1
00:00:02,960 --> 00:00:05,360
Istripu bat izan da, jode!
Istripu madarikatu bat!
2
00:00:05,880 --> 00:00:07,080
Ez dizut sekula barkatuko!
3
00:00:07,840 --> 00:00:09,200
Maitemindu egin naiz.
-Nor da?
4
00:00:09,520 --> 00:00:10,400
Ibon.
5
00:00:11,920 --> 00:00:13,480
Aita-alabak gara.
Sekreturik ez, bion artean.
6
00:00:14,280 --> 00:00:15,000
Jakina, maitea.
7
00:00:15,680 --> 00:00:17,760
Aita, sari hau zuretzat da.
8
00:00:19,680 --> 00:00:22,360
Salaketa jarri nahi dut,
German Madariagaren kontra.
9
00:00:24,000 --> 00:00:25,960
Egoera konponduko da.
Beranduegi duk.
10
00:00:29,400 --> 00:00:31,720
Nire anaia haiz,
eta izugarri maite haut.
11
00:00:32,280 --> 00:00:34,040
Ez diat erruki gehiago entzun nahi.
12
00:00:36,960 --> 00:00:38,360
Ikerne!
Jaio da Sara!
13
00:00:38,920 --> 00:00:40,280
Aupa! Izeba naiz!
14
00:01:57,960 --> 00:01:59,680
Zer moduz, Kandido?
Bueno...
15
00:02:01,360 --> 00:02:02,840
Lukasek behar gaitik orain.
16
00:02:04,000 --> 00:02:05,920
Hemendik aurrerakoa
izango dik okerrena.
17
00:02:07,200 --> 00:02:08,640
Ez zaio gure babesik faltako.
18
00:02:09,360 --> 00:02:11,400
Kaixo!
Alizia!
19
00:02:11,560 --> 00:02:13,840
Kaixo, Paula!
20
00:02:15,200 --> 00:02:16,680
Kaixo, Alizia!
21
00:02:19,080 --> 00:02:20,480
Bakarrik etorri zara?
22
00:02:20,760 --> 00:02:24,400
Ez, Joanarekin.
Taberna irekitzera joan da.
23
00:02:26,720 --> 00:02:28,280
Noiz iritsi zarete?
24
00:02:28,600 --> 00:02:31,720
Atzo. Kandido bila joan zitzaigun
aireportura.
25
00:02:32,240 --> 00:02:33,560
Eta Ikerne?
26
00:02:34,040 --> 00:02:37,240
Primeran. Alaba zoragarria dauka.
Naiaren antza du.
27
00:02:44,320 --> 00:02:46,040
Ematen zuen aterako zela, ezta?
28
00:02:51,360 --> 00:02:53,040
Eta zuek, zer moduz bestela?
29
00:02:53,240 --> 00:02:55,680
Bueno, hainbestean.
30
00:02:57,680 --> 00:02:59,840
Esan nizun? Paula da orain
Mendiarraineko gerentea.
31
00:03:01,120 --> 00:03:02,920
A bai? Eta zer moduz?
32
00:03:03,160 --> 00:03:05,480
Bueno, lanpetuta,
baina hori ona da.
33
00:03:08,560 --> 00:03:09,800
Badator Lukas.
34
00:03:13,760 --> 00:03:15,560
Lukas, maitea!
35
00:03:36,240 --> 00:03:39,120
Izeba, hau Malen da,
nire neskalaguna.
36
00:03:40,120 --> 00:03:42,840
Kaixo, pozten naiz zu ezagutzeaz.
37
00:03:43,600 --> 00:03:44,720
Ni ere bai.
38
00:03:44,880 --> 00:03:46,200
Eta Ernesto, bere aita.
39
00:03:46,400 --> 00:03:48,120
Urte askotarako.
Berdin.
40
00:03:49,560 --> 00:03:51,920
Alaba polita daukazu.
Bai, ezta?
41
00:03:55,080 --> 00:03:56,200
Barkatu...
42
00:03:57,720 --> 00:04:02,200
Abel! Zer moduz hago?
-Hementxe.
43
00:04:04,520 --> 00:04:06,120
Hau ere pasako duk!
44
00:04:07,640 --> 00:04:09,400
Eta hi? Zer moduz Arralden?
45
00:04:09,680 --> 00:04:14,320
Bueno. Non, sorterrian baino hobeto?
-Bai, motel, hori ere halaxe duk.
46
00:04:15,800 --> 00:04:18,160
Bueno, bagoazak.
Gero egongo gaituk.
47
00:04:19,640 --> 00:04:20,680
Aita, nik eramango zaituztet.
48
00:04:21,040 --> 00:04:22,720
Ez, Kandido, haize pixka bat
behar diat.
49
00:04:23,080 --> 00:04:24,440
Paseatuz joango gaituk.
50
00:04:24,720 --> 00:04:25,920
Oso ondo.
51
00:04:26,200 --> 00:04:27,520
Goazen, Paula.
52
00:04:28,480 --> 00:04:29,760
Agur.
Gero arte.
53
00:04:30,160 --> 00:04:32,440
Aita, gu bagoaz.
-Bai, gero arte.
54
00:05:06,920 --> 00:05:08,400
Egun on!
55
00:05:12,080 --> 00:05:13,600
Gaur eguraldi ona egiten du.
56
00:05:22,840 --> 00:05:24,280
Entzuten txoriak?
57
00:05:28,800 --> 00:05:31,240
Politak dira udazken egun hauek,
ezta?
58
00:05:34,880 --> 00:05:36,640
Bizipoza ematen dute.
59
00:05:48,040 --> 00:05:49,440
Berehala nator!
60
00:06:01,160 --> 00:06:02,480
Eskerrik asko paseoan laguntzeagatik.
61
00:06:05,280 --> 00:06:06,920
Nik ere haize freskoa behar nuen.
62
00:06:09,440 --> 00:06:10,920
Kolpe latza izan da Olgarena.
63
00:06:11,440 --> 00:06:13,800
Medikuek aterako zela uste zuten,
baina azkenean...
64
00:06:16,520 --> 00:06:19,640
Lukas gizajoa!
Ikaragarri maite zuen ama.
65
00:06:21,320 --> 00:06:22,840
Kostako zaio aurrera egitea.
66
00:06:24,280 --> 00:06:26,120
Zu hemen egoteak mesede egingo dio.
67
00:06:28,280 --> 00:06:29,840
Ondoan izango nau
nahi duenerako.
68
00:06:31,480 --> 00:06:35,800
Dena den, ez dago bakarrik.
Zorionez, Malen ere hortxe dauka.
69
00:06:37,240 --> 00:06:38,920
Neska atsegina da.
Bai.
70
00:06:39,520 --> 00:06:41,040
Babes handia eman dio Lukasi.
71
00:06:44,120 --> 00:06:46,280
Kandido, eta German? Zer moduz dago?
72
00:06:48,440 --> 00:06:50,280
Koman jarraitzen du.
73
00:06:51,040 --> 00:06:52,680
Ez du aurrerapauso txikiena ere egin.
74
00:06:56,560 --> 00:06:58,280
Ikustera joango zara?
75
00:06:59,400 --> 00:07:01,040
Ez dakit...
76
00:07:05,680 --> 00:07:07,560
Bueno, ontziolara joan behar dut.
77
00:07:09,680 --> 00:07:11,360
Seguru zaude egingo duzuenaz?
78
00:07:12,800 --> 00:07:14,480
Bai, zentzuzkoena da.
79
00:07:16,480 --> 00:07:18,600
Tira ba, zorte on.
80
00:07:19,800 --> 00:07:21,240
Eskerrik asko.
81
00:07:23,760 --> 00:07:26,280
Bueno ba, gero arte.
Bai, adio.
82
00:07:43,520 --> 00:07:47,160
Aita! Bidali anbulantzia bat, agudo!
83
00:07:48,000 --> 00:07:50,240
Nire aita oso larri dago!
Tiro bat dauka buruan!
84
00:07:51,480 --> 00:07:52,680
Aukera egokiena da.
85
00:07:53,360 --> 00:07:55,040
Nik ere halaxe uste diat.
86
00:08:00,200 --> 00:08:04,680
Lukas, ez hago bakarrik, aditu?
87
00:08:06,120 --> 00:08:07,960
Gure babes osoa duzu.
88
00:08:08,160 --> 00:08:10,280
Bai, badakit. Eskerrik asko.
89
00:08:11,720 --> 00:08:13,480
Tira, goazen barrura.
90
00:08:22,440 --> 00:08:25,120
Egun on guztioi!
- Egun on, Ernesto.
91
00:08:25,320 --> 00:08:27,000
Dena prest?
-Notarioa falta da.
92
00:08:27,200 --> 00:08:29,040
Iristear egongo duk.
93
00:08:30,840 --> 00:08:32,640
Kaferik nahi duzue?
94
00:08:32,800 --> 00:08:34,320
Ez, nik ez, eskerrik asko.
95
00:08:34,840 --> 00:08:36,400
Nik nahi bai, baina komeni ez.
96
00:08:37,200 --> 00:08:39,320
Jakina, swinga galduko duzu golfean.
97
00:08:40,400 --> 00:08:42,760
Kontxo, Lukas!
Noiztik hi aditua golfean?
98
00:08:43,280 --> 00:08:45,240
Mutila trebea duk, ez hi bezala.
99
00:08:46,800 --> 00:08:48,600
Hi, kirol señoritoak
ez zaizkidak gustatzen.
100
00:08:48,800 --> 00:08:50,280
Probatu al dituk ba?
101
00:08:50,480 --> 00:08:53,360
Hara bestea! Jipoi galantak
ematen nitian palan!
102
00:08:55,000 --> 00:08:56,560
Behin, esku bakarrarekin
irabazi nioan.
103
00:08:56,880 --> 00:08:58,400
Pilota biziegia zuan.
