1
00:01:00,520 --> 00:01:03,080
Lo sé... Berandutu egin zait.

2
00:01:03,800 --> 00:01:05,440
Ia dendatik bota behar izan naute.

3
00:01:06,800 --> 00:01:08,840
Ay, chico, qué pena...

4
00:01:09,920 --> 00:01:12,440
Ez nekien hain goiz
jaiki behar zenuenik.

5
00:01:13,960 --> 00:01:15,600
OK, bihar arte.

6
00:01:16,520 --> 00:01:19,560
Tontorrón... Nik ere
asko maite zaitut.

7
00:01:20,520 --> 00:01:23,240
Chao...

8
00:03:07,080 --> 00:03:09,440
(ATE HOTSA)

9
00:03:20,800 --> 00:03:22,080
Egun on, Lukas.

10
00:03:23,000 --> 00:03:25,680
Baina ez hor geratu, gizona.
Lasai, pasa aurrera.

11
00:03:31,520 --> 00:03:33,640
Malenen bila bazatoz, itxaron
beharko duzu.

12
00:03:34,640 --> 00:03:35,880
Gaur maindireak itsatsi zaizkio.

13
00:03:37,320 --> 00:03:40,000
Nahi duzu itxaron eta
kafe bat hartu?

14
00:03:40,640 --> 00:03:42,520
Ez, ez. Oraintxe gosaldu dut.

15
00:03:43,560 --> 00:03:44,760
Ados, nahi duzun bezala.

16
00:03:45,320 --> 00:03:47,560
Gero, neronek eramango dut lanera.
Ondo?

17
00:03:48,240 --> 00:03:50,360
Bai... bai.

18
00:03:51,000 --> 00:03:54,680
E... Bata hori Malenena da, ezta?

19
00:03:55,280 --> 00:03:58,560
Bai. Zer? Barregarri nago, ezta?

20
00:03:59,120 --> 00:04:01,520
Ez, ez. Zuretzat egina dirudi.

21
00:04:03,280 --> 00:04:07,040
Edonork ikusita ere, eskerrak
zu zaren eta ez beste inor.

22
00:04:08,200 --> 00:04:09,320
Ia... Jakina.

23
00:04:10,040 --> 00:04:12,080
Beraz, hemen egin duzu lo, ez...?

24
00:04:12,520 --> 00:04:15,080
Bueno..., hemen lo. Etxe honetan
pasa duzu gaua.

25
00:04:15,640 --> 00:04:16,840
Ba bai. Bistan da, ezta?

26
00:04:17,560 --> 00:04:18,800
Ia... Uste nuen hotelean
geratuko zinela.

27
00:04:19,560 --> 00:04:23,120
Asmo horixe nuen, baina...
ez zidaten utzi.

28
00:04:23,800 --> 00:04:25,320
Hemen geratzeko, eta geratzeko...

29
00:04:25,840 --> 00:04:28,120
Bai, esan zenidan.
Familiakoa bezala zinela.

30
00:04:28,720 --> 00:04:32,240
Bai, bai... Zorte handia daukat.

31
00:04:34,320 --> 00:04:35,680
Bueno, banoa.

32
00:04:36,760 --> 00:04:39,080
Agur, Lukas. Egun ona pasa.

33
00:04:50,760 --> 00:04:52,880
Itxaso, saiatu den-dena gogoratzen,
detailerik txikiena ere.

34
00:04:53,800 --> 00:04:56,840
Ez, ez, nahiago ahaztu. Ez dut
lorik egin gau osoan, ¿sabes?

35
00:04:57,440 --> 00:04:58,720
Bueno, ez jarri horrela.

36
00:04:59,320 --> 00:05:00,760
Ia, eta nola nahi duzu jartzea?

37
00:05:01,760 --> 00:05:03,480
Autoko kristala puskatu zuten
eta ni harrapatzen saiatu.

38
00:05:04,640 --> 00:05:06,480
Zer? Zu harrapatzen saiatu ziren?

39
00:05:06,800 --> 00:05:08,720
Baina zuk esan zenidan
autoa ziztu batean atera zela.

40
00:05:09,080 --> 00:05:11,800
Bueno, y qué mas da... Baina
abiadura horrekin gauza onik ez.

41
00:05:14,120 --> 00:05:15,760
Zer uste duzu,
zure atzetik zebiltzala?

42
00:05:16,320 --> 00:05:19,160
Bueno, yo qué se... ¡Mierda!
Tila hau nazkagarria dago.

43
00:05:21,880 --> 00:05:23,040
Tabernako bezeroren bat
izan liteke.

44
00:05:23,640 --> 00:05:24,840
Istiluren bat izan duzu
norbaitekin?

45
00:05:25,360 --> 00:05:27,560
Ba ez naiz gogoratzen...
Zer uste duzu?

46
00:05:28,320 --> 00:05:30,760
Ez ditudala adarrak puskatu
nork mehatxatu nauen pentsatzen ?

47
00:05:31,480 --> 00:05:33,000
Lasai, dena ondo aterako da.

48
00:05:33,840 --> 00:05:35,040
Claro...

49
00:05:36,720 --> 00:05:38,080
Orain konturatzen zara, ezta?

50
00:05:38,560 --> 00:05:40,600
Telefono mezuena
ez da kasualitatea izan.

51
00:05:41,240 --> 00:05:42,600
Putaseme horrek ondo daki
nor naizen.

52
00:05:43,720 --> 00:05:45,000
Zergatik uste duzu
gizonezkoa dela?

53
00:05:45,640 --> 00:05:46,640
Ez zenuen gidaria ikusi, ezta?

54
00:05:47,160 --> 00:05:48,000
Ez, zoritxarrez ez.

55
00:05:48,680 --> 00:05:50,240
Hauek ez dira orduak! Itxita dago, bale?

56
00:05:50,920 --> 00:05:53,560
Itxaso, lasai. Horrela
ez dira berriro itzuliko.

57
00:05:54,480 --> 00:05:58,240
Ya, lo siento... Nerbioak
airean ditut.

58
00:05:59,400 --> 00:06:03,000
Denetik pentsatzen hasita nago.
Lukas dela ere bai, atera kontuak!

59
00:06:03,680 --> 00:06:04,640
Lukas?! Baina zergatik?

60
00:06:05,680 --> 00:06:07,720
No sé...Por la movida con la pija.

61
00:06:09,040 --> 00:06:11,640
Baina erokeria da. Lukas ezta hori egiteko gai.

62
00:06:12,640 --> 00:06:13,480
Hobe bera balitz.

63
00:06:14,240 --> 00:06:14,840
Zer diozu?!

64
00:06:16,480 --> 00:06:19,320
Lukasek ez lizuke minik egingo.
Asko jota, susto bat.

65
00:06:20,080 --> 00:06:23,160
Ez, ez... Lukasek eztu zerikusik honekin.

66
00:06:24,800 --> 00:06:28,080
Eta... eztakit, baina... Malen bera balitz?

67
00:06:28,480 --> 00:06:32,000
Zer?! Malen?... Ba, etzait bururatu.

68
00:06:32,920 --> 00:06:34,160
Bueno, ez dut esan bera denik.

69
00:06:34,840 --> 00:06:37,840
Baina bera dela jakiten badut, la mato!

70
00:06:51,880 --> 00:06:53,680
Ederra musika, ezta?
-Bai.

71
00:06:54,160 --> 00:06:56,720
Irteeran saltzen ari ziren
eta nola ez erosi!

72
00:06:57,400 --> 00:07:02,040
A, oso ondo egina!
Baina oso zaila da dantzatzen!

73
00:07:03,480 --> 00:07:07,640
Paula, hatoz hona. Begira...

74
00:07:08,720 --> 00:07:12,480
Ni askoz hobeto moldatzen naiz
"agarrauan"! Ikusten?

75
00:07:14,160 --> 00:07:17,400
Bai... Balleteko tutuarekin,
oso guapo egongo zinateke.

76
00:07:18,000 --> 00:07:21,680
A bai? Ez gero tentatu,
bihar bertan jantziko dut!

77
00:07:25,320 --> 00:07:27,120
Eta, zer moduz balleta?

78
00:07:29,680 --> 00:07:34,240
Dantzariak ikusgarriak! Paregabea!
Etorri egin behar zenuen.

79
00:07:34,800 --> 00:07:37,720
Bueno, joan beharrekoak joan zineten eta kitto.

80
00:07:40,280 --> 00:07:43,760
Agian arrazoi duzu. Naia zoratzen zegoen

81
00:07:44,640 --> 00:07:48,160
Eta German oso atsegin egon zen.
Nolako barreak bidaian...

82
00:07:50,520 --> 00:07:51,840
Hara, asko pozten naiz ba.
-Ni ere bai.

83
00:07:53,680 --> 00:07:56,040
Zenbat aldatu den!
-Bai, horratio.

84
00:07:57,520 --> 00:08:01,360
Lehengo German hura ikusten dut,
gazte kementsu eta jator hura.

85
00:08:01,880 --> 00:08:03,400
(TELEFONOA JOKA)

86
00:08:04,040 --> 00:08:05,080
Hara, Ernesto izango da

87
00:08:10,160 --> 00:08:11,000
Bai, esan?

88
00:08:12,840 --> 00:08:13,880
Zoazte popatik hartzera!

89
00:08:14,360 --> 00:08:17,080
Zenbat aldiz esan behar dizuet
ez zaidala interesatzen.

90
00:08:18,280 --> 00:08:20,760
Nazkanteak! Laster
airea salduko digute.

91
00:08:22,600 --> 00:08:25,200
Hara, Ernesto zela pentsatzen nuen.

92
00:08:26,000 --> 00:08:27,680
Egunak dira bere atzetik nabilela.

93
00:08:30,720 --> 00:08:32,880
Azkenekoz berarekin egon nintzenean
deitzekotan geratu zen.

94
00:08:33,760 --> 00:08:34,880
Okupatuta egongo da.

95
00:08:35,920 --> 00:08:38,360
Ez ote da Germanek bere partea
saldu ez diolako?

96
00:08:39,280 --> 00:08:40,400
Zuk zer uste duzu?

97
00:08:42,280 --> 00:08:44,000
Egia esan, ez dakit Abel...

98
00:08:44,160 --> 00:08:46,200
Berak ezetz esan zidan baina.

99
00:08:47,480 --> 00:08:49,120
Hitz egitea izango da onena.

100
00:08:52,480 --> 00:08:56,200
Garrantzi handiegia ematen diozu!
Nik beti bezala ikusten dut.

101
00:08:57,440 --> 00:08:59,560
Oso lanpetuta ibiliko da.
Horregatik izango da.

102
00:09:01,200 --> 00:09:06,920
Horrela bada, gaitzerdi. Ez nuke
Ernestoren adiskidetasuna galdu nahi

103
00:09:15,880 --> 00:09:17,480
Zer esan dik abokatuak?

104
00:09:18,200 --> 00:09:19,200
Errazki libratuko nauela.

105
00:09:19,680 --> 00:09:21,200
Benetan?!
-Bai.

106
00:09:23,200 --> 00:09:26,240
Nirea bezalako kasuetan erabili izan den
jurisprudentziaren arabera,

107
00:09:27,120 --> 00:09:28,920
aukera asko omen ditinat
kartzelatik libratzeko.

108
00:09:29,440 --> 00:09:30,280
Joe, ea egia den.

109
00:09:30,800 --> 00:09:33,800
Dena den, kartzela ez bada ere,
zigorren bat bete beharko dinat.

110
00:09:34,280 --> 00:09:35,240
Bueno, baina hori gutxienekoa duk.

111
00:09:35,640 --> 00:09:37,360
Eta ni hire ondoan egongo nauk
laguntzeko.

112
00:09:38,080 --> 00:09:40,160
Hori bai, laster
izango dinat epaiketa...

113
00:09:40,640 --> 00:09:43,280
...eta bitartean hanka sartzerik
ez egiteko aholkatu zidan.

