengoen elkarrekin bukatuko
genuela.

491
00:39:06,400 --> 00:39:13,080
Bai. Ni ere Germanekin ezkondu
nintzenean erabat zoriontsu nintzen.

492
00:39:15,560 --> 00:39:19,560
Ikusten? Ez da ona norbait
hainbeste maitatzea!

493
00:39:23,800 --> 00:39:27,920
Baina aitak oso gaizki jokatu du,
lehenago kontatu behar zizun.

494
00:39:28,720 --> 00:39:32,560
Behin da berriro errepikatu nion
zuri kontatzeko!

495
00:39:33,640 --> 00:39:36,920
Baina nik ere banekien eta ez nizun
ezer esan.

496
00:39:37,080 --> 00:39:40,920
Ez, Lukas, berari zegokion esatea,
ez zuri.

497
00:39:41,120 --> 00:39:44,480
Edo bai.
Ez, hau gure arazoa da.

498
00:39:46,000 --> 00:39:49,280
Eta esanda ere, zer lortuko zenuen?
Lehenago jakitea, besterik ez.

499
00:39:50,360 --> 00:39:52,800
Engainua berdin-berdina izango zen.

500
00:39:53,320 --> 00:39:59,760
Bai, baina... zu beti izan zara
izeba bat baino gehiago niretzat.

501
00:40:01,080 --> 00:40:07,720
Ai, Lukas! Ez nuen sekula pentsatuko
zuk eta nik hola hitz egingo genuenik!

502
00:40:09,840 --> 00:40:15,480
Eskerrik asko.
Eta ez kezkatu nigatik, ondo nago.

503
00:40:19,360 --> 00:40:21,960
Desiatzen nago zurekin
bizitza berri bat hasteko.

504
00:40:22,160 --> 00:40:25,480
Ni ere bai, baina orain, hotelean
bizi naiz, lanpetuta nabil eta ...

505
00:40:26,200 --> 00:40:32,040
Lasai. Ni joatean aurkituko dugu
zerbait. Etxe polit bat! Zer diozu?

506
00:40:32,200 --> 00:40:34,000
Konforme. Nahi duzun bezala.

507
00:40:34,160 --> 00:40:38,520
Zoragarria izango da! Orain ez dugu
ezkutatu beharrik. Pozik zaude?

508
00:40:38,680 --> 00:40:40,160
Oso pozik, bai.

509
00:40:40,280 --> 00:40:43,680
Ez dizut denbora gehiago lapurtuko.
Maite zaitut.

510
00:40:44,200 --> 00:40:47,040
Nik ere bai. Agur.

511
00:40:48,160 --> 00:40:50,840
Zertan ari zara, jakin baliteke?

512
00:40:51,440 --> 00:40:52,640
Zertara dator hau?

513
00:40:53,480 --> 00:40:56,400
Esan dit Kandidok ez diguzula
erlojua emango sinatu arte.

514
00:40:57,280 --> 00:40:59,120
Halaxe da, bai.

515
00:40:59,280 --> 00:41:01,160
Hobe duzu hitza betetzea.

516
00:41:01,720 --> 00:41:03,360
Zer egingo didazu bestela?

517
00:41:03,840 --> 00:41:07,160
Hara, Abeli min gehiago ematen
badiozu, zure bila joango naiz.

518
00:41:08,200 --> 00:41:09,800
Zer da? Mehatxua?

519
00:41:10,000 --> 00:41:13,160
Kontuz ibili, German. Oraingoan
urrunegi heldu zara.

520
00:41:13,840 --> 00:41:17,120
Zurea da errua. Gurea dena
kendu nahi izateagatik

521
00:41:17,440 --> 00:41:19,560
Eta gure aita gugandik urruntzen
saiatzeagatik.

522
00:41:19,760 --> 00:41:25,000
Ez dakizu zer oker zabiltzan.
Egunen batean jabetuko zara.

523
00:41:35,000 --> 00:41:39,360
Barkatu, asko falta da?
-Ez, berehala.

524
00:41:51,880 --> 00:41:55,480
Hementxe. Ez zegoen hatz markarik.
Odol arrasto bat bai...

525
00:41:55,640 --> 00:42:00,240
Inaxio Torreluzearena. Bi ile ere
topatu ditugu trabatuta...

526
00:42:00,720 --> 00:42:03,640
Beraz, bat datoz pasatu genizuen
ADNagaz, ezta?

527
00:42:04,120 --> 00:42:05,200
Ez.

528
00:42:05,560 --> 00:42:08,880
A ez? Ba, seguru nengoen
bat etorriko zirela.

