1
00:01:00,560 --> 00:01:05,080
Eta, zu zer moduz lanean?
Beti Lukasi buruz hitz egiten dugu.
2
00:01:05,720 --> 00:01:08,080
Niregatik ez arduratu,
primeran nabil.
3
00:01:08,480 --> 00:01:09,480
Ondo.
4
00:01:09,800 --> 00:01:13,520
Bai, gainera, ikasitakoa praktikan
jartzeko aukera daukat.
5
00:01:14,000 --> 00:01:17,040
Masterrean ez genuen gehiegi
landu alde administratiboa.
6
00:01:17,440 --> 00:01:21,320
Ardura gehiago nahi baduzu, esan e,
lasai, bilatuko dugu zeozer.
7
00:01:21,680 --> 00:01:24,360
Lasai, ondo nago
nagoen moduan.
8
00:01:24,000 --> 00:01:25,480
Pozten naiz.
9
00:01:26,400 --> 00:01:29,160
Gustatzen?
-Oso polita.
10
00:01:29,600 --> 00:01:31,160
Geldi...
11
00:01:31,680 --> 00:01:35,120
Gaur goizean amarekin hitz
egin dut. Primeran omen dabil.
12
00:01:35,200 --> 00:01:39,160
Seguru... Erakusketa batean, gero
bestean... Horixe da bere mundua.
13
00:01:39,000 --> 00:01:41,880
Stella Mcarneyrekin dauka
hurrengo desfilea!
14
00:01:42,360 --> 00:01:46,120
Zure ama eta bere proiektuak.
Horrek ematen dio bizi poza.
15
00:01:46,440 --> 00:01:49,240
Bai. Ez daki geldirik egoten.
Zu bezala.
16
00:01:49,720 --> 00:01:53,840
Ummm, zure aitak orain atsedena
behar du. Banoa ohera.
17
00:01:54,240 --> 00:01:55,840
Oso ondo.
18
00:01:56,320 --> 00:01:57,680
Bihar arte, laztana.
-Bai.
19
00:01:58,240 --> 00:01:59,840
Ondo lo egin.
-Bai.
20
00:02:00,720 --> 00:02:02,240
Uy...!
21
00:02:01,600 --> 00:02:02,760
Zer pasa da?
22
00:02:03,600 --> 00:02:04,840
Lasai, jasoko dut.
23
00:02:05,120 --> 00:02:06,480
Esaiozu Teresari laguntzeko.
24
00:02:06,800 --> 00:02:07,880
Moldatuko naiz.
25
00:02:10,640 --> 00:02:16,320
“Politen artean politenari.
1988ko otsaila”.
26
00:02:22,040 --> 00:02:25,200
Ama zergatik ez dago haurdun?
27
00:03:26,680 --> 00:03:31,280
"Goiz atera naiz. Deituko dizut gero
elkarrekin bazkaltzeko. Aita".
28
00:03:41,720 --> 00:03:43,880
Begira, zure lehenengo argazkia.
29
00:03:43,760 --> 00:03:45,680
“Mireia Miranda bere lehen
umearen zain”.
30
00:03:46,280 --> 00:03:50,360
Ei, baina hau 86koa da. Eta zu?
88koa zara, ez?
31
00:03:50,440 --> 00:03:57,080
"1988ko otsaila".
Ama zergatik ez dago haurdun?
32
00:05:00,360 --> 00:05:05,080
Kaixo. Eugenio Ruiz
kazetariarekin, mesedez?
33
00:05:06,080 --> 00:05:08,360
A, ia ez du hor lan egiten.
34
00:05:08,920 --> 00:05:12,360
Mesedez, nola jar naiteke
harremanetan berarekin?
35
00:05:14,520 --> 00:05:18,200
Bai, ni kazetaritza ikasten ari naiz
eta prentsa arrosari buruz...
36
00:05:18,200 --> 00:05:19,320
...lan bat egin behar dut.
37
00:05:22,200 --> 00:05:25,040
Emango didazu bere
zenbakia, mesedez?
38
00:05:26,080 --> 00:05:29,680
Ondo da. Itxoingo dut.
39
00:05:40,880 --> 00:05:42,480
Eraman nazak Paulagana.
40
00:05:43,280 --> 00:05:45,520
Ez zakiat non dagoen, Abel,
mila aldiz esan diat.
41
00:05:45,360 --> 00:05:47,400
Bai, badakik eta eraman nazak!
42
00:05:47,160 --> 00:05:50,160
Alferrik ari haiz, Abel, Paula
eta nire artean ez zagok ezer.
43
00:05:50,600 --> 00:05:52,880
Putakume halakoa!
44
00:05:52,880 --> 00:05:55,640
Noiztik zatorrek zuen artekoa?
45
00:05:55,560 --> 00:05:57,680
Ezetz ba, Abel! Gure artean
ez dagoela ezer!
46
00:05:58,000 --> 00:05:59,600
Nik ez nian espero musu hura.
47
00:06:00,080 --> 00:06:04,120
Zer uste huen, Telmoren kontu
horrekin engainatuko ninduala...!
48
00:06:04,200 --> 00:06:06,640
Ez gaituk sekula maitaleak
izan Abel, benetan!
49
00:06:07,080 --> 00:06:09,520
Egun hartan Paulak berak
deitu zidan hitz egiteko.
50
00:06:09,840 --> 00:06:11,520
Hago isilik!
-Egia duk.
51
00:06:12,040 --> 00:06:15,360
Hi joan hintzenetik bakarrik
zegoela esateko deitu zidan.
52
00:06:15,720 --> 00:06:17,080
Eta maitalearekin utzi berri zuela.
53
00:06:17,360 --> 00:06:20,400
Hark ere ez zekian zer egiten zuen
musua eman zidan hartan...!
54
00:06:23,280 --> 00:06:26,000
Beste gezur bat eta
akatu egingo haut.
55
00:06:32,080 --> 00:06:36,520
Ibili hadi argi, gertutik
zainduko haut eta.
56
00:07:03,000 --> 00:07:05,560
(Naroa naiz, utzi mezua.)
57
00:07:06,360 --> 00:07:11,080
Kaixo laztana. Bueno, seguruenik
hegazkinean egongo zara...
58
00:07:11,160 --> 00:07:15,000
Ba bidaia ona izan eta, mesedez,
ailegatzean, deitu, bale?
59
00:07:15,640 --> 00:07:17,880
Musu bat. Agur...
60
00:07:20,800 --> 00:07:21,960
(ATEAN JOTZEN DUTE)
61
00:07:21,760 --> 00:07:23,120
Aurrera.
62
00:07:26,200 --> 00:07:27,760
Ikusi duzu hau?
63
00:07:34,840 --> 00:07:36,680
Zabortegian agertu
zela ere jartzen du.
64
00:07:37,200 --> 00:07:38,760
Banekien hau gertatuko zela.
65
00:07:39,040 --> 00:07:41,000
Baina nola jakin dute?
Hainbeste xehetasunekin gainera?
66
00:07:41,440 --> 00:07:44,680
Muñagorri hotelean ostatu hartuta
zegoela aipatzen da.
67
00:07:45,040 --> 00:07:46,760
Eta bertan hil zutela
uste dugula ere bai.
68
00:07:46,920 --> 00:07:49,920
Hoteleko baten batek
filtratuko zuen albistea.
69
00:07:51,680 --> 00:07:53,280
Baina segurua da gelan hil zutela?.
70
00:07:53,840 --> 00:07:57,760
Ez. Ondino ez dugu erantzunik
jaso laborategitik.
71
00:08:00,440 --> 00:08:04,640
Baina hotelean hil bazuten, nola
atera zuten gorpua inork ikusi gabe?
72
00:08:06,240 --> 00:08:08,800
Neuk be buelta batzuk
emon dizkiot kontuari.
73
00:08:09,440 --> 00:08:13,560
Koldok esan zidanez, urrezko eztei
batzuk ospatu zituzten hotelean...
74
00:08:13,560 --> 00:08:16,240
...egun hartan.
su artifizial eta guzti.
75
00:08:17,400 --> 00:08:19,800
Modu ona jendearen
arreta desbideratzeko.
76
00:08:20,280 --> 00:08:24,600
Bai, baina hipotesia baino ez da.
Ea zer dioten odol analisiek.
77
00:08:25,160 --> 00:08:27,480
Ondiko ez dakigu seguru
Rikardoren odola ete den.
78
00:08:29,480 --> 00:08:30,840
Beste zeozer daukazu?
79
00:08:31,120 --> 00:08:33,440
Bai. Karlos Lasaren alabaren
mediku txostena.
80
00:08:33,680 --> 00:08:35,680
Oso ondo. Besterik?
81
00:08:36,240 --> 00:08:38,720
Ez.
-Eskerrik asko.
82
00:09:13,200 --> 00:09:14,920
Alde egitea erabaki dut, Leo.
83
00:09:15,920 --> 00:09:19,120
Ibi eta ni bagoaz hemendik.
84
00:09:22,360 --> 00:09:24,600
Ezin dugu horrela jarraitu.
85
00:09:25,280 --> 00:09:29,600
Ay, mamita, zer ondo egin dudan lo.
Banuen beharra, e?
86
00:09:29,880 --> 00:09:32,520
Pilak kargatu behar ditut
Urte zaharretarako!.
87
00:09:34,240 --> 00:09:36,000
Zer gertatzen da?
88
00:09:39,760 --> 00:09:42,520
(MUGIKORRA JOKA)
89
00:09:46,640 --> 00:09:48,320
Bai ?
90
00:09:48,840 --> 00:09:51,080
A bai, esan, Nekane.
91
00:09:52,440 --> 00:09:54,320
Bale, ondo da.
92
00:09:54,880 --> 00:09:57,280
Bai, bai,
libre daukat.
93
00:09:58,120 --> 00:10:00,400
Konforme, oraintxe arte.
94
00:10:03,280 --> 00:10:07,760
Nekane zen. Komisariara
joan behar dut.
95
00:10:10,800 --> 00:10:12,520
Ze demontre gertatzen da?
96
00:10:17,040 --> 00:10:19,600
Ibik salaketa jarri dit.
97
00:10:21,440 --> 00:10:23,880
Tratu txarrak ematen dizkiodala
esaten du.
98
00:10:24,480 --> 00:10:25,680
¿Cómo?
99
00:10:26,280 --> 00:10:30,480
Gorputza ubelduraz betea du
eta nik egin omen dizkiot.
100
00:10:31,040 --> 00:10:31,880
Eta egia da?
101
00:10:31,920 --> 00:10:33,280
¡Por favor...
! Ai, zer...!
102
00:10:33,960 --> 00:10:35,840
Nik ere kontrola galduko nuen
lotsagabe horrekin!
103
00:10:36,200 --> 00:10:42,320
Itxaso, egia da aztoratuta
ibili naizela egun hauetan.
104
00:10:42,800 --> 00:10:46,400
Pero ¡¿como le voy a tocar?!
105
00:10:47,800 --> 00:10:50,400
Joder, neska hau
edozertarako gai da.
106
00:10:51,080 --> 00:10:54,000
Ez nuen uste hain
urruti joango zenik.
107
00:10:53,600 --> 00:10:54,920
Ezta nik ere ez.
108
00:10:55,600 --> 00:10:58,640
Bueno, eta zergatik deitu diote
komisariatik?