114
00:09:44,240 --> 00:09:46,680
Ez deskuidatu,
kate motzean lotuko haut.

115
00:09:49,320 --> 00:09:51,720
Eta,zer zigor mota izango da orduan?

116
00:09:52,440 --> 00:09:53,640
Gizarte lanen bat edo...

117
00:09:55,320 --> 00:09:57,080
Hobe bai, horrelako zerbait.
Ni baikor nagok.

118
00:09:58,080 --> 00:09:58,840
Azkenean, lortuko diagu.

119
00:09:59,760 --> 00:10:01,360
Hiri esker izango dun... Bueno...

120
00:10:02,200 --> 00:10:04,280
Hire familiak ere asko lagundu zidan
abokatua lortuz.

121
00:10:04,280 --> 00:10:06,640
Bueno, eta hik onartu huen laguntza.

122
00:10:08,400 --> 00:10:11,000
Eta, ospatu beharko diagu
berri on hau,ezta?

123
00:10:11,840 --> 00:10:14,800
Bai, gaur bertan jatetxe polit batera
gonbidatuko haut. .

124
00:10:16,160 --> 00:10:19,440
E, baina hi eta ni bakarrik. Hire
gurasoekin hanka sartzen dinat beti.

125
00:10:23,920 --> 00:10:24,400
Kaixo!

126
00:10:26,280 --> 00:10:30,280
Adio! Bueno, zera...
Zereginak ditut nik.

127
00:10:33,520 --> 00:10:34,760
Erabat ikaratuta daukazu.

128
00:10:35,560 --> 00:10:38,720
Etzakinat ba, ez din erraz
kikiltzen den horietakoa ematen.

129
00:10:39,760 --> 00:10:43,160
Emaiozu aukera bat, aitona.
Zintzoa da eta bihotz onekoa.

130
00:10:44,400 --> 00:10:47,280
Joana... Ez haiz kexatuko
nola tratatzen dugun...

131
00:10:48,120 --> 00:10:49,760
Abokaturik onena lortu zionagu...

132
00:10:50,800 --> 00:10:54,840
Eta ez zionat lepoa bihurritu nire
biloba maiteenarekin ezkontzeagatik.

133
00:10:56,200 --> 00:10:58,720
Halako batean konturako zara
zein jatorra den.

134
00:10:59,320 --> 00:11:04,160
Hori ikusteko zagon... Atera idan
txakolin bat, egarriz etorri naun.

135
00:11:08,520 --> 00:11:11,080
Eser gaitezen. Eman dugu ordubeteko buelta.

136
00:11:12,640 --> 00:11:14,160
Bi minutu gelditzen dira
ordu erdia betetzeko.

137
00:11:15,000 --> 00:11:17,240
Ba egingo ditugu bihar
falta diren bi minutuak.

138
00:11:18,080 --> 00:11:19,160
Burugogorra zara gero!

139
00:11:19,600 --> 00:11:20,760
Eskerrak zu ez zaren.

140
00:11:24,840 --> 00:11:27,160
Aizu, Ines, ezer gutxi dakit zutaz.

141
00:11:27,800 --> 00:11:31,080
Zer egiten duzu denbora librean?
Mojek izango dituzue zuen afizioak.

142
00:11:31,680 --> 00:11:36,400
Jakina... Asko gustatzen zait
irakurtzea eta paseatzea.

143
00:11:37,600 --> 00:11:39,240
Paseatzea, seguru.

144
00:11:40,200 --> 00:11:42,520
Eta, nolako liburuak atsegin dituzu?

145
00:11:42,480 --> 00:11:44,080
Historikoak, batez ere.
Hara

146
00:11:44,440 --> 00:11:46,080
Alizia Kaixo,
bikote.

147
00:11:46,920 --> 00:11:48,760
Elkar ezagutzen duzue?
Txikitatik.

148
00:11:49,840 --> 00:11:50,560
Arraldekoa zara, ala?

149
00:11:51,080 --> 00:11:53,200
Bai, baina aspaldi alde egin nuen hemendik.

150
00:11:55,840 --> 00:11:57,240
Naia oso pozik etorri zen balletetik.

151
00:11:58,040 --> 00:12:02,280
Bai, oso gustora egon ginen. Ea
indarberritu eta patinatzera goazen.

152
00:12:03,200 --> 00:12:04,040
Hori ere iritsiko da.

153
00:12:04,680 --> 00:12:06,320
Martxa honetan,astebetera igual!

154
00:12:06,880 --> 00:12:08,480
Gogorregi hartzen dudala eta kexaka zabilen beti.

155
00:12:09,320 --> 00:12:10,920
Gizon guztiak berdinak izatea ere!

156
00:12:11,920 --> 00:12:14,080
Esaldi horretxen zain nengoen!

157
00:12:15,960 --> 00:12:17,200
Atzo Kandidorekin egon nintzen.

158
00:12:17,680 --> 00:12:19,280
Bai, aipatu zidan.

159
00:12:20,200 --> 00:12:24,720
Asko poztu nintzen bera ikusteaz.
Ea negozio berriarekin zortea duen.

160
00:12:25,920 --> 00:12:28,560
Izango du.
Dena ezin da gaizki atera.

161
00:12:28,880 --> 00:12:32,640
Ez, noski. Bukatu dira garai txarrak eta onena merezi du.

162
00:12:34,760 --> 00:12:37,160
Tira, banoa harategira,
itxi baino lehen.

163
00:12:38,240 --> 00:12:39,000
Agur
Agur!

164
00:12:39,360 --> 00:12:40,760
Gero arte.

165
00:12:42,480 --> 00:12:43,920
Tira, bukatu da atsedena!

166
00:12:44,880 --> 00:12:47,040
Ez dizu errukirik ematen ni bezalako gizajo batek?

167
00:12:56,840 --> 00:12:58,560
Nola zaude, lagunik egin duzu?

168
00:12:59,920 --> 00:13:02,120
Bai, pozik nago.
Oso herri polita da.

169
00:13:03,320 --> 00:13:07,680
Malen..., nirekin ez disimulatu.
Gogoratzen gure tratua?

170
00:13:08,840 --> 00:13:11,240
Argi eta garbi hitz egingo genuela
adostu genuen...

171
00:13:13,680 --> 00:13:15,720
Lukasen koadrilak ez nau onartzen.

172
00:13:16,120 --> 00:13:18,120
Eta ezta izango saiatu enaizelako.

173
00:13:18,960 --> 00:13:21,120
Azkenean gure harremana
pikutara joango da.

174
00:13:22,240 --> 00:13:23,800
Hori Lukasek konpondu beharrekoa da !

175
00:13:25,400 --> 00:13:27,640
Zu zara iritsi berria
eta lagundu egin behar dizu.

176
00:13:28,240 --> 00:13:29,600
Berari dagokio zuri bidea erraztea.

177
00:13:32,240 --> 00:13:36,040
Baina tira, nire iritzia da
eta asko jakin gabe ari naiz.

178
00:13:36,920 --> 00:13:39,920
Seguru dagoeneko hasita dagoela
gauzak konpontzen.

179
00:13:40,720 --> 00:13:43,000
Bai, bueno... Uste dut baietz.

180
00:13:44,120 --> 00:13:46,360
Ez gaizki hartu, baina...
utziko gauza bat esaten?

181
00:13:47,080 --> 00:13:48,400
Bai, noski.

182
00:13:49,080 --> 00:13:52,880
Lukas tipo jatorra iruditzen zait,
baina... lehen ikusi dudanean...

183
00:13:52,880 --> 00:13:57,520
Itxi samarra dirudi, eta
segurtasun gabezia handikoa.

184
00:13:59,240 --> 00:14:00,320
Jeloskor agertu zait gainera.

185
00:14:00,840 --> 00:14:01,160
A, bai?

186
00:14:02,080 --> 00:14:05,840
Bai, eta niri, badakizu,
etzait gustatzen jende posesiboa.

187
00:14:06,760 --> 00:14:11,160
Min handia ematen dute askotan.
Eta.ez nuke nahi...

188
00:14:11,760 --> 00:14:14,680
Eskerrik asko zure kezkagatik,
baina ez da horrelakorik pasako.

189
00:14:16,160 --> 00:14:18,920
Ahaztuta neukan zer den lagun bat
ondoan izatea.

190
00:14:19,600 --> 00:14:21,160
Hemen naukazu ba, nahi duzunerako.

191
00:14:24,000 --> 00:14:24,880
Aibala!

192
00:14:26,880 --> 00:14:28,000
Ni bai traketsa.

193
00:14:31,000 --> 00:14:33,120
Lukas, badaukagu orbanak garbitzeko zerbait?

194
00:14:33,960 --> 00:14:34,720
Ez, ez dut uste.

195
00:14:35,360 --> 00:14:36,520
Begiratu badaezpada.

196
00:14:37,040 --> 00:14:37,960
Ez, Malen. Seguru.

197
00:14:38,880 --> 00:14:41,000
Lasai, etxean garbituko da.

198
00:14:43,080 --> 00:14:43,960
Bai zorte txarra!

199
00:14:44,760 --> 00:14:46,760
Ba bai, oso kafe ona,
horrela alferrik galtzeko.

200
00:14:48,400 --> 00:14:49,120
Txantxa bat zen!

201
00:14:49,840 --> 00:14:50,840
Ba, oso gustu txarrekoa!

202
00:14:51,880 --> 00:14:53,840
Zergatik ez didazu esan
zure etxean geratuko zela?

203
00:14:54,640 --> 00:14:58,040
Bueno, egun batzuetarako etorri da
eta aitak gonbidatu du. Normala da.

204
00:14:58,920 --> 00:15:00,480
Ez dakit zergatik
molestatzen dizun.

205
00:15:00,760 --> 00:15:01,920
Ez nau molestatzen.

206
00:15:03,120 --> 00:15:04,200
Uf! Lanera itzuliko naiz.

207
00:15:04,880 --> 00:15:06,440
Malen!
-Zer?

208
00:15:08,000 --> 00:15:11,560
Gay-a da?
-Zer? Iñigo. Ez. Zer ba?

209
00:15:12,480 --> 00:15:14,600
Jakin min hutsa.

210
00:15:17,480 --> 00:15:18,160
Joder...!

211
00:15:30,000 --> 00:15:34,000
Esan Iboni nire bulegora etortzeko.
Eta deitu Itxaso Al Wahid-i ere.

212
00:15:42,840 --> 00:15:45,560
Deitu egin didazu, ezta?
-Itxi eta jarri, mesedez.

213
00:15:50,280 --> 00:15:53,280
Badakigu nork bidaltzen zizkion
mehatxuak Itxasori.

214
00:15:54,080 --> 00:15:55,720
Rikardo Ojanguren.

215
00:15:57,800 --> 00:15:59,280
Ezaguna egiten zaizu?

216
00:16:00,560 --> 00:16:02,480
..Ojanguren... Ez!

217
00:16:03,280 --> 00:16:07,440
Ostalaritza-enpresaria da.
Hainbat hotel eta jatetxeren jabea.

218
00:16:09,040 --> 00:16:11,280
Informazio harrigarria, ez duzu uste?

219
00:16:12,840 --> 00:16:14,440
Bai, baina ez dakit zer esan...

220
00:16:15,240 --> 00:16:17,720
Itxasori deitzeko agindua
emon dut oraintxe.

221
00:16:19,200 --> 00:16:22,320
Ez dut ulertzen zer lotura ote duen
Itxasok horrelako gizon batekin.

222
00:16:23,640 --> 00:16:25,120
Telefono zenbakiz nahastuko zen...!

223
00:16:26,560 --> 00:16:28,840
Aparkalekuan gertatu zenak
ez dit hori adierazten.

224
00:16:30,480 --> 00:16:34,600
Baina liteke beste edonork bidaltzea
mehatxua gizon horren telefonotik.

225
00:16:35,280 --> 00:16:38,000
Ez dakit... Ez litzateke
lehen aldia izango?

