Tfe

Ongi etorri tfe-ren webgunera...

S18E25 - D18_ 25. Ezagutzen dut bidea.eu.srt

Deskargatu
1
00:01:42,320 --> 00:01:43,880
(ETXEKO TXIRRINA)

2
00:01:50,200 --> 00:01:50,880
Ernesto...!

3
00:01:51,000 --> 00:01:52,040
Sar naiteke?

4
00:01:52,200 --> 00:01:53,600
Jakina, aurrera.

5
00:01:56,560 --> 00:02:02,000
Jakin dut erori eta pattal samar
ibili zarela? Zer moduz zaude?

6
00:02:02,080 --> 00:02:05,840
Oso ondo. Baina zu ez zara
nitaz jakiteko etorri, noski?

7
00:02:06,480 --> 00:02:10,560
Hona iritsita garbi hitz egin
dezakegu, ez duzu uste?.

8
00:02:11,240 --> 00:02:14,520
Atsegin dut kartak mahai
gainean jartzen dituen jendea.

9
00:02:15,800 --> 00:02:18,560
Gu biok zakur zaharrak gara.

10
00:02:19,360 --> 00:02:22,040
Eta zuk, adierazten duzuna baino
gehiago dakizu.

11
00:02:22,560 --> 00:02:26,920
Beraz, hitz egin
dezagun garbi.

12
00:02:27,520 --> 00:02:30,840
Jakin dut gu izorratzen
ari zarela.

13
00:02:31,440 --> 00:02:35,760
Hitzartutako salmentan
muturra sartu duzu.

14
00:02:36,280 --> 00:02:38,240
Eta hori ez da
garbi jokatzea.

15
00:02:38,960 --> 00:02:41,240
Informatzaile onak dauzkazu.

16
00:02:41,720 --> 00:02:43,240
Saiatzen naiz.

17
00:02:43,920 --> 00:02:49,640
Zuk ere ez duzu garbi jokatu. Zure
benetako asmoak ezkutatu dizkidazu.

18
00:02:50,000 --> 00:02:53,760
Enpresa egoera kritikoan egoteak
bultzatu nau estrategia aldatzera.

19
00:02:54,320 --> 00:02:57,080
Ez naiz geratuko
besoak gurutze.

20
00:02:58,480 --> 00:03:00,680
Ez nazazu ergeltzat hartu.

21
00:03:01,240 --> 00:03:03,680
Badakit zergatik erosi
zenituen akzioak.

22
00:03:04,120 --> 00:03:06,560
Horregatik ez nizkizun
saldu nireak.

23
00:03:08,160 --> 00:03:09,920
Alferrik dituzu gezurrak nirekin.

24
00:03:10,360 --> 00:03:13,000
Oso ondo pentsatua zenuen
dena hasieratik.

25
00:03:13,080 --> 00:03:17,240
Oker zaude. Enpresak aspaldi
utzi zion errentagarria izateari.

26
00:03:17,720 --> 00:03:22,320
Begiratu al duzu zenbatean
jaitsi den fakturazioa?

27
00:03:22,240 --> 00:03:23,760
Ezagutzen ditut datuak.

28
00:03:24,120 --> 00:03:26,240
Salduta, etekin
segurua lortuko genuke.

29
00:03:26,680 --> 00:03:28,040
Hori ere badakit.

30
00:03:29,640 --> 00:03:34,640
Eskarmentuko enpresaria zara. Iazko
saria ez zen kasualitatea izan.

31
00:03:35,200 --> 00:03:38,600
Epaimahaian nengoen ni,
zure alde eman nuen botoa.

32
00:03:39,000 --> 00:03:42,160
Ez gaizki ulertu,
ez didazu ezer zor.

33
00:03:42,560 --> 00:03:46,000
Benetan estimatzen dut eta
miresten dut zure talentua.

34
00:03:46,720 --> 00:03:48,400
Estimatuta dago, Ernesto.

35
00:03:48,520 --> 00:03:50,680
Gauza batek nauka harrituta.

36
00:03:51,120 --> 00:03:54,080
Zergatik ez zenuen zerorrek
aplikatu estrategia berria?

37
00:03:55,120 --> 00:03:59,000
Estrategia esaten diozu ontziola
desmuntatu eta saltzeari?.

38
00:03:59,520 --> 00:04:03,280
Biok dakigu Madariagaren gainbehera
geldiezina dela.

39
00:04:03,640 --> 00:04:08,320
Beraz, hobe neurri zorrotzak hartzea
berandu baino lehen.

40
00:04:08,880 --> 00:04:13,760
Eta zure semeari dagokionez,
lasai, ez zaio lanik faltako.

41
00:04:14,200 --> 00:04:16,000
Kargu on bat emango diot.

42
00:04:16,440 --> 00:04:17,560
Non?

43
00:04:17,960 --> 00:04:20,480
Etorkizuna duen
nire enpresa batean.

44
00:04:23,880 --> 00:04:28,000
Ez dut salduko. Horixe da
nire azken hitza.

45
00:04:31,680 --> 00:04:32,800
Egun on.

46
00:04:35,880 --> 00:04:39,560
Zer Itxaso? Zer duzu?

47
00:04:39,800 --> 00:04:41,320
Ezer ez.

48
00:04:51,760 --> 00:04:58,680
"Animo, Leo, ez dezala inork itzali
zure alaitasuna". Koldo.

49
00:04:59,360 --> 00:05:02,840
Zuek zarete begi txarrez
begiratzen ez didazuen bakarrak.

50
00:05:03,200 --> 00:05:07,640
Bueno, tiempo al tiempo. Egin kasu
Koldori eta eutsi, ok?

51
00:05:09,600 --> 00:05:13,520
Aizu, ¿Koldo no
está? un poco rarito?.

52
00:05:14,920 --> 00:05:17,920
Ba ez dakit "rarito"... Nik beti
bezala ikusten dut. Zer ba?

53
00:05:18,360 --> 00:05:21,360
Oporretatik itzuli denetik,
ez dakit...

54
00:05:21,720 --> 00:05:24,120
Agian, norbaitekin
liatuta dabil.

55
00:05:24,600 --> 00:05:26,000
Zuk uste?

56
00:05:26,440 --> 00:05:29,600
Zergatik ez? Gainera, gizon
erakargarria da.

57
00:05:30,040 --> 00:05:33,400
Bai, baina neska batekin
egongo balitz jakingo genuke, ez?

58
00:05:33,400 --> 00:05:34,560
Zergatik ezkutatu?

59
00:05:34,760 --> 00:05:36,600
Bueno? ya me enteraré yo.

60
00:05:37,440 --> 00:05:40,920
(TELEFONOA JOKA)

61
00:05:43,240 --> 00:05:44,320
Bai?

62
00:05:46,560 --> 00:05:51,600
Ia, ulertzen dut? Baina...

63
00:05:53,400 --> 00:05:54,560
¡Carajo!

64
00:05:55,000 --> 00:05:56,360
Nor zen?

65
00:05:59,240 --> 00:06:04,840
Urkok, betiko bezero batek
txakolin eskaera anulatu du.

66
00:06:05,280 --> 00:06:07,280
¡Vaya! Boikota?

67
00:06:07,800 --> 00:06:09,600
Hala ematen du.

68
00:06:10,160 --> 00:06:14,640
Lasai, dena argitzen denean, denak
barkamen eske etorriko zaizkizu.

69
00:06:15,120 --> 00:06:17,160
¡La puñetera Alizia...!

70
00:06:18,720 --> 00:06:20,520
Joder, baina Joanaren ama da...

71
00:06:21,080 --> 00:06:22,800
Aizu, ez nahastu kontuak, e?

72
00:06:23,160 --> 00:06:26,240
Ez nuke nahi orain guregatik
zu eta Joana haserretzerik.

73
00:06:26,840 --> 00:06:30,280
Ba zaila izango da... Bueno,
saiatzen ari gara.

74
00:06:31,000 --> 00:06:34,520
Baina, Leo, zu ondo egotea
da garrantzitsuena niretzat.

75
00:06:34,920 --> 00:06:36,680
Eta nire babes osoa daukazu.

76
00:06:37,080 --> 00:06:38,440
Gracias, mi amor.

77
00:06:39,960 --> 00:06:41,440
Egun on.

78
00:06:42,680 --> 00:06:45,320
Egun on, Ibi. Gosaldu nahi?

79
00:06:46,280 --> 00:06:48,880
Aizu, eskolatik bueltan ogia
erosiko duzu, mesedez?

80
00:06:51,120 --> 00:06:53,840
Lanpetuta egongo naiz Bogan.

81
00:06:56,080 --> 00:06:59,720
Ezin dut jasan! Ez du eskubiderik
zu horrela tratatzeko.

82
00:07:00,280 --> 00:07:01,880
Zianuroa eman behar zenion.

83
00:07:01,560 --> 00:07:03,640
Ok, ok, relaja un poquitico, ¿e?

84
00:07:04,200 --> 00:07:05,920
Nerabea da, eta galduta dabil.

85
00:07:06,400 --> 00:07:07,280
¿Como?

86
00:07:07,720 --> 00:07:09,320
Ba horixe.

87
00:07:09,880 --> 00:07:12,920
Ezin dut sinetsi. Karlosengatik
egiten duzu, ezta?

88
00:07:13,440 --> 00:07:16,800
Bere alaba da, eta berarekin
ondo moldatu nahi dut.

89
00:07:17,200 --> 00:07:19,800
Eta horretarako lasaitu egin behar
badut, eta nire burua kontrolatu...

90
00:07:19,760 --> 00:07:20,760
...ba egingo dut, ok?

91
00:07:21,080 --> 00:07:25,040
Nahi duzuna, baina ez zaitut
ulertzen. ¡Para nada!

92
00:07:31,960 --> 00:07:33,440
Kontuz koska honekin.

93
00:07:33,560 --> 00:07:36,000
Ines! Ez duzu nire gainean
egon behar beti.