109
00:10:59,360 --> 00:11:03,040
Ibi adingabea da. Normala da bere
aitarekin hitz egin nahi izatea.
110
00:11:04,360 --> 00:11:07,040
Nahi baduzu, Iboni galdetuko diot
zergatik deitu dioten...
111
00:11:07,320 --> 00:11:08,600
Ez, ez, lasai.
112
00:11:09,280 --> 00:11:12,600
Bogara joan behar dut. Mesedez,
hau guztia jasoko duzu?
113
00:11:12,520 --> 00:11:13,920
Bai, bai, Leo, lasai.
Gracias...
114
00:11:14,840 --> 00:11:17,760
Eta lasai egon. Dena
argituko da, ok?
115
00:11:21,400 --> 00:11:24,400
Bueno, Ibik nahi zuena lortu du,
ni izorratzea.
116
00:11:26,160 --> 00:11:30,840
Baina badakizu zer den okerrena?
117
00:11:31,760 --> 00:11:34,840
Karlosek ez didala sinesten.
118
00:11:50,600 --> 00:11:52,000
Egun on.
Egun on.
119
00:11:52,040 --> 00:11:54,360
Kafe bila noa. Pilulak
mahai gainean dituzu.
120
00:11:55,080 --> 00:11:56,360
Eskerrik asko.
121
00:11:57,880 --> 00:11:59,440
(ETXEKO TXIRRINA)
122
00:11:59,840 --> 00:12:01,280
Neuk irekiko dut.
123
00:12:04,240 --> 00:12:07,160
Joana!
Kaixo. Sar naiteke?
124
00:12:07,240 --> 00:12:08,360
Jakina. Pasa.
125
00:12:08,800 --> 00:12:10,040
Kaixo, Ines.
-Kaixo, Joana.
126
00:12:10,760 --> 00:12:13,000
Momentu txarra bada,
etorriko naiz beranduago.
127
00:12:13,280 --> 00:12:15,640
Ez, ez, gosaltzera nindoan.
Gosaldu duzu zuk?
128
00:12:15,560 --> 00:12:16,640
Bai, eskerrik asko.
129
00:12:16,720 --> 00:12:18,600
Bueno, bakarrik utziko zaituztet.
130
00:12:18,720 --> 00:12:19,320
Oso ondo.
131
00:12:19,200 --> 00:12:22,080
Eta ez ahaztu pastillak.
-Lasai, esango diot.
132
00:12:21,600 --> 00:12:22,880
Eskerrik asko.
133
00:12:23,000 --> 00:12:25,680
Ez nuen besterik behar! Erizain bat
nahikoa ez eta orain bi!
134
00:12:26,320 --> 00:12:29,560
Kokoteraino nago
hainbeste pastillarekin.
135
00:12:30,080 --> 00:12:31,920
Lelotuta uzten naute
egun guztia.
136
00:12:31,960 --> 00:12:34,720
Bueno, on egiten
badizute behintzat ?
137
00:12:34,720 --> 00:12:36,440
Eskerrak horri, ze bestela ?
138
00:12:37,480 --> 00:12:40,520
Bueno, eta, zertara
dator bisita hau?
139
00:12:43,000 --> 00:12:44,800
Ba... Mesede bat
eskatu nahi dizut.
140
00:12:45,200 --> 00:12:46,240
Esan.
141
00:12:46,920 --> 00:12:51,280
Badakizu, etxean larri samar
gabiltzala diru aldetik.
142
00:12:51,880 --> 00:12:57,000
Bai. Zuen aitari laguntza
eskaini nion, baina alferrik.
143
00:12:57,680 --> 00:12:59,280
Badakizu ze burugogorra den.
144
00:12:59,760 --> 00:13:01,960
Famili kontua izango da.
145
00:13:04,760 --> 00:13:12,480
Osaba, hotelean lanposturen bat
libratzen bada, kontatu nirekin.
146
00:13:13,040 --> 00:13:15,320
Ondo etorriko zaigu
soldata bat gehiago.
147
00:13:17,160 --> 00:13:20,320
Zorte handia daukate zu
bezalako alaba edukita.
148
00:13:21,000 --> 00:13:23,040
Edonork egingo luke gauza bera.
149
00:13:23,440 --> 00:13:25,560
Ez dut uste?
150
00:13:26,640 --> 00:13:29,880
Hitz egingo dut Koldorekin eta
zerbait badago, abisatuko dizut.
151
00:13:30,400 --> 00:13:32,120
Mila esker.
152
00:13:34,640 --> 00:13:35,840
Eta orain pastillak.
153
00:13:36,320 --> 00:13:37,920
Zuk ere ez didazu barkatzen e!.
154
00:13:38,280 --> 00:13:39,680
Ez, jauna.
155
00:13:46,200 --> 00:13:47,200
Itxoin!
156
00:13:48,760 --> 00:13:50,240
Nola ausartu zara?
157
00:13:50,800 --> 00:13:52,720
Leok ez dizu ezer egin
eta zuk ere badakizu!
158
00:13:52,640 --> 00:13:53,720
Ez daukat zuri entzun beharrik.
159
00:13:53,680 --> 00:13:55,440
¿Cómo que no? Noski
entzungo didazula!
160
00:13:56,680 --> 00:13:58,280
Ez zaitez tartean
sartu edo ?
161
00:13:58,560 --> 00:14:01,320
Edo zer? Zer, berriz
mehatxatuko nauzu?
162
00:14:01,560 --> 00:14:02,560
Hartu nahi duzun moduan.
163
00:14:03,440 --> 00:14:06,320
Lo que me faltaba! Zure
gezurretan ustelduko zara.
164
00:14:06,680 --> 00:14:08,960
Zuk ez dakizu ezer!
Ez zinen aurrean.
165
00:14:09,320 --> 00:14:12,720
Ezta behar ere! Gezurretan ari zara!
¡Mentirosa mas que mentirosa!
166
00:14:13,040 --> 00:14:14,560
Leok ez zintuzke inoiz joko!
¡Jamás!
167
00:14:14,560 --> 00:14:16,440
Ba Leok jo egin ninduen!
168
00:14:16,840 --> 00:14:19,240
Nik ez nuen salatu nahi, bale?
Berak behartu ninduen.
169
00:14:21,080 --> 00:14:26,040
Es que alucino... Ibi, zu ez zaude
ondo. Laguntza behar duzu.
170
00:14:26,440 --> 00:14:29,400
Ez dakit zer daukazun buru horretan,
pero, por favor, ¡haztelo mirar!
171
00:14:29,920 --> 00:14:33,440
Eta mesedez, joan komisariara
eta esan asmatu egin duzula.
172
00:14:33,760 --> 00:14:36,960
Ez, Leok jo egin ninduen eta
ordaindu egingo du!
173
00:14:37,360 --> 00:14:39,000
Ez dauka eskubiderik
inor jotzeko!
174
00:14:39,440 --> 00:14:41,160
Uste baino okerrago zaude.
175
00:14:41,600 --> 00:14:44,640
Damutu egingo da, ez nau
gehiago umillatuko!
176
00:14:46,000 --> 00:14:50,920
Begira, badakizu, zer? Berdin zait,
me da igual zoratuta zauden ala ez.
177
00:14:51,360 --> 00:14:54,480
Baina hau dena argitu egingo da,
eta garesti ordainduko duzu.
178
00:15:10,280 --> 00:15:12,720
Sar naitekek?
-Itxoin, bustita zagon.
179
00:15:15,080 --> 00:15:16,320
Bueno, sartu.
-Bai.
180
00:15:18,800 --> 00:15:21,400
Zer moduz egin dun lo?
-Primeran.
181
00:15:21,320 --> 00:15:23,000
Gezurtia. Ia ez dinagu
lorik egin eta!
182
00:15:24,520 --> 00:15:27,400
Zer, damututa ala?
-Ni ez. Eta hi?
183
00:15:27,760 --> 00:15:32,240
Ez. Hire ondoan egonda
ez diat inolako kexurik.
184
00:15:33,200 --> 00:15:34,680
Bueno, zer, kafetxo bat?
185
00:15:35,160 --> 00:15:37,520
Ba bost minutu barru,
lehortutakoan.
186
00:15:37,920 --> 00:15:39,160
Baina noiztik hi hain txukuna?.
187
00:15:39,480 --> 00:15:42,840
Aizan, atzoko parranda eta gero,
zerri-zerri eginda zegonan.
188
00:15:43,080 --> 00:15:44,560
Auskalo zer erori zen lurrera!
189
00:15:45,360 --> 00:15:46,560
Alkohola igual?
190
00:15:47,520 --> 00:15:48,720
A...
191
00:15:49,760 --> 00:15:52,400
Begira zer iritsi den guratzat.
192
00:15:52,880 --> 00:15:54,320
Zer duk?
193
00:15:54,760 --> 00:15:57,080
Josuren ezkontza-gonbidapena.
194
00:15:57,480 --> 00:16:03,200
Joe, serio ari duk mutila, e?
Bueno, polita duk.
195
00:16:03,720 --> 00:16:07,640
Ez hadi gezurtia izan. Zera
baino itsusiagoa dun eta!
196
00:16:09,200 --> 00:16:11,800
Ez zakinat nola sartu den ezkontza
tradizionalen mobida honetan.
197
00:16:12,440 --> 00:16:14,000
Bueno... Edozer egiten diagu
maitasunagatik.
198
00:16:15,000 --> 00:16:17,640
Neskaren familiagatik izango dun,
bestela ez dun normala.
199
00:16:18,200 --> 00:16:20,560
Aber, haien ezkontza duk eta
haiek erabakiko ditek.
200
00:16:20,960 --> 00:16:23,640
Gu joan egingo gaituk eta listo!
Ez gaituk konplikatuko, ez?
201
00:16:24,400 --> 00:16:25,640
Ez dun ondo irakurri, ez?
202
00:16:26,000 --> 00:16:26,920
Zer?
203
00:16:27,440 --> 00:16:29,520
Begira zer jartzen duen
bukaeran.
204
00:16:32,960 --> 00:16:35,000
Etiketaz joan behar da?.
205
00:16:35,920 --> 00:16:37,920
Puf... Ederra piura!
206
00:16:38,040 --> 00:16:39,800
Hori ba!
207
00:16:46,560 --> 00:16:48,080
Zer? Entrenatzen?
208
00:16:48,600 --> 00:16:51,000
Beharko ?
209
00:16:50,480 --> 00:16:52,160
“Behobia” aspaldi pasa zen, gizona!
210
00:16:53,440 --> 00:16:55,880
Garai bateko sasoia
hartzea, nahikoa.
211
00:16:56,520 --> 00:16:58,200
Ez daukat zalantzarik
lortuko duzula.
212
00:16:58,680 --> 00:17:01,040
Barkatuko didazu, baina hoztu
egingo naiz bestela?
213
00:17:01,440 --> 00:17:04,120
Bai, bai, segi lasai. Hitz
egingo dugu hurrengo batean.
214
00:17:04,680 --> 00:17:05,880
Hitz egin?
215
00:17:06,680 --> 00:17:11,560
Ontziola saltzearen kontuari buruz
bada, garbi utzi nizun nire asmoa.
216
00:17:12,040 --> 00:17:15,480
Enpresari txapeldunak malgutasun
gehiago zuela uste nuen.
217
00:17:16,000 --> 00:17:17,440
Zer esan nahi duzu?