529
00:42:09,240 --> 00:42:11,720
Beraz, ez dira German
Madariagarenak!

530
00:42:12,320 --> 00:42:17,600
Baina familiako batenak bai,
kointzidentzia genetikoak daude.

531
00:42:28,160 --> 00:42:30,600
Egoera konponduko nuela esan nizun
eta halaxe egin dut.

532
00:42:30,960 --> 00:42:33,720
Bai, baina beranduegi.
Izeba hondoratuta dago.

533
00:42:34,280 --> 00:42:36,600
Mina berdina izango zen
lehenago edo geroago jakin.

534
00:42:36,760 --> 00:42:39,320
Baliteke, baina duintasun pixka bat
izango zenuen sikiera!

535
00:42:40,040 --> 00:42:43,480
Une egokiaren zain nengoen, baina
zoritxarrez, dena okertu egin zen.

536
00:42:43,680 --> 00:42:47,320
Joder, aitzakia puta!
Niretzat ere ez da erraza izan!

537
00:42:47,520 --> 00:42:50,240
Niri bost! Jende asko mindu duzu,
gehiegi!

538
00:42:50,840 --> 00:42:53,440
Bai, badakit, baina ez zen
nire intentzioa.

539
00:42:53,600 --> 00:42:55,440
Ez, noski, zuk ez duzu inoiz
"intentzio txarrik".

540
00:42:55,800 --> 00:42:56,880
Nahikoa da!

541
00:42:57,200 --> 00:43:00,720
Egoerak eskuetatik alde egin dit,
ados! Baina saiatu zaitez ulertzen!

542
00:43:01,280 --> 00:43:04,480
Ez, aita, ez dut ulertu nahi!
Zu zara gutxien sufritzen ari dena!

543
00:43:05,000 --> 00:43:06,880
Zer ote dakizu zuk!.

544
00:43:07,240 --> 00:43:09,800
Aita, zuk aukeratu ahal izan duzu.

545
00:43:10,320 --> 00:43:15,680
Baina izebak eta amak ez. Batez ere
izebak. Beraz, ez eskatu ulertzeko.

546
00:43:16,360 --> 00:43:19,280
Oso ondo. Zuk ikusiko duzu.
-Horixe.

547
00:43:19,840 --> 00:43:22,560
Lukas!

548
00:43:24,600 --> 00:43:27,720
Ama Arraldera etorriko da bizitzera.

549
00:43:30,600 --> 00:43:34,520
Horixe da gauza on bakarra. Ama
ondoan izango dudala berriro.

550
00:43:35,400 --> 00:43:37,600
Oso ilusionatuta dago.

551
00:43:38,680 --> 00:43:40,520
Eta? Non jarriko zarete bizitzen?

552
00:43:41,040 --> 00:43:43,040
Ez dakigu oraindik.

553
00:43:43,920 --> 00:43:48,480
Egizu ama zoriontsu,
ez dizut besterik eskatzen.

554
00:43:52,240 --> 00:43:54,560
Joango gara portura gero bueltatxo
bat ematera?

555
00:43:55,040 --> 00:43:57,600
Ezin dut. Karlosekin geratu naiz.

556
00:43:58,000 --> 00:43:59,200
A bai...?

557
00:43:59,200 --> 00:44:02,200
Bai, Arralden erreportaje bat egin
behar zuen eta...

558
00:44:02,680 --> 00:44:06,320
Beraz, azkenean elkarrekin
hasi zarete.

559
00:44:06,520 --> 00:44:09,640
Kasu egin dizut eta saiatu
egingo gara.

560
00:44:09,840 --> 00:44:12,640
Ez dakizu zenbat pozten naizen!
Zorterik onena opa dizut.

561
00:44:12,800 --> 00:44:13,760
Eskerrik asko.

562
00:44:13,960 --> 00:44:18,360
Jatorra ematen du eta itxura aldetik
bueno, ez dago batere gaizki!

563
00:44:18,960 --> 00:44:21,200
Zer esango dizut ba nik!
Zoratzen nauka! Bueno...

564
00:44:21,400 --> 00:44:24,280
...beldur pixka bat ere badaukat.
Ondo ateratzea nahi dut.

565
00:44:24,880 --> 00:44:26,440
Bai, neska! Ikusiko duzu.

566
00:44:27,160 --> 00:44:30,840
Zuk gozatu hasieraz. Horiek
errepika ezinak izaten dira.

567
00:44:31,080 --> 00:44:33,920
Nekane eta nire artekoa,
behintzat, halakoxea izan zen.

568
00:44:34,920 --> 00:44:38,360
Zer moduz zaudete?

