1
00:03:04,920 --> 00:03:07,000
Leo, zer zabiltza?

2
00:03:07,400 --> 00:03:09,480
Barkatu, maitea. Segi lotan.

3
00:03:10,320 --> 00:03:11,760
Zerbait gertatzen da?

4
00:03:12,160 --> 00:03:13,680
Zuk ez zenuen hemendik
dirua hartuko, ezta?

5
00:03:14,120 --> 00:03:15,640
Zer diru?

6
00:03:15,880 --> 00:03:18,160
Iñakiri ordaintzeko nuena!
Hemen gorde nuen, baina ez dago.

7
00:03:19,800 --> 00:03:21,240
Eta zer da, diru asko?

8
00:03:21,440 --> 00:03:23,040
Hirurehun euro.

9
00:03:25,720 --> 00:03:28,600
Laguntzea nahi?
Ez, hemen nonbait egongo da.

10
00:03:34,800 --> 00:03:36,280
Seguru beste nonbait utzi duzula!

11
00:03:37,080 --> 00:03:38,520
Ezetz ba!

12
00:03:40,280 --> 00:03:41,880
Kafea egingo dut, bale?

13
00:03:42,560 --> 00:03:44,160
Bai. Eskerrik asko, mi amol.

14
00:03:50,320 --> 00:03:52,240
Kaixo, ama.
Egun on.

15
00:03:53,320 --> 00:03:54,640
Zer? Lo zaude oraindik?

16
00:03:54,760 --> 00:03:56,280
Kosta zait esnatzea.

17
00:03:56,480 --> 00:03:58,240
Zer ba? Gaizki egin duzu lo?

18
00:03:59,200 --> 00:04:01,040
Berandu arte geratu nintzen ikasten.

19
00:04:01,880 --> 00:04:03,840
Eta hori?
Azterketak ez dira oraindik, ezta?

20
00:04:04,200 --> 00:04:05,960
Ez, baina nahiago ditut
lanak aurreratu.

21
00:04:06,680 --> 00:04:08,400
Azken momenturako
uzten badut dena, badakizu.

22
00:04:09,000 --> 00:04:10,240
Ba bai.

23
00:04:11,600 --> 00:04:13,200
Nahi duzu kafe berezia prestatzea?

24
00:04:13,360 --> 00:04:14,880
Bai, mesedez!

25
00:04:17,240 --> 00:04:19,880
Uste dut orain arte emandako guztia
errepasatu dudala behintzat.

26
00:04:20,480 --> 00:04:22,280
Oso ondo!
Igarriko duzu, seguru.

27
00:04:22,760 --> 00:04:24,200
Hala espero.

28
00:04:24,440 --> 00:04:26,080
Tori, eta jan zerbait.

29
00:04:26,480 --> 00:04:28,240
Hauek bai bitaminak!

30
00:04:29,440 --> 00:04:31,040
Zer moduz Manexekin?

31
00:04:31,440 --> 00:04:32,840
Ondo.

32
00:04:33,320 --> 00:04:38,040
Ama, zer gertatu zen
1987ko San Juanetan?

33
00:04:40,640 --> 00:04:42,600
Nik zer dakit ba!
Aspaldi gertatu zen!

34
00:04:43,920 --> 00:04:45,880
Zure egunerokoa irakurtzen
aritu naiz,...

35
00:04:47,200 --> 00:04:49,280
...eta egun hartan
utzi zenion idazteari.

36
00:04:50,200 --> 00:04:54,560
Geratu zinen gustatzen zitzaizun
mutilarekin, ezta?

37
00:04:55,440 --> 00:04:58,120
Ez dakit nori buruz ari zaren!
Ez naiz gogoratzen, neska!

38
00:04:58,320 --> 00:05:01,240
Benga ja, ama!
Egun hartan utzi zenion idazteari!

39
00:05:01,400 --> 00:05:03,080
Zerbaitegatik izango zen.

40
00:05:05,000 --> 00:05:07,080
Baina zu zertan aritu zara bart?

41
00:05:07,400 --> 00:05:09,400
Ikasten edo nire egunerokoa
irakurtzen?

42
00:05:09,600 --> 00:05:11,440
Bai, bai, aldatu gaia.

43
00:05:12,680 --> 00:05:14,520
Badakit zer gertatu zen.

44
00:05:14,640 --> 00:05:16,400
A bai?

45
00:05:17,200 --> 00:05:19,080
Birjintasuna galdu zenuen.

46
00:05:19,840 --> 00:05:21,840
Mesedez, Joana!
Hamazazpi urte nituen!

47
00:05:22,600 --> 00:05:24,440
Ba horregatik!

48
00:05:24,920 --> 00:05:26,560
Zuk zenbat urterekin...?

49
00:05:26,720 --> 00:05:28,160
Nik?

50
00:05:28,520 --> 00:05:30,920
Ez esan, ez dut jakin nahi.

51
00:05:37,600 --> 00:05:40,000
Asko sentitzen dut, baina ezin dugu
ikerketa barriro zabaldu.

52
00:05:40,440 --> 00:05:42,520
Ez dago pista barririk.

53
00:05:46,240 --> 00:05:48,640
Badakit eta sentitzen dut.
Ez da barriro gertatuko.

54
00:05:49,720 --> 00:05:52,440
Ez zaitugu gehiago molestatuko,
lasai.

55
00:05:54,720 --> 00:05:59,080
Ulertzen dut, bai.
Eta barkatu barriro be. Agur!

56
00:06:09,280 --> 00:06:11,120
Ibon!

57
00:06:15,080 --> 00:06:17,280
Itxi eta jarri.

58
00:06:21,520 --> 00:06:23,280
Zertan zabiltza?

59
00:06:24,640 --> 00:06:26,200
Zeri buruz ari zara?

60
00:06:27,280 --> 00:06:30,360
Zer esan nizun Aitor Gorrotxaren
kasuaren inguruan?

61
00:06:31,360 --> 00:06:33,440
Gainbegiratzea zen zure eginbeharra.

62
00:06:34,160 --> 00:06:36,160
Ezinezkoa da
ikerketa berriro zabaltzea.

63
00:06:36,680 --> 00:06:39,520
Badakit, baina kontraesanak
ikusi nituen eta saiatu egin nintzen.

64
00:06:40,240 --> 00:06:43,360
Nork emon dizu baimena
bere amagaz berba egiteko?

65
00:06:44,280 --> 00:06:47,000
Uste nuen pista berriren bat
deskubritu ahal izango nuela.

66
00:06:47,640 --> 00:06:49,440
Itaunketa egin zitzaion bere garaian.

67
00:06:50,480 --> 00:06:52,960
Badakizu zenbat sufritu duen
emakume horrek?

68
00:06:54,920 --> 00:06:56,600
Barkatu. Ez zen nire asmoa.

69
00:06:56,840 --> 00:06:59,080
Itxaropen faltsuak emon dizkiozu.

70
00:06:59,280 --> 00:07:01,320
Ikerketa barriro zabaldu dugula
pentsatzen du.

71
00:07:02,040 --> 00:07:03,560
Esan nion ez zegoela pista berririk.

72
00:07:03,840 --> 00:07:06,400
Baina semea desagertu zitzaion,
ulertzen?

73
00:07:07,440 --> 00:07:11,120
Nahikoa da edozer,
itxaropena barriro pizteko.

74
00:07:13,160 --> 00:07:14,720
Sentitzen dut.
Ez zen nire asmoa, benetan.

75
00:07:15,120 --> 00:07:17,120
Ba ikusten duzu zer lortu duzun!

76
00:07:19,480 --> 00:07:21,440
Arduratsu jokatuko zenuela
pentsatzen nuen.

77
00:07:22,480 --> 00:07:24,440
Baina ez!
Hasiberri bat baino ez zara!

78
00:07:25,800 --> 00:07:28,240
Zer uste duzu?
Kapritxoz itxi zela ikerketa?

79
00:07:29,240 --> 00:07:30,600
Ez, noski.

80
00:07:30,800 --> 00:07:32,640
Orduan, zertan zabiltza?

81
00:07:33,120 --> 00:07:35,440
Ez dut ibili gura zure erruz
jendeari barkamena eskatzen.

82
00:07:36,440 --> 00:07:38,120
Nahikoa sufritu du familia horrek.

83
00:07:39,560 --> 00:07:41,240
Barkatu.

84
00:07:41,600 --> 00:07:43,400
Ea ikasten duzun behingoz!

85
00:07:44,160 --> 00:07:48,400
Eta orain, alde! Nahiko behar duzu
kasuak informatizatzen.

86
00:07:49,240 --> 00:07:51,120
Bai, oraintxe.

87
00:08:07,240 --> 00:08:08,560
(ATEA)

88
00:08:09,600 --> 00:08:12,320
¿Qué pasa? Lurrikara bat egon dela
ematen du!

89
00:08:13,280 --> 00:08:16,640
Desesperatuta nago!
Seguru nago hemen gorde nuela.

90
00:08:17,240 --> 00:08:18,840
Zer da?

91
00:08:19,720 --> 00:08:21,640
Iñakiri ordaintzeko dirua.

92
00:08:22,120 --> 00:08:25,840
Ziur nago hor, kutxan, utzi nuela,
eta ez dago, ez dut aurkitzen.

93
00:08:26,520 --> 00:08:28,280
Seguru zaude?

94
00:08:28,480 --> 00:08:30,200
Bai. Beti uzten dut hor!

95
00:08:34,640 --> 00:08:37,280
Alferrik ari zara,
ez dago hor! Begiratu dut.

96
00:08:44,200 --> 00:08:46,200
Hau da aurkitu dudan guztia.

97
00:08:46,400 --> 00:08:48,960
Kaixo, Itxaso!

98
00:08:50,440 --> 00:08:52,160
Espera...

99
00:08:52,360 --> 00:08:53,520
Zer?

100
00:08:53,800 --> 00:08:56,360
Ez dut inor akusatu nahi,
baina aurrekoan Ibi...

101
00:08:56,560 --> 00:08:58,520
...ikusi nuen zerbait ematen
bere anaiari.

102
00:08:58,800 --> 00:09:00,760
Xaneti?
Ez, Jokini.

103
00:09:01,200 --> 00:09:03,840
Jokin? Hemen izan da ala?

104
00:09:04,360 --> 00:09:06,000
Bai. Ez zenekien?

105
00:09:06,680 --> 00:09:10,520
Ez. Eta Karlosek ez dit ezer esan.
¡Qué raro!, ¿no?

106
00:09:11,520 --> 00:09:14,320
Pues sí. Hementxe egon zen,
eta Ibik zerbait eman zion.

107
00:09:15,000 --> 00:09:17,080
Dirua izan zitekeen perfectamente.

108
00:09:21,640 --> 00:09:23,640
Badakizu Nuria ama izan dela?

109
00:09:24,120 --> 00:09:26,720
Zer?! Ni baino gazteagoa da eta!

110
00:09:27,640 --> 00:09:30,680
Kalean ikusi nuen umea paseatzen
bere superkotxean!

111
00:09:31,480 --> 00:09:33,800
Eta nor da aita?
Kankailu serio hura?

112
00:09:34,920 --> 00:09:36,400
Alvaro?
-Bai, hori!

113
00:09:37,000 --> 00:09:40,360
Ez. Iruñeako golf klubean
ezagutu zuen, Borja.

114
00:09:41,240 --> 00:09:43,800
Jolin, gure Nuria!
Ederki espabilatu da!

115
00:09:45,360 --> 00:09:47,600
Gogoratzen bere urtebetetze festa?

116
00:09:48,560 --> 00:09:51,440
Nola ahaztu!
Gainean eduki nuen ia gau osoan!

117
00:09:52,240 --> 00:09:54,640
Eskerrak ni azaldu nintzen,
bestela...

118
00:09:55,000 --> 00:09:56,920
Bai, zorretan nago ordutik.

119
00:09:57,640 --> 00:09:59,440
Kaixo, Lukas!
-Kaixo!

120
00:10:00,920 --> 00:10:02,440
Hau da Iñigo, nire laguna.