218
00:17:17,800 --> 00:17:22,800
Begi bistakoa da. Ontziola maldan
behera doa, ez dauka etorkizunik.
219
00:17:22,800 --> 00:17:25,840
Baliteke, baina nire enpresa
izaten jarraitzen du.
220
00:17:26,400 --> 00:17:28,120
Eta ze onura ateratzen duzu bertatik?
221
00:17:29,760 --> 00:17:32,880
Hara, German, bihotzarekin
jokatzen ari zara.
222
00:17:32,800 --> 00:17:35,920
Eta hori ez da modurik onena
enpresa bat aurrera ateratzeko.
223
00:17:36,440 --> 00:17:40,480
Gainera, denbora asko daramazu
bajan, enpresatik kanpo.
224
00:17:41,160 --> 00:17:44,800
Utzi guri erabakiak hartzen.
Lukas ere ados dago.
225
00:17:45,560 --> 00:17:48,720
Lukasek oraindik ez du
errealitatea behar bezala ikusten.
226
00:17:49,280 --> 00:17:50,200
Zer esan nahi duzu?
227
00:17:51,480 --> 00:17:53,680
Badakidala semea
manipulatzen ari zarela.
228
00:17:55,280 --> 00:17:58,400
Lukasi ez dio batere graziarik
egingo hori aditzeak.
229
00:17:59,720 --> 00:18:03,680
Konturatuko da nolakoa zaren.
Neu arduratuko naiz.
230
00:18:04,240 --> 00:18:07,160
Lan zaila daukazu. Gehiegitan
huts egin diozu.
231
00:18:09,760 --> 00:18:14,320
Begira, Ernesto, ez dut Lukasi buruz
zurekin hitz egingo.
232
00:18:14,760 --> 00:18:17,720
Eta ontziolari buruz,
esandakoa.
233
00:18:33,200 --> 00:18:35,920
Orduan ? honek esan nahi du ?
234
00:18:36,000 --> 00:18:40,480
Karlos, beharbada, beste
kontsultaren bat egin gura dozu.
235
00:18:40,360 --> 00:18:42,840
Baina txostenean oso garbi azaltzen da.
236
00:18:44,280 --> 00:18:48,440
Ibiren ubeldurak ez dira beste
baten eskuegaz eginak.
237
00:18:52,080 --> 00:18:54,520
Beraz,? gezurra esan digu.
238
00:18:54,920 --> 00:18:55,920
Hala emoten du.
239
00:18:56,640 --> 00:19:01,640
Objektu gogor bategaz egindakoak
dira: plastikozkoa edo zurezkoa.
240
00:19:02,200 --> 00:19:04,440
Behin eta berriro kolpatzearen
ondorioz.
241
00:19:05,040 --> 00:19:08,640
Itxura denez, berak bere buruari.
242
00:19:10,440 --> 00:19:15,640
Ikusi duzunez, txostenari Ibiren
historial-medikua gehitu zaio.
243
00:19:16,560 --> 00:19:19,280
Psikologoaren arabera, beste
ezaugarri batzuen artean...
244
00:19:19,280 --> 00:19:22,560
...gezurrak esateko
joera dauka.
245
00:19:24,040 --> 00:19:27,160
Baina, bueno, suposatzen dut
hori bazenekiela
246
00:19:27,800 --> 00:19:33,520
Bai, zerbait bai... Baina ez nuen
uste hain urruti iritsiko zenik.
247
00:19:33,720 --> 00:19:37,040
Beste edozein kasutan errepikatuko
nioke galdeketa, baina...
248
00:19:37,320 --> 00:19:42,640
...gauzak zelan kontatu zizkidan
ikusita, oso garbi dago.
249
00:19:43,040 --> 00:19:45,040
Guretan ibili da gezurretan.
250
00:19:47,920 --> 00:19:50,040
Beraz, dena asmatu egin du.
251
00:19:51,480 --> 00:19:55,320
Psikologoak esan dit arreta
deitzeko modu bat izan daitekeela.
252
00:19:56,280 --> 00:19:58,800
Abandonu sentimendu
itzela ei dauka.
253
00:19:59,640 --> 00:20:02,720
Baina ez du tratu txarrak
jaso dituenaren itxurarik.
254
00:20:03,200 --> 00:20:05,680
Ez du sintomatologia hori.
255
00:20:09,240 --> 00:20:10,640
Joder...
256
00:20:11,600 --> 00:20:13,880
Une batez Leo izan zitekeela
pentsatzera iritsi naiz.
257
00:20:14,240 --> 00:20:19,560
Ba salaketa oso larria da.
Kartzelan sartu ahal zuten.
258
00:20:23,760 --> 00:20:25,560
Ez dakit zer egin...
259
00:20:26,440 --> 00:20:30,240
Nire aholkua gura baduzu,
eroan ezazu aditu batengana.
260
00:20:30,920 --> 00:20:34,240
Orain oso ilun ikusten duzu dena,
baina Ibi gaztea da.
261
00:20:34,680 --> 00:20:37,120
Eta urtengo da honetatik.
Ikusiko duzu.
262
00:20:54,400 --> 00:20:56,000
Ui, kaixo, aita.
263
00:20:58,840 --> 00:21:01,040
Ez zenuen lanean egon behar?
264
00:21:02,200 --> 00:21:03,200
Zerbait gertatu da, ala?
265
00:21:03,840 --> 00:21:07,960
Ba bai, ez didate
kontratua luzatuko.
266
00:21:09,640 --> 00:21:12,040
Eta hori, zergatik?
267
00:21:12,200 --> 00:21:13,280
Aldaketak.
268
00:21:14,040 --> 00:21:17,760
Udalak beste enpresa bat
kontratatu du lorezaintzaz arduratzeko.
269
00:21:18,320 --> 00:21:20,080
Eta gainontzekoa
berdin zaio.
270
00:21:20,760 --> 00:21:22,240
Zergatik diozu hori?.
271
00:21:22,680 --> 00:21:24,680
Kanpotarrez beteta dago plantilla.
272
00:21:25,120 --> 00:21:27,240
Seguru huskeria bat ordaintzen dietela.
273
00:21:27,800 --> 00:21:30,040
Gizajoak... Bai,
halaxe dira.
274
00:21:30,680 --> 00:21:34,200
Baina lana kentzen ari zaizkigu.
Eta ez dago eskubiderik.
275
00:21:34,680 --> 00:21:38,400
Aita, mesedez! Kontratatzaileak
hemengoak dira. Bota errua beraiei.
276
00:21:38,760 --> 00:21:43,280
Hori egia da, baina ateratzean,
etorkin bat ikusi dut sartzen.
277
00:21:43,720 --> 00:21:45,400
Seguru berari eman diotela
nire lana.
278
00:21:45,280 --> 00:21:46,000
Aita...!
279
00:21:45,960 --> 00:21:46,920
Utziozu.
280
00:21:47,240 --> 00:21:50,040
Ez, ez, ez. Nik ez daukat ezer
kanpotarren aurka.
281
00:21:50,480 --> 00:21:53,440
Badakit asko sufritu dutela hona
etortzeko, baina ni zer?
282
00:21:54,120 --> 00:21:58,240
Ni orain kalean nago, eta momentu
honetan, ez nago hobeto.
283
00:22:12,320 --> 00:22:14,960
Gaur osaba Germanekin egon naiz.
284
00:22:15,400 --> 00:22:16,200
A bai?
285
00:22:16,880 --> 00:22:19,480
Bai. Hotelean lanik dagoen
galdetzera joan naiz.
286
00:22:19,360 --> 00:22:20,520
Joana ?
287
00:22:20,920 --> 00:22:23,000
Eta esan dit saiatuko
dela zerbait lortzen.
288
00:22:24,200 --> 00:22:26,720
Ba aitari ez dio batere
graziarik egingo.
289
00:22:27,120 --> 00:22:29,480
Ba agoantatzea dauka! Ze ume bat
bezala portatzen ari da.
290
00:22:29,000 --> 00:22:30,640
Hitz egin bajuago.
291
00:22:31,000 --> 00:22:33,680
Ama, zer egon behar dugu berak
lan bat aurkitu arte zain?
292
00:22:34,000 --> 00:22:34,880
Zubipean amaituko dugu!
293
00:22:34,800 --> 00:22:36,560
Ez ezazu hori esan.
294
00:22:36,280 --> 00:22:39,320
Begira, atera ezkero, lana
onartuko dut.
295
00:22:40,680 --> 00:22:42,440
Ondo da.
296
00:22:43,120 --> 00:22:47,280
Orain ez diogu ezer esango aitari.
Bilatuko dugu momentua.
297
00:22:47,920 --> 00:22:50,080
Eskerrik asko.
298
00:22:52,320 --> 00:22:55,560
Hobeto eguerdian, bai,
orain lanean dago.
299
00:22:56,440 --> 00:23:00,280
Lasai, txakolina garaiz
jasoko duzu.
300
00:23:01,880 --> 00:23:03,640
Bai, gero deituko dizut, bai?
301
00:23:05,920 --> 00:23:08,440
Bai. Chao.
302
00:23:16,520 --> 00:23:20,680
Leo, Leo... Barka idazu, mesedez.
303
00:23:21,240 --> 00:23:23,400
Barka idazu zutaz
zalantza egiteagatik.
304
00:23:23,840 --> 00:23:25,040
Sentitzen dut.
305
00:23:27,280 --> 00:23:30,080
Arrazoi osoa zenuen.
306
00:23:30,800 --> 00:23:34,040
Ibiren mediku-txostena
erakutsi didate.
307
00:23:34,640 --> 00:23:38,360
Froga fisiko eta psikologikoak egin
dizkiote, eta ez dago zalantzarik.
308
00:23:39,000 --> 00:23:42,880
Ibik berak egin dizkio zauriak
bere buruari.
309
00:23:46,280 --> 00:23:48,520
Sentitzen dut, Leo, benetan.
310
00:23:48,920 --> 00:23:55,160
Ergel baten moduan portatu naiz. Oso
gaizki pasa duzu eta nire errua da.
311
00:23:56,720 --> 00:24:00,680
Ez dakit nola egin dizudan hau.
Konfiantza izan behar nuen zugan.
312
00:24:02,440 --> 00:24:05,160
Asko sentitzen dut
gertatutakoa, Leo.
313
00:24:06,680 --> 00:24:08,840
Nik ere bai.
314
00:24:10,920 --> 00:24:17,720
Ez berriz jarri zalantzan nire
konfiantza. Ezingo nuke.
315
00:24:19,080 --> 00:24:21,240
Hitza ematen dizut, benetan.
316
00:24:24,280 --> 00:24:27,720
Baina ez dut Ibi ulertzen.
317
00:24:28,600 --> 00:24:31,200
Zergatik egin du hau?
318
00:24:34,280 --> 00:24:38,400
Ez dakit zer egin berarekin. Agian,
Arraldetik urrundu beharko nuke.
319
00:24:39,000 --> 00:24:40,480
Horixe izango da onena.
320
00:24:40,880 --> 00:24:46,240
Zure erabakia da, baina ez dakit
ideia ona den zugandik urruntzea...
321
00:24:46,840 --> 00:24:51,240
Zure alaba da, eta orain hemendik
bidaltzen baduzu, beharbada...
322
00:24:51,160 --> 00:24:53,160
...betiko galduko duzu.