94
00:07:36,440 --> 00:07:37,480
Eta berriro erortzen bazara?

95
00:07:37,880 --> 00:07:39,880
Begira zer gertatu zitzaizun
atzo nire erruz.

96
00:07:41,040 --> 00:07:42,840
Ez nizun gauez
ateratzen utzi behar.

97
00:07:43,000 --> 00:07:46,680
Mesedez,  ez duzu inongo errurik.
Baldartuta nabil? Adina izango da.

98
00:07:47,120 --> 00:07:48,840
Ezta ehun urte
izango bazenitu ere...!

99
00:07:49,160 --> 00:07:50,080
Kaixo, bikote.

100
00:07:50,120 --> 00:07:51,240
Kaixo. Kaixo.

101
00:07:51,320 --> 00:07:52,200
Zer moduz, osaba?

102
00:07:52,120 --> 00:07:53,040
Primeran.

103
00:07:53,240 --> 00:07:54,680
Bistan da.

104
00:07:54,840 --> 00:07:57,000
Eta zu? Dena ondo etxean?

105
00:07:57,520 --> 00:08:00,760
Bai, aita gaur hasi da lanean,
lorezain gisa.

106
00:08:01,200 --> 00:08:04,440
Eta eskerrak, ze amak
Boga galdu du. Badakizu.

107
00:08:05,000 --> 00:08:09,360
Bai. Ezer behar baduzue, eskatu,
mesedez. Edozer gauza!

108
00:08:09,760 --> 00:08:11,320
Estimatuta dago, osaba.

109
00:08:11,720 --> 00:08:14,040
Baina hemendik aurrera
gauzek hobera egingo dute.

110
00:08:14,400 --> 00:08:15,320
Ea hala den.

111
00:08:15,840 --> 00:08:17,920
Pozten nau zu hain
ondo ikusteak.

112
00:08:18,320 --> 00:08:20,800
Sustoa hartu genuen berriro
ospitalera joan zinenean.

113
00:08:21,280 --> 00:08:24,120
Baina proba guztiak ondo atera
dira, ezta? Aitonak esan dit.

114
00:08:24,600 --> 00:08:26,080
Bai, indarberrituta nago.

115
00:08:26,640 --> 00:08:29,400
Egia esan, erorketa txiki bat
baino ez zen izan.

116
00:08:31,040 --> 00:08:36,720
Eta zu?? Zer moduz? Badakit
Manex... Bordelen dagoela...

117
00:08:37,280 --> 00:08:40,080
Bai, gogorra egiten ari zait.

118
00:08:40,800 --> 00:08:41,800
Animo.

119
00:08:42,160 --> 00:08:43,680
Eskerrik asko.

120
00:08:44,320 --> 00:08:47,000
Ba ondo segi.
Bai.

121
00:08:46,800 --> 00:08:48,440
Agur.
-Agur.

122
00:08:48,880 --> 00:08:50,880
Nire anaia larri dabil diruz.

123
00:08:51,520 --> 00:08:53,720
Zerbait entzun dut? Baina ez
nekien hain larria zenik.

124
00:08:54,120 --> 00:08:56,520
Lagundu egin nahi diet eta
Kandidok ez dit uzten.

125
00:08:56,880 --> 00:08:58,880
Zergatik ez? Anaiak zarete.

126
00:08:59,360 --> 00:09:03,560
Familia horretarako dago, une
larrietan elkarri babesa emateko.

127
00:09:04,160 --> 00:09:08,080
Bai, baina gaizki ulertu asko
izan ditugu, eta badakizu...

128
00:09:08,680 --> 00:09:12,680
Gainera, Kandido burugogorra da,
eta ezin diot ezer leporatu.

129
00:09:12,720 --> 00:09:14,440
Ni ere halakoxea naiz eta.
Ezta?

130
00:09:14,800 --> 00:09:15,920
Esango nuke.

131
00:09:16,560 --> 00:09:17,880
Mendiarrainera
noa bisitan.

132
00:09:17,640 --> 00:09:18,600
Lagunduko zaitut.

133
00:09:18,960 --> 00:09:20,520
Ez du merezi. Aspertu
egingo zara.

134
00:09:20,520 --> 00:09:23,600
Zuretzako kalte. Oso ondo
moldatzen naiz zenbakiekin.

135
00:09:24,160 --> 00:09:25,280
Etxean ikusiko zaitut.

136
00:09:25,600 --> 00:09:26,920
Agur.

137
00:09:33,480 --> 00:09:36,200
Apa, Itxaso.
-Apa.

138
00:09:36,640 --> 00:09:37,520
Zer moduz?

139
00:09:37,880 --> 00:09:39,880
Bueno, ba... Egun
hobeagoak izan ditut.

140
00:09:40,400 --> 00:09:41,880
Zer gertatzen zaizu?

141
00:09:42,400 --> 00:09:43,480
Ezer ez.

142
00:09:44,160 --> 00:09:46,600
Ia? Leo eta nire ama?

143
00:09:47,000 --> 00:09:49,360
Ez genuen esan beraien
artekoak ez zigula eragingo?.

144
00:09:49,680 --> 00:09:53,120
Ez du zerikusirik horrekin.
Egun txarra daukat eta listo.

145
00:09:53,680 --> 00:09:55,680
Zerbaitetan laguntzea nahi
baduzu?

146
00:09:56,200 --> 00:09:57,680
Ez? Pasako zait.

147
00:09:59,640 --> 00:10:01,640
Nire aitak lan bat aurkitu du.

148
00:10:02,080 --> 00:10:06,000
A bai? ¡Que bueno! Pozten naiz.
Ea gauzak konpontzen diren.

149
00:10:06,120 --> 00:10:07,160
Hala espero dut.

150
00:10:08,680 --> 00:10:10,200
Etxe bila zabiltza?

151
00:10:10,640 --> 00:10:12,680
Bai, alokairu merke bat.

152
00:10:13,080 --> 00:10:13,920
Eta hori?

153
00:10:14,360 --> 00:10:16,200
Ibonekin bizitzera joan nahi nuke.

154
00:10:16,600 --> 00:10:19,400
Ondo. Baina baduzue
nahiko diru?

155
00:10:19,880 --> 00:10:23,360
Bueno, praktikak amaitutakoan
soldata handiagoa izango du.

156
00:10:23,120 --> 00:10:24,000
Ia, hori egia da.

157
00:10:24,520 --> 00:10:27,280
Ea aurkitzen dudan zerbait
egokia?Hau da, “Merkea eta ona”!

158
00:10:27,680 --> 00:10:28,720
Lagunduko dizut.
-Bale.

159
00:10:29,160 --> 00:10:32,880
Prezioak jaitsi dira, baina
hala ere, ¡menudo pastón!

160
00:10:35,240 --> 00:10:37,880
E, begira!, hau zure kalean
dago?

161
00:10:38,880 --> 00:10:41,880
O, baina salgai. Guk
alokairuan behar dugu.

162
00:10:44,880 --> 00:10:47,120
Zer? Ni que hubieras visto
un fantasma...

163
00:10:47,760 --> 00:10:49,040
Gure etxea da!

164
00:10:49,520 --> 00:10:52,680
Ez da zuen etxea izango. Zuen
portaleko besteren bat izango da.

165
00:10:53,280 --> 00:10:55,600
Ezetz! Aitaren telefonoa da!

166
00:11:05,400 --> 00:11:06,720
Ernesto...!

167
00:11:09,120 --> 00:11:10,480
Hau poza zu ikustea.

168
00:11:10,840 --> 00:11:13,560
Ni ere pozten naiz? Zuri
hots egiteko asmoa nuen.

169
00:11:14,000 --> 00:11:15,640
Eta ni zurekin hitz
egiteko desiratzen.

170
00:11:16,000 --> 00:11:20,840
Orain, aita zaitudala jakinda,
gehiago egon nahi nuke zurekin.

171
00:11:22,880 --> 00:11:26,760
Ez dakit, noizbehinka geratu,
hitz egin?

172
00:11:30,200 --> 00:11:33,120
Zalantzaren bat duzu
aitatasunaren inguruan?

173
00:11:33,560 --> 00:11:38,120
Ez, ez, bai zera. Harreman estua
izan nuen zure amarekin.

174
00:11:38,720 --> 00:11:42,560
Eta zure adinari begiratuta,
nire alaba izan zaitezke.

175
00:11:43,120 --> 00:11:46,240
Hala nahiko bazenu? Proba
egiteko prest nengoke.

176
00:11:46,600 --> 00:11:49,480
Ez da beharrezkoa. Amak
esan bazizun, hala izango da.

177
00:11:50,040 --> 00:11:51,520
Oso emakume zintzoa zen.

178
00:11:51,920 --> 00:11:55,560
Bai. Eskertzen dizut
amari buruz horrela hitz egitea.

179
00:11:55,920 --> 00:11:59,840
Nola ez ba! Ikaragarri
maite nuen zure ama.

180
00:12:00,560 --> 00:12:04,880
Dena den, hau gure
artean geratzea nahi nuke.

181
00:12:05,280 --> 00:12:09,960
Ulertzen didazu, ezta? Ez da komeni
oraingoz nire familiak jakitea.

182
00:12:10,480 --> 00:12:14,920
Lasai, ez diot inori ezer esango.
Hitza ematen dizut.

183
00:12:15,280 --> 00:12:16,640
Eskerrik asko, Ines.

184
00:12:20,480 --> 00:12:21,680
Apa, Koldo.

185
00:12:22,320 --> 00:12:23,520
Ene, Naroa...

186
00:12:24,040 --> 00:12:25,280
Gaur ere egin
al duzu korrikaldia?

187
00:12:25,600 --> 00:12:28,280
Ba bai, eta ez da
harroa izatearren, e?, baina...

188
00:12:28,240 --> 00:12:29,760
...gero eta marka hobeak
egiten nabil.

189
00:12:29,880 --> 00:12:31,040
Ez da meritu makala.