121
00:10:02,840 --> 00:10:04,200
Aupa! Pozten naiz.

122
00:10:04,440 --> 00:10:06,320
Zu zara orduan Lukas ospetsua!

123
00:10:06,520 --> 00:10:08,640
Tira, eseri gurekin.
Kafe bat eskatuko dizut.

124
00:10:09,880 --> 00:10:11,680
Gazte! Beste kafe bat, mesedez.

125
00:10:13,560 --> 00:10:15,400
Egun batzuetarako etorri da.

126
00:10:16,040 --> 00:10:17,400
Oporretan zaude ala?

127
00:10:17,760 --> 00:10:20,880
Ez. Ernestorentzat egiten dut lan
YATESTAR enpresan,...

128
00:10:21,680 --> 00:10:24,320
...eta kontu batzuk
argitu behar ditugu.

129
00:10:24,560 --> 00:10:26,480
Abokatu ekonomista da.

130
00:10:26,800 --> 00:10:28,640
Desiratzen nengoen
nire bigarren familia ikusteko.

131
00:10:29,400 --> 00:10:31,320
Txiki-txikitatik
ezagutzen dugu elkar.

132
00:10:31,760 --> 00:10:34,160
Pentsa!
Aitarentzat seme bat bezala da!

133
00:10:34,560 --> 00:10:36,320
Izugarri estimatzen du.

134
00:10:36,560 --> 00:10:38,480
Nik ere asko maite zaituztet.

135
00:10:38,680 --> 00:10:40,760
Izugarrizko ilusioa egiten dit
zu hemen egoteak.

136
00:10:41,360 --> 00:10:43,640
Batzuetan, bakarrik sentitzen naiz.

137
00:10:43,960 --> 00:10:45,680
Eskerrik asko...

138
00:10:46,080 --> 00:10:49,360
Pottin, ez dut zuregatik esaten.
Lagunen falta sumatzen dut.

139
00:10:49,880 --> 00:10:51,400
Normala da.

140
00:10:52,160 --> 00:10:55,000
Lagun batetaz ari ginen, Nuria.
Ama izan da!

141
00:10:55,560 --> 00:10:57,040
Ze gogorra!

142
00:10:57,200 --> 00:10:58,840
Zahartzen ari gara...

143
00:10:59,120 --> 00:11:00,760
Bai, laster zure urtebetetze eguna!

144
00:11:01,280 --> 00:11:03,840
Iazkoa bezalako festa bat
antolatuko duzu?

145
00:11:04,440 --> 00:11:06,920
Berriro ere mahai gainean
dantzan bukatzeko?

146
00:11:20,800 --> 00:11:22,280
Kaixo, Leo!

147
00:11:22,840 --> 00:11:24,200
Kaixo!

148
00:11:24,400 --> 00:11:26,120
Zer moduz zaude?

149
00:11:26,360 --> 00:11:28,040
Zer esango dizut ba?

150
00:11:28,240 --> 00:11:29,840
Badakit jendea
nirekin amorratuta dagoela.

151
00:11:31,480 --> 00:11:32,880
Hau gehiegizkoa da!

152
00:11:33,400 --> 00:11:35,480
Arrazoi osoa duzu,
ez dago eskubiderik.

153
00:11:36,040 --> 00:11:39,400
Jendeak neurria galtzen duenean,
sekulako astakeriak egiten ditu.

154
00:11:40,120 --> 00:11:42,200
Nik ez nekien iruzurra zenik!

155
00:11:42,240 --> 00:11:44,160
Bestela, ez nuen jendea animatuko
inbertitzera.

156
00:11:45,240 --> 00:11:47,120
Zuk sinesten didazu, ez?

157
00:11:47,440 --> 00:11:49,160
Leo, mesedez, galdetzea ere!

158
00:11:49,360 --> 00:11:51,160
Zuk ez duzu ezeren errurik!

159
00:11:51,360 --> 00:11:55,360
Gure hobe beharrez animatu gintuzun.
Guk ere etekinak lortzeko!

160
00:11:57,080 --> 00:11:59,800
Saiatzen naiz egoera normalizatzen,
baina ez dakizu...

161
00:12:00,000 --> 00:12:01,520
...nola begiratzen didan jendeak!

162
00:12:02,040 --> 00:12:04,520
Lehengoan pintadak egin zizkidaten!
¡Casi me muero!

163
00:12:06,160 --> 00:12:08,120
Leo, hau ere pasatuko da.
Ez hondoa jo!

164
00:12:09,000 --> 00:12:12,160
Eta edozertan laguntzarik
behar baduzu, jo nigana.

165
00:12:12,920 --> 00:12:14,680
Nire babes osoa daukazu.

166
00:12:15,200 --> 00:12:16,680
Eskerrik asko.

167
00:12:16,840 --> 00:12:19,040
Zertarako gaude lagunak,
elkarri laguntzeko ez bada?

168
00:12:19,880 --> 00:12:21,200
Ya...

169
00:12:21,680 --> 00:12:23,400
Zuk beti desio izan didazu onena,
eta nik zuri ere bai.

170
00:12:23,840 --> 00:12:25,680
Kontatu nirekin edozertarako.

171
00:12:27,880 --> 00:12:29,720
A! Entzun duzu azkena?

172
00:12:30,240 --> 00:12:31,640
Zer gertatu da?

173
00:12:31,880 --> 00:12:33,760
Lander Etxaniz libre utzi dute,
fidantzapean.

174
00:12:34,000 --> 00:12:35,560
A, bai! Hori badakit, bai.

175
00:12:36,440 --> 00:12:38,280
Hitz egin duzu berarekin?

176
00:12:38,480 --> 00:12:40,600
Nik?! Ez! Ez daukat berarekin
ezer hitz egiteko.

177
00:12:41,080 --> 00:12:42,920
Azken finean, berak sartu ninduen
en este embrollo.

178
00:12:44,240 --> 00:12:46,760
Ikusiko duzu. Azkenean,
errudunek dagokiena ordainduko dute!

179
00:13:01,800 --> 00:13:04,440
Egun on! Zerbait esateagatik!

180
00:13:05,000 --> 00:13:06,720
Hori aurpegia, motel!

181
00:13:06,920 --> 00:13:09,360
Kafe bat nahi?
Edo zaunka egin behar didak aurrena?

182
00:13:10,000 --> 00:13:12,120
Ondo kargatua, mesedez.

183
00:13:13,400 --> 00:13:15,320
Zer gertatzen zaik?

184
00:13:15,800 --> 00:13:18,280
Malenen superlaguna ezagutu dinat.

185
00:13:18,440 --> 00:13:20,280
A bai? Nor?

186
00:13:21,080 --> 00:13:22,760
Pijo harroputz bat.

187
00:13:23,040 --> 00:13:25,600
Umetatik ezagutzen diten elkar,
eta neba bezalakoa dun berarentzat.

188
00:13:26,640 --> 00:13:29,480
Eta gero haserretu egiten haiz
Malen pijoa dela esaten dugunean?

189
00:13:30,080 --> 00:13:31,520
Ni ez naun horregatik haserretzen.

190
00:13:31,640 --> 00:13:32,840
Ba eskerrak!

191
00:13:33,040 --> 00:13:36,280
Niri bost axola nola deitzen diozuen.
Baina ez duzue errespetatzen.

192
00:13:36,520 --> 00:13:38,200
Hi, ez pasa!

193
00:13:38,480 --> 00:13:40,680
Agian ez diagu feelingik,
baina hori ez duk nire errua.

194
00:13:41,240 --> 00:13:43,200
Hitz egin dun noizbait berarekin?

195
00:13:43,440 --> 00:13:45,920
Bai, bere etxeko festan!
Ez haiz gogoratzen?

196
00:13:46,560 --> 00:13:49,560
Bai, ikaragarri!
Malen, ze festa polita!

197
00:13:50,480 --> 00:13:53,080
Bale, oso ezberdinak gaituk.
Zer nahi duk?

198
00:13:54,280 --> 00:13:56,440
Joe, egin ahalegin bat
Malen hobeto ezagutzeko!

199
00:13:57,080 --> 00:13:59,120
Ondo eramango zarete, ikusiko dun.

200
00:14:00,120 --> 00:14:02,040
Heu ere saiatu ba,
bere beste lagun horrekin!

201
00:14:02,680 --> 00:14:04,160
Ez nahastu gauzak!

202
00:14:04,360 --> 00:14:07,160
Tipo horrek baztertu egin nain.
Hor, bere kontutxoekin, jiji jaja.

203
00:14:07,560 --> 00:14:08,880
Jeloskor hago!

204
00:14:09,160 --> 00:14:10,840
Ez, baina lekuz kanpo
sentitzen naun.

205
00:14:11,160 --> 00:14:14,080
Malen eta hi
oso mundu ezberdinetakoak zarete.

206
00:14:14,800 --> 00:14:17,920
Normala duk bere tankerako batekin
elkartu eta jokoz kanpo sentitzea.

207
00:14:18,680 --> 00:14:20,480
Baina hik badakik hainbeste!

208
00:14:22,360 --> 00:14:25,560
Bai, baina izugarri maite dinat
eta horixe dun garrantzitsuena.

209
00:14:26,680 --> 00:14:28,200
Ados nagok hirekin.

210
00:14:29,240 --> 00:14:32,120
Begira hi eta Manex
zer desberdinak zareten!

211
00:14:32,520 --> 00:14:34,240
Eta oso ondo moldatzen zarete, ez?

212
00:14:34,440 --> 00:14:36,440
Oso ondo. Asko maite diat.

213
00:14:37,080 --> 00:14:38,760
Orduan berdin gauden.

214
00:14:41,000 --> 00:14:42,720
Hogeita zazpigarren gelako
tapizatua garbitu behar da.

215
00:14:43,160 --> 00:14:45,240
Eta ez ahaztu 14. gelara
bazkaria igotzea.

216
00:14:45,360 --> 00:14:47,120
Manuri abisatu, mesedez.

217
00:14:48,480 --> 00:14:50,280
Kaixo, Naroa! Aspaldiko!

218
00:14:50,560 --> 00:14:52,720
Imanol! Zer moduz?

219
00:14:52,920 --> 00:14:54,760
Ez nekien Arralden zeundenik.

220
00:14:54,920 --> 00:14:56,560
Ez da harritzekoa!  Iritsi berria naiz.

221
00:14:56,720 --> 00:14:58,560
Eta dagoeneko lanean?
-Koldok laguntza behar du eta...

222
00:14:59,360 --> 00:15:01,480
Gironan gustura zeundela uste nuen!

223
00:15:02,320 --> 00:15:05,800
Bai, baina bueltatzeko gogoarekin.
Batez ere Nekane hemen egonda.

224
00:15:06,160 --> 00:15:09,160
Jakina! Baina esperientzia
aberatsa izango zen!

225
00:15:09,800 --> 00:15:11,400
Bai, asko ikasi dut.

226
00:15:12,360 --> 00:15:14,920
Noiz edo noiz egon naiz
bezero batekin Begur hotel horretan.

227
00:15:15,520 --> 00:15:18,080
Zuzendaria gizon jatorra,
Andreu jauna!

228
00:15:18,480 --> 00:15:20,520
Jarraituko du, ezta?
-Bai, hantxe dago.

229
00:15:21,560 --> 00:15:23,240
Gizon atsegina!

230
00:15:23,400 --> 00:15:25,200
Etxekoak bagina bezala
tratatu gintuen.

231
00:15:25,360 --> 00:15:26,800
Kaixo!
-Kaixo, Nekane!

232
00:15:27,240 --> 00:15:29,680
Oraintxe esaten ari nintzaion
ez nekiela Arralden zegoenik.

233
00:15:30,440 --> 00:15:32,360
Ezustean etorri zen eta.

234
00:15:33,120 --> 00:15:34,480
Bueno, utzi egingo zaituztet.

235
00:15:34,680 --> 00:15:36,720
Ur zerbitzukoekin bilera daukat
kafetegian.