323
00:24:55,840 --> 00:24:59,000
Bai, nik ere beldur
hori daukat.
324
00:25:01,240 --> 00:25:03,680
Joer... Nola lagundu
jakingo banu...
325
00:25:06,000 --> 00:25:08,680
Asmatuko dugu, e?
326
00:25:09,400 --> 00:25:14,120
Elkarrekin baldin bagaude,
errazagoa izango da.
327
00:25:15,840 --> 00:25:17,680
Leo, maite zaitut.
328
00:25:29,840 --> 00:25:31,160
Malen!
329
00:25:31,160 --> 00:25:32,480
Uy...!
330
00:25:34,040 --> 00:25:35,840
Kaixo, Ines.
Ez naiz konturatu.
331
00:25:36,200 --> 00:25:39,560
Ea noiz geratzen garen, ba, Kenyako
bidaiari buruz hitz egiteko.
332
00:25:39,400 --> 00:25:40,880
Nahi duzunean.
333
00:25:40,840 --> 00:25:43,960
Informazio pixkat lortu dut, baina
oraindik asko daukat zehazteko.
334
00:25:44,360 --> 00:25:45,560
Txertoak, egonaldia...
335
00:25:45,840 --> 00:25:48,120
Ba nahi baduzu, ni orain
libre nago, ez dakit zu...
336
00:25:48,480 --> 00:25:50,840
Ba bai, baita ni ere.
Laurak arte libre nago.
337
00:25:50,800 --> 00:25:52,920
Orduan zer? emango dugu
paseotxo bat?
338
00:25:53,880 --> 00:25:55,640
Eta nire etxera
etortzen bazara?
339
00:25:55,880 --> 00:25:57,440
Ez dakit egokiena ote den.
340
00:25:57,760 --> 00:26:00,800
Bai. Horrela Marcyren argazkiak
erakutsiko dizkizut.
341
00:26:00,720 --> 00:26:02,880
Lasai, erakutsiko dizkidazu
beste egun batean.
342
00:26:03,240 --> 00:26:06,720
Ez, etorri etxera, gustura egongo
gara. Hemen fresko samar dago.
343
00:26:07,160 --> 00:26:08,560
Aperitiboa hartzea daukagu...
344
00:26:09,080 --> 00:26:10,880
Tira, zergatik ez?.
345
00:26:11,320 --> 00:26:12,880
Primeran, goazen ba!
346
00:26:13,360 --> 00:26:14,520
Motoan?
347
00:26:14,880 --> 00:26:16,720
Bai. Beldurra ematen al dizu?
348
00:26:17,200 --> 00:26:19,040
Ez, baina?
349
00:26:18,520 --> 00:26:20,360
Lasai, poliki gidatuko dut.
350
00:26:20,720 --> 00:26:23,240
Ondo da. Goazen.
351
00:26:30,360 --> 00:26:31,920
(ATEA JOTZEN DUTE)
352
00:26:33,400 --> 00:26:34,880
Aita, bazkaria prest dago.
353
00:26:35,760 --> 00:26:37,000
Oraintxe noa.
354
00:26:38,840 --> 00:26:40,440
Zer?
355
00:26:41,000 --> 00:26:41,800
Ondo zaude?
356
00:26:42,280 --> 00:26:45,200
Jakina! Berehala
joango naiz.
357
00:26:45,960 --> 00:26:49,320
Badakit zer gertatzen den.
Diru gabe gaude, ezta?
358
00:26:50,520 --> 00:26:54,440
Zu ez kezkatu, bihotza.
Konponduko dugu.
359
00:26:55,000 --> 00:26:59,040
Batzuetan gertatzen dira
estualdiak, baina aterako gara.
360
00:26:59,120 --> 00:27:00,680
Pasatuko da, zu ez kezkatu.
361
00:27:00,160 --> 00:27:01,360
Amak ere bai.
362
00:27:00,560 --> 00:27:04,120
Amatxok esan dit. Lorazain
lana ere bukatu duzula.
363
00:27:05,040 --> 00:27:07,480
Bai, egun batzuetako
kontua zen.
364
00:27:08,560 --> 00:27:12,440
Zergatik ez zara hasten ontziolan
lanean? Lukas han dago.
365
00:27:13,440 --> 00:27:18,280
Orain ontziola ez da gurea.
Nire akzioak saldu nituen.
366
00:27:18,120 --> 00:27:22,720
Lasai, seguru beste
nonbaitetik deituko dizutela.
367
00:27:23,560 --> 00:27:25,760
Zatoz hona.
368
00:27:28,200 --> 00:27:31,840
Aita, ez diot ezer eskatuko
Olentzerori.
369
00:27:32,240 --> 00:27:35,440
Seguru? Nik uste nuen
Wii bat nahi zenuela?
370
00:27:35,840 --> 00:27:39,800
Baina berdin du. Garrantzitsuena
denok batera egotea da.
371
00:27:41,200 --> 00:27:42,920
Hori da oparirik ederrena.
372
00:27:42,920 --> 00:27:47,040
Tira, goazen bazkaltzera.
373
00:27:51,600 --> 00:27:53,640
Hor ondo zagok.
-Bai?
374
00:27:53,880 --> 00:27:57,320
Eskerrik asko, Kevin.
Ea saltzen dudan.
375
00:27:57,720 --> 00:27:59,320
Bueno, nik egingo dinat
propaganda.
376
00:27:59,800 --> 00:28:03,760
Hala ere, ez dun kotxe bat
saltzeko garairik onena.
377
00:28:04,240 --> 00:28:08,280
Bazakiat. Merkeago
jarri beharko nikek agian.
378
00:28:09,160 --> 00:28:15,600
Bueno... Kotxea nahiko berri zagon.
Eta kilometro gutxi egin dizkion.
379
00:28:16,160 --> 00:28:19,760
Itxoin egun batzuk.
Saltzeko presa duzue?
380
00:28:20,720 --> 00:28:23,680
Bueno ?
-Hain gaizki zaudete?
381
00:28:27,120 --> 00:28:28,160
Kaixo.
382
00:28:28,560 --> 00:28:29,520
Eider!
383
00:28:33,520 --> 00:28:34,720
Zer moduz?
384
00:28:35,240 --> 00:28:38,040
Bueno... Eta hi?
Zer moduz ikasketak?
385
00:28:38,440 --> 00:28:43,160
Primeran. Aizan, jakin dinat
hire aita kale gorrian geratu dela.
386
00:28:43,640 --> 00:28:45,320
Sentitzen dinat.
387
00:28:45,760 --> 00:28:47,640
Noiz jakin duzue?
388
00:28:48,360 --> 00:28:49,680
Bezero batek esanda.
389
00:28:50,400 --> 00:28:52,360
Badakin nola zabaltzen
diren horrelako berriak.
390
00:28:52,800 --> 00:28:54,800
Bai. Jendea zer den ahoberoa!.
391
00:28:55,440 --> 00:28:57,760
Barkatu... Hanka sartu dinat.
392
00:28:58,040 --> 00:29:01,520
Ez, Eider, barkatu hik. Ez dinat
dramarik egin nahi.
393
00:29:02,120 --> 00:29:04,120
Bazauden gu baino
okerrago daudenak.
394
00:29:04,600 --> 00:29:07,120
Joe, ze marroia Leo eta
hire amarena, ez?
395
00:29:07,120 --> 00:29:09,800
Ba bai, ama ere
lanik gabe geratu duk.
396
00:29:11,960 --> 00:29:14,880
Tira, Joana, kalean jendea
hire amaren alde zagon.
397
00:29:14,960 --> 00:29:18,000
Ez zakinat horrek zerbait arintzen
duen, baina
398
00:29:18,400 --> 00:29:19,840
Ba egia esan, ez.
399
00:29:20,440 --> 00:29:22,080
Ia... Barkatu.
400
00:29:23,080 --> 00:29:25,800
Badakin Josurena?
401
00:29:26,240 --> 00:29:27,120
Ez. Zer?
402
00:29:27,560 --> 00:29:28,320
Ezkondu egingo dun.
403
00:29:28,360 --> 00:29:29,200
A bai?
404
00:29:29,320 --> 00:29:31,200
Bai, eta gonbidapena
jaso dinagu.
405
00:29:31,360 --> 00:29:32,320
A, ondo ez?
406
00:29:33,160 --> 00:29:38,440
Bueno... Gauza bat dun ezkontzea,
bale, bakoitza oso librea dun...
407
00:29:38,440 --> 00:29:39,160
... nahi duena egiteko.
408
00:29:39,880 --> 00:29:43,320
Baina etiketaz joan behar omen
dinagu. Zer iruditzen?
409
00:29:44,040 --> 00:29:45,440
Ez nukeela galdu nahi!
410
00:29:45,840 --> 00:29:47,960
Atera argazkiak eta
zintzilikatu, e?
411
00:29:48,440 --> 00:29:51,880
Ei, ez zarete ez joatea
pentsatzen ibiliko, ez?
412
00:29:52,320 --> 00:29:54,600
Ba nik, egia esan, bai,
pentsatu dinat.
413
00:29:55,120 --> 00:29:58,840
Bueno, Eider, faborez! Lagunduko
dinat modelito aproposa aurkitzen.
414
00:29:59,280 --> 00:30:00,800
Eta, topatuko dugula uste dun?
415
00:30:01,160 --> 00:30:03,680
Seguru! Topatuko
ez dinagu ba!
416
00:30:04,120 --> 00:30:06,040
Bueno, hik badion, bale.
417
00:30:07,000 --> 00:30:08,800
Kevin etiketaz ?!
418
00:30:10,080 --> 00:30:11,160
Atera argazkiak, e?
419
00:30:11,600 --> 00:30:13,600
E, hemen nagoela!
420
00:30:14,800 --> 00:30:18,440
Txakolin hau oso ona da.
Probatu... Bizi-bizia.
421
00:30:18,280 --> 00:30:20,680
Nahiko, bai...
422
00:30:22,120 --> 00:30:25,280
Ez bazaizu gustatzen jarriko
dizut kafe bat, e?
423
00:30:25,840 --> 00:30:27,680
Ez, ez, lasai, lasai.
424
00:30:31,880 --> 00:30:33,440
Etxe dotorea daukazue.
425
00:30:33,800 --> 00:30:36,400
Bai, aitak udan goitik behera
berritu du.
426
00:30:36,280 --> 00:30:37,320
Gustu ona dauka ba.
427
00:30:37,880 --> 00:30:40,200
Nora joan aholkatu
behar didazu.
428
00:30:40,640 --> 00:30:43,280
Mercy ikustera joaten naizenean,
Afrikako beste toki batzuk...
429
00:30:43,240 --> 00:30:44,360
... ikusi nahiko nituzke.
430
00:30:45,240 --> 00:30:48,320
Bai, merezi du, herrialde
zoragarriak daude.
431
00:30:48,640 --> 00:30:51,360
Eta jendea ere zer esanik ez!
Zoragarria da!
432
00:30:52,000 --> 00:30:54,000
Kooperante gisa lan
egin nahi nuke.
433
00:30:54,320 --> 00:30:58,360
Jarri naiz harremanetan ONG
batzuekin eta bidali diet eskaera.
434
00:30:58,240 --> 00:31:03,160
Lan aberatsa da. Jende askok benetan
ez daki zein den Afrikako egoera.