104
00:08:58,840 --> 00:09:01,400
Bota aitzakiak pilotari!
105
00:09:02,760 --> 00:09:04,120
Hemen dator...
106
00:09:04,560 --> 00:09:06,200
Egun on, Daniel.
107
00:09:06,520 --> 00:09:07,560
(ATEA)
108
00:09:08,000 --> 00:09:09,520
Egun on!
-Egun on.
109
00:09:10,080 --> 00:09:11,840
Sartu eta jarri, mesedez.
110
00:09:14,040 --> 00:09:15,560
Lehenengo eta behin, ongi etorri!
111
00:09:16,000 --> 00:09:17,560
Eskerrik asko.
112
00:09:17,840 --> 00:09:19,320
Orain, gutako bat zara.
113
00:09:19,560 --> 00:09:21,360
Egia esan, gogor lan egin dut udan.
114
00:09:21,720 --> 00:09:23,160
Ezin nuen bigarren aukera
alferrik galdu.
115
00:09:23,760 --> 00:09:26,440
Erreferentzia onak bidali dizkidate
Arkautetik.
116
00:09:26,680 --> 00:09:28,200
Eta orain, praktitkak hemen!
117
00:09:28,440 --> 00:09:29,920
Bai, ilusio handiz nago.
118
00:09:30,440 --> 00:09:31,720
Ezagutzen duzu komisaria.
119
00:09:31,960 --> 00:09:35,520
Bai. Eta, baduzu kasuren bat niretzat?
120
00:09:36,840 --> 00:09:39,080
Ibon, ikasteko zaude hemen.
121
00:09:39,960 --> 00:09:42,280
Jakina. Zure aginduak beteko ditut.
122
00:09:43,000 --> 00:09:47,360
Ederto. Ba hasteko, atera
txosten honen fotokopiak, mesedez.
123
00:09:49,200 --> 00:09:50,720
Ados. Oraintxe.
124
00:09:53,360 --> 00:09:54,880
Zenbat kopia nahi dituzu?
125
00:09:55,400 --> 00:09:57,800
Bina.
-Oso ondo.
126
00:10:01,920 --> 00:10:05,440
Barkatu! Nola nahi dituzu?
Alde bakarretik edo bietatik?
127
00:10:06,240 --> 00:10:08,560
Bietatik, hobe.
Birziklatu beharra dago.
128
00:10:09,080 --> 00:10:10,480
Bai horixe!
129
00:10:15,640 --> 00:10:16,840
Eskerrik asko.
130
00:10:18,680 --> 00:10:21,800
Bueno, plazera izan da
zuekin tratua ixtea.
131
00:10:22,800 --> 00:10:24,920
Zaudete lasai, ontziola
esku onetan zagok.
132
00:10:25,520 --> 00:10:28,600
Ez diat zalantzarik.
Negozioan palan baino hobea haiz.
133
00:10:29,080 --> 00:10:31,600
Sikiera! Besteen ona onartzea
kostatzen zaik!
134
00:10:32,200 --> 00:10:35,560
Bueno, Ernesto, etorri nahi duanean
etxera bazkaltzera.
135
00:10:35,840 --> 00:10:37,400
Estimatzen diat gonbita, Abel.
136
00:10:37,640 --> 00:10:40,360
Arraldera itzuli haiz, eta ez ditiagu
ohitura zaharrak galdu behar.
137
00:10:40,560 --> 00:10:41,560
Halaxe egingo diat.
138
00:10:41,720 --> 00:10:42,240
(SAKELAKOA)
139
00:10:42,400 --> 00:10:43,400
Barkatu...
140
00:10:47,200 --> 00:10:49,280
Egiteko asko diat.
141
00:10:49,720 --> 00:10:51,240
Zuek geratu hemen lasai.
142
00:10:52,880 --> 00:10:54,520
Hau beti izango da zuen etxea.
143
00:10:54,760 --> 00:10:56,760
Eskerrik asko.
-Egongo gara, Lukas.
144
00:10:57,120 --> 00:10:58,600
Bai, adio.
Gero arte.
145
00:11:02,360 --> 00:11:03,560
Gure akzioak saltzea zen onena.
146
00:11:06,200 --> 00:11:10,880
Lukas, aitak gauza handia egin zian
guri akzioak salduta.
147
00:11:12,680 --> 00:11:15,040
Baina orain garai berriak
bizi behar ditiagu.
148
00:11:15,760 --> 00:11:18,160
Bai guk eta bai ontziolak.
149
00:11:19,320 --> 00:11:21,360
Baina aitaren akzioak zureak dira.
150
00:11:22,640 --> 00:11:24,160
Eta laguntzarik behar izanez gero...
151
00:11:24,520 --> 00:11:26,120
Badakit, osaba. Eskerrik asko.
152
00:11:26,760 --> 00:11:28,240
Baina Ernestorekin ondo
konponduko naiz.
153
00:11:29,680 --> 00:11:30,800
(SAKELAKOA)
154
00:11:32,040 --> 00:11:33,520
Bai?
155
00:11:37,720 --> 00:11:39,280
Bai, ados.
156
00:11:39,800 --> 00:11:41,720
Lasai, neuk abisatuko diet.
157
00:11:48,400 --> 00:11:50,920
Medikua zen.
158
00:11:51,520 --> 00:11:53,280
Aitari buruz hitz egin nahi du.
159
00:12:01,320 --> 00:12:02,760
Ez duzu ospitalera laguntzea nahi?
160
00:12:03,320 --> 00:12:04,840
Ez, ez duk beharrezkoa.
161
00:12:05,640 --> 00:12:07,280
Lukas ere joatekoa duk.
162
00:12:07,560 --> 00:12:09,040
Nahi duzun bezala.
163
00:12:10,720 --> 00:12:12,400
Faltan botako duk ontziola?
164
00:12:12,880 --> 00:12:15,600
Ez pentsa!
Badut gogoa nire kasa hasteko.
165
00:12:17,280 --> 00:12:20,920
Ulertzen diat. Ni, berriz,
deskantsatzeko amorratzen nagok.
166
00:12:21,240 --> 00:12:22,800
Gertatu den guztiarekin...
167
00:12:24,160 --> 00:12:26,560
Ea ez garen damutzen Ernestori
saldu izanaz.
168
00:12:27,760 --> 00:12:30,600
Ezetz esango nikek.
Enpresari aparta duk.
169
00:12:31,520 --> 00:12:34,280
Eta lagun zaharrak ere bagaituk.
170
00:12:34,480 --> 00:12:38,120
Kartzelan zeundela jakin zuenean,
martxan jarri zuen dena.
171
00:12:38,360 --> 00:12:41,280
Bai, bufete osoa jarri zian lanean.
172
00:12:42,600 --> 00:12:44,280
Berari esker nagok kalean.
173
00:12:46,280 --> 00:12:47,920
Eta Germani esker ere bai.
174
00:12:50,640 --> 00:12:53,480
Lukasek asko ikasiko dik
Ernestoren ondoan.
175
00:12:54,320 --> 00:12:56,400
Eta Malen ere kastakoa omen dator.
176
00:12:56,880 --> 00:12:58,800
Enpresa-master bat
bukatu du oraintxe.
177
00:12:59,400 --> 00:13:01,280
Ondo moldatuko duk ontziolan.
178
00:13:01,640 --> 00:13:03,440
Eskarmentu pixka bat
falta dik, baina...
179
00:13:03,800 --> 00:13:05,240
Jarriko da mutila.
180
00:13:05,440 --> 00:13:06,720
Neuk lortu banuen...
181
00:13:07,320 --> 00:13:10,480
Kandido, aurrera atera huen ontziola.
182
00:13:10,960 --> 00:13:14,120
Ondo atera ere, eta hori
hi harro egoteko modukoa duk.
183
00:13:15,160 --> 00:13:17,600
Kaixo! Zer moduz joan da?
184
00:13:18,080 --> 00:13:19,560
Bueno. Saldu dugu eta kito.
185
00:13:19,920 --> 00:13:22,160
Esku onean utzi dugu.
186
00:13:22,800 --> 00:13:24,240
Dena ondo, orduan.
187
00:13:25,560 --> 00:13:28,240
Banoak ospitalera. Honezkero Lukas
zain izango diat.
188
00:13:30,040 --> 00:13:31,680
Alizia...
189
00:13:33,720 --> 00:13:35,280
Gero arte, aita.
190
00:13:40,640 --> 00:13:42,280
Triste dago.
191
00:13:45,720 --> 00:13:47,000
Adio!
192
00:13:47,960 --> 00:13:50,000
Zer, dagoeneko lanean?
193
00:13:50,880 --> 00:13:52,680
Lehenbailehen alde egin nahi nian
elizatik.
194
00:13:53,280 --> 00:13:55,040
Ama bertan geratu duk.
195
00:13:55,040 --> 00:13:56,720
Zer moduz hago?
196
00:13:57,320 --> 00:13:59,160
Bueno... pixkanaka.
197
00:14:00,040 --> 00:14:02,240
Ez zaidak gustatzen
Lukas horrela ikustea.
198
00:14:03,080 --> 00:14:06,960
Hori dun zorigaitza!
Ama hil, aita koman...
199
00:14:08,440 --> 00:14:10,440
Dena den, nik uste baino hobeto
hartu dik.
200
00:14:11,440 --> 00:14:13,800
Eta? Nola zagon Naia?
201
00:14:14,680 --> 00:14:19,080
Imajinatu! Beldur duk
German ere hilko ote den.
202
00:14:19,800 --> 00:14:21,440
Amak ez ziok utzi hiletara etortzen.
203
00:14:21,680 --> 00:14:23,120
Itxasorekin geratu duk.
204
00:14:23,440 --> 00:14:25,040
Horixe onena!
205
00:14:25,360 --> 00:14:28,160
Nik ere joan nahi ninan, baina
elizkizun intimoa nahi zinan Lukasek.