226
00:16:38,680 --> 00:16:40,600
Zer? Familiako edo koadrilako norbaitek?

227
00:16:41,280 --> 00:16:45,640
Bai. Adibidez gizon horren semeak.
Seme gaztetxo bat dauka.

228
00:16:46,440 --> 00:16:50,320
Baliteke... Baina ez zait
ezaguna egiten abizen hori.

229
00:16:52,040 --> 00:16:53,800
Ea ba Itxasok zer dioen.

230
00:16:55,480 --> 00:16:59,760
Ibon! Beste gauza bat. Gaur
behar berri batean hasiko zara.

231
00:17:01,040 --> 00:17:03,080
Zer, ziegak zaintzea nahi duzu?

232
00:17:04,280 --> 00:17:05,520
Ez. Kalera urtengo zara.

233
00:17:06,320 --> 00:17:07,320
Benetan?!

234
00:17:07,280 --> 00:17:09,280
Bai. Galderarik?

235
00:17:10,280 --> 00:17:11,880
Ez didazu azalpenik eman behar?

236
00:17:12,600 --> 00:17:15,200
Ez. Zelan esan...

237
00:17:16,040 --> 00:17:19,360
Misio sekretua da.
Ezin du inork jakin.

238
00:17:21,760 --> 00:17:23,120
Ondo da. Eskerrik asko.

239
00:17:32,320 --> 00:17:34,160
Mesedez, Manex, etorri ya!

240
00:17:34,680 --> 00:17:35,960
Ezta txantxa bat!

241
00:17:36,720 --> 00:17:38,720
Komisariatik deitu didate
segituan joateko.

242
00:17:40,000 --> 00:17:42,240
Ez, ez...
Mehatxuengatik izango da.

243
00:17:43,480 --> 00:17:44,520
Hegan etorri, ok?

244
00:17:48,360 --> 00:17:48,920
Lukas...?

245
00:17:50,280 --> 00:17:51,200
Manexen txanda zela uste ninan.

246
00:17:51,400 --> 00:17:52,240
Berehala etorriko da.

247
00:17:52,800 --> 00:17:53,960
Bueno, ba beranduago itzuliko naun.

248
00:17:54,320 --> 00:17:56,160
Itxoin! Zurekin hitz egin nahi dut.

249
00:17:58,760 --> 00:18:01,240
Komisariatik deitu didate,
nirekin hitz egiteko.

250
00:18:02,480 --> 00:18:03,640
Eta?

251
00:18:04,480 --> 00:18:05,280
Mehatxuengatik izango da.

252
00:18:06,920 --> 00:18:10,440
Zerbait baldin badakizu, esan orain
dena korapilatu baino lehen.

253
00:18:11,120 --> 00:18:12,240
Salaketa jarri nuen komisarian.

254
00:18:13,440 --> 00:18:14,680
Itxaso, ze ostiaz ari haiz?

255
00:18:15,440 --> 00:18:18,680
Bueno, Malenekin “gaizki ulertuak”
izan ondoren hasi zen dena.

256
00:18:19,600 --> 00:18:20,560
Jode! Ezin dinat sinetsi.

257
00:18:21,360 --> 00:18:22,680
Hasieran, mehatxuak jaso nituen.

258
00:18:23,320 --> 00:18:26,640
Baina atzo Leoren kotxeko kristal
bat apurtu zidaten ni izutzeko.

259
00:18:28,480 --> 00:18:32,040
Baina hi zer, burutik eginda hago?
Kabuen la puta! Zer esaten ari haiz?

260
00:18:32,320 --> 00:18:34,280
Ni izan naizela?
Aurpegira esaten ditinat gauzak.

261
00:18:34,960 --> 00:18:38,000
Bale, ba laster argituko da dena
eta orduan ikusiko dugu.

262
00:18:38,880 --> 00:18:41,320
Baina benetan uste dun horrelako
zerbait egiteko gai naizela?

263
00:18:43,600 --> 00:18:46,680
Ba ez, me cuesta creerlo...

264
00:18:47,360 --> 00:18:50,360
..baina ez dakizu zelako gaizki ari
naizen pasatzen. Zoratu egingo naiz!

265
00:18:51,000 --> 00:18:53,160
Ba sentitzen dinat,
bazakinat zer den hori.

266
00:18:53,520 --> 00:18:54,280
Ni ere pasatuta nagon hortik.

267
00:18:55,840 --> 00:18:57,200
Eta ez zionat inori desio.

268
00:19:05,080 --> 00:19:07,680
Bai, Koldo, arropa-garbitegiak
ez du zerbitzu ona eskaintzen,

269
00:19:08,040 --> 00:19:09,440
eta nire ustez...
bada zerbait egiteko garaia.

270
00:19:10,440 --> 00:19:12,120
Azkar egokitu zara. Pozten naiz.

271
00:19:12,760 --> 00:19:15,080
Bueno, egia esan, hotelak
utzitako moduan jarraitzen du.

272
00:19:15,800 --> 00:19:19,280
Ene, ene, ez dakit hori lorea
edo kexa den.

273
00:19:20,480 --> 00:19:23,360
Baina, egia esan, ez dugu hobekuntza
handirik egiteko dirurik izan.

274
00:19:24,160 --> 00:19:26,160
Zoritxarrez,toki guztietako
kontua da hori.

275
00:19:26,560 --> 00:19:30,440
Bai. Jabetuko zinenez, aste erdiko
erreserbek behera egin dute, garbi.

276
00:19:31,120 --> 00:19:33,520
Bai, baina badauzkat ideia batzuk
bezeroak erakartzeko.

277
00:19:34,000 --> 00:19:35,360
Gironan emaitza onak izan genituen.

278
00:19:36,920 --> 00:19:41,200
Betiko grinagaz itzuli zara,e?
Ez dago zu baino inbertsio hoberik.

279
00:19:41,880 --> 00:19:45,280
Eskerrik asko, Koldo.
Nahi duzu ideiak idatziz aurkeztea?

280
00:19:47,280 --> 00:19:49,040
Eta elkarregaz bazkaltzen badugu?

281
00:19:49,680 --> 00:19:52,760
Hala, bazkarian kontatuko dizkidazu
ideia berri guzti horiek.

282
00:19:53,360 --> 00:19:54,160
Bueno, nigatik primeran.

283
00:19:54,920 --> 00:19:57,880
Ta Nekane ez da haserretuko
zu bazkalorduan lapurtzearren, ezta?

284
00:19:58,400 --> 00:20:00,720
Seguru ezetz. Gainera, hainbeste
denbora elkarrekin egotea...

285
00:20:00,880 --> 00:20:02,440
...ez dut uste ona izango denik.

286
00:20:03,280 --> 00:20:04,240
Kaixo, bikote.

287
00:20:04,600 --> 00:20:07,640
German! Naroa...
Aspaldiko.

288
00:20:07,640 --> 00:20:08,880
Asko pozten naiz
zu hain ondo ikusita.

289
00:20:09,440 --> 00:20:11,480
Esan zidaten azkar
errekuperatzen ari zinela...

290
00:20:12,080 --> 00:20:13,000
...baina honek miraria dirudi.

291
00:20:13,640 --> 00:20:17,080
Bueno, erizaina moja du eta,
beharbada,horregatik izango da.

292
00:20:18,520 --> 00:20:21,160
Nire aingeru Guardakoa da, baina...
jenio bizikoa.

293
00:20:21,720 --> 00:20:23,200
Errehabilitazioan ez dauka errukirik.

294
00:20:25,480 --> 00:20:26,920
Gironan zeundela uste nuen, Naroa.

295
00:20:27,560 --> 00:20:31,280
Bueno, hango kontuan bukatu nituen
eta orain hotelean hasi naiz lanean.

296
00:20:32,600 --> 00:20:34,840
Bueno, esan nian baten bat
hartuko geniala...

297
00:20:35,600 --> 00:20:39,920
Bai, bai, egia. Ba asko pozten naiz
berriro gurekin zaudelako.

298
00:20:40,360 --> 00:20:41,000
Eskerrik asko.

299
00:20:41,920 --> 00:20:44,640
Aurrerantzean nahi baduk,
ideiak idatziz pasatuko dizkiat.

300
00:20:45,120 --> 00:20:49,080
Ez, ez, Koldo... Ondo ari zarete.
Nahiago oraingoz kezkarik gabe bizi.

301
00:20:49,840 --> 00:20:51,720
Ni, egia esan, spako ordutegiak
begiratzera nentorren.

302
00:20:52,120 --> 00:20:53,200
Sesio bat hartzeko gogoz nabil.

303
00:20:54,040 --> 00:20:56,040
Blogoan zaukat, etor hadi.
Bai, noski.

304
00:20:56,520 --> 00:20:58,320
Gero arte, Naroa.
Bai.

305
00:21:05,880 --> 00:21:07,880
Ernesto, ba esandakoa.
-Deituko dizut.

306
00:21:06,760 --> 00:21:07,680
Oso ondo. Primeran.
-Adio.

307
00:21:07,760 --> 00:21:08,080
Agur.

308
00:21:16,680 --> 00:21:18,320
Hara... Iepa!
-Kaixo, aita.

309
00:21:19,680 --> 00:21:20,680
Zuk atera dituzu argazki horiek?

310
00:21:21,040 --> 00:21:24,320
Bai,  lehengoan... Bueno,
Jokin etorri zenean.

311
00:21:25,720 --> 00:21:29,280
Ezusteko polita eman zizun, ezta?
Zer egin zenuten?

312
00:21:30,040 --> 00:21:31,360
Ba... Ezer berezirik ez.

313
00:21:34,800 --> 00:21:37,160
Oso ondo dago. Badauzkazu gehiago?

314
00:21:37,640 --> 00:21:39,240
Bai ...ikusi nahi?
-Jakina.

315
00:21:39,680 --> 00:21:40,400
Begira..., hemen.

316
00:21:42,320 --> 00:21:44,080
Oso ondo landu duzu argia.

317
00:21:44,440 --> 00:21:45,800
Bueno, irakasle ona daukat.

318
00:21:46,600 --> 00:21:48,920
Nahi baduzu egunen batean
biok joango gara argazkiak egitera.

319
00:21:49,160 --> 00:21:51,280
Bai! Aiba, niregatik, nahi duzunean.

320
00:21:52,080 --> 00:21:53,000
Truko pare bat erakutsiko dizkizut.

321
00:21:53,200 --> 00:21:53,880
Bale.

322
00:21:54,520 --> 00:21:55,520
Aber hau...

323
00:21:57,280 --> 00:21:58,120
Utziko didazu komentario pare bat egiten?

324
00:21:58,480 --> 00:21:59,480
Bai, jakina. Esan...

325
00:22:01,080 --> 00:22:05,720
Hemen urrundu izan bazina,
freskotasuna irabaziko zenuen.

326
00:22:06,200 --> 00:22:08,760
Bai, egia.
Eta hau?

327
00:22:11,080 --> 00:22:11,840
Hau oso ondo dago.

328
00:22:12,880 --> 00:22:16,560
Bai, oso ondo banatuta daude
elementuak eta harmonia oso ona da.

329
00:22:17,720 --> 00:22:18,440
Kaixo.

330
00:22:18,800 --> 00:22:20,120
A, kaixo, Leo.
Ez zaitut sartzen sentitu.

331
00:22:20,880 --> 00:22:22,000
Ya, konturatu naiz.

332
00:22:23,520 --> 00:22:26,280
Zuek segi zuenarekin.
Bitartean, bazkaria berotuko dut.

333
00:22:26,280 --> 00:22:27,320
Bale.

334
00:22:28,160 --> 00:22:31,360
Ez dakizu Ibik zer nolako
argazki onak egiten dituen.

335
00:22:31,880 --> 00:22:33,000
Bueno, aita, ez exajeratu.

336
00:22:32,680 --> 00:22:35,400
Ez, egia da. Zatoz eta ikusi.