236
00:15:37,360 --> 00:15:39,400
Dena prest duzue.
Mahai biribila jarri dizuet.

237
00:15:39,880 --> 00:15:41,360
Primeran! Eskerrik asko!
Gero arte!

238
00:15:41,560 --> 00:15:43,240
Agur, bai!

239
00:15:43,840 --> 00:15:45,720
Eta? Zelan lehenengo eguna?

240
00:15:46,240 --> 00:15:49,240
Momentuz ondo.
Eta zure bisitarekin, hobeto.

241
00:15:52,920 --> 00:15:55,200
Ikusten?
Segurtasun handiagoarekin nabil.

242
00:15:55,800 --> 00:15:57,400
Bai, bistan da.

243
00:15:57,560 --> 00:15:59,680
Hala ere, ez pasatu.

244
00:15:59,840 --> 00:16:01,760
Bere denbora behar du
errehabilitazioak.

245
00:16:01,880 --> 00:16:03,320
Badakit, bai.

246
00:16:03,520 --> 00:16:05,080
Dirua atera behar dut.
Hemen itxoingo didazu?

247
00:16:05,080 --> 00:16:06,240
Bai, noski.

248
00:16:10,640 --> 00:16:12,040
Egun on.

249
00:16:12,640 --> 00:16:14,200
Kaixo, Lukas.

250
00:16:15,480 --> 00:16:17,280
Ondo ikusten zaitut. Pozten naiz.

251
00:16:17,840 --> 00:16:19,640
Dagoeneko bakarrik moldatzen zara.

252
00:16:20,720 --> 00:16:22,280
Eskerrik asko.

253
00:16:23,000 --> 00:16:25,880
Lehengo eguneko eztabaida eta gero,
haserre zeundela uste nuen.

254
00:16:28,680 --> 00:16:30,640
Ernestok beti esaten dit
familia zaindu egin behar dela,...

255
00:16:31,480 --> 00:16:33,360
...eta arrazoi duela uste dut.

256
00:16:35,560 --> 00:16:37,000
Ez didazu sinesten, ala?

257
00:16:37,240 --> 00:16:38,840
Bai, noski.

258
00:16:42,280 --> 00:16:46,520
Zuk kontrakoa pentsatu arren,
Ernesto gizon zentzuduna da.

259
00:16:49,240 --> 00:16:51,640
Dena den, gauza handia da niretzat
zurekin lasai hitz egitea.

260
00:16:53,200 --> 00:16:55,560
Eta Ernesto gizon jatorra dela
badiozu, sinesten dizut.

261
00:16:59,040 --> 00:17:00,560
Zergatik ez zara gero
etxetik pasatzen?

262
00:17:00,800 --> 00:17:02,440
Ontziolari buruz
hitz egin nahi dut zurekin.

263
00:17:02,960 --> 00:17:04,560
Kaixo, Lukas!
-Kaixo.

264
00:17:06,920 --> 00:17:09,200
Bale, gero pasatuko naiz.
Ederki.

265
00:17:09,640 --> 00:17:11,320
Gero arte!
-Adio!

266
00:17:14,240 --> 00:17:15,840
Dena ondo?

267
00:17:16,040 --> 00:17:19,040
Bai. Eta hoberako bidean, gainera.

268
00:17:19,200 --> 00:17:20,840
Nik behintzat dena jarriko dut
nire aldetik.

269
00:17:21,040 --> 00:17:22,800
Zer esan nahi duzu?

270
00:17:23,280 --> 00:17:25,320
Hobe dela karta batzuk
ezkutuan edukitzea.

271
00:17:26,240 --> 00:17:27,800
Etsaiarekin topeka ibiltzea
da txarrena.

272
00:17:28,120 --> 00:17:29,760
Lezio hori ikasita daukat.

273
00:17:30,160 --> 00:17:31,720
Semeagatik diozu?

274
00:17:33,360 --> 00:17:36,160
Ez. Semea ez da sekula
nire etsaia izango.

275
00:17:37,280 --> 00:17:39,400
Bera da munduan
gehien maite dudana.

276
00:17:40,760 --> 00:17:42,280
Zer? Etxe aldera?

277
00:17:42,760 --> 00:17:44,440
Bai, bai, goazen!

278
00:17:50,560 --> 00:17:52,320
Ze goxoa dagoen hau, ama!

279
00:17:52,600 --> 00:17:54,160
Menestra goxoa?

280
00:17:54,360 --> 00:17:56,160
Ala, Naia, jan pixka bat gehiago.

281
00:17:56,400 --> 00:17:58,120
Joanak arrazoi du,
biziki ederra dago.

282
00:17:58,320 --> 00:18:00,080
Ikerneri ikaragarri gustatzen zaio!

283
00:18:00,560 --> 00:18:03,400
Baina orain ez dago hemen!
Ama, ez jarri gehiago menestra!

284
00:18:03,920 --> 00:18:05,560
Aizu, niri ere asko gustatzen zait!

285
00:18:06,480 --> 00:18:08,280
Beste egun batean
jarriko ditugu spagetiak.

286
00:18:08,800 --> 00:18:10,400
Gainera, igandean jan zenituen!

287
00:18:10,560 --> 00:18:12,440
Igandean?! Ba ez naiz gogoratzen!

288
00:18:15,000 --> 00:18:17,600
Badakizue? Gaur goizean
Ikernerekin hitz egin dut.

289
00:18:18,120 --> 00:18:20,360
Ze polita dagoen Sara!

290
00:18:20,840 --> 00:18:23,760
Badaukat besarkatzeko gogoa!
Azkenean, ez nau ezagutu ere egingo.

291
00:18:24,520 --> 00:18:26,360
Ba pentsa ni!
Oraindik ez nau ikusi.

292
00:18:26,800 --> 00:18:30,640
Nik ere badut gogoa ezagutzeko!
Eta udan denok joango bagina?

293
00:18:31,640 --> 00:18:33,800
Ze ideia ona!
-Nigatik, bale!

294
00:18:34,160 --> 00:18:35,880
Familia osoa Australiara!

295
00:18:36,120 --> 00:18:37,600
Bueno, ikusiko dugu...

296
00:18:37,840 --> 00:18:39,840
Ai, ama, ez zapuztu gure ilusioa!

297
00:18:40,240 --> 00:18:42,280
Joana, badakizu zenbat balio duen
Australiara bidaiak?

298
00:18:42,920 --> 00:18:45,800
Bueno, gu gaurtik
hasiko gaitun aurrezten.

299
00:18:46,080 --> 00:18:50,720
Ados! Gainera, ondo pentsatuta,
Naia eta zu aurten egon zarete!

300
00:18:50,920 --> 00:18:52,960
Beraz, etxean geratuko zarete,
zigortuta!

301
00:18:53,280 --> 00:18:54,880
Ja, ja!  Ezta pentsatu ere!

302
00:18:56,480 --> 00:18:58,520
Bueno, ikusiko dugu.

303
00:18:58,800 --> 00:19:00,640
Aita, ez disimulatu!
Desiratzen zaude eta!

304
00:19:01,520 --> 00:19:04,360
Badakizu, "beau père",
txikito gutxiago eta hasi aurrezten!

305
00:19:06,440 --> 00:19:09,120
Naia, ez duzu gehiago jan behar?
-Ez.

306
00:19:09,320 --> 00:19:11,160
Eman niri!
-Eta niretzat?

307
00:19:11,840 --> 00:19:14,480
Hortxe daukazu, nahi baduzu.
Mila esker.

308
00:19:18,080 --> 00:19:19,480
Nola deitu dit?

309
00:19:19,800 --> 00:19:21,920
"Beau pére", aitaginarreba!

310
00:19:27,000 --> 00:19:28,520
Iñigo ere badator bazkaltzera.

311
00:19:28,760 --> 00:19:31,680
A bai? Uste nuen bilera zeukala
Yatestarreko Bilboko ordezkariekin.

312
00:19:32,120 --> 00:19:33,880
Bai, baina aurreratu egin diot.

313
00:19:34,800 --> 00:19:36,880
Argi dago, bai,
nor den hemen nagusia.

314
00:19:38,120 --> 00:19:39,600
Abantailaren bat izan behar nuen,
ezta?

315
00:19:40,040 --> 00:19:41,480
Kaixo, bikote!

316
00:19:41,800 --> 00:19:43,800
Kaixo, Ines! Bazkaltzera?

317
00:19:44,240 --> 00:19:46,800
Bai. Ogia erostea ahaztu zaigu,
eta hementxe, bueltan.

318
00:19:48,440 --> 00:19:50,920
Ines, hau Malen da. Malen, Ines.

319
00:19:52,040 --> 00:19:54,320
Ezagutzen dugu elkar.
-Lukasen neska-laguna zara, ezta?

320
00:19:54,600 --> 00:19:57,400
Eta zu Germanen erizaina.
Eta? Arraldekoa zara?

321
00:19:57,880 --> 00:20:00,760
Bai, baina kanpoan eman ditut
azken urteak. Angolan, misioetan.

322
00:20:01,320 --> 00:20:03,200
Zer zara, moja?
-Bai.

323
00:20:03,840 --> 00:20:06,440
Ba nik Kenyako ume bat babesten dut
fundazio baten bitartez.

324
00:20:07,000 --> 00:20:08,240
Pozten naiz.

325
00:20:08,480 --> 00:20:10,680
Jende askori huskeria iruditzen zaio
horrelako zerbait egitea,...

326
00:20:11,040 --> 00:20:12,720
...baina laguntza handia da.

327
00:20:12,920 --> 00:20:15,720
Asko miresten zaituztet.
Zuen lana ez da erraza.

328
00:20:16,840 --> 00:20:18,880
Dena den gehiago jasotzen dugu
ematen duguna baino!

329
00:20:19,160 --> 00:20:20,880
Oso esker oneko jendea da.

330
00:20:21,080 --> 00:20:22,560
Oroitzapen polita duzu.

331
00:20:22,800 --> 00:20:25,280
Bai. Nire bizitzako
urterik zoriontsuenak izan dira.

332
00:20:25,800 --> 00:20:28,120
Bueno, guk...
-Itxoin, aita!

333
00:20:28,280 --> 00:20:30,480
Barkatu galdetzea,
baina zergatik itzuli zara?

334
00:20:31,640 --> 00:20:33,360
Kongregazioaren erabakia izan zen.

335
00:20:33,360 --> 00:20:34,960
Dena den, seguru nago
bueltatuko naizela.

336
00:20:35,520 --> 00:20:37,360
Malen, berandu iritsiko gara.

337
00:20:37,360 --> 00:20:39,840
Bazkaltzeko geratuta gaude eta...
-Barkatu, zoazte lasai.

338
00:20:40,440 --> 00:20:42,000
Egongo gara beste batean.
-Bai. Agur, Ines.

339
00:20:47,680 --> 00:20:49,000
Agur!
-Adio!

340
00:20:49,640 --> 00:20:51,360
Arratsaldean ez duzu klaserik, ezta?

341
00:20:51,840 --> 00:20:53,440
Ez, baina geratuta nago.

342
00:20:53,640 --> 00:20:56,200
Neska hau zerbaitetan dabil!
Seguru!

343
00:20:57,080 --> 00:20:58,880
Denok hartuko duzue kafea?
Nik bai.

344
00:20:59,080 --> 00:21:01,440
Bai, mesedez.
Nik ere bai.

345
00:21:01,840 --> 00:21:03,640
Aizu, Kandido, barkatu atzokoa.

346
00:21:04,040 --> 00:21:05,920
Behar ez zen gaia atera nuen.

347
00:21:06,200 --> 00:21:07,800
Pentsatu gabe
hitz egiten dut askotan.

348
00:21:08,040 --> 00:21:09,520
Lasai, ez zagok arazorik.

349
00:21:10,280 --> 00:21:12,120
Giro ona sortzea zen nire asmoa.

350
00:21:12,320 --> 00:21:14,480
Baina badakizu,
zertaz hitz egin ez dakigunean!