190
00:12:31,320 --> 00:12:33,160
Jakin izan banu, lehenago
hasiko nintzen kirola egiten.

191
00:12:33,600 --> 00:12:35,720
Eta zuk zer,
egiten duzu edo zer?

192
00:12:35,400 --> 00:12:36,760
Bai, ez diot sekula utzi.

193
00:12:37,080 --> 00:12:38,880
Bai, egia esan, fin ikusten zaitut.

194
00:12:39,520 --> 00:12:43,240
Halere, aholkutxo bat: lasai hartu,
ez gehiegi behartu zure burua.

195
00:12:43,600 --> 00:12:45,960
Bale, kontuan izango dut.

196
00:12:47,520 --> 00:12:50,440
Kontu bat hitz egin
nahi nuen zurekin.

197
00:12:50,840 --> 00:12:53,840
Beno, ba, aurrera...
-Bai.

198
00:12:58,240 --> 00:13:01,080
Dakizunez, laster Cadizeko
Ostalaritza kongresua da.

199
00:13:01,680 --> 00:13:03,840
Bai, bai, Europako
ezagunena da.

200
00:13:04,360 --> 00:13:06,640
Hara joatea gustatuko litzaidake.

201
00:13:08,160 --> 00:13:11,480
Bueno, neuk joatea
pentsatuta neukan.

202
00:13:12,200 --> 00:13:13,600
Mesede egingo dit deskonektatzeak.

203
00:13:13,400 --> 00:13:16,480
Gainera, azken asteak oso gogorrak
izan dira Biltzarra zela eta.

204
00:13:17,560 --> 00:13:19,640
Baina ondo zaude, ezta?

205
00:13:20,120 --> 00:13:21,960
Pixka bat nekatuta,
besterik ez.

206
00:13:23,880 --> 00:13:27,240
Naroa, joan zaitez zeu.
Merezi duzu eta.

207
00:13:27,400 --> 00:13:32,080
Lan bikaina egin duzu. Gainera,
ordezkari ezinhobea izango zara.

208
00:13:32,640 --> 00:13:34,400
Eskerrik asko.

209
00:13:34,440 --> 00:13:36,560
Ez, bakoitzari berea.

210
00:13:37,280 --> 00:13:40,960
Eta egunen batean elkarrekin korrika
egitea nahi baduzu, ni prest.

211
00:13:41,400 --> 00:13:43,920
Hara... Ba kontuan izango dut.

212
00:13:44,400 --> 00:13:46,720
Eta lasai, e? Zure erritmoan
egingo dut.

213
00:13:48,040 --> 00:13:49,920
Ei, ez nazazu gutxietsi, e...?

214
00:13:49,880 --> 00:13:53,000
Ez naiz Gebreselassie,
baina ezta herrena bez.

215
00:13:54,200 --> 00:13:57,480
Bueno, dutxatzera noa. Aizu,
Kadiz ezagutzen duzu?

216
00:13:57,880 --> 00:13:58,560
Ez.

217
00:13:58,760 --> 00:14:01,040
Ba ikusiko duzu,
zoragarria da.

218
00:14:00,720 --> 00:14:03,040
Benga...
-Gero arte.

219
00:14:14,840 --> 00:14:16,120
Bai, Leo, zer?

220
00:14:16,800 --> 00:14:20,680
Alizia, ardotegiko faktura
heldu da. Ordaindu egin behar duzu.

221
00:14:21,320 --> 00:14:24,240
Barkatu, baina dagoeneko
ez dut tabernan lan egiten.

222
00:14:25,240 --> 00:14:29,440
Faktura azken hiruhilabetekoa da.
Beraz, zuri dagokizu ordaintzea.

223
00:14:30,040 --> 00:14:35,400
2450 euro dira. Etxera
bidaliko dizut.Ok? Chao.

224
00:14:36,120 --> 00:14:40,640
Jode... Horixe besterik
ez nuen behar.

225
00:14:40,560 --> 00:14:43,160
Ama! Etxea salgai jarri duzue?

226
00:14:45,080 --> 00:14:45,920
Bai.

227
00:14:45,960 --> 00:14:46,960
Baina zergatik?.

228
00:14:48,760 --> 00:14:55,480
Azken hipoteka-ordainketak zor
ditugu eta bankuak abisua eman digu.

229
00:14:56,280 --> 00:14:58,440
Ordaintzen ez badugu,
etxea kenduko digute.

230
00:14:58,920 --> 00:15:02,160
Horregatik, lehendabizi saltzen
saiatuko gara.

231
00:15:02,640 --> 00:15:04,640
Bestela, enkantean jarriko dute.

232
00:15:05,440 --> 00:15:08,600
Orduan, nik uste baino
larriagoa da.

233
00:15:09,840 --> 00:15:11,560
Bai.

234
00:15:12,440 --> 00:15:15,800
Ez zaitut engainatu nahi.
Oso gaizki gaude.

235
00:15:17,320 --> 00:15:20,000
Nik ezertan lagun dezaket?

236
00:15:20,520 --> 00:15:21,840
Ez, maitea,
ez dago zure esku.

237
00:15:22,240 --> 00:15:25,280
Ama, mesedez, ez nazazu
aparte utzi.

238
00:15:27,600 --> 00:15:30,320
Barkatu, ez zen hori
nire asmoa.

239
00:15:31,520 --> 00:15:34,520
Denon artean moldatuko gara.

240
00:15:36,920 --> 00:15:39,200
Gero arte.
Agur.

241
00:17:01,920 --> 00:17:06,040
Koldori ondo iruditu zaio Cadizekoa.
Ezin dituzu egun batzuk hartu?

242
00:17:06,520 --> 00:17:08,760
Momentu honetan, ezinezkoa da.

243
00:17:09,160 --> 00:17:11,680
Nekane...! Zerbaitetarako
zara komisarioa?

244
00:17:12,200 --> 00:17:14,840
Benetan ezin dituzu egun
gutxi batzuk libratu?

245
00:17:15,280 --> 00:17:18,160
Keba... Gabonetan bikoiztu
egiten da beharra.

246
00:17:18,560 --> 00:17:20,760
Ganera, ertzain bi
oporretan dauzkat.

247
00:17:21,040 --> 00:17:22,120
Ezin duzu ezer egin?.

248
00:17:22,440 --> 00:17:25,360
Gustatuko litzaidake Kadizera
joatea, baina...

249
00:17:25,760 --> 00:17:27,560
Kaixo, neskak.
Nor doa Kadizera?.

250
00:17:27,640 --> 00:17:29,560
Ni. Ostalaritza
kongresu batera.

251
00:17:29,960 --> 00:17:31,120
A, lanera orduan...

252
00:17:31,440 --> 00:17:33,320
Bueno, arratsaldeak
libre izango ditut.

253
00:17:33,720 --> 00:17:35,560
Gustura joango nintzateke
ni ere?

254
00:17:36,040 --> 00:17:38,320
Neu be bai! Baina
beharra daukat.

255
00:17:38,640 --> 00:17:40,920
Deskonektatu behar dut.
¡Y es urgente!

256
00:17:41,960 --> 00:17:43,680
Eta, zer moduz daude gauzak?

257
00:17:44,280 --> 00:17:47,400
Salaketaren asuntoan oraindik
ez dute erabakirik hartu.

258
00:17:47,960 --> 00:17:51,520
Baina herritarrek jarri didate
harria lepoan.

259
00:17:52,040 --> 00:17:53,640
Kontua txarto dago orduan...

260
00:17:54,160 --> 00:17:58,400
Pentsa, azken ordu honetan zuek
zarete nire lehen bezeroak.

261
00:17:59,040 --> 00:18:00,440
Ba ez duzu holangorik merezi.

262
00:18:00,920 --> 00:18:02,960
Ez kezkatu, gauzak bere
onera bueltatuko dira.

263
00:18:03,440 --> 00:18:06,080
Bai, Karlosek ere gauza bera
esaten du.

264
00:18:06,320 --> 00:18:08,600
Baina batzuetan, hiltzaile bat
naizela ematen du.

265
00:18:09,040 --> 00:18:10,920
Eta nik ez dut ezer egin,
ez dut ezer lapurtu.

266
00:18:11,320 --> 00:18:13,320
Nire dirua berreskuratu
baino ez dut egin.

267
00:18:13,680 --> 00:18:15,800
Jendeak dirua galdu
du eta berotuta dabil.

268
00:18:15,840 --> 00:18:19,040
Agian, ez da bidezkoa, baina
ulergarria da mesfidati ibiltzea.

269
00:18:20,760 --> 00:18:23,720
Ez nuen zuzen jokatu, egia
esan behar nuen hasieratik.

270
00:18:24,280 --> 00:18:28,040
Baina abisua pasata ere,
ez zuten bere dirua berreskuratuko.

271
00:18:28,880 --> 00:18:31,280
Nik ulertzen zaitut neurri
handi batean.

272
00:18:31,800 --> 00:18:34,120
Baina emon jendeari
denbora apurtxo bat.

273
00:18:34,520 --> 00:18:36,920
Nik uste zure burua kaltetu
bezala aurkeztea...

274
00:18:36,880 --> 00:18:38,640
...izan dela jendeari
min eman diona.

275
00:18:39,880 --> 00:18:44,120
Arrazoi duzue, baina? beldur nintzen
gaizki epaituko ote ninduten...

276
00:18:44,560 --> 00:18:46,800
Eta begira, azkenean,
okerrago izan da.

277
00:18:46,560 --> 00:18:49,240
Lasai, Leo, guk badakigu pertsona zintzoa zarela.

278
00:18:49,800 --> 00:18:51,000
Eta lagun ona.

279
00:18:52,280 --> 00:18:55,000
Horrelakoetan jakiten da zeintzuk
diren zure lagunak, e...?

280
00:18:55,800 --> 00:18:58,080
Benetan, eskertzen dizuet zuen
laguntza. Pila bat.

281
00:18:58,400 --> 00:19:00,280
Ez duzu ezer eskertu behar.