337
00:22:36,480 --> 00:22:40,160
Orain ez... Bueno artxibo batzuk
jaitsi behar ditut internetetik.

338
00:22:40,800 --> 00:22:42,120
Ok, zuk nahi duzunean.

339
00:22:43,080 --> 00:22:44,640
Bueno, banoa.

340
00:22:49,600 --> 00:22:52,680
Ba bai, harrituta nauka.
Argazki bikainak ateratzen ditu.

341
00:22:53,720 --> 00:22:56,880
Zer? Aitatxo adurra dariola?

342
00:22:58,480 --> 00:23:00,400
Lan talde ona osatuko duzue,e?

343
00:23:00,880 --> 00:23:01,520
Pentsatu dut horretan...

344
00:23:02,000 --> 00:23:05,200
...baina lehenbizi bukatu ditzala
ikasketak, eta gero gerokoak.

345
00:23:05,960 --> 00:23:06,680
Uy, uy, uy...

346
00:23:08,080 --> 00:23:09,160
Orain bazkaldu behar da,e...?

347
00:23:11,520 --> 00:23:13,000
Bueno...

348
00:23:18,800 --> 00:23:19,840
Itxaso! Arin etorri zara.

349
00:23:20,320 --> 00:23:21,480
Bai. Zer gertatu da?

350
00:23:23,400 --> 00:23:25,640
Sartu barrura. Egingo dugu berba
lasaiago hor.

351
00:23:25,640 --> 00:23:27,000
Bale.

352
00:23:28,640 --> 00:23:30,120
Ez gaitzala inork molestatu.

353
00:23:39,320 --> 00:23:40,560
Eta, zelan zaude?

354
00:23:41,800 --> 00:23:44,000
Bueno, ba..., hau guztia
amaitzeko desiatzen.

355
00:23:44,480 --> 00:23:46,000
Eta sustoa gainetik kendu ezinik.

356
00:23:47,080 --> 00:23:49,720
Ulertzen dut, baina lasai,
barri onak ditugu.

357
00:23:51,360 --> 00:23:53,720
Mehatxuen telefonoaren jabea nor den
jakin dugu.

358
00:23:54,320 --> 00:23:55,680
Eta nor da kabroia?

359
00:23:56,920 --> 00:24:00,520
Rikardo Ojanguren, Gasteizko enpresari bat.
Begira...

360
00:24:01,320 --> 00:24:04,280
Argazki hau topatu dugu interneten.
Ezagutzen duzu?

361
00:24:04,680 --> 00:24:06,280
Ez... keba

362
00:24:07,480 --> 00:24:08,320
Seguru ez duzula ezagutzen?

363
00:24:08,440 --> 00:24:10,560
Bai, de verdad,
ez dut tipo hau ezagutzen.

364
00:24:11,720 --> 00:24:14,200
Bueno, tira... Saiatuko gara
beste argazki bat lortzen.

365
00:24:15,080 --> 00:24:17,800
Beharbada, hau ez da oraingoa,
eta aldatuta egon daiteke.

366
00:24:18,720 --> 00:24:22,000
Bueno, alferrik. Ez dut ezagutzen
eta ez zait aurpegi bat ahazten.

367
00:24:22,280 --> 00:24:25,240
Tira, baina agian bizarragaz egon daiteke
edo batek daki...

368
00:24:25,920 --> 00:24:27,840
Begira, barkatu eta
eskerrik asko denagatik...

369
00:24:28,120 --> 00:24:29,720
...baina presa daukat,
tabernara itzuli behar dut

370
00:24:30,240 --> 00:24:33,960
Gizon horrek seme gazte bat dauka,
eta izan daiteke bera mehatxu?

371
00:24:34,360 --> 00:24:35,720
Presa daukat, lo siento.

372
00:24:37,640 --> 00:24:40,160
Uste nuen mehatxugilea nor zen
jakin gura zenuela.

373
00:24:40,560 --> 00:24:42,600
Jakina! Baina esan dizut,
ez du ezagutzen.

374
00:24:43,360 --> 00:24:45,280
Nahastu egingo zela uste dut.

375
00:24:47,280 --> 00:24:50,120
Eta aparkalekuan gertatutakoa?
Ez daukazu ezeben susmorik?

376
00:24:50,760 --> 00:24:53,680
Yo que sé. Agian ez dauka
loturarik mehatxuekin.

377
00:24:55,960 --> 00:24:58,800
Ai, barkatu, baina oso urduri nago
eta presa daukat. Chao.

378
00:24:59,720 --> 00:25:00,640
Chao...

379
00:25:07,800 --> 00:25:09,600
Zer moduz Californiako aurkezpena?

380
00:25:11,000 --> 00:25:12,600
Jonny Deepekin?! Uau!

381
00:25:13,760 --> 00:25:16,280
Bai zera! Baina helikopteroan norekin?

382
00:25:19,240 --> 00:25:21,320
Zure lagun hori erotuta dago!

383
00:25:22,760 --> 00:25:26,160
Ama! Hurrengoan zurekin joango naiz!

384
00:25:28,880 --> 00:25:32,800
Ondo da....Nik ere maite zaitut.
Muxu.

385
00:25:33,520 --> 00:25:34,720
Kaixo, aita!
Kaixo, Malen.

386
00:25:35,640 --> 00:25:38,120
Amarekin hitz egin dut.
Badator, oraingoan bai!

387
00:25:38,760 --> 00:25:41,640
Ez ilusio handirik egin. Beti
sortzen zaio zerbait azken orduan.

388
00:25:41,880 --> 00:25:45,520
Baina oraingoan, ez. Hitza eman dit.
Txoratzen nago amarekin egoteko.

389
00:25:46,120 --> 00:25:49,120
Baita ni ere. Eta Iñigo?
Zurekin zegoela uste nuen.

390
00:25:49,320 --> 00:25:50,280
Etzazu bakarrik utzi...!

391
00:25:50,840 --> 00:25:52,240
Lana zeukala esan dit.

392
00:25:52,800 --> 00:25:56,200
Mutil fina, Iñigo.
Eta primeran darama Yatestar.

393
00:25:56,840 --> 00:25:57,920
Gustura zaude berarekin, ezta?

394
00:25:58,680 --> 00:26:02,120
On egiten dit bere konpaniak.
Orain inoiz baino gehiago behar dut.

395
00:26:03,040 --> 00:26:06,280
Zer esan nahi duzu?
Lukasekin arazoak dauzkazula, ala?

396
00:26:06,840 --> 00:26:08,400
Bueno... arazo larriak, ez.

397
00:26:09,240 --> 00:26:10,920
Jeloskor dago Iñigorekin!

398
00:26:11,840 --> 00:26:13,080
Eta... badauka motiborik?

399
00:26:13,440 --> 00:26:15,720
Bai zera! Iñigo eta ni
lagunak gara! Besterik ez!

400
00:26:16,440 --> 00:26:18,600
Hori esaten da beti. Eta bikote bat
baino gehiago ezkondu da...

401
00:26:19,040 --> 00:26:20,080
...lagunak izan gabe ere.

402
00:26:20,560 --> 00:26:21,840
Iñigo eta ni? Mesedez, aita!

403
00:26:22,360 --> 00:26:25,320
Zergatik ez? Lukas eta zu, berriz...
Ez dakit ba...

404
00:26:25,840 --> 00:26:28,200
Oso desberdinak zarete,

405
00:26:29,120 --> 00:26:31,840
Baina nik maite dut.
Eta hori da garrantzitsuena, ezta?

406
00:26:32,160 --> 00:26:34,440
Bai, noski... zeuk jakingo duzu,
ni ez naiz horretan sartuko.

407
00:26:35,600 --> 00:26:37,960
Aperitibotxo bat?
-Perfekto.

408
00:26:44,080 --> 00:26:45,360
Itxaso!

409
00:26:48,760 --> 00:26:49,640
Zer moduz zaude?

410
00:26:50,080 --> 00:26:52,040
Zu bisitatzera joan nahi nuen,
baina azkenean ezin.

411
00:26:52,680 --> 00:26:54,120
Badakit nor dagoen mehatxuen atzean.

412
00:26:54,320 --> 00:26:55,280
A bai?
-Bai.

413
00:26:55,760 --> 00:26:57,520
Komisarian egon naiz.
Bueno... Haiek deitu didate.

414
00:26:57,920 --> 00:26:58,720
Eta, zer esan dizute?

415
00:26:59,200 --> 00:27:00,760
Mezuak nondik bidaltzen dituzten
jakin dute...

416
00:27:01,240 --> 00:27:02,640
...eta telefonoaren jabea
nor den ere bai.

417
00:27:04,240 --> 00:27:07,160
Eta, nor da?
-Rikardo Ojanguren.

418
00:27:09,160 --> 00:27:10,680
Ba izen horrek ez dit ezer esaten.

419
00:27:11,080 --> 00:27:14,160
Katyrekin lan egiten genuenean,
harremana izan nuen enpresari bat.

420
00:27:15,240 --> 00:27:18,200
Eta zergatik egiten dizu mehatxu?
Erotu egin da, ala?

421
00:27:20,360 --> 00:27:23,040
Itxaso! Ez zinen geroztik berarekin
harremanetan ibiliko, ez?

422
00:27:23,440 --> 00:27:25,240
¿Estás loca?! Ez dut ikusi ordutik!

423
00:27:25,320 --> 00:27:27,040
Bueno, eta orduan,
zergatik hainbeste mehatxu ?

424
00:27:27,120 --> 00:27:30,840
Ez dut ulertzen, ez dakit. Agian
pertsonaz nahastuko zen, digo yo.

425
00:27:30,920 --> 00:27:34,440
Bale, bale, ahaztu.
Utzi ertzaintzaren esku eta kito.

426
00:27:36,760 --> 00:27:38,920
Nekaneri ez diot esan...
Ricardo hori ezagutzen dudanik.

427
00:27:40,120 --> 00:27:42,640
Zer?! Zergatik ez?
Erotu egin zara, ala?!

428
00:27:43,120 --> 00:27:44,720
Bueno, ba zertan ibili nintzen kontatu beharko nion.

429
00:27:45,280 --> 00:27:48,280
Zu ere egon zinen nirekin batzuetan,
eta uste nuen ulertuko zenuela.

430
00:27:48,800 --> 00:27:50,240
Itxaso! Tipo horrena larria da!

431
00:27:50,880 --> 00:27:53,920
Ez dakizu zertarako den kapaz.
Atxilotu egin behar dute!

432
00:27:54,240 --> 00:27:58,080
Ai, mamita! Ibon enteratzen bada
zertan ibili nintzen...!

433
00:27:59,240 --> 00:28:01,080
Begira, zuk nahi ala ez
enteratu egingo da.

434
00:28:02,040 --> 00:28:05,120
Zuk kontatu behar diozu.
-Ez, hori ez.

435
00:28:07,160 --> 00:28:08,920
Begira, badakizu,
Aurreratu egingo naiz...

436
00:28:09,520 --> 00:28:10,680
...eta tipo horrekin jarriko naiz
harremanetan...

437
00:28:11,160 --> 00:28:12,320
...eta azalpenak eskatuko dizkiot.

438
00:28:12,760 --> 00:28:14,280
Itxaso! Hori ez! Ez da ideia ona!

439
00:28:14,720 --> 00:28:16,200
Eta zer egin behar dut bestela?

440
00:28:16,320 --> 00:28:19,840
Bueno, zu lasai,
bururatuko zaigu zerbait.

441
00:29:17,880 --> 00:29:22,000
Ene... Barkatu... Lo geratu naiz.

442
00:29:22,920 --> 00:29:27,320
Beharra duzulako, eta nik
nahi gabe esnatu, etzen nire asmoa.

443
00:29:28,240 --> 00:29:29,640
Ez dut oso gau ona pasatu.

444
00:29:30,760 --> 00:29:32,280
Ba aprobetxatu
lo kuluxka bat egiteko.