206
00:14:29,320 --> 00:14:32,120
Bai, eta hobe horrela. Bestela,
jende guztia etortzen zaik eta...
207
00:14:34,560 --> 00:14:36,120
Zer egin duk eskuan?
208
00:14:36,440 --> 00:14:38,720
Ezer ez. Atzo, Atxurin,
kaxa batzuekin...
209
00:14:43,440 --> 00:14:45,800
Eta? Noiz arte egon behar dun Bogan?
210
00:14:46,240 --> 00:14:47,840
Ama itzuli arte. Zer ba?
211
00:14:48,600 --> 00:14:51,040
Hondartzara joateko asmoa ninan.
Animatzen?
212
00:14:52,680 --> 00:14:54,440
Ez zekiat. Ez nagok umoreko.
213
00:14:54,680 --> 00:14:58,040
Tira, on egingo din.
Bainutxo bat hartuko dinagu.
214
00:14:58,520 --> 00:15:00,200
Uda agurtzeko.
215
00:15:01,880 --> 00:15:03,480
Bueno, zergatik ez?
216
00:15:03,760 --> 00:15:06,600
Jantzi bikini txuria, ados?
-Zer?
217
00:15:06,920 --> 00:15:09,240
Bai, bikini txuria,
erdi transparentea.
218
00:15:09,560 --> 00:15:11,720
Lizun halakoa!
-Baina maite naun!
219
00:15:12,320 --> 00:15:14,320
Ezta batere!
-Lagun gisa ere ez?
220
00:15:14,600 --> 00:15:16,200
Oso gutxi!
221
00:15:16,400 --> 00:15:18,080
Horrekin konformatu beharko!
222
00:15:26,960 --> 00:15:28,680
Ez da erabaki samurra izan baina...
223
00:15:28,920 --> 00:15:31,600
Bizitza berri bat hasi nahi dut.
Ontziola atzean utzi.
224
00:15:32,560 --> 00:15:34,040
Hutsetik hasi beharra sentitzen dut.
225
00:15:34,280 --> 00:15:35,840
Ez dizu beldurrik ematen?
226
00:15:36,800 --> 00:15:38,680
Bai, baina ez ditut hemezortzi urte.
227
00:15:39,840 --> 00:15:41,640
Gai izan behar dut nire kabuz
aurrera egiteko, ezta?
228
00:15:43,160 --> 00:15:44,840
Familiaren babesik gabe, ez?
229
00:15:45,120 --> 00:15:48,160
Hori da! Bizitza berri bat
etxe berri batean.
230
00:15:49,400 --> 00:15:52,000
Bueno, etxe berri batek beti
ekartzen du ilusioa.
231
00:15:52,640 --> 00:15:54,440
Bai, eta hipoteka!
232
00:15:54,600 --> 00:15:58,120
Hori ere bai! Eta zer egingo duzu
akzioen diruarekin?
233
00:15:59,040 --> 00:16:01,800
Negozio berri bat martxan jarri
nahi dut. Ea ondo ateratzen den.
234
00:16:02,160 --> 00:16:03,840
Seguru baietz!
235
00:16:04,320 --> 00:16:06,240
Bueno, noiz eramango nauzu
zure etxe berria ikustera?
236
00:16:06,920 --> 00:16:08,760
Nahi duzunean!
Ikusteko irrikaz nago!
237
00:16:10,560 --> 00:16:12,320
Etorri gero, nahi baduzu!
238
00:16:12,800 --> 00:16:14,280
Bale, joango naiz.
239
00:16:16,200 --> 00:16:17,720
Atsegin dut zu horrela ikustea.
240
00:16:17,920 --> 00:16:19,240
Nola?
241
00:16:19,360 --> 00:16:21,080
Proiektuz beteta.
242
00:16:21,800 --> 00:16:23,520
Bai, badauzkat batzuk.
243
00:16:23,880 --> 00:16:26,680
Arlo profesionalean eta pertsonalean.
244
00:16:32,120 --> 00:16:35,080
Joan egin behar dut,
Joana haserretu baino lehen.
245
00:16:35,520 --> 00:16:37,760
Beraz, etorriko zara?
Jakina!
246
00:16:39,120 --> 00:16:40,800
Adio!
Gero arte!
247
00:16:46,680 --> 00:16:48,280
Geldi, lotsagabea!
248
00:16:48,520 --> 00:16:50,160
Bakarra probatu nahi ninan!
249
00:16:50,440 --> 00:16:52,120
Eta oraintxe jan dituan
beste biak, zer?
250
00:16:52,280 --> 00:16:53,920
Zer nahi dun? Ni goseak akabatzea?
251
00:16:54,320 --> 00:16:55,840
Hazteko garaian nagon!
252
00:16:56,040 --> 00:16:58,000
Segi kalera, pintxo guztiak
bukatu baino lehen!
253
00:16:58,360 --> 00:17:00,800
Ados, ez dinat enbarazu
gehiago egingo!
254
00:17:02,520 --> 00:17:05,320
Atea gurutzatu bezain laster
faltan botako naun.
255
00:17:07,400 --> 00:17:09,840
Eta ezin badun jasan,
deitu mobilera, ados?
256
00:17:12,160 --> 00:17:13,440
Aupa, Naia!
-Kaixo!
257
00:17:13,680 --> 00:17:15,120
Zer moduz oporretan?
-Primeran!
258
00:17:15,280 --> 00:17:17,120
Bistan da! Oso polita zaude!
259
00:17:17,640 --> 00:17:19,320
Mesede egin dizu
Australiara joateak, ez?
260
00:17:19,600 --> 00:17:20,960
Mila esker.
261
00:17:21,200 --> 00:17:23,080
Ikasi! Hi baino atseginagoa dun.
262
00:17:23,560 --> 00:17:25,400
Hi ez hindoan kalera?
263
00:17:25,880 --> 00:17:27,080
Adio!
264
00:17:30,280 --> 00:17:32,240
Zer, liatuta zaudete?
265
00:17:32,520 --> 00:17:34,000
Zer esaten ari zara?!
266
00:17:34,280 --> 00:17:37,720
Gustatzen zaizu, ezta?
-Lagunak gara, besterik ez.
267
00:17:38,080 --> 00:17:39,280
Ya-ya...
268
00:17:39,480 --> 00:17:41,880
Ba bai. Gainera, nondik atera duzu
gustatzen zaidala?
269
00:17:42,560 --> 00:17:44,760
Jartzen zaizun pastel aurpegiarekin!
270
00:17:45,760 --> 00:17:48,440
Eta berak ere gustuko zaitu.
271
00:17:50,800 --> 00:17:52,920
Noiz etorriko zara etxera
argazkiak ikustera?
272
00:17:53,200 --> 00:17:54,760
Gero pasatuko naiz.
273
00:17:55,280 --> 00:17:57,480
Ikerne eta Sararen kontu guztiak
kontatu behar dizkidazu.
274
00:17:58,120 --> 00:18:02,640
Eta zuk niri zureak, bale?
-Zu asko espabilatu zara Australian!
275
00:18:19,400 --> 00:18:21,040
Kaixo!
Kaixo!
276
00:18:21,240 --> 00:18:23,160
Ze usain goxoa!
277
00:18:23,680 --> 00:18:25,320
Ba ikusiko duzu probatutakoan!
278
00:18:25,680 --> 00:18:26,960
Kategorikoa!
279
00:18:27,200 --> 00:18:30,640
Mi amor baina ze sexya zauden
mantala jantzita!
280
00:18:32,000 --> 00:18:33,880
Baina askoz ere hobeto mantalik gabe!
281
00:18:36,280 --> 00:18:40,880
Leo, ez ni tentatu! Bestela...
282
00:18:43,080 --> 00:18:44,720
Eta usain hori?
283
00:18:45,000 --> 00:18:47,840
E! Ez da erre!
284
00:18:48,360 --> 00:18:51,120
¡Qué bueno!
285
00:18:51,360 --> 00:18:52,760
Arkumea saltsan!
286
00:18:53,480 --> 00:18:56,840
Jakin banu hain sukaldari ona zinela,
lehenago esango nizun hona etortzeko!
287
00:18:57,680 --> 00:18:59,360
Gizon perfektua zara!
288
00:19:00,960 --> 00:19:03,360
Hori ere gezurra da!
289
00:19:04,120 --> 00:19:06,120
Baina bueno, gustatzen zaizkit
horrelako gezurrak.
290
00:19:08,400 --> 00:19:11,840
Eta orain, mademoiselle...
291
00:19:12,040 --> 00:19:13,600
Merci, monsieur!
292
00:19:16,520 --> 00:19:18,040
¡Qué rico!
293
00:19:19,840 --> 00:19:21,720
Aizu...
Zer?
294
00:19:22,400 --> 00:19:25,640
Noiz ezagutuko ditut
zure seme-alabak?
295
00:19:26,560 --> 00:19:28,240
Bueno...
296
00:19:28,440 --> 00:19:31,720
Uda osoa pasa da, eta zuk
ezagutu duzu Milena.
297
00:19:32,000 --> 00:19:35,000
Bai, baina ni ikusi orduko,
ziztu bizian alde egin du AEBetara.
298
00:19:36,840 --> 00:19:40,200
Ea, zergatik ez ditugu egun batean
bazkaltzera gonbidatzen?
299
00:19:42,080 --> 00:19:44,880
Bale, nigatik konforme!
Bai? Bale!
300
00:19:45,840 --> 00:19:48,280
Begira Sara ze potxola!
Zer polita den, e?
301
00:19:48,720 --> 00:19:50,560
Zer esango dizut nik!
Bere amona naiz.
302
00:19:50,840 --> 00:19:52,160
Eta ni bere izeba!
303
00:19:53,160 --> 00:19:54,640
Lukas!
304
00:19:56,440 --> 00:19:58,320
Zer moduz zaude?
305
00:19:59,320 --> 00:20:00,600
Ondo zaude?