351
00:21:15,400 --> 00:21:17,320
Niri bururatu
anaiaren gaia ateratzea!

352
00:21:17,640 --> 00:21:19,360
Manex, bale!

353
00:21:19,760 --> 00:21:21,400
Bazakiat ez huela asmo txarrez egin.

354
00:21:22,800 --> 00:21:25,640
Mila esker.
Ze familia kontuekin askotan...

355
00:21:25,920 --> 00:21:27,600
Hartu kafea, hoztu egingo zaik!

356
00:21:28,040 --> 00:21:30,400
Joana, esnea nahi duzu?
Bai, mesedez.

357
00:21:30,760 --> 00:21:32,600
Bota niri ere pixka bat.

358
00:21:33,280 --> 00:21:35,360
Saltsa ederra ARTESAko iruzurra, e!

359
00:21:37,440 --> 00:21:39,000
Herri erdia omen dago tartean!

360
00:21:40,520 --> 00:21:42,440
Manex, hartuko duzu pasta bat!
Igonek egin ditu.

361
00:21:43,400 --> 00:21:46,040
Badaude txokolatezkoak?
Bat. Hartu.

362
00:21:48,800 --> 00:21:50,320
Denda berri bat irekiko dute plazan!

363
00:21:50,560 --> 00:21:53,520
Arropa denda?
Ez dakit. Obretan daude oraindik.

364
00:21:54,080 --> 00:21:56,240
Ez da negozioetarako garairik onena.

365
00:21:56,880 --> 00:21:59,400
Begira zer gertatu zaien
ARTESAn inbertitu dutenei!

366
00:22:01,160 --> 00:22:04,880
Halere, inuzente samarra izan behar,
halako pagotxetan sinesteko.

367
00:22:06,240 --> 00:22:09,280
Inork ez du dirurik oparitzen!
Eta are gutxiago krisi garaian.

368
00:22:10,920 --> 00:22:12,600
Nortzuk izan ote dira kaltetuak?

369
00:22:13,960 --> 00:22:15,800
Ba ni neu, beste askoren artean.

370
00:22:18,680 --> 00:22:20,840
Manex, hartuko duzu pasta bat, ezta?
On egingo dizu!

371
00:22:38,520 --> 00:22:40,280
Oso emakume interesgarria, ezta?

372
00:22:40,720 --> 00:22:42,600
Ez nuen sekula ezagutu misiolari bat.

373
00:22:43,200 --> 00:22:46,840
Baina Afrikako diplomatiko bat bai.
Madrilgo afari hartan, gogoratzen?

374
00:22:47,240 --> 00:22:48,680
Ez da gauza bera!

375
00:22:48,920 --> 00:22:51,520
Ines herritarrekin egon zen,
eta ez luxuzko hoteletan,...

376
00:22:51,720 --> 00:22:53,360
...beste horiek bezala!

377
00:22:53,600 --> 00:22:55,640
Bueno, bai, horretan arrazoi duzu.

378
00:22:55,920 --> 00:22:58,440
Adore handia behar da
dena utzi eta Afrikara joateko.

379
00:22:59,400 --> 00:23:02,680
Edo bokazioa.
Ines moja da, ez ahaztu.

380
00:23:03,720 --> 00:23:07,080
Agian ez zen bere kabuz joan.
Agian, kongregazioak bidali zuen.

381
00:23:07,200 --> 00:23:08,560
Berdin zait.

382
00:23:08,800 --> 00:23:11,240
Oso jatorra ematen du, eta
istorio asko izango du kontatzeko.

383
00:23:12,360 --> 00:23:15,000
Egunen batean berarekin geratzea
gustatuko litzaidake,...

384
00:23:15,000 --> 00:23:16,720
...Afrikari buruz hitz egiteko.

385
00:23:17,280 --> 00:23:19,400
Jesus! A ze tema Afrikarekin!

386
00:23:20,320 --> 00:23:22,520
Lasai, ez daukat
oja sartzeko asmorik.

387
00:23:25,280 --> 00:23:27,560
Hala ere, pentsatu izan dut
boluntario joatea.

388
00:23:28,440 --> 00:23:30,480
Zu boluntario?!

389
00:23:30,720 --> 00:23:32,560
Zer? Zergatik ez?

390
00:23:32,840 --> 00:23:34,800
Malen, mundua ez da
zuk uste bezain polita!

391
00:23:35,160 --> 00:23:37,280
Badakit, ez naiz inozoa e!

392
00:23:37,440 --> 00:23:40,000
Zer ikusi nahi dituzu?
Umeak goseak akabatzen?

393
00:23:41,160 --> 00:23:42,680
Ez dut uste ikuskizun gozoa denik!

394
00:23:44,240 --> 00:23:46,920
Inesek esan du gehiago dela
jasotzen dena ematen dena baino.

395
00:23:47,960 --> 00:23:50,120
Iñigori hots egingo diot.

396
00:23:53,560 --> 00:23:54,840
Bai, Ernesto?!

397
00:23:55,040 --> 00:23:56,960
Iñigo,non sartu zara?

398
00:24:01,560 --> 00:24:04,440
Aspaldi da lentejak egin ez ditudala!
Ea zer moduz atera zaizkidan!

399
00:24:04,680 --> 00:24:06,000
Ea ba!

400
00:24:06,680 --> 00:24:08,480
Ea suertea dagoen!

401
00:24:22,760 --> 00:24:25,520
Lastima! Pegatu egin zaizkit
eta erre gustua daukate.

402
00:24:25,720 --> 00:24:27,600
Ez jan!
Bai zera!

403
00:24:27,880 --> 00:24:29,360
Arrautza frijitu pare bat
egingo dizkizut.

404
00:24:29,360 --> 00:24:31,120
Jateko modukoak egongo dira.

405
00:24:31,320 --> 00:24:32,960
Baina ez zait ezer kostatzen.

406
00:24:33,160 --> 00:24:35,280
Ezetz! Ez izan exajeratua, neska!

407
00:24:40,720 --> 00:24:42,920
Ikusten?

408
00:24:43,600 --> 00:24:44,960
(ATEA)

409
00:24:49,640 --> 00:24:51,160
Kaixo, Lukas!
Sartu, sartu!

410
00:24:53,280 --> 00:24:55,720
Etorri zara! Asko pozten naiz.

411
00:24:56,360 --> 00:24:58,120
Agian, momentu txarrean nator...

412
00:24:58,240 --> 00:25:00,320
Ez, ez. Bazkaldu duzu?

413
00:25:00,600 --> 00:25:02,160
Bai.

414
00:25:02,440 --> 00:25:04,560
Gu kafea hartzera gindoazen,
ezta, Ines?

415
00:25:05,600 --> 00:25:07,280
Bai, oraintxe ekarriko dut.

416
00:25:07,560 --> 00:25:09,600
Eta pasta batzuk ere bai,
tripa engainatzeko.

417
00:25:10,160 --> 00:25:12,280
Bai, noski. Eseri lasai, Lukas.

418
00:25:14,920 --> 00:25:18,040
Eta? Zer esan behar didazu ba?

419
00:25:19,640 --> 00:25:21,240
Harira joatea gustatzen zaizu, e!

420
00:25:21,760 --> 00:25:23,320
Horixe onena.

421
00:25:28,400 --> 00:25:30,280
Oraingoz, ez naiz ontziolan
lanean hasiko.

422
00:25:31,520 --> 00:25:33,960
Errehabilitazioa bukatu eta
ondo sendatu arte, ez behintzat.

423
00:25:34,720 --> 00:25:37,880
Ez dakit zenbat beharko dudan,
baina lasai egon nahi dut ordu arte.

424
00:25:38,840 --> 00:25:41,600
Orduan, zergatik ez diozu saldu
zure zatia Ernestori?

425
00:25:43,320 --> 00:25:46,120
Seguru nagoelako
ondo sendatuko naizela,...

426
00:25:46,320 --> 00:25:48,000
...lanean behar bezala hasteko.

427
00:25:49,880 --> 00:25:52,920
Baina bitartean, zure eskuetan
jarraitu du enpresaren nire zatiak.

428
00:25:53,680 --> 00:25:55,240
Baina uste nuen...

429
00:25:55,600 --> 00:25:57,280
Konfiantza osoa daukat zugan, Lukas.

430
00:25:57,480 --> 00:25:59,800
Asko ikasi duzu eta ondo zabiltza.

431
00:26:00,000 --> 00:26:01,840
Gerente ezin hobea zara.

432
00:26:02,240 --> 00:26:05,200
Eta beste negozioetan ere
zeuk jarraitzea nahi dut ahaldun.

433
00:26:07,360 --> 00:26:09,160
Zer diozu?

434
00:26:12,480 --> 00:26:13,960
Ados.

435
00:26:15,440 --> 00:26:18,080
Pozten naiz.
Konfiantza osoa daukat zugan.

436
00:26:32,080 --> 00:26:33,760
Goxo-goxoa geratuko da.

437
00:26:33,880 --> 00:26:36,000
Bai, ezta?
Zu bezalako laguntzaile batekin...

438
00:26:36,040 --> 00:26:41,120
Ale, nahastu arrautzak!
Ze ondo etorri zarela!

439
00:26:42,440 --> 00:26:45,000
Bizkotxo bat egin nahi nuen,
eta zure errezeta da goxoena.

440
00:26:45,480 --> 00:26:47,080
!Mira tú qué lista!

441
00:26:47,560 --> 00:26:49,000
Eta orain?

442
00:26:49,280 --> 00:26:53,680
Azukrea! Nahastu!
Dale ese meneíto cubano.

443
00:26:53,920 --> 00:26:56,280
Horrek ematen dio eta grazia!

444
00:26:57,240 --> 00:26:59,120
Polita da sukaldari izatea, e?

445
00:26:59,360 --> 00:27:03,080
Bai? Gustatzen zaizu?
Polita da, bai, baina sakrifikatua.

446
00:27:03,240 --> 00:27:05,520
Bueno, lan guztiek daukate berea,
ya tú sabes.

447
00:27:05,760 --> 00:27:07,640
Orain, jogurta.

448
00:27:07,880 --> 00:27:09,440
Nik oraindik ez dakit zer ikasi!

449
00:27:10,360 --> 00:27:12,360
Oraindik denbora pila bat
daukazu, ez?

450
00:27:12,840 --> 00:27:14,480
Xanetek badaki?

451
00:27:14,840 --> 00:27:16,800
Ni idea! Xanet ezagutzen duzu ala?

452
00:27:17,720 --> 00:27:20,240
Bai, Karlosekin ikusi nuen Bogan.

453
00:27:20,720 --> 00:27:23,440
Vaya vaya! A ze interesa!

454
00:27:24,160 --> 00:27:26,200
Noski etorriko dela!

455
00:27:26,680 --> 00:27:28,840
Eta zu, lasai. Abisatuko dizut.

456
00:27:29,800 --> 00:27:31,760
Ez zait gustatzen,
baina oso jatorra da.

457
00:27:32,040 --> 00:27:33,520
Ya, ya...

458
00:27:33,720 --> 00:27:36,480
Bueno, guapoa bada.
Eta listo, hori bakarrik.

459
00:27:38,120 --> 00:27:39,800
Hobeto ezagutu egin nahi duzu, ez?

460
00:27:40,520 --> 00:27:42,120
Ba bai.

461
00:27:45,560 --> 00:27:47,000
Ez esan Karlosi e!

462
00:27:47,240 --> 00:27:49,000
Lasai, kremallera.

463
00:27:49,920 --> 00:27:54,440
Ui, kaixo! Zer egiten duzu hemen?
Zer etorri zara, bisitan?

464
00:27:55,080 --> 00:27:56,720
Bai, Leoren bizkotxoa egin nahi nuen

465
00:27:57,360 --> 00:27:59,000
Ze ondo!

466
00:27:59,800 --> 00:28:02,040
Eta zuk, zer?
Aurkitu dituzu 300 euroak?

467
00:28:02,440 --> 00:28:05,480
Ez. Eta zuk ez zenuen
lanean egon behar?