445
00:29:32,920 --> 00:29:34,400
Bai zera! Zereginak ditut.

446
00:29:35,000 --> 00:29:38,520
Ez hartu gauzak hain estu.
Ezin duzu egun osoa lanean eman.

447
00:29:39,560 --> 00:29:40,720
Ez da horrenbesterako.

448
00:29:41,280 --> 00:29:44,000
Nola ezetz? Egun osoa pasatzen duzu
ni zaintzen.

449
00:29:44,760 --> 00:29:47,120
Eta bestelako lanak ere
egiten dituzu, inongo beharrik gabe.

450
00:29:47,760 --> 00:29:50,360
Adibidez, ez duzu zertan
nire arropa plantxatu.

451
00:29:50,800 --> 00:29:51,680
Joana etortzen da horretara.

452
00:29:52,320 --> 00:29:53,400
Ez zait ezer kostatzen.

453
00:29:54,040 --> 00:29:55,920
Zu dagoeneko
bakarrik ateratzen hasita zaude.

454
00:29:56,760 --> 00:29:59,160
Laster ez duzu nire beharrik izango.

455
00:30:01,520 --> 00:30:05,840
Lehen bai ezustekoa. Ez nekien
zu eta Alizia lagunak zinetenik.

456
00:30:06,400 --> 00:30:07,360
Umetatik, bai.

457
00:30:07,880 --> 00:30:09,880
Beraz, Arraldekoa zara!
Nork esango zuen...

458
00:30:11,600 --> 00:30:14,400
Tira, etzaitudala gogoratzen, alegia.

459
00:30:16,480 --> 00:30:18,400
Badakizu Alizia eta ni
ezkonduta egon ginela...

460
00:30:18,840 --> 00:30:19,760
Bai, esan zidan.

461
00:30:21,080 --> 00:30:22,560
Eta nolatan ez didazu ezer aipatu?

462
00:30:23,760 --> 00:30:25,520
Ez da momentua egokitu.

463
00:30:26,880 --> 00:30:29,160
Oso gaztea nintzela
alde egin nuen hemendik. Eta...

464
00:30:29,760 --> 00:30:34,120
...24 urte izango dira Aliziak eta
nik ez genuela elkar hitz egiten.

465
00:30:35,520 --> 00:30:36,640
Ez duzue inolako harremanik izan?

466
00:30:37,120 --> 00:30:38,280
Ez.

467
00:30:39,840 --> 00:30:42,400
Bai hain lagun onak izanda...
harritzekoa, ez?

468
00:30:43,120 --> 00:30:45,880
Bueno, bizitzak
bide ezberdinetatik eraman gaitu.

469
00:30:47,840 --> 00:30:51,040
Eta moja izatea erabaki zenuelako
alde egin zenuen Arraldetik...

470
00:30:51,520 --> 00:30:52,760
Ez. Hori gerora etorri zen.

471
00:30:53,360 --> 00:30:54,720
Orduan zergatik?

472
00:30:55,760 --> 00:30:57,640
Amak lana topatu zuen
hemendik kanpo.

473
00:30:58,640 --> 00:30:59,440
Eta zure aita?

474
00:31:00,440 --> 00:31:01,920
Ama, ezkongabea zen.

475
00:31:03,160 --> 00:31:04,000
Ulertzen dut.

476
00:31:06,040 --> 00:31:09,160
Ene! Botiken ordua da.
Oraintxe ekarriko dizkizut.

477
00:31:09,040 --> 00:31:10,080
Bai...

478
00:31:39,560 --> 00:31:40,680
(MEZU HOTSA)

479
00:32:40,240 --> 00:32:43,760
Bai, hori da. Ojanguren, Rikardo

480
00:32:44,920 --> 00:32:47,480
Ba ez dakit zein kaletan bizi den,
baina Gasteizen bizi da.

481
00:32:49,200 --> 00:32:51,240
Bai, Ok, ulertzen dut.

482
00:32:51,720 --> 00:32:53,240
Baina begiratu zenezake?

483
00:32:54,280 --> 00:32:56,920
Bale, bai, eskerrik asko.
Bai, itxoingo dut?

484
00:32:57,640 --> 00:32:59,040
Kaixo.

485
00:32:59,520 --> 00:33:00,200
Kaixo, mi amol.

486
00:33:00,360 --> 00:33:02,320
Zer, izan zara komisarian?
-Bai.

487
00:33:03,280 --> 00:33:05,200
Eta, ezagutzen duzu Rikardo Ojanguren hori?

488
00:33:05,680 --> 00:33:06,760
Ba ez. No me suena.

489
00:33:08,000 --> 00:33:09,440
Esan diot Nekaneri
etzenuela ezagutuko.

490
00:33:11,040 --> 00:33:14,280
Bai... Igual... badakizu?
Exajeratu egin dut kontua.

491
00:33:14,840 --> 00:33:18,800
Beldurti samarra naiz, eta, agian,
aparkalekukoa ez zen mehatxu bat.

492
00:33:19,800 --> 00:33:20,520
Zer?

493
00:33:21,120 --> 00:33:22,600
Bai, ba fijo ez dutela zerikusirik.

494
00:33:22,720 --> 00:33:25,160
A ber, ba lapurreta izango zen.
Eta ni hurbildu nintzenean...

495
00:33:25,320 --> 00:33:26,400
...alde egin zuen.

496
00:33:27,320 --> 00:33:29,400
Baina... Horrek ez du
zentzu handirik.

497
00:33:30,000 --> 00:33:31,280
Ai, chico! Ez dut tipoa ezagutzen.

498
00:33:31,720 --> 00:33:33,440
Beraz, ezin du izan ezer nire kontra!

499
00:33:34,240 --> 00:33:37,720
Nahastu egin zen eta punto! Zuk
gauza bera esan zenidan, gogoratzen?

500
00:33:37,760 --> 00:33:39,440
Bai, baina?, ez dakit.

501
00:33:40,200 --> 00:33:43,680
Tranquilo. Orain garbi daukat gizon
horrekin ez daukadala zerikusirik.

502
00:33:44,040 --> 00:33:44,920
Lasaiago nago.

503
00:33:45,400 --> 00:33:46,160
Benetan?

504
00:33:46,320 --> 00:33:49,480
Bai. A, y una cosa.
Nekanek hitz egin du Rikardorekin?

505
00:33:50,320 --> 00:33:52,080
Bueno, gizon horrekin esan nahi dut.

506
00:33:52,400 --> 00:33:54,440
Egia esan, ez daukat ideiarik ere.

507
00:33:54,480 --> 00:33:56,760
Bueno. Eta zu zer moduz?

508
00:33:57,280 --> 00:34:00,040
Zer moduz duela 30 urte
desagertu zen mutilaren kasua?

509
00:34:00,640 --> 00:34:01,720
Duela “24” urte.

510
00:34:02,360 --> 00:34:04,160
Eta, bueno, Nekanek
kasutik baztertu nau...

511
00:34:04,600 --> 00:34:06,360
...mutilaren amarekin
kontaktuan jartzeagatik.

512
00:34:06,760 --> 00:34:08,320
Zer diozu? ¿Y éso?

513
00:34:09,000 --> 00:34:11,080
Emakumeak  komisariara deitu du
kasuaz jakiteko...

514
00:34:11,920 --> 00:34:13,520
...eta Nekanerekin hitz egin du.

515
00:34:13,920 --> 00:34:15,520
No!

516
00:34:16,000 --> 00:34:17,560
Joder! Hanka sartu dut barruraino.

517
00:34:18,360 --> 00:34:20,240
Urrutiegi joan naiz,
eta ez ditut ondorioak neurtu.

518
00:34:21,000 --> 00:34:23,200
Emakumeak esperantza faltsuak
egin ditu nire erruz.

519
00:34:23,600 --> 00:34:25,000
¡Vaya! Ba sentitzen dut.

520
00:34:26,400 --> 00:34:28,200
Ez nuen uste
zauria itxi gabe egongo zenik.

521
00:34:28,360 --> 00:34:31,080
Ei, ez zazu zure burua egurtu.

522
00:34:32,440 --> 00:34:34,280
Ba...Kontu zaharrak, hoberena
bakean uztea.

523
00:34:35,320 --> 00:34:36,120
Ya lo creo.

524
00:34:36,640 --> 00:34:37,480
Baina badakizu zer?

525
00:34:37,640 --> 00:34:40,760
Uste nuen Nekanek
zigortu egingo ninduela, eta ez.

526
00:34:40,800 --> 00:34:42,000
Nagusi ulerkorra da.

527
00:34:42,120 --> 00:34:43,480
Bueno, horrela begiratuta...

528
00:34:44,240 --> 00:34:45,840
Lehen esan dit
beste lan bat duela niretzat.

529
00:34:46,360 --> 00:34:47,160
Kalera aterako naiz.

530
00:34:47,680 --> 00:34:50,840
Ez dakit zertara, baina tira,
nazkatuta nago bulego zuloan.

531
00:34:51,560 --> 00:34:53,120
Ba eztakit hori berri ona den.

532
00:34:53,640 --> 00:34:54,800
Ez zaude seguruago bulegoan?

533
00:34:55,440 --> 00:34:57,440
Zer nahi duzu, tripandi bat bihurtzea?

534
00:34:57,560 --> 00:34:59,080
Ay, ez! ¡Eso sí que no!

535
00:35:05,160 --> 00:35:06,800
Kaixo Abel. Hori ez da?

536
00:35:07,600 --> 00:35:09,880
Ezin burutik kendu, neska.

537
00:35:12,520 --> 00:35:13,680
Zu ere Bilbon egon zinen, ala?

538
00:35:14,160 --> 00:35:16,520
Ez, baina Paulak
CD bat ekarri zuen.

539
00:35:16,960 --> 00:35:18,520
Goizean jarri du eta...

540
00:35:20,880 --> 00:35:22,280
Naia oso gustura egon zen.

541
00:35:23,000 --> 00:35:25,000
Bai... Oso gustura egon omen ziren
hirurak ere.

542
00:35:26,000 --> 00:35:28,440
Gezurra dirudi, ezta?
German eta Paula elkarrekin.

543
00:35:29,400 --> 00:35:30,720
Barre pila egin omen zuten bidean.

544
00:35:31,240 --> 00:35:32,640
Bueno, Naia tartean egonda...

545
00:35:34,160 --> 00:35:36,640
Orain bi anaiak adiskidetzea,
besterik ez zaigu falta.

546
00:35:37,040 --> 00:35:38,320
Bai...

547
00:35:39,120 --> 00:35:43,400
Alizia, German ez da lehengo bera.

548
00:35:44,040 --> 00:35:47,600
Aldatu egin da, eta hobera.
Kandido konturatuko da.

549
00:35:49,680 --> 00:35:52,320
Agian denbora kontua da, bai.
Ea arrazoi duzun.

550
00:35:53,720 --> 00:35:56,160
Kezkatuta dago
Artesa kontuarekin, ezta?

551
00:35:57,520 --> 00:35:59,360
Izan ere, a zer kolpea!

552
00:36:01,040 --> 00:36:04,000
Bai. Ni ere oso kezkatuta nago.

553
00:36:05,000 --> 00:36:07,440
Eskerrak autoen negozioan sartu zen.

554
00:36:08,120 --> 00:36:10,160
Ea galdutako dirua
berreskuratzen duen.

555
00:36:10,800 --> 00:36:12,440
Bai, baina hori ere ez da
negozio segurua.

556
00:36:12,760 --> 00:36:14,360
Eta ez dira garai onak.

557
00:36:15,760 --> 00:36:18,640
Laguntzarik behar baldin baduzue...
Badakizu.

558
00:36:19,400 --> 00:36:21,800
Eskerrik asko, Abel,
baina momentuz moldatzen gara.

559
00:36:23,320 --> 00:36:25,960
Zure ustez... kaltetuen elkarteak zerbait lortuko du?