306
00:20:00,800 --> 00:20:03,880
Bai, lasai, banekien amaren egoera
kritikoa zela.
307
00:20:05,440 --> 00:20:07,280
Kontatu gurekin edozertarako...
308
00:20:07,520 --> 00:20:08,880
Eskerrik asko.
309
00:20:09,160 --> 00:20:10,840
Nahi duzu zerbait jan?
310
00:20:11,680 --> 00:20:15,320
Ez, ez naiz gose.
Asko sumatu dut zuen falta.
311
00:20:15,640 --> 00:20:17,040
Geuk ere bai. Ezta, Naia?
312
00:20:17,240 --> 00:20:19,040
Bai. Sararen argazkiak ikusi nahi?
313
00:20:19,280 --> 00:20:20,800
Horixe!
314
00:20:25,680 --> 00:20:27,720
Oso polita da eta nire antza dauka.
315
00:20:28,520 --> 00:20:33,080
Ikerne ere oso guapa dago.
-Bai, eta zoriontsu ikusten da.
316
00:20:33,880 --> 00:20:35,560
Halaxe dago, bai.
317
00:20:37,120 --> 00:20:38,640
Pozten naiz.
318
00:20:38,840 --> 00:20:40,760
Begira, Lukas!
319
00:20:40,960 --> 00:20:42,840
Arrazoi duzue, jateko modukoa dago.
320
00:20:43,760 --> 00:20:45,720
Kaixo! Ni gabe hasi zarete?
321
00:20:46,400 --> 00:20:47,840
Etorri, baina bostehun
eta hogei dira, e?
322
00:20:48,040 --> 00:20:49,320
Zer???
323
00:20:49,360 --> 00:20:50,360
(SAKELAKOA)
324
00:20:52,120 --> 00:20:54,760
Kevin, itxoin momentu bat, e?
325
00:20:55,000 --> 00:20:57,000
Naia, beste momentu batean
ikusiko ditut, bale?
326
00:20:57,200 --> 00:20:58,920
Orain gelara noa.
-Bale...
327
00:21:00,080 --> 00:21:01,720
Deskantsatu!
-Bai.
328
00:21:06,920 --> 00:21:09,360
Ni ere banoa. Aitarekin geratu nago
etxe berria ikusteko.
329
00:21:09,720 --> 00:21:11,800
Nik ikusi dut!
-Nik ere bai!
330
00:21:12,400 --> 00:21:14,160
A bai? Noiz ikusi duzu zuk ba?
331
00:21:14,360 --> 00:21:16,680
Goizean ikusi dut, Itxarorekin,
pasarakoan.
332
00:21:16,880 --> 00:21:19,600
Ba orain niri tokatzen zait.
Gero arte, eta txintxo ibili.
333
00:21:19,800 --> 00:21:21,920
Zu ere bai!
-Agur!
334
00:21:26,280 --> 00:21:29,040
Denak ikusteko prest?
-Bostehun eta hogeiak?
335
00:21:29,240 --> 00:21:30,520
Noski!
336
00:21:30,720 --> 00:21:33,360
Aizu, ez didazu oparirik ekarri?
-Bai, baina hori gero!
337
00:21:33,600 --> 00:21:36,920
Bueno! Benga, erakutsi!
-Begira!
338
00:21:37,760 --> 00:21:40,320
Bueno, hi, Lukas, animo, bale?
339
00:21:42,160 --> 00:21:44,040
Egongo gaituk!
340
00:21:46,680 --> 00:21:49,640
Jode! Ama hilda eta aita koman!
341
00:21:52,080 --> 00:21:53,560
Bizirik dagoen bitartean...
342
00:21:53,760 --> 00:21:56,120
Bai, baina makina bati lotuta.
343
00:21:57,400 --> 00:21:59,440
Gogorra!
344
00:22:00,120 --> 00:22:05,480
Eta, prestatu dituk txandak?
-Bai. Hementxe.
345
00:22:08,640 --> 00:22:11,520
Eta? Zer moduz zebilek Tximista
negozio berrian?
346
00:22:12,760 --> 00:22:16,480
Ondo. Atzo hitz egin nian berarekin.
Pozik zagok.
347
00:22:17,040 --> 00:22:19,240
Hala bada, Iranen
geratuko duk betiko.
348
00:22:20,440 --> 00:22:22,600
Ez hori esan!
Ez ditiat lagunak galdu nahi!
349
00:22:23,600 --> 00:22:25,640
Lehenengo Tximista, eta orain Eider.
350
00:22:26,760 --> 00:22:27,480
Apa!
351
00:22:27,760 --> 00:22:29,760
Usapala aipatu eta huraxe agertu.
352
00:22:30,000 --> 00:22:31,560
Hitaz ari nindunan.
353
00:22:31,800 --> 00:22:33,320
Gaizki esaka, seguru...
354
00:22:33,880 --> 00:22:35,480
Ez ongi eta ez gaizki...
355
00:22:36,040 --> 00:22:40,600
Tximistak alde egitea kolpe latza
izan dun, eta hi joatea, errematea.
356
00:22:42,320 --> 00:22:45,000
Niretzat ere ez duk gozoa,
baina aitari postu ona...
357
00:22:45,240 --> 00:22:46,800
...eskaini ziotek Madrilen.
358
00:22:47,040 --> 00:22:48,880
Ba, joan daitezela beraiek,
eta hi gelditu hemen.
359
00:22:48,880 --> 00:22:51,360
Esan nian! Ez diat Iker
bakarrik utzi nahi.
360
00:22:52,400 --> 00:22:53,960
Baina nik ere behar haut!
361
00:22:56,040 --> 00:22:58,440
Madril ez zagok munduaren amaieran!
362
00:22:58,960 --> 00:23:00,880
Gainera, distantziak ere
badik bere xarma!
363
00:23:02,880 --> 00:23:04,320
Bai, dirutza gastatzen duk
telefonoan eta bidaian.
364
00:23:04,520 --> 00:23:08,000
Dena beltz ikusten duk!
Eta? Noiz hoa?
365
00:23:08,200 --> 00:23:10,520
Igandean. Astelehenean
hasten nauk fakultatean.
366
00:23:11,360 --> 00:23:15,080
Bueno, zer? Libratuko haiz orain?
367
00:23:15,640 --> 00:23:17,240
Bueno...
368
00:23:17,400 --> 00:23:19,480
Ni Joanarekin geratu naun,
hondartzara joateko.
369
00:23:20,800 --> 00:23:22,320
Baina zuek elkarrekin
zabiltzate ala ez?
370
00:23:22,520 --> 00:23:24,640
Bai zera! Adiskideak gaituk,
besterik ez.
371
00:23:25,640 --> 00:23:27,200
Adiskide min-minak!
372
00:23:27,400 --> 00:23:28,880
Dena ez dun sexua.
373
00:23:29,120 --> 00:23:31,640
Neska eta mutil bat izan zitezkek
lagunak bakarrik.
374
00:23:32,600 --> 00:23:35,000
E?
-Ez duzue ulertzen!
375
00:23:36,240 --> 00:23:38,120
Hi, egidak txanda.
376
00:23:38,720 --> 00:23:40,360
Eider igandean joango duk.
377
00:23:40,800 --> 00:23:43,800
Eta hi nahi duanean
egon haiteke Joanarekin.
378
00:23:46,920 --> 00:23:49,160
Tira, bihotz onekoa naizelako...
379
00:23:51,480 --> 00:23:52,840
Zorretan nagok hirekin!
380
00:23:53,800 --> 00:23:55,440
Zor didak fabore bat, e?
-Bai, bai, nahi duana.
381
00:23:55,800 --> 00:23:58,240
Hi bai benetako laguna.
-Ergela bai!
382
00:23:59,000 --> 00:24:00,320
(SAKELAKOA)
383
00:24:03,480 --> 00:24:04,800
Aupa, Joana!
384
00:24:05,040 --> 00:24:07,320
Aupa, Manex! Noiz hartuko diagu
bainutxo hori?
385
00:24:10,600 --> 00:24:11,840
Merde!
386
00:24:12,240 --> 00:24:15,800
Sentitzen dinat, Kevinek
enbajada batean sartu nain.
387
00:24:17,640 --> 00:24:21,680
Bale, uztak. Baina galdu duk
hire aukera! Adio!
388
00:24:23,920 --> 00:24:27,880
Zer duzu?
-Plan aldaketa. Ez noa hondartzara.
389
00:24:28,440 --> 00:24:31,320
Goazen biok! Australiako bikiniak
estreinatuko ditugu!
390
00:24:32,120 --> 00:24:34,760
Orduan oparia bikinia da!
-Ez!
391
00:24:35,680 --> 00:24:37,280
Beste batean joango gara, bale?
392
00:24:37,760 --> 00:24:39,360
Nik zu animatzeko esan dut, e?
393
00:24:39,640 --> 00:24:41,120
Ba eskerrik asko, ahizpatxo!
394
00:24:41,760 --> 00:24:44,880
Eta ez hitz egin ume bati bezala.
-Ados, arrazoi osoa duzu.
395
00:24:45,680 --> 00:24:47,040
Nik zu bezala nahi dut.
396
00:24:47,240 --> 00:24:49,600
Ikasi, lan egin, eta gero, libre,
nahi dudana egiteko.
397
00:24:51,000 --> 00:24:54,240
Eta ni bezala, amaren etxean bizi?
-Hori ez. Ni bakarrik biziko naiz!
398
00:24:54,480 --> 00:24:55,960
Neska azkarra zu!
399
00:24:59,560 --> 00:25:01,840
Joana, aita hil egingo da?
400
00:25:03,600 --> 00:25:06,000
Ez dakit, Naia.
401
00:25:06,440 --> 00:25:08,360
Oso larri dago, ezta?
402
00:25:09,040 --> 00:25:11,720
Bai, hala ematen du.