468
00:28:06,160 --> 00:28:08,440
Bai, baina beste kamera hartzera
etorri naiz.

469
00:28:12,440 --> 00:28:14,320
Oso jatorra da Karlos, e?

470
00:28:14,680 --> 00:28:16,680
Zuk zer daukazu lasatarrekin?

471
00:28:18,120 --> 00:28:20,160
Bueno, zer? Botako diot irina?
Bai, baina poliki-poliki.

472
00:28:20,680 --> 00:28:22,480
Tori.

473
00:28:23,000 --> 00:28:24,160
Horrela?

474
00:28:24,320 --> 00:28:26,080
Dena ez.
Orain eragin, eta gero gehiago.

475
00:28:33,920 --> 00:28:35,440
Kaixo, Alizia!
Kaixo, Kandido!

476
00:28:36,280 --> 00:28:37,720
Zer? Hitz egin duzu Albertekin?

477
00:28:38,040 --> 00:28:40,120
Bai. Bihar iritsiko da kamioia autoekin.

478
00:28:41,080 --> 00:28:43,480
Bultzada handia hartuko dut horrekin.
Ia guztiak salduta ditut.

479
00:28:44,360 --> 00:28:46,320
Bai? Pozten naiz!

480
00:28:46,760 --> 00:28:48,600
Ikusten? Ez da dena txarra izango!

481
00:28:48,880 --> 00:28:53,480
Ez. Lehen ere tokatu zaizkigu,
eta asmatu dugu aurrera egiten.

482
00:28:56,040 --> 00:28:58,360
Eta? Zer iruditu zaizu bazkaria?

483
00:28:59,600 --> 00:29:01,920
Zer nahi duzu esatea!
Mutila ez da oso fin ibili!

484
00:29:03,480 --> 00:29:05,440
Ez, hanka sartu du barruraino!

485
00:29:05,680 --> 00:29:08,360
Atsegina izan nahiko zuen,
baina hori da bazterrak nahastea!

486
00:29:10,280 --> 00:29:11,760
Zer hartuko duzu?

487
00:29:12,520 --> 00:29:14,000
Ebaki bat, mesedez.

488
00:29:14,640 --> 00:29:16,880
ARTESAkoa aipatzea ere!

489
00:29:17,360 --> 00:29:19,320
Bueno, ez zekien tartean zeundenik!

490
00:29:19,520 --> 00:29:22,240
Pentsatu dut! Baina bazekien
Arralde erdia harrapatu duela.

491
00:29:22,560 --> 00:29:26,000
Zuhurrago jokatu behar zuen!
Entzun diozu! Inuzenteak omen gara!

492
00:29:27,040 --> 00:29:29,000
Bueno, arrazoirik ez zaio falta!

493
00:29:29,760 --> 00:29:31,360
Hala ere, hanka sartu du.

494
00:29:31,640 --> 00:29:33,760
Joanak begiradak bota dizkio,
baina ez da konturatu ere egin.

495
00:29:35,200 --> 00:29:37,320
Urduri egongo zen,
inpresio ona eman nahian.

496
00:29:37,840 --> 00:29:39,800
Ba ez zaio oso ondo atera.

497
00:29:40,400 --> 00:29:42,080
Joanak aukeratu duen mutila da.

498
00:29:42,760 --> 00:29:45,040
Eta asko maite du.
Niretzat hori da inportanteena.

499
00:29:46,440 --> 00:29:48,600
Zu ere hasieran
mesfidati zeunden mutilarekin!

500
00:29:49,160 --> 00:29:50,920
Zeuk esan duzu, "hasieran".

501
00:29:51,440 --> 00:29:53,160
Orain iritzia aldatu dut.

502
00:29:53,360 --> 00:29:56,880
Ezkontzea erokeria izan zen,
baina bistan dago: elkar maite dute.

503
00:29:58,840 --> 00:30:00,600
Ados nago zurekin.

504
00:30:00,640 --> 00:30:02,320
Gainera, Kandido,
jendea aldatu egiten da.

505
00:30:02,720 --> 00:30:04,920
Badakit.
Gure alabarentzat onena nahi dut.

506
00:30:05,320 --> 00:30:07,440
Ez dut nahi inork minik egiterik.

507
00:30:08,800 --> 00:30:10,960
Joana berarekin badago,
zerbaitegatik izango da.

508
00:30:11,480 --> 00:30:13,360
Izan dezagun konfiantza beragan.

509
00:30:13,520 --> 00:30:15,520
Ondoan izango gaitu,
behar izanez gero laguntzeko.

510
00:30:16,000 --> 00:30:17,600
Ez duzu uste?

511
00:30:17,920 --> 00:30:19,240
Bai.

512
00:30:22,240 --> 00:30:24,920
Hara! Ernesto!
-Kaixo, Abel!

513
00:30:25,680 --> 00:30:27,680
Banian hirekin egoteko gogoa, motel!

514
00:30:27,880 --> 00:30:29,880
Sentitzen diat,
baina presaka nabilek.

515
00:30:30,400 --> 00:30:34,160
Aspaldian ez zagok hirekin
hitz egiteko modurik!

516
00:30:35,000 --> 00:30:37,560
Zer?
Zerbait gertatzen zaik nirekin ala?

517
00:30:38,000 --> 00:30:40,160
Bai zera! Lanpetuta nabilela, horixe!

518
00:30:42,000 --> 00:30:44,040
Bazakiat, ez nauk lagun
jokatzen ari hirekin.

519
00:30:44,520 --> 00:30:46,160
Ez ba! Ez, Ernesto!

520
00:30:46,520 --> 00:30:48,360
Aurrekoan ere ez hintzen
afaltzera etorri!

521
00:30:48,920 --> 00:30:50,720
Lehen ez huan bakar bat ere galtzen!

522
00:30:51,160 --> 00:30:52,640
Badiat gogoa, ez pentsa!

523
00:30:53,040 --> 00:30:54,840
Bat zor didak.
-Bai.

524
00:30:55,640 --> 00:30:57,680
Garai zailak dituk, Abel!

525
00:30:58,080 --> 00:31:00,240
Ontziola, "Albiste Digitala",...

526
00:31:00,720 --> 00:31:03,200
Ez al hintzen Arraldera
deskantsatzera etorri?

527
00:31:03,400 --> 00:31:05,800
Asmoa bai, baina oraingoz
lanak agintzen dik.

528
00:31:08,080 --> 00:31:09,800
Bueno, basoerditxo bat
hartuko diagu!

529
00:31:10,320 --> 00:31:14,480
Bai... Ez! Oraintxe akordatu nauk!
Malenekin hitzordua diat.

530
00:31:15,320 --> 00:31:17,560
Motel, familia duk lehenengo, bai.

531
00:31:18,360 --> 00:31:20,560
Bihar, orduan?
- Bihar. Bai, hobe bihar.

532
00:31:21,360 --> 00:31:23,640
Utzi egingo haut, Abel,
Malen zain edukiko diat eta!

533
00:31:24,480 --> 00:31:26,800
Segi ba!
-Deituko diat, bai?

534
00:31:28,200 --> 00:31:30,440
Segi lanean, Ernesto!

535
00:31:33,480 --> 00:31:34,880
Kaixo!

536
00:31:34,880 --> 00:31:36,720
Arratsalde on!

537
00:31:37,400 --> 00:31:39,040
Ui! A ze itxura ona
duen tarta horrek!

538
00:31:40,280 --> 00:31:42,400
Bai, ezta?
Naiak eta nik egin dugu.

539
00:31:42,640 --> 00:31:43,840
Zatitxo bat nahi?

540
00:31:44,080 --> 00:31:45,840
Bai. Hartuko dut nik, lasai.

541
00:31:46,600 --> 00:31:48,080
Zuk beste zatitxo bat?

542
00:31:48,320 --> 00:31:50,080
No, mi amol, ¡porque me pongo
como el Quico!

543
00:31:57,160 --> 00:31:58,840
Espeziala!

544
00:31:59,040 --> 00:32:00,800
Bai, ezta?

545
00:32:02,320 --> 00:32:04,560
Aurrekoan Jokin egon zen, ez?
Itxasok esan dit.

546
00:32:05,440 --> 00:32:07,720
Bai. Bisita egitera etorri zen.

547
00:32:09,480 --> 00:32:11,360
Ez zenidan ezer esan...

548
00:32:11,880 --> 00:32:13,360
Arazoren bat ala?

549
00:32:13,720 --> 00:32:17,120
Ez! Baina oraindik ez dut ezagutzen
eta pena eman dit.

550
00:32:18,240 --> 00:32:20,040
Bueno, egongo da aukera gehiago.

551
00:32:20,200 --> 00:32:21,920
Bai, seguru.

552
00:32:22,920 --> 00:32:24,600
Eta? Denbora asko egon zen?

553
00:32:25,000 --> 00:32:27,520
Ez. Nire bila etorri zen
eta berehala joan ginen.

554
00:32:31,720 --> 00:32:35,360
Ibi, 300 euro falta zaizkit.

555
00:32:36,920 --> 00:32:38,560
Ez zenituen zuk hartuko, ezta?

556
00:32:38,800 --> 00:32:40,160
Nik? Ez!

557
00:32:40,800 --> 00:32:44,120
Seguru?
Ez naiz haserretuko, benetan.

558
00:32:44,560 --> 00:32:46,600
Ezetz ba!

559
00:32:48,200 --> 00:32:50,440
Itxasok Jokini zerbait ematen
ikusi zintuen.

560
00:32:50,640 --> 00:32:53,080
Eta dirua izan zitekeela uste du.

561
00:32:53,840 --> 00:32:56,560
Gezurra da!
Baina zer uste du horrek?

562
00:32:58,520 --> 00:33:00,800
Ni ez naiz zure gelako kutxan ibili,
benetan!

563
00:33:02,120 --> 00:33:04,080
Jokini argazki batzuk eman nizkion,
besterik ez!

564
00:33:06,240 --> 00:33:08,480
Nik ez dut esan
non gordetzen nuen dirua.

565
00:33:09,680 --> 00:33:11,560
Imajinatu egin dut!

566
00:33:14,600 --> 00:33:16,600
Ni ez naiz izan, bale?
Nik ez dut ezer lapurtu!

567
00:33:26,520 --> 00:33:28,440
Ene! German!

568
00:33:29,080 --> 00:33:30,480
Kaixo, Koldo!

569
00:33:30,760 --> 00:33:32,520
Pozten nauk hi ikusteaz!

570
00:33:32,880 --> 00:33:35,000
Gero eta hobeto ikuste haut!

571
00:33:35,200 --> 00:33:36,840
Laster, makila barik!

572
00:33:37,280 --> 00:33:38,520
Bueno, pixkanaka.

573
00:33:38,840 --> 00:33:40,200
Falta zaidak oraindik,
guztiz osatzeko.

574
00:33:40,400 --> 00:33:42,320
Ba nik primeran ikusten haut!

575
00:33:43,560 --> 00:33:45,760
Eta? Zer moduz hoteleko martxa?

576
00:33:46,160 --> 00:33:48,880
Ondo. Oraintxe bertan
kontu batzuk begiratzen ari ninduan.

577
00:33:49,160 --> 00:33:50,360
Nahi badituk ikusi...

578
00:33:50,560 --> 00:33:52,520
Utzi, utzi! Trago bat hartzera
etorri nauk.

579
00:33:53,000 --> 00:33:55,800
Bajan nagok, eta ez duk unerik onena
lanari buruz hitz egiteko.

580
00:33:56,680 --> 00:33:58,600
Egia, arrazoi daukak.

581
00:33:59,560 --> 00:34:03,120
Hortxe eseri eta garagardo bat
hartuko diat lasai asko.

582
00:34:03,800 --> 00:34:06,880
Neuk be gustura hartuko nikek,
baina kontuak itxi behar ditiat!

583
00:34:07,440 --> 00:34:09,440
Eta gero, Bilboko batzordeko
ordezkari bat zatorrek...

584
00:34:09,640 --> 00:34:11,440
...biltzar bat antolatzera.

