1
00:01:01,640 --> 00:01:03,000
(XANPAIN BOTILA IREKI)

2
00:01:04,040 --> 00:01:05,080
Lagundu, mesedez!

3
00:01:05,280 --> 00:01:06,480
Baina, zer gertatzen da?

4
00:01:08,240 --> 00:01:10,920
Zure urtetebetzea. Merezi du
egunak, ezta?

5
00:01:11,000 --> 00:01:11,880
Bueno...

6
00:01:13,520 --> 00:01:16,360
Nik ere ez dut atsegin
urtebetetzea ospatzea, baina...

7
00:01:17,120 --> 00:01:19,200
...hain urriak dira zerbait
ospatzeko aukerak?!

8
00:01:19,760 --> 00:01:21,160
Ea ba...

9
00:01:23,880 --> 00:01:24,760
Hartu...

10
00:01:27,720 --> 00:01:28,680
Zorionak!

11
00:01:29,400 --> 00:01:31,000
Eskerrik asko.

12
00:01:34,160 --> 00:01:35,560
Ummm, eta orain...

13
00:01:45,240 --> 00:01:48,040
Tori, ea gustatzen zaizun.

14
00:01:49,000 --> 00:01:50,640
Eskerrik asko, baina ez zenuen zertan.

15
00:01:58,080 --> 00:01:59,280
Ana Karenina.

16
00:02:00,000 --> 00:02:01,760
Ez esan irakurria duzula?

17
00:02:02,360 --> 00:02:04,600
Ez, eta banuen gogoa.

18
00:02:07,160 --> 00:02:10,040
Literaturako hasiera ederrenetako
bat du, niretzat:

19
00:02:11,120 --> 00:02:13,720
“Familia zoriontsu guztiak
elkarren antzekoak dira.

20
00:02:14,440 --> 00:02:17,200
Zoritxarrekoak, aldiz, bakoitza
bere erara dira zoritxarrekoak".

21
00:02:18,320 --> 00:02:20,320
Bistan da gustukoa duzula...

22
00:02:20,720 --> 00:02:23,160
Bai, eta zuk ere
gustukoa izatea espero dut.

23
00:02:23,640 --> 00:02:24,560
Seguru?

24
00:02:26,000 --> 00:02:30,880
Oso emakume ausarta da
Ana Karenina, zu bezala..

25
00:02:34,200 --> 00:02:38,720
“Lehen urratsa egiten erakutsi
zidan erizain eta lagunari”.

26
00:02:49,200 --> 00:02:53,280
Bueno, berandu da eta nekatuta nago.

27
00:02:54,440 --> 00:02:57,800
Eskerrik asko, German. Ondo lo egin.

28
00:02:58,520 --> 00:03:00,160
Bihar arte. Gabon pasa.

29
00:03:45,160 --> 00:03:48,680
? Gure aita zeruetan zarena...

30
00:03:49,400 --> 00:03:51,400
...santu izan bedi zure izena.

31
00:03:52,280 --> 00:03:54,000
Etor bedi zure erreinua...

32
00:03:54,520 --> 00:03:57,160
...egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.

33
00:03:57,840 --> 00:04:00,000
Emaiguzu gaur egun hontako ogia...

34
00:04:00,560 --> 00:04:02,200
...eta barkatu gure zorrak...

35
00:04:02,880 --> 00:04:05,000
...guk ere gure zordunei
barkatzen diegun ezkero.

36
00:04:05,600 --> 00:04:08,200
Ez gu tentaldira eraman?

37
00:04:09,120 --> 00:04:11,560
...baina atera gaitzazu gaitzetik.

38
00:04:12,840 --> 00:04:14,400
Amen.

39
00:05:04,560 --> 00:05:05,680
Egun on.

40
00:05:06,240 --> 00:05:07,440
Egun on, bai.

41
00:05:08,040 --> 00:05:10,120
Gosaria prestatu dizut?,
behingoagatik.

42
00:05:10,760 --> 00:05:15,080
Denetik egin dut; ogi errea,
zukua, arrautzak?

43
00:05:15,840 --> 00:05:18,880
Eskerrik asko, ez zenuen zertan.

44
00:05:20,040 --> 00:05:22,480
Joango al gara gero hondartzara
paseotxo bat ematera?

45
00:05:22,000 --> 00:05:23,600
Egun ederra egiten du.

46
00:05:24,240 --> 00:05:27,440
Ideia ona. Kresala haizeak
mesede egingo dizu.

47
00:05:28,360 --> 00:05:30,360
Gainera, komeni zaizu
zure kasa hastea.

48
00:05:32,080 --> 00:05:33,600
Zer esan nahi duzu ?

49
00:05:35,800 --> 00:05:39,880
Askoz hobeto zaude, German.
Ez duzu makila beharrik.

50
00:05:40,760 --> 00:05:43,440
Gainera, istripuaren ondorio guztiak
gainditu dituzu.

51
00:05:44,200 --> 00:05:46,680
Prest zaude lehengo bizimodua
egiten hasteko.

52
00:05:47,280 --> 00:05:50,800
Kontuz, jakina, baina prest zaude.

53
00:05:52,560 --> 00:05:54,000
Nitaz libratu nahi duzu?

54
00:05:54,440 --> 00:05:57,360
Ez, baina laster iritsiko da eguna.

55
00:05:58,160 --> 00:06:01,000
Nik ere nire eginkizunak dauzkat.

56
00:06:01,560 --> 00:06:05,040
Laguntza behar duzun arte
bakarrik geratuko naiz hemen.

57
00:06:05,160 --> 00:06:06,800
Zure kasa moldatzen
hasi behar duzu.

58
00:06:08,360 --> 00:06:10,160
Asko aurreratu duzu.

59
00:06:12,080 --> 00:06:13,440
Baina oraindik ez nago
erabat osatuta.

60
00:06:13,520 --> 00:06:14,560
Badakit.

61
00:06:15,400 --> 00:06:18,600
Zure laguntza behar dut.
Ez naiz dena bakarrik egiteko gai.

62
00:06:19,040 --> 00:06:22,920
Ez dizut hori ukatuko. Baina
paseatu, egin dezakezu bakarrik.

63
00:06:23,640 --> 00:06:26,720
On egingo dizu segurtasuna
hartzen joateko.

64
00:06:28,040 --> 00:06:30,800
Konforme, saiatuko naiz?

65
00:06:30,800 --> 00:06:35,720
Ederki. Gozatu paseoaz,
eta aprobetxatu eguraldi ederra.

66
00:06:36,560 --> 00:06:37,960
Eta zuk bitartean zer egingo duzu?

67
00:06:38,200 --> 00:06:42,440
Komentura joango naiz.
Egunak dira ez naizela agertu.

68
00:06:45,200 --> 00:06:49,640
Bueno, ba, paseo bat ematea
nahi baduzu? halaxe egingo dut...

69
00:06:51,480 --> 00:06:54,800
Nirekin etor zaitezke?
Ez zaintzera, paseo bat ematera.

70
00:06:54,920 --> 00:06:59,200
Ez, German, estimatuta dago,
baina komentura joan behar dut.

71
00:06:59,240 --> 00:07:01,600
Bueltakoan egongo gara.

72
00:07:02,160 --> 00:07:03,360
Ados.

73
00:07:15,880 --> 00:07:19,240
Hoteleko gosariak bikainak dira,
baina Teresak egindakoak...!

74
00:07:20,200 --> 00:07:22,760
Bai, ezta? Bereziki, kurasanak.

75
00:07:23,520 --> 00:07:26,320
Laster, celebrityen faja
horietako bat erosi beharko dugu.

76
00:07:29,200 --> 00:07:32,520
Eta, zer moduz hemen?
-Primeran.

77
00:07:32,600 --> 00:07:35,600
Bai, eta lanean ?
-Oso gustura. Asko ari naiz ikasten.

78
00:07:36,160 --> 00:07:37,240
Seguru baietz.

79
00:07:38,360 --> 00:07:42,600
Herri txikia eta polita da, baina
zure amak festak behar ditu.

80
00:07:43,080 --> 00:07:44,680
Bueno, nik egin dut
festaren bat edo beste...

81
00:07:45,400 --> 00:07:48,200
A bai? Kontatu!
Jende asko etorri zen...?

82
00:07:49,080 --> 00:07:52,000
Bueno, ez da hain ideala
hemen dena.

83
00:07:52,720 --> 00:07:55,400
Nola ezetz? Zergatik ba?

84
00:07:57,360 --> 00:08:00,240
Bueno..., denek ez naute
ondo hartu.

85
00:08:00,840 --> 00:08:04,320
Ez da posible, zoragarria zara!
Zergatik ez?

86
00:08:05,160 --> 00:08:10,920
Badakizu... nire jatorriagatik,
diruagatik... Pijoa naizela diote.

87
00:08:11,840 --> 00:08:16,520
Kasurik ere ez.
Zu zoragarria zara!

88
00:08:17,880 --> 00:08:22,880
Eskerrik asko. Tira, Lukas daukat
ondoan eta hori da inportanteena.

89
00:08:23,600 --> 00:08:26,160
“Zure” Lukas! Txoratuta
zaitu mutil horrek.

90
00:08:26,920 --> 00:08:28,120
Bai, perfektoa da.

91
00:08:28,640 --> 00:08:30,000
Tira,hainbesterako ez da izango.

92
00:08:30,480 --> 00:08:36,040
Baietz! Langilea, sentikorra,
guapoa... Esango didazu ezagutzean.

93
00:08:36,720 --> 00:08:39,800
Amorratzen nago bai.
Nire kastinga gainditu beharko du.

94
00:08:39,960 --> 00:08:41,760
Ama!

95
00:08:42,560 --> 00:08:45,120
Zergatik ez dugu afaltzera gonbidatzen?

96
00:08:45,760 --> 00:08:47,120
Ideia bikaina.

97
00:08:52,520 --> 00:08:57,480
Erlojua... Ikusi duzu nire erlojua?
-Ez...

98
00:08:57,880 --> 00:09:00,960
Gelan utziko nuen.
Begiratzera noa.

99
00:09:32,920 --> 00:09:35,040
Zertan ari zinen?

100
00:09:35,760 --> 00:09:38,000
Mahaia jasotzen.

101
00:09:38,880 --> 00:09:40,840
Nire poltsa begiratu duzu?

102
00:09:42,280 --> 00:09:43,840
Ez.

103
00:09:43,880 --> 00:09:46,000
Ba aulkian utzi duzu
oraintxe bertan.

104
00:09:46,120 --> 00:09:50,080
Bai, erortzera zihoalako. Gainera,
zer gertatzen da zure poltsarekin?

105
00:09:50,800 --> 00:09:52,840
Zerbait ezkutatzen didazu, ala?

106
00:09:53,560 --> 00:09:55,440
Ez, galdetu bakarrik egin dizut!

107
00:09:55,600 --> 00:09:57,640
Galdera bat baino gehiago zen hori.

108
00:09:58,480 --> 00:10:02,680
Zer gertatzen zaizu? Egunotan
oso arraro zaude, defentsiban.

109
00:10:03,120 --> 00:10:04,840
Niri ezer ez. Eta zuri?

110
00:10:06,360 --> 00:10:09,720
Ez dakit zer duzun,
ez dut asmatzen zurekin.

111
00:10:10,360 --> 00:10:13,040
Esaten dudan guztiari punta
ateratzen diozu.

112
00:10:13,840 --> 00:10:16,880
Abel, zerbait egin badizut,
esaidazu aurpegira.