403
00:25:15,200 --> 00:25:17,760
Emango didazu opari sekretu hori?
Horrela, hondartzara joango gara.
404
00:25:18,040 --> 00:25:19,160
Bale!
405
00:25:19,400 --> 00:25:21,240
Orduan, bikinia da!
-Bai...
406
00:25:22,200 --> 00:25:24,280
Eta, zer taila ekarri didazu?
407
00:25:24,640 --> 00:25:26,280
Zegoen handiena!
-Zegoen handiena?
408
00:25:26,520 --> 00:25:28,280
Aizu!
-Baina lasai, oso polita da.
409
00:25:29,760 --> 00:25:31,160
On puska duk Manex!
410
00:25:32,600 --> 00:25:34,400
Ondo erortzen zaidak.
411
00:25:37,440 --> 00:25:41,840
Kevin! Zer gertatzen zaik?
-Badakin!
412
00:25:43,600 --> 00:25:46,200
Ez naun ohitzen egoera honetara!
413
00:25:47,400 --> 00:25:53,040
Niretzat ere rollo bat duk, baina
aitak ezin zioan uko egin lanari.
414
00:25:54,760 --> 00:25:56,440
Kar ohitzen ari duk Madrilera.
415
00:25:57,280 --> 00:26:02,360
Eta Iker, badakik. Pozik zagok
Madrilgo lagun zaharrekin.
416
00:26:03,240 --> 00:26:06,080
Bai, denak pozik. Eta hi?
417
00:26:07,360 --> 00:26:09,200
Agian, hobeto hago han.
418
00:26:09,440 --> 00:26:12,480
Ez, Kevin, egin beharrekoa egin diat.
419
00:26:13,920 --> 00:26:17,440
Baina elkarrekin gaudek, ez?
Hori duk garrantzitsuena.
420
00:26:19,920 --> 00:26:21,840
Etorri nirekin bizitzera!
421
00:26:22,240 --> 00:26:26,200
Esan nian! Ikasten ari nauk,
ez diat dirurik bakarrik bizitzeko.
422
00:26:26,560 --> 00:26:28,200
Nik irabazitakoarekin
moldatuko gaitun.
423
00:26:28,920 --> 00:26:32,560
Ez, hori ez duk irtenbidea.
Gauden egoeran gaudek.
424
00:26:36,200 --> 00:26:38,160
Arralde utziko dinat.
-Zer?!
425
00:26:39,040 --> 00:26:40,760
Serio ari naun.
426
00:26:41,520 --> 00:26:45,480
Madrilera etorriko hintzateke?
-Hirekin, munduaren muturreraino.
427
00:26:46,040 --> 00:26:47,360
Eta Atxuri?
428
00:26:47,560 --> 00:26:49,240
Manexek eta Itxasok
ondo gobernatuko diten.
429
00:26:50,160 --> 00:26:51,720
Ni hobeto nagon hirekin.
430
00:26:51,920 --> 00:26:56,680
Eta nondik biziko haiz?
-Bueno, bilatuko dinat zerbait.
431
00:26:56,920 --> 00:26:58,840
Gainera, nire aita eta anaia ere
han bizi ditun.
432
00:27:01,280 --> 00:27:04,080
Zer, erokeria iruditzen zain?
433
00:27:05,920 --> 00:27:10,240
Bai. Erokeriarik ederrena.
434
00:27:13,200 --> 00:27:14,680
Orduan?
435
00:27:15,880 --> 00:27:17,840
Elkarrekin egongo gaituk
erokeria honetan.
436
00:27:36,400 --> 00:27:39,040
Zer iruditzen?
437
00:27:40,200 --> 00:27:42,320
Handia, argitsua eta atsegina.
Bai horixe!
438
00:27:42,640 --> 00:27:45,040
Hara! Zuk esateko, ez da gutxi!
439
00:27:45,680 --> 00:27:48,360
Etxe handia nahi nuen,
Ikerne eta Sara etortzen direnerako.
440
00:27:49,280 --> 00:27:50,880
Sara zoragarri dago.
441
00:27:50,920 --> 00:27:52,800
Bai, ikusi ditut argazkiak.
442
00:27:55,120 --> 00:27:58,400
Henry mutil serioa da,
baina ona. Gustatuko zaizu.
443
00:27:59,880 --> 00:28:02,400
Elkar maite dute.
Hori da inportanteena.
444
00:28:04,360 --> 00:28:06,800
Bai, eta hala daude,
elkarrekin txoratuta.
445
00:28:13,520 --> 00:28:16,200
Akzioak saldu ditugunez,
dirutxo bat bidaliko diot Ikerneri.
446
00:28:17,200 --> 00:28:20,240
Ez da lanera bueltatu,
eta umearekin, badakizu...
447
00:28:21,320 --> 00:28:22,920
Primeran etorriko zaie.
448
00:28:23,400 --> 00:28:24,920
Australiako bizimodua garestia da.
449
00:28:25,320 --> 00:28:29,160
Henryk lanpostu ona dauka, baina
ume batek gastu asko sortzen ditu.
450
00:28:29,720 --> 00:28:31,520
Biok ere ondo dakigu hori, ezta?
Bai.
451
00:28:33,480 --> 00:28:35,800
Bueno, eta nola sentitzen zara
amona paperean?
452
00:28:36,560 --> 00:28:38,480
Arraro, baina ohitzen ari naiz.
453
00:28:39,720 --> 00:28:42,040
Onartu beharra dago,
denbora ez da alferrik pasatzen.
454
00:28:42,440 --> 00:28:44,040
Baina zu beti bezain gazte zaude.
455
00:28:44,440 --> 00:28:46,640
Munduko amonarik ederrena
izango zara, seguru.
456
00:28:46,880 --> 00:28:47,880
Mesedez!
457
00:28:48,120 --> 00:28:50,080
Egia da! Ikusi besterik ez dago.
458
00:28:50,320 --> 00:28:51,960
Zuk ere ez duzu aitona itxurarik!
459
00:28:53,320 --> 00:28:55,160
Sarari ez diot utziko aitona deitzen.
460
00:28:55,320 --> 00:28:57,400
A ez? Eta nola nahi duzu deitzea ba?
461
00:28:57,640 --> 00:28:59,280
Kandido.
462
00:28:59,760 --> 00:29:03,080
Ez zara aldatu. Ezagutu nuen
mutil gazte hura zara.
463
00:29:04,040 --> 00:29:05,840
(SAKELAKOA)
464
00:29:07,400 --> 00:29:08,880
Barkatu.
465
00:29:09,720 --> 00:29:11,640
Bai?
466
00:29:13,720 --> 00:29:15,960
Konforme. Hantxe izango naiz.
Gero arte!
467
00:29:18,800 --> 00:29:20,400
Zer? Zerbait gertatu da?
468
00:29:20,600 --> 00:29:23,240
Lukas zen. Hitz egiteko geratu gara.
469
00:29:23,800 --> 00:29:25,400
Jakin daiteke zertaz?
470
00:29:25,840 --> 00:29:27,480
Germani buruz.
471
00:29:37,520 --> 00:29:40,240
Ibon! Sartu, mesedez.
472
00:29:40,440 --> 00:29:42,400
Bai.
473
00:29:47,400 --> 00:29:48,680
Zelan lehenengo eguna?
474
00:29:48,880 --> 00:29:50,680
Jo ta su nabil. Asko ikasten.
475
00:29:51,800 --> 00:29:54,400
Gaurkoagaz asko ikasi baduzu,
pentsa, kasu bat hasitakoan.
476
00:29:54,920 --> 00:29:56,280
Bai, amorratzen nago.
477
00:29:56,880 --> 00:30:00,960
Bai, antzematen da, eta eskertzekoa
da ikasteko duzun grina.
478
00:30:01,200 --> 00:30:02,600
Ez sekula galdu.
479
00:30:02,800 --> 00:30:04,120
Saiatuko naiz.
480
00:30:04,400 --> 00:30:06,800
Beraz, lehen eguna izateko,
ez da txarto egon...
481
00:30:07,080 --> 00:30:09,320
Ez horixe!
Eskerrik asko denagatik.
482
00:30:09,600 --> 00:30:13,400
Ez horregatik. Tira, segi etxera.
-Bai.
483
00:30:15,480 --> 00:30:18,280
Nekane, eskerrik asko berriro.
484
00:30:23,880 --> 00:30:25,640
Bai, dena primeran joan da.
Oso ondo hartu naute lankideek.
485
00:30:25,960 --> 00:30:27,560
Konfiantza handia
erakutsi dute nigan.
486
00:30:28,320 --> 00:30:30,720
Nik lanean asko lagundu diet,
eta beraiek ere oso atseginak...
487
00:30:30,960 --> 00:30:33,520
...izan dira nirekin.
Aholku pila eman didate.
488
00:30:33,720 --> 00:30:35,120
A bai? Ba pozten naiz.
489
00:30:37,320 --> 00:30:38,720
Atxiloketa bat ere ikusi dut,
zuzen-zuzenean.
490
00:30:39,080 --> 00:30:40,440
¡Vaya! Emozionante, e?
491
00:30:40,680 --> 00:30:42,640
Zer uste duzu?
Orain ertzaina naiz!
492
00:30:43,680 --> 00:30:45,160
Ba niri horrek morbo pixka bat
ematen dit...
493
00:30:45,560 --> 00:30:46,800
Morboa, zerk?
494
00:30:47,160 --> 00:30:49,080
Zu uniformearekin imajinatzeak.
495
00:30:49,880 --> 00:30:51,920
Ez dakit zer egingo dudan
ikusten zaitudanean...
496
00:30:52,760 --> 00:30:57,480
Bueno, atxilotzeko eskatuko dizut
eta zurekin ziegan sartzeko.
497
00:30:58,880 --> 00:31:01,280
Gero, uniformea kenduko dizut...
498
00:31:03,160 --> 00:31:04,400
Itxaso, harrapatzen bagaituzte...