585
00:34:12,600 --> 00:34:14,200
Hi entzunda bakarrik
nekatu egiten nauk!

586
00:34:16,000 --> 00:34:17,680
Zerbait behar baduk,
bulegoan egongo nauk.

587
00:34:18,160 --> 00:34:19,640
Eskerrik asko.

588
00:34:20,200 --> 00:34:21,480
Koldo!
Ene, kaixo!

589
00:34:21,640 --> 00:34:25,000
Aita ikusi duk?
Ez, baina anaia hor daukak.

590
00:34:25,880 --> 00:34:27,440
Iepa!

591
00:34:27,720 --> 00:34:29,080
Eskerrik asko.

592
00:34:32,200 --> 00:34:33,400
Kaixo, German!

593
00:34:33,640 --> 00:34:35,200
Kaixo. Zer moduz ?

594
00:34:35,400 --> 00:34:38,520
Hainbestean. Eta hi?
Azkar sendatzen ari haiz.

595
00:34:39,920 --> 00:34:42,240
Bai, baina luze egiten ari zaidak.

596
00:34:46,560 --> 00:34:48,560
Atari galdetu zioat
askotan hiregatik.

597
00:34:50,200 --> 00:34:52,600
Pozten nauk ikusteaz.
Eser gaitezen.

598
00:34:53,520 --> 00:34:56,320
Ezin diat.
Geratuta nagok negozio baterako.

599
00:34:56,520 --> 00:34:58,400
Zain izango ditiat.

600
00:34:59,000 --> 00:35:00,680
Bueno ba,
egongo gaituk beste batean.

601
00:35:00,840 --> 00:35:03,800
Hori duk. Bueno ba,
segi martxa horretan.

602
00:35:05,200 --> 00:35:06,920
Bai, noski. Agur.

603
00:35:15,000 --> 00:35:17,560
Segi, aurrera!

604
00:35:18,640 --> 00:35:21,880
Eskerrik asko! Bestela, bi buelta
egin beharko nituen,...

605
00:35:22,200 --> 00:35:24,240
...eskaileratan gora eta behera.

606
00:35:24,480 --> 00:35:27,320
Atzo ondo zebilen ba igogailua, ez?
-Bai. Gaur goizean hondatu da.

607
00:35:30,360 --> 00:35:32,920
Bueno, orain badaukat aitzakia
gatz bila etortzeko zuenera.

608
00:35:34,880 --> 00:35:37,240
Kafetxo bat hartuko duzu, ezta?
-Ez zaitut molestatu nahi.

609
00:35:37,640 --> 00:35:39,600
Mesedez! Ez zait ezer kostatzen.

610
00:35:40,000 --> 00:35:42,880
Gainera, zorretan nago zurekin.
Ez dut ezezkorik onartuko.

611
00:35:43,280 --> 00:35:44,600
Ondo da.

612
00:35:45,160 --> 00:35:46,440
Kafetxo bat orduan?

613
00:35:46,680 --> 00:35:48,840
Freskagarri bat hobeto. Edo ura.
Egarrituta nago.

614
00:35:49,040 --> 00:35:50,800
Konforme, oraintxe nator.

615
00:35:56,240 --> 00:35:57,800
Hementxe!
-Eskerrik asko.

616
00:35:58,640 --> 00:36:01,480
Eseriko gara?
-Lasai nigatik, segi zure lanekin.

617
00:36:02,000 --> 00:36:05,040
Ez daukat ezer presazkorik!
Eseri, mesedez.

618
00:36:06,040 --> 00:36:06,920
(MEZU BAT)

619
00:36:07,520 --> 00:36:09,000
Barkatu...

620
00:36:18,000 --> 00:36:19,560
Ui! Baditut sarrerak!

621
00:36:19,760 --> 00:36:21,320
Zer? Kontzerturen baterako?

622
00:36:21,520 --> 00:36:25,120
Ez. Balleta dago Arriagan,
eta Naiarekin joango naiz.

623
00:36:26,520 --> 00:36:29,440
Agortuta zeudela uste nuen,
baina lagun batek lortu dizkit.

624
00:36:30,120 --> 00:36:34,520
Plan polita! Ni ez naiz izan askotan
balleta ikusten.

625
00:36:35,000 --> 00:36:37,720
Ez? Ni bai, eta asko gustatzen zait.

626
00:36:38,240 --> 00:36:40,080
Eta Naiari itxuraz ere bai.

627
00:36:40,280 --> 00:36:42,520
Ilusioa egingo dio orduan.
-Bai horixe!

628
00:36:47,840 --> 00:36:49,840
Eta? Zer moduz dabil German?

629
00:36:51,200 --> 00:36:52,920
Gero eta hobeto.

630
00:36:53,120 --> 00:36:55,120
Uste baino azkarrago
ari da sendatzen.

631
00:36:55,320 --> 00:36:57,360
Lan ona egiten ari zaren seinale.

632
00:36:57,600 --> 00:37:00,040
Bueno, berak ere oso serio
hartu du errehabilitazioa.

633
00:37:00,840 --> 00:37:02,640
Beraz, animatuta dago.

634
00:37:02,880 --> 00:37:05,000
Bai. Orain ere bakarrik atera da.

635
00:37:05,320 --> 00:37:07,160
Beldur pixka bat ematen dit,
ez pentsa,...

636
00:37:07,720 --> 00:37:09,880
...baina bakarrik moldatzen ere
ikasi behar du.

637
00:37:13,320 --> 00:37:16,440
Asko aldatzen ari da
azken hilabete hauetan.

638
00:37:17,200 --> 00:37:18,880
Lasaiago dabil.

639
00:37:19,600 --> 00:37:21,400
Lehen nolakoa zen ba?

640
00:37:21,960 --> 00:37:23,640
Ez dakit.

641
00:37:24,280 --> 00:37:26,440
Abelekin ezkondu nintzenean
ezagutu nuen.

642
00:37:27,600 --> 00:37:29,920
Eta egia esan,
ez ninduen oso ondo hartu.

643
00:37:30,920 --> 00:37:33,080
Gorabehera asko izan genituen.

644
00:37:33,320 --> 00:37:35,400
Baina orain
ondo moldatzeen zarete, ez?

645
00:37:35,880 --> 00:37:38,640
Bai, eta eskerrak!
Ze joan den urtean...

646
00:37:39,680 --> 00:37:41,040
Zer?

647
00:37:41,400 --> 00:37:44,800
Lanerako bakarrik bizi zen,
familia osoarekin zituen arazoak.

648
00:37:46,240 --> 00:37:48,280
Orain ondo aprobetxatu nahiko du
bigarren aukera hau.

649
00:37:49,440 --> 00:37:52,040
Gure Jainkoa abila da
lerro okerrekin ere zuzen idazten!

650
00:37:53,200 --> 00:37:55,160
Ea egia den!

651
00:37:56,760 --> 00:37:59,840
Zure aitaren erizainarekin egon naiz.
Bazenekien moja dela?

652
00:38:00,360 --> 00:38:01,840
Bai.

653
00:38:02,080 --> 00:38:04,640
Eta zergatik ez zenidan esan?
-Ze inporta dio ba?

654
00:38:05,760 --> 00:38:08,480
Misioetan egona da Afrikan.
Zer interesgarria, ezta?

655
00:38:10,240 --> 00:38:12,000
Udan Kenyara joan nahi nuke.

656
00:38:12,880 --> 00:38:15,280
Kenyara? Uste nuen
Karibera joan nahi zenuela.

657
00:38:15,800 --> 00:38:19,200
Ez. Ilusio handia egingo lidake
hartuta daukadan neska ezagutzeak.

658
00:38:20,400 --> 00:38:22,240
Ez nekien hango neskato bati
laguntzen zenionik.

659
00:38:22,440 --> 00:38:24,040
Bai. Mercy izena du.

660
00:38:24,440 --> 00:38:26,280
Marrazkiak bidaltzen dizkit
noizean behin.

661
00:38:26,800 --> 00:38:28,760
Ez dakizu zer polita den!

662
00:38:29,360 --> 00:38:31,440
Zu bai zarela maitagarria!

663
00:38:31,800 --> 00:38:33,680
Argazki bat daukat etxean.
Gero erakutsiko dizut.

664
00:38:34,560 --> 00:38:38,000
Hainbeste ilusio egiten badizu,
datorren udan Kenyara!

665
00:38:38,800 --> 00:38:41,560
Benetan? Zoragarria izango da!

666
00:38:44,280 --> 00:38:46,000
Zure aita.

667
00:38:47,200 --> 00:38:49,000
Kaixo.
Kaixo.

668
00:38:50,200 --> 00:38:51,640
Kaixo, Malen. Zer moduz?

669
00:38:51,640 --> 00:38:53,800
Ondo. Eta zu?
Ia primeran zabiltza.

670
00:38:54,680 --> 00:38:56,320
Oraintxe esan duzu egia: ia.

671
00:38:56,520 --> 00:38:58,440
Baina ez duzu inoren laguntzarik behar.

672
00:38:58,920 --> 00:39:00,560
Paseotxo bat emateko ez behintzat.

673
00:39:02,560 --> 00:39:05,000
Bueno, joan egingo naiz.
Ines urduri egongo da zain.

674
00:39:05,520 --> 00:39:07,440
Gero arte, bikote!
Gero arte.

675
00:39:10,600 --> 00:39:12,920
Itxura ona dauka, e?

676
00:39:18,160 --> 00:39:20,160
Apa! Arratsalde on!

677
00:39:20,360 --> 00:39:21,680
Kaixo.

678
00:39:23,000 --> 00:39:24,560
Eta Ibi? Ez da iritsi?

679
00:39:25,120 --> 00:39:27,040
Bere gelan.

680
00:39:28,600 --> 00:39:30,480
Zerbait gertatu da ?

681
00:39:32,240 --> 00:39:35,200
Hara, Karlos,
ez dut arazorik nahi Ibirekin,...

682
00:39:36,600 --> 00:39:38,560
...baina ez dakit nola jokatu.

683
00:39:41,000 --> 00:39:42,760
Kontaidazu hasieratik.

684
00:39:45,320 --> 00:39:47,840
Aurrekoan Jokin hemen
egon omen zen.

685
00:39:49,200 --> 00:39:53,160
Hemen? Eta zergatik ez zenidan esan?

686
00:39:54,360 --> 00:39:56,840
Ez nekielako. Itxasok esan dit.

687
00:39:58,440 --> 00:40:00,720
Ibirekin ikusi zuen.

688
00:40:01,760 --> 00:40:03,880
Ba Ibik ere ez dit ezer esan.

689
00:40:06,520 --> 00:40:10,600
Kontua da Itxasok Ibi ikusi zuela
Jokini zerbait ematen.

690
00:40:12,200 --> 00:40:15,040
Eta esan duenez, dirua izan liteke.

691
00:40:18,120 --> 00:40:21,040
Zuk uste duzu berak hartu zizkizula
300 euroak.

692
00:40:21,840 --> 00:40:25,880
Ez dakit. Berak ezetz esaten du,
baina niri dirua falta zait.

693
00:40:29,160 --> 00:40:31,160
Ibi, zaude momentu batean.

694
00:40:32,920 --> 00:40:34,920
Zergatik ez zenidan esan
Jokin hona etorri zela?

695
00:40:37,880 --> 00:40:39,560
Pasa egin zitzaidan.

696
00:40:39,800 --> 00:40:41,960
Presaka zebilen
eta kuku bat egin zidan.

697
00:40:43,400 --> 00:40:45,240
Eta dirua eman zenion?

698
00:40:46,880 --> 00:40:48,560
Nik ez dut ezer lapurtu, bale?

699
00:40:48,760 --> 00:40:50,280
Ez dizut hori galdetu.

700
00:40:50,440 --> 00:40:52,360
Ba ez. Ez nion dirurik eman.

701
00:40:52,560 --> 00:40:54,320
Gustura geratuko zinen, ezta?

702
00:40:55,200 --> 00:40:56,840
Itxasok ikusitakoa esan diot.