435
00:31:03,520 --> 00:31:05,200
Kontradikzio ugariko herria da.
436
00:31:05,840 --> 00:31:07,760
Baina laguntza behar dute, ezta?
437
00:31:07,680 --> 00:31:11,480
Bai, hori bai. Eta haiei
laguntzera joan behar da.
438
00:31:12,080 --> 00:31:15,440
Zer esan nahi duzu, batzuek
arinkeriaz jokatzen dutela?.
439
00:31:15,800 --> 00:31:19,440
Bai. Neurri batean, gure erruz
dago Afrika dagoen moduan.
440
00:31:23,480 --> 00:31:25,280
Gustatu egingo zait azkenean.
441
00:31:25,200 --> 00:31:26,680
Nahi duzu pixkat gehiago?.
442
00:31:26,640 --> 00:31:28,600
Ez, zorabiatu egingo naiz bestela!
443
00:31:33,680 --> 00:31:35,360
Hori zure ama da, ezta?
444
00:31:37,040 --> 00:31:41,120
Bai, ama eta aita. Begira...
445
00:31:41,360 --> 00:31:43,880
Oso polita da.
Zure antza dauka.
446
00:31:44,280 --> 00:31:45,680
Zuk uste?
-Bai.
447
00:31:46,680 --> 00:31:50,080
Kaixo. Ines gonbidatu dut Afrikari
buruz hitz egiteko.
448
00:31:50,400 --> 00:31:52,520
Udan hara joango naizenez ?
449
00:31:52,920 --> 00:31:55,360
Eskertuko nizuke ideia txatxu hori
burutik kenduko bazenio.
450
00:31:56,000 --> 00:31:58,840
Aita, mesedez, ez
hitz egin horrela!
451
00:31:59,680 --> 00:32:02,560
Bueno, barkatu, baina?
berandutu egin zait.
452
00:32:03,200 --> 00:32:05,520
Beste egun batean geratuko gara...
453
00:32:05,800 --> 00:32:07,160
Bai, beste batean.
454
00:32:07,160 --> 00:32:09,000
Eskerrik asko, Ines.
Lagunduko dizut.
455
00:32:09,240 --> 00:32:10,920
Ez, ez, lasai?
456
00:32:14,760 --> 00:32:16,120
Zergatik egon zara
hain zakar?
457
00:32:17,560 --> 00:32:19,160
Zer egiten du hemen
argazki honek?
458
00:32:19,200 --> 00:32:21,120
Markoa aldatu diot.
459
00:32:21,760 --> 00:32:23,720
Gelara noa.
460
00:32:49,800 --> 00:32:52,040
Zertan ari zara, aita?
461
00:32:51,480 --> 00:32:52,760
Zuk zer uste duzu?
462
00:32:55,080 --> 00:32:57,280
Badakit Leok ez zintuela jo.
463
00:32:57,680 --> 00:33:00,920
Nola ezetz? Ikusi zenituen
ubeldurak!
464
00:33:00,800 --> 00:33:03,920
Ez, Ibi, ez. Zeuk
prestatu duzu guztia.
465
00:33:04,440 --> 00:33:06,640
Gezurretan bili zara tratu txarrak
leporatzeko!
466
00:33:07,080 --> 00:33:09,520
Ez. Konbentzitu egin zaitu, ezta?
467
00:33:09,840 --> 00:33:12,040
Ez, ez dut Leorekin hitz egin.
468
00:33:12,800 --> 00:33:15,640
Komisarian izan naiz eta mediku
txostena erakutsi didate.
469
00:33:16,080 --> 00:33:19,000
Zuk zeuk egin dizkiozu
ubeldurak zeure buruari.
470
00:33:19,800 --> 00:33:22,480
Hori gezurra da.
Akatsen bat egongo da.
471
00:33:22,800 --> 00:33:25,560
Jode, Ibi! Zer nahi zenuen?
Leori bizitza izorratu?
472
00:33:26,080 --> 00:33:28,560
Kartzelan buka zezakeen, joder!
Ez zara konturatzen?!
473
00:33:28,800 --> 00:33:31,480
Egindakoa ordaintzea nahi nuen!
Hori da justua!
474
00:33:31,440 --> 00:33:32,800
Baina Leok ez du ezer egin...!
475
00:33:33,240 --> 00:33:35,600
Ni baino gehiago
maite duzu, ezta?
476
00:33:36,160 --> 00:33:38,840
Zuk beti maite dituzu gehiago
zurekin dauden emakumeak!
477
00:33:40,400 --> 00:33:43,400
Ibi, ez ezazu horrelakorik esan.
Hori ez da egia.
478
00:33:43,840 --> 00:33:46,680
Bai, aita, ni beti
nago traban.
479
00:33:47,120 --> 00:33:48,880
Jaio izan ez banintz, hobe, ezta?.
480
00:33:49,320 --> 00:33:50,760
Ibi, ez ezazu
horrelakorik esan.
481
00:33:51,240 --> 00:33:54,880
Zergatik ez? Egia nahi zenuen,
ez? Horra hor, ba, egia...!
482
00:34:07,480 --> 00:34:09,400
Ibi?
483
00:34:13,640 --> 00:34:15,640
Laguntza behar duzu.
484
00:34:16,400 --> 00:34:21,040
Egin duzuna oso larria da, eta gu
laguntzeko prest gaude.
485
00:34:21,840 --> 00:34:23,000
Ez?
486
00:34:24,120 --> 00:34:28,000
Denok gorroto nauzue, aita.
Amak ere bai.
487
00:34:28,600 --> 00:34:30,280
Horregatik abandonatu ninduen.
488
00:34:30,600 --> 00:34:32,760
Ez, Ibi, hori ez zen horrela izan.
489
00:34:33,280 --> 00:34:38,240
Zure ama gaizki zebilen eta biok
erabaki genuen zu nirekin etortzea.
490
00:34:38,640 --> 00:34:41,920
Ia... Horregatik orain ez du
ezer jakin nahi nitaz, ez?
491
00:34:42,360 --> 00:34:45,600
Jode, aita, ba bakarrik nago,
ez daukat inor...!
492
00:34:46,080 --> 00:34:48,840
Nebak bakarrik, eta kendu
egin dizkidazu!
493
00:34:49,400 --> 00:34:54,920
Ez, ez, maitea, ni zure
ondoan nago. Zatoz.
494
00:34:56,640 --> 00:35:02,200
Aterako gara honetatik,
ikusiko duzu, bai? Zatoz...
495
00:35:04,480 --> 00:35:10,400
Asko maite zaitut eta
zurekin egongo naiz beti.
496
00:35:25,560 --> 00:35:27,000
Kaixo, Itxaso.
-Kaixo.
497
00:35:27,320 --> 00:35:29,640
Sartu. Ez pasa deirik.
498
00:35:30,480 --> 00:35:33,040
Arin etorri zara.
Jarri, mesedez.
499
00:35:37,240 --> 00:35:38,720
Rikardorengatik deitu
didazu...
500
00:35:39,080 --> 00:35:39,880
Bai.
501
00:35:40,480 --> 00:35:42,440
Ia... imajinatzen nuen.
502
00:35:43,000 --> 00:35:45,000
Zerikusirik dudala uste duzu...
503
00:35:45,440 --> 00:35:47,480
Nik ez dut holangorik esan.
504
00:35:48,080 --> 00:35:51,760
Baina oso arraroa da
Rikardo Arralden azaltzea
505
00:35:52,240 --> 00:35:54,000
Horregatik egin gura nuen berba zugaz.
506
00:35:54,520 --> 00:35:56,680
Ez zinen, ba, beragaz geratuko
zeozertarako...
507
00:35:57,080 --> 00:35:58,440
Ez, berriro ez.
508
00:35:58,840 --> 00:36:01,920
Ni ere harrituta geratu nintzen
Arralde aurkitu zutenean.
509
00:36:02,440 --> 00:36:04,320
Hotelean hil zuten?
510
00:36:04,840 --> 00:36:08,320
Ez dakigu. Ondino
ikertzen gabiltza.
511
00:36:08,920 --> 00:36:11,880
Topatutako arrastoak aztertzera
bidali ditugu, eta...
512
00:36:11,800 --> 00:36:13,680
...emaitzak izan arte
ezin jakin.
513
00:36:14,480 --> 00:36:15,720
Qué horror ?
514
00:36:16,080 --> 00:36:19,880
Baina kasurik ez komunikabideei.
Ondino ez dago ezer garbi.
515
00:36:20,320 --> 00:36:22,440
Eta baduzue susmagarririk?
516
00:36:22,920 --> 00:36:24,480
Hori ezin dizut esan.
517
00:36:25,120 --> 00:36:26,440
Bai, barkatu ?
518
00:36:27,200 --> 00:36:30,600
Hilketaren zergatiak asmatu
guran nabil eta baliteke...
519
00:36:30,560 --> 00:36:33,680
...zugaz ataratako argazkiek
zerikusirik izatea.
520
00:36:34,320 --> 00:36:37,840
Virgenecita, espero dut ezetz.
Azkenean, ez zituzten argitaratu.
521
00:36:38,320 --> 00:36:40,400
Hipotesi bat baino ez da.
522
00:36:41,640 --> 00:36:43,440
Susmagarria naiz?
523
00:36:43,120 --> 00:36:44,600
Momentuz ez.
524
00:36:44,400 --> 00:36:45,360
Zer esan nahi du horrek?
525
00:36:46,800 --> 00:36:50,720
Argazkiena argitzeko, zergatik
ez ziren argitaratu jakiteko...
526
00:36:50,680 --> 00:36:53,280
...Rikardogaz kontaktuan
ipiniko zinela esan zenidan.
527
00:36:54,280 --> 00:36:55,560
Egon zinen beragaz?
528
00:36:55,840 --> 00:36:58,000
Bai, baina telefonoz, eta esan
zidan ez zekiela ezer.
529
00:36:58,440 --> 00:37:01,840
Ba nor edo nork eragotzi zuen
argazkiak argitaratzea.
530
00:37:02,720 --> 00:37:04,600
Ernesto Iruretak.
531
00:37:05,280 --> 00:37:07,840
Zer...? Eta zuk
zelan dakizu hori?
532
00:37:08,240 --> 00:37:10,440
Malenek esan zidan, bere alabak.
533
00:37:10,800 --> 00:37:13,880
Argazkiak ikusi eta ez
argitaratzeko eskatu zion aitari.
534
00:37:16,440 --> 00:37:20,760
Oso lagun onak dituzu. Eskerrak
emon beharko zenizkieke.
535
00:37:21,120 --> 00:37:22,560
Eman nizkion.
536
00:37:23,360 --> 00:37:24,560
Ia...
537
00:37:25,640 --> 00:37:28,520
Eta, hitz egin duzue Kathyrekin?
538
00:37:29,000 --> 00:37:32,080
Bera izan zen txantajea egiteko
argazkiak atera zizkiguna.
539
00:37:32,680 --> 00:37:36,600
Saiatu naiz beragaz kontaktuan
ipintzen, baina atzerrian dago.
540
00:37:37,280 --> 00:37:38,520
Ja ?
541
00:37:39,120 --> 00:37:41,720
Bueno, Itxaso, eskerrik
asko guztiagatik.
542
00:37:43,040 --> 00:37:45,880
Berririk badago
deituko dizugu.