499
00:31:05,400 --> 00:31:07,160
Horrek morbo gehiago ematen dit.
500
00:31:15,880 --> 00:31:18,520
Segi, segi lasai...
501
00:31:19,080 --> 00:31:20,800
Barkatu, baina ez zaitugu entzun.
502
00:31:22,520 --> 00:31:23,760
Hori bistakoa da.
503
00:31:24,080 --> 00:31:25,600
Bueno, ni banoa.
Agur, Karlos.
504
00:31:26,520 --> 00:31:28,680
Hitz egingo dugu, e?
-E! Baina...
505
00:31:29,560 --> 00:31:31,200
Ez nekien etxean zeundetenik.
506
00:31:31,480 --> 00:31:33,200
Nik ere ez hain laster
itzuliko zinenik.
507
00:31:34,400 --> 00:31:36,560
Hurrengoan badaezpada
txirrina jo beharko dut, orduan!
508
00:31:37,360 --> 00:31:41,000
Ez kezkatu. Dirua aurreztu bezain
laster, etxe bat alokatuko dugu.
509
00:31:41,400 --> 00:31:44,600
Nigatik, lasai, e?
-Baina ez da plana!
510
00:31:46,360 --> 00:31:48,320
Barkatu, baina nik lanera
joan behar dut.
511
00:31:50,480 --> 00:31:53,360
Agur!
-Agur!
512
00:32:01,640 --> 00:32:02,920
Badakizu ezer nireaz?
513
00:32:03,200 --> 00:32:04,920
Ines?
514
00:32:05,760 --> 00:32:07,400
Gero deituko dizut.
515
00:32:07,640 --> 00:32:09,280
Alizia!
516
00:32:09,280 --> 00:32:11,960
Ines! Ez da posible!
517
00:32:13,080 --> 00:32:14,840
Noiz etorri haiz?
Zer egiten dun Arralden?
518
00:32:15,560 --> 00:32:17,280
Non ibili haiz urteotan?
519
00:32:18,040 --> 00:32:19,600
Barkatu galdera zaparrada!
520
00:32:20,040 --> 00:32:21,640
Horrela bat-batean hemen aurkitzea...
521
00:32:22,360 --> 00:32:24,120
Hau ezustekoa!
-Bai, ezta?
522
00:32:24,120 --> 00:32:25,720
Niretzat ere bai!
523
00:32:26,160 --> 00:32:29,160
Kontatu! Nolatan hago hemen?
Erizaina naun, horregatik!
524
00:32:29,320 --> 00:32:30,360
Erizaina?
525
00:32:30,560 --> 00:32:33,120
Bai. Eta hi? Zer bizimodu...
Zer egiten dun hemen?
526
00:32:35,040 --> 00:32:37,000
Senide bat bisitatzera etorri naun.
527
00:32:37,320 --> 00:32:39,480
Baina ni ondo nagon.
Baina kontaidan!
528
00:32:41,000 --> 00:32:42,560
Egun batetik bestera
alde egin hunan, eta...
529
00:32:48,360 --> 00:32:51,280
Tira, hemen hago, eta
hori dun inportanteena.
530
00:32:52,600 --> 00:32:55,600
Geratzeko asmoz?
531
00:32:55,600 --> 00:32:57,200
Barkatu, joan egin behar dinat.
532
00:32:57,560 --> 00:33:00,480
Itxoin! Nire telefonoa. Deitu.
533
00:33:00,800 --> 00:33:02,400
Bai, deituko dinat.
534
00:33:02,400 --> 00:33:03,800
Gauza asko zeukanagu kontatzeko.
535
00:33:12,760 --> 00:33:14,880
Medikuek argi hitz egin dute.
536
00:33:15,480 --> 00:33:17,880
Bai, Lukas, bai.
537
00:33:18,080 --> 00:33:19,640
(ATEA)
538
00:33:20,000 --> 00:33:21,480
Osaba izango da.
539
00:33:25,400 --> 00:33:27,560
Kaixo!
Zure zain geunden.
540
00:33:29,120 --> 00:33:30,720
Zer esan du medikuak?
541
00:33:31,440 --> 00:33:33,160
Eseriko gara?
542
00:33:42,240 --> 00:33:43,800
Aitaren egoera egonkortu egin da.
543
00:33:44,960 --> 00:33:47,640
Ez die erantzuten estimuluei.
Ez omen du hobera egingo.
544
00:33:49,800 --> 00:33:53,080
Beraz, hemendik aurrera ezin dugu
ospitalean mantendu.
545
00:33:56,200 --> 00:33:57,840
Eta? Zein da irtenbidea?
546
00:33:58,480 --> 00:34:00,360
Etxera ekarri eta
gu arduratzea edo...
547
00:34:02,800 --> 00:34:04,440
Edo?
548
00:34:06,520 --> 00:34:08,320
Makina itzali.
549
00:34:14,640 --> 00:34:16,480
Koman dago.
550
00:34:16,840 --> 00:34:18,880
Hiru hilabete daramatzagu
esnatuko ote den.
551
00:34:19,600 --> 00:34:21,920
Eta medikuak ez dira baikorrak
bere errekuperazioari buruz.
552
00:34:22,880 --> 00:34:25,280
Bere garunean ez dago
inolako erreakziorik.
553
00:34:28,440 --> 00:34:30,720
Eta makina itzaliko bagenu,
sufrituko luke?
554
00:34:31,080 --> 00:34:32,680
Ez, ezetz esan digute.
555
00:34:32,920 --> 00:34:35,040
Kontuz zer esaten duzuen!
556
00:34:35,840 --> 00:34:37,160
German hiltzeaz ari gaituk!
557
00:34:37,320 --> 00:34:39,160
Ez, aitona! Nik ez dut inor hilko!
558
00:34:40,040 --> 00:34:43,560
Aita artifizialki dago bizirik,
makinari lotuta dagoelako!
559
00:34:44,720 --> 00:34:46,520
Deskonektatu, eta bukatu dadila
hau behingoz!
560
00:34:50,600 --> 00:34:55,280
Hala ere, ez dut erabakirik hartuko
denok ados ez bagaude.
561
00:34:56,640 --> 00:34:58,520
Baina legez, nola da kontua?
562
00:34:58,760 --> 00:35:01,080
Nik erabaki dezaket,
eta aitonak ere bai.
563
00:35:02,360 --> 00:35:05,320
Baina ez dugu erabakirik hartuko,
hirurok ez bagaude ados.
564
00:35:05,840 --> 00:35:07,440
Ezta, aitona?
565
00:35:09,160 --> 00:35:11,360
Baina seriotasun osoarekin!
566
00:35:11,960 --> 00:35:13,320
German ez duk landare bat!
567
00:35:13,520 --> 00:35:15,480
Badakit! Ez da erraza inorentzat.
568
00:35:15,840 --> 00:35:19,200
Lukas, izan argi gauza bat!
569
00:35:20,800 --> 00:35:22,800
Aitaren alde egin behar diagu.
570
00:35:23,840 --> 00:35:25,480
Jakina, aita.
571
00:35:26,600 --> 00:35:31,520
Ez dakit, baina nire ustez,
alferrik da agonia luzatzea.
572
00:35:32,080 --> 00:35:33,680
Ba nik ez diat hain argi!
573
00:35:34,160 --> 00:35:39,200
Nire semea duk!
Hire anaia, eta hire aita, Lukas!
574
00:35:41,280 --> 00:35:43,440
Hiruron erabakia izango da.
575
00:35:47,400 --> 00:35:49,960
Denbora behar diat pentsatzeko.
576
00:36:16,680 --> 00:36:18,680
Kaixo, German.
577
00:36:19,480 --> 00:36:22,200
Ni naiz, Alizia.
578
00:36:30,880 --> 00:36:33,000
Ezin izan dut lehenago etorri.
579
00:36:34,080 --> 00:36:36,720
Atzo iritsi ginen Australiatik.
580
00:36:42,400 --> 00:36:44,400
Ez dakizu ze alaba ederra
daukan Ikernek!
581
00:36:45,560 --> 00:36:49,360
Sara du izena.
Naiaren antza ikaragarria dauka.
582
00:37:00,200 --> 00:37:02,480
Oraindik ezin dut sinetsi.
583
00:37:03,840 --> 00:37:05,960
Iruditzen zait edozein momentutan
esnatuko zarela.
584
00:37:30,720 --> 00:37:32,880
Ondo zaude, Lukas?
585
00:37:33,240 --> 00:37:35,000
Medikuekin hitz egin du gaur
aitari buruz eta...
586
00:37:35,200 --> 00:37:38,960
Utzi, Malen. Barkatu,
ez dizuet afaria zapuztu nahi.
587
00:37:39,920 --> 00:37:42,040
Zeuk ikusi, baina laguntza
behar baduzu, eskatu lasai.
588
00:37:43,000 --> 00:37:45,080
Estimatuta dago, baina ondo nago.
589
00:37:48,160 --> 00:37:56,280
Ondo pentsatu dut eta zeu izatea
nahi nuke ontziolako gerentea!
590
00:37:58,920 --> 00:38:02,520
Baina zuk daukazu akzioen gehiengoa.
Zeu izatea da normalena.
591
00:38:03,040 --> 00:38:04,920
Ez, zeu izatea nahi dut.
592
00:38:08,160 --> 00:38:10,640
Primeran ezagutzen duzu enpresa.
Oso ondo moldatuko zara.
593
00:38:13,200 --> 00:38:14,800
Zuk bazenekien, ezta?
594
00:38:15,440 --> 00:38:19,760
Esan dezagun iritzi berekoak garela.
Orain zuk onartzea falta.
595
00:38:21,320 --> 00:38:23,240
Ba noski! Gustura, gainera!
596
00:38:24,320 --> 00:38:26,240
Beraz, ongi etorri gurera!