282
00:19:03,680 --> 00:19:06,120
Bueno, zer hartuko duzue?
Nire kontu.

283
00:19:06,520 --> 00:19:08,280
Ebaki bat.
-Nik beste bat.

284
00:19:45,040 --> 00:19:48,720
Iritsi da lorazaina.
Arrosa haziak ekarri dizkizut.

285
00:19:51,840 --> 00:19:53,640
Nondik atera duzu diru hori?.

286
00:19:56,080 --> 00:19:57,960
Bitxi batzuk saldu ditut.

287
00:19:59,880 --> 00:20:01,520
Ez zen beharrezkoa.

288
00:20:02,040 --> 00:20:05,920
Modaz kanpo zeuden,
ez nituen erabiltzen.

289
00:20:06,240 --> 00:20:10,040
Gainera, dirua dut. Bogako
faktura bat ordaindu behar dut.

290
00:20:15,160 --> 00:20:16,760
Saldu egin duzu...

291
00:20:17,520 --> 00:20:19,800
Erosketak gordeko ditut.

292
00:20:28,360 --> 00:20:29,840
Kaixo. Kaixo.

293
00:20:31,480 --> 00:20:33,880
Naia, zer duzu?.
/font> Ezer ez.

294
00:20:34,360 --> 00:20:35,720
Seguru?

295
00:20:37,600 --> 00:20:39,040
Ea, kontatu...

296
00:20:40,760 --> 00:20:43,400
Anderrek esan dit
Bogatik bota zaituztela.

297
00:20:45,200 --> 00:20:47,200
Eta zuk zer erantzun diozu?.

298
00:20:46,840 --> 00:20:48,880
Gezurra dela,
zu joan zarela.

299
00:20:49,320 --> 00:20:51,320
Leonorrek ez zaitu bota,
ezta?

300
00:20:54,040 --> 00:20:57,640
Engainatu egin nauzue!
Eta orain zer?!

301
00:20:57,840 --> 00:20:59,560
Ezingo dut joan lagunekin
eskiatzera.

302
00:21:00,080 --> 00:21:02,520
Oso garestia da eta nik
dena alokatu behar dut.

303
00:21:02,360 --> 00:21:04,320
Botak, eskiak, taula...

304
00:21:04,640 --> 00:21:09,080
Lasai, maitea... Saiatuko gara.
Ezta?

305
00:21:09,600 --> 00:21:13,040
Joango zara, maitea,
hitza ematen dizut.

306
00:21:22,120 --> 00:21:25,160
Hara! Kandido...
A zer poza, motel!

307
00:21:25,560 --> 00:21:26,920
Sar naiteke?

308
00:21:27,320 --> 00:21:29,240
Bai, bai, sartu...

309
00:21:30,240 --> 00:21:31,360
Eseri.

310
00:21:34,840 --> 00:21:40,680
Bien, bien... Eta, zer moduz
laneko hire lehen eguna...?

311
00:21:40,720 --> 00:21:42,560
Ondo, ondo. Martxa hartuta.

312
00:21:44,160 --> 00:21:45,520
Pozten nauk

313
00:21:46,040 --> 00:21:48,960
German ikustera etorriko
hintzen...

314
00:21:50,040 --> 00:21:52,200
Ez. Zurekin hitz egitera
etorri naiz.

315
00:21:54,000 --> 00:21:55,720
Zer diagu, ba?

316
00:21:59,120 --> 00:22:00,720
Dirua behar dut.

317
00:22:03,760 --> 00:22:05,360
Oraintxe emango diat.

318
00:22:13,200 --> 00:22:15,400
Alizia truke denda batera joan da.

319
00:22:15,840 --> 00:22:19,280
Eta bahituran eman du nik
oparitutako eraztun bat.

320
00:22:19,920 --> 00:22:19,920
Berreskuratu egin nahi dut.

321
00:22:22,040 --> 00:22:26,000
Ez, Kandido, ez didak
azalpenik eman behar.

322
00:22:25,680 --> 00:22:27,920
Ahal bezain pronto
itzuliko dizut.

323
00:22:29,440 --> 00:22:31,120
Ez duk zertan.

324
00:22:34,920 --> 00:22:39,600
A, kaixo. Hau ezustekoa, Kandido.
Zer moduz hago?

325
00:22:40,240 --> 00:22:42,480
Ondo. Eta hi?
Osatu haiz?

326
00:22:42,920 --> 00:22:44,480
Bai, zorionez.

327
00:22:49,160 --> 00:22:50,720
Joan egin behar dut.

328
00:22:51,160 --> 00:22:51,840
Bai.

329
00:22:52,680 --> 00:22:55,120
Aio. Gero arte, Kandido.

330
00:22:55,720 --> 00:22:58,760
Nahi duanean etorri, Kandido.
Hemen gaudek.

331
00:22:59,400 --> 00:23:00,920
Oso ondo.

332
00:23:07,280 --> 00:23:09,280
Hain gaizki daude?

333
00:23:27,520 --> 00:23:29,360
Kaixo.
Kaixo.

334
00:23:31,280 --> 00:23:33,280
Ez al da goizegi afaria prestatzeko?

335
00:23:34,440 --> 00:23:36,560
Ez da afaria, biharko
bazkaria da.

336
00:23:37,000 --> 00:23:40,440
Afaria prest dago. Ezin naiz
geldirik egon.

337
00:23:41,040 --> 00:23:45,160
Tira, saiatu lasai hartzen.

338
00:23:47,000 --> 00:23:49,840
Faltan botatzen dut
Bogako lana.

339
00:23:53,080 --> 00:23:54,640
Etorri...

340
00:24:12,160 --> 00:24:15,040
Ez ezazu berriro egin.

341
00:24:17,880 --> 00:24:19,600
Ez zen nire asmoa, baina...

342
00:24:19,560 --> 00:24:22,920
...harrapatuta sentitu naiz eta
ez dut beste erremediorik izan.

343
00:24:23,760 --> 00:24:25,120
Barka idazu.

344
00:24:28,720 --> 00:24:30,920
Nondik atera duzu dirua?

345
00:24:30,400 --> 00:24:34,160
Berreskuratu egin dut
eta kito.

346
00:24:37,400 --> 00:24:37,400
Ez dakit zer esan

347
00:24:39,720 --> 00:24:43,480
Zurea da, bizitza osorako.
Ondo gorde ezazu.

348
00:24:44,040 --> 00:24:45,840
Halaxe egingo dut.

349
00:24:45,840 --> 00:24:48,080
Niretzat oso garrantzitsua da.

350
00:24:48,640 --> 00:24:53,640
Denbora luzea egin genuen banatuta.
Eta nik beti maite izan zaitut.

351
00:24:54,400 --> 00:24:57,320
Eta eraztun hau sinbolo bat da
niretzat.

352
00:24:57,880 --> 00:25:00,280
Gure elkartasunaren
sinboloa.

353
00:25:04,320 --> 00:25:07,320
Niretzat ere oso
inportantea da.

354
00:25:08,640 --> 00:25:10,480
Ergelkeria izan da bahituran
ematea, baina uler ezazu...

355
00:25:10,440 --> 00:25:11,520
...zerbait egin nahi nuen.

356
00:25:12,320 --> 00:25:14,960
Badakit. Zuk nahikoa
egin duzu.

357
00:25:15,440 --> 00:25:17,600
Nik sartu zaituztet honetan.

358
00:25:18,080 --> 00:25:20,240
Ez naiz gai izan familia
aurrera ateratzeko.

359
00:25:44,640 --> 00:25:46,320
Zer dela eta zure bisita?

360
00:25:46,280 --> 00:25:47,840
Inesena lehenbailehen
konpondu behar duzu.

361
00:25:48,160 --> 00:25:49,840
Dena korapilatzen ari da.

362
00:25:50,560 --> 00:25:52,160
Zer gertatu da ba?
Ezbeharren bat?

363
00:25:52,480 --> 00:25:54,880
Malenek telefonoz hots egin dio.
Hitz egiteko geratu dira!

364
00:25:56,560 --> 00:25:58,880
Zerbait egin beharra dago
dena aldrebestu baino lehen!

365
00:25:59,400 --> 00:26:02,360
Lasaitu zaitez. Malenek
ez du ezer jakingo.

366
00:26:02,720 --> 00:26:03,800
Nola dakizu hain ziur?

367
00:26:04,400 --> 00:26:08,120
Ondo ezagutzen dut Ines.
Emakume zentzuduna da.

368
00:26:08,440 --> 00:26:10,000
Eta emandako hitza beteko du.

369
00:26:12,640 --> 00:26:14,600
Izan konfiantza nigan.

370
00:26:14,240 --> 00:26:16,840
Agortu da nire konfiantza!
Lehen ere huts egin zenidan!

371
00:26:17,320 --> 00:26:19,760
Ez dut inoiz Arralden ikusi nahi.
Argi dago?

372
00:26:21,320 --> 00:26:25,360
Jainkoaren laguntzarekin,
gertatu beharrekoak gertatuko dira.

373
00:26:25,600 --> 00:26:27,720
Eta gauzak bere onera
etorriko dira.

374
00:26:28,080 --> 00:26:30,440
Ez gaude zeruko laguntzaren
zain egoteko.

375
00:26:31,120 --> 00:26:33,040
Behin eta berriz egiten dut
Inesekin topo Arralden.

376
00:26:33,400 --> 00:26:36,440
Eta ez daukat aita maitekorraren
plantak egiteko gogorik.

377
00:26:36,720 --> 00:26:38,360
Ines, zure alaba da.

378
00:26:38,680 --> 00:26:40,840
Malen da nire alaba! Ez ahaztu
hori sekula!

379
00:26:41,800 --> 00:26:43,800
Jolasik ez nirekin...!

380
00:26:44,640 --> 00:26:47,720
Harreman ona daukat
Santorena gotzainarekin.

381
00:26:48,280 --> 00:26:52,560
Inesen alde hitz egin diot,
eta bere babesa erakutsi dit.