569
00:44:38,680 --> 00:44:41,560
Bueno... besterik gabe.

570
00:44:42,120 --> 00:44:46,120
"Besterik gabe"?  Zerbait gertatu da
neskarekin, ala?

571
00:44:47,800 --> 00:44:51,720
Ez dut uste, baina... Nekane, bera
konturatu gabe...

572
00:44:51,920 --> 00:44:54,480
... gero ta lotuago dago beste
neska horrekin...

573
00:44:55,680 --> 00:44:57,640
...eta nigandik nahiko urruti
sentitzen dut.

574
00:44:57,840 --> 00:45:00,400
Naroa, ez da  ba zure imajinazioa
izango...?

575
00:45:01,600 --> 00:45:03,280
Nahiago nuke hala balitz.

576
00:45:03,480 --> 00:45:06,440
Agian neska hori "atsegin du",
besterik ezn.

577
00:45:07,120 --> 00:45:12,160
Horixe esaten diot neure buruari,
baina gure artekoa hozten ari da.

578
00:45:14,320 --> 00:45:18,080
Eta, hitz egin duzu Nekanerekin?

579
00:45:20,280 --> 00:45:22,280
Ez naiz galdetzera ausartzen.

580
00:45:24,080 --> 00:45:29,040
Naroa, egoerari aurre egin behar diozu
lehenbailehen. Okerrera egin aurretik.

581
00:45:30,200 --> 00:45:36,040
Badakit, bai, arrazoi duzu.
Ea, gaur bertan hitz egiten dugun.

582
00:45:36,200 --> 00:45:37,880
Horixe!

583
00:45:41,400 --> 00:45:44,320
Kakahueteak erosi behar ditugu.
-Zertarako?

584
00:45:44,880 --> 00:45:46,680
Ai, chico, ba bezeroak erakartzeko!

585
00:45:47,040 --> 00:45:49,920
Zerbait pikatzeko izaten badute,
gehiago kontsumituko dute.

586
00:45:51,440 --> 00:45:54,800
Ez dun ideia txarra. Kevini
aipatuko zionat, ea zer esaten duen.

587
00:45:55,000 --> 00:45:56,760
Bueno, nik komentatuko diot, ok?

588
00:45:57,160 --> 00:46:00,840
Primeran. Eta? Erosi dun
ezkontzarako jantzia?

589
00:46:01,040 --> 00:46:04,000
Ai, bai, uno precioso. Joanak
lagundu zidan.

590
00:46:04,160 --> 00:46:06,240
Nolakoa dun?
-Ah, ya tú verás!

591
00:46:06,880 --> 00:46:09,160
Eta zuk zer, erosi duzu ezer?

592
00:46:09,520 --> 00:46:14,720
Ez, gogorik ere ez. Lukasi eskatuko
zionat. Izango din zerbait dotorea.

593
00:46:15,160 --> 00:46:19,200
Igual bai.  Jo, zuek erraza duzue,
amerikana bat jantzi eta listo.

594
00:46:20,120 --> 00:46:22,840
Horrela ere ez nagon gaizki, e?
-¡Claro que no!

595
00:46:23,000 --> 00:46:25,120
Gainera, bezero guztiak zoratzen
dauzkazu eta!

596
00:46:28,880 --> 00:46:31,040
Izan haiz berriro Ibonekin
"lardaskan"?

597
00:46:31,960 --> 00:46:35,280
Oye! Hori ez da galdetzen
eta gutxiago horrela.

598
00:46:35,440 --> 00:46:40,680
Nola ba? Galdetzea nahi, ea egon
haizen mutilen batekin egunotan?

599
00:46:41,040 --> 00:46:43,440
Mesedez, ¡no seas capullo!

600
00:46:45,160 --> 00:46:48,560
Ados, ados...pasatu egin naun.

601
00:46:49,600 --> 00:46:52,880
Ez, ez gara berriro elkarrekin egon.

602
00:46:53,920 --> 00:46:55,840
Benetan ari haiz?
-Bai...

603
00:46:56,080 --> 00:46:59,560
Gainera, paso. Ez naiz gehiago
holako saltsa batean sartuko.

604
00:46:59,720 --> 00:47:03,720
Garbi daukat.
-Beranduegi, mina egina zagon.

605
00:47:03,960 --> 00:47:06,200
Aber, gauza bat garbi
utzi nahi dizut

606
00:47:06,520 --> 00:47:09,160
Ni Ibonekin liatu nintzenean,
ez nengoen inorekin...!