703
00:40:57,080 --> 00:40:59,480
Ba gezurra esan dizu.
Ni izorratu besterik ez du nahi.

704
00:40:59,960 --> 00:41:02,000
Mesedez!
Badakizu hori ez dela egia.

705
00:41:02,200 --> 00:41:03,920
Nik ez dut ezer egin.

706
00:41:05,440 --> 00:41:08,800
Berdin dio. Bakarrik utziko zaituztet.
Bodegara noa.

707
00:41:13,600 --> 00:41:15,480
Iñigorekin geratu naiz portuan.

708
00:41:15,840 --> 00:41:18,560
Zerbait hartzeko
eta ingurua ezagutzeko. Bazatoz?

709
00:41:19,320 --> 00:41:21,520
Ezin dut, Malen, zure aitarekin
geratu naiz. Bilera daukagu.

710
00:41:22,160 --> 00:41:25,360
Joe! Eta ze ordutan bukatuko duzue?
-Ez dakit.

711
00:41:26,480 --> 00:41:28,440
Zurekin pasatu nahi nuen
arratsaldea.

712
00:41:28,800 --> 00:41:30,520
Esan hori zure aitari.

713
00:41:30,560 --> 00:41:32,240
Badakizu nola jartzen den lan kontuetan.

714
00:41:33,040 --> 00:41:34,760
Kaixo, bikote!
-Kaixo.

715
00:41:34,960 --> 00:41:37,120
Aita, ezin zenuen bilera
beste ordu batean jarri?

716
00:41:38,080 --> 00:41:40,120
Ahal bezain laster itzuliko dizut.

717
00:41:40,840 --> 00:41:42,400
Bukatzen duzuenean, deitu.
-Bai.

718
00:41:43,600 --> 00:41:45,200
Gero arte!
-Adio!

719
00:41:45,400 --> 00:41:47,160
Ez haserretu aitatxorekin!

720
00:41:47,720 --> 00:41:49,560
Eskumuinak Iñigori!

721
00:41:51,120 --> 00:41:53,040
Ez dut uste asko luzatuko garenik.

722
00:41:55,560 --> 00:41:57,440
Aitarekin hitz egiten
egon naiz lehen.

723
00:41:57,640 --> 00:41:59,040
Eta?

724
00:41:59,600 --> 00:42:01,480
Ontziola nik kudeatzen jarraitzea
nahi du.

725
00:42:01,680 --> 00:42:03,760
Eta Mendiarrain eta hotela
gainbegiratzea.

726
00:42:04,000 --> 00:42:08,000
Primeran, ezta?
-Bai. Egia esan, ez nuen espero.

727
00:42:08,760 --> 00:42:11,120
Ikusten?
Zure aitak asko maite zaitu.

728
00:42:12,240 --> 00:42:14,120
Ya...
-Zer?

729
00:42:15,640 --> 00:42:17,480
Ez dut ulertzen zergatik ez duen
bere zatia saltzen.

730
00:42:18,360 --> 00:42:19,920
Lanean jarraitu behar ez badu...

731
00:42:20,160 --> 00:42:21,600
Erabat osatu arte itxaron nahiko du.

732
00:42:21,840 --> 00:42:23,920
Hala ere arraroa da!

733
00:42:24,200 --> 00:42:26,400
Lehen garbi zeukan ez zuela
ezer jakin nahi ontziolarekin.

734
00:42:27,360 --> 00:42:31,240
Ez dakit. Beharbada gustura dago
zu nola ari zaren ikusita.

735
00:42:32,840 --> 00:42:35,160
Ez. Beste arrazoiren bat egongo da.

736
00:42:36,360 --> 00:42:38,920
Ez horrelakorik esan, Lukas.
Zure hobe beharrez ari da.

737
00:42:40,160 --> 00:42:41,600
Bere semea zara.

738
00:42:41,800 --> 00:42:44,280
Horrexegatik! Badakit nolakoa den.
Ondo ezagutzen dut.

739
00:42:46,000 --> 00:42:48,280
Edozertarako gai da.
Laster eskatuko dizkit bueltak.

740
00:42:51,040 --> 00:42:52,800
Aita, nik ez dut ezer egin!
-Ibi, lasaitu zaitez.

741
00:42:52,960 --> 00:42:54,880
Gertatutakoa argitu nahi dugu,
besterik gabe.

742
00:42:55,080 --> 00:42:56,480
Ez gara zu akusatzen ari.

743
00:42:56,680 --> 00:42:58,480
Zu ez, baina Itxaso, bai.

744
00:42:58,680 --> 00:43:00,480
Egongo da azalpenen bat, lasai.

745
00:43:02,120 --> 00:43:04,040
Seguru Itxasok berak
lapurtu duela dirua,...

746
00:43:04,400 --> 00:43:06,240
...eta niri egotzi nahi didala errua!

747
00:43:06,840 --> 00:43:08,600
Ez hori esan, ez duzu ikusi eta!

748
00:43:09,280 --> 00:43:11,920
Leo beti dago bere alde.
Nik traba besterik ez diot egiten!

749
00:43:13,400 --> 00:43:15,120
Leok asko maite zaitu,
zuk ere badakizu.

750
00:43:15,480 --> 00:43:17,240
Oso ondo tratatu zaitu beti.

751
00:43:17,440 --> 00:43:18,840
Bai, baina esan egia!

752
00:43:19,440 --> 00:43:21,360
Itxaso eta nire artean aukeratu
beharko balu,...

753
00:43:22,120 --> 00:43:24,320
...norekin geratuko litzateke?
-Ez esan tontakeriarik!

754
00:43:25,360 --> 00:43:27,520
Itxasok esan du
Jokini zerbait ematen ikusi zintuela.

755
00:43:28,240 --> 00:43:30,800
Hori esan badu, zeozergatik
esango zuen! Ez zuen asmatuko!

756
00:43:31,400 --> 00:43:33,920
Aita, argazki batzuk ziren!
Esan diot Leori.

757
00:43:35,880 --> 00:43:38,160
Aita, benetan,
nik ez dut dirurik hartu.

758
00:43:42,160 --> 00:43:45,120
Bale, sinesten dizut, lasai.

759
00:43:45,280 --> 00:43:46,640
Eskerrik asko.

760
00:43:53,160 --> 00:43:54,920
Kaixo, aita!
Naia!

761
00:43:56,880 --> 00:43:58,160
Pozik zaude, e!

762
00:43:58,400 --> 00:44:04,360
Bai. Bisitan etorri zarelako eta
sorpresa bat daukadalako zuretzat.

763
00:44:05,360 --> 00:44:06,880
Zer da?

764
00:44:09,680 --> 00:44:12,040
Asko gustatuko zaizun zerbait.

765
00:44:12,480 --> 00:44:14,280
Patin berriak erosi dizkidazu?

766
00:44:15,040 --> 00:44:16,520
Ez.

767
00:44:17,120 --> 00:44:21,080
Sarrerak lortu ditut balleterako:
"Intxaur kraskagailua".

768
00:44:23,440 --> 00:44:24,880
Zer? Ez dizu ilusiorik egiten ?

769
00:44:25,120 --> 00:44:26,720
Bai, baina arazo bat dago.

770
00:44:28,520 --> 00:44:30,600
Tira, lasai, soineko berri bat
erosiko dizut ikustera joateko.

771
00:44:31,480 --> 00:44:33,080
Ez da hori.

772
00:44:33,440 --> 00:44:34,720
Zer da ba?

773
00:44:34,880 --> 00:44:37,200
Paulak ere gonbidatu nau
eta baietz esan diot.

774
00:44:39,760 --> 00:44:41,520
Bueno, lasai.

775
00:44:42,160 --> 00:44:43,640
Berriro salduko ditut eta kito.

776
00:44:43,840 --> 00:44:45,560
Jende asko geratu omen da
sarrerarik gabe.

777
00:44:46,320 --> 00:44:48,360
Eta hirurok joaten bagara?

778
00:44:48,520 --> 00:44:50,320
Hirurok? Ez dakit ba...

779
00:44:51,400 --> 00:44:53,440
Primeran pasatuko dugu.
Ikusiko duzu!

780
00:44:55,440 --> 00:44:57,040
Benga, aita!

781
00:45:02,040 --> 00:45:04,400
Kaixo, Leo! Zurekin egon nahi nuen.

782
00:45:05,440 --> 00:45:06,680
Zer ba?

783
00:45:06,880 --> 00:45:09,600
ARTESAko auziarekin ari naiz eta
gauza bat komentatu nahi dizut.

784
00:45:10,000 --> 00:45:11,480
Baduzu momentu bat?

785
00:45:11,720 --> 00:45:13,040
Bai, esan.

786
00:45:13,240 --> 00:45:14,920
Kaltetuen zerrenda osatzen ari naiz.

787
00:45:15,120 --> 00:45:16,640
Bakoitzaren izena eta zenbat galdu duen.

788
00:45:16,800 --> 00:45:18,560
Eta zure datuak falta zaizkit.

789
00:45:18,800 --> 00:45:20,160
Oraindik ez duzu izena eman, ezta?

790
00:45:20,360 --> 00:45:23,160
Ez. Abokatuarekin egon behar dut
notarioaren akta sinatzeko.

791
00:45:23,840 --> 00:45:25,240
Ea lehenbailehen egiten duzun.

792
00:45:25,440 --> 00:45:28,120
Zenbat eta gehiago izan,
orduan eta indar handiagoa.

793
00:45:28,680 --> 00:45:31,520
Okay, aterako dut tartetxo bat
abokatuarekin egoteko.

794
00:45:32,280 --> 00:45:34,240
Galdu duzun kopuru zehatza
eman behar diozu.

795
00:45:35,160 --> 00:45:37,920
Horren arabera itzuliko digute dirua.
Itzultzen badigute behintzat.

796
00:45:39,360 --> 00:45:40,880
Esango diot.

797
00:45:41,400 --> 00:45:43,080
Bogara noa,
Aliziarekin hitz egitera.

798
00:45:43,360 --> 00:45:44,680
Oso ondo.

799
00:45:44,920 --> 00:45:46,760
Gero arte.
Chao.

800
00:45:49,960 --> 00:45:51,720
Kaixo.
Kaixo, Itxaso.

801
00:45:52,320 --> 00:45:54,320
Zer? Argitu duzu zerbait
diruaren inguruan?

802
00:45:54,800 --> 00:45:57,080
No me hables de eso.
Eztabaida izan dut Ibirekin.

803
00:45:57,280 --> 00:45:58,600
Zer ba?

804
00:45:58,800 --> 00:46:00,520
Zuk komentatutakoa esan diot,
eta sutan jarri da.

805
00:46:00,840 --> 00:46:02,480
Berak ez duela ezer hartu
eta ez duela ezer hartu!

806
00:46:02,960 --> 00:46:04,880
Ba zerbait eman zion bere nebari.
Hori seguru.

807
00:46:05,200 --> 00:46:07,360
Berak esaten du
argazki batzuk eman zizkiola.

808
00:46:07,760 --> 00:46:10,480
Beraz, kontua dagoen moduan
utziko dugu.

809
00:46:10,880 --> 00:46:13,080
Bestela, Karlosekin haserretuko naiz
y eso sí que no.

810
00:46:13,760 --> 00:46:15,280
Bale, zeuk ikusi.

811
00:46:16,240 --> 00:46:17,440
Etxera zoaz?

812
00:46:17,640 --> 00:46:19,680
Ez. Oraintxe deitu behar nizun
kotxeko giltzak eskatzeko.

813
00:46:20,360 --> 00:46:22,280
Konpra batzuk egin behar ditut.
Ezer nehar duzu?

814
00:46:22,600 --> 00:46:24,120
Ez.

815
00:46:27,240 --> 00:46:29,280
Tori!
Eskerrik asko. Chao!

816
00:46:29,680 --> 00:46:31,200
Chao!

817
00:46:33,360 --> 00:46:35,080
Uste baino kaltetu gehiago
dago Arralden.