597
00:38:28,120 --> 00:38:29,880
Eskerrik asko konfiantzagatik,
Ernesto.
598
00:38:30,520 --> 00:38:34,000
Ondo irabazia daukazu.
Seguru nago maila emango duzula.
599
00:38:34,960 --> 00:38:36,920
Ez dizut huts egingo.
600
00:38:38,480 --> 00:38:40,120
Malen ere ondoan izango duzu.
Bihar hasiko da ontziolan.
601
00:38:41,240 --> 00:38:44,240
Ea Estatu Batuetan ikasitakoa
praktikan jartzen duen.
602
00:38:45,400 --> 00:38:47,320
Honek muxu bat merezi du, ezta?
603
00:38:50,280 --> 00:38:51,760
Tira, egin dezagun topa!
604
00:38:55,680 --> 00:39:00,000
Familiagatik, negozioagatik
eta zuengatik!
605
00:39:05,800 --> 00:39:09,400
Eta orain, denok atseden hartzera.
Bihar sasoi betean behar zaitut.
606
00:39:09,640 --> 00:39:12,920
Bai. Eskerrik asko denagatik,
Ernesto.
607
00:39:13,400 --> 00:39:15,200
Seme bat irabazi dut.
608
00:39:16,160 --> 00:39:17,680
Gabon pasa.
-Bai, ondo lo egin!
609
00:39:18,760 --> 00:39:20,720
Ateraino lagunduko dizut.
610
00:39:43,760 --> 00:39:46,200
Sentitzen dut ez banaiz izan
zuk espero zenuen semea.
611
00:39:48,520 --> 00:39:51,160
Baina zu nitaz harro egotea zen
nire nahia. Hori bakarrik.
612
00:39:52,760 --> 00:39:55,200
Espero dut egunen batean barkatzea
egin dizudan kalte guztia.
613
00:39:59,480 --> 00:40:02,640
Ez ezazu sekula ahaztu.
614
00:40:04,040 --> 00:40:06,160
Asko maite zaitut, aita.
615
00:40:21,080 --> 00:40:23,240
(SAKELAKOA)
616
00:40:51,080 --> 00:40:53,000
Ernesto, zurekin egon behar dut!
617
00:40:53,240 --> 00:40:54,720
Mentxu, sentitzen dut, baina
ez da posible izango.
618
00:40:55,280 --> 00:40:57,160
Lanez gainezka nabil,
eta ez daukat astirik.
619
00:40:57,520 --> 00:40:58,680
Ba moldatu nola hala!
620
00:40:58,880 --> 00:41:00,480
Zurekin hitz egin behar dut
aurrez aurre!
621
00:41:00,600 --> 00:41:03,040
Oso inportantea da!
Ez dut ezezkorik onartuko!
622
00:41:04,160 --> 00:41:09,520
Ongi da. Geroxeago deituko dizut.
Bai, adio.
623
00:41:11,520 --> 00:41:14,680
Zer, aita? Kezkatuta ematen duzu.
Amarekin ari zinen?
624
00:41:15,240 --> 00:41:17,320
Ez, laneko kontuak.
625
00:41:18,040 --> 00:41:20,280
Itzali telefonoa.
Ez dira lanerako orduak.
626
00:41:22,200 --> 00:41:24,080
Deskonektatzen ikasi behar duzu.
627
00:41:24,680 --> 00:41:26,440
Ahaleginduko naiz.
628
00:41:29,640 --> 00:41:32,040
Eskerrik asko, aita.
-Eskerrik asko, zergatik?
629
00:41:32,440 --> 00:41:35,720
Ez dago zu bezalakorik!
Lukas eta biongatik egin duzuna...
630
00:41:36,760 --> 00:41:40,120
Zoriontsu ikusi nahi zaitut.
Eta Lukas oso mutil jatorra da.
631
00:41:42,160 --> 00:41:45,360
Eta orain, zoaz lotara.
Bihar lanean hasi behar duzu.
632
00:41:46,200 --> 00:41:48,000
Ez pentsa, urduri samar nago!
633
00:41:48,880 --> 00:41:51,360
Urduri? Ni lasai baino lasaiago!
Primeran egingo duzu.
634
00:41:52,360 --> 00:41:54,720
Gabon, aita.
-Gabon!
635
00:42:10,000 --> 00:42:12,520
Gabon!
636
00:42:13,320 --> 00:42:17,960
Berandutu egin zait.
Kontabilitatea itxi behar nuen.
637
00:42:29,400 --> 00:42:32,200
Germanen makina itzaltzea
pentsatzen ari gara.
638
00:42:36,800 --> 00:42:40,600
Medikuen ustez,
ez dago itxaropen handirik.
639
00:42:43,640 --> 00:42:45,520
Eta ezin omen dute ospitalean
gehiago eduki.
640
00:42:50,840 --> 00:42:55,160
Beste aukera bat
etxera ekartzea da.
641
00:42:59,800 --> 00:43:02,000
Zuk zer iritzi duzu?
642
00:43:05,960 --> 00:43:07,920
Ez dakit.
643
00:43:13,200 --> 00:43:15,240
Berari esker nago libre.
644
00:43:18,680 --> 00:43:20,760
Bere gain hartu zuen
nire erruduntasuna!
645
00:43:26,400 --> 00:43:29,120
Ez dut ukatzen German saiatu zela
dena konpontzen.
646
00:43:31,000 --> 00:43:35,520
Baina Abel, bere gutunak ez zuen
oinarri juridikorik.
647
00:43:36,880 --> 00:43:40,080
Eta epaileak ez zuen onartu erlojua,
froga erabakior gisa.
648
00:43:41,920 --> 00:43:45,920
Ez ahaztu, Abel.
Ernestok atera zintuen kartzelatik.
649
00:43:51,640 --> 00:43:53,600
Zuk ez zenuke
zalantzarik izango, ezta?
650
00:44:01,160 --> 00:44:03,200
SOS deiak. Bai, esan?
Zer gertatu da?
651
00:44:04,000 --> 00:44:09,000
Nik, German Madariagak, aitortzen dut
nik hil nuela Inaxio Torreluzea,...
652
00:44:10,240 --> 00:44:12,040
...beste inoren laguntzarik gabe.
653
00:44:26,360 --> 00:44:30,040
Barkatu, Paula, ez nizun
horrela hitz egin behar.
654
00:44:32,600 --> 00:44:37,240
Ez da ezer. Denok gaude urduri.
655
00:44:51,800 --> 00:44:53,480
Zorionak erakusketagatik!
656
00:44:54,080 --> 00:44:55,800
Banekien arrakasta izango zuela.
657
00:44:59,080 --> 00:45:01,040
Noiz etorriko zara?
658
00:45:01,840 --> 00:45:03,600
Ados.
659
00:45:04,800 --> 00:45:06,440
Bai, esango diot.
660
00:45:07,160 --> 00:45:10,000
Oso ondo. Muxu, ama. Agur!
661
00:45:10,760 --> 00:45:12,360
Bilera dauka oraintxe.
Bukatzean, deituko dizu.
662
00:45:13,640 --> 00:45:15,680
Ni udaletxera noa,
errolda agiriaren bila.
663
00:45:15,880 --> 00:45:17,560
Eta segidan, ontziolara.
664
00:45:17,800 --> 00:45:19,400
Ondo. Zorte on!
665
00:45:19,600 --> 00:45:21,240
Hasteko amorratzen nago!
666
00:45:22,800 --> 00:45:24,920
Nik banketxera joan behar dut,
baina pasako naiz gero.
667
00:45:25,120 --> 00:45:26,680
Ondo da, konforme.
668
00:45:26,920 --> 00:45:29,240
Pozgarria da zu hain gogotsu ikustea.
669
00:45:30,280 --> 00:45:32,040
Atsegin ditut erronka berriak.
670
00:45:32,760 --> 00:45:37,480
Ez nekien nola hartuko zenuen
hona etortzea. Herri txikia da eta...
671
00:45:37,720 --> 00:45:40,280
Oso gustura. Lukas ezagutzeak
asko lagundu dit.
672
00:45:41,240 --> 00:45:42,840
Maiteminduta zaude, ezta?
673
00:45:43,080 --> 00:45:46,720
Txoratuta! Mutil aparta da!
Ez jarri jeloskor, e?
674
00:45:48,080 --> 00:45:52,240
Lukasek asko estimatzen zaitu.
Zer estimatu, miretsi egiten zaitu!
675
00:45:52,640 --> 00:45:54,000
Ez da hainbesterako izango!
676
00:45:54,120 --> 00:45:56,520
Bai, nire bizitzako gizona da.
677
00:45:56,720 --> 00:45:58,720
Nola dakizu hori?
-Senak hala esaten dit.
678
00:45:58,920 --> 00:46:01,320
Senak? Oso gaztea zara oraindik!
679
00:46:01,880 --> 00:46:03,720
Zuk zer sentitu zenuen
ama ezagutzean?
680
00:46:05,360 --> 00:46:06,920
Urte asko pasatu dira...
681
00:46:07,200 --> 00:46:09,280
Seguru bihotza bizkortzen zitzaizula
hura ikustean!
682
00:46:11,200 --> 00:46:12,800
Lukasek zorte handia dauka zurekin.
683
00:46:13,040 --> 00:46:16,960
Eta nik berarekin. Eta zurekin!
Ez dago zu bezalakorik!
684
00:46:27,840 --> 00:46:31,200
Mila esker etortzeagatik. Badakit
lanpetuta zabiltzala Mendiarrainen.
685
00:46:31,520 --> 00:46:33,200
Lasai, Koldo.
686
00:46:33,520 --> 00:46:36,520
Baina zeu zabiltza kudeatzen
Germani dagokiona eta...
687
00:46:37,360 --> 00:46:40,200
Orain arte moldatu naiz, eta tira.
Zer behar duzu?
688
00:46:41,600 --> 00:46:46,480
Udako balantzea itxi nahi dut.