382
00:26:53,320 --> 00:26:56,760
Dena ondo aterako da.
Itxoiten jakin behar da.

383
00:26:57,000 --> 00:27:00,640
Esaiozu gotzainari badakidala
eskuzabala izaten.

384
00:27:01,280 --> 00:27:02,320
Esango diot.

385
00:27:02,680 --> 00:27:07,120
Eta Ines Arraldetik urruti ikusi
nahi dut! Eta lehenbailehen!

386
00:27:14,200 --> 00:27:16,440
Aurten Atxuri hankaz gora
jarriko dinagu.

387
00:27:16,800 --> 00:27:18,880
Sekulako kotiloia!

388
00:27:19,680 --> 00:27:22,720
Jo, baina zuek hemen sartuta
eta jendea parrandan...

389
00:27:23,120 --> 00:27:25,760
Tira, gu ere dibertituko gaitun.

390
00:27:26,400 --> 00:27:31,160
Baina pena da, ez? Neskalaguna
bisitan etorri eta zu hor sartuta...

391
00:27:31,400 --> 00:27:33,880
Eider ez dun etorriko.

392
00:27:34,600 --> 00:27:36,000
Ez nekien...

393
00:27:38,120 --> 00:27:40,920
Nigatik balitz, taberna utzi eta
Madrilera joango nindunan.

394
00:27:41,240 --> 00:27:42,600
Zoaz, ba. Eman sorpresa.

395
00:27:43,240 --> 00:27:45,240
Ezin dinat negozioa utzi.

396
00:27:45,600 --> 00:27:48,440
Kaxa galanta egiten dun
gau horretan, eta krisiarekin...

397
00:27:49,160 --> 00:27:50,800
Ia...

398
00:27:52,160 --> 00:27:54,200
Asko sumatuko dinat
haren falta.

399
00:27:54,400 --> 00:27:57,400
Bueno, nik ere faltan botako ditut
nebak. Jokin, batez ere.

400
00:27:58,160 --> 00:27:59,600
Maizago ikusi nahiko nuke...

401
00:28:00,040 --> 00:28:02,040
Dagoenarekin konformatu
behar, ezta?

402
00:28:02,440 --> 00:28:03,400
Zer erremedio...!

403
00:28:03,400 --> 00:28:05,840
Begira, egia esango dinat.

404
00:28:06,200 --> 00:28:09,240
Urtetik urtera gabonetako izpiritu
eskasagoa zeukanat.

405
00:28:09,560 --> 00:28:10,200
Zer ba?

406
00:28:10,880 --> 00:28:13,440
Bueno, ba... Faltan daudenak
gogoratzen ditinat.

407
00:28:14,080 --> 00:28:16,240
Bueno, ni ere ez naiz
oso gabon-zalea.

408
00:28:20,320 --> 00:28:25,400
Tira, ba, ni banoa etxera.
Liburuei oporrak ematera.

409
00:28:25,880 --> 00:28:29,240
Aio. Bihar Santo Tomas bezpera.
Etorri nahi badun...

410
00:28:29,600 --> 00:28:30,840
Zer edo zer edukiko dinagu!

411
00:28:30,920 --> 00:28:32,720
Bale ba. Bueno, aio.

412
00:28:33,120 --> 00:28:34,000
Aio, Ibi.

413
00:28:34,440 --> 00:28:37,160
(MUGIKORRAREN HOTSA)

414
00:28:36,840 --> 00:28:40,560
"Ordu bete barru etorri hotelera eta
begiratu harrerako eserlekuetan.

415
00:28:41,120 --> 00:28:43,160
Sorpresa bat dago zuretzat".

416
00:28:46,800 --> 00:28:48,200
Zer putalarru?!

417
00:28:57,160 --> 00:28:58,880
Kaixo. Kaixo.

418
00:28:59,400 --> 00:29:00,520
Zer moduz zaude?

419
00:29:00,520 --> 00:29:03,080
Askoz hobeto. Eskerrik asko
galdetzeagatik, Lukas.

420
00:29:03,560 --> 00:29:07,240
Gaur, Ernestoren
bisita izan dut.

421
00:29:06,200 --> 00:29:07,760
Zer duzu, aitona?.

422
00:29:07,960 --> 00:29:09,200
Ontziola saldu nahi du.

423
00:29:09,880 --> 00:29:14,840
Enpresa desmuntatu eta zatika saldu.
Hori da bere benetako helburua.

424
00:29:15,400 --> 00:29:16,840
Bai, banekien.

425
00:29:17,280 --> 00:29:18,880
Eta konforme zaude?

426
00:29:19,360 --> 00:29:23,720
Bai. Salduta, etekin
handiagoa aterako diogu.

427
00:29:24,520 --> 00:29:25,600
Eta langileak?

428
00:29:26,160 --> 00:29:27,600
Askori lana emango diegu.

429
00:29:28,040 --> 00:29:29,080
Non?

430
00:29:29,680 --> 00:29:31,680
Ernestoren beste enpresa
batzuetan.

431
00:29:32,120 --> 00:29:36,200
Begira, honekin Ernestok
bere holding-a indartu nahi du.

432
00:29:36,680 --> 00:29:38,480
Eta ahal bada, enpresa
berri bat sortu.

433
00:29:40,880 --> 00:29:44,400
Ez dauka zentzurik zaharkituta
dagoen enpresa bat mantentzeak.

434
00:29:44,560 --> 00:29:46,200
Saltzea da onena.

435
00:29:46,560 --> 00:29:48,440
Saltzea sekula ez da onena.

436
00:29:48,760 --> 00:29:50,360
Zuk saldu zenituen, ba,
arrantza-ontziak...

437
00:29:51,200 --> 00:29:53,520
Beharrezkoa zelako enpresa
zulotik ateratzeko.

438
00:29:54,080 --> 00:29:56,560
Baina ez zitzaidan burutik pasatu
ontziola saltzea.

439
00:29:59,320 --> 00:30:03,080
Elkarrekin zulotik atera dezakegu
Madariaga, Lukas.

440
00:30:04,920 --> 00:30:09,040
Begira, ontziolei buruzko
ikerketa bat eskatu nuen.

441
00:30:09,640 --> 00:30:11,760
Eta oraintxe jaso ditut emaitzak.

442
00:30:12,600 --> 00:30:16,240
Azken bi urtetan ontziolen
ia erdiak itzi egin dituzte.

443
00:30:16,840 --> 00:30:20,120
Baina aurrera jarraitu dutenek
%20ko igoera izan dute.

444
00:30:20,600 --> 00:30:23,800
Konturatzen zara? Eusten badugu
indartuta aterako gara,

445
00:30:24,120 --> 00:30:25,880
Oraintxe dugu negozioa egiteko
une aproposa.

446
00:30:26,360 --> 00:30:28,240
Konpetentzia gero eta
txikiagoa da.

447
00:30:37,320 --> 00:30:38,760
Kaixo.

448
00:30:42,160 --> 00:30:43,920
Ogia erosi duzu?

449
00:30:54,600 --> 00:30:56,120
Ogia erosi duzu?

450
00:30:56,760 --> 00:30:57,920
Pasa egin zait.

451
00:30:58,400 --> 00:30:59,840
Gauza bakarra eskatu dizut?

452
00:31:00,320 --> 00:31:02,400
Zergatik ez diozu
Itxasori eskatu?

453
00:31:02,840 --> 00:31:07,320
Lanean ari delako. Eta zu egunero
pasatzen zarelako okindegi ondotik.

454
00:31:07,920 --> 00:31:11,840
Ia, noski, Itxaso beti libratzen da
eta enkargu guztiak niretzat?

455
00:31:11,920 --> 00:31:13,600
Ok, utzi tontakeriak eta
zoaz ogi bila.

456
00:31:14,520 --> 00:31:15,880
Paso.

457
00:31:16,480 --> 00:31:19,000
Ibi, bazkalordura arte
ez daukazu beste zereginik.

458
00:31:19,000 --> 00:31:24,000
Beraz, altxa ipurdi hori eta segi
ogia erostera. Mesedez...

459
00:31:30,440 --> 00:31:33,480
Gelara noa.
Nekatuta nago.

460
00:31:33,720 --> 00:31:36,160
E! Ogia erostera, ia!

461
00:31:36,880 --> 00:31:39,320
Zu ez zara inor niri
horrela hitz egiteko, bale?.

462
00:31:39,760 --> 00:31:43,640
Seguru Kuban goseak hilda zeundela
eta orain hemen tente-tente.

463
00:31:44,040 --> 00:31:46,160
Zer uste duzu? Munduko
erregina zarela?

464
00:31:45,840 --> 00:31:47,000
¡¡Ya está bueno, Ibi!!

465
00:31:47,400 --> 00:31:49,400
Leo!

466
00:31:52,320 --> 00:31:54,200
Zer gertatu da hemen, Leo?

467
00:32:09,480 --> 00:32:10,680
"Alde egiteko premia nuen. Hemendik
urruntzeko beharra.

468
00:32:15,640 --> 00:32:19,360
Ez saiatu ni bilatzen
eta ez deitu.

469
00:32:20,160 --> 00:32:25,800
Utzi nire bidea egiten, mesedez.
Barkatu".

470
00:32:28,000 --> 00:32:31,080
Utzi nire bidea egiten...

471
00:32:35,920 --> 00:32:38,440
Kaixo, aitona.
Ondo zaude?

472
00:32:39,800 --> 00:32:43,920
Ez... Ez nagok ondo.

473
00:32:44,480 --> 00:32:47,400
Etxera laguntzea nahi duzu?
Edo Paulari deituko diot?

474
00:32:47,720 --> 00:32:51,760
Ez? Bere mezu
bat jaso diat oraintxe.

475
00:32:52,800 --> 00:32:54,880
Betiko joan duk.

476
00:32:55,640 --> 00:32:57,440
Zer?

477
00:32:58,920 --> 00:33:01,360
Herorrek ikusi.