113
00:10:18,440 --> 00:10:25,000
Benetan, nahiago aurpegira esatea.
Ez ibili atzera eta aurrera!

114
00:10:24,640 --> 00:10:27,040
Ederki...

115
00:10:28,840 --> 00:10:31,400
Argi eta garbi
azalduko dizut.

116
00:10:34,040 --> 00:10:36,280
(ETXEKO TXIRRINA)

117
00:10:45,600 --> 00:10:46,600
Kaixo, ama!

118
00:10:47,240 --> 00:10:48,960
Uxue!!

119
00:10:50,240 --> 00:10:52,480
Maitia!

120
00:10:53,040 --> 00:10:56,720
Benetan, ez dut lorik egin
zugan pentsatuz.

121
00:10:57,480 --> 00:10:58,760
Garai zaharrak gogoratzen, ala?

122
00:10:59,920 --> 00:11:01,440
Badakizu zertaz ari naizen.

123
00:11:02,240 --> 00:11:04,760
Nik askotan nahiago dut
gehiegi ez pentsatu.

124
00:11:05,880 --> 00:11:08,160
Gertatu zaizunaren erantzule
sentitzen naiz.

125
00:11:08,720 --> 00:11:12,080
Zuk ez duzu zerikusirik.
Biok izan dugu zorte txarra.

126
00:11:12,680 --> 00:11:15,920
Eskertzen dizut babesa,
baina lasai, egingo dut aurrera.

127
00:11:16,560 --> 00:11:18,520
Lagundu egin nahi dizut!
Begira, badaukat diru pixkat eta...

128
00:11:19,120 --> 00:11:20,600
Ez, ezta pentsatu ere!

129
00:11:21,080 --> 00:11:24,920
No me seas cabezota. Ez dizut pisua
ordainduko, baina utzi laguntzen!

130
00:11:25,640 --> 00:11:28,200
Ez, benetan!
Estimatuta dago, baina utzi niri!

131
00:11:28,760 --> 00:11:31,800
Kandido, lagunak gara, ez zaitut
sufritzen ikusi nahi.

132
00:11:32,280 --> 00:11:33,840
Zuk gauza bera
egingo zenuke nigatik, ez?

133
00:11:34,320 --> 00:11:37,200
Zuk ere asko galdu duzu kontu
honekin, eta ez dirua bakarrik.

134
00:11:37,840 --> 00:11:41,040
Ez dizut utziko nirea den zama
zure gain hartzen.

135
00:11:42,080 --> 00:11:44,560
Baina nik animatu zintudan,
nik eman nizun kontaktua.

136
00:11:45,080 --> 00:11:48,760
Eta? Biok atera gara galtzen.
Leo, hain kezkatuta ikusten nauzu?

137
00:11:49,360 --> 00:11:50,720
Ez, gaur ez.

138
00:11:51,320 --> 00:11:53,040
Bueno, ba, uztazu, ados?

139
00:11:53,800 --> 00:11:55,600
Ok, baina ez ahaztu
hemen nagoela, bai?

140
00:11:56,280 --> 00:11:57,640
Eskerrik asko.

141
00:11:58,400 --> 00:12:01,320
A! Gauza bat daukat Naiarentzat!
Txorrada bat da, baina...

142
00:12:02,000 --> 00:12:04,040
...berak Cabarcenora joan nahi zuen.

143
00:12:04,720 --> 00:12:06,880
Zuri esan bazizun...
nahiago izango du zurekin joan.

144
00:12:07,560 --> 00:12:11,560
Ez, hiru sarrera daude. Zuretzat,
Aliziarentzat eta berarentzat.

145
00:12:11,760 --> 00:12:14,880
Hartu, mesedez.
Eskerrik asko.

146
00:12:16,600 --> 00:12:21,000
ARTESAko bilerara joango zara?
Ez. Aseguru-etxekoekin geratu naiz.

147
00:12:21,680 --> 00:12:25,080
Bilera Bogan da. Aliziak
kontatuko dit gero.

148
00:12:26,240 --> 00:12:31,400
Utzi ikusten... Begira zer polita
dagoen gure etxeko señorita.

149
00:12:31,800 --> 00:12:34,880
Bai... Eta noiz iritsi zara ba?

150
00:12:35,440 --> 00:12:37,200
Aireportutik zuzenean etorri naiz.

151
00:12:37,400 --> 00:12:38,760
Eta nola ez diguzu abisatu?

152
00:12:39,440 --> 00:12:41,200
Bai, gustura joango ginen zure bila!

153
00:12:41,640 --> 00:12:46,160
Eta ezustekoa hondatu? Inondik ere.
Zuen aurpegiak ikusi nahi nituen!

154
00:12:46,800 --> 00:12:48,200
Hau poza, txiki!

155
00:12:48,640 --> 00:12:51,360
Seguru hegazkinean
ez dizutela gosaltzen eman.

156
00:12:51,920 --> 00:12:54,280
Ba ez. Zaila da merke eta ona.

157
00:12:55,000 --> 00:12:57,440
Kafea egin berria daukagu.

158
00:12:58,280 --> 00:12:59,760
Eseri, maitia.

159
00:13:00,080 --> 00:13:03,400
Zer, nekatuta egongo zara...?

160
00:13:04,080 --> 00:13:06,600
Bai, pixkat, baina oso pozik!

161
00:13:07,080 --> 00:13:12,720
Ni ere bai. Ea ba...
kafe bero-beroa.

162
00:13:14,280 --> 00:13:16,480
Gure etxeko erreginarentzat!

163
00:13:17,680 --> 00:13:22,920
Aizu, Uxue, bat batean etorri zara
ezer esan gabe eta...

164
00:13:23,520 --> 00:13:26,000
...zerbait gertatzen al da?

165
00:13:26,440 --> 00:13:29,200
Bukatu dut udan hasitako moduloa...
eta bisita egin nahi nizuen...

166
00:13:29,760 --> 00:13:32,320
lanean hasi aurretik.
Ze gero, konplikatuagoa izan da.

167
00:13:32,840 --> 00:13:33,920
Lana aurkitu duzu?

168
00:13:34,720 --> 00:13:36,960
Bai, baina ez da
beste munduko ezer, e?

169
00:13:37,760 --> 00:13:39,120
Zer lan klase da?

170
00:13:39,520 --> 00:13:42,160
Bidaia-agentzia batean.
-Hara...

171
00:13:43,120 --> 00:13:46,600
Aizu, eta badaukazu
lan egiteko baimenik?

172
00:13:47,040 --> 00:13:48,560
Bueno, praktiken antzekoa da.

173
00:13:49,000 --> 00:13:51,480
Eskolarekin hitzarmena dute eta
zerbait ordainduko didate...

174
00:13:51,600 --> 00:13:52,720
...baina ez da lan lana ere.

175
00:13:53,840 --> 00:13:56,000
Zenbat denbora egingo duzu lanean?
-Sei hilabete.

176
00:13:56,600 --> 00:13:58,240
Sei hilabete gehiago
etxetik urrun?!

177
00:13:59,120 --> 00:14:00,760
Ez da hainbeste, ama.
-Bueno...

178
00:14:01,240 --> 00:14:03,480
Eta, Gabonetan etorriko naiz.

179
00:14:08,320 --> 00:14:10,360
Nekane Beitia?
-Bai.

180
00:14:10,840 --> 00:14:14,840
Barka berandu erantzutea. Idazkaria
bajan egon da, atzo jaso nuen mezua.

181
00:14:15,360 --> 00:14:16,600
Jakina, ez kezkatu.

182
00:14:17,080 --> 00:14:19,040
Eta, zein da arazoa?

183
00:14:18,800 --> 00:14:21,560
Itxaso Al Wahid
mehatxatzen ibili zara?

184
00:14:24,120 --> 00:14:25,880
Ez dut Itxaso hori ezagutzen.

185
00:14:26,560 --> 00:14:31,240
Ba mezuak jaso ditu. Eta egin
dituen telefonoa zure izenean dago.

186
00:14:31,720 --> 00:14:32,920
Okerren bat egon behar du?

187
00:14:33,480 --> 00:14:36,560
Zuk uste? Eta zein
izango da, ba, azalpena?

188
00:14:37,080 --> 00:14:39,360
Zenbaki bat baino gehiago
dauzkat nire izenean.

189
00:14:39,800 --> 00:14:42,400
Ez dakit zein da, zehazki,
telefono zenbakia.

190
00:14:48,600 --> 00:14:52,920
Hara, bai. Enpresako telefonoa da,
baina aspaldi ez dut erabili.

191
00:14:53,680 --> 00:14:55,640
Zuk bakarrik erabiltzen zenuen?

192
00:14:56,160 --> 00:14:58,160
Auskalo? Enpresako mobilek
horixe dute.

193
00:14:58,760 --> 00:15:00,320
Gaur batek erabiltzen du,
bihar beste batek...

194
00:15:00,440 --> 00:15:01,960
Hortaz, zuk ez duzu erabili?

195
00:15:02,520 --> 00:15:05,280
Erabiliko nuen noizbait ,
baina ez inor mehatxatzeko.

196
00:15:06,040 --> 00:15:07,240
Ez da nire estiloa.

197
00:15:07,680 --> 00:15:10,240
Ukatu egiten duzu, orduan...
-Dakidana esan dizut.

198
00:15:10,760 --> 00:15:13,560
Beraz, beste frogarik ez baduzu?,
alferrik ari gara, ez?

199
00:15:14,040 --> 00:15:17,040
Emango dizkidazu telefono horren
faktura guztiak.

200
00:15:17,960 --> 00:15:20,240
Oso baliotsuak izango zaizkigu.

201
00:15:21,000 --> 00:15:25,200
Gauzak erraztuko dizkigute. Eta...
bide batez, zuk diozun moduan...

202
00:15:25,800 --> 00:15:27,640
...errubakoa zarela
egiaztatuko dugu.

203
00:15:28,280 --> 00:15:31,520
Ez dakit gordeta egongo ote diren.
Ni ez naiz horretaz arduratzen .

204
00:15:32,000 --> 00:15:34,880
Eta nor arduratzen da, ba?
Zure idazkaria?

205
00:15:35,400 --> 00:15:36,440
Bai, baina?

206
00:15:36,840 --> 00:15:39,440
Gura ez baduzu, epaileari
eskatuko diot baimena.

207
00:15:40,200 --> 00:15:44,000
Hori bai... Laguntza ukatu diguzula
nabarmendu beharko dut txostenean.

208
00:15:44,680 --> 00:15:48,040
Eta, jakina, epaileak kontuan
hartuko du hori.

209
00:15:48,720 --> 00:15:52,680
Ez dut ezer ezkutatzen. Idazkariari
esango diot fakturak bidaltzeko.

210
00:15:53,400 --> 00:15:56,640
Ea aurkitzen dituen?
-Seguru baietz.

211
00:16:03,680 --> 00:16:05,600
Eta ezer lortzekotan, zer?

212
00:16:06,360 --> 00:16:08,800
Zordunen artean erakunde
garrantzitsuak daude...

213
00:16:09,600 --> 00:16:11,800
...eta epaileek tratu berezia
emango diete. Seguru.

214
00:16:12,400 --> 00:16:14,280
Abokatuak oso serio
hartu du auzia...

215
00:16:14,680 --> 00:16:16,880
Eta guk, zer? Apurren zain
egon behar al dugu?

216
00:16:17,640 --> 00:16:19,880
Apurrak baino gehiago
mereziako dugu ba!