818
00:46:35,760 --> 00:46:37,600
Hemen behintzat jendea
kexaka entzuten da.

819
00:46:39,160 --> 00:46:41,120
Guztion datuak biltzen ari naiz.

820
00:46:41,280 --> 00:46:43,640
Eta ez naiz gogoratzen
zuenak eman zenizkidaten.

821
00:46:44,800 --> 00:46:47,120
Ez dakit. Kandidoren kontua da.

822
00:46:48,160 --> 00:46:50,280
Badakizu abokatuak
notarioaren aktaren bat eman zion?

823
00:46:51,040 --> 00:46:52,320
Ez.

824
00:46:53,080 --> 00:46:55,840
Oso garrantzitsua da auzi-eskean
kaltetu guztien datuak azaltzea.

825
00:46:57,920 --> 00:46:59,320
Nahi baduzu, deituko diot.

826
00:46:59,480 --> 00:47:01,960
Ez, utzi. Zerbait falta badut
deituko dizuet.

827
00:47:02,400 --> 00:47:03,720
Oso ondo. Zer hartuko duzu?

828
00:47:03,920 --> 00:47:05,520
Atera txakolin bat.

829
00:47:06,680 --> 00:47:10,160
Oraintxe egon naiz Leorekin.
Abokatuarekin hitz egitekotan da.

830
00:47:12,160 --> 00:47:13,800
Mundu guztia dago saltsa honetan!

831
00:47:14,160 --> 00:47:15,800
Bai. Ikaragarria da.

832
00:47:16,280 --> 00:47:17,800
Oraintxe nator.

833
00:47:20,720 --> 00:47:22,080
Kaka!

834
00:47:50,720 --> 00:47:54,640
Zalantzan egon nauk etorri ala ez,
afaltzen egongo zineten edo.

835
00:47:55,920 --> 00:47:57,720
Ez. Gaur berandu gabiltza.

836
00:47:58,120 --> 00:48:01,040
Alizia iristekotan egongo da, eta
Naia gelan dago etxeko lanak egiten.

837
00:48:02,360 --> 00:48:04,120
Lasagna prestatu dut.
Geratu nahi baduzu...

838
00:48:04,560 --> 00:48:07,720
Ez, estimatuta zagok.
Paula zain izango diat.

839
00:48:08,520 --> 00:48:10,200
Nahi duzun bezala.

840
00:48:13,000 --> 00:48:15,920
Aurrekoan Ikernerekin hitz egin nian.

841
00:48:16,880 --> 00:48:22,040
Skypez. Zoragarria duk.
Naiak erakutsi zidaan.

842
00:48:24,200 --> 00:48:28,400
Ze ume polita Sara!
Ederra zagok!

843
00:48:29,400 --> 00:48:31,440
Ikerneren antza ikaragarria dik.

844
00:48:32,520 --> 00:48:34,360
Sekulako gogoa daukat ezagutzeko.

845
00:48:34,520 --> 00:48:36,440
Baita neuk ere.

846
00:48:40,160 --> 00:48:41,680
Aita, barkatu lehengo eguneko jarrera.

847
00:48:42,480 --> 00:48:44,360
Oso urduri nabil
ARTESAko kontuarekin.

848
00:48:46,400 --> 00:48:48,000
Lasai.

849
00:48:48,200 --> 00:48:50,040
Baita damututa ere,
zu tartean sartzeagatik.

850
00:48:51,080 --> 00:48:54,080
Ahaztu kontu hori!
Nahikoa duk hik galdu duanarekin.

851
00:48:55,720 --> 00:48:57,520
Gainera, mundu honetan
dena ez duk dirua.

852
00:48:58,280 --> 00:49:00,080
Begira bestela hire anaiari.

853
00:49:02,040 --> 00:49:05,800
Sekula baino hobeto zagok.
Azkar ari duk errekuperatzen.

854
00:49:08,240 --> 00:49:10,120
Lehen berarekin egon naiz.

855
00:49:10,920 --> 00:49:12,360
Bisitan joan haiz?

856
00:49:12,640 --> 00:49:15,720
Ez. Hotelean egin dugu topo,
baina ez dugu askorik hitz egin.

857
00:49:22,760 --> 00:49:25,400
Zergatik ez haiz saiatzen
hire anaiarekin konpontzen?

858
00:49:28,120 --> 00:49:31,600
Gauza asko pasa dituk, bai.

859
00:49:31,800 --> 00:49:34,400
Begira Paulari eta niri,
konpondu gaituk berarekin.

860
00:49:35,440 --> 00:49:37,840
Eta nork esango zian
duela hilabete batzuk?

861
00:49:41,280 --> 00:49:43,400
Begira aita, nekatuta nago
Germani aukerak emateaz.

862
00:49:44,760 --> 00:49:48,760
Bizitza osoan berdin ibili gara,
eta beti huts egiten dit.

863
00:49:50,600 --> 00:49:53,000
German ez duk lehengo bera.

864
00:49:54,000 --> 00:49:56,400
Aldatu egin duk, eta hobera.

865
00:50:00,520 --> 00:50:02,760
Saiatu hadi.

866
00:50:04,320 --> 00:50:05,800
Ezin dut, aita.

867
00:50:07,000 --> 00:50:08,640
Guraso batek edozer
barkatzen dio seme bati.

868
00:50:10,360 --> 00:50:12,280
Baina anaien artea desberdina da.

869
00:50:21,400 --> 00:50:23,160
(ATEA)

870
00:50:28,240 --> 00:50:30,160
Gabon.
Gabon, German.

871
00:50:30,360 --> 00:50:32,600
Momentu txarrean nator?
Ez, ez, nola ba? Pasa!

872
00:50:34,720 --> 00:50:38,440
Aurrera!
Abel ez da iritsi oraindik!

873
00:50:39,200 --> 00:50:40,880
Ez, zurekin hitz egin nahi dut.

874
00:50:43,360 --> 00:50:44,600
Esan.

875
00:50:45,560 --> 00:50:47,480
Kontua da Naiari
sorpresa bat eman nahi niola.

876
00:50:48,560 --> 00:50:50,200
Txaikovskiren balleta ikustera
eraman nahi nuen,...

877
00:50:50,600 --> 00:50:53,080
...baina dirudienez,
zuk aurretik gonbidatu duzu.

878
00:50:54,280 --> 00:50:55,720
Ba bai...

879
00:50:56,280 --> 00:50:58,240
Sarrerarik lortu ez baduzu,
nireak emango dizkizut.

880
00:50:59,720 --> 00:51:01,720
Eskertzen dizut,
baina nik ere lortu ditut!

881
00:51:05,560 --> 00:51:08,440
Zoaz zeu!
Gustura joango zara alabarekin, ez?

882
00:51:10,520 --> 00:51:14,360
Tira, egia esatea nahi baduzu,
Naiari beste zerbait bururatu zaio.

883
00:51:15,720 --> 00:51:17,080
Zer?

884
00:51:17,080 --> 00:51:18,840
Hirurok elkarrekin joatea.

885
00:51:19,080 --> 00:51:22,120
Niri ez zait inporta, baina
ulertuko nuke zuk ez nahi izatea.

886
00:51:22,720 --> 00:51:24,680
Ez, lasai.

887
00:51:25,360 --> 00:51:26,800
Hirurok elkarrekin joango gara?

888
00:51:27,200 --> 00:51:28,800
Zergatik ez? Ni, pozik.

889
00:51:30,160 --> 00:51:33,000
Primeran! Ordu erdi barru
zure bila etorriko gara.

890
00:51:33,840 --> 00:51:35,880
Ederki.

891
00:51:36,720 --> 00:51:38,600
Eskerrik asko, German.

892
00:51:38,840 --> 00:51:40,480
Eskerrik asko zuri, Paula.

893
00:51:52,120 --> 00:51:53,560
Kaixo, maitea!

894
00:51:54,000 --> 00:51:56,120
Barkatu, baina goseak nengoen
eta pikatzen hasi naiz.

895
00:52:03,080 --> 00:52:05,040
Zenbat inbertitu zenuen ARTESAn?

896
00:52:08,240 --> 00:52:09,720
Zertara dator hau orain?

897
00:52:09,920 --> 00:52:12,200
Zenbat diru jarri zenuen?
Badakit gezurretan aritu zarela.

898
00:52:12,920 --> 00:52:15,280
Nork esan dizu?
Zuk ez behintzat!

899
00:52:16,560 --> 00:52:18,120
Dena jakin nahi dut.

900
00:52:18,520 --> 00:52:22,120
Zenbat jarri zenuen, zenbat
galdu duzun, ze egoeratan gauden.

901
00:52:24,080 --> 00:52:26,600
Ze inporta dio orain?
Kandido, mesedez!

902
00:52:31,080 --> 00:52:33,000
300.000 euro.

903
00:52:38,400 --> 00:52:40,120
Zu erotuta zaude?

904
00:52:41,520 --> 00:52:44,160
Nola inbertitu daiteke hainbeste
ezagutzen ez den enpresa batean?

905
00:52:44,720 --> 00:52:46,360
Erraz esaten da orain.
Eta ondo atera izan balitz?

906
00:52:46,640 --> 00:52:48,160
Baina gaizki atera da!

907
00:52:48,440 --> 00:52:49,960
Jabetzen zara zenbat diru
galdu duzun?

908
00:52:50,880 --> 00:52:53,560
Ontziolarekin lortutako dirua zen.
Zuri ez dizu ezertan eragiten.

909
00:52:54,880 --> 00:52:56,760
A bale, oso ondo!

910
00:52:57,480 --> 00:53:01,240
Orduan, zer egiten dut etxe honetan?
Ze egoeratan dago gurea?

911
00:53:02,880 --> 00:53:05,720
Barkatu, Alizia.
Ez nuen hori esan nahi.

912
00:53:07,120 --> 00:53:08,960
Kandido, ez dut gezurrik nahi.

913
00:53:09,600 --> 00:53:11,560
Gurearekin jarraitu nahi baduzu,
gauzak aurpegira.

914
00:53:11,840 --> 00:53:13,640
Nazkatuta nago inozoa izateaz.

915
00:53:15,200 --> 00:53:17,200
Ez nuen asmo txarrez egin.

916
00:53:18,280 --> 00:53:21,000
Hauek bion kontuak dira, Kandido.

917
00:53:22,280 --> 00:53:25,400
Eta biotako bat ados ez badago ere,
egia jakiteko eskubidea dauka.

918
00:53:26,080 --> 00:53:27,800
Hori da garbiena.

919
00:53:29,160 --> 00:53:30,960
Arrazoi duzu.

920
00:53:34,280 --> 00:53:36,440
Noiz kontatu behar zenidan?

921
00:53:37,320 --> 00:53:39,160
Ez dakit.

922
00:53:45,040 --> 00:53:47,640
Tuntun baten moduan sentitzen naiz.

923
00:53:50,480 --> 00:53:52,600
Barkatu, Alizia.
Ez da berriro gertatuko.

924
00:53:57,400 --> 00:53:59,400
Diru asko galdu duzu.

925
00:54:00,680 --> 00:54:02,800
Aurrera egingo dugu...
Nola?

926
00:54:03,760 --> 00:54:06,040
Laster iritsiko da
kotxe sorta berri bat,...

927
00:54:06,600 --> 00:54:08,320
...eta ia gehienak saldu ditut.

928
00:54:11,360 --> 00:54:13,400
Ei, aterako gara zulo honetatik!

929
00:54:22,760 --> 00:54:24,320
Lo sé, berandutu egin zait.

930
00:54:25,920 --> 00:54:27,520
Ia dendatik bota behar izan naute!

931
00:54:29,760 --> 00:54:31,800
Ay chico, qué pena.

932
00:54:32,160 --> 00:54:34,160
Ibon, ez nekien
hain goiz jaiki behar zenuenik!

933
00:54:36,360 --> 00:54:38,280
Okay, bihar arte!

934
00:54:39,480 --> 00:54:41,680
Tontorrón!
Nik ere asko maite zaitut!

935
00:54:42,640 --> 00:54:44,360
Chao!