560
00:36:26,440 --> 00:36:29,880
Ezin, ba, jakin... Baina ez dugu
esperantza galdu behar.

561
00:36:30,960 --> 00:36:34,240
Eta pazientzia pixkat.
Luze joko du eta, oso luze.

562
00:36:35,640 --> 00:36:37,240
Ba tentuz hartu beharko dugu.

563
00:36:39,600 --> 00:36:41,680
Eta, bestela zer moduz zu etxean?

564
00:36:42,240 --> 00:36:44,840
Ondo, gero eta hobeto.

565
00:36:45,760 --> 00:36:47,280
Banekien konponduko zinetela.

566
00:36:47,760 --> 00:36:50,360
Asko maite duzue elkar
eta hori da inportanteena.

567
00:36:50,800 --> 00:36:54,800
Oso gaizki pasatu dugu, e, oso gaizki.

568
00:36:55,880 --> 00:36:57,840
Eta zu, Kandidorekin?

569
00:36:58,520 --> 00:37:01,720
Oso ondo. Oso zoriontsu gaude.

570
00:37:02,120 --> 00:37:06,120
Ikusiko duzu, gero eta hobeto
joango zaizkigu gauzak.

571
00:37:07,400 --> 00:37:08,360
Bai.

572
00:37:09,200 --> 00:37:12,040
Baina ezta posible!! Seguru zaude? /

573
00:37:14,480 --> 00:37:17,440
Baina zerk eragin du? /
Nola ez dakizuela?! /

574
00:37:18,960 --> 00:37:22,280
Barkatu. Bai, bai, ulertzen dut. /
Bai. Gero arte!

575
00:37:23,200 --> 00:37:25,720
Joder, joder!

576
00:37:27,480 --> 00:37:28,680
Zer, Kandido, arazoren bat?

577
00:37:29,320 --> 00:37:31,480
Bai, eta ez txikia.
Dena gaizki atera behar! Joder!

578
00:37:32,360 --> 00:37:33,840
Zer edo zertan laguntzea
nahi baldin baduk...

579
00:37:34,320 --> 00:37:36,840
Ez, nahita ere ezingo huke:
ez hik, eta ez inork!

580
00:37:37,920 --> 00:37:40,640
Hemen saldu behar nitian kotxeak
txikituta geratu dituk.

581
00:37:41,840 --> 00:37:45,120
Alemaniatik zetorren kotxe-kamioiak
istripua izan dik mugatik gertu.

582
00:37:46,360 --> 00:37:48,200
Demontre! Ba bai zorte txarra!

583
00:37:48,400 --> 00:37:49,680
Joder...!

584
00:37:50,360 --> 00:37:53,840
Barka idak, Koldo, aseguru etxera
deitu behar ziat.

585
00:37:54,480 --> 00:37:56,760
Hator bulegora. Handik lasaiago berba egingo duk.

586
00:37:57,600 --> 00:37:58,280
Bai, igual bai.

587
00:37:58,000 --> 00:37:59,080
Hator Eskerrik
asko.

588
00:38:10,200 --> 00:38:12,920
Oso leku fina aukeratu duk.
Pasatu egin haiz.

589
00:38:13,480 --> 00:38:15,880
Behin hasita,
ezin txikikeriatan geratu,ezta?

590
00:38:20,400 --> 00:38:21,880
Zer dun?

591
00:38:22,520 --> 00:38:25,560
Zoriontsua nauk. Inoiz ez bezala.

592
00:38:26,600 --> 00:38:28,480
Agian ardoagatik izango dun!

593
00:38:28,720 --> 00:38:30,280
Hago isilik!

594
00:38:34,120 --> 00:38:35,920
Aspaldian ez ninduan
horrela sentitzen.

595
00:38:36,680 --> 00:38:37,880
Ibonekin ere ez?

596
00:38:38,440 --> 00:38:39,760
Baina zertara zatorrek hori?

597
00:38:40,480 --> 00:38:42,200
Ez gaituk konparaketetn hasiko, e?

598
00:38:42,800 --> 00:38:44,880
Nola ezetz?
Larrutan, ni hobea, noski!

599
00:38:44,840 --> 00:38:46,360
Harroputza!

600
00:38:48,040 --> 00:38:52,440
Ez...  Ibonekin ez nian
tximeletarik sentitzen sabelean...

601
00:38:53,120 --> 00:38:57,320
A, tximeletak ditun, e?
Nik bai sabelean zerbait nuela.

602
00:39:00,640 --> 00:39:04,600
Ba niri gorriak pasatzea
tokatu zaidan bizitza honetan.

603
00:39:06,160 --> 00:39:07,320
Baina hirekin egotearren...

604
00:39:08,600 --> 00:39:11,960
...berrio egingo niken bide bera
begiak itxita.

605
00:39:14,400 --> 00:39:15,720
Oso polita duk esan duana.

606
00:39:17,080 --> 00:39:20,800
Eta egia. Oso gaizki pasatu ninan kartzelan.

607
00:39:22,840 --> 00:39:24,800
Ez didak inoiz ezer aipatu.

608
00:39:31,320 --> 00:39:34,280
Kotxe ziztrin batzuk lapurtzeagatik sartu ninditenan.

609
00:39:38,440 --> 00:39:41,920
Behin barruan, bizirautea zunan kontua.

610
00:39:44,600 --> 00:39:46,400
Morroi batek
ximaurra pasatu zidanan...

611
00:39:48,240 --> 00:39:50,520
Eta han aurkitu ninan
infernu hartatik alde egiteko atea.

612
00:39:51,720 --> 00:39:52,960
Engantxatu egin hintzen?

613
00:39:53,200 --> 00:39:55,200
Bai...

614
00:39:58,160 --> 00:40:01,360
Konturatu arte droga bera zela
kartzelan hiltzeko modurik errazena.

615
00:40:03,600 --> 00:40:05,240
Eta betiko uztea erabaki ninan.

616
00:40:06,440 --> 00:40:08,640
Ezin dinat imajinatu
zer pasatuko huen.

617
00:40:10,960 --> 00:40:12,320
Ezta beharrik ere.

618
00:40:12,720 --> 00:40:15,920
Orain, paradisuan egotea
tokatu zaidan.

619
00:40:17,760 --> 00:40:18,720
Eta hau ezagututa...

620
00:40:20,040 --> 00:40:21,480
...ez dinat galdu nahi.

621
00:40:34,000 --> 00:40:34,720
Lukas...

622
00:40:37,120 --> 00:40:39,080
Hara! Konturatu zara hemen nagoela!

623
00:40:39,920 --> 00:40:40,440
Zer duzu?

624
00:40:41,280 --> 00:40:43,360
Esan zuk!
Iñigorekin ematen duzu eguna orain!

625
00:40:43,800 --> 00:40:46,160
Bueno, bueno, zertara dator orain Iñigo?

626
00:40:46,160 --> 00:40:48,040
Etzara konturatzen, ala?
Begiekin jaten zaitu!

627
00:40:48,680 --> 00:40:51,920
Lukas, ez da bidezkoa! Eta gutxiago
zure lagunek egin didatena ta gero.

628
00:40:52,840 --> 00:40:53,640
Zertaz ari zara?

629
00:40:54,080 --> 00:40:55,840
Itxasok hustu zidan depositoa!

630
00:40:57,040 --> 00:40:59,200
-Eta nola dakizu?
Nik entzun nion.

631
00:40:59,760 --> 00:41:01,240
Joder!

632
00:41:01,640 --> 00:41:04,760
Beraz, argi dago!  Zure kuadrilak
ez du ezer jakin nahi nitaz.

633
00:41:06,160 --> 00:41:07,920
Malen, ez da hori.
Itxaso batzuetan...

634
00:41:08,400 --> 00:41:09,800
Zergatik ez zenidan egia esan?

635
00:41:10,480 --> 00:41:12,720
Haiek ni ikusi nahi ez,
eta ni festatxoak antolatzen.

636
00:41:13,680 --> 00:41:15,800
Bueno, Malen... Zuri minik ez ematearren
isildu nintzen.

637
00:41:16,280 --> 00:41:17,240
Ba ez dut horrelako babesik behar.

638
00:41:17,800 --> 00:41:20,280
Aitak hori egin du bizitza guztian
eta ez zait gustatzen!

639
00:41:22,640 --> 00:41:24,960
Barkatu..., ez dut asmatu, garbi dago.

640
00:41:25,560 --> 00:41:29,800
Ba ez egin Iñigoren aurka. Asko ari
zait laguntzen. Eta  zuri ere bai.

641
00:41:30,720 --> 00:41:31,840
Niri, nola?

642
00:41:32,400 --> 00:41:34,600
Bai. Ni berarekin nagoenean
zu lagunekin gera zaitezke.

643
00:41:35,440 --> 00:41:36,720
Bale, baina nik zurekin egon nahi dut.

644
00:41:37,520 --> 00:41:40,520
Nire lagunek atsegin ez bazaituzte,
hor konpon! Haientzat kalte.

645
00:41:41,240 --> 00:41:42,600
Lukas, nik maite zaitut...

646
00:41:43,600 --> 00:41:45,760
...eta ez duzu haien edo nire artean
aukeratu beharrik.

647
00:41:45,760 --> 00:41:48,560
Malen, nik ere maite zaitut, izugarri.

648
00:41:49,920 --> 00:41:51,920
Barkatu nire jokaera.

649
00:41:52,920 --> 00:41:55,160
Begira, Iñigo zure laguna da,
eta errespetatu egingo dut.

650
00:41:55,800 --> 00:41:57,120
Ez naiz berriro gaizki esaka ariko.

651
00:41:58,240 --> 00:42:00,840
Baina zure lagunek
ez naute aguantatzen.

652
00:42:01,320 --> 00:42:03,520
Konturatuko dira nahastuta daudela.

653
00:42:12,120 --> 00:42:13,040
Arratsalde on, Naroa.

654
00:42:13,600 --> 00:42:14,440
Kaixo, Paula.

655
00:42:15,760 --> 00:42:17,200
Zer moduz?
-Oso ondo.

656
00:42:17,920 --> 00:42:19,640
Eta oso pozik zu gurekin zaudelako.

657
00:42:20,280 --> 00:42:23,880
Ni ere oso gustura nago. Ez dakizue
zenbat eskertzen dizuedan aukera hau.

658
00:42:24,760 --> 00:42:27,680
Orain urtebete ere
hemen egon zinen lanean, ezta?

659
00:42:28,160 --> 00:42:29,440
Bai, ia postu berean gainera.

660
00:42:29,960 --> 00:42:33,520
Hobeto. Inork esan beharrik ez
zein diren zure eginkizunak.

661
00:42:34,000 --> 00:42:35,240
Bueno, oraingoz ondo moldatzen naiz.

662
00:42:35,760 --> 00:42:38,440
Alde ederra!! Jende berriarekin
hasieran kosta egiten da.

663
00:42:39,240 --> 00:42:40,560
Nirekin hori irabazi duzue, ba.

664
00:42:41,560 --> 00:42:43,440
Koldok hitz onak baino ez ditu zuretzat.

665
00:42:44,080 --> 00:42:45,000
Nik ere bai, zuentzat.

666
00:42:45,480 --> 00:42:47,840
Kanpoan zaudenean konturatzen zara
benetan galdu duzunaz.

667
00:42:49,200 --> 00:42:53,240
Gironan hotel handi batean aritu
omen zinen. Eromena izango zen, ez?

668
00:42:53,840 --> 00:42:57,520
Ez pentsa. Lana antzekoa zen, eta
eskarmentu handia hartu dut han.

669
00:42:58,080 --> 00:43:00,600
Ba primeran etorriko zaigu
zuk han ikasitakoa.

670
00:43:02,240 --> 00:43:03,760
Eta Koldo, non dabil? Ikusi duzu?

671
00:43:03,840 --> 00:43:05,680
Bai, bulegoan dago.

672
00:43:06,160 --> 00:43:06,760
Arratsalde on.