217
00:16:20,400 --> 00:16:23,080
Badakit denak kezkatuta zaudetela.

218
00:16:23,680 --> 00:16:26,320
Bueno! Eta zer egin dezakegu?
Zer dio abokatuak?

219
00:16:27,080 --> 00:16:29,040
Bide bakarra dagoela eta horretan gabiltza.

220
00:16:29,880 --> 00:16:32,880
Bat eginda hartu behar ditugula
hartu beharreko erabaki guztiak.

221
00:16:33,680 --> 00:16:35,640
Hori jakinekoa duk.

222
00:16:36,360 --> 00:16:38,360
Madrilen ere badago kaltetuen
beste elkarte bat.

223
00:16:39,120 --> 00:16:41,640
Beraiekin batzar berezia
egin nahiko genuke.

224
00:16:42,000 --> 00:16:46,360
Baina aurrez Bilbon, hemen inguruko
kaltetuen bilera ere egin behar.

225
00:16:47,040 --> 00:16:49,200
Norbait joateko prest zaudete?

226
00:16:49,960 --> 00:16:52,160
Bi ordezkarirekin,
indar gehiago izango dugu.

227
00:16:52,800 --> 00:16:54,440
Bai, baina nork dauka
denbora horretarako ?

228
00:16:54,720 --> 00:16:56,600
Nik ez behintzat!

229
00:16:57,000 --> 00:16:58,360
Norbait prest dago etortzeko?

230
00:16:59,480 --> 00:17:01,560
Nire ustez, Leok joan beharko luke.

231
00:17:02,240 --> 00:17:04,720
Azken finean, bere bitartez
sartu ginen honetan, ezta?

232
00:17:05,920 --> 00:17:10,160
Bueno... baina nik ez nekien ezer,
eta... benetan, sentitzen dut...

233
00:17:10,640 --> 00:17:12,120
Gainera, zu ere kaltetua zara.

234
00:17:13,400 --> 00:17:15,640
Zer diozu? Etorriko zinateke ?

235
00:17:16,680 --> 00:17:19,240
Bueno, orain ez daukat
denbora gehiegirik.

236
00:17:20,280 --> 00:17:23,040
Gainera, txakolin berria
saltzen hasi behar dugu eta...

237
00:17:23,520 --> 00:17:26,720
Neu joango nauk,
neu joango nauk, Imanol.

238
00:17:27,320 --> 00:17:29,720
Entzun duzue. Zer iruditzen zaizue?

239
00:17:30,520 --> 00:17:31,840
Ondo...

240
00:17:32,360 --> 00:17:35,480
Baina mugi zaitezte. Ea datorren
urtean sikiera banoan Mexikora.

241
00:17:35,880 --> 00:17:36,920
Igone...

242
00:17:37,560 --> 00:17:41,640
Erabakita dago, Abel eta biok
izango gara kaltetuen bozeramaileak.

243
00:17:54,800 --> 00:17:58,880
Zer iruditu bazkaria? Sukaldaria
gaztea da, baina sona handikoa.

244
00:17:59,400 --> 00:18:01,400
Bai, jauna! Kategoriakoa!
Ez nuen espero.

245
00:18:02,280 --> 00:18:05,280
Ez gutxietsi herri txikiak.
Arraldek xarma handia du.

246
00:18:05,800 --> 00:18:07,360
Bai, baliteke...

247
00:18:08,040 --> 00:18:09,440
Eta jan, hemen baino hobeto inon ez!

248
00:18:10,520 --> 00:18:12,680
Malen urrutiegi iritsi da mutil horrekin.

249
00:18:13,240 --> 00:18:14,520
Lukasi buruz ari zara?

250
00:18:15,080 --> 00:18:17,920
Zenbat mutil-lagun ditu, ba?
Ez dakit nola utzi diozun.

251
00:18:18,520 --> 00:18:20,520
Zer nahi zenuen? Debekatzea?

252
00:18:21,160 --> 00:18:25,360
Ez, baina Arraldera etorri zarete,
enpresa berean jarri dituzu lanean.

253
00:18:25,920 --> 00:18:27,600
Eta etxekoa balitz bezala
tratatzen duzu.

254
00:18:28,080 --> 00:18:30,200
Badakit zertan ari naizen,
ez kezkatu.

255
00:18:30,720 --> 00:18:34,800
Nola ez ba? Edozein egunetan
euren ezkontza iragarriko digute.

256
00:18:35,480 --> 00:18:37,920
Zu beti bezain dramatikoa?
-Errealista.

257
00:18:38,920 --> 00:18:43,440
Ez da ezkontzarik egongo. Enpresan
ere, gutxi geratzen zaio Lukasi.

258
00:18:44,000 --> 00:18:45,600
Ea egia den...

259
00:18:47,560 --> 00:18:50,600
Ez dakit nolatan ekarri duzun gure
alaba hona. Eskola onenetan...

260
00:18:50,640 --> 00:18:52,360
...ikasi eta gero. Washingtonen
beharko luke.

261
00:18:53,360 --> 00:18:57,560
Lasai, ez du asko iraungo hemen.
Horretan zu bezalakoa da.

262
00:18:59,040 --> 00:19:01,320
Ni Arraldekoa naiz, eta asko
maite dut herri hau, baina Malen...

263
00:19:02,080 --> 00:19:07,400
...gaztea da. Nobedadeak pasatakoan
txiki geratuko zaio herri hau.

264
00:19:08,400 --> 00:19:10,320
Eta Lukasena ere ahaztuko zaio.

265
00:19:11,080 --> 00:19:15,440
Ez nago hain ziur. Poz-pozik dago.
Erabat maiteminduta.

266
00:19:17,000 --> 00:19:17,840
A, afaltzera gonbidatu dut.

267
00:19:18,240 --> 00:19:19,480
A bai?

268
00:19:20,600 --> 00:19:22,120
Lehenbailehen ezagutu nahi dut.

269
00:19:23,040 --> 00:19:25,000
Utziozu Maleni pixkat dibertitzen.

270
00:19:25,720 --> 00:19:30,000
Unea heltzean, aukeratuko du gizon
egokia. Badaki zer komeni zaion.

271
00:19:30,600 --> 00:19:35,680
Hala espero dut. Erokeriaren bat
egiten badu, ez dizut barkatuko.

272
00:19:42,200 --> 00:19:43,920
Zer, oso ondo zegoen menua, e?

273
00:19:44,360 --> 00:19:45,160
Eta modu onean, gainera.

274
00:19:45,360 --> 00:19:47,440
Bai, goxoa zegoen.
-Bai.

275
00:19:47,960 --> 00:19:51,320
Bueno, neskak, nik lanera itzuli
behar dut. Zuek zer egingo duzue?

276
00:19:51,800 --> 00:19:54,640
Bueno, erosketatxo
batzuk egingo ditugu, ez? Bai.

277
00:19:55,320 --> 00:19:56,800
Eta zer erosi behar duzue?

278
00:19:57,560 --> 00:20:00,920
Bueno, ba, Ibik galtza batzuk,
eta gero gerokoak..., ikusiko dugu.

279
00:20:02,040 --> 00:20:04,280
Eta ea erakusten didazun
lehengoko denda hori.

280
00:20:04,840 --> 00:20:08,000
Zer uste duzu, ba! Hemen ere
badira moda-modako dendak!

281
00:20:08,560 --> 00:20:11,320
Banoa, ni endredatu baino lehen.

282
00:20:12,880 --> 00:20:15,280
Ondo pasa... Eta gutxi gastatu!

283
00:20:15,800 --> 00:20:17,800
Bai, agur.
Chao!

284
00:20:21,440 --> 00:20:22,840
Uiii... Eta hau?

285
00:20:23,280 --> 00:20:25,160
Ez dakit, atera egin zait.
Gaizki ala?

286
00:20:25,320 --> 00:20:27,160
Ez, alderantziz.

287
00:20:27,760 --> 00:20:29,800
Gustatzen zait planak
zurekin egitea.

288
00:20:30,440 --> 00:20:32,080
Niri ere bai zurekin.

289
00:20:32,600 --> 00:20:34,920
Esan diot Mireni, oso gustura
nagoela Arralden.

290
00:20:36,040 --> 00:20:37,400
Miren...? Xanet eta...

291
00:20:37,760 --> 00:20:44,000
Bai, Xanet eta Jokinen ama.
Aitaren emaztea, bueno, emazte ohia.

292
00:20:46,320 --> 00:20:48,200
Maiz hitz egiten duzu berarekin?

293
00:20:48,640 --> 00:20:51,480
Batzuetan. Atzo
Arralden egon zen.

294
00:20:51,920 --> 00:20:53,160
Ez nekien...

295
00:20:53,840 --> 00:20:56,400
Asko pozten naiz
Arralden gustura zaudelako.

296
00:20:56,480 --> 00:20:57,520
Eskerrik asko.

297
00:20:58,240 --> 00:21:01,120
Aitak ez zizun esan
Miren etorri zela?

298
00:21:02,080 --> 00:21:07,080
Aitarekin hitz egin nahi zuen, eta
ordu batzuk egon ziren elkarrekin.

299
00:21:07,480 --> 00:21:08,840
Ez zaizu axola, ezta?

300
00:21:09,240 --> 00:21:10,480
Ez, ez...

301
00:21:11,200 --> 00:21:13,760
Hobe, ze harreman oso ona dute.

302
00:21:14,680 --> 00:21:16,400
Urte asko dira elkarrekin eta...

303
00:21:17,040 --> 00:21:21,400
Aitak asko deitzen dio, baina...
Benetan ez zaizula axola?

304
00:21:21,760 --> 00:21:24,000
Ez, jakina ezetz. Normala da.

305
00:21:24,640 --> 00:21:27,000
Jo, ba horrek asko dio zure alde.

306
00:21:28,000 --> 00:21:30,880
Baina zuk ere izango duzu harremana
zure bikote ohiekin, ez?

307
00:21:32,440 --> 00:21:34,360
Begira, hortxe dago lehen
esan dizudan denda.

308
00:21:34,440 --> 00:21:36,880
Bale. Joango
gara

309
00:21:37,960 --> 00:21:39,480
Diru asko galdu du aitak?

310
00:21:40,280 --> 00:21:42,560
Ba egia esan, nik ere
ez dakit ondo zer gertatu den.

311
00:21:43,400 --> 00:21:45,080
Manexek aipatu zuen zerbait
bazkari batean, baina...

312
00:21:45,200 --> 00:21:45,920
Kaixo...!

313
00:21:46,720 --> 00:21:48,120
Kaixo.

314
00:21:53,640 --> 00:21:55,040
Zertaz ari zineten?

315
00:21:55,960 --> 00:21:57,480
Pelikula bati buruz.

316
00:21:58,840 --> 00:22:02,200
Tira, esan egia. Ni sartu
eta isildu egin zarete.

317
00:22:02,640 --> 00:22:04,040
Ama, ez da ezer.

318
00:22:05,080 --> 00:22:06,640
Kontatuko didazu?

319
00:22:06,760 --> 00:22:07,560
Galdetu Joanari.

320
00:22:09,200 --> 00:22:10,640
Bueno, mesedez!
Zer gertatzen da?!

321
00:22:12,080 --> 00:22:13,560
Kezkatuta gaude.

322
00:22:14,720 --> 00:22:15,720
Zer dela eta?

323
00:22:16,200 --> 00:22:17,440
Ez daukagu dirurik?!

324
00:22:18,520 --> 00:22:22,080
Bai, neska!
Nondik atera duzu hori? Kalean entzun dut.