607
00:47:09,320 --> 00:47:11,560
Beraz, sermoia hari bota, haren
errua da ta!

608
00:47:11,880 --> 00:47:14,680
Hirea ere bai, polita!  Joana,
hire lagun mina dun, ez?

609
00:47:14,800 --> 00:47:16,600
Bueno, isilduko zara, mesedez?

610
00:47:16,240 --> 00:47:19,600
Ezin dinat. Gaizki sentitzen naun!
Zuen kaka guztiaren konplize!

611
00:47:19,960 --> 00:47:23,840
No te pongas melodramático.
Ez gara egon eta ez gara egongo!

612
00:47:24,400 --> 00:47:26,920
Ibonek oso garbi dauka Joanarekin
ezkondu nahi duela.

613
00:47:28,800 --> 00:47:31,440
Nik ez ba.

614
00:48:32,440 --> 00:48:35,160
Zer, ez zara gustura egon??

615
00:48:35,360 --> 00:48:41,160
Bai, bai, baina familian dagoen
giroarekin, ezin dut deskonektatu.

616
00:48:41,880 --> 00:48:46,160
Ya. Amaren banaketagatik, ezta?
-Bai...

617
00:48:47,760 --> 00:48:52,120
Nik nola hala uler dezaket, baina
Naia ere tartean dago eta...

618
00:48:52,440 --> 00:48:54,520
...ez zait gustatzen sufritzen
ikustea.

619
00:48:56,000 --> 00:48:57,760
Normala...

620
00:48:58,800 --> 00:49:02,720
Normala. Gainera, lehen ere bizi
izan zenuten gurasoen banaketa.

621
00:49:03,320 --> 00:49:05,400
Ez da samurra familia kolokan
ikustea.

622
00:49:05,760 --> 00:49:07,120
Ba ez.

623
00:49:08,440 --> 00:49:12,040
Amak ere asko sufritu du.
Ez zuen pentsatzen inondik inora...

624
00:49:12,360 --> 00:49:14,760
...osabak maitale bat zuenik.

625
00:49:16,040 --> 00:49:20,720
Bueno, baina holako kasuetan
arrazoia gutxienekoa da, ez?

626
00:49:21,080 --> 00:49:23,080
Ba, nik ez dut uste.

627
00:49:24,120 --> 00:49:26,960
Eta ez dut ulertzen ama nola ez zen
ezertaz konturatu!

628
00:49:29,320 --> 00:49:32,640
Batzuetan ez da hain erraza izaten!

629
00:49:33,200 --> 00:49:35,840
Beti egoten da zerbaiten arrastoa

630
00:49:38,240 --> 00:49:40,000
Hain itsu bizi gara!

631
00:49:41,440 --> 00:49:44,640
Dena den, kontu hauek ezin dira
kanpotik epaitu...

632
00:49:45,200 --> 00:49:47,480
Ezin da jakin zer gertatu den benetan.

633
00:49:51,600 --> 00:49:54,520
Bueno, zer? Janztera joango gara?
-Ez...!

634
00:49:55,200 --> 00:49:59,200
Oso gustura nago hemen.

635
00:50:00,840 --> 00:50:02,440
Agian arrazoi duzu.

636
00:50:03,520 --> 00:50:07,600
... baina halere osabak oso zikin
jokatu du! Ama engainatu du.

637
00:50:11,600 --> 00:50:16,920
Ibon, ezkontzen garenean guri
horrelako zerbait gertatzen bazaigu...

638
00:50:17,440 --> 00:50:21,880
...ni edo zu,  beste batekin
maitemintzen bagara...

639
00:50:23,640 --> 00:50:27,480
...zintzo jokatu behar dugu, eta
egia kontatu.

640
00:50:29,040 --> 00:50:32,200
Bai... hori izaten da egokiena.

641
00:50:35,360 --> 00:50:37,720
Beldur pixka bat ematen dit
ezkontzeak.

642
00:50:37,880 --> 00:50:44,520
Ze estatistikek diotenez, hiru
bikotetatik bat dibortziatu egiten da.

643
00:50:46,240 --> 00:50:52,040
Gurea ez izatea espero dut!
-Bai, nik ere hori espero dut.

644
00:51:02,840 --> 00:51:07,000
Tori. Hutsa zen, ezta?
-Oraindik ere gogoratzen zara?

645
00:51:08,160 --> 00:51:11,120
Eta, zertarako deitu didazu ba?

646
00:51:11,280 --> 00:51:14,240
Joanari buruz berba egitea
gura dut.

647
00:51:16,200 --> 00:51:19,400
Jakin dut arazoren bat edo beste
sortu zizuela, bai.