673
00:43:07,840 --> 00:43:10,240
Agur, Nekane.
Ongi etorri Muñagorrira!

674
00:43:10,280 --> 00:43:11,640
Eskerrik asko.

675
00:43:13,600 --> 00:43:14,840
Zelan beragaz?

676
00:43:15,840 --> 00:43:17,440
Ondo.Ongi etorria eman dit.

677
00:43:17,560 --> 00:43:19,600
Zer ondo. Eta, pozik zaude?

678
00:43:20,920 --> 00:43:22,760
Aspaldi ez nintzen
hain gustura sentitzen.

679
00:43:23,280 --> 00:43:24,240
Ezta Gironan be?

680
00:43:24,960 --> 00:43:28,280
Bueno, han ondo moldatzen nintzen,
baina ez dago etxea bezalakorik.

681
00:43:28,880 --> 00:43:30,440
Aaa... Hortaz, etxeagatik da?

682
00:43:31,200 --> 00:43:33,440
Eta zer uste zenuen, ba, e?

683
00:43:35,200 --> 00:43:37,040
Masailak gorri-gorri ditun.

684
00:43:37,760 --> 00:43:38,880
Gezurteroa! Ez duk egia!

685
00:43:39,320 --> 00:43:41,680
Bai, andereño... Baina xarmangarria.

686
00:43:42,880 --> 00:43:45,400
Esan... Zenbat neska lagun izan dituk?

687
00:43:46,120 --> 00:43:48,560
Kontatzeari utzi nionan... Baina...

688
00:43:49,360 --> 00:43:51,080
...50 baino gehiago...?

689
00:43:51,800 --> 00:43:53,040
Hik nahi bai!

690
00:43:53,560 --> 00:43:54,880
Izan ditinat affaire batzuk...

691
00:43:55,920 --> 00:43:58,000
...baina orain arte
neska lagun formalik ez.

692
00:43:58,480 --> 00:44:00,480
Eta, nola sentitzen haiz
orain kateatuta?

693
00:44:01,160 --> 00:44:05,600
Ongi... Bueno hire jenioak
egiten ditin egunak on edo txar...

694
00:44:06,200 --> 00:44:08,280
Nik jenioa? Kexatuko haiz gero!

695
00:44:08,800 --> 00:44:11,000
Ez, ez dinat inolako kexarik.

696
00:44:14,440 --> 00:44:15,560
Bion artean ordainduko diagu.

697
00:44:16,080 --> 00:44:17,040
Ezta pentsatu ere.

698
00:44:17,200 --> 00:44:19,760
Gaurkoa nire kontu.
-Oo...

699
00:44:24,120 --> 00:44:27,400
Kitto... Ordaindu eta joan gaitezke.

700
00:44:27,840 --> 00:44:30,320
Eskerrak, ze ez daukan sake makala!

701
00:44:31,720 --> 00:44:34,120
Zer nahi duk, ba? Dena
ezinhobea zegoan.

702
00:44:34,760 --> 00:44:38,640
Tira, nik gidatuko dinat autoa,
ze hirekin ez gaitun oso seguru.

703
00:44:39,560 --> 00:44:42,120
Ei, hik ere edan duk. Eta ni
primeran nagok.

704
00:44:42,160 --> 00:44:44,560
Utzi niri.
-Eta uzten badiat...

705
00:44:45,240 --> 00:44:46,600
...zer emango didak trukean?

706
00:44:48,440 --> 00:44:49,840
Nahi dunana.

707
00:44:53,760 --> 00:44:55,800
Baina zer gehiago
gertatu behar zaigu?!

708
00:44:56,560 --> 00:44:58,680
Lasaitu zaitez, aseguruak
hartuko du bere gain.

709
00:44:58,680 --> 00:44:59,680
Zera hartuko du!

710
00:45:00,760 --> 00:45:04,120
Kamioaren asegurua ez zegoen behar
bezala eta ez da kargu egingo!!

711
00:45:05,520 --> 00:45:07,440
Baina nola liteke? Zergatik?!

712
00:45:07,880 --> 00:45:10,280
Ba aseguru normaletik aparte
beste bat egin behar nuen nonbait...

713
00:45:10,720 --> 00:45:11,920
...eta inork etzidan azaldu!

714
00:45:15,160 --> 00:45:16,160
Asko sentitzen dut.

715
00:45:16,760 --> 00:45:19,840
Ba nik gehiago. Ze ez daukat sosik
autoen jabeei ordaintzeko.

716
00:45:20,840 --> 00:45:22,640
Bueno, bion artean
egingo dugu aurrera.

717
00:45:23,520 --> 00:45:25,880
Bogarekin nahikoa ez bada,
eskatuko dugu kreditu bat.

718
00:45:26,360 --> 00:45:30,280
Beste bat?!! Ez?, Alizia,
honek ez dauka irtenbiderik.

719
00:45:32,920 --> 00:45:35,120
Dena galdu dut. Frakasatu bat naiz.

720
00:45:35,800 --> 00:45:36,920
Bueno, ez esan horrelakorik!

721
00:45:37,800 --> 00:45:39,240
Arriskatu egin zara
eta ez da ondo atera...

722
00:45:39,760 --> 00:45:41,440
...baina horrek ez du esan nahi
frakasatu bat zarenik.

723
00:45:41,600 --> 00:45:42,440
Zer naiz ba orduan?

724
00:45:43,320 --> 00:45:44,400
Oso gizon ausarta.

725
00:45:45,400 --> 00:45:48,320
Zeure kabuz egin nahi izan duzu
aurrera, eta hori gauza handia da.

726
00:45:49,720 --> 00:45:53,440
Behin saiatuko nire kabuz zerbait egiten,
eta dena pikutara joan da.

727
00:45:54,280 --> 00:45:57,800
Aski da! Zu oso gizon jatorra zara
eta aita ezin hobea!

728
00:45:58,760 --> 00:45:59,480
Utziozu, Alizia.

729
00:45:59,960 --> 00:46:02,560
Ez! Utzi zeuk negar egiteari. Egingo dugu aurrera.

730
00:46:03,520 --> 00:46:04,760
Alizia, zabaldu begiak!

731
00:46:05,400 --> 00:46:07,240
Ontziolaren diru guztia galdu nuen
ARTESArekin...

732
00:46:07,840 --> 00:46:09,320
...eta orain zorretan nago
autoen jabeekin.

733
00:46:10,000 --> 00:46:13,160
Badakit? baina lasaitu gaitezen
eta bururatuko zaigu zerbait.

734
00:46:14,280 --> 00:46:15,640
Ba horrek lasaitzen bazaitu...

735
00:46:17,640 --> 00:46:19,000
Boga ez doa hain gaizki.

736
00:46:19,720 --> 00:46:21,600
Ordainduko ditugu zorrak pixkanaka.

737
00:46:22,880 --> 00:46:25,800
Eta nik badut esperantza
ARTESAkoa konponduko dela.

738
00:46:26,400 --> 00:46:30,240
Agian, ez digute itzuliko guztia,
baina zati bat bai. Seguru.

739
00:46:30,880 --> 00:46:32,280
Hobe bai hala balitz?

740
00:46:32,520 --> 00:46:36,760
Alizia, gauza bat, Joana eta Naia
ez ditugu alferrik kezkatuko.

741
00:46:38,600 --> 00:46:40,040
Lasai, ez diet ezer esango.

742
00:46:57,560 --> 00:46:59,800
Hi, oso leun zoan.
Bai, ezta?

743
00:47:00,360 --> 00:47:02,320
Aitak oso begi ona zaukak
kotxeak aukeratzeko.

744
00:47:02,760 --> 00:47:04,120
Eztun alferrik sartu negozio horretan.

745
00:47:04,640 --> 00:47:06,280
Ez. Konbentzituta nagok
oso ondo joango zaiola.

746
00:47:06,720 --> 00:47:07,240
Seguru.

747
00:47:08,480 --> 00:47:10,440
Neuk ere nahiko niken noizbait
negozio bat jarri.

748
00:47:10,520 --> 00:47:13,360
Hik?
- Zer, ez naun gai ikusten ala?

749
00:47:14,080 --> 00:47:16,880
Trebea naun zenbakiekin.
-Bai, hori sinisten diat.

750
00:47:17,880 --> 00:47:20,320
Diru mordoa irabazi eta
gure etxea izango geniken.

751
00:47:20,720 --> 00:47:22,400
Eta nolakoa duk
hire ametsetako etxe hori?

752
00:47:23,160 --> 00:47:26,960
Ederra. Hondartzatik gertu,
eta lorategi txiki bat ere bai.

753
00:47:27,360 --> 00:47:28,800
Ez duk gutxi eskatzea...

754
00:47:29,720 --> 00:47:31,560
Bo, eta hi nirekin, hori batez ere!

755
00:47:32,120 --> 00:47:34,160
Eta zenbat falta duk etxe hori
gurea izateko?

756
00:47:34,800 --> 00:47:35,960
Laster gaitun bertan!

757
00:47:35,960 --> 00:47:38,320
Dirua aurrezten hasiko gaitun
horretarako.

758
00:47:38,920 --> 00:47:41,240
A, eta piragua pare bat ere
erosiko dinagu.

759
00:47:41,880 --> 00:47:43,880
Hi bai ameslaria!

760
00:47:46,840 --> 00:47:48,880
Falta zitzaiguna!

761
00:48:05,440 --> 00:48:07,680
Kaixo...

762
00:48:08,400 --> 00:48:10,120
Zer moduz eguna?

763
00:48:16,720 --> 00:48:21,360
Itxaso, mesedez, ez zait gustatzen
zu ta ni horrela egotea.

764
00:48:22,480 --> 00:48:24,480
Horrela bagaude
zure errua da, guapa.

765
00:48:25,520 --> 00:48:27,760
Sentitzen dut,
ez nizun minik egin nahi.

766
00:48:27,840 --> 00:48:29,240
No, claro!

767
00:48:30,000 --> 00:48:33,560
Laguntza handia izan zara niretzat
eta orain oso gaizki nago.

768
00:48:34,480 --> 00:48:36,400
Eta dena,
gaizki ulertu txoro batengatik.

769
00:48:37,560 --> 00:48:40,360
Pero ¿tú estás loca edo
eres una  mentirosa profesional?!

770
00:48:41,120 --> 00:48:43,840
Ze Ibonen musuarekin gezurra
esan zenidan eta diruarekin ere bai.

771
00:48:44,440 --> 00:48:46,120
¡A si aque no me vengas
con pamplinas!

772
00:48:46,640 --> 00:48:49,880
Bueno, bai, bale, onartzen dut,
Ibonena gezurra zen.

773
00:48:51,280 --> 00:48:52,160
Ez dakit zergatik esan nuen...

774
00:48:53,240 --> 00:48:55,360
...Eta ez dauka
inongo justifikaziorik.

775
00:48:56,320 --> 00:48:57,880
Baina bakarrik sentitzen nintzen.

776
00:48:59,240 --> 00:49:01,000
Baina konturatzen zara
ia zer lortu zenuen?

777
00:49:01,640 --> 00:49:03,360
Gure harremana hondatzea.
¡Y éso sí que no!

778
00:49:04,400 --> 00:49:05,360
Damututa nago.

779
00:49:05,920 --> 00:49:06,760
¡Pues no sé si creerte...!

780
00:49:07,160 --> 00:49:09,680
Ibon kontu eske joatean ere,
gezurra esan zenuen berriz.

781
00:49:10,480 --> 00:49:13,400
Badakit, barkatu.
-Gezurra gezurraren gainetik.

782
00:49:15,360 --> 00:49:17,160
Ibonekin asko lotsatu nintzen...

783
00:49:18,520 --> 00:49:22,760
...eta momentuan dena gezurra zela
esatea atera zitzaidan. Barkatu...

784
00:49:24,080 --> 00:49:24,880
Eta diruarena?

785
00:49:25,840 --> 00:49:27,600
Ez, horretan zu nahastu zinen.