325
00:22:23,320 --> 00:22:27,320
Badakigu iruzur bat egon dela.
Eta aita dagoela kaltetuen artean.

326
00:22:28,880 --> 00:22:31,480
Eseri, eta kontatuko dizuet.

327
00:22:34,480 --> 00:22:36,880
Kotxeen negozioa ere
ez da ondo atera, ezta?

328
00:22:38,120 --> 00:22:40,440
Jendeak asko hitz egiten du,
badakizu.

329
00:22:41,200 --> 00:22:43,360
Horregatik galdetu diot Joanari.

330
00:22:44,160 --> 00:22:47,360
Baina nik ez nekien zer esan,
ze ez dakizkit erdiak ere.

331
00:22:48,200 --> 00:22:52,720
Ulertzazu, ama, kanpotik jakitea
ere... Azalpen bat merezi dugu.

332
00:22:52,760 --> 00:22:54,280
Arrazoi duzue.

333
00:22:55,760 --> 00:22:58,600
Orduan, egia da entzun duguna?

334
00:22:59,000 --> 00:23:00,360
Bai?

335
00:23:00,920 --> 00:23:03,880
Iruzurrak aita harrapatu du?
-Eta kotxeak erre dira?

336
00:23:03,920 --> 00:23:04,800
Baita ere?

337
00:23:05,080 --> 00:23:06,680
Puf, orduan larria da.

338
00:23:07,840 --> 00:23:10,440
Tira, ez da hain larria ere.
Gure estuasunak ditugu...

339
00:23:10,920 --> 00:23:12,800
... baina moldatuko gara.
Aita asko saiatzen ari da.

340
00:23:13,440 --> 00:23:15,880
Gainera, familia askori
gertatzen ari zaie orain.

341
00:23:16,040 --> 00:23:18,000
Zerbait egin dezakegu
laguntzeko?

342
00:23:18,400 --> 00:23:19,840
Jaitsi paga niri!

343
00:23:21,480 --> 00:23:24,520
Gerrikoa estutu beharko dugu, baina
ez da beharrezkoa, maitia.

344
00:23:36,080 --> 00:23:38,680
Koldo... Momentutxo bat
atera naiz bulegotik.

345
00:23:39,120 --> 00:23:43,280
Egun osoa hor sartuta daramat, eta
haizea behar nuen. Banoa berriz.

346
00:23:44,000 --> 00:23:46,800
Zeuk baimendu dituzu
langile hauen oporraldiak?

347
00:23:47,280 --> 00:23:50,640
Bai, opor egun batzuk zor genizkien
eta orain hartu nahi zituzten.

348
00:23:51,200 --> 00:23:53,320
Niri dagokit baimentzea, ez?
-Bai, hala da.

349
00:23:53,680 --> 00:23:57,000
Baina hurrengoan
hobeto begiratu datei.

350
00:23:57,440 --> 00:24:00,880
Egun horretan konbentzio bat dugu,
eta langileekin larri ibiliko gara.

351
00:24:01,320 --> 00:24:03,280
Baina ez al zen datorren astean?
-Ez.

352
00:24:03,840 --> 00:24:08,280
Arrazoi duzu, nahastu egin naiz.
Zer hilabetetan begiratu dut ba?

353
00:24:09,440 --> 00:24:11,480
Ba ederrean sartu gaituzu...!

354
00:24:12,040 --> 00:24:14,680
Aldi baterako jende berria
kontratatu beharko dugu.

355
00:24:15,200 --> 00:24:18,400
Moldatuko gara nolabait.
-A bai? Zelan ba?

356
00:24:18,880 --> 00:24:21,880
Behar diren ordu guztiak sartu eta
txandak hobeto antolatuko ditut.

357
00:24:22,440 --> 00:24:24,000
Halan da be, ez da nahikoa izango.

358
00:24:24,680 --> 00:24:26,520
Aterako dugu lana, Koldo.

359
00:24:27,080 --> 00:24:33,560
Bale, ondo da. Baina hurrengoan
hobeto erreparatu datei.

360
00:24:34,240 --> 00:24:36,400
Barkatu, ez da gehiago
errepikatuko.

361
00:24:37,000 --> 00:24:39,560
Antolatu dena ondo
eta bilatu baten bat laguntzeko.

362
00:24:40,200 --> 00:24:42,720
Ez dut ezusteko gehiagorik nahi.

363
00:24:48,960 --> 00:24:51,480
Gastuak pixkat gutxitu beharko
ditugu, besterik ez.

364
00:24:54,480 --> 00:24:56,000
Kaixo.

365
00:24:57,560 --> 00:25:01,320
Sorpresa bat daukat.
Astebururako plan bat.

366
00:25:05,360 --> 00:25:08,000
Cabarcenora joango gara.

367
00:25:08,760 --> 00:25:12,320
Bazkaldu duzu?
Bai. Zer gertatzen da?

368
00:25:13,600 --> 00:25:15,560
Kezkatuta daude diru kontuekin.

369
00:25:16,000 --> 00:25:18,480
Kalean zerbait entzun dute
ARTESA eta kotxeei buruz.

370
00:25:19,120 --> 00:25:21,560
Aita, zergatik ez diguzu esan?

371
00:25:22,840 --> 00:25:25,600
Bolada txar bat da, pasatuko da.
Ez du garrantzirik.

372
00:25:26,720 --> 00:25:31,440
Horixe badaukala. Eta nola dakigu
ez zabiltzala gezurretan?

373
00:25:32,560 --> 00:25:35,040
Hala balitz, Cabarcenora
joan nahiko nuke?

374
00:25:35,440 --> 00:25:37,800
Esan dizuet, ez dago
kezkatzeko motiborik.

375
00:25:38,560 --> 00:25:41,440
Ez nabil onenean, egia da, baina
aurrera egingo dugu.

376
00:25:41,720 --> 00:25:44,040
Ez daukagu dirurik?
Bai, badaukagu.

377
00:25:44,480 --> 00:25:48,840
Zuek ez duzue ezer sumatuko. Laster
lanean hasi eta dena konponduko da.

378
00:25:49,080 --> 00:25:53,440
Benetan? Bai.
Ez zaigu jatekoa faltako.

379
00:25:54,640 --> 00:25:58,280
Dirua ezta garrantzitsuena.
Denok elkarrekin egotea da kontua.

380
00:25:58,680 --> 00:26:00,160
Aitak arrazoi du.

381
00:26:00,600 --> 00:26:02,760
Laster atzean utziko dugu
bolada txarra.

382
00:26:03,240 --> 00:26:05,360
Eta alaitu aurpegi horiek.

383
00:26:06,280 --> 00:26:08,120
Gu laguntzen saiatuko gara.

384
00:26:08,560 --> 00:26:10,600
Ez diot eskatuko Wii-a Olentzerori!

385
00:26:12,800 --> 00:26:14,920
Hobeto zaudete ia?
Bai.

386
00:26:15,480 --> 00:26:18,360
Segi etxeko lanak egitera.
Gu arratsaldean itzuliko gara.

387
00:26:18,800 --> 00:26:21,840
Ni ere banoa. Manexekin
geratu naiz epaiketarako.

388
00:26:23,040 --> 00:26:25,280
Lehenago zuekin
hitz egin nahi nuke.

389
00:26:26,040 --> 00:26:27,600
Itxoiguzu Bogan, oraintxe goaz.

390
00:26:27,600 --> 00:26:29,600
Bale.

391
00:26:29,600 --> 00:26:32,480
Agur. Aio.

392
00:26:38,360 --> 00:26:41,080
Eskerrik asko umeak lasaitzen
laguntzeagatik.

393
00:26:45,520 --> 00:26:47,720
Hitz egin duzu
Rikardo Ojangurenekin?

394
00:26:48,200 --> 00:26:49,320
Gaur goizean.

395
00:26:49,880 --> 00:26:52,320
Imajinatu dut. Ez zara
bazkalordura arte itzuli.

396
00:26:52,680 --> 00:26:55,240
Nire pausoak jagoten
ibili zara, ala?

397
00:26:55,840 --> 00:26:57,840
Ez, ez, baina... pentsatu dut...

398
00:26:58,480 --> 00:27:00,440
Lasai, motel,
txantxetan nenbilen.

399
00:27:01,240 --> 00:27:04,080
Halan da be, ez dit ezer
mamitsurik esan.

400
00:27:04,720 --> 00:27:06,080
Azalpenik eman dizu?

401
00:27:06,520 --> 00:27:10,840
Ez duela zerikusirik. Are gehiago,
Itxaso ez duela ezagutzen.

402
00:27:11,480 --> 00:27:13,080
Eta telefonoa? Berea zen, ezta?

403
00:27:13,440 --> 00:27:17,120
Enpresakoa. Batek baino gehiagok
erabiltzen ei du...

404
00:27:17,640 --> 00:27:20,640
Ia, eta orain
zer egin dezakegu?

405
00:27:21,160 --> 00:27:23,160
Telefono horren faktu guztirak
lortu ditut.

406
00:27:23,640 --> 00:27:25,440
Berak eman dizkizu?

407
00:27:25,920 --> 00:27:29,240
Hasieran ez zuen gura, baina
azkenean konbentzitu egin dut.

408
00:27:29,320 --> 00:27:31,120
Idazkariak emon dizkit.

409
00:27:31,520 --> 00:27:33,040
Zerbait susmagarririk?

410
00:27:34,080 --> 00:27:38,120
Dei asko egin dizkio gure
isilpeko kontaktu izandako bati.

411
00:27:39,200 --> 00:27:40,080
Nor da?

412
00:27:40,600 --> 00:27:42,360
Hori ezin dizut esan,
konfidentziala da.

413
00:27:42,920 --> 00:27:44,520
Ulertzen dut.

414
00:27:45,920 --> 00:27:48,800
Hari hori ikertuko dugu,
ea nora garamatzan.

415
00:27:49,440 --> 00:27:51,200
Informatuta edukiko zaitut.

416
00:27:51,480 --> 00:27:52,840
Eskerrik asko.

417
00:27:54,040 --> 00:27:57,720
Baina... Itxasori txintik be ez.
Ondino ez daukagu ezer.

418
00:27:58,200 --> 00:28:00,480
Ados, ez diot ezer esango.

419
00:28:07,880 --> 00:28:10,920
(MUGIKORRAREN HOTSA)

420
00:28:13,200 --> 00:28:15,760
Uxue! Kaixo. Zer moduz?

421
00:28:17,040 --> 00:28:20,040
Zer?! Nola hemen?!

422
00:28:21,040 --> 00:28:23,280
Zergatik ez didazu abisatu?

423
00:28:23,880 --> 00:28:25,560
Ia, ia, ia?

424
00:28:26,640 --> 00:28:29,360
Bai, jakina. Zuk esan noiz eta non.

425
00:28:30,800 --> 00:28:34,560
Gaur? Benga, ba, primeran.
Gero arte!

426
00:28:38,360 --> 00:28:41,200
Kaixo, pottin?
Hau poza zu ikustea.

427
00:28:43,000 --> 00:28:45,120
Zer?
-Kartera...

428
00:28:45,360 --> 00:28:48,120
Ez dakit non dagoen.
Mahai gainean utziko nuen.

429
00:28:50,560 --> 00:28:52,600
Zer, zer duzu hain pozik egoteko?

430
00:28:52,920 --> 00:28:55,560
Ez al zara gogoratzen!
Nire ama etorri da.

431
00:28:56,200 --> 00:28:59,120
Bai, badakit, baina
oso lanpetuta nabil, Malen.