478
00:33:21,440 --> 00:33:24,280
Ogia erosteko eskatu diot
eta ahaztu egin zaio.

479
00:33:25,440 --> 00:33:27,360
Eta horregatik
jarri zara horrela?

480
00:33:27,320 --> 00:33:29,840
Bai, badakit, horrela kontatuta
txikikeria ematen duela.

481
00:33:30,200 --> 00:33:32,280
Ba bai, egia esan ez dut
zure jarrera ulertzen.

482
00:33:32,840 --> 00:33:37,160
Ok, ez diozu entzun. Zakar
hitz egin dit. Iraindu egin nau!

483
00:33:37,680 --> 00:33:40,760
Aita, gezurra da, asmatu egin du.
Nik ez diot ezer esan.

484
00:33:42,280 --> 00:33:43,600
Ibi, zoaz gelara.

485
00:33:51,000 --> 00:33:52,640
Zure onetik aterata zeunden.

486
00:33:53,160 --> 00:33:54,880
Ez dakizu nola
hitz egin didan...

487
00:33:54,880 --> 00:33:57,880
Leo, zer esan behar didazu?
Neure begiokin ikusi dut.

488
00:33:58,280 --> 00:34:01,200
Ok, paperak galdi ditut. Baina
min egiteko iraindu nau!

489
00:34:01,600 --> 00:34:03,840
Eta zer? Horrek ez du zure
jokabidea justifikatzen.

490
00:34:04,520 --> 00:34:08,000
Zu zara hemen heldua, eta egoera
kontrolatzen jakin behar zenuke.

491
00:34:08,520 --> 00:34:10,880
Eskura duzun lehenengo gauza
botatzea ez da konponbidea.

492
00:34:11,360 --> 00:34:14,560
Jakina! Eta gero errespetua
izatea nahiko duzu, ezta?!

493
00:34:15,000 --> 00:34:16,240
Urrunegi heldu zara, Leo.

494
00:34:15,920 --> 00:34:17,040
Badakizu zer esan didan?.

495
00:34:17,360 --> 00:34:21,080
Berdin zait. Ibi da nerabea, eta zuk
ezin duzu bere parean jarri.

496
00:34:22,560 --> 00:34:25,840
Egoera hau jasanezina da! ¡Esto
es insoportable!

497
00:34:26,400 --> 00:34:29,840
Nahita ateratzen nau nire onetik!
Zerbait egin behar duzu alabarekin!

498
00:34:30,360 --> 00:34:32,040
Nik ezin dut horrela
jarraitu, Karlos!

499
00:34:33,640 --> 00:34:37,880
A ber, Leo... Zeu ere urduri
zabiltza Artesakoarekin.

500
00:34:38,280 --> 00:34:39,600
Eta berehala
aztoratzen zara.

501
00:34:39,920 --> 00:34:41,360
Aztoratu?! ¡ O sea que
la histérica soy yo!

502
00:34:41,760 --> 00:34:44,400
Ikusten? Ikusten nola
jarri zaren orain ere?

503
00:34:45,000 --> 00:34:48,080
Pazientzia izan behar duzu. Lasai
hartu behar dituzu gauzak, Leo.

504
00:35:10,360 --> 00:35:11,200
Apa.

505
00:35:11,440 --> 00:35:12,400
Kaixo, guapetón!.

506
00:35:12,480 --> 00:35:13,520
Atera idan garagardo bat.

507
00:35:14,920 --> 00:35:16,560
Malenek kontatu zidan
Urte Zaharrekoa.

508
00:35:17,240 --> 00:35:19,280
Ai, ikusiko duzu!
¡"Peaso" de cotillón!

509
00:35:19,720 --> 00:35:21,840
Etorriko zarete, ezta?
Esan baietz...

510
00:35:21,920 --> 00:35:23,040
Agian, bai.

511
00:35:23,440 --> 00:35:24,920
Ikusiko duzu,
mundiala izango da.

512
00:35:25,560 --> 00:35:28,600
Aldatu dun Malenekin hunan jarrera.
Estimatzen dinat, Itxaso.

513
00:35:29,080 --> 00:35:32,840
¡Ojito! Oso maja izango da, baina
sigue siendo una pija.

514
00:35:33,480 --> 00:35:36,840
Ez nian gutxiago espero higandik.
Tira, atera garagardo hori.

515
00:35:39,440 --> 00:35:42,680
Joer! Gafatuta nago...! Barkatu.
Bueno, hartuko duzu...?

516
00:35:43,040 --> 00:35:44,880
Bai, eskerrik asko.

517
00:36:00,040 --> 00:36:01,480
Apa, Ibon, dena ondo?

518
00:36:02,160 --> 00:36:03,200
Bai, bai...

519
00:36:03,560 --> 00:36:06,160
Zer moduz praktikan?
Jende asko atxilotu duk?

520
00:36:06,800 --> 00:36:09,440
Hi, ez diat horretaz
hitz egin nahi.

521
00:36:14,720 --> 00:36:16,920
Ezkerreko hankarekin esnatu da.

522
00:36:17,360 --> 00:36:19,280
Egun osoa horrela darama,
en su burbuja.

523
00:36:19,760 --> 00:36:21,640
Ez zagon oso sinpatiko.

524
00:36:22,040 --> 00:36:25,600
Auskalo? Gabonak izango dira igual.
Ez diote graziarik egiten.

525
00:36:26,160 --> 00:36:28,440
Ba orduan Olentzerok ikatza
ekarriko zion.

526
00:36:29,800 --> 00:36:32,160
¡Mierda! Azkenean...
¡Tenía que pasar!

527
00:36:32,720 --> 00:36:34,440
Barkatu.

528
00:36:43,200 --> 00:36:45,600
Paula...

529
00:38:29,320 --> 00:38:31,360
(ETXEKO TXIRRINA)

530
00:38:37,920 --> 00:38:39,400
Kaixo, Alizia.

531
00:38:39,920 --> 00:38:41,840
Kaixo, Ibon.
Zer moduz?

532
00:38:42,320 --> 00:38:43,360
Bakarrik zaude?

533
00:38:43,800 --> 00:38:45,240
Bai? Zer ba?.

534
00:38:45,600 --> 00:38:47,520
Sar naiteke?.

535
00:38:47,600 --> 00:38:48,640
Jakina. Aurrera.

536
00:38:54,280 --> 00:38:56,080
Eta, zer behar duzu?.

537
00:38:58,200 --> 00:39:00,160
Badakit zer egin zenuen.

538
00:39:01,840 --> 00:39:03,120
Zertaz ari zara?.

539
00:39:03,960 --> 00:39:06,760
Aitor Gorrotxaren hezurrak
aurkitu ditut Olabeko kobazuloan.

540
00:39:08,360 --> 00:39:11,480
Lehengoan kasualitatez inguru
hori zaintzen egon ginen.

541
00:39:12,800 --> 00:39:14,280
Eta han ikusi zintudan.

542
00:39:15,320 --> 00:39:17,880
Ordurako banituen susmoak. Beraz,
zure atzetik joatea erabaki nuen.

543
00:39:19,240 --> 00:39:22,920
Horrela aurkitu nuen kobazuloa
eta barruan hezurrak.

544
00:39:24,760 --> 00:39:27,680
Hezurren lagin bat bidali nuen
laborategi pribatu batera.

545
00:39:28,440 --> 00:39:30,720
Eta jaso ditut ADN
probaren emaitzak.

546
00:39:31,520 --> 00:39:34,360
Hezurrak Aitor Gorrotxarenak dira.

547
00:39:38,560 --> 00:39:40,520
Zer gertatu zen, Alizia?

548
00:39:47,120 --> 00:39:48,520
Abel?
-Paula?!

549
00:39:49,120 --> 00:39:50,760
Non zagok Paula?
-Ez zakiat.

550
00:39:51,520 --> 00:39:55,120
Ez zagok etxean? Bilera izango zian
eta luzatu egin duk.

551
00:39:55,520 --> 00:39:57,160
Lasaitu hadi.

552
00:39:59,880 --> 00:40:01,840
Kabroia!

553
00:40:02,480 --> 00:40:06,320
Niri laguntzen ari hintzelakoan
eta labankada sartu didak!

554
00:40:06,680 --> 00:40:07,760
Zertaz ari haiz?

555
00:40:07,720 --> 00:40:11,040
Heu haiz Paularen maitalea!
Jolasean ibili haiz nirekin!

556
00:40:11,320 --> 00:40:13,960
Zer esaten ari haiz?
Burua galduta, ala?

557
00:40:13,600 --> 00:40:16,000
Ixo! Ez diat gezur
gehiago entzun nahi!

558
00:40:16,080 --> 00:40:18,640
Nondik atera duk asmazio hori?
Hi paranoiak jota hago, Abel.

559
00:40:19,360 --> 00:40:24,120
Paranoiak? Muxukatzen
ikusi zintuztedan.

560
00:40:24,920 --> 00:40:27,240
Nora joan duk? Non zagok?

561
00:40:27,760 --> 00:40:29,760
Ez zakiat, Abel. Esan diat...

562
00:40:31,520 --> 00:40:36,640
Putakumea! Ez diat
sekula barkatuko!

563
00:40:57,960 --> 00:40:59,160
Ados.

564
00:41:01,440 --> 00:41:03,720
Kontatuko dizut.

565
00:41:06,720 --> 00:41:11,680
Aitor bere kotxean
zegoen, joateko prest.

566
00:41:12,680 --> 00:41:15,560
Ni orduantxe iritsi
nintzen diskotekara.

567
00:41:16,240 --> 00:41:20,880
Hasieran nik ez nuen bera ikusi;
berak ni bai, ordea.

568
00:41:21,600 --> 00:41:25,480
Nigana etorri zen eta musu
ematen saiatu zen.

569
00:41:25,840 --> 00:41:27,560
Nik ez nion utzi.

570
00:41:28,240 --> 00:41:33,000
Orduan, bere kotxean sartzera
behartu ninduen.