543
00:37:45,640 --> 00:37:46,880
Bale, chao.
544
00:37:47,240 --> 00:37:48,680
Agur.
545
00:37:53,120 --> 00:37:54,600
Zerbait egiten hasi behar dut.
546
00:37:55,120 --> 00:37:57,160
Aspertuta nago egun osoa
paseatzen ibiltzeaz.
547
00:37:57,600 --> 00:38:00,320
Bilatu hobbyren bat.
Ondo etorriko zaizu.
548
00:38:00,920 --> 00:38:02,360
Lanera itzultzea pentsatu dut.
549
00:38:02,800 --> 00:38:06,440
German, ez izan ipurterrea.
Oraindik ez zaude guztiz sendatuta.
550
00:38:06,840 --> 00:38:08,640
Ba ni sekula baino
hobeto sentitzen naiz.
551
00:38:09,040 --> 00:38:10,200
Eta zorabioak?
552
00:38:11,560 --> 00:38:14,920
Ez dut esfortzu handirik egingo.
Paper kontu batzuk eta kito.
553
00:38:14,840 --> 00:38:17,680
Estresak ez dizu onik egingo.
Itxaron aste batzuk.
554
00:38:18,040 --> 00:38:19,880
Ez dut gehiago
itxaron nahi, Ines.
555
00:38:19,760 --> 00:38:23,160
Kaixo, pareja. Zer da,
muturtuta, ala?
556
00:38:23,680 --> 00:38:25,760
Tira, esaiozu. Desiratzen
zaude eta.
557
00:38:26,360 --> 00:38:28,920
Lanera itzuli nahi du. Esan diot
oraindik azkarregi dela, baina?
558
00:38:29,080 --> 00:38:32,120
Horixe dela azkarregi.
Inesek arrazoi dik, German.
559
00:38:32,480 --> 00:38:35,760
Nazkatuta nago geldi egoteaz.
Poliki-poliki hasiko naiz.
560
00:38:38,680 --> 00:38:40,640
Heuk ikusi ?
561
00:38:42,800 --> 00:38:44,800
Aitarekin zerbait
hartu nahi dut, Ines.
562
00:38:45,200 --> 00:38:48,280
Ondo da. Enkargu batzuk
egitera noa. Agur.
563
00:38:48,720 --> 00:38:50,160
Ederki.
Gero arte.
564
00:38:51,920 --> 00:38:54,400
Hiri lagundu nahian
zabilek eta...!
565
00:38:54,800 --> 00:39:00,240
Badakit, baina baditut beste arrazoi
batzuk lanean hasi nahi izateko.
566
00:39:00,640 --> 00:39:02,120
Eta ez dut berak jakitea nahi.
567
00:39:02,640 --> 00:39:04,680
Eta zein dituk, ba,
arrazoi horiek?
568
00:39:04,880 --> 00:39:07,040
Ez zait gustatzen nola
daraman ontziola Ernestok.
569
00:39:07,880 --> 00:39:09,320
Zergatik diok hori?
570
00:39:10,600 --> 00:39:12,520
Madariaga saldu nahi duelako.
571
00:39:13,080 --> 00:39:13,880
Zer?
572
00:39:14,320 --> 00:39:17,920
Badakit zure laguna dela, baina
gizon hori ez zait batere gustatzen.
573
00:39:18,440 --> 00:39:21,440
Eta akzioduna naizen bitartean,
ez diot utziko enpresa saltzen.
574
00:39:24,120 --> 00:39:25,240
Hitz egin duk berarekin?
575
00:39:26,000 --> 00:39:28,640
Bai. Eta badaki zein den
nire iritzia.
576
00:39:29,080 --> 00:39:31,920
Eta seguru nago enpresa
kiebrara eramango duela...
577
00:39:31,880 --> 00:39:34,560
...gero salmenta
justifikatu ahal izateko.
578
00:39:37,680 --> 00:39:44,000
Ba ? hori hala bada,
aurrera, German.
579
00:39:47,320 --> 00:39:49,640
Joe, atzo sekulako
ajea izan nian.
580
00:39:50,080 --> 00:39:51,760
Normala! Hurrengoan,
ura aterako dizut.
581
00:39:52,120 --> 00:39:54,080
Utzion, Itxaso.
Elegante zagonan.
582
00:39:55,080 --> 00:39:57,000
Bai, baina nork garbitu
zuen taberna goitik behera?
583
00:39:57,400 --> 00:39:59,640
Ei, ei, nik ere garbitu dinat...
zerbait.
584
00:40:00,040 --> 00:40:00,840
Ya.
585
00:40:01,400 --> 00:40:03,520
Badut gogoa kotilloira etortzeko.
586
00:40:04,000 --> 00:40:06,040
Bai, nik ere behar dinat
umore pixkat.
587
00:40:06,000 --> 00:40:07,680
Laguntzarik behar baduzue...
588
00:40:08,120 --> 00:40:10,760
Bueno, eskertzen dinat,
baina ez dun beharrezkoa.
589
00:40:10,920 --> 00:40:12,200
Eider ere hemen zagon laguntzeko.
590
00:40:12,280 --> 00:40:13,720
Jakina, kontatu nirekin.
591
00:40:13,480 --> 00:40:15,000
Bueno, kanapeak nire kontu.
592
00:40:15,280 --> 00:40:16,760
Bai, bai, jendea
erakarri behar dinagu!.
593
00:40:17,200 --> 00:40:18,840
Eta, kartelak jarri dituzue?
594
00:40:19,000 --> 00:40:20,840
Bai, ea jendea animatzen den...
595
00:40:21,040 --> 00:40:22,880
Gu seguru, ezta Pottin?
596
00:40:23,320 --> 00:40:24,560
Zer?.
597
00:40:25,080 --> 00:40:27,760
Kotilloia prestatzen ari gara.
Zu etorriko zara?
598
00:40:28,240 --> 00:40:29,040
Malen bai behintzat.
599
00:40:28,760 --> 00:40:30,320
A ni ere bai, jakina.
600
00:40:30,680 --> 00:40:32,720
Lukas, Zer ari haiz irakurtzen?
Hori interesa, motel!
601
00:40:33,360 --> 00:40:35,880
Joe, ba haur lapurtuen kontua.
Izugarria dun.
602
00:40:36,440 --> 00:40:39,400
Bai, nik ere irakurri dut.
Kasu asko omen daude.
603
00:40:39,800 --> 00:40:41,560
A, horretan pasatzen ditun hik
lan orduak?
604
00:40:41,560 --> 00:40:43,760
E, no me tires de la lengua,
Ricitos...
605
00:40:44,320 --> 00:40:46,160
Ba nik ezagutu dinat
kasu bat Madrilen.
606
00:40:46,520 --> 00:40:47,320
Benetan?
607
00:40:47,560 --> 00:40:51,440
Fakultateko batek duela bi hilabete
jakin zinan ume lapurtua zela.
608
00:40:51,880 --> 00:40:54,640
A bai? Eta nolatan
deskubritu zuen ba?
609
00:40:55,000 --> 00:40:58,360
Ba adoptatua zela jakin zinan, eta
gero, bera jaiotako ospitalean...
610
00:40:58,280 --> 00:40:59,880
...kasu asko egon zirela.
611
00:41:00,160 --> 00:41:02,080
Jo, ze fuertea, ez?
-Bai.
612
00:41:02,520 --> 00:41:03,840
Eta? Lortu du zerbait?
613
00:41:04,320 --> 00:41:06,400
Bai, bere ama biologikoa
aurkitu din.
614
00:41:06,880 --> 00:41:09,160
Bai, baina? hain
berandu jakitea ere...
615
00:41:10,320 --> 00:41:13,240
¡Bueno, chicas! Dendak itxiko
dizkigute. ¡Marchando!
616
00:41:13,320 --> 00:41:14,080
Egia!
617
00:41:14,440 --> 00:41:16,560
Ei, aizan, aizan, eta taberna?
618
00:41:17,040 --> 00:41:19,320
Hombre, mesede hori
egingo didazu, ez?
619
00:41:19,640 --> 00:41:22,320
Edo nahiago duzu ezkontzako
soinekoa erosten lagundu?
620
00:41:22,840 --> 00:41:25,440
Ez, ez, nahiago
12 orduz han egon.
621
00:41:25,880 --> 00:41:28,000
¡Pues chitón!
Ala goazen.
622
00:41:28,640 --> 00:41:29,760
Aio.
-Agur...
623
00:41:31,200 --> 00:41:32,480
Zer, Malen, zer duzu?
624
00:41:33,040 --> 00:41:34,200
Ezer ez.
625
00:41:34,720 --> 00:41:36,800
Nahi baduzu joan beraiekin
erosketak egitera, e...
626
00:41:36,920 --> 00:41:38,280
Ez, ez da hori.
627
00:41:38,400 --> 00:41:39,520
Orduan?
628
00:41:40,240 --> 00:41:42,920
Bueno, gero egongo gara, bai?
Bilboko lagun batzuekin geratu naiz.
629
00:41:43,480 --> 00:41:45,480
Lehen ez didazu ezer esan.
Nahi baduzu, eramango zaitut.
630
00:41:45,880 --> 00:41:47,120
Ez, lasai.
631
00:41:47,360 --> 00:41:49,520
Gero arte.
632
00:42:32,320 --> 00:42:37,520
Joe... Josuri zerbait oparitu
nahi zioat, baina ez zakiat zer.
633
00:42:39,080 --> 00:42:40,920
Ba hi, album digitalekin
beti asmatzen duk.
634
00:42:41,520 --> 00:42:45,200
Ez? Zerbait originala
egin nahi diat.
635
00:42:45,640 --> 00:42:48,080
Ez zakiat, begira...
Bodan bertan egitekoa.
636
00:42:48,920 --> 00:42:50,880
Abestu iezaiok zerbait...
637
00:42:51,400 --> 00:42:52,440
Nik?
638
00:42:52,920 --> 00:42:54,400
Ez, ez, ez? Ez duk ideia ona.
639
00:42:54,920 --> 00:42:57,320
Hi, bestela, kontratatu
talderen bat.
640
00:42:57,840 --> 00:43:00,800
Ez, ez diat sosik gabe eta
garesti ateratzen dituk.
641
00:43:01,960 --> 00:43:03,520
Hi, ba orduan ez zakiat...
642
00:43:03,720 --> 00:43:05,440
Ez duk erraza, e?.
643
00:43:06,480 --> 00:43:07,720
Eta dantza bat?
644
00:43:08,880 --> 00:43:10,720
Dantzari itxura ikusten didak?
645
00:43:10,680 --> 00:43:13,720
Joe, hi, ez huen euskal dantzarik
ikasi? Ba ni ibili ninduan.
646
00:43:13,640 --> 00:43:14,560
Ba, ni ez.
647
00:43:14,920 --> 00:43:16,200
Ba tipikoa zuan.
648
00:43:16,600 --> 00:43:20,160
Ondo legokek aurresku bat egitea,
kriston ilusioa egingo ziok Josuri.
649
00:43:20,600 --> 00:43:22,680
Barrez lehertzen
hasten ez den bitartean...
650
00:43:23,360 --> 00:43:25,000
Bueno, hi, baina gero
grabatu zak, mesedez.
651
00:43:25,200 --> 00:43:26,200
Ja!