648
00:51:20,440 --> 00:51:23,720
Ez dakit zelan esan. Oraingoa
kontu serioa da, Abel.

649
00:51:24,400 --> 00:51:27,560
Nola oraingoan? Ez al ditu bukatu
ba hemengo lanak?

650
00:51:29,360 --> 00:51:32,800
Bai, baina beste arazo bat izan dugu
Rashid izeneko gazte bategaz.

651
00:51:34,600 --> 00:51:38,400
Bai, badakit nor den.

652
00:51:38,560 --> 00:51:42,440
Adinbakoen egoitzean zegoen, baina
handik ihes egitea lortu zuen.

653
00:51:43,120 --> 00:51:47,360
Segurtasun bideoa ikusita konturatu
ginen, Joanak lagundu ziola.

654
00:51:52,200 --> 00:51:55,480
Eta? Zer gertatuko zaio orain?

655
00:51:57,000 --> 00:52:00,320
Ezebez.
-Baina ihes egiten lagundu badio...

656
00:52:01,000 --> 00:52:03,640
...delitu bat egin du!
-Badakit.

657
00:52:04,880 --> 00:52:07,560
Zergatik deitu didazu niri eta
ez Joanari?

658
00:52:09,320 --> 00:52:13,400
Joanak badaki hau guztia, badaki
kontrako salaketa ipini dezakegula.

659
00:52:13,920 --> 00:52:15,440
Eta ipini duzue?

660
00:52:16,080 --> 00:52:20,800
Ez. Eta ez dugu egingo... Arazo
handia litzateke berarentzat.

661
00:52:21,160 --> 00:52:24,200
Baina egoera hau ez da bape
erosoa niretzat, Abel.

662
00:52:25,160 --> 00:52:29,880
Pentsatzen dut. Nortasun handiko
neska da, Nekane...

663
00:52:30,240 --> 00:52:36,720
...baina bihotz onekoa. Eta nik
zerbait egitea nahiko bazenu...

664
00:52:37,200 --> 00:52:39,120
Egizu berba beragaz, mesedez.

665
00:52:39,400 --> 00:52:43,000
Esaiozu, asmo onez jokatu arren,
ezin duela berak gura duena egin.

666
00:52:43,640 --> 00:52:46,480
Ingurukoak kaltetzen ditu horrela.

667
00:52:47,640 --> 00:52:50,200
Oso ondo, nire kontu.

668
00:52:55,040 --> 00:52:58,360
Eskerrik asko.
-Ez horregatik.

669
00:52:59,360 --> 00:53:02,920
Eskerrik asko berriz ere.
-Segi lasai.

670
00:53:25,840 --> 00:53:27,760
Nola demontre egin dun hori?!

671
00:53:28,680 --> 00:53:30,960
Sentitzen dut, aitona.

672
00:53:31,320 --> 00:53:35,760
Engainatu egin nindunan! Informazioa
eskatu gazte horrek ihes egiteko!

673
00:53:36,640 --> 00:53:40,040
Asko sentitzen dut, barkatu.
-Barkatu?

674
00:53:40,680 --> 00:53:42,560
Gezurra esan hidanan!

675
00:53:44,240 --> 00:53:45,640
Banekien haserretuko zinela...

676
00:53:46,000 --> 00:53:48,880
...baina lagundu egin behar nion,
horregatik eskatu nizun!

677
00:53:49,600 --> 00:53:54,000
Joana, delitua egin dun!
Badakin, ezta?

678
00:53:56,720 --> 00:53:58,920
Zer esan dizu Nekanek?

679
00:53:59,120 --> 00:54:00,920
Zer esan didan...?

680
00:54:02,040 --> 00:54:04,320
Ez din salaketarik jarriko.

681
00:54:05,880 --> 00:54:07,360
Eskerrak!

682
00:54:07,720 --> 00:54:10,280
Ume batek ere ez din horrelako
burugabekeria egiten!

683
00:54:10,600 --> 00:54:12,320
Huts egin didan!!

684
00:54:14,280 --> 00:54:16,840
Aitona, dena gaizki egin dut.

685
00:54:17,840 --> 00:54:21,440
Bere anaia bilatzen lagundu nahi nion
eta orain ospitalean dago...

686
00:54:21,800 --> 00:54:24,240
...eta ez du aurkituko!

687
00:54:25,840 --> 00:54:29,720
Ez nuen ondorioetan pentsatu.
Desastre hutsa naiz!

688
00:54:31,800 --> 00:54:38,040
Tira, Joana, ez hadi horrela jarri,
baina hasi heltzen!