432
00:28:59,520 --> 00:29:02,000
Txosten bat berridatzi
behar izan dut zifra bategatik.

433
00:29:02,360 --> 00:29:03,760
Bai zorte txarra.

434
00:29:04,120 --> 00:29:05,800
Bai, eta oraintxe bilera bat daukat.

435
00:29:06,360 --> 00:29:09,280
Eta lagun batek deitu dit atzerritik
itzuli dena berarekin geratzeko.

436
00:29:10,000 --> 00:29:11,760
Eta zein lagun? Ezagutzen dut?

437
00:29:12,240 --> 00:29:14,640
Ez, Uxue, aitonaren alaba.

438
00:29:15,360 --> 00:29:17,120
Orduan zure izeba? ?

439
00:29:17,120 --> 00:29:19,720
Bai, horrelako zerbait.
Istorio luzea da.

440
00:29:20,320 --> 00:29:22,120
Eta kontatuko didazu, ezta?

441
00:29:22,120 --> 00:29:25,560
Bai, jakina. Aizu, eta barkatu
amarena ahaztu izana.

442
00:29:25,600 --> 00:29:26,720
Lasai.

443
00:29:27,200 --> 00:29:28,120
Zer moduz dago?

444
00:29:28,520 --> 00:29:31,320
Beti bezala, primeran. Gaur gauean
afaltzera gonbidatu gaitu.

445
00:29:31,520 --> 00:29:34,240
Gaur ??
-Bai. Arazoren bat?

446
00:29:34,720 --> 00:29:36,440
Esan dizut, oso lanpetuta nabil.

447
00:29:36,840 --> 00:29:41,600
Lukas, nire ama da. Ilusio handia
egiten dio zu ezagutzeak.

448
00:29:42,960 --> 00:29:45,400
Ados, saiatuko naiz garaiz iristen.

449
00:29:50,920 --> 00:29:52,800
Mila esker, onena zara.

450
00:29:53,400 --> 00:29:56,320
Eta dotore etorri.
Nire ama oso zorrotza da.

451
00:29:56,880 --> 00:30:00,200
Bai, jakina. Zuk bezala egingo dut,
hiru ordu pasa arropa aukeratzen.

452
00:30:00,400 --> 00:30:02,640
Serio ari naiz.
Ea inpresio ona egiten diozun.

453
00:30:03,080 --> 00:30:03,760
Utzi nire esku.

454
00:30:04,120 --> 00:30:05,520
Eskerrik asko.

455
00:30:06,240 --> 00:30:09,480
Eta orain bilerara.
-Animo, pottin.

456
00:30:09,840 --> 00:30:11,680
Aio.
-Gero arte.

457
00:30:18,440 --> 00:30:19,840
Hobe zenuen ezki-ura hartu.

458
00:30:20,440 --> 00:30:22,160
Ez, otoi! Gorroto dut.

459
00:30:22,840 --> 00:30:25,640
Orduan arnasa hartu sakon
eta lasaitu.

460
00:30:26,200 --> 00:30:29,000
Ezin dut? Azeleratuta nago.

461
00:30:29,400 --> 00:30:32,200
Martxa horretan,
kafe guztia isuriko duzu...

462
00:30:34,240 --> 00:30:35,160
Kaixo.

463
00:30:36,000 --> 00:30:37,640
Kaixo, Manex. Eta Joana?

464
00:30:38,120 --> 00:30:40,560
Autoaren bila joan da.
Bozina joko du abisatzeko.

465
00:30:41,040 --> 00:30:42,160
Ea ez garen berandutzen?

466
00:30:42,600 --> 00:30:44,160
Lasai, garaiz gabiltza.

467
00:30:44,560 --> 00:30:47,080
Ez duzue etorri beharrik.
Bakarrik moldatuko gara.

468
00:30:48,280 --> 00:30:51,080
Zuekin joan nahi dugu. Inportantea
da, eta zuen ondoan egon nahi dugu.

469
00:30:51,920 --> 00:30:52,920
Mila esker.

470
00:30:53,200 --> 00:30:54,040
Urduri?

471
00:30:54,760 --> 00:30:56,320
Kirioak dantzan? !

472
00:30:56,680 --> 00:30:58,840
Pentsa! Ia katilua erori zaio.

473
00:30:59,240 --> 00:31:00,240
Dena ondo aterako duk.

474
00:31:01,040 --> 00:31:02,120
Ea hala den?

475
00:31:02,520 --> 00:31:04,600
Abokatua zer doa, gurekin
ala bere kabuz?

476
00:31:05,080 --> 00:31:06,120
Bere kabuz.

477
00:31:06,800 --> 00:31:09,440
Badago berririk?
-Ez...

478
00:31:09,520 --> 00:31:10,720
(BOZINA HOTSA)

479
00:31:10,760 --> 00:31:12,040
Joana da.

480
00:31:12,440 --> 00:31:13,400
Gero arte.

481
00:31:13,720 --> 00:31:15,160
Zorte on, Manex.

482
00:31:15,520 --> 00:31:18,160
Mila esker. Guztia beharko dut.

483
00:31:32,760 --> 00:31:34,280
Ines!

484
00:31:36,680 --> 00:31:38,680
Aspaldi zu hemen ikusi gabe!

485
00:31:39,520 --> 00:31:43,360
Lehenago etorri nahi nuen,
baina oso lanpetuta ibili naiz.

486
00:31:44,760 --> 00:31:48,840
Badakit... jabetzen naiz.

487
00:31:50,040 --> 00:31:54,680
Zer moduz zaude?
-Oso ondo, Jaungoikoari eskerrak.

488
00:31:57,760 --> 00:31:59,280
Kezkaren bat duzu, ezta?

489
00:32:00,000 --> 00:32:03,320
Ez, ezer berezirik ez.

490
00:32:04,560 --> 00:32:08,160
Ines...  Konfiantza osoa
izan behar duzu nigan.

491
00:32:09,280 --> 00:32:13,680
Bai, jakina,ez nuen
zu engainatzeko asmorik.

492
00:32:15,320 --> 00:32:19,280
Badakit. Denok gara bekatari?

493
00:32:21,520 --> 00:32:23,320
Zer gertatzen da?

494
00:32:24,880 --> 00:32:29,960
German ia sendatuta dago.
Komentura itzul naiteke?

495
00:32:32,160 --> 00:32:37,840
Galdetzea ere? Hauxe da zure etxea.
Ongi etorria izango zara beti.

496
00:32:38,600 --> 00:32:40,240
Eskerrik asko.

497
00:32:41,480 --> 00:32:42,960
Hori zen dena?

498
00:32:45,040 --> 00:32:54,280
Kontua da hemen... gustura nago,
baina  misiotara itzuli nahi nuke.

499
00:32:54,720 --> 00:32:58,000
Badakit behartsuei laguntzeak
betetzen zaituela...

500
00:32:58,920 --> 00:33:02,240
...baina Jainkoak, batzuetan, beste
bide batzuk hautatzen ditu guretzat.

501
00:33:03,280 --> 00:33:06,360
Beraz... ezin izango naiz
Afrikara itzuli?

502
00:33:07,360 --> 00:33:09,720
Denbora luzea behar izaten dute
tramite hauek.

503
00:33:10,160 --> 00:33:11,760
Pazientzia, arreba Ines...

504
00:33:12,320 --> 00:33:18,400
Bai, baina ez da samurra? Eta
gogotik ari naiz otoitzean, ez uste.

505
00:33:20,880 --> 00:33:26,320
Segi ba horretan! Ez etsi,
sendoa izan behar duzu.

506
00:33:27,040 --> 00:33:28,640
Saiatuko naiz?

507
00:33:30,240 --> 00:33:32,640
Nahi duzunean etor zaitezke
komentura.

508
00:33:33,040 --> 00:33:34,920
Estimatzen dut zure abegi ona.

509
00:33:35,640 --> 00:33:37,680
Noiz daukazu etortzeko asmoa?

510
00:33:38,120 --> 00:33:41,280
Nire gela prest badago,
bihar bertan.

511
00:33:42,200 --> 00:33:45,520
Zergatik hainbesteko presa?
Zerbait gertatu da?

512
00:33:46,080 --> 00:33:48,520
Arazoren bat izan duzu
zaintzen duzun gizonarekin?

513
00:33:49,000 --> 00:33:52,080
Ez, baina ia sendatuta dago eta...

514
00:33:52,840 --> 00:33:55,160
...ez dago nik han jarraitzeko
arrazoirik.

515
00:33:55,640 --> 00:33:58,440
Seguru hori dela komentura
itzultzeko arrazoi nagusia?

516
00:33:59,560 --> 00:34:01,200
Bai, ama Paresi.

517
00:34:04,480 --> 00:34:07,640
Hala bada, bihar bertan etor zaitezke.

518
00:34:08,320 --> 00:34:11,080
Atsegin handiz hartuko zaitugu
Mariaren alabok.

519
00:34:11,760 --> 00:34:13,000
Eskerrik asko.

520
00:34:17,200 --> 00:34:19,000
Apa, Leo? -Kaixo.

521
00:34:19,760 --> 00:34:22,280
Zer, denda guztiak hustu dituzue?

522
00:34:22,880 --> 00:34:27,040
Ba ez, galtza batzuk baino ez ditu
hartu. Oso garbi zuen zer nahi zuen

523
00:34:28,840 --> 00:34:30,840
Bueno, eta zenbat izan da?
Neuk ordainduko dut.

524
00:34:31,320 --> 00:34:32,720
Faborez, Karlos.

525
00:34:33,200 --> 00:34:35,400
Zer? Niri dagokit.
Nire alaba da, ez?

526
00:34:35,760 --> 00:34:37,840
Galtza batzuk bakarrik izan dira.
Por favor...

527
00:34:38,640 --> 00:34:43,120
Bueno, bale... Eta, zer moduz
moldatu zarete?

528
00:34:43,920 --> 00:34:48,040
Primeran. Gainera, antzeko
gustuak ditugu. Beraz, ondo.

529
00:34:49,360 --> 00:34:53,720
Eta lehengo eguneko haserraldia?
Ez dizu ezer esan?

530
00:34:55,000 --> 00:34:56,840
Ahaztuta. Como si nada.

531
00:34:57,200 --> 00:34:59,160
Bueno, hobe horrela, ezta?

532
00:34:59,520 --> 00:35:02,800
Karlos, zu... Atzo Gasteizen
izan zinen, ez?

533
00:35:04,000 --> 00:35:08,800
Kandidok Arralden ikusi zintuen,
baina beharbada nahastu egingo zen.

534
00:35:09,240 --> 00:35:11,000
Bai... kanpoan izan nintzen.

535
00:35:12,920 --> 00:35:15,120
Mirenekin egon zinen, ezta?

536
00:35:16,120 --> 00:35:17,200
Bueno?

537
00:35:18,000 --> 00:35:21,320
Ez aitzakiarik bilatu,
Ibik esan dit.

538
00:35:24,240 --> 00:35:26,120
Bai, elkarrekin egon ginen.

539
00:35:27,840 --> 00:35:30,000
Zergatik ez zenidan ezer esan?

540
00:35:31,120 --> 00:35:35,560
Berak deitu zidan eta zu ez
haserretzearren ez nizun ezer esan.

541
00:35:36,000 --> 00:35:36,800
Eta ikusi nola jarri zaren?

542
00:35:37,200 --> 00:35:38,760
Eta nola jarri naiz?