Eta zure oniritzia nahi nuke.
689
00:46:46,880 --> 00:46:48,320
Bueno, begiratuko dut.
690
00:46:48,760 --> 00:46:51,280
Zalantzarik izanez gero, badakizu,
deitu lasai.
691
00:46:53,920 --> 00:46:56,320
Ikusten duzunez, ez dugu
galerarik izan behintzat.
692
00:46:58,000 --> 00:47:00,480
Ez da meritu makala garai hauetan!
693
00:47:02,560 --> 00:47:06,520
Aizu, Paula, lanerako baten bat
hartzekotan nabil,...
694
00:47:06,760 --> 00:47:10,040
...justu samar gabiltza eta.
Ea bideragarri ikusten duzun.
695
00:47:11,120 --> 00:47:14,600
Numeroak egin beharko nituzke.
-Oso ondo.
696
00:47:16,280 --> 00:47:19,520
Aizu, eta Germanen inguruan
berririk bai?
697
00:47:21,760 --> 00:47:25,880
Bueno, zaila dauka.
Medikuak etsita daude.
698
00:47:27,040 --> 00:47:29,360
Makina itzaltzeko asmotan dabiltza.
699
00:47:31,320 --> 00:47:34,200
Barkatu, agian gordinegi esan dizut.
700
00:47:36,320 --> 00:47:43,080
Ez, azken finean, makina bati esker
dago bizirik, ez?
701
00:47:43,680 --> 00:47:45,080
Hala da, bai.
702
00:47:46,680 --> 00:47:50,080
Ez gaudela betiko!
Bizitza okertzen denean...
703
00:47:52,200 --> 00:47:54,280
Kaixo.
-Ene, Nekane.
704
00:47:55,160 --> 00:47:57,680
Begiratu bat emango diot,
eta esango dizut.
705
00:47:58,280 --> 00:47:59,680
Oso ondo.
-Gero arte.
706
00:47:59,680 --> 00:48:02,120
Agur.
-Agur.
707
00:48:04,520 --> 00:48:08,080
Zer? Abel atxilotu zenutelako
dago holan?
708
00:48:09,240 --> 00:48:11,080
Lanaren ajeak, baina ohituta nago.
709
00:48:13,200 --> 00:48:15,680
Zer, hartuko dugu kafe bat?
Atsedenak mesede egingo dit.
710
00:48:15,680 --> 00:48:17,280
Baita neuri be.
-Goazen!
711
00:48:39,760 --> 00:48:42,560
Urteak joan dira,
baina ez zara batere aldatu.
712
00:48:43,240 --> 00:48:46,560
Zu bai ez zarela ezertan aldatu.
Betiko miserablea zara!
713
00:48:48,240 --> 00:48:50,440
Ni iraintzera etorri bazara,
alferrik zabiltza.
714
00:48:51,400 --> 00:48:53,160
Zaude! Ez naiz berriketara etorri!
715
00:48:53,720 --> 00:48:55,920
Badakit zer egin zenuen,
eta jakitera emango dut.
716
00:48:56,640 --> 00:48:58,560
Komunikabideei asko
interesatuko zaie.
717
00:48:59,560 --> 00:49:01,840
Zertaz ari zara?
-Ondo baino hobeto dakizu.
718
00:49:03,360 --> 00:49:05,560
Zer nahi duzu?
-Ezer ez.
719
00:49:06,120 --> 00:49:08,600
Zure aurpegia ikusita,
nahikoa daukat.
720
00:49:31,080 --> 00:49:34,480
Kaixo, ama naiz. Bidean nago.
Ospitaletik pasako naiz.
721
00:50:11,840 --> 00:50:13,640
Kolore pixka bat
falta du gelak orain, ezta?
722
00:50:15,160 --> 00:50:17,400
Bueno, bihar ekarriko dizut
landare bat.
723
00:50:27,040 --> 00:50:30,440
Kaixo, ama naiz. Bidean nago.
Ospitaletik pasako naiz.
724
00:50:30,680 --> 00:50:34,480
Zerbait garrantzitsua
esan behar dizut. Laster arte.
725
00:50:43,600 --> 00:50:48,240
Ez zaude oso hiztun. Arduratuta ala?
-Bueno, buruari bueltaka...
726
00:50:49,040 --> 00:50:51,240
Arazoren bat?
727
00:50:52,800 --> 00:50:57,360
German. Medikuek etsi dute nonbait.
728
00:50:57,720 --> 00:50:59,560
Ez dago esperantzarik?
729
00:51:00,120 --> 00:51:03,200
Familia deskonektatzea
pentsatzen ari dira.
730
00:51:05,400 --> 00:51:10,480
Ze gogorra! Olga, orain German...
Lur jota egongo dira.
731
00:51:11,400 --> 00:51:14,920
Lukas batez be. Kostako zaio
burua altxatzea.
732
00:51:18,160 --> 00:51:20,080
Zelakoa den bizitza, e?
733
00:51:20,640 --> 00:51:24,680
Germanek dena zeukan: familia,
dirua, arrakasta...
734
00:51:26,360 --> 00:51:30,200
Eta halan da be, bere buruaz beste
egiten ahalegindu zen.
735
00:51:32,000 --> 00:51:35,120
Zer arrazoi izango ote zuen?
736
00:51:36,880 --> 00:51:38,680
Niri ez galdetu.
737
00:51:41,680 --> 00:51:43,600
Orduan, zuk badakizu zerbait?
738
00:51:44,240 --> 00:51:46,400
Ohar bat edo utzi zuen?
739
00:51:46,640 --> 00:51:48,640
Jakingo banu be,
ezingo nizuke esan, Koldo.
740
00:51:50,360 --> 00:51:52,640
Orduan, oharra utzi zuen...
741
00:51:55,200 --> 00:51:57,040
Nekane!
742
00:51:57,560 --> 00:52:01,120
Bale, ez dizut
galdera gehiago egingo.
743
00:52:02,480 --> 00:52:04,720
Kosta egiten zait sinestea
zelan dagoen gizona!
744
00:52:06,200 --> 00:52:09,320
Bazkideak izan gara, elkarregaz
jardun dugu lanean.
745
00:52:10,280 --> 00:52:14,120
Eta ezin dut ulertu zelan
dena eduki eta gizonak...
746
00:52:14,440 --> 00:52:17,840
Beharbada, inportanteena
faltan zitzaion, maitasuna!
747
00:52:21,480 --> 00:52:23,400
Baliteke.
748
00:52:26,520 --> 00:52:29,120
Eta zu, zer? Zelan Naroagaz?
749
00:52:29,800 --> 00:52:32,160
Ez zuen Girona utzi behar
eta Arraldera etorri?
750
00:52:33,280 --> 00:52:37,360
Asmo hori zuen, baina hango jabeak
bi hilabete geratzeko eskatu dio.
751
00:52:38,080 --> 00:52:40,000
Ordezko egoki bat topatu arte,
badakizu.
752
00:52:40,520 --> 00:52:42,640
Ez du beharrik aurkitu hemen ala?
753
00:52:43,080 --> 00:52:44,880
Egia esan, oraindino ez da bila hasi.
754
00:52:47,440 --> 00:52:49,080
Ba hotelean primeran
etorriko litzaiguke.
755
00:52:50,160 --> 00:52:52,440
Pertsona baten bila gabiltza.
-Benetan?
756
00:52:53,040 --> 00:52:56,320
Esango diot ba!
-Oraindino ez da segurua, e?
757
00:52:56,720 --> 00:52:59,480
Paulak kontuak
atera behar ditu, eta...
758
00:53:00,560 --> 00:53:03,640
Dena den, bere garaian
arazoak izan zenituzten...
759
00:53:07,040 --> 00:53:09,320
Badakit, hanka sartu nuen.
760
00:53:10,440 --> 00:53:13,560
Baina berba egin genuen,
eta dena argitu zen.
761
00:53:16,040 --> 00:53:18,480
Bigarren aukera bat merezi
izango dut, ezta?
762
00:53:19,280 --> 00:53:21,440
Naroak nahi badu, noski...
-Seguru baietz.
763
00:53:41,360 --> 00:53:44,200
Baina zertan ari zara?
Erotuta zaude ala?
764
00:53:44,440 --> 00:53:46,400
Zenbat nahi duzu
ahoa itxita edukitzeagatik?
765
00:53:46,640 --> 00:53:48,440
Ez dut zure dirurik nahi!
Ez lehen eta ez orain!
766
00:53:48,640 --> 00:53:49,640
Alferrik ari zara!
767
00:53:50,000 --> 00:53:52,520
Zer lortu nahi duzu egia kontatuta?
-Gauzak bere lekuan jarriko ditut.
768
00:53:52,840 --> 00:53:57,000
Mentxu, ez egin!
Egia ez da beti bide zuzenena!
769
00:53:57,360 --> 00:53:59,200
Hori da zuri sinestea komeni zaizuna!
770
00:53:59,440 --> 00:54:01,400
Zorionez, denak ez dira
zu bezalakoak!
771
00:54:05,720 --> 00:54:07,560
Nahi duzuna emango dizut!
Zer nahi duzu?
772
00:54:07,800 --> 00:54:09,400
Ez, Ernesto, ez!
773
00:54:09,760 --> 00:54:11,840
Badira diruaren gainetik
dauden gauzak.
774
00:54:12,520 --> 00:54:14,640
Kontuz! Ondo pentsatu
zer egin behar duzun!
775
00:54:14,840 --> 00:54:16,240
Damutuko zaizu bestela!
776
00:54:16,480 --> 00:54:17,920
Urrutiegi joan zara!
777
00:54:18,120 --> 00:54:20,640
Egia jakingo da,
eta zuk ezingo duzu eragotzi.
778
00:54:21,920 --> 00:54:23,320
Utzi bakean!
779
00:54:33,400 --> 00:54:36,400
Mentxu! Mentxu!