689
00:54:41,280 --> 00:54:46,400
Hator hona! Hator, Joana!

690
00:54:47,600 --> 00:54:49,600
Ai, ai, ai...!

691
00:54:52,560 --> 00:54:59,040
Espabilatu, e? Ea ba!

692
00:55:14,080 --> 00:55:17,440
Joder, hi! Hau hozkailu tristea.
Bi garagardo ziztrin, besterik ez.

693
00:55:17,600 --> 00:55:19,040
Hola ez gaituk elikatuko.

694
00:55:19,480 --> 00:55:23,480
Bueno, ezagutzen duk alternatiba:
pizza bat eskatu eta kitto.

695
00:55:24,920 --> 00:55:26,600
Kevin, hiri zer gertatzen zaik?!

696
00:55:26,760 --> 00:55:29,560
Besteetan sekulakoak esaten dituk
erosketak ahazten zaizkidanean!

697
00:55:29,880 --> 00:55:35,440
Ba, gaur ez! Oraintxe eskatuko diat
pizza bat! Nolakoa nahi duk?

698
00:55:36,400 --> 00:55:38,400
Heuk erabaki...
-Bale!

699
00:55:44,400 --> 00:55:49,120
Kevin, hiri zer gertatzen zaik?
Ez haiz betiko lapa-zopa.

700
00:55:50,200 --> 00:55:53,800
Bueno, pozik nagok. Ezin diat, ala?
Ireki niri beste bat!

701
00:55:54,840 --> 00:55:57,800
Bai, hori egina zagok.

702
00:55:58,880 --> 00:56:01,120
Hola bai, Kevin, hola gustatzen
zaidak!

703
00:56:08,160 --> 00:56:11,280
Zer? Mamu bat ikusi duk, ala?
Norena duk mezua?

704
00:56:12,440 --> 00:56:14,800
Tximistarena.

705
00:56:15,560 --> 00:56:17,280
Eta zer esaten dik?

706
00:56:18,600 --> 00:56:21,200
"Datorren astean Neda eta biok
Arraldera itzuliko gaituk...

707
00:56:21,520 --> 00:56:23,640
Hitz egin behar diagu."

708
00:56:25,720 --> 00:56:28,600
Ez zakiat poztu edo korrika
alde egin!

709
00:56:29,840 --> 00:56:31,520
Imajinatzen diat, bai.

710
00:56:32,320 --> 00:56:36,800
Batetik, gogoa diat hitz egin eta
korapiloa askatzeko, baina bestetik

711
00:56:38,080 --> 00:56:40,120
Pentsatzen diat zeren beldur haizen.

712
00:56:40,280 --> 00:56:43,520
Bai, Neda ikusi eta ez zakiat
zer sentituko dudan.

713
00:56:43,680 --> 00:56:48,440
Orain ez hadi nekatu. Momentua
iristen denean ikusiko duk.

714
00:56:49,200 --> 00:56:51,880
Gainera, hitz egiteak, kalterik ez.

715
00:56:52,840 --> 00:56:55,520
Ez, eta zenbat eta lehenago, hobe.

716
00:56:57,560 --> 00:57:01,840
Jode, hi! Etxe bila hasi beharko
diat. Amaitu zaidak pagotxa.

717
00:57:03,080 --> 00:57:06,640
Ni ere hemendik joango nauk.
Ez nauk beraiekin biziko!

718
00:57:08,040 --> 00:57:12,000
Ondo. Ez zuan parte onekoa lehen
zenuten "menàge à trois" hura.

719
00:57:12,480 --> 00:57:16,200
Ez. Gauzak ondo edo gaizki atera,
bukatu duk hemengo apopilo izatea.

720
00:57:19,160 --> 00:57:22,720
Bueno, hi, eskatu, pizza!
-Bai.

721
00:57:25,480 --> 00:57:27,640
Asko gustatzen zait ordu hauetako
lasaitasuna

722
00:57:28,280 --> 00:57:32,920
Nik orain nahiago tabernako martxa,
horrela ez diot eragiten buruari.

723
00:57:34,400 --> 00:57:37,800
Tira, lasai, hau ere pasatuko da.

724
00:57:45,440 --> 00:57:47,520
Zer egiten duzu hemen?
Taberna itxita dago.

725
00:57:49,240 --> 00:57:51,600
Kandidorekin hitz egitera nator.

726
00:57:52,240 --> 00:57:55,600
Zer nahi duk?
Gora igo gaitezkek...?

727
00:57:56,760 --> 00:57:59,200
Niregatik ez kezkatu. Lana daukat
sukaldean..