543
00:35:39,440 --> 00:35:44,080
Ez naiz horregatik haserretu,
gezurra esan didazulako baizik.

544
00:35:45,000 --> 00:35:48,080
Arrazoi duzu, esan egin behar nizun.

545
00:35:48,800 --> 00:35:53,640
Ulertuko nuen Mirenekin geratzea.
Zure semearen ama da.

546
00:35:54,320 --> 00:35:58,200
Baina sekretuek eta gezurrek
susmo txarrak pizten dituzte.

547
00:35:59,440 --> 00:36:03,640
Uler ezazu, kostatu egiten zait
Mireni buruz zurekin hitz egitea.

548
00:36:04,680 --> 00:36:09,160
Baina, bueno, bai, egia da,
dena esan behar nizun hasieratik.

549
00:36:10,280 --> 00:36:13,000
Sentitzen dut, zu ez
haserretzearren egin nuen.

550
00:36:14,640 --> 00:36:17,720
Ba horixe lortu duzu. Bueno, ez dakit
haserre nagoen...

551
00:36:18,280 --> 00:36:21,640
...baina mina behintzat, bai,
eman didazu.

552
00:36:30,200 --> 00:36:32,160
Atera garagardo bat.
-Oraintxe.

553
00:36:32,440 --> 00:36:35,640
Hor jarriko naun.
-Ok. eramango dizut.

554
00:36:40,280 --> 00:36:41,240
Uxue! Aspaldiko?!

555
00:36:41,320 --> 00:36:42,400
Kaixo, Lukas!

556
00:36:45,000 --> 00:36:46,800
Kaixo!
-Iepa, Itxaso.

557
00:36:48,240 --> 00:36:49,640
Zer moduz dena?
-Ondo.

558
00:36:50,160 --> 00:36:52,440
Ba pozten naiz. Zer hartuko duzu?
-Limoizko freskagarri bat.

559
00:36:52,800 --> 00:36:53,920
Enseguidita.

560
00:36:56,280 --> 00:36:58,760
Joe, aldatuta ikusten zaitut,
helduagoa.

561
00:36:59,160 --> 00:36:59,800
Zer?!

562
00:37:00,600 --> 00:37:01,840
Bueno, baina oso guapa zaude.

563
00:37:02,440 --> 00:37:05,480
Zuk ere ez duzu itxura txarrik.
Formalagoa igual?

564
00:37:06,040 --> 00:37:08,920
Enpresa gizona naiz orain.

565
00:37:09,320 --> 00:37:10,800
Eta nolatan etorri zara?

566
00:37:11,240 --> 00:37:12,320
Bisita azkar batean.

567
00:37:13,200 --> 00:37:15,240
Lanean hasi behar dut Londresen
bidaia-agentzia batean eta...

568
00:37:15,560 --> 00:37:17,520
Ze ondo, pozten naiz. Bueno,
Hastea da kontua?

569
00:37:17,880 --> 00:37:22,160
Horregatik etorri naiz. Lanean
ari naizela, zailagoa izango dut.

570
00:37:22,600 --> 00:37:24,560
Eta Gabonak arte ezin nuen itxaron.

571
00:37:25,760 --> 00:37:28,120
Eta, nobedade asko Londresen?

572
00:37:28,560 --> 00:37:30,360
Keba. Ikasi eta ikasi ibili naiz?

573
00:37:31,760 --> 00:37:33,640
Zurea.
-Eskerrik asko.

574
00:37:38,680 --> 00:37:41,360
Eta zuek, zer? Aita ondo dago, ez?

575
00:37:41,360 --> 00:37:47,320
Amak esan zidan esnatu egin zela...
Oso fuertea da! Pozik egongo zara?

576
00:37:48,040 --> 00:37:50,360
Tira, gure harremana
ez dago onenean.

577
00:37:50,800 --> 00:37:52,440
Ez dut horretaz hitz egin nahi.

578
00:37:55,520 --> 00:37:57,680
Baina badakizu... Nik baditut
nobedadeak.

579
00:37:58,040 --> 00:37:59,640
A bai? Kontatu.

580
00:38:00,400 --> 00:38:02,800
Neska batekin hasi naiz.
Malen du izena?

581
00:38:03,760 --> 00:38:06,720
Pozten naiz. Ea aurkezten didazun?

582
00:38:07,200 --> 00:38:08,400
Bai, bai, jakina.

583
00:38:08,920 --> 00:38:10,600
Jo, Uxue baina sentitzen dut,
orain alde egin behar dut.

584
00:38:11,040 --> 00:38:12,920
Malenen etxean afalduko dut.
Bere ama ezagutuko dut.

585
00:38:13,440 --> 00:38:14,960
Aiba! Ba, jantzi dotore.

586
00:38:15,560 --> 00:38:18,200
Bai, beharko, oso zorrotza omen da
arropa kontuetan.

587
00:38:18,600 --> 00:38:20,000
Onik aterako zara, seguru?

588
00:38:20,480 --> 00:38:22,360
Eskerrik asko. Bueno, bihar
deituko dizut, bale?
.

589
00:38:22,400 --> 00:38:23,720
Hitza hartzen dizut

590
00:38:24,800 --> 00:38:26,200
Aio.
-Agur. Lasai...

591
00:38:26,720 --> 00:38:28,800
...ordainduko dut nik.
-Eskerrik asko.

592
00:38:47,320 --> 00:38:50,160
Noiz kontatu behar zeniguten
alkoholemian positibo eman zenutela?

593
00:38:51,240 --> 00:38:54,600
Banekien esan behar nizuela, baina
ez nekien nola. Barkatu.

594
00:38:55,160 --> 00:38:57,240
Nori bururatzen zaio edanda
kotxea hartzea?

595
00:38:57,680 --> 00:39:00,240
Nik gehiago edan nuen, eta
Manexek hartzea erabaki genuen.

596
00:39:01,080 --> 00:39:02,280
Onena zela pentsatu genuen.

597
00:39:02,720 --> 00:39:07,080
Onena?? Edanda kotxea ez da sekula
hartu behar. Non duzue burua?!

598
00:39:07,520 --> 00:39:09,040
Zuen egoeran, gainera?

599
00:39:09,760 --> 00:39:12,240
Ederki erraztu dizkiozue gauzak
epaileari. Ergelak ematen duzue!

600
00:39:12,800 --> 00:39:14,120
Kandido, ez dago inor
iraindu beharrik.

601
00:39:14,200 --> 00:39:16,280
Ez dakit non daukaten burua!

602
00:39:16,760 --> 00:39:18,440
Entzun diozu abokatuari...

603
00:39:19,120 --> 00:39:21,520
...honek ez ditu gauzak errazten,
baina dena ez dago galduta.

604
00:39:22,520 --> 00:39:25,120
Gizarteratuta dagoen
frogak dituzte.

605
00:39:25,840 --> 00:39:28,200
Dena ondo aterako duk.
-Hala espero dut.

606
00:39:28,640 --> 00:39:31,240
Entzun, gogor egiten badizuet, zerbaitegatik da.

607
00:39:31,760 --> 00:39:34,880
Ondo ezagutzen dut kartzela. Ez dut
nahi Manex zulo horretara joatea.

608
00:39:35,280 --> 00:39:39,040
Ez esan hori, ez dute sartuko!
Ezin dugu esperantza galdu.

609
00:39:39,520 --> 00:39:41,240
Joana, mesedez! Denok nahi dugu hori,

610
00:39:41,800 --> 00:39:44,640
...baina egoera zaila da eta
kartzelak...bizitza izorra dezake!

611
00:39:45,080 --> 00:39:46,160
Hire aitak arrazoi din?

612
00:39:47,240 --> 00:39:49,400
Baina Manex errugabea da!
Epaileak ikusi behar du hori!

613
00:39:49,840 --> 00:39:51,400
Ez, Joana, erruduna naun.

614
00:39:51,560 --> 00:39:53,400
Uztazue. Ezkor jartzeak
ez digu batere lagunduko.

615
00:39:53,800 --> 00:39:56,640
Ez da ezkor jartzea,
hauxe da errealitatea!

616
00:39:56,640 --> 00:39:59,920
Eta hik badakik zertaz ari naizen.
Handik pasatakoa haiz.

617
00:40:00,640 --> 00:40:01,680
Gainera... Mendiarr...

618
00:40:02,040 --> 00:40:04,120
Uztazu. Ulertu dute.

619
00:40:06,240 --> 00:40:09,200
Goazen afaltzera,
on egingo digu.

620
00:40:17,160 --> 00:40:18,520
Oso guapa zaude
soineko horrekin.

621
00:40:19,040 --> 00:40:20,040
Mila esker.

622
00:40:25,920 --> 00:40:28,320
Albistea berriro atera da
egunkarietan.

623
00:40:28,800 --> 00:40:30,120
Ez dut horretaz
hitz egin nahi.

624
00:40:30,560 --> 00:40:34,320
Ba kezkatzeko modukoa da.
Leku guztietan dago.

625
00:40:34,840 --> 00:40:36,000
Hara, kazetariek...!

626
00:40:37,720 --> 00:40:39,080
Zer moduz nago?

627
00:40:39,640 --> 00:40:42,240
Ezin dotoreago.
Konbinaketa perfektua.

628
00:40:42,640 --> 00:40:44,920
Eskerrik asko.
Arroparen meritua da.

629
00:40:45,120 --> 00:40:47,280
Ez, laztana, zurea oso-osorik.

630
00:40:47,640 --> 00:40:48,760
Egia esan,
primeran geratzen zait.

631
00:40:49,200 --> 00:40:50,280
Amatxok arrazoi du.

632
00:40:50,880 --> 00:40:54,320
Diseinatzaile gazte batek egin du.
Denon ahotan dabil, xarmangarria da.

633
00:40:54,840 --> 00:40:56,680
Eskerrik asko opariengatik.

634
00:40:57,760 --> 00:40:59,360
Oi, ez horregatik.

635
00:41:00,080 --> 00:41:01,680
Afaria prest dago.

636
00:41:03,200 --> 00:41:05,640
Berandutzen ari da?
-Hots egiozu.

637
00:41:14,840 --> 00:41:16,520
Ez dit hartzen.

638
00:41:19,880 --> 00:41:20,960
Zer arraroa?

639
00:41:21,560 --> 00:41:23,680
Iristear egongo da.
Ardo pixkat bat nahi?

640
00:41:33,080 --> 00:41:36,240
Kaixo.
-Zer, Kotilioi batera hoa, ala?

641
00:41:36,800 --> 00:41:39,400
Afaria dinat Malenen etxean.
Bere ama aurkeztu behar zidan.

642
00:41:39,360 --> 00:41:40,640
Modelo famatua?

643
00:41:41,280 --> 00:41:42,520
Oso zorrotza omen dun
arropa kontuekin?

644
00:41:43,080 --> 00:41:45,040
Normala, moda mundukoa izanda?

645
00:41:45,520 --> 00:41:47,440
(MUGIKORRAREN HOTSA)

646
00:41:47,800 --> 00:41:50,160
Joder, Maslen deika dinat.
Berandu nabilen.

647
00:41:50,520 --> 00:41:51,640
Ea zer egiten duk hemen?

648
00:41:52,120 --> 00:41:53,680
Urduriegi nagon.
Atera tragoxka bat?

649
00:41:54,240 --> 00:41:55,720
Ez duk ideia ona.
Hoa lehenbailehen.

650
00:41:56,120 --> 00:41:58,200
Ron txupito bat...
-Hanka sartuko duk.