571
00:41:36,160 --> 00:41:40,800
Eta gero? Dena
jakin beharra daukat.

572
00:41:42,720 --> 00:41:46,160
Oso azkar pasatu zen guztia.

573
00:41:47,080 --> 00:41:52,120
Gainera etorri zitzaidan
eta? bortxatu egin ninduen.

574
00:41:55,640 --> 00:42:00,040
Ikaraz jota nengoen eta nire burua
defendatzen saiatu nintzen...

575
00:42:00,560 --> 00:42:02,160
Kolpeka, ostikoka?

576
00:42:02,800 --> 00:42:06,600
Eta halako batean, ez dakit zeri
jo zion eta seko geratu zen.

577
00:42:07,520 --> 00:42:13,400
Nire burua defendatzearren
egin nuen. Nik ez nuen hil nahi.

578
00:42:14,200 --> 00:42:17,520
Eta hilik ikusi zenuenean?
Zer egin zenuen orduan?

579
00:42:17,720 --> 00:42:21,560
Pasata nengoen, oso ikaratuta.
Ez nekien nola jokatu eta...

580
00:42:21,520 --> 00:42:24,640
...gorpua ezkutatzea
bururatu zitzaidan.

581
00:42:25,080 --> 00:42:26,400
Zuk bakarrik?
Bai.

582
00:42:26,800 --> 00:42:28,200
Ez zizun inork lagundu??
Ez.

583
00:42:28,800 --> 00:42:33,200
Bortxatu egin ninduen. Nire
burua babestu behar nuen.

584
00:42:33,760 --> 00:42:35,440
Istripu bat izan zen.

585
00:42:37,080 --> 00:42:42,560
Ulertzekoa da... baina hil
egin zenuen. Oso delitu larria da.

586
00:42:43,080 --> 00:42:46,440
Momentuan komisariara joan
eta dena kontatu izan bazenu?

587
00:42:46,360 --> 00:42:48,800
...epaileak errugabe deklaratuko
zintuen seguru aski.

588
00:42:50,760 --> 00:42:53,320
Baina gorpua ezkutatu zenuen,
eta horrek hilketa bat bihurtzen du.

589
00:42:53,160 --> 00:42:56,440
Badakit zaila dela ulertzen, baina
gaztea nintzen, ez nekien zer egin...

590
00:42:56,400 --> 00:42:59,880
...ikaratuta nengoen, eta gorpua
ezkutatzea bururatu zitzaidan.

591
00:43:08,640 --> 00:43:11,240
Zer egingo duzu?

592
00:43:21,480 --> 00:43:22,880
(ATEAN JOTZEN DUTE)

593
00:43:23,200 --> 00:43:24,080
Sar naiteke?

594
00:43:24,560 --> 00:43:26,280
Bai, sartu.

595
00:43:30,880 --> 00:43:32,600
Lasaiago?

596
00:43:33,240 --> 00:43:38,120
Bueno? Leok gorroto nau.

597
00:43:38,840 --> 00:43:39,920
Ibi, hori ez da egia.

598
00:43:40,320 --> 00:43:45,080
Bai, aita. Ikusi duzu?
Ero baten moduan jarri da.

599
00:43:48,560 --> 00:43:53,560
Zuk ez nauzu sekula horrela
tratatu, ez nauzu inoiz jo.

600
00:43:54,040 --> 00:43:57,560
Eta Leok... ez du nahi
ni hemen egotea.

601
00:43:58,120 --> 00:43:59,800
Horregatik tratatzen nau
hain gaizki.

602
00:43:59,520 --> 00:44:01,520
Ez, Ibi, hori ez da horrela.

603
00:44:02,040 --> 00:44:05,640
Leok une zaila pasatzen ari da
eta urduri dabil.

604
00:44:06,240 --> 00:44:08,000
Pazientzia izan behar duzu
berarekin.

605
00:44:08,440 --> 00:44:09,440
Gehiago?

606
00:44:09,880 --> 00:44:12,080
Bai, zuk ere zure aldetik
jarri behar duzu.

607
00:44:12,680 --> 00:44:15,000
Eta ahalegindu Leorekin ondo moldatzen.

608
00:44:15,600 --> 00:44:19,680
Baina, aita, saiatu naiz!
Hasieratik, gainera!

609
00:44:20,240 --> 00:44:23,680
Eta ez zen erraza izan;
hemen dena nuen berria.

610
00:44:24,080 --> 00:44:27,680
Bai, badakit, eta asko
eskertzen dizut ahalegina.

611
00:44:29,320 --> 00:44:33,760
Ibi, badakit zaila izan dela
zuretzat hona etortzea?

612
00:44:33,680 --> 00:44:40,360
...eta Leorekin bizitzea.

613
00:44:36,720 --> 00:44:40,440
Baina ahalegindu berriro,
mesedez.

614
00:44:40,800 --> 00:44:42,720
Ondo moldatu behar duzu
Leorekin.

615
00:44:44,480 --> 00:44:47,600
Ondo da? Nire esku
dagoen guztia egingo dut.

616
00:44:50,280 --> 00:44:52,360
Eskerrik asko.

617
00:44:55,880 --> 00:44:58,720
Bueno, bakarrik utziko zaitut.

618
00:45:42,760 --> 00:45:44,800
(ETXEKO TXIRRINA)

619
00:45:47,800 --> 00:45:48,520
Alizia...!

620
00:45:48,920 --> 00:45:51,160
Ines, hirekin hitz egin
behar dinat. Bakarrik hago?

621
00:45:51,480 --> 00:45:52,840
Bai. Lasaitu hadi.

622
00:45:53,160 --> 00:45:54,720
Ezin dinat? Premiazkoa dun.

623
00:45:55,160 --> 00:45:56,080
Zer gertatu dun?

624
00:46:00,080 --> 00:46:02,440
Ez zakinat nondik hasi?

625
00:46:02,440 --> 00:46:06,120
Nahi dunan lekutik, baina hasi.
Ni ere urduritzen ari naun.

626
00:46:09,280 --> 00:46:13,280
Ibonek egia jakin din.

627
00:46:13,840 --> 00:46:16,600
(ATEA IREKITZEN DA)

628
00:46:17,360 --> 00:46:18,360
Kaixo, Alizia.

629
00:46:18,680 --> 00:46:19,720
Kaixo, German.

630
00:46:23,280 --> 00:46:24,120
Dena ondo?

631
00:46:24,240 --> 00:46:26,000
Bai. Ines bisitatzera
etorri naiz.

632
00:46:26,120 --> 00:46:27,400
Garai zaharrei buruz ari ginen.

633
00:46:28,240 --> 00:46:30,960
Hala bada, bakarrik utziko
zaituztet. Gero arte.

634
00:46:30,760 --> 00:46:32,240
Aio, bai.

635
00:46:36,840 --> 00:46:40,400
Eta? Konta idan.
Zer jakin din Ibonek ?

636
00:46:42,040 --> 00:46:43,600
Nirekin hitz egitera etorri dun.

637
00:46:45,440 --> 00:46:48,760
Kobazuloraino jarraitu zidanan.

638
00:46:50,040 --> 00:46:52,760
Eta hezurrak aurkitu zizkinan.

639
00:46:53,600 --> 00:46:55,240
Barka idan.

640
00:46:57,320 --> 00:46:59,520
Laborategira bidali zizkinan,
eta orain...

641
00:46:59,480 --> 00:47:02,240
...Orain, bazakin Aitor
Gorrotxarenak direla.

642
00:47:05,880 --> 00:47:09,320
Esan zionat erruduna
ni naizela.

643
00:47:09,440 --> 00:47:10,560
Zer?

644
00:47:11,920 --> 00:47:15,040
Ez haut ezertarako aipatu.
Bakarrik nengoela esan zionat.

645
00:47:14,760 --> 00:47:16,040
Zergatik?

646
00:47:16,400 --> 00:47:18,520
Ez din zentzurik hi
tartean sartzeak.

647
00:47:19,080 --> 00:47:21,280
Gertatutakoa azaldu zionat.

648
00:47:21,400 --> 00:47:24,280
Istripu bat izan zela? eta nire
burua defendatzearren egin nuela.

649
00:47:27,240 --> 00:47:28,920
Ines, egon lasai.

650
00:47:30,080 --> 00:47:31,720
Ibonek ez nain salatuko

651
00:47:32,320 --> 00:47:34,160
Eta oker bahago?

652
00:48:19,560 --> 00:48:21,240
Apa.

653
00:48:28,840 --> 00:48:32,040
Aupa, Kevin. Laguntza
behar duzu?

654
00:48:32,520 --> 00:48:35,600
E... Ez?  Lentilla bat
bilatzen ari nintzen.

655
00:48:36,080 --> 00:48:37,840
Noiztik erabiltzen dituzu zuk
lentillak?

656
00:48:39,400 --> 00:48:41,760
Duela hilabete batzuk.
Miopia...

657
00:48:42,280 --> 00:48:45,760
Ba ez dira batere merkeak horrela
galtzeko. Lagunduko dizut bilatzen.

658
00:48:46,280 --> 00:48:49,200
Ez, e... Etxean berriak ditut.

659
00:48:49,640 --> 00:48:52,400
Eskaintza berezi batean erosi nituen.

660
00:48:52,760 --> 00:48:54,840
Biren prezioan hiru?

661
00:48:57,080 --> 00:48:59,000
Zerbait hartu nahi duzu?

662
00:48:58,680 --> 00:49:00,240
Ez.

663
00:49:01,000 --> 00:49:03,600
Eta ez zenuke etxera joan
behar lentillen bila?

664
00:49:03,480 --> 00:49:07,240
Bai? Ez... Bueno, orain ez, gero.

665
00:49:07,680 --> 00:49:11,040
Orain... Orain geratuta nago.
Hementxe.

666
00:49:11,680 --> 00:49:14,520
Oso ondo.

667
00:49:15,160 --> 00:49:17,600
Eta ez zinateke erosoago
egongo eserita?