728
00:58:04,480 --> 00:58:07,240
Ez zakiat zer nahi duan, baina
hurrengo batean, hator bulegora.

729
00:58:09,480 --> 00:58:12,240
Presazkoa duk.
Niretzat bai, behintzat.

730
00:58:14,640 --> 00:58:17,920
Pentsatzen aritu nauk eta
prest nagok...

731
00:58:18,400 --> 00:58:21,480
...enpresa bion artean banatzeko,
erdibana.

732
00:58:23,280 --> 00:58:25,840
Horrela ulertuko duk ez nabilela
diruaren atzetik.

733
00:58:28,520 --> 00:58:32,400
Kandido, ondoan nahi haut!
Baina gauza bat agindu behar didak;

734
00:58:33,880 --> 00:58:36,560
Paulari ez diok xentimorik emango.

735
00:58:39,480 --> 00:58:43,800
Ezetz esan nian lehengoan,
eta gauza bera esango diat gaur ere.

736
00:58:44,000 --> 00:58:47,880
Ez diat ezer nahi higandik! Ezta
ontziola osoa eman nahi badidak ere.

737
00:58:49,160 --> 00:58:50,880
Baina nola esan dezakek ezetz?

738
00:58:51,560 --> 00:58:54,040
Gu biok anaiak gaituk,
familiaren enpresa duk!

739
00:58:54,200 --> 00:58:58,400
Ez hadi faltsua izan! Aita kartzelan
sartzeko prest egon haiz!

740
00:58:59,320 --> 00:59:01,080
Eta orain alde hemendik!

741
00:59:02,200 --> 00:59:04,240
Nola ausartzen haiz niri horrela
hitz egiten?!

742
00:59:04,760 --> 00:59:07,040
Eta erne zer esaten dizkioan
nire alabari!!

743
00:59:07,240 --> 00:59:08,200
Naiari?

744
00:59:08,360 --> 00:59:11,720
Bai! Ze hiri gustatu ala ez,
nirea duk, entzun?  Nirea!!

745
00:59:11,880 --> 00:59:13,480
Nahikoa duk! Alde hemendik, ostia!

746
00:59:13,600 --> 00:59:14,560
Utzi bakean, kabroia!

747
00:59:14,800 --> 00:59:17,520
Zer gertatzen da? Zertan
zabiltzate?!

748
00:59:22,040 --> 00:59:23,880
Hi Aliziarekin maiteminduta hago
oraindik, ezta?

749
00:59:24,040 --> 00:59:25,880
Hago isilik! Putakume halakoa!

750
00:59:26,240 --> 00:59:29,200
German, zoaz hemendik, mesedez!
Zoaz!

751
00:59:38,600 --> 00:59:40,520
Barkatu, Alizia, ez dakit zer
gertatu zaidan...

752
00:59:41,920 --> 00:59:45,720
Ez da berriro gertatuko.
Gora noa.

753
00:59:52,640 --> 00:59:54,880
Kalean Ikerrekin egin dut topo.

754
00:59:55,560 --> 01:00:00,720
Ta? Oindino uzkur dago?
-Bai. Hotz somatu dut.

755
01:00:01,240 --> 01:00:04,480
Tira, normala da, amarik ez zuela
pentsatzen zuen.

756
01:00:05,800 --> 01:00:11,320
Badakit, baina urduri nago. Zaila
ikusten dut zaintza lortzea.

757
01:00:15,640 --> 01:00:19,480
Zergatik zaude hain ezkor? Lortuko
zenuela pentsatzen zenuen!

758
01:00:21,560 --> 01:00:24,520
Bai, baina egoera aldatu egin da.

759
01:00:26,120 --> 01:00:29,480
Eider nagusia da eta ez du nirekin
ezer jakin nahi.

760
01:00:30,720 --> 01:00:33,480
Badakit nire aurka deklaratuko
duela.

761
01:00:34,280 --> 01:00:35,880
Litekeena da.

762
01:00:36,680 --> 01:00:40,640
Eta bere deklarazioak pisu handia
edukiko du epailearentzat.

763
01:00:42,320 --> 01:00:45,600
Eta Ikerrek ia ez nau ezagutzen.

764
01:00:46,560 --> 01:00:48,600
Ez dakit zer deklaratuko duen,
baina...

765
01:00:49,440 --> 01:00:56,320
...bi horiek nire aurka jarriko dute
-Bueno, beno, etorri eta lasaitu.

766
01:00:59,360 --> 01:01:01,600
Zer gertatuko da ez badut lortzen?

767
01:01:02,440 --> 01:01:04,840
Ba, aurkituko dugu beste
bideren bat.