651
00:41:58,320 --> 00:42:00,800
Ez hasi sermoiekin,
prima. Benga?

652
00:42:03,000 --> 00:42:04,920
Eta beste fabore bat
eskatu behar dinat.

653
00:42:05,360 --> 00:42:06,240
Bota.

654
00:42:06,800 --> 00:42:09,720
Ardoa erostea ahaztu zaidan,
ezin naun esku hutsik azaldu.

655
00:42:09,920 --> 00:42:13,080
Dena ondo lotuta daukak, e?
-Benga...

656
00:42:14,440 --> 00:42:16,120
Bilatuko diat zerbait.

657
00:42:17,480 --> 00:42:19,240
Ardo berezia, bale?

658
00:42:19,640 --> 00:42:21,840
Txuria, beltza?
-Berdin zaidan.

659
00:42:22,680 --> 00:42:24,120
Erreserba bat zagok.

660
00:42:24,640 --> 00:42:26,560
Ummm, ea utzi ikusten.

661
00:42:27,080 --> 00:42:31,440
2001ekoa. Ederki!
Eskerrik asko.

662
00:42:32,760 --> 00:42:34,440
Lukas...
-Aio.

663
00:42:36,120 --> 00:42:37,640
Eta lasai,
liluratuta utziko dituk.

664
00:42:37,720 --> 00:42:39,160
Etzakinat?

665
00:42:41,720 --> 00:42:43,280
Joder!!

666
00:42:50,040 --> 00:42:53,320
Irristatu eta...
botila apurtu zaidan.

667
00:42:55,560 --> 00:42:57,600
Tira, azkenean bukatu diagu.

668
00:42:58,240 --> 00:43:00,800
Beno, ba, eskerrik asko
berandura arte geratzearren.

669
00:43:01,280 --> 00:43:03,760
Ez kezkatu nigatik,
ez diat zeregin handirik.

670
00:43:04,360 --> 00:43:06,320
Ezer behar baduk,
deitu lasai, Koldo.

671
00:43:06,320 --> 00:43:07,720
Deituko diat. Benga...

672
00:43:08,560 --> 00:43:09,560
Gero arte.

673
00:43:09,800 --> 00:43:10,680
Kaixo, Fermin!

674
00:43:11,360 --> 00:43:13,160
Kontxo, German,
berriro ere hirekin topo!

675
00:43:13,800 --> 00:43:15,640
Azkenaldian, asko
ikusten haut hotelean.

676
00:43:16,040 --> 00:43:19,040
Ba bai, kontu batzuk zauzkaat,
eta hementxe egiten ditiat bilerak.

677
00:43:19,080 --> 00:43:20,320
Oso leku atsegina duk.

678
00:43:21,000 --> 00:43:22,360
Eta lasaia.
Bai, arrazoia.

679
00:43:22,680 --> 00:43:24,400
Hi, nahi baduk hartuko diagu
tragoxka bat...?

680
00:43:25,200 --> 00:43:29,040
Ba orain berandu duk, ezin diat.
Beste batean, seguru. Deitu idak.

681
00:43:29,600 --> 00:43:32,680
Ados. Gainera, heuk utzitako ekonomia
liburua bueltatu behar diat.

682
00:43:32,680 --> 00:43:34,480
A, ba begira, bazeukeagu...

683
00:43:35,120 --> 00:43:38,360
Naroa, baduzu momentu bat?
Zugaz berba egin nahi dut.

684
00:43:38,560 --> 00:43:40,080
Oporren kontuagatik bada,
lasai, konpondu dut.

685
00:43:40,680 --> 00:43:44,520
Ez, barkamena eskatu nahi dizut.
Oso zakar jokatu dut zugaz.

686
00:43:45,280 --> 00:43:49,280
Urduri nengoen, eta, badakizu,
behar ez nuenarekin ordaindu dut.

687
00:43:49,760 --> 00:43:51,760
Bueno, ni ere despistatu egin naiz
data begiratzerakoan.

688
00:43:52,240 --> 00:43:54,280
Hori edozeini gerta dakioke.

689
00:43:54,720 --> 00:43:56,480
Zer zabiltza,
kezkatuta bestela ere?

690
00:43:57,320 --> 00:44:01,360
Kontu pertsonalak. Baina horrek
ez du zuritzen nire jokabidea.

691
00:44:01,720 --> 00:44:04,520
Baina ondo zaude, ezta?
-Bai, egun txar bat baino ez.

692
00:44:04,880 --> 00:44:06,840
Beno, zer, barkatzen didazu?

693
00:44:06,920 --> 00:44:08,120
Barkatuta zaude.

694
00:44:08,800 --> 00:44:11,200
Eta egun horietan, ahalik eta
gehien laguntzen saiatuko naiz.

695
00:44:11,680 --> 00:44:12,800
Lasai, ez da
beharrezkoa izango.

696
00:44:12,920 --> 00:44:13,840
Baina.. Naroa...
-Koldo...!

697
00:44:14,000 --> 00:44:15,440
Ni arduratuko naiz guztiaz.

698
00:44:16,080 --> 00:44:19,040
Bale, ondo da. Konfiantza
osoa dut zugan.

699
00:44:19,520 --> 00:44:21,880
Ez nuke nahi hikamika honengatik
lehengora bueltatzerik.

700
00:44:22,640 --> 00:44:24,480
Lasai, ondo moldatuko gara.

701
00:44:32,840 --> 00:44:35,560
Manexen txaketa ez zagok hemen!
Hau duk aurkitu dudan dotoreena.

702
00:44:36,000 --> 00:44:38,360
Berdin ziok. Ardo usaina
baino hobea dun.

703
00:44:39,800 --> 00:44:42,920
Lasai geratuko hintzen...
-Bai, pixka bat bai.

704
00:44:43,480 --> 00:44:44,800
Beharko.
Botila erdia edanda?

705
00:44:44,800 --> 00:44:47,000
Bueno, listo.
Zer moduz nagon?

706
00:44:47,600 --> 00:44:48,680
Ba bueno...

707
00:44:49,120 --> 00:44:50,640
Prima... Egia.

708
00:44:51,840 --> 00:44:54,800
Leun esanda,
ez duk aproposena,

709
00:44:56,160 --> 00:44:59,800
Paso, ez dinat denborarik
hotelera joan eta arropaz aldatzeko.

710
00:45:00,200 --> 00:45:00,880
Ba zorte on.

711
00:45:01,520 --> 00:45:03,120
Eskerrik asko.

712
00:45:06,400 --> 00:45:07,320
Aio.

713
00:45:07,720 --> 00:45:09,000
Eta, ardoa zer?

714
00:45:09,040 --> 00:45:10,720
Ai, bai, bai, bai...

715
00:45:12,440 --> 00:45:15,120
Tori, ez duk erreserbakoa, baina...

716
00:45:16,080 --> 00:45:18,400
Lukas, ezin haiz
horrela joan.

717
00:45:19,000 --> 00:45:22,600
Ondo nagon... Uop! Ia-ia...

718
00:45:26,880 --> 00:45:32,160
Berandutzen ari da. Teresa! Itxoin
pixkat, oraindik ez gaude denok.

719
00:45:33,240 --> 00:45:34,560
Deitu diozu Lukasi?

720
00:45:35,160 --> 00:45:37,160
Behin eta berriro,
baina ez du hartzen.

721
00:45:37,680 --> 00:45:39,120
Eta, ez dakizu non egon daitekeen?

722
00:45:39,560 --> 00:45:41,760
Izeba batekin geratu da
lehen, baina ez dakit...

723
00:45:42,480 --> 00:45:45,040
Ba, berehala ez badator, afaltzen
hasiko gara, ezta?

724
00:45:45,240 --> 00:45:47,440
Arraina lehortu
egingo da bestela.

725
00:45:48,040 --> 00:45:49,120
Lukas ondo egotea espero dut.

726
00:45:49,120 --> 00:45:49,800
(ETXEKO TXIRRINA)

727
00:45:49,800 --> 00:45:50,880
Azkenean?!

728
00:45:56,800 --> 00:46:00,120
Non arraio sartu zara?
Ordubete daramagu zain!

729
00:46:00,840 --> 00:46:03,000
Gabon.
-Eta arropa hauek?

730
00:46:03,560 --> 00:46:05,440
Ondo nago.

731
00:46:06,080 --> 00:46:08,280
Edan egin duzu?
-Ezzz...!

732
00:46:09,160 --> 00:46:11,560
Txupito pare bat?
-Pasa.

733
00:46:23,480 --> 00:46:25,320
Gabon?
-Gabon, Lukas.

734
00:46:25,640 --> 00:46:29,280
Barkamena eskatu nahi dizue berandu
iristeagatik. Ordua pasatu zaio.

735
00:46:30,120 --> 00:46:31,640
Barkatu?

736
00:46:32,000 --> 00:46:34,520
Ama, hau Lukas da.

737
00:46:39,240 --> 00:46:41,320
Aarrdoa ekarri dut.

738
00:46:42,840 --> 00:46:44,800
Ez da errreserba, baina?

739
00:46:45,680 --> 00:46:48,240
Seguru goxoa dagoela!

740
00:46:49,840 --> 00:46:51,360
Eseriko gara?

741
00:46:53,360 --> 00:46:57,320
Bai, hobe.
Teresari abisatuko diot.

742
00:46:57,320 --> 00:47:01,120
Bueno, ba, Lukasen ardoa
probatuko dugu.

743
00:47:07,640 --> 00:47:10,280
Puf, ba bihar
historiako azterketa...!

744
00:47:10,640 --> 00:47:12,640
Nahi baduzu, lagunduko dizut.

745
00:47:13,080 --> 00:47:16,560
Aita, zuk?!
Ez ditudala 12 urte.

746
00:47:17,040 --> 00:47:19,040
Bueno, zer gai
sartzen zaizkizu?

747
00:47:19,760 --> 00:47:23,560
Batzuetan, gaiei buruz hitz egitea
ondo dator. Dena gogoratzeko, ezta?

748
00:47:24,000 --> 00:47:26,000
Bueno, agian...

749
00:47:26,200 --> 00:47:28,280
Niri historia ez zitzaidan
ezertxo ere gustatzen.

750
00:47:28,720 --> 00:47:33,320
Euopan dituzuen errege pilarekin,
que si el XIV, si el XV... Bueno...!

751
00:47:33,720 --> 00:47:35,480
Niri Artearen historia
gustatzen zitzaidan.

752
00:47:36,080 --> 00:47:37,760
Niri gehien argazkigintza!

753
00:47:38,560 --> 00:47:41,240
Gure garaian Unibertsitatean
bakarrik ematen zen gai hori.

754
00:47:41,840 --> 00:47:43,880
Bukatu duzue?
-Bai.

755
00:47:44,080 --> 00:47:45,720
Ok. Postrerik?

756
00:47:46,360 --> 00:47:48,440
Puf, nik ez.
-Nik ere ez.

757
00:47:51,080 --> 00:47:53,000
Bueno, ni ikastera noa.

758
00:47:53,480 --> 00:47:56,080
Ba bisigodoekin edo arazorik
baldin badaukazu, abisatu.

759
00:47:56,400 --> 00:47:59,640
Bale.
-Gabon pasa.

760
00:48:05,840 --> 00:48:07,920
Leo, hitz egin behar dugu.

761
00:48:08,560 --> 00:48:10,720
Ba ez nago umoreko.

762
00:48:11,800 --> 00:48:15,160
Badakit, ez dago aitzakiarik.
Egia esan behar nizun.