786
00:49:27,760 --> 00:49:28,800
Ai, mamita!

787
00:49:29,360 --> 00:49:32,640
Benetan! Nik ez nion dirurik eman
Jokini.

788
00:49:33,240 --> 00:49:35,080
Gutunazalean gure argazkiak zeuden.

789
00:49:37,880 --> 00:49:40,800
Benga, mesedez, izan gaitezen
berriro lagunak.

790
00:49:41,680 --> 00:49:46,920
Hasieran, oso ondo eramaten ginen.
Hemen ez dut beste inor ezagutzen.

791
00:49:47,760 --> 00:49:52,080
Badakit dena hondatu dudala, baina
barkaidazu mesedez.

792
00:49:54,960 --> 00:49:57,360
Ok. Te perdono.

793
00:49:58,320 --> 00:50:01,200
Baina ez etorri kontu berarekin,
que si no te mando volando de aquí.

794
00:50:01,240 --> 00:50:03,280
Eskerrik asko.

795
00:50:09,080 --> 00:50:10,760
Momentu bat, mesedez.

796
00:50:12,560 --> 00:50:15,000
Joe! Hau bai zorte txarra! Hik uste...

797
00:50:15,600 --> 00:50:17,880
Ez, ez zan deus aurreratu.

798
00:50:22,520 --> 00:50:25,840
Hoa hi. Ezagunak dituk, ez?
-Bai.

799
00:50:29,600 --> 00:50:32,480
Putain, Idixko! Ez nauk nehoiz
horrenbeste poztu hi ikusteaz.

800
00:50:33,040 --> 00:50:35,160
Bai, eskerrak! Gure salbatzailea zara.

801
00:50:35,640 --> 00:50:38,880
Bi ardo izan dituk, eztiat positibo
emango, baina hobe ez tentatzea!

802
00:50:39,320 --> 00:50:41,600
Bazkaltzen egon gara.
Bazkari berezi bat.

803
00:50:42,120 --> 00:50:44,200
Ezin zaituztet libratu,
bestea begira diat.

804
00:50:45,200 --> 00:50:46,600
Zer?! Serio habil?

805
00:50:46,600 --> 00:50:49,000
Nire lehen eguna duk errepideko
lanean eta gain-gainean ditiat.

806
00:50:49,720 --> 00:50:51,560
Puta! Ekarri traste hori!

807
00:50:52,040 --> 00:50:53,160
Egin putz azkar!

808
00:51:07,760 --> 00:51:09,440
Zer? Positibo?

809
00:51:11,200 --> 00:51:13,640
-Joder...!
Egin zerbait, Idixko! Lagundu!

810
00:51:16,680 --> 00:51:18,400
Benga, segi azkar!

811
00:51:19,480 --> 00:51:22,720
Arratsalde on.
Zer gertatzen da hemen?

812
00:51:40,400 --> 00:51:41,640
(ETXEKO TXIRRINA)

813
00:51:56,920 --> 00:51:58,560
Gabon, Ernesto.
-Gabon, Abel.

814
00:51:59,360 --> 00:52:01,600
Bazakiat, hauek ez dituk orduak,
baina?

815
00:52:02,080 --> 00:52:04,560
Hi beti haiz ongi etorria
etxe honetan. Sartu barrura.

816
00:52:04,920 --> 00:52:06,280
Eskerrik asko.

817
00:52:08,280 --> 00:52:11,800
Bueno, eta zertara zatorrek
ezusteko bisita hau? Eseri, eseri...

818
00:52:12,640 --> 00:52:16,720
Bueno, baina jarri hadi eta
hartuko diagu kopatxoren bat, ezta?

819
00:52:17,200 --> 00:52:19,920
Ez, ez, ez diat ezer nahi.
-Bueno, ba...

820
00:52:22,240 --> 00:52:26,520
Hi... aspaldi honetan
arraro samar ikusten haut.

821
00:52:28,320 --> 00:52:30,600
Zerbait gertatzen al zaik nirekin?

822
00:52:31,160 --> 00:52:34,920
Ni arraro hirekin? Ez, motel!
Zergatik diok hori?

823
00:52:35,720 --> 00:52:40,120
Bueno, azken boladan honetan ez duk
nirekin ezertarako geratu nahi.

824
00:52:40,760 --> 00:52:42,960
Zerbait gaizki doanaren seinale, ez?

825
00:52:43,400 --> 00:52:45,480
Ez, ez ba! Zer darabilkik buruan?

826
00:52:48,600 --> 00:52:52,600
Lagun mina haut, eta zerbait balego
jakin nahiko nikek.

827
00:52:53,800 --> 00:52:55,360
Ze arazo izango diat, ba, hirekin?

828
00:52:55,920 --> 00:53:00,280
Ez zakiat ba... Igual Germanek
akzioak saldu ez izana edo?

829
00:53:00,720 --> 00:53:03,200
Horrek ez dik zerikusirik
gure adiskidetasunarekin, Abel.

830
00:53:03,360 --> 00:53:04,800
Esan nian aurrekoan ere.

831
00:53:04,880 --> 00:53:05,840
Seguru?

832
00:53:06,880 --> 00:53:09,040
Germanen erabakia onartu diat eta
ez nauk berarekin haserretu.

833
00:53:09,120 --> 00:53:10,560
Nola ba hirekin?

834
00:53:11,200 --> 00:53:13,160
Badaezpada ere.

835
00:53:14,480 --> 00:53:17,560
Hara, Abel, ez diat lagunak
eta negozioak nahasteko ohiturarik.

836
00:53:20,040 --> 00:53:22,360
Bueno, eta behin hemen,
onartuko didak kopatxo bat, ezta?

837
00:53:22,880 --> 00:53:24,840
Pattar espeziala zaukaat.

838
00:53:25,600 --> 00:53:28,280
Hik hartzen baduk...
-Gustu handiz, gainera.

839
00:53:31,800 --> 00:53:34,520
Ai, bidali anbulantzia bat, azkar!

840
00:53:35,760 --> 00:53:36,920
Nire aita oso larri dago!

841
00:53:38,080 --> 00:53:39,160
Tiro bat dauka buruan!

842
00:53:41,240 --> 00:53:43,920
German! Etzazu hori ikusi.

843
00:53:45,360 --> 00:53:47,920
Min ematen diozu zure buruari
behin eta berriro.

844
00:53:49,440 --> 00:53:51,480
Hunkitu egiten nau
nola erantzun zuen ikusteak.

845
00:53:54,560 --> 00:53:56,560
Oso une  latza pasatuko zuen.

846
00:53:58,160 --> 00:53:59,280
Hondoa jota dago.

847
00:54:00,560 --> 00:54:01,920
Benetan hunkituta...

848
00:54:03,200 --> 00:54:04,520
Maite nauela ematen du.

849
00:54:06,120 --> 00:54:11,720
Lukasek maite zaitu, ziur nago.
Semea duzu.

850
00:54:13,160 --> 00:54:15,360
Hori ez da ezinbesteko baldintza
aita maitatzeko.

851
00:54:16,240 --> 00:54:20,400
Berak maite zaitu, baina orain
ez da gauza maitasuna adierazteko.

852
00:54:22,440 --> 00:54:25,440
Tira, German, kendu irudi hauek,
ez dira onak zuretzat.

853
00:54:25,480 --> 00:54:26,360
Ez, utzi mesedez.

854
00:54:26,960 --> 00:54:30,240
Baina zergatik tematzen zara
iraganarekin? Hobe atzean uztea.

855
00:54:31,040 --> 00:54:33,000
Ezin dut egun hura ahaztu.
Ezin dut.

856
00:54:33,640 --> 00:54:36,360
Baina orain... aurrera egin behar duzu, bai?

857
00:54:38,600 --> 00:54:42,760
Konforme, arrazoi izango duzu,
beti bezala.

858
00:54:44,160 --> 00:54:46,680
Ni... afariari begiratzera noa.

859
00:54:47,600 --> 00:54:49,160
Zu egon hemen lasai.

860
00:54:49,880 --> 00:54:51,560
Bai, zoaz, ez kezkatu.

861
00:54:59,160 --> 00:55:02,480
Bai, motel, bai, neuk ere
inbertitu nian Artesan.

862
00:55:02,560 --> 00:55:07,400
Asko?
-Ez, askorik ez. Gaitzerdi...

863
00:55:08,320 --> 00:55:11,080
Zuhurtzia apur bat derrigorrezkoa duk
negoziotan.

864
00:55:13,200 --> 00:55:15,160
Horrexegatik joan zaizkidak
niri ondo.

865
00:55:16,200 --> 00:55:19,520
Gutxi fio, dirua dohainik
eskaintzen dutenekin.

866
00:55:20,000 --> 00:55:23,040
Bai, hori hala duk,
baina, badakik, batzuetan...

867
00:55:23,440 --> 00:55:26,280
Nik saldu eta erosi egiten diat, baina
dirua beti mahai gainean.

868
00:55:26,400 --> 00:55:28,200
Ez eperik  eta ez interesik.

869
00:55:29,240 --> 00:55:31,400
Batzuen eskuetan diruak hegan egiten dik.

870
00:55:32,160 --> 00:55:34,200
Ikusita nagok horrelako makina bat.

871
00:55:35,680 --> 00:55:37,080
Eskola zaharrekoa, e?

872
00:55:37,560 --> 00:55:42,840
Eta pozik! Saltzaileak prezio bat
jartzen dik, erosleak beste bat...

873
00:55:43,360 --> 00:55:45,720
...eta akordioa helduko duk,
ez zagok bultza egin beharrik.

874
00:55:46,800 --> 00:55:48,840
Hi bai zakur zaharra.

875
00:55:49,040 --> 00:55:53,800
Nik bide azkarra nahi eta kaka!
Beste askok bezala!

876
00:55:54,800 --> 00:56:00,720
Baina, zer kristo! Dena ez duk
txarra! Diru pixkat galdu diat, eta?

877
00:56:03,840 --> 00:56:07,440
Enresto, Paula berreskuratu diat.

878
00:56:08,520 --> 00:56:11,360
Beraz, zuenak hobera egin dik.

879
00:56:13,680 --> 00:56:15,600
Hasi berritan bezalaxe gaudek.

880
00:56:16,400 --> 00:56:19,440
Eskutik helduta egun guztian...!

881
00:56:20,440 --> 00:56:24,240
Eta hire beldur haiek?
Beste norbait ote zegoen...

882
00:56:25,520 --> 00:56:29,120
Lekutan geratu dituk zeloak eta.

883
00:56:29,160 --> 00:56:35,120
E, Paulak jakingo balu maitale baten
susmoa izan dudala...

884
00:56:39,160 --> 00:56:42,080
Zer, Ernesto? Zer duk?

885
00:56:43,840 --> 00:56:49,360
Hi, hi, hi..., zerbait baduk.
Niri garbi hitz egin, e?

886
00:56:52,640 --> 00:57:00,080
Hara, Abel, ez zakiat zein den,
baina Paulak badik norbait.

887
00:57:14,640 --> 00:57:16,040
Eta hau??

888
00:57:29,280 --> 00:57:30,960
SOS deiak, bai, esan?

889
00:57:32,280 --> 00:57:33,680
Esan, zer gertatu da?

890
00:57:35,840 --> 00:57:36,720
Non zaude?

891
00:57:39,040 --> 00:57:41,040
Erantzun, mesedez.

892
00:57:48,520 --> 00:57:51,560
Hortaz, gau horretan
bi dei egin ziren 112 zenbakira?

893
00:57:55,080 --> 00:57:56,520
Ordu erdiko tarte batekin?

894
00:57:58,240 --> 00:57:59,600
Eta, aurrenekoa noiz?

895
00:58:02,280 --> 00:58:04,200
Gaueko bederatzi eta erditan??

896
00:58:06,360 --> 00:58:09,360
Eskerrik asko. (...)  Agur, bai.