652
00:43:26,200 --> 00:43:27,880
Kevin, borondatea duk
garrantzitsuena.
653
00:43:28,200 --> 00:43:30,440
Bai, baina erridikuluan
gelditzea ere ez duk kontua.
654
00:43:30,760 --> 00:43:33,320
Egitekotan, ondo egin nahi diat.
Ganoraz entseatuta.
655
00:43:33,760 --> 00:43:36,080
Ba eskatu iezaziok dantza
irakasle bati erakusteko.
656
00:43:36,360 --> 00:43:37,520
Ez diadala sosik...!
657
00:43:37,880 --> 00:43:39,280
Orduan, zer nahi duk?!
658
00:43:40,240 --> 00:43:41,520
Erakutsi heuk.
659
00:43:41,880 --> 00:43:43,280
Bai zera, Kevin!
Ez nauk gogoratzen eta!
660
00:43:43,600 --> 00:43:46,800
Aitzakiarik ez! Hastea duk kontua.
Seguru gogoratzen haizela.
661
00:43:47,160 --> 00:43:48,360
Ezetz ba!
662
00:43:48,200 --> 00:43:49,680
Hi, hire ideia izan duk, ez?
Ba ala!
663
00:43:51,760 --> 00:43:54,320
Bale ? Baina gero grabatu zak, e?!
664
00:44:01,040 --> 00:44:02,520
Ez nuen espero zure deia.
665
00:44:02,840 --> 00:44:05,240
Ez zaitut gure etxean berriro
ikusi nahi, argi dago?.
666
00:44:05,680 --> 00:44:06,640
Kasualitatea izan da.
667
00:44:06,520 --> 00:44:10,000
Malenek ez du ezertxo ere jakin
behar. Argi zegoela uste nuen.
668
00:44:10,400 --> 00:44:12,160
Hala da, baina berak
gonbidatu nau etxera.
669
00:44:12,520 --> 00:44:13,760
Eta ez dakizu ezetz esaten?
670
00:44:14,160 --> 00:44:15,920
Esan diot, baina tematu egin da.
671
00:44:16,320 --> 00:44:19,760
Ez nuen desatsegina izan nahi.
Zerbait sumatuko zuen bestela.
672
00:44:21,800 --> 00:44:25,400
Molestatu bazaitut, barkatu,
ez zen nire asmoa.
673
00:44:26,600 --> 00:44:32,000
Lehenagotik ezagutzen dugu elkar eta
okerrago izango zen ihesi ibiltzea.
674
00:44:32,680 --> 00:44:35,040
Sentitzen dut zakar
hitz egin badizut, baina...
675
00:44:35,040 --> 00:44:37,680
...ikaratu egin naiz
zuek biok elkarrekin ikusita.
676
00:44:38,920 --> 00:44:41,320
Ez kezkatu horregatik,
nik ez diot ezer esango.
677
00:44:41,800 --> 00:44:47,680
Zuri dagokizu egia kontatzea eta
badakit oraindik azkarregi dela.
678
00:44:48,320 --> 00:44:51,240
Tira, ba, konponduta orduan.
679
00:44:52,000 --> 00:44:54,600
Nahi duzu norabaitera eramatea?
680
00:44:54,520 --> 00:44:57,800
Lasai, botikara noa Germanentzat
medikamentuak erostera.
681
00:44:58,880 --> 00:45:00,720
Erabat osatuta zegoela
uste nuen.
682
00:45:01,120 --> 00:45:04,200
Bai, baina badaezpadako pilula
batzuk hartzen ditu oraindik.
683
00:45:04,680 --> 00:45:06,480
Konplikazioak ekiditeko batez ere.
684
00:45:07,080 --> 00:45:09,680
A bai... Ze konplikazio?
685
00:45:10,160 --> 00:45:13,840
Momentu hauetan, Germanentzat
errazena eta arriskutsuena...
686
00:45:13,800 --> 00:45:15,240
...tronbosi bat izatea da.
687
00:45:16,200 --> 00:45:17,680
Eta hori kontrolatu
beharra dago.
688
00:45:19,040 --> 00:45:22,000
Zorte handia dauka zu
aldamenean edukita.
689
00:45:22,000 --> 00:45:23,560
Nire lana da.
690
00:45:23,560 --> 00:45:28,800
Bueno, ba, aio Ines. Eta barkatu,
berriz ere, lehen esandakoagatik.
691
00:45:29,360 --> 00:45:30,920
Agur, bai.
692
00:45:41,120 --> 00:45:42,440
Kazetaritza egiten ari zara orduan?
693
00:45:42,520 --> 00:45:44,120
Bai, hirugarren urtean nago.
694
00:45:44,480 --> 00:45:45,360
Eta? Zer moduz?
695
00:45:45,480 --> 00:45:47,720
Oso gustura. Asko gustatzen zait.
696
00:45:47,880 --> 00:45:52,440
Mireia Mirandari buruzko lan bat
aegiten ari zara. Harrigarria, ezta?
697
00:45:52,840 --> 00:45:56,640
Zergatik? Nik asko miresten dut
emakume hori.
698
00:45:57,120 --> 00:45:59,600
Ohore bat da niretzat
zurekin hitz egitea.
699
00:45:59,800 --> 00:46:03,040
Zuk egin zenizkion
elkarrizketa onenak.
700
00:46:02,720 --> 00:46:04,160
Eskerrik asko.
701
00:46:03,880 --> 00:46:06,120
Urte asko eman zituen
bizitza publikoan.
702
00:46:06,520 --> 00:46:08,840
Oso interesgarria da ni bezalako
ikasle batentzat.
703
00:46:08,720 --> 00:46:11,280
Dudarik gabe. Arrakasta handia
lortzen ari da.
704
00:46:11,680 --> 00:46:15,320
Mundu zail horretan leku bat
egitea ere lortu du.
705
00:46:15,160 --> 00:46:17,600
Bizitza gogorra izan du, ezta?
706
00:46:17,200 --> 00:46:19,800
Modeloen bizitza beti da zaila.
707
00:46:20,280 --> 00:46:25,400
Hasieran, bidaiak, bakardadea,
fisikoarekiko menpekotasuna...
708
00:46:25,840 --> 00:46:29,080
Eta gero, adinean aurrera,
lanik ez.
709
00:46:29,080 --> 00:46:30,080
Ja ?
710
00:46:30,440 --> 00:46:35,040
Hala ere, miresgarria da nola egin
duen aurrera emakume horrek.
711
00:46:35,440 --> 00:46:38,160
Egoera zailenei ere buelta eman die.
712
00:46:38,560 --> 00:46:43,840
Bai. Duela 25 urte abortua izan zuen
7 hilabeteko zegoela, ezta?
713
00:46:44,360 --> 00:46:47,200
Bai. Kolpe oso gogorra izan zen.
714
00:46:47,720 --> 00:46:51,120
Gainera, haurrik
ezingo zuela izan esan zioten.
715
00:46:51,280 --> 00:46:54,040
Baina gerora alaba
bat izan zuen...
716
00:46:54,400 --> 00:46:56,800
Bai?
-Eta hori, nola da posible?
717
00:46:57,360 --> 00:47:00,160
Agian, ernalkuntza
tratamendu bat egin zuen.
718
00:47:00,520 --> 00:47:03,280
Baina zuk gertutik jarraitu zenuen
Mireiaren ibilbidea.
719
00:47:03,400 --> 00:47:04,880
Zerbait gehiago jakingo duzu...
720
00:47:05,400 --> 00:47:07,280
Bai, baina hipotesiak
baino ez dira.
721
00:47:07,640 --> 00:47:10,800
Berdin dio. Baliagarriak izango dira
nire lanerako.
722
00:47:11,240 --> 00:47:12,720
Esango dizkidazu?
723
00:47:14,760 --> 00:47:17,040
Aita, kaixo.
724
00:47:17,480 --> 00:47:18,280
Kaixo.
725
00:47:18,640 --> 00:47:19,480
Zer moduz zaude?.
726
00:47:19,880 --> 00:47:21,360
Gero eta hobeto.
727
00:47:21,760 --> 00:47:24,000
Ikusten dut, bai.
Itxura ona daukazu.
728
00:47:24,960 --> 00:47:27,640
Pentsatu duzu zerbait aurrekoan
hitz egindakoari buruz?
729
00:47:28,240 --> 00:47:29,880
Bai.
730
00:47:29,560 --> 00:47:32,160
Eta, prest egongo zinateke bion
artean ontziola bideratzeko?.
731
00:47:34,240 --> 00:47:39,000
Buelta batzuk eman dizkiot eta
uste dut saltzea dela onena.
732
00:47:40,720 --> 00:47:44,480
Madariaga ez dago beste ontziolekin
konpetentzian hasteko moduan.
733
00:47:44,920 --> 00:47:46,480
Gehiegi eragin dio krisiak.
734
00:47:48,520 --> 00:47:51,920
Badakit erabaki gogorra dela,
baina zentzuzkoena ere bai.
735
00:47:52,800 --> 00:47:58,080
Tira, sortuko dugu beste zerbait
salmentatik ateratako diruarekin.
736
00:48:00,320 --> 00:48:01,280
Kaixo, bikote.
737
00:48:01,760 --> 00:48:03,120
Kaixo, izeba. Kaixo, Alizia.
738
00:48:03,560 --> 00:48:04,920
Zer, kontu kontari?
739
00:48:05,160 --> 00:48:07,680
Bai ? Baina, tira, bakarrik
utzi behar zaituztet.
740
00:48:08,080 --> 00:48:09,280
Gero jarraituko dugu, bale?
741
00:48:09,840 --> 00:48:10,840
Bai, noski.
742
00:48:11,120 --> 00:48:12,720
Agur, izeba.
Agur.
743
00:48:13,560 --> 00:48:16,480
Bueno... Gustura ari zineten, ezta?
744
00:48:16,920 --> 00:48:20,000
Bai, lan kontuei buruz,
baina gustura.
745
00:48:20,520 --> 00:48:21,800
Pozten naiz.
746
00:48:21,840 --> 00:48:24,040
Ematen du gauzak
bere onera datozela.
747
00:48:24,560 --> 00:48:26,920
Seguru baietz.
748
00:48:27,000 --> 00:48:29,520
Aizu, aurrekoan Kandido
etxean egon zen.
749
00:48:29,960 --> 00:48:32,160
Bai, badakit.
750
00:48:32,160 --> 00:48:34,520
Hitz egin berarekin,
Alizia, mesedez.
751
00:48:35,080 --> 00:48:37,320
Esan nion dirua nahi bazuen
nik utziko, baina alferrik da...
752
00:48:37,320 --> 00:48:38,080
...ez du ezer jakin nahi.
753
00:48:38,840 --> 00:48:42,000
Ni ere saiatu naiz konbentzitzen,
baina badakizu zein egoskorra den.
754
00:48:43,280 --> 00:48:45,800
Eskerrak, behintzat, lan berri hori
aurkitu duen...
755
00:48:46,840 --> 00:48:53,360
Bukatu da. Langabezian dago berriro.
Gaur bertan esan diote.
756
00:48:53,840 --> 00:48:56,440
Ba orduan nik emango dizuet
diru pixkat aurrera ateratzeko.
757
00:48:56,640 --> 00:48:58,560
Kandidok ez du zertan jakin,
Alizia.
758
00:48:59,080 --> 00:49:02,680
Ez German. Ez dut
ezkutuan ibili nahi.