763
00:48:15,600 --> 00:48:17,520
Badirudi harreman ona duzuela, ez?

764
00:48:17,920 --> 00:48:20,160
Harreman normala daukagu,
bi pertsona helduena.

765
00:48:20,600 --> 00:48:22,440
Xaneti buruz hitz egiten
dugu gehienbat.

766
00:48:23,160 --> 00:48:25,960
Ba horrexegatik, ez zen
hain zaila kontatzea.

767
00:48:27,600 --> 00:48:31,560
Uste nuen gaizki hartuko zenuela.
Horregatik ez nizun ezer esan.

768
00:48:32,320 --> 00:48:35,360
Zuri ere berdina gertatu zitzaizun
ARTESAkoarekin.

769
00:48:38,120 --> 00:48:41,840
Ok, baina beste batean berarekin
geratzen bazara, esan eta kito.

770
00:48:42,000 --> 00:48:43,320
Hitza ematen dizut.

771
00:48:45,040 --> 00:48:47,160
Barkatuko didazu?

772
00:48:47,480 --> 00:48:49,760
Kafe goxoa
egiten badidazu...

773
00:48:50,560 --> 00:48:52,280
Aizu, hori txantajea da, e?

774
00:48:52,800 --> 00:48:55,640
Bueno, lo tomas o lo dejas...

775
00:48:56,880 --> 00:48:59,680
Zer zen, kafesne hotza sakarinarekin...

776
00:49:03,480 --> 00:49:05,920
Jode! Arduragabe hutsak dira? !

777
00:49:06,360 --> 00:49:08,200
Akats bat egin dute, bai,
baina gazteak dira!

778
00:49:08,520 --> 00:49:10,040
Kontu serioa da, Alizia!

779
00:49:11,120 --> 00:49:12,800
Badakit. Baina
zorte txarra izan dute.

780
00:49:13,280 --> 00:49:17,520
Ez da zorte kontua. Nola okurritu
zitzaien edanda kotxea hartzea?

781
00:49:18,040 --> 00:49:18,880
Bueno, eginda dago
eta kito.

782
00:49:19,000 --> 00:49:20,200
Bai, baina
amorrua ematen dit.

783
00:49:20,320 --> 00:49:22,000
Niri ere bai, baina!

784
00:49:23,040 --> 00:49:26,000
Sentitzen dut Manexekin
gogorregi jokatu badut.

785
00:49:27,240 --> 00:49:29,840
Bueno, esaiozu hori berari.

786
00:49:32,000 --> 00:49:34,200
Kandido, bat eginda
egon behar dugu.

787
00:49:35,360 --> 00:49:38,320
Egin dutena larria da, baina
beraiek ere konturatzen dira.

788
00:49:39,360 --> 00:49:41,240
Ea zer ondorio
dakarren honek...

789
00:49:41,480 --> 00:49:43,360
Epailearen eskutan gaude orain.

790
00:49:48,760 --> 00:49:52,920
Naia eta Joana kezkatuta zeuden
gure egoera ekonomikoa dela eta...

791
00:49:53,240 --> 00:49:54,640
Zeharo jabetzen ote dira?

792
00:49:55,600 --> 00:49:57,000
Joana bai behintzat.

793
00:49:59,360 --> 00:50:01,600
Egoera samurtzen saiatu naiz,
Naiarengatik batez ere.

794
00:50:01,720 --> 00:50:03,480
Bai, ni ere bai.

795
00:50:03,880 --> 00:50:06,160
Ez dakit egokiena ote den
haiek alde batera uztea...

796
00:50:07,000 --> 00:50:10,480
Ez, baina ez ditugu gehiago
kezkatu behar.

797
00:50:14,840 --> 00:50:16,760
Aurrera egingo dugu,
ziur nago.

798
00:50:21,280 --> 00:50:23,560
Kandido... zergatik ez duzu
zure aitaren laguntza onartzen?

799
00:50:24,000 --> 00:50:26,920
Ez, Alizia, ez dut hori
berriro eztabaidatu nahi.

800
00:50:27,400 --> 00:50:29,320
Lan bat bilatu eta
hutsetik hasiko naiz.

801
00:50:30,400 --> 00:50:32,080
Ez dut inoren mesederik behar.

802
00:50:46,000 --> 00:50:47,800
Nire babes osoa daukazu.

803
00:50:50,000 --> 00:50:51,440
Eskerrik asko.

804
00:50:57,400 --> 00:51:00,800
Egingo dugu aurrera.

805
00:51:14,920 --> 00:51:16,560
Apa, hi.
-Apa.

806
00:51:17,000 --> 00:51:18,160
Zer moduz joan zaik?

807
00:51:18,800 --> 00:51:21,040
Desastre hutsa?

808
00:51:21,720 --> 00:51:24,280
Fiskalak alkoholemia
kontrolarena atera dik.

809
00:51:24,720 --> 00:51:26,280
Eta hire abokatuak
zer esan dik?

810
00:51:26,640 --> 00:51:28,680
Saiatu duk leuntzen,
baina... alferrik.

811
00:51:30,440 --> 00:51:32,320
Tira, ez duk beste munduko
ezer egin.

812
00:51:33,200 --> 00:51:35,040
Esaiok hori epaileari?

813
00:51:36,360 --> 00:51:38,440
Astebururo, jende askok
ematen dik positibo.

814
00:51:38,800 --> 00:51:41,760
Bazakiat, baina
niri horrek bost.

815
00:51:43,600 --> 00:51:46,880
Mendiarrainen garraiolari
ibili nintzela ere aipatu ditek.

816
00:51:47,280 --> 00:51:49,120
Eta? Zer dik horrek txarretik?

817
00:51:49,520 --> 00:51:52,440
Artean ez neukaan gida-baimenik.
Geroago atera nian.

818
00:51:52,840 --> 00:51:57,640
Jode, hi, egia! Gogoratzen
nauk. Putakeria galanta.

819
00:51:59,680 --> 00:52:01,800
Beltza zaukaat.

820
00:52:06,680 --> 00:52:08,280
Oso goxoa.

821
00:52:10,400 --> 00:52:13,120
Teresa geroz eta sukaldari
hobea da, ezta ama?

822
00:52:14,120 --> 00:52:16,280
Bai, bereziki ona
atera zaizu gaur.

823
00:52:16,960 --> 00:52:18,840
Ardo pixka bat jarriko, Lukas?
-Bai.

824
00:52:18,880 --> 00:52:20,080
Utzi niri.

825
00:52:20,360 --> 00:52:22,400
Lasai, egingo dut.

826
00:52:24,400 --> 00:52:25,520
Op...!

827
00:52:29,080 --> 00:52:31,680
Teresa, ekarri postrea, mesedez.

828
00:52:34,040 --> 00:52:35,600
Nahi, Mireia?

829
00:52:37,480 --> 00:52:39,880
Zeuk ere hartu
pixka bat, gizona.

830
00:52:42,680 --> 00:52:45,600
Ardo hau kristona da, e?

831
00:52:45,640 --> 00:52:46,760
Zer dago postrerako?

832
00:52:47,800 --> 00:52:49,560
Izozkia eta
xanpain-sorbetea.

833
00:52:50,320 --> 00:52:52,920
Ummm, xanpain-sorbetea!

834
00:52:53,680 --> 00:52:57,280
Lukas, zuk nahiago
izozkia bakarrik, ezta, pottin?

835
00:52:57,760 --> 00:52:58,960
Ez.

836
00:53:00,760 --> 00:53:03,320
Bueno, bai... hobe.

837
00:53:05,040 --> 00:53:05,840
Eskerrik asko.

838
00:53:11,240 --> 00:53:13,560
Tori.
-Eskerrik asko.

839
00:53:25,560 --> 00:53:29,360
Barkatu... Izozki hau
bizirik dago!

840
00:53:32,640 --> 00:53:35,680
Berandutu egin da.
Etxera lagunduko dizut.

841
00:53:36,680 --> 00:53:39,120
Gabon.
-Gabon, Lukas.

842
00:53:56,400 --> 00:53:58,560
Gabon!

843
00:53:59,280 --> 00:54:02,200
Begira. Gaur ia egun osoan
moldatu naiz makilarik gabe.

844
00:54:02,640 --> 00:54:05,400
Pozten naiz, baina kontuz ibili.

845
00:54:05,920 --> 00:54:08,120
Lasai, ez naiz behartzen ari.

846
00:54:08,760 --> 00:54:10,080
Hala espero dut.

847
00:54:14,520 --> 00:54:15,200
Zer duzu?

848
00:54:16,320 --> 00:54:19,560
Ezer ez. Afaldu nahi duzu?

849
00:54:19,920 --> 00:54:22,680
Ez, ez naiz gose.
Pare bat pintxo jan ditut.

850
00:54:24,760 --> 00:54:26,600
Zer duzu buru horretan ?

851
00:54:27,920 --> 00:54:29,440
Tira, esaidazu, mesedez!

852
00:54:31,560 --> 00:54:32,600
Ondo da.

853
00:54:36,280 --> 00:54:38,160
Komentura itzuliko naiz.

854
00:54:40,800 --> 00:54:42,160
Baina? Zergatik?

855
00:54:42,720 --> 00:54:44,960
Zerbait oker egin dut?
Ezertan molestatu zaitut?

856
00:54:45,000 --> 00:54:49,240
Ez, zuk ez duzu okerrik egin.
Baina dagoeneko ez nauzu behar.

857
00:54:50,120 --> 00:54:53,000
Beraz, bukatu da nire lana.
Eta komentura itzuli behar dut.

858
00:54:53,800 --> 00:54:55,320
Diruagatik bada, nik?

859
00:54:55,360 --> 00:54:56,840
Ez da hori, badakizu.

860
00:54:57,400 --> 00:54:59,080
Ia guztiz osatuta zaude.

861
00:54:59,800 --> 00:55:04,240
Bai, baina...

862
00:55:00,920 --> 00:55:03,600
Zeuk esan duzu,
ia ez duzu makilarik behar.

863
00:55:04,600 --> 00:55:11,000
Primeran moldatzen zara bakarrik.
Beraz, ez duzu erizain beharrik.

864
00:55:14,840 --> 00:55:17,760
Eta... Noiz joango zara?

865
00:55:19,480 --> 00:55:21,040
Bihar bertan.

866
00:55:27,640 --> 00:55:29,200
Ez da hain larria,
emakumea.

867
00:55:29,800 --> 00:55:31,800
Ni behintzat,
majo dibertitu naiz.

868
00:55:32,000 --> 00:55:34,720
Ba niri
patetikoa iruditu zait.

869
00:55:35,720 --> 00:55:38,800
Hala ere, beste kontuarena
aipatu nahi dizut, egunkarikoa.

870
00:55:38,920 --> 00:55:40,920
Ez eman buelta gehiago
gai horri!

871
00:55:41,400 --> 00:55:43,120
Ondo dakizu horrek ekarri nauela.

872
00:55:43,480 --> 00:55:46,680
Hara, Mireia, orain arte pazientziaz
jokatu dut, baina nekatu nai.z

873
00:55:47,120 --> 00:55:50,600
Ez dut gai horretaz hitz bakar bat
ere gehiago entzun nahi, argi dago?

874
00:55:51,000 --> 00:55:52,840
Baina ezin dugu
ez ikusiarena egin.

875
00:55:53,080 --> 00:55:55,880
Luzaroan egon naiz isilik, eta
egia jakiteko eskubidea daukat.

876
00:55:58,240 --> 00:56:00,520
Malen ume lapurtua da?!