768
01:01:06,840 --> 01:01:11,040
Ez etsi. Gogor borrokatuko gara.

769
01:01:20,560 --> 01:01:22,800
Zer egingo nuke zu gabe?

770
01:01:26,360 --> 01:01:27,640
Geratu nirekin lo lotan.

771
01:01:28,200 --> 01:01:31,600
Ados, baina lehenengo bulegora
jaitsi behar dut.

772
01:01:31,760 --> 01:01:36,640
Agiri batzuk antolatu behar ditut,
berehala etorriko naiz, konforme?

773
01:01:37,160 --> 01:01:39,760
Bale ba, mugi.

774
01:01:49,760 --> 01:01:52,920
Hartzazu.
-Ez, lagun bat da, gero deituko diot

775
01:01:53,120 --> 01:01:54,480
Hartzazu, ni banoa ta.

776
01:01:54,640 --> 01:01:56,720
Bai?
-Bai.

777
01:01:58,680 --> 01:02:02,880
Karmele! Kaixo! A bai?

778
01:02:06,040 --> 01:02:08,680
Benetan? Eta zuk zer esan diozu?

779
01:02:09,800 --> 01:02:11,320
E, gero arte!

780
01:02:11,320 --> 01:02:13,520
Noiz, baina?

781
01:02:17,800 --> 01:02:22,080
Eskerrak! Koldorekin nengoen eta
ezin nuen hitz egin.

782
01:02:23,560 --> 01:02:27,640
Ez jarri jeloskor, maitea,
nik zu bakarrik maite zaitut.

783
01:02:29,200 --> 01:02:34,760
Ez , ez du ezer susmatzen. Koldo
inozo hutsa da eta...

784
01:02:35,440 --> 01:02:41,000
...erabat maiteminduta daukat.
Bai, itxoin pixka bat.

785
01:02:48,240 --> 01:02:52,480
Ez, baina Peru oztopo asko jartzen
ari da eta...

786
01:02:52,680 --> 01:02:54,920
Koldoren laguntza ezinbestekoa da.

787
01:03:01,280 --> 01:03:04,800
Enpresa salduko zionagu Germani.
Bera izango dun akziodun bakarra.

788
01:03:05,000 --> 01:03:07,160
Neda eta biak Arraldera zatozen.
-¡Qué bien!

789
01:03:07,320 --> 01:03:10,000
Lurdes jolasean zebilen nigaz.
Telefonoz entzun nian.

790
01:03:10,160 --> 01:03:11,480
Zertan dabilen jakin nahi diat.

791
01:03:11,600 --> 01:03:13,840
Larru gorritan bainatuko nindukek.

792
01:03:14,000 --> 01:03:17,440
Ematen du umea gainetik kendu nahi
duzula Karlosekin libre gozatzeko.

793
01:03:17,640 --> 01:03:18,440
Zer?!

794
01:03:18,600 --> 01:03:21,560
Neska batekin ezkonduko haiz, baina
beste batekin duk gogoa!

795
01:03:21,720 --> 01:03:24,680
Gelditzea nahiko zenuela uste nuen.
-Eta badut!

796
01:03:24,880 --> 01:03:26,520
Hau duk?
-Nola lortu duk?

797
01:03:26,800 --> 01:03:29,360
Lurdesen gelako segurtasun kutxatik.

798
01:03:29,680 --> 01:03:33,400
Ez zakit zer egin dioan Kandidori,
hark bere partea saltzeko.

799
01:03:33,720 --> 01:03:36,880
Guk bete diagu gurea, erlojua!
Ez zaukaat, lapurtu egin zidatek.

800
01:03:37,760 --> 01:03:39,280
Mezu bategatik jakitea ere!

801
01:03:39,440 --> 01:03:41,000
Ez dizu berak kontatu?
Ez.

802
01:03:41,160 --> 01:03:43,320
Orain, ezin izango du zaintza lortu.

803
01:03:43,480 --> 01:03:45,280
Adarrak jarri eta egia esateko
potrorik ez?

804
01:03:45,440 --> 01:03:46,440
Erne zer esaten duzun!

805
01:03:46,560 --> 01:03:48,880
Ezkontzeko zalantzak ditut.

806
01:03:49,120 --> 01:03:49,880
Eta hirurontzat pisu bat?

807
01:03:50,080 --> 01:03:51,840
Nigatik ados!
-Hori duk eta!

808
01:03:52,040 --> 01:03:54,400
Seropositiboa naiz.

809
01:03:55,000 --> 01:03:57,000
Hona emaitzak.