759
00:49:02,720 --> 00:49:04,480
Asko eskertzen dizut,
baina ez da ideia ona.
760
00:49:06,880 --> 00:49:08,360
Ondo da.
761
00:49:12,240 --> 00:49:14,240
Kazetari ona izango zara zu.
762
00:49:14,920 --> 00:49:18,240
Tematia izan behar da jendeari
informazioa ateratzeko.
763
00:49:17,920 --> 00:49:19,760
Barkatu...
764
00:49:20,560 --> 00:49:24,080
Benetan, Ruiz jauna, zuk
emandako informazio guztia...
765
00:49:24,040 --> 00:49:27,640
...nire lanerako erabiliko dut.
Ez dute inon argitaratuko.
766
00:49:28,560 --> 00:49:33,600
Ondo da. Baina guzti hau
hipotesia baino ez da.
767
00:49:33,720 --> 00:49:35,280
Bai, bai, ulertu dut.
768
00:49:35,720 --> 00:49:40,560
Ni seguru nengoen Mireia abortua
izan eta gero antzu geratu zela.
769
00:49:40,680 --> 00:49:43,240
Baina frogak behar nituen.
770
00:49:44,120 --> 00:49:47,000
Bere ginekologoarekin hitz egiten
saiatu nintzen...
771
00:49:46,920 --> 00:49:48,120
...baina sekula ez nuen lortu.
772
00:49:48,880 --> 00:49:52,720
Zorionez, mediku horrek idazkari
mihiluze bat bazeukan eta...
773
00:49:52,680 --> 00:49:53,920
...harek kontatu zidan guztia.
774
00:49:55,120 --> 00:49:56,800
Eta, zer esan zizun?
775
00:49:57,480 --> 00:50:01,320
Ba Mireia Mirandak ezingo zuela
inoiz ere haurdun geratu.
776
00:50:01,880 --> 00:50:04,240
Eta kontsulta hartan, behintzat,
ez zuela inolako ernalkuntza...
777
00:50:04,160 --> 00:50:06,480
...tratamendurik eskatu.
778
00:50:08,840 --> 00:50:10,000
Ondo al zaude?
779
00:50:10,400 --> 00:50:13,000
Bai ? Bero da hemen,
besterik ez.
780
00:50:13,000 --> 00:50:15,040
Ur pixkat nahi?
-Bai, mesedez.
781
00:50:15,720 --> 00:50:17,800
Barkatu, baso bere ur, mesedez.
782
00:50:18,360 --> 00:50:21,240
Informazio guzti hau
konfidentziala da.
783
00:50:21,720 --> 00:50:25,240
Lan horretan nire izena agertuko balitz,
ukatu egingo nuke...
784
00:50:25,160 --> 00:50:27,200
...zurekin egon izana.
785
00:50:27,240 --> 00:50:28,720
Bai...
786
00:50:35,920 --> 00:50:37,320
(ATEA JOTZEN DUTE)
787
00:50:43,480 --> 00:50:44,520
Malen...!
788
00:50:44,720 --> 00:50:45,440
Ei...
789
00:50:48,240 --> 00:50:49,480
Malen, zer duzu?
790
00:50:51,040 --> 00:50:52,720
Zer gertatzen da?
791
00:50:55,920 --> 00:50:58,200
Adopatuta naiz.
792
00:50:59,560 --> 00:51:02,720
Zer? nondik atera duzu hori?
793
00:51:04,560 --> 00:51:06,440
Kazetari batekin
hitz egin dut.
794
00:51:07,120 --> 00:51:10,240
Amaren modelo garaiak
gertutik jarraitu zituen.
795
00:51:12,520 --> 00:51:13,800
Eta?
796
00:51:14,920 --> 00:51:18,480
Abortu bat izan zuen,
hori banekien...
797
00:51:19,080 --> 00:51:24,320
Baina ondorioz, antzua geratu zen.
Ezin zuen umerik eduki.
798
00:51:27,280 --> 00:51:31,280
Bueno, lasai... Eta
oker badago?
799
00:51:32,720 --> 00:51:35,880
Froga batzuk egin zituen.
800
00:51:37,720 --> 00:51:41,480
Baina Malen, badu
fundamentuzko frogarik?
801
00:51:42,760 --> 00:51:45,720
Badakizu nolakoak diren
prentsa arrosako kazetariak.
802
00:51:46,440 --> 00:51:49,120
Edozer asmatzen dute
esklusiba batengatik.
803
00:51:49,160 --> 00:51:52,000
Lukas, ez da hori bakarrik.
804
00:51:52,800 --> 00:51:56,080
Aurrekoan amaren argazki bat
aurkitu nuen.
805
00:51:56,760 --> 00:51:59,720
Ni jaio baino hilabete lehenagokoa.
806
00:52:00,200 --> 00:52:04,120
Haurdun egon behar zuen
eta ez zeukan triparik.
807
00:52:08,120 --> 00:52:10,840
Adoptatua naiz.
808
00:52:15,760 --> 00:52:21,680
Kezkatuta nago Naiarekin. Ez dut
nahi berak sufritzea gure egoera.
809
00:52:22,680 --> 00:52:28,520
Ia, nik ere ez... baina
okerragoa da egia ezkutatzea.
810
00:52:30,240 --> 00:52:32,600
Ez zuen nahi Olentzerok ezer ekartzea.
811
00:52:33,640 --> 00:52:37,000
Tira, ez zuen gauza askorik jaso,
baina zerbait bai.
812
00:52:38,880 --> 00:52:40,760
Oso txintxoa da.
813
00:52:42,600 --> 00:52:45,320
Galduta nago, Alizia. Ez dakit zer egin.
814
00:52:47,120 --> 00:52:52,320
Honek ez du betiko iraungo.
Aurkituko dugu lanen bat.
815
00:52:52,920 --> 00:52:57,040
Eta bitartean, zer? Nola ordaindu behar ditugu gastu guztiak?
816
00:52:57,680 --> 00:53:02,520
Badakizu zenbat zor dudan? Etxeko hipoteka, kreditu personala?
817
00:53:09,080 --> 00:53:12,920
Kandido... Germanek
laguntza eskaini dit.
818
00:53:13,880 --> 00:53:16,640
Ez, hori ez, Alizia,
argi esan nizun?
819
00:53:17,040 --> 00:53:19,440
Itzuliko diogu hobeto gaudenean.
820
00:53:19,360 --> 00:53:21,120
Ezetz esan dut!
821
00:53:23,520 --> 00:53:25,360
Eta Naiaren dirutik
hartuko bagenu?
822
00:53:25,880 --> 00:53:28,240
Abenduko eta urtarrileko
kreditu pertsonaleko ordainketak...
823
00:53:28,440 --> 00:53:29,200
...egiteko behintzat.
824
00:53:29,240 --> 00:53:32,160
Ez duzu entzun?
Ezetz eta kito!
825
00:53:47,520 --> 00:53:49,720
Gabon, Malen.
-Gabon.
826
00:53:51,640 --> 00:53:52,600
Ondo zaude?
827
00:53:52,640 --> 00:53:53,520
Bai.
828
00:53:54,080 --> 00:53:56,720
Kezkatuta nengoen.
Non ibili zara?
829
00:53:57,440 --> 00:54:00,200
Bilbora egon naiz,
Mariarekin-eta zerbait hartzen.
830
00:54:00,360 --> 00:54:02,080
Horixe esan dit Lukasek
deitu diodanean.
831
00:54:03,120 --> 00:54:04,480
Abisatu hurrengoan.
832
00:54:05,040 --> 00:54:07,240
Bueno, ez da hainbesterako,
hamaikak dira.
833
00:54:07,680 --> 00:54:09,640
Bai, baina afaltzera
etorri ez zarenez...
834
00:54:10,080 --> 00:54:12,600
Deitu dizut telefonoz...
Baina moztu egin didazu.
835
00:54:13,120 --> 00:54:15,120
Denda batean nengoen.
836
00:54:15,800 --> 00:54:18,920
Normalean abisatu
egiten duzu afaltzera ez bazatoz.
837
00:54:20,400 --> 00:54:22,240
Benetan ondo zaude, Malen?
838
00:54:22,120 --> 00:54:23,680
Bai. Ohera noa.
839
00:54:24,160 --> 00:54:26,040
Ez duzu afaldu behar?
-Ez naiz gose.
840
00:54:25,880 --> 00:54:28,280
Malen, Melen, Malen... Zer duzu?
841
00:54:28,480 --> 00:54:31,720
Ezer ez. Ondo nago.
Nekea izango da.
842
00:54:31,440 --> 00:54:33,120
Orduan, deskantsatzea onena.
843
00:54:33,440 --> 00:54:34,280
Bai.
844
00:54:35,000 --> 00:54:36,720
Gaur ez dago musurik?
845
00:54:41,520 --> 00:54:43,280
Bihar arte, maitea.
846
00:55:10,240 --> 00:55:11,760
Zertan ari zara?
847
00:55:12,240 --> 00:55:14,000
Argazkiak ordenatzen.
848
00:55:14,560 --> 00:55:17,200
Beti egiteko, eta sekula
ez nuen tarte bat hartzen.
849
00:55:17,400 --> 00:55:18,520
Ea, erakutsi ?
850
00:55:21,200 --> 00:55:24,280
Ai ama, Lukas. Ze txikia...!
851
00:55:25,080 --> 00:55:29,440
Ez, ez da Lukas. Unai da.
Hil zitzaidan semea.
852
00:55:31,280 --> 00:55:33,000
Sentitzen dut.
853
00:55:33,560 --> 00:55:38,480
Normala da nahastea. Txikitan
biak ziren oso antzekoak.
854
00:55:39,360 --> 00:55:40,720
Hau da Lukas.
855
00:55:44,320 --> 00:55:49,680
Argazki gutxi dauzkat beraiekin.
Lanean pasatzen nuen egun guztia.
856
00:55:50,320 --> 00:55:52,480
Argazkirik onenak
buruan gordetzen dira.
857
00:55:54,080 --> 00:55:56,680
Bai, baina ez nien behar beste maitasun eman.
858
00:55:58,240 --> 00:56:00,040
Alferrik da damutzea,
baina halaxe da.
859
00:56:00,560 --> 00:56:01,920
Ez zazu hori esan.
860
00:56:02,760 --> 00:56:05,440
Baina egia da, gehiegitan
huts egin diet.
861
00:56:06,240 --> 00:56:08,360
Denok egiten ditugu akatsak.
862
00:56:08,960 --> 00:56:11,600
Lukasek maite zaitu, ziur nago.
863
00:56:12,040 --> 00:56:14,520
Gero eta errezelo
gutxiagorekin dabil.
864
00:56:15,200 --> 00:56:18,600
Bai, baina Ernestorengan
babesten da, gehiegi.
865
00:56:19,280 --> 00:56:21,120
Eta beldurra ematen dit.
866
00:56:21,640 --> 00:56:26,800
Ez duzu zertan. Ernestok
gizon ona ematen du.
867
00:56:38,000 --> 00:56:41,560
Momentu hauetan, Germanentzat
errazena eta arriskutsuena...
868
00:56:41,520 --> 00:56:43,040
...tronbosi bat izatea da.
869
00:56:43,520 --> 00:56:45,920
Eta hori kontrolatu
beharra dago.