668
00:49:17,920 --> 00:49:20,920
Arrazoi duzu, arrazoi duzu.

669
00:49:22,640 --> 00:49:25,040
Bueno, nik lanean
jarraitu behar dut.

670
00:49:25,560 --> 00:49:27,400
Oso erosoak silloiak, e!

671
00:49:27,880 --> 00:49:28,720
Gero arte, Kevin.

672
00:49:28,680 --> 00:49:30,000
Aio.

673
00:49:44,080 --> 00:49:48,160
"Igo eta gelan itxoin".

674
00:49:55,440 --> 00:49:57,080
(ATEA JOTZEN DUTE)

675
00:49:58,200 --> 00:49:59,760
Apa, Ibon.
-Apa.

676
00:50:00,040 --> 00:50:01,400
Jarri, mesedez.

677
00:50:03,480 --> 00:50:04,560
Zer behar duzu?.

678
00:50:05,000 --> 00:50:07,120
Zuk agindutako kasu guztiak
informatizatu ditut.

679
00:50:08,560 --> 00:50:13,080
Oso ondo. Bueno, atariko proba
gainditu duzu. Zorionak!

680
00:50:14,560 --> 00:50:18,000
Hemendik aurrera, lankideegaz
patruilatzera urtengo zara.

681
00:50:19,080 --> 00:50:20,360
Eskerrik asko.

682
00:50:20,320 --> 00:50:25,280
Merezita daukazu. Hori bai, bihar
erabakiko dugu noregaz joango zaren.

683
00:50:25,760 --> 00:50:28,000
Esperientziadun lankide
bat komeni zaizu.

684
00:50:28,400 --> 00:50:29,480
Ados.

685
00:50:29,880 --> 00:50:31,440
Beno, ba, joan zaitezke.

686
00:50:31,480 --> 00:50:33,080
Bai.

687
00:50:32,440 --> 00:50:34,240
Ibon. Beste gauza bat.

688
00:50:35,760 --> 00:50:39,680
Azkenean, Aitor Gorrotxaren kasua,
zer? Prestatu duzu txostena?

689
00:50:41,040 --> 00:50:43,640
Bueno, zuk esan zenidan
kasua uzteko...

690
00:50:44,240 --> 00:50:47,360
Jakina, baina zure iritzia
jakin gura dut.

691
00:50:47,880 --> 00:50:50,280
Denbora asko eskaini
diozu kasuari.

692
00:50:50,520 --> 00:50:53,600
Eta seguru nago oso ondorio
interesgarriak atera dituzula.

693
00:50:56,400 --> 00:51:01,600
Ba egia esan... Bada zerbait.

694
00:51:24,080 --> 00:51:27,360
“Estali begiak zapiarekin".

695
00:51:32,080 --> 00:51:33,840
Bale.

696
00:51:51,840 --> 00:51:53,440
Shhh?

697
00:52:03,920 --> 00:52:06,440
Bizitzan eman didaten
sorpresa ederrena dun.

698
00:52:06,920 --> 00:52:08,600
Jode, hau poza hi ikustea.

699
00:52:08,600 --> 00:52:11,480
Ba... ni apur bat
moskeatuta nagok.

700
00:52:11,960 --> 00:52:13,200
Zer ba?

701
00:52:13,120 --> 00:52:16,320
Musu eman didak zuzenean? Eta
beste norbait izan banintz?

702
00:52:17,760 --> 00:52:19,360
Banekinan hi hintzela.

703
00:52:19,800 --> 00:52:23,160
Gainera, zer uste dun? Zirrikitua
utzi dinat zapian, ikusteko.

704
00:52:23,240 --> 00:52:24,640
Tranposoa?

705
00:52:26,840 --> 00:52:28,240
Ziria sartu didak.

706
00:52:28,680 --> 00:52:30,360
Aktore ona naun?
-Jakina.

707
00:52:30,840 --> 00:52:32,760
Kevin? Costner.

708
00:52:33,120 --> 00:52:35,440
Bueno, eta zein dun oparia?

709
00:52:35,920 --> 00:52:38,760
Zer, gutxi iruditzen zaik
hi ikustera etortzea??

710
00:52:39,240 --> 00:52:42,520
A, orduan zer dun, Olentzerotako
oparia?

711
00:52:46,640 --> 00:52:48,400
E, zertan ari haiz...?

712
00:52:48,760 --> 00:52:50,360
Oparia zabaltzen.

713
00:52:59,400 --> 00:53:01,640
Ibon, zeozer esan gura didazu?

714
00:53:05,280 --> 00:53:08,360
Eman egun pare bat. Eta jasoko
duzu txostena nire ondorioekin.

715
00:53:07,800 --> 00:53:10,320
Jakina, lasai,
ez dago presarik.

716
00:53:10,760 --> 00:53:13,880
Orain bai, joan zaitezke.
Neu be joango naiz.

717
00:53:14,240 --> 00:53:16,080
Gaur be berandutu egin zait.

718
00:53:16,200 --> 00:53:17,120
Bihar arte.

719
00:53:17,840 --> 00:53:21,480
Eta deskantsatu. Bihar,
patruilatzera urtengo zara eta.

720
00:53:21,880 --> 00:53:23,200
Gogotsu etorriko naiz.

721
00:53:23,120 --> 00:53:25,960
Ez daukat zalantzarik. Ondo
moldatuko zara, ikusiko duzu.

722
00:53:26,000 --> 00:53:27,200
Eskerrik asko, Nekane.

723
00:53:27,520 --> 00:53:29,560
Agur.

724
00:53:39,720 --> 00:53:41,280
Naroa, neu naiz.

725
00:53:41,600 --> 00:53:44,360
Bai, gaurkoz amaitu dut.

726
00:53:45,560 --> 00:53:47,560
Ez, ez daukat etxera
joateko gogorik.

727
00:53:48,000 --> 00:53:50,040
Afaltzera gonbidatzen zaitut.

728
00:53:51,160 --> 00:53:53,480
Ez dakit, zuk aukeratu lekua.

729
00:53:54,000 --> 00:53:57,480
Bale ba, oraintxe bertan
pasatuko naiz zure bila.

730
00:53:58,120 --> 00:53:59,760
Muxu... Agur...

731
00:54:06,400 --> 00:54:08,840
Barkatu, hitz egin dezakegu?

732
00:54:09,240 --> 00:54:12,600
Ba orain ezin dut, baina
lankideak hartuko zaitu.

733
00:54:12,600 --> 00:54:14,960
Ez, mesedez. Zurekin
izan behar du.

734
00:54:16,600 --> 00:54:21,000
Ondo da. Nire kontu, Agirre.
Pasa bulegora.

735
00:54:33,600 --> 00:54:35,640
Bueno, zeuk esango didazu...

736
00:54:36,120 --> 00:54:40,280
Salaketa jarri nahi dut
Leonor Cardenasen kontra.

737
00:54:41,480 --> 00:54:43,600
Tratu txarrengatik.

738
00:55:13,000 --> 00:55:15,280
Arreba Ines?
-Aita Zabala...

739
00:55:16,000 --> 00:55:17,400
Aspaldiko.
-Bai...

740
00:55:17,920 --> 00:55:22,160
Banekien hemen zabiltzala,
misiotatik etorrita ia edo...

741
00:55:22,240 --> 00:55:24,400
Bai, udan etorri nintzen.

742
00:55:24,880 --> 00:55:29,800
Eta ez dakit jakingo duzun, baina
orain ordenatik kanpo nago.

743
00:55:29,720 --> 00:55:31,800
Zer edo zer entzunda
neukan, bai, eta...

744
00:55:32,880 --> 00:55:37,400
...ama Paresi helegitea
jartzen edo ibili dela...

745
00:55:37,320 --> 00:55:40,840
Bai, aitortu egin nahiko nuke.
Baduzu tarte bat?

746
00:55:41,000 --> 00:55:44,080
Bai, nola ez, horixe baietz.
Goazen barrura.

747
00:55:44,000 --> 00:55:45,240
Eskerrik asko.

748
00:55:59,440 --> 00:56:03,640
Bekatu larri bat egin nuen
eta errudun sentitzen naiz.

749
00:56:05,360 --> 00:56:10,320
Badakit nolakoa den eta
zenbatekoa den zure bihotza, Ines.

750
00:56:10,880 --> 00:56:15,480
Eta badakit neska hari egindakoa
berari laguntzearren izan zela.

751
00:56:16,120 --> 00:56:20,120
Eta elizarentzat grabea
izango da, baina...

752
00:56:20,680 --> 00:56:24,000
...gizatasunez egina dago,
eta ulertzekoa da.

753
00:56:24,160 --> 00:56:28,800
Izan ezezau fede Jainkoarengan.

754
00:56:29,360 --> 00:56:35,960
Aita Zabala, ez da hori
nire bekatu bakarra.

755
00:56:38,520 --> 00:56:43,680
Jainko errukiaren besoetan zaude,
arreba Ines.

756
00:56:45,160 --> 00:56:47,040
Gizon bat hil nuen...

757
00:56:46,760 --> 00:56:51,360
(KANPAI HOTSAK)

758
00:56:57,840 --> 00:57:00,000
Jainkoak goarda zaitzala.

759
00:57:00,720 --> 00:57:06,040
Orain, ni salbatzearren, lagun
batek bere gain hartu du hilketa.

760
00:57:06,480 --> 00:57:11,160
Baina neuk hil nuen,
neuk bakarrik?

761
00:57:20,840 --> 00:57:25,480
Jainko aita errukitsuak, bere
semearen heriotzaz eta piztueraz...

762
00:57:25,400 --> 00:57:29,000
...mundua berarekin baketu zuenak,
eman diezazula elizaren bitartez...

763
00:57:28,960 --> 00:57:36,800
...barkazioa eta bakea. Eta nik
barkatzen dizkizut zure bekatuak...

764
00:57:36,720 --> 00:57:42,640
...aitaren eta semearen eta
izpiritu saintuaren izenean. Amen.